<![CDATA[Jon Rejado | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 18 Sep 2018 15:43:07 +0200 hourly 1 <![CDATA[Jon Rejado | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Antzokia, hutsetik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/008/001/2018-09-18/antzokia_hutsetik.htm Tue, 18 Sep 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1960/008/001/2018-09-18/antzokia_hutsetik.htm
Ruiz de Bergara jauregiari oniritzia emateko zenbait baldintza jarri zituen Lazarraga Kultur Elkarteak, Gasteizko Kafe Antzokiaren sustatzaile nagusiak. Baldintza horien aurretik, ordea, jauregiko espazioen erabilera adostu beharko dela aurreratu zuen, eta udalak onartu egin zuen. Iñaki Lazkano elkarteko kideak horren garrantzia berretsi du. «Proiektua adjudikatu baino lehen, oso ondo zehaztu nahi ditugu zer behar beteko dituen, ezustekorik ez izateko». Ruiz de Bergara jauregiak, orotara, 1.300 metro koadro inguru ditu, lau solairutan banatuta, eta erdian, patio bat. Iñaki Prusilla Gasteizko Euskara zinegotziak lehen zertzeladak eman ditu, espazioek izango dituzten erabilen gainean. Azaldu du, ordea, hilabeteotan hori guztia findu eta adostu beharko dutela. Beheko solairuak 281 metro koadro ditu. Har ditzake egun Montehermoson egiten dituzten ekintzak: erakusketak, hitzaldiak... Lehen solairuak 365 metro koadro ditu, eta horri Zapatagile kalera doan 80 metro koadroko zati bat gehitu behar zaio. Are, aukera dago beheko eta lehen solairuen arteko patio zatia ixteko, eta 80 metro koadro inguru gehiago lortzeko era horretan. Hantxe irudikatu dute Gasteizko Kafe Antzokiaren agertokia, bai eta ostalaritza proiektua ere. Solairu hori bigarren solairuarekin lotuta egongo litzateke, 344 metroko U formadun balkoi bat osatuz: lehen solairuan, 220 pertsona inguru sartuko lirateke, eta bigarrenean, 180.

Azkenik, hirugarren solairuan bulegoak joan daitezke, tailerrak egiteko espazioak... Lazkanok iragarri du espazio hori irekita egon daitekeela hiriko beste elkarteen erabilerarako ere. «Euskalgintzako beste taldeekin hitz egin genuen, eta batzuk prest daude etortzeko: Geu Elkartea, Euskal Herrian Euskaraz, Bai Euskarari, Alea...»

Azala eusteko mamia

Proiektua hartuko duen edukiontziak, Ruiz de Bergara jauregiak, Euskararen Elkargunearen oniritzia izan zuen. Ordea, baiezko baldintzatua izan zen. Aurrez aipatutako espazioen eta erabileren antolaketa adosteaz gain, lehen baldintza zen proiektuaren gaineko adostasun politikoa lortzea: horrek proiektuaren etorkizuna bermatuko lukeela hausnartu zuen Lazarraga elkarteak. Bigarren baldintza, berriz, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko proposamena adostea izan zen.

Gorka Urtaranen gobernuak berme hori irudikatu zuen, abuztu hasieran. Bozeramaileen batzordera adierazpen bat eraman zuen, alderdi guztien babesa lortzeko puntu nagusien gainean: kokapena, elkarlana, finantzaketa... Proposamena aurrera atera zen, baina ez aho batez. EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk, Irabazik eta Ahal Duguk alde bozkatu zuten. PP, berriz, abstenitu zen. Talde popularrak azaldu zuen bat datorrela kokapenarekin, baita egitasmoa euskalgintzako taldeekin adostearekin ere. Ordea, testuan «informazio asko» falta zela gaineratu zuen.

Finantzaketari eta kudeaketa ereduari dagokionez, Lazarraga elkarteko kide Iker Urbinak nabarmendu du bi zutaberen beharra izango duela proiektuak: «Kudeaketa partekatua behar du: erakunde publikoen babesa, eta gizarte ekimenaren indarra». Lazkanok gaineratu du administrazioek emango diotela bideragarritasun ekonomikoa. «Tailerrak egingo ditugu, gazteekin lan handia, baina bideragarritasun ekonomikoa ez dio gauak emango: ez da diskoteka bat izango».

Elkarte sustatzaileak hainbat aukera aztertu ditu, eta fundazio bat sortzearen alde egin du, beste hainbat kasu aztertuta: Mintzola, Kataluniako Teatro Lliure... Gasteizko Udalak, ordea, zailtasunak ikusten dizkio eredu horri. «Fundazio izaera izatea ez dugu posible ikusten; proiektua sendotzen denean, agian, baina egun ez», azaldu du Iñaki Prusillak. Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak «organikoki parte hartzeari» uko egin diote. Beraz, eraikina emakida publiko bidez uztea aurreikusi du udalak, eta horren kudeaketa hitzarmen bidez lotzea, beste administrazioen laguntza ekonomikoarekin.

2019rako adjudikatuta

Gorka Urtaranek Ruiz de Bergara jauregia proposatu zuen epeek baldintzatuta, hein handi batean. Errementari eta Zapatagile kaleen arteko eraikinean «lanak azkar hastea» posible ikusi dute udalak eta Lazarraga Kultur Elkarteko kideek. Urtea amaitu aurretik beharren programa adosteko helburua dute bi aldeek, era horretan udalak aukera izan dezan proiektua diseinatzeko eskaintza ateratzeko. Hartara, legegintzaldia amaitu aurretik adjudikatuta egongo litzateke. Are, epeak gehiago murrizteko, proiektua eta lanak kontratu berean aterako dituztela iragarri dute: lanak lizitatzetik amaitu arte 23 hilabete eta bi aste pasako direla esan dute.

Obrak ordaintzeko aurrekontua badagoela gaineratu du Prusillak. 2018., 2019. eta 2020. urteetarako konpromiso kredituak onartuta daude: orotara, 2,5 milioi euroko aurrekontua. Beraz, espazioa adostuta, udalbatzaren bermea jasota, udalaren eta euskalgintzaren artean akordioak lortzeko konpromisoa zehaztuta, eta finantzaketa argituta, aurrera egiteko unea da. Bidea ibiltzen hastekoa, Ruiz de Bergara jauregiaren azala baliatuta, Gasteizko Kafe Antzokia eraikitzeko.]]>
<![CDATA[Hamar urteren buruan, bosgarren kokapenean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1984/009/001/2018-09-18/hamar_urteren_buruan_bosgarren_kokapenean.htm Tue, 18 Sep 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1984/009/001/2018-09-18/hamar_urteren_buruan_bosgarren_kokapenean.htm
Lehen mugarriaren hamar urte bete badira ere, aurrez ere Gasteizko Kafe Antzokiaren egitasmoa talde euskaltzaleen, eta Alde Zaharreko ostalarien buruan bazegoen. Udalak 2008an eman zuen pausoa, ordea. Orduko alkate Patxi Lazkoz (PSE-EE) proiektua garatzeko plangintza zehazten hasi zen, baita aurrekontuak finkatzen ere. Are, udal gobernuek proposatutako bost kokapenetatik lehena jarri zuen mahaian: Landatxon bertan egin asmo zuten, aparkaleku lurperatu baten gainean.

PSE-EEk Gasteiz Antzokiak eskain zitzakeen zerbitzuen, eta horren kudeaketari buruzko azterlan bat ere kontratatu zuen. Ordea, 2011. urtean legegintzaldia amaitu zen. Udal gobernu berriak, PPren agindupean, beste norabide eman eman zion proiektuari. Javier Marotok beste kokapen bat proposatu zuen: Guridi zinemen egoitza, Alde Zaharretik kanpo. Urtebete iraun zuen kokapen horri buruzko eztabaidak, bideragarritasun ekonomiko faltagatik baztertu zuten arte. Gasteizko Kafe Antzokiaren Aldeko Plataformak ordurako alderdi guztien konpromisoa eskatu zuen, aurrera egin ahal izateko.

Hiru jauregi Alde Zaharrean

Marotok berak egin zuen hurrengo kokapen proposamena: Montehermoso jauregia. Hobeto esanda, XVI. mendeko eraikin horri atxikita dagoen ur biltegiaren goiko aldea. Proiektuaren lehen irudikapen grafikoak agertzen hasi ziren 2012aren amaieran, baina asmoa baztertu behar izan zuten, ur biltegiaren eraikina babestuta zegoelako. Kafe antzokia gauzatzeko zailtasunak ikusirik, 2014an proiektuaren adarretako bati bultzada eman zioten, Montehermoson bertan. Euskararen Etxea jarri zuten, han bertan zegoen kulturgunearekin espazioa partekatuz.

