<![CDATA[Jaume Gelabert | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 12 May 2021 13:14:34 +0200 hourly 1 <![CDATA[Jaume Gelabert | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Auto-stop egile galaktikoaren agurra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/015/002/2021-04-01/auto_stop_egile_galaktikoaren_agurra.htm Thu, 01 Apr 2021 00:00:00 +0200 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/015/002/2021-04-01/auto_stop_egile_galaktikoaren_agurra.htm
...

Administrazio publikoa eta enpresa pribatua, planetan emandako urte hauetan guzietan ezin izan dut bereizi zein den bata eta zein bestea. Labur-labur aipatuko dut kasu nahasgarri bat: telefonia —telefonoa erabiltzen dute!— konpainia bat sortu zen herri proiektu gisa. Zaintza politikoaz gain —aginte eternaleko Euskal Alderdi Jediak buruzagi goreneko ohi bat jarri zuen presidente—, Gobernuak funts publikoko diruaz hornitu zuen enpresa. Horrela funtzionatu du urte askoan. Orain, EAJko gobernuaren oniritziz, beste planeta bateko enpresa bati saldu diote konpainia, eta etekinak kanpoko sektore pribatuan geratuko dira. Lehen publikoa ala pribatua ote zen? Osasun eta hezkuntza arloetan ere aurkitu ditut lagin nahaspilatsuak.

...

Planetak gaina hartu dit, ez dut bertako gertaerak interpretatzeko gaitasunik: azken txostena bidaltzea erabaki dut. Agur».

(Auto-stop egile galaktikoaren gidaliburutik jasotako aipuak,

20.210.401 or., azken atala, artikulua: Publiko/Pribatua).]]>
<![CDATA[Ez da ezinbestekoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-03-25/ez_da_ezinbestekoa.htm Thu, 25 Mar 2021 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-03-25/ez_da_ezinbestekoa.htm
Baina ez dio uko eginen. Izan ere, senatariaren egoera ekonomikoaren berri izan dugu azaldu duenean Ciudadanos alderdia utzitakoan karguari eutsiko diola. Bere hitzetan nostalgia kutsua nabari liteke, senatu, parlamentu eta kontseilu oro lur-jabez eta aberaskumez osatuak zireneko garaiak gogoan izana. Politikariak aberatsak ziren organo horietan sartu aurretik, jakina, eta erakundeak maneiatzeak beren pribilegioak gordeko zituztela bermatzen zien. Bitartean, harroturik ohartarazten zuten ez zutela erakundeetatik deus ere lapurtu beharrik, hain zuzen ere aberatsak zirelako. Gurpil eroa. Pentsatzen hasita, etxegabetze sistema desagerrarazteko ezintasunak, Rajoyren Lan Erreforma errotik ezabatzeko oztopoak eta Mozal legea oraindik indargabetu ez izanak garai horiek ez daudela horren urrun ekar liezagukete burura.

Ruth Goñik harro jakinarazi digu ez duela Senatuaren premiarik batere, bere egoera ekonomikoa oparoa baita. Rivera eta enparauen jarraitzaile ohiak ez du ezinbesteko Madrilgo betekizunen ordainetan —direnak direla— hilero pagatzen diogun soldata. Ados, datuek Goñik esandakoa berretsi digute, baina seguruenik funtsezko kontua oso bestelakoa da: ba ote dugu herritarrok Goñiren premiarik Senatuan?]]>
<![CDATA[Alde positiboa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2021-03-18/alde_positiboa.htm Thu, 18 Mar 2021 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2021-03-18/alde_positiboa.htm Life of Brian filma ikusten dudan aldiro: ondoko egunean —egunetan maiz— azken eszenako kanta buruan iltzatua ibiltzen dut. Berdin dio segituan Esne Beltzaren abestirik gogoraerrazena edo Ikusi mendizaleak entzuten baditut —iltzea beste iltze batez kentzen dela esan ohi da—, «always look on the bright side of life» ahapeka kantatzen jarraituko baitut, nire ingeles makarronikoan bada ere.

Aurreko batean ez nuen filma ikusi behar izan; bileran entzundakoak ekarri zidan gogora abesti alaia. Lanean giroa hobetzeko estrategiez ari ginela, proposamen batek buruko play botoia sakatu zuen: gaizki egindakoa kritikatu beharrean, horren alde positiboa bilatu behar da. Errepara iezaiozu beti bizitzaren alde dirdiratsuari. Ttak. Geroztik isileko kantatan aritzen naiz bazter guzietan, baita ametsetan ere.

