<![CDATA[Jon Fernandez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 11 Dec 2019 06:29:34 +0100 hourly 1 <![CDATA[Jon Fernandez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Greziako 'normaltasun' berria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2019-08-31/greziako_normaltasun_berria.htm Sat, 31 Aug 2019 00:00:00 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2019-08-31/greziako_normaltasun_berria.htm corralito-a desegitearen domina. Normaltasunera bueltatzea hitzeman du Mitsotakisek, baina 2015eko ekainetik asko aldatu da Greziaren normaltasuna, nahiz eta herritarrek berriz ere askatasun osoa izan euren aurrezkiak nahieran erabiltzeko.

Preseski, normaltasunetik oso urrun zegoen Grezia 2015eko ekainean. Eurogunearen une kritikoenaren protagonista izan zen herrialdea: sekula ikusi gabeko beso borroka gogorra egin zuten Atenasek eta Bruselak —ordura arte inoiz ere ez zen benetan planteatu euroa hautsi zitekeenik—, eta Europak irabazi zuen.

'Grexit'-aren garaian

Syrizaren gobernuak ez zuen onartu nahi troikak mahai gainean jarritako hirugarren austeritate erreskatea, baina Greziaren finantzak hari batean zeuden. Zirt edo zart egin behar zuen, eta Alexis Tsiprasen gobernuak erreferendum batera deitu zuen erreskatea bai ala ez galdetzeko. Hein batean, euroa bai ala ez bilakatu zen galdeketa, Alemaniak ere lehen aldiz posibletzat jo baitzuen Grezia eurotik ateratzea.

Gainera, erlojuaren kontrako beso borroka bat izan zen: 2015eko ekainarekin amaitzekoa zen bigarren erreskatea, Atenasek 1.600 milioi euro bueltatu behar zizkion NDF Nazioarteko Diru Funtsari hilabetea amaitzerako, eta 6.700 milioi euro EBZri uda amaitzerako.

Greziak ez zeukan diru hori, banka likidezia maila oso larrian zeukalako, kapital ihes etengabean 2014ko udazkenetik —kapital ihesa 30.000 milioi eurotik gorakoa zen 2015eko udaberrirako—, eta EBZren larrialdiko likidezia lerroak mantentzen zuen bizirik.

Erreferenduma uztailaren 5ean zen egitekoa, eta oso posible zen herritar eta konpainia askok, grexit-aren beldur, kolpean diru asko ateratzea atzerrira bidaltzeko galdeketa baino lehen. Kapital ihes masiboa eragozteko ezarri zuen Atenasko gobernuak kapital kontrola, galdeketa baino lehen banka gehiago ez hondoratzeko. Erabaki zaila zen, ordura arte eurogunean bakarrik Zipren ezarri baitzen corralito-a, 2013an, eta gertaera hark eurogune osoan eragin zuen izu larria.

Greziako corralito-ak hiru aste iraun zuen: bankuak itxita egon ziren ekainaren 29tik uztailaren 20ra. Pertsona bakoitzak egunean 60 euro bakarrik atera zitzakeen kutxa automatikoetatik. Burtsa ere itxita egon zen hilabetez.

Arnasa enpresentzat

Erreferendumean ezetzak irabazi zuen, baina Tsiprasek bira kopernikarra eman zuen: bozetara deitu zuen, berriro irabazi, eta hirugarren erreskatea onartu zuen, austeritatearen faktura eta guzti.

Hiru aste iraun zuen corralito-ak, baina lau urte iraun dute, era batera edo bestera, kapital kontrolek gaur arte. Gobernua pausoz pauso joan da ezabatuz kontrolak: esate baterako, kutxa automatikoetan dirua ateratzeko mugak 2018ko urrian ezabatu zituen erabat.

Baina gaur arte indarrean jarraitu dute lau kontrolek. Greziako enpresek ezin izan diete atzerriko bezeroei egunean 100.000 euro baino gehiago ordaindu; greziarrek ezin izan dute atzerrirako bidaietan 10.000 eurotik gora eraman eskudirutan; herritarrek ezin izan dute atzerrira 4.000 eurotik gora bidali bi hilean behin; eta debekatuta zeukaten atzerrira ordainketak egitea bitxiak, artelanak, material pornografikoak eta zorizko jokoak pagatzeko.

Azken kontrolok ezabatzea arnasa da enpresen nazioarteko jarduera normalizatzeko eta aurrezkiak dituzten herritarren egunerokoa arintzeko. Nazioarteko inbertsioak erakartzea da gobernuaren azken helburua, hazkunde ekonomikoa sustatzeko.

Datu makroekonomikoen hobekuntza ekarri dute Tsiprasen gobernuaren murrizketek eta erreformek, baina aldagai asko dira corralito eta krisi aurrean baino okerragoak. Besteak beste, estatuak azpiegitura gako dezente pribatizatu behar izan ditu —Pireoko portua eta hainbat aireportu, esate baterako—; zor publikoa 2015ean baino ia 23.000 milioi euro handiagoa da —334.571 milioi euro guztira, BPGaren %181—; eta hiru herritarretik bat (%35) pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan dago. Horra hor normaltasun berria.]]>
<![CDATA[26 urteko langile bat hil da Lezon]]> https://www.berria.eus/albisteak/170531/26_urteko_langile_bat_hil_da_lezon.htm Fri, 30 Aug 2019 15:34:55 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/albisteak/170531/26_urteko_langile_bat_hil_da_lezon.htm <![CDATA[Gerra komertzialak ia %2 apaldu du G20ko kideen kanpo merkataritza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/009/001/2019-08-30/gerra_komertzialak_ia_2_apaldu_du_g20ko_kideen_kanpo_merkataritza.htm Fri, 30 Aug 2019 00:00:00 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1877/009/001/2019-08-30/gerra_komertzialak_ia_2_apaldu_du_g20ko_kideen_kanpo_merkataritza.htm
Merkataritza gerraren bi protagonistek igarri dituzte kalteak, baina ez dira bakarrak. Txinaren nazioarteko salmentak %5,3 jaitsi dira bigarren hiruhilekoan,eta AEBetakoak, %1,1. Oraintxe hasi dira jaisten esportazioak bi potentzietan, lehen hiruhilekoan igo egin baitzituzten, OCDEren ustez, hain zuzen ere merkataritza gerrarako prestatzeko.

Baina, tartean egon arren, Europako ekonomia ere ari da igartzen esportazioen galga: esportazioak %1,2 apaldu dira bigarren hiruhilekoan, eta inportazioak, %2,3. Eta makalaldi handiena Alemaniak bizi du, Europako motor ekonomikoak, hain zuzen ere ekonomia industrializatuena eta esportatzaileena daukalako eta Donald Trumpen gobernuak mehatxupean daukalako Europako altzairua eta autogintza.

Alemaniako esportazioek %3 egin dute behera, eta inportazioek, %1,7. Jaitsiera leunagoa izan du Frantziak —%0,3 gutxitu ditu esportazioak, eta %0,7 inportazioak—; Italiak eutsi egin die esportazioei, %0,1 handituta, eta %0,6 gutxitu ditu inportazioak.

Eurogunean denak daude Alemaniara begira, haren moteltzeak diru batasuneko ekonomian eragin dezakeen ahulaldiaren beldur. Europako ekonomiarik handiena atzeraldiaren amildegira gerturatzen ari da, %0,1 uzkurtu baita haren BPG barne produktu gordina aurtengo bigarren hiruhilekoan. Moteltzeak dagoeneko badu eragina herrialdeko lan merkatuan: langabe kopuruak gora egin du lau hilabetez jarraian; abuztuan bakarrik, 4.000 langabe gehiago zenbatu zituen Enplegu Agentzia Federalak. Hala ere, Alemaniaren langabezia tasa EBko bigarren apalena da, %3,1ekoa, soilik Txekiar Errepublikaren atzetik (%1,9).

Zigorrak eta elkarrizketak

Italiako esportazioen igoera ñimiñoa kenduta, ez dago kanpo merkataritza hobetu duen EBko beste herrialderik G20an. Aurtengo bigarren hiruhilekoan kanpo merkataritza indartu duten herrialdeak lau dira, Italiaz aparte: Kanada (%6,4), Australia (%6,3), Mexiko (%2,4) eta Japonia (%0,2).

Washingtonen eta Pekinen arteko tentsioak, gainera, ez du baretzeko itxurarik, Txinako Merkataritza Ministerioko bozeramaile Gao Fengoek atzo esan arren «elkarrizketaren alde» egiten duela eta ez duela errepresalia gehiagorekin erantzungo. Dagoeneko jarri dizkiote elkarri nahikoa zigor bi potentziek udazkenean nazioarteko merkataritza are gehiago estutzeko.

AEBek gaur zortzi iragarri zuten Txinako produktu batzuei muga zergak %25etik %30era igoko dizkietela urriaren 1etik aurrera, 250.000 milioi dolarren balioarekin; halaber, datorren igandetik aurrera tarifak, %10etik %15era igoko dizkiete beste hainbat produkturi (300.000 milioi dolar).

Kolpe horri beste muga zerga batzuen igoerarekin erantzun zien Pekinek: %5etik %10era igoko dizkie AEBetako produktu batzuei, 75.000 milioi dolarren balioarekin.

Zigor horiek guztiak mahai gainean jarri eta gero, irailean elkarrekin negoziatzen jarraitzeko asmotan direla adierazi dute bi aldeek. Gerra komertzialaren hasieratik ari dira berbetan, baina egoera okertu baino ez da egin harrezkero. Europa, bitartean, beldur da Txinak 2020rako indarrean nahi duen SCSC Kreditu Sozial Korporatiboen Sistemarekin, uste baitu Txinako merkatuaren ateak itxi daitezkeela Europako enpresa batzuentzat. Merkaturako sarbidea soilik «enpresa fidagarriei» emateko puntu bidezko sistema bat da CSCS.]]>
<![CDATA[Hegoaldeko batez besteko pentsioa 1.215 eurokoa da, urtebetean %3,7 igota]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/009/001/2019-08-28/hegoaldeko_batez_besteko_pentsioa_1215_eurokoa_da_urtebetean_37_igota.htm Wed, 28 Aug 2019 00:00:00 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1891/009/001/2019-08-28/hegoaldeko_batez_besteko_pentsioa_1215_eurokoa_da_urtebetean_37_igota.htm
Igoera horrek bi azalpen ditu: demografikoa eta ekonomikoa. Alde batetik, baby boom deitutako belaunaldia, 1958 eta 1977 bitartean jaiotakoa, erretiroa hartzen hasi da; bestetik, belaunaldi horrek aurrekoak baino soldata hobea izanda hartu du erretiroa, kotizazio maila handiagoarekin, pentsio handiagoak izateko eskubidearekin.

Horrek handitu egin du, era berean, pentsioen ordainketara bideratutako diru kopurua. Gizarte Segurantzak abuztuaren 1ean 846,3 milioi euro erabili zituen Hego Euskal Herriko pentsioak ordaintzeko, iazko abuztuan baino ia 41 milioi euro gehiago.

Bereziki azken urtean hasi da igartzen kotizazio handiko langileen erretiro gero eta ugariagoa. Gainera, 2018ko udan Espainiako Gobernuak pentsioak KPIaren arabera gaurkotu zituenez, batez besteko pentsioaren igoera %5,8koa izan zen 2018ko urtarriletik 2019kora bitartean; 2004tik ez da horrelako igoerarik izan.

Batez besteko pentsioaren igoera are deigarriagoa da mende hasieratik egindako bilakaerari erreparatuz gero: bikoiztu egin da 2000. urtetik, 574 eurotik 1.205era. Dena dela, kontuan izan behar da, kotizazioen igoeraz gain, azken hemeretzi urteetan KPIa %48,5 garestitu dela.

