<![CDATA[Jone Arruabarrena | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 31 Mar 2023 06:20:21 +0200 hourly 1 <![CDATA[Jone Arruabarrena | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Hezkuntza sistema sozialista» aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/005/002/2023-03-31/hezkuntza_sistema_sozialista_aldarrikatu_dute_ikasle_abertzaleek.htm Fri, 31 Mar 2023 00:00:00 +0200 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/paperekoa/1960/005/002/2023-03-31/hezkuntza_sistema_sozialista_aldarrikatu_dute_ikasle_abertzaleek.htm Enpresari handien hezkuntzak miseriara kondenatzen gaitu! goiburupean. «Guztion ongizatea gutxi batzuen interes ekonomikoen gainetik jarriko duen hezkuntza» aldarrikatu zuten: «Hezkuntza sistema enpresari handien menpe dagoen instituzio bat gehiago da gure gizartean».

Donostian, EHUren Ignacio Maria Barriola eraikinaren pean hastekoa zen mobilizazioa, eta hamabost minutu lehenago jada jende andana bildu zen inguruan. 12:00ak pasatuta hasi zuten ikasleek manifestazioaren ibilbidea, borroka da bide bakarra eta ikasle langile, antolatu oihukatuz.

Bi pankarta zeramatzaten; Enpresarien hezkuntzaren aurrean, ikasle langileok borrokara irakur zitekeen batean, eta Hezkuntza sistema sozialista eraiki bestean. Bandera gorriak ere ageri ziren han-hemenka.

Hedabideei egindako adierazpenetan azaldu zuten hezkuntza sistema «enpresari handien menpe dagoen instituzioa» dela, eta «haiei interesatzen zaizkien funtzioak betetzeko eraginkorra izan dadin» erreformatzen dutela: «Batetik, bertatik negozioa egiten jarraitzeko, eta, bestetik, ikasleak, etorkizuneko langileak, beraientzat errentagarria den modu batean hezteko».

Gehitu zuten erreforma horien bidez «miseriazko hezkuntza baten oinarriak» finkatzen ari direla. Esaterako, adierazi zuten hezkuntza duala derrigorrezkoa izango dela, «lan indar merkea sortu» eta enpresariek «etekinak handitzeko». Salatu zuten irizpide horiek zehazten dutela ikasketa alorren eta praktiken norabidea.

Antolakundearen arabera, ikasketa zentroak «diziplinamendu zorrotzerako zentro» bihurtu nahi dituzte horretarako, eta «ikasleriaren adimen garapena albo batera» utzi. Ildo horretan, greba prestatzeko lan politikoa egiterakoan «hainbat oztopo» izan dituztela salatu zuen duela egun batzuk Ikasle Abertzaleen Donostiako taldeak; besteak beste, «ustez bermatuta dagoen greba nahiz mobilizazio eskubidearen etengabeko urraketa, eta hainbat zentrotan ikasleek jasan beharreko jazarpena».

Horrez gain, antolakundeak salatu du gaur egungo hezkuntza sistemak «baztertu» egiten dituela ikasle txiroenak, ikasketek «gastu handiak» dituztelako: «Laburbilduz, hezkuntza elitizatzen eta ikasle langileon geruza zabal bat bertatik kanporatzen ari dira, ahalegina baino dirua izanik ikasketetan aurrera egiteko baldintza».

