<![CDATA[Jose Ramon Bilbao | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 24 Sep 2023 09:30:44 +0200 hourly 1 <![CDATA[Jose Ramon Bilbao | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Ligatzeko genetika]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2437/039/002/2023-03-31/ligatzeko_genetika.htm Fri, 31 Mar 2023 00:00:00 +0200 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/2437/039/002/2023-03-31/ligatzeko_genetika.htm match egokia aurkituko dutela agintzen digute. Teknologiak ligatzeko aukera infinituak atzamar puntan jarri dizkigula pentsa liteke, eta erabiltzaile kopuruari begiratuta, bistakoa da ligatzeko aplikazioek izan duten arrakasta. Hala ere, hainbat ikerketak erakutsi dute errealitatea oso bestelakoa dela: lehen zitaren arrakasta-tasa txikia izaten da, eta, gainera, erabiltzaileek egunero 90 minutu pasatzen dituzte plataforman bilaketak egiten, ligatzeko aplikazioaren akidura izeneko portaera-asaldura garatu arte.

Badago bikotekide perfektua identifikatzeko falta den informazioa genetikak ekar dezakeela pentsatzen duenik, eta azken urteetan horretarako DNA profilak erabiltzen dituzten aplikazioak merkaturatu dira. Gaixotasunekiko arriskua edo jatorri genetikoa kalkulatzen dituzten 23andMe edo Ancestry plataforma komertzial ezagunen antzera, etxean hartutako listu laginaren DNA aztertu eta hainbat aldaera genomikotan oinarritutako parekatzea egin dezakete Pheramor edo DNA Romance moduko aplikazioek. Programak erantzun immunitarioan parte hartzen duten hainbat gene alderatzen ditu, eta desberdintasun handiena duten pertsonak lehenesten ditu bikotekide egoki modura. Irizpide horren atzean dagoen ideiak badu, teorian behintzat, nolabaiteko sinesgarritasuna, eboluzioak aniztasuna hobesten baitu eta oso desberdinak diren gurasoen seme-alaben sistema immuneak arrakasta handiago izango luke infekzioen aurkako borrokan. Erantzun immunea eta erakarpena lotzen duen lehen ikerketa 1976an argitaratu zen. Bertan, sagu arrek erantzun immunitarioa abiarazten duten MHC gene familia aldakorreko alelo desberdinak zituzten emeak aukeratzeko joera zutela ikusi zuten, eta arrek desberdintasun genetiko horiek usaimenaren bidez antzematen zituztela frogatu zuten. Izan ere, oso aldakorrak diren usaimen-hartzaileen gene familia MHC-tik oso gertu dago genoman, eta gene horiek guztiak batera heredatzen dira. Hogei urte beranduago, hipotesia gizakian frogatzeari ekin zioten, kamiseta izerdituaren azterketan. Saguek bezala, emakumeek izerdiaren usainaren arabera aukeratutako gizonek haiekiko desberdintasun genetiko handiena zuten. Feromonak omen dira erakarpena eragiteko gai diren molekula usaintsu horiek, baina orain arte behintzat, ez da halakorik aurkitu giza izerdian, eta kamiseta izerdituen ikerketa ez da berriro errepikatu.

Genetikak elkarrenganako erakarpenean zerikusia izan dezakeela ukatu gabe, komunitate zientifikoak zalantzan jartzen du egungo test horien fidagarritasuna, eta ikerketa sakonagoak eskatzen ditu genomaren ekarpena zehaztu ahal izateko. Horiek etorri arte, fenotipoan oinarritu beharko dugu gure aukeraketa: itxura fisikoan, umorean, inteligentzian, zaletasunetan, gustuetan... ezaugarri horien guztien atzean genotipoa ere badagoela jakin arren.]]>
<![CDATA[Eboluzioaren ordaina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2020/039/002/2022-10-28/eboluzioaren_ordaina.htm Fri, 28 Oct 2022 00:00:00 +0200 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/2020/039/002/2022-10-28/eboluzioaren_ordaina.htm Yersinia pestis bakterioak sortutako izurrite bubonikoak gogor astindu zituen Afrika, Asia eta Europa, eta populazio dentsitate altuko lekuetako biztanleriaren ia erdia amaitu zuen. Orain, hil ziren eta biziraun zutenen arteko desberdintasun genetikoak identifikatu ditu ikerlan batek, eta agerian geratu da izurriteak ezarritako presio selektiboak aukeratu zituela bizirik aterako zirenak. Gainera, Erdi Aroko botila-lepo ebolutibo horrek oraindik ere eragina du gure osasunean.

Ezaguna da gutako bakoitzaren osaera genetikoak infekzio mikrobiano baten aurrean erreakzionatzeko gaitasun indibiduala eta bizirauteko probabilitateak zehazten dituela. COVID-19aren pandemian ere identifikatu dira koronabirusak eragindako gaixotasunaren larritasuna baldintza dezaketen ezaugarri genetikoak. Erdi Aroan guztiz ezinezkoa zen epidemia baten hedapena geldiaraztea, eta aurre egiteko kanpo bitartekorik gabe, biziraupena norbanakoen ezaugarri genetikoen mende zegoen hein handiago batean.

Pasa den astean Nature aldizkarian argitaratutako lanaren arabera, sistema immunologikoko proteinen ekoizpenean inplikatuta dauden lau generen aldaerek baldintzatu zuten izurritearen aurrean babestuta egotea edo bizitza galtzea. Nazioarteko ikerketa taldeak 100 urteko denbora leiho bat aukeratu zuen, eta antzinako 500 DNA lagin baino gehiago aztertu zituen, tartean izurritearen aurretik hil, izurritearen ondorioz hil edo bizirik atera ziren pertsonenak, Londresko East Smithfield auzoko eta Danimarkako ehorzketa masiboko izurri-putzuetan lurperatutako gaixoenak barne. Emaitzarik esanguratsuena ERAP2 genean dagoen rs2549749 aldaeran ikusi zuten, aldaera horren bi kopia zituzten pertsonek %40 eta %50 arteko probabilitate handiagoa izan zutelako bizirik irauteko. Izan ere, ERAP2 proteinaren rs2549749 aldaerak Y. pestis bakterioaren neutralizazio eraginkorragoa ahalbidetzen duela ere erakutsi du ikerketak.