Kafe Antzokiaren kokapena eztabaidagai zela heldu zen EAJ-PSE gobernua. Urtebete behar izan zuen Gorka Urtaran alkateak beste kokapen bat proposatzeko. 2016ko uztailean, Eskoriatza Eskibel jauregia eskaini zuen. Alkatearen proposamenak, ordea, proiektuaren gaineko adostasuna kolokan jarri zuen erabaki bat zekarren. Auzolanak pilotaleku autogestionatua eraistea proposatu zuen, han antzokia egiteko. Atzera egin behar izan zuen Urtaranek, eragile gehien-gehienek kontrako jarrera zutela eta. 2017ko uztailean, Udalak Eskoriatza Eskibelen behin betiko proiektua abiaraziko zuela iragarri zuen. Dena den, lanak hasita, bi fuel biltegi agertu ziren. Horiek handik kentzeak kafe antzokia egiteko lanak atzeratuko zituela argudiatuta, Urtaranek beste kokapena proposatu zuen: Ruiz de Bergara jauregia. Euskalgintzako kideek eskaintzari baiezko baldintzatua eman zioten, kokapen posibletik behin betikora egiteko.]]>
<![CDATA[Eskumenak, eztabaidaren oinarrian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4636/012/001/2018-09-11/eskumenak_eztabaidaren_oinarrian.htm Tue, 11 Sep 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/4636/012/001/2018-09-11/eskumenak_eztabaidaren_oinarrian.htm
Galdera horri erantzuteko, Arabako tokiko erakundeen antolaketari erreparatu behar zaio, eta bi administrazioren funtzioak aztertu: udalerriak eta kontzejuak. Araban, Nafarroan bezala, udalerriak herri bakarrekoak izan daitezke edo herri bat baino gehiagokoak. Azken kasu horretan agertzen dira kontzejuak: herri txikietako herritarren parte hartzea bermatzen duen administrazioa da, eta udalerriarenak diren eskumen batzuk bere gain hartzen ditu, legez.

Udalek gobernatzen dituzte udalerriak, legez aitortutako eskumen batzuk baliatuta: hondakinen bilketa, garraio publikoa, argiztapena, estolderia, ur hornikuntza... Biztanle kopuruaren arabera ezartzen dira eskumenak.

Kontzejuak, berriz, herri batzarrak dira: Araban 334 daude, guztiak udalerriren baten eremu geografikoaren barruan. Alegia, kontzejuek udalerria baino txikiagoa den barruti bat kudeatzen dute, udalerri baten barruan. Nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmen propioa dute, eta Arabako Aldundiak zehaztuak ditu haien eskumenak eta ahalmenak: herriko azpiegituretan lanak egitea; bideak, mendiak eta erabilera publikoko bestelako ondasunak zaintzea; ondarea administratu, kontserbatu eta arautzea; eta interes berezia duten obrak programatzea eta egitea. Finantzaketa aldunditik jasotzen dute. Hain justu, diputazioak egin ohi du zirt edo zart, udalerrien eta kontzejuen eskumenen artean talkarik gertatzen bada.

Debekua, zeharka

Eskumenak banatuta badaude ere, kontzejuek egingo dituzten obren berri eman behar diete udal gobernuei, eta arrazoitu. Olarizuko gurutzearen kasuan, Mendiolako herri batzarrak Gasteizko Udalari bidalitako idatzian Espainiako Memoria Historikoaren Legea aipatu zuen. Bada, horri heldu nahi dio Urtaranen gobernuak gurutzea bertan mantentzeko.

Udalak argudiatu du memoriaren legearen bidez ezin dela arrazoitu gurutzea eraistea. Arau horrek ikurrak kentzeko baldintza batzuk jartzen ditu: 1936ko estatu kolpearen, gerraren edo frankismoaren aldarri pertsonala edo kolektiboa egitea. Udalaren ustez, Olarizuko gurutzeak ez du halakorik egiten, eta, ondorioz, Mendiolak baliatutako argudioa ez da balekoa gurutzea kentzeko.

Mendiolako batzarrak herritarren erabakia errespetatzeko eskatu zuen atzo, ohar bidez. Gogoratu zuen ikurra dagoen lursailaren jabea Mendiola dela, eta herritarren nahia «legitimoa» dela nabarmendu zuen: «Horrekiko errespetua exijitzen dugu».]]>
<![CDATA[Akusatuak aitortu du 17 hilabeteko haurra hil zuela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4574/008/001/2018-09-06/akusatuak_aitortu_du_17_hilabeteko_haurra_hil_zuela.htm Thu, 06 Sep 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/4574/008/001/2018-09-06/akusatuak_aitortu_du_17_hilabeteko_haurra_hil_zuela.htm
Herenegun hasi zen hilketari buruzko epaiketa, eta atzo deklaratu zuten akusatuak eta umearen amak. Gizonak 30 urte zituen garai hartan, eta emakumeak, 18. Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezartzeko eskatu dute akusazioek; lehen aldia da hori eskatzen dutena Euskal Herrian. Ezarriko baliote, kartzelan segituko luke, eta 25 urte barru aztertuko lukete libre utzi edo ez. Haurraren hilketaz gain, umearen ama hiltzen saiatzea ere leporatu diote.

Defentsak erotasuna erabili du argudio modura, aringarria lortu nahian, eta horri heldu dio akusatuak epailearen aurrean. Abokatua saiatu da frogatzen akusatuak modu nahastua duela errealitatea antzemateko. Nahasmendu hori ez dauka diagnostikatua, hala ere.

Bestalde, gizonak argudiatu du alkohola eta marihuana hartu zituela gau hartan, eta horrekin arazoak izanak dituela lehen ere.

Indarkeria eta irainak

Umearen amak, berriz, gezurtatu egin ditu akusazioaren argudio batzuk. Adierazi du elkarrizketa «normalak» izan zituela gizonarekin, eta jokabide «arraroa» behin etxean zeudela agertu zuela, emakumeak uko egin zionean sexu harremanak izateari. «Eraso» egin ziola adierazi du —akusatuak «borrokatzat» jo du—. Emakumeak kontatu du hiltzeko mehatxua egin ziola gizonak, eta kolpeak eman zizkiola. Eraso horien aurrean defenditzen saiatu zela azaldu du, eta alaba gelatik ateratzen ahalegindu zela. Haurra leihotik bota zuenean gizonak, alde egiten saiatu zen andrea, baina gizonak eragotzi zion. Azkenean, ordea, aurre egin zion emakumeak, eta zauriak eragin.

Droga kontsumoaren argudioari dagokionez, emakumeak esan du ez zuela ikusi gizona alkohola edaten edo marihuana erretzen.

Herri epaimahai batek erabakiko du kasuari buruz. Herenegun hasi ziren auzi saioak, eta datorren astean amaituko dira. Gaur eta bihar hainbat lekuko pasatuko dira epaitegitik, eta perituen txanda izango da datorren astean.]]>
<![CDATA[Onkologikoa Osakidetzako «beste zentro bat» izateko araua prest dago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/005/001/2018-09-05/onkologikoa_osakidetzako_beste_zentro_bat_izateko_araua_prest_dago.htm Wed, 05 Sep 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1879/005/001/2018-09-05/onkologikoa_osakidetzako_beste_zentro_bat_izateko_araua_prest_dago.htm
Dekretuaren arabera, Onkologikoak titulartasun pribatuari eutsiko dio: Kutxa Fundazioak izango du. Ordea, Osasun Sailak finkatuko ditu erietxearen ildo estrategikoak, bat egin dezan gainontzeko zentro publikoek dituztenekin. Darponek azaldu du hitzarmenak ez duela zerbitzuen salerosketa arautzen: ez die preziorik jarriko zerbitzuei. Aldiz, hitzarmen horrek azpiegituraren integrazio asistentziala, klinikoa eta funtzionala arautuko du; hau da, titulartasun publikoa duten zentroen antolaketa eta funtzionamendu erregimen berdina izango ditu, bai eta kontrol neurriak ere, finantza, kudeaketa, eskubideen berme eta jardueran.

Darponek azaldu du hitzarmen mota horrek «baliabideak optimizatzea» ahalbidetuko duela, eta, ondorioz, «osasun arretaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea». Sailburuak gaineratu du horri esker pazientea «prozesuaren erdian» jarriko dutela, EAEko osasun zerbitzu publikoen printzipioen arabera: «Unibertsaltasuna, elkartasuna, kalitatea eta ekitatea».

Hitzarmenean, asko lotzeko

Dekretua aste honetan argitaratuko da seguruenik. Orduan geratuko dira agerian hitzarmena lortzeko oinarrien nondik norakoak. Horien barruan, hainbat alor egongo dira: Onkologikoan Osakidetzako langileak egoteko aukera; jarduera pribatuari eusteko aukera eta horretarako baldintzak; edota zentro pribatuen historia klinikoetarako sarbidea. Darponek iragarri du Osasun Saila, Osakidetza eta Kutxako patronatua negoziatzen hasiko direla dekretua argitaratzen denetik.

