<![CDATA[Josu Chueca | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 18 Jan 2022 00:21:58 +0100 hourly 1 <![CDATA[Josu Chueca | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Urrats txikia, harlauza handia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/003/001/2019-10-25/urrats_txikia_harlauza_handia.htm Fri, 25 Oct 2019 00:00:00 +0200 Josu Chueca https://www.berria.eus/paperekoa/1944/003/001/2019-10-25/urrats_txikia_harlauza_handia.htm
Lehentasunezko lekuetan, hau da, basilikako aldarearen aurrean, 1959az geroztik Jose Antonio Primo de Rivera ezarri zuten, Falangearen buruzagia, Alacanteko kartzelan 1936ko azaroaren 20an erail zutena. Francisco Franco diktadorea, aldiz, hil ostean, 1975ko azaroaz geroztik atzo arte hor izan dugu. Lehendabizikoa, gerraren biktimatzat har zitekeen arren, diktadorearen kasuan, inolaz ere. Are eta makurragoa, bera izan baitzen hor bildutako biktima askoren eragilea. Alde batetik, 1936ko gerra piztu eta aurrera eraman zuelako, eta bestetik, 1939az geroztik izandako erailketa ugariren erantzule nagusia izan zelako.

Nola uztartu, beraz, hildako horien oroimena borrero nagusi eta iraunkor horren presentziarekin? Nola onartu lau hamarkadatan zehar diktadura ankerrari eutsi zion buru hori beste hainbeste denbora -1975etik 2019ra bitartean, alegia- izatea gerraren eta diktaduraren sinbolorik garrantzitsuenaren muina? Odolez hasi eta odolez bukatutako agintaldi frankistaren bihotz eta ardatza nola gorde, momifikatua izan arren, aintzaz eta laudoriozko giro faxistan memoria demokratikoa gauzatzeko tenorean? Hori dela eta, premiazkoa bezain funtsezkoa zen Franco pribilegiozko eta lotsazko leku horretatik desobiratzea eta bere ondorengoek zein jarraitzaileek nahi duten tokira eramatea.

Bide batez, pareka dezaten diktadorearen gorpuzki horien patua eta haran horretan gelditu diren horiena. Izan ere, asko eta asko, alde errepublikanokoak, esate baterako, erailak izan ondoren, 1959tik berriro bortxaz, ezkutuan, eta familiakoek jakin edo baimenik eman gabe Cuelgamurosera eraman zituzten, frankistekin batera lurperatzeko. Eta batez ere, konpara dezaten frankistek beraiek eragin zituzten milaka biktimen egoerarekin: leize zuloetan, bide bazterretan, orubetean eta hilobi amankomunetan oraindik desagerturik jarraitzen dutenekin. Konturatuko dira noizbait diktadorea haran horretatik kanporatzea egia, justizia eta ordaintzaren bidean urrats txikia besterik ez dela? Jabetuko dira gure agintari aurrerakoiak eta demokratak gaur egun frankismoaren harlauza -epaitegietan, parlamentuan, hainbat alderdi politikotan...- haren hilobikoa bezain astuna dela eta benetako demokrazia gauzatzeke dugula? Estatu hileta Francori Mausoleoan gelditu direnak ]]>
<![CDATA[Egiari zor, German Rodriguezen militantziaz eta besteaz…]]> https://www.berria.eus/paperekoa/5002117/020/003/2019-07-06/egiari_zor_german_rodriguezen_militantziaz_eta_besteazhellip.htm Sat, 06 Jul 2019 00:00:00 +0200 Josu Chueca https://www.berria.eus/paperekoa/5002117/020/003/2019-07-06/egiari_zor_german_rodriguezen_militantziaz_eta_besteazhellip.htm German Gogoan izeneko omenaldiari eskaintzen dion arreta eta lekua. Aurten ere, Sanferminetan German gogoan izenburuarekin, artikulu bikaina azaldu zen atzoko zenbakian. Dena den, akats pare bat tartekatu dituzue. Bata, gertaeren hasierari dagokiona. Zezenketa bukatutakoan hasi zen zezen plazako liskarra, 20:45 aldean.