Nolanahi ere, batez besteko pentsioa goraka joateak ez du esan nahi egoera onuragarria denik pentsiodun guztientzat. Oraindik orain, dozenaka milaka batzuek hilean 1.080 eurotik beherako pentsioa jasotzen dute: 165.135 alargun pentsio daude, eta 852 eurokoa da batez bestekoa; zurtz pentsioa, berriz, 19.872 pertsonak jasotzen dute, eta 470 eurokoa da batez bestekoa. Erretiro pentsioa, berriz, 454.950 pertsonak dute, eta batez bestekoa 1.380,5 eurokoa da.]]>
<![CDATA[«Kofradiek izan beharko lukete arrain kuoten jabeak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1864/010/001/2019-08-13/kofradiek_izan_beharko_lukete_arrain_kuoten_jabeak.htm Tue, 13 Aug 2019 00:00:00 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1864/010/001/2019-08-13/kofradiek_izan_beharko_lukete_arrain_kuoten_jabeak.htm Motxo arrantzontzia, inguratze sarea erabiltzen zuena, Deba eta Zumaia arteko geoparkeko haitzetan trabatuta. 2010eko azaroa zen, eta Ondarroa 12 Milia elkarteak orduantxe egin zuen lehen agerraldi publikoa. «Hor atera ginen, sortu berritan, lehenengo aldiz pankartarekin», gogora ekarri du Nagore Zaldua biologoak (Donostia, 1974), Ondarroa 12 Milia elkarteko bozeramaileak.

Itsasoaz eta arrantzaz arduratutako euskal kostaldeko hainbat pertsonak sortu zuten elkartea. «Ikusten genuen arrantza gain behera zihoala, eta itsas ekosistema ere bai». Eta egoera ez da hobetu harrezkero, elkarteko kideen iritziz.

Eusko Jaurlaritzak uztailean gaurkotu zituen arrantza sektoreko datuak, eta azken hiru hamarkadetako bilakaerari erreparatuz gero, joera deigarriak berretsi ziren: Bizkaian eta Gipuzkoan arrantzontzi kopurua %73 apaldu da 1985etik —748tik 200era—, eta marinel kopurua, %72 —7.950etik 2.224ra—; aldi berean, baxuran porturatutako harrapaketak %32 gehitu dira, eta porturatutakoaren balioa %44 handitu da.

Datuak mahai gainean izanda, zer interpretazio egiten duzue?

Jaurlaritzak, datuak ematerakoan, kanpoko arrantzontziek gure portuetako enkanteetan saldutakoa ere zenbatzen du. Baina bertoko ontzidia asko murriztu da, eta porturatzeen zenbakiak ez du islatzen euskal ontzidiaren harrapaketen eta salmenten tamaina.

Sorreratik da zuen eskaria: kostaldeko lehen hamabi milietako eremua babestea. Zergatik?

Itsas erreserbak behar ditugu gure kalak defendatzeko. Gure kalak indartzen hasiko balira eta ekosistema berriro bizkortuko balitz, uste dugu egoera aldatu egingo litzatekeela artisau arrantzarentzat. Beste herrialde batzuetan egin dute, arrantzale artisau txikiek beraiek bultzatuta, eta ikusi dute onuragarria dela: esaterako, Balearretan. Erreserba eremuarekin, oso prezio onean salduko lukete arraina, eta ez orain bezala, oso merke. Jaurlaritzak badu aukera Espainiako Gobernuari itsas erreserba izendatzeko eskatzeko. Orain asko hitz egiten da akuikulturaz: bada, hori piszifaktoria natural eta erraldoi moduko bat izango litzateke.

Halaber, arrain kuoten pribatizazioa salatzen du Ondarroa 12 Miliak. Zer esan nahi duzue?

Itsasontziaren jabeak bereganatzen du arraina harrapatzeko baimena eta harrapaketa kuota. Baimen eta kuota hori saltzen badio beste norbaiti, beste erkidego batera, euskal arrantza sektorea kuota hori gabe geratzen da.

Zein litzateke soluzioa?

Kofradia bakoitza izatea arrain kuoten jabea, eta kofradiak kudeatzea kuotak. Bestela, kromo salmenta bat da.

Zer pauso eman beharko lirateke hori lortzeko?

Jaurlaritzak esku hartu beharko luke, eta arrantzaleek beraiek ere bai. Hori bai, kuotak kofradiek kudeatuz gero ere, horren gaineko kontrol zorrotz bat jarri beharko luke administrazioak.

Artisau arrantza defendatzen duzue, baina zer da zehazki artisau arrantza?

Europako administrazio guztiek oso argi daukate artisau arrantza defendatu behar dela, baina bakoitzak bere erara definitzen du. Guretzat ardatz hauek definitzen dute arrantza artisaua: egunekoa izatea, tamaina txikiko ontziak erabiltzea, arrantzale gutxi, eta tresna xumeak erabiltzea.

Zeintzuk dira teknika xumeak?

Asko dira. Adibidez: mailasareak edo sare zuzenak; amu aparailuak; eta otarreak edo nasak. Guretzat, artisau arrantzatik kanpo utzi behar genituzke inguraketa sarea darabilten itsasontziak. Horiek hamabi miliatik kanpora arrantzatu beharko lukete. Baina inor ez da ausartzen artisau arrantzaren baldintza zehatzak jartzera eta zerrenda bat egitera.

Zer onura ekarriko luke bereizketa zehatzagoak?

Talde moduan jarduteko aukera emango lioke azpisektore txiki bati: 70-80 ontzi dira Bizkai eta Gipuzkoako kostaldean, batez beste bi-hiru arrantzalekoak. Inguraketakoek hamabi miliatik kanpora arrantzatuko balute, erreserban artisau arrantzak izango luke aukera, eta eremu hori, espezie askok erruteko erabiltzen dutena, biziberritu egingo litzateke; hala, ekosistema berpiztu eta biodibertsitatea handituko litzateke.

Badago beste arazo bat portuetan: errelebo falta. Zergatik?

Alde batetik, itsasoa lan gogorra delako, eta, bestetik, transmisio faltagatik. Eta, gainera, ez da lagundu artisau arrantza, hain zuzen ere norbere bizitza eta lana kontziliatzeko arrantza sistemarik egokiena izan daitekeena. Baina, hala ere, jendeak ez du ikusten aukera ekonomiko handirik artisau arrantzan.

Lan baldintzak ere badira beste galga bat, ezta?

Hori da: ez dago lan hitzarmenik, ez dago gutxieneko soldatarik...

Etiketatu berezi bat ere eskatzen duzue artisau arrantzako produktuak bereizteko.

Arrantzaleei prezio duinagoa pagatzea ekarriko luke, produktuaren eta arrantza motaren kalitatea bermatuko lukeelako.

Azken hiru hamarkadetan gutxitu eta kontzentratu egin dira arrantza portuak, eta ugaritu, berriz, kirol portuak.

Europak murriztu egin nahi izan du ontzidia, ados, baina horrek zer onura ekarri digu Euskal Herrira? Nik turismoa ikusten dut portuetan, arrantza turismoa. Eta, artisau arrantza galduta, arrantza eta ekonomia baino askoz gehiago galtzen da: galera kulturala ere bada. Harrigarria da euskal kostaldean zenbat kirol portu egin diren, eta nolako gentrifikazioa dagoen bereziki kostaldean.

Artisau arrantzarentzat intrusismoa al da kirol arrantza?

Gure ustez, bai. Horregatik, administrazioak oso ondo kontrolatu behar du kirol arrantza.

Baduzue harremanik arrantzale artisauekin? Zenbaterainoko kontzientziazioa du azpisektore horrek?

Badago jende kontzientziatua eta kontzientziaziorik gabekoa, baina arazoa azpisektore osoak dauka. Jaso dituzte diru laguntza batzuk geldialdietarako, eta beharrezkoak dira, baina askoz beharrezkoagoa da kostaldea babestea, bertan lor ditzaten etekinak. Gu haiek babesteko sortutako elkarte bat gara, eta haiekin harremanetan jarrita gaude, baina oraindik lanean hasi gabe. Asmo hori daukagu.]]>
<![CDATA[Uztaileko enplegu sorrera ez da gai izan 'hezkuntza efektua' saihesteko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2019-08-03/uztaileko_enplegu_sorrera_ez_da_gai_izan_hezkuntza_efektua_saihesteko.htm Sat, 03 Aug 2019 00:00:00 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2019-08-03/uztaileko_enplegu_sorrera_ez_da_gai_izan_hezkuntza_efektua_saihesteko.htm
Uztaila hilabete txarra zen langabeziarentzat krisiaren aurreko urteetan, baina, 2009az geroztik, langabe kopurua jaitsi egin izan da zazpigarren hilabetean, udako aldi baterako enpleguari lotutako kontratazioei esker. Iaz arte. Hamar urtean lehenengo aldiz, iazko uztailean langabe kopurua igo egin zen, krisi aurreko ohiko joera berreskuratuz. Bai iazko kasuan, bai aurtengoan, pisu handia du zerbitzuen sektoreko enplegu galerak, eta bereziki irakaskuntzaren arlokoak.

Iazko uztailean eta aurtengoan, enplegu sorrera ez da gai izan hezkuntza efektua delakoari buelta emateko. Ekainarekin, irakasle askori kontratua amaitzen zaie behin-behineko, eta ez diete kontratu berririk egiten irailean edo urrian ikasturtea hasi arte. Uztailean, sektore guztietan gutxitu da enplegua, baina zerbitzuen sektorean zenbatu dituzte langabe gehien, eta alde handiarekin gainera: ekainean baino 2.548 langabe gehiago zeuden zerbitzuetan.

Urtaroaren ajeak

Nafarroako jarduneko gobernuak, hain zuzen ere, «txartzat» jo ditu uztaileko langabeziaren datuak, baina nabarmendu du «urtaroari lotutako arrazoiek» eragin dutela igoera, «langabeziaren igoeraren zati handi bat ikasturtea bukatu duen hezkuntza sektoreari baitagokio».

Bai Nafarroako Gobernuak bai Eusko Jaurlaritzak eskatu dute uztaileko datua modu isolatuan ez hartzeko, eta urte arteko beherako joeran jarri dute begirada: hilabete arteko langabezia lau lurraldeetan igo bada ere, urte artekoa lauretan jaitsi da. Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Enplegu sailburuak adierazi du beherako joera hori indartzeko lan egin behar dela, dagoeneko %10etik behera dagoen tasa gehiago apaltzeko —EAEn %8,6koa da tasa INEren arabera, eta %9,6koa Eustaten arabera—.

Bestelako irakurketa egin dute sindikatuek. LABek gogora ekarri du langabeziaren igoerak bereziki emakumeak zigortu dituela, eta uztailaren amaieran andrazkoak zirela hamar langabetik ia sei (%58,5). Gainera, langabe erdiak baino gehiago 45 urtetik gorakoak ziren (%50,5). «Hain zuzen ere, enplegurako sarbide txarrena duen adina dute langabe gehienek: 45 urtetik gora», ohartarazi du sindikatu abertzaleak.

LABek adierazi du inoiz baino beharrezkoagoa dela ekintza sindikala indartzea eta «erantzun sindikal eta soziala orokortzea»: «Instituzio publikoen enplegu planak ez dira gauza egoera aldatzeko; areago, ematen du instituzioek datu estatistikoak eman besterik ez dutela egiten, prekaritatearen notarioak balira bezala». Halaber, UGTk ere esan du «oso kezkatuta» dagoela Nafarroako datu txarrekin, «ekonomiaren moteltzea erakutsi dezaketelako zenbakiok».

