<![CDATA[Jonathan Caro | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 27 Oct 2021 03:33:05 +0200 hourly 1 <![CDATA[Jonathan Caro | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Zahartzaroa atzeratzeko bidean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/007/001/2021-10-19/zahartzaroa_atzeratzeko_bidean.htm Tue, 19 Oct 2021 00:00:00 +0200 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1876/007/001/2021-10-19/zahartzaroa_atzeratzeko_bidean.htm
Komunitate zientifikoak zahartze prozesuaren inguruan beti jakingura handia eduki du. Jakingura horren galdera nagusiak honako hauek dira: zergatik zahartzen garen eta nola zahartzen garen esparru biologiko eta sozialaren ikuspuntutik. Galdera horiei erantzuteko hirurehun teoria baino gehiago plazaratu dira. Orain ikerketa berriak jarri dira martxan beste galdera batzuei erantzuteko: zahartzea gelditu daiteke? Zahartze prozesua atzerakorra izan daiteke?

Azkeneko ikerketak ildo horretatik doaz, eta, antza denez, emaitza onekin, gainera. Baina, zahartzaroa atzeratzea onuragarria da? Badakigu zahartzeak gaixotzeko arriskua handitzen duela eta zenbait gaixotasunen prebalentzia nabarmenki handitzen duela; adibidez, alzheimerra, parkinsona edo minbizia bera. Orduan, zahartzaroa atzeratzeak gaixotasun horiek atzeratzea ekarriko du, baina ez haiek eragoztea. Gainera, bizitza luzatzearekin batera gaixotasun berriak agertuko dira, orain arte ikusi ez ditugunak hain luze bizi izan ez garelako.

Baliteke ikerlarien helburua endekapena, dependentzia eta heriotza ekiditea izatea, eta hori, printzipioz, ondo dago. Baina horrekin batera beste arazo batzuk suertatzen dira: guztion zahartzaroa atzeratzen bada, jubilatzeko adina ere atzeratu beharko da, eta gizarteak ez luke hori hain erraz onartuko. Beste alde batetik, heriotzak desagertuko balira (edo asko murriztuko balira) jaiotza tasak ere kontrolatu beharko genituzke, eta oraintxe populazio piramidearekin daukagun desoreka areagotuko genuke biztanleriaren batez besteko adina handitzearen ondorioz.

Nik uste dut gizarteak zahartzeari dion beldurrak eta heriotzari egiten dion ukapenak ikerketa horiei indarra ematen dietela; izan ere, beti egongo da merkatua zahar bihurtu nahi ez dutenentzat. Eta kezka etikoak dakarzkit gai honek, ez bakarrik naturaren kontra joategatik, baita baliabideen erabileragatik ere. Uste dut ikerlari bikainen ahalmenak eta ikerketarako dirutza zaharren zainketa hobetzeko inbertitu behar dela, zainketak ebidentzian oinarrituta egoteko eta zahartzaroa epe hobeagoa bilakatzeko. Gaur egungo ikerketek, nire iritziz, bizitza zabalagoa egin behar dute, eta ez luzeagoa bakarrik.]]>
<![CDATA[Zauria ixten]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1899/005/002/2021-06-02/zauria_ixten.htm Wed, 02 Jun 2021 00:00:00 +0200 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1899/005/002/2021-06-02/zauria_ixten.htm
Ulertzen dut nola funtzionatzen duen gure gizarteak eta nolako oroimen ahula daukagun biztanleok; horren ondorioz, gauzak ez dira erraz aldatzen eta hori benetan arduratzen nauen gaia da. Izan ere, zahar etxeen funtzionamendu irizpideak berberak dira orain eta pandemiaren aurreko momentuak konparatzen baditugu. Zahar-etxe bat aurrera eramateko langile kopurua ez da aldatu, profesionalen profilak berberak dira eta baldintza hauek arautzen dituzten legeak berritu gabe daude. Hala eta guztiz ere, ez omen da komunikabideen eztabaidentzako gai erakargarria.

Askotan idatzi dut honi buruz, baina oraingoan ez naiz hain ezkorra izango, populazio zaharrarentzako berri onak baitaude: Osakidetzak iragarri du geriatriako mediku espezialistak barneratuko dituela Euskal Herriko osasun sisteman. Gustatuko litzaidake geriatrian espezialistak diren erizainek ere pertsona zahar hauek zaintzea, baina horrek itxaron beharko du oraindik. Beste aldetik, foru aldundiak ere zaharren egoitzen ereduak hobetzeko asmotan daude eta horretarako adituen eta gizartearen laguntza eskatzen ari dira. Arartekoa ere horretan dago, adituen laguntzaz instituzioei norabidea erakusteko txostenak egiten. Zerbait mugitzen ari da zahartzaroaren arloan eta horrek itxaropena dakarkio gero eta zaharrago den biztanleria honi.

Ez dakit hurrengo hamarkadan zer-nolako egoeran egongo diren zahar-etxeak. Baliteke osasuna zaintzeko antolaketa ezberdina izatea, agian eraikinen ezaugarriak etorkizuneko egoerara moldatuta egotea, beharbada egoitza hauek funtzionatzeko arauak zorrotzago izatea eta profesional gehiago eta hobeagoak edukitzea derrigorrezkoa izatea. Irtenbide egokia aurkitzea ez da erraza, baina garrantzitsuena gaiari gogor ekitea da. Pertsona zahar askok zahar-etxe bat aukeratzen dute euren bizitzako azkeneko urteak pasatzeko, beste batzuk gaixotasunak behartuta doaz, baina batzuen eta besteen egoera ahaztea onartezina bilakatu behar zaigu gizarteari.