Bigarrena, 22:00ak aldean tirokatu eta hil zuten German Rodriguezek izan zuen atxikimendu politikoari dagokiona, hain zuzen ere. Atzoko artikuluan aipatzen zen German ORTko militantea zela. Hori ez da egia; izan ere, Liga Komunista Iraultzailean, hau da, LKI deiturikoan jardun zuen bere ibilbide politikoan Germanek. Jakina denez, 1997az geroztik izen hori hartu zuen erakundea LCR-ETA (VI) zein ETA (VI)tik zetorren, eta bilakaera horretan guztian German Rodriguez Garin-ek parte hartze zuzen bezain esanguratsua izan zuen.

Egiari zorretan, doazkizue zuzenketa hauek.

Adeitasunez.]]>
<![CDATA[Fortunato Agirre Lizarrako alkatea gogoan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1832/016/003/2016-09-29/fortunato_agirre_lizarrako_alkatea_gogoan.htm Thu, 29 Sep 2016 00:00:00 +0200 Josu Chueca https://www.berria.eus/paperekoa/1832/016/003/2016-09-29/fortunato_agirre_lizarrako_alkatea_gogoan.htm
Baina bere jardun politikoa zela medio, Lizarrako alkatea bezala, oso ezagun bihurtu zen Errepublikako urteetan eta horrela gelditu da oroimen historiaren eremuetan. Egako hirian ez zuten gehiengoa lortu euskal nazionalistek 1931ko apirilaren 12ko hauteskundeetan. Izan ere, 9 monarkikoen atzetik, 4 zinegotzi eskuratu zituzten, udal oposizio gutxiengo bakarra osatuz. Baina oinarrizko lanetan hasieran eta, batez ere, gero eta latzagoa izan zen lan krisiari aurre egiteko nabarmendu zirelako, 1933ko apirilaz geroztik, udal aginte makila eskuratu zuten Fortunato Agirreren eskutik.

Euskal Autonomi Estatutu bezalako goi mailako politikaren helburuez gain, oinarrizko arlo politikotan zein kulturaletan buru-belarri aritu zen Fortunato Agirre erregimen errepublikanoak indarrean iraun zuen bitartean. II. Errepublikaren hasieran, abiatu zen ekimen autonomiazalean, esate baterako, berak jardun zuen Jose Antonio Agirrerekin batera, Lizarrako 1931ko ekainaren 14ko asanbladan zein mitinean, anfitrioi eta hizlari gisa, Estatuto General del Estado Vasco delakoa onartzeko. Era berean, Nafarroan sortu zen hirugarren euskal eskola, Lizarrakoa alegia, Euskal Hizkuntzaren aldeko Batzordearen bitartez arrakastaz bultzatu zuen orduko zinegotzi lizarratarrak.

Alkatetza eskuratu zuenetik, herrian zegoen langabeziari aurre egiteko, lan publiko zenbait martxan jarri zituen alkate jeltzaleak. Eskumak izandako ezintasuna alboratuz, bere eraginez, Zalatanborren azpitik doan saihesbidea, tunela eta zubia eratu zituzten langileek, beste proiektu batzuk Agirrek prestatzen zituen bitartean. Baina ez zuen zeregin errazik izan, ezta Errepublikako urtetan ere. Izan ere, 1934ko irailean, Alkateen Mugimenduarekin bat egin zuelako, gobernadore zibilak desjabetu egin zuen, 1936ko otsaileko amnistia zela medio, alkatetzara berriro itzuli zen arte.

Urte horretako udaberrian, eta Fronte Popularraren garaipenaren ostean, Euskal Autonomi Estatutuaren proiektuak aurrera jo zuen testuinguruan, berriro ere gure Agirre, Lizarratik, saiatu zen nafar udalek bat egin zezaten Euskal Autonomiaren aldeko ekimen berritu horrekin. Arrakasta izan zezakeen jardun horrek, Fronte Popularreko buru nafar guztiek, berandu bazen ere —1936ko ekainaren 15ean— eskabide hori berea egin zutelako. Baina, ezaguna denez, gerrak egitasmo horiek guztiak bertan behera utzi zituen, odolez eta indarrez amatatuz.

Gerra hasi eta bi hilabetera Madrilen eta Bilbon onartu eta Gernikan indarrean jarri bazuten ere, eragina bakarrik Bizkaira eta Gipuzkoako Eibar-Elgeta aldera mugatu zen. Nafarroa bere osotasunean, uztailak 18az geroztik, eskuma faxisten eta militarren menpe zegoen erabat. Horrek ez zuen oztopatu, alderantziz baizik, errepresio latz bezain orokorra aurrera eramatea, lehen unetik bertatik. Uztailaren 18ko arratsaldean, gerraren lehen biktima, Jose Rodriguez Medel Guardia Zibilaren komandantea izan zen, bere menpekoek, Iruñeko kuartel nagusian eraila.

