<![CDATA[Jon Alonso | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 23 Mar 2019 18:09:39 +0100 hourly 1 <![CDATA[Jon Alonso | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Erretira nazazue, arren]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/031/001/2018-12-13/erretira_nazazue_arren.htm Thu, 13 Dec 2018 00:00:00 +0100 Jon Alonso https://www.berria.eus/paperekoa/1873/031/001/2018-12-13/erretira_nazazue_arren.htm
Triangeluaren beste ertzean, ikusten dut Berasategi andreak berean segitzen duela. Arregi esplikazio bat bilatzen saiatu da: dela minifundioa, dela harrikada, dela Sainte-Beuveren hilerria... (Patziku Perurenak, Egunkaria itxi baino lehen, han bertan idatzi zituen erabat berdinak ez ziren baina antzekotasunak zituzten lerro batzuk: Egunkariko orriak, eta egunkari guztietako orriak, fotokopia hilak zirela...; Sainte-Beuvek baino arrakasta txikiago eduki zuen gure artean). Nik ez dakit nora iritsi nahi duen Berasategik bere eske ustelekin, baina «eske emakumeek ez dute agertu nahi», esaterako, duela gutxi arte, konstatazioa zen euskal literaturan, ez juizioa eta ez kondena; ez motiborik gabea, jakina, baina konstatazioa; eta inola ere ez egoera hura iraunarazteko deia, edo nahia. Zorionez horri oso denbora laburrean astindu ederra eman zaio. Baina, horretaz aparte, eske ustel horien hondar-hondarreko asmoa susmatzen dudana bada, oraintxe bertan eta honenbestez eskatzen diot erretiroa BERRIAko kulturaren arduradunari. Batzuk beste garai batzuetatik gatoz, eta garai haien ezaugarria zen sinetsita geundela orri zuri asko bete behar zirela, eta nork bete gutxi zegoela; pentsa, literatura (?) aldizkari bat sortu genuen, duela 34 urte, sineste horrek hartaratuak. Harrez gero halako inertzia edo mania estrainio batek hartu gintuen, eta inertziamaniakoon ezaugarria da norbaitek zerbait nonbait idatzi behar dela esan, eta guk baietz askorik pentsatu gabe, eta gure baietzak norberak daukan produkzio-gaitasuna beste mugarik ez duela, gainera. Aizue, beharbada hori aldatu da eta batzuk ez gara enteratu, eta nahiago hala balitz eta orduan alde batera egiteko arazorik ez daukat, bat ere ez; izan ere, dagoeneko onenak emanda egongo naiz ni ere, eta onenak eman baditut, zer ari naiz, bada, eskasagoak barreiatzen. Aski barregarria egiten zait pentsatzea inork idazpostu bat lortzeagatik sufritzen ahal duenik, nahiz eta aitortu behar dudan duela 34 urte ez nuela berdin pentsatzen —baina interesak ere, orduan, bestelakoak ziren, dena zelako bestelakoa, ez bilatu hitzotan ez daukaten konnotaziorik—, eta pelma batzuk iruditzen zitzaizkidala ni baino hamar urte zaharragoak ziren idazle gehien-gehienak (guztira ez ziren asko, hala ere); baina niregatik bada, ez dadila inor idazposturik gabe geldi, arren.

Iturriari badario, egingo du bidea, bazter-bazterretik bada ere.]]>
<![CDATA[Idazpostua?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1954/033/001/2018-11-22/idazpostua.htm Thu, 22 Nov 2018 00:00:00 +0100 Jon Alonso https://www.berria.eus/paperekoa/1954/033/001/2018-11-22/idazpostua.htm ura balego ardoa edango herriko tabernetan—; eta itxaron behar izaten zuten nahiko dzingo, nahiko ur-sakonera egon arte —urik ez herrira sartzeko eta ura edan behar itsasontzian—).

Rikardo Arregirena irakurrita konturatu naiz Borges ez zitzaidala etorri ere egin burura Maialen Berasategik bestetarren afera atera zuenean. Seinale, benetan on-onak direnen kasuan, obra berori ekoitzi duen gizakiaren lur gaineko inguruabarretik dagoelakoa, ekoizlearen nortasuna ahanztarazteraino; baina, oro har, ez dira hainbeste ekoizlearen miseria ezkutatzen duten obrak, eta aldiz eta oro har esanda, hau ere, batzuk hain dira miserableak ze beren miseriaren tamainak obra erabat ezkutatzea lortzen baitu; irakurle azkarrari aise etorriko zaizkio burura dozenerdi bat adibide.

Bestalde, beti interpretatu dut paradoxa ironiko bat bezala —autoironiko, haren kasuan—, T.S. Eliot, nolabait esan, Bartzelonako Txinoan jaiotako txarnego batengan berraragiztatu izana —edo hala obratzea bere berraragiztapenetako bat; Vazquez Montalbani buruz ari naiz, jakina—. Korrelato objektiboarena ikasi nuen haiengandik —Eliotengandik, Montalban mediante—, eta ongi geratzeko bizpahiru esaldi —apirila, hil ankerrena, eta hortik—, handik aurrera ez daukat zeresan handirik; tira, bai, inbidiagarria iruditzen zaidala Rikardok gorde omen duen epifaniarako gaitasuna.

