<![CDATA[Joanes Etxebarria - Iparraldeko Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 21 May 2022 19:55:24 +0200 hourly 1 <![CDATA[Joanes Etxebarria - Iparraldeko Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Pilotaren kultura, eskuz esku]]> https://www.berria.eus/albisteak/211638/pilotaren_kultura_eskuz_esku.htm Sat, 02 Apr 2022 16:10:54 +0200 Joanes Etxebarria - Iparraldeko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/211638/pilotaren_kultura_eskuz_esku.htm
Frantxix Karrikart, pilotari ohia, pilota eta xistera egile Sarako Eskutik kooperatiban
1. FRANTXIX KARRIKART Lakarra, 1967; Eskutik-eko langilea
“Jakintzak gureganatu nahi ditugu, eta gero transmisioa segurtatu" Ellande Alfaro bezala, Frantxix Karrikart ere pilotari izan da pilotak egiten hasi aitzin. Baina pilotari izateak ez dio lan horretan lagundu, bere erranetan: “Ez nuen kasu egiten pilotak nola eginak ziren. Xisteran uste dut berdin dela: pilotari izanik ere ez dut uste badakitenik xisterak nola eginak diren". Karrikart, hain zuzen, xisterak konpontzeko sartu zen Eskutik enpresan. “Baina pilotak ere egin behar ziren, eta plazer handiz pilotak ere egiten ditut", gehitu du. Eta pilotak aholkatzeko, dudarik ez du “zubi lana" egiten laguntzen diola pilotari izateak. Pilota egiten Martine Hursuegi orain arteko lankidearekin ikasi zuen bezala, xisterak konpontzen eta egiten “Usurbilgo Jesus Marirekin" ikasten du, eta eskertzen du, bai baitaki transmisio hori familian egin ohi dela. Eskutik enpresan, berriz, beste logika bat dutela dio: “Jakintzak ontsa gureganatu nahi ditugu lehenik, eta gero transmisioa segurtatu, familiaz kanpoko egitura batean, gure ondokoek ere ezagutu dezaten". Xede berrien eramaileetarik bat da Karrikart, eta esku huskarekin gertatu dena ikusi nahi luke xisteran ere: “Esku huska osagarri aski onean da, haur anitz ari baitira, eta zerendako ari dira? Zeren eta pilota goxoak ere egin dira. Xisteran ere ohartu gara ez baditugu haurrak ariarazten zaila izanen dela".
Martine Hursuegi, pilotagilea Sarako Eskutik kooperatiban, erretreta hartu aitzin
2. MARTINE HURSUEGI Senpere, 1961; Eskutik-eko langile ohia
“Nahi nuen ene jakintza pasarazi; ez nuen joan nahi fitsik utzi gabe" Umiltasunez dio azken 37 urte hauetan pilota egilea izan dela, martxoan erretreta hartu duen arte. Beste langileek jakintzaren transmisioan zutabe gisa aipatzen dute Martine Hursuegi, eta bera, pozik: “Nik ikasi dudalarik, ez zen transmisiorik biziki. Hemen bai, nahi nuen ene jakintza pasarazi; ez nuen joan nahi fitsik utzi gabe". Ezagutu ditu garaiak umetxoen kategorian kimu pilotak zirenekoak, “gogorregiak haientzat", eta gaztetxoentzat bai, baina gazteen pilotarik ez “eta helduen pilotara salto handia zen", haren ustez. Aitzinatze handia izan da adin bakoitzari egokitu pilotak egiten hastea. Pilota goxoak haur gehiago esku huska aritzera pusatu dituen bezala, emazte gehiago ari da eskuz, eta baikor da: “Telebistan ikusi ditut. Kontent naiz, zeren pittat galtzen ari zen pilota; emazteak sudurra sartzen badu, beharbada piztuko da". Bere ibilbidean, pilotaren mundua aldatzen ikusi du, eta badaki umorez kontatzen. Garai batean, adibidez, pilotari batek galdetzen zuen pilota egiten zitzaion, aurkariaren arabera pentsatua; baina Hursuegik dudarik ez du utzi nahi: “Orain ez dugu hala egiten; araua bada, eta denek pilota bera dute". Hargatik, hain zuzen, irrigarri zaio pilotariek partidetan pilotaz hainbeste kanbiatzea: “Hori buruan da. Guk berdin egiten ditugu", dio, irriñoa ezpainetan. “Pilota zuri eta beltzaren artean bezala, batzuentzat beltza hobea dela erraten dute, baina ber ahuntz larrua da, salbu bat tindatua dela".