Abestia jokabidea gidatuko didan itsasargia izanen da aurrerantzean. Adibidez, Nafarroako hamabi gaztek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan baldin bazuten adierazpen eskubidea erabiltzeagatik, detaile hutsal hori baztertuko dut auzibidea artxibatu egin baitute. Justiziak funtzionatzen duela pentsatuko dut. Biztanleria txertatzeko prozesua mantsoegia baldin bada, Teleberri-k eskaintzen dizkigun txertatuen irudi itxaropentsuak gordeko ditut gogoan. Edo Iruñeko Udalak berriz ere euskararen arrastorik ez duen jarduera bat antolatu duela disko gogorretik ezabatuta, kultur ekitaldiko parte hartzaile guziak emakumezkoak izan direla nabarmenduko dut balorazioan. Trebezia handiz —oso— euskaraz idazten duten emakumeez ahantzi badira ere, gonbidatuen kalitateari erreparatuko diot.

Baten batek esan lezake giroa hobetzeko estrategiarik eraginkorrena arazoak konpontzea dela, eta horretarako gaizki egindakoa identifikatu eta kritika egin behar dela. Ikuspegi zinez ezkorra. Bitartean, nik «tara-tara-tararara»-ka jarraituko dut.]]>
<![CDATA[Agian ez baina seguruenik bai]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-03-11/agian_ez_baina_seguruenik_bai.htm Thu, 11 Mar 2021 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-03-11/agian_ez_baina_seguruenik_bai.htm
Beste batzuetan, berriz, oso bestelako helburua izaten dute mezu kontraesankorrek. Hizlariak ederki ongi ezagutzen du kontua, hain zuzen ere zabaldu nahi ez duena: «badakit, baina ez dizut kontatuko» da deus ere azaltzen ez duen azalpenaren funtsa. Grande Marlaskaren azken adierazpenak —azkenak lerrook idazteko unean— bigarren genero honetan sailkatuko nituzke: Zabalzaren «zoritxarreko gertaeraren» harira, ministroak aldarrikatu du askoz gehiago direla Espainia torturengatik zigortu ez duten kasuak. Hortaz, torturak izan direla ondoriozta liteke —zigorrak— baina hainbatetan ez du zertan izan —zigortu gabeko kasuak— kontua nondik begiratzen den posible balitzateke ere —zoritxarreko izendatu du zoriak eta patuak zerikusirik ez duten kontua—. Agerpen berean gehitu du balitekeela auzitegiak eta fiskalek auzia berriz irekitzea, auzitegiak eta fiskalek kasua itxi zutela jakinarazi ondoren. Nahasmena.

Sanchez Espainiako presidenteak eredugarri eta oso izendatu du politikariak politika egiteagatik atxilotzen, musikariak abesteagatik zigortzen eta torturak ezkutatzen dituen demokrazia. Agian errealitatea apaindu nahi izan du izendapen horretaz; baina ez du zertan izan, kontua nondik begiratzen den posible litzatekeen arren. Demokrazia nahasgarria.]]>
<![CDATA[Eta izan balira, zer?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/021/002/2021-03-04/eta_izan_balira_zer.htm Thu, 04 Mar 2021 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/021/002/2021-03-04/eta_izan_balira_zer.htm Non dago Mikel? ikusitakoan. Mikel Zabalzaren hilketaren gaineko filma gogorra —horra hor beste adjektibo bat— da; ez espero baino mingarriagoa, tortura, hilketa eta inpunitatea hizpide izanen zuela baikenekien zinema aretoan sartu aurretik, baina gogorra, bai, zehatz eta bikain azaldutako gertaera, errealitatea, gordina da eta. Beharrik Paco Etxeberriaren ahots leunak zein erritmo patxadatsuak eta Ion Arretxe zenaren narrazio zentzudunak gertatu zena irensten lagundu diguten. Egileek erabat asmatu dute irudien hautaketan, erritmoan eta, batez ere, tonuan, panfletismotik urrun torturaren salaketa argia eta eraginkorra eratu dutelako.

Ez Mikel Zabalza, ez Ion Arretxe ez ziren etakide, ezta sarekada hartan atxilotu eta torturatu zituzten gainerakoak ere. Une hunkigarri horietako batean, Arretxek aitortu du min egiten diola militante ez izanak, inolako zerikusirik izan gabe infernuan sartu zutelako, eta, aldi berean, atxilotutako etakideek zer pasatu behar izan duten buruan duelako. Errudun sentitzen da, torturak errudun sentiarazten du.

