<![CDATA[Jon O. Urain | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 12 Nov 2018 19:59:47 +0100 hourly 1 <![CDATA[Jon O. Urain | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Torturaren indarkeria erantsia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/004/001/2018-11-10/torturaren_indarkeria_erantsia.htm Sat, 10 Nov 2018 00:00:00 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/paperekoa/1873/004/001/2018-11-10/torturaren_indarkeria_erantsia.htm
Miren Azkarate Badiolak atzo Donostiako Emakumeen Etxean emandako testigantza da. Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta, mahai ingurua egin zuten, Nik sinisten dizut: Emakume torturatuen egia izenburupean. 50 bat lagunentzako eserlekuak prest zeuden aretoan, baina ilara gehiago jarri, eta halere hainbat lagun geratu ziren zutik esandakoak entzuteko. Azkaraterekin batera, Kristina Gete Etxeberriak eta Leire Gallastegi Ormazabalek kontatu zuten jasandakoa.

Tortura patroi bat azaleratzen duen hiru testigantza eman zituzten hirurek; elementu komun askorekin, baina nork bere bereizgarriekin eta nork bere ahotsetik. Esaterako, «infernua» etxeko igogailuan bertan hasi zitzaiela; hirurak biluzi zituztela, umiliatu; Gurutze Iantziren torturak gogorarazi zizkietela Geteri eta Gallastegiri. Getek baino ez daki Tres Cantosko polizia etxean eduki zutela, bidean galdu eta poliziek galdetu egin behar izan zutelako.

Hitz etenak izan ziren Geterenak. Kostata amaitu zuen bizitakoaren kontakizuna, negarrez. 27 urterekin atxilotu zuten. «Orain jakingo duzu zer den ona», esan zioten berehala. Hogei urte igaro dira, eta ezin du ahaztu Tres Cantosko usaina: «Ziega batera eraman ninduten, biluzi egin ninduten; bost egunez egon nintzen biluzik. Oihuak entzuten nituen». Poltsa egin zioten, ito arte. Makila batekin bortxatu zuten: «Kalabozoan, zure gorputzetik ateratzen zara. Zure gorputza hor dago, baina zu hortik kanpo zaude». Eskerrak eman zizkien urteotan sinetsi diotenei, eta gaineratu inoiz ez dela berandu beste alde batera begiratu izana aitortzeko.

Gallastegi, berriz, 2001eko otsailean atxilotu zuten. Ez da gai atxiloaldiko xehetasun ugari gogoratzeko: «Zutik izan ninduten asko, paretaren kontra. Argia beti piztuta zegoen, eta etengabea zen ama atxilotzeko mehatxua». Aukeran eman zioten: elektrodoak edo makila bat. Bigarrena hautatu zuen, zergatik azaldu ezinik.

Hirurei arrasto luzea utzi die torturak. Azkaratek ez du barka eskerik nahi, baina bai egina aitortzea: «Ez guardia zibilek. Honen guztiaren atzean erantzukizun politikoak daude, epaileak, auzi medikuak, hedabideak».

Laura Pego Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzaileak egin zuen sarrera. Euskadin gertatutako tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektua (1960-2014) txostenaren egileetako bat da Pego, eta dokumentuaren genero interpretazioa egin zuen atzoko mahai inguruan. Ikerketan jasotako 4.113 tortura kasuetatik 651 emakumeei egindakoak izan dira, eta 3.415 torturatutik 581 izan ziren emakumeak. Zenbakiez harago joan zen, ordea. Generoaren arabera tortura mota ezberdinak egon direla ondorioztatu du Pegok; haren hitzetan, «bultzakada gehiago, iletik tira egite gehiago, indarkeria sexual gehiago, umiliazio gehiago» egin zaizkie emakumeei. Garrantzitsutzat jo zuen giza eskubideen urraketan genero ikuspegia izatea, egiaren bilaketa «egokiagoa» egin ahal izateko: «Zer gertatzen da genero aldea ukatzen dugunean? Biktimen parte bat alde batera uzteko arriskua dagoela. Kaltetuen parte bat ikusezin bihurtzen ari garela».

Gallastegik ez zuen parte hartu txostenaren prozesuan, ez zuelako «indarrik» izan horretarako, baina galdera bat geratu zaio: «Ez al da nahikoa torturatuak izan garela esatea?».

Aitortzaren beharra

Foro Sozial Iraunkorraren izenean mintzatu zen Nekane Altzelai, eta torturek eragindako oinazea aitortzeko beharra azpimarratu zuen: «Ziurtasun osoa dugu kontatu diguten horrek guztiak aintzat hartua behar duela izan euskal gatazka deritzonaren testuinguruan gertatu den ororen memoria osatu ahal izateko». Izan ere, uste du biktimen testigantzak entzutea «aitortzarako potentzial izugarria duen tresna» dela, «hitzen bidez suntsitu baitaitezke urte luzeetan gure lubakietan ezkutuan egotera behartu gaituzten muga ikusezinak».

Altzelaik azaldu duenez, torturari buruzko txostena «guztiz esanguratsua» izan da «bizikidetzaren eraikuntza bidean», eta «ezinbesteko» jo du ikerketa lan horrekin jarraitzea, «biktima bakoitzari eskaini eta ziurtatzeko dagokion egia jakiteko eskubidea». Era berean, Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu die segi dezatela «beharrezko baliabideak» jartzen txostenaren gisako egitasmoei laguntzeko.]]>
<![CDATA[Tortura ikertzen jarraitzeko eskatu die Foro Sozialak Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari]]> https://www.berria.eus/albisteak/159104/tortura_ikertzen_jarraitzeko_eskatu_die_foro_sozialak_jaurlaritzari_eta_nafarroako_gobernuari.htm Fri, 09 Nov 2018 09:45:20 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/albisteak/159104/tortura_ikertzen_jarraitzeko_eskatu_die_foro_sozialak_jaurlaritzari_eta_nafarroako_gobernuari.htm <![CDATA[Modu bidegabean epaituak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/002/001/2018-11-07/modu_bidegabean_epaituak.htm Wed, 07 Nov 2018 00:00:00 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/paperekoa/1889/002/001/2018-11-07/modu_bidegabean_epaituak.htm Bateragune auzian. Funtsean, Estrasburgoko auzitegiko magistratuek ondorioztatu dute ezker abertzaleko bost kideek ez zutela bidezko epaiketarik izan, horiek epaitu eta zigortu zituen Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaimahaiburua ez zelako «inpartziala». Gaur egun, bostak libre daude, Espainiako auzitegiek ezarritako espetxe zigorrak osorik beteta, eta atzoko epaiak ez ditu eten Diezi eta Otegiri ezarritako inhabilitazioak; aitzitik, ebazpenak horretarako aukera zabal dezake.

Epaimahaia osatu duten zazpi magistratuek aho batez eman dute epaia -tartean dago Maria Elosegi donostiarra-. Zazpiek frogatutzat jo dute Espainiak Giza Eskubideen Hitzarmenaren 6.1 artikulua urratu zuela. Horrela dio artikulu horrek: «Pertsona orok du eskubidea bere kausa entzuna izateko modu bidezko eta publikoan, arrazoizko epe batean, auzitegi independente eta inpartzial baten aurrean».

Murilloren jokabidea dago Estrasburgora aurkeztutako helegitearen mamian. 2010eko urtarrilaren 27an, Murillok Otegi epaitu zuen, orduan preso zegoen Jose Mari Sagardui Gatza-ren omenaldian «terrorismoa goratzea» egotzita. Galdeketan, Murillok Otegiri itaundu zion ETAren indarkeria gaitzesten al zuen, eta hark ihardetsi zion ez ziola galdera horri erantzungo. «Ez didazu erantzungo, ezta? Oso ondo. Banekien. Eser zaitezke», esan zion orduan Murillok.

Auzitegi Nazionalak Otegi zigortu zuen, baina epailearen inpartzialtasun faltaz helegitea jarri, eta arrazoia eman zion Auzitegi Gorenak. Beste epaimahai batek epaitu zuen, eta absolbitu egin zuten.

Otegi eta Murillo 2011ko ekainean egon ziren berriro aurrez aurre, Bateragune auziko epaiketan. Murillo jarri zuten epaimahaiburu. Hark zigortu zituen Otegi eta gainerakoak, eta ez Auzitegi Gorenak eta ez Auzitegi Konstituzionalak ez zituzten aintzat hartu Murilloren inpartzialtasuna zela-eta jarritako helegiteak.

Bestelako iritzia adierazi du, ordea, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Espainiak argudiatu zuen terrorismoaren gorazarreari buruzkoa eta Bateragunekoa bi auzi ezberdin zirela, eta, beraz, Murilloren inpartzialtasuna ez zegoela auzitan. Estrasburgoko magistratuen arabera, ordea, bi auziek badute lotura, gorazarreak ETAri egiten ziolako erreferentzia eta Bateragune auzian «ETA erakundea eta haren jarduera terroristak elementu zentrala» zirelako. Hortaz, Murillok lehen epaiketan adierazitako «aurreiritziak» aintzat hartu behar dira bigarren epaiketan.

Harago doa ebazpena: frogatutzat jotzen du «epaimahaiburuak [Otegiren] aurkako aurreiritzi negatiboak» adierazi zituela eta hori «argiki bateraezina» dela Murillo Bateragune auziko epaimahaiaren parte izatearekin.