Abantaila txiki horrek bizirautearen edo hiltzearen arteko aldea zehaztu zuen Erdi Aroan, eta soilik bizirik iraun zutenek transmititu zizkieten euren geneak ondorengoei. Aldaera hori gailendu da gure genoman izurriteak ezarritako presioaren ondorioz, baina eboluzioa aho biko ezpata da, eta antzina izurritearen aurkako babeslea izan zen aldaera gaixotasun immunologikoekiko joera handiagoarekin lotzen da egun, besteak beste Crohnen gaixotasunarekin edo artritis erreumatoidearekin. Berriro ohartzen gara ez dagoela genoma perfekturik, uneko egoerari hoberen egokitzen dena baizik.]]>
<![CDATA[Zenbat puntu?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2020/039/001/2022-02-18/zenbat_puntu.htm Fri, 18 Feb 2022 00:00:00 +0100 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/2020/039/001/2022-02-18/zenbat_puntu.htm
Hala ere, minbizia, depresioa edota obesitatea garatzeko aukerak ez datoz soilik Genetikatik, eta bizi ohituren ekarpena Genetikarena baino handiagoa da gehienetan. Hortaz, pertsonaren testuingurutik kanpo, PRSek ezin dute benetako arriskua azaldu, eta tentuz erabili behar dira. Osasun Publikoaren eremuan izan dute orain arteko erabilpen arrakastatsuena, eta populazioa arrisku-maila desberdinetan sailkatzeko lagungarriak izan daitezkeela dirudi. Adibidez, UK Biobankeko 300.000 pertsonatan egindako ikerketak erakutsi du arrisku kardiobaskularraren aurresate-eredu konbentzionala (adina, sexua, tentsio arteriala, tabakismoa, diabetesa eta kolesterola biltzen dituena) hobetu daitekeela PRSarekin osatuz gero, eta, arrisku genetikoa gehituta, egun baino %10 istripu kardiobaskular gehiago aurresan eta eragotz litezkeela. Azkenaldian, baina, adituen ustez ausarkeriazkoak, oinarri zientifikorik gabekoak eta etikaren aurkakoak diren erabilerak proposatu dira PRSentzat.

Ugalketa lagunduko klinika batzuk ezarpenerako enbrioirik osasuntsuenak aukeratzeko PRSak saltzen hasi dira, baina estrategiak gabezia larriak ditu. Alde batetik, enbrioi gutxi lortzen dira ernalketa ziklo bakoitzean, eta espero da guztiek izango dutela puntuazio altuko PRSren bat. Gaixotasun arraroen mutazio ezagunen kasuan, guztiz kontrakoa da enbrioien aukeraketa, gaitza daramaten enbrioi akastunak baztertzen baitira, bitik bat batez beste. Beste alde batetik, guraso beretatik heredatutako markatzaile asko partekatuko dituzte anai-arreba diren enbrioi horiek, eta haien arrisku mailak ez dira oso desberdinak izango. Aldaera genetikoen arteko elkarrekintzak ere ezezagunak dira, eta litekeena da gaixotasun bat pairatzeko PRS baxuko genomak beste gaixotasunen bat garatzeko joera altua izatea. Azkenik, PRSek fenotipoaren, bizimoduaren eta ingurumenaren informazioa osatzeko balio dute, baina etorkizuneko ume horiek ez dira oraindik jaio, ez dakigu zer gaixotasunen arrisku faktoreen menpe biziko diren, eta ezinezkoa da informazio hori gabe gaixotzeko aukeren estimazio erreala egitea. Aitzitik, hori ez da Informazio genomikoaren erabilpen kezkagarrien adibide bakarra, eta mahai gainean daude poliziak gaizkile ezezagunen itxura fisikoa genomatik aurresateko saiakerak, edota birgizarteratzeko joera genetikoaren araberako zigor judizialak doitzeko proposamenak.]]>
<![CDATA[Genoma zuri-beltzean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1908/035/001/2021-06-18/genoma_zuri_beltzean.htm Fri, 18 Jun 2021 00:00:00 +0200 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1908/035/001/2021-06-18/genoma_zuri_beltzean.htm
Pertsonen arteko aldakortasun genetikoa Zehaztasuneko Medikuntzaren garapenaren giltza dela argi egon arren, horra bideratutako egitasmo genomiko gehienek aniztasun genetikorik altuena duen kontinentea ahaztu dute ia beti: Afrika. Orain arte sekuentziatu diren milioi bat genomen artean %2 baino gutxiago dira jatorri afrikarreko pertsonenak. Gure espeziea Afrikan jaio zen, eta, historian zehar, borondatez zein behartuta, handik abiatu dira talde txiki batzuk planeta osoa bete arte. Egun, Afrikatik kanpo aurkitzen dugun edozein populazio jatorri afrikarreko indibiduo gutxiren oinordekoz osatuta dago, eta bertako pertsonak oso antzekoak dira. Afrikan, aldiz, sekulakoa da aniztasuna. Arestian argitaratu den Saharaz hegoaldeko 50 gizataldeko 426 pertsonaren genomen sekuentziatzeko proiektuak orain arte ikusi gabeko hiru milioitik gora aldaera berri aurkitu ditu. Zalantzarik gabe, horietako aldaera batzuek eragina dute osasunean; baina, milaka europar aztertu badira ere, orain arte ezinezkoa izan da aldaera horiek aurkitzea, zurien artean oso arraroak direlako. Hala ere, afrikarrengan identifikatutako aldaera horiek mundu osoko pertsonengan dute eragina, diabetesarekin lotutako gene berriak edo odoleko lipidoaren maila baxuekin erlazionatutako PCSK9 genearen aldaerak, kasurako. Azken horietan oinarrituta, gainera, gehienbat europar jatorrikoen dislipemia tratatzeko botika berriak garatu dira. Genetikak erakutsi digu arrazaren kontzeptu hertsia falazia bat dela, gure espezieko kideak milaka urtez ibili direlako bizilekuz aldatzen eta elkarren artean nahasten, eta ez dago taldetan banatzeko marrarik edo erreferentziazko genoma partikularrik. Aniztasuna ezagutzearen beharraz jabetuta, hura ulertzeko kolore guztietako Genoma eraikitzea tokatzen da, beltzetik hasita.]]>
<![CDATA[Edizioarekin zorrotz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/039/001/2020-11-20/edizioarekin_zorrotz.htm Fri, 20 Nov 2020 00:00:00 +0100 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1890/039/001/2020-11-20/edizioarekin_zorrotz.htm
Batzordearen arabera, erabat seguruak diren teknologiak garatu bitartean, fibrosi kistiko edo Duchenne distrofiaren moduko gaixotasun oso larriak sortzen dituzten mutazio ezagunak zuzentzera mugatu beharko lirateke hasierako entsegu klinikoak, eta soilik mutaziorik gabeko enbrioiak lortzeko beste modurik ez duten bikoteek hartuko lukete parte haietan. Praktikan, baina, mundu osoan ez da 100era helduko bi baldintza horiek betetzen dituen bikote kopurua. Horregatik, hain larriak izan ez arren, ohikoak diren beste gaixotasunei ere ateak zabaltzea proposatu du Batzordeak (hiperkolesterolemia familiarra kasu) betiere in vitro ernalketa bidez saiatu eta mutaziorik gabeko enbrioiak lortu ez dituzten bikoteengan. Bestaldetik, giza gametoetan eta enbrioietan mutazioak zuzentzeko metodologiaren arloan laborategiko ikerketa areagotzea galdegiten du aditu taldeak. Aldi berean, teknologiaren garapena gainbegiratuko duen aholkularitza lantalde independetearen beharra ere azpimarratu dute. Txostenak alderdi zientifikoak baino ez ditu jorratu, eta bere aztergaietatik kanpo geratu dira edizio genomikoaren erronka sozial eta etikoak: tekniken eskuragarritasun unibertsala, diseinuzko umeak edo eugenesia, adibidez. Laster espero dira Osasunaren Mundu Erakundearen hausnarketa eta gomendioak eztabaidagai horien inguruan. Lehen aldiz, gizanabakoa gainditzen duten erabaki klinikoak hartu ahal izatearen atarian egon gaitezke laster. Gauza guztiak argitu bitartean, eta ohikoa ez bada ere, Zientziak zuhurtzia jarri du garapenaren aurretik, gaiak komunitate zientifikoan bertan sortzen duen bertigoaren seinale.]]>
<![CDATA[Darwin gure baitan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1969/039/001/2020-02-21/darwin_gure_baitan.htm Fri, 21 Feb 2020 00:00:00 +0100 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1969/039/001/2020-02-21/darwin_gure_baitan.htm
Egun, badakigu genomaren mutazioak direla ausazko aldaketa horien euskarria, eta ezaugarri berriak DNAren sekuentzian idatzita geratzen dira, betirako. Kaltegarri edo onuragarri direnekin batera, neutroak diren mutazio ugari pilatuz joan da genometan. Aztarna kopuru nahikoa aurkituko bagenitu, genoma guzti horien DNA sekuentziak eskuratu, mutazio eragileak identifikatu eta ordena kronologikoan jar genitzake, eboluzioaren historia irakurtzeko. Tamalez, ez dirudi hori erraz lortuko dugunik.