Koronabirusak zauri handia egin du zaharrentzako arreta sisteman eta, era berean, zabaldu ditu antzinatik zeuden pitzadurak. Bikain sendatu behar ditugu zauri hauek etorkizunean berriz erorialdirik ez egoteko.]]>
<![CDATA[Zahartze analogikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/005/001/2021-05-05/zahartze_analogikoa.htm Wed, 05 May 2021 00:00:00 +0200 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1891/005/001/2021-05-05/zahartze_analogikoa.htm
Burura datorkidan lehengo adibidea Bizkaiko Errenta kanpaina da. Aurten etxera heldutako gutunean ez dago zirriborrorik, emaitza bakarrik ikus daiteke eta hori onartzeko webgune batera joanarazten gaitu. Webgune horretara sartzeko gure klabe edo agiri digitala beharrezkoa da kudeaketa amaitzeko. Prozesu hau ez da erraza inorentzat, are gutxiago arlo digitala menperatzen ez duten pertsonentzat, zahar askorentzat, adibidez. Aurreko urteetan adinduak gutunarekin bankura edo foru aldundiko bulego batera zihoazen eta bertan tramite guztiak egiten zizkieten. Aurten, koronabirusa dela eta, inork ez du zerbitzu hau eskaintzen.

Bankuekin jarraituz, etorkizunean bulego kopurua murriztuko dela argi dago. Ziur bankuen eta bezeroen arteko harremana gero eta ezberdinagoa izango dela, izan ere helduko da momentu bat non ez dugun banketxeetan langilerik ezagutuko. Hori positiboa izan daiteke batzuen iritziz, baina garapen horretan zaharrak kanpoan geratzen ari dira. Gero eta zerbitzu gutxiago burutu daitezke kutxazain fisikoan eta automatikoetara bideratzen gaituzte, baita zaharrenak ere, baina banketxeko inoren laguntza gabe. Bankuek telefono bidezko aplikazioa erabiltzea sustatzen dute baina, zein bankuk dauka zaharrei moldatutako aplikazioa? Zer bankuk egin ditu erraz ulertzeko argibideak txosten egoki batean? Zein bankutan eskaini dira zailtasunak duten pertsonei aplikazio hauek erabiltzen irakasteko ijkastaroak? Gainera, zaharrek hau guztia maneiatzen ikasten duten bitartean komisioen ordainketak ugaltzen zaizkie, diskriminazio bikoitza.

Beste adibide esanguratsua osasun sisteman dago. Telefonoz orduak hartzen duten profesionalak hain lanpetuta daude ezen hitzordua hartzeko aplikazio digitalak erabiltzea irtenbide bakarra den sarri askotan. Berriro arazo berbera, aplikazioak erabiltzeko argibide egokiturik ez, eta zaharrei aplikazio hauek erabiltzen irakasteko ikastarorik ere ez. Kexa handiak daude txertoaren abisua sms batetik jaso duten adinekoen artean ere. Zaila egiten zaie mezua zabaltzea, irakurtzea eta bertan agertzen diren arauak ulertzea, gainera sms-ak Osakidetzako webgunera bideratzen du han ordua hartzeko.

Nire ustez, adinkeria instituzionalaren aurrean gaude adibide horiekin, horren ondorioz administrazioek eta enpresek ez dute uste pertsona zaharrek gauza berriak ikasteko gai direnik. Izan ere, ez dute ahaleginik ere egiten ikaskuntza prozesu hori gertatzeko. Zaharrak ez dira garapen digitaletik kanpo geratzen, adinkeria dela medio kanporatzen ditugu.]]>
<![CDATA[Zahar etxeetan betiko arazoak, betiko konponbideak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1914/007/001/2021-04-07/zahar_etxeetan_betiko_arazoak_betiko_konponbideak.htm Wed, 07 Apr 2021 00:00:00 +0200 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1914/007/001/2021-04-07/zahar_etxeetan_betiko_arazoak_betiko_konponbideak.htm
Nahiz eta zahar etxeetan COVID-19 kasu aktiborik ez egon momentu honetan ezin dugu bizitza normalera bueltatu kutsaduraren berpizteak ekiditeko, baina baretasun honi esker badirudi garai ona dela aztertzeko zer gertatu den eta etorkizunean zer aldatu behar den epidemia larri hauek saihesteko. Hala ere, nik uste dut etorkizuneko zaintza ereduak diseinatzeko pandemia buruan edukitzea akatsa larri dela, zeren eta bunkerrak eraikitzeko edo gizakien arteko distantzia soziala betirako arau gisa mantentzeko arriskua baitakar.

Koronabirusaren agerpenak Pandoraren kutxa zabaldu du eta aspalditik zetozen zenbait arazo azaleratu ditu, adibidez zaintzaile kopuru urria. Sindikatuek, profesionalek, egoiliarrek eta hauen senideek etengabe salatu dute pertsonal eskasia azken urteetan. Zaintzaile eta zaintzeko pertsonen arteko proportzioa oso desorekatuta dago, baina hau ez da gauza berria. Urteak pasa ahala ikusi dugu zahar etxeetara bizitzera joaten diren pertsonen soslaia aldatu egin dela, orain ingresatzen diren pertsonak zaharragoak dira, gaixoagoak eta mendekotasun maila handiagoa dute, baina egoera hau aldatzen zen heinean langile kopurua ezartzeko irizpideak ez ziren aldatu.

Badira beste arazo batzuk konpondu barik, esate baterako publikotasunaren asuntoa. Ez dut uste publiko edo pribatuen arteko eztabaida orain zehatzena denik; ordea, kalitatezko edo kalitate gabeko egoitzen inguruko eztabaida bai. Zahar etxeak irekitzeko, mantentzeko eta kontzentratzeko irizpideak gogorragoak izan behar dira kalitatea lortzeko, modu honetan, dirua bakarrik nahi duten enpresak sektoretik botatzeko. Honekin batera, arau hauek betetzen direla ziurtatzeko ikuskatzeak handitzea nahitaezkoa da.