Halaber, Espainiak argudiatu zuen Otegik ez beste guztiek ezin zutela beren burua kaltetutzat jo, Murillok Gatzaren omenaldiari buruzko epaiketan esandakoek soilik Otegiri egiten ziotelako erreferentzia. Estrasburgoko epaileek, ordea, uste dute aintzat hartu behar dela bost auzipetuei «erakunde terrorista bereko kide» izatea egozten zietela eta, beraz, «epaimahaiburuaren aurreko jarrerak objektiboki justifika» zezakeela gainerako auzipetuek zalantza izatea haren inpartzialtasunaz.

Bestalde, bost zigortuek ez dute kalte-ordainik jasoko. Epaileek azaldu dute epaiketa justua izateko eskubidea urratua izatea nahikoa dela kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izateko, baina horrelakorik ez zuten eskatu Otegik, Rodriguezek, Jacintok eta Zabaletak. Bai, ordea, Diezek: 40.000 euroko ordaina eskatu zuen, baina epaileek ez dute eskaria aintzat hartu, argudiatuta ez zuela behar bezalako justifikaziorik aurkeztu. Helen Keller epaileak, ordea, boto partikularra eman du, Diezek eskatutako kalte-ordaina neurriren batean eman behar zitzaiola adierazteko.

Inhabilitazioak, indarrean

2009an atxilotu zituzten Otegi, Rodriguez, Jacinto, Zabaleta eta Diez, beste zenbait kiderekin batera, Baltasar Garzon epailearen aginduz, ETAren gidaritzapean Batasunaren Mahai Nazionala berregitea egotzita. Auzitegi Nazionalak hamar urteko espetxe zigorra ezarri zien Otegiri eta Diezi; zortzikoa, berriz, Rodriguezi, Jacintori eta Zabaletari. Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuten gero, eta zigorra murriztu zien Otegiri eta Diezi, sei urte eta erdira; sei urtera, berriz, beste hirurei.

Diezi eta Otegiri, ordea, kargu publikoetan jarduteko inhabilitazio zigorrak ere ezarri zizkieten, 2019ko urtarrilera eta 2021eko urtarrilera artekoak, hurrenez hurren -inhabilitazio horrek galarazi zion Otegiri Eusko Legebiltzarreko 2016ko bozetara aurkeztu ahal izatea-. Atzoko ebazpenak ez ditu inhabilitazio horiek bertan behera uzten, baina aukerak ireki ditzake eteteko. Batetik, Otegiren defentsak inhabilitazioen aurkako babes helegitea aurkeztua du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, eta tramitean dago. Ikusteko dago atzoko ebazpenak zenbaterainoko eragina duen Auzitegi Konstituzionalaren erabakian. Bestalde, defentsari aukera bat zabaldu zaio Auzitegi Gorenean berraztertze helegite bat aurkezteko.

Urteotan, Goirizelaia izan da Otegi, Jacinto, Zabaleta eta Rodriguezen abokatua, eta Iñigo Iruin Diezena. Atzo, Goirizelaiak nabarmendu zuen «pozik» daudela Estrasburgoko auzitegiaren erabakiarekin, baina esan zuen sakonago aztertu nahi dutela sententzia, zer egin erabaki ahal izateko. «Epaiak dio bost auzipetuek ez zutela epaiketa inpartzial bat izan. Eta epaileak ez badira inpartzialak izaten, epaiak ere ez. Bostek azken eguneraino bete zuten kartzela zigorra, eta horrek ez du erreparaziorik».