Ahotsa izatearena aski erlatiboa iruditzen zait. «Ahotsa izatea» da hizkuntza diglosiko bateko egunkari bakarreko bazterreko orrietan —kultura, literatura— hiru astean behin folio bat idaztea? Bai. Zehatz, inurri ahotsa izatea da hori. Trumoi edo elefante ahotsa beste batzuek daukate; hala ere, hizkuntza diglosikoko trumoi edo elefante ahotsak ere inurri-ahotsak dira hizkuntza nagusien bozgorailuetatik hitz egiten dutenen ahotsen ondoan. Eta jakina, nork duen ahotsa da inporta duena; baina are inportanteagoa da, oraindik, zertarako duen. Jaka-aldaketa gogoangarrien historia luze batek aski garbi erakutsi baitu batzuek beti daukatela ahotsa, mezu kontrajarriak barreiatzeko bada ere, aldian-aldian komeni denaren arabera: ikazkinarekin beltz, eiherazainarekin zuri.

Hemen ere adibideak sobra daude. Izatea edo ez izatea, edo inurri ahotsa edo trumoi ahotsa izatea jakaren kolorean erabakitzen da, edo norberaren hitzen musikak une jakin batean Belarri Handiaren mintzetan jotzen duen moduan, ez gutxitan (ia beti ez esategatik). Baina zuek hori nik bezain ongi dakizue: ukiezina ukitzeagatik idazpostua galdu duenik badagoela gogorarazi du Rikardok, eta ukitu behar dena ukitu ez duelako idazpostua lortu ez duenik badagoela Maialenek. Edo izenpetu behar zena izenpetu ez zuelako zerrenda beltza luzeagotu zuena, gaineratuko nuke nik.

Horrek ematen dit niri heldulekua eta helmuga, estupendoa paratzeko parada: Idazpostua? Zer da hori? Ez dut kontzeptu hori ezagutzen, nire hiztegiak ez dakar halako hitzik. «Ez daukat ezer, ez dut ezer espero, beraz libroa naiz». Nork esan zuen? Kazantzakisek? Baiezkoan nago; jakina, hark ere 1956an Nobel Saria galdu Juan Ramón Jimenezen aurkako bozketan, boz bakar batengatik, omen.]]>
<![CDATA[Bestetarrak, guretarrak…]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/023/001/2018-11-01/bestetarrak_guretarrak8230.htm Thu, 01 Nov 2018 00:00:00 +0100 Jon Alonso https://www.berria.eus/paperekoa/1873/023/001/2018-11-01/bestetarrak_guretarrak8230.htm ura balego, ardoa edango; urik ez denez, ura edan behar).

Oso interesgarria iruditu zait bestetar literario miretsiarena. Maialen Berasategirena irakurri eta batere pentsatu beharrik gabe hiru izen etorri zaizkit, tupustean: Nabokov, Conrad eta Céline. Usu ex-catedra ari den aristokrata bat, lehena (gogoratzen naiz beraren oso antzekoa imajinatzen dudan pertsonaia batek zer nolako ziurtasunez epaitzen duen, moralki, hiru edo lau mende lehenago bizi izan den pintore bat, La Veneziana izeneko ipuinean; baina zer erudizio, eta zer prosa distirant!); aberria apetaren arabera aukeratu zuen intrantsigente zorrotz eta larderiatsu bat, bigarrena (baina a ze burutazio, Greenwicheko meridianoan lehergailu bat jartzea, Agente sekretua liburuan!); kolabo faxista bat, hirugarrena (baina Gauaren muturrerainoko bidaia delakoan lerro bakoitzak zafratu egiten zaitu, inarrosi!). Bestetarrengandik bereizten gaituen sakanaren gainetik jauzi egiteko literaturarako gustua eta eskuzabaltasuna behar dira... eta beste zerbait; denbora, distantzia... beharbada? Halako zeozer. Izan ere, Vargas Llosarekin ez zait Nabokovekin bezala gertatzen. Bestalde, Maialenek esaten duenak badu B aldea edo ifrentzua: bestetar miretsia dagoen bezala, guretar jasanezina ere bada. Ez dut izenik emango, zer gerta ere.

Eta horrek ematen dit bidea Rikardok planteatzen duen gaian sartzeko. Interesgarria bezain zahar eta konponezina, bestalde. Ea ba: ni guztiz bat nator literatura izena merezi ez duen zikinkeria asko publikatzen delako ideia horrekin. Are, ziur naiz jende askok berdin uste duela. Ados jartzen lanak, ordea. Kasu zehatzetara joanda, ziur naiz askotan ados geundekeela Rikardo eta biok. Baina beste askotan ez: Rikardori kakazaharra irudituko zaizkio niri onak eta are oso onak iruditu zaizkidan gauzak, eta alderantziz, niri afruskeria galantak hark sublimetzat jotako beste batzuk. Nork dauka arrazoi? Historikoki arazo hau honela konpondu izan da: utzi alde batera Arregi eta Alonso —eta Berasategi—, eta jar ditzagun A eta B. A kategoriakoei egokituko zaizkie kanona sanzionatzeko ahalmena eta boterea —idazle kanonikoak izatea, idazleak badira—, eta B kategoriakoei kontra guztiak garatzeko pribilejioa (kontraboterea, kontrakultura…; madarikatua izatea, idazlea bada). A burgesiaren xarma diskretoaz gozatuko da, eta B-k malditismoen nektar ezkutu eta erogarriak edango ditu. Ez da zehatz Kronopioak eta Famak, baina badu zerbait horretatik. Nork dauka arrazoi? Biek eta inork ez. Batak zein besteak, biek pairatuko dute dena, guztia —eta aldi berean!—, ezin gozatzearen madarikazioa. Gehienez ere bata ala bestea gozatzen ahalko dute, aldika, baina kasu: uste baino ohikoagoa da poeta maldito izatea arrakastaren loria eta patrika behar-beharrezkoak direnean eta Parnasotik korreoz bidalitako ezti-potoak goizero jasotzea medikuak galarazi dizunean. Nork dauka arrazoia? Baliteke (baliteke?) bere proiektu literarioaren alde publiko gehien biltzen duenak edukitzea —merkatuan arrakasta duenak, alegia—; baina usu —eta zer esanik ez merkatu urria duen literatura batean—, adiskide fidelen kapilla batek asetasunerako arrazoi handiagoak ematen ditu merkatu arrakastak baino. Nork dauka arrazoi? Eta zer inporta du? Kontua da denbora pasatzea, denborak norberaz paso egin baino arinago. Eta hau guztia esanda, gaineratu dezadan niri ere gustatu zitzaidala Katixarena, garbi geratu zaidala Katixa eta Rikardo ez direla adiskideak (oraingoz bederen), eta zintz egiten dizuedala, nire aldetik, bosgarren artikulua idatzi arte (hau hirugarrena da, ezta?) ez dudala nire adiskideren baten libururik gomendatuko.