Nolanahi ere, Gizarte Segurantzak 27.155 afiliatu irabazi ditu iazko uztailetik: hilabete horretan izandako urte arteko bigarren daturik onena da 2007tik —datu onena iazko uztailekoa izan zen, 27.783 afiliatu gehiago izan baitziren—. Hori bai, ekainean iaz baino %7,7 kontratu gehiago sinatu bazituzten ere —ekainekoak dira azken datuak—, hamar kontratutik bederatzi baino gehiago aldi baterakoak izan ziren (%93,3).]]>
<![CDATA[Siemens Gamesak bikoiztu egin ditu irabazi garbiak]]> https://www.berria.eus/albisteak/169469/siemens_gamesak_bikoiztu_egin_ditu_irabazi_garbiak.htm Tue, 30 Jul 2019 12:25:21 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/albisteak/169469/siemens_gamesak_bikoiztu_egin_ditu_irabazi_garbiak.htm <![CDATA[Alemaniako Justiziak konstituzionaltzat jo du EBko banku batasuna]]> https://www.berria.eus/albisteak/169471/alemaniako_justiziak_konstituzionaltzat_jo_du_ebko_banku_batasuna.htm Tue, 30 Jul 2019 12:22:51 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/albisteak/169471/alemaniako_justiziak_konstituzionaltzat_jo_du_ebko_banku_batasuna.htm <![CDATA[Ohitura zaharren morrontza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1910/010/001/2019-07-30/ohitura_zaharren_morrontza.htm Tue, 30 Jul 2019 00:00:00 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1910/010/001/2019-07-30/ohitura_zaharren_morrontza.htm
Mundua asko aldatu da 1944tik, ekonomikoki eta politikoki. Eta herrialde eta GKE gobernuz kanpoko erakunde askok kritikatzen dute, alde batetik, bi erakundeok jokatzen duten rola, eta, bestetik, AEBek eta Europako Batasunak gehiegizko presentzia dutela NDFn eta MBn, eta horietako buruak hautatzeko prozedura ez dela ez gardena, ez demokratikoa.

Frantzia gidari

NDFk, hain zuzen, atzo abiatu zuen Lagarderen ordezkoa aukeratzeko prozesua, eta irailaren 6ra arte dago aukera hautagaiak aurkezteko. Lagarde EBZ Europako Banku Zentraleko hautagai bakarra da, eta irailaren 12an utziko du, behin betiko, NDF. Erakundeak nabarmendu du prozesu «irekia» izango dela, eta «merituan eta gardentasunean» oinarrituko dela. NDFko buru berriak urriaren 4an hartuko du kargua.

Dagoeneko, Frantziako Gobernuak aitortu du badagoela hautagai nagusien zerrenda ofizial bat, bost izenez osatutakoa, —eskumako zutabean daude bostak—, eta denak dira, nola ez, europarrak. EB Europako Batasuneko estatu nagusiek erabaki dute hautagai bakarra adostu eta aurkeztuko dutela Washingtonen NDFrako, eta Frantziak bere gain hartu du EBko kideen arteko kontsentsua bilatzeko lana, uko egin baitio hautagai frantziar bat aurkezteari; nahikoa du EBZn Lagarde jarrita.

Abuztuko G7koen goi bileraren harira Parisen uztailaren 18an EBko finantza ministroek egindako bileran hasi ziren hautagaiak mahai gainean jartzen. EBren hautagaia aukeratzeko, bi baldintza adostu ziren: aditua izatea gai ekonomikoetan, baina, aldi berean, politikaren esparruan ere iaioa izatea. Beraz, soslai politikoa ari dira bilatzen, Lagarderenaren antzekoa.

NDFren zuzendaritzan bakarrik ez, aurten erreleboa egon da MBrenean ere. Jim Yong Kim MBko presidenteak dimititu egin zuen, urtarrilaren 7an —2012tik zegoen karguan—, agintaldia amaitu baino hiru urte eta erdi lehenago. Haren hutsunea betetzeko, Georgievak hartu zuen kargua behin-behinean, Etxe Zuriak hautagai estatubatuar bat aurkeztu bitartean. Donald Trumpek gizonezko bat aukeratu zuen, David Malpass, eta hura da MBko buru apirilaren 9az geroztik. Ohitura zaharrak bizi-bizi daude.

Bi erakundeen legitimitatea ezbaian jarri izan dute garabideko herrialdeek, baita erakunde alternatiboak sortu ere: BRICS eta Asiako Inbertsio Bankua, adibidez. Besteak beste, Keynes ekonomista britainiarrak sortutako MBk eta NDFk helburuak ere aldatu dituzte 75 urteko bidean. Depresio Handiaren eta Bigarren Mundu gerrako triskantzak eta gero, nazioarteko diru eta finantza politikak euren erara ordenatzeko eta kontrolatzeko sortu zituzten.

Orain, merkatu askearen eta globalizazio basatienaren predikatzaile eta betearazleak dira bi erakundeak. Baina, hara paradoxa, NDFk aldaketa handiak ditu etxe barruan ere: Bretton Woodseko anfitrioia da orain protekzionismoaren defendatzailerik sutsuena.]]>
<![CDATA[Egun bat gutxiago]]> https://www.berria.eus/albisteak/169257/egun_bat_gutxiago.htm Sun, 28 Jul 2019 09:46:20 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/albisteak/169257/egun_bat_gutxiago.htm Gipuzkoako komisarietako eta epaitegietako garbitzaileek egunero esaten zioten elkarri, akuilu eta makulu moduan: «Egun bat gutxiago». Akuilu, erresistentziarako eta borrokarako; makulu, elkarren animoei eusteko. 281 egun egin zituzten greba mugagabean, akordioa lortu arte. Beste bi sektore feminizatutan ere greban daude oraindik: Bizkaiko etxez etxeko laguntzaileak eta Gipuzkoako zahar etxeetako zaintzaileak. Funtsean, borroka bakarra da, BERRIAk hiru ahotsetara jaso badu ere.]]> Ama, greba puta hori bukatu da», esan zion alabak Olatz Iruretagoienari greba amaitu zuten egunean, joan den ekainaren 26an. Greba hasi eta bederatzi hilabetera, 281 egunera. Aho-mihietan erabili zuen izendapen hori etxean denbora horretan guztian: «greba puta» gora, «greba puta» behera. «Greba etxera eramaten duzu; nik alabatxoekin igartzen nuen. Nahikoa zen haiek edozein tontakeria esatea edo egitea, eta segituan egiten nuen salto», aitortu du.

Orain, behin akordioa lortuta eta greba amaituta, lasaiago bizi da, baina oraindik ere normaltasunera erabat ohitu gabe. «43 urtean inoiz pankarta baten atzean egon gabe, eta, gero, bederatzi hilabetez egunero pankartarekin!». Animo hitzak baino ez ditu oraindik greban jarraitzen duten bi solaskideentzat, Aitziber Aranberrirentzat eta Begoña Nuñezentzat. «'Egun bat gutxiago', esaten genion guk elkarri egunero», hauspotu ditu.

BERRIAk Donostiako Bulebarrean elkartu ditu hirurak, azkenaldian hainbat emakume langileren erresistentziaren eta borrokaren ikur bihurtu den bulebarrean, Woddy Allenek beretzat ordu batzuez zigilatu bezperan.

Erabakia

Zelan hartzen da horrelako borroka bat hasteko erabakia?

IRURETAGOIENA: Duela bi urte puntu-puntuan egon ginen greba bat egiteko, baina jendeak beldurra zeukan, eta atzera egin zuen. Enpresarekin negoziatzen jarraitu zuten, baina ezinezkoa zen, eta, azkenean, iazko irailean erabaki genuen greba egitea. Hasieran, nik uste nuen hilabete edo hilabete eta erdi baino gehiago ez zutela aguantatuko, ze komisarietan, adibidez, urtean 365 egunez 24 orduz dago norbait lanean.

Ez zenuten borroka luzerik espero?

I.: Ez, ez, ez. Urriaren erdialdean, epaitegietako garbitzaileetako kide bati entzun nion: «Buf, aurten turroia kanpoan jango dugu». Eta esan nuen: «Hori erotuta dago». Baina greba luzatzen da haiek ez dutelako negoziatu nahi. Erresistentzia kutxari botatzen diote errua, esaten dute ELAk luzatu egiten dituela grebak... Ez, ez. Erabakia geuk hartzen dugu: sindikatuak babesa ematen du, baina erabaki, geuk.
Zuek ere argi zeneukaten lanuztea egin behar zenutela?

ARANBERRI:Nik argi neukan: guk ez geneukan laneko hitzarmenik 2017tik. Egin zituzten bilerak, eta patronalek ez zuten inolako erantzunik eman. Greba hastea erabaki genuen. Ia hamahiru urte daramatzat zahar etxeetan lanean, eta hirugarren greba dut hau. Are gehiago, lanean hasi nintzenean greba betean hasi nintzen. Gogoan dut lanera joan nintzen lehen egunean etorri zitzaizkidala esplikatzera greban zeudela, eta enpresa grebalariak ordezkatu nahian zebilela. «Jakin nahi dugu ea nor ordezkatzera zatozen», galdetu zidaten, eta ni zur eta lur.

Grebalariak ordezkatzeko kontratatu zintuzten?

A.: Ez, baja bat ordezkatu nuen, eta gero oporrak betetzen hasi nintzen. Banekien nor ordezkatzen nuen, ez grebalariak.

Beldurra eta xantaia

Beldur ugari sortzen dira greba egiteko erabakia zalantzan jar dezaketenak?

A.: Oraingoan ez dut beldurrik izan greba hasteko, baina lehenengo urteetan izan nuen. Lanpostu bat da, eta grebak inplikazio pertsonal handia eskatzen du. Baina ikasi dut zerbait lortzeko borrokatu egin behar duzula. Ez dizute ezer ematen. Olatzek esan du: beraiek luzatzen dituzte grebak. Borroka, borroka eta borroka egin behar duzu zerbait lortzeko.

Gipuzkoako zahar etxeek eta patronalek lortu zenuten itunerako oinarria, baina ez zuen aurrera egin.

A.: Diputazioak esan zuen sindikatuak eta patronalak ituna lortuz gero dirua jarriko zuela, baina ez zuten pentsatzen akordioa lortuko zutenik, eta akordio ona: soldata igoerez gain, langile kopuruaren igoera %30ekoa zen. Abenduan lortu zuten ituna, baina diputazioak ez zuen dirurik jarri. Esku-eskuan ikusi genuen, baina... Halere, momentuko esperantza kendu arren, haiek ematen dizute segitzeko indarra. Emakume grebalariak


Indarra eman?

A.: Entzun behar izan dugu Lares patronalekoa Batzar Nagusietan esaten lan honek beti izan beharko duela emakumeen lan bat...

I.: Berdintasun zoragarria.

A.: ... eta gizonezkoei ez zaiela axola emakumeek garbitzea, baina emakumeei ez zaiela gustatzen gizonek garbitzea. Hori entzun, eta sekulako amorruak hartzen zaitu, eta zeure buruari esaten diozu: «Hemen eutsiko dut amaierara arte».

NUÑEZ: Edozelan ere, zaila da erabakitzea, ze, gainera, xantaia egiten dizute, jende zaharra zaintzen duzulako. Baina, azkenean, patronalak bultzatzen zaitu grebara. Gurea, gainera, zailagoa da, ze enpresak dio ezin dutela ezer negoziatu, orduko prezioa udalak ezartzen duelako. Patronalari ere komeni zaio gu izatea administraziora doazenak kontu eske, azkenean administrazioa baita zerbitzuaren erantzulea. Udalari gustatzen zaio esatea Q kalitatea daukatela, baina, beharbada, ez dituzte galdera egokiak egiten.