Dekretuaren zirriborroaren arabera, Osasun Sailak urteko aurrekontuan aurreikusitako inbertsioa finantzatuko du. Ordea, osasun zentroak jarduera pribatua emateko aukera izan dezakeenez, horretara bidera dezakeen dirua finantzaketa publikotik kenduko da. Halaber, idatziz jaso beharko dituzte Osakidetzak eraikinean edota materialean egin ditzakeen inbertsioak; hartara, hitzarmena etengo balitz, Osakidetzak hori guztia berreskuratuko luke.

Zirriborroaren arabera, hitzarmena bost urterako izango da, eta luzatzeko aukera izango dute. Are, bost urte horiek pasatzean, urtez urte luzatuz joango da, aldeetako batek kontrakoa esaten ez duen bitartean.]]>
<![CDATA[Gipuzkoako Onkologikoa Osakidetzako beste zentro bat izango da]]> https://www.berria.eus/albisteak/156263/gipuzkoako_onkologikoa_osakidetzako_beste_zentro_bat_izango_da.htm Tue, 04 Sep 2018 07:18:52 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/albisteak/156263/gipuzkoako_onkologikoa_osakidetzako_beste_zentro_bat_izango_da.htm <![CDATA[Memoriaren testuingurua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1983/007/001/2018-09-02/memoriaren_testuingurua.htm Sun, 02 Sep 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1983/007/001/2018-09-02/memoriaren_testuingurua.htm
Lopez de Maturanak txostenean azaldu du gurutzeak 1951ko Gasteizko Misio Santua gogoraraztea izan zuela helburu. Misio horren helburua, historialariak ETBn emandako azalpenen arabera, herritarrak «berriz ebanjelizatzea» izan zen. «Garai horretan pentsatzen zen Errepublika garaian fedea galdu zela». Horren arabera pentsa liteke, Misio Santua ekinbide erlijiosoa izan arren, asmo politikoa zuela hasieratik bertatik.

Misio Santuak bi aste iraun zuen, azaroaren 4tik 18ra arte. El Pensamiento Alavés egunkariak jaso zuen egun horietan gertatutakoa: hasieratik, «Aireko Ministerioak Misioaren zerbitzura jarritako hegazkin batek» Fatimako Ama Birjinaren irudia Gasteizera ekarri zuenetik, amaierako mezara arte. Azken eguneko kronikan, hain zuzen ere, Jose Maria Bueno Monreal Gasteizko apezpikuaren hitzak jaso zituen kazetariak. «Apezpiku jaunaren hitzak nabarmenduko ditugu: eskatu du Jaunak manten dezala fedea eta bake hau Espainian, biak posibleak eta seguruak Gurutzada loriatsuari eta gure estatuko buruari esker».

Olarizuko gurutzearen jatorrizko ideia erlijiosoa izan zela onartuta ere, Misio Santua nekez bereiz daiteke orduko erregimenetik. Beraz, gurutzeari testuinguru hori gehitzeko, beste galdera batzuk ere jar litezke mahai gainean. 1951n Misio Santurik egongo ote zen demokratikoki bozkatutako gobernua indarrez kendu izan ez balute? Misio horiek gogorarazteko gurutzerik eraikitzea erabakiko lukete gasteiztar batzuek? Diktadurak nazionalkatolisizmoa ezarri izanak erraztu ote zuen gurutzea eraikitzea?

Mendiolako erabakiak piztu duen eztabaidaren harira, iraganeko testuinguruaz gain, egokia izan daiteke egungoari ere erreparatzea. Mendiolako administrazio batzarrak herritarrei eman zien hitza: gaia eztabaidatu zuten, aukerak aztertu zituzten, eta gurutzea kentzea erabaki zuten. Gasteizko Udalak bi aukera ditu horren aurrean: edo araudian zirrituak bilatzea Mendiolako herritarren hitza baliogabetzeko; edo eskumena duten herritarren hitza aintzat hartzea, zilegia den erabaki baten kontra egin beharrean. Are, erdibideko erabakia har dezake: Mendiolari gurutzea kentzen lagundu, eta ikurra beste leku batera mugitu, Gasteizko udalbatzak onartutakoa betetzeko.

Udalbatzak aho batez onartu zuen frankismoak markatutako espazioak mantentzea eta testuingurua ematea, Virginia Lopez de Maturana historialariaren txostenean oinarrituta. Horren alde egin zuen «historia ez borratzeko». Hain zuzen ere, historiak utzitako aztarnak kenduz gero, «etorkizuneko belaunaldiek pentsa dezakete ez zela Francoren diktadurarik egon».

Olarizuko gurutzearen inguruan sortutako eztabaidaren nondik norakoak ikusita, agian komeni da hausnartzea noraino heldu behar duen testuinguruak. Mendiolako erabakiaren harira, Elizak frankismoan izan zuen boterea gogoraraz dezake Gasteizko Udalak, gurutzean jarri nahi duen plaka informatiboan. Bestela, etorkizuneko belaunaldiek pentsa dezakete ez zela inolako harremanik egon frankismoaren eta Elizaren artean.]]>
<![CDATA[Indartuz doan ekinaldi kaleidoskopikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2071/003/002/2018-08-28/indartuz_doan_ekinaldi_kaleidoskopikoa.htm Tue, 28 Aug 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/2071/003/002/2018-08-28/indartuz_doan_ekinaldi_kaleidoskopikoa.htm
Erronkak tokian tokiko errealitateetara egokituz doazela azaldu dute zezenketen aurkako hainbat elkartek. Oro har, ordea, bi lan ildo nagusi aipatu dituzte eragile gehienek: mobilizazioak, eta presio politikoa. Azken horren kasuan, elkarte gehienek jomugan jarri dituzten udalen zezenketei ematen dizkieten laguntzak. Ordea, esan bezala, bi bide horiek tokiaren ezaugarrietara egokitu behar direla onartu dute. Bilbon, Reyeroren iritziz, zezen plaza kudeatzeko kontratuaren amaieran jarri behar da arreta. Donostian, Juan Mari Beldarrain Eguzkiko kideak, indarra zezen plazaren erabilerari buruzko galdeketan jarri behar dela uste du.

Reyerok zein Beldarrainek gogora ekarri dute zezenketen aurkako iritzia «oso sustraituta» dagoela gizartean. Iritzi hori presio politikoa egiteko balia daitekeela argi dute.

Indarrak batzearen balioa

Mobilizazioei dagokionez, indarrek batzearen balioa goratu dute elkarte gehienek. Maialen Sagues Askekintzako kideak Donostiako kasua hartu du adibiderako. Aurten, Donostia Antitaurinoa Orain taldeak, Eguzkik eta Askekintzak bat egin dute zezenketen aurka. «Hiru kolektibo gara, ikuspuntu ezberdinekin, baina hirurok zezenketak kendu nahi ditugu Donostian». Ildo bateratua badute ere, Saguesek gogorarazi du Askekintza saiatzen dela ezagutarazten bere borroka are epe luzeragora begirakoa dela: espezismoa amaitu nahi dute.

Zezenketen aurkako borrokak testuingurura lotuta jaio dira, azken urteetan. Deba (Gipuzkoa) da horren adibide. Ohitura zezenzale handiko herria da, baina, hirugarren urtez elkarretaratzea egin dute hainbat kidek zezen plazaren kanpoaldean. Protestan parte hartu zutenetako bat da Oihana Esnaola; azaldu du helburu dutela plazako sufrimenduaren gainean hausnarketa abiaraztea, «aldaketa sortzen hasteko».

Borroka modu bakoitza baloratzea bainoago, eragile gehienek hausnartu dute bakoitzak aukeratzen duela bere bidea helburua erdiesteko. Horren harira, helburua gero eta gertuago dagoela uste du Reyerok. «Zezenketen amaiera gertu ikusten dugu, oso gertu: gehienez bost urteko epean-edo».]]>
<![CDATA[Olarizuko ikur frankista jomugan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/004/001/2018-08-25/olarizuko_ikur_frankista_jomugan.htm Sat, 25 Aug 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1872/004/001/2018-08-25/olarizuko_ikur_frankista_jomugan.htm
Erabakiaren jatorria Gasteizko Udalaren eskaera batean dago. Urte hasieran, udalak Mendiolako administrazio batzarrari baimena eskatu zion gurutzean plaka informatibo bat jartzeko, sinbolo frankistaren «testuinguruaren» berri emateko. Udala urte hasieratik ari da hiriko hainbat txokotan plakak jartzen, memoria historikoa berreskuratzeko: Santa Isabel hilerria, hirian egondako espetxeak... Olarizuko gurutzea plangintza horren barruan zuen, Gasteizko landa eremuan baitago. Ordea, ikurra dagoen lurren jabea ez da Gasteiz, Mendiola herria baizik, eta hango herritarrek sinboloa kendu nahi dute.