O'harra: salbuespen bakarra ezagutzen dut dena aldi berean ezin gozatzearen arauan: handira eta txikira egoten maisu den idazle batena; bestalde, ikusten dut inork ez diola heldu nahi koroaren eta euskal literaturaren arteko harremanen gaiari. Jakina, idazle batzuk u(z)kiezinak dira.]]>
<![CDATA[Erregistroak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/031/001/2018-10-11/erregistroak.htm Thu, 11 Oct 2018 00:00:00 +0200 Jon Alonso https://www.berria.eus/paperekoa/1873/031/001/2018-10-11/erregistroak.htm
Zerbait susmatzen nuen, egia esan, baina uste nuen amu pare bat botata aldatzen ahalko nuela, beharbada, eztabaidaren nondik norakoa. Ez da horrela izan, eta sentitzen dut. Ni ez naiz irakaslea eta ez dakit ezer hezkuntzaz. Gehienez ere, programazioan ez nintzela konformatuko Aizkorri igotzearekin; Hiru Erregeen Mahairaino saiatuko nintzatekeela, gutxienez.

Zer eta nola programatu behar den jakin ez, eta bestelako gaiak proposatu nituen nik, nola baita liburuaren fin gaizto, hurrenez hurreneko eta iragarria. Baina ulertzen dut amu horri kosk egin ez izana; ez da gisa urka-bilurra aipatzea urkatuaren etxean.

Batuarena eta Euskaltzaindiaren urteurrenarena mamitsuagoa iruditzen zitzaidan, eta zait. Eztabaida ez da batua-euskalkiak (benetan aspergarria, muerto erdara batua erabatekoa), baizik eta, zergatik behar izan duen Euskaltzaindiak behialako barne-arerio bat berpiztu eta astindu, mamu bat balitz bezala, batuaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko.

Ea ba: batuaren alde, agiria izenpetu duten erakunde guztiak, gehiengo soziala adostasun osoz, alderdi politiko gehienak, sindikatuak, milaka idazle eta bertsolari, daukagun egunkari bakarra, telebista eta irrati publikoak eta publikoak ez direnak, dauden aldizkari gehienak, administrazioa erabat edo ia erabat eta hezkuntza sistema oso-osorik. Batuaren aurka (arrazoi oso ezberdinengatik, bistan da): karlismo linguistikoaren nostalgiko batzuk eta, demagun, Ondarroako Gazte Asanblada. Ondarroakoa, esateko modu bat da; beste edozein herri euskaldunek balio lezake. Del Burgo eta enparauak beste maila bateko aurkariak dira, eta eztabaida honetatik kanpo daude.

Non dago arriskua? Zertatik edo norengandik zaindu behar da batua? Amerikako Estatu Batuen itsas armadako hegazkin-ontzi bat Kontikiaren aurka, non dago arriskua, non borroka? Sinpleki, ez dago, ez da posible. Orduan?

Batua erabilera ezetik zaindu behar da, zaindu behar izatekotan.

Baina tontolo-montolo —(B, l)—, akademiak beste hamarkada baterako diru laguntza publikoa ziurtatu du, bere aurrekontu potoloari eta jardun ekonomiko opakoari eusteko ezinbestekoa, noski. Eta bide batez, zalantzak eta arauak argitzeko beste liburuxka —hiztegi batua— bat jarri du salgai, Rikardo Arregiren lagunenek baino dezente arrakasta handiagoa edukiko duena (beldur naiz, temitxen naiz —etxetik ibiltzeko euskaldunberriera—). Oso esplikatzaile txarrak dira, edo gu oso tonto (edo biak?), berrogeita hamar urte eta gero arauak esplikatzen segitu behar izateko.

Liburuak euskal prosa areago (areago oraindik, are areago) uniformizatzeko balioko du, baina arazo nagusiaren aldetik ikusita, —erabilera— zero bat ezkerrean izango da, kasurik onenean. Okerrenean, zero bat ezkerrean ez, zero koma bat ezkerrean izango da.

Zeren, nork zaintzen du euskara euskararen zaindariengandik?

Zintz dagizuet —hau euskal klasiko batena da, Andoni Egañarena—, ordea, sorkuntza bultzatzean dagoela erabileraren gakoa. Baina gutxi fio: Hagintarien kode odontologikoa hiritarrok aho bete hortz uztea baita (hau beste euskal klasiko batena da, Olariagarena).

Bi klasiko hauek, ordea, diru laguntzaz urri, urteko kontuak berdintzen lanak dituen medio batean aritzen dira.

