<![CDATA[Joanes Etxebarria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 20 Nov 2019 13:18:24 +0100 hourly 1 <![CDATA[Joanes Etxebarria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Klimaren erritmoan mugitzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1909/008/001/2019-06-08/klimaren_erritmoan_mugitzen.htm Sat, 08 Jun 2019 00:00:00 +0200 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/1909/008/001/2019-06-08/klimaren_erritmoan_mugitzen.htm Beti Bizi! Urgentzia klima (jatorriz, ele bitan: Beti Bizi! Climat d'urgence) liburua ere aurkeztu zuten, hamar urteko ibilbidea hitz eta argazkietan laburbiltzeko. Heldu den astean jarraituko du bestak, Baionan.

Klima aldaketa erdigunean jarri nahi duen bortxarik gabeko mugimenduaren sortzaileetan zen Jean Noel Etxeberri, Txetx. Hasieratik hona, klima aldaketari aurre egiteko neurriak ez, baina testuingurua aldatzen ikusi du: «Gauzak anitz aldatu dira. Aurten ikusi dugu klima aldaketaren kontrako mobilizazioa Frantziako Estatuan: martxak izan dira, mobilizazioak... hori berria da. Guk alimaleko indarrak egin behar genituen jendeak mobilizatzeko. Gizartea jabetzen ari da».

Kopenhageren ondokoak

NBE Nazio Batuen Erakundeak klima aldaketari buruzko 15. Nazioarteko Biltzarra egin zuen Kopenhagen, 2009an; Cop15 goi bilera. Urte berean sortu zen Bizi, hogei bat kiderekin, eta, gaur egun, 600 kidez goiti ditu. Hazkundea ez zen, aurkeztu berri duten liburuan irakur daitekeenez, Kopenhageko goi bileraren «porrotaren» ondotik eten. «Desmobilizazio egoera orokor horren alderantzizko noranzkoan zihoan garapenak» esplikazio bikoitza zuen, zehaztu dutenez: «Lurraldean finkatua izatea (...) eta Biziren funtzionamendu eta antolaketa bereziak».

Hainbat borroka gogora ekarri dituzte, urtebetetzea kari: Chronobus autobusen defentsa, AHTaren kontrako borroka, bankuen salaketa, baso berriaren defentsa... Klimaren aldaketa ardatz harturik. «Behar da sistema aldatu eta jendartearen beharrak asetzea, kapitalaren beharrak baino gehiago», nabarmendu du Mattin Ihidopek.

Hastapenetik alderdi sozialari garrantzia eman izanak argitzen du, Ihidoperen ustez, zergatik krisi ekonomikoarekin Bizik hazten jarraitu zuen beste mugimendu batzuk ahuldu edo desagertu zirelarik: «Segitu dugu azpimarratzen biak elkar lotuak direla».

Saretzean eragile

Biziren ezaugarri dira umorean oinarritu protestak —langile manifestazioetan janzki eta gorbatekin agertuz, besteak beste—, baita sinbolo batzuen erabilpen militanteak ere, berriki herriko etxeetatik Emmanuel Macron presidentearen portretak hartzeko kanpainarekin agerikoa izan den bezala. 2013an Baionako Alternatiba Herrixka egitasmoa antolatzearekin, berriz, sareak sortzeko gaitasuna ere erakutsi zuen mugimenduak, alternatiba desberdinak elkartuz, 12.000 bat pertsonaren parte hartzearekin.

Biziren bilan positiboaren parte da geroztik munduan gaindi eta bereziki Frantziako Estatuan egin diren Alternatiba herrixkak. Liburuan aipamen berezia dute Parisko Cop21 klima aldaketari buruzko goi bilerara joateko antolatu zuten Alternatiba bizikleta birak eta kontrabileraren prestaketak. Frantzia mailan garatzea hautua izan zenez galdeturik, ezetz ihardesten du Etxeberrik: «Guk indar anitz egin dugu Alternatibak Euskal Herrian ere garatzeko: izan dira Zokoan, Donibane Garazin, Donostian, Bilbon, Iruñean... Lasarten izanen da bat hilabete honetan... Baina egia da Frantziako Estatuan, Kopenhage garaian eta ondotik, klima aldaketaren gaia plazaratu dela Hego Euskal Herrian baino gehiago, Hegoaldean —baita Espainian ere— krisi ekonomikoa izugarri azkarra izan delako, eta ondorioak izan dituelako; gogoak horri begira zeuden». Mugimenduak egiten dituen gogoeta prozesuetan, Hego Euskal Herrian Frantzian baino eragin gutxiago ukan dutela ondorioztatua dute kideek, Etxeberrik dioenez.

Gehitu du, halere, azken aldian klima aldaketaren gaia gehiago aipatzen dela Hego Euskal Herrian ere: «Han sortzen balitz hemen Bizik egin duen gisa bereko mugimendu bat, han dagoen antolaketarako gaitasunarekin, Europako beste guneetan eragina ukan lezake, guk Frantziako Estatuan egin bezala».

Erradikala eta pragmatikoa

Urtemuga, nola ez, aitzina begiratzeko parada da Bizikoentzat. Gaur egun, Ihidoperen hitzetan, «mugimendua handitzen segitzeko» beharra ikusten dute. «Baina baita erradikalizatzeko ere: ez baldin bada arduradun eta agintarien partetik jiten, guk behar dugu oinarritik hasi eraikitzen beste sistema alternatibo bat».

Bere burua erradikal-pragmatikotzat definitzen du Bizik. Erradikalaren eta pragmatismoaren artean «kurtsorea kokatzen asmatzea» da gakoa, Etxeberrik ohartarazi duenez: «Etengabe mugitu behar duzun kurtsore bat da, testuingurua etengabe aldatzen delako aktualitatearen arabera, zure borrokaren ondorioekin, edo estatu eta sistemaren erantzunaren arabera. Urte batez balio duenak ez du balio urte batzuk berantago». Egokitzen ikasteko prestakuntzak balio handia du, kide historikoaren erranetan. Duela hamar urte, mugimendua sortu aitzin, Manu Robles Arangiz fundazioak eskaini formazioetan ibili ziren sortzaileak, eta gaur egun ere kideak hezten dira, berriki hamar egunez egin duten bezala.

Etxeberriren hitzetan, beste giltza antolaketa da: «Gobernantza kolektiboak pisu handia du: lau urte oroz, zazpi hilabete hartzen ditugu bilan sakon bat egiteko eta ibilbidea markatzeko. Gero, bada 40 pertsonaz osatu koordina bat ere —hogei emazte eta hogei gizon—, lantalde guztietako kidez eta biltzar nagusian hautatu ordezkariez osatua, hamabost egun oroz biltzen dena eta kurtsorea etengabe bideratzen duena».

«Kurtsorea» kokatzearen erronka, azken denboretan, bereziki garraioetan edo klimaren lurralde planean dute, Etxeberriren arabera: «Zer bataila egin behar dugun gogoetatzen ari gara momentu hauetan. Gauza aski azkarrak izan behar dute beharrezko diren aldaketen neurrian izateko, baina aldi berean sobera 'muturreko neurriak' badira, ezin dira kausitu».

G7ko kideen gailurra Miarritzera (Lapurdi) heltzearekin, Ihidopek zera adierazi du: «Bistan da behar dela eduki aldetik erakutsi hemen, Euskal Herrian, beste gizarte eredu bat entseatzen garela egiten. Hau ez dela Frantzia, Euskal Herria dela, eta badela beste errealitate bat; besteak beste, beste hizkuntza bat. Entseatuko gara klimaren gaia ere azaleratzen, gisa batez edo bestez».

Baina, kurtsorearen metaforari jarraikiz, azpimarratu du «tranpan ez erortzea» dela erronka, «aitzinetik idatzia den film txar bat bezala baita G7a: badira manifestazio baketsuak, badira bortizkeriak, bortizkeriari erantzuteko beste manifestazioak... Hala ere, G7a iragaten da, eta aste batzuen buruan testuingurua ez da aldatu». Horretan utzi beharreko indarrak neurtzeko premia ikusten du, haren ustez «esperantzetatik urrun gelditzeko arriskua» hor baita. Bizik hausnartuko du, beraz, nola parte hartuko duen estatuburuen gailurrean, «sistema elikatuz» baino gehiago, «eraginkorrena zer den xerkatuz».

...besta ere bai

Ospakizunek gogoetarako parada eskainiko dute, baina festarako ere baliatuko dute urteurrena. Ekainaren 14tik 16ra ospatuko dute urteurrena, Baionan estreinatu berri den Patxa plazan. Biziko kideen hitzaldiak, geroari behakoak, larunbat gaueko kontzertuak edo igandeko bazkariak iragarriak dira, besteak beste. Mugimendua aurkezteko paradaz baliatuko dira larunbat goizean, «poteo militantearen» aitzakiarekin Biziko 21 lantaldek beren lana aurkeztuko baitute, interesa pizteko asmoz. Zehaztasun gehiago ez, ordea, «familia giroan» eginen den ekintzarentzat: igande goizerako iragarri dute, mugimenduaren izpirituan. «%100 bortxa gabeko desobedientzia zibileko ekintza alai eta aldarrikatzailea». Antolaketarako deia ere egin dute, 50 bat laguntzaile behar baitituzte.

«Mugarri bat pausatzen da, hamar urtez eta gehiagoz segitzeko nahiarekin». Ihidopek borrokarako deia ere zabaldu du. «Borroka horretan ez baikara sekula aski, eta bakoitzak parte hartzen ahal baitu bere heinean, izan egunero, hilabetean behin edo ahal delarik. Baina ekarpen guztien artean lortzen ahal dugu, emeki-emeki, erronka horri erantzuten». Hori berretsi du Etxeberrik ere: «Guk ez diogu jendeari erran nahi zer den ona. Guk gure estrategia garatzen dugu uste dugulako batailak irabazteko balio duela, eraginkorra dela».]]>
<![CDATA[Azken bat bideko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1924/026/001/2019-05-09/azken_bat_bideko.htm Thu, 09 May 2019 00:00:00 +0200 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/1924/026/001/2019-05-09/azken_bat_bideko.htm
Mado Etxegoinberri lehenetik azkena arte izan da antolatzaileetan. Igandeko besta nagusian, txartelen salmentako buru ezaguna da. Urte osoan, berriz, beste batzuekin, itzaleko langilea. Hatsarrea gogoan du: «Urdiñarben beti gazte anitz izan da. Besta batzordean ginen; gero, ezkondu, eta nahi genuen zerbait antolatu herriko bestetarik kanpo. Eguneko besta bat antolatu nahi genuen, zaharrak eta gazteak boti eta dohainik». Onartzen du lehen urteetan ez zuela azken hamarkadako arrakasta, baina, halere, 1.500 edo 2.000 bat pertsona biltzen ziren: «Zuberoako besta batendako ez genuen sekula hainbeste jende ikusi».

