
Nafarroako suteak egonkortze fasean sartu dira
Jon O. Urain
Sutea piztu da Itzan, trenbidearen ondoan. Larrialdi zerbitzuak hura itzaltzeko lanetan dabiltza. Halere, bertan behera gelditu da Nafarroako Babes Zibilerako Plana.
Burujabetzaren arloan «aukerak baliatzera» deitu du Sortuk
Jon O. Urain
Arkaitz Rodriguezek beharrezkotzat jo du «kaleko bulkada» aktibatzea, subiranismoa indartzeko.

Zupiriak Anduezari esan dio 4. hizkuntza eskakizuna Osakidetzako 27.000 langiletatik hogeiri baino ez zaiela eskatzen
Jon O. Urain
PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du ezin zaiela mediku guztiei eskatu laugarren hizkuntza eskakizuna. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza sailburuak erantzun dio 27.000 langiletatik hogeiri baino ez zaiela eskatzen laugarren hizkuntza eskakizuna: euskararen zaintzaren ardura duten profesionalei, hain zuzen.

Gizon bat atxilotu dute 3.000 kalamu landare haztea egotzita
Jon O. Urain
Berriatuan atxilotu dute, eta osasun publikoaren aurkako delitu bat egitea leporatu diote.

Liskarrak eta erasoak izan dira Donostian GKSren eta Gazte Asanbladaren inguruko kideen artean
Jon O. Urain
Gazte Asanbladak salatu du GKSren inguruko hogei bat kidek «eraso egin eta jipoia eman» zietela bi laguni. GKSk ere salatu du bere kide bat «jipoitu» dutela etxeko atarian. Gazte Asanbladak agerraldia egin du gaur, eta bi aldeek eginiko erasoak gaitzetsi ditu.

Donostiako AZGAk hitz egitera deitu du GKS, «irtenbide bat» adosteko
Jon O. Urain
GKS prest azaldu da negoziatzeko, baina «betoak» kentzeko eskatu dio ezker abertzaleari.

EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko ahaldun nagusi izateko
Jon O. Urain
Hautagaitzak proposatzeko barne prozesua ekainaren 5era arte egongo da zabalik.
EH Bilduk Rocio Vitero aurkeztuko du Gasteizko alkatetzarako
Jon O. Urain
Indar subiranistak atzo jakinarazi zuen Eva Lopez de Arroiabe izango dela Arabako ahaldun nagusi izateko proposatuko duen hautagaia.

EH Bilduk lehen Konferentzia Munizipalista egingo du hilaren 27an eta 28an
Jon O. Urain
Iruñean elkartuko dira, eta ehunka alkate eta zinegotzi batu nahi ditu. Nazioarteko ordezkariak ere joango dira.

Aragoiko presidenteak dio uztailaren 2an ez duela onartuko «zaborrik» Pirinioetan
Jon O. Urain
Gure Esku-k eta Kataluniako eragile batzuek mobilizazioa dute uztailaren 2an; asmoa da Pirinioetako 300 bat tontor argiztatzea.