Aldarri «partzial eta osatugabeak» errefusatu dituzte, eta hezkuntza sistema «kolokan jarri eta gainditzeko» deia egin: «Hezkuntza Sistema Sozialistaren alde kaleak hartu ditugu, eta baita ikasleok antolatzen eta indarrak batzen jarraitzeko beharra mahaigaineratzeko ere».]]>
<![CDATA[«Hezkuntza sistema sozialista» aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek Hego Euskal Herrian]]> https://www.berria.eus/albisteak/226225/laquohezkuntza_sistema_sozialistaraquo_aldarrikatu_dute_ikasle_abertzaleek_hego_euskal_herrian.htm Thu, 30 Mar 2023 21:13:30 +0200 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/albisteak/226225/laquohezkuntza_sistema_sozialistaraquo_aldarrikatu_dute_ikasle_abertzaleek_hego_euskal_herrian.htm Aurrean eta atzean pankarta bana zeramaten; Enpresarien hezkuntzaren aurrean, ikasle langileok borrokara irakur zitekeen batean, eta Hezkuntza sistema sozialista eraiki bestean. Bandera gorriak ageri ziren han-hemenka. Donostiako EHUko kanpusetik Antiguoko auzora sartu dira manifestariak, eta bertan Matia kalea hartu dute. Ondoren, buelta egin dute unibertsitatera, Tolosa Hiribidetik. Mobilizazioaren amaieran hitza hartu dute zenbait kidek. Hedabideetarako egindako adierazpenetan azaldu dute hezkuntza sistema «enpresari handien menpe dagoen instituzioa» dela eta «hauei interesatzen zaizkien funtzioak betetzeko eraginkorra izan dadin» erreformatzen dutela: «Batetik, bertatik negozioa egiten jarraitzea; eta bestetik, ikasleak, etorkizuneko langileak, beraientzat errentagarria den modu batean heztea». Gehitu dute, erreforma horien bidez «miseriazko hezkuntza baten oinarriak» finkatzen ari direla. Esaterako, adierazi dute hezkuntza dualaren derrigorrezkotasuna ezarriko dela, «lan indar merkea sortu» eta enpresariek «etekinak handitzeko». Salatu dute horiek direla ikasketa alorrak eta praktikak norabidetzen dituztenak. «Egungo hezkuntza sistemaren helburua etorkizun oparoa eskaintzea dela sinestarazten diguten arren guk argi daukagu etorkizuneko gizartearen kapa zabal bat prekarietatean bizitzeko hezten gaituztela», salatu dute. Antolakundearen arabera, ikasketa zentroak «diziplinamendu zorrotzerako zentro» bihurtu nahi dituzte horretarako eta «ikasleriaren adimen garapena albo batera» utzi. «Lan politikorako oztopoak» Izan ere, grebaren prestaketarako lan politikoa egiteko «hainbat oztopo» izan dituztela salatu zuen duela egun batzuk Donostiako Ikasle Abertzaleak antolakundeak, besteak beste, «ustez bermatuta dagoen greba nahiz mobilizazio eskubidearen etengabeko urraketa eta hainbat zentrotan ikasleek jasan beharreko jazarpena». Adibideak ere jarri dituzte: «Ikasle guztien aurrean umiliazioak jasotzea, zuzendaritzen presio zuzena, traba burokratikoak… Ez da lehenengo aldia Donostian honelako egoerak ematen direla». Horrez gain, antolakundeak salatu du gaur egungo hezkuntza sistemak ikasle txiroenak «baztertu» egiten dituela, ikasketek «gastu handiak» dituztelako: «Laburbilduz, hezkuntza elitizatzen eta ikasle langileon kapa zabal bat bertatik kanporatzen dabiltza, ahalegina baino dirua izanik ikasketetan aurrera egiteko baldintza». Hezkuntza sistemaren «gabeziak» seinalatu ondoren, aldarri «partzial eta osatugabeak» errefusatu dituzte, eta hezkuntza sistema «kolokan jarri eta gainditzeko» deia egin dute: «Guztion ongizatea gutxi batzuen interes ekonomikoei gainjarriko dion Hezkuntza Sistema Sozialistaren alde kaleak hartu ditugu, baita ikasleok antolatzen eta indarrak batzen jarraitzeko beharra mahaigaineratzeko ere». Ikusi gehiago: Iritzia: 'M-30: ikasle greba enpresari handien hezkuntzaren aurrean']]> <![CDATA[Ekologistak Martxan-ek neurriak eskatu ditu kutsaduraren aurka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/007/001/2023-03-22/ekologistak_martxan_ek_neurriak_eskatu_ditu_kutsaduraren_aurka.htm Wed, 22 Mar 2023 00:00:00 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/paperekoa/1857/007/001/2023-03-22/ekologistak_martxan_ek_neurriak_eskatu_ditu_kutsaduraren_aurka.htm
Izan ere, elkarteak adierazi du 10.000 lagun hiltzen direla urtean airearen kutsaduraren ondorioz, errepidean hiltzen direnak halako sei: «Agerikoa da epe laburreko osasun inpaktua».

Ekologistak Martxan-ek adierazi duenez, airearen kalitatea hobetzeari buruzko 34/2023 Errege Dekretuak zehazten du gisa horretako planak 100.000 biztanle baino gehiago dituzten autonomia eta udalek ezarri behar dituztela, «baldin eta substantzia kutsatzaile nagusientzat ezarritako alerta atalase berrietakoren bat gainditzeko arriskua badago».

Azaldu duenez, neurri horiek «autoen erabilera mugatzera» bideratu beharko lirateke, eta herritarrak garraio publikora edo motorrik gabeko garraiora bultzatu. Emisio gutxiko eremuak jartzeko beharraz ere aritu dira. Hain zuzen, urtarrilaren 1az geroztik, 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriek emisio gutxiko eremuak izan beharko lituzkete.