Lehena lekuko kantariekin antolatu zuten —Niko Etxart, Anje Duhalde, Jojo eta Ramuntxorekin besteak beste—, eta, azken urteetan, mundu zabaleko eta musika estilo desberdinen agertoki bilakatu da Urdiñarbeko plaza. Jean-Charles Sans antolatzaile bilakatu zenerako, kanpoko lehen taldeak Müsikaren Egünean agertuak ziren. Preseski horiek zuten taldera erakarri: «Kanpoko taldeek erakartzen ninduten bereziki. Gogoetatzen genuen hemengo taldeen arabera zer ezartzen ahal genuen parean trukeak eragiteko, elkarrekin aritzeko».

Taldetik managerrera

Bosgarren urtean hasi ziren, Mado Etxegoinberriren erranetan, kanpoko taldeak jiten. Garai hartakoak ditu oroitzapen «azkarrenak», musikari irlandar eta korsikarrei lotuak: «Bidaiaren truk jiten ziren, eta astea iragaiten zuten hemen. Gu ordu hartan ez ginen bidaiaz joaten; jin zirelarik guretzat zabaltzea zen. Bizi ginen haiekin: gure adiskideak ziren aste batez». Berantago, tziganoak, gospel taldeak, txekiarrak eta gehiago izan ziren. Ingelesez kiskun-kaskun ari ziren bere erranetan, baina «hizkuntza ez zen muga». Hartu-emanak maila desberdinetakoak ziren, Sansen arabera; beretzat, usu musika mailakoak: «Jotzera jin zen talde irlandar batek jakin-mina piztu, eta biolina jotzeko gogoa eman zidan, adibidez. Talde horretako kide batek flauta bat eman zidan; guk txirula nola jotzen dugun erakusten genion».

Jean-Charles Sans azken urteetan antolaketatik urrundua zen «arrazoi desberdinengatik», baina arrazoietarik bat taldeen profesionalizazioa izan zela dio: «Azken urteetan, taldearekin ez, harremanak managerrekin lotzen ziren. Hori kudeatzea ez zen hain erakargarria niretzat». Etxegoinberrik bat egiten du: «Orain oren batzuetarako heldu dira, paga eta kito! Abantzuan ere pagatzen ditugu». Bide berri horretan ere, talde interesgarriak ikusi dira azken urteetan, antolaketara lotu azken belaunaldiko Beñat Etxegoinberriren erranetan: «Juana eta Ddidduek [Etxeberri] programazioa hartu zutelarik kanbiatu zen net; ezagutzen dute musika, ezagutzen dituzte estiloak oro... Lehenekoei konparatuz, gauza berriak ekarri dituzte, hori segur».

Dohainik, baina ez merke

Müsikaren Egünaren sartzea dohainik izan da beti. «Jendeak ahal dira oren batendako jiten, joaten eta arra jiten». Mado Etxegoinberrik ontsa badaki diru laguntzak beharrezkoak zirela helburu hori betetzeko eta kanpoko taldeak jinaraztearen gastuak estaltzeko: «Lehen, aski sinple zen; orain, dosier alimala prestatu behar da, sei hilabete lehenago aitzinkontua finkatu, zein talde jinen den eta haien aurkezpena egin...».

Kontseilu Orokorraren eta beste instituzioen laguntzak kausitzeko baldintzak aldatu dira hatsarretik, Etxegoinberriren erranetan: «Festibal baten kasuan, badira baldintzak: hiru egun antolatu, sartzea pagarazi...». Kontuan hartuz, gainera, herriko etxearen laguntzarik gabe ari zirela, sartzea dohainik mantentzea bera lan handia izan da.

Jean-Charles Sansen hitzetan, «bi sos kausitzeko esker txarreko lan hori» beharrezkoa zen sartzea dohainik mantentzeko. Berak laguntza eskaeretan ez du «sudurra sartu», baina badaki «lan ikaragarria» zela, «permanenterik gabe gainera, zinez langile baten lana izan zitekeelarik urte osoan». Izan dira, gainera, festibalak euri erauntsi izugarriekin, Urdiñarbeko plazan uholdeak izateraino. «Urte batez euria egiten ahal zuen, baina ondokoan bilan positiboa zen... Bazen oreka bat oro har», argitu du bere aldetik Sansek.

Azken bat eta aitzina

Azken festibala iragartzeko esku orrian Bil Xokoa elkartearen hitzak argi dira: «Ez da urrentze bat, beste zerbaiti lekua uztea baizik». Festibalak dimentsio handia hartu du, eta, Beñat Etxegoinberrik dionaz, «azken bi urteetan bilkuretan sei edo zazpi ginen; ez aski halako festibal handi baten antolatzeko». Bere belaunaldikoak ez dira elkartera hurbildu lekukoa hartzeko: «Nik enbeia nuke segitzea, baina badakit gauza txipiago batera joanen garela. Ez beharbada festibal bat egiteko, baina zerbait bai», ziurtatu du.

Azkena izateaz «hunkitua» bada ere, diskurtso bera du Jean Charles Sansek ere: «Gauza orok bukaera bat badu, eta, dena den, beste zerbait eginen dugu». Mado Etxegoinberri 30 urte hauetako boluntarioak ere ez du nostalgia nagusitzen utzi nahi bere azken aipamenean: «Besta ederra zen, bai, baina konfiantza egiten diegu besteei. Norbaitek zerbait plantatuko du, eta gu joanen gara besta egitera».]]>
<![CDATA[Murgiltze eredua babesteko gutun bat bidaliko dio Elkargoak Parisi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/011/001/2019-04-26/murgiltze_eredua_babesteko_gutun_bat_bidaliko_dio_elkargoak_parisi.htm Fri, 26 Apr 2019 00:00:00 +0200 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/1879/011/001/2019-04-26/murgiltze_eredua_babesteko_gutun_bat_bidaliko_dio_elkargoak_parisi.htm Ipar Euskal Herriko Hitza-k jakin duenez: Jean Rene Etxegarai lehendakariak gutun bat bidaliko dio Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroari. Ohartaraziko dio estatuak «mugarri bat» jarri duela euskarazko irakaskuntzari buruz.

EEP Euskararen Erakunde Publikoak ere gisa bereko gutun bat bidalia du Parisera. Oraingo eskutitzean, Etxegaraik ministroari ohartaraziko dio murgiltze sistema ez dela «inposizioa», eta hiru herrien eskariari uko egin izanak «arriskuan» jar dezakeela «sail publikoko irakaskuntza elebidunaren sistema osoa». Etxegaraik nabarmendu du beste hamazazpi eskolatan ezarria dutela euskarazko esperimentazioa, eta garapen hori geldiarazteak kalte egingo diela ikasleei: «beste ikasketa sailetara» joan beharko dutela, publikoak ez diren ikastetxeetara.

Murgiltze ereduak eskoletako gurasoen oniritzia duela azaltzeko, Etxegaraik bi datu emango dizkio Hezkuntza ministroari: Irisarrin, aita-amen %84k eman diote onespena euskarazko murgiltzea ezartzeari, eta Ainhoan, %95ek. Eskaria gero eta handiagoa baita, Biga Bai eskola elebidunetako gurasoen elkarteko ordezkari Marie Andree Oureten erranetan. «Inportantea da sistema zabaltzea. Gurasoek ere ikusten dute, gero eta eskola gehiagotan galdetzen baitute eredu bera hedatzea. Aitzinamendu gaitza da sistema elebiduna hobetzeko».

Informazio okerra

Gobernuaren jokabideak kezka eragin du. Oureten ustez, ministroaren ezjakintasuna dago oinarrian. «Erakusten du ez duela dosierra ontsa ezagutzen. Ez da sekula inposatzen ez elebiduna, ez murgiltzea: beti familien hautua da». Beñat Arrabit EEPko presidenteak berretsi du argudio zentzugabeak direla: «Bistan da egiten ditugun gauza guziak legearen babesean egiten ditugula. Espero dut ezjakintasuna baizik ez dela». EEPk, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eta Akitania Berria Eskualdeak elkarrekin bidali diote gutuna Parisi. Euskal Konfederazioak uste du «maila politikoan» urrats gehiago behar direla, eta Parisen hitzordu bat eska dezala galdegin dio Etxegarairi.

Ouretek zentzugabetzat jo du gobernuaren jarrera: «Ez dugu ulertzen nolaz Euskal Herrian ez diren plantan ezartzen uzten esperimentazioak, eta Korsikan dei egin den heldu den sartzean murgiltze eskola batzuen irekitzeko».]]>
<![CDATA[Caubeten gisara jolasten]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2025/032/001/2019-04-13/caubeten_gisara_jolasten.htm Sat, 13 Apr 2019 00:00:00 +0200 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/2025/032/001/2019-04-13/caubeten_gisara_jolasten.htm Titika-rekin batean, Xübükoren maneran txanbela joko du Juan Mari Beltranek, eta, haren ustez, ez da arras egokia izendapen hori: «Ez dakit batzuek modernitatea ondo-ondo ulertzen duten zer den». Haren ustez, Pierra Caubet Xübüko txanbelari eta kantaria abangoardiako musikaria baitzen.

Kantari eta dantzari familia batean sortu zen Pierra Caubet Xübüko, 1913an. Dominika Rekalten aitaren osaba zen artista: «Altzain ez genekien txanbela jotzen zuenik ere. Nehork ez zekien deus ere». Jabier Lakuntza Iruñeko gaiteroak bere berri ukan zuen Parisko Euskal Etxean eta grabaketa batzuekin ezagutarazi zizkion Zuberoako azken txanbelariaren doinuak Juan Mari Beltran musikari eta ikerleari: «Harriturik geratu ginen jotzeko estilo hori entzutean. Caubetek erabiltzen zuen eskala Bizkaiko eta Gipuzkoako albokarien antzeko gauza zen tesituran».