Mutazioak, baina, zelula germinaletan ez ezik, gorputzaren edozein zelulatan ere suerta daitezke, DNAri kalte egiten dioten ingurumen faktoreen eraginez. Gorputz bereko zelula desberdinen arteko lehia ahalbidetzen du horrek, eboluzioaren hautespen mekanismoa medio. Horrelako bidea proposatu da minbiziaren garapena azaltzeko, eta zelula normaletik tumorerainoko prozesua zuzentzen duten mutazio gidarien identifikazioa da onkologiaren helburu nagusietakoa. Oraintsu argitaratu den Pan-Cancer Whole Genome Consortium nazioarteko ekimen erraldoiak, minbiziaren eboluzioaren inoizko historiarik osatuena ezagutarazi du, eta helburutik gertuago gaude. Egitasmoak 38 minbizi mota desberdineko 2.658 tumore eta inguruko ehun normalaren sekuentzia genomikoak aztertu ditu, eta ia 44 milioi mutazio aurkitu, bestelako kalte genomiko handiago ugarirekin batera.

Datu multzo ikaragarri horren azterketak luze joko du, eta beste ikerlan askoren oinarri izango da, baina hasierako analisi eta genomen arteko konparazioek erakutsi dutenez, tumore bakoitza 4-5 mutazio gidariren eraginez garatzen da. Gainera, posible da mutazio horien agerpenaren denbora errenkada ezagutzea, eta horrek berebiziko garrantzia dauka bihar etziko medikuntzarako. Batetik, minbiziaren diagnosi goiztiarragoa eta zehatzagoa ekarriko duelako, eta, bestetik, espezieen eboluzioan ez bezala, tumorearen kasuan ingurumena bai aldarazi dezakegulako, hautespenari izkin egiteko eta tumorera eramango lukeen leinu zelularra ezabatzeko neurriak hartuta, kreazionisten jainkoak bezala.]]>
<![CDATA[Introiak ere bai]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2126/031/001/2019-02-01/introiak_ere_bai.htm Fri, 01 Feb 2019 00:00:00 +0100 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/2126/031/001/2019-02-01/introiak_ere_bai.htm Nature aldizkarian argitaratutako bi lanek genoman zehar zipriztindutako sekuentzia ez-kodetzaile horiek betekizun bat izan dezaketela iradoki dute. Dirudienez, introiek zelulen hazkunderako beharrezkoa den proteinen sintesia moteltzen dute elikagaien urritasun garaietan, energia aurreztu eta zelulak bizirauten laguntzeko.

Lanetako batean, MITeko ikertzaile talde batek elikagaien urritasunak proteinen sintesian duen eragina aztertu zuten Saccharomyces cerevisiae ogi legamian. Baldintza eskasetan, moztutako introiak deuseztatu beharrean pilatu egiten zirela ikusi zuten, gabeziari aurre egiteko beharrezkoak balira bezala. Gainera, pilaketa hori itzulpenaren faktoriak diren erribosomekin lotuta zegoela ikusi zuten, haien ekoizpenerako gakoa den TORC1 proteina inhibituz gero ez baitzen gertatzen. Bigarren lanean, Quebeceko Mikrobiologia talde batek legamiaren 295 introiak aztertu zituen, banan-banan. Hamar urtez luzatu den ikerketa sistematikoan, ehunka legamia andui sortu zituzten, bakoitzak introi horietako bat falta zuela. Hasiera batean ez zieten inolako aldaketarik antzeman eraldatutako legamiei, normal hazten baitziren laborategiko baldintzetan. Baina ingurune urrietan hazitakoan, gehienak hil egiten ziren, legamia eraldatu gabeak bizirik irauten zuen bitartean. Introi bat falta zuten anduietan gainera, erribosomak andui normalean baino aktiboago zeuden. Ikerketa horren arabera, introiak erribosomen ekoizpena erreprimitzeaz arduratuko lirateke gabezia garaietan, energia ugari behar duen proteinen itzulpena moteltzeko. Legamian ikusitakoa beste espezietan ere gertatzen ote den frogatzeko dago, eta oso urrun daude oraindik osasunean izan litzakeen ondorioez jabetzea edota bioteknologiako aplikazioak garatzea. Dena den, genomaren beste ezusteko baten aurrean gaude, inguruneari erantzuteko beste bide berri baten aurrean.]]>
<![CDATA[Bankuak eta etekinak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/031/001/2018-11-02/bankuak_eta_etekinak.htm Fri, 02 Nov 2018 00:00:00 +0100 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1893/031/001/2018-11-02/bankuak_eta_etekinak.htm EHUko Genetika irakaslea

Adituen esanetan, Zehaztasuneko Medikuntza da osasungintzaren egungo erronka nagusia; hau da, erabaki medikoak paziente bakoitzaren ezaugarrietara doitzea, eta bereziki ezaugarri genetikoetara. Izan ere, ezaguna da genetikaren eragina gaixotasunak pairatzeko arriskuan, beren garapenean eta tratamenduen eraginkortasunean. Banakako zehaztasun hori lortzeko, baina, jendetzaren informazioa eskuratu behar da, soilik pertsona ugariren azterketaz lortuko baitugu genetikaren ekarpenari bahetu eta norbanakoaren neurriko arreta diseinatzea. Asko izan dira paziente eta kontrolen DNA laginak jaso eta hainbat gaixotasunekin lotutako aldaera genomikoen bila egin diren asoziazio ikerketak. Hainbat gaixotasunen funts genetikoa argitu badute ere, orokorrean, mugatua izan da jarduera klinikoari egin dioten ekarpena, errealitate konplexuari ikuspegi sinpletik heldu diotelako agian.

