
Ezezkoa atera da garaile
Jon Ordoñez Garmendia
Parte hartzea historikoa izan da, eta hamarretik seik bozkatu dute Txileko Biltzar Konstituziogilearen testuaren kontra. Babes handiagoa lortuko duen beste prozesu konstituziogile bat iragarri du Gabriel Boric presidenteak

Txiletarrek atzera bota dute konstituzio berria plebiszituan
Jon Ordoñez Garmendia
Parte hartze historikoa izan da, eta hamarretik seik bozkatu du Biltzar Konstituziogilearen proposamenaren kontra. 2020ko plebiszituaren emaitzaren balioa azpimarratu dute konstituzio berri baten aldekoek. Adostasun gehiago lortuko duen beste prozesu konstituziogile bat adosteko eta azkartzeko lanean hasiko dela iragarri du Boricek.

Konstituzio berria bozkatuko dute gaur Txilen, albiste faltsuen artean
Jon Ordoñez Garmendia
Hamabost milioitik gora txiletar daude deituta botoa ematera. Eskuinak gezurrak eta beldurra zabaldu ditu. Kalean aldekoak nagusitu dira, eta inkestek iragarri dute ezezkoak irabaziko duela
Cristina Fernandezen kontrako atentatuagatik atxilotuak uko egin dio deklaratzeari
Jon Ordoñez Garmendia
Atxilotua 35 urteko gizonezkoa da. Jarraitzaile batzuk agurtzera hurbildutakoan, pistola bat burutik zentimetro batzuetara jarri zioten Argentinako presidenteordeari. Tiroa ez zen irten, eta onik da Fernandez.

Frantziako Poliziak migratzaile talde bat atxilotu du Urruñako elizan
Jon Ordoñez Garmendia
Polizia operazioa salatzeko elkarretaratzera deitu dute gaura 18:00etan, Urruñako San Bixintxio eliza parean.

Bolada onak Sadarren jarraitu beharko du
Jon Ordoñez Garmendia
Gorriak jokalari bat gehiagorekin aritu dira 73. minututik aurrera, baina Betisek 1-0 irabazi du.

Kontxako Banderaren kartela Hong Kongeko arraun modalitate batean oinarritzen da
Jon Ordoñez Garmendia
Sare sozialetako erabiltzaileek nabarmendu dutenez, besteak beste, patroia ontziaren brankan dago, eta ez popan, traineru estropadetan egon ohi den bezala.

Hector Llaitul buruzagi maputxea atxilotu dute Txilen
Jon Ordoñez Garmendia
Egurra lapurtzea, lurrak indarrez kentzea eta estatuaren kontrako atentatua egitea leporatzen diote.

Hamabi urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak Cristina Fernandezentzat
Jon Ordoñez Garmendia
Argentinako presidenteordeak salatu du ez diotela defendatzen uzten. Alberto Fernandez presidenteak babestu egin du. Bart gauean ehunka jarraitzaile eta kontrako bildu dira Fernandezen etxe parean.

AEBak Kolonbiako bake prozesua oztopatzen saiatu zirela ondorioztatu du Egiaren Batzordeak
Jon Ordoñez Garmendia
Txosten batean ziurtatu du AEBetako Drogaren Aurkako Agentziak (DEA) bake akordiotik ateratzera eta delituak egitera bultzatu zuela Jesus Santrich FARCeko burua.