A.: Eta ez dizkiote galderak egiten egin beharrekoei, ezta?

N.: Ez dira arduratzen nola gauden lan prebentzioen arloan. Etxeetan egiten dugu lan, oso zaila da: pertsonak mugitzen ditugu inolako laguntza barik, pertsonak garbitzen ditugu... dena norberak bakarrik. Nekez ikusten da garabirik etxeetan. Esango didazu zelan gauden langileok, ordu bakoitzean lau mugimendu egiten ohetik gurpil aulkira, handik ohera, berriro aulkira, eta gero ohera.

Etxez etxeko laguntzaileak 1.500 inguru zarete Bizkaian.

N.: Eta patronalak orain esaten du ezin duela negoziatu, absentismo handia dagoelako, eta ez dakitela zergatik den hain handia... Neuk esango dizut zergatik: ez daukagulako prebentzio neurririk, geuk bakarrik egin behar diogulako aurre lanari. Eta jende nagusiarekin eta mendekotasunen bat daukatenekin lan egiteak ez du eskatzen bakarrik indar fisikoa, baita emozionala ere.

Pertsonen zaintza tartean izanda, zailagoa da greba egiteko erabakiari eustea?

A.: Bai, ze pertsona horiei ere zuzenean eragiten die. Lotura emozional bat daukagu, eta kostatzen da, baina ez dago beste aukerarik.

Patronalak eta administrazioak xantaia egiteko erabiltzen ditu pazienteak?

A.: Jakina. Emakumeak gara: «maitasuna ematea» gure lana da. Guk izan behar dugu ulerkorrak... baina, halako batean, esaten duzu: ez, ez. Gainera, gure kasuan, enpresek dirutxoa poltsikoratzen dute, eta ez gutxi.

N.: Zure kasuan, eta nirean. Jaurlaritzak aurreko batean esan zuen ez zuela sinesten ez dutela dirurik irabazten gero kontratazioetara aurkezten badira: galerak badauzkazu, ez zara aurkezten konkurtsora.

A.: Nire enpresa multinazionala da: hainbat herrialdetan dago. Dirua irabazten dute, seguru.

I.: Bestela ez lirateke aurkeztuko. Ez balitz errentagarria, ez lukete berrituko.

N.: Gauza bat esango dizuet: ez dira karitatearen ahizpak. Eskaintza merkatzen dute konkurtsoa irabazteko, eta udalak prezio merkeena lehenesten du. Baina, berez, erantzukizuna, udalarena da.

Irudiaren deskribapena

Denbora, eskas

Zaintzen dituzuen pertsonek babesten zaituztete borrokan? Eta haien familiek?

A.: Nik familien babes gutxi ikusten dut. Uste dut ez dutela zapia kendu nahi begien gainetik. Familiek badakite nola gauden gu eta nola dauden euren nagusiak, ze ondo-ondo zainduta ez... Izan zezaketen zaintza dezente hobea, humanoagoa, gertukoagoa. Azken batean, denbora izatea da gakoa: zaharrek, gainera, eskatu egiten dizute denbora.

Zenbat denbora eskaintzen diozue pertsona bakoitzari?

A.: Azken azterketen arabera, bakoitzarekin ordu eta erdi egoten gara, baina egun osoan. Egun eta gau osoan. Eta gauekoa sekulakoa da: ehundik gora pertsona egon daitezke bakarrik bi laguntzailerekin, halako pertsonek dauzkaten beharrizan guztiekin.

N.: Etxeetan zaintzen ditugun asko kalera ere ez dira ateratzen, eta gu gara errealitatearekin daukaten kontaktua. Irrikaz egoten dira gu ailegatzeko eta berba egiteko, baina ordubetez egon gaitezke harekin: garbiketak eta bestelako zaintzak egiteko. Familia askok etxean mantendu nahi dituzte, zahar etxeetara eraman barik, baina eman nahi dugun kalitatea, daukagun denborarekin, ezinezkoa da. Kariñoa eta komunikazioa ere eskatzen dute, baina batzuetan jartzen zara, begiratzen diozu begietara, eta esaten diozu gaur ezin zarela jarri, bazkaria eta afaria ere egin behar dizkiozula, astebururako dena prest izateko.

I.: Janaria ere egiten diezue?

N.: Bai, bai, dena. Eguneroko bizitzaren oinarrizko laguntza ematen dugu. Ezintasuna badu, geuk egiten diogu janaria, etxea garbitu, garbigailua ipini eta arropa eseki, pertsona bera garbitu, botikak kontrolatu, paperak konpondu baina etxetik atera barik, telefonoz... Eta hor udalak gauza askorekin jokatzen du...

Zerekin jokatzen du?

N.: Guri esan izan digute, badira urte batzuk, afaria emateko astirik ez badaukagu uzteko ohean afaldu barik. Baina gero zeozer gertatzen bada, zein da erantzulea: familia ala...? Instituzioek oso jarraipen txikia egiten diete horrelako kontuei.

"M-8an, bai. Egun horretan, izugarrizko goraldia izaten dugu, baina gero konturatzen zara bihar ere greban jarraitu behar duzula, eta etzi, eta etzidamu" Olatz Iruretagoiena Elola

Minimo maximoak

Uste duzue abusatu egiten dutela zerbitzu minimoez, ala beharrezkoak dira?

A.: Greba egin genuen lehen egunean, irailean, %50-%70ekoak jarri zizkiguten, eta urrian %70-%80ra igo zizkiguten. Ez zen ikuskatzailerik etorri; galdera batzuk egin zizkieten enpresei, eta haien erantzunen arabera jarri zituzten gutxieneko zerbitzu horiek.

I.: Guk, greban egon arren, hamabost egunean behin aldagelak, sukaldeak eta komunak garbitu behar genituen. Eta atxiloketa bat zegoen bakoitzean joan egin behar ginen kalabozoa eta atxilotua eraman zuen autoa garbitzera: izan zitekeen egunero, astean bi egun, astean lau...

Eta, ondorioz, grebaren eragina ez da asko igartzen.

A.: Hala eta guztiz ere, igartzen da. Zahar etxeetan beti esaten dugu urte osoan gaudela minimoetan, langile gehiago behar direlako. Beraz, zerbait igartzen da.

N.: Abusatu egiten dute minimoez. Eta gure greba ez da ikusten, ze etxean egin ez duguna ez du jendeak ikusten. Bakarrik kalera ateratzen garenean ikusten gaituzte.

A.: Eta zaharren senide batzuen kexak ere entzuten dituzu tarteka. Eta, arraioa, txikikeriez kexatzen dira, beraien senideak jasotzen duen atentzioaz kexatu beharrean. Horrek min egiten du. Azken batean, gure alde ez ezik, zerbitzuaren kalitatea hobetzearen alde ere bagabiltza borrokan.

Txarto sentiarazten zaituztete horrelako mezuek.

I.: Gaizki eta deseroso.

A.: Eta, aizu, zure senidea da, ba.

Ezinbesteko babesak

Greban hasi zinetenerako sindikatuko kide zineten?

A.: Nik lanpostuan finko egin nindutenean eman nuen izena sindikatuan, argi ikusi nuelako zer zegoen. Gure inguruan gehienak daude sindikatuta.

N.: Gu, hasieran, kooperatiba batean geunden, baina Bilboko zerbitzua lau zatitan banatu zuten, pastela enpresa gehiagoren artean banatzeko. Enpresa pribatu baten menpe geratu ginen, eta erabaki genuen batu egin behar ginela, eta sindikatu. Sindikatu ezberdinetan amaitu genuen. Halere, badaude sindikatuta egon ez arren, mobilizazio guztietan dauden lankideak. Nik uste dut beharrezkoa dela sindikatuek ematen diguten babesa: ideiak ematen dizkigute, kudeaketa erraztu...

Beharrezkoa da babesak izatea borroka luze bati eusteko. Greba etxean ere sartzen da?

A.: Bai horixe!

[Hirurek egin dute barre].

I.: Sindikatuaren babesa, lankideen babesa, lantokiko beste langileen babesa, familiaren babesa. Denak behar dira. Greban egon garen berrogeietatik bost bakarrik ezagutzen nituen; gainerakoak greban ezagutu ditut. Zerbait ona atera badiogu, horixe da, lagun onak egin garela.

Indar emozionalari eustea oinarrizkoa da. Zelan lantzen duzue?

I.: Kontzentrazio batera joan aurretik, beti ordubete lehenago geratzen ginen, kafe bat hartzeko, eta hitz egiteko. On egiten zigun, bai horixe.

A.: Taldeko terapia asko egiten dugu, bai.

N.: Kontzentrazioen aurretik eta gero ere bai.

Ikusezintasuna eta sozializazioa

Sektore feminizatuetako grebek ikusgarritasun arazoak izaten dituzte.

N.: Metaleko grebalariak ikusten dituzu, Kale Nagusi osoa hartuta, suziriak botatzen, eta, zu kontzentrazio batetik atera berri zaudela, pentsatzen duzu komunikabide guztiak metalekoen protestara joan direla. «Ez gaituzte ikusi, eta ez gaituzte entzun», pentsatzen duzu. Kontua zer da, suziriak botatzea? Ez dakit. Borroka ikusezinagoa bihurtzen da gurea, eta ez dakit zergatik.

A.: Beharbada orain arte ez direlako egin gure borroka hauek. Orain, lan gatazka gehienak sektore feminizatuetan daude.

N.: Eta kostatzen da borroka horiek kalera ateratzea.

A.: Eta lan baldintza beldurgarriak dauzkate, hain zuzen ere sektore feminizatuak direlako.

Borroka sozializatzea gakoa da.

A.: Oso garrantzitsua da, eta asko kostatzen da. Gu irailetik gabiltza greban, baina kalean kamiseta morearekin informazioa banatzen dugunean jendeak oraindik uste du zerbait saltzen ari garela. Eta hori sekulako matraka ematen ari garela. Hori bai, Bulebarrean egindako kanpaldian babes handia jaso genuen: jende asko hurbildu zen galdetzera eta babesa ematera.

Laneko borrokak dira, baina borroka feministak dira. Arazo sozial baten isla dira: zaintza emakumeen bizkar dago, eta baldintza prekarioetan.

A.: Kontua da orain arte musu truk egin dela lan hori. Etxean, isil-isilik. Eta pixka bat profesionalizatu denean, gainera, modu prekarioan egiten dugu. Eta, gainera, isilik nahi gaituzte.

N.: Zuk diozu ez zaituztetela ezagutzen; ba, gu inork ez gaitu ezagutzen. «Zer sektoretakoak zarete?», galdetzen digute. Ez dakite, senideren bat etxean gertatu arte. «Zer egiten duzue, politok?», galdetzen digute.

I.: Grazia egin dit, ze gu ere komisarien aurrean jartzen hasi ginenean jendeak uste zuen ertzainak ginela.

N.: Beste inork lan egingo ez balu bezala komisarietan!... Nahi duzu sozializatu, baina oso zaila da, ze lehenengo azalpenak eman behar dizkiozu jendeari. Gainera, instituzioek eurek ere ez daukate oso argi zer egiten dugun.

I.: Argi badaukate, baina...

N.: Sekulako prozesua pasatu behar izaten dugu gure lana egin ahal izateko ziurtagiria lortzeko. Jende trebatua gara: formakuntza jarraituan gabiltza. Eguneratuta egon behar dugu alzheimerrari dagokionez, mugimenduei dagokienez... Exijentzia gero eta handiagoa da, eta gero badirudi ez duzula ezer egiten. Total, «zein da zure lana?».

A.: Ipurdi garbitzailea.