Jesus Loza Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkariak, berriz, esan zuen sententzia «aztertu» beharra dagoela, helegiterik aurkez daitekeen ikusteko. Hala ere, erantsi du epaia «betetzea» dagokiola Espainiari. Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak esan zuen epaiak ez duela «ezbaian» jartzen Espainiako justizia, eta «errespetu osoz» hartu behar dela. Helegitea aurkezteko eskatu diote Dignidad y Justiciak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak gobernuari. ]]>
<![CDATA[Paparretik darie odola]]> https://www.berria.eus/albisteak/158910/paparretik_darie_odola.htm Tue, 06 Nov 2018 10:12:18 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/albisteak/158910/paparretik_darie_odola.htm Tocon, gora Domina jaso izana pistatzat jo zitekeen Zornotzako (Bizkaia) zazpi gazteri 1980 amaieran eginiko torturak aztertzeko orduan ere. Ernesto Alberdi, Jon Urrutia, Juan Jose Larrinaga, Roberto Zabala, Fernando eta Juan Luis Irakulis eta Agustin Gisasola atxilotu eta torturatu zituzten 1980ko azaroaren 20an. Hamar polizia auzipetu zituzten 2001ean -zazpi gazteak torturatu eta 21 urtera heldu zen epaiketa-: Lucio de Sosa, Antonio Arias, Jose Garcia Maldonado, Antonio Arias Carnero, Jose Vazquez Dominguez; Felipe Mateos Robles; Antonio Beltran Alcantara; Paulino Santos Campaña, Antonio Bailo Roche eta Julian Gonzalez Pomares. Aurreneko hirurak zigortu zituzten. Hamarrek, ordea, jasoak zituzten Guardia Zibilaren bereizgarri zuriko gurutzeak, 1981ko urtarrilaren 7an; zazpi gazteak torturatu eta hilabete eta erdi eskasera, beraz. Dozenaka izan ziren egun horretan saritutako guardia zibilak, eta Zornotzakoen kasuan nahastutakoez gain, egun horretan saritu zituzten Enrique Rodriguez Galindo eta Enrique Dorado Villalobos ere. Hortaz, bi horiek Lasa eta Zabala hil ondoren jasotako domina ez zuten aurrenekoa. Bizkaiko Auzitegiak Antonio Tocon tenientea ere zigortu zuen, ordea. Hamasei urteko inhabilitazioa ezarri zion. Hiru urte geroago, Auzitegi Gorenak identifikatutako hiru poliziak ez beste guztiak zigorgabetu zituen. Edozein gisara, Bizkaiko Auzitegiak zigortu izana ez da oztopo izan Toconek karrera profesional oparoa egin ahal izateko. Tenientea zen 1980ko azaroan, Zornotzako gazteen torturak gertatu zirenean, eta Guardia Zibileko brigada jenerala da gaur egun. Dominei dagokienez, bereizgarri zuriko gurutzea jaso zuen 1981ean, eta 2015ean, Meritu Militarraren Gurutze Handia eman zioten. Iazkoa da azken saria: Guardia Zibilaren Merituaren Gurutze Handia eman zioten maiatzean. Indultua, beste irtenbidea Dominez harago, estatuak izan ditu torturatzaileak babesteko beste mekanismo batzuk ere; esaterako, indultua. Jaurlaritzaren Tortura 1960-2013 txostenaren arabera, tortura kasuengatik zigortutako 61 polizietatik 27k indultua jaso dute. Zigorra jaso ostean gobernuaren mesedea jaso zuten polizietako batzuek Jokin Olano torturatu zuten 1983. urteko uztailean. Donostiako Probintzia Auzitegiak zazpi polizia auzipetu zituen 1985eko otsailean, eta, 1994an, horietako bost zigortu zituen: Manuel Barroso Caballero, Jose Dominguez Tuda, Enrique Dorado, Manuel Macias eta Felipe Bayo. 1995ean, Juan Alberto Belloch Espainiako barne ministroak indultua eman zien Dominguez Tudari eta Barrosori. Dominguez Tudak ez zuen lehen indultua, lehenago ere eman baitzioten, 1990ean Joxe Mari, Lucio eta Victor Olarra eta Iñaki Olaetxea torturatzeagatik. Xabier Makazaga estatu indarkeriaren ikertzailearen iritziz, zerrenda horretan beste tortura kasu batzuetan zigortutako agenteak agertu izanak erakusten du torturatzaileak ez zirela «hainbeste» izan, eta «jende multzo bat trebatu» zutela horretarako. Trebakuntza horren garapena urteen joan-etorrian antzematen du Makazagak: «Estatuaren tesia da, 1980ko hamarkada erdialdetik aurrera, tortura desagertu zela. Egia da ordura arte indiskriminatua zela, hamar eguneko inkomunikazio aldia zegoela. Gero hori bost egunera murriztu zuten, eta kontsigna izan zen marka fisikorik ez uztea». Araudia, prest Espainiako Gobernuak berriki jakinarazi du prest duela Gonzalez Pachecori domina kentzeko araudia, eta oraindik erabakitzeke dagoela nola tramitatuko den. Arau horrek soilik Gonzalez Pachecori eragingo dio, edo balio al dezake torturengatik zigortutako beste polizia batzuei sariak kentzeko? Espainiako Barne Ministerioko iturriek Berriari azaldu diotenez, araudia oraindik amaitzekotan dago, eta testuak Ministroen Kontseilutik igaro behar du, baina «baldintza mota guztietarako» balioko du, baita jarduera «eredugarria» izan ez duten polizientzat ere, ez soilik Gonzalez Pachecoretzat. Saria eta sarea Bi aldagai zituzten dominok, Makazagaren arabera: saritzea eta babestea: «Operazio batzuengatik eman ziren dominak, baina operazio horietan torturatu egin zen. Tortura operazio horien ardatza izan da». Izan ere, dominak emateko baldintzak legez daude zehaztuta, baina, polizia bat saritzean, ez da espresuki adierazten hark zein ekintza zehatz egin duen domina jasotzeko; ez dago argudiatu beharrik, beraz. Torturatzaileen babes sistemari «sarearekin lan egitea» esan zion Fernando Lopez Agudinek. Juan Alberto Belloch Espainiako Barne eta Justizia ministro zen garaian, Lopez Agudin ministerioko Harreman Informatiboetarako zuzendaria izan zen 1994tik 1996ra, eta bertan bizitakoak jaso zituen El Laberinto: Diario de Interior 1994-1996 liburuan
(Labirintoa: Barne Ministerioaren egunerokoa, 1994-1996). Makazagaren iritziz, horrek erakusten du «babestuta» jarduten zutela torturatzaileek: «Ziurtasuna zuten ez zirela zigortuak izango. Zigorgabetasunaren sarea zuten azpian».
Espainiako Aldizkari Ofizialean, luzea da bereizgarri zuriko domina jaso dutenen zerrenda, baina laburragoa gorria jaso dutenena. Bigarrenak ziurtatzen du bizi guztiko pentsio osagarria, eta horregatik da guardia zibilen artean «estimatuena», Makazagaren esanetan. Hori horrela, ikusirik «dominen arrastoak ahalbidetzen» zuela jakitea «zer jendek parte hartu duen torturetan», Makazagak uste du bereizgarri gorria jaso dutenei jarraitu behar zaiela arrastoa. DOMINA MOTAK Meritu poliziala saritzeko lau domina mota banatu ditzake Espainiako Gobernuak, 1964az geroztik indarrean dagoen lege baten arabera: urrezko domina, zilarrezkoa, bereizgarri gorria duen gurutzea edo bereizgarri zuria duena. Azken horrek ez beste guztiek dominarekin batera dakarte osagarri ekonomiko bat. Bereizgarri gorria duen gurutzerako baldintzak Lan jardunean zehar zauritua izatea, istripu edo arduragabekeria kasuetan salbu; arma bidezko hiru eraso edo gehiagotan parte hartu izana, zauritua izan ez arren; «ausardia handia» erakutsi izana poliziarekiko arriskutsuak ziren egoeretan, horrek Poliziaren «prestigioari» mesede egin dien kasuetan; eta «aparteko saria» merezi duten jarrerak izatea, «ageriko arrisku pertsonala» zuten egoeretan. Bereizgarri zuria duen gurutzerako baldintzak «Patriotismo edo leialtasun handia» adierazten duten ekintzak egin izana, Poliziaren «prestigioaren» mesedetan; «betebeharrak gauzatzean nabarmentzea» edo lan zientifiko «azpimarragarriak» egin izana; eta, orokorrean, Poliziaren «prestigioaren» mesedetan eginiko jarduerak gauzatu izana.]]>
<![CDATA[Estrasburgoko auzitegiak ebatzi du 'Bateragune auzikoek' ez zutela epaiketa inpartzialik izan]]> https://www.berria.eus/albisteak/158938/estrasburgoko_auzitegiak_ebatzi_du_039bateragune_auzikoek039_ez_zutela_epaiketa_inpartzialik_izan.htm Tue, 06 Nov 2018 07:12:08 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/albisteak/158938/estrasburgoko_auzitegiak_ebatzi_du_039bateragune_auzikoek039_ez_zutela_epaiketa_inpartzialik_izan.htm Bateragune auziaz Estrasburgoren epaia (ingelesez)]]> Bateragune auziko zigortuek salatu zuten Espainiako Justiziak inpartzialtasun irizpidea eta haien errugabetasun printzipioa urratu zituela. Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaileak Otegiri 2010ean -beste epaiketa batean- eginiko galderetan dago Murilloren inpartzialtasunari buruzko zalantzaren funtsa: - "Zuk irmo gaitzesten al duzu ETAren indarkeria?", Angela Murillo epaimahaiburuak Arnaldo Otegi auzipetuari. -"Ez dut erantzungo". -"Ez didazu erantzungo, ezta? Oso ondo. Banekien. Eseri zaitezke". 2010eko urtarrilaren 27an gertatu zen hori (bideoan 0:24-0:34 tartean), Espainiako Auzitegi Nazionalean. Jose Mari Sagardui Gatza euskal presoaren omenaldian "terrorismoa goratzea" egotzita epaitu zituzten Otegi eta beste bi lagun, eta aurreneko saioan gertatu zen. Defentsak gero argudiatu zuen Murillok Otegirekiko aurreiritziak izan zituela eta, ondorioz, auzipetuaren eskubideak urratu zirela, epailearen inpartzialtasunik ezagatik. Auzitegi Gorenak, 2011ko otsailean defentsari arrazoi eman, eta zigor epaia baliogabetu egin zuen. Murillo baztertu, eta berriro egin zuten epaiketa,Javier Gomez Bermudez zela epaimahaiko presidente, eta absoluzioa jaso zuten auzipetuek. 2011ko ekainean eta uztailean Bateragune auzikoepaiketan ere Murillo izan zen epaimahaiburu. Horretarako izendatu zutenean, 2010eko epaiketan oinarrituta defentsa saiatu zen Murillo izan ez zedin epaimahaiko presidentea, hura errefusatuta, baina ez zuen lortu. Estrasburgoko auzitegiak, ordea, aintzat hartu du, batetik, Espainiako auzitegiek lehen epaiketa baliogabetu izana, aitortuta Murillo ez zela inpartziala izan; bestetik, magistratuek uste dute Murillok Otegi epaitutako bi aldietan, gaiek lotura zuzena zutela -ETArekiko jarrera-, eta, beraz, ez zuela epaimahaian egon behar: "Epaimahaiburuak aurreiritziak adierazten zituen esapideak erabili izanak (...) argiki bateraezina egiten du bigarren prozedura kriminalean parte hartzearekin". Kalte-ordainik ez Epaileek ebazpenean jaso dutenez, Giza Eskubideen Hitzarmenaren 6.1 artikulua urratu izanak kalte-ordainak jasotzeko eskubidea eman ohi du. Auzipetu gehienek ez zutenez horrelakorik eskatu, ordea. Rafa Diezek 40.000 euroko ordaina eskatu zuen, baina epaileek uste dute ez duela behar bezalako justifikaziorik eman. Hortaz, ez dute kalte-ordainik jasoko. Hala ere, Helen Keller epaileak boto partikularra eman du kalte-ordainen inguruan. Uste du Diezi kalte-ordaina pagatu beharko litzaiokeela. 2009an atxilotu zituzten Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Rafa Diez, Bateragune auzian, beste zenbait kiderekin batera, Baltasar Garzon epailearen aginduz, ETAren gidaritzapean Batasunaren Mahai Nazionala berregitea egotzita. 2011n hasi zen epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta han berretsi zuten akusatuek bide «demokratiko, baketsu eta politikoetan soilik» oinarritu zutela beren lana. Auzitegiak, ordea, hamar urteko espetxe zigorra ezarri zien Otegiri eta Diezi; 8koa, berriz, Rodriguezi, Jacintori eta Zabaletari. Ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuten, eta zigorra murriztu zien Otegiri eta Diezi, sei urte eta erdira; sei urtera, berriz, beste hirurei. Otegiren hamar urteko inhabilitazioa, ordea, mantendu egin zuen. Epaiaren kontrako bi boto partikular egon ziren, ordea. Epaiarekin erabat kontrajarria zen bat: Alberto Jorge Barreiro magistratua absoluzioaren alde agertu zen, auzipetuak zigortzeko nahiko froga ez zegoela argudiatuta. Miguel Colmenero Menedezek sinatu zuen beste boto partikularra, eta hark zioen Otegik Auzitegi Nazionaleko epaimahaiaren inpartzialtasuna argudiatuz ipini zuen errekusazioa ontzat eman behar zela eta, beraz, Espainiako Auzitegi Nazionalean errepikatu egin behar zela epaiketa, beste epaimahai batekin. Espainiako Auzitegi Konstituzionalera ere jo zuten babesa eskatzeko, baina 2014an Gorenaren erabakia berretsi zuenez, 2015ean jarri zuten helegitea Estrasburgon. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak partzialki onartu zuen tramitera Auzitegi Nazionaleko epailearen inpartzialtasunari buruzko helegitea, eta gaur eman du ebazpena. Estrasburgok baztertu egin zituen, ordea, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren inpartzialtasuna zalantzan jartzen zuten argudioak. Defentsak auzitan jarri zuen Konstituzionaleko bi magistraturen inpartzialtasuna, argudiatuta PPko afliatua zela bat eta ezker abertzalearen aurkako beste epai batzuetan parte hartutakoa zela beste bat. Argudio horiek ezetsi zituen Estrasburgok. Otegik, Rodriguezek, Jacintok, Zabaletak eta Diezek osorik bete zuten Espainiak ezarritako espetxe zigorra. Otegi eta Diez, ordea,inhabilitazioa betetzen ari dira oraindik -2021eko urtarrilera eta 2019ko urtarrilera artekoa dituztek, hurrenez hurren-. Hain justu, inhabilitazio horrek galarazi zion Otegiri Eusko Legebiltzarreko 2016ko hauteskundeetara aurkeztu ahal izatea. Inhabilitazioa etengabe, oraingoz Europaren ebazpenak ez du esan nahi Otegiren eta Diezeninhabilitazioa eten egin denik. Otegiren kasuan defentsak babes helegitea aurkeztua du Auzitegi Konstituzionalean, tramitazioan da, eta ikusi beharko da Europaren erabakiak eraginik baduen Konstituzionalaren balorazioan. Bestetik, gaurko ebazpenarekindefentsari aukera bat ireki zaio Gorenean berraztertze helegite bat aurkezteko. Jone Goirizelaia abokatuak nabarmendudu "pozik" daudela Europaren erabakiarekin, baina esan du sakonago aztertu nahi dutela sententzia, zer egin erabaki ahal izateko. "Epaiak dio bost auzipetuek ez zutela epaiketa inpartzial bat izan. Eta epaileak ez badira inpartzialak izaten, epaiak ere ez. Bostek azken eguneraino bete zuten kartzela zigorra, eta horrek ez du erreparaziorik". Otegi, Europako Parlamentuan gaur eta bihar Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia Europako Parlamentuan egongo da gaur eta bihar, Bruselan, GUE-NGL Europako ezkerreko alderdiak antolatutako jardunaldi batzuetan parte hartzeko. "Ultraeskuina eta faxismoa Europan izaten ari den gorakadari ezkerretik nola aurre egin aztertuko dute jardunaldietan", esan du EH Bilduk, ohar batean. Europako ezkerreko alderdietako hainbat ordezkari izango da jardunaldietan. Bateragune auziari buruz BERRIA TBk eginiko kronologia ]]> <![CDATA[Paparretik darie odola]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/006/001/2018-11-06/paparretik_darie_odola.htm Tue, 06 Nov 2018 00:00:00 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/paperekoa/1905/006/001/2018-11-06/paparretik_darie_odola.htm Billy El niño ezizenez ezaguna den polizia ohiaren izena berriro azaleratu da aktualitate politikora. Espainiako Gobernua datorren urteko aurrekontuak negoziatzekoa da talde politikoekin, eta Unidos Podemosek baldintza bat jarri dio: torturatzeagatik ezaguna denez gero, Gonzalez Pachecori kentzea bere garaian emandako kondekorazioak eta horien bidez jasotako pentsioak. Billy el Niño ez da edonor izan: haren ibilbide profesionalean lau domina eman dizkiote, eta horiek %50 handitu dute haren pentsioa. Frankismo garaiko torturengatik egin zen ezagun, eta Pedro Sanchezen gobernua prest azaldu da polizia ohiari kondekorazioak kentzeko.