Mikel, Ion, Idoia eta gainerakoak ez ziren erakunde armatuko kide; baina izan balira, zer? Aho batez onartuko zuen Nafarroako Parlamentuak Zabalzaren heriotza ikertzeko eskaria? Espainiako hedabideetara iritsiko zen afera? Marlaskarengandik gertu esertzen den Espainiako Gobernuko lehendakariordea dokumentalaren estreinaldian izanen ote zen? Onargarria izanen zen tortura? Filmak agerian utzi du tortura arbuiagarria dela beti, hainbatek jaso behar luketen mezua.]]>
<![CDATA[Motxila bat, bizi bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2021-02-25/motxila_bat_bizi_bat.htm Thu, 25 Feb 2021 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2021-02-25/motxila_bat_bizi_bat.htm Motxila bat, bizi bat lana aurkeztuko dela gaur Iruñeko Gaiarre antzokiko oholtza gainean. Nazioarteko antzerki talde baten emaitza da, antzezle gehienak Afrikako zenbait herrialdetatik iritsi baitira; Nafarroara ekarri dituen bidaiak, alabaina, ez du inolako antzik antzerkigintzako ohiko birekin, ez bitartekoetan, ez helburuetan. Arriskuz beteriko bidea pateraz egin dute gaurko aktore horietako askok, eta, seguruenik, unibertso artistikoan ibilbide arrakastatsua izatea ez zegoen beren lehentasunen artean. Txaloak gustura baino gusturago hartuko dituzten arren, gaurko saioaren helburu nagusia ez da biharko hedabideetan kritika laudatzaileak jasotzea.

Etxetik oso urrun, bakarrik dauden adin txikiko atzerritarrak dira. Berez, adingabetasuna eta bakartasuna uztartzea lan korapilatsua da, are zailagoa inguru arrotz batean. Galdetu zaienean zergatik hartzen duten parte proiektuan, gazteek erantzun dute beraiei buruzko irudia aldarazi nahi dietela bertako herritarrei. «Orain arbuio handiagoa sumatzen dut gizartean iritsi nintzenean baino», adierazi du antzezlaneko aktore batek. Krisialdiek eskubide urraketa atxikita ekartzen dute, eta egoera orokor konplexuak atzerritarra gaitzesteko bidea errazten du. Ez al da barne jarrera ateratzeko aitzakia merkea? Berdin da nolakoa den, baratxuria baino finagoa izanda ere etorkina kanpotik iritsitako arazoa besterik ez da izanen Europako bizilagun askorendako. Horretan ere euskal herritar ugarik —direnak direla, gehiegi izanen dira, nire uste apalean— europar nortasuna erakusten du.

«Etorkinak gara, noski, baina pertsonak ere bai», aldarrikatu du beste gazte batek. Adierazgarria da ohartarazi behar izatea begi-bistakoa dena. Migrante horietako bakoitzak bere bizipenak ekarri ditu bizkar-zorroan, eta dudarik gabe horien guzien artean ez dira bi motxila berdin izanen. Gizakiok horrelakoak gara.]]>
<![CDATA[Kallokaina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-02-18/kallokaina.htm Thu, 18 Feb 2021 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-02-18/kallokaina.htm Kallokaina distopia, faxismoak ia Europa osoa bereganatua zuenean. Idazle sozialista eta bakezaleak bere buruaz beste egin zuen liburua argitaratu eta urtebetera, naziek Grezia hartu zuten egunean. Egia, bere gordintasunean, ez zegoen fikziotik horren urrun.

Ez dago jakiterik zer-politikarik-zer-substantzia hartzen duen hauteskunde gauean, eta ez dugu jakin nahi, baina —zabal dezagun fikzioa— baten bat hartuko balute, pizgarriak ez luke, gehienetan, kallocainaren batere antzekotasunik izanen. Emaitzak jaso ondorengo adierazpenek frogatzen dute tesia. Batez ere galtzaileen kasuan. Edo ez irabazleenean. Edo «porrota garaipena da» lelozaleei dagokienean. Egiatik oso urrutira eraman ohi dituzte beren zientzia fikziozko azalpenak. Adibidez, pasa den igande gaueko agerpenetan: politikari askoren maskararen gaineko begi goibelak eta ahots indargeak —off ahotsak ematen zuten— ez zetozen bat hitzek adierazten zutenarekin. «Ez dugu horren gaizki egin» eta «gure emaitzak konplot kosmikoaren ondorio dira» zen askoren mezua. Pentsatzekoa da nonbait, barne-barnean, egia gordea izanen dutela, baina kallokainaren faltan ez dira oraindik ohartu.

