<![CDATA[Jon Ordoñez Garmendia | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 28 Mar 2023 06:54:48 +0200 hourly 1 <![CDATA[Jon Ordoñez Garmendia | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Cinesa zinema aretoek hileko tarifa finko bat jarriko dute zinemara nahi adina aldiz joateko]]> https://www.berria.eus/albisteak/225929/cinesa_zinema_aretoek_hileko_tarifa_finko_bat_jarriko_dute_zinemara_nahi_adina_aldiz_joateko.htm Thu, 23 Mar 2023 09:45:02 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/225929/cinesa_zinema_aretoek_hileko_tarifa_finko_bat_jarriko_dute_zinemara_nahi_adina_aldiz_joateko.htm <![CDATA[Astelehenean aztertuko dituzte Macronen kontrako zentsura mozioak]]> https://www.berria.eus/albisteak/225721/astelehenean_aztertuko_dituzte_macronen_kontrako_zentsura_mozioak.htm Sat, 18 Mar 2023 12:58:26 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/225721/astelehenean_aztertuko_dituzte_macronen_kontrako_zentsura_mozioak.htm erretretaren erreforma 49.3 artikularen bidez onartu ostean, Asanblea Nazionalak astelehenean aztertuko ditu Emmanuel Macron presidentearen kontra aurkeztu dituzten bi zentsura mozioak. LIOT zentristak aurkeztu du horietako bat; Bertrand Pancherrek eta beste 90 legebiltzarkidek sinatu dute. Marine le Penek beste bat aurkeztu du eskuin muturraren izenean, baina esan du LIOTena babesteko prest daudela. Astelehenean 16:00etan aztertuko dituzte. Ostegunean bezala, bart ere istilu larriak izan dira erretretaren erreformaren kontra. Bigarren protesta eguna izan zen atzokoa. Milaka pertsona atera ziren kalera, eta Parisen soilik 61 pertsona atxilotu ditu Poliziak. Manifestari batzuek sua piztu dute kalean eta poliziek negarra eragiteko gasarekin erantzun die. Lyonen protestak are eta gogorragoak izan dira, eta manifestariak barrutiaren batzarraren egoitza batean sartzen saiatu dira. Frantziako Konstituzioaren 49.3 artikularekin, bozketarik gabe, erretreta 62 urtetik 64ra atzeratu du Macronen gobernuak. Gaur beste protesta egun bat espero da, larunbata izanik. Baionan 12:00etara deitu du protesta egitera Intersindikalak. Hainbat greba daude deituta, gainera, eta tren zerbitzuan hainbat bidaia bertan behera geratu dira. Astelehenean hegaldi batzuetan ere espero da eragitea greba deialdiak. Ostegunerako protesta egun handi batera deitu dute Frantziako sindikatuek.]]> <![CDATA[Pantailak Euskaraz ekimenak abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu]]> https://www.berria.eus/albisteak/225722/pantailak_euskaraz_ekimenak_abestia_eta_bideoklipa_aurkeztu_ditu.htm Sat, 18 Mar 2023 12:35:24 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/225722/pantailak_euskaraz_ekimenak_abestia_eta_bideoklipa_aurkeztu_ditu.htm baita BERRIAn ere. Abestia, berriz, Spotify, AmazonMusic, Itunes, eta antzeko beste aplikazio batzuetan eskuragarri egongo da datorren astetik aurrera.]]> <![CDATA[EHUko ikasle batzuek salatu dute ikasgai bat gazteleraz ematera behartuko dituztela]]> https://www.berria.eus/albisteak/225686/ehuko_ikasle_batzuek_salatu_dute_ikasgai_bat_gazteleraz_ematera_behartuko_dituztela.htm Sat, 18 Mar 2023 07:22:32 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/225686/ehuko_ikasle_batzuek_salatu_dute_ikasgai_bat_gazteleraz_ematera_behartuko_dituztela.htm <![CDATA[Emakume bat Ilargira lehen aldiz eramango duen jantzia aurkeztu du NASAk]]> https://www.berria.eus/albisteak/225573/emakume_bat_ilargira_lehen_aldiz_eramango_duen_jantzia_aurkeztu_du_nasak.htm Wed, 15 Mar 2023 11:24:59 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/225573/emakume_bat_ilargira_lehen_aldiz_eramango_duen_jantzia_aurkeztu_du_nasak.htm abenduan jaurtigailua eta Orion ontzia probatu ondoren, beste urrats bat izan da. Lehen emakumearekin batera, lehen pertsona beltza eta AEBetatik kanpoko lehen astronauta bidaltzea ere helburu du Artemisek. Aurkezpenean esan dutenez, AEBetako biztanleen %90ek jantzi ahal izango lukete beren neurrira egindako horrelako jantzi bat. 2019an, barregarri geratu zen NASA, espazio ibilaldi batean tamaina ertaineko bi jantzi ez zituelako ISS Nazioarteko Espazio Estazioan, Anne McClain eta Christina Koch astronautentzat. Jantziaren lehen aurkezpena izan da gaurkoa. Zuria izango da, halabeharrez, astronautak tenperatura altuetatik babesteko. Orain, ordea, kapa gris batekin estali dute, diseinuaren patentea babesteko. Ilargia esploratzeko erremintak ere izango ditu, Artemis misioaren helburua ez baita joan-etorriko bidaia bat egitea, baizik eta Ilargia bertatik bertara ikertzea eta denborarekin Ilargian kolonia egonkor bat ezartzea, 2033. urtean Martera joan ahal izateko. Axiom Space konpainiak sortu ditu jantziak, eta aurkezpenean azaldu dutenez, malguagoak izateko eta babes handiagoa izateko diseinatu dituzte. AxEMU ibilgailuz kanpoko unitate mugikorra izena jarri diote. Jantziaren lehen prototipoa 2019an aurkeztu zuten, eta xEMU zuen izena. Baina NASAk 2021ean egindako auditoria batek agerian utzi zuen ez zituztela garaiz bukatuko; jabetu ziren 2025erako izango zituztela prest azkarrenez (hasiera batean, Ilargira 2024. urtearen amaieran joatea zen helburua). xEMU prototipoaren esperientzia baliatuz garatu dute AxEMU. AxEMU jantzia, goitik behera. / Axiom Space Auditoriaren ondoren, jantziak NASAn bertan garatu beharrean, kontratatzea erabaki zuen AEBetako espazio agentziak. Iazko udaberrian Axiom eta Collins Aerospace konpainiak aukeratu zituen NASAk bere misioetarako azken belaunaldiko espaziorako jantziak garatzeko, 3.319 milioi euroren truke, eta azkenean Axiomek egingo ditu Artemis III misioarenak; ISS Nazioarteko Espazio Estazioan erabiltzeko jantziak esleitu zizkion Collins Aerospaceri. Axiomek jantzi horiek diseinatu, garatu, baloratu, egiaztatu, produzitu eta erremintaz hornitu beharko ditu. NASAk astronautak jantzi horrekin astronautak entrenatzeko eskuduntza mantenduko du. «NASAren eta Axiomen arteko elkarlana ezinbestekoa da Ilargira astronautak eramateko eta espazioan aurrerantzean ere AEBak lider izateko», esan du aurkezpenean Bill Nelson NASAko buruak. NASAren eta Axiomen arteko akordioaren arabera, garapenean lortzen diren datuak erabiltzeko eskubidea izango du AEBetako espazio agentziak, eta Axiomek beste bezero batzuei ere eskaini ahal izango die.]]> <![CDATA[Atezainak beltzez, Iribarren omenez]]> https://www.berria.eus/albisteak/225148/atezainak_beltzez_iribarren_omenez.htm Mon, 06 Mar 2023 14:29:19 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/225148/atezainak_beltzez_iribarren_omenez.htm Anoetan jokatu zen partidan. Ledesma Cadizekoa eta Remiro Realekoa, ostiral gauean. / BERRIA Bizkaian futbol talde guztietako atezainek gogoratu dute Iribar jantzi beltzarekin asteburu honetan. Asko izan dira #Iribar80 traola erabiliz beltzez jantzita euren atezainen argazkiak sare sozialetara igo dituzten klubak. Joana San Andres Leioako atezaina, larunbatean Zarautzen. / Lutxo, Leioa Emakumeak Eta beltzez jokatu zuen baita atzo arratsaldean Julen Agirrezabala Athleticeko atezainak ere Rayoren aurka; Dimitrievski Rayoko atezaina ere beltzez jantzi zen (biak, argazki nagusian). Athleticen kasuan, gainera, zelaira atera ziren 11 jokalariek jantzi zuten elastiko beltza partida hasi aurretik. Athleticeko hasierako hamaikakoa osatu zuten jokalariak, beltzez jantzita, partida hasi aurretik. Athletic Club Bizkaitik kanpo ere, Euskal Herriko futbol taldeek ere gogoratu nahi izan dute Iribar. Eibarreko atezainak jantzi dira beltzez asteburuan, eta hala egitekoak dira gaur gauean Osasunako eta Alaveseko atezainak ere, hurrenez hurren, Celtaren eta Vila-realen aurka.
Atezainen ekinaldia beste hainbat zelaitara zabaldu da. Beltzez jantzi dira, besteak beste, Sergio Asengo (Valladolid), Pacheco (Espanyol), Bounou (Sevilla), Oblak (Atletico Madril), Rajkovic (Mallorca), Courtois (Real Madril), Bravo (Betis), Ter Stegen (Bartzelona) eta Mamardashvili (Valentzia). Ter Stegen Bartzelonakoa eta Mamardashvili Valentziakoa, beltzez. / Valencia CF Espainiako Ligatik kanpo ere oihartzuna izan du Athleticen eskaerak eta Chelsea, Celtic Glasgow eta St. Pauli taldeetako atezainak ere jantzi dira beltzez. Londresko taldean Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezain ohiak, gainera, 80 zenbakia zeraman elastiko beltza jantzi zuen argazkia sare sozialetan zabaltzeko. Kepa Arrizabalaga Chelseako atezaina, beltzez eta 80 zenbakia soinean duela. / Chelsea Iribar Zarauzko Makatza baserrian jaio zen 1943ko martxoaren 1ean. 19 urterekin egin zuen debuta Athleticen lehen taldean, eta hemezortzi denboralditan 614 partida jokatu zituen. Espainiako Kopa irabazi zuen 1969an eta 1973an, eta Espainiarekin Eurokopa irabazi zuen 1964an. 1979ko abenduan jokatu zuen azken partida, baina harrezkero harreman estua izan du beti Athleticekin eta klubeko ikur eta ordezkari da. Iribar, Athleticeko lehen taldeko jokalariekin, joan den asteazkenean urtemuga ospatzen. / Athletic Club]]>
<![CDATA[Madrilek Maria Jose Beaumont espiatu zuela salatu dute, hura Nafarroako kontseilari zenean]]> https://www.berria.eus/albisteak/225016/madrilek_maria_jose_beaumont_espiatu_zuela_salatu_dute_hura_nafarroako_kontseilari_zenean.htm Thu, 02 Mar 2023 18:26:21 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/225016/madrilek_maria_jose_beaumont_espiatu_zuela_salatu_dute_hura_nafarroako_kontseilari_zenean.htm <![CDATA[Bigarren Mundu Gerran borrokatu ziren euskal amerikarrak aitortu ditu Texasek]]> https://www.berria.eus/albisteak/225005/bigarren_mundu_gerran_borrokatu_ziren_euskal_amerikarrak_aitortu_ditu_texasek.htm Thu, 02 Mar 2023 13:48:13 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/225005/bigarren_mundu_gerran_borrokatu_ziren_euskal_amerikarrak_aitortu_ditu_texasek.htm Bigarren Mundu Gerran hil ziren Texasko hamalau euskal amerikarretako batzuen argazkiak eta izen-abizenak, lore eskaintzan. Sancho de Beurko elkartea Horietako bakar bat ere ez dago bizirik gaur egun, baina haien ondorengoak egon dira Texasko Ordezkarien Ganberan. AEBetan Bigarren Mundu Gerran borrokatu ziren euskal amerikarrak omentzeko lehen ekitaldia izan da, bultzatzaileen arabera.