Laborari xumea zen, Rekalten erranetan: «Bazuen zerri ordots bat, zezen bat eta beharbada bi edo hiru hektarea lur, lau oilo...». Elizan kantatzen entzun zuen «boz gora, ozen batekin». Caubeten musika, kantua bezala, «lehengo manerari» lotua dela diote batzuek eta besteek. Kantatzeko manera berezia zuela diote, baina, Beltranen erranetan, «belarria ohitua zeukan musika tonalean, musika akademikoan» ere. Hargatik proposatu zioten, berak uko egin bazuen ere Euskal Herrira itzultzeko, Parisko Garnier operan kantari gisa sartzea.

Doinuetan libre

Kantari edo txanbelari gisa Xübükoren berezitasunak argitzeko anekdota bat aipatu du Beltranek: Pierra Caubeten grabaketekin disko bat argitaratu zen, 1978an. Iruñean aurkeztu zutelarik, antzokian entseguetan ari zirela, Caubet kantatzen hasi zen, «eta kantu bat bukaturik txalorik ez zen entzuten, bigarrena kantatu eta txalorik ez... Berak zuzenean pentsatu zuen 'hau jendeari ez zaio gustatzen'», kontatzen du. Oholtzatik joan zen, «ez harrokeriaz», baizik eta publikoaren gustuko zerbait behar zelakoan bere musika eta kantuen partez. Beltranek esplikatu duenez, jendeak «ez zeukan inongo erreferentziarik jakiteko Caubetek [kantua] bukatu zuen edo ez», horregatik ez zen txalorik.

Kantuan bezala musika tresna ahoan zuelarik, doinuarekin «jolasten» omen zen artista, Beltranen erranetan: «Zer-nolako malgutasuna zuen hitz egiterakoan bere tresnarekin, nota bakoitzari bere balioa emanez. Erritmo hain aberatsa! Gaur egungo belarrietarako zaila egiten zaigu», gehitu du, metronomoaren soinua imitatuz.

Garai hartan, Zuberoako azken txanbelaria zena ez zen bere inguruan ezagutua izan. Gaur egun, txanbela jotzen duen zuberotar taldeko kidea da Andre Guiresse. Caubet hil eta ondoko urtean, 1989an, iruindar irakasle batekin hasi ziren musika tresna horrekin. Geroztik, Xübükoren grabaketak eta filmaketak entzun eta ikusirik, «agitzen da gure artean ber moldean aritzea, baina ez dugu sekula kanpoan agerrarazi. Berak txanbela jotzen zuen, kantuan ari zen bezala, eta kantatzeko manera doi bat kanbiatu da. Estudio baten gaia da». Izan pastoraletan edo karriketako animazioetan, Guiressek dioenez, «oraingo musika eta oraingo kantuak» ematen dituzte.

Gaur Xübükoren estilora hurbilduko da Jean Mixel Bedaxagar, eta harentzat ere lana izan omen da prestatzea: «Beretzat bide erraza ez da izan. Nik ez nituen pieza horiek ezagutzen, berekin [Caubetekin] ikasi ditut. Baina Jean Mixelek kantu gehienak ezagutzen zituen beste modu batean emanda», zehaztu du Beltranek. Altzaiarrak eman kantu batzuk hiru garaitan grabatu dira (Iruñeko gaiteroek, Juan Mari Beltranek eta Marcel Bedaxagarrek grabaturik), eta kantu beraren hiru bertsio entzuten dira. «Zeresanik ez, esaten duelarik kantatuko duela Xarmegarri bat badut eta joko duela Xarmegarri bat badut; ia-ia bi kantu diferente dira, nahiz eta antzeman bera dela», Beltranen iritziz.

Emanaldian jolasaren bidea ikertuko dute aipatu txanbelari eta kantariek, Txanbezpel taldearekin batean. Dominika Rekalt Titika-k, berriz, bere testuekin josiko du lehen partea: «Bere etxe ondoko ostatuan zen usu, eta ostatutik entzuten omen zen haren emaztea oihuka, hartaz gaizki erraka. Garai hartan, emazte batek gizonari gaina hartzen bazion, ez zen egiazko gizona. Zerbait idaztea galdetu didate, eta emazteari galderak eginen dizkiot». Kantuetako «matxito frustratuen» hitzekin balantzan.]]>
<![CDATA[Iturri zaharretik ur berria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/033/001/2019-04-06/iturri_zaharretik_ur_berria.htm Sat, 06 Apr 2019 00:00:00 +0200 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/1879/033/001/2019-04-06/iturri_zaharretik_ur_berria.htm
Tailerrei, adibidez, leku handia emanen diete: «Garrantzi berezia ukanen dute bai gunean, bai komunikazioan». Larunbateko egun osoan izanen dira. Aitzineko belaunaldiak eztabaida guneari jadanik leku berezia eman zion, eta tailer izaerarekin gogoeta eta eskuz egin lanak uztartuko dira aurten. «Parte hartzaileek jarrera aktiboa izanen dute tailerretan», laburbildu du Irati Fernandez festibaleko kideak. Musikak ere leku zentrala ukanen duela adierazi du antolatzaileak, eta gehitu «talde gehienak» Euskal Herrikoak izanen direla.

Belaunaldi berriak «ardura gisa» sentitu du historia luzeko katean festibal berria antolatzea. Jende anitzentzat EHZ «garrantzitsua izan da eta izaten segitzen du». Baina Fernandezek gehiago azpimarratzen du alde «biziki positiboa»: jende anitz festibalari lotua dela, eta ez direla hutsetik hasten; «badira hainbat urte gibelean, eta hori segitzen da».

Itsasuko Goxoki gaztetxean egin zuten «hil ala biziko» biltzar nagusitik ateratzean, talde dinamizatzaile berriak bere egin zituen EHZren «balio historikoak»: «Ideien trukea, eztabaida, sormena eta ilusioa bide», zioten orduan. Hiru egunen antolaketa handiaz eta horrek dakarren balizko arriskuaz galdeturik, «betiko kezka» gisa aipatu du Fernandezek, eta gehitu eztabaidatu dutela, baina ez dutela erantzunik. Lehengo antolatzaileekin bildu ziren, eta adostuarekin abiatu dira.

Barnealdearen hautua

Gaur, Hazparneko Ttattola gaztetxean (Lapurdi) biltzar nagusia eginen dute, 15:00etan. Bertara gomita egiteko igorri agirian, honela azaltzen zuten festibala Irisarrin antolatzeko hautua: «Gure asmoa da kultura herriaren zentrora ekartzea, eta Ipar Euskal Herri barnealdera». Besteak beste, azpiegiturez baliatzeko nahiak motibatu ditu Garroa inguruko pentzeetatik herri batera mugitzera. EHZ barnealdean egitearena, berriz, eztabaidak ekarri duen beste ondorio bat da. Fernandez: «Eztabaidatu da festibala non egin, kostaldean ala barnealdean... Guk pentsatzen dugu kostaldean badela eskaintza kultural anitz, eta barnealdean beharbada gutxiago, baina bada dinamika, bada gogoa gauzak antolatzeko; gu dinamika horretan sartzen gara festibalarekin».

Iturri zaharretik edan dute, baina «herriaren zentrora» joatea ez da Heletako (Nafarroa beherea) esperientziari lotua: «Baditugu 22, 23, 24 urte, ezagutu dugu Heleta, baina ez baitezpada biziki ongi. Ez genuen erreferentziatzat hartzen, nahiz eta segur aski izanen dituen antzekotasunak».

Irisarriko Herriko Etxearekin bezala herritarrekin eta lekuko elkarteekin harreman ona ukan dute, eta hasi dira lanean. Heldu den astean herritarrekin bilkura publikoa eginen dute, baina abiatzetik badute «sentsazioa» biziki ongi hartua izan dela.

Bistan da lantaldeak lanean hasiak direla. Urtarrilaz geroztik «jende berria sartu da, sartzen ari dira, eta beste lantalde batzuk ere sortzen ari dira», Fernandezen erranetan. Iturriko ur berriaren parte da, adibidez, lantalde teknikoari egokitu zaion zama handia, herria festibalari teknikoki antolatu beharra. 500 laguntzaile beharko dituzte «festibala ongi ateratzeko». Izen emateak etzi hasiko dira, programazioa salatzen hasiko diren egunean berean. Ohikoa bilakatu den bezala, aurresalmentak orduan hasiko dira, eta hainbat epe izanen dira hemendik ekainera arte.]]>
<![CDATA[Mendiko suak, eztabaidan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1898/013/001/2019-03-05/mendiko_suak_eztabaidan.htm Tue, 05 Mar 2019 00:00:00 +0100 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/1898/013/001/2019-03-05/mendiko_suak_eztabaidan.htm
Ipar Euskal Herrian mendian sua piztu nahi duenak herriko etxeari baimen eskaera bat egin behar dio; tokiko batzorde batek aztertzen du, eta auzapezari oniritzia ematen dio. Baimena ukan duenak sua pizten duen egunean Polizia, suhiltzaileak eta auzapeza deitu behar ditu, jakin dezaten noiz eta non abiatzen diren suak.

«Aurreko asteko asteartean aro bikaina zen; 500 dei inguru jaso genituen. 290 bat su piztu ziren azkenean», esplikatu du Arnaud Kurutxet mendiko suen ardura duen suhiltzaile komandanteak. Urriaren 15etik eta martxoaren 30era zerbitzua indartzen badute ere, ez dira aurtengo erritmoarekin denera heltzen. Hobe, nonbait, suhiltzailearen ustez: «Horrek berez erregulatzen du su kopurua. Asteartean, 290 surekin, hemezortzi esku hartze egin genituen. Usu suaren arduradunarekin mintzatu, itzaltzen lagundu, eta afera plegatua da. Arras ezohikoa da sute bat abiatzea».

Sarako (Lapurdi) Ibanteli mendian gertatu zen, halere, orain bi aste: 190 hektarea oihan joan ziren ketan. Herriko auzapezak salaketa ezarri zuen «sute kriminalak» izan zirela erranez. Departamenduko suhiltzaileen arduradunaren ustez, baimenik gabeko su horiek kalte egiten diote mendiko suen famari: «Laborari anitzek prozedura segitzen dute, eta domaia da su basa horiek mendiko suen fama txartzen baitute». Haren erranetan, geroz eta gutxiago dira, baimenik gabeko su pizleei isun eta zigor handiak ezartzen zaizkielako.