Beraz, Emilio Molaren Gerra deia kaleratu baino lehenago, egun horretako ilunabarrean, Arellanon bertan, Lizarraldeko falangista talde batek Fortunato Agirre ere atxilotu egin zuen. Lizarrako kartzelan bi hilabete luze igaro ostean, berak izandako eskuzabaltasun politikoari ankerkeria hotzez erantzun zioten. Alferrikakoak izan ziren familiaren aldetik bere askatasuna lortzeko egindako ahalegin guztiak. Izan ere, irailaren 3an faxistek alkatetzaz desjabetu zuten, baina ez ziren horrekin ase. Militar matxino horiek beraiek sustaturiko gerrak eragindako erresistentzia eta euskal nazionalismoaren errepublikarekiko jarrera leiala ez zituzten gogoko eta izua azken ondorioetara eramateko prest zeudela ere frogatu zuten.

Lizarran bertan, 1936ko irailaren 25ean, Ricardo Sanz Komandanteak kaleratutako pregoiak, argi eta garbi, euskal nazionalismoa zapalkuntzaren helburua zela adierazi zuen. Euskal Eskolako liburu, tresna guztiak errekisatzeaz gain, euskal folklorea eta hizkuntza jomuga zituen. Agur hitza debekatuz Gora Espainiaren garaiak zirela zioen. Militarrak eta faxistak horrelako mehatxu eta ahoberokeriez harantzago joateko prest zeudela nabarmen geratu zen hurrengo egunetan. Izan ere irailak 28an, Etxalar aldean atxiloturik zeuden Pedro Gorostidi, Miguel Hualde eta Juan Bautista Azpiroz jelkide iturindarrak erail zituzten. Hurrengo egunean Fortunato Agirre, Lizarrako kartzelatik atera zuten Taxoare aldera eramateko. Apaiz bat izan zuen bidaide eta aitorle, lehen kilometroetan, adieraziz kontrolpean egindako saca eta erailketa izan zela. Herri horretako hilerriaren ondoan erail zuten, gaur bezalako egun batean, irailaren 29an, duela 80 urte, Lizarrako alkatea 1920az geroztik, baina, bereziki, 1931-1936 bitartean, Euskal Autonomi Estatutuaren alde, euskararen alde, baita langile eta herri xumearen alde ere, nafar eremu zailetatik, gogoz eta jakitez borrokatu zena.

Egunotan, orduko Euskal Estatutu Autonomiaren gorazarre egiten denean, oroimen historikoaren lehen lerroan, duintasunaren historian, Fortunato Agirrek bere lekua izan beharko lukeelakoan nago.]]>
<![CDATA[Fortunato Agirre, berriro etxean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1513/006/001/2013-09-28/fortunato_agirre_berriro_etxean.htm Sat, 28 Sep 2013 00:00:00 +0200 Josu Chueca https://www.berria.eus/paperekoa/1513/006/001/2013-09-28/fortunato_agirre_berriro_etxean.htm
Lizarraldean 1936ko altxaldi faxistaren karira gauzatu zuten errepresioa, burutik bertatik eta lehen unetik, hasi zuten. Izan ere, Fortunato bera, alkatea izanda, estreinako atxilotuetako bat izan zen, agian lehen-lehena. Uztailaren 18ko arratsaldean, hainbat falangistak Arellanora, bere jaioterrira, jo zuten hortxe bertan harrapatzeko eta Lizarrako kartzelara eramateko asmoz. Hori gertatu zenean, oraindik ez zekiten zer jarrera hartuko zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak kolpe militarraren aurrean. Baina matxino faxistek zein militarrek, Agirrek, Errepublikako urteetan, aurrera eraman zuen politika ez zuten batere gogokoa eta horren kontra jo zuten estreinako unetik.

Gaitzesgarria izanen zuten, ezbairik gabe, Lizarran bere zinegotzi arduratik Euskal Autonomiaren Estatutuaren gaineko asanblada, Gobernadore zibilak Iruñekoa debekatu ostean, Agirrek berak Lizarrara eramatea, arrakastaz burutu ahal izateko. Agirre bera ere arduratu zen, Egako herrian bertan, Euskal Hizkuntzaren Patronatuaren buru zelarik, euskararen klaseak antolatzeko eta Petrita Azpirozen ezinbesteko laguntzarekin, geroxeago lehen Euskal eskola martxan jartzeko.

