<![CDATA[Jon Ander De la Hoz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 24 Nov 2020 07:45:28 +0100 hourly 1 <![CDATA[Jon Ander De la Hoz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Garai egokian hor egoteko zortea izan dut»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1864/024/001/2020-11-20/garai_egokian_hor_egoteko_zortea_izan_dut.htm Fri, 20 Nov 2020 00:00:00 +0100 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1864/024/001/2020-11-20/garai_egokian_hor_egoteko_zortea_izan_dut.htm
Aurten estreinatu zara Lehen Mailan, 31 urterekin, San Mamesen jokatu zenuten partidan. Berezia izan al zen?

Nork esan behar zidan orain lau urte, Bigarren Mailan nengoenean. Oso polita da, eta zer esanik ez San Mamesen egin izana. Niretzat, izugarria izan zen. Jendea, etxekoak, harmailetan baleude, areago. Beti oroituko dut, halere.

Adin horrekin debuta egin izana ez etsitzearen ondorioa al da?

Izan daiteke, baina, nire moduan, beste jokalari asko daude lan asko eginagatik iritsi ez direnak. Garai egokian hor egoteko zortea izan dut. Sari bat da; azken finean, ez naiz oso bertutetsua, eta nire moduko ugari daude behe mailetan. Getxon eta Barakaldon gogor saiatu naiz, eta horrek ekarri nau hona.

2014an iritsi zinen Cadizera. Racing Ferrol eta bestetan utzita aritu zara gero. 2.B mailatik gorainoko bidea ezagutu duzu. Garairik onena da?

Oso eroso nago. Ondo lotu natzaie klubari eta zaleei, eta klubak aurrera nola egin duen ikusi dut. Urte asko zeramatzan 2.B mailan; koskaz koska hobetu du, eta bilakaera horretan hor egon naiz ni, klubeko beste langile askoren moduan. Familia baten modukoa da.

Hiru maila profesionalak ezagutu dituzu. Asko aldatzen al da batetik bestera?

Asko, baina aldaketa hori kendu egin digute, jendea falta delako. Mailari heldu nahi diogu, datorren urtean aldaketa hori benetan ikusteko: zaleak harmailetan, prentsa gehiago... Hor, agian, presioa areagotu egingo da.

Arantza hori al duzu?

Bai. inoiz ez dakizu non egongo zaren, eta Lehen Mailan zaudenean, zer esanik ez. Arantzatxoa bada, baina lan egingo dugu datorren urtean ere goian segitzeko.

Dena ez da ederra izan. Zortzi hilabete egin dituzu min hartuta, eta pixkanaka itzuli zara. Zer moduz zaude orain?

Ondo, pozik nago. Zortzi hilabetean jokatu ezinik egon naiz, eta ziurgabetasun betean, gainera: ez nekien zer nuen, eta horrek kalte egiten du. Gogorra izan da; gimnasiotik atera ere ez naiz egin, baina ebakuntzak on egin dit, eta, nahi adina jokatzen ari ez naizen arren, zoriontsu naiz orain.

2023. urtera arte luzatu duzu kontratua. Proiektuari erabat lotuta zaude.

Bai, noski, izugarri gustura nago. Nire bikotekidearekin bizi naiz hemen, eta ezin gara kexatu. Gustatzen zaigu; ondo bizi gara, eta proiektua ona da. Egunen batean itzultzea da asmoa, baina, bitartean, iraun dezala.

Kirol arloan, lehiara itzuliko zarete etzi. Ondo etorri al zaizue atsedenaldia?

Ez, gaizki. Zenbait jokalarik min hartu dute, eta beste batek Ecuadorren geratu behar izan du koronabirusa dela eta. Ez zaigu oso ondo etorri; atseden hartu nahi genuen, baina kale.

Reala jasoko duzue. Orain arteko talderik onena izan da.

Bai, hala da. Guk betiko eran jokatuko dugu, eta ez dugu ezer aldatuko. Defentsiboak gara haien aldean. Aurkariaren zain egoten gara, eta kontraerasora jo. Beti bezala zelairatuko gara, eta ea zer lortzen dugun, baina Realak egiten duenaren araberakoa izango da.

Zeintzuk izan daitezke igandeko neurketaren gakoak?

Realak ematen duen maila. Orain artean bezala aritzen bada, oso zaila izango da guretzat. Etenaren ostean apur bat galduta itzultzen badira, min egin dezakegu, kontraerasora ondo jotzen dugulako. Haiek nola aritzen diren, horrek zerikusi handia izango du.

Garaipen sonatuak lortu dituzue, eta Sevillaren eta Atletico Madrilen aurka soilik galdu duzue. Buruz indartzeko ona da hori, ezta?

Bai, Real Madrili irabazi genion, eta Athletici ere bai. Egia da bilbotarrak ez daudela ondo, eta zuriak ere ez zeuden onenean. Halere, argi izan behar dugu gurea beste liga bat dela; haiei irabazi izanagatik, ez dugu pentsatu behar Realari, Vila-reali eta halakoei irabaziko diegunik. Eibarri irabazi genion, eta puntu horiek dira onak; aurkari zuzenen aurkakoak.

Ederki hasi zarete ligan: seigarrenak zarete. Espero zenuten?

Gustura gaude orain artean egin dugunarekin. Hamalau puntu ditugu, eta ez genituen espero. Dena den, badakigu bigarren itzulian zailagoa izaten dela batzea. Orain lortzen baditugu, errazago ariko gara gero. Ez litzateke harritzekoa izango gerora hamar partida irabazi ezinik egotea, gertatu izan delako. Orain, garrantzitsua da berrogei puntuetara ahalik eta gehien urreratzea.]]>
<![CDATA[Gazta zati bat Urumean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/027/001/2020-11-05/gazta_zati_bat_urumean.htm Thu, 05 Nov 2020 00:00:00 +0100 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1877/027/001/2020-11-05/gazta_zati_bat_urumean.htm
Hango taldea da AZ Alkmaar, eta Donostian jokatuko du gaur, Urumea ibaiaren paduran eraikitako estadio batean. Anoetak hartuko du Europa ligako hirugarren jardunaldia, eta Realeko eta AZ Alkmaarreko jokalariek gaztarik dastatuko ez badute ere, lehia bizia izango dute bestelako elikagai bat lortzeko: jokoan diren hiru puntuak. Lortuz gero, zapore oneko oturuntza izango dute.

Izan ere, Realak eta AZ Alkmaarrek elkarren aurka jokatuko dituzte txapelketa kontinentaleko hurrengo bi norgehiagokak. Napolirekin batera, aurrera egiteko borrokan dauden bi taldeak dira, eta multzokako fasea gainditzeko, erabakigarriak izan daitezke datozen bi partidak.

Herbehereetakoak lehen postuan heldu dira lehen itzuliaren akaberara. Orain artean, bi hozkada on egin dituzte bisitariek, Napoli haren zelaian menderatu eta Rijeka etxean astinduta. Hala, txuri-urdinentzat pisu berezia du iluntzeko partidak, aurkaria kate motzean lotu, eta lehia betean sartzeko. Imanol Alguacilen jokalariek irabazi egin zuten Rijekako estreinaldian, eta hutsean geratu ziren joan den ostegunean Napoliren aurka.

Realeko prestatzaileak uste du bere taldea sasoi onean helduko dela iluntzeko partidara: «Ondo prestatu dugu partida, eta ea gai garen zelaian hori erakutsi ahal izateko».

Kaleko bat eta baleko beste bat eginda, garaipena xede zelairatuko dira txuri-urdinak. Badakite hiru puntuak urre gorri liratekeela, baina ez dute nahi horrek estutzerik. Hala adierazi zuen Mikel Merino erdilariak atzoko agerraldian: «Presioa dagoen gauzarik okerrena da. Ilusioz aterako gara. Partida garrantzitsua da, berebizikoa guretzat. Irabazten badugu, urrats handia egingo dugu sailkatzeko. Betiko grinarekin zelairatuko gara, orain artean egin dugun gauza bera egiteko beste behin ere».

AZ Alkmaarrek garaipen baten ostean bidaiatu du Donostiara. Ligan lehen aldiz lortu du hiru puntuen jabe egitea, Waaljwik aise azpiratuta (3-0). Ordura artean jokatutako bost neurketatan, beste horrenbeste berdinketa eskuratu zituen Arne Sloten taldeak.

Europa ligari dagokionez, berriz, lehen postuan dago AZ Alkmaar, baina horrek ez du Herbehereetarren paparrik puztu. Alderantziz, oinak lurrean zituela azaldu zen Sloten atzo, eta aitortu zuen merezi baino sari handiagoa eskuratu dutela bere jokalariek: «Reala nagusi izan zen Napoliren aurka, nahiz eta galdu. Gure partidan, ez zuen onenak irabazi». Hala, gaurko partida «irabazteko hautagaia», Reala dela adierazi zuen.

Kontuak kontu, haiek dira orain artean ondoen moldatu direnak, jokoan izandako sei puntuak sakeleratuta, eta Imanolek azpimarratu zuen datu hori esanguratsua dela. Realeko teknikariaren arabera, «talde gaztea da, gure antzekoa. Teknikoki maila altua du, eta jokalari oso ausartak ditu. Atzean sufritzen duen taldea da, eta hor egongo da neurketaren gakoa. Baloiaren jabe izan nahi dugu».

Aritz eta Zubeldia, prest

Realak prest du jokalari multzoaren zatirik handiena gaur iluntzerako, eta, gainera, zelaietatik urrun zeudenak errekuperatzen ari da pixkanaka. Esaterako, osatu dira Aritz Elustondo eta Igor Zubeldia, eta deialdian sartu ditu Imanolek. Beasaindarrak Napoliren aurkako partidaren atarian hartu zuen min, eta Celtaren aurka ere ez zen aritu. Hausturarik ez du izan, eta erabat osatu denez, hasieratik aritu daiteke. Ohiko atzeko lerroa zelairatzeko moduan izan daitezke txuri-urdinak. Zubeldiaren kasua ezberdina da. Azkoitiarrak hilabetetik gora eman du min hartuta, eta luzeagoa izan du osatze aldia. Baliteke partida hasiera aulkitik ikustea. Jokatzen dutenek jokatzen dutela, Realak hiru puntuak eskuratu nahi ditu. Huraxe baita gaurkoan dasta dezakeen mokadurik onena. Eginez gero, lehen sailkatuak adina puntu izango lituzke sailkapenean.