Etienne Arotzarena Su Aski taldeko kidearen erranetan, baimenak ez dira aski suak kontrolatzeko, eta osasunaren argudioa ere aipatu du: «Kea arnastea ez da ona; hori denek dakigu, eta ke horiek mikro partikulak botatzen dituzte. Jartzen duzu mahai bat baratze batean, eta handik ordubetera eskua pasatzean ohartuko zara birikek zer irensten duten. Irudi zaigu, halere, osasun publikoarekin zerikusia baduela».

Aterabideak eskas

Su Askiko bozeramaileak berak aitortu du suaz aparteko aterabideak garestiegiak direla. Kolektiboak antolatu egun berezi batean aurkeztu zuten, adibidez, gune lanjerosetara ere igor daitekeen robot bat; baina oraingoz sobera garestia da, Arotzarenaren arabera. «Ongi ikertuz, baina, aterabide batzuk atzematen ahal dira. Laborarien esku utzi behar da egingarria zer den edo ez den, baina borondatea behar da».

Kolektiboaren ustez, gainera, toki guztiek ez dute merezi garbituak izatea: «Bioaniztasunari ere tokia utzi behar zaio». ELB sindikatuko bozeramaile Panpi Sainte Mariek ez du baztertzen «hain emankorrak edo baliagarriak ez diren» gune batzuk oihanari uztea. Baina hamar bat urtez Zuberoako herri batzuetan ikusiarekin ziurtatu du oihanak segidan gaina hartzen duela mendia garbitzen ez bada: «Kabalak igorriz ere, ez baldin bada sua edo mekanika baliatzen, oihanak segidan hartzen ditu bazterrak». FDSEA sindikatuko Ipar Euskal Herriko buru Patrick Etxegaraik gehitu du sua logika batekin baliatzen dela: «Sekula ez dute laborariek mendi guztia errearazten. Aldizka egiten dute: lehenik, patar bat; gero, beste bat... Badakite nola egin behar den».

Su Askik, aurtengo su kopuru handia aipatzean, iraganeko jardunbideak oroitarazi ditu: «Urtero egin ordez, lehen bospasei urtetatik egiten ziren, eta zati txikiago batzuk, ongi aukeratuak». Horrekin ez da ados Etxegarai: «Mendiak bospasei urtetarik garbitzen baldin badira, gero alimaleko suteak egiten dira; hori ez da soluzioa». Portugalen edo berriki Korsikan izan direnak «ez baditugu ikusi nahi», mendiko suak beharrezkoak dira, FDSEAko buruaren ustez. Ohartarazi du garbiak diren lurretan sua ez dela aise kurritzen.

Suen kontrako argudioetan, lurraren higadura ere bada. «Ur zaparrada handiak erortzean lurra gehiegi lehortua bada, urak du lurra eramaten uholde eta beste eraginez». Hori hala dela ez du ukatu Sainte Mariek: «Sasoi hauetan ez da euri gaitzik. Erre diren lehen guneetan lehen landareak ateratzen hasiko dira, eta horiek lurra geldiaraziko dute. Higadurarik ez da izanen».

Arotzarena jakitun da suarekin mendiak garbitzea aspaldiko ohidura dela, baina uste du laborantza garatu den ber gisan hori ere ikertzeko garaia dela. Baina mendiko suek estatuaren onarpena badute. Su Askik igorri gutunari erantzunez, prefetak erran zuen suak ezinbestekoak direla «mendiaren zaintza lanetarako eta artzaingorako».

Laborariak ere ez ditu konbentzitu Su Aski-k. Sortu eta bi urtera, kolektiboaren argudioek ez dituzte, itxura guztien arabera, su egileak hunkitu. Eztabaida eta elkarrizketak izan direla azaldu du FDSEAko bozeramaileak. Etxegarairen ustez, orain ez da mintzatzeko momentua: «Sasoia bukatzean eginen dugu bilana, baina gauzak bero direno eta denak inkiet direno, ez da momentua».

Sainte Marie ELBko ordezkariak, berriz, uste du azalpenak bereziki herritarrei eman behar zaizkiela: «Esplikatu behar da urte berezia zela, eta mintzatu behar da herritarrekin, esplikatzeko bazterrak suak eta hazkuntzak moldatuak dituela. Gudu bat bezalakoa da; naturak hartzen du laborariak uzten dion lekua».

Suhiltzaileek mendiko suen sasoia bukatzean -martxo hondarrean, zerbait gorabehera- eginen dute aurtengo bilana. Mendia garbitzen dutenek argi dute aspaldiko datu handienak izanen direla, baina heldu den urtean gutxiago erre beharko dutela.

Ehunka hektarea baso erre ditu suak]]>
<![CDATA[Ahate hazleek ELB sindikatua diruz laguntzeko kanpaina abiatu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/161847/ahate_hazleek_elb_sindikatua_diruz_laguntzeko_kanpaina_abiatu_dute.htm Tue, 22 Jan 2019 16:50:33 +0100 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/albisteak/161847/ahate_hazleek_elb_sindikatua_diruz_laguntzeko_kanpaina_abiatu_dute.htm <![CDATA[Bi ikuskera laborantzaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1898/013/001/2019-01-19/bi_ikuskera_laborantzaz.htm Sat, 19 Jan 2019 00:00:00 +0100 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/1898/013/001/2019-01-19/bi_ikuskera_laborantzaz.htm
Azken sei urteak nola joan dira?

PATRICK ETXEGARAI: Laborantza Ganberan anitz dosier bada. Hemen Euskal Herrian, ardi eta behi sailak dira bi ekoizpen handienak; bistan dena, prezioak ez dira guk nahi dugun bezala goiti joaten, baina egun guztiz behar da borrokatu.

BEÑAT MOLIMOS: Sei urtez ikusi dugu ELBk mobilizatu duela gai batzuen itzulian; ahate krisia izan da azkena eta aipagarriena. Mobilizatzeko ahal hori erakutsi eta bere eragina ere ukan du, laborari txikien defentsan aritu baita sindikatua, eta kausitu baitu ahate sanoak ez hiltzea. Bestalde, haragitako behietan, FNSEAk nahi zituen 30 behiz behetikoentzat laguntza guztiak kendu, eta ELBren borrokaren bidez hamarretara ezarria izan dela. Irabazi handia izan da kopuru txikiak zituzten mendiko etxalde txikiendako.

P. E.: 30 behien istorio horrekin ELBk duela sei urte ere argumentu bera atera zuen... Ez da hala: guk, FDSEAn, hemen departamenduan, beti zazpi behiren heina defendatu dugu. Zerendako? Egun hiru behirekin ere hunkitzen ahal dira laguntzak, baldin badituzu hamar UGB [Europako laguntza berrietan, behi batek neurri bat balio du, zazpi ardik neurri bat]. Gero, ahate sailean, eritasunekin, guk marexalen gomendioak segitzen ditugu. Gu ere ahate sanoen hiltzearen kontra gaude, baina departamendu eta eskualdeko beste etxalde guztietan hala egina zen, eta delibero hori, protokolo hori, Confederation Paysannek [ELB konfederazioko kide da] baieztatu zuen Frantzia mailan. Gure lana zen diruaren xerka joatea laborarien laguntzeko, eta ahate krisi horretan 252 milioi euro erdietsi ditu FNSEAk hazleen laguntzeko.

Pauen bada Laborantza Ganbera ofiziala, Donapaleun antena bat duena. Duela hamalau urte, ELBkoek EHLG sortu zenuten. Zergatik parte hartu hauteskunde hauetan?

B. M.: Parte hartzen dugu ikusteko ELBk defendatzen duen modeloak zer errepresentazio duen. Aurten egin dugu hautua Euskal Herriko lista bat muntatzea [Confederation Paysanneko biarnesekin ere aurkeztu izan dira], guretzat gaur egun gauzak Euskal Herri mailan baitira agitzen. Ikusi dugu Euskal Elkargoak laborantzaren ardura hartu duela eta hori kontuan hartuz behar genuela antolatu hemen.

ELBk proposamen bat egin zion Euskal Elkargoari. FDSEAn nola ikusten duzue elkargoak eskumen hori hartu izana?

P. E.: Eskumena har dezan biziki kontent gara, hautetsiak laborantzaz arduratzen direlarik biziki gauza ederra baita. Gero behar da ikusi zeren egiteko. ELBk galdegiten duelarik erakunde publiko bat, guk erraten dugu Donapaleun behar dugula denek elkarrekin lanean ari: ELB, EHLG, hautetsiak... Ez da beste erakunde baten beharrik.

B. M.: Erabakiak Pauen hartuak badira, erabakiak hartzeko manera bera baldin bada, ber funtzionamendua izateko ez, ez du balio... Oraingo funtzionamenduarekin beti alde batera joanen da. Guk egitura publiko berri horrekin hori dugu ikusten: ber heinean izan gaitezen; izan FDSEA edo ELB, laborariak ordezkatzen ditugu.

P. E.: Kalapitan aritzeko leku bat bada, ez du balio lekuan ezartzea.

Mendiko laborantza kartsuki defendatu du FSDEAk azken urteetan, diru laguntzen arazoak aipatuz besteak beste.

P. E.: Europako diru laguntzak berritu ziren 2015ean. Nik FDSEAn defendatzen dut ardi saila eta mendi eskualdea lehenik. Stephane Le Foll ministroa zenean, hark hitzeman zigun hazkuntza eta mendi eskualdea lagunduko zituela; bon, departamendu honetan mendiko eskualdeak diru laguntzen erreforma horrekin ez du galdu, baina ez du irabazi anitz ere. 2015eko laguntza horrek hiru urte baditu eta ez da oraino plantan emana; batean software bat ez da martxan eta hau eta hura...

B. M.: Patrickek erraten duelarik laborantza guztien sostengatzaile dela, nik erran nezake mendiko laborantzaren sostengua ez dugula hala ikusi. Momentu batez Le Follek plantan ezarri zuen neurri bat lehen 52 hektareak lagunduz (50 eurotan bakoitza) eta laguntzak emendatuz hiru urtez, ehun euro arte. Hori seinale azkarra zen etxalde tipi eta ertainendako. Sistema zen primak hunkitzen zituzten denei hartzen zitzaiela %20, neurri hori pagatzeko; FNSEAk hori blokeatu zuen momentu batean zereal ekoizleek edo laguntza anitz hunkitzen zutenek ihardukitze bat egin baitzuten. Orain laborariek hunkitzen dute bakarrik 50 euro hektarea bakoitzeko, bana besteko etxaldeek 1.500 edo 2.000 euro galtzen dute laguntza eskas horrengatik.

