<![CDATA[Jonjo Agirre Martinez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 23 Jul 2018 00:23:09 +0200 hourly 1 <![CDATA[Jonjo Agirre Martinez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Nafarroan erasotik estorbura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2301/024/002/2016-05-11/nafarroan_erasotik_estorbura.htm Wed, 11 May 2016 00:00:00 +0200 Jonjo Agirre Martinez https://www.berria.eus/paperekoa/2301/024/002/2016-05-11/nafarroan_erasotik_estorbura.htm
EAEko Unionista «moderatuek» nahikoa dute traba egitearekin, eraso ozenik egin gabe, muturreko unionisten itzalean. PSOE-PSEko buru Idoia Mendia Cuevak esan zuen bezala, «euskara normalizatuta dago». Bestela esanda, euskara PSOE-PSEren gustuko lekuan dago: azpiratuta, menpeko, bazterrean. Beraz, ez die merezi erasoka ibiltzea. Ustelduko da berez. Ustelduko gara, gurez. Abertzaleek ere ez baitiote euskarari hauspo gehiegi ematen.

Gertu-gertutik ikusi ahal izan genuen hori Lopezen agintaldian. Eusko Jaurlaritzan agintea hartu bezain laster, euskararen aldeko dinamika guztiak motelduarazi zituzten sail guztietan. Baina ez zen ezer gertatu, ez zen gehiegi igarri, hain ziren dinamika ahulak EAJk ezarritakoak ere. EAEko muturreko unionistak aldiz, PP eta bere kopia modernoak, etengabe ari dira erasoka.

Horra adibidez, Espainiako Gobernuaren Ordezkaria, azken udal euskaldunetako ordenantzak auzitara eraman eta eraman, euskarak inon ere ez dezan lehentasunezko estatusik lortu. Baina «berdintasunaren» aldarriaren mozorroaren babesean burutzen dituzte erasook, lotsagabe.

Bitxia da bestalde, euskalgintzatik nahiz alderdi abertzaleetatik Urquijokeriak salatzen direla, pertsonaia baten burutazioak balira lez, eta ez Espainiar Gobernuaren hizkuntz politika genozida.

Zein kostu dauka gure hizkuntzarentzat bi estatu handiren menpe egoteak?

Galdera horixe egin zuen Arnaldo Otegik Kursaaleko azken ekitaldian.

Maialen Lujanbiok enbidoa jaso, eta galdera haratago eraman zuen:

Ze kostu dauka euskararentzat espainolaren eta frantsesaren menpe egoteak?

Ze kostu dauka gure hizkuntzarentzat, espainolaren menpe egoteak?

Areago ere joan liteke. Adibidez, zein kostu dauka euskaldunontzat ordezkari politiko abertzaleek ere erdarari erabateko lehentasuna emateak?

Nafarroan are gehiago. Nafarroan muturreko unionistek harrokeriaz burutzen dituzte euskaldunon aurkako erasoak, «moderatuen» laguntzaz. Bozak biltzeko taktika gisa burutu ere. Nafarroan geratzen garen euskaldunak gutxi (%11) garelako, eta euskaldun kontzientzia urria eta zailtasun handiak dauzkagulako erantzun duin bat emateko ere. Eta badakitelako alderdi abertzaleentzat bazterreko auzia dela euskara. Badakite alderdi abertzaleek espainolez jarduten dutela egunerokoan, ez bada oso egokiera jakinetan. Eta badakite, besteak beste, nahikoa delako sare sozialetan ordezkari abertzale gehien-gehienen jarduerari erreparatzea, horretaz jabetzeko.

Eta zein kostu dauka nafar euskaldunontzat, ordezkari abertzale gehientsuenek espainolari erabateko lehentasuna emateak?

Eta zein kostu dauka euskaldunontzat, alderdi abertzaleek euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko politika zehatzik ez edukitzea?

Zeren eta egunotako unionisten eraso bortitzen aurrean, ordezkari abertzale gehienek emandako erantzunak, ez baitoaz itxurakeriatik askoz harago. Erasook mesede ere egiten dietela iruditzen zait. Gizartearen aurrean euskaltzale gisa agertzeko aitzakia ematen baitiete, bestela ezer gutxi egin arren.

Nahikoa zaie erasoen kontra agertzea hedabideetan, Herri-urratsean ikastolen ordezkariez inguratuta argazkietan agertzea, eta hurrengo batean Korrikaren paparrekoa jantzita agertzea.

PP-UPNk egina eman die kanpaina Nafarroako alderdi abertzale-erdaltzaleei euskararen auziari dagokionez. Eta euskaldunok, batzuen erasoen eta besteen arduragabekeriaren edo ezgaitasunaren artean bilatu beharko dugu bideren bat.

Maialen Lujanbiok hain egoki adierazi bezala, «horrela baitabil euskara, beti trabatik estorbura. Beti kolokan, beti azalean geratzen delako. Inork ez duelako benetan ardatzean jartzen».

Euskaldun bizi nahi dugunoi, zailtasunen aurrean hortzak estutu eta aurrera jotzea dagokigu.