Claire Grillard, xistera egilea, Sarako Eskutik kooperatiban
3. CLAIRE GRILLARD Sara, 1983; Eskutik-eko langilea
“Badira xisterak kitean, baina gure helburua da hastapenetik egitea" Pilotarekin duen harremanaz galdeturik, “plazan pasatzean" luzeko partida batzuk ikusiak dituela ihardetsi du Claire Grillardek, “bereziki Sarako bestetan". Igande goizetan senarra ikustera joaten zen pasakan ari zelarik, baina ofizioz aldatu nahi zuelako hasi zen Eskutik enpresan. Eskulanetara bideratu zuen bere bidea 2019ko hondarrean, eta zumea lantzen hasi zen saskiak egiteko. Lanaz kontent da, “zerbait konkretua" egiten duelako orain, eta kooperatibak ere pozten du: “Ofizialki urtarrilean sortu da kooperatiba, baina jadanik hala funtzionatzen zen. Ez zuen nehork erabaki bat hartzen bakarrik, beti denen artean. Eta gu ere hola integratuak izan ginen". Karrikartekin batean, xisterak konpontzen ikasi du, eta berriak egiteko trebatzen ari dira orain, Usurbilen (Gipuzkoa). “Badira xisterak kitean, baina gure helburua da hastapenetik egitea", zehaztu du. Zumezkoaren ondoan, haurrei egokitu xisterarekin ari da Grillard ere: “Haurren xistera batek hirurehun euro balio du; halere; ikusten ari gara hemengo enpresekin zer litzatekeen egokiago".
Thierry Lopes Etxepare, pilotagile eta pasakako larruzko eskularru egile Sarako Eskutik kooperatiban
4. THIERRY LOPES ETXEPARE Basusarri, 1980; Eskutik-eko langilea
“Maitatu dut izpiritua, zeren denek behar genuen zerbait ekarri" Duela bost urte hasi zen pilotagintzan Thierry Lopes Etxepare, xisterarekin bezala “pasakan ere, jakitate bat berreskuratu behar zelarik". Bietan saiatu, eta pasakako eskularruak egitea maitatu zuen bereziki. Saiatu eta saiatu, ikertu eta ikertu, hasi zen eskularruak egiten. “23.a egiten ari naiz orain. Pasaka zerbitzu bat da elkarteentzat; horrekin ez dugu sosik irabazten" dio, eta irabaziak pilotetatik sartzen direla gehitu du. Datuak ere eman ditu: 450 euroan saltzen dute eskularrua, baina bizi osoan irauten ez badu, “bederen 30 urte bai", ziurtatu du. Aski ez balitz, hauskorrak diren bi puntu hobetu nahian ari dira lanean. Eskularru zaharrak desmuntatzen ditu usu, eta “aldi oroz ikasten" du horiekin. Eskulanaz gainera, enpresaren logika orokorrak erakartzen du Lopes: “Maitatu dut izpiritua, zeren denek behar genuen zerbait ekarri". Euskaldun berria da, eta lanean aberastasun hori ukaitea ere eskertzen du: “Kristoren urratsa egin dut; ari nintzen familian, ingurunean, baina ez lanean. Orain euskaraz ari naiz gehiago, frantsesez baino".]]>
<![CDATA[Etxe ttipia, aldaketa handia]]> https://www.berria.eus/albisteak/211001/etxe_ttipia_aldaketa_handia.htm Sat, 19 Mar 2022 16:41:59 +0100 Joanes Etxebarria - Iparraldeko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/211001/etxe_ttipia_aldaketa_handia.htm
Donaixtiko Kusku enpresak 'tiny house'-ak egiten ditu.