Seguruenik norbanako askok ere errealitatea ezkutaturik zion bere buruari, faxismoa —faxismo esplizitua— etxetik urrun zegoela sinetsita; lehen igandera arte. Baliteke honetan Kataluniako hauteskunde gauak kallokaina efektua sortu izana.]]>
<![CDATA[Eskua gora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/024/002/2021-02-11/eskua_gora.htm Thu, 11 Feb 2021 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/024/002/2021-02-11/eskua_gora.htm
Ikertu behar litzateke ibilgailuen —eta oinezkoon— esparrutik kanpo ere gertatzen ote den ohitura bitxi hori. Esaterako, monarken eta herritarron arteko ohiko hartu-emanetan. Ados, monarken eta herritarron arteko hartu-emanik ez izatea gertatzen da ohikoena, baina noizbait gertatuko balitz, zer? Eman dezagun Nafarroako Auzitegian topo egin dutela. Gazte batzuek deklaratu behar izan dute monarkiaren aurkako ekintza sinboliko bat egiteagatik. Felipe VI.ak agur itxurako keinuan eskua altxatuko ote luke, ohartuko balitz ekintzaileen adierazpen eskubidearen gainetik pasatu dela? Erregearen aitak eskua eta besoa altxatu zituen urte luzez Francoren magalean bizi zenean, eta baliteke semeak ohitura jaso izana oinordetzan. Izan ere, pentsatzen dut Juan Carlosek eskua altxatuko lukeela Nafarroako Auzitegiko ikerketaren berri jasoko balu Ekialde Hurbileko oporraldian; hori bai, emerituak ez lioke zalantzari biderik emanen, barne sentimenduaren adierazpen argian erdiko eria besterik ez erakutsita.]]>
<![CDATA[Sanferminak Bilbon]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-02-04/sanferminak_bilbon.htm Thu, 04 Feb 2021 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-02-04/sanferminak_bilbon.htm
Aitortu behar da sanferminak bertan behera uzteak poza, neurri handiagoan edo txikiagoan, ekarriko diela batzuei. Zaila da jakiten zenbat ale izanen ote diren, horrelakoetan poztasun erakustaldiak erdi ezkutuka, klandestinitatean egin behar dituztelako. Bai, badira sanferminak gustuko ez dituzten iruindarrak. Seguruenik horietako askok sentimendu kontrajarriak izanen dituzte aldi berean: ezinegona Iruñeko ostalarienganako enpatiagatik eta sentsazio lasaigarria urteko mamua bigarrenez desagertzen ikusiko dutelako. Haserrea ere sortu du Txibiteren adierazpenak. Maia alkatearen kasketa, adibidez. Udalburuak minduta aldarrikatu du berari dagokiola festaren gaineko erabaki oro hartzea eta ez beste inori, eta egia da berak duela sanferminei eusteko edo bertan behera uzteko eskumena; Nafarroako presidenteak jostailua kendu omen dio ustekabean. Zehaztu gabe dago zer eragin izan duen Iruñeko alkatearen haserrealdian hiriko enpresarien gainbeherak eta jakiteko dago osasun larrialdia kontuan izan ote duen. Basurto Bilboko kidekoaren plangintza ikusita —hori bai udako agenda betea: BBK Live, Aste Nagusia eta Eurokopa!— auskalo Maia sumatzen hasi ote den sanferminak ere Bizkaiko kostaldera eraman nahi izanen dituela. Els bascos ens roben!]]>
<![CDATA[Obsesioan lagun]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-01-28/obsesioan_lagun.htm Thu, 28 Jan 2021 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-01-28/obsesioan_lagun.htm
Iruñeko haur eskolak direla eta, Navarra Sumako eta PSNko kideek berriz ere euskarafobia-krisi menderaezina izan dute eta atakeak bultzatuta uko egin diote Iruñean D ereduko haur eskola publikoaren aldeko kanpaina egiteari. Tira, egia esatera, Iruñeko Udalak ez du oro har sektore publikoaren aldeko konpromiso handirik erakusten, baina kasu zehatz honetan badirudi euskarak azkura handiagoa eta legen zein pikorta gehiago sortzen dituela udal gobernuan hezkuntzaren publikotasunak baino.

Deigarria da alderdi eskuindarrak eta lagun ez ezkertiarrak tema defenditzeko erabili dituzten argudioetako bat: aliatuen iritziz, horrelako kanpainak egiteak ez du onurarik ekartzen. Udal kanpaina guziez arituko ote dira? Antolaketa trakets eta hutsalaren ondorio izan ohi dira kanpainen emaitza kaskarrak. Nortaz ari garen ezagutuko ez bagenu, adierazpena udal bazkideen ezintasun aitortza dela pentsa genezake.