Ordezkarien Ganberako ekitaldiaren aurretik, lore eskaintza bat egin dute Texasko Estatuaren Kapitolioaren aurrean Bigarren Mundu Gerran hildakoak oroitzeko dagoen monolitoaren parean. Anchiak euskaraz hitz egin du lore eskaintzan, eta azaldu du gerran hil ziren Texasko gizon-emakumeak gogoratzeko ikurra dela hori. Ikurrinak, Texasko banderak eta omenduen argazkiak izan dira ekitaldian parte hartu dutenen artean. Han izan dira Unai Telleria Eusko Jaurlaritzaren AEBetako ordezkaria, Maggie Rivas Ahozkotasunaren Historiaren Zentroko ordezkaria eta Marie Petracek NABOko ordezkaria ere.
Sancho de Beurko elkartearen Fighting Basques ikerketaren arabera, 1.400 euskal amerikar ere izan ziren AEBen armadan Bigarren Mundu Gerran. Askok ez zuten AEBetako herritartasuna, eta gerra bukatzean eman zieten. Duela urte batzuk arte, ezezagunak ziren euskal amerikar horien biziak, baina ikerketa horrek 1.100 biografia jaso zituen.
Sancho de Beurko elkartearen izenean, Pedro J. Oiarzabalek hitz egin du ekitaldian. Adierazi du oraindik lan asko egin behar dela nazismoaren aurka AEBetako armadan borrokatu ziren euskal amerikar guztiak ezagutarazteko: «Kasu gehienetan, liburuetan izen pare bat besterik ez zen agertzen». Gaineratu du Sancho de Beurkorentzat errekonozimendu hau oso garrantzitsua dela, eta horri eta Anchiari esker belaunaldi oso bat emango dutela ezagutzera. ]]>
<![CDATA[Aurora polarrak Europa erdialdean ikusi dira aste honetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/224974/aurora_polarrak_europa_erdialdean_ikusi_dira_aste_honetan.htm Thu, 02 Mar 2023 09:49:51 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/224974/aurora_polarrak_europa_erdialdean_ikusi_dira_aste_honetan.htm euskarazko Wikipediak. Hori gertatzen denean argi koloretsu sorta batek janzten du zerua. Normalean ikuskizun hori poloetan daudenen eskura egoten da soilik; Europan, Suedian eta Finlandian batik bat. Baina aste honetan ipar polotik urrun dauden zenbait herrialdetan ahoa bete hortz geratu dira asko eta asko. Europa erdialdean izan baitira ikusgai aurora polarrak. Besteak beste, Belgikan, Frantzian, Alemanian, Erresuma Batuan eta Herbehereetan, batik bat igande eta astelehen gauean. Zenbait pertsona aurora polarrez gozatzen, astelehenean, Ipar Zeelandan, Danimarkan. Mads Claus Rasmussen, EFE Adituek jakinarazi dutenez, baldintza meteorologiko jakin batzuei esker ikusi ahal izan dira aurorak hegoalderago. Belgikan azken aldiz duela hamabost urte ikusi ahal izan zituzten. Stephane Nedeljkovitx eguraldian adituak RTBF irratian azaldu duenez, eguzki energia gehiago behar dute herrialde horretan ikusgai izateko. Aurorak, hegazkin batetik Izan da, baina, ikuskizunaz ezohiko beste toki batetik gozatu duenik ere aste honetan. Europa iparraldeko zenbait hegaldik euren ibilbideak aldatu dituzte bidaiariek aurorak ikusi ahal izan ditzaten. Hala egin zuen Reykjavik eta Manchester arteko EasyJet 1806 hegaldiko pilotuak. Gainera, zenbait bidaiarik sare sozialetan azaldu dutenez, 360º graduko itzuli bat egin zuen hegazkinak alde bietako bidaiariek ikusi ahal izan zezaten. Ross Stickak gaineratu du pilotuak argi guztiak itzaldu zituela hobeto ikusi ahal izateko. «Guztiak hunkituta ginen, batzuek sekula ikusi gabeak zituzten aurora polarrak. Bi aldiz ikusi ahal izan genituen eta esperientzia liluragarria da», adierazi zion CNN kateari. EasyJet konpainiak adierazi du maniobra hori kontrolpean egin zuela pilotuak uneoro, eta gustu handiz egin dutela.
