<![CDATA[Juan Luis Zabala | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 30 Nov 2021 03:19:00 +0100 hourly 1 <![CDATA[Juan Luis Zabala | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Telebistari gorazarre]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/025/002/2021-07-30/telebistari_gorazarre.htm Fri, 30 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1877/025/002/2021-07-30/telebistari_gorazarre.htm
Kutxa ergela, tonto-fabrika eta droga-banatzaile eskrupulurik gabea izan da urte askoan eta askorentzat telebista, euskaldunen frantsesteko eta espainoltzeko tresna eraginkorra izateaz gain. Deabru zitala. Ez zuen arrazoirik gabe bereganatu ospe txar hori guztia. Ezin da ukatu, nondik begiratzen zaion, kalte handiak egin dituela bere historia oraindik ere ez oso luzean.

Baina, gaur egun, izatekotan, behea jotako deabrua da telebista, kaltegabea bere ondoan etengabe hazten ari diren beste infernuko etsai elektronikoen aldean, tamainaz txikiagoak gehienak baina ez horregatik ahulagoak, ez horregatik asmo eta burubide zintzoagokoak. Telebista bera ere aldatu da, zabalagoa du eskaintza eta eskaintza horretan ez da dena droga eskrupulurik gabe banatuz tontoak fabrikatzen dituen kutxa ergel zital bati dagokiona. Tira, lehen ere ez, jakina, baina gaur egun are gutxiago. Hori dena aintzat hartuta, panorama berrian alderaketak egiten hasiz gero, harrapari arriskutsutzat geneukana, telebista, etxeko maskota bihurtua dugu gaur egun.

Horrez gain, beste ikuspuntu batetik begiratuta, bakardadeari eta zaintza lanei buruz hainbeste hitz egiten den garaian, aitortu behar zaio telebistari arlo horretan eman izan duen, ematen ari den eta emateko daukan laguntza, ezer gutxi eskatuz ezinbesteko konpainia leiala eskaintzen baitio gaixorik, zahartuta edo, besterik gabe, bakarrik dagoen jende askori.

Esan dezakegu tristea dela hori, baina are tristeagoa litzateke horien guztien egoera telebistarik gabe, urteekin hain etxeko egin zaigun harrapari behiala arriskutsu eta gupidagabe, orain zaharkitu, kaltegabe, atsegin eta maitekor hori gabe.

Telebista ikusteko modu asko daude. Baita telebista irudikatzeko ere. Horietako bat baino ez dut ekarri nahi izan hona, agur moduan, nire azken ekografian telebistari esker oneko omenalditxo bat egiteko.]]>
<![CDATA[Telebistakoak vs taberna zulokoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/027/002/2021-07-29/telebistakoak_vs_taberna_zulokoak.htm Thu, 29 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1878/027/002/2021-07-29/telebistakoak_vs_taberna_zulokoak.htm neerlandesa (herbeheretar) esan beharrean neanderthal esan zuen esatariarenak, baizik eta Anna Kiesenhofer txirrindulari austriarrak urrezko domina lortu zuen moduan lortzea gran machada zela esan zuenarenak. Behin baino gehiagotan esan zuen gainera, damurik edo barkamena eskatzeko asmorik erakutsi gabe. Laprastada olinpiarra zinez.

Nolanahi ere, tartekako laprastada puntualak alde batera utzita, azken urte eta hamarkadetan ikaragarri hobetu eta findu da kirol kazetaritza, behintzat Hego Euskal Herrian gehien kontsumitzen dena, hots, Espainiakoa. Eta behintzat zuzeneko kirol emanaldietakoa, futbolari buruzko tertulia saio batzuk plato batean beharrean leize-zulo ilunetan grabatuak baitirudite.

Orain arte esandakoa ezeztatzeko norbaitek gogora ekar dezake futboleko Eurokopako emanaldietan Jose Antonio Camacho aritu dela esatari oraindik orain, baina irudipena dut, Ehpaña ahoskatzeko duen modu berezia alde batera utzita, ez duela batzuek espero adinako zabarkeriarik erakutsi, eta, paradoxikoki, dezepzionatu egin duela, material faltan hura larrutu nahi eta ezinean geratu delako bat baino gehiago (ni neu, adibidez).

Erraz kritikatzeko moduko lana da telebistako zuzeneko kirol emanaldietako esatariarena, eta ez dut esango gaur egun Hego Euskal Herrian gehien ikus-entzuten diren guztiak bikainak eta apartak direnik, baina batzuk benetan onak dira. Natalia Arroyo dut bereziki gogoan, futbol esataria Reala entrenatzen hasi aurretik. Nola irudikatu orain dela hamarkada batzuk halakorik! Eta txarrenek ere, oro har, tartekako laprastadak laprastada, zuzentasun politikoaren gutxieneko arauak ezagutzen eta errespetatzen dituzte bederen.