Urizarrek jakinarazi du bildu duten informazioaren arabera herriak har dezakeela erabakia. Batetik, gurutzea dagoen lekua ez da erabilera publikoko mendia; hau da, haren jabeek ez dute aldundiaren oniritzirik behar gurutzea kentzeko. «Are gehiago, muinoaren gainean bi lursail daude, biek hiri-lurzoru izendapena dute, eta gurutzea horietako baten gainean eraikita dago». Halaber, gaineratu du gurutzeak ez duela inolako babesik, bildu duten informazioaren arabera. «Herriko zaharrenek gogoratu dute dirua jarri behar izan zutela hori egiteko, eta... Ea nor ausartzen zen garai horretan proiektua ezbaian jartzera».

Herriaren erabakiaren aurrean, Urizarrek azaldu du batzorde bat osatu dutela, etorkizuneko erabakiak aztertzeko: gurutzearen lekuan beste zerbait jarri, inguru horretan zuhaitzak jarri... «Edozein erabaki herri batzarrak hartuko du».

Egoera berria aztertu

Mendiolako herritarrek hartutako erabakia Gasteizko Udalaren asmoen kontra doa. Esan bezala, udala gurutzea mantendu eta plaka bat jartzearen aldekoa da. Hala aholkatu zuen udalak eskatutako ikerlan batek, eta, gerora, udalbatzaren oniritzia jaso zuen, PPren abstentzioarekin. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ideia hori berretsi zuen atzo, eta zalantzan jarri du gurutzea kentzeko erabakiaren zilegitasuna. «Udalaren esku badago, ez da gurutzea kenduko; ikusteko dago, era berean, Mendiolako batzarrak hori erabaki dezakeen».

Gasteizko Udalak egoera berria aztertzen duen bitartean, irailaren 10ean, Olarizuko erromeria egunean, gurutzeari testuingurua emateko plaka jarriko du. Ez gurutzean, baizik eta beheko zelaietan, Gasteizko lurretan.]]>
<![CDATA[Olarizuko gurutze frankista kentzea erabaki du Mendiolako kontzejuak]]> https://www.berria.eus/albisteak/155917/olarizuko_gurutze_frankista_kentzea_erabaki_du_mendiolako_kontzejuak.htm Fri, 24 Aug 2018 10:10:50 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/albisteak/155917/olarizuko_gurutze_frankista_kentzea_erabaki_du_mendiolako_kontzejuak.htm <![CDATA[Elizaren ondasunen zerrendak badu ajerik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2016/007/001/2018-08-23/elizaren_ondasunen_zerrendak_badu_ajerik.htm Thu, 23 Aug 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/2016/007/001/2018-08-23/elizaren_ondasunen_zerrendak_badu_ajerik.htm
Andres Valentinek bietan dihardu; Nafarroako plataforman eta Recuperando koordinakundean. Agerian utzi du zer garrantzitsua den zerrenda ezagutaraztea. Izan ere, gogorarazi du gaur egun dauden erroldak «ez-osoak» direla. Onartu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoari buruzko datuak «osatuenetakoak» direla, «baina horrek ez du esan nahi Elizaren izenean erregistratutako ondasun guztiak daudenik». Nafarroako datuak, berriz, 1998tik 2007ra artekoak dira.

Gobernuaren ekinbideak informazioa osatzen jarraitzeko balioko badu ere, «mugak» atzeman dizkiote: muga horietan lehenak erreferentziazko datak dira. «1998tik aurrerako datuek errealitatearen zati bat erakusten dute, baina ez osoa; Gipuzkoan, adibidez, apezpikutzak immatrikulazio gehiago egin zituen 1998ra arte gerora baino». Horrez gain, Valentinek adierazi du Elizak gurtzarako tokiak ere erregistratu zituela bere izenean 1998 baino lehen, legez debekatuta bazegoen ere.

Valentinek zehaztu du bi bide jarraitu zituztela prozesu horretan: batetik, legez kontrakoa izan arren, eliza eta gurtza lekuen zuzeneko erregistroa egin zen; bestetik, gurtza espazioak zeuden orubeen immatrikulazioa. Azken bide hori Gipuzkoan maiz baliatu zela esplikatu du; immatrikulazioen aurkakoek adierazi izan dute ohiko jokamoldea izan zela, bereziki Jose Maria Setien Donostiako apezpiku zenean.

Horren harira, Valentinek bigarren «muga» bat ere atzeman du Espainiako Gobernuaren ekinbidean: izan ere, erregistroaren zerrenda publikatzeak ez du datuen irudi erreala emango. Zerrendaz gain, erregistroan agertzen diren ohar sinpleak ezagutarazteko eskatu du, horietan datu zehatzagoak eskaintzen direla iritzita. «Erregistroan orube bat ager daiteke, baina ohar sinpleetan xehatuta daude orube horretan dauden ondasunak: eliza, ortua, bidea, lorategia...». Azken muga, ekinbidea bera bainoago, horri eman diezaioketen erabilera da, Valentinen ustez. PSOEk auzitara jotzeko aukera iradoki du. Asmo hori «arriskutsua» da, Ondarearen Defentsarako Plataformako kidearen ustez. «Dozenaka milaka ondasunez ari gara, eta auzibideak oso konplexuak dira: Palentziako (Espainia) kasu bat, adibidez, hogei urtez luzatu da, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak azken epaia eman duen arte». Gaia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramatea ere ez du begi onez ikusten. «Modu batean edo bestean, erregimenak immatrikulazioak babesten ditu; beraz, konponbidea Konstituzionalaren ardurapean uztea oso arriskutsua iruditzen zaigu».

Alorrean diharduten elkarteek diote lege aldaketa baten alde egin behar dela, auzibideen ordez. Valentinek gogoetatu du berme handiagoak ematen dituela, «luzea» izango bada ere. Aurretik, ordea, gaia gizartean ezagutarazten jarraitu behar dela adierazi du. «Elizak betikotasuna hartzen du denbora epe gisa; beraz, gu ez gara epeekin tematzen hasiko».

Munillaren adierazpenak

Elizako ordezkariek, bitartean, eskatu dute Espainiako Justizia Ministerioaren erabakia «legezkoa» izatea, eta «ez diskriminatzailea». Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak berretsi zituen atzo Espainiako Gotzain Batzarrak herenegun egindako eskaerak. «Mundu guztiaren ondasunak ezagutaraziko badira, ondo, baina, bestela, ez diskriminatzeko printzipioa errespetatu beharko litzateke». Bestetik, Munillak erregistroa eta ondasunen jabetza bereizi zituen. «Jabetzaren erregistroa jaioberri bat da Elizarenak diren ondasunen gehiengo zabalaren aurrean». Horren harira, Jose Maria Setien Donostiako apezpiku zenak izandako«argitasuna» goratu du. «Lehen unetik erregistroak egitea erabaki zuen».]]>
<![CDATA[Hauspoa aldatuta ere, AHTa berpizte bidean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/006/001/2018-08-22/hauspoa_aldatuta_ere_ahta_berpizte_bidean.htm Wed, 22 Aug 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1944/006/001/2018-08-22/hauspoa_aldatuta_ere_ahta_berpizte_bidean.htm
Julio Villanueva Mugitu elkarteko kideak «oso arriskutsutzat» jo du egoera hori. Erritmoari eutsiz gero, ohartarazi du lau zatitako lanak martxan egongo direla datorren urteko hauteskundeen aurretik. Horrek Euskal Y-arekin gertatutakoa gogorarazten dio: «Behin eginda, AHTa atzera egiterik ez duen proiektu bat bezala garatu du Eusko Jaurlaritzak».

Nafarroan, Castejon eta Iruñea arteko zati bat eginda dago dagoeneko. Villanuevak gogorarazi du eginak daudela Castejon-Cadreita-Alesbes zatiak: 14,6 kilometro. Duela hiru urte baino gehiago amaitu zituzten lanak, eta ordutik ez da aldaketarik gertatu AHTaren plataforma horretan. Abuztuaren hasierara arte.

2021era arte lanetan

Azvi enpresak 29 hilabeteko epea izango du abuztuaren hasieran abiarazitako lanak amaitzeko. 29,4 milioi euroko aurrekontua izango du 10,3 kilometro luze izango den plataforma egiteko. Bestetik, egun gutxi barru hasiko duten zatia -Alesbes-Azkoien- bost kilometro luze izango da. OHL enpresak lortu du zati hori egiteko kontratua, 55,8 milioi euroren truke, 32 hilabeteko epean. Hortaz, epeak errespetatzen badira, 2021eko maiatzera arte iraungo dute lanek.