N.: Behin Barkalak [Ricardo Barkalak, Bilboko zinegotzia zenean] esan zigun bezala: «Oso garestiak zarete; hobe da garbiketa enpresa bat kontratatzea etxean urteko garbiketa bat egiteko, eta kito». Oso gutxi baloratzen gaituzte, eta, gero, saltzen dute zaharrak artatuta daudela, eta etxean hobeto bizi daitezkeela.

"Ia hamahiru urte daramatzat zahar etxeetan lanean, eta hirugarren greba dut hau. Are gehiago, lanean hasi nintzenean greba betean hasi nintzen" Aitziber Aranberri Aristi

Hipokrisia

Zer eragiten dizue hipokrisiak? A./N.: Sekulako amorrua! [Biek batera].

Ba, instituzioek banderatzat hartu dute feminismoa.

N.: Martxoaren 8an den-denei betetzen zaie ahoa feminismoz. Baina biharamunean ja ezin dizute kasurik egin, oso lanpetuta daudelako.

M-8aren indarraldiak zelan lagundu dizue?

A.: Asko lagundu digu. Niri txip aldaketa bat ere eragin dit: ez bakarrik M-8ak, baizik eta borroka honek. Nik hasieran uste nuen laneko borroka bat zela, baina gero konturatzen zara, apurka-apurka, beste sektore feminizatuetako gatazkak ikusita, borroka feminista bat dela. Emakumeak garelako gertatzen da hau guztia: zaintzan, garbiketan...

Igarri duzue babes soziala handitu zaizuenik?

I.: Martxoaren 8an, bai. Egun horretan, izugarrizko goraldia izaten dugu, baina gero konturatzen zara bihar ere greban jarraitu behar duzula, eta etzi ere bai, eta hurrengo egunean ere bai.

Lorpenak lorpen, baduzue sentipena oinpean lurrak atzera egiten duela?

N.: Badirudi ez dugula aurrera egiten, bai.

A.: Baina niri horrek indarra ematen dit borrokan jarraitzeko. Ziurrenik, hau ere oso luzea izango da, baina lortuko dugu, eta amaieraraino joango gara. Eta, seguruenik, urte batzuk barru berriro egin beharko dugu borroka.

Zer garrantzi daukate zuentzat erreferenteek? Zuen antzeko beste langile borrokek?

I.: Ni Argia-ko Onintza Iruretaren Berdea da more berria liburua irakurtzen egon nintzen, Bizkaiko zahar etxeetako grebalarien testigantzena. Eta esaten nuen: «Berdin-berdin gaude eta!». Erreferente batzuek goraldia eragiten dizute, eta beste batzuek beldurra ematen dizute. Baina esaten genuen: «Bizkaikoek lortu badute, geuk ere bai».

Erresistentzia kutxa

Lanuzte luzeei eusteko, zenbaterainoko garrantzia du erresistentzia kutxa bat edukitzeak?

I.: Erresistentzia kutxarik gabe, ezinezkoa da.

N.: Laguntza da, bai.

Sindikatu guztiek ez daukate tresna hori. Igartzen da?

I.: Gurean bazegoen CCOOko lankide bat, eta sindikatu horretan ez daukate erresistentzia kutxarik. Lankidea bost hilabetez egon zen pezeta bat ere kobratu gabe.

N.: Gogorra da hori.

I.: Haren senarrak aukera zeukan ordu estrak egiteko, eta egunero egiten zituen, bestela ezinezkoa baitzuten. Bost hilabeteren buruan, esan zigun: «Sentitzen dut, eta sekulako pena ematen dit...». Ene, esate hutsarekin oilo ipurdia jartzen zait [besoa igurtzi du]: «...baina lanera sartu behar naiz; ja ezin dut gehiago aguantatu», esan zigun. Eta negar egiteko gogoa ematen dizu. Sentsazio arraroa zeukan berak, eta beldur handia berriro lanera bueltatzeko.

N.: Azkenean, norberak ere kontzientzia txarra izaten du, lankideak borrokan utzi dituzulako eta zuk ezin duzulako jarraitu.

"Guri esan izan digute, badira urteak, afaria emateko astirik ez badaukagu, uzteko ohean afaldu barik. Baina gero zeozer gertatzen bada, zein da erantzulea?" Begoña Nuñez Larrazabal

Garaipena

Edozelan ere, badago argia tunelaren amaieran: garbitzaileok akordioa lortu duzue 281 eguneko lanuztea egin eta gero.

I.: Ituna sinatu genuen egunean, jendeak negar egin zuen; pozez saltoka ibili ziren batzuk, eta beste batek akordeoia eraman zuen. Nik sentsazio oso-oso arraroa neukan: ez nuen sinesten. Gero, ostegun goizean, lanera bueltatu nintzenean eta hasi nintzenean nire kafetxoa hartzen makinan, eta lanbasa eta mopa eskuan... hori ja beste kontu bat izan zen. Nik animo handia ematen dizuet zuei [beste bi solaskideei zuzendu zaie], eta segi aurrera, eutsi. Ze ni lanera bueltatu nintzen pozago umetxo bat txupatxus batekin baino! Desiratzen nengoen lanera bueltatzeko. Batzuek esaten zidaten greban nengoela: «Oporretan bezala zaude eta!». Ez, ez da oporretan egotea. Eta erantzuten nien: «Egin nik egin ditudan bederatzi hilabeteko oporrak, eta gero esango didazu». ]]>
<![CDATA[«EGUN BAT GUTXIAGO»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1916/002/001/2019-07-28/egun_bat_gutxiago.htm Sun, 28 Jul 2019 00:00:00 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1916/002/001/2019-07-28/egun_bat_gutxiago.htm greba puta hori bukatu da», esan zion alabak Olatz Iruretagoienari greba amaitu zuten egunean, joan den ekainaren 26an. Greba hasi eta bederatzi hilabetera, 281 egunera. Aho-mihietan erabili zuen izendapen hori etxean denbora horretan guztian: «greba puta» gora, «greba puta» behera. «Greba etxera eramaten duzu; nik alabatxoekin igartzen nuen. Nahikoa zen haiek edozein tontakeria esatea edo egitea, eta segituan egiten nuen salto», aitortu du.

Orain, behin akordioa lortuta eta greba amaituta, lasaiago bizi da, baina oraindik ere normaltasunera erabat ohitu gabe. «43 urtean inoiz pankarta baten atzean egon gabe, eta, gero, bederatzi hilabetez egunero pankartarekin!». Animo hitzak baino ez ditu oraindik greban jarraitzen duten bi solaskideentzat, Aitziber Aranberrirentzat eta Begoña Nuñezentzat. «'Egun bat gutxiago', esaten genion guk elkarri egunero», hauspotu ditu.

BERRIAk Donostiako Bulebarrean elkartu ditu hirurak, azkenaldian hainbat emakume langileren erresistentziaren eta borrokaren ikur bihurtu den bulebarrean, Woddy Allenek beretzat ordu batzuez zigilatu bezperan.

Erabakia

Zelan hartzen da horrelako borroka bat hasteko erabakia?

IRURETAGOIENA: Duela bi urte puntu-puntuan egon ginen greba bat egiteko, baina jendeak beldurra zeukan, eta atzera egin zuen. Enpresarekin negoziatzen jarraitu zuten, baina ezinezkoa zen, eta, azkenean, iazko irailean erabaki genuen greba egitea. Hasieran, nik uste nuen hilabete edo hilabete eta erdi baino gehiago ez zutela aguantatuko, ze komisarietan, adibidez, urtean 365 egunez 24 orduz dago norbait lanean.

Ez zenuten borroka luzerik espero?

I.: Ez, ez, ez. Urriaren erdialdean, epaitegietako garbitzaileetako kide bati entzun nion: «Buf, aurten turroia kanpoan jango dugu». Eta esan nuen: «Hori erotuta dago». Baina greba luzatzen da haiek ez dutelako negoziatu nahi. Erresistentzia kutxari botatzen diote errua, esaten dute ELAk luzatu egiten dituela grebak... Ez, ez. Erabakia geuk hartzen dugu: sindikatuak babesa ematen du, baina erabaki, geuk.

Zuek ere argi zeneukaten lanuztea egin behar zenutela?

ARANBERRI:Nik argi neukan: guk ez geneukan laneko hitzarmenik 2017tik. Egin zituzten bilerak, eta patronalek ez zuten inolako erantzunik eman. Greba hastea erabaki genuen. Ia hamahiru urte daramatzat zahar etxeetan lanean, eta hirugarren greba dut hau. Are gehiago, lanean hasi nintzenean greba betean hasi nintzen. Gogoan dut lanera joan nintzen lehen egunean etorri zitzaizkidala esplikatzera greban zeudela, eta enpresa grebalariak ordezkatu nahian zebilela. «Jakin nahi dugu ea nor ordezkatzera zatozen», galdetu zidaten, eta ni zur eta lur.

Grebalariak ordezkatzeko kontratatu zintuzten?

A.: Ez, baja bat ordezkatu nuen, eta gero oporrak betetzen hasi nintzen. Banekien nor ordezkatzen nuen, ez grebalariak.

Beldurra eta xantaia

Beldur ugari sortzen dira greba egiteko erabakia zalantzan jar dezaketenak?

A.: Oraingoan ez dut beldurrik izan greba hasteko, baina lehenengo urteetan izan nuen. Lanpostu bat da, eta grebak inplikazio pertsonal handia eskatzen du. Baina ikasi dut zerbait lortzeko borrokatu egin behar duzula. Ez dizute ezer ematen. Olatzek esan du: beraiek luzatzen dituzte grebak. Borroka, borroka eta borroka egin behar duzu zerbait lortzeko.

Gipuzkoako zahar etxeek eta patronalek lortu zenuten itunerako oinarria, baina ez zuen aurrera egin.

A.: Diputazioak esan zuen sindikatuak eta patronalak ituna lortuz gero dirua jarriko zuela, baina ez zuten pentsatzen akordioa lortuko zutenik, eta akordio ona: soldata igoerez gain, langile kopuruaren igoera %30ekoa zen. Abenduan lortu zuten ituna, baina diputazioak ez zuen dirurik jarri. Esku-eskuan ikusi genuen, baina... Halere, momentuko esperantza kendu arren, haiek ematen dizute segitzeko indarra.

Indarra eman?

A.: Entzun behar izan dugu Lares patronalekoa Batzar Nagusietan esaten lan honek beti izan beharko duela emakumeen lan bat...

I.: Berdintasun zoragarria.

A.: ... eta gizonezkoei ez zaiela axola emakumeek garbitzea, baina emakumeei ez zaiela gustatzen gizonek garbitzea. Hori entzun, eta sekulako amorruak hartzen zaitu, eta zeure buruari esaten diozu: «Hemen eutsiko dut amaierara arte».

NUÑEZ: Edozelan ere, zaila da erabakitzea, ze, gainera, xantaia egiten dizute, jende zaharra zaintzen duzulako. Baina, azkenean, patronalak bultzatzen zaitu grebara. Gurea, gainera, zailagoa da, ze enpresak dio ezin dutela ezer negoziatu, orduko prezioa udalak ezartzen duelako. Patronalari ere komeni zaio gu izatea administraziora doazenak kontu eske, azkenean administrazioa baita zerbitzuaren erantzulea. Udalari gustatzen zaio esatea Q kalitatea daukatela, baina, beharbada, ez dituzte galdera egokiak egiten.

A.: Eta ez dizkiote galderak egiten egin beharrekoei, ezta?

N.: Ez dira arduratzen nola gauden lan prebentzioen arloan. Etxeetan egiten dugu lan, oso zaila da: pertsonak mugitzen ditugu inolako laguntza barik, pertsonak garbitzen ditugu... dena norberak bakarrik. Nekez ikusten da garabirik etxeetan. Esango didazu zelan gauden langileok, ordu bakoitzean lau mugimendu egiten ohetik gurpil aulkira, handik ohera, berriro aulkira, eta gero ohera.