P. E.: Beñatek berriz ere aipatzen du FNSEA eta FNSEA... FNSEA Parisen da, ni FDSEAren Euskal Herriko presidentea naiz, eta dosier horretan, mendi eskualdeari buruz, ehun euroren proposamenaren alde nintzen. Gero Parisen ez badira denak segituak... Baina bozka hauetan ene eta gure posizioak ditut ematen, eta bistan da mendiko laborantzari buruz ELBren gauza berak ditugula.

Zertan desberdintzen dira bi sindikatuak?

B. M.: Funtzionamenduan bi sindikatuen arteko diferentzia da gurean lekuko laborariek dituztela gauzak maila nazionalera iganarazten, eta FDSEAn maila nazionalean hartu erabakiak direla aplikatzen terrenoan. Gure indarra horretan da: hemengo berezitasunak kontuan hartzen ditugu eta entseatzen gara maila nazionalean [Frantzian] berezitasun horiek kontuan hartuak izatea.

P. E.: Ez naiz akort. Gure lehen borrokak gure sindikatuan dira, maila nazionalean, gure posizioak defendatuz eta anitz dosierretan erreusitzen dugu. Ardi sailean bada 125 milioi euroko laguntza bat FNOk erdietsi zuena [FNSEAren ardi saila, hiru euskal herritar dituena administrazio kontseiluan]. Lan hori ez da ELBk egina, guk erdietsi laguntza bat da, eta badira beste etsenplu franko.

Diskurtsoan ez zarete hain urrun idurian...

B. M.: Iduri zait FDSEAren diskurtsoan beti entzuten dugula laborantza guztien alde direla, eta uste dut ez dela laborantza guztien alde izaten ahal. Zeren eta errealitatean ikusten dena da terrenoan modelo batek edo besteak gaina hartzen diola besteari. Diferentzia uste dut horretan dela, guk defendatzen duguna zinez laboraria dela, laboraria bere egun guztietako bizian ontsa senti dadin eta bere ofizioaz bizi dadin. Laborantza iraunkor eta herrikoia dugu aitzinean ematen praktiketan: kasik hemengo etxalde guztietan praktikatzen den laborantza modelo hori.

P. E.: Laborantza guztiak defendatzen ditugularik erran nahi du ekoizpen guztiak; eta Euskal Herrian atzematen dira kasik ekoizpen guztiak: behi esnedunekin ari direnak, behi haragidunekin, ardi sailean, izan oilaskoekin, ahateekin, urdeekin ala edozein... laborantza guztiak defendatzen ditugu izan daitezen zirkuitu laburrak ala luzeak... denak. Euskal Herrian badira merkatuak etxe ekoizpenendako eta zirkuitu luzeek ere badute beren lekua. Oraino xantza dugu halere etxalde guztiak errateko maneran heinekoak direla, ez da alimaleko etxalderik ikusten oraino.]]>
<![CDATA[Iratzarri dute hartza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/032/001/2019-01-15/iratzarri_dute_hartza.htm Tue, 15 Jan 2019 00:00:00 +0100 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/1881/032/001/2019-01-15/iratzarri_dute_hartza.htm
Gorriak eta beltzak. Herri gutxitan bezala, gazteria handia baitute besteak beste, dantzarietan bi aitzindari talde plantatu dira. Beltzak beltzetan dira: erran nahi baita kauter eta buhameen aldean. Horren adibide hoberena da Xabi Etxegoinberri, Entseinari beltza eta Buhame Gehiena dena aldi berean.

Dantzariak beti lehenak dira prestaketa lanetan hasteko. Urte eta erdi lehenago biltzen hasi ziren. Azkenean, dozena bat dira arropekin ari direnak, erdi gorri erdi beltz. «Graala» da, «ametsa», maskarada bat egitea Barreixen dantzari ibilbidean, baina «estres bat ere bada: badakizu jendeek zure zangoak xeheki so eginen dituztela, baina zerbait gaizki bada, aitzina jo eta hobeki ondokoan».

Dantzarietan zerbait aldatzen ari dela senti daiteke. Aurtengo aitzindari troparen trebatzaileetan ziren Peio Bedekarratz eta Iban Etxegoinberri, Beritza konpainiako dantzariak -Üda Batez ikuskizuna, besteak beste-. Maritxu Negeluak laburtu du: «Ageri da Zuberoan beste ingurumen bat badela dantza munduan». Agerikoa da fisikoki gogorra dela dantzari ofizioa, baina, aurten, balletetako dantzarien maneran, luzaketak egiten ere hasi dira: «Iduri zait gauzak ontsa egin direla», trenkatu du lehen halakorik egiten ez zuen Kantiniersak. Teknika landu dute, eta lehenago dobleak ez baziren sartzen, «ez zuen inporta», dio Negeluak: «Orain, teknika anitz landu dugu, eta hori ontsa da, zehaztasun txikietan baita diferentzia egiten dantzari batetik bestera».

Behin maskarada bat ikusi duenak badaki ikuslearen begiradak zorrozten direla aitzindarien dantzetarako, zer erranik ez banaka ari direlarik. Beltz eta gorriek, haatik, ez dituzte dantza berak ematen aurten: Godalet dantza, Gabota eta «ohikoak» gorriek; beltzek, berriz, sotil dantza adibidez. Negelua kontent da beltzetan aritzeaz: «Godalet dantza ez dut batere maite; bakarka agertzean hori da txarrena: godaletari so zara, eta ez dakizu noiz zartatuko den», dio, ulertu arren beste batzuen gustukoa izatea.

Belagileak

Berritasunetan, belagileen edo sorginen talde berria da agian aipagarriena. Beñat Etxegoinberrik hastapeneko bilkuretan parte hartu zuen, deliberatzeko «maskarada zertara eraman nahi» zuten. Neska talde euskaldun bat bazutela jakinik, haientzat asmatua izan da naturarekin hertsiki lotua den taldea. «Nahiago ditut neskak haien artean ikusi eta ez mutilen artean haiek bezain basa izan nahiz. Ez dira mutilen itzalean, eta kargu inportantea badute». Berrikuntzen aldekoa da Maiana Barreix ere: «Neskak behar dira beltzerian» haren ustez, eta joan den igandean «jendeak maitatu duela» iruditu zaio.

Berritasunekin kausitu dutelakoan da Negelua ere, ohartaraziz gaitzena dela «ez originala egitea originala egiteko». Pitxu hiltzen denean, aurten ez dira medikuak izanen berpiztuko dutenak, belagileak baizik. Sinbologiari eutsi nahian, berriz, hartzak -Esloveniatik ekarriak, nola ez- belagileek iratzarriko dituzte igandez igande, dantzari beltzek indartuko duten zopa dela medio.

Gazteak inguratuak izan dira inauterien prestaketan. Dantzentzat bezala beste sailetan: belagileen taldea asmatzeko eta idatziak lantzeko, arropak egiteko edo kauteren predikuak idazteko, besteak beste. Azken lan horretan, Jean Jacques Etxeberri bere burua «Kabana zahar» gisa definitzen duen herritarra ari da Patrick Lousteaurekin batean. 1977ko eta 1982ko maskaradetako Kauter burua izan zen, eta, geroztik, predikuak idazten laguntzen aritu da 1993an, 2006an eta aurten ere. Kabanaren predikua eta bere taldekideen jokoa aldatzen ikusi ditu: «Ari gara antzerkian haboro eta basakerian gutxiago agian. Garaian basago ziren, baina oroek euskara konprenitzen zuten», trenkatu du.

Maskaradak bisitatzen dituen herrietako istorioekin prestatu prediku umoretsuak kabanak berak idaztea da normalena, baina, azken urteetan, itzaleko lanak egin dituztenak izan dira beste herrietan ere. «Zergatik parte hartzen dugun?», galdetu du Etxeberrik, ihardetsi aitzin: «Lotsa bat bada bakarrik uzten baditugu frantsesera lerratzen ahal direla. Uste dugu guk parte hartuz ez direla lerratuko». Iduri baitzaio «pobrezia» badela belaunaldi berrietan, «hitzen aldetik edo ohartzeko istorio bat zertan ahul den».

Arizaleetan, berriz, euskararen erabilpenak sorpresa baikorra ekarri du. Maiana Barreix: «Urdiñarben euskara oroek konprenitzen dute; espero dut ausartuko direla mintzatzera. Hori da helburu handiena, inportanteena enetako». Igandeetako ibilbidean indartuko dute taldeko giroa.

MASKARADAK ARGAZKITAN

Badira bizpahiru argazkilari zuberotar urte oroz maskarada edo pastoraletan direnak, argazki tresna eskuetan. Horietan da Eliane Hegiaphal, hilaren 6an Urdiñarbeko gazteen lehen maskaradako argazkiak egiten ari izan zena. Haren argazkietan, ikusgai dira aurtengo pertsonaia batzuk eta joan den asteko giroa. Hegiaphalek erakusketak egin izan ditu, Zuberoako ihauterietako irudiekin besteak beste, eta Interneten ere ikusgai dira haren hainbat argazki, helbide honetan: https://kalostra.jalbum.net/.
BARRIKADAK. Ohikoa da goizeko barrikadetan bidea oztopatzea, batzuetan dantzariei lekua uzteko, bestetan beltzeriak hala nahi baitu. / HELIANE HEGUIAPHAL
BELTZAK. Beltzen taldean kauterak, belagileak eta buhameak badira. Aurten, Entseinari beltza da buhame nagusia. / ELIANE HEGUIAPHAL
DANTZARIAK. Urdiñarben, beste herri gutxitan bezala, dantzari beltzak eta gorriak badira. Irudi honetan, bi zanaltzainak buruz buru. ELIANE HEGUIAPHAL
PREDIKUA. Kabana Handiaren predikua momentu azkarra da, kezka doi bat pizten duena, herriko istorioen aipamena egiten baitu. / ELIANE HEGUIAPHAL
BELAUNALDIAK. Herri anitzetan begi bistakoa da belaunaldi gazteetan maskaradarekiko atxikimendu handia badela. / ELIANE HEGUIAPHAL
BARRIKADA HAUSTEA. Goizeko barrikadak egiazko barrikadak omen ziren lehenago, datzariek jauzika gainditu beharrekoak. / ELIANE HEGUIAPHAL ]]>
<![CDATA[Ahatezainak auzitan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/019/001/2018-10-23/ahatezainak_auzitan.htm Tue, 23 Oct 2018 00:00:00 +0200 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/1893/019/001/2018-10-23/ahatezainak_auzitan.htm
Hegaztien gripeari aurre egiteko neurri sortaren artean, DDPP Herritarren Babeserako Departamenduko Zuzendaritzak hegaztiak modu prebentiboan hiltzea agindu zuen iazko apirilean, eritasuna zabaldu ez zedin. ELB laborari sindikatuak neurri horiei buru egitea erabaki zuen; hiru etxaldeetan lehenik —Barkoxen, Domintxinen eta Gabadin—, eta Bidaxuneko ahate haztegian ondotik.