Eta Maialenek esan bezala, zailtasunari helburu deitzea litzateke lehen urratsa. Horra erronka.]]>
<![CDATA[Elebikeriak bizi gaitu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2273/018/003/2015-02-11/elebikeriak_bizi_gaitu.htm Wed, 11 Feb 2015 00:00:00 +0100 Jonjo Agirre Martinez https://www.berria.eus/paperekoa/2273/018/003/2015-02-11/elebikeriak_bizi_gaitu.htm
Pobreak bere lotsak ezkutatzera jo ohi du, eta halaxe jokatzen dugu komunitate minorizatuetan ere. Harrotasuna txiki-txiki eginda daukagularik, zapaltzaileari (kanpokoari nahiz bertokoari) aurre egiteko gauza ez garelarik, sendo-plantak egiten xahutzen ditugu indarrak, arazoei paparretik heldu ordez, eta haurren geroko geroan edota Bilbo euskaldunduko duen Begoñako Amatxuren mirarian jartzen dugu itxaropena, gure arduretatik eta ekimenetik ahalik eta urrunen. Sedukzioaren aldarria egiten dugu botererik ez daukagulako, guri espainiera edo frantsesa sedukzioaren bitartez ezarri izan balizkigute legez, jakin arren gutako askoren guraso eta aiton-amonei, eta haien aurrekoei, aurpegiak eta harrotasuna ondo seduzitu zizkietela belarrondoka, erdeinuka eta era askotako arau eta zigorrak erabiliz.

Sedukzioa onartuko luketela baina inposaketarik ez dutela onartuko, ohartarazten gaituzte kolonizatzaileek eta euren lagunek, erdarak inposatu eta inposatzen dizkiguten horiexek. Eta makurtuarazi gaituzte, bizkarrak konkortzen hasteraino makurtuarazi ere. Eurek ezarritako jokozelaian eta arauen arabera jokatzen dugu partida, esker onez, noizbehinka txikira esku bat edo beste irabaziz, baina pareetara, jokora eta handira galduz behin eta beste behin. Adibideak ehunka eman daitezke. Asko eta asko iraingarriak eta mingarriak, alderdi, sindikatu eta ikastola, eta askotariko erakunde abertzaleetatik hasita. Besteak, azpiegitura erdaltzale militanteak, zertarako aipatu…

Elebikerian, kiroltasun osoz. Gu bai kosmopolittak! [...] Hori bai, herria ikurrinaz josita daukagu, ondoko herri gurea bezain erdaldundua bezalaxe. Izan ere, Nafarroako gobernu espainiar maltzurrak , Espainiako bandera inposatu eta Ikurriña jartzea debekatu digu. Hala, inposaketa onartezin horri oldartu, eta ikurriñez bete ditugu kaleak, gora gu eta gutarrak! Espainiako banderaz gain, espainiera ere inposatu digutela? Eta Nafarroako eremu zabaletan euskaraz egitea galarazi? Beno… tira… baina hori beste opil bateko orea da. Hurrengo baterako… Gainera gure herria «elebiduna» da… eta haurrak euskaraz eskolatu ditugu, aizu! Eta aurten Korrika dago eta kilometro bat ez, bi erosiko ditugu... Taliban! hombre...]]>
<![CDATA[Bikain sariak eta handikeriazko menturak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2278/025/002/2014-11-29/bikain_sariak_eta_handikeriazko_menturak.htm Sat, 29 Nov 2014 00:00:00 +0100 Jonjo Agirre Martinez https://www.berria.eus/paperekoa/2278/025/002/2014-11-29/bikain_sariak_eta_handikeriazko_menturak.htm
Ez dakit Mitxelenak, biziko balitz, ez ote zituen bestelako proposamen batzuk egingo, egungo egoerari erreparatuta. Zeren, gaur eta hemen, euskararentzat «handikeriazko menturarik» ez da nabari, baina «iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokirik» ezta ere. Mitxelena biziko balitz eta Eusko Jaurlaritzara bisita egingo balu, ikusiko luke euskararen «iraupena eta hazkuntza» itzulpenetara mugatuta daudela sail gehienetan, lana erdaraz burutzen delarik naturaltasun osoz, arduradun politikoetatik hasita. Ikusiko lituzke normalkuntza teknikari gehienak itzulpenak egiten gehienbat, eta itzultzaile talde mardul bat, sailetatik datorkien erdarazko produkzio agortezina euskaratzen, ezin abasto emanda. Mitxelena biziko balitz, atsekabe galanta hartuko luke osasun zerbitzu gehienetara jotzean, edo ertzainekin topo egitean, euskarak ofizialtasun «osoa» lortu eta 35 urte luze geroago ere. Bikain ziurtagiriaren banaketaren helburua: lan munduko lorpenak aitortzea omen.

Enpresek euskararekin duzuen konpromisoa txalotu nahi omen dute agintariok, «euskara ez dadin maite dugun hori bakarrik izan»… Besteri aholkuak banatzeko pronto, Jaurlaritzan euskara planak hedatzeko presarik ez duten horiek. «Agenda Estrategikoak», «berrikuntzak» eta beste hamaika berba potolo, errealitate hitsaren estalki. Zeren eta hiru langile baino gehiagoko 40.000 enpresa baino gehiago daude EAEn, baina Euskara planak garatzeko diru laguntzak jaso dituzten enpresak 180 baizik ez dira izan 2013an. Eta oso jokabide ezberdinetako enpresak aurki daitezke horien artean, gainera, bezero euskaldunez olinpiar erara paso egiten duten Alcampo edo Carrefour berbarako.]]>