<![CDATA[Joseba Arratibel Ladron | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 03 Feb 2023 11:12:43 +0100 hourly 1 <![CDATA[Joseba Arratibel Ladron | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[500. mundu bira Getarian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/028/001/2022-09-01/500_mundu_bira_getarian.htm Thu, 01 Sep 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1889/028/001/2022-09-01/500_mundu_bira_getarian.htm
Lau urtetik behin egiten den antzezlana da. Herrian mugimendu handiena izaten du, eta 260 parte hartzailetik gora izango du aurtengo antzezlanak. Aurten, gainera, mundu birak 500 urte bete ditu, eta antzezlanak, 100 urte.

Mendeurrenak ospatzeko abuztuaren 27tik hainbat ekitaldi antolatu dituzte: kontzertuak, bisita gidatuak, dokumentala, ur jolasak, erraldoiak, eta abar.

Atzo egin zuten Getariako udaletxean Elkanoren lehorreratzea aurkezteko prentsaurrekoa. Haritz Alberdi alkateak aurtengo leloa zein izango zen adierazi zuen: Bira bat bi mundu. Harekin batera, Beñat Aristi izan zen, antzezlaneko parte hartze prozesuan aritutakoa. «Parte hartze prozesuan nolabait bi alderdi markatzen direla esango nuke: alde batetik, historikoa; eta, bestetik, Getariako herriak antzezten duen antzezlana».

Aristik esan du badakiela ez daudela Sanlucarren, ez dutela Nao ontzi originala, baina ohiturak mantentzeko direla.

Berrikuntza gisa, antzezlanean historia ahoz kontatua izango da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Eta pilotalekuan pantaila bat jarriko dute helduentzat eta irisgarritasun arazoak dituztentzat; herritarrek lehentasuna izango dute.

Amaiera lekua ere ez da azken urteetako bera izango. Lehen, udaletxeko plazan amaitzen zen, baina, aurten, Elkanoren monumentuan, Karlos erregearen pasartea irudikatzen zuten lekuan amaituko dutela baieztatu dute.

Gaur egungo ikuspegia eta duela 500 urteetako ikuspegiak oso ezberdinak direla adierazi dute biek. Aristik esan du gaur egungo begiradatik aitortza bat behar zela, eta lanean espedizioa bukatu zuten hiru indigenak batzea beharrezkoa ikusten zutela.

Emakumeen rolak

Bestalde, aurten, lehen aldiz, emakumezko bat joango da ontzian, eta Elkanoren amaren rolak ere garrantzi handia izango du.

Gainera, herri parte-hartzaile bat islatu nahi dutenez, herriko jendeak parte hartzeko aukera zabaldu nahi dute, adina traba izan gabe. Alkateak adierazi du herriko hogei jostunek sortze prozesuan parte hartu dutela. «Munduko kontinenteak ordezkatzeko leku horietako arropak islatzeko, herriko jostunekin aritu gara lanean».

Ane Loidi zinegotziak prentsaurrekoan gogorarazi nahi izan die bertaratu nahi dutenei errepidea 15:30etik 20:00etara itxita egongo dela. Bestalde, esan du Zarauztik eta Zumaiatik autobusak aterako direla, baita Zestoatik ere.

Elkanoren lehorreratzea

Hurrengo asteartean, 17:00etan, Getariako portuan (Gipuzkoa).]]>
<![CDATA[Berrikuntzak euskal jaietan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/027/001/2022-08-31/berrikuntzak_euskal_jaietan.htm Wed, 31 Aug 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1889/027/001/2022-08-31/berrikuntzak_euskal_jaietan.htm
Nekane Arzallus Donostiako jarduneko alkateak azaldu du Kontxako Banderako emakumezkoen eta gizonezkoen sailkapenarekin hasiko direla euskal jaiak, eta estropadak jokatzen diren bi kategorien irabazleei banderak emanez amaitu. «Gure kulturaren eta historiaren inguruko 11 programazio egun izango dira, eta mota guztietako ikusleentzat 61 jarduera egingo dira».

Aurtengoan nobedadeak agerikoak izango direla adierazi du Arzallusek: «Euskal jaietako ekintza klasikoena edo ohikoena Sagardo Eguna da». Larunbatean izango da, Konstituzio plazan, 11:00etatik 13:45era bitarte.

Olatz Mitxelena Gipuzkoako sagardogileen elkarteko koordinatzailea da, eta haientzat ere oso urte berezia izan dela adierazi du. «Zorionez, bi urteren ostean, Donostiako Udalari eta Donostiako Festak-i esker, Trinitate plazan sagarren aurkezpena egin genuen». Egun, elkartean 53 sagardotegi dituzte, baina 38 izango dira Konstituzio plazan Sagardo Egunean.

Larunbatean, lau sagardogile omenduko dituzte elkartekoek. Gainera, sektoreak plan estrategiko bat gauzatutako du: sagardo dastatzea kopan egitea. «Edalontzia guretzat oso elementu kuttuna da, baina kopak beste aukera bat ematen dio sagarrari. Dastatzeko oso erreminta aproposa da».

Aurtengo euskal jaien beste nobedade batzuk hauek izango dira: Elkanoren eguna egingo dute, irailaren 6an, portuan; izan ere, duela 500 urte, irailaren 6an, Elkano eta haren itsasgizonak lehorreratu ziren, lehen mundu bira eman eta gero. Irailaren 7an eta 9an, berriz, poesia orduak egingo dira; nobedade gisa, 1813-2022 Ate Zaharberriak oroimenezko ikuskizunarekin. Irailaren 10ean, aldiz, Gaztelu Eguna izango da. Gastronomian, marmitako lehiaketa eta sardina jatea egingo dira. Kiroletan, badia igerian zeharkatuko dute, eta pilota txapelketak eta estropadak egingo dira. Kultur arloan, euskarari lotutako jarduerak izango dira; esaterako, Donostia Bertsotan, irailaren 10ean, 22:30ean.

Berrikuntzak

Euskal jaiekin batera, jaietako kartela aurkeztu zuten atzo. Anjel Blanco izan da aurtengo euskal jaien kartelaren egilea. 2020. urtean erabili behar zen kartela, baina, egoerak baldintzatuta, bertan behera gelditu ziren azken bi urteetako euskal jaiak.

Blancok adierazi du bere ideia bi inizialak berreraikitzea izan zela: E eta J. «Bi inizialen egiturarekin jolasteko modu bat da, euskal tipografia tradizional bat erabilera estetiko eta ez-testualera eramana». Bi hizkiak elementu geometrikoen bidez osatuta daude, eta elementu horiek kolore berde, gorri eta zuriarekin erlazionatzen ditu, «kolore horiek euskal jaiekin lotura handia duten elementuak direlako».

Donostiako euskal jaiak

Gaurtik hasita, irailaren 11ra arte, Donostian.]]>
<![CDATA[Festa eguna Artikutzan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/026/001/2022-08-27/festa_eguna_artikutzan.htm Sat, 27 Aug 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1889/026/001/2022-08-27/festa_eguna_artikutzan.htm
Bihar, 08:00etan zabalduko dituzte ateak. Egitaraua, ordea, 11:00etan hasiko dute mezarekin; ondoren, 11:30ean, emakume zein gizonezko binakako pilota partidak jokatuko dituzte; arratsaldean, 15:30etik 17:00etara bitarte, trikitia izango da; 17:00etatik 19:00etara, herri kirolak: aizkolari, iparraldeko joko eta harri jasotzaileekin; eta, eguna amaitzeko, 19:30ean, Muxutruk erromeria. Egun osoan bi txosna jarriko dituzte. Bestalde, azoka ere jarriko dute hainbat euskal jaki eta produkturekin, hala nola pastelak, gaztak, taloak, artisautza produktuak eta halakoak.

Urangak aipatu du azken bi urteak kontuan izan gabe, urtero kutsu tradizionaleko festa antolatu nahi izaten dutela, paisaia ere aproposa baita horretarako. «Jende ugari biltzen dugu, batez ere inguruko herrietatik: Goizueta, Lesaka, Arantza, Oiartzun, Errenteria eta Donostia. Egun ederra izaten da, eta oso giro polita sortzen da».

Oro har, baimena behar izaten da Artikutzara autoz heltzeko, kopurua mugatua izaten delako, eguneko 25 auto bakarrik igaro daitezke. Baimena lortzeko webgunean [www.donostia.eus] tramite bat egin behar dela azaldu du, baina bihar ez da baimenik beharko. «San Agustin egunean ez dago autoentzako mugarik; denontzako dago lekua».

Basoaren berezitasuna

Urte osoan ez da beste ospakizunik antolatzen. Artikutza leku babestu bat da, eta Urangak esan du lehentasuna Artikutzako natur ondarea babestea dela.

Hortaz, Artikutza eguna edo San Agustin eguna salbuespen bat da, jende asko biltzen delako. «Betidanik egin den festa bat denez, mantendu egin dugu. Hori bai, egun osoan egingo diren jarduera guztiak natura zainduz egin behar dira».

Jarduera horiek natura kontuan izanda egiten direnez eta festa egun hau urteko jarduera bakarra denez, Artikutza inguruko basoak baino gutxiago ustiatzen dela esan du: «Horrek ematen dio berezitasuna eta esklusibotasuna basoari eta inguruko errekei».

Aurten 103 urte beteko dira Donostiak Artikutza erosi zuenetik. «103 urte hauetan basoak bere garapen naturala izan du, eta dena ondo kontserbatzen da ordutik. Garbi eta natural».

Artikutzako basoa Euskal Herriko basorik euritsuena da, eta tenperatura aldaketek bete-betean ere eragin dute. «Aurtengo uda ezberdina izaten ari da, eta espero dugu salbuespen bat izatea. Uztailean, historiako hilabeterik lehorrena izan dugu, 11 litro bakarrik bota ditu. Oso larrituta gaude; errekak ia urik gabe egon dira, eta zuhaitz askok udazken kolorea izan dute».

San Agustin eguna

Bihar, Artikutzan (Goizueta, Nafarroa).]]>
<![CDATA[Maldan behera inertziarekin soilik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2016/026/001/2022-08-25/maldan_behera_inertziarekin_soilik.htm Thu, 25 Aug 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/2016/026/001/2022-08-25/maldan_behera_inertziarekin_soilik.htm sputnik esaten zaienak. Baina badaude harago joaten diren asko, balaztak eta egitura sendoago bat erantsiz. Julen Agirreburualde Legazpiko (Gipuzkoa) Maldan Beherako kide eta lehendakaria da. Haren goitibehera ohikoa baino garatuagoa da, Europako kategorian dago C6 kategoriako bobcar-a. Askorentzat, ez du goitibehera itxurarik, baina motorrik ez duen bitartean eta inertzian jaisten den bitartean, goitibehera bat dela adierazi du:«Denbora eta gogoa behar dira. Oro har, norberak eraikitzen duelako bere goitibehera; hala ere, eraiki nahi ez dutenentzat salmentan edo alokairuan ere egoten dira».