(Oharra: euskal literaturaren eta koroaren arteko harremanen gaia beste egun baterako utziko dugu, gustua baduzue, bitarte horretan Ondarroako Gazte Asanbladak —esateko modu bat da, berriz— gaia astintzen ez badu).]]>
<![CDATA[Konplexugabezia osoz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/032/001/2018-09-20/konplexugabezia_osoz.htm Thu, 20 Sep 2018 00:00:00 +0200 Jon Alonso https://www.berria.eus/paperekoa/1907/032/001/2018-09-20/konplexugabezia_osoz.htm
Aspaldi naiz BERRIAn idatzi gabea, eta bertan izenpea jartzea beti da pozerako arrazoia. Ardurak zipriztindutako poza.

Hiruren arteko formula honen funtzionamendu onaren giltza aurrekoak ezarritako puntuari segitzea delakoan, horretan saiatuko naiz, Maialenek lehengoan jarri zuen gaiari jarraipena emanez.

Nire adiskide batek hamasei urteko semea dauka, eta hari galdetu nion, ea bere institutuan Maialenek esaten duen bezala gertatzen den. Alegia, eskatzen den irakurketa-maila ez ote den aski diferente gaztelaniaz eta euskaraz. Baietz erantzun zidan; aurten La Celestina-rekin ekingo diote gaztelaniazko irakurketari, eta klasikotik gutxi eta errazetik asko duen batekin euskarazkoari.

Gero, ez ote zegoen kezkatuta galdetu nion. Kontuan hartu behar da nire adiskide hori oso literaturzalea dela; bere senarra ere hala da. Etxea liburuz josita duten horietakoak dira.

Erantzun zidan baietz, kezkatuta zegoela, baina institutuan irakurtzeko zeuzkaten liburuen arteko desorekak, hizkuntzaren araberakoak, baino askoz gehiago kezkatzen zuela ikusteak semeari, haren bizitza osoan, ez zitzaiola behin ere okurritu apalategira joan eta milaka liburu horietako bat esku artean hartzea, jakin-minez, gertutasun hutsez, edo txiripaz. Adiskideak azpimarratzen dit semeak mota guztietako liburuak eduki dituela eskura, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez; beti ikusi izan dituela bere gurasoak liburu batekin, gehienetan euskarazkoa edo gaztelaniazkoa, gutxiagotan frantsesez edo ingelesez; eta, hizkuntzak hizkuntza, sekula ez zaiola burutik pasatu liburu horietako bat esku artean hartzea, «ezta azaleko irudia ikusteko ere!» azpimarratu zidan.

Dirudienez, pantailatik pantailara pasatzen omen du nerabezaroa nire adiskidearen semeak.

Orduan, galdera da: benetan aldatuko litzateke nire adiskidearen semearen jokabidea hutsalkeria bat beharrean, Otto Pette edo Janis Joplin irakurtzea aginduko baliote?

Zalantza handiak dauzkat. Iruditzen zait egoerak gehiago duela zerikusia Tolstoirena omen den Gizon zoriontsuaren alkandora izeneko ipuinarekin. Ezaguna da oso: Errusiako Tzar handia hiltzen ari da, eta bere medikuek esaten diote senda dezakeen botika bakarra zoriontsua den gizon baten alkandora janztea dela. Tzarraren mezulari guztiek miatu egiten dute Errusia goitik behera. Baina ez dago gizon zoriontsurik. Azken-azkenean, mirakulua!, zoriontsua dela esaten duen bat agertzen da. Ordea, mezularia gizonarengana hurreratzen denean, Tzarraren bizitza salbatuko duen alkandoraren bila, konturatzen da gizon zoriontsuak... ez daukala alkandorarik. Antzera gu: ikasketak euskaraz egin dituen belaunaldi guztiz alfabetatu bat edukitzerako (batua sortu zutenek beren ametsik onenetan ere amesten ausartzen ez ziren egoera), belaunaldi horretakoek ez dute literaturaren beharrik sentitzen (alkandorarik ez).

Horixe baitzen orain 50 urte batua sortu zuten gizon eta emakumeen (gizon, batez ere) desideratum-a: ikasketak euskaraz egindako belaunaldi oso bat. Orduan euskara «salbo» ikusiko genuen. Geroxeagokook ez dugu hainbeste maite izan hizkera bibliko-sakroa, eta euskara salbatu beharrean, «gaur egungo munduan lasai eta trabarik gabe ibiltzeko moduko» bihurtzea genuen enpeino, zeina, praktikan, asmo aski antzekoa baitzen.

Non dago gure nahi hori batua sortu eta 50 urte geroago? Literaturari dagokionez, Maialenek salatzen duen puntu horretan, Gereñorengandik (demagun, eta errespeto osoz esanda) Lertxundi edo Alberdirenganainoko dekalaje horretan. Gereñorengandik askoz hurbilago, noski. (Bakarrik literaturari dagokionez?)

Eta larria da hori, noski, larria denez, sortzaileei kasu egitean datzala erabilerarako giltza, nik bezala, uste duen batentzat.