Gonzalez Pachecorena, ordea, ez da kasu bakana. Urriaren 22an EH Bilduk zabaldu zuenez, dozenaka dira torturetan edo gerra zikinean nahastuta egon eta dominak, kondekorazioak edo bestelako sariak jaso dituzten poliziak. Marian Beitialarrangoitia diputatuak esan zuenez, Espainiako Gobernuen «ohiko prozedura» izan da tortura kasuetan nahastutako poliziei «indultua ematea», «dominak ematea» eta haiek «goi karguetara mugitzea».

Kasu esanguratsu ugari daude horien artean: esaterako, Sebastian Sotos polizia inspektoreordea bost aldiz kondekoratu dute Espainiako lau gobernuk, nahiz eta Frantziako justiziak Sotos zigortu zuen 1983an Joxe Mari Larretxea bahitzen saiatzeagatik. Ekuadorko bost polizia ere saritu zituzten, Alfonso Etxegarai eta Miguel Angel Aldana deportatuak bahituak eta torturatuak izan eta gero.

HIL ETA BEREHALA, DOMINA

Paradigmatikoa da Joxean Lasa eta Joxi Zabala torturatu eta hil zituztenen kasua. Auzian frogatu zenez, tortura eta hilketa horietan parte hartu zuten Jose Amedo, Felipe Bayo, Enrique Dorado eta Angel Vaquero poliziek eta Enrique Rodriguez Galindo orduan Guardia Zibileko komandante zenak. Guztiak saritu zituzten. Aintzat hartzekoa da noiz eman zizkieten dominak: Lasa eta Zabala 1983ko urrian bahitu eta torturatu zituzten, eta PSOEren gobernuak 1984ko urrian saritu zituen; Lasaren eta Zabalaren gorpuak identifikatu eta auzia zabaldu baino 11 urte lehenago; artean GALen berri ez zegoela. Galindok bereizgarri gorria duen domina jaso zuen, bizi guztiko pentsioa ziurtatzen ziona.

Are adierazgarriagoa da Amedoren kondekorazioa. 1984ko urriaren 11ko Aldizkari Ofizialean ageri dira Guardia Zibilaren Merituaren domina jaso zutenak; tartean, Amedo. Normalean, guardia zibilei ematen zaizkie sari horiek, Guardia Zibilaren Merituaren Ordenakoak direnez gero, baina Amedo sarituen zerrenda horretan ageri da, guardia zibila izan ez arren; Espainiako Poliziako inspektorea zen orduan.

TOCON, GORA

Domina jaso izana pistatzat jo zitekeen Zornotzako (Bizkaia) zazpi gazteri 1980 amaieran eginiko torturak aztertzeko orduan ere. Ernesto Alberdi, Jon Urrutia, Juan Jose Larrinaga, Roberto Zabala, Fernando eta Juan Luis Irakulis eta Agustin Gisasola atxilotu eta torturatu zituzten 1980ko azaroaren 20an. Hamar polizia auzipetu zituzten 2001ean —zazpi gazteak torturatu eta 21 urtera heldu zen epaiketa—: Lucio de Sosa, Antonio Arias, Jose Garcia Maldonado, Antonio Arias Carnero, Jose Vazquez Dominguez; Felipe Mateos Robles; Antonio Beltran Alcantara; Paulino Santos Campaña, Antonio Bailo Roche eta Julian Gonzalez Pomares. Aurreneko hirurak zigortu zituzten.

Hamarrek, ordea, jasoak zituzten Guardia Zibilaren bereizgarri zuriko gurutzeak, 1981ko urtarrilaren 7an; zazpi gazteak torturatu eta hilabete eta erdi eskasera, beraz. Dozenaka izan ziren egun horretan saritutako guardia zibilak, eta Zornotzakoen kasuan nahastutakoez gain, egun horretan saritu zituzten Enrique Rodriguez Galindo eta Enrique Dorado Villalobos ere. Hortaz, bi horiek Lasa eta Zabala hil ondoren jasotako domina ez zuten aurrenekoa.

Bizkaiko Auzitegiak Antonio Tocon tenientea ere zigortu zuen, ordea. Hamasei urteko inhabilitazioa ezarri zion. Hiru urte geroago, Auzitegi Gorenak identifikatutako hiru poliziak ez beste guztiak zigorgabetu zituen. Edozein gisara, Bizkaiko Auzitegiak zigortu izana ez da oztopo izan Toconek karrera profesional oparoa egin ahal izateko. Tenientea zen 1980ko azaroan, Zornotzako gazteen torturak gertatu zirenean, eta Guardia Zibileko brigada jenerala da gaur egun. Dominei dagokienez, bereizgarri zuriko gurutzea jaso zuen 1981ean, eta 2015ean, Meritu Militarraren Gurutze Handia eman zioten. Iazkoa da azken saria: Guardia Zibilaren Merituaren Gurutze Handia eman zioten maiatzean.

INDULTUA, BESTE IRTENBIDEA

Dominez harago, estatuak izan ditu torturatzaileak babesteko beste mekanismo batzuk ere; esaterako, indultua. Jaurlaritzaren Tortura 1960-2013 txostenaren arabera, tortura kasuengatik zigortutako 61 polizietatik 27k indultua jaso dute.

Zigorra jaso ostean gobernuaren mesedea jaso zuten polizietako batzuek Jokin Olano torturatu zuten 1983. urteko uztailean. Donostiako Probintzia Auzitegiak zazpi polizia auzipetu zituen 1985eko otsailean, eta, 1994an, horietako bost zigortu zituen: Manuel Barroso Caballero, Jose Dominguez Tuda, Enrique Dorado, Manuel Macias eta Felipe Bayo. 1995ean, Juan Alberto Belloch Espainiako barne ministroak indultua eman zien Dominguez Tudari eta Barrosori. Dominguez Tudak ez zuen lehen indultua, lehenago ere eman baitzioten, 1990ean Joxe Mari, Lucio eta Victor Olarra eta Iñaki Olaetxea torturatzeagatik.

Xabier Makazaga estatu indarkeriaren ikertzailearen iritziz, zerrenda horretan beste tortura kasu batzuetan zigortutako agenteak agertu izanak erakusten du torturatzaileak ez zirela «hainbeste» izan, eta «jende multzo bat trebatu» zutela horretarako. Trebakuntza horren garapena urteen joan-etorrian antzematen du Makazagak: «Estatuaren tesia da, 1980ko hamarkada erdialdetik aurrera, tortura desagertu zela. Egia da ordura arte indiskriminatua zela, hamar eguneko inkomunikazio aldia zegoela. Gero hori bost egunera murriztu zuten, eta kontsigna izan zen marka fisikorik ez uztea».

ARAUDIA, PREST

Espainiako Gobernuak berriki jakinarazi du prest duela Gonzalez Pachecori domina kentzeko araudia, eta oraindik erabakitzeke dagoela nola tramitatuko den. Arau horrek soilik Gonzalez Pachecori eragingo dio, edo balio al dezake torturengatik zigortutako beste polizia batzuei sariak kentzeko? Espainiako Barne Ministerioko iturriek BERRIAri azaldu diotenez, araudia oraindik amaitzekotan dago, eta testuak Minis- troen Kontseilutik igaro behar du, baina «baldintza mota guztietarako» balioko du, baita jarduera «eredugarria» izan ez duten polizientzat ere, ez soilik Gonzalez Pachecoretzat.

SARIA ETA SAREA

Bi aldagai zituzten dominok, Makazagaren arabera: saritzea eta babestea: «Operazio batzuengatik eman ziren dominak, baina operazio horietan torturatu egin zen. Tortura operazio horien ardatza izan da». Izan ere, dominak emateko baldintzak legez daude zehaztuta, baina, polizia bat saritzean, ez da espresuki adierazten hark zein ekintza zehatz egin duen domina jasotzeko; ez dago argudiatu beharrik, beraz.