REALA-AZ ALKMAAR
Reala. Remiro; Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal; Zubimendi, Merino, Silva; Oiartzabal, Portu, eta Willian Jose.
AZ Alkmaar. Bizot; Wijndal, Letschert, Hatzidiakos, Svensson; Koopmeiners, De Wit, Midtsjo; Karlsson, Boadu eta Stengs.
Epailea. John Beaton (Eskozia).
Lekua. Anoeta.
Ordua. 18:55 (Gol TV).]]>
<![CDATA[Zer nahi, huraxe egin dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/020/001/2020-11-04/zer_nahi_huraxe_egin_dute.htm Wed, 04 Nov 2020 00:00:00 +0100 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1872/020/001/2020-11-04/zer_nahi_huraxe_egin_dute.htm
Nolanahi ere, Realaren bolada ona estatistikez harago doa. Jokoan erakusten ari den erraztasunak eta dotoreziak distira ematen dio sailkapenaren egiari: zer nahi, huraxe egiten dute zelaian. Honakoak dira aldarte onaren gakoetako batzuk:

TALDEAREN KUDEAKETA
Imanol, Realaren patroia

Adierazgarria izan zen oso udaberriko itxialdiaren ostean Realak Anoetan jarri zuen olana: Imanol Alguacil prestatzailea jokalari txuri-urdinez osatutako eskifaia zuen traineru baten gidari. Prestatzaile oriotarra da donostiarren gidaria. Norbanakoen gainetik multzoa ezartzea lortu du, eta, kalitate handientsueneko jokalarien zertzeladek hasiera onean berebiziko garrantzia izan duten arren, erabiltzen ari den futbolari kopuru handiak agerian utzi du Imanolek egindako kudeaketa.

Horrela, sasoia hasi zenetik 25 jokalari ezberdin aritu dira elastiko txuri-urdina soinean zutela. Joan den igandean, Martin Merquelanz eta Aritz Aranbarri batu ziren zerrendara; azken horrek estreinaldia egin zuen Realarekin. Azkoitiarraren aurretik, Urko Gonzalez de Zaratek egin zuen debuta, Real Madrilen aurka.

GILTZARRAPO BAT ATEAN
Remiroren aldeko apustua

Imanolek egindako apustu argienetako bat atekoa izan da: Alex Remiro jarri zuen hasieratik hamaikakoan, eta ezin hobeto erantzun du atezain nafarrak. Iragan sasoi amaiera aulkitik ikusi eta gero, itxura ona ematen ari da Remiro, eta funtsezkoa bilakatu da taldearen eskeman. Giltzarrapo bat da Cascanten (Nafarroa) jaiotako futbolaria. Partida guztiak jokatu dituzten taldeak kontatuta, golik gutxien jaso duen atezaina da: partidako, 0,5 gol egiten dizkiote.

Dena den, hortik harago doa Remirok taldean duen pisua. Maila handiko geldiketak egiten ari da, eta horrek konfiantza ematen die txuri-urdinei.

ATZEAN, SENDO ETA FINKO
Buruz ikasitako lerroa

Atzeko lerroa eskaintzen ari den sendotasunak lau izen-abizen ditu: Andoni Gorosabel, Aritz Elustondo, Robin Le Normand eta Nacho Monreal. Heldu den sasoira arte elkarrekin aritu gabeko defentsak ondo baino hobeto hartu du elkar, eta hori ezinbestekoa da Realaren jardun hertsian.

Bereziki azpimarragarria da Aritz Elustondok eta Robin Le Normandek erdiko postuetan osatutako bikotea. Beasaindarrak min hartu artean, lotuta aritu dira biak, eta erabateko segurtasun sentipena eskaini dio taldeari. Erdikoek ez ezik, hegaletakoek ere maila handia eskaini dute denboraldi hasiera honetan. Joseba Zalduak min hartu ondotik, Gorosabelek ederki probestu du bere aukera, eta eskuin hegalaren jabe egin da.

HERDOILIK GABEKO MAKINA
Birika eta zango onak

Realaren makina gela lan eta lan aritu da sasoi hasieran. Zelai erdiko jokalariek, Mikel Merino buru dutela, engranaje lanak egiten dituzte partida joan eta partida etorri: zelaiko jokalarien arteko lotura lanak egiten dituzte. Erdilari nafarra izan da Realaren itsasargietako bat orain artean; atseden gutxi hartu du, baina horrek ez dio eragin.

Haatik, harengandik gertu aritu behar izan dutenek ere egin dute aurrerako urratsa: Martin Zubimendik edota Ander Gebarak, kasurako. Harrobiko jokalariek osagarri lanak egin dituzte: seguru aritu dira euren egitekoetan. Birika eta zango onak dituzte.

GRINA, KALITATEA, GOLA
Izarrak hiru direla

Taldeari distira eman behar zioten jokalariek ez dute hutsik egin: aurkariak baino koska bat gorago ari dira Mikel Oiartzabal, David Silva eta Cristian Portu. Kapitainak berak biltzen ditu erasoko jokalari baten hiru ezaugarri nagusiak: grina, kalitatea eta gola. Sasoi ezin hobean dago eibartarra, eta taldeak eskertu egiten du hori.

Silva, aldiz, erosoago ari da partidak igaro ahala. Manchester Citytik heldutako jokalaria bere lekua egiten ari da taldean, eta horren adibide da azken asteetan eskaintzen ari den maila. Futbola ulertzeko duen gaitasunak eta paseak emateko duen kalitateak min handia egin die arerioei.

Portuk, bere aldetik, azken jardunaldietan jokatu ditu Realean denetik egindako minuturik onentsuenak. Baloia oinetan duela bere taldekideek adina distira ez badu ere, abiadurarekin eta grinarekin maila handiko jokalaria bilakatu da. Hark batu ditu zakura Realak egun dituen puntu asko. Zaleen kutun bihurtzen ari da pixkanaka.

ORDEZKOAK, FRESKO
Lehiari neurria hartuta

Ohiko jokalarien ordez aritu direnek egin dute modua Realak bere kolpeari eutsi diezaion. Freskotasuna eman diote taldeari Jon Guridi, Roberto Lopez, Adnan Januzaj eta enparauek, taldearen garaipenetan parte hartze garrantzitsua izateraino. Modibo Sagnan ere ari da pixkanaka neurria hartzen. Atzelariak Elustondo ordeztu du azken bi neurketetan, eta gero eta hobeto ari da. Aurreko bi erreferenteak, berriz, txandan-txandan ari dira. Willian Josek eta Alexander Isakek banatu egin dituzte minutuak, eta jardunaldiek aurrera egin ahala, aurkariaren atea zulatzen hasi dira. Haien beharrik gabe ondo baziren, zer esanik ez orain.]]>
<![CDATA[Imanol: «Celta ez da ondo hasi, baina aurkari arriskutsua da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2001/031/003/2020-11-01/imanol_celta_ez_da_ondo_hasi_baina_aurkari_arriskutsua_da.htm Sun, 01 Nov 2020 00:00:00 +0100 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/2001/031/003/2020-11-01/imanol_celta_ez_da_ondo_hasi_baina_aurkari_arriskutsua_da.htm
Sarri esan ohi du Realaren norgehiagoka orok erabateko garrantzia duela, eta premisa hori goiburu dutela zelairatuko dira Balaidosen. Joan zen ostegunekoa ahaztuta, hurrengoari heldu aurretik badute xede argi bat: lidergoari eustea. Amorruz betetako Celta bati aurre egin beharko diote horretarako. Pattal ari dira galiziarrak; irailetik irabazi gabe daude ligan, eta galdu egin dituzte azken hiru neurketak. Hala ere, Imanol ez da fio: «Ez da ondo hasi, baina aurkari arriskutsua da», adierazi zuen atzo. Jokalari onentsuenak zelairatuko ditu gaur arratsaldean. Dena den, ez litzateke harritzekoa hamaikakoan zenbait egokitzapen egitea, Reala jokatzen ari den minutu sorta kontuan hartuta.

Aritz Elustondo izango da harmailan gera daitezkeenetako bat. Beasaindarrak orain arteko minutu guztiak jokatu ditu ligan, baina min hartu zuen Napoliren aurkakoaren atarikoan, eta, hausturarik ez badu ere, baliteke atseden hartzea, erabat osatzeko.

CELTA-REALA
Celta. Villar; Araujo, Murillo, Fontan, Aidoo; Carreira, Tapia, Olaza; Nolito, Suarez; Aspas, eta Mina.
Reala. Remiro; Gorosabel, Le Normand, Sagnan, Aihen; Gebara, Zubimendi, Silva; Portu, Oiartzabal eta Willian Jose.
Epailea. Cordero Vega.
Ordua. 16:00 (Movistar).
Lekua. Balaidos (Ikuslerik gabe).]]>
<![CDATA[Beren legea ezarri dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2157/019/001/2020-10-30/beren_legea_ezarri_dute.htm Fri, 30 Oct 2020 00:00:00 +0100 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/2157/019/001/2020-10-30/beren_legea_ezarri_dute.htm Napoli. Ospina; Hysaj, Maksimovic, Koulibaly, Mario Rui; Bakayoko, Demme (Fabian, 89. minutuan), Lobotka (Mertens. 60. min); Politano (Di Lorenzo, 60. min), Insigne (Lozano, 20. min.), eta Petagna (Oshimen, 60. min).
Golak. 0-1. Politanok (54. min.), Epailea. Craig Pawson (Ingalaterra). Txartel horiak: Realeko Le Normandi; eta Napoliko Lozanori. Txartel gorriak: Napoliko Oshimeni. Bestelakoak. Ikuslerik ez Anoetan.

Golik gabe ezin da irabazi. Realak hutsean utzi zuen bere zakua, eta Napolik egindako gol bakarra baliatu zuen hiru puntuak eskuratzeko. Italiarrek ofizioa erakutsi zuten, eta estutasun gehiegirik gabe lortu zuten Europa ligako lehen garaipena. Txarrena, Realaren kontura egin zutela.

Lehen minutuetan asko estutu zuen Napolik. Gennaro Gattusok itxuraldatutako hamaikakoa zelairatu zuen, eta ezustean harrapatu zuen Reala. Ofizioa erakusi zuten, eta txuri-urdinek deseroso jokatu zuten hasieran, urduri baleude bezala. Hori probestuz gola egiteko aukera izan zuten bisitariek lehen hamar minutuak bete zirenerako. Lorenzo Insigne izan zen Napoliren erasoko jokoaren ardura izan zuena.

Behin lehen erauntsia igarota, Realak bere lekua egin zuen zelaian, eta baloi jabetza lortzen hasi zen pixkanaka. Ordura artean arrisku gehien sortu zuen Insignek, gainera, min hartu zuen 20. minutuan. Hirving Lozanok ordeztu zuen italiarra.