Eremu horiek sortzean ezartzen den neurririk nabarmenenak autoei eragiten die: dagokien karbono dioxido kantitatea baino gehiago ez isurtzeko, emisio gehien dituzten autoak ezin izango dira sartu eremu horietan. Hala ere, udalerri gutxi batzuek baino ez dute bete agindu hori; Hego Euskal Herrian 50.000 biztanletik gorako zazpi hiri daude (Bilbo, Gasteiz, Donostia, Iruñea, Irun, Getxo eta Barakaldo), baina Iruñeak soilik heldu dio legeari orain arte. Ekologistak Martxan-ek udalei gogorarazi die horiek martxan jarri behar dituztela. Emisio gutxiko eremuak, gehienetan, hirien erdialdean ezartzen dira, eta etiketa sistema baten bidez bereizten dituzte hara sartu ahal izango diren autoak eta kanpoan geratu beharko dutenak.]]>
<![CDATA[Udalei kutsaduraren aurkako neurriak hartzeko eskatu die Ekologistak Martxan-ek]]> https://www.berria.eus/albisteak/225815/udalei_kutsaduraren_aurkako_neurriak_hartzeko_eskatu_die_ekologistak_martxan_ek.htm Tue, 21 Mar 2023 13:47:19 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/albisteak/225815/udalei_kutsaduraren_aurkako_neurriak_hartzeko_eskatu_die_ekologistak_martxan_ek.htm Emisio gutxiko eremuak jartzeko beharraz ere aritu dira. Hain zuzen, urtarrilaren 1az geroztik, 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriek emisio gutxiko eremuak izan beharko lituzkete. Eremu horiek sortzean ezartzen den neurririk nabarmenenak autoei eragiten die: dagokien karbono dioxido kantitatea baino gehiago ez isurtzeko, emisio gehien dituzten autoak ezin izango dira sartu eremu horietan. Hala ere, udalerri gutxi batzuek baino ez dute bete agindu hori; Hego Euskal Herrian 50.000 biztanletik gorako zazpi hiri daude (Bilbo, Gasteiz, Donostia, Iruñea, Irun, Getxo eta Barakaldo), baina Iruñeak soilik heldu dio legeari orain arte. Ekologistak Martxan-ek udalei gogorarazi die horiek martxan jarri beharra dagoela.]]> <![CDATA[Gipuzkoako Batzar Nagusiek Uliazpin euskara eskatzearen alde egin dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/005/002/2023-03-21/gipuzkoako_batzar_nagusiek_uliazpin_euskara_eskatzearen_alde_egin_dute.htm Tue, 21 Mar 2023 00:00:00 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/paperekoa/1893/005/002/2023-03-21/gipuzkoako_batzar_nagusiek_uliazpin_euskara_eskatzearen_alde_egin_dute.htm
Ebazpen horren bidez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari eskatu diote «herritarren eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak babesteko konpromisoari eutsi diezaiola», eta, beharrezkoa bada, ezarri ditzala lanpostu bakoitzari dagozkion hizkuntza eskakizunak. Eskatu dio Uliazpi fundazioko plazak betetzeko deialdiari «eusteko», eta horretarako auzitara jo eta behar diren helegiteak aurkezteko.

Gainera, gehitu dute etorkizunean antzeko kasuak egonez gero ere bide juridikoaren bidez hizkuntza eskubideak defendatzeko, beharrezkoa bada.

EAJko Saioa Bandresek atzoko batzordean salatu zuen ez dela gisa honetako gertaerak jazo diren lehen aldia: «Auzitegi ezberdinen ebazpenak zuzenean ari dira gure administrazioen langile kontratazioetako eskaeren kontra. Irunen, Laudion, Barakaldon... antzeko kasuak ugaritzen ari dira azkenaldian, baina larriena Uliazpikoa da». Gehitu zuen horren guztiaren asmoa, gainera, «euskara baztertzea» dela. EH Bilduko Igone Lamarainek ere hartu zuen hitza, eta azaldu zuen, gainera, Uliazpiko plangintzan biltzen dela erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko derrigortasuna. Gainera, aldundiak epaiaren aurkako neurriak hartuko dituela ere esan zuen.

Javier Busselo Elkarrekin Podemoseko ordezkariak, berriz, adierazi zuen legeak zehazten duela nahikoa dela langileen %75ek euskaraz jakitea, eta, beraz, hiru langile egon ohi direnez txanda bakoitzean, posible litzatekeela hala nahi duten erabiltzaileek euskarazko arreta jasotzea.

PSE-EEko Jorge Martinek ziurtatu zuen «herritar guztien hizkuntza eskubideak» errespetatzen dituztela, baina horiek ezin direla «lan eskubideen gainetik» egon: «Biak errespetatzeko modua aurkitu beharko genuke».]]>
<![CDATA[Txibiterekin zuzenean negoziatu nahi dute hezkuntzako sindikatuek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1867/005/001/2023-03-21/txibiterekin_zuzenean_negoziatu_nahi_dute_hezkuntzako_sindikatuek.htm Tue, 21 Mar 2023 00:00:00 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/paperekoa/1867/005/001/2023-03-21/txibiterekin_zuzenean_negoziatu_nahi_dute_hezkuntzako_sindikatuek.htm
Martxoaren 6an egin zuten sindikatuek hezkuntza publikoan greba egiteko deialdia, eta egun berean egin zioten Hezkuntza Departamentuari negoziazio bilera baterako eskaera. Atzo salatu zutenez, orduko hartan ez zuten erantzunik jaso, eta, hortaz, astebete geroago berriro ere egin zuten bilkura egiteko eskaera. Hezkuntza Departamentuak erantzun zion bigarren proposamenari, eta joan den ostiralean bildu zen sindikatuekin. «Bertan, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia eta Hezkuntza kontseilaria bera falta zirela nabarmendu nahi dugu. Departamentuko ordezkarien jarrera edozein negoziazioren aurkakoa izan zen», gaitzetsi dute sindikatuek. Lau dira grebaren bidez aldarrikatu dituzten eskubide nagusiak: «Ratioak modu linealean jaistea, lan gainkarga murriztea, langileen egonkortasuna handitzea eta erosahalmena berreskuratzea». Horiek mahai gainean jarri zituzten bileran, azaldu dutenez, baina Hezkuntza Sailak ez zuen horiei erantzuteko «proposamenik» eraman: «Are gehiago, lehenengo premisa izan zen ez dutela inbertsio ekonomikoa dakarren ezer negoziatuko».