Egun, goitibeherei inertzia kirol edo spitdown ere deitzen zaiela esan du Agirreburualdek. Kirol horretan, beste askotan bezala, segurtasun arauak daude. Gainera, asegurua izatea ezinbestekoa da, edozein istriputan hura babesteko. «Urte osoko asegurua eskaintzen dugu, eta lasterketa bakarrean lehiatzen direnei, eguneko asegurua. Nahitaezkoa da aseguruarekin lehiatzea».

30 kategoriatik gora daudela aipatu du Agirreburualdek, eta multzo ezberdinetan biltzen dituztela: Europakoak, hamar kategoriarekin; pneumatikoak, hiru kategoriarekin; errodamenduzkoak, betiko goitibeherekin; spitdrift edo trizikloak; eta, azkenik, arinak, patineteak eta abar. Kategoria ezberdinetakoak elkarren artean lehiatu daitezke, baina ez dute zerikusirik. «Bolido beltza edo bobcar-a, Europako kategoriaren barnean dago. G6 kategoriakoa da, eta 100 km/h-tik gora lor ditzake; sputnik-a, berriz, hasiberrientzako izango litzateke». Goitibeherek motorrik ez duten arren, abiadura neurtzeko gero eta baliabide gehiago daudela aipatu du Agirreburualdek: sakelakoa, GPSa eta bizikletako kilometro zenbatzailea, besteak beste.

Behin asegurua izanda, eta arau eta kategoriak jakin ostean, lasterketaren ibilbidea ezagutzea nahitaezkoa da, zati bakoitzean nola jokatu behar duten jakiteko. «Orokorrean hiru edo lau jaitsiera egiten ditugu, entrenamendurako bat gutxienez. Entrenamenduaren aurretik zirkuitua ikusi eta ikasi behar izaten dugu, zuloak non dauden eta non balaztatu behar dugun jakiteko».

Euskal Inertzia kopa

Aurten lehen aldiz Euskal Inertzia kopa antolatu dute beste hainbat elkarterekin batera, Agirreburualde koparen sortzaileetako bat eta kudeatzaile nagusia da. Hamahiru lasterketa eta lagun arteko hiru jaitsiera izango dituzte. Gipuzkoa eta Bizkaia gailenduko dira gehienbat aurtengo lasterketetan. «Euskal Inertzia kopan gutxika ari gara Araba sartzen, eta hurrengo urtean Nafarroan lasterketak lortu nahi ditugu».

Euskal Inertzia kopak harrera oso ona izan duela adierazi du Agirreburualdek, baina etorkizunari begira antolatu dutela nabarmendu du. «Hau azkenean elkarte, antolatzaile eta pilotuen batura bat izan da goitibeherei bultzada bat emateko, azken urteetan beherakada bat nabaritu dugulako».

Maldan Behera elkartea

Ilusioz azaldu du Agirreburualdek inertzia kirolen egungo egoera. Noizbait indarra galdu bazuen ere, egun garrantzia irabazten ari delako. Horren eredu azaldu du 2019an Legazpin jokatu zen Europako kopa. «Parte hartzaile kopurua duela urte batzuk baino txikiagoa bada ere, gutxika bagoaz lehengo kopuruak berriro lortzen».

Maldan Behera elkartea 2012. urtean sortu zuten Legazpin goitibeheretan beren kabuz ibiltzen ziren kide batzuek, horien artean Agirreburualde. «Maldan Beheraren helburu nagusia Legazpiko lasterketa berreskuratzea zen, baina, gerora, eskuetatik joan zaigu, eta, orain, Euskal Herriko proba denak antolatzen gabiltza». Ordutik hiru arlo dituzte bertako kideek: pilotuen arloa, lasterketetan parte hartzean oinarritzen dena; antolakuntza eta kudeaketa arloa, esaterako, Euskal Inertzia kopa antolatzen; eta, haurrentzako ematen dituzten sputnik ekitaldiak antolatzea.

Sputnik ekitaldiak herriko festetan egiten dituzte gehienbat. Udalak haiekin harremanetan jartzen dira, ekitaldiak herrian egin ditzaten. Esaterako, atzo Bakion (Bizkaia) izan ziren. «Zirkuitua guk antolatzen dugu, 100 metroko zirkuitu bat da, dozena bat goitibehera sputnik eramaten ditugu eta zirkuituan ginkana itxurako zerbait antolatzen dugu, babes batzuekin, konoekin, eta abar». Zirkuituetan helburua goitibeheren funtzionamendua ezagutzea dela adierazi du, nola balaztatu eta bihurguneak nola eman behar dituzten irakatsiz. Haurrentzako zein helduentzako ematen dituzte sputnik ekitaldiak.]]>
<![CDATA[Dantza eta maskuri kolpeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1948/030/001/2022-08-20/dantza_eta_maskuri_kolpeak.htm Sat, 20 Aug 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1948/030/001/2022-08-20/dantza_eta_maskuri_kolpeak.htm
Gaur San Telmo museotik aterako dira 18:00etan, eta Donostiako Parte Zaharrean ibiliko dira 20:00ak arte. Gainera, oso despedida berezia izango dute Zuloagan. Hori gutxi balitz bezala, aurten urtemuga ospatzen dute: Donostiako erraldoiek 40 urte betetzen dituzte eta Itzurun konpartsak 25. Horren harira liburu bat idatzi du Borja Muñozek, Donostiako erraldoiak eta buruhandiak - Bidaia denboran zehar. XVII. mendetik gaur egunera arteko historia bilduz.

Lan talde erraldoia

Jendetza erakarri dute erraldoi eta buruhandiek, Donostiako kaleak gainezka egon dira aste guztian. Bi urteren ondoren, Aste Nagusian beste behin jai giroa sortzea apartekoa da hiritarrentzat, eta, egun horiek osatzeko, jende asko egoten da lanean, 75 pertsona inguru. Horietatik 24k erraldoiak daramatzate eta 26k buruhandiak.

Giulia Messini eta Ines Argomanizek buruhandiak daramatzate, eta azaldu dute buruhandi bakoitza bi kideren artean daramatela, eta ibilbidearen erdialdean geldialdi bat egiten dutela, batak besteari erreleboa pasatuz. Erraldoiak daramatzatenak, ordea, ibilbidean zehar aldatuz doazela azaldu dute Unai Ariztimuño eta Asier Larrea erraldoiek.

Larreak lehendabiziko urtea du Itzurun konpartsan. Ariztimuñok, Messinik eta Argomanizek, ordea, zazpi urte daramatzate. Haietako batzuk aurretik beste konpartsetan ibilitakoak dira. Beste batzuek zuzeneko lotura dute Itzurun konpartsarekin, beren familiakoak hango partaide direlako.

Emozioa pil-pilean

Haurren izua agerikoa da. Messinik adierazi du, orokorrean, haien atzetik ibiltzen direla, baina ez denak. «Haurrak asko izutzen dira buruhandiekin, baina, gerturatu eta irri egitean, dena konpontzen da».

Erraldoiak ere oso ikusgarriak direla aipatu dute Ariztimuñok eta Larreak. Ohiko erraldoiek 3,50 metro neurtzen dute, eta Donostiako erraldoiek, ordea, 4,15 metro. Altuerarengatik inpresio handia ematen dute, eta, haur batzuk asko gerturatzen diren arren, beste batzuk izutu egiten dira, eta erraldoiek haurren izu hori ikusten dute oihalen azpitik. «55-67 kilo inguru altxatzen ditugu, eta, erraldoiek asko nekatzen gaituzten arren, leihatilatik ikusten ditugun erreakzioek indartzen gaituzte», Ariztimuñok zehaztu duenez.

Haurren ilusio berarekin aritzen dira haiek konpartsan parte hartzen. Hala ere, rolez aldatzea bururatu izan zaie, adibidez, erraldoiren baten kasuan buruhandi izatera itzultzea; denei otu zaie behin baino gehiagotan, baina denek aitortu dute oso gustura daudela egungo rolarekin.

Lehen egunetik gogotsu jarraitzen dute. Haurren babesa sentitzen dutela adierazi dute konpartsako kideek, eta gauza bakarra espero dute gaurko: ibilbidea egin ahal izatea, eguraldiak beste behin eguna zapuztu aurretik.]]>
<![CDATA[«Kanta bakoitza ezberdin sortzen da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2022-08-20/kanta_bakoitza_ezberdin_sortzen_da.htm Sat, 20 Aug 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2022-08-20/kanta_bakoitza_ezberdin_sortzen_da.htm Nahieran birarekin ari dira, eta, gaur, Donostiako piraten Flamenka gunean kontzertua emango dute.

Gaur Donostian egongo zarete: zer espero duzue kontzertuaz?

Giro polita sortu nahi dugu, baina, batez ere, jendeari disfrutarazi nahi diogu. Azkenean, gure kontzertuak jendearentzat egindakoak dira; hortaz, haiek disfrutatu behar dute. Gau polita izango da, larunbata, eta leku ederra. Ondoren, gainera, bi DJ oso on [DJ Alvva eta DJ Brava] egongo dira.

Beste urteren batean jo izan duzue Donostiako Aste Nagusian?

Bai. Gure lehendabiziko kontzertuetako bat Donostiako Aste Nagusian izan zen, Zurriolan jartzen duten oholtza batean. Bestalde, joan den urtean ere Donostiako Aste Nagusian jo genuen. Kasu horretan, Piratetan [gaur bezala], baina COVID-19aren eraginez ikusleek eserita egon behar izan zuten. Aurten, ordea, aurreko urteko kontzertuaren bertsio ona edo originala eskainiko dugu.

Nola bizitzen duzue Donostiako Aste Nagusia?

Gu arabarrak gara. Donostiara Aste Nagusira joan izan gara, baina ez asko; ez dugu Aste Nagusia asko ezagutzen. Badakigu Piratetan sortzen den jai giroa ederra dela, eta gu oso pozik eta eskertuta gaude bertan jotzeagatik.

Zuen musika ibilbideari dagokionez, nola definituko zenukete zuen musika estiloa?