Urriago izan dira epe luzera begira abiatu diren eta biztanleria osoa aztergai izan duten egitasmoak. Proiektu horietan, populazio osoaren zati baten lagin biologikoen bilketarekin batera, partaideen bizi ohiturei eta osasunari buruzko informazioa jasotzen da, bizitzan zehar osatzen joango dena, gainera. Populazio mailako biobankuak hainbat tokitan jarri dira martxan: Islandia, Japonia eta Kanada, kasurako. Baina guztien artean bada bere tamainagatik, irismenagatik eta kudeaketa ereduagatik nabarmentzen dena: Erresuma Batuko UK Biobank. Errekrutamenduak iraun zuen bost urteetan zehar 40 eta 69 urte bitarteko milioi erdi partaide bildu zituen ekimenak, eta adin horietan ohikoak diren gaixotasunak ikertzeko baliabide ezin hobea osatu du. Osasun sistema publikoaren engaiamenduari esker, partaideen osasunarekin lotutako edozein gertakari jaso eta lagin biologikoari estekatzen zaio, eta horrela bildumaren balio erantsia handitzen doa.

Baina zalantzarik gabe, bilduma horren berezitasunik handiena bere izaera irekia da. Biobankuen datuak elkarbanatzeko zikoizkeria orokortuaren aurrean, UK Biobank aitzindaria izan da bildutako informazioa partekatzen, tartean 500.000 partaideren genoma osoko genotipoak eta gaixotasunekiko asoziazio ikerketen emaitzak. Politika eskuzabal horri esker, 8.000 ikertzailetik gora erregistratu dira hango datu basea arakatzeko, eta 500 artikulu baino gehiago argitaratu dira azken hamarkadan.

Azkenak joan den hilabetean plazaratu dituzte: 10.000 partaideren burmuinen erresonantzia magnetikoetan oinarrituta, garunean eragina duten ehundik gora eremu genomiko identifikatu dituena batetik, edota bihotzeko gaitzak izateko arriskua aurreikus dezakeen eskala poligenikoa, egileen ustetan klinikan erabiltzeko modukoa, bestetik. Aurkikuntza horien atzean boluntario, ikertzaile eta kudeatzaileen eskuzabaltasuna eta etorkizun-sena daude, UK Biobank eredugarri bihurtu duten ezaugarriak, hain zuzen ere. Azken batean, epe luzeko inbertsioek ematen dituzte etekin handienak, eta inoiz ez da berandu ekarpenak egiteko, guztiok irtengo garelako irabazle.]]>
<![CDATA[Terapiak zerumugan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1849/015/001/2018-02-04/terapiak_zerumugan.htm Sun, 04 Feb 2018 00:00:00 +0100 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1849/015/001/2018-02-04/terapiak_zerumugan.htm OTC genearen gabezia zuzentzeko entsegu klinikoan, aldiz, birus garraiolariaren kontrako erantzun immunitarioak eragin zuen boluntario baten heriotza. Gertakari horiek erregulazio agentzietako alarma guztiak aktibatu zituzten, eta, zuhurtziak aginduta, oinarrizko ikerkuntzatik erabilpen klinikorako jauziaren erritmoa izoztu egin zen.

