Egilea

Joanes Etxebarria

Joanes Etxebarria

Bere artikuluetan bilatu

Ruben Gomez

«Europak ez ditu herri txikiak nahi, gauza handiak baizik»

Joanes Etxebarria

Espeleologoa da Ruben Gomez, eta urteetan lekuko sorosle taldearen burua izan da. Zuberoa zeharkatzen duen gasbide xedearen kontra borrokatu zen. Liginagako auzapeza da, ingurumenaren zaintzaile militantea, eta Udalbiltzako kidea aspalditik.

Jakes Bortairu

«Euskararentzat promesak ez dira aski, ekintzak behar dira»

Joanes Etxebarria

Euskalgintzako erreferentzia bat da Jakes Bortairu; baita Lapurditik haratago ere. Urteetan AEKn ibilia da. Korrika Baionan sartu eta bukatuko da gaur, eta, horren kariaz, euskararen egoeraren erradiografia egiteko eskatu dio BERRIAk, besteak beste.

<em>Ederlezi</em> pastoralak ama zigano bat eta haren zazpi alabak ditu protagonista nagusiak. Beste taldean herritarrak dira nabarmentzen. ©JOANES ETXEBARRIA

Ziganoak oholtzara

Joanes Etxebarria

Xiru festibalaren barnean emanen dute 'Ederlezi' pastorala Gotainen, igandean, 15:00etan; ziganoen historia kontatzen du

Jokin Etxeberria

«'Chiloé' egin dudanetik oporrak hemen inguruan pasatzen ditut»

Joanes Etxebarria

Hasi zen Myjok enpresarekin, Maiana Agorrodirekin batera. Hortik, 'Burp' asmatu, eta bideo batekin telebistara jauzi egin zuen. 'Chiloé' bidaia programa aurkeztu zuen lau urtez, munduan gaindi ibiliz. Bilbon bizi da, baina ez da geldirik egoten.

Maritxu Lopepe

«'Elkartasuna' edo 'aberastasun soziala' ez dira modako hitzak»

Joanes Etxebarria

ELB laborantza sindikatuan lan egiten du, eta erredaktorea da sindikatuko 'Laborari' aldizkarian. Sei urtez 'Euskal Herriko Kazeta'-n ere lan egin zuen, kazetaritzan sakonduz. Laborantzan aditua da, eta ez du baztertzen egun batez laborari izatea.

Iban Rusiñol

«Musika munduan ibiltzean, ofizio asko ikasten dituzu»

Joanes Etxebarria

Skunk taldean jotzen zuen hasieran; orain, The Sparteens taldeko gitarrista da. Bideoen mundura ere igaro zen, eta 'Sagarra jo' dokumentala prestatzen ari da orain, Remi Riviere eta Nicolas Novionekin, Kalakan taldeak Madonnarekin egin biraz.

Ezkerretik eskuinera: Txomin Peillen, Andres Urrutia, Christian Angelie-Mirande eta Pablo Aristorena. ©J.ETXEBARRIA

Oinazeak eraman zuen olerkaria

Joanes Etxebarria

Maulen aurkeztu zuen atzo Txomin Peillenek adiskide izan zuenaz, Jon Mirande olerkariaz plazaratu berri duen liburua, Miranderen iloba bat ondoan zuela. Hitzaldia omenaldi ere bazen.

Allande Boutin

«Mobilizatuz, gizarteak sekulako laguntza eman digu»

Joanes Etxebarria

Normandian sortu eta Parisen bizi izan da. Kazetaritzan lehen urratsak Frantziako hiriburuan egin zituen. Euskal Telebistak, Baionako ordezkaritza ireki zuenean, han lan egitea galdetu zion. Geroztik, Euskal Herrian bizi da, France 3 katean lan eginez.

  3 4 5 6 7 8 9 10 11