Etxez etxeko laguntzaileak 1.500 inguru zarete Bizkaian.

N.: Eta patronalak orain esaten du ezin duela negoziatu, absentismo handia dagoelako, eta ez dakitela zergatik den hain handia... Neuk esango dizut zergatik: ez daukagulako prebentzio neurririk, geuk bakarrik egin behar diogulako aurre lanari. Eta jende nagusiarekin eta mendekotasunen bat daukatenekin lan egiteak ez du eskatzen bakarrik indar fisikoa, baita emozionala ere.

Pertsonen zaintza tartean izanda, zailagoa da greba egiteko erabakiari eustea?

A.: Bai, ze pertsona horiei ere zuzenean eragiten die. Lotura emozional bat daukagu, eta kostatzen da, baina ez dago beste aukerarik.

Patronalak eta administrazioak xantaia egiteko erabiltzen ditu pazienteak?

A.: Jakina. Emakumeak gara: «maitasuna ematea» gure lana da. Guk izan behar dugu ulerkorrak... baina, halako batean, esaten duzu: ez, ez. Gainera, gure kasuan, enpresek dirutxoa poltsikoratzen dute, eta ez gutxi.

N.: Zure kasuan, eta nirean. Jaurlaritzak aurreko batean esan zuen ez zuela sinesten ez dutela dirurik irabazten gero kontratazioetara aurkezten badira: galerak badauzkazu, ez zara aurkezten konkurtsora.

A.: Nire enpresa multinazionala da: hainbat herrialdetan dago. Dirua irabazten dute, seguru.

I.: Bestela ez lirateke aurkeztuko. Ez balitz errentagarria, ez lukete berrituko.

N.: Gauza bat esango dizuet: ez dira karitatearen ahizpak. Eskaintza merkatzen dute konkurtsoa irabazteko, eta udalak prezio merkeena lehenesten du. Baina, berez, erantzukizuna, udalarena da.

Denbora, eskas

Zaintzen dituzuen pertsonek babesten zaituztete borrokan? Eta haien familiek?

A.: Nik familien babes gutxi ikusten dut. Uste dut ez dutela zapia kendu nahi begien gainetik. Familiek badakite nola gauden gu eta nola dauden euren nagusiak, ze ondo-ondo zainduta ez... Izan zezaketen zaintza dezente hobea, humanoagoa, gertukoagoa. Azken batean, denbora izatea da gakoa: zaharrek, gainera, eskatu egiten dizute denbora.

Zenbat denbora eskaintzen diozue pertsona bakoitzari?

A.: Azken azterketen arabera, bakoitzarekin ordu eta erdi egoten gara, baina egun osoan. Egun eta gau osoan. Eta gauekoa sekulakoa da: ehundik gora pertsona egon daitezke bakarrik bi laguntzailerekin, halako pertsonek dauzkaten beharrizan guztiekin.

N.: Etxeetan zaintzen ditugun asko kalera ere ez dira ateratzen, eta gu gara errealitatearekin daukaten kontaktua. Irrikaz egoten dira gu ailegatzeko eta berba egiteko, baina ordubetez egon gaitezke harekin: garbiketak eta bestelako zaintzak egiteko. Familia askok etxean mantendu nahi dituzte, zahar etxeetara eraman barik, baina eman nahi dugun kalitatea, daukagun denborarekin, ezinezkoa da. Kariñoa eta komunikazioa ere eskatzen dute, baina batzuetan jartzen zara, begiratzen diozu begietara, eta esaten diozu gaur ezin zarela jarri, bazkaria eta afaria ere egin behar dizkiozula, astebururako dena prest izateko.

I.: Janaria ere egiten diezue?

N.: Bai, bai, dena. Eguneroko bizitzaren oinarrizko laguntza ematen dugu. Ezintasuna badu, geuk egiten diogu janaria, etxea garbitu, garbigailua ipini eta arropa eseki, pertsona bera garbitu, botikak kontrolatu, paperak konpondu baina etxetik atera barik, telefonoz... Eta hor udalak gauza askorekin jokatzen du...

Zerekin jokatzen du?

N.: Guri esan izan digute, badira urte batzuk, afaria emateko astirik ez badaukagu uzteko ohean afaldu barik. Baina gero zeozer gertatzen bada, zein da erantzulea: familia ala...? Instituzioek oso jarraipen txikia egiten diete horrelako kontuei.

Minimo maximoak

Uste duzue abusatu egiten dutela zerbitzu minimoez, ala beharrezkoak dira?

A.: Greba egin genuen lehen egunean, irailean, %50-%70ekoak jarri zizkiguten, eta urrian %70-%80ra igo zizkiguten. Ez zen ikuskatzailerik etorri; galdera batzuk egin zizkieten enpresei, eta haien erantzunen arabera jarri zituzten gutxieneko zerbitzu horiek.

I.: Guk, greban egon arren, hamabost egunean behin aldagelak, sukaldeak eta komunak garbitu behar genituen. Eta atxiloketa bat zegoen bakoitzean joan egin behar ginen kalabozoa eta atxilotua eraman zuen autoa garbitzera: izan zitekeen egunero, astean bi egun, astean lau...

Eta, ondorioz, grebaren eragina ez da asko igartzen.

A.: Hala eta guztiz ere, igartzen da. Zahar etxeetan beti esaten dugu urte osoan gaudela minimoetan, langile gehiago behar direlako. Beraz, zerbait igartzen da.

N.: Abusatu egiten dute minimoez. Eta gure greba ez da ikusten, ze etxean egin ez duguna ez du jendeak ikusten. Bakarrik kalera ateratzen garenean ikusten gaituzte.

A.: Eta zaharren senide batzuen kexak ere entzuten dituzu tarteka. Eta, arraioa, txikikeriez kexatzen dira, beraien senideak jasotzen duen atentzioaz kexatu beharrean. Horrek min egiten du. Azken batean, gure alde ez ezik, zerbitzuaren kalitatea hobetzearen alde ere bagabiltza borrokan.

Txarto sentiarazten zaituztete horrelako mezuek.

I.: Gaizki eta deseroso.

A.: Eta, aizu, zure senidea da, ba.

Ezinbesteko babesak

Greban hasi zinetenerako sindikatuko kide zineten?

A.: Nik lanpostuan finko egin nindutenean eman nuen izena sindikatuan, argi ikusi nuelako zer zegoen. Gure inguruan gehienak daude sindikatuta.

N.: Gu, hasieran, kooperatiba batean geunden, baina Bilboko zerbitzua lau zatitan banatu zuten, pastela enpresa gehiagoren artean banatzeko. Enpresa pribatu baten menpe geratu ginen, eta erabaki genuen batu egin behar ginela, eta sindikatu. Sindikatu ezberdinetan amaitu genuen. Halere, badaude sindikatuta egon ez arren, mobilizazio guztietan dauden lankideak. Nik uste dut beharrezkoa dela sindikatuek ematen diguten babesa: ideiak ematen dizkigute, kudeaketa erraztu...

Beharrezkoa da babesak izatea borroka luze bati eusteko. Greba etxean ere sartzen da?

A.: Bai horixe!

[Hirurek egin dute barre].

I.: Sindikatuaren babesa, lankideen babesa, lantokiko beste langileen babesa, familiaren babesa. Denak behar dira. Greban egon garen berrogeietatik bost bakarrik ezagutzen nituen; gainerakoak greban ezagutu ditut. Zerbait ona atera badiogu, horixe da, lagun onak egin garela.

Indar emozionalari eustea oinarrizkoa da. Zelan lantzen duzue?

I.: Kontzentrazio batera joan aurretik, beti ordubete lehenago geratzen ginen, kafe bat hartzeko, eta hitz egiteko. On egiten zigun, bai horixe.

A.: Taldeko terapia asko egiten dugu, bai.

N.: Kontzentrazioen aurretik eta gero ere bai.

Ikusezintasuna eta sozializazioa

Sektore feminizatuetako grebek ikusgarritasun arazoak izaten dituzte.

N.: Metaleko grebalariak ikusten dituzu, Kale Nagusi osoa hartuta, suziriak botatzen, eta, zu kontzentrazio batetik atera berri zaudela, pentsatzen duzu komunikabide guztiak metalekoen protestara joan direla. «Ez gaituzte ikusi, eta ez gaituzte entzun», pentsatzen duzu. Kontua zer da, suziriak botatzea? Ez dakit. Borroka ikusezinagoa bihurtzen da gurea, eta ez dakit zergatik.

A.: Beharbada orain arte ez direlako egin gure borroka hauek. Orain, lan gatazka gehienak sektore feminizatuetan daude.

N.: Eta kostatzen da borroka horiek kalera ateratzea.

A.: Eta lan baldintza beldurgarriak dauzkate, hain zuzen ere sektore feminizatuak direlako.

Borroka sozializatzea gakoa da.

A.: Oso garrantzitsua da, eta asko kostatzen da. Gu irailetik gabiltza greban, baina kalean kamiseta morearekin informazioa banatzen dugunean jendeak oraindik uste du zerbait saltzen ari garela. Eta hori sekulako matraka ematen ari garela. Hori bai, Bulebarrean egindako kanpaldian babes handia jaso genuen: jende asko hurbildu zen galdetzera eta babesa ematera.

Laneko borrokak dira, baina borroka feministak dira. Arazo sozial baten isla dira: zaintza emakumeen bizkar dago, eta baldintza prekarioetan.

A.: Kontua da orain arte musu truk egin dela lan hori. Etxean, isil-isilik. Eta pixka bat profesionalizatu denean, gainera, modu prekarioan egiten dugu. Eta, gainera, isilik nahi gaituzte.

N.: Zuk diozu ez zaituztetela ezagutzen; ba, gu inork ez gaitu ezagutzen. «Zer sektoretakoak zarete?», galdetzen digute. Ez dakite, senideren bat etxean gertatu arte. «Zer egiten duzue, politok?», galdetzen digute.

I.: Grazia egin dit, ze gu ere komisarien aurrean jartzen hasi ginenean jendeak uste zuen ertzainak ginela.

N.: Beste inork lan egingo ez balu bezala komisarietan!... Nahi duzu sozializatu, baina oso zaila da, ze lehenengo azalpenak eman behar dizkiozu jendeari. Gainera, instituzioek eurek ere ez daukate oso argi zer egiten dugun.

I.: Argi badaukate, baina...

N.: Sekulako prozesua pasatu behar izaten dugu gure lana egin ahal izateko ziurtagiria lortzeko. Jende trebatua gara: formakuntza jarraituan gabiltza. Eguneratuta egon behar dugu alzheimerrari dagokionez, mugimenduei dagokienez... Exijentzia gero eta handiagoa da, eta gero badirudi ez duzula ezer egiten. Total, «zein da zure lana?».

A.: Ipurdi garbitzailea.

N.: Behin Barkalak [Ricardo Barkalak, Bilboko zinegotzia zenean] esan zigun bezala: «Oso garestiak zarete; hobe da garbiketa enpresa bat kontratatzea etxean urteko garbiketa bat egiteko, eta kito». Oso gutxi baloratzen gaituzte, eta, gero, saltzen dute zaharrak artatuta daudela, eta etxean hobeto bizi daitezkeela.

Hipokrisia

Zer eragiten dizue hipokrisiak?

A./N.: Sekulako amorrua! [Biek batera].

Ba, instituzioek banderatzat hartu dute feminismoa.

N.: Martxoaren 8an den-denei betetzen zaie ahoa feminismoz. Baina biharamunean ja ezin dizute kasurik egin, oso lanpetuta daudelako.

M-8aren indarraldiak zelan lagundu dizue?