Kuusamo (Finlandia) eta Helsinki lotu dituen Finnair AY488 hegaldiko bidaiariek ere gozatu zuten ikuskizunaz:
]]>
<![CDATA[57 urteko preso bat hil da Martuteneko espetxeko erizaindegian]]> https://www.berria.eus/albisteak/224961/57_urteko_preso_bat_hil_da_martuteneko_espetxeko_erizaindegian.htm Wed, 01 Mar 2023 16:20:02 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/224961/57_urteko_preso_bat_hil_da_martuteneko_espetxeko_erizaindegian.htm Atzo Zaballako kartzelan hil zen beste preso bat. 22 urte zituen horrek. Hori ere 08:00ak aldean aurkitu zuten hilda, ziegak ireki zituztenean. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika sailburuak azaldu duenez, Martutenen hilda aurkitu duten presoak ez zuen indarkeria zantzurik. Justizia Sailak ikerketa bat hasi du heriotza zerk eragin duen argitzeko. Melgosak esan du ez dela batere ohikoa hain denbora laburrean bi preso hiltzea espetxean, baina espetxeko osasungintzako langileen aurreikuspenetan sartzen dela aukera hori. Hirugarrena espetxe eskumena Jaurlaritzaren esku dagoenetik Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumena jaso zuenetik, hiru preso hil dira guztira haren esku dauden kartzeletan: Basaurin, Martutenen eta Zaballan –bakoitzean bat–. Aste honetan hil diren biez gain, iazko ekainean beste bat hil zen Basaurin. Hori ere behin-behinean zegoen preso, eta Eusko Jaurlaritzak esan zuen bere buruaz beste egin zuela. Azken 25 urteetan, guztira 25 preso hil dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetan. Gainera, otsailaren 4an beste preso bat hil zen, 43 urteko bizkaitar bat, Palentziako kartzelan (Espainia). Espetxean suizidioak prebenitzeko ekimenen inguruan galdetuta, Melgosak gaur adierazi du protokolo horiek «etengabe» berritzen dituztela, «dena hobetu daitekeen arren» espetxeetan lan egiten duten profesionalak oso onak direla, eta «artatzen dituzten pertsonek dituzten profilengatik» egunero egiten dietela aurre egoera zailei.]]> <![CDATA[Duela hogei urte itxi zuten 'Euskaldunon Egunkaria']]> https://www.berria.eus/albisteak/224429/duela_hogei_urte_itxi_zuten_euskaldunon_egunkaria.htm Mon, 20 Feb 2023 10:09:37 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/224429/duela_hogei_urte_itxi_zuten_euskaldunon_egunkaria.htm Euskaldunon Egunkaria, 2003an, euskarak eta euskaldunek zuten egunkari bakarra. Itxiera, atxiloketa, tortura, gezur, malko, mobilizazio, elkartasun, erantzun eta egunkari berri baten sorrera eta amaiera egunak izan ziren. Egunkaria aurrera leloak bildu zituen egun, aste eta hilabete horietan bizi izandakoak, izan zen egunkaria eta, beste behin herri ekimenez, sortzera zihoan BERRIA. Ikusi gehiago: 'Egunkaria behar genuen' (Iñaki Uria) 2003ko otsailaren 20an, ostegunez, goizaldean abiatu zuten Egunkaria-ren kontrako polizia operazioa. Burua estalirik, Andoaingo (Gipuzkoa), Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko egoitzetan sartu ziren guardia zibilak, besteak beste. Aldi berean, Egunkaria-n eta hura sortu zuen enpresan ardura postuak izan zituzten hamar pertsonen etxeetan indarrez sartu, eta terrorismoaren kontrako legea baliatuta atxilotu zituzten, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia eta Inma Gomila. Ikusi gehiago: ATZERA-BUELTARIK GABEKO INJUSTIZIA
Amesgaiztoa hasi besterik ez zen egin. Egunkaria ETArekin lotu, eta itxiera hura behin betikoa izan zen kazetarentzat. Itxia, baina ez isildua lerroburuarekin, Egunkaria-ko kazetariek Egunero egunkaria argitaratu zuten biharamunean, 70.000 ale, eta hala jarraitu zuten hilabete batzuk geroago, 2003ko ekainaren 21ean, BERRIA lehen aldiz argitaratu zen arte. Egunero behar genuen liburuan bildu ditu Imanol Murua Uriak lau hilabeteko katebegi horren ingurukoak. Tortura salaketak Atxilotuentzat ere zigorra ezarria zegoen duela hogei urteko otsailaren 20an, Guardia Zibilaren esku geratu zirenean. Inkomunikazio aldian, torturatu egin zituzten. «Nahi dutena egiten dute: arratoiak bezala tratatu gaituzte. Joan Mari Torrealdai, euskal kulturaren ikur bat, jipoitu egin dute; niri poltsa jarri didate buruan...», esan zuen Otamendik, inkomunikazio aldia amaituta aske utzi zutenean. «Nik ezagutu dudan infernurik txarrena izan da», esan zuen Auzmendik. «Poltsarena probatu ondoren, pistola buruan jarri, eta klik tiro egin zidaten. Beste behin, zigor gela ilunean infragorriak zituen tresna batekin apuntatu ninduten. Ipurtzulotik makila bat sartzeko keinu eta igurtziak… Elektrodoak ipintzeko mehatxuak… Martin Ugalde hil zela esan (a zer negarrak bota nituen!)… Zer esango dizuet: kolpeak egunkari itxi batekin, lur bustiaren gainean bueltaka… Panpina bat zara munstroaren eskuetan, baina munstroak ezin du zure buruan sartu! Guk horrelakoak pasatu baldin baditugu, ez dut pentsatu ere egin nahi Joseba Arregi, Gurutze Iantzi edota Unai Romanok pasatu dituztenak nolakoak izan diren. Euskal gazte mordo batek pasatzen dituenak nolakoak diren», salatu zuen Uriak. Ikusi gehiago: 'Gezurra ari du', PDF formatuan Jose Maria Aznar PPkoa zen Espainiako presidente. «Euskal herritarren eskubideak eta askatasunak defendatzeko eta babesteko operazioa da hau, beren kultura, pentsamendua eta beren hizkuntzan libreki hitz egiteko askatasuna babesteko operazioa», esan zuen Angel Acebes Espainiako Barne ministro zenak operazioa eta itxiera argudiatzeko. Euskal gizarteak, ordea, gogor gaitzetsi zuen operazioa, eta handik bi egunera inoiz ez bezala bete zituen Donostiako kaleak, manifestazio erraldoi batean.
