Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Basurdeen populazioa nabarmen handitu da azken hamarkadan. Igoerak askotariko arrazoiak dituela uste dute erakundeek eta eragileek, eta ahalik eta azkarren egoera kudeatzeko beharraz ohartarazi dute. Orain arte ehiza izan da kudeaketa sistema bakarra, baina ez da nahikoa izan.
ATZEKOZ AURRERA. Jose Ramon Mauleon Gomez. Soziologia irakaslea EHUn
Mauleonek, elikadurari buruzko informazioa emateaz gain, modu iraunkorrean kontsumitzeko aukera ematearen garrantzia aipatu du; tailer agroekologikoa hasi dute EHUko Arabako campusean.
Arabako Errioxan euskalduntzean lan egiten duenetik, 1991tik, nabarmen handitu da euskararen ezagutza. Baina ikuspuntu akademikoa hartzen ari ote den susmoa du, eta, besteak beste, aisialdian lan egitearen beharra nabarmendu du.
Piketeek Gasteizko hiriguneko hamaika saltokiren ateak itxi dituzte. Gaiak ekoizteko eta merkaturatzeko ereduez gogoeta egitera deitu dute, eta feminismoaren beraren merkantilizazioaz ohartarazi dute
Otsailak ohi baino tenperatura beroagoak eta eguzki ordu gehiago ekarri ditu, eta lehorragoa izan da. Eguraldiak udaberrian ohikoagoak diren eragozpenak handitu ditu, alergiak adibidez, baita ezbeharrak areagotu ere: suteak.
Caballerok azaldu du buruko gaitz larriak dituztenek zailtasun berberak dituztela filmak ikustean eta errealitatea interpretatzean, eta horrek aukera ematen duela leheneratze terapietan bide berriak egiteko.