Insignek zelaia uztea bikaina izan zen Realarentzat. Aurreko urrats bat egin eta zelaian nagusitu ziren Imanol Alguacilenak. Orduan izan zuten lehen zatiko aukera gutxietako bat: Andoni Gorosabelek egindako erdiraketa kanpora bota zuen Mikel Merinok. Ordutik aurrera jokoaren pisua izan zuten etxekoek, nahiz ate aurrean hutsal aritu. Lehen zatian jabetza donostiarrena izan zen; markagailu aurreratzeko aukerarik argienak, italiarrenak.

Bigarren zatiari hobeto ekin zion Realak. Baloiaren jabe egin ziren hasi orduko, eta aterantz jotzen ere saiatu ziren. Cristian Portuk 50. minutuan egindako barneraldi bat izan zen horren adibide. Espainiarraren jaurtiketa ahula arazorik gabe geratu zuen Ospina atezainak.

Reala Napoliren areara sartzeko zirrikitu bila ari zenean, ordea, neurketa itxuraldatuko zuen jokaldia iritsi zen. Italiarrek jokaldia antolatu zuten zelai erditik, eta Politanok area kanpotik jotako ezkerkada sareetara joan zen Modibo Sagnanen gorputzean jo eta gero. Partida hankaz gora jarri zitzaion Imanolen taldeari.

Etsitzeko asmorik gabe

Kolpea jaso orduko lehengora itzultzen saiatu zen Reala. Ondo kokatua zegoen zelaian, eta lehengora itzuli nahi zuen berandu baino lehen. Bien bitartean, markagailua areagotu nahian aldaketa hirukoitza egin zuen Gattuso prestatzaileak.

Ixtera egin zuen Napolik, italiar erako jokoa ezarri eta presarik gabe arituz. Halere, Portuk egin zuen modua bisitariak kinka estuan jartzeko. 65. minutuan erremate indartsua egin zuen, baina Ospinak kornerrera bota zuen baloia. Ordura arteko aukerarik argiena izan zen.

Abagune horren ostean Portu bera eta Isak kendu egin zituen Imanolek, Jon Bautista eta Willian Jose sartzeko. Ate aurrean asmatzea behar zuen Realak, baina Napoli ez zegoen oparirik txikiena egiteko ere. Bereak eta bi egin zituzten etxekoei bidea ixteko, eta erasora egin zuten une apurretan modu antolatuan egin zuten.

Haietako batean baloia sareratu zuten 86. minutuan, baina ez zuen baliozko eman epaileak. Azken saialdi batzuk egin zituen Realak, baina ezin neurketa orekatu. Amaieran, bere legea ezarri zuen Napolik.]]>
<![CDATA[Realaren lehen porrota Europa ligan]]> https://www.berria.eus/albisteak/189007/realaren_lehen_porrota_europa_ligan.htm Thu, 29 Oct 2020 23:32:10 +0100 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/albisteak/189007/realaren_lehen_porrota_europa_ligan.htm Lehen minutuetan asko estutu du Napolik. Gennaro Gattusok itxuraldatutako hamaikakoa zelairatu du eta ezustean harrapatu du Reala. Ofizioa erakutsi dute, eta txuri-urdinek deseroso jokatu dute hasieran, urduri baleude bezala. Hori probestuz gola egiteko aukera izan dute bisitariek lehen hamar minutuak bete zirenerako. Lorenzo Insigne izan Napoliren erasoko jokoaren ardura izan zuena. Behin lehen erauntsia igarota, Realak bere lekua egin zuen zelaian, eta baloi jabetza lortzen hasi da pixkanaka. Ordura artean arrisku gehien sortu duen Insignek, gainera, min hartu du 20. minutuan. Hirving Lozanok ordeztu du italiarra. Insignek zelaia uztea bikaina izan da Realarentzat. Aurreko urrats bat egin eta zelaian nagusitu dira Imanol Alguacilenak. Orduan izan dute lehen zatiko aukera gutxietako bat: Andoni Gorosabelek egindako erdiraketa kanpora bota du Mikel Merinok. Ordutik aurrera jokoaren pisua izan dute etxekoek, nahiz ate aurrean hutsal aritu. Lehen zatian jabetza donostiarrena izan da; markagailu aurreratzeko aukerarik argienak, italiarrenak Bigarren zatiari hobeto ekin dio Realak. Baloiaren jabe egin dira hasi orduko, eta aterantz jotzen ere saiatu dira. Cristian Portuk 50. minutuan egindako barneraldi bat izan da horren adibide. Espainiarren jaurtiketa ahula arazorik gabe geratu du Ospina atezainak. Reala Napoliren areara sartzeko zirrikitu bila ari zenean, ordea, neurketa itxuraldatuko zuen jokaldia iritsi da. Italiarrek jokaldia antolatu dute zelai erditik, eta Politanok area kanpotik jotako ezkerkada sareetara joan da Modibo Sagnanen gorputzean jo eta gero. Partida hankaz gora jarri zaio Imanolen taldeari. Besoak jaisteko asmorik gabe
Kolpea jaso orduko lehengora itzultzen saiatu da Reala. Ondo kokatua zegoen zelaian, eta lehengora itzuli nahi zuen berandu baino lehen. Bien bitartean, aldeari euts nahian aldaketa hirukoitza egin du Gattuso prestatzaileak. Ixte aldera egin du Napolik, italiar erako jokoa ezarri eta presarik gabe arituz. Halere, Portuk egin du modua bisitariak kinka estuan jartzeko. 65. minutuan erremate indartsua egin du, baina Ospinak kornerrera bota du baloia. Ordura arteko aukerarik argiena izan da. Abagune horren ostean Portu bera eta Isak kendu egin ditu Imanolek, Jon Bautista eta Willian Jose sartzeko. Ate aurrean asmatzea behar zuen Realak, baina Napoli ez zegoen oparirik txikiena egiteko ere. Bereak eta bi egin ditu etxekoei bidea ixteko, eta erasora egin duten une apurretan modu antolatuan egin dute. Haietako batean baloia sareratu dute 86. minutuan, baina ez du baliozko eman epaileak. Azken saialdi batzuk egin ditu Realak, baina ezin neurketa orekatu. Amaieran, bere legea ezarri du Napolik. ]]>
<![CDATA[«Partidatzarren traza du» ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/024/001/2020-10-29/laquopartidatzarren_traza_duraquo.htm Thu, 29 Oct 2020 00:00:00 +0100 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1938/024/001/2020-10-29/laquopartidatzarren_traza_duraquo.htm Hurrengo fasera begirako urratsa egin nahi du Realak, etxean garaipena lortuz Haien berri ondo daki Iñaki Lorda kazetari iruindarrak. Osasunazalea izanagatik, Napoli «kutun» du Lordak. Haien inguruko makina bat testu idatzi du zenbait agerkaritan: «Aspaldi sortu zitzaidan harra, taldea Serie Bn [bigarren mailan] zegoenean». Ordutik gorakada handia egin du, eta Europako talderik indartsuenetako baten gisan dabil azken urteotan. Ez alferrik Italiako ligan ere goiko postuetan egon da azken urteetan, eta ondo hasi du aurtengo aldia ere. Bost jardunalditatik lautan izan da zelaian, eta garaile izan da haietan guztietan. Urriaren lehen asteburuko partidara ez zen azaldu, ordea, koronabirus gaitzak erasanda. Agintariek, Juventusen aurkako neurketa galdutzat emateaz gain, lau puntuko zigorra ezarri zieten. Haatik, zelaian izan direnetan erakutsitako nagusitasunak bigarren postuan kokatu ditu Gennaro Gattusok prestatutakoak: «Garai onean daude. Egia da Europa ligako estreinakoan galdu egin zutela, baina huts bat izan zen. Italian izugarri ondo daude; Atalanta astindu egin zuten». Lordaren esanetan, erasora begirako marrazkiarekin zelairatu ohi dira. Gehienetan, bi erdilarirekin jokatzen dute, hiru puntaerdirekin, eta aurrelari bakarrarekin: «Erdilarietako da Fabian [Ruiz] da, erasokorra. Esate baterako, Mikel Merinoren antzeko jokalaria da». Atzeko lerroan «arazo gehiago» izaten dituen arren, joan-etorriko neurketetan «beren aldera» ateratzen dira gehienetan. Jokoan aktiboki parte hartzen duen taldea da Napoli, eta, horretan, Realaren tankera dute italiarrek: «Partidatzarraren traza du. Txapeldunen ligan jokatzeko modukoa da; pentsa, azken urteetan han aritu da Napoli, eta Realari koronabirusak ez baldin balio sasoi amaiera baldintzatu, laugarren izan zitekeen, lasai asko». Lordak antzekotasun ugari ikusten dizkie bi taldeei. Zehaztu duenez, «joko alaia» egiten duten «talde gazteak» dira biak: «Bi prestatzaileek ideiak oso argi dituzte, gainera. Aurrera begira jokatzen dute, eta gol asko sartzeak ez gintuzke harritu beharko». Izen handiak ditu Napolik: Lorenzo Insigne, Hirving Lozano, Dries Mertens, Victor Oshimen eta enparauak: «Lerroz lerro, beren selekzioekin titularrak diren jokalariak ditu». Gattusoren garrantzia Jokalari sorta horrek azeri zahar bat du gidari: Gennaro Gattuso. Futbolari ohi hori duen jenioagatik da ezagun, eta haren presentziak on egin dio Napoliri, Lordaren arabera: «Arraroa badirudi ere, suak itzaliz heldu zen. Carlo Ancelotti joan zenean, sua zegoen jokalarien eta zuzendaritzaren artean. Presidenteak hotel batean itxi zituen jokalariak». Gattusoren ailegaerak otzandu ei zituen guztiak: «Baretu zen egoera, Italiako Kopa irabazi zuten, emaitza onak heldu ziren... bi aldeen arteko lotura lanak egin zituen, eta apustua bikain atera zaie». Napoliko zaleak ere erabat lotu dira Gattusorengana: «Energia handia du; Italiako hegoaldekoa da hura ere, eta zaleek beren moduko baten gisa ikusten dute». ]]> <![CDATA[Hurrengo fasera begirako urratsa egin nahi du Realak, etxean garaipena lortuz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1996/024/002/2020-10-29/hurrengo_fasera_begirako_urratsa_egin_nahi_du_realak_etxean_garaipena_lortuz.htm Thu, 29 Oct 2020 00:00:00 +0100 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1996/024/002/2020-10-29/hurrengo_fasera_begirako_urratsa_egin_nahi_du_realak_etxean_garaipena_lortuz.htm
Zailtasunak zailtasun, irabaziz segi nahi dute Europa ligan. Hala adierazi zuen Imanol Alguacil prestatzaileak partidaren atariko agerraldian: «Aurrez aurre jokatuko diegu. Badakit gauzak ondo egin beharko ditugula, baina nahi duguna egiten asmatzen badugu, irabazteko aukerak izango ditugu. Horixe da biharko helburu bakarra».