Atxiloaldiaren inkomunikazio aldia amaituta, Otamendi, Gomila, Lazkano eta Goia aske utzi zituen epaileak, bermea ordainduta. Torrealdai, Uria, Oleaga, Auzmendi eta Alegria baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen Del Olmok. Zubiriari inkomunikazio aldia 72 orduz luzatu zion, erietxean zegoelako; gero, espetxeratu egin zuen. Ikusi gehiago: Naufragiotik atera (Amagoia Mujika Tolaretxipi) Ez ziren Egunkaria-rekin lotuta atxilotutako bakarrak izan. Hilabete batzuk geroago, urriaren 16an, beste auzi bat ireki zuen Del Olmo epaileak, auzi ekonomikoa gisara ezaguna. Martin Ugalde kultur parkearen eta Egunkaria-ren enpresa taldearen aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak, Del Olmok aginduta. Zortzi pertsona atxilotu zituzten: Mikel Arrizabalaga, Angel Diez, Armando Hernandez, Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors, Mikel Azkune, Joanmari Larrarte eta Xabier Legarra. Handik lau egunera, Eneko Etxeberria Egunkaria SAko abokatua atxilotu eta inkomunikatu zuten, Etxeberria epaitegian zegoela. Urriaren 21ean, Arrizabalaga, Diez, Etxeberria eta Hernandez bermerik gabe libre geratu ziren. Sorozabal, Sors, Azkune, Larrarte eta Legarra, berriz, hamabina mila euro ordainduta. Denak inkomunikatuta eduki zituzten. Euskal Herritik kanpo ere izan ziren elkartasuna erakutsi zutenak. Besteak beste, hamar puntu zituen agiri bat argitaratu zuten Herrialde Katalanetako bederatzi egunkarik. Absoluzioa eta errugabetzeak Hamabi urte eskasez izan zen Euskaldunon Egunkaria kalean, eta ia beste horrebesteko ibilbidea izan zuten bi auzi horiek epaitegietan. 2010eko apirilean, auzipetuak absolbitu eta lehen auzia behin betiko itxi zuten Javier Gomez Bermudez, Manuela Fernandez Prado eta Ramon Saez Valcarcel Auzitegi Espainiako Nazionaleko magistratuek. Egunkaria auziko bost epaituak errugabetzat jotzeaz gain, euskarazko kazeta bakarra ixteko nahiko arrazoi ez zegoela esan zuen epaimahaiak sententzian. Egunkaria-ko auzi ekonomikoa 2014ko urrian itxi zuten, preskribatutzat jota. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren autoaren arabera, zehaztugabeak ziren ustezko delituak eta haien egileak. Ikusi gehiago: 'Amesgaiztoa, Egunkaria auziko epaiketaren kronika', PDF formatuan Ametsa bi hamarkada lehenago hasi zen. 1980an sortu zen Euskal Telebista, baina kioskoetan euskarazko eguneroko bat falta zen. Aurrekari bakarra Eguna zen, Eusko Jaurlaritzak 1936ko gerran 1937ko urtarriletik uztailera bitartean argitaratu zuen egunkaria. Bost hamarkada geroago, 1990ko azaroaren 1ean egin zuten euskarazko egunkari bat sortzeko lehen batzarra, Donostian, Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB) deituta. Urtebete iraun zuten prestaketa lanak, eta denbora horretan Euskal Herriko herri eta auzoetan hainbat ekitaldi egin zituen Egunkaria Sortzen-ek egunkari berria sortzeko dirua biltzeko. Hamar oinarri zituen: euskaltzalea, nazionala, zabala, baterakoia, alderdi politikoekiko independentea, erdal komunikabideekiko independentea, ez-instituzionala baina bai diruz lagundua, profesionala, militantea eta berria. Ikusi gehiago: 'Egunkaria'-ren aurkako auzia, «susmoen» gainen eraikia 1990eko udaberria, Lezo: artean sortzeke zen egunkariaren azala egiten herritarrak. BERRIA Euskaldunon Egunkaria hamabi urtez izan zen kalean, eta zenbaki guztiak sarean daude kontsultarako. Itxieraren hogeigarren urteurrenaren lekukoa BERRIAren sorreraren hogeigarren urteurrenak hartuko dio. Egunero-ri esker, etenik gabe izan da euskara hutsezko egunkari bat kalean 1990etik, baita egun ilunenetan ere, adierazpen, mehatxu eta jazarpen ororen gainetik. Egunero-ren azken zenbakia 2003ko ekainaren 20an atera zen, eta biharmunean hartu zuen lekukoa BERRIAk. Azalean, Martxelo Otamendi zuzendariaren lerroburua zuen: BERRIA aurrera. ]]>
<![CDATA[Civitavecchian lehorreratu ditu 'Aita Mari'-k aste honetan erreskatatutako 31 migratzaileak]]> https://www.berria.eus/albisteak/224521/civitavecchian_lehorreratu_ditu_039aita_mari039_k_aste_honetan_erreskatatutako_31_migratzaileak.htm Sat, 18 Feb 2023 12:02:17 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/224521/civitavecchian_lehorreratu_ditu_039aita_mari039_k_aste_honetan_erreskatatutako_31_migratzaileak.htm
Asteazkenean erreskatatu zituen Aita Mari-k 31 migratzaile horiek. Itsas Salbamendu Humanitarioaren Elkarteak azaldu zuenez, egurrezko txalupa txiki batean zeuden guztiak: «Ez zuten ez banakako, ez guztientzako segurtasun ekipamendurik; bizitza galtzeko arriskuan zeuden». Gainera, salatu zuen gisa horretako erreskateetan hurbilen dagoen portuan lehorreratzea eskaini behar dela, erreskatatutakoek ahal bezain denbora gutxien pasatu dezaten ontzian.
Terzobinaro.it atariaren arabera, Life Support of Emergency salbamendu ontzia ere Civitavecchiara iristekoa da. 156 pertsona daramatza horrek, horien artean, gurasorik gabe dijoazen 29 adingabe. ]]>
<![CDATA[Hiru palestinar hil ditu Israelek azken 48 orduetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/224286/hiru_palestinar_hil_ditu_israelek_azken_48_orduetan.htm Mon, 13 Feb 2023 12:06:07 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/224286/hiru_palestinar_hil_ditu_israelek_azken_48_orduetan.htm <![CDATA[Ikusle, lekuko edo argazkilari?]]> https://www.berria.eus/albisteak/224145/ikusle_lekuko_edo_argazkilari.htm Thu, 09 Feb 2023 15:07:15 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/224145/ikusle_lekuko_edo_argazkilari.htm NBAren historian puntu gehien sartu duen jokalaria bihurtu zen Oklahomaren aurkako partidan, eta azken-aurreko horri beste saskiratze bat gehituta, 38.390 puntuan du orain errekorra. Ordura arte, Kareem Abdul-Jabbarrek zeukan marka hori, 38.387 puntu sartuak baitzituen. 1984. urtean lortu zuen, Lebron James jaio zen urtean.