Asko idatzi da horretaz (batzuek kasik doktoretza tesiak egin dituzte gaiari buruz); baina idatzitako ia denak ondorio berera eramaten nau: euskaldunak estatistiketan ageri dena baino gutxiago direla, kopuruz; eta, talde-pertenentzia sinpatiko eta ez problematikoa adierazteko behar denetik harago, ez direla hain euskaltzaleak ere.]]>
<![CDATA[Utzita zegoela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/028/001/2017-08-27/utzita_zegoela.htm Sun, 27 Aug 2017 00:00:00 +0200 Jon Alonso https://www.berria.eus/paperekoa/1918/028/001/2017-08-27/utzita_zegoela.htm Katebegi galdua nobela (Susa) eta Idiaren eraman handia saiakera (Euskaltzaindia). Nobelak eta saiakerak idatzi ditu gehienbat bere ibilbidean. Eleberriak: Euskal karma (Susa, 2001), Hodei berdeak (Susa, 2003), Zintzoen saldoan (Txalaparta, 2012) eta Hiri hondakin solidoak (Txalaparta, 2015). Saiakerak: Agur, Darwin, eta beste arkeologia batzuk (Pamiela, 2001), Astrolabioa (Pamiela, 2007) eta Beltzaren koloreak (Susa, 2016). Bi generoen arteko lan bat ere atera zuen: Camember helburu. Toulouse-Lautrec mende bat geroago (Susa, 1998).]]>
Utzita zegoela esaten zion entzun nahi zionari.

Ilehoriari buruz bertsio aski diferenteak zeuden: batzuek kriston neska puska zela esaten zuten, beste batzuek, familia oneko pijo itxura zeukala, Iruñeko burgesiaren ale ederra, diruz okitua, beste batzuek gehiegi makilatutako putatzarra baino ez zela, putoi berbenazale bat, norbaitek kalkatu zuen bezala. Autoari buruz ez zegoen zalantzarik, horretan denek bat egiten zuten: sekulako katxarroa zen, eta hark gidatzen zuen, berea balitz bezala, nahiz ilehoriarena behar zuen izan, zen miserableaz.

Bertsioetan antzekotasunak bilatzen hasiz gero, denek aitortzen dute aho batez, utzita zegoelakoa errepikatzeaz aparte, euskal erara egiten zutela esaten zuela, harro. Eta zertan zen era hori galdetuz gero, hauxe erantzuten, zitalkeriazko zipriztinak zeuzkan barreaz: gauean sartu eta goizean atara.

Eta periodiku-orri maiztu bat erakusten zuela, Berria egunkariko orri bat. Utzita zegoela, Trumpen erruz.

Ezagutzen zutenek, betitik ezagutzen zutenek, ezin zuten sinetsi. Ez zegokion. Ez zen bera. Denari emanda zegoela, ordura arte aski tipo apal eta zintzo izandakoa zela, zopilo erabatekoa, beste batzuen ustez. Euskaltzalea, hori bai. Akatsak akats, Leitzakoekin hizketan koile esaten zuen horietakoa, eta Arbizun buuba, Baztanen erran zakuten, Bortzirikoen azeeentua imitatzen saiatzen zenetakoa. Neskaren gaitasun lingusitikoari buruz bi iritzi zeuden. Baten arabera, laupabortz hitz esaten zekien, besterik ez, maribistako. Bestearen arabera, euskaraz bazekien, baina ikastola txar bateko ikasle atzeratu samarraren mailan. Elkarren artean erdaraz egiten zuten, hori segurua da.

Zer nahi duzue, esaten omen zuen, nigan bada beste asko, baita Krakoviako meatzari bat ere, esaterako, baina nire lehen ahalegin performatibo honetan segurura jo nahi izan dut, zer gerta ere.

Eta hori esanda irri maltzur samar bat igotzen omen zitzaion ezpainetara, Did you exchange a walk on part in the war for a lead role in a cage?

Eta gero: literatura elkarrizketa modu bat da edo ez da ezer. Utzita nago, baina.

Auskalo pose bat ote zen.

Beso bat pasatzen zuen ilehoriaren lepoaren gainean, babesle, maitale, jauntxo, eta neskaren ile bakoitza urrezko hari bat zen. Nork eta Krakoviako meatzari horrek, beste garai batean munduko urre guztia irakurle helduari esaldi biribil bat eskaintzearen truk eman zukeenak.

Ez zen sinestekoa. Eta ilehoria, tira. Baina autoa?

Iparraldeko herri xarmant horietako batean egiten zituztela gauak, hotel xarmant horietako batean nork bereiztu herri eta hotel xarmantok?, Lapurdin baino barru aldera, edo beharbada Baxenafarroan jada, edo bion arteko mugan. Muga xarmant horietako batean. Gauak euskal erara, hori bai, argi gera bedi.

Ikusi zuten suelto edaten, eta ardo mikatz batek berba zantarrak jartzen zizkion mihian, idazle on guztien bokazioaren jatorrian gurasoak, edo bietako bat bederen, larrua jotzen harrapatu izana zegoela. Eta literaturak hori zeukala eskertzeko edo aurpegiratzeko bere gurasoei, gelako atea aulki batez trabatzeko prekauzioa eduki zutela, harrapa litzakeen garaian. Bera ohia zela, Trumpen erruz. Utzita zegoela. Eta hori esaten zuenean Berriako orri maiztua uda hartako ipuin bat astintzen zuen, ametsen bandera zuri bat bezala, beste trago bat eskatu baino lehen.

Marihuana pixka bat erretzen omen zuten gauero.