Torturatzaileen babes sistemari «sarearekin lan egitea» esan zion Fernando Lopez Agudinek. Juan Alberto Belloch Espainiako Barne eta Justizia ministro zen garaian, Lopez Agudin ministerioko Harreman Informatiboetarako zuzendaria izan zen 1994tik 1996ra, eta bertan bizitakoak jaso zituen El Laberinto: Diario de Interior 1994-1996 liburuan (Labirintoa: Barne Ministerioaren egunerokoa, 1994-1996). Makazagaren iritziz, horrek erakusten du «babestuta» jarduten zutela torturatzaileek: «Ziurtasuna zuten ez zirela zigortuak izango. Zigorgabetasunaren sarea zuten azpian».

Espainiako Aldizkari Ofizialean, luzea da bereizgarri zuriko domina jaso dutenen zerrenda, baina laburragoa gorria jaso dutenena. Bigarrenak ziurtatzen du bizi guztiko pentsio osagarria, eta horregatik da guardia zibilen artean «estimatuena», Makazagaren esanetan. Hori horrela, ikusirik «dominen arrastoak ahalbidetzen» zuela jakitea «zer jendek parte hartu duen torturetan», Makazagak uste du bereizgarri gorria jaso dutenei jarraitu behar zaiela arrastoa.]]>
<![CDATA[Altsasuko ezkila jotzea, arau hauste «larria»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/008/001/2018-11-06/altsasuko_ezkila_jotzea_arau_hauste_larria.htm Tue, 06 Nov 2018 00:00:00 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/paperekoa/1873/008/001/2018-11-06/altsasuko_ezkila_jotzea_arau_hauste_larria.htm
Hainbat hedabidek zabaldu zuten harrika hartu zituztela buruzagi politiko eskuindarrak, eta horri buruzko xehetasunak ere eman zituen Foruzaingoak atzo. Igandeko segurtasun dispositiboan parte hartu zuten foruzainek azaldu dutenez, «txanponen bat, pizgailuren bat eta hartxintxar bat baino apur bat handiagoko harriren bat» jaurti zizkieten.

C's, PP eta Vox-en ekitaldiaren eta horri aurre egiteko deialdien biharamuna izan zen atzokoa, eta igandean Altsasun gertatutakoaz aritu ziren eragile politiko ugari. Tartean, Javier Ollo alkatea; haren ustez, herritarren erantzuna «burutsua» eta «positiboa» izan zen: «Lasaitasuna merezi dugu eta, oraingoz, irabazi dugu». Halere, alderdien ekitaldiari kontra egiteko asmoz Altsasura «kanpotik» joandakoei eskatu zien gogoeta egiteko: «Kanpoko jendeak eragin zituen tentsio uneak. Ezin diegu eman Espainia Herritarrekoek lortu nahi zuten erantzuna».

Eztabaida, parlamentura

Altsasun igandean gertatutakoa Nafarroako Parlamentura eraman zuen PPNk. Adierazpen instituzional bat egitea proposatu zuen, «Guardia Zibilari elkartasuna adierazteko ekitaldira joandakoen aurkako irainak, mehatxuak eta objektu jaurtiketak gaitzesteko» eta, horrez gain, Guardia Zibilari babesa azaltzeko, «herritarren segurtasunaren berme» denez gero. Proposamena baztertu egin zuen Bozeramaileen Batzordeak, aurka bozkatu baitzuten Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak.

UPNko bozeramaile Javier Esparzak «gorroto irudiak» arbuiatu zituen: «Aurpegia estalita zeramaten asko ez ziren Altsasukoak». Gaineratu zuen herenegun Iortia plazan elkartutakoek ez zutela «proportzionaltasuna» eskatzen, Altsasuko gazte espetxeratuak «askatzeko» baizik, eta gobernuari egin zion kritika: «EH da egoeraren erantzule, eta [Uxue] Barkos konplizea da». Geroa Baiko bozeramaile Koldo Martinezek, berriz, nabarmendu zuen herenegun ez zela «desordena publikorik» gertatu, eta hori «garrantzitsua» dela: «Altsasuko herritarrek heldutasun politikoko ariketa bat egin dute beste behin». EH Bilduko bozeramaile Adolfo Araizek kritikatu zuen herriak «egoera bidegabea» bizi duela, eta igandekoa «eskuinen arteko lasterketatzat» jo zuen. Ahal Dugu-Orain Baiko bozeramaile Laura Perezen hitzetan, berriz, Altsasun ekitaldia egin zutenek «ez zuten topatu bilatzen zuten indarkeria», eta «eskandalagarri» jo zuen PP eta C's Vox-ekin elkartu izana. Maria Txibite PSNko idazkari nagusiaren iritziz, berriz, «eskuina nahiz euskal nazionalismoa» Altsasu «politikoki erabiltzen» ari dira.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak ere auzitan jarri zuen Espainiako eskuinaren ekitaldia «Guardia Zibila babesteko era eraginkorrena» izatea: «Agian, Guardia Zibila babesteko, proposa daitezke krispazioa edo liskarrak eragiteko aukerarik sortzen ez dituzten ekintzak». Horregatik, «beste formatu bat» eskatu du. Antzera mintzatu zen Margarita Robles Defentsa ministroa; esan zuen ez dela «onargarria alderdi politiko batek Guardia Zibila erabili nahi izatea elkarbizitza apurtzeko».]]>
<![CDATA[Abenduaren 6rako manifestaziora deitu du EH Bilduk]]> https://www.berria.eus/albisteak/158898/abenduaren_6rako_manifestaziora_deitu_du_eh_bilduk.htm Mon, 05 Nov 2018 10:31:53 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/albisteak/158898/abenduaren_6rako_manifestaziora_deitu_du_eh_bilduk.htm <![CDATA[Herrigintzaren ertzetako zizelkaria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4605/013/001/2018-11-04/herrigintzaren_ertzetako_zizelkaria.htm Sun, 04 Nov 2018 00:00:00 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/paperekoa/4605/013/001/2018-11-04/herrigintzaren_ertzetako_zizelkaria.htm
Sorterria da Goiaren jardunbide poliedrikoaren erakusgarri nabarmena: han izan zen suhiltzaileen taldeko boluntario, organista, ikastolaren sortzaile, hiru legealditan zinegotzi eta, 1999tik 2003ra, alkate. Alkatetzari eusteko, bozetara aurkeztu zen 2003an, baina Espainiako Auzitegi Gorenak debekatu egin zituen ezker abertzalearen hainbat zerrenda; tartean, Beraginez, Goia zerrendaburu zeramana. Ordurako, aritua zen politikagintzan; Frankismo osteko lehen legealdian, parlamentari izan zen Nafarroako Parlamentuan, eta Herri Batasunaren aurreneko Mahai Nazionalean hartu zuen parte.

Kulturgintzari dagokionez, Josu Goiaren filosofia larrugorritan diskoa argitaratu zuen 2007an; Encuentros con la Guardia Civil liburua ere plazaratu zuen, umorearen bidez Guardia Zibilarekin izandako bizipenak jasotzeko, eta eskulturan ere jardun zuen.]]>
<![CDATA[Josu Goia ezker abertzaleko buruzagi ohia hil da]]> https://www.berria.eus/albisteak/158856/josu_goia_ezker_abertzaleko_buruzagi_ohia_hil_da.htm Sat, 03 Nov 2018 07:56:00 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/albisteak/158856/josu_goia_ezker_abertzaleko_buruzagi_ohia_hil_da.htm BERRIAri azaldu zion liburu horren asmoa: "Polizia guztiekin aunitz anekdota nituen, eta ezin zirela zoko batean ahaztuta gelditu pentsatu nuen. Tristurak nahiko baditugu Euskal Herrian. Denbora pasatzean gauza asko beste ikuspuntu batetik ikusten dira. Barre egiteko balia daitezke, nahiz eta gertatu zirenean gogorrak izan ziren". Kantagintzan eta musikagintzan, berriz, Josu Goiaren filosofia larrugorritan diskoa argitaratu zuen. Beran bertan, herriko organista izan zen. Herrigintzan, Gure Txokoa elkartea sortu zuen beste batzuekin batera, eta Kultur Astea ere abiatu zuten. Gau eskolekin ere hasi ziren eta Lesakako eta Berako ikastolen sorkuntzan parte hartu zuen, 1972. urtean. Suhiltzaileen taldeko boluntario ere aritu zen. Hileta bihar izango da Berako elizan, 17:00etan. ]]> <![CDATA[Fiskalaren eskari «bidegabea» arbuiatu dute euskal alderdiek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/004/001/2018-11-03/fiskalaren_eskari_bidegabea_arbuiatu_dute_euskal_alderdiek.htm Sat, 03 Nov 2018 00:00:00 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/paperekoa/1878/004/001/2018-11-03/fiskalaren_eskari_bidegabea_arbuiatu_dute_euskal_alderdiek.htm
Alde nabarmena dago fiskalak eta estatuko abokatuak buruzagi independentisten aurka eginiko zigor eskaeren artean, nagusiki estatuko abokatuak ez baitie egotzi matxinada deliturik eta, beraz, espetxealdi laburragoak galdegin baititu. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak alde hori izan zuen hizpide, atzo: esan zuen estatuko abokatuaren zigor eskaerek «itxaropen puntu bat» sorrarazi zutela baina fiskaltzaren erabakiak «talka» egiten duela estatuko abokatuarenarekin. Gainera, premiazkotzat jo zuen «justizia maila osoan edo orokorrean pentsatzea», iritzita justiziak bizikidetzaren «bidelagun» izan beharko lukeela.