Bestetik, Sustapen Ministerioak AHTaren bi zati lizitatu berri ditu. Irailaren 13an amaituko da epea Erriberri-Tafalla zatiko lanetarako eskaintzak aurkezteko: kontratua lortzen duen enpresak 42 hilabete izango ditu 10,3 kilometroko zatia egiteko. Gobernuak gehienez 58,3 milioi euroko aurrekontua bereizi du lan horietarako. Enpresek irailaren 3ra arte egin ahal izango dituzte eskaintzak Espainiako Sustapen Ministerioak lizitatu duen beste zatia eraikitzeko -Tafalla-Tafalla zatia-. 25 hilabeteko epea izango da lan horietarako, eta ministerioak 40,8 milioi euro aurreikusi ditu. 7,1 kilometroko zatia izango da. Bi zati baino ez daude lizitatu gabe AHTaren Castejon eta Ezkirotz arteko zatian: Tafalla-Campanas, eta Campanas-Ezkirotz. De la Serna ministro ohiak iragarri zuen irailean argitaratzera zihoazela Tafalla-Campanas zatiaren obren eskaintza. Ikusteko dago PSOEren gobernuak hark iragarritako «ikaragarrizko erritmoari» heltzen dion. Azkenik, ez dago argi noiz esleituko den Campanas-Ezkirotz zatia. Hain zuzen ere, zati hori hertsiki lotuta dago Iruñeko geltokiaren egitasmoarekin, eta, oraindik ere auzi asko daude argitzeko horretan. Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak Etxebakoitzen egitearen alde egin du maiz. Ordea, Nasuvinsa hirigintza sozietate publikoak duela urtebete jakinarazi zuen aldatu egin behar dela Iruñeko AHTaren geltokiaren inguruan aurreikusitako hirigintza plana.

«Premiazkoa» erantzutea

Azpiegitura lanak egingo dituzten enpresen historia nabarmendu dute AHTaren aurkako elkarteek. Gogorarazi dute Azvi zein OHL auzibideetan sartuta egon direla: PPren legez kanpoko finantzaketarekin lotu dituzte. Nafarroako AHT Gelditu Elkarlanaren iritziz, tren azkarraren proiektuaren helburua da «guztion diruaz» elikatzen jarraitzea eraikuntzako hainbat enpresa. «Hau da, haien mozkinak handitzeko beste guztioi lapurtzea, aurrerapen, garapen eta lehiakortasunaren mantrapean». Villanuevak nabarmendu du «premiazkoa» dela erantzutea. Lanak hasi eta gutxira batzartu ziren Nafarroan AHTren aurka dauden taldeak, egoera aztertzeko. Bertan, elkarretaratze bat egitea ebatzi zuten. Abuztuaren 31n izango da, 19:30ean, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean.]]>
<![CDATA[Bi eraso matxista izan dira Bilboko jaien hasieran]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/007/001/2018-08-21/bi_eraso_matxista_izan_dira_bilboko_jaien_hasieran.htm Tue, 21 Aug 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1891/007/001/2018-08-21/bi_eraso_matxista_izan_dira_bilboko_jaien_hasieran.htm
Bestetik, Donostiako Aste Nagusia amaituta, Eneko Goia alkateak balorazioa egin zuen atzo. Azaldu zuen hirian segurtasunaz arduratu diren eragileek «modu koordinatu eta egokian» lan egin dutela, eta horrek ahalbidetu duela «gertakari larririk ez gertatzea». Halaber, onartu zuen andreen aurkako erasoengatik egondako «salaketen kopuru altuak» —udalak zazpi kasuren berri eman du— «ilundu» egin dituela jaiak. Donostiako EH Bilduk, bestalde, hausnartu du jaien balorazioak ezin duela positiboa izan «inondik inora ere». Esan du bederatzi eraso sexista egon direla; gogoratu du adingabe baten bortxaketa dagoela tartean, bai eta koman dagoen gazte bat ere —gizon batek beste bat jo zuen, itxura batean haren bikotekide ohiarekin zegoelako—. Horiek horrela, «arazoaren tamainako neurriak» eskatu dizkio udalari. Salatu du berdintasun gaietan kudeaketa «negargarria» duela oro har, eta mugimendu feminista baztertuta aritu dela lanean.

Eraso gehiago

Gasteizko Udaltzaingoak bi gizonezko atxilo hartu zituen igandean, genero indarkeria leporatuta. 01:30ean, emakume batek eraso bat salatu zuen larrialdi zerbitzuetan: bikotekideak jo eta mehatxatu egin zuela esan zuen. Udaltzainek bikotekidea atxilotu zuten, 39 urteko gizon bat. 07:00etan, Udaltzaingoak beste salaketa bat jaso zuen; bizilagun batzuek egin zuten deia. Poliziak agertu zirenean, emakume bat eta haren bikotekidea eskaileretan eserita zeuden. Andreak odola zuen ahoan. Biekin hitz egin ondoren, gizonezkoa atzeman zuten. 28 urte ditu.

Usurbilen (Gipuzkoa) gertatutako eraso matxista baten berri ere eman dute. Abuztuaren 14an gertatu zen. Ertzaintzak gizon bat atxilo hartu zuen, bizilagunek abisua eman ondoren. Epaiketa azkarra egin zioten, eta libre utzi dute, baina urruntzeko agindua ezarrita. Usurbilgo Udalak elkarretaratze batera deitu du erasoa salatzeko; gaur izango da, 20:00etan, Mikel Laboa plazan.]]>
<![CDATA[«Jaiak ez dira gutxi batzuek gozatzeko, denok gozatzeko baizik»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1924/032/001/2018-08-10/jaiak_ez_dira_gutxi_batzuek_gozatzeko_denok_gozatzeko_baizik.htm Fri, 10 Aug 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1924/032/001/2018-08-10/jaiak_ez_dira_gutxi_batzuek_gozatzeko_denok_gozatzeko_baizik.htm
Kazetari izan zaren urteetan zenbatetan aritu zara jaien berri ematen?

Galderak izan beharko luke noiz ez dudan eman haien berri! Radio Gorbean, Ser irratian... Gaur egun ez, baina hogei urtean baino gehiagoan eman dut jaien berri irratitik. Ezin da esan gorrotatzen ditudanik, baina jaien zama nabaritzen dut.

Oroitzapen politen bat izango duzu, haurtzarokoak edo...

Mendizabalako feriaren oroitzapen zoragarriak ditut... baita hiriguneko giroarenak ere: gurasoekin paseoan Plaza Berritik, buruhandiak... Nerabezaroan ere gozatu izan ditut jaiak.

Jaiak lanean bizitako une bereziki politen bat gogoratzen al duzu?

Une politen artean politena Zeledonen jaitsiera da niretzat. Emozioa. Harrigarria da ikustea jaitsieraren sinbologiak pizten dituen pasioak. Jai askotan egon naiz lanean, eta familia, oporretan. Hala eta guztiz ere, urtero telefonoz hitz egiten genuen abuztuaren 4an, Zeledonen jaitsierari buruz hitz egiteko.

Eta une gogorren bat?

Permisibitate handiagoa zegoenean, blusa batzuekin tratatzea. Guztiz bidegabea iruditzen zitzaidan egiten zizutena egiten zizutela, gainera, irribarre egin behar izatea. Zorionez, denborarekin, ez dira onartzen halako gauzak; edo, gutxienez, erantzun diezaiokezu gaizki sentiarazten zaituen horri. Garai batean, muturbeltz sentiarazten zintuzten egoera batzuei planto eginez gero.

Udalak abesti eta jokabide matxistak saihesteko neurri bat jaso du, besteak beste, kuadrillentzako diru-laguntza deialdian...

Baita alkoholaren kontrola ere. Badaude batzuk neurri horiek testuingurutik atera eta esaten dutenak dena debekatzen ari direla... Ez, ez, ez da hala. Desorekatuta zeuden egoerak egokitzeko neurriak dira, denok modu parekidean gozatzeko aukera izan dezagun. Jaiak ez dira gutxi batzuentzat, guztiontzat baizik.

Pregoia kirolari lotutako zortzi emakumek eman zenuten.

Pregoi inklusiboa izan zen. Aukera baliatu genuen bizitza honetan dagokigun partea aldarrikatzeko, emakumeok ez baititugu aukera berdinak.

Inklusiboa izan zela aipatu duzu: arauz kanpoko funtzionaltasuna duen Maider Mendia igerilariak ere parte hartu zuen.

Gauza asko ikusarazi zituen pregoiak. Aniztasun funtzionala duten emakumezkoak ikusezin bihurtzen ditu gizarteak. Inork ezin du imajinatu nolako ilusioa egin zigun Maider pregoian egon izanak, eta hari zeresanik ez: egun horretan munduan pozik zegoen pertsonarik bazegoen, hura zen.

Jaiek balio dezakete emakumeen kirola ikusarazteko?