Saskiratzeak ez ezik, beste gauza batek ere bereganatu du askoren arreta, ordea: harmailetan daudenen jokabideak. Izan ere, Jamesek 38.388. puntua eman zion saskiratzea jaurti zuenean, harmailetan zeuden ia gehienek sakelako telefono bati begira bizi izan zuten NBAko gertaera historiko hori; edo sakelako bat eskuetan zutela, bederen. Harmailaren irteeran dauden langile batzuk eta lehen lerroan eserita dagoen gizon bat dira salbuespenik agerikoenak, eta horrek zeresana eman du sare sozialetan.
Ikusle izan, eta lekuko izan nahian argazkilari izatea. Ukaezina da sakelakoekin aldatu egin dela ikusteko modua. Nola NBAko partida batean, hala Euskal Herrian partida batean Txoriak txori kantatzen dutenean. Baita haur emankizun batean ere. Gertakari hori norberak etorkizunerako gordetzea izan daiteke helburua. Edo sare sozialetan jarri eta jarraitzaileengandik erantzun bat jaso nahi izatea. Edozein modutan, beste garai batzuekin alderatuta, aldea handia da.
]]>
<![CDATA[Israelek 42 pertsona atxilotu ditu Jerusalemgo ustezko erasotzailearen etxean eta inguruetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/223682/israelek_42_pertsona_atxilotu_ditu_jerusalemgo_ustezko_erasotzailearen_etxean_eta_inguruetan.htm Sat, 28 Jan 2023 17:56:46 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/223682/israelek_42_pertsona_atxilotu_ditu_jerusalemgo_ustezko_erasotzailearen_etxean_eta_inguruetan.htm atzo Jerusalemgo sinagoga batean zazpi pertsona hil zituen erasoaren ostean. Ustezko erasotzailearen etxean eta inguruetan 42 pertsona atxilotu ditu, tartean, haren gurasoak. Jerusalem Post egunkariak segurtasun indarretako iturriak aipatuta argitaratu du hamabost gazte daudela atxilotuen artean. Guztiak ustezko erasotzailearen bizikideak edo bizilagunak dira, Israelen ohar ofizialaren arabera. Ustezko erasotzailea Jaire Alkam da. Jerusalem Ekialdeko Neve Jaakov kokaguneko sinagoga batean sartu, eta, ustez, tiro egin zuen han zeudenen kontra. Israelgo segurtasun indarrek Alkam hil zuten ondoren. Zazpi pertsona hil ziren sinagogako erasoan, eta hiru zauritu larri daude: 70 urteko emakume bat, 20 urteko gazte bat eta 30 urteko gizon bat. Atzoko erasoa Israelek aste honetan Jeninen egin dituen bi erasoen erantzuna litzateke: Israelgo indarrek gutxienez hamar palestinar erail dituzte bi erasotan, tiroz. 13 eta 16 urteko bi palestinar hil dituzte Lurralde okupatuen parte da Jerusalem Ekialdea. Aste honetan, horietan asko areagotu da tentsioa. Ostegunean Israelgo soldaduak eta poliziak Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan sartu ziren, ustez Jihad Islamikoaren kontrako operazio batean. Horrek palestinarren protesta eragin zuen, eta Israelek hamar palestinar hil zituen. Zaurituak hogei izan ziren, horietatik lau larri, tiroa buruan edo bularrean jaso ondoren. Hildakoen artean adineko emakume bat zegoen. Gaur, 13 urteko haur palestinar bat hil dute Jerusalemen, Times of Israel egunkariaren arabera, horrek 59 eta 20 urteko bi israeldarri tiro egin osten. Inguruan zeuden beste bi israeldarrek hil dute haurra, tiro eginda. Gainera, Israelgo soldaduek duela bi egun zauritu zuen 16 urteko gazte palestinar bat hil da bart. Jerusalemgo Xufat errefuxiatu kanpalekuan bizi zen, eta Wadih Aziz Abu Ramuz zuen izena. Atzoko erasoaren ostean, Hamasek esan du «Zisjordaniako sarraskiaren mendekua» dela, Israelgo Jedioth Aharonoth egunkariaren arabera. Nazioarteko erakundeek gatazkaren gogortzeak kezkatzen dituela esan dute, besteak beste, Nazio Batuen Erakundeak (NBE), Liga Arabiarrak eta Europako Batasunak. Iaz 170 palestinar hil zituen Israelek, eta aurten jada 29. 2006an Bigarren Intifada izan zenetik, lurralde okupatuetan bizi den egoerarik biolentoena da oraingo hau.]]> <![CDATA[Bost poliziak Tyre Nicholsi eman zioten jipoiaren irudiek haserrea eta protestak eragin dituzte AEBetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/223681/bost_poliziak_tyre_nicholsi_eman_zioten_jipoiaren_irudiek_haserrea_eta_protestak_eragin_dituzte_aebetan.htm Sat, 28 Jan 2023 17:53:26 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/223681/bost_poliziak_tyre_nicholsi_eman_zioten_jipoiaren_irudiek_haserrea_eta_protestak_eragin_dituzte_aebetan.htm Bideoan ikusten denez, bost poliziek jipoitzen dute Nichols borrarekin, afro-amerikarrak horiek ere, eta taser pistola bat ere erabiltzen dute. Duela bi aste, Black Lives Matter mugimenduaren sortzaileetako baten lehengusua hil zuen Los Angelesko Poliziak taser pistola batekin. Los Angelesen bezala, urtarrilaren 7ko horretan ere trafiko kontu batekin hasi zen dena. Nichols autoan zegoen, eta handik atera zuten poliziek. Nicholsi bideoan entzuten zaio esaten ez duela ezer egin, eta lasai ageri da. Poliziak, ordea, oso aztoratuta zeuden, eta taser pistolarekin egiten zioten tiro. Nichols ihes egiten saiatu zen, baina harrapatu, eta orduan