Informazio hori zabaldu baino lehen, estatuko abokatuaren eskariez mintzatu zen Urkullu. Esan zuen ez dagoela «batere» pozik sedizio delitua leporatu dietelako auzipetuei, baina espero du «matxinadarik ez zela gertatu ulertu izanak» buruzagi independentisten «egoera erraztea». Edozein gisara, «bizitza politikoaren judizializazioa» arbuiatu zuen.

Fiskalaren zigor eskaerekin kritiko azaldu da EAJ. Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, EAJk esan du Kataluniako prozesu subiranista ez dela «ez matxinada, ezta sedizioa ere», eta, akusazio horiek aurkeztu beharrean, «politika eta elkarrizketa» jo ditu beharrezkotzat: «EAJk beste behin ere adierazi nahi du Kataluniako auziaren konponbidea, denboran luzatu den auzi politikoa delarik, ez dela sekula ere judikaturatik edo politikaren judizializaziotik etorriko». Era berean, eskatu du badaezpadako espetxealdi «bidegabean» daudenak aske uztea eta erbesteratuak Kataluniara itzuli ahal izatea.

Espainiaren «gaitasunik eza»

Fiskaltzaren jokabideaz mintzatu zen Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea ere. Batetik, elkartasuna helarazi zien auzipetu guztiei, euren senide eta lagunei eta, oro har, «Kataluniako independentismoari». Bestetik, adierazi zuen Espainiako Estatuak, «berriz ere» erakutsi duela ez daukala «izaera demokratikorik», ezta «gaitasunik» ere «arazo politikoei irtenbide politikoak» emateko.

Hori horrela, Otegik uste du «estatu antidemokratikoa» dela Espainia, eta, hori ikusirik, bat egitera deitu zituen beste nazio batzuetako indar politikoak: «Euskal herritarrok, galiziarrek eta kataluniarrek elkar jokatu behar dugu, elkarrekiko konplizitatearekin, elkarrekiko estrategiarekin, parean duguna gure eskubide guztien aurkako estatu bat delako».

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak sare sozialetan zabaldu zuen fiskaltzaren zigor eskariei buruzko balorazioa. Kritikatu zuen eskaera «neurrigabea» dela eta, horrez gain, «izugarri zailtzen» dituela «elkarrizketa eta Kataluniak bizi duen gatazkari konponbideak bilatzeko» aukera: «Judizializazioarekin eta jazarpen neurriekin jarraitzea akats bat da. Irtenbide politiko bat bilatzeko lanean jarraituko dugu».]]>
<![CDATA[Otegi: "Euskal herritarrek, galiziarrek eta kataluniarrek elkarrekin jokatu behar dugu"]]> https://www.berria.eus/albisteak/158823/otegi_euskal_herritarrek_galiziarrek_eta_kataluniarrek_elkarrekin_jokatu_behar_dugu.htm Fri, 02 Nov 2018 07:10:12 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/albisteak/158823/otegi_euskal_herritarrek_galiziarrek_eta_kataluniarrek_elkarrekin_jokatu_behar_dugu.htm zigor eskaerak izan du erantzuna Euskal Herrian ere. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak elkartasuna eta errespetua adierazi dizkie lehenik auzipetuei, euren senideei eta kataluniar guztiei. Otegik esan du zigor eskaerekin Espainiako estatuak erakutsi duela ez duela "natura demokratikorik", eta ez duela gaitasunik "arazo politikoei irtenbide politikoak emateko". "Estatu antidemokratiko baten aurrean gaude", gaineratu du Otegik, eta horren aurrean beharrezkotzat jo du euskal herritar, galiziar eta kataluniarren arteko estrategi komun bat: "Elkarrekin jokatu behar dugu, elkarrekiko konplizitatearekin eta estrategia batekin, parean daukagun estatua gure eskubide guztien aurkakoa delako. Behartuta gaude". Azkenik, David Fernandez CUPeko parlamentari ohiaren hitz batzuk ekarri ditu gogora bere balorazioan Otegik: "Ez badago bide demokratikorik independentziara, independentziarako bidea egingo dugu demokrazia lortzeko". Kritiko azaldu da EAJ ere. Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, EAJk esan du Kataluniako prozesu subiranista ez dela "ez matxinada, ez sedizioa", eta, akusazio horiek aurkeztu beharrean, "politika eta elkarrizketa" jo ditu beharrezkotzat. "EAJk beste behin ere adierazi nahi du Kataluniako auziaren konponbidea, denboran luzatu den auzi politikoa delarik, ez dela sekula ere judikaturatik edo politikaren judizializaziotik etorriko". Era berean, eskatu du badaezpadako espetxealdi "bidegabean" daudenak aske uzteko, eta erbesteratuak Kataluniara itzuli ahal izatea. Fiskalaren akusazioen berri jakin aurretik, estatuko abokatuaren zigor eskariez mintzatu da Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria. Esan du ez dagoela "batere" pozik sedizio delitua leporatu dietelako auzipetuei, baina espero du "matxinadarik ez zela gertatu ulertu izanak" buruzagi independentisten "egoera erraztea". Edozein gisara, "bizitza politikoaren judizializazioa" arbuiatu du.]]> <![CDATA[Burujabetzaz aritzeko, Torra Donostian izango da bi aste barru]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/005/001/2018-10-31/burujabetzaz_aritzeko_torra_donostian_izango_da_bi_aste_barru.htm Wed, 31 Oct 2018 00:00:00 +0100 Jon O. Urain https://www.berria.eus/paperekoa/1891/005/001/2018-10-31/burujabetzaz_aritzeko_torra_donostian_izango_da_bi_aste_barru.htm Catalunya: burujabetza, demokrazia, askatasuna izenburupean. Torrak berak esker mezu bat zabaldu zuen sare sozialetan: «Mila esker hitzaldia emateko gonbidapenagatik, Gure Esku Dago-ko lagunok. Kataluniagatik, Euskal Herriagatik, bizitzagatik!».

Hain zuzen, Donostian hilaren 18an egingo duten galdeketaren atarikoa izango da hitzaldia; asteazkenean izango da ekitaldia, eta, igande horretan, etorkizun politikoari buruzko galdeketak egitekoak dira Donostian bertan, Irunen (Gipuzkoa), Zallan, Alonsotegin eta Balmasedan (Bizkaia). GEDen arabera, «Kataluniako errealitatea hobeto ezagutzeko aukera» emango du Torraren hitzaldiak: «Kataluniako prozesuari eta egungo egoerari buruzko gogoetak nahiz aurrera begirako ikuspegia azalduko ditu Torra presidenteak». 1.806 lagunentzako lekua du auditoriumak, eta ezinbestekoa izango da aurrez www.gureeskudago.eus atarian izena ematea.

Hilaren 14an bertan, eguerdian, Torra Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariarekin batzartuko da Gasteizen. Bi agintari politikoen arteko lehen bilkura izango da.

Hain justu, Kataluniaz mintzatu zen atzo Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia. Esan zuen han duten «egoera» ez duela «Euskadirentzat nahi», iruditzen zaiolako «ulertzeko zaila» dela. Euskadi Enpresa Foroan hitz egin zuen Rementeriak; azaldu zuenez, ez ditu «alderdi abertzaleak elkarren kontra edo konstituzionalistekin kanoikadaka» ikusi nahi: «Sinpleki, ez dut hori nahi nire herrialdearentzat». Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estatus politikoaren eztabaidaz galdetuta, ez zuen iritzirik eman, argudiatuta «erabakigune bakoitza eztabaidatzeko foroak errespetatzen» dituela: «Ni Bizkaiko ahaldun nagusia naiz. Erreforma hori eztabaidatzeko foroa Eusko Legebiltzarra da».

Akordiorik ez eskumenetan

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak negoziatzen jarraitzen dute Jaurlaritzari dagozkion eskumenak eskualdatzeko. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu kontseilu osteko agerraldian azaldu zuenez, Transferentzien Batzorde Mistoak ez du biltzeko data zehatzik, oraingoz, eta bi gobernuek, gaur-gaurkoz, ez dute bilera horretan berretsi beharreko akordiorik lortu. Erkorekak gogorarazi zuenez, Isabel Zelaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak iragarri zuen batzordea urria amaitu baino lehen elkartuko zela. Ez zen hala izan. Herenegun, berriz, Meritxell Batet Lurralde Politikako ministroak esan zuen azaroaren 15a baino lehen batzartuko direla.

Edozein moduz, batzorde hori biltzen denean, hiru eskumenen eskualdaketa izango dute mahai gainean: Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo trenbideena eta AP-1 errepidearen Arabako zatiarena. Erkorekak gaineratu zuen hiru transferentzia horiek «lehen fase batean» egin beharrekoak direla, eta ohartarazi Jaurlaritzak ez diela muzin egiten falta diren gainerakoei. Guztira 37 eskumen daude eskualdatzeke.]]>
<![CDATA[«Zailtasunak» aitortuta, adituek ekin diote estatutu proiektua idazteko lanari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1975/005/001/2018-10-27/zailtasunak_aitortuta_adituek_ekin_diote_estatutu_proiektua_idazteko_lanari.htm Sat, 27 Oct 2018 00:00:00 +0200 Jon O. Urain https://www.berria.eus/paperekoa/1975/005/001/2018-10-27/zailtasunak_aitortuta_adituek_ekin_diote_estatutu_proiektua_idazteko_lanari.htm
Eusko Legebiltzarrak ekitaldi bat egin zuen atzo, modu ofizialean adituei harrera egin, eta horien esku uzteko enkargua. Mikel Legardak, Iñigo Urrutiak, Arantxa Elizondok, Alberto Lopez Basagurenek eta Jaime Ignacio del Burgok osatuko dute batzordea, eta Bajartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren eskutik jaso zuten zeregina; zortzi hilabete izango dituzte horretarako, eta eztabaiden konfidentzialtasuna gorde beharko dute tarte horretan zehar. Harrera ekitaldiaren ostean, lehen bilera egin zuten bostek, jarraitu beharreko metodologia adosteko.

