Urduñako espetxe frankistan hildakoen senideak bilatuko ditu Jaurlaritzak Espainia hego-mendebaldean
Jon Ordoñez Garmendia
Igandean bilera bat egingo du Castuera herrian (Extremadura), gorpuzkiak berreskuratzeko egindako lana aurkezteko.

Osasuna-Sevilla, Bartzelona-Reala eta Valentzia-Athletic Espainiako Kopako final-laurdenetan
Jon Ordoñez Garmendia
Txuri-urdinek Nou Campen jokatuko dute, hilaren 25ean, 21:00etan; gorritxoek, egun berean, Sadarren, 22:00etan; eta zuri-gorriek, hilaren 26an, Mestallan, 20:00etan

Gipuzkoako saileko bortxatzaileari beste zigor bat ezarri diote, hemezortzi urtekoa
Jon Ordoñez Garmendia
Bi emakumeri sexu erasoa egiteagatik eta beste bat bortxatzeagatik zigortu dute. Eraso horiek 2012an eta 2013an gertatu ziren, Andoainen, Tolosan eta Anoetan.

Milaka herritar atera dira kalera Liman, eta Lan ministroak dimisioa eman du
Jon Ordoñez Garmendia
Juliacan beste manifestari bat hil du Poliziak, eta 49 dira jada Boluarteren aurkako protestetan hil diren herritarrak. Peruko Gobernuaren Lan ministroak dimisioa ematea eta barkamena eskatzea galdegin dio presidenteari.

AEBek, Kanadak eta Mexikok harremanak sendotu dituzte
Jon Ordoñez Garmendia
Joe Biden, Justin Trudeau eta Angel Manuel Lopez Obrador Mexikon elkartu dira, eta adostu dute Ipar Amerikan eskualdearen segurtasuna areagotuko dutela, legez kanpoko migrazioa borrokatuko dutela eta lehiakortasuna bultzatuko dutela.

Jon Rodriguez blogariak amaitu du Europako zeharkaldia ere
Jon Ordoñez Garmendia
Urte eta erdi geroago heldu zen bidaiari ordiziarra etxera, azaroan, eta urte berriarekin argitaratu du azken sarrera BERRIAren blogean.

Frantziak ez du debekatuko ehiza igandeetan
Jon Ordoñez Garmendia
Araudi berriarekin, ezingo da ehizan aritu odolean 0,5eko alkohol maila edukita.

Manasluko gailurra zapaldu du Alex Txikonek, neguan
Jon Ordoñez Garmendia
«Oso nekatuta, baina hunkituta», zegoela esan du tontorretik. Arau berrien arabera, Manaslura neguan (abenduaren 21a eta otsailaren 28a bitartean) egiten den lehen igoera da Txikonena.

Nazien altxor baten mapa ezagutarazi du Herbehereetako Artxibategiak
Jon Ordoñez Garmendia
1944. urtean ezkutatu zuten altxorra, eta gaur egun milioika euro balio duten harribitxi, urre eta diamante batzuek osatzen dute.

Urtarrilaren 10ean aztertuko dituzte Pablo Gonzalezen defentsak aurkeztutako helegiteak
Jon Ordoñez Garmendia
Otsailean urte bat beteko da atxilotu zutenetik, eta Oihana Goirienak espero du Poloniak orduan aurkeztu behar izatea leporatzen diozkioten delituen frogak.