Lehen jardunaldian irabazi egin zuen Realak; ez, ordea, Napolik. Italiarrek galdu egin zuten AZ Alkmaarren aurka: «Ez zait iruditzen horrek arriskutsuago egiten dituenik, beti baitira hala. Ikusi besterik ez dago zein jokalari garrantzitsu dituzten taldean».

Deialdiko berritasunak

«Errespetu handia zor zaion talde historikoa» da Napoli, Imanolen ustez; baina partidari «Realarena izateak» ematen dio garrantzia, oriotarraren ustez. Hala, ahalik eta zerrendarik oparoena osatzen saiatu da prestatzailea. Ander Barrenetxea, Martin Merquelanz eta Adnan Januzaj osatu dira, eta deialdian sartu ditu Imanolek. Joseba Zalduak ere taldekideekin osatu zuen atzoko lan saioa, baina oraindik ez dago jokatzeko moduan.

REALA-NAPOLI
Reala. Remiro; Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal; Merino, Zubimendi, Silva; Oiartzabal, Portu eta Willian Jose.
Napoli. Ospina; Di Lorenzo, Manolas, Koulibaly, Mario Rui; Fabian, Demme; Politano, Mertens, Insigne; Osimhen.
Epailea. Craig Pawson (Ingalaterra).
Ordua. 21:00 (Movistar)
Lekua. Anoeta (Ikuslerik gabe).]]>
<![CDATA[Realak lidergoari eutsi nahi dio, eta Alavesek, gora egin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/028/001/2020-10-25/realak_lidergoari_eutsi_nahi_dio_eta_alavesek_gora_egin.htm Sun, 25 Oct 2020 00:00:00 +0200 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1918/028/001/2020-10-25/realak_lidergoari_eutsi_nahi_dio_eta_alavesek_gora_egin.htm
Orain artean, nahieran atera zaizkie gauzak. Eroso ari dira zelaian, eta taldearen estatistikek berretsi egiten dute hori. Ohiko txapelketan sei neurketa jokatu dituzte Imanolenek, eta hamar gol sartu. Bi bakarrik jaso ditu Alex Remiro atezainak. Joera horri eustea gako izango da goiko postuei eutsi ahal izateko.

Dena den, gauzak zail jarri nahiko dizkio Huescak. Iritsi berriaren grinarekin zelairatuko dira espainiarrak, eta badakite Donostiatik hiru puntuak eramateak balio erantsia izan dezakeela sasoi amaieran. Hortzak erakutsiko dituzte.

Egoera horretan, konfiantzari tartetik zabaldu gabe aritu dira. Hala dio Imanolek: «Ez bagara bete-betean aritzen, Huescak zail jarriko dizkigu gauzak.

Litekeena da oriotarrak zenbait aldaketa egitea hamaikakoan. Zama handiko hasteak bizitzen ari da Reala, sarri-sarri jokatzea egokituko baitzaio. Lan horri neurria hartzea gako izango dute txuri-urdinek: eustea izango dute nahikoa sari. Baina gaurkoak jokatu ezinik dauden jokalari asko ditu Imanolek: Zubeldia, Zaldua, Merquelanz, Barrenetxea, Januzak. Imanolek gaur arte itxarongo du deialdia emateko.

Alaves puntu premian

Reala garai gozoan da, baina kontrakoa ari zaio gertatzen Alavesi. Ez da nahi bezalako indarrarekin hasi Pablo Machinen proiektua Gasteizen. Oraindik goiz da premiez hitz egiteko, baina arabarrek beharrezkoak dituzte gaur hiru puntuak. Mailari eusteko borrokan aurkari izan dezakeen talde baten zelaian ariko da: Valladolidenean (14:00).

Atzean ez dabil nahi bezain sendo Alaves, eta aurrealdean ere Lucas Perez eta Joselu asmatu ezinik dabiltza. Orain arte Machinen taldeak hiru gol baino ez ditu sartu, eta garaipen bakarra izan du denboraldi honetan: Athleticen aurkako derbian izan zen: 1-0.

Etxeko taldea ere puntu premian da. Machinek honela aztertu du gaurko neurketa: «Partida zaila izango da. Haiek oso ondo lehiatu dira, baina garesti ordaindu dituzte hainbat partidatan egindako akatsak». Golak sartzeko taldean dituen zailtasunen inguruan, jokalariei ezin diela ezer leporatu nabarmendu zuen. «Ezohikoa da, baina emango diogu buelta».]]>
<![CDATA[Amarauna zulatu du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2093/019/001/2020-10-23/amarauna_zulatu_du.htm Fri, 23 Oct 2020 00:00:00 +0200 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/2093/019/001/2020-10-23/amarauna_zulatu_du.htm
Rijekaren sarean harrapatuta geratzekoa zenean, kroaziarren amaraunetik ihes egitea lortu zuen Realak. Europa ligako multzokako fasea irabaziz hasi dute txuri-urdinek, Jon Bautistak luzapenean egindako gol bati esker. Etxekoen lakioan lotuta geratzear zirela, errenteriarrak ondo baliatu zuen bere aukera, huts eta batekoa egin eta hiru puntuak Donostiara eramateko. Ordura arte, ordea, larri aritu ziren Imanol Alguacilenak, baloia gehiagotan eduki arren, ezin izan baitzuten golik sartu.

Ekin, gogotsu ekin zioten neurketari Imanolen jokalariek. Baita prestatzaileak ere; ahalik eta talderik indartsuena zelairatu zuen oriotarrak. Hiru urte ziren Reala Europa ligan aritzen ez zela, eta lehen partida irabazteak zuen garrantziaz jakitun, erasora egin zuten hasieratik. Estreinako minutuetan sarri sartu ziren Rijekaren areara. Seigarren minutuan izan zuten lehen aukera donostiarrek; korner batean, buruz errematatu zuen Mikel Merinok, baina saiakera hutsala izan zen.

Hurrengo minutuetan zelaian agintzen segitu zuen Realak, baina pixkanaka jokoa zelaian barreiatu zen. Rijekak kontraerasora soilik desoreka zezakeen Reala, eta hartara jokatu zuen. Izan zuen aurretik jartzeko aukerarik, baina Alex Remirok erantzun ona eman zien etxekoen jaurtiketa horiei.

Realak, berriz, baloia gehiagotan eduki arren -%64koa izan zuen lehendabiziko zatian-, argitasun falta izan zuen atearen aurrean, eta horixe izan zen txuri-urdinen lasta. Futbolean alferrikakoa baita aurkariaren area inguruan aritzea, baloia atera bideratzen ez bada.

Robin Le Normandek izan zuen bisitariak aurretik jartzeko aukera, baina 25. minutuan buruz egindako errematea langara joan zen. Hortik aurrera, gipuzkoarren saialdiak Cristian Portuk eskuin hegaletik piztutako txinparten mende egon ziren.

Rijekak ere gertu izan zuen gola lehen zatiaren hondarrean. Realeko atzeko lerroaren huts baten ondorioz ezlekuan geratu zen baloia, eta Remirok irten behar izan zuen urruntzera. Gisa horretara, hutsean berdinduta joan ziren aldageletara.

Rijeka, eroso; Reala, astun

Bigarren zatian, itzaltzera egin zuen partidak. Reala etxekoen erritmo berean jokatzen hasi zen, eta horrek kaltea besterik ez zion egin. Eroso zegoen Rijeka. Kroaziarren amaraunean harrapatuta geratu ziren txuri-urdinak, eta hortik ihes egitea kosta egin zitzaien hurrengo minutuetan. Atzean sartu ziren etxekoak, baina ez zuten estutasun handirik igaro. Aldiz, Realak zirrikituren bat aurkitu nahian iragan zituen minutu ugari, baina alferrik.

Portuk izan zuen atsedenalditik igaro osteko aukerarik argiena. Espainiarrak eskuin hegaletik egindako jokaldi batean lortu zuen area barrura sartzea, baina haren jaurtiketa gurutzatua gutxigatik joan zen kanpora. Gurutze bidea hasia zen txuri-urdinentzat.

Izan ere, norgehiagoka aurrera zihoan, baina geroz eta eskasago ari zen Reala. Dema lokartzeko xedez ari zen Rijeka; 60. minutua bete zenerako ontzat emana zuen berdinketa, eta ahalik eta gutxien jokatzea zuen helburu. Presarik gabe etxekoak, eta antsia ukituarekin bisitariak. Realak bazekien balio txikia izango zuela berdinketa batekin Euskal Herriratzeak. Zelaian nagusi izan eta aurkariak adina sari jasotzeak kamustu egingo zuen Europa ligako estreinaldia.

Horren jakitun, aurrelarien aldeko apustua egin zuen Imanolek. Prestatzaile oriotarrak Willian Joseri eman zion aukera lehendabizi. Brasildarrak apur bat suspertu zuen txuri-urdinen jokoa, eta Merinok bizitzera egin zuen azken minutuetan. Hala, nafarraren oinetatik abiatutako jokaldi batek Mikel Oiartzabalengan izan zuen helmuga, eta eibartarrak bere zangoetan izan zuen lehendabiziko gola. Haren jaurtiketa zutoinera joan zen, ordea, eta hantxe amaitu zen Oiartzabalen partida.

Imanolek hura kendu eta Bautistaren alde egin zuen. Errenteriakoak ez zuen hutsik egin. Zelairatu eta bost minutura, Merinok lerro artean emandako pase bat ukitu eta sareetara bota zuen baloia. Partidak berdinketaren traza hartua zuenean lortu zuen irabazteko gola. Nola edo hala irabaztea zen Realaren xedea. Lortu zuen, eta hasiera ezin hobea izan zuen. Nahiz eta partidaren joanari erreparatuta, patxada handiagoz garaitzeko arrazoiak izan. Puntuek balio dute, eta zakuratu dituzte. Egina bale.]]>
<![CDATA[Realak mendean hartu du Rijeka, neurketaren hondarrean egindako gol bati esker]]> https://www.berria.eus/albisteak/188681/realak_mendean_hartu_du_rijeka_neurketaren_hondarrean_egindako_gol_bati_esker.htm Thu, 22 Oct 2020 21:45:14 +0200 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/albisteak/188681/realak_mendean_hartu_du_rijeka_neurketaren_hondarrean_egindako_gol_bati_esker.htm Hurrengo minutuetan zelaian agintzen segitu duRealak, baina pixkanaka jokoa zelaian zehar barreiatu da. Rijekak kontraerasora soilik desoreka zezakeen Reala, eta hartara jokatu du. Izan duaurretik jartzeko aukerarik, baina Alex Remirok erantzun ona eman dieetxekoen jaurtiketei. Realak, berriz, baloia gehiagotan eduki arren -%64koa izan dulehendabiziko zatian- argitasun falta izan du atearen aurrean, eta horixe izan da txuri-urdinen lasta. Futbolean alferrikakoa baita aurkariaren area inguruan aritzea, baloia atera bideratzen ez bada. Robin Le Normandek izan dubisitariak aurretik jartzeko aukera, baina 25. minutuan buruz egindako errematea langara joan da. Hortik aurrera, gipuzkoarren saialdiak Cristian Portuk eskuin hegaletik piztutako txinparten mende egon dira. Rijekak ere gertu izan du gola lehen zatiaren hondarrean. Realeko atzeko lerroaren huts baten ondorioz ezlekuan geratu da baloia, eta Remirok irten behar izan du hura urruntzera. Gisa horretara, hutsean joan dira jokalariak aldageletara. Rijeka, eroso; Reala, astun
Bigarren zatian itzaltzera egin dupartidak. Reala etxekoen erritmo berean jokatzen hasi da, eta horrek kaltea besterik ez dioegin. Egoera horretan eroso egon da Rijeka. Kroaziarren amaraunean harrapatuta geratu dira txuri-urdinak, eta hortik ihes egitea kosta egin zaie hurrengo minutuetan. Atzean sartu dira etxekoak, baina ez duteestutasun handirik igaro. Aldiz, Realak zirrikituren bat aurkitu nahian iragan ditu minutu ugari, baina alferrik.