Iaz, ordea, zapuzketak gainditu eta DNAren manipulazioan oinarritutako lehen sendabide arrakastatsuak ikusi ditugu. Urte hasieran, AEBetako FDA medikamentu agentziak CAR-T zelula hiltzaileen terapia baimendu zuen ohiko sendabideei erantzuten ez dieten zenbait linfoma eta leuzemien tratamendurako. Pazientearen linfozitoak erauzi eta minbizi zelulak ezagutzeko hartzaile baten informazio genetikoa sartzen zaie, hiltzaile espezifikoak bilakatuz. Emaitzak ikusita, teknika hori laster bestelako tumoreetara zabaltzea espero da. Heredatutako gaixotasunetan ere aurrerapenak gertatu dira, eta, adibidez, Leber itsutasun genetikoa tratatzeko terapia merkatuan da. Erretinaren funtzionamendurako ezinbestekoa den RPE65 gene kaltetua duten jaiotzatiko itsuek ikusmena eskuratzen dute, begietan gene zuzena daramaten milaka milioi birus partikula injektatuta. Nahikoa da tratamendua behin ematea, erretinako zelulek proteina normala ekoizteko gaitasuna bereganatzen baitute. Hemofilia, sortzetiko immunoeskasia edo anemia faltziforme bezalako odoleko gaixotasunak tratatzeko terapiak bidean daude. Beste mugarri bat zeharkatu zuen terapia genikoak azaroan, Kaliforniako talde batek edizio genomikoa pazientean bertan erabili zuenean, zelulak erauzi gabe. Hurler sindrome arraroa sendatzeko, I2S geneaz gain genoma editatzeko zink-hatzdun nukleasak zeramatzan birusa ziztatu zioten, odolean zehar gibeleko zeluletaraino iristeko eta bertan lanean jartzeko xedearekin. Pazientearen bilakaerak argituko du teknikak funtzionatu duen. Horrek frogatuko luke akats genetikoak in situ konpontzea posible dela, terapia genikoa zelulak erauztea ezinezkoa den eremuetara zabalduz. Bestela, beti egiten duten moduan, ikertzaileak laborategira itzuliko dira berriro, bide eraginkorrago eta seguruagoa topatu arte.]]>
<![CDATA[Genomen merkatua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3080/017/001/2017-06-04/genomen_merkatua.htm Sun, 04 Jun 2017 00:00:00 +0200 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/3080/017/001/2017-06-04/genomen_merkatua.htm
Kostuen merkatzeak Genomika demokratizatu duela ere esan ohi da, azterketa genomikoak zuzenean eta diruaren truke eskaintzen dituzten enpresen sorrera ekarri duelako. Ohiko eskaintza bezeroaren leinu genetikoa zehaztean datza, baina osasunarekin lotutako informazioa ere erauzi daiteke azterketa genomikoetatik. Kontrolik gabeko osasun azterketa oro eztabaidagarria bada ere, erabakia pertsonala da eta printzipioz, emaitzak konfidentzialak. Orain negozio berria aurkitu dute enpresa horiek, bildutako datuak osasun eta farmazia alorreko multinazionalei saltzearena, alegia. Sinatutako kontratuek horretarako baimena eman duten 650.000 pertsonaren datu genomikoak konpainia pribatuen esku utziko dituzte, haien intereseko egitasmoetan erabiltzeko. Informazio pertsonala negozio bilakatzearen arriskuak kezkatuta, zientzialari eta erabiltzaileak antolatzen hasi dira eta openSNP.org plataforma irekia abiarazi dute. Norberaren datu genomikoak eta osasun arloko informazioa musutruk partekatzeko aukera eskaintzen da bertan, edozeinek erabil ditzan, inolako mugarik gabe. Orain sei urte sortutako ekimenak bost milatik gora dohaintza jaso ditu dagoeneko, baina herri mugimenduen ezaugarriak dituen iniziatiba hau ez da guztien gogoko, eta zenbait tokitan datu genomikoen trukaketa askea galarazteko neurriak ezarri dituzte. Eredu eta interesen arteko lehiak Zientzian ere badaude, eta Genomikaren kasuan, autogestio, protekzionismo eta liberalismoaren arteko talkak gertatzen ari dira. Gizarte osora zabaldu behar da eztabaida hau, guztion ondarea dena guztion onerako nola erabili, guztion artean erabaki dezagun, berandu baino lehen.]]>
<![CDATA[Geneak sobran]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2614/015/001/2016-11-06/geneak_sobran.htm Sun, 06 Nov 2016 00:00:00 +0100 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/2614/015/001/2016-11-06/geneak_sobran.htm
Gure 20.000 geneak ulertzeko bide luzea geratzen da oraindik, eta azkenaldian, DNA sekuentziazioaren prezio baxuek bultzatuta, populazioen genomak era masiboan aztertzeari ekin diote zientzialariek, KO berrien bila. Iaz, ehun milatik gora islandiarren genomak behatu eta pertsonen %8 generen batean KO direla ondorioztatu zuten, kopia biak mutatuak dituztelako. Finlandiako 36.000 pertsonarekin egindako antzeko beste ikerketa batek, gainera, gaixotasun larrien erantzule diren geneen KO pertsonak ere aurkitu zituen, Fanconi anemia heredagarriaren FANCM genearena kasurako, baina gaixotasunaren zantzurik gabe. FANCM genea ezabatzeak ondoriorik ez baitu, agian bere funtzioa genomaren beste gene batek bete dezakeelako. Orokorrean, edozein pertsonak berrehun generen kopia bat eta hogei generen kopia biak kaltetuak dituela kalkulatzen da. Harrigarria bada ere, hogei generen KO izateak ez du ondorio nabarmenik osasunean, gene asko sobran daudela iradokiz. Odolkidetasunak gene baten bi kopia mutatuak heredatzeko (eta gaixotasun genetikoak pairatzeko) aukerak handitzen dituela kontuan hartuta, Ingalaterran bizi den pakistandar jatorriko populazio endogamikoa aztertu dute aurten, KO ehiza horretan. Beharrezkoak ez diruditen 781 gene aurkitu dituzte, eta horien artean, adibidez, saguan ezabatuz gero antzutasuna eragiten duen PRDM9 genearen bi kopiak kaltetuta zeuzkan ama osasuntsu bat! Neutroak ez ezik, onuragarriak diren gene inaktibazioak ere badira, eta horietan oinarritutako botika berrien ituak egon daitezke. Adibidez, PCSK9 kopia bat mutatua dutenek kolesterol maila baxua dutela jakiteak gene hori blokeatzen duen farmako berria merkatura bidean ipini du, hiperkolesterolemia arrunta tratatzeko. Laster argitaratuko da KO pertsonengan identifikatutako gene ez-nahitaezkoen katalogoa. Datu base horrek, gure genoma eta biologia ulertzeko gako interesgarriak emateaz gain, osasunerako lagungarria izango den informazioa ere ekarriko duela espero da.]]>
<![CDATA[Genetika, bizimodua, gaixotasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2072/015/002/2016-03-13/genetika_bizimodua_gaixotasuna.htm Sun, 13 Mar 2016 00:00:00 +0100 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/2072/015/002/2016-03-13/genetika_bizimodua_gaixotasuna.htm <![CDATA[Gene bultzada]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2055/014/002/2015-09-27/gene_bultzada.htm Sun, 27 Sep 2015 00:00:00 +0200 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/2055/014/002/2015-09-27/gene_bultzada.htm
Teknika berria, bakterioen defentsan oinarritutako CRISPR edizio genetikorako lanabesaren garapena da. Bakterioen RNA espezifikoek birus bakteriofagoen itu-sekuentziara gidatzen dute Cas9 nukleasa, DNA arrotza apurtzeko. Teorian, laborategian diseinatutako RNA gidari egokiak nahi dugun edozein sekuentzia ezabatu edo eraldatuko luke. Sinplea, merkea eta eraginkorra, terapia genikoan zein organismo transgenikoen sorkuntzan erabilgarria. Ituz kanpoko balizko ondorioek ordea, zuhurtzia gomendatzen dute. Gene drive edo gene bultzada teknika berriak espezieraino darama edizio genetikoa: RNA gidari eraldatuen eraginez, mutazioak kromosoma batetik bestera egiten du jauzi, indibiduoa homozigoto bilakatuta. Ondorengoek, mutazioaren kopiarekin batera, homozigoto bihurtzeko mekanismo hori ere jasoko dute eta populazio osora hedatuko da azkar. Eltxo bakarrean malariaren parasitoaren kontrako mutazioa txertatzea nahikoa litzateke, erresistentzia belaunaldi gutxitan espezie osora zabaltzeko... eta hori hasiera izan daiteke. Jainkoarena egitea arriskutsua dela dio zenbait adituk baina, zer egin dugu orain arte?]]>
<![CDATA[Kode irekia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1997/016/002/2015-04-05/kode_irekia.htm Sun, 05 Apr 2015 00:00:00 +0200 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1997/016/002/2015-04-05/kode_irekia.htm
Hala ere, jabego intelektualaren kasuan bezala, muga zorrotz horietan bestelako interesik ikusten duenik ere bada: akademikoak, emaitzak partekatuta ikertzaile lehiakideak profita daitezkeelako, eta ekonomikoak, askok negozioa ikusten dutelako informazio genetikoan. Azkenaldian, ordea, informazio biologiko baliotsua ezkutuan izatearen kontrako iritzia hedatuz doa, eta ekimen irekiak sortu dira. Adibidez, Open Humans Network (www.openhumans.org) Internet zerbitzuak, datu pertsonalez gain, partaideen genoma, birus edota hesteetako bakterioei buruzko datuak partekatzen ditu. Harvard Unibertsitatetik kimatutako egitasmo horrek helburu bikoitza du: alde batetik, osasunarekin lotutako datuak ikerlari gehiagotara zabaldu eta aurkikuntzak azkartzea, eta, bestetik, boluntarioek sarean ipinitako informazioa edonork erabiltzeko baimena ematea. Identifikazioak ikertzaile eta boluntarioen arteko kontaktua ahalbidetzen du, bere osasunaren jarraipena egin edo datu gehigarriak eskatzeko. Era berean, emaileek ikerketen nondik norakoak ezagutzeko eta beste partaideen datuak arakatzeko aukera daukate. Pribatutasuna kolokan jarri arren, Personal Genome egitasmoak bostehun boluntarioren genomen sekuentziak burutu eta sarean jarri ditu dagoeneko, DNA aldaeren eta osasunaren arteko loturak bilatzeko, kode irekian.]]>
<![CDATA[Bikoitza baina bakarra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2053/020/002/2014-12-14/bikoitza_baina_bakarra.htm Sun, 14 Dec 2014 00:00:00 +0100 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/2053/020/002/2014-12-14/bikoitza_baina_bakarra.htm
Ia 400 pertsona aztertu ondoren, Max Planck Institutuko ikertzaileek genomaren aldakortasuna izugarria dela ondorioztatu dute. Genoma haploide bakoitzean 4 milioi inguru aldaera daude, edo bestela esanda, gene gehienek 5-20 proteina desberdin kodetzen dituzte. Uste zenaren kontra, geneen %85ek ez dute forma nagusirik. Gainera, mutazioak pilatzeko joera duten geneak aurkitu eta pertsona gehienetan bi proteina desberdin kodetzen dituzten 4.000 gene inguru identifikatu dituzte. Muturreko aldakortasuna duten gene horien artean erantzun immune, zelulen arteko komunikazio eta beste geneen adierazpenaren kontrolatzaileak daude. Ikertzaileen arabera, antolaketa bikoitzak ingurumen baldintzei erantzuteko doikuntza azkarra baimenduko luke, forma bat edo bestea hautatuz. Aldaera okerra aukeratuz gero, ordea, mekanismo patogenikoak abiaraziko lirateke. Genearen kontzeptua aldatu beharra dago, edozein pertsonaren genomak milaka generen forma esklusiboak baititu, dibertsitatearen kontzeptua eta indibiduoaren bakartasuna dimentsio berri batera eramanez. ]]>
<![CDATA[Y ustela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3549/039/003/2014-05-22/y_ustela.htm Thu, 22 May 2014 00:00:00 +0200 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/3549/039/003/2014-05-22/y_ustela.htm
Desberdintasun horiek direla medio, autosoma bikote homologoen artean ohikoa den eta aldakortasun genetikorako zein mutazio kaltegarrien ezabaketarako funtsezkoa den material genetikoaren elkartrukea murriztuz joan da X eta Yren artean. Bakartasunak Yren endekapen progresiboa ekarri bide du, eta, egun, 19 gene besterik ez dute partekatzen X eta Y giza kromosomek. Martxa honetan, eta Y ustelaren teoriari kasu eginez gero, Y kromosoma desagertze bidean legoke eta bost milioi urteko iraupena baino ez litzaioke geratuko artasunaren markatzaileari.