Besterik da zuzentasun politiko hori zer neurritan iragazten den benetan errealitatera, etxeetara, kalera, taberna zuloetara, zuzentasun politiko ofiziala diluitzen den lekuetara. Kirol emanaldi bat taberna ezezagun batean ikus-entzutea, bezeroen arteko komentarioak entzunez, beldurgarria izan daiteke batzuetan, baina baita argigarria ere, jakiteko zer mundutan bizi garen.]]>
<![CDATA[Sam Gardner neska-lagun bila]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/033/002/2021-07-28/sam_gardner_neska_lagun_bila.htm Wed, 28 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1881/033/002/2021-07-28/sam_gardner_neska_lagun_bila.htm Atypical telesailaren (Netflix, 2017-2021) lau denboraldiak osatzen dituzten 38 atalak. Sam Garnder izeneko 18 urteko mutila (Keir Gilchrist) da protagonista. Autismoaren espektroko nahasmena dauka, eta, mutil azkarra izan arren, ahalmen kognitiboaren aldetik edo hizketarako trebetasunari dagokionez edozein neurotipikoren nahasmen hori gabeko edozeinen parekoa edo are gaitasun handiagokoa, nahasmenaren ondorioz arazoak ditu bere adineko neska-mutilekin harremanak izateko. Neska-lagun batekin harremanetan hasi nahi du hala ere, eta horretan saiatzeko prest dago. Arrebari eta aitari poza ematen die Samen asmoak, baina amak, babesle beti, ez du uste Sam horretarako prestatuta dagoenik, eta beldur da ahalegina nahigabe eta trauma gehiagoren sorburu ez ote den izango.

Telesail askotan oro har, edozein formatu eta generotako fikziozko istorio askotan argumentua bera, sinopsian jasotzen dena, da, bere laburrean, istorioaren alderdirik esanguratsuena, eta hortik aurrerako kontaketak ez du aparteko ekarpen handirik egiten. Atypical-en kasuan ere istorio osoa dago estu lotuta, izenburuak ere adierazten duen moduan, protagonistaren ezaugarri atipikoarekin, autismoaren espektroko nahasmenarekin. Baina beste kontu asko ere agertzen dira zuzenean eta zeharka, eta gidoia ondo pentsatua dago ikuslea ez gogaitzeko telesail osoan, ideia gutxi batzuen bueltan biraraziz.

Atypical-en balioen artean dago autismoaren espektroko nahasmena zer den eta zer arazo ekartzen dituen ezagutarazten laguntzen duela, baita nahasmen hori dutenekiko enpatia sortzen ere. Bere horretan, eskertzekoa da hori. Dena den, akaso komeni da ohartaraztea nahasmen hori duten guztiak ez direla inondik ere Atypical-eko Sam Gardner edo The Good Doctor-eko Shaun Murphy bezain azkarrak, argiak eta hiztun onak, eta batzuek bi pertsonaia horiek baino arazo sakonagoak eta konpontzen zailagoak dituztela neurotipikook nagusi garen munduan integratu eta eroso samar sentitzeko.

Ez da komeni ahaztea fikzioak errealitatearen berri eman dezakeela, baina inoiz ez duela erabat eta osorik islatzen.]]>
<![CDATA[Erdaraz esaten den bezala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/025/003/2021-07-27/erdaraz_esaten_den_bezala.htm Tue, 27 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1881/025/003/2021-07-27/erdaraz_esaten_den_bezala.htm
Zein zaila zaigun garbigailu, krispeta, aldaka, saihets-hezur, espazio-ontzi, iragazi, NBE, DSBE, IAT esatea. Eta zein erraza, Hego Euskal Herrian euskaraz aritzean, labadora, palomita, kadera, kostilla, nabe espazial, kolatu, ONU, RGI, ITV.

Arnasguneetako gazte euskaldun peto askori arrotza zaio euskara batua. «Ni ez naiz neu sentitzen batuan» eta gisakoak esaten dituzte, natural eta zintzo, barru-barrutik aterata, inolako asmo euskarafobikorik gabe. Baina hori esaten dutenek zer hizkuntza nahi dute munduko informazioa jasotzeko, irakurtzeko, fikzioa ikus-entzuteko, umeak eskolatzeko, herritik kanpora jendaurrean hitz egiteko? Arnasgunerik sakon, jator eta autentikoenean ere, gauza asko «erdaraz esaten den bezala» esatea baita «naturalena».

Diglosiaren ajeak dira. Euskarak zailtasunak ditu orotarako hizkuntza beregaina izateko, eta ahul eta mendeko bihurtzen dute zailtasun horiek.

Bikoiztaileen egoeraz galdetuta, gaiaz «informazio nahikoa» ez duela argudiatu du Unai Iparragirre ETBko zuzendariak erantzunik ez emateko, BERRIAk joan den ostegunean argitaratutako elkarrizketan. Informazio bila galdezka hasi behar duen honetan, apaltasunez, Iparragirreri aholkatuko nioke galdetzeko, BIEUSE eta EHBE elkarteetako bikoizleei ez ezik, EIE, Galtzagorri, EIZIE, Euskal Editoreen Elkartea, EHAZE, EAB, IBAIA, Pantailak Euskaraz, Mintzola, Bertsozale Elkartea, Euskaltzaindia, EHE, Kontseilua, IKA, AEK, HABE, Seaska, Ikastolen Elkartea, HEIZE, Eusko Ikaskuntza eta gisako beste hainbat talde, elkarte, edo erakundetako arduradunei ea bikoizketak ba ote duen laguntzerik arestian aipatutako euskararen aje horiek konpontzen. Euskarazko bikoizketa ez baita, edo ez bailuke izan behar behintzat, gaur eta hemen, bikoizleen kezka soilik.]]>
<![CDATA[Distopien abantaila eta zailtasunak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/033/002/2021-07-23/distopien_abantaila_eta_zailtasunak.htm Fri, 23 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1886/033/002/2021-07-23/distopien_abantaila_eta_zailtasunak.htm
Horrelako zerbait planteatzen du Josh Friedman eta Graeme Manson-en Snowpiercer telesailak (Netflix, 2020-2021), Jacques Lob, Benjamin Legrand eta Jean-Marc Rochette-ren Le Transperceneige komikia (1982) eta Bong Joon-ho-ren Snowpiercer filma (2013) aurrekari eta oinarri dituela, bien elementuak nahastuz eta biekiko nahiko libre jokatuz baina argumentuaren oinarriari fidel eutsita.