Bizilekuari lotu arau juridikoak, berriz, ez dira argi. Hutsune juridiko batean dira etxetxo horiek, arau bakarra delarik herriko etxearen baimena eskatzea lur batean plantatzeko. Mathieu Lhuilier zurgina, autoeraikuntzan ari nahi duena laguntzen aritzen da, eta hura ere halako batean bizi da, Irisarrin. “Bizitegi motak badira andana bat munduan, eta Frantziak ezin du dena legeztatu. Ondorioz, amalgamak egiten dira, eta tiny house-ak karabanen saldo berean kokatzen dira. Atoi bat delako, bizitegia delako", erran du Lhuilierrek. Oinarrizkoaren neurrian Zuberoan bi lagun ari dira etxetxo mugikorra eraikitzen, kilometro gutiko distantzian: Sacha Disten Irurin -bertakoa da- eta Laurent Pribat Zalgizen -aloztarra da-. Lehenak emaztearekin erretretarako hautu hori egin du; bigarrenak ez zuen beste aterabiderik ikusten Zuberoan bizileku bat ukaiteko. “Badakit brikolatzen, eta etxe bat erosteko sosa ukan artean edo zerbait handiagoa egin artean, tiny-a zen neurri perfektua", dio Pribatek. Disten, “ideiaren soiltasunak erakarri" zuen, baita nonahi instalatzeko posibilitateak ere. Biek ezaugarri komun bat dute: oinarrizkora jo nahia, baita autonomiaren ideia bat ere, Distenek dioenez: “Beti ukan dut zerbait goiti-beheiti autonomoa izateko ideia. Aldiz, geroz eta jende gehiago ikusten dugu tiny-etako bizimodua hautatzen bestelako ibilbide bat eginez, baina autonomia nahi duenak, xerkatu lezake". Eguzki panelak ezarriko dituzte biek teilatuetan, adibidez. “Ideia da norbere kontsumo maila apalaraztea. Botatzen duguna ere bai. Leku gutiago hartzea; nik ez nuen lurra hunki nahi etxe bat egiteko", gehitu du Pribatek. Lhuilierrek pertsona batzuk lagundu ditu beren egoitza fabrikatzen, eta, haren ustez, argi da “gehienak desazkuntza izpirituan" bizi direla. “Gutirekin bizi dira, baina luxuzko gauzak ere izan daitezke. Bada errealitate hori, gauza anitz ukaitearen ahala murrizten baitu, nahi ala ez. Espazio tipi orotan konplikatua da ukaitea 50 pare zapata, hiru bizikleta, lau auto…". Oinarrizkoa ez da bortxaz merkearen sinonimo. Disten eta Pribat, bakoitza bere manerako eraikuntzan abiaturik ere, 20.000 eurorekin helduko dira “gehien-gehienik" etxeak egitera. Donaixtin instalatua den Kusku enpresako Etienne Boissier zurginak tiny house horien prezioak aipatzen ditu: 20.000 euro inguru oinarrizko eraikuntza, eta barnekoa oro egitea bezeroaren esku gelditzen da, eta 70.000 euroz goiti bizitzera joateko prest. Haren arabera, “etxe baten erosotasuna" du hamabost metro koadroko zurezko etxetxoak. Boissier duela bi urte, Angelun formatzaile zelarik, lagun batentzat tiny house bat egiten hasi zen kanpoan, bide bazterrean. Jendeak ikusi, interesa piztu, eta, orain, sei langilez osatua den Kusku enpresa sortu zuten. Badituzte lau eginak, beste bi bidean, eta kabanak ere egiten dituzte. “Egia da auto-eraikuntzan denen esku izan daitekeela egitea, baina denek ez dute horretan denbora pasatu nahi", zehaztu du. Barneko antolaketak alda tzen dira etxetxo batetik bestera, baina egitura berdinarekin baliatuak dira metro guztiak: paretarik ez, komuna bereizteko ez bada, eta mezanina bat ohea goratasunean ezartzeko, azpiko partea hobeki baliatzeko gisan. Karabana edo mobile home deritzenetatik diferentziarik handiena, tiny house bat nagusiki zurez egina dela. Argumentu ekologista agerian uzten du horrek, Lhuilierren ustez: “Zurez egitearekin erran nahi du lehengai lokalak baliatzen ahal direla -zura denetan baita-; beraz, garraio logistika gutiago lehengaiak ekartzeko". Baina zailtasun bat ere agerian dute eraikuntzan ari direnek, zurak pisu handia izaten baitu, eta 3,5 tonaren muga inposatua baitzaie. Sacha Disten laborari eta musikariak bere tiny house etxetxoa egiten du
Sacha Disten laborari eta musikariaren etxetxoa.