Aste honetan Espainiako Diputatuen Kongresuan egoitzen segurtasuna hobetzeko eta esparru soziala eta sanitarioa koordinatzeko formazio profesionaleko titulu berri bat asmatzeko eskaera bat egin da. Asmakizun honek politikariek erizain geriatrikoei buruzko daukaten jakinduri urria agerian uzten du.

Laburbilduz, utz ditzagun antzinako eztabaida antzuak eta aukera ditzagun benetako soluzioak: kalitatezko egoitzak, hauek benetan sustatzen dituzten araudiak, eta, noski, langile gehiago eta hobeak.]]>
<![CDATA[Urte bat, galera ugari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2004/003/001/2021-03-10/urte_bat_galera_ugari.htm Wed, 10 Mar 2021 00:00:00 +0100 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/2004/003/001/2021-03-10/urte_bat_galera_ugari.htm
Burura etortzen zaizkidan lehenengo galerak bizitzak dira. Milaka eta milaka bizitza itzali dira azken urtean koronabirusaren ondorioz. Euskal Herriko zahar etxeetan mila bat lagun hil dira pandemia honetan, mila bat familia apurtuta, mila bat bizi-proiektu agortuta.

Profesionalok ere geure galerak pairatu ditugu. Osasun langileen eta zaintzaileen artean heriotza asko gertatu dira birusak jota; hori dela eta, beldurra, nekea eta isolamendua gure sorbaldetan egon dira urtean zehar. Zahar etxeetan lan egiten dugunok hainbat galerari aurre egin diegu: alde batetik, egoiliarren heriotzak; beste aldetik, zaharren egoitzetako giroaren aldaketa bortitza; eta azkenik, gizartean geneukan irudiaren endekapena. Bizitzak ezin dira berreskuratu, baina zahar etxeen «bizitza» eta gizarteak guregan zeukan konfiantza berreskuratzea premiazko kontuak dira.

Minutuak, orduak, egunak eta hilabeteak galdu dira. Zaharren egoitzetan bizi diren pertsonek, orokorrean, bizi itxaropen murritza daukate. Euren familiek haiek bisitatzeko eta besarkatzeko daukaten astia ere mugatua da, eta birusak ordu horiek bahitu ditu. Gainera, prebentzio neurri gogorrek eta intzidentzia maila altuek besarkatzeko aroa atzeratu dute. Ondorioz, besarkadak, musuak, paseoak, elkarrizketak eta ospakizunak galdu dira; baliteke etorkizunean berreskuratzea, baina joan diren besarkadak ez dira inoiz bueltatuko, eta eman ez diren musuak eman gabe geratuko dira betirako.

Badakit lerro ezkorrak direla hauek, baina pasatutako garaia oso latza izan da; hala ere, irabaziak aurki ditzakegu esperientzia honetan. Alde batetik, zaharrentzako zerbitzuen egoera ezagutzeko eta hobetzeko aukera eman digu; bestetik, adineko pertsonek egoera larriei aurre egiteko daukaten indarra erakusteko aparteko oportunitatea izan da. Osasun langileok jainko ez garela ere argi geratu da, eta, aldi berean, gure egoiliarrak babesteko dugun joera geldiezina mahai gainean ipini da. Beraz, galera ugari eduki ditugu, baina gauza berriak ikasteko, txarto egin duguna zuzentzeko eta bikain egiten duguna indartzeko aukera ezin da galera bilakatu; aldiz, gizarte osorako etekina bihurtu behar da. ]]>
<![CDATA[Erantzun ezin diren galderak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1909/004/002/2021-02-10/erantzun_ezin_diren_galderak.htm Wed, 10 Feb 2021 00:00:00 +0100 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1909/004/002/2021-02-10/erantzun_ezin_diren_galderak.htm
Zaintzaileen artean baditugu gure zalantzak. Pasa den martxotik COVID-19a saihesteko protokoloek etengabeko aldaketak pairatu dituztenez, adibidez babes ekipamenduen erabileran edo bisiten baimenak antolatzen dituzten aginduetan, gauzak ondo egiten ari garen ziurtasuna ez dugu inoiz izan. Gaur egun, txertaketa osatu denez, zalantza berriak suertatu dira: handituko ote da bisiten maiztasuna? Noiz arte egon behar da egoitzetako biztanleria sektoreetan banatuta? Zentzurik ba al dauka PCR probak langileei behin eta berriz egiteak?

Aipatutako bisiten maiztasuna handitzea familien buruhauste garrantzitsua da, baina ez da bakarra. Senideak beldurrez bizi ohi dira pandemia hasi zenetik; gainera, komunikabideetan zahar-etxeetako berri txarrak egunero entzutean pizten zaizkien zalantzak guztiz ulergarriak dira. Badira familia batzuk egoitzara joateko aukera ez dutenak, protokoloak, beren osasunak edo bizilekuen distantziak baimentzen ez dutelako, eta senide hauei informazioa ematerakoan mesfidantza nabaritzen zaie askotan. Nahiz eta haien aita edo ama ondo egon eta guk informazioa argi eta garbi eman, familiak kezkatuta geratzen dira; telefonoz emandako informazio ona berrietan entzundakoarekin kontrajartzerakoan sortutako zalantza ulergarriak dira.

Azkenik, zahar-etxeetan bizi diren pertsonen dudak dira niretzat kudeatzeko zailenak. Pertsona hauek egoera psikologiko estuan daude: alde batetik, konfinamendu mota berezi bat pairatzen ari direlako, eta, beste alde batetik, birusa egoitzan sartuko ote den beldur bizi direlako. Baina gizon eta emakume hauei kezka handiena eragiten diena beren familiaren egoera da. Oso zaila egiten zaie senideen osasunari, lanari edo egoera ekonomikoari buruzko berriak bitartekarien bidez jasotzea. Badakite askotan informazioa ezkutatzen edo biguntzen dietela babesteko asmoz; beraz, fede lan handia egin behar dute berri horiek sinesteko.