Mobilizazio jendetsuak egin ziren etxaldeen aitzinean, analisien arabera eritasunik ez zuten hegaztien hiltzea oztopatzeko, eta horregatik epaituko dituzte orain Xabalgoiti eta Sainte Marie. «DDPPko agenteen eginbeharra trabatzea eta hazkuntzen egoitzetara sartzea oztopatzea» leporatzen diete. Herritarren mobilizazioak poliziak eta albaitaritza zerbitzuak etxaldeetara sartzea oztopatu zuen, eta, hazleek egin analisietan hegaztiak sano zeudela frogaturik, azkenean ez zituzten kabalak hil.

Anne Marie Mendiburu abokatuaren erranetan, «absurdoaren epaiketa» izanen da azaroaren 5ekoa. Haren ustez, «osasun zerbitzuen agintariak eta hazkurri industriako ordezkariak» epaitu beharko lirateke, «birusa [haiek] zabaldu zutelako». Jean Michel Berho Domintxaineko (Zuberoa) ahate hazleak oroitarazi du laborantza industriala garraioetan oinarritzen dela: «Ahateak ekialdeko herrialdeetatik ekartzen dituzte, galkatuak izateko berriz garraiatzen dituzte, eta hortik hiltegietara. Nahi bagenitu eritasunak barreiatu, ez genuke beste gisaz eginen». Oroitarazi du 2016ko urtarriletik Pirinio Atlantikoetako Departamenduko prefeta abisatu zutela, arazoa kamioietan zegoela errateko.

Erresistentzia eskubidea

«Hautetsien, kontsumitzaileen, eta gizarte zibilaren erresistentziak posible egin du neurri arras zozo bat —nire hitzak neurtzen ditut— ez dadin gauzatua izan», adierazi du Mendiburu abokatuak. Laborantzaren ikusmolde baten alde egiten saiatuko direla ere gaineratu du.

Sainte-Marieren erranetan, herritarren «erresistentziarako eskubidea» ere defendatuko dute Pauen. ELB sindikatuko arduradunaren ustez, «beste leku guztietan hil badituzte ere, hemengo erresistentziari esker ez da hala izan, eta erresistentzia eskubide hori aldarrikatzen dugu». Horregatik, sostengurako deialdi zabala egin dute azaroaren 5erako, 14:00etan, Paueko auzitegian hasiko den epaiketara joateko.

Anartean, auzipetuei babesa erakusteko, pertsona ezagunak biltzen hasiak dira laborariak. Hiru pertsona joanen dira 2017ko apirileko mobilizazioen aniztasuna erakustera: Mixel Etxebest Mauleko auzapez eta Euskal Elkargoko lehendakariordea, mobilizazioetan parte hartzeagatik «diru laguntzak galdu dituen» hautetsia ELB sindikatuaren erranetan; Periko Legasse kazetaria, kontsumitzaileen ordezkari gisa; eta ELBren partaidea den Frantziako Confederation Paysanne sindikatuko idazkari nagusia, Laurent Pinatel.]]>
<![CDATA[Laborantza eta elikaduraren erakunde publikoa eskatu du ELBk]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1871/013/001/2018-10-02/laborantza_eta_elikaduraren_erakunde_publikoa_eskatu_du_elbk.htm Tue, 02 Oct 2018 00:00:00 +0200 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/1871/013/001/2018-10-02/laborantza_eta_elikaduraren_erakunde_publikoa_eskatu_du_elbk.htm
Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak zuzenean entzun ahal izan zuen ELBren eskaera, atzo Euskal Herriko Laborantza Ganberak Ainhize-Monjolosen (Nafarroa Beherea) duen egoitzan egin zen ekitaldian. Haren alboan ziren Mixel Etxebeste laborantzako lehendakariordea eta Martine Bisauta trantsizio ekologikorako lehendakariordea.

Panpi Sainte Marie ELBko kideak elkarlana eskatu zien Euskal Elkargoko buruei, Europako Batasuna, Akitania eskualdea eta Pirinio Atlantikoak ez bezala, laborantzako politikak finkatzen ahal dituzten instituzioetan hurbilena duten egitura delakoan. «Guk partaideak izan nahi dugu, zinez», adierazi zuen laborariak. «Pazientzia» eskatu zien Etxegaraik, jadanik lanean hasiak direla segurtaturik.

Beñat Molimos EHLGko lehendakarietako batek azaldu zuenez, laborantzaren eta elikaduraren erakunde publikoak hiru biltzar izango lituzke: batetik, ordezkaritza instituzionala eta profesionala, bertan bilduta Frantziako Estatua, elkargoak, laborantza sindikatuak, prestakuntza eta ikerkuntza erakundeak, departamenduko laborantza ganbera ofiziala eta EHLG; bestetik, etxaldeekin loturan diren ordezkariak, eta, azkenik, gizarte zibilaren ordezkaritza. Laborantza eta elikadurarekin lotura duten gai guzietan kontzertazio eta aholkularitza gunea izatea nahiko lukete.

Lurrarekin kezkatuta

Lur funtsen kudeaketa publikoa lehentasuntzat jo zuten Etxegaraik, Etxebestek eta Bisautak, eta onartu, orain arte instituzioen artean abiatu badira ere, gerora sindikatuak eta kontsumitzaileak ere sartuko direla gogoetan.

Gai hori izan zuen Maryse Cachenault laborariak ere bere hitzaldian, Kanboko Marienia eremuan laborantza lurrak kenduko dituen hirigintza plana, eta beste herrietan garatzen ari diren gisa bereko proiektuak salatuta. Ohar garbia egin zien arduradun politikoei: «Ez da onargarria, eta espero dugu Euskal Elkargoak ez duela pasatzen utziko».]]>
<![CDATA[«Guk egiten duguna estatuak egin behar luke»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2168/003/001/2018-04-04/guk_egiten_duguna_estatuak_egin_behar_luke.htm Wed, 04 Apr 2018 00:00:00 +0200 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/2168/003/001/2018-04-04/guk_egiten_duguna_estatuak_egin_behar_luke.htm
Gehiegikeriaren biktima zarela sentitzen al duzu?

Uste dut baietz. Pentsatzen nuen justizia independentea zela, eta ikusi dut ezetz. Konfiantza nuen justizian, baina orain kostatzen zait fidatzen segitzea. Justizian konfiantza badut, baina ez haren ordezkariengan.

Justizia, batetik; eta ordezkari politikoak, bestetik.

Politikak justizia baliatzen du hobendun ekartzeko kontra doazkionak. Migranteen gaiaz harago, bada arazo larri bat egun, demokrazia zer den ikusirik.

Miarritzen EtorkiZUna kanpaina iragarri zenuten.

Etortzeko eskaera gogotik onartu dut, Roiako ibarraren eta Euskal Herriaren arteko lotura egiteko. Erakutsi nahi dugu elkartzen ari garela Frantziako alde guztietan, eta anitz garela. Eta ez dugula amore emanen, elkartasunak segitzen duela.

Elkartasun keinu ugari ageri dira, baina ez dute kausitzen ildo politikoak mugitzea.

Hori da denek gogoan duguna. Baditugu gobernu itsuak, errealitateari uko egiten diotenak. Horrek ematen du beldurra. Gobernuak kontra-produktiboak diren ekintzak burutzen ditu: zein gizarte eraikitzen ari dira Europako gobernuak? Nik etxeko atea ireki nien migranteei, baina beste edonori ireki niezaiokeen. Hor ahulenak migranteak dira, eta iduri zait gure gizartearen ispiluak direla: agerikoa da azkarrena nola tematzen den ahulenaren kontra, gobernuak zer nolako mespretxuarekin tratatzen dituen. Bakarrik dauden adingabeei egiten zaien harrera txarra, lan mundura sartzeko zailtasunak, ahulenen kriminalizazioa... gizarte honen ispilua dira. Uste dut migranteen aldeko borrokak batasuna lortuko duela, denak elkartzen gaituelako; ahulenak bai, gutxienez.

Zure eskualdea, Lapurdi bezala, mugan dago. Elkartasunerako leku garrantzitsuak dira?

Leku horietan dira arazo gehien. Oraingoz, Euskal Herrian ez da Roia ibarrean bezainbat arazo, eta espero dut horretara ez iristea. Han 5.000 biztanle gara, eta 500 bat polizia ditugu, denak zenbaturik —aire eta mugetako polizia, armada, jendarmeria...— iduri du okupaziopean gaudela. Aurpegiaren arabera kontrolak egiten edo autoak automatikoki miatzen dituzten ibar batean bizitzea zaila da; estatua lerratzen ari da. Baina interesgarria da lurralde desberdinetako jendea elkartzea borroka komunetan.

Elkartasuna ageri den bezala, eskuin muturreko diskurtsoa ere gora doala dirudi.

Bada eskuin muturreko diskurtsoaren presentzia bat, baina nork du gizartea biziarazten? Roia ibarrean eskuin muturreko talde bat sortu da, baina ez dute ezer egiten, ez bada gorrotoa eta nahasmendua eragin. Gu saiatzen gara arazo bat pragmatikoki konpontzen, migranteak gizaki gisa hartzen: gure parekoak dira. Gizartea biziarazten dutenak ez dira arrazistak, gorrotoa dutenak, baizik eta elkarbizitzarako nahia dutenak. Eskuin muturrekoek ez naute beldurtzen, denaz beldur direlako, haien buruaz ere bai, ez dute konfiantzarik geroan... Haien diskurtsoa soilik oposizioan da, ez da eraikitzailea. Gu saiatzen gara elkartzen, ideiak bilatzen, arazo bati erantzuten. Horregatik da borroka polita, bizitzaren eta geroaren aldekoa delako.