Gero, aski edanda zegoenean, Berriako ipuina astintzeaz aparte, papilla irensgaitz bat botatzen zuen entzun nahi zioten guztien aurrean, ilehoriaren begiratu asearen mende: idatzita zeukala oda bat Higgins-en Bosoia gai hartuta, edo denok eta gauza guztiak kontingenteak, preszindibleak eta permutagarriak garela eta direla, salbu eta Wish You Were Here-ren hasieraren gitarra-akordeak eta punteoa, horiek ezinbestekoak eta erabatekoak zirelako, Izaki Goren baten adierazpenak, Gilmour edo Waters tresna baizik ez zirela izan; sekula gauzatu ez ziren ideia on-ohi batzuk, hamar edo hogei urte lehenago boutadetzat hartzen ahal izango ziren oraingo ergelkeria hutsalak, harena inteligentzia higatu, erasan bat zen, eta ez bakarrik alkoholak eta mariak, bere ruinetan inor bizi nahi ez izateko modukoa. Ilehoria izan ezik, beharbada, baina hark abantailaz jokatzen zuen garuna silikonazkoa zuelako. Garuna ere bai.

Trumpek ez zuela botoi gorria sakatuko bera bizi zen artean, horregatik zegoela utzita. Horretan behintzat asmatu zuen. NA-121-A oso arriskutsua dela, hori gauza jakina da. Bere ikuspegi panopktikoak proberbiala, bestalde, ez zion gauza handirik lagundu Berako saihesbideko tuneletik atera eta koipe-arrasto baten gaiean laban eginda, arrapaladan gainera jausi zitzaion pisu astunari iskin egiteko. Zona baskofono bete-betean. Egun hartan ez omen zuen tantarik edan, ezta deus erre ere.

Poseak pose, utzi zuela betiko, orduan bai.

Harrez gero, gertatzen ahal zitzaion onena, baten baino gehiagoren ustez. Uste horretakoek berek Iruñeko burgesiari utzi zioten ilehoriarengatik negar egiteko lana. Saab eder hori horrela birrinduta geratzea pena handia zela, horretan denak bat etorri ziren.]]>
<![CDATA[Etsipenez eta amorruz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2274/018/002/2015-04-15/etsipenez_eta_amorruz.htm Wed, 15 Apr 2015 00:00:00 +0200 Jon Alonso https://www.berria.eus/paperekoa/2274/018/002/2015-04-15/etsipenez_eta_amorruz.htm Público egunkari digitalean irakurria: Guardia Zibileko zuzendaria Guerrilleros de Cristo Rey taldekoa izan omen zen, Ferrolen, 70eko hamarkadan.

Hainbat lekukok salatzen dute artikuluan, izen-deiturekin salatu ere. Garai horiek ezagutu genituenontzat, salaketa guztiz sinesgarria da; gutako askok antzeko lekukotasunak emango lituzke hemen bertan kate, palo eta inoiz pistolaren batekin ibiltzen ziren talde ultraeskuindar horiei buruz. Berdin azalduko genuke nola agertzen ziren manifestazioetan edo ekitaldi publikoetan, kolpeak banatuz eta jendea beldurtuz. Edo nola egiten zieten eraso pertsona bakarçtuei, esbastikak militanteen larruan labanaz eginda. Edo nola suntsitzen zituzten (eta dituzten!) gustuko ez duten ideologia politikoaren aldeko monumentu, agerpen, edo sinboloak oro.

Berdin azalduko genuke sekula ezin zela ezer frogatu, ezin izan zela ezer egin haien aurka, zigorgabetasun osoz ari baitziren; Estatuaren indar errepresiboen babes osoarekin ari zirelako, jakina.

Orain irakurtzen dut Públicok ematen duen berria eta tristura alimale batek bereganatzen nau. Ez, ez da anekdota bat. Ez, ez da kasualitate bat. Denok dakigu zer den, izendatzen ausartu ohi ez bagara ere.

Urteak joan, urteak etorri, iraultza teknologiko oso bat gertatu da, aldatu dira gauza denen eta gu denon itxurak, estatu berrien sorrerak mapak itxuraldatu dituzte, indar-harreman bestelakotuetatik nazioartean hitzarmen berriak jaio dira… baina faxismo espainiarrak hor dirau, estatuaren muinari atxikia, goroldioa harriari legez.

Eta hau dena diot BERRIA egunkariak ekarri zuen albisteak barren-barrenetik ukitu ninduelako: Joan Mari Torrealdai, zerbait bada guretzat, duintasun eta zintzotasun intelektualaren ikurra da. Ohiko interes material pertsonalen gainetik ari denari zor zaion autoritate moralaz jantzitako erreferente bat.

To, zer diren gure erreferente moralak torturatzaile batentzat: erregela batekin nahi erara zirikatzen ahal dituen testikulu bi.

Eta antza denez, berrogei urte geroago, inork ezin dio horri erremediorik jarri. «Agenda politikoan» beste gauza batzuek dute «lehentasuna».]]>
<![CDATA[Saiakera irakurlea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/028/001/2014-08-17/saiakera_irakurlea.htm Sun, 17 Aug 2014 00:00:00 +0200 Jon Alonso https://www.berria.eus/paperekoa/1918/028/001/2014-08-17/saiakera_irakurlea.htm Camembert helburu liburu laudatuan (1998). Katebegi galdua (1995), Euskal karma (2001), Hodei berdeak (2003) eta Zintzoen saldoan (2012) nobelen eta Erretzaileen eremua narrazio liburuaren (2006) egilea da, besteak beste. Baita Idiaren eraman handia (1995), Agur, Darwin eta beste arkeologia batzuk (2001) eta Astrolabioa (2007) saiakerena ere.]]>
Saiakera irakurtzea oso joditua da, oso joditua. Oso-oso joditua. Jodi-joditua. Nik baino saiakera gehiago irakurri duen lagun batek esan ohi du pozeroa izatea bezalakoa dela —pozero? Putzukari, Putzu-arakatzaile? Putzu-errementari?—, gerrirainoko katiuskarik gabe ezin burutzeko lana. Eta maskarilla, eta xira, eta… Eta orduan ere… Jodi-joditua. Alegia, batek orduak pasa behar dituela kakatzan leporaino sartuta, eta gero kaka guztia galbaheaz pasa, perla bat topatzeko. Perla bat… edo bi euroko txanpona, behintzat.