Aste hauetan, ordea, teoria hori zalantzan jartzen duten eta Y kromosoma osasuntsu dagoela dioten pare bat lan argitaratu da. Alde batetik, Massachusettseko Whitehead Institutuko David Page ikertzaileak zuzentzen duen taldeak Yren endekapena aspaldi gelditu zela frogatu bide du, Nature aldizkarian kaleratutako artikuluan. Gizon, rhesus-makako eta txinpantzeak alderatuta ikusi dutenez, 25 milioi urte hauetan gene bakar bat besterik ez du galdu Y kromosomak, eta hiru espeziek antzinatik datorren gene sorta berbera gordetzen dute bertan. Eboluzioaren bidean atzerago joateko, gugandik lehenago bereizi ziren titi, zarigueia, zezen, arratoi eta saguen Y kromosomak ere ikertu dituzte. Horietan ere, 12 geneko multzoa bere horretan aurkitu dute, sekuentzia horien kontserbaziorako hautespen naturala modu aktiboan jokatzen ari den seinale. Gainera, Y kromosomako gene hauek gorputzaren hainbat zelula mota desberdinetan adierazten dira, eta beraz, ezin har daitezke eboluzioak utzitako funtziorik gabeko hondar modura.

Gene horien funtzio biologikoa zehazteke dago oraindik, baina aurkikuntzak badu ondorio kitzikagarri bat: nahiz eta anatomikoki nabarmenak ez izan, emakumezkoen (XX direnak) eta gizonezkoen (XY) zelula oro desberdinak dira, gorputz, ehun eta organo guztietan zehar. Litekeena da Y kromosomako gene horiek gizon eta emakumeen artean dauden osasun desberdintasunen atzetik egotea (gaixotasunak pairatzeko arrisku maila desberdinak, kasu) eta ikerketa biomedikoan zelulen sexua kontuan hartzeko parametroa izatea. Horrela iradoki daiteke Karolinska Institutuko talde batek orain egun gutxi Nature Genetics aldizkarian argitaratutako artikulutik. Gizonezkoen bizi itxaropena emakumezkoena baino laburragoa izatearen misterioa argitzeko, 1.600 gizon adintsuen odoleko zelulen azterketa genetikoa burutu dute. Adinarekin, Y kromosomaren galera ohiko gertakaria dela ikusi dute eta gainera, galera honek minbizia garatzeko eta horren ondorioz hiltzeko probabilitatea areagotzen du. Dirudienez, Y kromosomak baditu maskulinotasunaren ezarpenetik haratagoko betekizun garrantzitsuagoak eta, haiengatik baino ez bada ere, gure artean geratuko dela ematen du. Gizontasunaren ikur genetikoa ez dago usteltze bidean, are gutxiago, bere iraupena ziurtatzeko gizonezkoen biziraupenaren gakoa bere besoetan gordetzea erdietsi du.]]>
<![CDATA[Kode ezkutua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1858/031/001/2014-01-02/kode_ezkutua.htm Thu, 02 Jan 2014 00:00:00 +0100 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1858/031/001/2014-01-02/kode_ezkutua.htm
Geneetako nukleotidoen sekuentziak aminoazidoetara itzultzeko kodea 1968ko Medikuntzako Nobel saria irabazi zuten Holley, Khorana eta Nirembergen lanari esker deszifratu zen. Egun indarrean dagoen dogmaren arabera, DNAtik eratorritako RNA mezulariaren nukleotido hirukote bakoitzak geneak ekoizten duen proteinaren aminoazido baten sintesia kodetzen du, baita proteinaren hasiera eta bukaera markatu ere. Kodon izenez ezagunak diren hiru nukleotidoko segida posible guztiak 64 dira (A, C, G eta U nukleotidoen hiruko konbinazio guztiak, alegia) baina proteinetan aurkitzen diren aminoazido kopurua aldiz, hogei besterik ez. Aminoazido bera kodetzeko zelulek kodon desberdinak erabiltzen dutela aspalditik ezaguna den zerbait da, eta adibidez, sei kodon desberdin daude leuzina aminoazido kodetzen dutenak, beste sei arginina, launa serina, prolina eta beste zenbait aminoazido, eta horrela 61 kodon eta hogei aminoazidoak elkartu arte, gehi proteinen sintesia bukatzeko hiru amaiera kodonak. Guzti hori dela eta, kode genetikoa erredundante dela esan ohi da, eta kodea endekatua dagoela ikasi dugu denok.

Hala ere, kodonen aukeraketa oso urruti dago ausazkoa izatetik, proteinaren egitura edo funtzioarekin zerikusirik ez duten bestelako indarren presentzia agerian utzirik. Alborapen horren zergatia azaldu gabeko kontua izan da, orain arte. Orain hilabete eskas Science-en argitaratutako lan batean, Washingtoneko Unibertsitateko talde batek ikusi duenez, geneen funtzioa erregulatzeko osagai nagusiak diren transkripzio faktoreak gene askoren sekuentzia kodetzaileetan ere lotzen dira (alboko eremu ez kodetzaileekiko loturak aspaldi ziren ezagunak). Transkripzio faktoreen lotura nukleotido sekuentzia zehatzetan baino ez denez gertatzen, eremu kodetzaileetako kodonek esanahi bikoitza izan dezakete, edo lanaren egileen arabera duonak izan daitezke. Aurkikuntza horren arabera, duonek gordetako informazioak bi irakurketa izango lituzke: kode genetikoaren araberako proteinaren aminoazidoen sekuentziari lotuta bata eta transkripzio faktoreen bidezko genearen funtzioaren kontrolarekin zerikusia duena bestea. Irakurketa biak zuzenak izango badira, mezu bikoitzaren koexistentziak bi indar ebolutiboren oreka eskatzen du: funtzio eta egituraren aldekoa eta erregulazioaren aldekoa, alegia. Baliteke proteinaren funtzio eta egitura bermatzeko garrantzi gutxi duten eremuetan erregulazio elementu gehiago egotea, eta alderantziz, baina hori argitzeke dago.