Sindikatuek adierazi dute prest daudela negoziatzeko. Horregatik egin diote dei Txibite lehendakariari, zuzenean haiekin negoziatzeko, «elkarrizketa sozialaren garrantzia nabarmendu baitu».]]>
<![CDATA[Nafarroako lehendakariarekin zuzenean negoziatzeko eskaera egin dute hezkuntzako sindikatuek]]> https://www.berria.eus/albisteak/225777/nafarroako_lehendakariarekin_zuzenean_negoziatzeko_eskaera_egin_dute_hezkuntzako_sindikatuek.htm Mon, 20 Mar 2023 16:29:48 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/albisteak/225777/nafarroako_lehendakariarekin_zuzenean_negoziatzeko_eskaera_egin_dute_hezkuntzako_sindikatuek.htm <![CDATA[Gerrak markatutako umeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1928/007/001/2023-03-19/gerrak_markatutako_umeak.htm Sun, 19 Mar 2023 00:00:00 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/paperekoa/1928/007/001/2023-03-19/gerrak_markatutako_umeak.htm
Ikusi gehiago: BELDURRETIK IHESI, ELKARTASUNERA

Bederatzi umeen argazkia pantaila handi batean ageri zen, Kursaaleko Ganbara aretoko eszenatokian. Aurrean, maletak pilatuta, eta zapi zuriak ondoan. Horiek bilakatu ziren ume askorentzat ondasun bakarrak. Maleten gainean proiektatuta, milaka izen; erbesteratu behar izan zutenenak: Carmen, Nati, Agustin, Migel...

Zehazki, behin ihes egin zuten haur horietako 100 izan ziren atzo omenaldian, jada adineko bilakatuta. 11:30ean hasi zen ekitaldia, baina minutu batzuk lehenago zirrara nabari zen eraikinaren kanpoaldean. Aretoa lepo bete zen laster; astiro sartu ziren jada ilea zurituta zeukaten omenduak. Bertan izan ziren Eusko Jaurlaritzako zenbait ordezkari ere; Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Arantxa Tapia Ingurumen eta Ekonomiaren Garapenerako sailburua, besteak beste.

Kukai dantza taldeko haurrek eman zioten hasiera omenaldiari, aurreskua dantzatuz, eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak hartu zuen hitza gero. Haur haiek pairatu zituzten gerraren ondorioez hitz egin zuen: «Beldurra, bonbardaketak eta senideengandik eta hurbilekoengandik urruntzea. Gurasoen babesa atzean utzita erbesteratu ziren, eta haietako asko eta asko ez ziren gehiago itzuli Euskadira».

Hala ere, nabarmendu zuen, hemendik aurrera Intxorta 1937 kultur elkarteak egindako lanari esker haur horiek «historiaren zati gisa aitortuak eta gogoratuak» izango direla. Azaldu zuenez, elkarteak aldundiaren laguntzarekin egindako ikerketa hori, gainera, ikusgai egongo da datorren astetik aurrera aldundiaren webgunean. Elkarteko kideek egindako bideo bat ere ikusteko aukera izan zen ekitaldian, eta bertan adierazi zuten duela bi urte eta erdi hasi zirela ikerketarako informazioa biltzen.

Orduko haurrak omendu nahi izan zituzten, eta gaur egungo umeak izan ziren omenaldiaren arduradun, Mireia Gabilondo aktorearekin batera, aurkezle aritu baitzen. Easo Haur Abesbatzak Xabier Leteren Amaren bularra abestu zien, Iñaki Salvador pianoan zela, eta orduko umeek eraman ohi zituzten jantziekin atonduta. Bitartean, atzean zituzten argazkiak, joan-etorrian eta zuri-beltzean. Ume erbesteratuenak. Horiei eskaini zizkieten bertso batzuk Oihana Iguaranek eta Andoni Egañak. «Jolasa dago debekatuta/ Gerra hotsak azaltzean/ Eta itsasoa da bide bakarra/ Lurrak oreka galtzean», kantatu zuen Iguaranek. Izan zen alaitasunerako tarterik, hala ere. Kukai dantza taldekoek arin-arina dantzatu zuten, baita gerra garaiko jolasak antzeztu ere.

Ikusi gehiago: «Askotan pentsatu genuen SESBera itzuli behar ginela»

Gerrako haurrak izan ziren Maria Luisa Ruiz Arana eta Alfredo Olalde Ituarteren testigantzekin bukatu zen ekitaldia. Biak igo ziren agertokira, eta bakoitzak bere bizipenen berri eman zuen. Ruiz Arana Donostian jaio zen, eta hilabete gutxirekin alde egin zuen jaioterritik, haurdun zegoen amarekin batera. «Ama azkoitiarra nuen, eta aita Donostiakoa, anarkista. Bilbora ihes egin genuen amak eta biok, eta bertan jaio zen anaia. Handik Santanderrera joan ginen, eta gero Frantziara», azaldu zuen. Kataluniara heldu ziren azkenean, eta aita kartzelara sartu zuten orduan.

Azkoitira bueltatzea erabaki zuen amak, baina bidaia egin baino lehen tuberkulosiak jota hil zen. Anaia, berriz, tren geltokian «lapurtu» zutela kontatu zuen Ruiz Aranak. «Bakarrik iritsi nintzen Donostiara, eta bertan izebek batu eta Azkoitira eraman ninduten, 8 urte bete arte».

Aita kartzelatik irten zen orduan, eta berarekin joan zen Donostiara: «Apopilo zegoen, eta biok gela txiki batean egiten genuen lo. Eskolara joaten nintzen, eta, arratsaldeetan, tabernaz taberna eraman ohi ninduen aitak». «Umezurtz» sentitu zela adierazi zuen: «Gerrak markatu ninduen. Gerrako umea naiz».