Baina edozein jelkidek oso gogokoak izan zitzaken antzeko xede politiko edo kultural horien gainetik, Agirrek arnasberritu egin zuen Lizarraldean burutzen ari zen politika. Izan ere, bi aldiz, bederen, barkatu egin zituen, indarrean zeuden isunak zein zigorrak, 1933an eta 1936an. Azken horretan, 1934az geroztik pairaturiko inhabilitaziotik atera berria izanik, ederki frogatu zuen gorroto edo mendeku politikoari eskuzabalez erantzuten bazekiela.

Era berean, topiko guztien gainetik, argi eta garbi, EAJren esparru politikotik hain zuzen ere, gizarte politika aurrerakoia aurrera eramatea posible zela erakutsi zuen. Udaletxean, gutxiengo politikoan izanda ere, 13 zinegotzietatik 4 bakarrik baitzituzten jelkideek, gauza izan ziren betiko eskumari aurre egiteko herrian zegoen gizarte auzi larriari helduz. Errepublika hasi zenetik bi urte igarota, langabezia gero eta larriagoa zen, eta Lizarran eskumakoek lagatu zuten udala, ezgauza zirelako arazo hori konpontzeko. Egoera horretan Fortunatu Agirre bihurtu zen herriko alkate eta lan ezari aurre egiteko lan publikoak jarri zituen indarrean, 1933az geroztik. Gaur egun, Gazteluetako Gurutze delakoaren azpitik doan errepidea, bere tunela eta zubiarekin, esate baterako, ordukoa dugu. Bide batez, Lizarra auzoko saihesbidearen proiektua, orduan ere lehen aldiz saiatu ziren aurrera eramaten, bi helbururekin: lana sortarazteaz gain, herrigunetik trafikoa aldentzea. Laburbilduz, eskumak urteetan egiten jakin ez zuena edo egin nahi ez zuena ahalbideratzeko gauza izan zen Agirre.

Hori gutxi balitz, Lizarrako alkatea adi-adi aritu zen Errepublikaren azkenaldian, erregimen demokratikoaren alde. Jakina denez, eskualde horretan mugimendu anitz suertatu ziren karlista eta militar matxinoen aldetik. Ariketa paramilitarrez gain, bilerak eta hartuemanak biderkatu zituzten, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi ostean. Agirrek horien berri izan zuenean, jakinaren gainean jarri zituen buruzagi errepublikanoak, Iruñekoak zein Madrilgoak. Baina inozo galantekin egin zuen topo Lizarrako alkateak. Izan ere, matxinoek altxaldia prestatzen jarraitu zuten, buruzagi errepublikanoen aldetik, inolako eragozpenik izan gabe. Hura lehertu zenean ederki asko zekiten faxistek noren alde zegoen Fortunato Agirre. Hori dela medio, berau izan zen Lizarraldean atxilo hartu zuten lehenetariko bat, uztailaren 18ko arratsaldean bertan, alegia. Ondoren, Lizarrako kartzelan bertan bi hilabete luze igaro zituen preso. Denbora aski luzea, Agirreren aldeko gestioek bere askatasuna edo trukea gauzatu zezaten. Aitzitik, irailaren 29an, ohikoak bihurtu ziren deskartzeleratze edo «saca» baten ondorioz, Fortunato Agirre Taxoarraraino eraman zuten horko hilerriaren inguruan erailtzeko. Erailketa horrekin, herrian egun batzuk lehenago kaleratutako bando militarrak, euskal kultura, euskara, ikastola eta nazionalistak jomugan ezartzen zituenak, heriotzaren marra gainditu zuen.

Gaur bere erailketaren urtemugaren bezperan, Fortunato Agirre ohorezko eta oroimenaren ate handitik udaletxera itzuliko da. Orduko hiltzaileek eta bere ondorengo politikoek, abstentzioaren bitartez, ahanztura eta bazterketari eutsi dioten arren, udal eta Lizarrako herritarren gehiengoak Fortunato Agirreri, Clemente Rosi eta Federico Lezari ongi etorriak zuen etxera! diote.]]>