Zahar-etxeetako erizainok egunero aurre egiten diegu erantzun ezineko galdera askori. Erronka honetan zaharren, familien eta gure lankideen konfiantza mantentzeko benetako ahaleginak egin behar ditugu, galderak erantzuteko gai ez bagara ere, haiek prozesu hau hobeto kudeatzeko lagungarriak izateko behintzat.]]>
<![CDATA[Pausoz pauso]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1910/004/002/2021-01-28/pausoz_pauso.htm Thu, 28 Jan 2021 00:00:00 +0100 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1910/004/002/2021-01-28/pausoz_pauso.htm
Zahar-etxeetan egoera ez da hobeagoa. Asken egunetan egoitzak berrietan agertu ohi dira txerto berria dela eta. Guztiok ezagutu dugu Araceli, estatuan txertoa jaso duen lehenengo pertsona, eta hortik aurrera badirudi egoitzetan arazoa desagertu egin dela. Heriotzei arreta gutxiago ematen zaie irudi alaitsuekin ordezkatuz. Orain telebistan zahar-etxeei buruzko berrietan pertsona zaharrak agertzen dira, kamera aurrean pozez beteta ilara bat egiten txertoaren zain. Bai, txertoak bide luze eta ilun honen amaieran argi pixka bat jarri du, baina argitasun horretara heltzeko oraindik bide gogorra geratzen zaigu aurretik.

Pandemia gure artean dago bete-betean eta zahar-etxeetan eragindako ondorioen benetako azterketa ez da egin oraindik; hala eta guztiz ere, badira batzuk euren teoriei eta konponbideei gogor eusten dietenak: konponbide hauek zaharrentzako zerbitzuen ereduaren inguruan doaz. Politikariak ere hasi berri dira erresidentzien eredua kolokan jartzen eta Nafarroan, adibidez, foru dekretu bat sortu dute eredu hau aldatzeko. Politikariekin batera zenbait aditu eta elkarte ildo beretik doaz eredu nordikoak adibide gisa ipintzen, baina kontuan hartu gabe gizarteen artean botere ekonomikoan edo idiosinkrasian dagoen ezberdintasuna.

Ez dut uste izurritean murgilduta egonda hurrengo pandemiaren prebentzioan aritzea egokiena denik. Ereduak aldatu behar dira gizarteak eta populazio zaharra aldatzen doalako, baita kalitatezko zainketak nahitaezkoak ikusten ditugulako ere gehiengoek; beraz, ez dira ereduak pandemiaren ondorioz aldatu behar, ezta hurrengo pandemia ekiditeko ere. Gainera, lotsagabea iruditzen zait momentu hau aprobetxatzea norberaren eredua ezartzeko, egoitza jakin batzuen kontra joateko edo etekin politikoa lortzeko. Amaitu dezagun izurrite hau eta, orduan bai, aztertu ditzagun zeintzuk izan diren egindako akatsak, joera politiko jakinik gabe, eta beti zaharren bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Hori gertatzen den bitartean, zahar-etxeetan bakartze egoera, prebentzio neurri gogorrak, bisita urriak, beldurra eta langileak jo eta ke zaharrak seguru mantentzeko. Egin dezagun bide hau beste ibilbide guztiak bezala, pausoz pauso.]]>
<![CDATA[Esku guztiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1908/004/002/2021-01-14/esku_guztiak.htm Thu, 14 Jan 2021 00:00:00 +0100 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1908/004/002/2021-01-14/esku_guztiak.htm
Ez dut abiaduraren kontra egingo, prozesu hau atzeratzen duten faktore asko baitaude. Baina planifikazioari buruz baditut zenbait kexa. Pasa den urtearen erdialdean bagenekien txertoa ailegatuko zela eta biltegi irizpideak eta garraiobide beharrak susmatzen genituen, baina ziur genekiena zahar etxeetako pertsonak txertatzeko beharra zen. Hasieran ez genekien lehenengoak edo azkenengoak izango ziren, baina txertoa jasoko zutela bai. Txertaketa taldeak prestatzeko astia egon da, baita hauei informazioa emateko eta prozesu osoa marraztuta edukitzeko ere, baina nire ustetan giza baliabideak ez dira modu onean neurtu.

Giza baliabideak antolatzerakoan zahar etxeetako erizainak prozesutik at utzi gaituzte. Zaharren egoitza gehienek erizainak dauzkate, askok erizain talde handia, gainera. Erizain horiek euren kabuz egiten dituzte beste txertaketak, esate baterako, gripearen edo pneumokokoaren kontrako txertaketak. Zahar etxe hauetara lehen mailako arretako taldeak joatea baliabideak barreiatzea iruditzen zait. Osakidetzako taldeak banatuko balira erizain bat edo bi egoitzetara bidaliz bertako erizainekin batera txertaketa egiteko, lortuko litzateke denbora berberean zahar etxe gehiago immunizatzea. Egoitza jakin batzuei beren txertaketa esleitzea eta erizaintzan eskasia daukaten egoitzetara Osakidetzako taldeak bidaltzea izango litzateke beste aukera bat, hau da, dauden baliabide guztiak erabiltzea.

Egun hauetan zenbait irtenbide proposatu dira abiadura hau handitzeko: militarrak, merkatu pribatura jotzea, erizaintzako ikasketak amaitzear dituzten ikasleak erabiltzea, botiketan txertoa jartzea eta niri harrigarriena iruditu zaidana: albaitariek ere pertsonen txertaketa egitea! Larrialdi egoeran esku guztiak ere urriak izan daitezke, baina ezin ditugu baliabide hauek guztiak erabili jadanik ditugun baliabideak agortu gabe.