Kanadako zedro gorria baliatu izan dute zurginek, kalitate onekoa izateaz gain arina baita, baina Kusku enpresan aldatu dute baliatzen duten zur mota: “Zedro Gorria izugarri kario zen. AEB eta Kanada arteko gerra ekonomikoaren ondorioz, prezioak lehertu ziren; ondorioz, Bretainian tuia garatzen hasi dira. Ez da hain ederra, baina berdin arina da". Disten, berriz, lekuan lekuko zuhaitzetako zurarekin ari da, taulak erre ondotik kanpoan iraun dezaten; horregatik tiny anitz beltzak dira kanpotik. Pribat errekuperazioan atzeman lehengai desberdinekin, eta Lhuilier zur desberdinekin, aldikoan aldi. Isolatzeko, denek lehengai naturalak hobesten dituzte. Burdina bada usu atoian, egitura batzuetan ere, baina plastikorik ez. Prekarioentzat aterabide Moda fenomenoak ezagutarazirik, eraikuntza horiei interesatzen hasiak dira zenbait instituzio ere. SOLIHA egitura, Abbe Pierre fundazioa eta langile gazteen bizilekua abiatu ziren gogoeta baten parte izan da Lhuilier: “Hutsune juridikoa badenez, politikariei egokitzen zaie hautuak egitea, eta, hautu oro bezala, asumitu behar da. Ez da beti aise asumitzea, potentzialki herritarren parte bat kontra izan daitekeelako, faktore ezezagunak badirelako halako bizitegietan eta ez dakigulako jendeek zer erreakzio ukanen duten". Gogoetak fruituak eman ditu: hamabost tiny house eraikiko dituzte Angelun, Senperen eta San Martiko Harrian (Okzitania) sasoilariak aterpetuko dituzten herrixkak sortzeko. Udan itsasbazterrean eta neguan mendian ezarriko dira. Kanboko Lanteia gune partekatuan aspalditik halako gogoetak badituzte Lhuilierrek eta haren lagunek: “Iñaki Noblia [arkitektoa] eta SOLIHArekin muntatu dugun proiektu hori hastapen bat izan daiteke. Bizitegi sozial gisa, presondegi ondoko gizarteratze prozesu bat izan daiteke, etxebizitzak eraikitzen ikasteko adibidez". Ttipia ez dutenez handien esku utzi nahi, tiny house horien fabrikazioa enpresa ttipien esku izanen da. Bakoitzak bi egiten ahalko ditu, gehienez.
Laurent Pribat aloztarraren etxetxoa.
]]>
<![CDATA[Kantu gaualdia, Harrera sostengatzeko]]> https://www.berria.eus/albisteak/209494/kantu_gaualdia_harrera_sostengatzeko.htm Fri, 11 Feb 2022 15:02:58 +0100 Joanes Etxebarria - Iparraldeko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/209494/kantu_gaualdia_harrera_sostengatzeko.htm <![CDATA[Elkartasuna, legeen gainetik]]> https://www.berria.eus/albisteak/208340/elkartasuna_legeen_gainetik.htm Sat, 15 Jan 2022 13:57:55 +0100 Joanes Etxebarria - Iparraldeko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/208340/elkartasuna_legeen_gainetik.htm <![CDATA["Nahi dute fite pagatu, afera geldi dadin. Ez dute argitu nahi"]]> https://www.berria.eus/albisteak/171331/nahi_dute_fite_pagatu_afera_geldi_dadin_ez_dute_argitu_nahi.htm Fri, 20 Sep 2019 11:58:09 +0200 Joanes Etxebarria - Iparraldeko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/171331/nahi_dute_fite_pagatu_afera_geldi_dadin_ez_dute_argitu_nahi.htm Iparraldeko Hitza-n. ]]> <![CDATA[Lurrama aurkeztu dute, “laborantza elikatzaile baten alde”]]> https://www.berria.eus/albisteak/158742/lurrama_aurkeztu_dute_laborantza_elikatzaile_baten_alde.htm Wed, 31 Oct 2018 11:00:31 +0100 Joanes Etxebarria - Iparraldeko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/158742/lurrama_aurkeztu_dute_laborantza_elikatzaile_baten_alde.htm izena eman dezaten.]]> <![CDATA["Ikusirik estatu indarkerien masa, ez dira istripuak"]]> https://www.berria.eus/albisteak/150600/ikusirik_estatu_indarkerien_masa_ez_dira_istripuak.htm Mon, 09 Apr 2018 10:19:08 +0200 Joanes Etxebarria - Iparraldeko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/150600/ikusirik_estatu_indarkerien_masa_ez_dira_istripuak.htm Zientzia sozialetan ikerketa lan independentea egiten dut, borroken barnetik. Ikertzen dudan dominazio sistema jasaten dutenekin lan egiten dut. Analisia horren ildoetan, ikertzen dut nola gizarte sekuritarioa etengabe elikatzen den gerra kolonialen ereduetan, botere forma berriak asmatzeko. Gizarte sekuritario hori, gizarte inperialistetan,apartheidsozialen formetan nola antolatzen den ere ikertzen dut; segregazio sozial arrazistak direla medio. Maila horretan atzematen da presondegi mota bat Amerikako Estatu Batuetan, Frantzian eta oro har Mendebaldeko botere blokean baduguna. Haren helburua, Foucaultek zioen bezala, gorputzak diziplinatzea da; nire lanean, presondegia maila herrikoiaren geruza prekario eta segregatuak lehertzeko tresna gisa ere agertzen da. Neurriz kanpo ustiatzeko sistema ekonomiko bat ere bada, maila herrikoiaren parte bat segregatzeaz eta lehertzeaz gainera gaur egungo ekonomiaren zati bat elikatzen duelako. Frantzian kartzelak gainezka direla erraten da.