Nire lagunak dio hori unibertsitate anglosaxoiari zor diogula, bereziki amerikarrei.

Jakina, haiek urre bilatzaileak izan dira, logika du, nik.

Pozeroa pozik, logika du. Mortonek, bertan dagoela adierazteko, gintonika eskuan, arratsaldeko seiak dira. Bazkaria eduki dugu.

Euskal telebistan, Kaiet Mikelestorena kantariaren kontzertu bat pasatzen ari dira, orain bi urte-edo eman zutena.

Saiakeran, nik hari bat topatzen eta harrapatzen dudanean segi-ta-segi egiten dut, kikirria apurtu arte, dena emanda alegia, ordulariari so egin barik. Behin harrapatuko… eta, zer, estu jarriko al gara? Horixe, ez dela maiz gertatzen.

Baliteke ni tontua izatea, noski.

Hi tontua?

Bai, bai, hi tontua, hori fijo. Tontu-tontua, gero, e? Morton beste gintonik bat eskatzekotan dago, bazkarian pinta bat edan du, berak bakarrik, gaueko hiruretan nork aguanta.

Mikelestorenaren kantaldi zahar bat ematen ari dira orain, polkaren garaikoa, Mikelestorenaren buruak ilezko lorategi bat zirudienekoa.

Azkenean, hari-joko horretan —segitzen du Lino saiakera irakurleak— ikusten duzu zu zarela harrapakina. Haiek ez dira zure barboa; zu zara beren amuarraina. Tira, beren kolaioa, berdelaz ezer ez esatearren.

Eman dezagun, hasten zaizkizula ideia posmodernoekin: modernismoaren kalaka guztiak huts egin du, Auschwitz-eta, nola ez, posmodernismoa? Haraino iristen naiz.

Modernoen ideia zen morala unibertsala.

Eta espartanoak? Espartanoek amildu egiten zituzten beren umeak, menditik behera, tatxaren bat zeukatela susmatzen zutenean. Egizu hori, egun. Ondorioa: morala ez da unibertsala. Ez da betikoa, ez da toki guztietakoa eta ez da betirakoa. Gaur egun ume makalak Gorbeiatik behera inork botako balitu...

Palestinoez ez hitzegitearren.

Telebista orain Mikelestorenaren argazki-albuma bezalako zerbait erakusten ari da: Mikelestorena jaun hartze egunean, Mikelestorena ardiak zaintzen, Mikelestorena herriko bandarekin kantatzen, umea zela, uztailaren 14ko bestan. Beste inoiz ikusi dudala uste dut.

Mikelestorena, Mikelesterona, Mikelestrorena… —dio Mortonek, beste gintonik bat eskuan, atxurtuta— hau ez da gizon bat, hau ez da kantari bat, hau hormona bat da.

Bien. Nola antolatu kode etikoen artekoa? Negoziazioaz eta demokraziaz, espartanoaren eta ateniensearen artean bezala. Bale.

Alegia, badatorrela espartanoen buru, ezpata eta guzti, eta aterako zitzaion aurrera estudioak zeuzkan ateniense bat, eta esango zion: e, aski da umeak akabatzeaz, estudioak dauzkat, negozia dezagun. Nola, negozia? Hola iritsiko ziren erdibide batera: bota itzazue hankagabe jaiotakoak, baina ez tonto aurpegia daukatenak. Joango ziren zerrenda fintzen. Eta belarrigabeak? Hor nonbait. Eta gero lege bat egingo zuten, eta lege hori bozkatu.

Tonto aurpegia daukatenak ez, e? Ederra librada, Mortonek.

Utzi dezagun ekuaziotik kanpo esklaboen asuntu enojosua. Enojosu-enojosua, benetan be.

Demokrazia, ez? Ba al da hoberik? Nik uste dut ezetz, eta inork ez dit hoberik proposatu, are gutxiago demostratu. Demostratu… joder, demostratu.

Jodi-joditua saiakera, benetan be.

Nire lagun pozeroak esaten du, ene, zenbat baldekada kaka irentsi behar izan dut ganorazko zerbait topateko.

Eta zenbat izen ingles ezezagun, ezta? Esaten diot nik.

Jakina, esaten dit berak. Baina badakizu zer? Baugman, Jameson, horiek ez zuten idatzi zuri begira, Estatu Batuetako unibertsitateko akademikoei begira baizik. Pozik, ikasleei saltzeko pentsatutako testu bat topatzen baduzu! Eta Lyotard, Turaine, horiek zerbait saldu nahi zieten amerikarrei!

Jakina, bat azkenean moskeatzen da.

Beren kode etikoak negoziatzeko zer tarte eduki dute, inoiz, demagun, maliarrek? Eta palestinarrek?, diot nik, pixka bat aspertuta.

Euskal Telebista Mikelestorenak Arriagan eta Victoria Eugenian emandako errezitaldi sorta bat errepasatzen ari da.

Baina maliarrei —eta palestinarrei, eta siriarrei, eta Kongokoei, eta…— beren kodea negoziatzeko tartea ukatu dietenak niri demokrazia agintzen didaten berberak dira!