Akaso hala izango zen komikia argitaratu zen garaian, baina gaur egun ezin esan oso originala denik telesail horren argumentua, genero bereko asko ekartzen baititu gogora. Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo, adibidez, film horretako zuloak Snowpiercer-eko trenaren antza baitu ezaugarri askotan.

Ez du, ordea, Snowpiercer telesailak El hoyo filmak adinako indarrik, El hoyo-ren soiltasun eta austeritate narratibo eta estetikoaren ordez era horretako distopien topiko ugari baitarabil bi denboraldiak osatzen dituzten hogei ataletan. Eskaintzen ditu ezusteko atseginak ere tarteka, pizten du une batzuetan ikuslearen jakin-mina, eta are txundimena eta aztoramena ere, baina tartekako txinpartak baino ez dira horiek, sekuentziarik gehienetan beste istorio askoren kopia dirudien istorio batean.

Ezagutzen ez dugun errealitate batean oinarritzen direnez, distopiek askatasun handia ematen dute sormenerako, irudimena hegan jartzeko. Baina hainbeste distopia ikusten ari gara azken urteetan non gero eta zailagoa gertatzen den irudimen horren emaitza benetan gogoangarria izatea. Snowpiercer-ek, bere alde onak baditu ere, ez du zailtasun hori erabat gainditzen.]]>
<![CDATA[Kiroletik harago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/035/001/2021-07-22/kiroletik_harago.htm Thu, 22 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1943/035/001/2021-07-22/kiroletik_harago.htm
Gertakari eta izen mitiko asko utzi dituzte beren historia osoan Olinpiar Jokoek, eta kasik denok daukagu Olinpiar Jokoekin lotutako oroitzapen bat edo beste. Olinpiar kirolari historiko batzuen izenek esanahi berezia hartu dute, erreferentzia unibertsalak dira: Charlotte Cooper, Jesse Owens, Johnny Weismuller, Emil Zatopek, Nadia Comaneci, Carl Lewis, Lasse Viren, Usain Bolt... Horretaz baliatzen da, adibidez, Nacho Vegas Asturiasko musikaria bere kanturik onenetako batean: «Nire penak ito nahi izan nituen, baina haiek alkoholetan igeri egiten zuten, Mark Spitzek bezala», kantatzen du, izenburu, hain zuzen ere, Mark Spitz duen kantuan, 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan, urrezko zazpi domina irabazi zituen igerilari fantastikoa, ia sinestezina, gogoan.

Tamalez, beste ekitaldi askorekin gertatzen den moduan, ezin izango dugu Tokio 2020 Olinpiar Jokoetako zuzeneko emanaldirik euskaraz komentatuta ikusi, laburpenekin eta erreportajeekin konformatu beharko dugu, Berria Telebistarenak, besteak beste. Baina ziur euskaldun asko egongo garela telebistari begira hurrengo egunetan, urteak igaro arren denon gogoan geratuko den mito baten jaiotzaren unea zuzenean ikusteko irrikan, kirolean oinarritutako kiroletik haragoko istorio zirraragarri eta erreferentzial baten peskizan.]]>
<![CDATA['The Tour de France']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/025/003/2021-07-21/the_tour_de_france.htm Wed, 21 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1881/025/003/2021-07-21/the_tour_de_france.htm
Garai batean hizkuntza-nahasketa handia omen zegoen tropel barruko solasaldi eta ohartarazpenetan, baina ziklismo garaikidea ingelesez mintzo da, antza denez. Globalizatu egin da txirrindularitza eta globalizatzearekin batera ingelesa nagusitu da lingua franca moduan hala tropelean nola txirrindularitzako nazioarteko emanaldietan, are Frantzia chauviniste-ko kirol ekitaldirik grandeur nabarmenekoarenean ere. Ez da nolanahiko konkista, alajaina! Lekutan geratu dira, bestalde, esperantisten aldarriak eta ametsak dena bereganatzen ari den olatu anglofilo oro-hartzailearen aurrean!

Niri atentzioa bereziki aurten eman badit ere, seguru asko lehendik dator kontua, eta ez da oso harrigarria, aintzat hartzen baldin badugu zein neurritan ari den nagusitzen ingelesa gero eta esparru gehiagotan, ia denean. Halako moldez non gaur egun eskola-ume baten guraso baldin bazara alferrik izango zaren tokiko hizkuntzen defendatzaile sutsua, zuk ere azkenean amore eman beharko duzu alaba edo semea tropelaren atzealdeari ezin jarraituz ikusiko ez baduzu. «Ingelesa ikastera, etorkizun handikoa baita, eta zure aitak ikasi ez bazuen ere, zuk bai», kantatzen zuen, joan den mendean, 1979an zehazki, Topo rock taldeak Mis amigos kantu gogoangarrian.