Elkartasun mugimendu alternatiboek eskain dezakete gutxieneko harrera duina?

Elkarte anitz diru laguntzarik gabe ari dira lanean; horregatik zaila da. Niretzat, berdin: nire etxaldean 250 pertsona ukaitera iritsi naiz, oihal etxeetan; beraz, ez ziren baldintza onenak. Hori gertatzen da estatu edo gobernu batek migranteen harrera elkarte eta herritarren esku uzten duelarik. Zaila da dozenaka adingabe ukatea etxean, konplikatua da laborari bat jurista eta gazteen zentro bateko zuzendari bilakatzea... Guk egiten duguna estatuak egin beharko luke, baina ez du egiten.

Roia ibarraren eta Euskal Herriaren arteko partaidetza sare zabalago baten parte ote da?

Bai, bistan da. Harremanak baditugu Italian, Belgikan, Alemanian... Europaren irudi sozial bat ematen dugu. Europak ezin du migrazioen mugimendua kudeatu, baina herritarrak hor daude.]]>
<![CDATA[«Politika trenkatzen bada, hari gorria gutxienez izanen da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1954/008/001/2018-01-28/politika_trenkatzen_bada_hari_gorria_gutxienez_izanen_da.htm Sun, 28 Jan 2018 00:00:00 +0100 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/1954/008/001/2018-01-28/politika_trenkatzen_bada_hari_gorria_gutxienez_izanen_da.htm
Zertan da ekonomia saila?

Lehenik, sail alimala da: ekonomiak kontuan hartzen ditu enpresa eta lurralde ekonomikoak, industriekin eta beste, baina gehitzen dugu turismoa, goi mailako irakaskuntza eta ikerketak, eta berrikuntza da laborantza ere gehitzen dugula. Urtea iragan dugu beste eskumenetan bezala, ahal bezala. Antolatu behar zen; orain badugu taldea, egituratuak gara. Orain, gure egitasmo politikoa asmatzea, eztabaidatzea eta izkiriatzea gelditzen zaigu. Badira gizarte arloko sailak -zerbitzuak oro...-, baina bada geroari so den ekonomia ere, eta hor aiduru gara zerbait politika sor dadin. Nik bi gai baditut barnealdetik ikusirik: bat laborantza da, ea badenez egiazki nahikundea etxea eraikitzeko gutxienez lurrik ez dadin gasta edo jan. Hori igorriko dudan mezu bat da. Nahi badugu erran gure herrialdean laborantza azpiegitura gisa ikusten den sail bat dela, behar dira mezuak gisa horretan igorri. Bada urtea sartu garela jantzi berri batean, eta hautetsi oroek, ipar euskal herritar oroek ere ez dut uste ontsa konprenitzen dutenik zer den gure perimetro berri hori, gure jantzi berri hori. Gure elkargoa da Frantzia mailan laborari gehien duena. Ardura handia da, baina xantza alimala ere bai. Beharbada, bada bide bat laborantzan bermatzeko geroa; zergatik ez?

Ekonomia gerra bat dela erran izan duzu. Barnealdeko hautetsien ideiak defendatzeko indar harremanak ba ote dira?

Gerra zen hamar ginelarik eta bereiziak ginelarik; orain, denak bat gara. Ez da gerra, ez. Orain, mahai inguru berean gara denak, lehengo handiak eta lehengo txikiak, oro bat. Uste dut ez duela hautetsi bakar batek ere bere baitan pentsatzen ahal gure lurraldearen zati bat edo zati batzuk ahuldu daitezkeela, desagertu daitezkeela. Gure ibarrek -Zuberoa, Oztibarre, Hergarai, Baigorri eta Aldude- jendea galtzen dute, laurek. Nik hori esplikatzen dut, eta azkenean erraten dut ez daitezela lotsatu problematika horrekin, zeren 310.000 biztanleren artean -Ipar Euskal Herrian- lau ibar horietan orotara 16 edo 17.000 biztanle baitira. Egia da Zuberoaren garapena ez dugula ber gisan ikusten orain: gure muga ez da gehiago sosetan; ideietan da.

Markatu ote dituzue lehentasun argi batzuk?

Oraino ez. Ikusten da, halere, gure lurraldea nola zatitua den: badira aberatsak, eta han da dinamika azkarrena. Baiona inguruko ekonomia teknikarien ardura bakarra lantegi handiak ziren; lantegi txikiak, ez. Hemen banaka-banaka ustiatzen ditugu, ea lantegia nola doan eta batzuetan pertsona bera osagarriz nola den... inportantea baita gure barnealdearentzat. Biltzen garenean, ikusten da badela batasun bat, baina hor ez gaudela denak hein berean eta zonbaitzuk lagundu beharko direla.

Duzuen lege esparruak mugatuko zaituzte?

Gure aitzinkontua ikusi behar da, ikusteko zeintzuk diren gure ahalak. Baina mugak uste dut gehiago jendeetan eta gure asmakizun edo ametsetan izanen direla. Artean politika trenkatzen bada, hari gorria gutxienez izanen da.

Egitura anitz badira laborantzan, adibidez. Hori arazo bat da?

Badira anitz, denak doblean dira kasik, baina elkargoaren lana da guztien gainetik izatea eta ikustea. Hor tresna bat sortzen ari gara; badira hilabeteak erraten ari naizela tresna bat izanen zela eta ez bi; bi izanez gero, bat lagundua izanen zela eta bestea ez.

Zuzen zertaz mintzo zara?

Laborantza tresnez. Lurraldeak behar dituen tresna batzuk ez ditugu doblean ezarriko. Eztabaida politikoa edo sindikala bada bi sindikaturen artean. Guk lurraldetik ikusten dugu laborantzaren problematika. Bi sindikatuek sindikalki so egiten dute, laborari bakoitzarengana doaz; gu, lurraldera oro har. Lurraldeak politika bat egin nahi badu, erranen du zer bidetara joanen den, baina ez du hautatuko sindikatu bat edo bestea; erranen dugu zer motatako laborantza, zer motatako ekoizpenak nahi ditugun. Badira bilgune anitz, ideia berdintsu anitz, eta sinesten dut badela zerbait egiteko.

Lurren salmenta aipatu duzu. Berriki Kanboko hirigintza plana berrikustearen alde bozkatu zen, eta bertan laborantzako lurrak eraikuntzarako erabiltzea pentsatzen da.

Bai, ahal dira so egiten bi hektarea hor eta beste hiru han, baina kontua da zer politika nahi dugun. Lehenik politika sortu behar da; urte batez ez da hori egin. Baina presioa bada. Eztabaida bada, eta egun batez beharko da trenkatu.]]>
<![CDATA[Ekonomia. Elkarrizketa sozialaren bila]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/008/002/2018-01-28/ekonomia_elkarrizketa_sozialaren_bila.htm Sun, 28 Jan 2018 00:00:00 +0100 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/1960/008/002/2018-01-28/ekonomia_elkarrizketa_sozialaren_bila.htm
Macron legeak nagusien eta langileen arteko elkarrizketak enpresen esparrura mugatzeko xedea duela salatu da karrikan azken hilabeteetan. «Enpresa bakoitzean negoziatuz, desoreka sortuko da enpresen artean, eta hori ez da ona ez langileentzat, ez enpresentzat, bidegabeko lehia eraginen bailuke», trenkatu du LAB sindikatuko Eñaut Aramendik. Horregatik ari da sindikatu abertzalea «Euskal Herrian erabaki» behar dela aldarrikatzen azken urteetan, sindikatuen arteko mahaia segitzearekin batean.

Patronalaren sindikatuak ere elkartearen parte dira. Medef hasieran bai, baina atzera egin zuten azkenean. CPME sindikatuko Sebastien Carre elkarteko kide da berriz, eta elkarrizketaren garrantzia azpimarratu du: «Enpresan arazo bat sortu aitzin, mahai baten inguruan jartzen gara, eta mintzatu gaitezke».

Haatik, elkarrizketari lege esparrua ematekotan, Lekuko Batzorde Parekide bilakatu behar luke oraingoz elkarte denak. Carrek ez du uste jauzia egitekotan daudenik: «Ez da aktualitatean batzorde hori sortzea. Sortu berriak gara, eta saiatzen gara ongi egituratuak izaten, ahalak ukaiten behar den bezala lan egiteko».

LABen analisia bestelakoa da aspalditik: «Langileen eskubideak ahal bezainbat babesteko, Ipar Euskal Herrian behar dugu negoziazio eremu bat ahal bezainbat oztopatuko duena Macron legea». CGT langile sindikatua eta nagusien Medef taldean ez izanik ere «aitzina» segitzen dutela dio CPMEko ordezkariak. Euskal Elkargoak, berriz, beste lehentasun batzuk ukaitea «ulertzen» du Aramendik, baina bi ordezkariek espero dute hautetsien sostengua.]]>
<![CDATA[Kanaldude bide berriak urratzera itzuliko da otsailaren lehenean]]> https://www.berria.eus/albisteak/148521/kanaldude_bide_berriak_urratzera_itzuliko_da_otsailaren_lehenean.htm Fri, 26 Jan 2018 11:27:23 +0100 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/albisteak/148521/kanaldude_bide_berriak_urratzera_itzuliko_da_otsailaren_lehenean.htm www.kanaldude.tv helbidera sartzen denak bide berrian abiatzeko falta den denbora ikusiko du atzera kontuan, Arnas berri bat izenburupean. Informazio gehiago Iparraldeko Hitzan.]]> <![CDATA[Agerria hotela, kritiken erdigunean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/006/001/2017-12-02/agerria_hotela_kritiken_erdigunean.htm Sat, 02 Dec 2017 00:00:00 +0100 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/1736/006/001/2017-12-02/agerria_hotela_kritiken_erdigunean.htm
Joan den uztailean ireki zuten laster hiru izar ukan behar lituzkeen hotela, eta, Mixel Etxebest Mauleko auzapezak dioenez, ongi funtzionatzen ari da: «Bederatzi ganbera gutxi dira, baina, halere, betetzen ditugu, eta oraindik ez da jatetxerik. Jatetxea eta beste zortzi ganbera irekiko dira laster».

