
Estatus politikoari buruzko eztabaida aktibatzea babestu du Urkulluk
Jon O. Urain
Espero da Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldea udazkenean hastea berriro martxan.
Estatu indarkeriaren 35 biktima aitortuko ditu Jaurlaritzak
Jon O. Urain
Ebaluazio Batzordeak milatik gora eskari jaso ditu, eta 55 kasu aztertzen ari da. Giza eskubideen urraketetan «jarduera eredu» komunak antzeman ditu.

EAEko Auzitegi Nagusiak Otxandioko Udalaren aurka jo du, Ruben Garate eta Luzia Urigoitia oroitzeagatik
Jon O. Urain
Besteak beste, ebatzi du udalak neutraltasun printzipioa apurtu duela Garateren heriotza espetxe politikarekin lotuta, eta Urigoitiaren kasuan, hura oroitzeko muralak ez duela jasotzen haren ETAko kidetza.

Bi preso Euskal Herriratzea eta beste bi hurbiltzea onetsi du Madrilek
Jon O. Urain
Arkaitz Agote Martutenera ekarriko dute, eta Agustin Almaraz, Basaurira.

Estrasburgok Espainia zigortu du, Tasio Erkiziaren adierazpen askatasuna ez babestea egotzita
Jon O. Urain
Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala-ren omenaldi batean eginiko hitzartzeagatik, urtebeteko zigorra ezarri zioten Erkiziari. Orain, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du Erkiziak ez zuela «ez zuzenean ez zeharka» indarkeria goraipatu. Erkiziak aitortu du «garaipen txiki bat» dela epaia, eta Estrasburgok beste behin Espainia agerian utzi duela.
«Ertzaintzak eginiko torturak» aitortzeko eskatu diote Jaurlaritzari
Jon O. Urain
Egiari Zor-ek nahi du Jaurlaritzak bere gain har dezala «erantzukizun politikoa», eta «autokritika» ez egitea egotzi dio. Polizia abusuen 30 biktima aitortzeko ekitaldi bat egingo du gobernuak ekainaren 29an.

Ustelkeriaren aurkako bulegoari bide emateko eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari
Jon O. Urain
Aurreko legealdian tramiterako onartutako lege proposamena berriro eramango du etziko osoko bilkurara. Indar subiranistak posizioa aldatu izana egotzi die EAJri eta PSE-EEri.

Beste bi preso Euskal Herriratuko dituzte
Jon O. Urain
Preso bat gerturatuko dute, eta beste bat lekualdatuko. Castello-n ez da motibazio politikoko euskal presorik geratuko.

Euskal selekzioaren ofizialtasuna babesten dute hiru herritarretik bik
Jon O. Urain
Naziometroaren bigarren neurketaren arabera, erabakitzeko eskubidearen alde daude beste hainbeste; portzentaje hori hiru puntu hazi da urte erdian. Nafarroak beste lurralde batzuekin harremanak indartzeko beharraz ere galdetu dute inkestan.

Beste hiru euskal preso gerturatuko dituzte
Jon O. Urain
Almeriako eta Murtziako kartzelak motibazio politikoko euskal presoz hustuko dira mugimenduak gauzatzean. Gainera, Marixol Iparragirre Euskal Herriratu egingo dute, behin-behinean.