Talde teknikoak lan nekeza du aurretik, kide gehienek aitortu zutenez. Urrutiak azaldu zuen «zailtasuna» izango duela lanak: «Denak jabetzen gara daukagun arduraz, eta mandatuarekiko leial jokatuko dugu». Lopez Basagurenek azaldu zuen «borondate onenarekin» egingo duela lan, nahiz eta «helburua oso zaila» iruditzen zaion. Elizondok ere esan zuen jabetzen dela zailtasunez: «Euskadin bizi gara eta denok ezagutzen ditugu zailtasunak eta ikuspuntu politiko ezberdinak, baina uste dut adostasun batzuk lortzeko ahalegina egin behar dugula».

Ados jartzea, «mirari» bat

«Erantzukizun handiz» hartu du enkargua Del Burgok ere, momentua «oso garrantzitsua» delakoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoarentzat eta «baita oinarrietan aipatzen diren beste lurralde batzuentzat ere». Aitortu zuen ez datorrela bat oinarriekin: «Ikuspuntuak erabat ezberdinak badira, adostasunerako espiritu handia izanagatik, azkenean zaila da emaitzak lortzea». Ildo horretan, ohartarazi zuen «elkar ulertzeko tarte eskasa» dagoela helburua «ia-independentzia egoera bat» lortzea baldin bada. «Baina, tira, batzuetan mirariak gertatzen dira, baita politikan ere».

Adituek ekainerako prest izan beharko dute testu artikulatua, eta, ondoren, lege proposamen gisa erregistratuko dute Eusko Legebiltzarrean, gutxienez talde batek bere egiten badu. Eztabaida parlamentarioa beste zortzi hilabetez luzatu liteke, behin betiko bozketa egin baino lehen. Legebiltzarrak onartuz gero, Espainiako Kongresuaren oniritzia jaso beharko luke testuak, eta argitzeke dago bi parlamentuen onespenaren artean galdeketa «gaitzaile» bat egingo den.]]>
<![CDATA[EAJ garaile batzar nagusietan eta Gasteizen ez beste hiriburuetan, Soziometroaren arabera]]> https://www.berria.eus/albisteak/158565/eaj_garaile_batzar_nagusietan_eta_gasteizen_ez_beste_hiriburuetan_soziometroaren_arabera.htm Fri, 26 Oct 2018 16:50:49 +0200 Jon O. Urain https://www.berria.eus/albisteak/158565/eaj_garaile_batzar_nagusietan_eta_gasteizen_ez_beste_hiriburuetan_soziometroaren_arabera.htm <![CDATA[Adituen esku geratu dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako estatus berriaren oinarriak]]> https://www.berria.eus/albisteak/158564/adituen_esku_geratu_dira_araba_bizkai_eta_gipuzkoarako_estatus_berriaren_oinarriak.htm Fri, 26 Oct 2018 07:40:40 +0200 Jon O. Urain https://www.berria.eus/albisteak/158564/adituen_esku_geratu_dira_araba_bizkai_eta_gipuzkoarako_estatus_berriaren_oinarriak.htm <![CDATA[«Erabakitzeko 2.019 arrazoi» eraman dituzte parlamentuetara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/005/001/2018-10-26/erabakitzeko_2019_arrazoi_eraman_dituzte_parlamentuetara.htm Fri, 26 Oct 2018 00:00:00 +0200 Jon O. Urain https://www.berria.eus/paperekoa/1872/005/001/2018-10-26/erabakitzeko_2019_arrazoi_eraman_dituzte_parlamentuetara.htm Herritarron Ituna izeneko txosten batean bildu zituen herritarrek erabakitzearen alde emandako 2.019 argudio, eta, ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean eginiko giza katean, Eusko Legebiltzarraren atarira eraman zuten agiria. Atzo atarira ez, Eusko Legebiltzar eta Nafarroako Parlamentu barrura eraman zuten agiria, bi erregistroetan entregatuta. Angel Oiarbide GEDeko bozeramaileak esan zuen «politikariek aintzat hartzeko moduko» agiria dela.

Gasteizen izan zen Oiarbide, eta Eusko Legebiltzarrean egin zituen adierazpenak. Azaldu zuenez, «herritarren konpromiso eta borondatearen isla» da testua, eta talde parlamentario guztiei ale bana emateko eskatu dute erregistroetan. Agiriak eginiko bidea errepasatu zuen, gogorarazita urtarrilean ekin ziotela erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak biltzeari, eta 175.000 herritar inguruk hartu zutela parte agiria legebiltzar atarira eramateko mobilizazioan: «Ziur gaude herritarrek, gehien-gehienek, bederen, etorkizunaren jabe izan nahi dutela, estatus politikoa erabaki nahi dutela, libre eta demokratikoki. Horregatik, nahi horri bide eman behar zaio».

Eusko Legebiltzarrak gaur utziko ditu aditu talde baten esku Autogobernu Lantaldean estatus berrirako adostutako oinarriak, adituek forma juridikoa eman diezaieten. Oiarbideren hitzetan, GEDek «balio handia» ematen die oinarri horiei, «erabakitzeko eskubidea jasotzen duelako eta erakundeen eta giza katean mobilizatu ziren herritarren arteko sintonia» erakusten duelako: «Orain da garaia erabakitzeko eskubidea ardatz duen estatus politikoaren bidea jorratzeko». Nafarroari dagokionez, GEDek uste du «erabakitzeko eskubidean oinarritutako etorkizun politikoa eraikitzen hasteko garaia» dela. Bide horretan, azpimarratu dute estatus politikoaren «eztabaida instituzional eta sozialari bide ematea» izango dela hurrengo legealdiaren «eginkizun nagusietako bat».

Bestalde, Donostian, Irunen (Gipuzkoa), Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin (Bizkaia) azaroaren 18an egitekoak diren galdeketen garrantzia azpimarratu zuen Oiarbidek: «Ariketa demokratiko garrantzitsuak dira, herritarrak ahalduntzeko balio dutenak. Eta, aldi berean, gure herriaren etorkizuna erabakitzeko balioko duen erreferendumari begira, entsegu garrantzitsuak dira».]]>
<![CDATA[«Hausturaren» aurka, errezeta federalista]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/005/001/2018-10-25/hausturaren_aurka_errezeta_federalista.htm Thu, 25 Oct 2018 00:00:00 +0200 Jon O. Urain https://www.berria.eus/paperekoa/1872/005/001/2018-10-25/hausturaren_aurka_errezeta_federalista.htm
Lopez Basagurenek azaldu zuenez, udan hasi ziren adierazpena lantzen. Euskal Herrian federalismoaren ideia zabaltzeko, mahai inguruak antolatzeko asmoa dute orain, beharrezkoa iruditzen baitzaie «kultura federala» zabaltzea: «Adierazpena prestatu dugunok lagundu nahi dugu etorkizunerako Euskal Herrirako sistema politiko sendo bat osatzen». Izan ere, azpimarratu dute federalismoa «bake politikoaren bermea» dela, «helburu baitu norberaren eta besteen askatasuna, partikularra eta kolektiboa».

Bultzatzaileen iritziz, proiektu federala da «antolaketa instituzionalik egokiena botere politikoa antolatzeko» Euskal Autonomia Erkidegoaren, Espainiaren eta Europako Batasunaren artean: «Asmo demokratikoaren adierazpiderik sendoena da, egokitasun berezia erakutsi duena nortasun sentimendu desberdineko lagunez osatutako gizarteetan».

Espainiako Konstituziotik eratorritako sistema politikoa balioetsi dute, horren barruan, estatutuak «bermatu» duelakoan euskal autogobernua, «lehenbiziko aldiz halako kalifikazioa zinez merezi duena». Nabarmendu dute konstituzioak ezarri duela «lurraldeen autonomia sistema sendoa eta iraunkorra, mundu demokratikoan diren tradizio sendoenetako sistema federalen parekoa».

Aitzitik, uste dute konstituzioa erreformatu beharra dagoela, ezin baitu bermatu «sistema autonomikoaren funtzionamendu egokia». Adibide gisa aipatu dute estatuari eta erkidegoei dagozkien eskumenen banaketa. Horrek «gatazka kopuru izugarria» sortu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, «beste sistema federaletan parekorik ez duena». Gaineratu dutenez, «tirabira politiko gogorrak» sortzen ditu eskumenen «itxuratze lausoak», eta horrek «sistemaren deskalifikazioa erraztu» egiten du «haustura bultzatzen dutenen aldetik».

Beste bi proiektu politikoren aurkako irtenbide gisa aurkeztu zuten proposamen federalista. Izan ere, «larriak eta arriskutsuak» iruditzen zaizkie «zentralizazio handiagoa zein sistemaren haustura helburu duten asmoak, egonkortasun demokratikoa arriskuan jartzen dutelako». Ildo horretan, sinatzaileek ez dute euskal gizartea sartu nahi «porrotera daramaten eta bideratu ezin diren prozesu eta helburuetan, ez eta gure indarrak alferrik xahutu nahi gizartearen barruko haustura ekarriko duten proiektuetan ere». Era berean, ez daude ados «haustura politikoa» proposatzen duten proiektuekin, «ez baitira —ezin dira izan— bide egokiak euskal gizartearen interesak hobekien defendatzeko».