Badakit txerto honek ezaugarri bereziak dituela, bai biltegian, bai garraioan, baita prestakuntzan ere. Zahar etxeetako erizainok kanpaina honen partaide izateko eta osasun zerbitzuekin elkarlana aurrera eramateko gai gara eta, aldi berean, Osakidetzari presio asistentziala arintzeko ere bai. Baliteke zaharren egoitza batzuek erregistro informatikoa egiteko aukera ez izatea, baliteke ere Osakidetzak zerbitzu geriatrikoetan zenbat erizainek lan egiten duten ez jakitea; beraz, bada garaia esparru soziosanitarioa benetan garatzeko.]]>
<![CDATA[Azkeneko erabakia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/006/002/2020-12-31/azkeneko_erabakia.htm Thu, 31 Dec 2020 00:00:00 +0100 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1951/006/002/2020-12-31/azkeneko_erabakia.htm hiltzen uzten direla mantendu dute eta, dirudienez, gizarteak ontzat hartu du baieztapen hori. Oso modu orokor eta zakarrean egindako analisia da. Adibide gisa, pentsa dezagun egoiliar profil tipiko batean: emakumea, 85 urte baino gehiago dituena, dependentzia maila oso handia, gaixotasun kroniko anitza, bizi kalitate baxua, baliteke dementzia pairatzea eta bizi esperantza oso laburra izatea. Emakume horrek koronabirusa hartu du eta hilzoriko egoerara helduko da ordu gutxi batzuetan. Ospitaleratu behar dugu? Ospitaleratzeko argudioen artean osasunerako eskubidea dago, eta egia da hori. Baina aurkeztutako kasuan, badakigu heriotza oso hurbil dagoela eta bizi kalitate txarra zuela koronabirusaren aurretik. Gainera, bizirik ateratzen bada, seguruenik inolako bizi kalitatearekin biziko da. Horri batu behar dizkiogu ospitalean jasan behar dituen eragozpenak, hala nola bakardadea, isolamendua, leku eta zaintzaile ezezagunak, desorientazioa eta, askotan, gorputz-adarren eustea. Zahar-etxeetan badaude zenbait gabezia, noski, baina bere ohean hiltzeko aukera izango du, baita bere betiko zaintzaileekin egoteko aukera ere. Gainera, zahar egoitzetako COVID-19aren aurkako protokoloek familiaren laguntza baimentzen dute hilzorian dauden pertsonen kasuetan. Ez dugu ahaztu behar erresidentzietan zainketa aringarriak eman daitezkeela, baita sedazioak beharrezkoak direnean ere. Aurreko egoera ezin hobe hori posible ez bada, ospitaleratzea aukera argia izango da: ezin dugu onartu pertsona bat modu txarrean hiltzea egoitzan mantentzen delako edo politikariek ospitaleratzea debekatzen dutelako. Baina onartezina da zahar-etxeetan gertatutako heriotza guztiak utzikeria bezala hartzea ere, heriotza horiek, gehienetan, saihetsezinak direlako eta oso modu onean kudeatzen direlako. Azkeneko erabakia ez da erraza, eta pandemia batean askoz gutxiago. Irtenbiderik onena arreta bikaina sustatzea da, bai ospitaletan bai zahar-etxeetan; modu horretan, erabakiek zailak izaten jarraituko dute, baina gaixoarentzat beti onuragarriak izango dira. ]]> <![CDATA[Lapurtutako Gabonak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1908/004/002/2020-12-17/lapurtutako_gabonak.htm Thu, 17 Dec 2020 00:00:00 +0100 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1908/004/002/2020-12-17/lapurtutako_gabonak.htm
Ezarritako protokoloek egoitzetatik ateratzea debekatzen badute, egoiliarrek egoitzan geratu behar dute derrigorrez. Aldiz, ateratzeko baimena badaukate, bueltatzerakoan jasan behar dituzten neurriak (PCRa, bakartzea...) oso zorrotzak badira, ateratzeko grina ezabatu lezakete. Hau guztia bidezkoa den aztertzerakoan eztabaida pila bat datozkit burura: norbanakoaren edo taldearen eskubideak, osasun emozionala sustatu edo kutsatze arriskua ekidin, neurriak lasaitzea merezi duen egun gutxi batzuetarako...

Baina zahar etxeei begira, kezka handiena eragiten didana Gabonetan inoiz ateratzen ez diren pertsonen egoera da. Egun hauek oso inportanteak dira edonorentzat, are gehiago egoitzatik inoiz atera ezin direnentzat. Hauxe arintzeko, zahar etxeetan aktibitateak ugaltzen dira: Olentzeroren bisita, abesbatzen saioak, herriko umeen antzerkiak edo hiriko argiak ikusteko txangoak... Eginkizun hauek guztiak, jakina denez, bertan behera geratu dira.

Zahar etxe askotan, Gabon gauean edo Urtezahar gauean, jantokiko mahai guztiak elkarren ondoan ipintzen dira mahai luze berri bat eginez, ezkontza bat balitz bezala. Bertan zaharrek jaten dute eta euren kontakizunei ekiten diete elkarren alboan. Horrelako gauza txikiek ospakizun egunak bereziak bihurtzen dituzte, baina zoritxarrez aurten egun guztiek normalak izaten jarraituko dute.

