
Kultur politikaren eraikuntzan
Joanes Etxebarria
Heldu den otsailaren 4an Euskal Elkargoan kultur politikaren proiektua bozkatuko dute. Proiektuak, eragileen rolak definituz, Euskal Kultur Erakundearena argituko du. Garapen Kontseilua, berriz, ondoko urteetako proiekzioa lantzen hasiko da oraidanik.

Uhinetan 1982az geroztik
Joanes Etxebarria
Xiberoko Botzak 40 urte bete ditu. Memoria lan bat egin dute, irratiaren sortzaileen eta irratiaren historian gisa batez ala bestez parte hartu dutenen oroitzapenen kronikak hedatuz.

EHZ, berriz plazara
Joanes Etxebarria
Bihar hasiko da festibala Irisarrin, eta lau gunetan hedatuko da programazioa. Musika talde anitzek azken lana aurkeztuko dute
Sarrionandia intimitatean
Joanes Etxebarria
Igande eguerdian emanaldi berezia izanen da festibalean, Joseba Sarrionandiarekin. Amaiur Epherrek eta Mirentxu Lazkanok haren kantuak abestu dituzte, eta idazleak azalpenak emanen ditu.

Lehengo lantegi bat, kulturgune bat egiteko
Joanes Etxebarria
Mauleko Zinka ostatuaren gibeleko lehengo fabrika erortzekotan zen; alta, baziren urteak Kutx Ala Pil elkarteak zuberotarrei eman nahi ziela. Azkenean, Etxalde elkartea jabetuko da hartaz, eta gune kulturala sortu nahi dutenen esku utziko du.

Inauterietako maskarada
Joanes Etxebarria
Barkoxeko maskaradak bukatu, eta Aloze-Zibozek eta Atharratzek hartuko dute lekukoa, bihar.

Euskararen film festibala
Joanes Etxebarria
Gaurtik igandera arte eginen da Zinegin film festibalaren 10. aldia, Hazparnen. Filmez gain, musika eta tailerrak ere izanen dira jaialdian

«Ez naiz kartzelatik aterako zerbait hutsetik hasteko»
Joanes Etxebarria
2001ean atxilotu zuten Lorentxa Beirie, eta atzo atera zen Roanneko presondegitik. Herritar eta lagunek gaur eginen diote ongietorria, Kanbon. Asteazkenean erantzun zien 'Ipar Euskal Herriko Hitza'-ren galderei, telefonoz, oraino preso zela.

Ospitalea, autonomia bila
Joanes Etxebarria
2013an hitzarmen bat izenpetu zen Maule eta Olueko ospitaleetan zuzendaritza komuna ezartzeko, baina mediku koordinatzailearen dimisioak desadostasunak azaleratu ditu.

Euskararen Internet ataria xede
Joanes Etxebarria
Txillardegi-Hausnartu saria irabazi du Eneko Gorri ikertzaileak, 'Ongietorri.eus, euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa' lanarekin. Interneteko ahuleziak aztertu ditu, eta proposamen berritzaile bat plazaratu.