Gu Euskal Herrian jaiotzen ari den olatu berrian sartzen gara, orain gazte asko sortzen ari diren taldeak bezala. Musika aldetik estilo ezberdin asko jorratzen ditugu, baina egiteko modua nahiko antzekoa da kasu gehienetan. Gu, orokorrean, elektronika munduan sartzen gara, baita hip-hop munduan ere; ez dakit, egia esan zaila da definitzea. Gauza bat argi dugu: Euskal Herrian jaiotzen ari diren talde berrien olatu berri horren parte sentitzen garela guztiz.

Nolakoa izaten da zuen abestiak sortzeko prozesua?

Ez daukagu modus operandi jakin bat; kanta bakoitza ezberdin sortzen da. Guk gauza asko ordenagailuekin konposatzen ditugu, baina baita pianoarekin eta gitarrarekin ere. Horregatik esaten dut ez dugula modu finko eta itxi bat gure sorkuntza prozesuan. Helburu ezberdinak zehazten ditugu, eta horietara iristeko gauza ezberdinak probatu behar izaten ditugu.

Musikaz gain, itxura, jendearekin harremana, abestien zabalkundea QR bidez... asko zaintzen dituzue. Nola otu zitzaizuen hori?

Bai, bueno, azkenean musika talde bat ez da musika egitean bakarrik oinarritzen. Gauza asko egin behar dira, eta gure baitan ere badago gauzak probatzeko nahi hori, eta askotan natural ateratzen zaizkigu. Ez dugu egingo denek egiten dutena, gure izaera ez delako horrelakoa.

Orain Nahieran birarekin ari zarete; zer berritasun sartu dituzue aurreko birarekin alderatuz?

Gauza handitu da, publiko gehiago dago, baita olatu berri honetan ere. Jendea hasi da ulertzen eta barneratzen gizartean sartu diren musika estilo berriak, eta jada ez dugu ezer azaldu behar. Gazte belaunaldia, batez ere, oso era naturalean ulertzera heldu da gure proposamena, eta orain, nolabait, badakite zer entzutera eta ikustera etortzen diren. Esan dezakegu Euskal Herria gure izaera eta horrek guztiak biltzen duena nolakoa den jakitera heldu dela. Azken finean, hedapen bat egon da, eta jendea ohartu da horretaz: sortzeko modu ezberdinak daudela eta gu horren parte garela.

Diskoak ez kaleratzearen aldekoak zineten, baina orain, ordea, ateratzea erabaki duzue. Nola erabaki duzue hori? Jendearen eskakizuna izan da?

Horren inguruan abesti bat atera genuen: Kontraesanak. Gauza natural bat da azkenean, batzuetan gauza bat pentsatzen duzu, eta gero kontrakoa. Hala ere, diskoen inguruan gauza bera pentsatzen jarraitzen dugu. Diskoak ez dira saltzen, diskoak hilda daude. Azkenean heldu da puntu bat non ez dakidan seriotasun puntu bat izan den edo soilik bira egiteko aitzakia bat, zerbait fisikoa atera nahi genuela. Orduan, momentu horretan, ez genuen ezer berritzailerik sortu nahi, eta diskoa ateratzea erabaki genuen. Hala ere, aitortu behar dugu diskoak harrera ona izan duela, eta gu oso eskertuta gaude horrekin.

Bira urrian amaitzen duzue, etxean, Agurainen. Amaitu ostean, zer asmo dituzue musikan?

Urriko kontzertuaren ostean, atseden txiki bat egingo dugu. Nahiz eta guk ezer gutxi deskantsatzen dugun. Datorren urtera begira hasi gara zer egingo dugun planteatzen, kanta eta kontzertu gehiago ziur, baina bueno, beste era batera. Noski, Nahieran-ekin ere jarraituko dugu, baina zerbait berria ere aterako dugu.]]>
<![CDATA[«Hiriaren identifikazio bilakatu dira erraldoiak eta buruhandiak» ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2022-08-18/laquohiriaren_identifikazio_bilakatu_dira_erraldoiak_eta_buruhandiakraquo.htm Thu, 18 Aug 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2022-08-18/laquohiriaren_identifikazio_bilakatu_dira_erraldoiak_eta_buruhandiakraquo.htm Donostiako erraldoiak eta buruhandiak - Bidaia denboran zehar. Liburuaren diru sarrerak haurren gaixotasunetarako izango direla adierazi du. «Azkenean, ni ez naiz horretaz biziko, baina lagundu badezaket okerrago pasatzen dutenak hobeto bizi daitezen, hobe denontzat». Zertan oinarritu zara liburua idaztean? Zer aurki daiteke bertan? Donostiako erraldoien historiari buruz ikertzen aritu naiz. Horretarako, XVII. mendetik hasi naiz, konpartsa bost etapatan banatzen. Eskuratutako hainbat datutan eta bizipenetan ere oinarritu naiz; horietako asko konpartsari eta udalari esker lortu ditut. Irakurleak gure historia nolakoa izan den aurkituko du modu atsegin batean; oso historia bitxia eta izugarria da. Publiko guztiarentzat da; gehienbat publiko helduarentzat da, baina, aldi berean, txikienentzat ere bada. Haurrek liburuan beren lekua aurkitzea nahi dugu. Urtemugak ospatzeko antolatu duzue zerbait? Bai. Aurten, bi dantza berri ikasi ditugu, eta, astelehenean, beste bi erraldoi talderekin elkartu ginen. Gainera, oso agur berezia izango dugu larunbatean Zuloagan, eta gero liburua, noski. Liburuari esker, gauzak ez galtzea eta erreferentzia moduan izatea gustatuko litzaiguke. Suekin batera, Donostiako Aste Nagusian erraldoiak eta buruhandiak ikur identifikagarriak dira? Zalantzarik gabe. Suak leku askotan aurkitzen dituzu, baina erraldoi eta buruhandiekin sortzen dugun magia ez da leku askotan sortzen. Egun hauetan bizitzen ari garena zirraragarria da. Gogoratzen dut duela hogei urte inork ez zekiela erraldoi eta buruhandien izenik. Gaur egun, ordea, hasi dira haurrak bere izenez edo ezarritako ezizenez deitzen. Hiriaren identifikazio bilakatu dira erraldoi eta buruhandiak. Duela 40 urteko buruhandi eta erraldoi berberak daude egun? Erraldoien duela 40 urteko esentzia mantentzea lortu dugu, baina buruhandien kasuan, ez. 1982an, lehen erraldoiekin atera ziren buruhandiak ez zeuden korrika egiteko prest. Orduan, konpondu egin ziren gaur egun ditugunak lortzeko, egitura egonkor batekin. Orain, tradizioari eutsi nahi diogu, Iruñeko konpartsek bezala. Konpartsako kide eta buru izanda, sekula eraman dituzu erraldoi edo buruhandiak? Bai. Zazpi urtez buruhandi bat eraman nuen, eta, orain, hamabost urte daramatzat erraldoi bat eramaten. Oso gustura izan nintzen buruhandi, baina txikitatik nire ametsa erraldoi bat eramatea izan da. Zer dute erraldoi eta buruhandiek, hunkitu eta beldurtzeko? Horren figura handiek emozioak sortzea magikoa da. Erraldoi gisa, leihatilatik helduak haurtzarora itzultzen direla ikusten dut. Buruhandiekin, ordea, haur batzuk asko izutzen dira, eta, batzuetan, hori irribarre bat bihurtzen da, baina beti ez da horrela. Nik umetan buruhandiei beldur handia nien, eta nire egunik onena erraldoiak eta buruhandiak ibilbide ezberdinetatik ibili zirenean izan zen. Erraldoiekiko, ordea, miresmena izan dut txikitatik. Erraldoi eta buruhandien konpartsak osasuntsu mantentzen dira? 1982an hirian erraldoiak eta buruhandiak atera zirenean, Gipuzkoako herrietan sortzeko bultzada handia izan zen. Egun, gure kasuan bi urteko etenaldiaren ondoren, antolaketa zorrotza izan dugu, egun guztietarako 192 hutsune bete behar izan ditut; zoramen hutsa izan da. Inguruko herri batzuetan egoera larriagoa da; hau, azkenean, boladaka doa. Nik konfiantza handia daukat umeengan, hau ez da sekula galduko. Egun, jostailuzko erraldoiekin eta guzti jolasten dute. Bizi izandako historia «bitxia eta izugarria» da. Zergatik? 1982tik gutxi gorabehera, ugari egon direlako. Hasieran, San Joan egunean ateratzea zen asmoa, baina ez zen egun horretan atera. Gero, soilik Donostiako Aste Nagusirako uztea erabaki zen, eta, lehen aldi horretan, buruhandiak korrika egiteko prest ez zeudenez, apurtu egin ziren. Orduan, berriak egin behar izan ziren. Ondoren, gainbehera hasi zen 1989an, eta, Salbea iritsi zenean, bertako iskanbilan sartu ginen konpartsak kaleak alaitzeko asmotan; ordutik, Donostiako jaietan kaleak alaitzen jarraitzen dugu. ]]> <![CDATA[Nobedadeak Kilometro Lezon]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/028/001/2022-08-17/nobedadeak_kilometro_lezon.htm Wed, 17 Aug 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1889/028/001/2022-08-17/nobedadeak_kilometro_lezon.htm
Hirugarren aldia normal antolatzeko aukera izan dute. Azkeneko urtean, berriz, ikusleriak eserita eta maskararekin egon behar izan zuen. Aurtengo nobedaderik handiena zera da: egitasmoa hiru asteburutan egingo da, ez lautan. «Orain jaiak itzuli dira; esaterako, Donostiako Aste Nagusia, eta gure asmoa ez da beste jaiekin lehiatzea; horregatik, hiru astera mugatu dugu».

Programazioari dagokionez, etzi emanaldi bat izango da, eta etzidamu beste bat: Nuvanut dantza ostiralean, eta Mikra zirkua larunbatean; bigarrengoan, antzerkiak; eta, azkenekoan, berriz, antzerkia ostiralean eta musika erakustaldi erraldoia larunbatean. «Iaz, 4.000 pertsona izan genituen; ea aurten, murrizketarik gabe, zenbat ditugun».

Azken egunean egingo den musika taldeen erakustaldi erraldoia egun osoko jarduera izango da, 16:00etatik 00:00ra bitartekoa; hamabi kontzertu izango dira. Gotzen, La Basu eta Liher arituko dira, besteak beste. Kontzertuak ping-pong estrategiaren arabera egingo dira. «Bi eszenatoki egongo dira, eta kontzertu bat amaitu bezain laster, bestea hasiko da». Horrela, ikusleek aukera izango dute kontzertu bat amaitzean buelta erdia eman eta hurrengo kontzertua ikusteko.