Foru plazako frontoia horren adibide da. Duela urte batzuk, emakumeen pala txapelketa egiten hasi ziren, eta plaza lepo bete zen. Espazio irekia da, hirigunean, eta ikuskizun aparta eskaintzen du. Esku pilota sartu da gero... Arabako Pilota Federazioari aitortu egin behar zaio egiten duen lanketa. Emakumeen kirolaren gorakada badagoela ikusi behar da, baina, horretarako, ikusteko borondatea behar da.

Foru plazan herri kirolak ere egiten dituzte jaietan...

Eta bertan puntako kirolariak ere izaten ditugu. Ez da ahaztu behar Badaiotz sokatira taldeko neskak munduko txapeldunak direla.]]>
<![CDATA[«Ateratako argazkiak dira egiten dugunaren lekuko nagusiak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1887/032/001/2018-08-09/ateratako_argazkiak_dira_egiten_dugunaren_lekuko_nagusiak.htm Thu, 09 Aug 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1887/032/001/2018-08-09/ateratako_argazkiak_dira_egiten_dugunaren_lekuko_nagusiak.htm
Noizbait uzten duzu kamera zugandik urrun?

Lagunek maiz leporatzen didate etengabe argazkiak ateratzea. «Julio, eseri lasai behingoz! Utzi kamera, eta egon gurekin», esaten didate. Baina ateratako argazki horiek dira egiten dugunaren lekuko nagusiak; urteen joanarekin konturatu naiz.

Noiztik duzu argazkiak ateratzeko zaletasun hori?

Zaletasuna betidanik izan dut. Serioago, berriz, dibertsitate funtzionala dutenentzat elkartearen bidez kirola sustatzen hasi ginenean hartu nuen.

Zergatik?

Ikusten ez dena ez da existitzen. Duela urte batzuk, hedabideetan ateratzen ez bazinen, inork ez zintuen ezagutzen; ez zekiten zer egiten zenuen. Zaila zen babeslerik lortzea. Bide bakarra guk geuk argazkiak atera eta zabaltzea zen. Gaur egun, hori guztia aldatu da, sare sozialen bidez. Askoz aukera gehiago ditugu.

Hori zabaltzeko, Zuzenki Press webgunea ere sortu zenuen.

Gasteizen gertatzen dena helarazteko baliatzen dut. Etxetik mugitu ezin diren pertsona asko daude, eta egunerokotasuna helarazten diet irudi bidez. Hori bai, ondo planifikatu behar dut egunero zeri egingo dizkiodan argazkiak. Estu nabil: birika edukiera %20a dut gaur egun; beraz, ez naiz egokitzen eskueran dauden jardueretara, baizik eta dauden jarduerak nire egoerara.

Nola antolatzen zara Gasteizko jaietan dauden ekintza guztietara heltzeko?

Beti bezala! Atera nahiko nukeena zehaztu, eta aurrera! Buruan argi dut nahi dudana: jaso nahi ditudan uneak. Argazkiak hori dira niretzat: uneak.

Umetan jaietan bizi izandako unerik, argazkirik, baduzu buruan?

Nerabezarora arte, ez nintzen Gasteizen modu egonkorrean bizi izan. Aurretik, osasun etxeetan egona nintzen [polioarekin gaixotu zen jaio eta gutxira], Madrilen, Bilbon... 18 urterekin ateratzen hasi nintzen blusa kuadrillarekin... Oroitzapenik? Boladak egon dira: porroi asko zeuden garaiak. Gaur egun, ordea, osasun kontuengatik beste erritmo bat eraman behar dut.

Buruak atseden eskatzen al du?

Zer buru, eta zer buruondo? Ez naizela heltzen! Abuztuaren 4rako itota nago! Baina denborarekin edozer egin dezaket. Hori bai, neure burua kontrolatuz.

Ze argazki gustatuko litzaizuke ateratzea jaietan?

Horrenbeste atera ditut... Zeri ez diot argazkirik atera? Aterako nukeen hori gertatzen denean jakingo dut.

Eta zer argazki ez zenuke aterako halako ospakizunetan?

Ateratzen ditudan argazki guztiak atera nahi ditut. Etxean ditudan milaka argazkiak bilatu izan ditut. Asmo batekin ateratzen naiz etxetik: adibidez, hiriko kazetariak, argazkilariak, kamerariak... horien guztien argazkiak ditut, lanean ari direla. Ni izango naiz horiek dituzten pertsona apurretako bat.

2015ean, suziria piztu zenuen; aurten, Urrezko Zeledon saria. Zer geratzen zaizu egiteko?

Agian, politikarako jauzia egingo dut, zeinek daki! [Barrez] Aurreko batean, Gorkari [Urtarani] esan nion jarraitzaile asko ditudala... Orain, serio, ez dut gustuko aitorpenak jasotzea. Dena den, beharrezkoa ikusten dut halakoak egitea benetan inportanteak diren pertsonei, bizi direnean, ez gero.]]>
<![CDATA[Sen onaren galbidea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/037/001/2018-08-05/sen_onaren_galbidea.htm Sun, 05 Aug 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1942/037/001/2018-08-05/sen_onaren_galbidea.htm Smoothy-ak eta Aragoiko (Espainia) ardo-zaharra. Bi metro luze dituzten suge panpinak. Sen onarentzat erronka da Mendizabaleko feria: urtez urte milaka gasteiztarrek bilatzen duten erronka. Uztailaren 26tik dago irekita Gasteiz hegoaldeko espazio hori, eta milaka pertsona izan dira dagoeneko han. Aldiz, hilaren 9ra bitartean erakarriko dute jenderik gehien, sen onaren galbide diren estimuluen bila.

«Janire igoko da, eta erruleta biraka jarriko du». Mendizabaleko sarreran dagoen tonbola baten aurrean dozenaka pertsona daude, erruletari begira, tonbolaren zuzendariaren ahotsaren doinuak hipnotizatuta bezala. Nerabe talde bat dago horien artean; doinuak guztiz harrapatuta-edo, elkarren artean errima bidez ari dira hitz egiten, nora joan erabakitzeko. Ez da erraza: hemeretzi postu daude tonbola, bingo eta punteria neurtzeko lekuen artean; atrakzioak 24 dira, horietatik hamar helduei zuzenduak. Janaria eta edaria erosteko lekuak ere ez dira falta: lau txurro denda, ardoa erosteko beste bost, hiru jantoki...

El Raton Bacilon [Sagu bromazalea] izeneko atrakzioaren aurrean dago Pablo Markinez. Besoetan hainbat jaka txiki ditu helduta. Ez dio begirik kentzen burdinbide estuetan gora eta behera dabilen bagoiari, eta barrutik agurtzen duten eskuei erantzuten die, behin eta berriz. Seme-alabak eta iloba bat daude han. «Zenbat disfrutatzen duten ikustea du gustukoena; niri ardo zaharren postuak baino ez zaizkit erakargarriak egiten, eta neurriz», esan du, irribarre eginez. Edonola ere, aisialdirako espazio bera partekatzea erakargarri zaiola aitortu du. «Haiek gozatzen duten leku honetan bertan gozatu nuen nik, duela hilabete eta erdi, Azkena Rock jaialdian».

Biharko aurreikusten dute jende gehien Mendizabaleko ferialekuan. Izan ere, haurren egunaren atarian atrakzioetako prezioak merkeagoak izango dira: 1,50 eta 2,50 euro artekoak, 2,50 eta 3,50 euro artekoak izan beharrean. Hilaren 10ean ere merkeagoak izango dira.

Mendizabaleko eskaintza nahiko egonkorra da. Ordea, aurten berrikuntza adierazgarria gertatu da: zirkua aldatu da. Ia lau hamarkadaren buruan, Mendizabaleko ferialekuan Gran Circo Mundial ez den beste bat egongo da: Il Circo Italiano. Aldaketarekin, eztabaidagai bat ere konpondu dute: zirku horrek ez du animaliarik. Izan ere, Gasteizko araudiak animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak debekatzen ditu; azken urteetan, Gran Circo Mundialek bere animaliak kaiolatan uzten zituen Gasteizko jaietan. Herenegun ireki zuten zirkuaren karpa, eta hilaren 12ra arte emango du Sueños [Ametsak] ikuskizuna.

Su festa, hilaren 8ra arte

Dena den, egunero ia ordu erdiz, feria bigarren mailan geratuko da Mendizabalan. Gaurtik hilaren 8ra arte su festa izango da nagusi, 23:00etan. Murtziatik (Espainia) helduko dira gaurko suziriak, eta Arabako FML pirotekniak argituko du Gasteizko zerua bihar. Asteartean, iazko Gasteizko su festen lehiaketako irabazlea izango da, eta bere ikuskizuna erakusten azkena Granadako (Espainia) Alpujarreña piroteknia izango da, hilaren 8an.