Gerrak banatuta

Guztiak, ordea, ez dira orain arte «gerrako ume» gisa identifikatuta sentitu. Hori da, esaterako, Oñatiko Olalde Ituarteren kasua: «Joan den urtean omenaldi bat egin ziguten arte, nik ez neukan neure burua gerrako umetzat». Izan ere, bere anaia eta arreba Belgikara joan ziren erbestera, baina bera, gazteena izanik, amarekin Bilbora joan zen 3 urte zituela. «Bilbon bi hilabetez egon ginen garaje batean lotan, lurrean». Bere anai-arrebak Belgikara joan ondoren, ordea, Frantziara joan ziren bera eta ama: «Bikote zahar batek hartu ninduen etxean. Heldu bezain laster, gogoan dut gurina eman zidatela jateko; nik ez nuen inoiz probatu ordura arte».

1945ean bueltatu ziren Oñatira, eta handik gutxira iritsi ziren Belgikatik anaia eta arreba ere: «Ama handik gutxira hil zen, bihotzekoak jota. Beti esaten dugu pasatu zuen sufrikarioaren ondorioz izan zela». Gerrak «familiako bizitza» izateko aukera kendu ziola azaldu zuen: «10 urte izan nituen arte ez nituen nire anai-arrebak ezagutu, eta gero ama hil zitzaigun».

Markel Olanok Iñigo Arregi artistak egindako oroigarriak eman zizkien biei, eta txalo artean bukatu zen ekitaldia.

Ikusi gehiago: «Indarrez igo ninduten 'Habana' itsasontzira»]]>
<![CDATA[Macronek dio AHTaren lotura egitea «mahaiaren gainean» dagoela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1846/005/001/2023-03-18/macronek_dio_ahtaren_lotura_egitea_mahaiaren_gainean_dagoela.htm Sat, 18 Mar 2023 00:00:00 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/paperekoa/1846/005/001/2023-03-18/macronek_dio_ahtaren_lotura_egitea_mahaiaren_gainean_dagoela.htm euskal Y-aren lotura arintzeko. Gai hori bera hartu zuen hizpide Jaurlaritzako lehendakariak atzo Eusko Legebiltzarrean: Espainiaren eta Frantziaren «konpromiso falta» salatu zuen.

Berez, 2030erako zegoen aurreikusita AHTaren lotura egitea Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean, baina Frantziako Gobernuak otsailean iragarri zuen goizenik 2042rako egingo dutela euskal Y-arekiko lotura. Horrek ezinegona sortu zuen Jaurlaritzan, eta Iñaki Arriola Garraioko sailburuak Europako Batasunari eskatu zion Frantziari «azalpenak» exijitzeko atzerapenaren inguruan.

Asteon bertan, beste pauso bat eman du Urkulluk: Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako gobernuetako presidenteekin bildu da, eta laurek Espainiako Gobernuari eskatu diote «ahalegin guztiak» egin ditzala AHTak 2030erako Iparraldearekin eta Frantziarekin lotura izan dezan.

Izan ere, Espainiako Gobernuak hartuko du Europako Batasunaren zuzendaritza aurtengo bigarren hiruhilekoan, eta Zupiriak zehaztu du kargu hori baliatzeko aukera duela Madrilek AHTaren gaia hizpidera jartzeko, eta «posible den heinean» Frantziari presioa egiteko. Hain zuzen, Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek Urkulluren gutunari emandako erantzunean baieztatu du konpromiso hori hartuko duela.

Konpromiso falta

Atzo, legebiltzarreko kontrol saioan, Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkide Iñigo Martinezek Urkulluri galdetu zion Galiziako, Kantabriako eta Asturiasko presidenteekin egindako bilkuraz. Lehendakariak erantzun zuen Europako «grabitate zentroa» ekialderantz mugitzen ari dela, eta horrek kezka eragiten diela presidenteei: «Ardatz atlantikoak Europari lotuta jarraitu behar du».

Horren harira, AHTaren loturaren garrantzia azpimarratu zuen, eta salatu Espainia eta Frantzia ez direla ari dagozkien konpromisoak betetzen tren bidezko konexioari dagokionez: «Bordele eta Akize arteko konexioa 2042. urtera atzeratzea eta Akize eta Hendaia arteko tartea prest egoteko epe bat ez aurreikustea hartutako konpromisoak haustea da, eta horrek agerian uzten ditu Frantziako Gobernuaren kontraesanak». Gehitu du Europak ezin duela onartu tren bidezko konexioa «estatu kide baten apeten araberakoa» izatea: «Gai hain delikatu batek ezin ditu hainbeste aldaketa izan; ezin da modu inprobisatuan jokatu: ez da serioa».