Dena den, tropeleko hizkuntza nagusia ingelesa izanagatik ere, ez gaude kexatzeko moduan txirrindularitza gustuko dugun telebista-ikusle euskaldunok ziklisten lehia nagusiak geure hizkuntzan ikusteko dugun aukerari dagokionez. Ingelesa jakin beharrik gabe eta, Fermin Aramendiren itzulpenak lagun, ingeles pittin bat ikasiz ikusi dugu The Tour de France.]]>
<![CDATA[Ez da giro Aldaben]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/025/002/2021-07-20/ez_da_giro_aldaben.htm Tue, 20 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1879/025/002/2021-07-20/ez_da_giro_aldaben.htm Goenkale-ko Arralde bezala, Balbemendi-ko Balbemendi bezala, Brinkola-ko Brinkola bezala, Alardea-ko Hondarribiaren antzeko herri alardeduna bezala, Hondar ahoak-eko Ondarroaren antzeko arrantzale-herria bezala, Altsasu-ko Altsasu bezala... infernu handi bilakatutako herri txikia da Beti mugan telesail berriko Aldabe ere, joan den ostegunean ETB1i begira ikusi eta ikasi ahal izan genuenez. ETB1ek azken urteetan duen saiorik arrakastatsuenetako baten izenburuarekin bat datoz denak: herri txiki, infernu handi. Ezin da kasualitatea izan. Kasu horretan esaldiaren beste bertsio bat aplika daiteke: herri itxi, infernu ireki. COVID-19rik gabeko herria baita Aldabe Jabi Elortegik zuzendutako lanean, kutsadurak eragozteko itxia.

Baliabide batzuetan ausarta bada ere —Aldabeko alkateak (Elena Irureta) kamerari egiten dizkion aitorpenetan, adibidez, pertsonaiaren zurikeriaren salatari komikoak—, lehen atala ikusi eta gero asmo handirik gabeko —eta aurrekontu urriko— komedia dirudi Beti mugan-ek, iaz ETB1en estreinatu ziren telesailen aldean anbizio artistiko gutxiagokoa. Iazko telesailetako herri txikietakoen aldean, Aldabeko arazoak mami gutxiagokoak dira, ikuslearen baitan barne-gatazka eta azkura handirik eragiten ez dutenetakoak.

Honako hau dio EITBk emanaldia iragartzeko agirian: «Zerbitzu publikoko izaera uztartuz eta euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuekin, euskarazko ikus-entzunezko ekoizpenaren aldeko apustuarekin bat egin du EITBk Beti mugan telesailaren estreinaldian. Ildo berean, Euskal Telebistak azken urte honetan arrakastatsu estreinatu ditu Hondar ahoak, Alardea, Altsasu eta Go!azen telesailak».

Lan profesional duina denez, pozgarria da Beti mugan ETB1en ikustea, dudarik ez. Baina nahikoa dugu Go!-azen eta Beti mugan-ekin? Ez gara gutxi Alardea, Hondar ahoak eta Altsasu ikusita esperantza pittin bat izan ondoren orain zapuztuta gaudenak, EITBk «zerbitzu publikoko izaera uztartuz eta euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuekin» lotuta gehiago egiterik balukeela uste dugunak, EITB «euskarazko ikus-entzunezko ekoizpenaren aldeko apustuarekin» dagokion neurrian bat egitetik urrun dagoelakoan gaudenak.]]>
<![CDATA[Entretenimendua eta kontzientziazioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/026/002/2021-07-16/entretenimendua_eta_kontzientziazioa.htm Fri, 16 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1875/026/002/2021-07-16/entretenimendua_eta_kontzientziazioa.htm Natura bizia saioaren lehen emanaldiak, aurretik ere pentsatzekoa baitzen ikusgarria eta interesgarria izango zela. Lexeia Larrañagak zuzendu eta Alberto Iñurrategik gidatu eta aurkeztuta, Euskal Herriko biodibertsitatearen berri emango duen dokumental saila da, zortzi ataletan banatua, ETBren udako programazioko eskaintza nagusi eta erakargarrienetako bat.

Astearteko estreinaldian, Pirinioetara eraman gintuen Iñurrategik, eta, besteak beste, bertako sarrioak, ugatzak, hartzak, eta basoilarrak erakutsi zizkigun, haien egoeraren eta ibilien berri ondo dakiten adituen azalpenak eta iritziak jasoz eta indar plastiko handiko irudi bikainak eskainiz, kontu eta pazientzia handiz lortutakoak, Larrañagak, emanaldia baino minutu batzuk lehenago, Udak dakarrena saioan Julian Iantziri adierazi zionez.

Klima aldaketari buruzko kezka agertu zuten aditu horietako batzuek. Esate baterako, basoilarren Nafarroako kantu lekuetako bat duela urte batzuk baino gorago omen dago gaur egun, eta basoilarrek lehen baino lehenago jotzen omen dute horietara, eguraldia lehenago epeltzen hasteak aldaketak dakartzalako landaredian eta ekosistema osoan. Horrez gain, igarri dute lehen kantu-leku horietan beti elurra izaten bazen ere, orain askoz ere elur gutxiago izaten dela, eta batzuetan batere ez.

Ziur naiz Euskal Herriko biodibertsitatearen berri ematearekin batera, biodibertsitate horretaz arduratu eta biodibertsitate hori zaintzearen garrantziaz ohartaraziko gaituela, aurreneko saioan bezala, aurreragokoetan ere Natura bizia-k.

Nahiz eta leku askotatik ari zaizkigun heltzen eta errepikatzen horrelako diskurtsoak eta ohartarazpenak, ez daude soberan, eta are beharrezkoagoak dira klima aldaketaren eta berotze globalaren ondorio kaltegarriak bertatik bertara eta datu zehatzen laguntzaz erakusten direnean, Natura bizia-n gertatzen den bezala. Are gehiago erakusten den hori etxetik hain gertu daukagunean.