Izaera eta estilo askotako kontzertuak izango dira, ikusleak ere adin guztietakoak izan daitezen. Gainera, giro horri eusteko, janari furgonetak eta txosnak jarriko dituzte: janaria, edaria eta izozkiak izango dira.

Herriaren nortasuna

Kilometro Lezo zero kilometro delakoarekin alderatu du Valek. «Horrelako emanaldiei esker, herritarrek ikus dezakete ez dutela zertan kanpora joan zenbait gauza ikustera, hemen ere egiteko ahalmena eta ikusteko aukera dugulako». Haien asmoa da Lezoko eta inguruko musikariak sustatzea, kontzertuak elkarren segidan jarriz. Horrela, musikariek elkar ezagutuko dute, eta, aldi berean, ikuslek ere ezagutuko dituzte musikariak. Bestalde, emakumeen presentzia ere lehenetsiko dute jaialdian. «Azkenean, horrelako jaialdiek nortasuna eta identitatea emango diote herriari».

Emanaldi guztiak herri eskolako patioan egingo dituzte. Doakoak izango dira, baina, edukiera kontrolatzeko, ezinbestekoa da sarrerak aurretik hartzea. Sarrerak kultur bulegoan, udalaren webgunean (sarrerak.lezo.eus) eta udalaren aplikazioan eskuratu daitezke.

2022ko Kilometro Lezo



Etzitik irailaren 3ra arte, asteburuetan, Lezoko herri eskolako patioan (Gipuzkoa).]]>
<![CDATA[«Edonork egin dezake eskrima»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2022-08-17/edonork_egin_dezake_eskrima.htm Wed, 17 Aug 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2022-08-17/edonork_egin_dezake_eskrima.htm
Nolako harrera izaten dute Aste Nagusian egiten dituzuen eskrima saioek?

Arrakasta handia lortzen du jarduerak, eta urtetik urtera askok errepikatzen dute. Izan ere, oso jarduera ezberdina da beste ekitaldiekin alderatuta. The Three Musketeers, The Mask of Zorro eta Pirates of the Caribbean filmei esker, atentzioa ematen du. Nahiz eta haurrentzako eskaintzen den, helduak eta adinekoak ere parte hartzera animatzen dira.

Nola parte har dezake sekula eskrima egin ez duen norbaitek?

Parte hartzen hasi aurretik, guk erakusketa txiki bat egiten dugu, eskrima zer den eta zein material erabiltzen diren azalduz. Bi ikasleren arteko lehia ere erakusten dugu, eta, gero, nahi duen orok bikoteka parte har dezake. Horiei babes jantzia eta maskara janzten dizkiegu, eta borroka egiten dute. Asko ilaran jartzen dira beste behin, jardueran parte hartu eta gero.

Zenbat arma erabiltzen dituzue eskriman? Eta nolakoa da jendearen lehen kontaktua armekin?

Hiru modalitate daude: floretea, ezpata eta sablea. Hirurak modalitate olinpikoak dira, eta guk sablea lantzen dugu gehienbat. Oro har, inpresio handia sortzen du, armak metalezkoak direnez, hartzerakoan soinuak atentzioa ematen baitie. Parte hartzerakoan denetik dago: lehiatzera animatzen den jendea; jende lotsatia; baita lotsatiak diruditenak baina gero, lehiatzean, harridura eragiten dutenak ere, eta abar.

Erraz eskuratzen dituzte eskriman lehiatzeko teknikak?

Bai, errazak dira. Lehendabizi, hankekin eraso eta defentsa egiteko oinarrizko mugimenduak irakasten zaizkie. Gero, armaren erabilera, eta, azkenik, arauak ematen zaizkie borrokak egin ditzaten. Eskrima logika handiko kirola da, xakea bezala. Adibidez, leku batean erasotzen badidate eta blokeatzen banaute, beste leku batean eraso egin beharko dut, edo aurkaria engainatzeko teknikak pentsatu beharko ditut. Hemen ez du burugogorrenak irabazten, baizik eta bizienak.

Filmekin alderaketak egitean, dotorea, garestia eta ez oso segurua dela dirudi. Horrela da benetan?

Oso kirol dotorea da, koordinazioa, kontzentrazioa, abiadura, erreflexuak eta abar lantzen dituena. Horregatik, oso ondo datorkie, bai gazteei, baita adinekoei ere. Gainera, ez da batere garestia; materialak ez du asko balio, eta asko irauten du. Eskrimako babes jantzia futbol kamiseta bat baino merkeagoa da, eta maskarak, esaterako, hamar urte inguru irauten du. Bestalde, ez da batere arriskutsua: kirolik seguruenetako bat da. Armek ez dute mozten, eta, hala ere, babes jantziak eta maskarak erabiltzen dira.

Mugikortasun urriko pertsonentzako eskolak ere ematen dituzu. Nola izaten da hori?

Bai, gurpil aulkiko eskrima ematen dugu; izan ere, edonork egin dezake eskrima. Oinezko eskrimaren bertsio egokitua eskaintzen dugu. Bestea bezain dibertigarria eta dinamikoa da, eta, era horretan, desgaitasun fisikoa dutenek ere eskrima egiteko aukera dute. Gaur egun, zazpi bat laguneko taldea dugu, eta hainbat garaipen eskuratu dituzte.

Eskarmentu handia lortu duzu eskriman. Noiztik praktikatzen duzu, eta zenbat garaipen lortu dituzu?

11 urterekin hasi nintzen eskriman, eta 18 urterekin entrenatzaile gisa; hortaz, 34 urte daramatzat entrenatzen. Madrilen hamahiru urtez egon nintzen hiru klubetan irakasten, eta gero Donostiara etorri nintzen. Gipuzkoan eskrima sortzeko beharra ikusi nuen, eta 2000. urtetik Fortuna kirol elkartean jarraitzen dut. Nire ibilbidean zenbait garaipen lortu ditut; esaterako, brontzea irabazi nuen Estrasburgoko maisuen txapelketan; baina, orain, nire helburua da nire ikasleek garaipenak lortzea.

Euskal Herrian, nola ikusten duzu eskrima?

Gipuzkoan, Fortuna kirol elkartea da klub handiena. Orain, Irungo Gadius kirol elkartean eskrimako klub bat egin dugu, eta Lezon beste bat. Horrela, Gipuzkoako eskrima sustatzen ari gara gutxinaka. Niretzat, garrantzitsuena norberak bere kirola aurkitzea eta garatzea da. Beraz, eskrima gehiago ezagutarazi nahiko nuke jendeak ezagutu eta probatu dezan. Horretarako, aukera itzela da biharkoa eta etzikoa.]]>
<![CDATA[Urpean historia ezagutzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/027/001/2022-08-06/urpean_historia_ezagutzen.htm Sat, 06 Aug 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1889/027/001/2022-08-06/urpean_historia_ezagutzen.htm
Urpera: itsaspeko bidaia da erakusketaren izena. Donostiako Euskal Itsas Museoan egongo da, eta urtarrilera arte bisitatu ahalko da. Ana Maria Benito urpeko arkeologoak eta Javier Mazpule itsaspekariak sortu dute erakusketa.

Benitok azaldu du erakusketan urpean igeri egingo dutela bisitariek; antzinatik hasi, XIX. mendetik igaro eta XX. menderaino. Hori hobeto azaltzeko, urpekaritzaren eboluzioan erakusten duten 60 objektu daude erakusgarri. Esaterako, XIX. mendeko itsaspeko aurkikuntzarik handiena: Siebe eskafandra, eta aurrerago aurkitu ziren Cousteauren moduko erregulagailuak, urpekaritza jantziak, botilak, sakontasunaren neurgailuak, uretako argazki kamerak, eta metal detektagailuak.

XX. mendean sortu zen kirol itsaspekaritza. Hortaz, lehen urpekaritza klubak edo kirol federazioen berri izateko aukera ere badago erakusketan. Ordutik, objektu horiek eboluzio handia jasan dutela adierazi du Benitok. «Egun, lehen baino erraztasun handiagoak ditugu». Izan ere, lehen, oxigeno botilak lortzeko, ez zeuden hainbeste erraztasun, eta halakoak janztea ez zen batere erraza; pieza bakarra zen burutik oinetaraino, kremailerarik gabe».

Erakusketan zehar urpekaritzaren historiaz gehiago jakiteko, objektuez gain, ikus entzunezko historikoak ere badaude. «Urpekaritzaren historiaren irudi ikonikoak biltzea lortu dugu, museo batean inoiz ikusi gabeko edukiak daude. Harrigarria da 1944ko irudi eta artxiboak lortu baititugu». Manzisidor eskafandristaren familiari esker lortu dute XV. mendeko bideoa. «Manzisidor urpekaritzaren Euskal Herriko aitzindaria izan zen. Haren dokumentazioa ere ikusgai dago erakusketan».

Ontzia hondoratuak

Xabier Alberdik, museoko zuzendariak, eta Benitok azaldu dute gizateriak beti murgildu nahi izan duela ozeanoaren sakonean, ezaguna den hori aurkitzeko eta itsasoaren aberastasunak ustiatzeko.

Horrela lortu dituzte Euskal Herriko kostaldean hondoratutako ontzien datuak. Hala nola Petracho, Saint Sunniva, Knebworth, Joao Pessoa, Mina Mary, Hochheimer eta Cañonero Tajo. Baita Kanaria uharteetan topatutako bat, Telamon.

Urpera: itsaspeko bidaia 2023ko urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai Euskal Itsas Museoan, eta sarrera doakoa izango da. Ordutegiari dagokionez: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Igandeetan eta jaiegunetan, ordea, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Gainera, Euskal Itsas Museoak irailetik aurrera erakusketa eta jarduerak egitea aurreikusten du.