Horretaz gain, kode genetikoak bi mezu gordetzeak inplikazio nabariak ditu Genetika Medikoan ere. Azken 40 urteetan, gaixotasunekin lotutako eremu kodetzaileetako mutazioak aminoazidoen aldaketaren ikuspegitik baino ez ditugu begiratu, kode erregulatzaile ezkutua irakurri gabe, mezuaren erdia albo batera utzita geneukalako. Eremu kodetzailean gertatzen diren nukleotido aldaketa guztien eragin posibleak kode bien ikuspuntutik baloratu beharko lirateke. Printzipioz kaltegabetzat jo daitezkeen geneetako mutazio sinonimoek (DNA sekuentzia aldatu arren aminoazido bera kodetzen dutenak) gaixotasunen erantzule izan daitezke genomaren kontrol programan duten eraginaren ondorioz.

Informazioa maila desberdinetan bildu eta kudeatzeko egitura izugarria da genoma, zenbat kode eta norainoko konplexutasuna duten ikusteke dago oraindik.]]>
<![CDATA[Beti gazte!]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1604/039/001/2013-05-18/beti_gazte.htm Sat, 18 May 2013 00:00:00 +0200 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1604/039/001/2013-05-18/beti_gazte.htm
Hala ere, eboluzioaren motoreak, hautespen naturalak, bestelakoa erakusten digu. Hautespenaren helburu nagusia bizirik iraungo duen kume kopururik handiena bermatzea da. Eboluzioaren logikaren arabera, behin kumeak izanda, hautespenaren eragina gugan hutsa da, ez baitio axola gero hil edo biziko garen. Dena den, gurearekin batera eboluzionatu diren espezieen artean bizi itxaropen arras desberdinak aurki ditzakegu: C. elegans zizarea pare bat astez besterik ez da bizi, Drosophila fruitaren eulia ez da bi hilabetera iristen; beste muturrean, badira arrautzak erruten dituzten ehun urtetik gorako dortoka emankorrak, berrehun urtetik gorako baleak edo lau mendetik gora bizitzera iristen diren txirlak ere. Funtsean, DNA, RNA eta proteinetan oinarritzen dira guztion bizitzak, bai eta guztion arteko desberdintasunak ere. Hortaz, genoman egon behar du bizi iraupenaren gako nagusietako batek. Azken finean, garen espeziekoak izaki, gure bizitzaren luzera gure geneetan idatzita dago eta heriotzarako bidea, zahartzaroa hain zuzen ere, aurretik marraztutako jito saihestezina baino ez da.

Bi teoria kontrajarri horien arteko lehian (herdoiltzearena eta programazio genetikoarena, hain zuzen) bigarrenak beste aurrerapauso bat egin du azken aldian. Pasa den astean UCLAko talde batek argitaratutako ikerlanaren arabera, Parkinsonen gaitzarekin erlazionatutako gene baten gainadierazpenak zahartzaroaren hasiera atzeratu eta bizitza osasuntsua luzatzea ekar dezake. Parkin izeneko genearen zeluletako zeregina bikoitza da: alde batetik, denboran zehar metatuz joaten diren proteina toxikoen eliminazioan parte hartzen; bestetik, energiaren ekoizpenaz arduratzen diren mitokondrioak zaintzen ditu, funtzionamendu akasdunekoak ezabatuz. Bai proteina toxikoen metatzea zein mitokondrioen efizientzia baxua zahartzaroaren ezaugarriak dira, eta lan ildo honek agerian uzten duenez, ondorio baino gehiago, kausa ere izan daitezke. Drosophila-n egindako ikerketan parkin proteinaren zeluletako maila igotzeak eulien bizitza %25 luzatzea ekarri zuen eta, are gehiago, bizitzaren kalitateak ere nabarmen egin zuen hobera. Azken hori zahartzaroaren inguruko ikerketaren alderik garrantzitsuena izan daiteke. Izan ere, ikerlarien ustez, adina arrisku faktore nagusitzat duten gaixotasunen prebentzioa izan daiteke zahartzaroa atzeratzeko ikerketen ekarpenik itxaropentsuena: bizi itxaropena luzatzeaz gain, bizitza gehigarri hori osasuntsua izan dadila. Parkin ez da aurkitu den lehendabiziko genea eta C. elegans-en kasuan, intsulinaren hartzailearen antzekoa den daf-2 genearen mutazio inaktibatzaileek bikoiztu egiten dute zizarearen bizitza emankor eta aktiboa. IGF1 hartzailearen (daf-2 genearen homologoa) aktibitate baxuko aldaerak ohikoak dira ehun urtetik gora bizi diren japoniar edota askhenazi judutar jatorriko pertsonetan, eta honek zahartzea mekanismo unibertsala dela iradokitzen du. Harrigarria da genomako milaka geneen artean bakar batek izan dezakeen eragina. Gene hauek gaztetasunaren botikaren itua izan daitezke, beren funtzioa modulatuta bizitza emankor eta osasuntsu luzeagoa lortzeko aukera errealitate bihurtzeko. Helduko denean, erretiroko adina zenbatean atzeratuko diguten ikusteke dago.]]>
<![CDATA[Genoma zero zabor?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1673/047/001/2012-11-29/genoma_zero_zabor.htm Thu, 29 Nov 2012 00:00:00 +0100 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1673/047/001/2012-11-29/genoma_zero_zabor.htm
Hala ere, gure espeziearen konplexutasunaren atzetik genoma dagoela argi izan dute aditu gehienek, eta horretarako, genomak bestelako informazioa kodetu behar du. Azken hilabeteetan zehar, ENCODE nazioarteko egitasmoaren emaitzak Nature, Science, Genome Biology and Genome Research bezalako puntako aldizkarietan argitaratu dira, 30tik gora artikuluetan. Bost urtetan zehar, ehunka zientzialarik burututako elkarlanak, proteinak ekoizteko informaziorik ez duen genomaren zati handi hori —genoma ez kodetzailea— izan du aztergai. Soberan omen dagoen eta zabortzat jo izan den genomaren gehiengoa arakatu dute ikertzaileek, elementu funtzionalak aurkitzeko xedearekin, hain zuzen ere. Sekuentziazio teknologiarik aurreratuenak erabiliz, 140 zelula mota desberdinen genomak eta transkriptomak aztertu dituzte eta ondorio nagusia argia da: DNA ez kodetzailea ezin daiteke inolaz ere zabortzat hartu, genomaren %80an gutxienez, zelulen funtzionamendurako beharrezkoak diren funtzio biokimiko desberdinekin erlazionatutako elementuak baitaude.