Ez dakigu zer ikusle kuota izango duen, ezta zer oihartzun eta zer eragin izango duen ikusleengan ere, baina berri pozgarria da Natura bizia pantailetara iritsi izana. Kalitateko entretenimendurako ez ezik, kontzientziaziorako ere balioko ahal du!]]>
<![CDATA[Goraldia, erorialdia eta legezko bahitura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2021-07-15/goraldia_erorialdia_eta_legezko_bahitura.htm Thu, 15 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2021-07-15/goraldia_erorialdia_eta_legezko_bahitura.htm Britney Spears fokupean dokumentalak planteatzen duen galdera nagusia: nola da posible urtero milioika dolarreko irabaziak lortzen dituen 39 urteko emakume bat bere erabaki propioak ezin hartuta bizitzea bere borondatearen kontra? Horixe baita, antza denez bederen, Britney Spears pop izar estatubatuarraren kasua, aitak duela hamahiru urte haren legezko tutoretza bereganatu zuenetik, epaitegiek eta epaileek hala erabakita. The New York Times-ek ekoitzitako ikus-entzunezkoa da Framing Britney Spears —hori du jatorrizko izenburua—, aurten estreinatua, eta ETB1ek eman zuen, euskaraz bikoiztuta, joan den igande gauean.

Indar mediatiko ikaragarria izatera iritsitako pop izar baten goraldia eta erorialdia kontatzen ditu hasieran dokumentalak, era honetako istorioetan ohikoak diren gorabeherekin gozo eta oparo hornitua: goraldian, hasierako zailtasunak, zalantzak eta ezinak, baina baita pausoz pausoko aurrerapen txiki baina erabakigarriak ere; erorialdian, bizitza pribatu orekatu eta patxadatsua izateko ezintasuna, adiskide itxurako odol zurrupatzaileak, gorroto bilakatutako amodioak, familia-hausturak, drogak, buruko osasun arazoak... Erakargarriak izaten dira gisa horretako istorioak, iritsi ezina zaigun mundu bat erakusten baitigute, baina haietara iritsi ez izateagatik geure buruaz errukitzeko arriskurik gabe, inbidiatik ere libre, gauden moduan, geure anonimotasun grisean, geure egunerokotasun arruntean, primeran gaudela gogorarazten baitigute.

Baina beste kasu askotan amaiera izaten dena beste istorio baten hasiera da Britney Spearsen kasuan, lan egin eta diru asko irabazi arren, tutoretzapean eta, itxura guztien arabera behintzat, bahituratik oso gertukoa den egoeran bizitzera behartutako artista arrakastatsu eta maitatuarena. Legez bahitua eta behartua, guztiz argi ez dauden arrazoiengatik eta ezin jakin noiz arte.

Iritsi ahal den lekuraino iristen da dokumentala, eta ezin zaio eskatu Britney Spearsen azken urteetako egoeraren misterioa argitzeko. Luzeegia ere bada aukeran, une batzuetan errepikakorra eta aspergarria gertatzen da. Baina, oro har, modu erakargarrian jasotzen ditu alderdi askotatik interesgarria gerta daitekeen istorio baten argiak eta ilunak.]]>
<![CDATA[Albistegi txarra egiteko bidea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/028/002/2021-07-14/albistegi_txarra_egiteko_bidea.htm Wed, 14 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1878/028/002/2021-07-14/albistegi_txarra_egiteko_bidea.htm Teleberri-rentzat Euskal Herria zer den», dio, adibidez, Graellsek. «Hor desoreka bat dago. Nik aztertu dudan hilabete osoan (2020ko urtarrilaren 27tik otsailaren 27ra), ez dago berririk Iparraldeari buruz. Nafarroari buruzkoak %5 dira, eta EAEri dagozkionak, %92. Hamar titularretatik zazpi baino gehiagok EAE dute eremu geografikoa». Lehen ere esana dugun moduan, ETBk errazago eraikitzen ditu zubiak Espainia aldera Ipar Euskal Herrira baino, eta horretan ETB2ren joera askoz ere argiagoa da ETB1ena baino. Tamalgarria da hori, jakina, batez ere kontuan hartuz gero zer asmorekin sortu zen ETB, eta zer rol dagokion —edo egokitu beharko litzaiokeen— Euskal Herri osoan ikusgai dauden telebista kanal nagusien panorama orokorrean.

Beste kontu interesgarri askoren artean —denei buruz ezin idatzi hemen—, honako hau ere esan du Graellsek: «Bigarren mailako berriak dira gehien agertzen direnak; hots, urteurrenak, eguraldiari buruzkoak, istripuak eta abar. Hau da, jendartearentzat eragin politiko zuzenik ez duten gaiek dute pisu handiena». Aspaldidanik datorren ajea dela uste dut, eta ez dela ETB2ko albistegiena soilik, kanal gehienetan zabaldutakoa baizik. «Hutsalkeria hutsalkeriaren gainean», Andoni Egañaren hitzekin esanda (joan den igandean berripaper honetako bere zutabean, hedabide guztiei buruz ari bazen ere, ez telebistako albistegiez soilik). «Eta bitartean, erroetara jo ezina edo nahirik eza».