Eta guk, ustez negoziatzeko tartea daukagunok, behin eta berriz ikusten ditugu negoziatutako legeak urratuta. Dekretu legez. Edo medioek bultzatutako prentsa legez. Edo edozein aitzakia tontoz.

Orduan?

Pozeroak ez dauka honetarako erantzunik. Saiakera irakurtzeari uzteko esaten dit. Eta gero esaten dit, zuk nik bezain ongi dakizu erantzuna.

Berriro ikusi dugu Mikelestorenaren irudia telebistan, duoa osatuz Iparraldeko beste kantari batekin.

Ostia! Zer dela eta hainbeste Mikelestorena? Bi ordu daramatzate Mikelestorenaren material zaharra pasatzen!

Joder, ez zitzaion ezer gertatuko Mikelestorenari, ezta?... Jakina! Orain ulertzen dut bi orduko emanaldia! Zerbait gertatu zaio! Zer diot nik zerbait gertatu, hil egin da! Jakina! Mikelestorena hil egin da!

Herri euskaldun txikiko plazara irten da, bihotz urratua, garraxia ahoan, denek entzuteko moduan.

Mikelestorena hil da!

Ikusten?, Mortonek, tipo hau ez da ezertaz enteratzen.]]>
<![CDATA[Apologeta eskas baten aitorpenak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1561/035/002/2013-06-28/apologeta_eskas_baten_aitorpenak.htm Fri, 28 Jun 2013 00:00:00 +0200 Jon Alonso https://www.berria.eus/paperekoa/1561/035/002/2013-06-28/apologeta_eskas_baten_aitorpenak.htm Rayuela argitaratu zuenean nik 5 urte baino ez nituen; eta Rayuela irakurri nuenean, hau da, lehen aldiz eta liburu konbentzional bat zelakoan, eta balitz bezala, irakurri nuenean, 22-25 neuzkan, hor nonbait. Horrek esan nahi du ordurako liburuak 20 bat urte luzeko bidea eginda zeukala. Ez da detaile txikia, testuak aldatzen direlako zirkulatzen hasten direnean, eta zenbat gehiago zirkulatu, orduan eta gehiago aldatu. Esan ohi da, liburu bat bera dela, gehi den horri irakurleek, poliki-poliki, gaineratzen diotena. Alegia, nik hartzerako, Rayuela klasiko bat zen.

Rayuela-ren lehen ediziotik 5.000 ale saldu omen ziren, eta, orduko kritikari eta Cortaziano sutsuek diotenez, grinaz irakurri zen. Zalantzarik gabe, guk testua harrapatu genuenerako, Rayuela-ren irakurketa garrantzizko asko eginda zeuden, eta jada beste testu bat zen. Hala ere gu orduan inozoak eta ezjakinak ginen (funtsean orain garen bezala; bakarrik orain, gainera, temosoak eta erretxinak garela, baita ere), beraz Rayuela eta gu aski birjinak gintzaizkion elkarri (dotoreago esateko, Italo Calvinoren hitzak erabiliz, klasiko bat diskurtso kritiko ugari sorrarazten duen obra da; baina obra bera arduratzen da hautsa bezalakoa den diskurtso kritiko hori gainetik kentzeaz). Cortazarren obratik El Perseguidor ezagutzen eta gurtzen genuen, maite izan genuen su iniziatiko batez. Ezagutu, gurtu eta maite, halaber, zenbait ipuin, errealistenak ausaz, nahiz eta ordurako gure urdail literarioak zenbait ukitu fantastiko jasateko prest egongo ziren, Cortazarrenean ukitu horiek zeukaten sakontasun eta atze alde osoa liseritzeko gauza izan gabe ere. Hori horrela, Rayuela-k kolpatu eta zigortu zuen, gupidagabe zigortu ere, egiazko lizunkerien, esperientziaren maskara faltsuen eta puntu baterainokoen atzean ezkutatzen genuen gure birjintasun egiazko eta gezurrezko, lauso eta zabar hura, eta liburua ez genuen sutara bota, partez ezin geniolako horrelakorik egin hain maitea genuen Juliori, partez hori aitorrezina zitekeelako adiskideen aurrean. Cortazar eta Cortazarren antzekoenean asetzen genituen gure arima erdaldunaren beharrak, Oh! Euzkadi eta Pott irakurriz arima euskalduna elikatzen genuen aldi berean edo beretsuan, metro karratuko inoizko mesetario kopururik handiena zeukan panorama baten erdian, eta uler bedi «mesetario» hitza bere zentzurik triste eta miserableenean. Barka nazazue, esperientzia baten berri baino ezin dut eman. Gainerakoa entziklopedietan dago.

Ordutik beste hogeita hamar urte pasatu dira, denbora aski Rayuela beste modu batez irakurtzeko eta geureganatzeko. Zer da Rayuela, gaur egun? Berriz ere, niretzat zer den baino ezin esan dezaket fundamentu pixka batekin. Hasteko esan dezaket, orduan iraultzailea eta hipermodernoa iruditzen zitzaiguna, egitura, dela gehien zaharkitu dena. Joandako denboraren zama nabari da pasarte batzuetan, ezinbestez; baina gehiago dira bizi-bizirik segitzen dutenak (Berta Treparten piano kontzertua, esaterako, edo Morelliren gogoetak). Bukatzeko, zer izan liteke Rayuela gaur hogei urte daukan gazte batentzat? Hori esatea askoz zailagoa da. Baina 50 urte eutsi badio panorama literarioan, aise eutsiko dio bi edo hiru mende teknologiak gaur inposatzen digun komunikazio eta kultura molde hauetan, atalka, desguazean, bada ere.]]>