A.: Asko lagundu digu. Niri txip aldaketa bat ere eragin dit: ez bakarrik M-8ak, baizik eta borroka honek. Nik hasieran uste nuen laneko borroka bat zela, baina gero konturatzen zara, apurka-apurka, beste sektore feminizatuetako gatazkak ikusita, borroka feminista bat dela. Emakumeak garelako gertatzen da hau guztia: zaintzan, garbiketan...

Igarri duzue babes soziala handitu zaizuenik?

I.: Martxoaren 8an, bai. Egun horretan, izugarrizko goraldia izaten dugu, baina gero konturatzen zara bihar ere greban jarraitu behar duzula, eta etzi ere bai, eta hurrengo egunean ere bai.

Lorpenak lorpen, baduzue sentipena oinpean lurrak atzera egiten duela?

N.: Badirudi ez dugula aurrera egiten, bai.

A.: Baina niri horrek indarra ematen dit borrokan jarraitzeko. Ziurrenik, hau ere oso luzea izango da, baina lortuko dugu, eta amaieraraino joango gara. Eta, seguruenik, urte batzuk barru berriro egin beharko dugu borroka.

Zer garrantzi daukate zuentzat erreferenteek? Zuen antzeko beste langile borrokek?

I.: Ni Argia-ko Onintza Iruretaren Berdea da more berria liburua irakurtzen egon nintzen, Bizkaiko zahar etxeetako grebalarien testigantzena. Eta esaten nuen: «Berdin-berdin gaude eta!». Erreferente batzuek goraldia eragiten dizute, eta beste batzuek beldurra ematen dizute. Baina esaten genuen: «Bizkaikoek lortu badute, geuk ere bai».

Erresistentzia kutxa

Lanuzte luzeei eusteko, zenbaterainoko garrantzia du erresistentzia kutxa bat edukitzeak?

I.: Erresistentzia kutxarik gabe, ezinezkoa da.

N.: Laguntza da, bai.

Sindikatu guztiek ez daukate tresna hori. Igartzen da?

I.: Gurean bazegoen CCOOko lankide bat, eta sindikatu horretan ez daukate erresistentzia kutxarik. Lankidea bost hilabetez egon zen pezeta bat ere kobratu gabe.

N.: Gogorra da hori.

I.: Haren senarrak aukera zeukan ordu estrak egiteko, eta egunero egiten zituen, bestela ezinezkoa baitzuten. Bost hilabeteren buruan, esan zigun: «Sentitzen dut, eta sekulako pena ematen dit...». Ene, esate hutsarekin oilo ipurdia jartzen zait [besoa igurtzi du]: «...baina lanera sartu behar naiz; ja ezin dut gehiago aguantatu», esan zigun. Eta negar egiteko gogoa ematen dizu. Sentsazio arraroa zeukan berak, eta beldur handia berriro lanera bueltatzeko.

N.: Azkenean, norberak ere kontzientzia txarra izaten du, lankideak borrokan utzi dituzulako eta zuk ezin duzulako jarraitu.

Garaipena

Edozelan ere, badago argia tunelaren amaieran: garbitzaileok akordioa lortu duzue 281 eguneko lanuztea egin eta gero.

I.: Ituna sinatu genuen egunean, jendeak negar egin zuen; pozez saltoka ibili ziren batzuk, eta beste batek akordeoia eraman zuen. Nik sentsazio oso-oso arraroa neukan: ez nuen sinesten. Gero, ostegun goizean, lanera bueltatu nintzenean eta hasi nintzenean nire kafetxoa hartzen makinan, eta lanbasa eta mopa eskuan... hori ja beste kontu bat izan zen. Nik animo handia ematen dizuet zuei [beste bi solaskideei zuzendu zaie], eta segi aurrera, eutsi. Ze ni lanera bueltatu nintzen pozago umetxo bat txupatxus batekin baino! Desiratzen nengoen lanera bueltatzeko. Batzuek esaten zidaten greban nengoela: «Oporretan bezala zaude eta!». Ez, ez da oporretan egotea. Eta erantzuten nien: «Egin nik egin ditudan bederatzi hilabeteko oporrak, eta gero esango didazu».]]>
<![CDATA[Langabezia tasa %9tik beherakoa da Euskal Herrian, hamar urteren ostean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/010/001/2019-07-26/langabezia_tasa_9tik_beherakoa_da_euskal_herrian_hamar_urteren_ostean.htm Fri, 26 Jul 2019 00:00:00 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1877/010/001/2019-07-26/langabezia_tasa_9tik_beherakoa_da_euskal_herrian_hamar_urteren_ostean.htm
Gaindegiak egin du langabezia tasaren zazpi lurraldeetako kalkulua, Espainiako INE k eta Frantziako INSEEk egindako neurketak baliatuta. Hala, Euskal Herrian 123.700 langabe zeuden joan den ekainean: aurreko hiruhilekoan baino 12.900 gutxiago, eta iazko ekainean baino 22.100 gutxiago. Horrela, langabezia tasak 0,79 puntu jaitsi da aurtengo lehen hiruhilekotik bigarrenera bitartean, eta tasa %8,3an finkatu da.

Lurraldez lurralde, eta INEren inkestaren arabera, Bizkaian jaitsi da gehien langabezia tasa (-1,49 puntu), eta jaitsiera leunagoa baina aipagarria izan da Gipuzkoan (-0,9). Aldiz, Nafarroa Garaian eta Araban puntu erdi jaitsi da tasa, eta Ipar Euskal Herrian 0,08 puntu baino ez da murriztu.

Dena dela, kalkulu orokorrerako Eustaten azken inkesta aintzat hartuz gero, emaitzak ezberdinak dira INEren datuekin alderatuta. Izan ere, Eustaten arabera, Araban jaitsi da gehien langabezia tasa (-1,6), eta Bizkaiko jaitsiera ez da izan INErena bezain nabarmena (-0,1).

«Oro har, bi iturrien emaitzak ez datoz bat, ez biztanleria aktiboan, ezta langabe gordinen kopuruak azken hiruhilekoan izandako bilakaeran ere», azaldu du Gaindegiak. Eustatek adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoan 5.000 pertsona aktibo gehiago daudela, eta 6.700 langabe gutxiago. INEk, ordea, adierazi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 1.100 pertsona aktibo gutxiago daudela, eta 10.300 langabe gutxiago.

«Azpimarratzekoa da langabe kopuruaren beherakadan bat baldin badatoz ere, diferentzia nabarmena dagoela biztanleria aktiboaren joeran, INEk jaitsiera adierazi baitu eta Eustatek igoera», nabarmendu du Gaindegiak.

Bizkaian, tasarik handiena

Edonola ere, inkesten arteko ezberdintasunak ezberdintasun, Euskal Herriko langabezia tasarik handiena Bizkaian dago: %9,7 da, INEren arabera, eta %11,3, Eustaten arabera. Ostera, tasarik apalenak Ipar Euskal Herriak (%7,4) eta Gipuzkoak (%7,1) dauzkate. Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Enplegu sailburuaren ustez, «enpleguaren norabide ona» erakusten dute datuek, eta formakuntza gehiago eskatu du, enplegu maila handiagoa lortzeko.

Badira datu positiboak INEren inkestan: urtebetean 26.100 landun gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta biztanleria aktiboa ere handitu egin da, 3.700 pertsona gehiagorekin. Bestalde, Nafarroa Garaian, emakumeen langabezia tasa handiagoa da (%8,5) gizonezkoena baino (%6,8); aldiz, EAEn, gizonezkoen langabezia tasa handiagoa da (%9,5) emakumeena baino (%7,63).

Europako Batasunarekin alderatuta, Euskal Herriko langabezia tasak bilakaera hobea izan du EBkoak baino azken hiruhilekoan: 0,5 puntu jaitsi da tasa EBn, eta 0,79 Euskal Herrian. Hala eta guztiz ere, Euskal Herriko langabezia tasa oraindik ere EBkoa baino 2 puntu handiagoa da, nahiz eta bi tasen arteko aldea aurreko hiruhilekoan baino txikiagoa izan. Gaur-gaurkoz, beraz, Euskal Herriak baino langabezia tasa handiagoa daukate EBn bost herrialdek: Greziak (%18), Espainiak (%14), Kataluniak (%11,2), Italiak (%10), eta Frantziak (%8,4).]]>
<![CDATA[Hego Euskal Herrian 1.213 eurora igo da batez besteko pentsioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1909/010/002/2019-07-26/hego_euskal_herrian_1213_eurora_igo_da_batez_besteko_pentsioa.htm Fri, 26 Jul 2019 00:00:00 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1909/010/002/2019-07-26/hego_euskal_herrian_1213_eurora_igo_da_batez_besteko_pentsioa.htm
851 euro, alargunentzat

Pentsiodun gehienak, %65, erretiratuak dira, eta horien artean batez besteko pentsioa handiagoa da: hilean 1.379 euro, batez beste. Aldiz, alarguntasunarenak dira pentsioen %24, eta horien batez besteko ordaina 851 euro da.

Halaber, igo egin da Gizarte Segurantzak Hegoaldeko pentsioak pagatzeko hilero erabiltzen duen diru kopurua ere: 845,1 milioi pagatu berri ditu; urte hasieran baino 11,5 milioi gehiago.]]>
<![CDATA[Euskal Herriko langabezia tasa %8,3ra jaitsi da]]> https://www.berria.eus/albisteak/169311/euskal_herriko_langabezia_tasa_83ra_jaitsi_da.htm Thu, 25 Jul 2019 07:16:28 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/albisteak/169311/euskal_herriko_langabezia_tasa_83ra_jaitsi_da.htm <![CDATA[Azpiazuk galga jarri die susperraldiaren olatuan zergak jaitsi nahi dituztenei]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/011/001/2019-07-25/azpiazuk_galga_jarri_die_susperraldiaren_olatuan_zergak_jaitsi_nahi_dituztenei.htm Thu, 25 Jul 2019 00:00:00 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1872/011/001/2019-07-25/azpiazuk_galga_jarri_die_susperraldiaren_olatuan_zergak_jaitsi_nahi_dituztenei.htm
Kontrapuntua, azken asteetan polizia adeitsuaren rola jokatu duten gobernukide eta alderdikideen ondoan. Iñigo Urkullu lehendakariak ekainean esan zuen atea zabalik dagoela 2017an EAJk, PSEk eta PPk adostutako erreforma fiskala berrikusteko eta PFEZ errenta zerga jaisteko, PPk eskatu bezala. Jeltzaleek eta sozialistek PPkoen babesa behar dute 2020rako aurrekontuak onartzeko, eta PPren eskaria errenta zergaren maila guztiak jaistea da, diru sarrerarik txikienei, baina baita diru sarrerarik handienei ere.

2017ko erreforma fiskalean sozietate zerga %28tik %24ra jaitsi zuten, eta adostu zuten 2020an legealdia amaitu baino lehen errenta zerga berrikustea. Uda eta gero dira berrikustekoak, eta errenta zerga jaitsierak balio dezake PP gerturatzeko 2020rako Jaurlaritzaren aurrekontuetara.

Murrizketak konpontzeko

Urkulluk ekainean agertutako ildo berean, joan den astean Gipuzkoako Foru Ogasuneko diputatuak ere esan zuen aztergai dutela errenta zerga apaltzeko aukera, baina zuhurtzia eskatu zuen, eta bi aldagai aipatu zituen baldintza gisa: kontu publikoen jasangarritasuna eta egoera ekonomikoa.