Idazle askori entzun edo irakurri izan diet literatura txarra egiteko biderik eraginkorrena izan ohi dela sarritan irakurlea ezjakin, inozo eta/edo ergeltzat hartzea. Susmoa dut telebistako albistegiek, eta orain ez naiz ETB2koez soilik ari, ikuslea ezjakin, inozo eta/edo ergeltzat hartzeko joera handia dutela, beharbada gero eta handiagoa gainera. Ahalegin sendoagoa egin beharko luketela, alegia, telebista «kutxa ergela» dela dioen topiko zaharkitu baina ez guztiz oinarri gabekoaren aurka.]]>
<![CDATA[Arinak ez du zertan azalekoa izanik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/026/002/2021-07-13/arinak_ez_du_zertan_azalekoa_izanik.htm Tue, 13 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1876/026/002/2021-07-13/arinak_ez_du_zertan_azalekoa_izanik.htm Supernormal telesailak (Movistar Plus, 2021), joan den ostiralean estreinatua.

Miren Ibarguren aktore donostiarrak jokatzen du Patricia Picon pertsonaia nagusiaren rola. Telesailaren ardatz nagusi eztabaidaezina da Patricia, bankaren eta finantzen mundu basatian gora egin duen eta are gorago egin nahi duen exekutiboa, guztiz efiziente eta lehiakorra. Horrek ez dio eragozten, edo hala uste du berak behintzat, bizitzaz behar bezala gozatzea, hiru seme-alabekin, senarrarekin (Diego Martín), ahizparekin (Barbara Goenaga) eta amarekin (Marta Fernandez Muro) dituen harremanei behar duten arreta emanez, idazkariak (Gracia Olayo) eta neskameak (Usun Yoon) emandako laguntza ezinbestekoari esker. Orekari eustea, ordea, ez zaio batere erraza suertatuko, eta Patriciaren zoriontasunaren superontzian zirrikitu askotatik sartzen da ura, lehenbailehen kanporatu beharrekoa hondoratzea eragotziko bada. Oso zaila baita Patriciaren supernormaltasun tatxarik gabekoari eustea.

Komedia tonua du Supernormal-ek, egoera komiko eta irrigarri batzuek nabarmendua eta pertsonaia batzuek tarteka kamerari begira egiten dituzten adierazpenek ematen dioten dokumental faltsuaren itxurak areagotua. Baditu dramatismora hurreratzen diren uneak ere, Patriciak bere egoera perfektuari eusteko larrialdi benetan estuei egin beharko baitie aurre, baina horietan ere umorezko tonuari eusten dio nagusiki telesailak. Gisa horretan, arintasunez baina aski zorrotz jorratzen ditu gai aski sakon batzuk; hala nola, arrakasta sozialaren eta zoriontasun pertsonalaren arteko harreman tirabiratsua, lehiakortasun profesionalaren eta etikaren artekoa, kristalezko sabaia, espekulazio finantzarioa, gizartearen eskakizunak eta normaltasuna, familia, kontziliazioa, heziketa, edo etxeko lan feminizatuen prekaritatea.

Arina da, beraz, Supernormal, baina ez azalekoa. Ederki esan zuen Arantxa Iturbek, aspaldi, Euskaldunon Egunkaria-k argitaratutako elkarrizketa batean: «Arinak ez du zertan azalekoa izanik».]]>
<![CDATA[COVIDa ezagutu genuenekoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/019/002/2021-07-09/covida_ezagutu_genuenekoak.htm Fri, 09 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1876/019/002/2021-07-09/covida_ezagutu_genuenekoak.htm Vitals. Una historia humana telesail dokumentala (HBO, 2021). Sabadellgo Parc Tauli erietxeko pazienteen eta langileen gorabeherak jasotzen ditu, duela urtebete grabatuak, iazko martxotik ekainera bitartean; COVID-19 deritzogun birusa gure artean sartu eta etxekotu berria zelarik, ordura arteko errealitatearen alderdi asko hankaz gora jarriz, eta osasungintzako langileak errealitate ezezagun eta beldurgarri baten aurrean ipiniz. HBOko katalanezko lehendabiziko telesaila dela esanez aurkeztu dute, katalanez ez ezik gaztelaniaz ere sortua badago ere, unean uneko protagonistaren arabera.

Muturreko gertakari harrigarriak edo bereziki gordin eta lazgarriak baino gehiago, lekukotasun, iritzi eta istorio aski arrunten aldeko hautua egin du dokumentalak, off-eko ahotsik eta kamera aurreko elkarrizketarik gabe, zuzenean, biluztasunez; eta sinesgarri ez ezik, gertuko ere gertatzen da kontatzen duen guztia. Protagonistek kamera aurrean erakusten duten naturaltasuna da, hain zuzen ere, dokumental honen meritu eta aberastasun nagusia, aurrean kamerarik ez balute bezala jokatzen baitute une oro. Pentsatzekoa da Colomerren eta haren taldeko kideen lanordu askoren ondorio izango dela hori.

Ez dira gutxi irribarrez ikusten diren eszena samurrak. Oro har, izan ere, egoera gogor batean esperantzari leihoak irekitzearen aldeko hautua egin baitu, antza denez behintzat, zuzendariak. Lekukotasunak hautatu eta haien muntaketa egitean, COVID-19ak kasu batzuetan izan dezakeen gogortasuna ezkutatu gabe bada ere. Pazientziarako, erresilientziarako eta are fedea izateko deia da dokumentala, eta batzuetan xede hori hain agerikoa izateak berak eraman dezake ikuslea pantailan ikusten ari denetik urruntzera.