Oposizioak kudeaketa erdi pribatu-erdi publikoari egin dizkio kritika nagusiak. «Herriko kontseiluan sartu garenetik, sekula ez da Agerria bilkura bateko gai zerrendan ezarri, alta, xede handia delarik», salatu du Pierre Etxekoparrek, 2014ko hauteskundeen ondorioz herriko etxean sartu zen Union Citoyenne taldeko komunistak. Herriak du akzioen gehiengoa, %51 zehazki.

Gardentasunik eza ez ezik, koherentzia eskasa ere salatu du Beñat Elkegarai abertzaleak: «Irabarneko jauregia bazen jadanik, hori ere Mauleko herriarena da, han bada etxe handi bat berritua eta ontsa egina taldeei harrera egiteko». Irabarneko harrera zentroak zorrak ditu, eta, Elkegarairentzat, «ulergaitza» da egoera horretan Agerrian kasik bi milioi euroko inbertsioa egitea. Batzuen eta besteen diskurtsoak muturrekoak dira, Etxebestek ukatzen baitu hori hala denik: «Irabarneko jauregian ez da sosik galtzen».

Publikoa pribatuarekin

Hotelaren beharra bera zalantzan jarri dute. Union Citoyenne talde komunistak beste kritikarik ere plazaratu du Mauleko etxe guztietan banatu duen eskuorri batean: herriko langileak Agerrian, beraz, «interes pribatuko» hotelaren zerbitzura, ezarri izana. FO sindikatuak suprefetari idatzitako gutun batean jaso duenez, Mauleko zerbitzu teknikoetako zuzendariak eta zuzendari orokorrak Agerriarako urte batean egindako lana, kasu bakoitzean, 70.000 euroko gastua da.

«Herriko langileei gisa horretako egitura batean lan eginaraztea debekatua da, baina auzapezak hala egin du», Pierre Etxekoparren esanetan. Auzapezak onartu du langileak Agerriaren EMSaren esku ezarri izana, baina ez dohainik: «2011n jadanik langileak ari ziren bertan lanean, lan egindako denbora zerrendatua izan da, eta lan hori fakturatu zaio, urtez urte, Agerriako EMSari». Etxebestek ziurtatu du Mauleko zergetarik «euro bat bera ere» ez dela joan Agerriaren kudeaketara.

Suprefetak jaso zuen FO sindikatuaren gutuna. Erantzun zien obrak bukatzekotan izanik herriko langileak ez zirela gehiago hotelean lan egitera joanen eta, beraz, «afera trenkatua» zela.

Langileena ez da diru publikoaren erabilpenari lotuta auzapezari egin dioten kritika bakarra. Oposizioak Agerriari egindako mailegu baten kontra bozkatu zuen, informaziorik ez zutelako. Aitzineko agintaldian, 100.000 euroko bi mailegu egin zizkion herriko etxeak EMSari, «legez kanpoko» baldintzetan, Etxekoparren arabera: «Normalki, bigarren mailegua egin behar zen lehenaren dirua itzulia zenean, baina ez da hala gertatu, dirua ez dute itzuli». Etxebestek uko egin die akusazio horiei, eta zehaztu «EMSa eta herriko etxea ontsa bereizten» dituela: «Herriak ez du deus galtzen, mauletarrek ez dute sosik ezartzen Agerrian; aldiz, ondorio positiboak badira herriarentzat».

Salaketak eta auzibidea

Beste salaketa formalak ere izan dira, baina segidarik gabekoak orain arte. Union Citoyenneren eskuorriak kasu jakin baten berri ere eman zuen: faktura faltsu batena. Gilles Pie oihangintzako langilea etsipenez mintzo da kasu horretaz. Jakinarazi berri du 20.000 eurotik hurbileko lanak egin dituela Agerriako oihanean, eta lanak bukaturik 4.000 euro baizik ez dizkiotela pagatu. Itxaroteko prest zegoen, baina auzitara joko du azkenean, «ESMk faktura faltsu bat aurkeztu zidalako, niri ez pagatzeko helburuarekin». Haren erranetan, instituzio desberdinetatik 10.000 euroren laguntzak ukan zituzten bere lanetarako.

Xehetasunetan sartzea zaila litzateke bi parteen arabera, baina Mixel Etxebestek erantzun dio horri ere: «Arazo komertzialak badira batzuetan. Hor arazoaren erdia plazaratu da, beste erdia ahantziz. Ez da horretara mugatzen, komertzio auzitegian trenkatuko da afera hori».

Helene Figueroak 2012an erosi zuen Mauleko Bidegain hotela. Arrotz gelak ezarri zituen alokairuan. Agerria ireki eta hilabete geroago, bere irabaziak %30 apaldu zirela ohartu zen. Ez du Agerriaren xedea zalantzan ezartzen, «baina galera horiek urte osoan jasanen ditugula jakitun», 2012an erositako hotela salgai ezarri du orain.]]>
<![CDATA[Maider Arregik irabazi du Hernandorena saria]]> https://www.berria.eus/albisteak/147268/maider_arregik_irabazi_du_hernandorena_saria.htm Mon, 27 Nov 2017 14:43:07 +0100 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/albisteak/147268/maider_arregik_irabazi_du_hernandorena_saria.htm Hernandorena sariketak irabazleak baditu baina puntuaketa ez da ezagutarazi. Buruz-burukora iritsi ziren Jon Gurrutxaga eta Maider Arregi eta azken hau nagusitu zen. Hirugarren iritsi zen Aitor Servier lapurtarra. Ikusle anitz eta giro onean joan zen finala, eta antolatzaileen erranetan, “oso saio orekatua" joan zen, maila onekoa. Baionako Zizpa gaztetxeak ere sari bat eman zuen, entzulearena. Gehien bozkatua izan zen Aratz Igartzabalek irabazi zuen Zizpa sari hori. Hemen ikusgai da Maider Arregi irabazlearen azken agurra ]]> <![CDATA[“Ehiztari haragizaleak bagina, aspalditik utzia genuke”]]> https://www.berria.eus/albisteak/146898/ehiztari_haragizaleak_bagina_aspalditik_utzia_genuke.htm Sat, 11 Nov 2017 16:13:30 +0100 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/albisteak/146898/ehiztari_haragizaleak_bagina_aspalditik_utzia_genuke.htm , Iparraldeko Hitzan.]]> <![CDATA[Urriaren 6tik goiti EHZk hainbat ekitaldi antolatuko ditu, tantaka]]> https://www.berria.eus/albisteak/145877/urriaren_6tik_goiti_ehzk_hainbat_ekitaldi_antolatuko_ditu_tantaka.htm Wed, 04 Oct 2017 10:57:33 +0200 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/albisteak/145877/urriaren_6tik_goiti_ehzk_hainbat_ekitaldi_antolatuko_ditu_tantaka.htm <![CDATA[Kanaldude: hogei urte iruditan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3533/002/001/2017-06-22/kanaldude_hogei_urte_iruditan.htm Thu, 22 Jun 2017 00:00:00 +0200 Joanes Etxebarria https://www.berria.eus/paperekoa/3533/002/001/2017-06-22/kanaldude_hogei_urte_iruditan.htm
Irulegiko Irratiaren sortzaileetan izan zen Mikel Erramuzpe hasi zen, kamera bat eskuan, Aldude eta inguruetako ekitaldiak filmatzen. Suprefetari igorri txosten batean 50.000 liberako laguntza eskatu, eta 500.000 liberakoa ukan zuen, sekula gertatu ohi ez den bezala. «Autoa gidatzeko baimena baizik ez zuela eta kamioi bat eman ziola» erran omen zion suprefetari. Aitzinetik ere Baionako ikus-entzunezko BTS sailarekin harremanetan zegoenez, bertan ikasle zen Ximun Karrere deitu zuen kolpetik handitzera zoan xedean lagundu zezan galdetuz. Kontzientzia objektore gisa hasi zen.

Hogei urte berantago, bideo artxiboei so jarri da Karrere. Bera sartu aitzin Mikel Erramuzpek ELB sindikatuarentzat egin zuen filma aipatzean, nonbait, gaur egun bizirik den ildo editorial gisako bat aipatzen duela dirudi: «ELBren besta Alduden egin zuten, eta, laborariek ez zekitelakoan beti mendiko laborantza zer zen, horretaz film bat egitea galdetu zioten».

Karrere, ikasketak bukatu berritan eta soldatarik gabe trukean, Erramuzperen gisa ibiltzen hasi zen kamera eskuan, «baina eremu zabalago batean», bere sareak baliatuz. Eta, egun batez, urtero ospatzen den Aiherrako Gau Beila batean, «kamera desberdinekin filmatzeko entsegua egin genuen enekin ikasi zuten lagun batzuekin».

Lehen lan kontratuekin, euskaltzale eta lurraldeko garapena interes nagusitzat zutenekin, elkartea garatu zen gero. Bi bide paralelo garatu ziren hortik aitzina Karreren erranetan: «Batetik, telebistaren garapena, orain Kanaldude dena, eta, bestetik, egitura profesional azkarra ziurtatzea, eta horretarako dirua sartu behar zen lan batzuk eginez».

Bidarraiko egoitza ederrean, langileak badira egun oroz. Baina www.kanaldude.eus webgunean agerikoa denez, laguntzaile sare handia du Aldudeko telebistak. «Hasieratik ikusi genuen ezin zela soilik profesionala izan; herri telebista bat izan behar da, eta ikusleak egile bilakatu».

Kanaldude Zuzenean saioa da, zuzendariaren ustez, horren adibide hoberena: «Guk ekartzen dugu materiala eta gaitasuna, baina hori jendeen esku utziz, eta haiek erabakitzen dute zer emankizun egin nahi duten». 27 saio eginak dituzte jadanik, presoak, Korrika, Etxauzia eta Usopop festibala aipagaietan, ostegunez eta zuzenean. «Beste proiektu bat da ematea lau pertsonako talde bat, profesionala, emankizun bat egiten zinez ontsa egina eta puntu. Egiten ahal dugu, baina ez du horrek alde herrikoia galaraziko».]]>