Jendetza bildu ohi da feriaren inguruko kaleetan, baita inguru horri izena ematen dion muinoan ere, Mendizabalan. Are, jai eremu horretan ez dauden askok ere gozatzen dute su festen ikuskizunaz. «Salburutik ere altuen lehertzen diren suziriak ikus daitezke, baina barraketan inon baino hobeto ikusten dira», azaldu du Janire Diazek: lagunekin ikusten duen saioetako bat izaten da, 5etik 8ra bitartean. Hilaren 9an ere zerua argituko da, baina ez Mendizabalan, Gasteizko bihotzean baizik: Zeledoni laguntzeko, San Migelgo kanpandorretik gertu jaurtiko dituzte.

Mendizabaleko feria, ordea, ez da hilaren 9an itxiko. Zeledoni agur esan ondoren ere, hara biltzen direnen sen ona neurtzen jarraituko du.]]>
<![CDATA[«Jaiak gero eta parte hartzaileagoak dira»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1957/040/001/2018-08-05/jaiak_gero_eta_parte_hartzaileagoak_dira.htm Sun, 05 Aug 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1957/040/001/2018-08-05/jaiak_gero_eta_parte_hartzaileagoak_dira.htm
Aurretik egona zinen San Migelgo balkoian jaitsieraren egunean?

Bai, bero beldurgarria egin zuen beste urte batean, duela hamabost urte inguru. Suhiltzaileak ere egon ziren orduan ura botatzen. Hori bai, urte horretan ezin izan nuen plaza ikusi. Jendetza zegoen plazara ematen duen hesiari helduta, baina aurten espero dut bete-betean ikustea.

Eta noizbait bizi izan duzu Zeledonen jaitsiera plazan bertan?

Bai, noski! Hainbatetan egona naiz. Urte horietako batean, sekulako ekaitza bota zuen...

Gasteizko zure lehen jaiak haurtzaroan ezagutu zenituen, 10 urterekin, ezta?

Bai, 4 urterekin, Labrazatik Bergarara joan ginen, eta, gero, Gasteizera... Bergarako urte horietan, euskara ikasteko aukera ere izan nezakeen, baina Francok ez zigun utzi. Euskaraz ikasi nuen apurra arrosarioa izan zen, mezan entzunda.

Jaien zer oroitzapen dituzu?

Haurtzarokoak, gutxi. Esango nuke ez genituela gaur egun bezala bizi izan. Egunen batean edo bestean feriara ateratzen ginen, baina gehiago ez. Plaza Berrian egindako jaitsieraren bat datorkit burura: ez nuen ezer ikusi, nagusiez inguratuta. Ezkondu osteko garaia gehiago gogoratzen dut. Gero eta parte hartzaileagoak dira, edo hori antzematen dut nik, behintzat.

Garai batean baino parte hartzaileagoak dira?

Blusak baino ez ziren ateratzen, neskarik gabe. Gaztetan, ezin genuen giro horretaz disfrutatu, eta, egia esan, orduan gustura asko egongo nintzen kuadrilla batean. Baina neskok ezin ginen atera. Ezta pentsatu ere!

Jaietako zein ekitaldi dituzu gorriz markatuta, ez huts egiteko?

Asko dira... Pregoia asko gustatzen zait; aurtengoa, bereziki. Zortzi emakumezko, kirolariak... Emakumearen urtea izaten ari da. Ahalduntzen ari gara, eta oso pozgarria da. Farolen Arrosarioa ere gustuko dut, baita egunsentikoa ere. Egunsentikoan pertsona asko izaten da; urteren batean tirabirak egon ziren parrandan zeuden batzuekin.

Musika entzuteko tarterik ateratzen al duzu jaietan?

Jotak entzutera joaten gara. Ahizpari gustatzen zaizkio; baita niri ere.

Ez du ematen oso konbentzituta esan duzunik hori.

[Barreak] Jotak gustuko ditut. Asko. Baina, egunero-egunero... Ez dakit gehiegitxo ez ote den. Baina ahizpari gustatzen zaizkio, beraz...

Jaietan bilobak zaintzea tokatuko zaizu? Suziria jaurtiko dutenetako bat bilobarekin izan da elkarrizketaren batean...

Nahiko nuke, baina zaila da. Bi ditut. Bat Bartzelonan bizi da: Edurne. Noizbait ekarri behar dut, Zeledon Txikirekin jaisten den neskak bere izena duela ikus dezan. Besteak 6 urte ditu, eta Gasteizen izango da. Are, alabak oporrak atzeratu ditu, eta balkoian izan dira nirekin.

Zer moduz eraman dituzu egun handiaren aurreko egunak?

Urduri. Hitz egiten hasi, eta ezin gelditu. Hedabide guztietatik hots egin didate egunotan... Ez nuen pentsatzen horrenbeste zegoenik!

Izena eman zenuenean ez zenuen horrelakorik aurreikusi?

Ez, bada! Zozketa bat zegoela ikusi nuen, suziria pizteko. Halakoetan izena ematen ez baduzu, ez zaizu tokatzen, argi dago. Argazkiren bat edo beste aterako zigutela pentsatu nuen. Baina hau...]]>
<![CDATA[Mahairatzeko askatasuna jomuga]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/006/001/2018-08-02/mahairatzeko_askatasuna_jomuga.htm Thu, 02 Aug 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1917/006/001/2018-08-02/mahairatzeko_askatasuna_jomuga.htm
Laudioko Kofradiaren Eguneko bazkariak zeresana eman zuen 2008az geroztik. Ordea, azken hamarkadetan adibide gehiago daude: Udiarragako Kofradiak Ugaon (Bizkaia) irailean egiten zuen babarrun jana; San Antongo Kofradiak Sarrian (Araba) egiten zuen afaria... Bazkari horietan emakumeei parte hartzea debekatzen zitzaiela gogoratu du EAEko Arartekoko Berdintasun Saileko arduradun Maria Luisa Agirretxek. Elkarte gastronomiko batzuek emakumeak diskriminatu izanak ere zeresana eman du.

Donostiako Gaztelubide elkartearenak sona handia izan zuen. Ohitura zen San Sebastian egunaren bezperan alkateak eta Urrezko Danborraren irabazleak han afaltzea. 1987. urtera arte. Orduan, Pilar Miro zinema zuzendariari eman zioten saria, eta ez zioten utzi sartzen, emakumea izateagatik. 1989an, Gabriel Celaya poetaren emazteari ere sartzea debekatu zioten, eta Celayak uko egin zion joateari. Ordutik ez zen Donostiako alkaterik itzuli, aurtengo urtarrilera arte: Eneko Goiak afarian parte hartu zuen, gonbidapena haren emazteari ere egin ziotenez biek izan zutelako aukera agertzeko.

Begirada administrazioan

Denboran gertuago dago Tolosako Ostegun Gizeneko (Gipuzkoa) afarian gertatutakoa. Inauteriak hasten diren egunean, elkarte askotan mahairatzeko aukera ukatzen diete andreei. 2011n irudikatu zen: Gure Kaiola elkarteko kide batek bi emakumeren izena idatzi zuen gonbidatuen zerrendan, eta ordura arte izena emana zuten guztiak -denak gizonezkoak- zerrendatik kendu ziren: Ostegun Gizen hartan, elkarteko kide gizonezkoak eta bi emakumezkoek bakarrik afaldu zuten, gainontzekoak beste leku batean zeudela. Gizonak kexa bat jarri zuen EAEko Arartekoan: ez elkartearen kontra, baizik eta Tolosako Udalaren aurka, elkarte diskriminatzaile bati diru eta laguntza publikoa emateagatik.

Tolosako afari hartako gonbidatuetako bat zen Garbiñe Biurrun epaile eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidentea. «Tolosako ordenantzen arabera, ezin izango zuten elkartea diruz lagundu, baina EAEko Berdintasun Legearekin nahikoa litzateke laguntzak kentzeko». Arartekoaren ebazpena 2016ko inauterien aurretik heldu zen, eta, Biurrunek hausnartutakoaren ildotik, udalari eskatu zion laguntzarik ez emateko elkarte baztertzaileei. Udalak hala egin zuela jakinarazi du. 2017ko Ostegun Gizeneko afarian parte hartu zuen Biurrunek. «Aipatzekoa da beste emakumezko batzuk ere bazeudela, normal-normal». Ordea, Agirretxek gogorarazi du elkarte batzuetan emakumeak diskriminatzen dituztela oraindik ere.

Biurrunek eta Agirretxek nabarmendu dute halako diskriminazioak desagerrarazteko ahalmena dutela administrazioek. Agirretxek azaldu du elkarte pribatuek herritarren ondare kultural diren ekintzak antolatzen dituztela, maiz eremu publikoan, eta horrek administrazioen esku hartzea eskatzen duela. «Bertan jarri behar da begirada, eta argi utzi onartezina dela». Tolosako Udalak azaldu du egoera ez dela erraza, eta eremu publikoaren eta pribatuaren arteko tentsioa aipatu dute: hain zuzen ere, elkarte baztertzaileak asoziazio eskubidean hartzen dute babes.