'Urpera: itsaspeko bidaia'

Urtarrilaren 8a arte, asteartetik igandera, eta jaiegunetan, Donostiako Euskal Herriko Itsas museoan.]]>
<![CDATA[«Rock izar bat bezala sentitu nintzen»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2022-08-04/rock_izar_bat_bezala_sentitu_nintzen.htm Thu, 04 Aug 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2022-08-04/rock_izar_bat_bezala_sentitu_nintzen.htm Zalantza eta egia abestia atera nahi nuela. Entseatzen ari nintzela, pentsatu nuen ideia ona izan zitekeela lehiaketan abesti horrekin parte hartzea, eta ausartu nintzen. Publikoaren saria ez nuen espero; izan ere, ez nekien jendeak trikiti mundutik at egiten nuen musika gustuko izango ote zuten edo ez. Musika terapiako masterra amaitu berri duzu Madrilen. Nola uztartzen da musika terapian? Musika terapia bide bezala uztartzen da; hau da, arazo bat dagoenean, musika konponbiderako erreminta da. Arazo ororen patologiak hartuta, musika materiala sortzen dugu, datorren saiorako helburu batzuk ezarriz, eta hobetuz. Orokorrean, farmakorik ez duten patologiak lantzen dira, sendaezinak; sindromeak, besteak beste. Etorkizunari begira, zer asmo dituzu musikan? Abestiak konposatzea, disko bat grabatzea...? Gauza asko dauzkat idatzita, baina oraindik ez dauzkat abesti asko osatuta. Aurten, ikasketak amaituta, denbora gehiago dut abestiei behar duten prozesua eskaintzeko. Eta, nork daki, abesti horiekin agian disko bat kaleratu dezaket; oso polita izango litzateke. ]]> <![CDATA[Urdaibaiko biosfera itsasotik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/029/001/2022-08-03/urdaibaiko_biosfera_itsasotik.htm Wed, 03 Aug 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1889/029/001/2022-08-03/urdaibaiko_biosfera_itsasotik.htm
Etxebarriak azaldu duenez, Urdaibaiko biosferan bi ekosistema elkartzen dira: itsas ekosistema eta basoa. «Itsasadarra da guztiaren bihotza».

Hegaluze enpresak ibilbideak eskaintzen ditu, apiriletik urrira bitarte. Hala ere, talde partikularrentzat urte osoan lan egiten dute. Oro har, ibilbideak Bermeotik Gaztelugatxera (Bermeoko portutik mendebaldera) edo Elantxobera (ekialdera) eskaintzen dituzte. Talde partikularrek, ordea, ibilbideak nahieran egiten dituztela aipatu du Etxebarriak, beraiek erabakitzen dutela ordua, iraupena eta ibilbidea. «Gainera, portuetan bainatzeko edo zerbait hartzeko aukera izaten dute». Hegaluze.com webgunean dute informazio guztia.

Ibilbide guztietan grabatutako azalpenak ematen dituzte, eta, guneetatik pasatu ahala, eremuari buruzko azalpenak jartzen dituzte -Izaron, Ogoñon, Elantxoben, Mundakan, Gaztelugatxen eta Matxitxakon-. Bisitaldien azalpenak bost hizkuntzatan dituzte: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta alemanez.

«Gaztelugatxek asko erakartzen du, izena dauka, eta nabari da». Azken urteetan, arrakasta handia lortu du, bertan grabatu den telesail batengatik, Game of Thrones. Gaztelugatxe lurretik ezagutzen dutenek, Elantxoberako ibilbidea egitea erabakitzen dutela esan du Etxebarriak. «Elantxoberako bidaian, Ogoñoko kobak bisitatzeko eta Mundakatik igarotzeko aukera ematen du. Bertan, gainera, bainatzeko edo zerbait hartzeko geldialdi batekin».

Hala ere, Etxebarriak aitortu du soilik itsasotik ikus daitezkeen txokoak daudela. Esaterako, Gaztelugatxeko ibilbidean, Akaitz haitza. «Haitzaren paretara gerturatzeko aukera dago. Ia 300 metro garai da pareta, zirrara handia eragiten du, eta ez da oso ezaguna. Txundigarria da».

Zetazeoak Urdaibain

Zetazeoak begiztatzeko irteerak Bermeotik egiten dira iparralderantz. Hegaluzeko jabeak esan du han sakonera 1.000 metrotik gorakoa dela, eta bertan mugitzen direla zetazeoak normalean. «Lau zetazeo dira aipagarrienak: hiru izurde espezie -izurde handia, izurde arrunta eta izurde marraduna- eta balea bat, Cuvier moko-balea». Zazpi-zortzi metro dituen balea da, eta oso leku gutxitan aurki daiteke. «Zortez, hemen hori ikusteko aukera daukagu».

Negu partean, meteorologia dela eta, ez dituzte ibilbideak eskaintzen. Orduan, garai horietan, akademia nautikoa eskaintzen dute. Etxebarriak azaldu du itsasontziak eramateko ikastaro batzuk direla, ondoren titulazioa lortzeko.

Urdaibai itsasotik



Udan, Bermeon (Bizkaia). Hegaluze.com]]>
<![CDATA[Droneak zeru iluna argituz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/029/001/2022-08-02/droneak_zeru_iluna_argituz.htm Tue, 02 Aug 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1876/029/001/2022-08-02/droneak_zeru_iluna_argituz.htm flockdroneart.com) enpresak, ordea, surik gabeko ikuskizunak egiten ditu. Suen partez, droneak erabiltzen dituzte, argiarekin hitzak, figurak eta bestelakoak sortzeko zeruan.



Fran Arnau da enpresako arduraduna, eta azaldu du bezeroak eskatzen duenaren arabera egiten dituztela ikuskizunak. Hala ere, ikuskizun guztietan droneak sinkronizatu egin behar izaten dituzte musikaren, off ahotsean kontatutako istorioen eta abarren arabera. Normalean, ehun dronerekin ematen dute ikuskizuna, baina hirurehun dronerekin ere lan egin izan dute. «Gehienbat, diruak baldintzatzen du drone kopurua».

Enpresak garapen handia izan du. Ideia 2018. urtean hasi zen garatzen, baina, pandemiaren ondorioz, ezin izan zuten martxan jarri 2020. urtearen amaierara arte. «2020tik aurrera, gora egin du». Azkenean, zerbait berria eta ikusgarria da ikusleentzat. Hilabeteotan, harremanak izan dituzte udalekin eta markekin.

Ikuskizun bat antolatzeko hilabeteetako lan prozesuak behar izaten dituzte. Diseinu informatikoa sortzen dute, eta, ondoren, dagokien tokira joan behar izaten dute teknikoki lan konfigurazioak egiteko. «Bateriak jarri, droneak konfiguratu, wifi ingurune bat eratu, eta teknika zehatzak sortu behar izaten ditugu».

Droneek elkar jo ez dezaten sortzen dute wifi ingurunea, lehorreko estazio bat duen pieza oso tekniko batekin: RTK du izena, eta GPS normala zuzentzen duen sistema bat dela azaldu du Arnauk. «GPSa sakelakorako Googletik jaistean, zortzi edo hamar metroko zehaztasuna galtzen du. Hori zuzentzeko eta droneekin arazorik ez izateko, lurreko estazio hori daukagu, GPSa zuzentzen duena». Wifi bidez, drone guztiak elkarri konektatuta daude, eta guztiei etengabe bidaltzen diete zuzenketa, droneek zentimetro bateko edo biko errorea baino handiagoa izan ez dezaten. Azkenean, zehaztasun handiarekin ibili behar dute zeruan.

«Droneen gauzarik politena da pirotekniaz bestelako baliabideak lantzeaz gain, komunikazio sistema berri bat ere ireki dugula, hau da, zerua». Alegia, orain arte droneak formatu digitalagoetan ikusi direla adierazi du Arnauk: pantailetan, hormetan eta abar. «Zeruak bestelako esentzia bat eta ikusgaitasun bat eskaintzen du. Era horretan interesatu ziren udalak eta markak».

Zornotzako (Bizkaia) jaietan, joan den asteko astelehenean eman zuten ikuskizuna, Done Jakue gauean. Urtero egiten dute su festa herrian, baina, aurten, emanaldi horrekin ordezkatu dute. Ikuskizunean, era guztietako irudiak marraztu zituzten, musikari jarraituz. Zornotzako logoa egin zuten, eta eskerrik asko hitzak irudikatuz amaitu zuten emanaldia.

Euskal Herriko hainbat udalek eta enpresak interesa adierazi dute ikuskizunaren inguruan. Askorekin, Zornotzan izan aurretik hasiak ziren harremanetan. «Zornotzakoa izan da Euskal Herrian itxi den lehen emanaldia, baina ez da azkena izango».

Oro har, jada sortutako ikuskizunak ematen dituzte, neurrira egindako ikuskizunak baino merkeagoak baitira. Hala ere, neurrira egindako zerbait egitea ere gustatzen zaie. «Hiriari tokiko zerbait oparitu nahi izaten diogu: hiriaren logotipoa, izena, hiriko monumentu garrantzitsu baten silueta...».

Markek, ordea, marka bera edota markak eskaintzen duen zerbitzuak eta produktuak sustatu nahi izaten dituzte. «Normalean, produktu bat merkaturatu nahi dutenean, harekin lotutako irudi bat egiteko eskatzen digute, era berean markari ere ikusgaitasuna emateko». Besteak beste, Volkswagenentzat eta Zararentzat lan egin dute.

Su festen osagarri

Drone bidez egiten dituzten ikuskizunak su festen bilakaera edo eboluzio bat direla azaldu du Arnauk. «Ez gara su festen ordezko bat: proposamen ezberdina izan arren, elkarlanean jardun dezakegu. Egun, su etxe batzuekin elkarlanean ari gara».

Askotan esan izan diote Arnauri ordezkapen bat direla, eta hark beti egin du konparazioa antzerkiarekin eta musikarekin: antzoki batean, musika edo antzerkia ikusi eta entzun ditzakezu. Proposamena guztiz ezberdina da, baina elkarren osagarri izan daitezke aldi berean. Drone ikuskizunak eta su festak bezala: «Drone ikuskizun batean, ezin dituzu ikuskizun piroteknikoen zarata, usaina eta azkartasuna aurkitu. Eta su festetan, ezin duzu irudirik, aurpegirik edo hitzik topatu».

Joan den asteburuan, jaialdia izan dute Lloreten (Katalunia), eta haiek zuzendu dute. Parte hartzaile eta gonbidatu ugari izan dituzte. Mundu osoan, 40-50 enpresa inguruk eskaintzen dute zerbitzu bera droneekin.]]>
<![CDATA[Jaialdirik ez, baina liburua bai]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/029/001/2022-07-27/jaialdirik_ez_baina_liburua_bai.htm Wed, 27 Jul 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1876/029/001/2022-07-27/jaialdirik_ez_baina_liburua_bai.htm
Boisera joan behar izan zuten horiek euskal ohiturak gorde eta zabaldu dituzte gaur egun arte. Hala, 1990etik, Jaialdi izeneko ospakizuna antolatzen dute bost urtetik behin, euskal kultura zabaltzea helburu hartuta. AEBetan antolatzen den euskal jaialdirik handiena da; izan ere, Boisen dago euskal komunitaterik handiena.