Fatalitate gisa aipatzen delarik, fikzio bat da, antolatua eta arrazionala den erregimen bat baita. Presoak humanoak ez diren baldintzetan atxikitzea antolatua eta administratua da: gainera, zigorraren eta diziplinaren kontzeptuen parte da. Baina berriz diot: gainera, sistema ekonomiko bati lotua da, itxialdia ahal bezainbat errentagarri izan dadin erdietsi nahi delako. Presondegien kontrako militanteentzat, bistan da, aterabidea ez da presondegi berriak eraikitzea, baizik eta presondegiak hustea. Presondegiak gainezka diren ideia hori beti eraiki da pentsarazteko berriak eraiki behar direla; alta, ikusten dena da presondegi berri bat eraikitzean segidan betetzen dela eta laster gainezka dela hori ere. Hori lotua da, erran gabe doa, presondegiak betetzeko papera duen instituzio judizialari. Polizia indarkeria aipatzean, hedabide batzuek “polizia gehiegikeria" kasuak aipatzen dituzte; zuk, indarkeria industriala.
Ikusirik estatu indarkerien masa -barnean dira polizia indarkeria, presondegiko indarkeria, gerra indarkeria…- ohartzen gara ez direla -errana den bezala- gehiegikeriak edo istripuak; bai, aldiz, doktrinekin, administrazio batekin, protokolo arrazionalekin eraikia den sistema baten parte direla. Bestalde, praktikak berak hainbat instituziok kodifikatuak eta finkatuak dira, batetik. Ondorioz, ekoizpen industriala bada, fabrika edo lantegi batean bezala, gauzak eraiki ordez estatuak eta instituzioek indarkeria fabrikatzen eta kontrolatzen dute. Ez dira sistemaren ibilmoldean gertatzen diren akatsak: sistemaren bihotzean dira, behartzearena estatuaren lehen funtzioetan baita. Nola ikusten duzu Kataluniako egoera, “bazter nahaslerik" gabe ere polizia indarkeria gertatzen baita.
Ez du interes handirik deus ez haustea “bazter nahasle" gisara ez agertzeko, baina interesa gehiago da elkartasun sareak sortzea eta autonomia erreala duten formak sortzea, gatazkan gauden botere sistemarekin dependentziarik ez ukaiteko. Logika hori denetan ikusten dut nire lanean: nagusitasun sistema guztiek amankomunean dute funtsezkoa zaiela interdependentzia, haiengana joan behar dugulako zerbaiten beharra dugularik: elikatzeko, sendatzeko, lurraldea kudeatzeko, gatazka kudeatzeko… L’Ennemi interieurzure lehen liburuan(Barne etsaia),sistema hori ikertu zenuen kolonialismoan.
Arrazismoak eta patriarkatuak elkar elikatzen dute, interakzioan, eta elkarrekin garatzen dira historian zehar. Aldiz, barne etsaiaz eraman dudan lana Indotxina eta Aljeriako askapen gerren garaian hasten da, eta saiatu naiz azaltzera nola hor baden kontrairaultza forma moderno bat -kasik postmodernoa-, kontramatxinadarako doktrina bat sortzen duena; aitzinetik jadanik bazen, baina gerra kolonial horietan jauzi teknologiko nagusi bat eman zen, eta laborategi gisako bat izan zen segurtasun sistema garaikidearentzat. Erran ohi duzu borroken barnetik egiten dituzula ikerketa lanak, eta borroken zerbitzuko. Lan kolektiboak direla ere badiozu, baina zuk dituzu sinatzen.
Denean bezala, kontraerranak badira hor ere. Hasteko, independentea naiz, ez bainaiz ez estatuaren ez beste nehoren soldataduna. Jende guztia bezala, ahal bezala moldatzen naiz alokairua pagatzeko, ez didate nire ikerketek pagatzen. Bestalde, militantea naiz, borroka sozialetan inplikatua, eta maila horretan dut pentsatzen; nire pentsamendua parte hartzen dudan taldeetan eraikitzen dut. Beraz, analisi kritiko hori bortxaz kolektiboa da. Gero lanak nire izenez izenpetzen ditut zintzotasunez ere, atzeman nazaten arrangurarik sortzen balitz edo [irriak].]]>