Portuk izan du atsedenalditik igaro osteko aukerarik argiena. Espainiarrak eskuin hegaletik egindako jokaldia batean lortu du area barrura sartzea, baina haren jaurtiketa gurutzatua gutxigatik kanpora joan da. Gurutze bidea hasia zen txuri-urdinentzat. Izan ere, norgehiagokak aurrera eginagatik geroz eta eskasago aritu daReala. Dema lokartzeko xedez ari zen Rijeka; 60. minutua bete denerako ontzat emana zuen berdinketa, eta ahalik eta gutxien jokatzea izan du helburu. Presarik gabe etxekoak, eta antsia ukituarekin bisitariak. Realak bazekien balio txikia izango zuela berdinketa batekin Euskal Herriratzeak. Zelaian nagusi izan eta aurkariak adina sari jasotzeak kamustu egingo zuen Europa ligako estreinaldia. Horren jakitun, aurrelarien aldeko apustua egin du Imanolek. Prestatzaile oriotarrak Willian Joseri eman dio aukera lehendabizi. Brasildarrak apur bat suspertu du txuri-urdinen jokoa, eta Merinok bizitzera egin duazken minutuetan. Hala, nafarraren oinetatik abiatutako jokaldi batek Mikel Oiartzabalengan izan duhelmuga, eta eibartarrak bere zangoetan izan du lehendabiziko gola. Haren jaurtiketa zutoinera joan da, ordea, eta hantxe amaitu da Oiartzabalen partida. Imanolek hura kendu eta Bautistaren alde egin du. Errenteriakoak ez du hutsik egin. Zelairatu eta bost minutura Merinok lerro artean emandako pase bat ukitu eta sareetara bota dubaloia. Partidak berdinketaren traza hartua zuenean lortu du irabazteko gola. Nola edo hala irabaztea zen Realaren xedea. Lortu du, eta hasiera ezin hobea izan du Europa ligan. Nahiz, partidaren joanari erreparatuta, patxada handiagoz garaitzeko arrazoiak izan. Puntuek balio dute, eta zakuratu dituzte. Egina bale.]]>
<![CDATA[Mugarria jartzeko leku bila ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/028/001/2020-10-22/mugarria_jartzeko_leku_bila.htm Thu, 22 Oct 2020 00:00:00 +0200 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1905/028/001/2020-10-22/mugarria_jartzeko_leku_bila.htm Rijeka-Reala partidaren atarikoa Horietan guztietan ondo moldatzea da Europa ligan urrun iristeko gakoa. Realak aldarte onean ekingo dio aurtengo aldiari. Espainiako ligako lidergoa dute txuri-urdinak, eta jokoan bikain ari dira. Beste upeleko sagardoa da Europakoa, ordea; ezohiko lehia da, eta neurria hartu egin behar izaten zaio. Horretaz zerbait badaki Realak, lehen ere Europan maila handiko neurketak jokatutakoa baita. Orain, mugarri berri bat jarri nahi du gaur hasiko duen Europa ligan; jadanik baditu batzuk bere kartografia propioan. AURKEZPEN EKITALDI BAT
Interri astindua, Atotxan Aurrez Europa mailako txapelketetan aritua bazen ere, Realak 1979-1980 sasoian sortu zuen harrabotsa estreinakoz. Orduantxe lortu zuen UEFA txapelketako lehendabiziko garaipena, eta ez zen nolanahikoa izan, gainera. Italiako Milango Inter azpiratu zuen Atotxan (2-0).Zale askorentzat estadio zaharreko partidarik onentsuenetako izan zen. Lehendabiziko kanporaketako itzulerako neurketan izan zen. Garaipena eskuratu arren, Donostiakoek ez zuten aurrera egin, joanekoan hiru goleko aldea lortu baitzuten Italiakoek, San Siron. Dena den, klubaren historian gordetako neurketa bat da. Era batera, Realak Europari emandako aurkezpen txartel baten gisakoa izan zen neurketa hura. Jesus Mari Satrustegik egin zituen txuri-urdinen bi golak, eta etxekoek oinpean ibili zituzten bisitariak. Gutxi falta izan zitzaien kanporaketa iraultzeko. LORIA DASTATZEKO ZORIAN
Hanburgoko trikimailua Realak Europan egin duen biderik luzeena 1982-1983 sasoian egin zuen. Alberto Ormaetxearen taldea Txapeldunen Ligan aritu zen urte hartan, bigarren aldiz segidan, eta eskura izan zuen finalerako sailkatzea. Epaileen lan polemikoak utzi zituen txuri-urdinak azken neurketatik kanpo. Donostiakoek Hanburgo izan zuten arerio finalerdietan, eta bana amaitu zen Donostiako joanekoa. Itzuleran erabakiko zen nork egingo zuen finalerako urratsa. Jakobsek egin zuen etxekoak aurreratzeko gola, baina berehala Diegok berdindu egin zuen Realarentzat. Bost minutu geroago, Von Heesenek Hanburgoren bigarrena egin zuen, jokoz kanpoko argian. Sutu egin ziren Realeko jokalariak, akatsa agerikoa zelako. Gerora jakin zuten ezer adierazi ez zuen marrazaina atsedenaldian zelairatu zela; hasierakoak min hartu zuen, eta harmailetan zegoen bat jarri zuten, Hanburgokoa. Historian markatuta geratu zen neurketa bat izan zen, realzaleengan utzi zuen zapore mingotsarengatik izan bazen ere. IZARREN DISTIRAZ
Olympique Lyon, oinpean Azken urteetan ere Europako errepideetan barrena aritu dira Realeko jokalari eta zaleak. Orain zazpi urte, Txapeldunen Liga jokatu zuten Donostiakoek. Aldi berezia izan zen; uda betean jokatu zuten Lyongo (Frantzia) Olympiquen aurkako kanporaketa, eta distira berezia izan zuen. Milaka realzaleren abaroan, joanekoan aise menderatu zuen Realak Lyon (0-2). Antoine Griezmannen gol bikain batek eta Haris Seferovicek urrundik egindako jaurtiketa indartsu batek aurretik jarri zituen txuri-urdinak. Anoetako itzulerakoan ere aise nagusitu ziren Donostiakoak, Carlos Velaren bi goli esker. Bikaina izan zen bigarrena, Anoetan sartu den onentsuenetakoa. Kanporaketa epikoa izan zen. HISTORIARAKO ATEA
Gol mazedonia bat Partida eta aurkari xumea izanagatik, Realak historiarako letra batzuk idatzi zituen 2017ko urriaren 22an. Donostiakoek Skopjen (Ipar Mazedonia) jokatu zuten orduan,Vardarren aurka, eta astindu egin zituzten etxekoak (0-6). Europa ligak izen hori hartu duenetik etxetik kanpo sartu den gol kopururik handiena da. Willian Josek egin zituen txuri-urdinen sei goletatik lau. Gaur iluntzean ere jokatzeko moduan dago. Beste mugarri bat jartzen lagun dezake brasildarrak. ]]>
<![CDATA[Imanol: «Gaitasun handiko taldea da Rijeka: bestela, ez legoke Europan»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2105/029/002/2020-10-22/imanol_gaitasun_handiko_taldea_da_rijeka_bestela_ez_legoke_europan.htm Thu, 22 Oct 2020 00:00:00 +0200 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/2105/029/002/2020-10-22/imanol_gaitasun_handiko_taldea_da_rijeka_bestela_ez_legoke_europan.htm
Hasiera batean, Rijeka da multzoko aurkaririk ahulena. Ondo hasteak duen garrantziaz jakitun, Realeko jokalariek garaipen batekin itzuli nahi dute etxera. Horrek ez dio konfiantzari aterik zabaldu behar, ordea. Ezusteak garesti ordaindu daitezke Europan, eta erlaxaziorik ez du nahi Alguacil prestatzaileak: «Ezezaguna izango da askorentzat, baina behin haien bideoak ikusita jabetu naiz gaitasun handiko taldea dela. Bestela ez litzateke hor [Europa ligan] egongo».

Oriotarrak aurkariaren estadioan egin zituen adierazpen horiek, azken lan saioaren karietara. Mikel Oiartzabal kapitainak lagunduta irten zen prentsaren aurrera. Eibartarra gogotsu dago estreinaldiaren atarian: «Iaz asko borrokatu ginen Europarako sailkatzeko. Kalitatea duen taldea da, eta ehuneko ehuna eman beharko dugu, baina horretan saiatuko gara. Irabazi egin behar dugu, konfiantza eskuratzeko».

Espainiako Ligako liderra da egun Reala, eta txapelketa hartako lehen sei partidetan lortutakoek hiru puntuak eskuratzeko hautagai nagusi bilakatzen dituzte txuri-urdinak. Sei neurketetan hamar gol sartu dituzte Imanolenen jokalariek, eta bi soilik jaso. Atzeko lerroaren sendotasuna gako izango da Europan ere.

Rijeka, berriz, laugarrena da Kroaziako ligan. Halere, azkenaldian aise ari dira Rujevika estadioan, jokatu dituzten azken hemezortzi partidetatik hamasei irabazi egin baitituzte. Bolada on horri segida eman nahi diote Realaren kontra, Simon Rozman prestatzaileak esan duenez: «Reala lehena da bere ligan, eta horrek argi uzten du zein maila duten. Halere, joko oldarkorra eginda gaindituko ditugu. Gure estadioa da hau, eta argi utziko dugu hori».