Nolanahi ere, ez da argumentua udaletxean aditu den lehen aldia; izan ere, Iruñeko alkateak aitzakia bera erabili zuen eraso sexistak salatzeko kartelak hiriko sarreretatik kentzea ebatzi zuenean. Aldi horretan hain nabaria izan zen udalburuaren jokabidea non PSNko kideak matxinatu zitzaizkion. Badirudi kontua euskara denean obsesioak zinegotzi sozialistak itsutzen dituela: tema gogotik ezin kenduta, edozein aitzakia onartzeko prest daude, zentzugabetasun maila gorenekoa bada ere.]]>
<![CDATA[Barneminis]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-01-21/barneminis.htm Thu, 21 Jan 2021 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-01-21/barneminis.htm 1984 eleberrian. Gerrak etengabe piztuta jarraitzea da Bakearen Ministerioaren —Bakeminis neohizkeraz— ardura. Oparotasunaren Ministerioak, Oparominisek, sutsu jarduten du biztanleak betiereko miseria gorrian bizi daitezen, herritar pobreak manaerrazagoak izanen direlakoan. Egiaren Ministerioak, Egiminisek, dokumentuak manipulatzen ditu, bertsio ofizialarekin bat egin dezaten betidanik eta betiko. Laugarren ministerioa ere bada, Maitasunaren Ministerioa: Maiteminisek torturaren bidez banatzen du maitasuna. Nobelak askatasunaren, eskubideen eta ongizatearen aurkako fikziozko mundua deskribatzen du, baina maiz hartzen da erreferente egungo gizartearen gabeziak aipatzeko; maizegi eta funtsik gabe, hainbaten ustez.

Errealitatearen alde honetan, Espainiako Barne Ministerioko —hemendik aurrera Barneminis— arduradun gorenaren izena berriz atera da argira torturarekin nahasita, eta honetan ere estatuko mugetatik at egin behar izan da ikerketa ofiziala. Herritarron oinarrizko eskubideak bermatzea omen du helburu ministerio horrek; ez diot nik, Gobernuaren Gardentasun Atariko webgunean izan dut horren berri, egia eta bertsio ofiziala lotzen dituen tresnan. Estrasburgok aztertu duen auzi hartako epaile instruktorea izan zen Fernando Grande-Marlaska, eta, antza, maitasunaren ordez justizia torturaren bidez banatzeko betekizunaren konplize izan zen, beste alde batera begiratuta. Ez dut azken informazioa atari gardenean aurkitu.

Aspaldi abiatu behar zuen Espainiako Gobernuak torturak ikertzeko prozedura serioa. Seigarrenez ageri da Barneminiseko burua Estrasburgoko paperetan, eta hala ere Espainiako «inoizko gobernurik aurrerakoienak» kabinetean mantentzen du. Ironikoena da seguruenik egia islatuko duela gobernukideek beren buruari ezarritako goitizenak.

Ados nago, maizegi oroitzen gara Orwellekin.]]>
<![CDATA[Gertaera historikoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/001/2021-01-14/gertaera_historikoak.htm Thu, 14 Jan 2021 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/001/2021-01-14/gertaera_historikoak.htm zuria, mendia, negua eta hotza izan ziren gehien errepikatu zirenak. Esperotako emaitza izan zen, gelako askok duela hilabete gutxi izan baitute lehenengo harremana euskararekin eta oso hiztegi mugatua dute —oraingoz, ez dezagun esperantza gal—, baina harritzeko tartea izaten da beti gure saioetan: batek telebista eta Madril bota zituen. Tira, ez dakit lotura hori horren harrigarria den edo azken egunetan jasotako informazio bonbardaketaren ondorio, telebista kate guzietan, baita gurean ere, elurra Espainiako Erresumako hiriburuari estekaturik agertu delako. Gertaera historikoa Madrilen.