Nancy Zubiri idazleak ospakizun horretan oinarritutako liburu bat kaleratu du: Jaialdi, A Celebration of Basque Culture (Jaialdi, euskal kulturaren ospakizuna). Liburua osatzeko, Boiseko jaialdiaren antolatzaileak eta euskal komunitateko kideak elkarrizketatu zituen, 30 pertsona inguru. Egin diren jaialdi guztietara joan dela esan du, eta esperientzia hori jasotako informazioarekin uztartu du liburuan. «Jaialdian bizitakoa eta kontatutakoa hainbat gairekin lotu dut, hala nola gastronomiarekin, dantzarekin, erlijioarekin eta herri kirolekin». Gainera, azpimarratu du ikaragarria dela Boiseko euskal komunitateak duen talde sentimendua.

Zubirik jaialdiaren inguruko artikuluak argitaratzen ditu tarteka euskalkazeta.com webgunean. 2015. urtean, Jon Hodgson argazkilariarekin elkartu zen jaialdian, eta hark argazkiak eskaini zizkion webguneko artikuluetarako. Elkarlan horren barruan, liburua ateratzea bururatu zitzaien, Zubiriren testuak eta Hodgsonek argazkiak uztartuz.

Aurten ateratako hori jaialdiari buruzko bigarren liburua du Zubirik; izan ere, 1998. urtean A Travel Guide to Basque America: Families, Feats, and Festivals (Euskal Amerikako bidaia gida: familiak, jaiak eta jaialdiak) kaleratu zuen. «Oso ezberdinak dira. Lehenengoan bostehun pertsona ingururekin hitz egin nuen; denbora asko behar izan nuen. Oraingoan, ordea, argazkiz eta bizipenez betetako liburu bat da, eta errazagoa egin zait idaztea».

Zubirik aitarengatik dauka harremana euskal kulturarekin. Bere aita Esnaazukoa da (Nafarroa Beherea). Zubirik azaldu duenez, hainbat euskaldunen antzera, AEBetara joan behar izan zuen lan egitera, artzain moduan.

Jon Hodgsonen kasua, ordea, ezberdina da. Zubirik aipatu du Jamaikako uhartean hazi zela, euskal kulturari buruz ezer jakin gabe, baina bazekiela arbaso euskaldunak zituela. Lanagtik Boisera joan behar izan zuen ekitaldi batera, eta, han zegoela aprobetxatuz, euskal etxera joan zen. Hurrengo urtean jaialdia egingo zela esan zioten, eta familiarekin batera joan zen. Ordutik, jaialdi guztietan atera ditu argazkiak.

Jaialdia erakargarria izaten da euskaldun izaerari eusten zaiolako oraindik. «Ikusleek asko miresten dituzte euskal ohiturak; Euskal Herrian, ohikoak direnez, maiz balioa kentzen zaie, nire ustez». Estadio bat sortu dute herri kiroletarako, baita musika talde bat eta dantza talde bat ere, besteak beste.

2025era arte, jaialdirik ez

Jaialdia bost urtean behin izaten da; 2020an egin behar zen azkena, baina pandemiagatik bertan behera geratu zen, baita 2021ean ere. Zubirik azaldu du aurten egiteko asmoa izan zutela, baina, egoera ikusita eta jendetza espero zutenez, berriro bertan behera uztea erabaki dute. «35.000 eta 50.000 pertsona artean joaten dira jaialdira, eta erabakia aurreko urteko azaro-abenduetan hartu behar zen. Ezinezkoa iruditzen zitzaigunez aurreikustea orduan pandemiaren murrizketak nolakoak izango ziren, erabaki hoberena izango zela pentsatu genuen». Horiek horrela, jaialdia 2025era atzeratzea erabaki zuten.]]>
<![CDATA[Oñatiren altxorrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/028/001/2022-07-26/ontildeatiren_altxorrak.htm Tue, 26 Jul 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1889/028/001/2022-07-26/ontildeatiren_altxorrak.htm
Herriaren eskaintza zabala nabarmendu du Altubek. Gipuzkoako herririk handiena da, eta badu zer ikusia: «Herriaren erdigunean, artea, historia, Sancti Spiritus Unibertsitatea eta Txokolateixia interpretazio zentroa daude; naturgunean, berriz, Arrikrutzeko kobazuloak, Gomiztegi baserria eta Pottokalekua, besteak beste».

Hainbat aukera eskaintzen dituzte herrian turistentzat, denek ez baitute herria asmo berberekin bisitatzen. Batzuek naturgunera jotzen dute, mendi ibilbideak egitera; beste batzuek, berriz, herriaren erdigunetik harago, Arantzazu santutegira -Euskal Herriko historian eta artean leku garrantzitsua da-.

Altubek uste du «plan itzela» dela asteburu-pasa joatea: «Bertan lotarako hainbat aukera daude, gustuen, beharren eta baliabideen arabera». Talde handian zein bakarrik joateko, eskaintza zabala dago: pentsioak, apartamentuak, hotelak, landa turismoak, aterpea eta abar. Bertako turismoa ezagutzea eta ezagutzera ematea oso garrantzitsua iruditzen zaio Altuberi; horregatik bultzatzen du herriko turismoa. «Aukera asko dago lurralde txiki bat bisitatzeko eta, gaur egun, gasolina gutxi gastatuta».

Herriak 2018. urtetik sustatzen du Bertatik Bertara kanpaina. Hiztegiak uzten dituzte ostatuetako mahaien gainean. Hiztegi horiek sei hizkuntzatan daude. Helburua da udan bisitariak hizkuntza ezagutzea eta Oñatiko herritarrekin euskara erabiltzera animatzea.

Gomiztegi baserrian dago artzain eskola, eta artaldearen zainketa, artisau gaztagintza eta bisita gidatuak ere egiten dituzte. Jon Elorzarena da Pottokalekua -Aizkorriko natur parkean-. Euskal pottoken eta euskal zaldien ezaugarriak, bizitokia eta bizimodua azaltzen ditu bisitetan.

Arrikrutzeko kobazuloa

Aizkorri mendilerroaren erdigunean dago Arrikrutzeko kobazuloa, Oñatin. Gipuzkoako kobazulo luzeenetako bat da: hamabost kilometro ditu. Oinzubi bati esker, modu erosoan bisitatu daiteke 53. galeria, «mendeetan zehar urak zizelkaturiko katedral barrokoa». Geologikoki garrantzitsua da, estalaktitengatik eta estalagmitengatik. Paleontologia aldetik, errinozero iletsuaren, leize hienaren, leize hartzen eta orein erraldoien aztarnak daude, baina «aipagarriena» leize lehoi baten hezurdura da -1966an aurkitua-.«Bisitetan geologia, paleontologia eta inguruko kondairak kontatzen dira».

Udako ekintzetan edo bisitetan parte hartzeko, turismo bulegora bertaratu daiteke, telefonoz deitu (0034) 943 - 78 34 53 edo webgunearen bitartez egin: Onatiturismo.eus.