Zer esan nahi dut burutapen honekin? Gabonak zaharrentzat hain aro berezia dira, non euren familien falta gogorrago sentitzen baitute. Badira pertsona asko egoitzatik inoiz ateratzen ez direnak eta giro berezi hau lortzeak, behintzat, estimulu on bat eragin ohi du haien bizipenetan. Etengabe ekin diezaiokegu ateratzearen edo ez ateratzearen arriskuaren eztabaidari, baina arduratu gaitezen irteteko betirako ahalmena galdu dutenez ere, aurten hauei, beste hainbat gauzarekin batera, Gabonak ere lapurtu dizkietelako.]]>
<![CDATA[Badator txertoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1902/007/002/2020-12-03/badator_txertoa.htm Thu, 03 Dec 2020 00:00:00 +0100 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1902/007/002/2020-12-03/badator_txertoa.htm
Datorren urtearen hasierarekin batera txertaketa masiboari ere hasiera emango omen zaio. Oraindik ez dakigu zein txerto jarriko dugun ezta txerto hauek epe luzean sortu ditzaketen ondorioak ere. Adituek oso seguruak direla diote baina egia da, baita ere, oso bizkor sortu dituztela. Koronabirusaren txertoek ez dituzte gainerako txertoen epe guztiak pasatu eta horrek nolabaiteko beldurrak sortzen dizkio populazioari. Gainera txerto errusiarrak, ingelesak, txinatarrak eta amerikarrak helduko dira estatura, eta hainbeste txerto ezberdinek ere zalantzak sortzen dituzte. Zein da onena? Guztiek segurtasun berbera dute?

Badirudi zahar etxeetan bizi diren pertsonak lehenengoak izango direla txertoa hartzeko, baita euren zaindariak garenok ere. Antza denez, zahar egoitzetako pertsonak, ahulenak direnez, babesa lortzeko lehenengoak izan behar dira. Eta hemen dator nire gogoeta: pandemiaren hasieran ere bagenekien pertsona hauek ahulenak zirela eta birus honek zaharrak oso erraz hiltzen zituela. Baina garai hartan babeserako materiala ospitaleetara zihoan, eta zahar egoitzetara «soberan» zegoena eramaten zen. Zahar etxeek merkatuan bilatzen zituzten eskularruak eta maskarak, eta oso garesti ordaintzen zituzten, gainera. Aldi berean, zenbait lekutan behintzat, zahar etxeetako pertsonak COVID-19ak jota zeudenean ospitalera ez eramateko agindua zegoen, momentu horretan ahulenak ere baziren arren. Eta orain, txertorako lehenengoak?

Ziur nago txertoa, prebentzio neurriekin batera, behin betiko irteera izango dela, ziur nago zaharrak babesteko neurri egokiena dela ere, eta ez daukat zalantzarik zientziaren beste garaipen bat izango dela. Baina kontuan badugu ikerketetan zahar ahulak kanpoan geratu direla eta pandemiaren hasieran ez zeukatela inolako lehentasunik, orain txertaketarako lehenengoak izateak susmo txarrak piztea guztiz ulergarria da.]]>
<![CDATA[Nori ardura zaio zaharren egoera?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1902/005/001/2020-11-19/nori_ardura_zaio_zaharren_egoera.htm Thu, 19 Nov 2020 00:00:00 +0100 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1902/005/001/2020-11-19/nori_ardura_zaio_zaharren_egoera.htm trending topic dira gaurkoan, eta bihar ez dago komentario gehiagorik. Zer dela eta efektu hau?

Nire ustez, badago faktore garrantzitsu bat: interesa.

Hasteko, alderdi politikoak, orokorrean, nahiko isilik daude zaharren egoitzen egoerari buruz. Hasieran alderdi batzuek besteen kontra egiten zuten hauen autonomia-erkidegoan gertatutako kasuak salatuz. Egun batzuk pasa eta gero, haien guztien jarrerak alderantziz zihoazen, oraingoan arazoa beste taldekoek baitzuten. Eztabaida politikoak zabaldu ziren, adibidez, zahar etxeak pribatuak edo publikoak izan behar diren, baina pandemiaren egoerari konponbiderik eman gabe.

Pena handiagoa ematen dit zenbait familia-elkarteren jokaera. Bai Euskal Herrian bai estatu mailan, badaude familia-elkarteak presio handia egiteko ahalmenarekin. Komunikabideetan behin eta berriz ikusten ditugu arazo larriak salatzen, baina ondo aztertuta, oso erraz ikus dezakegu batzuek alborapen politikoa daukatela. Espainian zahar egoitza ugari daude pandemiak jota, baina elkarte jakin batek (ez dut izendatuko) pribatuei edo eskumako gobernuak kudeatutako egoitzei bakarrik eraso egiten die. Ez dut uste zaharrek zerbitzu egokiak edukitzeko familia-elkarteek «politika» egin behar dutenik. Zerbitzu hobeak, inspekzioak, ratioak, formakuntza eta abar exijitzea izan behar dute helburu, modu transbertsal batean egin behar dute familia guztiak barneratzen, eta egoitza guztien hobekuntza eskatuz. Baina, momentuz, jarraitzen dute gaurko egoera hobetzeko benetako konponbideak iradoki gabe.

Beste informazio eragileak zahartzaroarekin lotutako enpresak dira eta aldi berean haien inguruan dauden adituak. Enpresa bakoitzak bere zaintzeko eredua defendatzen du kutsatze datuak euren nahietara moldatuz. Adituek ikerketei heltzen diete euren eredua defendatzeko, baina gehienetan beste herrialdeetako datuak dira non kultura, zahartze era, ekonomia eta familia mota ezberdinak diren. Horiek ere, gaurko egoerari konponbiderik ez.

