
EH Bilduk lehen Konferentzia Munizipalista egingo du hilaren 27an eta 28an
Jon O. Urain
Iruñean elkartuko dira, eta ehunka alkate eta zinegotzi batu nahi ditu. Nazioarteko ordezkariak ere joango dira.

Aragoiko presidenteak dio uztailaren 2an ez duela onartuko «zaborrik» Pirinioetan
Jon O. Urain
Gure Esku-k eta Kataluniako eragile batzuek mobilizazioa dute uztailaren 2an; asmoa da Pirinioetako 300 bat tontor argiztatzea.
Inkomunikazioa, «eskubideak edozein kontroletatik kanpo murrizteko eremu objektiboa»
Jon O. Urain
Jose Ricardo de Prada epailea, Juan Carlos Iglesias presoaren auzian idatzitako epaian, gogor mintzo da inkomunikazio erregimenaren aurka.

Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Iglesias presoa absolbitu du, Estrasburgoko doktrina aplikatuta
Jon O. Urain
Magistratuek ebatzi dute Iglesiasen inkomunikazioa eta konfiantzazko abokatuarekin hitz egiteko ezintasuna oinarritu zela «arrazoitze orokorretan eta ez auziaren balorazio indibidual eta partikularretan». Estrasburgok urtarrilean ebatzi zuen Xabier Atristainen inkomunikazio aldian bere eskubideak urratu zituztela. Bigarren epaia da Atristainen auziko jurisprudentzia baliatuz euskal preso bat absolbitzen dutela. Epaia irmoa da joan den astelehenetik.

Espainiako Senatuak gobernuari eskatu dio Gernikako bonbardaketa oroitzeko ekitaldi bat egin dezala
Jon O. Urain
Besteak beste PSOEk, EAJk eta EH Bilduk adostutako erdibideko zuzenketa bat onartu du Senatuak. 152 boto jaso ditu alde, 106 kontra, eta hiru abstentzio.

Pablo Gonzalezen egoeraz ohartarazi dute Nafarroako Parlamentuan
Jon O. Urain
Nafarroako Parlamentuko Elkarbizitza eta Nazioarteko Elkartasun Batzordean egon dira Gonzalo Boye abokatua eta Oihana Goiriena Pablo Gonzalezen bikotekidea.

Estrasburgok atzera bota du Atristainen auzian Espainiak jarritako helegitea
Jon O. Urain
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilean ebatzi zuen Espainiak «prozesu justu eta ekitatezkoa» izatea eragotzi ziola euskal presoari

Jesus Mari Altable presoa aske geratu da
Jon O. Urain
27 urteko zigorra beteta irten da Iruñeko espetxetik.

EH Bilduk Laura Aznal proposatu du Nafarroako lehendakarigai izateko
Jon O. Urain
Indar subiranistako zuzendaritzak Joseba Asiron proposatuko du Iruñeko alkatetzarako. Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak asteartean jakinarazi zuen ez dela berriro bozetara aurkeztuko.
«Ezkerreko independentismoaren erreferentzia sindikala» izan nahi du LABek
Jon O. Urain
«Estrategia independentista eraldatzailea garatzeko ardura» hartuko du, eta idazkaritza antirrazista bat sortuko du sindikatuaren barruan.