Oñati turismoa



Udan, Oñatin (Gipuzkoa).]]>
<![CDATA[Urrezko ezteiak Getaria-Zarautzen ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1921/028/001/2022-07-21/urrezko_ezteiak_getaria_zarautzen.htm Thu, 21 Jul 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1921/028/001/2022-07-21/urrezko_ezteiak_getaria_zarautzen.htm Carlos Santana, igerilaria: «1954tik ez diot igeri egiteari utzi» Igande goizean, Getariako portutik abiatuta Zarauzko hondartzaraino, 2.850 metro igerian egingo dituzte igerilariek proba nagusian, 11:30ean. Pablo Cazalis zeharkaldiaren antolatzaileetako bat da. Aipatu du denbora tarteekin egingo dituztela irteerak, jende pilaketak murrizteko; izan ere, 3.100 parte hartzaile aurreikusi dituzte. Horren aurretik, gazteenak lehiatuko dira, Getaria-Zarautz haur kategoriako laburrean (400 m) 2010-2011n jaiotakoak, Zarauzko portutik Munoa plazaraino. Ondoren, haur kategoriako luzean (800 m) 2008-2009koak lehiatuko dira, Zarauzko hondartzatik hasita, itsasoan barrena triangelu itxurako bat igerian eginez, eta buelta hondartzara. Larunbat goizean, ordea, Zarautz-Mollari-Zarautz egingo da, 5.000 metro egin beharko dituzte igerian. Cazalisek azaldu du igeriketan dabiltzan umeak ere parte hartzeko nahia zutela, baina gutxieneko adina 15 urte zela. Orduan, Getaria-Zarautz haur kategoria sortu zuten, bi adin tarte eta bi luzerarekin. Bestalde, zeharkaldia ia 3.000 metroko proba bat da; beraz, badu bere maila. «Minimorik ez dugu eskatzen, eta sekula ez dugu inor kanpoan utziko; denak helmugara heldu arte itxaroten dugu», adierazi du Cazalisek. Hala ere, «itsasoak errespetu bat eskatzen du, bertan ezin baita deskantsatu; hortaz, prestakuntza maila bat behar izaten da». Lehiatzera ohituak dauden igerilari asko joaten direla esan du Cazalisek, eta haiek gehiago nahi izaten dutela. Horregatik prestatu zuten proba luzea. Hasieran, Zarauztik Getariara joan-etorria zen; aurreko urtean, berriz, Mollarriko harriraino egin zuten joan-etorria. «Duela hiru urtekoak baino arrakasta handiagoa izan zuen, eta, hortaz, mantentzea erabaki dugu». Zeharkaldiaren eboluzioa Cazalis duela zazpi urte hasi zen zeharkaldian lanean, baina lehen edizioa 1968. urtean egin zen, eta «ordutik gauzak asko aldatu dira». Ez zen Euskal Herrian itsasoan egiten zen lehen ur proba izan, baina herri mailan horrelako ekintza bat antolatu izanak bazuen bere garrantzia. Cachi-Bachi elkarte gastronomikoa izan zen zeharkaldiaren antolatzailea hainbat hamarkadatan. «Garai hartan, lagun arteko lehia bat besterik ez zen; egun, ordea, igeriketa probarik handienetako bat da». Getariako portutik Zarauzko porturaino egiten zen zeharkaldia, baina, parte hartzaileen hazkundearekin, Zarauzko portuan amaitu beharrean, zeharkaldia hondartzan amaitzea erabaki zuten. Cachi-Bachi elkartearen ondoren, Getariako Manuel Aranguren eta Zarauzko Edorta Badiolak osatutako talde batek antolatu zuen zeharkaldia. Egun, Zarautz Balea igeriketa kirol kluba da zeharkaldiaren sustatzaile eta antolatzailea. Cazalisek azaldu du egun 100 boluntariotik gora daudela antolatzen. Orain arte lortutako ospea ikusita, askok ezarria diote ezizena egitasmoari: igerilarien Behobia-Donostia. Dokumentala 50 urte horien harira, antolatzaileek dokumental bat atera nahi izan dute, dokumentalaren xedea parte hartzaileak omentzea eta zeharkaldiaren garapena nolakoa izan den azaltzea da. Txundigarria iruditzen zaie jendeak hainbeste urtez parte hartzen jarraitzea. Galdera bat egiten zioten beren buruari: «Nola da posible jendea hain fidela izatea?». Horregatik, erabaki zuten partaide guztiei beraien lekua ematea eta omentzea. «Azken finean, beraiengatik eta beraientzako egiten dugu dokumentala». Dokumentala aurrera ateratzeko, lehen edizioen inguruko datu askoren falta sumatu zuten. Horregatik, eskaera bat egin zuten, posta bidez informazioa, argazkiak, artikuluak, eta abar eskatzeko. «Oso eskertuta gaude jasotako guztiarekin, irudi eta historia oso polit eta hunkigarriak topatu ditugu». Dokumentalaz gain, oroigarri bat ere eman nahi diete antolatzaileek parte hartzailerik fidelenei, lehen igeriketarako erabiltzen ziren telazko txapelekin. «20-30 pertsona inguru dira 25 urtez Getaria-Zarautz zeharkaldia egin dutenak, haiei esker mantentzen da proba hau, eta guretzako gozamen bat da jendearen konpromezua hain handia izatea». Fideltasun horren adibide garbia azaldu du Cazalisek: Carlos Santanak aurten 50. urtea izango du zeharkaldian. Edizio guztietan parte hartu duen igerilari bakarra da. ]]> <![CDATA[«1954tik ez diot igeri egiteari utzi» ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2118/029/001/2022-07-21/laquo1954tik_ez_diot_igeri_egiteari_utziraquo.htm Thu, 21 Jul 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/2118/029/001/2022-07-21/laquo1954tik_ez_diot_igeri_egiteari_utziraquo.htm Getaria-Zarautz zeharkaldian, aurten 50. aldiz parte hartuko du. Zeharkaldiko edizio guztiak egin dituen igerilari bakarra da; hortaz, zeharkaldiko ikur garrantzitsua bilakatu da, eta igandean omendua izango da horregatik. Nondik datorkizu igeri egiteko zaletasuna? Familiatik ez, nire gurasoak 1938an iritsi ziren Gaztelatik, eta ez dira sekula Kontxako hondartzan bainatu. Ni, ordea, umetan hondartzara joaten nintzen jolastera, eta, igeri egiten ez banekien ere, uretan sartzen nintzen eta igeri egiten saiatzen nintzen. Santa Klara uhartean izan nintzen lehenengo aldiz, 12 urte nituela. Bertan eman nituen nire lehen pausoak igeriketan, hogei metrora zegoen txalupa batera igerian joanda. 14 urterekin, 1954an, lehen aldiz parte hartu zenuen zeharkaldi batean, Urumea ibaian, hain zuzen ere. Nola izan zen hori? Garai hartan ez zegoen urpekaritzako betaurrekorik, begi irekiekin joan ginen, eta hori zikinkeriaz beteta zegoen. Enpresa handi guztiak ibaiaren ondoan zeuden, eta kutsatzen zuten guztia ibaira botatzen zuten. Frantziako pasealekura iritsi ginenean, goitik behera zikinkeriaz beteta geunden, meatzariak ginela zirudien. Nola ikusten duzu Getaria-Zarautz zeharkaldiaren bilakaera? Getaria-Zarautz lehen zeharkaldia 1968an egin zen. Bilakaera oso handia izan da, baina, igeriketaren bilakaera gisa. Lehen, lau ginen badian igeri egiten genuenak, igerilekurik ez zegoelako. Igerilari gutxi haiek Hamaika Bat taldean hasi ginen igerian; esan bezala, badian igeri egiten genuen, eta gero hemendik zeuden bi-hiru zeharkaldietan parte hartzen genuen. Lehen zeharkaldi horietan, hamabost igerilari inguruk parte hartzen genuen; bilbotarren bat, frantziarren bat eta badian igerian genbiltzan lau xelebre. Zer sentitzen da Getaria-Zarautz zeharkaldian gehien aurkeztu den pertsona izatean? Poztasun handia; izan ere, nik egin diren 49 zeharkaldietan igeri egin dut, pandemiagatik egin ezin izan diren azken biak kenduta, eta hau 50.a da. Gustura ari naiz entrenatzen, eta ondo sentitzen naiz. Egunero, Atleticora joaten naiz igeri egitera, ordubetetik gora, nik neuk prestatutako ibilbide bat egiten dut. Gaur egun, 82 urterekin, hori egiten dut oraindik, eta oso ondo sentitzen naiz. Getaria-Zarautz zeharkaldian ez ezik, beste batzuetan ere parte hartzen duzu? Hilaren 16an, Ondarroan egin den zeharkaldian parte hartu dut. Igeriketak eboluzio handia jasan du, geroz eta jende gehiago ikusten da zeharkaldietan parte hartzen, lehen igerilekurik ez zegoelako izan daiteke. Lehen igerileku estalia hemen egin zen, Donostian, orain termak dauden lekuan, Kontxako La Perlan. Inauguraziorako proba batzuk egon ziren. Proben artean, nik 1.500 metro egiten nituen igerian, garai hartan ez nekien igerileku bat nolakoa zen. Kloroa bota zutenek baldeetan bota zuten, nola bota behar zen jakin gabe. Gainera, ordu hartan ez zegoen betaurrekorik; igerian nenbilela, arnasa hartzean, burua altxatu, eta dena lausotuta ikusten nuen. Bukatutakoan, nire emaztearengana joan nintzen, garai haietan artean ere nire neska laguna, beste bi ahizpekin zegoen, eta nik ez nuen bereizten zein zen nire neska, begietan neukan kloroarengatik. Orain, betaurreko onak daude, baina lehenengoak oso onak izan arren, gomazkoak ziren, eta beti sartzen zitzaizun ura. Hobe izaten zen betaurrekorik gabe joatea, betaurrekoetan ura eramatea baino. Gero silikonazko betaurrekoak atera zituzten, begietara oso ondo egokitzen direnak, eta horietan ez zaizu urik sartzen. Nola prestatzen da bat horrelako zeharbideetara aurkezteko, entrenamenduei, elikadurari eta abarri dagokienez? Elikadura, beti berdin egiten dut. Ezeren ardurarik gabe, emazteak etxean jartzen didan guztia jaten dut. Goizean goiz gosaldu, eta, ondoren, entrenatzera joaten naiz badiara; etxera iristean, jateko prestatuta dagoena jaten dut, inongo kezkarik gabe. Apetitu ona beti dago. Entrenatzeko orduan, egunero entrenatzen nabil, 1954tik ez diot igeri egiteari utzi, lehen zeharkaldia egin nuenetik. Uste dut hori dela gakoa, ez uztea. Betidanik gustatu izan zait kirola; korrika egitea, bizikleta... Aldiz, ez naiz inoiz edale edo erretzaile izan. Nola eragin zizun itxialdiak? Egia esan, ezin izan nintzen bainatzera joan, baina ahal nuen onena egin nuen, hemen etxean gelatxo batean kirola egin nuen egunero: bizikleta, luzaketak... egin nituen. Ateratzeko aukera izan nuen bezain laster igeri egitera joan nintzen. Nahiz eta hasieran Atletico San Sebastianen arropa ezin zen utzi, Kontxako hondartzara joaten nintzen, arropa hondarretan uzten nuen eta igeri egitera joaten nintzen. Atletico San Sebastian ireki zen arte, hilabete batzuk behar izan ziren horretarako. Inoiz parte hartu al duzu zure seme-alabekin, ilobekin...? Lehen zeharkaldia uztailaren 25ean, Santiago egunean, egiten zen beti. Lehen edizioa egin zenean, goizaldean nire emaztea gure bigarren semeaz erditu zen; Carlos da hura ere, ni bezala. Nire emaztea eta semea ondo zeudela bermatu ostean, zeharkaldia egitera joan nintzen. Zeharkaldia amaitu bezain laster, ospitalera itzuli nintzen berehala. Igande honetan, lehenengo zeharkaldian jaio zen seme horrek nirekin batera parte hartuko du Getaria-Zarautz zeharkaldian lehen aldiz. Erretiratzea urrun ikusten duzu oraindik? Denbora daukadan bitartean eta jainkoak osasuna ematen didan bitartean, nik igerian jarraituko dut. ]]> <![CDATA[Play Stationen ere pilotan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/001/2022-07-19/play_stationen_ere_pilotan.htm Tue, 19 Jul 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/001/2022-07-19/play_stationen_ere_pilotan.htm frontball-a. Pilotaren alderdi kaletarrena da, eta soilik pareko hormarekin jokatzen da.

Bilboko Relevo estudio enpresa ari da Frontball Planet jokoa garatzen, Gammera Nest ekoiztetxearen laguntzarekin. Hala ere, frontball-a ez da kirol berria: 2008. urtean sortu zen. Daniel Sanchez Play Station Talents eta Frontball Planet programaren koordinatzailea da, eta Gammera Nest estudioaren zuzendaria. Azaldu du urteak daramatzatela bideojokoa mamitzen, 2017an hasi zirela Nazioarteko Euskal Pilota Federazioarekin eta Play Station Espainiarekin lanean, kirolaren ohitura osasungarriak eta gamming arduratsua sustatzeko.

Ez da lehen bideojokoa esku pilotaren modalitatean: horren aurretik Fronton bideojokoa sortu zuen Bainet Komunikazio enpresak; hamar pilotari birtualekin, zazpi pilotalekutan jokatzeko. Bideojoko hori, ordea, ez dago kontsoletara egokituta: sakelakoetarako eta tabletetarako da soilik.

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak (FIPV) esku hartu du Frontball Planet jokoaren erabaki guztietan. Bertako zuzendari Jorge Lopezek azaldu du: «Garai egokian iritsi da, mundu digitala haurren sedentarismoaren aurka borrokatu nahi denean. Frontball Planet bezalako jokoek kirol jarduera bultzatuko dute».