Amaitzeko, alderdi politikoek, familia-elkarteek, komunikabideek, enpresek eta adituek pandemia erabiltzen badute etekina lortzeko, nori ardura zaio benetan zaharren egoera?]]>
<![CDATA[Babes zorrotzaren arriskuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1993/009/002/2020-11-05/babes_zorrotzaren_arriskuak.htm Thu, 05 Nov 2020 00:00:00 +0100 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1993/009/002/2020-11-05/babes_zorrotzaren_arriskuak.htm
Zahar egoitzetan bizimodua zeharo aldatu zen martxoan. Konfinamendu luzea eta gogorra jasan zuten. Hilabeteak pasatu ziren bisitak eduki gabe eta aktibitate urriarekin, eta bat-batean badago hemen bigarren olatua eta berriro neurri gogorrak. Pandemia pasatu ondoren erresidentzietan aurkituko duguna: pertsona tristeak, dependentzia handiagoa dutenak eta bizitza normala berreskuratzeko beldur direnak.

Euren etxeetan bizi direnen zaharren egoera ez da askoz hobeagoa. Pandemia aurretik bilobak zaintzeko edo Imsersoko bidaiak ordaintzeko guztiz baliotsuak eta indartsuak zirenak erakundeentzako oso ahulak bilakatu ziren konfinamendu garaian. Ondorioz, kalera ateratzeko ordutegiak ezarri zirenean zaharrentzako ordua ez zetorren bat biloben edo seme-alaben ordutegiarekin; beraz, bakarrik pasatu zuten denboraldi hori, bai etxean bai kalean, eta, dirudienez, olatu berri honetan gauza berbera gertatuko da.

Osasun arloan baliabide guztiak koronabirusari aurre egiteko erabiltzen dira, eta, ondorioz, kontsultarako ordua lortzea zailagoa bihurtu da, kronikoen jarraipen egokia ezinezkoa da, ebakuntza asko bertan behera gelditu dira eta larrialdietara joateko beldurra ezarri da. Horiei guztiei gehitu behar diegu pertsona zaharrek teknologia berriak erabiltzeko daukaten zailtasuna; gainera, teknologia berriei buruzko informazio eskasa jaso dutenez, tele-osasunari etekina ateratzeko aukera galdu dute.

Badakigu gaixotasun kronikoko kontrol eskasak osasuna okertu dezakeela, kontsulta berriak eskatzeko beldurrak edo zailtasunak osasun arazo berriak sortu ditzaketela, etxetik ez ateratzeak eta komunikabide berriak erabiltzeko zailtasunek sortutako isolamendua izugarrizko eragina daukatela pertsona zaharretan, eta egoitzetan bisitak ezabatzeak eta konfinamendu gogorra ezartzeak ondorio larriak sortzen dituela. Beraz, ondo aukeratu behar ditugu babes neurriak eta haien luzera; bestela, babesa pertsona nagusien arerio handiena bihurtuko da.]]>
<![CDATA[Pandemia zahar etxeetan: arriskua edo aukera?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1908/003/001/2020-10-22/pandemia_zahar_etxeetan_arriskua_edo_aukera.htm Thu, 22 Oct 2020 00:00:00 +0200 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1908/003/001/2020-10-22/pandemia_zahar_etxeetan_arriskua_edo_aukera.htm
Koronabirusaren pandemiarekin batera, zahar etxeei buruzko berriak ugaritu dira: izurritea egoitzen barnean, eragindako heriotzak, ospitaleratzeko arazoak, familien kexak, eta abar. Berri horiek kaltegarriak izan ohi dira zerbitzu horien irudi publikoarentzat, eta, horrela izanda ere, gauza onak ere ekarri dituzte. Izan ere, berri txar horiek agerian jarri dituzte zahar egoitzek aspaldidanik dituzten gabeziak, eta, horrekin batera, zenbait eztabaida indarberritu dira.

Adibidez, orain zahar egoitzen arreta eredua kolokan jartzen dute geriatrian jakintsuak direnek. Alde batean, badaude zahar etxeak «medikalizatu» behar direla defendatzen dutenak. Uste dute zahar etxeetan osasun langile gehiagok egon behar dutela, eta, aldi berean, irizten diote beharrezkoa dela zahar egoitzak ikuspuntu biomediko batekin kudeatzea. Iparrorratzaren beste aldean, bizileku horiek «desmedikalizatzeko» mugimenduaren partaideak daude. Talde horretan murgilduta daudenek bizileku huts bezala ikusten dituzte zahar etxeak, eta defendatzen dute osasun beharrak asetzeko Osakidetzako zerbitzuei esleitzea. Segur aski erdibidean egongo da irtenbide egokia, baina, koronabirusari esker, behintzat, eztabaida hori berriro ireki da.

Langile nahikoa dago zaharren egoitzetan? Etengabeko guda da horixe ere. Grebak egin dira langile kopurua handitzeko; familia elkarteek behin eta berriz plazaratzen dute gabezia hori, eta ikerketek baieztatzen dute langile kopurua urria dela. Egun hauetan, koronabirusa dela medio, eztabaida hori gizartera heldu da.

Beste hainbat eztabaida berpiztu dira izurritearen ondorioz. Hauek, esate baterako: zahar etxeen tamaina egokia, kokaleku aproposa, egoitzen kudeaketa publikoa edo pribatua, langileen formakuntza edo konfinamenduaren abantailak eta desabantailak.

Krisi bat datorrenean, arazo larria aurkezten zaigu, baina emaitza onuragarriak ere ekar ditzake. Koronabirusaren krisi honek aukera eskaintzen digu zaharrentzako egoitzak hobetzeko. Gai guztiak eztabaidatzeko estimulu egokia bilakatu da, eta adineko pertsonei zerbitzu hobea emateko aparteko momentua sortu du. Krisiek arriskuak dakartzate, baina baita aukera berriak ere.]]>
<![CDATA[Adinkeria eta koronabirusa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1995/004/002/2020-10-08/adinkeria_eta_koronabirusa.htm Thu, 08 Oct 2020 00:00:00 +0200 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1995/004/002/2020-10-08/adinkeria_eta_koronabirusa.htm
Edonoiz eta edonon antzeman ditzakegu horrelako jokabideak, esate baterako, zahar guztiei gorrak balira bezala hitz egiten diegunean edo adineko pertsona bat gidatzen ikusten dugunean bururatzen zaizkigun ideietan.