Historiko ere bada lehen astean AEBetan gertatu zena. ETB2ko albistegian erasoa ikusten ari nintzela, une batez pentsatu nuen AEBetako hiriburuan elurra ari zuela zela berria: esatariaren off-eko ahotsa trafiko arazoez aritu bitartean, pantailako bazter batean lauki txiki batek jasotzen zituen Washingtongo irudiak, eta elurtea telebistaren zati handiak. Ez dakit zeren ikur bilakatu den adardun ultraeskuindarra Kapitolioan harro paseatzen ikusi nuen, bisita gidatu itxurako inpunitate erakustaldian —nahiz eta, ez ahaztu, hiru bisitari eta polizia bat hil ziren, edo zituzten, txangoan—. Nolanahi ere, berehala galdetu nion neure buruari zer gertatuko zatekeen eraikin publikoan sartu zirenak beltzak izan balira. Astearteko klasean goi mailako taldeko euskara ikasleei galdera bera egin nien, eta ekarpen aberatsak zein azalpen mamitsuak eman zituzten, denok ondorio bera ateratzeko: sarraskia. Segidan, egoera hona ekartzen saiatu eta AEBetako gertakariak islarik izan ote lezakeen gurean galdetu nien. Erantzun motzak eta isilune luzeak honetan. Gertaera historikoak etxetik urrun izaten omen dira.]]>
<![CDATA[Gimenoren konfiantza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-01-07/gimenoren_konfiantza.htm Thu, 07 Jan 2021 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-01-07/gimenoren_konfiantza.htm Confianza artikuluan; laburpen selektiboa da berea, akatsen arrastorik ez baitago sintesian, «gaizki eginak barkatu, ongi eginak kontuan hartu» esapide moldatua hurrengo mailara igoa: 1.864 hitzeko izkribuan ez du tarterik gorde gaizki eginak, erdi ezkutuka balitz ere, aitortzeko. Konfiantza zabaltzeko asmoa zuen arren, mesfidantza sortzen du publirreportajeak, orbanik gabeko lorpen-zerrendatze hutsari —botoen %99 alde izanik irabazitako hauteskundeari edo eguberrietako gehiegikerien ondorioak ezabatzeko metodo hutsezinari bezala— iruzur usaina hartzen zaiolako.

Huts egiteena ez da noizbait irakasle izandakoaren ahanzte bakarra, idazkia goitik behera aztertu ondoren, bila eta bila aritu izanda ere, ez dago Carlos Gimenoren testuan bere departamentuko langileen ahaleginaren gaineko aipamenik aurkitzerik. Santi Leonék Twitterren ohartarazi duen bezala, Nafarroako Hezkuntza kontseilariak dominak eta dominak jarri dizkio bere buruari, balizko arrakasta bai irakasleen, bai irakaskuntzaz kanpoko langileen izerdiaren gainean eraiki duela aitortu gabe, eta horrela egitea itsusia da. Abiadura handiari berebiziko garrantzia emanik, «lehenengoak izan gara» behin eta berriz irakur daiteke artikuluan, hezkuntza auto-lasterka balitz bezala, baina ez du inon jaso nahitaezko formazio eta baliabiderik gabe ezinezko dela gutxieneko kalitatea eskaintzea, langileen lana eta estresa biderkatzeaz gain. Gimenok jende ilustratuaren aipuz osatu du bere buruari eskainitako panegirikoa, horien artean Senekaren «askotan ez gara gauzak egiten ausartzen zailak direlako, baina zailak dira hain zuzen ere egiten ausartzen ez garelako» esaldi ospetsua. Filosofo estoikoaren beste irakaspen bat aukera zezakeen kultura erakustaldirako: «Bere abiadurak berak nahasten du labirinto batean korrika egiten duena».]]>
<![CDATA[Azken eguna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/021/002/2020-12-31/azken_eguna.htm Thu, 31 Dec 2020 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/021/002/2020-12-31/azken_eguna.htm
Ziur naiz ariketa bera proposatu izan banie egungo gobernuburuei, mandatariek ez zuketela zerrenda osatzeko arazorik izanen, gehien-gehienak kudeaketa politikoari lotuak; are gehiago, «hogei hoberenak» zerrendatzeko gaitasuna ere badutela pentsatzen dut. Kontu erraza da: «demokrazia sendotu» bat hemen —errege emerituak Arabiar penintsulatik poztasunez baieztatuko lukeena—, «nazioarteko kooperazio» bat hor —baina ezkutatu kontinenteen arteko ibilbidean hildako etorkinen zifrak eta telebista itzalita errefuxiatuen kanpamentuen irudiak agertzen direnean—, «inbertsio publikoa» aipatzea ezinbestekoa da —arranopola, ikasgelako ordenagailuaren mikrofonoa konponduko dute!— eta ahaztu gabe «justizia» —Bateraguneko kideek, Kataluniako preso politikoek eta, beste arlo batean, Nafarroako euskaltzaleek arreta handiz irakurriko luketena— eta «krisialdiaren kudeaketa akasgabea» —tamalez, hainbat lagunek ezin izanen lukete lorpenaren berririk izan— letra larriz eta lodiz nabarmentzea.