Barne hausnarketa

Administrazioak aldaketa behartzeko duen indarrak, ordea, ez du estaltzen talde baztertzaileen «hausnarketa falta», Biurrunen iritziz: «Arartekoaren ebazpenek balio dute, baina horraino heldu behar al da, gauzak hain argi egonda?». Tolosako Udalak ekinbideak abiarazi ditu gogoeta hori sortzeko elkarte gastronomikoetan, baina bertako iturriek berretsi dute «ez dela erraza» izaten ari. Iaz Jai Berdinzaleen Behatokia abiarazi zuten.

Jose Luis Navarro Laudioko San Roke kofradiako maiordomoak azaldu du Laudioko kasuaren konponbidea hortik heldu zela. «Zentzuzkoa zen kofradiako emakumeei parte hartzeko askatasuna ematea; kide gehienek hala uste zuten, baina barne araudiaren traba genuen». Izan ere, kideen erdiak ez ziren nahikoa estatutuak aldatzeko: %75en babesa behar zen. Zenbait «trikimailu» ere erabili zituzten gehiengoa lortzeko: aurka zeuden askok Laudioko Caritasen laguntzen zuten, eta, horiei iritzia aldarazteko, kofradiako zuzendaritzak Caritaseko buru zen moja bat gonbidatu zuen bazkarira. %75tik gora aldaketaren alde agertu ziren, azkenik. 2010ean, Estibaliz Gorostiagak parte hartu zuen bazkarian, espetxean zegoen aita Pablo Gorostiaga ordezkatuz, baita sor Marinak ere.

Garai hartan, Laudion hainbat jarduera izan ziren Kofradia Eguneko bazkarian andreen partaidetza bultzatzeko. Mugimendu feministak egoera salatua zuen, eta Arartekora iritsi zen kexa: udalari gogoratu zion ezin zuela kofradia babestu. Kofradia erlijiosoa zen heinean, gotzainak ere parekidetasuna eskatu zuen. Esku hartze horiek ez ditu ontzat jo Navarrok: «Aldaketaren alde geundenoi ere bortitza iruditu zitzaigun gauzak egiteko modua: askatasuna eman baino gehiago, parte hartzea inposatu nahi zieten, nork eta gotzaintzak». Elizara heldu zen kofradiaren haserrearen berri. Kofradiakide kide batzuen emazteek eliza garbitzen zuten, eta hori egiteari uko egin zioten, protesta gisa. «Gure kabuz bideratzeko denbora eskatu genuen, eta lortu genuen».

Edonola ere, Biurrunek nabarmendu du esparru pribatuaren muga ere gainditu beharko litzatekeela. Agirretxe ildo beretik mintzatu da. «Maila pribatuan, oinarrizko eskubideen aplikazioa arinagoa da: hori larria da, eta ez luke horrela izan behar». Biurrunek koska bat igo du aldarrikapena: «Elkarte batean gizon beltz bati eta judu bati sarrera ukatuko baliete, hurrengo egunean itxita egongo litzateke».

Eremu pribatuan zuzenbide zibilak esku hartu behar duela gaineratu du Agirretxek. Bertan ebatzi beharko litzateke asoziazio eskubidea legezkoa den edo ez. Hots, soilik gizonak sartzeko «arrazoizko justifikazio objektiboa» al dagoen: «Prostatako minbizia dutenen elkarte batean arrazoizkoa da gizonak baino ez egotea, edo lesbianen elkarte batean soilik emakumezkoak».

Bihar: Getariako lehorreratzea.
]]>
<![CDATA[Jaurlaritzak beste 350 kargaleku nahi ditu ibilgailu elektrikoentzat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2018-07-31/jaurlaritzak_beste_350_kargaleku_nahi_ditu_ibilgailu_elektrikoentzat.htm Tue, 31 Jul 2018 00:00:00 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2018-07-31/jaurlaritzak_beste_350_kargaleku_nahi_ditu_ibilgailu_elektrikoentzat.htm
Arantxa Tapiak neurri hori ezagutarazi zuen atzo, 2020ra arteko Mugikortasun Elektrikoko Plan Integralaren aurkezpenean. Planean, «mugikortasun iraunkorrago baterantz» mugitzeko zenbait helburu finkatu dituzte. Horien artean dago, besteak beste, 4.800 ibilgailu elektriko «puru» matrikulatuta izatea. «Helburu errealista da, bi urterako dela kontuan hartuta», hausnartu du Tapiak. Gaur egun, 1.143 ibilgailu elektriko daude matrikulatuta Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan. Beraz, 2020an gaur egungo matrikulazioak halako lau izatea du xede Eusko Jaurlaritzak.

Erosteko diru laguntza

Datu horretara heltzeko, kargalekuen sarea indartzeaz gain, hainbat neurri abiaraziko ditu gizabanakoentzat, enpresentzat eta udalentzat zein aldundientzat. Herritarrei gaur egun ere ematen zaizkien laguntza ekonomikoei, berriz, eutsi egingo zaie. EEE Energiaren Euskal Erakundeak laguntzak ematen ditu ibilgailu elektriko edo hibrido bat erosteko: prezioaren %15, baina, gehienez, 50.000 euro. 2018ko laguntza deialdia maiatzean ireki zuten 800.000 euroren aurrekontuarekin, eta dagoeneko itxia dute, diru saila agortu delako.

Enpresei mugikortasun planak egiteko laguntzak eskainiko dizkie Jaurlaritzak. Horren barruan, askotariko neurriak daude: enpresa ibilgailu elektrikoak erosteko laguntza ekonomikoak; kargalekuak jar ditzatela sustatzea; taxiak deitzean elektrikoak direnak lehenestea; langileei laguntzak ematea bizikleta elektrikoak erosteko... Are, Tapiak taxiengan jarri du begirada, eta sektore horrekin ere lan egiteko asmoa iragarri du, auto elektrikoen matrikulazioak areagotzeko.

Azkenik, atzo aurkeztutako planak zenbait lan ildo zehaztu dizkie udalei eta aldundiei. Besteak beste, ibilgailuak erosteko deialdi publikoetan, horien erdiek elektrikoak izan beharko dute. Ordea, bestelako bideak ere xehatu ditu Tapiak: Jaurlaritzarenak diren ehun ibilgailu elektriko administrazio horiei uztea, kasurako.

Ibilgailu elektrikoak gehiago erabiltzeko neurriak garatzeko 56,2 milioi euro beharko direla azaldu du Tapiak. Hortik, baina, 1,2 milioi baino ez dagozkio Eusko Jaurlaritzari. Zatirik handiena, 41,2 milioi euro, enpresa pribatuek jarri beharko lukete 2020ra artean. «Zenbait enpresarekin harremanetan egon gara, eta, berritu behar dituzten ibilgailuak kontuan hartuta, inbertsio horretara hel gaitezkeela uste dugu». Udalek eta aldundiek ia 13,8 milioi euro jarri beharko dituzte.

Garraio publikoa «apustu»

Eusko Jaurlaritzak garraio publikoa elektrikoa izan dadin «apustu irmoa» egin duela jasotzen du planak. Orotara, garraio publiko elektrikoa erabiltzen duten herritarren kopurua %20 handitu nahi dute 2020rako. Ordea, planak beste neurri batzuk jaso ditu. Batetik, «gaitasun handiko garraio publikoa» sustatzea, hiru hiriburuetan linea bana jarriz. Gasteizko eta Bilboko tranbien bidea luzatzeko egitasmoak ere kontuan izan ditu. Horrez gainera, salgaiak ere jomugan jarri dituzte, errepidetik trenbideetara pasatzeko plataformen bidez, Jundizen (Araba) zein Lezon (Gipuzkoa).

Garraio publikoa elektriko bihurtzeko atalak du aurrekonturik handiena: 421,1 milioi euro. Horietatik, 373,8 milioi Jaurlaritzak jarriko du, eta, gainontzekoa, beste administrazioek.]]>
<![CDATA[Jaurlaritzak 494 milioi euro jarri nahi ditu mugikortasun elektrikoa sustatzeko, 2020ra arte]]> https://www.berria.eus/albisteak/155088/jaurlaritzak_494_milioi_euro_jarri_nahi_ditu_mugikortasun_elektrikoa_sustatzeko_2020ra_arte.htm Mon, 30 Jul 2018 09:42:20 +0200 Jon Rejado https://www.berria.eus/albisteak/155088/jaurlaritzak_494_milioi_euro_jarri_nahi_ditu_mugikortasun_elektrikoa_sustatzeko_2020ra_arte.htm