Hain justu, kroaziarrek 3.000 zaleren babesa izango dute Realaren aurka. UEFA erakundeak gehienezko edukieraren %30 betetzeko aukera eman die klubei, eta halaxe egingo du Rijekak. Dena den, etxekoak ez daude koronabirus gaitzetik salbu. Iragan astelehenean bi jokalariren positiboen berri eman ostean, beste batek ere eman duela jakinarazi du Adriatiko bazterreko klubak. Partidan ez du eraginik izango.

Realean, berriz, PCR probek ez dute positibo berririk azaleratu, eta min hartutakoak soilik geratuko dira etxean. Ander Barrenetxea izan da arazo fisikoak izaten azkena; bizkarreko minez da donostiarra, eta ez du joaktuko. Gainontzean taldea «ondo» dagoela dio Imanol Alguacilek: «Garrantzitsuena gure taldeak sentipen onak izatea da, eta halaxe ditugu. Gure lana egin behar dugu lehendabizi, irabazi ahal izateko». Gailentzea, besterik ez dute gogoan txuri-urdinek.

RIJEKA-REALA
Rijeka. Nevistic; Stefulj, Smolcic, Velikoski, Capan, Tomecak; Loncar, Gnezda Cerin, Andrijasevic, Pavicic; Kulenovic
Reala. Moya; Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal; Zubimendi, Gebara, Silva; Portu, Oiartzabal eta Isak.
Epailea. Bartoswz Frankowski.
Ordua. 18:55 (Gol)
Lekua. Stadion Rujevika (3.000 ikusle).]]>
<![CDATA[Pandemiak musikatua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/020/001/2020-10-15/pandemiak_musikatua.htm Thu, 15 Oct 2020 00:00:00 +0200 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1893/020/001/2020-10-15/pandemiak_musikatua.htm
«Ahal dugun neurrian, zaleak partidetara itzultzea da gure asmoetako bat», esan zuen. Etzi egingo dute martxoaz geroztik lehendabiziko aldiz; Realak Levante jasoko du Zubietan, eta 150 bazkidek izango dute Natalia Arroyoren taldea bertatik bertara ikusteko aukera.

Gauza bera egin asmo dute Reala B-rekin, eta baita gizonezkoen talde nagusiarekin ere. Haien kasuan, Realak Europa ligan etxean jokatuko duen lehendabiziko partidan izatea da asmoa, hil honen 29an, Napoliren aurkakoan: «Jaurlaritzarekin harremanetan gaude. Plan bat abiatu du Realak, 1.000 lagun sar daitezen. Gure asmoa zorroztasunari eta erantzukidetasunari eustea da».

Hain justu, Lehendakaritzak abian jarritako Biziberri IIa segiz osatu du zaleak sartzeko plana Realak. Europa ligarako soilik litzateke, baina, halere, ez da ziurra: «Jaurlaritzak ezin dela esaten badu, ezingo da, baina ez dugu uste halakorik gertatuko denik».

Zaleak zelaira «gradualki» itzuliko direla iragarri du Aperribaik, eta egoeraren araberakoa izango da estadioan egongo direnen kopurua: «Zehatz-mehatz beteko dugu osasun agintariek esaten digutena. Hori da lehenetsi beharrekoa».

Bazkide kopuruak, gora

Gaur egun, 35.222 bazkide ditu Realak; inoizko kopururik handiena da. Pandemia azaldu zenetik 142k utzi diote bazkide izateari, eta 364k eman dute izena. Beste 118 daude itxarote zerrendan.

Hain justu, haiek izango dira Realeko hiru talde nagusien partidak ikustera joan ahalko direnak: «Zozketa bidez egingo dugu beti, eta besterenezina izango da. Beste inor ezingo da joan egokitzen zaionaren izenean». Kutsatze kasu posibleetan «kontrola» izateko dela dio Aperribaik. Halaber, 2020. urteko bazkide kuoten %50 itzuliko du Realak datozen egunetan, eta, ekainean itzulitako %20ri gehituta, Realeko bazkideak %70 gutxiago ordainduko du aurten.

Diruen balantzeari dagokionez, «pandemiaren ondorioz» hamabost milioi euro gutxiago jasoko ditu Realak, baina hiru milioiren irabaziekin itxiko du sasoi ekonomikoa.

Kirol alorrean, berriz, «ekartzeagatik, jokalari asko ekar daitezke» Aperribairen ustetan: «Bestelako kontua da zer onura ekarriko lukeen horrek». Aldiz, Willian Joseren grina azpimarratu zuen: «Harekin egin genuen otordu bat, eta hemen aritzeko gogotsu azaldu zen». Espainiako Kopako finalaz deus iragartzea «ezinezkoa» dela dio.]]>
<![CDATA[Hiru, golkoa bete puntu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1950/024/001/2020-09-27/hiru_golkoa_bete_puntu.htm Sun, 27 Sep 2020 00:00:00 +0200 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1950/024/001/2020-09-27/hiru_golkoa_bete_puntu.htm
Jokoan zeuden puntu guztiak etxeratu zituen Realak atzo, Elxen (Herrialde Katalanak). Horri esker, denboraldiko lehen garaipena eskuratu du. Kosta egin zitzaion Elxen atea zulatzea, baina behin lortu eta gero, bi egin zituen segidan. Lehendabiziko zatian nagusi izan ziren txuri-urdinak, baina, ez zuten lortu golik sartzea, eta Alex Remirok atepean izan zuen segurtasuna baliatu zuen garaipena egonkortzeko.

Izan ere, eraginkor aritu zen Reala. Horixe azpimarratu zuen Imanol Alguacilek joan zen ostiraleko prentsa agerraldian, eta jokalariek ez zioten hutsik egin. Bi berdinketaren ostean, garaipena zuen xede Realak, eta partidako aurreneko gola nahikoa izan zuen huraxe lortzeko. Beste bat ere egin zuen, ordea, zalantza guztiak uxatzeko. Cristian Portugues Portu izan zen Realeko estreinako golegilea. Adnan Januzajek penaltiz egindako bigarren golak lotu zuen garaipena donostiarrentzat. Hiru puntuak ziurtatzeko balio zuen jaurtiketa izan zen. Hirugarren gola, berriz, Roberto Lopezek partidaren hondarrean egindakoa, lortu beharreko garaipenaren sinadura izan zen. Konfiantza emango dio astearte honetan Anoetan Valentziari aurre egiteko.

Bost sasoi ziren Realak Elxen zelaian jokatzen ez zuela, eta ezin egokiagoa izan zen itzulera. Sasoiko lehendabiziko garaipena eskuratu zuten txuri-urdinek. Atzo arte, bere maila erakutsi zuen Imanolek entrenatutako taldeak, baina irabazterik ez zuen lortu. Hori baita garrantzitsuena futbolean.

Hiru partida jokatu dituzte txuri-urdinek denboraldia hasi denetik, eta gol bakarra jaso dute. Hala, irabazita, aurrera begira jarri da Reala. Hirugarren da sailkapenean.

Atzo, lehendabiziko zatian gauza askorik ez zuten egin bi taldeetako jokalariek, baina denborak aurre egin ahala, geroz eta hobeto moldatu zen Reala. Jakin zuen behar zenean markagailuari eusten -ederki aritu zen Remiro-, eta aldeak ateratzean itxurarik onena eman zuen.

Realak 55. minutuan sartu zuen lehendabiziko gola. Mikel Merinok izugarri ondo mugitu zuen baloia, eta Portuk eduki zuen behar adina pazientzia baloia sareetara botatzeko. Horixe behar zuen Realak; zelaian nagusi izan arren, azken urratsa egitea falta zitzaion, eta behin hori eginda, segidan etorri ziren gainontzekoak.

Izan ere, markagailuan aurretik jartzeak ez zuen Elxen suspertzea ekarri. Alderantziz izan zen; partidak makaltzera egin zuen, eta Reala eroso egon zen egoera horretan.

Sarri gerturatu zen etxekoen ate ingurura, baina min handirik egin gabe. Behin partidaren hiru laurdenak igaro ziren arren; 76. minutuan txuri-urdinen aldeko penaltia adierazi zuen epaileak, eta Januzajek ez zuen barkatu. Handitu egin zuen gipuzkoarren abantaila, eta ia ezinezko egin zuen Elxek egoera aldatzea. Ondo kokatu ziren Imanolenak.

Iraun egin zuten azken minutura arte, eta Roberto Lopezek une hori baliatu zuen garaipenari distira emateko. Hiru puntu etxeratu zituen Realak. Behar zuen, bi berdinketen ostean. Suspertzeko bidean lehendabiziko txinparta jo dute txuri-urdinek.]]>
<![CDATA[Aurrerako bide propioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/020/001/2020-09-24/aurrerako_bide_propioa.htm Thu, 24 Sep 2020 00:00:00 +0200 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1877/020/001/2020-09-24/aurrerako_bide_propioa.htm


Euskal Herriko txapela bost aldiz jantzi duen Aitzol Atutxak eta Iker Vicente egungo txapeldunak egin zituzten bozeramaile lanak: «Euskal Herriko herri kirol federazioarekin bilera ugari izan ditugu azken urteetan, baina haietan sentitutako deserosotasunak gero eta indar handiagoa hartu du». Besteak beste, «hitzemandakoak» ez direla bete salatu dute lehenengo mailako hamabi aizkolariek.

Joan zen ekainaren 29an federazioak Euskal Herriko txapelketak ez antolatzeko erabakia ezagutarazi eta gero, erakundean dagoen «utzikeriaz ohartu» ziren kirolariak. Azaldu dutenez, haietako askok «prentsaren bidez» jakin zuten erabakiaren berri, «txapelketak jokatzeko urte erdi baten faltan».

Beren bide propioa jorratzea erabaki zuten orduan: «Jakin eta berehala, gure artean zerbait egitea erabaki genuen. Federazioarekin harremanetan jarri, eta orain arte sarritan eskainitakoa eskaini genien berriz ere: hau da, txapelketa guk geuk antolatzea. Ezezko borobila jaso genuen».

Horiek horrela, beren aldetik lehiaketa bat prestatzea erabaki dute aizkolariek; bi jardunaldi izango ditu: urriaren 25ean jokatuko dute kanporaketa, Zestoan (Gipuzkoa), eta azaroaren azken asteburuan Iruñean jokatuko dute finala. Lehia federatiboaren molde bereko txapelketa izango da.

Aitzitik, abuztuaren 20an beste ohar bat kaleratu zuen federazioak, txapelketak jokatuko zirela iragartzeko: «Egoera horren aurrean aizkolariok bi txapelketa 'berdin' ditugu aurrez aurre. Erabaki beharra zegoen, biak aurrera atera, biak bertan behera utzi edota bietako bat aukeratu».