Pijama jantzita biziko ditut aurtengo azken uneak eta heldu den urteko hasierakoak, eta uste dut 2021erako asmo onak zerrendatzen hasiko naizela: lehenengoa, ikasleek irakaslearen jakinduria eta amultsutasuna behar bezala baloratzen ikas dezatela; bigarrena...]]>
<![CDATA[Bidaia egin aurrekoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2020-12-24/bidaia_egin_aurrekoa.htm Thu, 24 Dec 2020 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2020-12-24/bidaia_egin_aurrekoa.htm
Gogoeta egin ezazu eta berrikusi motxila txikirako erreserbatu dituzun gaiak barnean ote diren: sakelakoa, disko gogorra, hegazkin txartela, giltzak. Ez ahaztu paperak, eskatutako dokumenturik gabe ezin izanen baituzu helmugara iritsi: bidaia egiteko pertsona egokia zarela bermatzen dute PCR negatiboak, Nafarroatik atera ahal izateko erantzukizunpeko adierazpenak eta amaren gaixotasun zerrenda luzea zehazten duen txostenak. Maletako kremailera hausteko puntuan dagoelako eta motxila txikiegia izana, oraindik ez dakizu non gordeko dituzun familiarekin elkartzeko alimaleko gogoa eta, aldi berean, bidaia egiteagatik gaizki ari zarelako erruduntasun sentipena.]]>
<![CDATA[Sorpresaren esperoan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2020-12-16/sorpresaren_esperoan.htm Wed, 16 Dec 2020 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2020-12-16/sorpresaren_esperoan.htm
Seguruenik gobernuan gainerakoek baino askoz urte gehiago eman dituztelako —Nafarroaz ari naiz— arrunta egiten zait PSNko edo Navarra Sumako kargu publikoak auzitegietara eraman izana funts publikoa bidegabe erabiltzeagatik. Aldi berean, paradoxikoki, alderdi beretako zenbait kidek estatuko makineriaren bitarte ilunez epaileari bisita egitea saihestu dutelako sentsazioa izan ohi dut. Baina prebarikazioan, iruzurretan eta antzeko delitu ekonomikoetan PSN-Na+ binomioaren parte ez den beste alderdirik nahasita egoteak —berriz diot, Nafarroaz ari naiz— oraindik aztoratzen nau. Hortik saltoa, horregatik ezustea hedabideen bitartez ezagutu dudanean Auzitegi Gorenak auzia ireki duela Manu Aierdi Geroa Baiko kontseilariaren aurka. Ezohiko egoerak kontseilaria ere ezustean harrapatu du, «harridura handiz» hartu omen baitu albistea. Agian normaltasun berria horretan datza, auskalo.

Bateragune auziari, ordea, lehengo normaltasunaren kiratsa dario. Oraingoan atsekabeagatik, suminagatik eta desesperazioagatik egin dut salto Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren berri izan dudanean, baina, zoritxarrez, ez dut ustekabe handirik hartu. «Berriz ere, beti bezala» etorri zait burura. Horrelakoetan sorpresaren bat eskertuko nuke.]]>
<![CDATA[Apustulariaren falazia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1989/022/003/2020-12-10/apustulariaren_falazia.htm Thu, 10 Dec 2020 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1989/022/003/2020-12-10/apustulariaren_falazia.htm
Etengabe esaten zaigu historiako gertaera latzak jakinarazi behar direla berriz errepika ez daitezen, iraganeko basakeriak kontuan hartzea etorkizuneko hondamendiak eragozteko txertoa balitz bezala, baina irizpideak ez du oraingoz arrakasta handirik izan, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen baitu. Egia da politika ez dela ausazko jokoa —ez luke izan behar— baina uste dut sofisma maiz ezartzen dela politikagintzan, jakinaren gainean edo inkontzienteki. Monarkiaz ari garela —baita beste zenbait kontuz ere—, esanen nuke iraganeko gertaerak kontuan izaten direla PSOEren aldeko apustua egiten denean: horrenbeste aldiz zapuztu du aldaketa oro gauzatzeko ilusioa, non pentsatzen baitugu ezinezko izanen duela hurrengoan ere huts egitea, txanponeko erregeak euroak eramateko betiko probabilitatea izanen duela ahantzita.]]>
<![CDATA[Zubi forala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2020-12-03/zubi_forala.htm Thu, 03 Dec 2020 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2020-12-03/zubi_forala.htm unionista leporatuko lidaketela zenbaitek ziztu bizian. Ez naiz polemista trebea eta horrelako eztabaidetan galtzen naiz. Beste zerbait bilatu behar nuke. Foru Erkidegoaren sustrai elizkoi sakona nabarmentze aldera, Frantzisko Xabierko Nafarroa Garaiko zaindariaren egunean hasi eta Ama Birjina Sortzez Garbiaren egunean amaitzen dela konta nezake, baina bukaera dataren izena eta izana Interneten bilatu behar izan ditut, eta iturri ez oso fidagarri batetik jaso; hortaz, hobe nuke aipamen erlijiosoa albo batera utzi.