Duela urtebete osasungintzako langileei jotako txaloen oihartzuna luzatzen du Vitalsek, eta orduan ospitalera joan beharrik gabe pandemiari etxeko balkoitik begiratzeko zortea izan genuenoi handik ikusi ezin genuen errealitatea erakusten digu, edo haren alderdi batzuk behintzat. Ez da gutxi bere horretan hori ere, baina hortik haragoko ezer eskatzea akaso gehiegi eskatzea izan daiteke kasu honetan.]]>
<![CDATA[Mundakarra Uztaritzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2021-07-08/mundakarra_uztaritzen.htm Thu, 08 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2021-07-08/mundakarra_uztaritzen.htm
Idazten duena uztariztarrek ere irakurriko dutela pentsatzeak erabiliko duen hizkerari buruz kezkatzera eraman omen du Jimenez: «Hemen ohartzen baikara Hegoaldean, eta Hegoaldeko gune indartsuenetan, zer euskara erabiltzen den, eta zein den hemen erabiltzen dena, eta ez dugula batasunerako biderik egiten».

Hortik abiatuta, gogoeta orokorra egiten du gero idazleak Hamaika Telebistako bideoan: «Zubiak eraiki behar ditugu eta gehiengoak irabazi kulturarentzat, horretan lan egin, eta elkar ezagutu eta elkarrekin egon. Bidea luzea da, eta bidea kulturaren bidez egingo da, hein handi batean, eta kultura ekonomia bihurtzeko gai baldin bagara errazagoa izango da Lapurdi eta Bizkaia elkarri hurbiltzea. Elkar ezagutzea da hemen garrantzizkoa».

Aspalditik eta maiz entzundako kontuak iruditu zitzaizkidan guztiak, baina berriro ere plazaratu beharrekoak, ikusirik bide horretan zein gutxi aurreratu den, eta zenbat pauso egin diren atzera azken hamarkadetan.

Telebistagintzaren arloari erreparatuz gero, egoera zinez etsigarria da, Frantziako Errepublika eta Espainiako Erresuma bereizten dituen muga amildegi sakona baita, elkarrekin zerikusirik ia batere ez duten bi errealitate bereizten dituena. Frantsesari estu lotua bata, espainierari bestea, bietan euskarak presentzia urria duelarik; urriagoa, alderdi kontinentalean penintsularrean baino.

Telebistan oso urria da idazle mundakarrak Uztaritzetik aldarrikatutako zubigintza, eta, kontuan hartuta horretarako daukan ahalmena, ezin esan horretan ere, antzeko beste kontu batzuetan bezala, ETBk behar adinako ahalegina egiten duenik. Zubiak egitea maite baitu, baina aiseago ia beti Ebrotik beherako lekuetara Bidasotik gorakoetara baino, ETB1en horretarako joera ETB2n baino apalagoa bada ere.

Aspalditik eta maiz entzundako kontuak berritu dizkigu Mundakako idazleak Uztaritzetik. Baina berriro ere plazaratu beharrekoak.]]>
<![CDATA['Galicia Caníbal']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/002/2021-07-07/galicia_canbal.htm Wed, 07 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/002/2021-07-07/galicia_canbal.htm El desorden que dejas telesaila (Netflix, 2020), eta gogor heltzen dio lepotik ikusleari, atal bakoitzaren ondoren hurrengoa berehala ikusteko tentazioa izan dezan.

Bi pertsonaia nagusien arteko lotura da telesailaren lorpenik handiena: Viruca eta Raquel. Bi aktoreen lan ona (Barbara Lennie eta Inma Cuesta, hurrenez hurren) funtsezkoa da telesailaren ekarpen hori biribila izan dadin. Aukeran, Raquelen presentzia batzuetan nekagarri samarra gertatzen bada ere; beti beldurrez eta pentsamendu ilunetan, burua altxatu ezinda. Gainerako aktoreen lana ere ez da makala, eta Aron Piperrek (Iagoren rolean) adierazkortasun handia erakusten du eszena askotan.

Bi pertsonaia nagusiak fisikoki elkartu gabe lotzen dituen tramaren agertokia Galiziako fikziozko herri bat da, Novariz. Oso txikia izan gabe ere infernu handi samarra, han gertatzen denak agerian uzten duenez. Novarizen denek elkar ezagutzen dute, eta denak bizi dira beldurra mortero moduan erabiliz eraikitako hierarkia gotor bati men eginda. Os Resentidos taldearen Galicia Caníbal kantu ezaguna ekarriko dio gogora bati baino gehiagori.

Beste fikziozko lan askotan bezala, thrillerrari indarra emateko baliatzen dira herri txiki, estu eta itxiaren topikoak El desorden que dejas telesailean, eta, une batzuetan, horrek ondo funtzionatzen du, albistegietan tarteka jasotzen diren berri batzuen oihartzuna ekartzen baitute tramako gertakari batzuek.

Alabaina, beste batzuetan topikoa topikoegia da, eta horren isla da galizieraren agerpen urria, beti kultura akademikorik gabeko jendearen ahotan, xehetasun exotiko bihurtua, tokiko kolore. Literaturako irakasle direnez, Virucak zein Raquelek hainbat idazleren testuak irakurtzen dituzte beren eskoletan. Espainierazkoak dira denak, galizierazko literaturaren arrastorik txikiena ere ez dago. Eman behar galizieraz idazterik ez dagoela.