Azkenaren aldeko hautua egin dute, eta esan dute federazioak antolatutako txapelketetara ez direla joango. Azken hiru hamarkadetan jazotakoari errepasoa egin diote: «Bide bat badakigu nora zihoan, 30 urteko esperientzia daukagu atzera begiratu ahal izateko, eta argi eta garbi okerrera besterik ez du egin bide horrek». Agerraldiarekin bat egin zuten bigarren mailako zortzi aizkolariek ere beren kabuz jokatuko dute lehiaketa, oraindik data eta lekua ezartzeke dituzten arren. Eloy Corcherok eta Julen Larreak hitz egin zuten haien izenean.

Haiek abuztu amaieran jakin zuten txapelketak «hilabete eskasean» jokatuko zirela. «Zenbait arau haustez» ohartuta elkartzen hasi ziren orduan, eta federazioek ere egin zieten batzartzeko deia: «Irailaren 9an deitu ziguten lau ordezkariri. Bertan, bi ordu eta erdiko eztabaidaren ondoren, proposamen bakarra jaso genuen, hau ere arautegia errespetatzen ez zuena, eta erantzuteko eguna jarri ziguten».

Aizkolariek esan dute proposamen hori lantzeko bitartekari bat jarri zuela federazioak: «Printzipioz, proposamena gure taldeko ordezkariari pasatu behar zion guk denon artean ebazteko, baina bere kabuz dei pertsonalak egin zituen bozketa txapelketa jokatzearen alde ateratzeko». Errespetu falta, komenentziaz arauak aldatzea eta lehen mailakoen txapelketa bertan behera uzteko «erabili izana» sentitu dutela azaldu dute.

«Elkarte baten beharra»

Egoera horretan, «elkarte bat sortzeko beharraz» jabetu dira lehen eta bigarren mailako aizkolariak: «Guztion interesak defendatuko dituena eta etorkizunean txapelketak antolatzeko ekimena izango duena».

Izan ere, bat egindako aizkolariek azpimarratu dute txapelketaren antolaketatik harago doazela aizkolariak federazioarekin dituzten desadostasunak, eta adierazi dute haiek azken urteetan eskatutakoak ez direla bete.

Zenbait adibide plazaratu dituzte. Besteak beste, webgunea ez eguneratzea, sare sozialik «ikusi nahi ez izatea», zabalkunde antzua, aurrerapausorik eza, eta dieten nahiz diru sarien murriztea azpimarratu dituzte.

Muga bat gainditu dela uste dutenez, aurrerako urratsa egitea erabaki dute aizkolariek. «Zer pentsatua» eman dieten garaiak bizitzen ari dira, eta elkar hartuta aritzearen alde mintzatu dira: «Etorkizuna izango da gertatzen denaren testigu. Kanpoko laguntza behar-beharrezkoa izango dugu, eta herri kirola eta aizkolaritzaren etorkizuna bermatzeko prest dagoen edonoren laguntza eskatzen dugu, Erakunde publiko, pribatu nahiz pertsona fisiko izan». Haiek egin dute aurrerako bidean segitzeko lehendabiziko urratsa.]]>
<![CDATA[Beren bidea egingo dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/187295/beren_bidea_egingo_dute.htm Wed, 23 Sep 2020 09:26:33 +0200 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/albisteak/187295/beren_bidea_egingo_dute.htm Kontuak horrela, beren aldetik lehiaketa bat prestatzea erabaki dute aizkolariek; bi jardunaldi izango ditu: urriaren 25ean jokatuko dute kanporaketa, Zestoan (Gipuzkoa), eta azaroaren azken asteburuan jokatuko dute finala, Iruñean. Lehia federatiboaren molde bereko txapelketa izango da. Aitzitik, abuztuaren 20an beste ohar bat kaleratu zuen federazioak, txapelketak jokatuko zirela iragartzeko: «Egoera hori ikusita, aizkolariok bi txapelketa ‘berdin’ ditugu aurrez aurre. Erabaki beharra zegoen, biak aurrera atera, biak bertan behera utzi edo bietako bat aukeratu». Azkenaren aldeko hautua egin dute, eta federazioak antolatutako txapelketetara ez direla joango esan dute, azken hiru hamarkadetan jazotakoari errepasoa eginez: «Bide bat badakigu nora zihoan: 30 urteko esperientzia daukagu atzera begiratu ahal izateko, eta argi eta garbi okerrera besterik ez du egin bide horrek». Agerraldiarekin bat egin zuten bigarren mailako zortzi aizkolariek ere beren kabuz jokatuko dute lehiaketa, oraindik data eta lekua ezartzeke dituzten arren. Eloy Corcherok eta Julen Larreak hitz egin zuten haien izenean. Haiek abuztu amaieran jakin zuten txapelketak «hilabete eskasean» jokatuko zirela. «Zenbait arau haustez» ohartuta elkartzen hasi ziren orduan, eta federazioek ere egin zieten batzartzeko deia: «Irailaren bederatzian deitu ziguten, lau ordezkariri. Bertan, bi ordu eta erdiko eztabaidaren ondoren, proposamen bakarra jaso genuen, hori ere arautegia errespetatzen ez zuena, eta erantzuteko eguna jarri ziguten». Aizkolariek esan dute proposamen hori lantzeko bitartekari bat jarri zuela federazioak: «Printzipioz, proposamena gure taldeko ordezkariari pasatu behar zion guk denon artean ebazteko, baina berak, bere kabuz, dei pertsonalak egin zituen bozketa txapelketa jokatzearen alde ateratzeko». Errespetu falta, komenentziaz arauak aldatzea eta lehen mailakoen txapelketa bertan behera uzteko «erabili izana» sentitu dutela azaldu dute. «Elkarte baten beharra»
Egoera horretan, «elkarte bat sortzeko beharraz» jabetu dira lehen eta bigarren mailako aizkolariak: «Guztion interesak defendatuko dituena eta etorkizunean txapelketak antolatzeko ekimena izango duena».
Izan ere, bat egindako aizkolariek azpimarratu dute txapelketaren antolaketatik harago doazela aizkolariak federazioarekin dituzten desadostasunak, eta beraiek azken urteetan eskatutakoak ez direla bete argudiatu dute.
Zenbait adibide plazaratu dituzte. Besteak beste, webgunea ez eguneratzea, sare sozialik «ikusi nahi ez izatea», zabalkunde antzua, aurrerapausorik eza, eta dieten eta diru sarien murriztea azpimarratu dituzte. Muga bat gainditu dela uste dutenez, aurrerako urratsa egitea erabaki dute aizkolariek. «Zer pentsatua» eman dieten garaiak bizitzen ari dira, eta elkar hartuta aritzearen alde mintzatu dira: «Etorkizuna izango da testigu. Kanpoko laguntza behar-beharrezkoa izango dugu, eta herri kirolaren eta aizkolaritzaren etorkizuna bermatzeko prest dagoen edonoren laguntza eskatzen dugu, erakunde publiko, pribatu nahiz pertsona fisiko izan».]]>
<![CDATA[Aldi berri baten printzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/021/001/2020-09-23/aldi_berri_baten_printzak.htm Wed, 23 Sep 2020 00:00:00 +0200 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1925/021/001/2020-09-23/aldi_berri_baten_printzak.htm
OSASUNA
Batean bale, bestean kale

Osasuna izan zen sasoia modu ilusionagarrienean hasi zuen taldea. Hiru puntuak eskuratuta ekin zion klubaren mendeurreneko denboraldiari. Modu eraginkorrean egin zuen, gainera: dotorezia handirik gabe azpiratu zuen Cadiz mailaz igo berria, baina zelaian nagusi izan zen.

Hasiera onak ez dio luzaroan iraun Jagoba Arrasateren taldeari. Gorritxoak ezinean aritu ziren bigarren jardunaldian, eta Getaferen sarean katramilatuta geratu ziren. Bizitasuna falta izan zitzaien erasoan, eta hori garesti ordaintzen da futbolean. Busti egin zitzaion lehen jardunaldiko bolbora. Berandu baino lehen itzuli nahi du eraginkortasunera.

REALA
Puntuka-puntuka ari da

Ez galdu, ez irabazi. Realak epel hasi du sasoia, irabazi ezinda, baina aurkariei garaipenerako tarterik utzi gabe. Valladoliden aurka, deus askorik egin gabe puntu bat etxeratzea lortu zuten Imanol Alguacilen jokalariek; kontrako eztarritik joan zitekeen partida bat bazen ere, txuri-urdinek erakutsi zuten gai zirela une egokian babak eltzetik ateratzeko. Jokatu ezinda egon diren jokalari askorekin, gainera.

Estreinaldiarekin alderatuta, bigarren jardunaldiak zapore gozoa izan zuen Realarentzat. Joan zen sasoiko tankeran aritu zen igandean, Real Madrilen aurka; lotsarik gabe, onentsuenei aurpegia erakusteko prest -egungo txapelduna da Real Madril-.

Gisa horretara, urrun iritsi daiteke Reala. Kontua, ordea, aldartean dago. Begira, bestela, lehendabiziko emaitzei: puntu kopuru bera eskuratu arren, sentipen ezberdinak eragin dituzte.

EIBAR
Neurria hartu beharrez

Datorrenari helduz ahalik eta puntu gehien zakuratzea: horixe da Eibarren xedea. Gipuzkoarrek argi dute, talde zerrendari begiratuta, asko direla egindako inbertsioengatik beren aurretik beharko luketen taldeak, eta haietako biren aurka aritu da liga hasieran: Celta eta Vila-real. Galiziarren aurka berdinduta ekin zioten ligari, nahiz ondo jokatu ez. Horiek, berriz, azpiratu egin zituzten eibartarrak, bigarren zatian eroso arituta. Partida hasiera ona egin zuen larunbatean, eta hori du helduleku.

Gainontzeko taldeei gertatu moduan, zifrek ez dute gezurrik esaten Eibarren kasuan: jokoan ziren sei puntuetatik bakarra eskuratu dute, eta batezbesteko horrekin estutasunak izango lituzke. Eibarrek badu zer hobetua, baina baita horretarako denbora ere.

ALAVES
Maldan gora eta makal

Sailkapenari erreparatu besterik ez dago Alavesen sasoi hasierari traza hartzeko: azken-aurrekoa da ligan. Arabarrek makal abiatu dute Pablo Machin prestatzailearen esanetara hasi duten proiektua; bi partidak galdu dituzte, eta trakets aritu dira jokoan.

Estreinako neurketan luzapeneko minutuetan sartu zieten porroteko gola, eta horrek maldan gora hastera behartu zituen. Badu zer hobetua entrenatzaile espainiarrak, baldin eta Alavesen egoera hobetu nahi badu. Modu kezkagarrian iragan dira lehen jardunaldiak, eta ez esku hutsik geratzeagatik soilik; igandean kontrolpean izan zuen partida Granada aurkariak, eta arabarrek geldikako jokaldietan soilik lortu zuten indarrak orekatzea. Abiadura biziagoan aritu ziren kontrarioak.