Zenbakiei erreparatuz gero, bi aldagaiak bide onean daudela ondoriozta daiteke: hiru foru ogasunek inoizko diru gehien bildu zuten 2018an (14.981,5 milioi euro), eta EAEko BPG barne produktu gordinak seigarren hazkunde urtea kateatuko du aurten, %2tik gorako erritmoari eutsiz. Azpiazuk «bertutezko eredutzat» jo du EAEko hazkunde ekonomikoa. Baina, hala ere, nabarmendu du ez dela momentua testuinguru makroekonomiko hori baliatuz zergak jaisten hasteko.

«Kontuan izan behar da oraindik asko dagoela egiteko krisiaren doikuntzaren ondorioak berreskuratzeko, bereziki aurten aurrerapauso esanguratsuak eman baditugu ere», esplikatu du sailburuak. Aitortu du murrizketa, neurri handi batean, langile publikoen eta inbertsioen bizkar egin zela.

Hala eta guztiz ere, atzera begira ez bizitzeko eskatu du: «Argi geratu behar da, krisiaren ondorioz galdu ziren eta zorrak ordeztu zituen diru sarrerak itzuliko ez diren bezala, ezinezkoa dela egin ez ziren gastu haiek berreskuratzea». Are gehiago, «posible denari» bakarrik erreparatzeko eskatu du: «Ezin dugu denborarik galdu itzuli ezin den iraganari begira; orainaldiari begiratu behar diogu, eta etorkizuna proiektatu behar dugu. Posible denari begiratu behar diogu, hau da, ekonomiaren susperraldiaz baliatu behar dugu, funtsezko zerbitzuak eta pertsonak helburu nagusiak direla ahaztu barik, ordainketa mailetan hobekuntzak egiteko eta inbertsio mailak berreskuratzeko».

Hiru urte lehenago

2018ko txosten ekonomikoaren arabera, EAEko ekonomiak konbergentzia lortu du Europako Batasuneko hamabost herrialde nagusien batezbestekoarekin: biztanle bakoitzeko 35.130 euro korronteko BPGa lortu zuen iaz, EB-15aren 35.375 eurotik gertu. «Europaren bihotzean ikusten den mailara itzuli gara, krisialdia gogorrago jasan eta gero», goraipatu du Azpiazuk.

Hazkunde ekonomikoak lan merkatuan ere izan du isla, txostenak nabarmendu duenez, eta iaz biztanleria aktiboa %0,7 hazi zen, hiru urteko erregistro negatiboak amaituta. Hala ere, biztanleria aktiboa gero eta zaharragoa da, eta enplegu beharrizana handituko egingo da laster: «Erretiroaren ondoriozko ordezkatze beharrak 19.000 lanpostutakoak izan ziren 2018an, eta 25.000ra igoko dira 2030erako».

Hazkunde ekonomikoaren bilakaera sendoa da sailburuarentzat, benetako hazkundea bere potentzialera hurbiltzen ari delako. Hori aprobetxatuz, Jaurlaritzak 2017an laga zuen atzean defizitaren bidea, BPGaren %0,3ko superabitarekin itxita urtea; iaz, superabit handiagoa lortu zuen, %0,5; eta, aurten, %0,2 espero du. «Beraz, 2020ko ekitaldia zero defizitarekin ixtea aurreikusten zuen kontsolidazio fiskala hiru urte lehenago lortu da».]]>
<![CDATA[Lan Ikuskaritzak berrikusitako kontratuen %25 iruzurgileak dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/012/001/2019-07-25/lan_ikuskaritzak_berrikusitako_kontratuen_25_iruzurgileak_dira.htm Thu, 25 Jul 2019 00:00:00 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1889/012/001/2019-07-25/lan_ikuskaritzak_berrikusitako_kontratuen_25_iruzurgileak_dira.htm
Lehenengo siehilekoan 12.348 kontratu berrikusi ditu Lan Ikuskaritzak, aurreko urteko lehen erdian baino %24,4 gehiago. Hala ere, joan den urteko aldi berean baino mila iruzur kasu gutxiago aurkitu ditu Ikuskaritzak, San Jose sailburuak azaldu zuenez. «Albiste ona da, eta, urte amaieran joera hori baieztatzen bada, esan nahiko du enpresaburuek, aldi baterako kontratuen gehiegizko erabilpena egiten badute ere, iruzur gutxiago egiten dutela kontratazioan. Hori gertatzeko, uste dugu funtsezkoa izan dela lan iruzurraren aurka abiarazi dugun kanpaina», gaineratu zuen.

Maria Jesus San Josek nabarmendu zuen langabezia murriztea dela Eusko Jaurlaritzaren helburua, «baina inoiz ere ez prekaritatearen kontura», erantsi zuen. «Kalitatezko lanpostuak nahi ditugu, gure gazteei eta helduei beren bizitza proiektua garatzen laguntzeko».

Legegintzaldiaren joera da

2016. urtetik gaur arte, azken legealdian Lan Ikuskaritzaren esku hartzeak izandako emaitzak ere plazaratu zituen sailburuak. Denera, ia hiru urtean, 13.000 kontratu aldarazi ditu Lan Ikuskaritzak, eta horietatik 10.970ek (%85 ia) aldi baterako kontratu izateari utzi, eta mugagabe bihurrarazi ditu; beste 1.936 kontratutan (%15 inguru), berriz, lanaldia luzatu dute.

Azken seihilekoan, beraz, legealdian islatu den joera berari eutsi dio kontratazioaren iruzur motak, eta enpresarien lege hauste nagusia, kontratazioaren alorrean, aldi baterakotasun faltsuarena da.]]>
<![CDATA[Lan Ikuskaritzak berrikusitako kontratuen laurdenak aldatu ditu, iruzurragatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/169263/lan_ikuskaritzak_berrikusitako_kontratuen_laurdenak_aldatu_ditu_iruzurragatik.htm Wed, 24 Jul 2019 15:19:28 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/albisteak/169263/lan_ikuskaritzak_berrikusitako_kontratuen_laurdenak_aldatu_ditu_iruzurragatik.htm <![CDATA[Kutxabankek %5 handitu du mozkin garbia lehen seihilekoan]]> https://www.berria.eus/albisteak/169272/kutxabankek_5_handitu_du_mozkin_garbia_lehen_seihilekoan.htm Wed, 24 Jul 2019 10:11:39 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/albisteak/169272/kutxabankek_5_handitu_du_mozkin_garbia_lehen_seihilekoan.htm <![CDATA[Azpiazu: "Presio fiskala murrizteko edozein dei ekonomia eta aurrekontu politika txarraren adierazpena litzateke"]]> https://www.berria.eus/albisteak/169266/azpiazu_presio_fiskala_murrizteko_edozein_dei_ekonomia_eta_aurrekontu_politika_txarraren_adierazpena_litzateke.htm Wed, 24 Jul 2019 10:11:22 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/albisteak/169266/azpiazu_presio_fiskala_murrizteko_edozein_dei_ekonomia_eta_aurrekontu_politika_txarraren_adierazpena_litzateke.htm <![CDATA[Bi funts eta 175 milioi euro, enpresei hazten eta errotzen laguntzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2019-07-23/bi_funts_eta_175_milioi_euro_enpresei_hazten_eta_errotzen_laguntzeko.htm Tue, 23 Jul 2019 00:00:00 +0200 Jon Fernandez https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2019-07-23/bi_funts_eta_175_milioi_euro_enpresei_hazten_eta_errotzen_laguntzeko.htm Finkatuz izeneko funts publikoaren helburua: enpresa traktore estrategikoen erabakiguneak bertotik ez aldentzea. 75 milioi euro jarri ditu gobernuak funts horretarako. Bestalde, ETE enpresa txiki eta ertainak laguntzeko funts publiko-pribatu bat sortu du, eta AEBetako enpresa baten esku utzi du haren kudeaketa: 100 milioiko funtsa izango da —laster 200 milioira handitzea espero du gobernuak—, baina euskal instituzioek hamabost milioi euro baino ez dituzte jarriko.

Gobernua 2016an hasi zen lantzen ETE lehiakorrei laguntzeko funts publiko-pribatuaren ideia, eta iaz lehen pausoa eman zuen diru publikoz enpresa traktoreen akzioak bereganatzeko, Beasaingo CAF trengile eta autobusgilearen akzioen %1,24 bereganatuta. Formalizatu eta egituratu egin ditu bi funtsak, eta udazkenerako martxan egongo dira.

Udazkenerako, prest

Oposizioko indar politiko nagusiaren ustez, motz geratu dira bi inbertsio funtsak. «Ez diete behar bezala erantzungo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria ehunaren beharrizanei», kexatu da EH Bilduko Iker Casanova legebiltzarkidea.

Gogora ekarri du hasierako planteamendua 250 milioi euroko funts publikoa sortzea zela, baina azkenean 75ekoa izango dela. «Urkulluren gobernuak erakutsi du inprobisatzen ari dela, ez daukala ikusmen eta planteamendu estrategikorik, ez eta baliabide ekonomiko nahikorik ere, besteak beste, zerga politika atzerakoia egiten ari baita».

Jaurlaritzako ordezkariek, ordea, kontrakoa defendatu zuten atzo, esanez «kapitalari lotutako finantzaketa alternatiborako tresnak» jarri dituztela konpainien eskura, eta «Euskadiko industria sendotzen eta finkatzen» lagunduko dutela.

Hazten ari diren ETEei laguntzeko funtsa, esan bezala, kapital publiko-pribatukoa izango da. Udazkenerako 100 milioi euro izango ditu, eta Jaurlaritzak espero du bigarren fase betean 200 milioi eurora iritsiko dela. Kapitalaren zatirik handiena pribatua izango da, eta baita kudeaketa ere: ABE Capital Partners sozietate estatubatuarrak kudeatuko du, PwC britainiarraren aholkularitzarekin.

Gasteizko gobernuak jadanik jakinarazi dio CNMV merkatu arautzaileari erreminta abian jarriko duela, eta hark baimena ematen duenean hasiko da martxan. Funts horretan hamabost milioi euro baino ez dituzte jarri euskal erakunde publikoek: hamabi milioi Jaurlaritzak, eta beste hiru milioi hiru foru aldundien artean.

Gainerako 85 milioi euroak erakunde pribatuek jarriko dituzte; oraingoz, hauek agertu dute interesa: finantza erakundeek, enpresa taldeek eta BGAE borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeek. Horiek ez ezik, parte hartzeko asmoa agertu dute ICO Espainiako Kreditu Ofizialeko Institutuak eta Europako Inbertsio Funtsak ere.

100 konpainia begiz jota

Ostera, Finkatuz funtsa erabat publikoa da, eta Jaurlaritzaren kontrolpean geratuko da, FEE Finantzen Euskal Erakundeak kudeatuko baitu. 75 milioi eurorekin abiatuko da —praktikan, 60 milioirekin, 15 milioi jada erabili baitzituen iaz CAFeko akzioak erosteko—, baina gobernuak espero du 2020rako 100 milioi eurora handituko dela.

«Parte hartze hori elementu estrategikotzat jotzen du Eusko Jaurlaritzak, enpresa horiek ekoizpen ehunean trakzio elementu gisa jardungo dutela bermatzeko», azaldu zuen lehendakariak.

Hainbat baldintza bete behar dituzte enpresek, Finkatuz funtsak haien akzioak erosteko, eta Jaurlaritzak ehun konpainia inguru identifikatu ditu baldintzok betetzen dituztenak. Besteak beste, 100 milioi eurotik gorako fakturazioa izan behar dute, eta 50 langiletik gora; Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan izan behar dute egoitza soziala eta fiskala; kooperatibak eta kapital sozietateak izan beharko dira —baita sozietate anonimo kotizatuak ere—; eta parte hartzea gutxienez %3koa edo %5ekoa izan beharko da, eta, gehienez, kapitalaren %20koa. Jaurlaritzak argi utzi du funtsak ez duela balioko krisian dauden enpresei laguntzeko.]]>