Astelehenean, Maria Txibite Nafarroako gobernuburuarekin eta Alain Rousset Akitania Berriko presidentearekin batzartuko da Urkullu, eta hor ere AHTaz arituko dira. Urkulluk azpimarratu du Rousset «guztiz konprometituta» dagoela loturarekin.]]>
<![CDATA[Macronek dio Frantziarekin AHTaren lotura egitea «mahaiaren gainean» dagoela]]> https://www.berria.eus/albisteak/225667/macronek_dio_frantziarekin_ahtaren_lotura_egitea_laquomahaiaren_gaineanraquo_dagoela.htm Fri, 17 Mar 2023 15:10:36 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/albisteak/225667/macronek_dio_frantziarekin_ahtaren_lotura_egitea_laquomahaiaren_gaineanraquo_dagoela.htm <![CDATA[Nafarroan bi parke eoliko egiteko asmoa du Madrilgo enpresa batek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1935/005/002/2023-03-17/nafarroan_bi_parke_eoliko_egiteko_asmoa_du_madrilgo_enpresa_batek.htm Fri, 17 Mar 2023 00:00:00 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/paperekoa/1935/005/002/2023-03-17/nafarroan_bi_parke_eoliko_egiteko_asmoa_du_madrilgo_enpresa_batek.htm
Inguruko hainbat herriri eragingo liekete proiektuek; Bortzirietakoa Etxalarko, Igantziko, Arantzako eta Sunbillako (Malerreka) lurretan eraikiko litzateke, eta Malerrekakoa, berriz, Ezkurran, Eratsunen, Saldiasen eta Beintza-Labaienen. Enpresak proiektua aurkeztu du jada, eta orain dagozkion tramiteak egiten ari da sare elektrikora konektatzeko baimena lortzeko.

Sustrai Erakuntza fundazioak, Espainiako enpresaren asmoen berri ematearekin batera, Nafarroan energia berriztagarriak ezartzen ari diren modua gaitzetsi du; azpimarratu du «enpresa elektriko handien eskutik» egiten ari dela trantsizio energetikoa, «haien interes espekulatiboen erritmoan» eta «Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin»: «Nafarroako erakundeek dinamika horretan parte hartzen dute. Bai gobernua eta bai alderdi politikoak araudiak, planak eta dekretuak onartzen ari dira, eta, energiaren eta materialen alferrikako kontsumoa murrizteko plangintza arrazionaletik urrun, sustatzaileen anbizioa bultzatzen ari dira, makropoligono berriztagarriak kontrolik gabe hedatzen jarraitzeko».

Horrekin batera, ohartarazi dute parke eoliko horiek Bortzirietako eta Malerrekako bioaniztasuna suntsituko dutela, eta laborantza lurrak galtzea eragin. Salatu dute, gainera, 2030erako Nafarroako Energia Planean aurreikusia zegoela berotegi gas kutsatzaile gutxiago isurtzea energia berriztagarrietarako trantsizioa egitearekin batera, baina ez dela horrelakorik gertatu, eta gobernuak ez duela sortu «garapenerako dinamika alternatiborik».

Urtarrilaren amaieran eman zien Nafarroako Gobernuak ingurumen baimena beste lau parke eolikori. Horiek kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuak 69 eskaera tramitatu ditu legegintzaldi honetan, eta 35 proiekturi eman die ingurumen baimena —1.400 megawatt ekoiztuko dituzte guztira—.]]>
<![CDATA[Aretxabaletako udaltzain bat kaleratu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/225629/aretxabaletako_udaltzain_bat_kaleratu_dute_hainbat_emakumeri_eraso_egiteagatik.htm Thu, 16 Mar 2023 18:13:26 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/albisteak/225629/aretxabaletako_udaltzain_bat_kaleratu_dute_hainbat_emakumeri_eraso_egiteagatik.htm <![CDATA[Nafarroan beste bi parke eoliko egiteko asmoa du Madrilgo enpresa batek]]> https://www.berria.eus/albisteak/225616/nafarroan_beste_bi_parke_eoliko_egiteko_asmoa_du_madrilgo_enpresa_batek.htm Thu, 16 Mar 2023 17:42:15 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/albisteak/225616/nafarroan_beste_bi_parke_eoliko_egiteko_asmoa_du_madrilgo_enpresa_batek.htm ]]> <![CDATA[Irunen artatutako etorkin kopurua %20 jaitsi zen iaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/010/001/2023-03-16/irunen_artatutako_etorkin_kopurua_20_jaitsi_zen_iaz.htm Thu, 16 Mar 2023 00:00:00 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/paperekoa/1893/010/001/2023-03-16/irunen_artatutako_etorkin_kopurua_20_jaitsi_zen_iaz.htm
Gizonezko helduen batez besteko adina 24 urtekoa izan zen, eta emakumezkoena, 27koa. Adingabeen kasuan, mutikoek 4 urte zituzten batez beste, eta neskatoek, 5. Gehienak Gineakoak (%37) eta Boli Kostakoak (%25) izan ziren. Horrez gain, Sudandik iritsi ziren %9, Malitik %8, eta Senegaldik %5.

Guruze Gorriak Irunen daukan Hilanderas I zentroak 100 leku ditu, eta joan den urteko lehen hiruhilekoan bete ziren gehien; 850 etorkin artatu zituzten bertan. Urteak aurrera egin ahala, zentroan aterpe hartu zutenen kopurua erdira jaitsi zen.

Irungo Harrera Sareak behin baino gehiagotan salatu izan du Gurutze Gorriak «presioa» egiten diela Hilanderaseko erabiltzaileei, hasieratik esanez hiru gau bakarrik gera daitezkeela han, eta presio horrek «behar baino lehen» alde egitera bultzatzen dituela.