jipoitu zuten. Memphisko bost poliziak auzipetu egin dituzte, eta hilketa delitua leporatu diete. Gaur protesta gehiago egotea espero da. Izan diren protesta horietan, manifestariek justiziarik ez dagoela salatu dute. Chicagon, polizia etxearen atarian bildu dira manifestariak, eta polizia hiltzaileak joateko eskatu dute. New Yorken protestak bortitzagoak izan dira, eta manifestariek Poliziaren hainbat ibilgailu kolpatu dituzte. Gutxienez, hiru lagun atxilotu dituzte. ]]> <![CDATA[EMBko beste 80 autobus sabotatu dituzte, eta hainbat zerbitzu eten dira Ezkerraldean]]> https://www.berria.eus/albisteak/223635/embko_beste_80_autobus_sabotatu_dituzte_eta_hainbat_zerbitzu_eten_dira_ezkerraldean.htm Fri, 27 Jan 2023 09:55:37 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/223635/embko_beste_80_autobus_sabotatu_dituzte_eta_hainbat_zerbitzu_eten_dira_ezkerraldean.htm <![CDATA[Eroskik 30.000 euro ordaindu beharko dizkio Cristina Cifuentesi]]> https://www.berria.eus/albisteak/223606/eroskik_30000_euro_ordaindu_beharko_dizkio_cristina_cifuentesi.htm Thu, 26 Jan 2023 16:34:47 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/223606/eroskik_30000_euro_ordaindu_beharko_dizkio_cristina_cifuentesi.htm 150.000 euroko isuna jarri zion Eroskiri Espainiako Datuen Babeserako Agentziak, arau hauste larri bat delakoan. Madrilgo Auzitegi Probintzialak orain Cecosaren helegite bat hartu du aintzat, eta defentsa eskubidea urratu dela argudiatuz baliogabetu egin du zigor hori. Cifuentesen intimitaterako eskubidea urratu zelakoan, baina, 30.000 euroko isuna ezarri dio. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, 150.000 euroko isuna ezarri zuen auzian ez ziren bete zigor prozedura batean bete beharreko arauak. Eroskik dio, ordea, ez zuela bideo hori behar den bezala gorde, eta horrek Cifuentesi kalte egin diola argudiatu du. Bideoa zabaldu eta ordu batzuk geroago, Cifuentesek Madrilgo presidente kargua eta Madrilgo parlamentuko parlamentari kargua utzi zituen. Bere eskaeran 450.000 euroko kalte ordaina eskatu zuen Madrilgo presidente ohiak. Gaur ezagutarazi den epaian, ordea, ebatzi dute dimisio horiek ez zirela kasu honen ondorio soilik izan. Bideoa zabaldu baino hiru aste lehenago, graduondo titulu bat faltsutu zuela jakin zen. Epaia Espainiako bi egunkaritan argitaratzea ere eskatzen zuen Cifuentesek, baina eskaera hori ere ez dute aintzat hartu, argudiatuta bideoa zabaltzea ez zela Eroskiren asmoa izan, «baizik eta beste norbaitek eta helburu politikoarekin» bultzatua izan zela.]]> <![CDATA[Rodolfo Ares PSE-EEko buruzagi izandakoa hil da]]> https://www.berria.eus/albisteak/223589/rodolfo_ares_pse_eeko_buruzagi_izandakoa_hil_da.htm Thu, 26 Jan 2023 15:30:44 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/223589/rodolfo_ares_pse_eeko_buruzagi_izandakoa_hil_da.htm Aresek esanak, eta harrotutako hautsak]]> Barne sailburu izaten utzita ere, 2016ra arte legebiltzarkide izan zen Ares. PSEren Koordinazio eta Antolakuntza idazkari izan zen 1995etik 2009ra, Ramon Jauregiren, Nicolas Redondoren eta Patxi Lopezen garaietan. PSEko buruzagia izanda, azken bi hamarkadetan rol garrantzitsua izan zuen Euskal Herriko politikan. Bera zen alderdiaren buruetako bat Jesus Egigurenek eta Arnaldo Otegik Txillarreko elkarrizketak hasi zituztenean. Loiolako negoziazio prozesuan PSEko negoziatzaileetako bat izan zen, Egigurenekin batera. Esana da alderdi sozialistan bera zela Loiolako elkarrizketetan Madrilekin mezuak trukatzen zituena. Genevako negoziazioetan ere, Batasuneko eta ETAko ordezkariekin bildu zen. Aresek, baina, gogor jokatu zuen beti euskal gatazkan. «Ezkutuko» buruzagia, Madrilgo zuzendaritzaren «mezularia»: horiek eta beste esan izan dira Rodolfo Aresi buruz. Ikusi gehiago: Aresek esanak, eta harrotutako hautsak ETAren aurkako borrokan tematu zen Ares. Espainiako segurtasun indarrekin elkarlana estutu zuen legealdiaren hasieratik, eta erabateko sintonia izan zuen Alfredo Perez Rubalcabarekin. Barne sailburu zela, Ertzaintzaren Terrorismoaren Aurkako Unitatea sortu zuen, eta kalean zeuden euskal presoen argazkien eta haien eskubideen aldeko ikurren kontrako borroka abiatu zuen. Eta erakutsi bere xedea zela errealitate politiko bat ezabatzea. Ezker abertzalearekin zerikusia izan zezakeen edozein adierazpen kentzen aritu baitzen Ertzaintza. ETAk jardun armatua utzi ostean ere, atxiloketekin jarraitzeko asmoari eutsi zion Aresek. Horiekin lotuta, aurre egin behar izan zien tortura salaketei ere. Hala, 2010eko urtarrileko operazio batean atxilotutakoei dagokienez, esaterako, Barne Sailak tratu txarrak ikertu ez, eta Aresek kereila jarri zuen haien abokatuen aurka; Urtza Alkortak Ertzaintzaren atxiloaldian salatu zituen torturen erantzule zela esan zuen Alfontso Zenonek. 