Eskumenez hizketan

Konstituzioaren balizko erreforma bati eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estatus politikoa eguneratzeari buruz eztabaidatu bitartean, Gernikako estatutuaren eskumenen eskualdatzea negoziatzen jarraitzen dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Testua onartu zela 39 urte dira gaur, eta legez Jaurlaritzari dagozkion 37 eskumen daude oraindik Madrilen esku. Jaurlaritzak uste du «berritasunak» egon daitezkeela horren inguruan azaroaren lehen hamabostaldian. ETB1en eginiko elkarrizketa batean, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du «formalki» ez dela urratsik egin eskumenak eskualdatzeko, baina bi gobernuak hizketan ari direla eta Madril «espediente batzuk tramitatzen» ari dela, bideragarriak diren eskumen batzuk martxan jarri ahal izateko».

Aitzitik, «itxaroteko» asmoa azaldu du Erkorekak: «Gobernuak dio berria dela oraindik, soilik lau hilabete daramatzala. Aurreko gobernuarekin sei urtez itxaron genuen, eta ez genuen ezer lortu esparru horretan». Asteburuan argitaratutako elkarrizketa batean, Isabel Zelaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak azaldu zuen «hilabete honetan bertan» adostuko dutela EAJrekin eskumenak eskualdatzeko egutegi bat.]]>
<![CDATA[Espainia federalaren aldeko manifestu bat plazaratu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/158452/espainia_federalaren_aldeko_manifestu_bat_plazaratu_dute.htm Wed, 24 Oct 2018 10:49:49 +0200 Jon O. Urain https://www.berria.eus/albisteak/158452/espainia_federalaren_aldeko_manifestu_bat_plazaratu_dute.htm <![CDATA[Estrasburgok ebatzi du ez dela eskubiderik urratu zigorrak ez batuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1929/002/001/2018-10-24/estrasburgok_ebatzi_du_ez_dela_eskubiderik_urratu_zigorrak_ez_batuta.htm Wed, 24 Oct 2018 00:00:00 +0200 Jon O. Urain https://www.berria.eus/paperekoa/1929/002/001/2018-10-24/estrasburgok_ebatzi_du_ez_dela_eskubiderik_urratu_zigorrak_ez_batuta.htm
Santiago Arrozpide Sarasola, Alberto Plazaola eta Francisco Mujika Garmendiaren helegiteak ziren atzoko ebazpenean aztertutakoak; epaia presoen aldekoa izan balitz, ordea, hamalau bat preso gera zitezkeen libre, eta 40 ingururen zigorra murriztuko zatekeen. Ez zen horrelakorik gertatu. Hiru presoen abokatuek aurkeztutako helegitean, salatu zuten Espainiak Giza Eskubideen Europako Hitzarmeneko hiru artikulu urratu zituela: bosgarrena —askatasunerako eskubidea—, seigarrena —bidezko prozesu judizial bat izateko eskubidea— eta zazpigarrena —legerian oinarritu gabeko zigorrik ez jasotzeko eskubidea—.

Bosgarren eta zazpigarren artikuluak ez direla urratu ebatzi dute zazpi epaileek, aho batez —tartean, Maria Elosegi donostiarrak—. 43 orrialdeko ebazpena osatu du epaimahaiak, eta, nagusiki, bi argudio erabili ditu. Batetik, Arrospidek-eta «arau hauste penalak egin zituztenean eta zigorrak pilatzeari edo mugatzeari buruz erabaki zenean» Espainiako zuzenbideak ez zuela «arrazoizko neurri batean» jasotzen beste estatu batean betetako zigor urteak aintzat hartzeko aukera, eta «kausalitate harremana» dagoela zigorren eta espetxealdiaren artean: «Gortearen iritziz, eskatzaileen zigorrak eman zirenean eta ondoren, eskatzaileek galdegin zutenean Frantzian betetako zigorrak batzeko, Espainiako zuzenbideak ez zuen aurreikusten Frantzian betetako zigorrak aintzat hartuko zirenik».

Izan ere, 1995eko Zigor Kodearen arabera, Espainian preso batek 30 urte bete zitzakeen gehienez kartzelan; 30 urte horiek soilik Espainiako espetxealdikoak diren edo muga horrek beste estatu batzuetan betetako zigorrak aintzat hartu behar dituen, hor zegoen gakoa. Estrasburgok ebatzi du hiru presoak zigortzerakoan bigarren aukera hori ez zuela jasotzen Espainiako legeriak.

Azalpen hori bigarren argudioarekin lotu dute magistratuek. Horien arabera, Frantziako eta Espainiako zigorrak batzeari uko eginda, Espainiako Auzitegi Gorenak ez zuen moldatu preso batek gehienez bete dezakeen espetxealdia —30 urte—, eta, beraz, presoek bete beharreko zigorrak ezin ziren jo «aurreikusi ezintzat», zigorrak jaso zituztenean ez baitzegoen zigorrak batzeko aurreikuspenik Espainiako araudian.

Zigor «aurreikusgarria»

Justuki, aurreikusgarritasun horrek bereizten ditu zigorrak batzearen auzia eta Parot doktrinarena, Estrasburgoko auzitegiak argudiatu duenez. Izan ere, epaileek uste dute Auzitegi Gorenak Parot doktrinaren bidez ezarritako jurisprudentzia kontuan hartuta, zigorrek «aurreikusgarriak» izateari utzi ziotela eta, beraz, Giza Eskubideen Hitzarmena urratu zutela. Hala ebatzi zuen auzitegiak Ines del Rioren kasua aztertzean, eta ebazpen horrek baliogabetu zuen doktrina osoa.

Aitzitik, auzitegiak prozeduraren alorrean eman die arrazoia presoen abokatuei, ebatzi baitu Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, presoen babes helegitea baztertuta, «karga neurrigabea» eragin ziela. Helegitea aztertzea baztertzeko, Auzitegi Konstituzionalak argudiatu zuen presoek ez zituztela agortu Espainiako prozedura judizial guztiak. Estrasburgok, ordea, azpimarratu du hori «inkoherentea» dela Auzitegi Gorenak gaiaz emandako ebazpenekin. Horregatik, Espainia zigortu du Arrozpideri 2.000 euro eta Plazaolari eta Mujikari mila bana euro ordaintzera.

Auziaren muinean Europako Batzordearen 2008/675 zuzentaraua dago. Europak 2008an onartu zuen esparru arau horren arabera, herritar batek herrialde batean espetxe zigor bat bete badu, urte horiek kendu behar zaizkio antzeko delitu batengatik beste herrialde batean jarritako zigorrari. Europak hartutako esparru erabakiak derrigorrean bete beharrekoak dira Europako Batasuna osatzen duten estatu guztientzat. Kasu honetan, ezarritako irizpidea betetzeko epea ezarri zuen: 2010eko abuztuaren 15a. Ordurako, estatu bakoitzak bere legean txertatu behar zuen araua. Espainiak, ordea, ez zuen txertatu 2014ra arte.

Araua indarrean sartzearekin batera hasi zen Auzitegi Nazionala zenbait presori irizpide berria ezartzen. Horrela laburtu zizkieten zigorrak, besteak beste, Rafael Carideri, Mujikari, Arrozpideri eta Plazaolari, eta, ondorioz, libre geratu ziren azken biak. PPk, ordea, legea aldatu zuen, zehaztuz onura ez zitzaiela ezarriko 2010eko abuztuaren 15a baino lehen zigortutakoei. Arrozpide 2015eko urtarrilean atxilotu zuten berriro, eta Plazaola, irailean.

Abokatuak, harrituta

Haizea Ziluaga eta Iker Urbina, hiru presoen abokatuak, harrituta azaldu ziren epaiarekin. Hura argitaratu eta ordu eta erdira, Gipuzkoako Abokatuen Bazkunaren egoitzan agerraldi bat egin zuten, eta Urbinak ez zuen sorpresa ezkutatu: esan zuen «ziurtasun juridikoa» zeukala epaia aldekoa izango zela, eta aitortu zuen «ustekabea» izan zela kontrakoa jasotzea, estatuko instantzia judizialaren eremuan ere irudipen bera sumatu zuelako. Izan ere, Auzitegi Nazionalak epai kontrajarriak eman zituen doktrina berria ezartzen hasi zenean, eta Auzitegi Gorenean ere desadostasunak izan zituzten gaia aztertzerakoan.

Urbinak salatu zuen Europako auzitegiak babesa eman diola «Espainiaren lege aplikazio maltzurrari»: «Lege horrek asmo politikoa du atzean». Abokatuen iritziz, «Europako araudiaren urraketa» da erabakia.

Haatik, erantsi zuen oraindik ere aukerak dituztela. Alde batetik, Espainiako Gobernuari eskatu zion «legea desberdin ezartzeko», horretarako «marjina» eta «ibilbidea» badela iritzita. Espainiako Kongresuko talde politikoei ere mintzatu zitzaien, mugitzeko eskatzeko. Euskal presoei Frantziako urteak batu ahal izateko, 7/2014 legeko salbuespenak kentzea galdegin zuen, legea bera erreformatuta. Bestetik, auzibidean jarraitzeko aukera dago; orain Estrasburgoko Areto Handira jotzeko aukera dute, eta hiru hilabeteko epea dute horretarako. Beste 40-50 eskaera dituzte Giza Eskubideen Auzitegian, baina ez dute espero aldaketarik.

Horrez gain, Luxenburgoko Justizia Auzitegira jotzeko aukera ere badagoela esan zuen Urbinak, baina hori ez dagokiela presoen abokatuei, baizik eta instantzia judizialei edo Europako Batasunekoei.]]>