Euskal pilotaren bereizketa

Frontball-a eta euskal pilota bi diziplina ezberdin dira; arauak, jokatzeko moduak, kantxak, eta abar aldatzen dira, baina bi diziplinen artean lotura dagoela esan du Sanchezek: «Frontball-a mundu osoan praktikatzen diren esku pilotako jokoen elkargune gisa definitzen da».

Frontball-a nonahi erraz jokatzeko kirola da; pilota eta horma bat besterik ez da behar. Oinarrizko arauei erreparatuta, kantxa batean jokatzen da, pareko hormarekin soilik, hau da, ez dago ezkerreko hormarik. Hortaz, ez dago hormaren erreboterik. Beste pertsona batekin lehiatuz jokatzen da. Jokalariek pilota hormara bota beharko dute, eta aurkariak pilotari eman beharko dio. Botea ezarritako mugatik kanpo egiten bada edo eskuz ematerakoan huts egiten bada, aurkariari puntu (tanto) bat gehituko zaio. Helburua 20 tantotara heltzea da.

Jokatzean nahiz eta beste baten aurka lehiatu behar den, bideojokoan banaka jokatzeko aukera dago, eta jokalariak (abatarrak) hautatu daitezke: gizonezko bat, emakumezko bat edo robot bat. Gizonezkoa eta emakumezkoa pertsonalizatu daitezke, irabazten dituzten puntuen bitartez, elementuak denda birtualean desblokeatuz.

Planet hitzarekin mundu osoko zazpi kokapeni erreferentzia egin nahi izan diote, zazpi pilotalekuri: Bilbo, Dubai, Madril, Miami, Mexiko Hiria, New York eta Tokio. Horretaz gain, bi agertoki berezi izango dituzte: barneko kantxa bat entrenamenduetarako eta espazioko estazio bat.

Pilotalekuek kale itxura izango dute, pilotaren modalitate kaletarrena delako. Gainera, helburua kirolerako kalea berreskuratzea da, jokoaren leloak dioen moduan: pilota kalean. Sanchezek azaldu du sartu dituzten pertsonaiak eta pilotalekuak lehenak besterik ez direla.

Play Stationek produktua ahalik eta jokalari gehienengana iristea nahi du. Horregatik, bideojokoa Play Station 4 eta 5 kontsoletan eta PCetan lehenetsiko da, baina, ondoren, beste edozein kontsolatara eta sakelakoetara eraman nahi dute.

Jokalariek benetan frontball-ean jokatzen ari direla sinestea nahi dute. Sanchezek esan du horretarako federaziokoekin eta bideojokoetako jokalariekin probak egin dituztela: «Praktika fisikoaren esperientzia oinarri hartuta, bideojoko dibertigarria sortuko dugu jokalarientzat». Horren harira, Lopezek esan du aurreko astean jokoa probatu zutela, Gammera Nest ekoizlearen Madrilgo egoitzan eta Real Madril fundazioaren Campus experience zentroan. «Xehetasunak arindu eta benetako jokora hurbiltzeko balio izan zigun».

Merkaturatzeko prest

Bideojokoa beta fasean dagoela adierazi du Lopezek, baina 2023ko urtarrilean merkaturatzea espero dutela. «Gelditzen zaizkigun hilabeteak erabakigarriak dira, hobekuntzak egiteko eta merkaturatzeko».

Publikoaren interesen arabera, beste gune, herrialde edo jokalari batzuk sartu ditzaketela esan du Sanchezek, «azkenean, bideojokoa jokalariak eskatzen duen neurrian hazten da, eta halaxe eboluzionatzen du». Gainera, ez dute baztertzen etorkizunean pala edo zesta punta modalitateen bideojokoa sortzea: «Baina orain ikusarazi nahi dugun kirolaren arreta desbideratuko luke».]]>
<![CDATA[Bueltan da Irun erromatarra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/032/001/2022-07-14/bueltan_da_irun_erromatarra.htm Thu, 14 Jul 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1889/032/001/2022-07-14/bueltan_da_irun_erromatarra.htm
XII. aldi honetan, ondare historikoa islatzeko, erromatar inperioko janzkerak, agertokiak, materialak, zirkua, azoka, antzerkia, antzezpen historikoak, tailerrak, esperientzia gastronomikoak eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Horretaz gain, duela gutxi, hainbat saiakeraren ondoren, museoaren atzealdean dagoen zoruan termen aztarnak agertu zirela esan du Juanjo Jimenezek, Irungo Oiasso museoko zuzendariak: «Oiasso nolakoa izan zen hobeto aztertzeko aurkikuntza handia izan da». Asteburu honetan, museoaren parean panel batzuk jarri dituzte nola geldituko den erakusteko. Urte amaierarako zabaltzea espero dute.

Jaialdia indartzeko asmotan, Irungo Udalak apustu handia egin du; izan ere, 2019ko aurrekontua bikoiztu dute. «Iaz jaialdi egokitua egin genuen, baina aurten oso-osorik berreskuratzea lortu dugu», azaldu du Jimenezek.

Zuzendariaren ustetan, Irunek duen ondare historikoak identitatea ematen dio hiriari, «bai kulturan eta bai turismo arloan». Gainera, historia horren berri emateko beste museo batzuekin elkarlanean jarduten dute.

Jarduera programa

Museoak urte osoan bultzatzen du elkarlana elkarteekin egitea -Irungo merkatari eta ostalariekin- eta herritarren parte hartzea. Horren isla da jaialdi horretan egingo den antzezpen historikoetako bat: Iris jainkosari nabigazio garaiko prozesio zeremonia egingo zaio, eta 100 bat herritarrek parte hartuko dute.

Zirkua bihar hasi eta igandera arte egongo da, egunaren arabera ordu ezberdinetan. Sarrerak turismo bulegoan eta museoan eskuratu daitezke, 4 euroan, eta larunbat gauean, 5 euroan.

Azoka erromatarra gaurtik igandera arte egongo da, goiz eta arratsalde, Fermin Kalbeton eta Foru kaleetan, eta Jenaro Etxeandia plazan. Bertan, artisau produktuak egongo dira.

Antzerkiari dagokionez, bost ikuskizun egongo dira. Batzuk doakoak izango dira, baina denak ez. Horietako batzuk Oiasso museoak antolatutako antzerki tailerretako kideak antzeztuko dituzte. Horretarako, irakurketa dramatizatuez baliatuko dira, hala nola Aristotelesen zenbait testu hartuta.

Tailerrak ostiraletik igandera izango dira, denak museoko plazatxoan, eta ordaindu beharrekoak dira, 4 euroan, larrugintzakoa izan ezik. Larrugintza tailerraz gain, bestelako tailer batzuk ere eskainiko dira: bitxi erromatarrak, kaskoak eta diademak, jostailu erromatarrak, antzerkiko maskarak, erromatarren amuletoak eta zintzilikatzeko apaingarrienak.

Dies Oiassonis jaialdia



XII. Erromatar jaialdia, gaur, bihar, larunbatean eta igandean, Irungo Oiasso museoan (Gipuzkoa).]]>
<![CDATA[Hiritarrak baserrian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/029/001/2022-07-08/hiritarrak_baserrian.htm Fri, 08 Jul 2022 00:00:00 +0200 Joseba Arratibel Ladron https://www.berria.eus/paperekoa/1889/029/001/2022-07-08/hiritarrak_baserrian.htm
Orain arte, Bizkaiko eta Gipuzkoako baserriek bakarrik parte hartu dute, elkarte gisa ez dutelako beste inon beste ordezkaritzarik. Hala ere, baserri munduan interes asko dagoela aitortu du Xabier Iraolak, Enbako koordinatzaileak.

Lehena, 2014. urtean egin zen, eta zortzi baserrik eta 90 hiritar-bisitarik parte hartu zuten. Bi urteko etenaldiaren ondoren, gaur eta bihar egin dute berriz Ongi Etorri Baserrira. Zazpigarren edizioa izango da, eta 25 baserrik parte hartuko dute.

Baserriak aukeratzeko unean, bisitariek aukera zabala dute webgunean. Baserri bakoitzean lan ugari jorratzen direlako, esaterako: sagardoa, gazta, baratzea, txakolina, perretxikoak, txerrikiak, arrautzak, eztia... Horregatik, bi egunetan ospatuko da, bi bisita egiteko aukera izateko. Eta bi egunetan ordutegia berbera izango da: 11:00etatik 14:00ak arte. Izen ematea doakoa da.

Egitasmo horri esker, baserrietako elikagaien kontsumoa eta Euskal Herriko hainbat txokotako turismoa sustatzen da, eta herri gastronomia ere goraipatzen da.

Aurten, 2019an baino baserri gutxiagok parte hartuko dute. Iraolak esan du ez dagoela arrazoi jakinik, baizik eta jendea ez dagoela ohituta ezezagun talde bat etxean hartzera eta urduritasunak izaten direla. Askok onartu dute oraindik ere «kezkatuta» daudela; bi urte igaro diren arren, maskararen inguruko galdera asko egin dizkiotela. Hala ere, jende asko apuntatu dela aitortu du: 600-700 pertsona inguru, baserri bakoitzean 30 pertsona, gehienez.

Hiritarrek hiritik at dagoen bizimodua nolakoa den ikusten dute baserrietan, eta, oro har, «inpresio ona» jasotzen dute, Iraolaren arabera: «Jaki ororen atzean dagoen lana baloratzen dute, eta baserritarren lana goraipatzeko balio izaten die».

Hiritarrekin harremanetan

Orokorrean, hiri handietako pertsonak izaten dira bisitari gehienak; erdi mailako hirietakoak baserriak hurbilago dituztenez, baserri mundua ezagutzen dutela uste dutela aitortu du Iraolak, «baina urteen poderioz, baserri mundua asko aldatu da».

Iraolak baieztatu du alboko herri txikiak bisitatu nahi izaten dituztela hiritarrek, baina libre duten bakoitzean kanpora joateko joera izaten dutela.

Baserritarrek hiritarrengandik ikasteko ere balio izaten die egitasmoak. Hiritarrek kezka asko izaten dituzte animalien ongizatearen inguruan, transgenikoen inguruan... kezka horien inguruan, bisitaren ostean, jarrera aldatu ohi dute merkatuetan eta supermerkatuetan erosteko orduan. Gainera, asko eskertzen dute baserritarrak ezagutzeko aukera izatea eta kontsumitzen dutena nondik etorria den jakitea.

Ongi Etorri Baserrira



Gaur eta bihar, Bizkaiko eta Gipuzkoako 25 baserritan.]]>