2014an, Zenonen aurkako epaiketa irabazi zuen. Halaber, Ares sailburu zela hil zuen Ertzaintzak Iñigo Cabacas Athleticen zalea, 2012ko apirilean, futbol partida baten ostean, gomazko pilota batekin. «Nik nire betebeharra bete dut», esan zuen urtebete geroago. Aresek ertzainen jokabidearen inguruko azalpen ugari eman behar izan zituen legebiltzarrean. Cabacasen heriotzagatik ez ezik, Gasteizen Xuban Nafarrateren zauri larriengatik, Bilbon Kukutza gaztetxea hustean erabilitako bortxagatik... Ertzaintzaren defentsa sutsua egin zuen Aresek; adierazi zuen jasotako kritikek Ertzaintzaren irudia zikintzeko xedea baino ez zutela, eta «horren guztiaren» erantzule egin zuen ezker abertzalea. Galizian jaio zen Ares, eta haurra zela etorri zen Euskal Herrira, Bilboko Otxarkoaga auzora. Ibilbide politikoa 1983an hasi zuen, Bilboko Udaleko alderdi sozialistako zinegotzi izateko hautatu zutenean. 1991ko udal hauteskundeetan, Bilboko PSE-EEren alkategai izan zen. Erreakzio ugari Erreakzio soka eragin du Aresen heriotzak. Alderdikideena, lehenik. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, «pertsona oso garrantzitsua» izan da alderdiko militanteentzat. Baina haren lana ez da PSE-EEra mugatu: «Gaur Euskadi bakean bizi bada, neurri handi batean Rodolfo Aresen dedikazioagatik bizi da hala, buru-belarri ibili zelako eta konpromiso politikoa izan zuelako». Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak ere haren lana goraipatu du: «Bere bizitzako minutu erdi batean ere ez dio utzi sozialismoaren zerbitzura egoteari». Eta sozialismoaren zerbitzura bai, baina nabarmendu du «gizartearen zerbitzura» ere egon izan zela, eta «askatasuna» erdiestera bideratu zuela bere jarduna. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari zela izan zen Herrizaingo sailburu Ares, eta hitz egin du hark ere, sare sozialen bidez. «Atsekabetuta» agertu da, «erresistente ordezkaezin bat» hil delako: «Euskadi eta Espainia beti zorretan egongo dira zurekin». Eusko Jaurlaritzaren erreakzioak ere iritsi dira. Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu du «Euskadirentzat onena» nahi izan zuela: «Terrorismoaren aurkako borrokan ezinbesteko lana egin zuen, bere bizitza arriskuan jarriz». Bingen Zupiria bozeramaileak, berriz, esan du «galera humano handia» dela Aresen heriotza, «eta politikoki garrantzitsua». Antzera mintzatu da EAJ: Twitter bidez adierazi du «atsekabez eta minez» jaso dutela «euskal sozialismoaren erreferentea» hil den albistea, eta doluminak eman dizkie senideei eta alderdikideei. Oposizioan ere zeresana eman du. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordintzaile nagusiak Twitter bidez hartu du hitza. Azaldu du denbora batean harekin elkarrizketak izan zituela eta negoziazioan elkarrekin aritu zirela: «Desadostasunak izan arren, elkarrizketa zintzoa izan genuen». Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez ere mintzatu da. Nabarmendu du «euskal sozialismoaren historiko bat» joan dela, «zerbitzari publiko bat ausardiaz lan egin zuena ETAren amaieraren eta bakearen, askatasunaren eta bizikidetzaren alde».]]> <![CDATA[Googlek erantzun du aztertuko duela bilaketa emaitzen diskriminazioa]]> https://www.berria.eus/albisteak/223559/googlek_erantzun_du_aztertuko_duela_bilaketa_emaitzen_diskriminazioa.htm Thu, 26 Jan 2023 10:32:49 +0100 Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/albisteak/223559/googlek_erantzun_du_aztertuko_duela_bilaketa_emaitzen_diskriminazioa.htm Vilaweb eta Sustatu.eus atarietan. Harrezkero, eta batez ere azken orduetan, hainbat erabiltzek eman diote horren berri Googleri sare sozialetan, eta hark gaur erantzun die kataluniarrei: bilaketen emaitzen diskriminazioa aztertuko duela esan du.
Zehazki esan du eskertzen eta ulertzen duela kezka adierazi izana eta lehentasun izango duela hori konpontzea. Horretarako, ordea, denbora beharko duela gaineratu du, bilaketa sistemak ondo funtzionatzen duela ziurtatzeko. Katalunian hasi zen salaketa kanpaina, eta Euskal Herrian izan du segida. Lehenik ingelesez argitaratu zuten mezua zenbait erabiltzailek.
Ordu batzuen buruan, euskarazkoak iritsi ziren: «Kaixo, Google. Nire hizkuntza nagusia euskara da. Etsigarria da ikustea zerbait bilatzen dudanean, maiz, bilatzaileak euskarazko orrira bideratu beharrean, informazio bera duten gaztelaniazko orrialdeen esteketara eramaten nauela. Aztertu dezakezue zer gertatzen den? Milesker», idatzi zuen atzo Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak. Haren mezua kopiatu eta hainbat erabiltzaileek euren hormetan argitaratu dute atzo eta gaur. Salaketa egiteaz gain, Euskarazko Wikipediak Googleri azaldu dio diskriminazio horren froga eta ondorioa zein den. Txio batean esan du, ingelesez, urtarriletik ekainera bitartean 92.613 ikustaldi izan zituela egunero, batez beste. Udan bisitak eguneko 70.485era jaitsi zirela dio. «Arrazoi posible bakarra bilaketa ereduan eta aurkitzeko gaitasunean izan den aldaketa da».]]>