Koronabirusaren agerpenak nabarmen azaleratu du gizartearen adinkeria. Pandemia hasi zenean, komunikabideek eta politikariek behin eta berriz errepikatzen zuten gaixotasun arina zela, zaharrentzat izan ezik. Telebistako saioak ikusterakoan beti pentsamendu berbera nuen: zirudienez, ez zen gauza larria, pertsona nagusiak bakarrik jotzen zituelako. Ideia hori biztanleria lasaitzeko erabiltzen zen, baina ez dira zaharrak biztanleriaren zati? Bai, badira, oso zati handia eta fisikoki ahulena, gainera.

Jakin dugu autonomia erkidego batzuek eskatu dutela zahar etxeetako pertsonak ospitaleetara ez eramatea, osasun zerbitzu horiek gainezka ez egiteko asmoz; adinkeria instituzionalaren adibide larria da. Beste diskriminazio larri bat ikerketa farmakologikoen arloan gertatu da; izan ere, ikerketa gehienetan pertsona zaharrak kanpoan geratu dira, medikamentu horien hartzaile ugarienak izango diren arren.

Urtearen hasieran bagenekien pandemia gure herrira helduko zela eta adineko pertsonak gogor joko zituela. Gainera, nahiz eta bagenekien zahar etxeak kutsapenerako leku aproposak zirela, ez zen goiz neurririk hartu. Eskolak ixten ziren bitartean eta ospitaleak medikamentuz eta osasun aparatu berriz betetzen ziren heinean, zahar etxeetan gauzak ez ziren aldatzen: langile berberak, betiko materiala eta formakuntza euren kabuz.

Aurreko guztiaren harira, uste dut gizarteak gogoeta sakona egin behar duela zahartzaroari buruz. Zer dela-eta ikusten ditugu zaharrak hain urrun? Zergatik arinagoa iruditzen zaigu zaharrei gertatzen zaiena? Zein adin mugatan du pertsona baten bizitzak beste batenak baino garrantzi txikiagoa? Zein momentutan apurtu da gizartean gazteen eta zaharren arteko lotura emozionala? Eta, azkenik, irakurlearentzako galdera: koronabirusaren aurrean umeen taldea ahulena balitz, larrialdi sentimendu handiagoa egongo litzateke gizartean?]]>
<![CDATA[Zahar etxeetako erronka: askatasuna edo segurtasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1978/005/002/2020-09-24/zahar_etxeetako_erronka_askatasuna_edo_segurtasuna.htm Thu, 24 Sep 2020 00:00:00 +0200 Jonathan Caro https://www.berria.eus/paperekoa/1978/005/002/2020-09-24/zahar_etxeetako_erronka_askatasuna_edo_segurtasuna.htm
Udaberri honetako konfinamenduan biztanle guztiok askatasun murrizketa indartsua nabaritu genuen, baina gehienok ontzat hartu genuen segurtasunaren truke. Bestalde, guztiok genekien konfinamendu hori behin-behinekoa zela, eta «deseskalatze» delako hori irrikan itxaroten genuen. Amaierako itxaropen horrek tente mantentzen gintuen gure etxeetan, eta, zorionez, itxieraren bukaera heldu zen. Baina guztientzat?

Badago oraindik biztanle talde bat konfinamenduan zeharo murgilduta dagoena: zahar etxeetan bizi diren pertsonak dira. Horiei martxoan debekatu zitzaien euren etxeetatik irtetea, eta inork ez die oraindik giltza bueltatu. Segurtasunaren aitzakiaren bidez pertsona horiei askatasuna guztiz ezabatu zaie, eta kasu honetan, gainera, itxieraren amaiera ez da etorkizun motzean ikusten. Zer gertatu behar da egoera hori aldatzeko? Txertoa? Taldearen immunitatea? Zaharren matxinada? Ez dut uste irizpide horiek epe motzean beteko direnik. Bitartean, agintariak ez dira horretaz arduratzen, eta oso harro diote adinekoen babeserako dela.

Tamalez, inork ez die galdetu zahar etxeetako biztanleei edo familiei konfinamendu luze honen inguruan daukaten iritzia, edo zer mailatako arriskua hartu nahi duten euren gain. Hori, zaila dirudien arren, pertsonen autonomia mantentzeko ezinbesteko tresna da.

Demagun itxierak nahitaezkoa izan behar duela eta bisitak murriztu behar direla, baina noiz arte? Badago etorkizunerako planik? Zahar egoitzetako biztanleei zeozer komunikatu zaie? Senide elkarteek plan horien berri eduki dute?

Egia esan, oso zaila da askatasunaren eta segurtasunaren arteko oreka perfektua aurkitzea, are gehiago pertsona zahar eta ahulak direnekin. Komunikabideetan eta sare sozialetan agertzen diren berriek ez dute egoera hori konpontzen laguntzen, ezta politikariek erresidentzietako hildakoak elkarren aurpegira botatzeak ere. Baina ezer ez egitea ez da bide onargarria, ezin ditugu itxaropenik gabe konfinatuta mantendu, ez da bidezkoa «deseskalatze» prozesu horietan zahar etxeak ahaztea. Neurriak hartzea beharrezkoa da, arauak malgutu behar dira birusak baimentzen duen heinean. Ez dakit zein den irtenbide zuzena, baina guztiz argi daukat adituek lehenbailehen irtenbide baten inguruan lanean hasi behar dutela.]]>