2018 eta 2022 bitartean migratzaile gutxiago heldu dira Irunera. Caminando Fronteras GKEaren ikerketa baten arabera, gero eta arriskutsuagoa da etorkinentzat migrazio prozesua: «Mugako kontrol mekanismoak gogortu dira, bizitzeko eskubideari modu garbian eragiten dioten interes geoestrategikoen mesedetan».]]>
<![CDATA[Desberdintasun sozialak «eraikiak» direla dio Ikuspegiren txosten batek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2071/005/002/2023-03-15/desberdintasun_sozialak_eraikiak_direla_dio_ikuspegiren_txosten_batek.htm Wed, 15 Mar 2023 00:00:00 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/paperekoa/2071/005/002/2023-03-15/desberdintasun_sozialak_eraikiak_direla_dio_ikuspegiren_txosten_batek.htm Zabaldu #1 monografikoaren bidez, Bilboko Bizkaia aretoan antolatu zuen Dimentsioak desberdintasunetik jardunaldian. Monografiko sorta baten lehen atala da, eta «berdintasunik eza» landuko dute ale horretan. Aniztasuna aztertzeko, «kolektibo, gizarte talde eta pertsona jakin batzuei eragiten dieten desberdintasun ardatzak» hartu dituzte mintzagai Ikuspegiko ikertzaileek.

Desberdintasunak, aniztasunak eta diskriminazioak gorroto delituekin daukaten loturan sakondu dute, hain zuzen, ikuspegi ezberdinetatik: «Generoa, LGTBI, desberdintasun ekonomikoa, immigrazioa, ijitoak, erlijio aniztasuna, ezgaitasuna edo adina». Luis Sanzo Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko Estatistika Organo Bereziaren arduradun ohiak ekarri du «desberdintasun ekonomikoa», edo pobreziak eragindako bereizkeria txostenera. Azaldu duenez, 2008-2012 aldiaz geroztik gora egin dute nabarmen desberdinkeria adierazleek arlo horretan. Aberatsenen eta pobreenen arteko aldea ere handitu dela dio txostenak, eta hori, era berean, parte hartzearekin lotu du. «Desberdintasunaren hazkundea partaidetzaren beherakadarekin lotzen duen adierazleari dagokionez, emaitzak argigarriak dira: guztira eskuragarri dauden diru sarrerei dagokienez, %10 behartsuenaren parte hartzea biztanleriaren %3,88koa zen 2008an, eta 2020an, % 3,18koa baino ez».Txostenaren arabera, desberdinkeria adierazleak geroz eta handiagoak dira, gehiago direlako «atzerritar jatorriko pertsonak, seme-alabak dituzten emakume bakarrak edo nukleorik gabeko pertsona anitzeko etxeak».

Askotarikoak edo ezberdinak

Imanol Zubero soziologoak izan du aniztasunaren kontzeptuaren inguruan idazteko ardura. «Aniztasunak ez du per se desberdintasuna adierazten. Edozein desberdintasun sozialki eraikia da», azaldu du txostenean. Izan ere, erantsi duenez, denborak aurrera egin ahala desberdintasuna gauza «natural» edo «normaltzat» hartzen da, «gizartea sortu aurreko egitatetzat».

Andrea Ruiz de Balzola Begirune fundazioko kideak osatu ditu ondorioak txostenaren azken kapituluan: «Zer esan nahi dute, berez, orinek edo azalaren koloreak? Ezer ez. Baina, espezie gisa forma ematen diguten eta garena bihurtzen gaituzten gizarte prozesuen bidez, halabeharrez, esanahi bat hartuko dute, eta sailkatzeko erabiliko ditugu». Era berean, azaldu du desberdintasun horietako batzuek azkenean desberdinkeria justifikatuko dutela.

Hain zuzen, desberdinkeria hori arlo juridikotik aztertu du txostenean Jon Mirena Landak, «berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako araudia» aztertu eta berrikusita. Ondorioztatu duenez, legeak jokabide jakin batzuk zigortzeko ez ezik, «prebenitzeko» ere erabiltzen dira, eta horrek diskriminazioaren aurkako araudi osoa «arriskuan» jar dezake, justifikatu gabe aplikatuz gero.]]>
<![CDATA[Desberdintasun sozialak «eraikiak» direla azaldu du Ikuspegik txosten batean]]> https://www.berria.eus/albisteak/225515/desberdintasun_sozialak_laquoeraikiakraquo_direla_azaldu_du_ikuspegik_txosten_batean.htm Tue, 14 Mar 2023 16:03:57 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/albisteak/225515/desberdintasun_sozialak_laquoeraikiakraquo_direla_azaldu_du_ikuspegik_txosten_batean.htm ikuspuntu ezberdinetatik heldu diote gaiari.]]> <![CDATA[Grande-Marlaskak dio Beaumonten espioitza kasua «oso larria» dela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/010/001/2023-03-09/grande_marlaskak_dio_beaumonten_espioitza_kasua_oso_larria_dela.htm Thu, 09 Mar 2023 00:00:00 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/paperekoa/1943/010/001/2023-03-09/grande_marlaskak_dio_beaumonten_espioitza_kasua_oso_larria_dela.htm Infolibre.com atari digitalak jakinarazi zuen Espainiako Gobernuak Beaumont espiatu zuela, hura Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilari izendatu berritan. Uxue Barkosen gobernuko kide izan zen Beaumont 2015 eta 2019 bitartean. Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak gaia Kongresura eraman zuen atzo, eta azalpenak eskatu zizkion Barne ministroari.

Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren kontrako espioitza kasuaren inguruko Kitchen auziaren harira atera dira argitara Beaumonten espioitza kasua frogatzen duten Whatsapp elkarrizketak, Jorge Fernandez Diaz — Beaumont espiatu zutenean Espainiako Barne ministro zena— eta Francisco Martinez haren segurtasunerako estatu idazkariaren artekoak. Infolibre-ren arabera, Beaumont ez ezik beste euskal herritar batzuk ere espiatu zituen Espainiako Gobernuak Mariano Rajoy presidente zen garaian. Arabako Ahal Dugu-ko kideak ere egon ziren espioitza sare horren jomugan, Infolibre-ren arabera. Koldo Callado EHUko Medikuntza doktorea ere zelatatu zuten, Tarajalgo tragediako akusazio partikularraren txosten bat sinatu zuelako, besteak beste.

Iñarrituk Marlaskari leporatu dio hark «estatuaren estolderia» desegin zuela esan arren espioitza kasuetan parte hartu zutenak «beren postuetan» daudela oraindik.

Katalunian ere, zelatatuta

EH Bilduko diputatuak eta ERCko Marta Rosiquek gogorarazi dute Marlaskaren agindupean ere izan dela antzeko espioitza kasurik, Kataluniako herri mugimenduetan infiltratutako poliziena tartean. Gainera, leporatu diote polizia horietako bat enbaxada batera lekualdatu izana, «sari» gisa. Grande-Marlaskak, ordea, adierazi du ez daukala «zentzurik» Kataluniako espioitza kasuen inguruan mota horretako «akusazioak» egiteak, «frogarik gabe». Gehitu du fiskaltzak eta estatuko polizia indarrek «epaileei laguntzeko» lan egiten dutela, delituak «sakonki» aztertzeko. Horrez gain, gehitu du Espainia estatu «demokratikoa» dela, eta Espainiako Polizia eta Guardia Zibila «benetako profesionalak» direla.

Kitchen auziaren inguruko batzordea handitzeko eskatuko duela ere iragarri du Iñarrituk, Pegasus programarekin lotutako espioitza kasuak eta Kataluniako herri mugimenduetakoak aztertzeko. Barne ministroak, berriz, eskatu dio «ez orokortzeko», eta azaldu du gaur egun ez dagoela «tolerantziarik» ustelkeriaren harira. Gaineratu du segurtasun indarren barne arazoetako unitatea «indartu» dutela, ustelkeriari aurre egiteko.]]>
<![CDATA[Grande-Marlaskak dio Beaumonten espioitza kasua «oso larria» dela]]> https://www.berria.eus/albisteak/225253/grande_marlaskak_dio_beaumonten_espioitza_kasua_oso_larria_dela.htm Wed, 08 Mar 2023 14:37:57 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/albisteak/225253/grande_marlaskak_dio_beaumonten_espioitza_kasua_oso_larria_dela.htm <![CDATA[Donostiako metroaren lanak «astiro» doazela onartu du ETSk]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/008/001/2023-03-07/donostiako_metroaren_lanak_astiro_doazela_onartu_du_etsk.htm Tue, 07 Mar 2023 00:00:00 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/paperekoa/1892/008/001/2023-03-07/donostiako_metroaren_lanak_astiro_doazela_onartu_du_etsk.htm
Aurrekontuen muga

Lehengo lizitazioa gainkostuetarako legezko muga gainditu ondoren utzi zuten bertan behera. Lizitazio berri horrekin lanean hasi zirenean, ez zen beharrezkoa Kontxa azpiko tunela erabat iragazgaituta egotea, baina, Kostalde eta Gipuzkoako Itsasertzeko Zerbitzuek ezarritako eskakizun berrien ondorioz, ezin izango da tunel horretara ur emaririk sartu. ETSk azaldu du horrez gain «segurtasun osoz» jarduten ari direla, eta horiek direla obrak geldotzearen arrazoi nagusiak. Duela aste batzuk, Satorralaia taldeak salatu zuen Zubieta plazako etxebizitza batean arrakalak agertu zirela metroaren obren ondorioz, baina ETSko ordezkariek adierazi dute plataformak argitaratutako argazki horiek 2019an agertutako arrakala batenak direla, eta kalte hori konponduta dagoela jada. Horrez gain, argitu dute metroaren lanen eremuko eraikinak «monitorizatuta» daudela, izan daitezkeen mugimenduak kontrolpean izateko. Berez, Donostian ETS egiten ari den lanei buruz aritzeko, Udal Batzordea bi hilabetean behin deitzea adostu zuten udala osatzen duten alderdiek, baina atzo batzordean izan ziren hiru alderdiek —EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP— salatu zuten duela 11 hilabetetik Udal Gobernuak ez duela batzorde hori deitu.]]>
<![CDATA[Jaurlaritzak kutsatutako urak Zurriolara isurtzeko baimena behin-behinean baliogabetu dio GHKri, GuraSOSen arabera]]> https://www.berria.eus/albisteak/225160/jaurlaritzak_kutsatutako_urak_zurriolara_isurtzeko_baimena_behin_behinean_baliogabetu_dio_ghkri_gurasosen_arabera.htm Mon, 06 Mar 2023 10:06:58 +0100 Jone Arruabarrena https://www.berria.eus/albisteak/225160/jaurlaritzak_kutsatutako_urak_zurriolara_isurtzeko_baimena_behin_behinean_baliogabetu_dio_ghkri_gurasosen_arabera.htm