Hedabideetan murgildu naiz inspirazio bila, eta ohartu naiz bide egokia izan litekeela Nafarroaren Eguna —eta forala den guztia— Nafarroako Itun Ekonomikoarekin lotzea, ikasi baitut erakarpen lizuna, kasik pornografikoa, eragiten duela nafar eremutik kanpo. Inbertsoreen eta espekulatzaileen etxeetan, besteak beste. Tamalez, tirabirak ere sortzen ditu lagunen artean, UPNko eta C's-eko kideek aste honetan erakutsi duten bezala. Beste aukera bat izanen litzateke abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dela zabaltzea, eta horrela eginen nuke zeri lotu behar niokeen jakinen banu: Euskaraldia ekimen euskaltzaleari ala berriz ere abenduaren 3ari, euskarak 365 egunez aho bizietatik belarri prestetarako bidea egiten duelako? Zaila.

Beste biderik ez nuke izanen, adostasunaren eta mundu-bakearen izenean opor egun kopurua izanen litzateke nire azalpen testuaren izarra. Ni, behintzat, jaiegunen segidak aurten inoiz baino gehiago erakartzen nau.]]>
<![CDATA[Sentimenduak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2020-11-26/sentimenduak.htm Thu, 26 Nov 2020 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2020-11-26/sentimenduak.htm
Aitortu behar dut neronek ere arazoak izaten ditudala barne mundua azaleratu eta jakitera eman behar dudanean, eta, gainera, ohartu naiz azkenaldian sentimenduak adierazteko hiztegia nabarmen murriztu zaidala. Ikasleei paratutako ariketa bera agindu diot neure buruari, zenbait berri mintzagai erabilita. Horra hor emaitza: etsipena izan dut solasaldietan nagusi, suminari, amorruari eta goibeltasunari gaina hartuta, gutxigatik izanda ere. Etsipena aipatu dut gaitzaz mintzatu naizenean, baita gaitza ezabatzeko neurriez zein gaitzaren ondorioez aritu naizenean, motz eta labur adierazita. Sumina atera da Afrikako migranteen irudi zirraragarriak eta aldi berean umiliagarriak ikusi bitartean, baita ultraeskuinak proposatzen duen itsasoa zeharkatzen duten —edo saiatzen diren— pertsona horien egoera «bideratzeko» plana ezagutu ondoren ere. Eichmannen behin betiko soluziotik gertu samar dago. Etsipena, amorrua eta goibeltasuna aditzera eman ditut eraso homofobo baten gaineko gogoeta egin dudanean.

Nolanahi ere, ez dut adorea erabat galdu: solasaldietako hiztegia aberastuko duen albistea noizbait iritsiko delako esperantza dut oraindik.]]>
<![CDATA[Zuloak eta arrakalak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2020-11-19/zuloak_eta_arrakalak.htm Thu, 19 Nov 2020 00:00:00 +0100 Jaume Gelabert https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2020-11-19/zuloak_eta_arrakalak.htm
Zuloak eta arrakalak. Iruñeko Udalak Paola Damontik eman behar zuen orgasmo arrakalari buruzko hitzaldia zentsuratu zuen urtarrilean, Voxeko txiolariek sare sozialetan Damontiren diskurtsoaren «desegokitasunaz» abisatu eta berehala. Agindua eman eta betearazi zuen, baina udal gobernuak ez zuen argitu zertan zetzan hitzaldiaren egokitasun falta: ez dakigu orgasmo oro desegokia ote den, arrakalari leporatu behar ote zaion hitzaldia bertan behera utzi izana edo ikerlari italiarraren ikuspegi feminista izan ote zen debekuaren arrazoia. Urtebete igaro ondoren, udal bereko Herritarren Aferen Batzordeak Enrique Mayaren gobernua gaitzetsi du hartutako erabakiagatik, eta kargu hartu dio. Beharbada Freud zulotik atera behar genuke alkateak aitortu ez digun hitzaldia zentsuratzeko erabakiaren oinarria ezagutzeko.]]>