Hortaz, geneen arteko DNA eremu zabalak ez dira basamortu hutsak; alderantziz, sekuentzia horietan informazio pila dago, hala nola, transkripzioaren hasiera markatzen duten promotoreak, berau areagotu edo isilarazteko proteinen lotuneak, genomaren antolaketa aldatzen duten erreakzio kimikoen ituak edota adierazpen genikoaren erregulazioan parte hartzen duten RNA transkripto ez kodetzaileak. ENCODE proiektuak lau milioitik gora eremu erregulatzaile identifikatu ditu genomaren alde ilunean. Genoma bera izan arren, zelula mota bakoitzak dituen ezaugarri desberdinak azaltzeko gakoa genomaren eremu horietan egon daitekeela uste dute zientzialariek, sekuentzia horien eraginez, unean uneko eta tokian tokiko zenbait gene aktibatu eta beste batzuk isilarazten direlako.

Horretaz gain, aurkikuntza horiek Crohn, diabetes, eskizofrenia eta herentzia konplexuko beste laurehundik gora gaixotasun arrunten azterketa genetikoen emaitzak ulertzeko bidea zabaltzen dute. Izan ere, genoma osoko asoziazio azterketetan, maiz, gaixotasun arruntekin lotuta identifikatu diren aldaera genetikoak proteinak kodetzen dituzten geneetatik kanpo daude, ustez funtziorik ez duen zabor genoman murgilduta. Oraintsu jakin dugunez, ordea, DNA eremu horiek funtzionalak dira eta bertako aldaketa genetikoek ondorioak dituzte osasunean, genomaren elementu erregulatzaileak aldarazten dituztelako. Gaixotasunekin lotu diren polimorfismo asko geneak piztu eta itzaltzeko etengailu genomikoetan daude. Bertako aldaketek ez dute inolako efekturik proteinaren egituran, baina haien ondorioz, genea modu desegokian piztu edo itzali daiteke edo proteina kantitate okerra ekoiztu, gaixotasuna eraginez.

Zenbat eta gehiago jakin, orduan eta konplexuago bilakatzen da bizitzaren liburua den giza genoma. Kapitulu gutxi batzuk ezinbestekoak dira, testu horren ezabaketak edo kopia akasdunak berebiziko ondorio latzak ditu eta. Beste orri askotan informazio osagarria dago, istorioak bilakaera samurra izan dezan ondo irakurtzea komeni dena, eta inolaz ere zaborra dena, edozein liburutan bezala.]]>
<![CDATA[51. argazkia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3364/039/002/2012-03-07/51_argazkia.htm Wed, 07 Mar 2012 00:00:00 +0100 Jose Ramon Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/3364/039/002/2012-03-07/51_argazkia.htm
Rosalind Franklin 1920an jaio zen, Londresen, familia judu aberats batean. Zientziarako dohainak gaztetatik erakutsi arren, emakumezkoek goi mailako ikasketak egitearen kontrako iritzi irmoa zuen aitak. Garai hartako Londresen, unibertsitatea eta zientzia gizonezkoen munduak ziren. Azkenean, aitak amore eman zuen, eta 1938an Cambridgeko Newnham Collegen eman zuen izena; hiru urte beranduago Kimikan graduatu zen. Ikatzaren porositateari buruzko lanei esker, Kimika Fisikoan lortu zuen doktoretza Cambridgen, 1945ean. Gerra amaituta, Franklin Parisera joan zen, Jacques Mering kristalografoaren laborategian X izpien difrakzio teknikak ikasi eta ikatzaren atomoen antolaketaren ikerketan aplikatzeko.

1951ko urtarrilean, Franklin Londresko King's Collegeko Biofisika Unitatean hasi zen lanean, John Randallen laborategian. Randallek Raymond Gosling ikaslearen doktorego-tesiaren lanak gainbegiratu eta DNAren egitura argitzeko ikerketa lerroa zuzentzeko agindu zion Rosalindi, bera baitzen X izpien difrakzioan aditu bakarra taldean. Erabaki horrek, ordea, liskarra sortu zion Maurice Wilkins lankidearekin, bera eta Gosling DNAren X izpien difrakzio analisiak egiten hasita baitzeuden aurreko urtetik eta Franklin beraiek laguntzera zetorrela esan baitzion Randallek. Komunikazio arazoek, batetik, eta Franklin eta Wilkinsen izaera kontrajarriek, bestetik, giroa gaiztotu zuten bi ikertzaileen artean, bai eta geroago gertatuko zena baldintzatu ere, seguruenik.

Garai hartan, Cambridgeko Unibertsitateko Watson eta Crick DNAren eredua argitzeko pieza guztiak elkartu ezinik zebiltzan. Orduan, 1953ko hasieran, bi gertakarik historia honen bilakaera erabat irauli zuten. Alde batetik, Franklinek jakin gabe, berak eta Groslingek X izpiekin egindako 51. argazki ospetsua erakutsi zion Wilkinsek Watsoni; bertan, DNAren izaera helikoidala frogatzen zen. Bestetik, Max Perutzek, King's Collegeko jarduera zientifikoa ebaluatzeko izendatutako zientzialariak eta Cricken doktorego-aholkulariak, Franklinek idatzitako txosten konfidentziala helarazi zion azken honi. Kalkulu kristalografiko horiei esker, DNAren eredua bukatzeko falta zen informazio garrantzitsua ondorioztatu zuen Cricket, fosfatoak eta azukre molekulak helizearen kanpoaldean kokatzen zirela alegia. Horrekin guztiarekin, geroztik Watson-Crick izena duen eredu molekularra Nature aldizkarian argitaratu zen, 1953ko apirilaren 25eko alean. Franklinen emaitzak ere argitaratu ziren ale berean, baina Watson eta Cricket proposatutako ereduaren osagarri modura, aurrez lortutako datuak izan arren. Geroago aurkitutako zirriborroek frogatu dutenez, ordurako Franklinek bazekien DNA helize bikoitza zela eta nukleotidoak egituraren barrualdean gordeta zeudela, baina baseen parekatzea ulertzea falta zitzaion. Azken hau Watsoni bururatu zitzaion, Jerry Donohue kimikariak emandako informazioarekin.

Rosalind 1958an hil zen, obarioetako minbiziarekin, akaso erradiazioarekin lan egiteagatik sortuta. Lau urte beranduago, Nobel saria jasotakoan egindako hitzaldietan, ez Watsonek eta ez Cricketek ez zuten aipatu Franklin, haren ekarpena erabakigarria izan zela jakin arren. Bizi izan balitz Nobel saria jasoko ote zuen ez dago jakiterik —saria ezin baita hil ondoren eman—, eta, gainera, hiru pertsona baino gehiagoren artean ezin parteka daiteke. Askok uste dugu merezia zuela, ez emakume izateagatik, ikertzaile bikaina zelako baizik.]]>