ATHLETIC
Bakarra, eta hutsala

Sasoiari neurria hartzeko astirik ez du izan Athleticek. Partida bakarra jokatu du orain artean, bigarren jardunaldian Bartzelona egokitu izanak hura atzeratzea eragin baitzuen, kataluniarrak abuztura arte lehian aritu zirelako.

Zuri-gorriek bi aste egin dituzte ligako neurketarik jokatu gabe, eta aho zapore garratzarekin igaro dute aldi hori. Izan ere, kamuts aritu ziren lehendabiziko jardunaldian, eta garaipenetik urrun geratu ziren Granadaren aurkako estreinaldian.

Aurrealdeko postuetan txinparta falta dutela azaldu zuen Gaizka Garitano teknikariak, eta horri konponbidea jarri beharrean dira. Deriokoak izan du astia egokitzapenak egiteko, eta estutasunen argi gorria piztetik urrun da Bilboko taldea. Dena den, helburuak bete ahal izateko, lehen jardunaldiko itxura hobetu beharra du Athleticek.

Eibarren aurka jokatuko duten derbian ilunetik argira egin nahian izango dira zuri-gorriak. Antzera egin nahi dute, ordea, eibartarrek. Beste euskal taldeek bezala.]]>
<![CDATA[Momentuko lehia irabaztearen garrantzia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1957/029/001/2020-09-20/momentuko_lehia_irabaztearen_garrantzia.htm Sun, 20 Sep 2020 00:00:00 +0200 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1957/029/001/2020-09-20/momentuko_lehia_irabaztearen_garrantzia.htm
Denboraldi-aurre laburra izan dute Espainiako Lehen Mailan ari diren taldeek, eta horren eragina nabarmena da talde gehienen arlo fisikoan. Prestakuntza aldi motzak, batetik, eta futbolak berezko dituen lesioek, bestetik, areagotu egin dute arazo fisikoak dituzten jokalarien kopurua, eta horrek beste buruhauste bat gehitu die teknikariei.

Realaren kasua da hori. Txuri-urdinek min hartutako jokalarien zerrenda luzea dute, eta horrek aldatu egin ditu Imanol Alguacil prestatzailearen hasierako asmoak. Min hartzen azkena Igor Zubeldia izan da. Iragan asteazkenean izan zen, eta hilabete inguru egongo da zelaietatik urrun. Horrez gain, COVID-19ak berak jada itxialdira behartu ditu zenbait jokalari garrantzitsu, eta egoera horrek ez du berehalakoan geratzeko trazarik.

Horrenbestez, unean unekoari neurria hartu nahian ekingo dio Realak gaur iluntzean Real Madrilen aurka jokatuko duen neurketari. Bigarren jardunaldirako hamaikakoa errepikatu ezinik izango da Imanol, eta horrek adierazten du sasoiak zer gorabehera izango dituen.

Lehiaketa erritmoa da txuri-urdinek garai honetan duten beste kezka nagusia. Jokalarien etenek eragina izan dezakete taldearen jokoan, eta bizkorrago aritzea dute xede, zelaian azkar aritzea aldeko izango baita.

Alde horretatik, joan zen igandean eskas aritu zen Reala. Donostiarrek ez zuten lortu joko distiratsurik egiterik, eta, baleko puntua eskuratu bazuten ere, erritmo biziago baten beharra agerian geratu zen. Lerro arteko jokoan ere badute zer hobetua.

Silva, estreinaldiaren zain

Horretan trebea da David Silva, Gipuzkoarren fitxaketarik distiratsuenak gaur erakuts ditzake bere aritzeko moduaren lehendabiziko printzak elastiko txuri-urdina soinean duela. Koronabirusa gainditu eta gero, aste honetan hasi zen taldekideekin entrenatzen, eta deialdian dago: «Estu iritsiko da partida honetara, baina egin dituen lehen entrenamenduetan jada erakutsi digu nolako maila duen», nabarmendu zuen Imanolek.

Zubeldia, Illarramendi, Zubimendi eta Guridi min hartuta daudenez, baliteke Guevarak izatea txuri-urdinen jokoa gidatzeko aukera. Monreal osatu da, eta harrobiko Gonzalez Zarate eta Blasco gazteak ere hautatuen artean dira.

Bisitariak ere antzera

Lehen jardunaldiko berdinketaren ostean, bigarren neurketa izango du Realak gaur. Txuri-urdinek egoerak eragindako zenbait zalantza dituzte, baina Real Madril antzera dago. Ligako txapeldunak dira, etenaren osteko 11 partidetatik hamar irabazi eta bat berdinduta. Baina erabateko ziurgabetasuna dute oraingo sasoiari dagokionez. Zuriek oraindik ez dute ligako partidarik jokatu, aurreko sasoia talde gehienek baino beranduxeago amaitu zutelako, eta Donostian egingo dute estreinaldia. Baina Imanol ez da fio. «Belarriak tente etorriko dira, eta ziur nago aurreko sasoian txapeldun izatea ahalbidetu zien antzeko proposamen batekin etorriko direla».

Zinedine Zidaneren taldeak gaur hartu nahiko dio neurria txapelketari. Bisitariek ere zenbait jokalariren hutsunea dute. Marco Asensio, Militao, Lucas Vazquez eta Mariano min hartuta daude. Arazo fisikoak izan dituena baina Donostian izango dena Martin Odegaard da. Erdilari norvegiarrak denboraldi ikusgarria egin zuen Realarekin, baina gaur aurkari moduan itzuliko da Anoetara: «Arazoak izan ditu, baina osatu da. Hemen onenak daude, eta jokalari garrantzitsua izan daiteke guretzat. Asko hazi da», adierazi zuen atzo Zinedine Zidanek, Real Madrilen entrenatzaileak.

REALA-REAL MADRIL
Reala. Remiro; Aritz, Le Normand, Llorente, Aihen; Merino, Barrenetxea, Roberto; Portu, Oiartzabal, eta Isak.
Real Madril. Courtois, Carvajal, Varane, Ramos; Mendy; Kroos, Modric, Casemiro, Fede Valverde; Vinicius, eta Benzema.
Epailea. Martinez Munuera.
Ordua. 21:00 (La Liga).
Lekua. Anoeta (Ikuslerik gabe).]]>
<![CDATA[Zutabeak eraitsi nahian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1986/019/001/2020-09-19/zutabeak_eraitsi_nahian.htm Sat, 19 Sep 2020 00:00:00 +0200 Jon Ander De la Hoz https://www.berria.eus/paperekoa/1986/019/001/2020-09-19/zutabeak_eraitsi_nahian.htm
Gorritxoek liga hasiera onari eutsi nahi diote, bigarren garaipena eskuratu eta sailkapenaren goiko muturrean kokatzeko. Lehen jardunaldian aise nagusitu zen Cadizen zelaian (0-2), eta jokatzeko modu hori baliatu nahi du Getafe menderatzeko. Talde lehiakorra da Espainiakoa, deus oparitzen ez duten horietakoa; haien horman zirrikitu bat egin, eta hura eraitsi nahi du Osasunak.

Iragan denboraldian Europako postuen lehian aritu zen Getafe, eta oraingoan ere xede horrekin ekin dio ligari Jose Bordalasen taldeak. Hain justu, kontinente mailako txapelketan aritu da udan, eta horrek atzeratu egin die Espainiako Ligan debuta egiteko aldia. Urdinek Osasuna izango dute lehendabiziko aurkaria, txapelketari neurria hartu nahian.

Getaferen aurkako neurketari buruz mintzatu zen atzo Jagoba Arrasate, Taxoareko prentsa aretoan: «Irabazi genuen arren, Cadizen aurka baino partida hobeagoa egin beharko dugu, Getafen irabazteko aukera izan nahi badugu. Aurkariaren zelaian denbora gehiago egin beharko dugu, eta defentsan sendoagoak izan».

Berriatuko (Bizkaia) prestatzaileak zenbait jokalari berreskuratu ditu aste honetan. Ruben Garciaren kasua da; lehen jardunaldian golegile izan zen, baina min hartu zuen partidan. Azkenerako, deialdian sartzeko moduan da. Calleri ere bertan da. Enric Gallegok eta Asier Cordobak ere joka dezakete lehen aldiz. Dena den, nabarmendu zuen ez duela aldaketa asko egiteko asmorik hasierako hamaikakoan. Ligan Sadarretik urrun jokatutako azken bost partidetan lau garaipen lortu dituzte nafarrek, eta horri eutsi nahi diote.

Ondo hornitutako aurkaria

Getafek joan zen sasoian Europarekin izandako lotura berreskuratu nahi badu, xede hori are agerikoagoa da Vila-realen kasuan. Herrialde Katalanetako taldea jokalari sorta handia batu du bere taldera, Coquelin, Kubo, Parejo...— eta urrats bat aurrera egin nahi du denboraldi honetan. Eibarrek ez du kontrario makala izango aurrean, baina Jose Luis Mendilibarrek on egin nahi du lehen jardunaldian eskuratutako puntua, horien aurka hiru eskuratuta.

Bulegoan mugimendu astea izan du asteon EIbarrek -Kevin Rodrigues eta Yosinhori Muto ekarri ditu, utzita, eta biak deialdian dira gaur—, baina bien bitartean taldeak lanean segitu du Atxabalpen, eta landutakoa baliatu nahi dute Zeramikaren estadioan. Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak uste du bere taldea lan ona egiteko gai izan daitekeela: «Horretarako funtsezkoa izango da lehen minutuetan golik ez jasotzea, haiek urduri jar daitezkeelako partida aurrera joan ahala. Bestalde, baloiarekin gauzak argiago izan behar ditugu».

Eibar kamuts aritu zen erasoan joan zen larunbatean Celtaren aurka jokatutako partidan (0-0), eta arlo hori hobetzea ezinbestekoa du Vila-real mendean hartzeko. Erasora egiten duen taldea da Castellokoa, eta atzealdean utz ditzakeen hutsuneak baliatzea izango du emaitza positiboa eskuratzeko gakoa. Bere taldeak aukera oro baliatu behar duela uste du.

Kevin Rodriguesek estreinaldia egin dezake. Aldiz, Pervis Estupiñan Osasunako jokalari ohiak lehen aldiz jantz dezake Vila-realen elastikoa. Ezker hegalekoak aste honetan sinatu du zazpi urterako, eta Unai Emeryren esanetara da jada. Hondarribiarrak bi jokalari nagusi faltako ditu gaur: Ruben Peña eta Alberto Moreno.]]>