Horiek guztiak kontuan hartuta, telesailen eskaintza gero eta zabalagoaren barruan ezinbesteko aukera izan gabe ere, gomendagarria da El desorden que dejas, ganoraz taxututako thriller baten bidez ordu batzuk Galizia haragijalean eman nahi izanez gero.]]>
<![CDATA[Aldaera hau ere balekoa da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/019/002/2021-07-06/aldaera_hau_ere_balekoa_da.htm Tue, 06 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1876/019/002/2021-07-06/aldaera_hau_ere_balekoa_da.htm mprescindibles saioak ekaineko azken igandean eskainitako ia ordubeteko dokumental mamitsua, Marc Martinezen Esther Ferrer. Diálogos interrumpidos. Ia-ia astero da interesgarria Imprescindibles eta ez zuen huts egin herenegun ere, Gemma Soriano eta Manel Arranzek Jose Sacristan aktore espainiarrari buruzko lana emanez, Yo quería ser Tyrone Power dokumentala, baina astero ezin komentatuko dugu, eta Esther Ferrerri buruzko saioak, bereziki interesgarria izateaz gain, gertu harrapatzen gaitu.

Esther Ferrer bera ageri da hizketan Martinezen dokumentalean, ohi duen naturaltasunez eta bizitasunez, baina aditu askoren iritziak ere jasotzen dira, Ferrerrek artearen arloan, eta, bereziki, performancearenean egindako ekarpenaren garrantzia agerian utziz.

«Performancea bizitza da edo ez da ezer», dio Ferrerek dokumentalaren une batean, «artea egiten duzunean bizitzen ari baitzara». Eta Ferreren beste esaldi bat dakar gogora Patricia Brignogne arte historialari eta kritikariak beste une batean: «Artea errezela baten antzekoa da: garrantzitsuena haren atzean dagoena da».

Oro har, eta salbuespenak salbuespen, arteak hedabideetan duen agerpenak ez du askorik laguntzen arteari sinesgarritasuna eta balioa ematen, gehienetan anekdota eta polemika bitxi, irrigarri edo absurdoak baitira oihartzun handiena lortzen dutenak. Sarritan, artelanek merkatuan izan dezaketen prezioarekin edo sorkuntzaz besteko gai batzuekin lotuak artearekin berarekin baino gehiago.

Ez dut begien bistakoa ez den ezer esango Esther Ferrer. Diálogos interrumpidos dokumentalak artearen beste ikuspegi bat ematen duela esaten badut, arteari buruzko interesa sortzen duela, eta bestelako kontuekin gogaituta dagoen ikuslea artearekin eta artistekin adiskidetzeko bidean jar dezakeela. Eta eskertuko genituzkeela honelakoak gertuago eta geure hizkuntzan ere, EITB Kultura saioko zipriztin eder baina laburretatik harago.

Eta kezkarik gabe amaitzen dut artikulua hemen, egin nitzakeen ezin konta ahala testuen artean hauxe atera zaidalako, eta, Esther Ferrerek behiala esan zuena neure erara itzuliz, «aldaera guztiak dira balekoak, eta hau ere bai».]]>
<![CDATA[DRJ EFPn]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1950/034/001/2021-07-04/drj_efpn.htm Sun, 04 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1950/034/001/2021-07-04/drj_efpn.htm Euskaldunon Egunkaria-n eta BERRIAn kazetari lanean aritu ostean, itzultzaile ari da gaur egun Juan Luis Zabala (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963). Literatur lan ugari argitaratu ditu: nobelak (Zigarrokin ziztrin baten azken keak, 1985; Kaka esplikatzen, 1989; Galdu arte, 1996; Agur Euzkadi, 2000; Txistu eta biok, 2016), eta narrazio bildumak (Gertaerei begira, 1988; Sakoneta, 1994; Ospa, 2017). Baita dietario bat (Inon izatekotan, 2006) eta bi biografia ere (Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila, 2003; eta Maltzeta, soinu bete bihotz, 2012).]]>
Ez nuen inondik inora ere espero EFP Esperimental Foreverland Projecten parte hartzeko proposamenik, ez bainuen proiektuaren berririk. Nola ba! Proiektu sekretua da, eta hala izan behar du, oraingoz behintzat, ezinbestean.

Hasieran ezezkoa eman nuen. Maite nuen jendeak inguratuta bizi nintzen eta une oparoan nengoen musikari moduan ere, disko berria plazaratzear. Osasunez ere ondo nenbilen, 70 urteetara gerturatzen ari banintzen ere. Ez nuen bizimodua aldatu nahi.

Baina, kasualitatea!, eskaintza jaso eta astebetera prostatitisa diagnostikatu zidaten. Ez zen, berez, ezer larria, baina gaitz hark ikusarazi zidan bizitzaren beste fase batean sartzen ari nintzela, eta fase hori, gainera, ezingo zela oso luzea izan, ez nik nahiko nukeen bezain luzea behintzat. Bizitzaren oso zalea izan naiz beti, bizitzari oso atxikia.

Horregatik eman nien baiezkoa NASAren EFP proiektuko arduradunei, zalantza askoren ondoren. Kontu eta zehaztasun handiz landu zuten handik aurrera dena. Gibeleko minbizi baten ondorioz hil nintzelako itxurak egin genituen denon artean, 2016an, eta inor ezertaz jabetu gabe ekarri ninduten hona. Ez zen zabaldu bizirik jarraitzen nuelako zurrumurrurik, hamarkada batzuk lehenago hildako beste rock izar baten kasuan bezala, Elvis Presley mito handiarenean.

Arduradunek orduan esan zidatenez, aho batez erabaki zuten ni proiektu honetan parte hartzeko hautatuen artean izatea. Batetik, garaiko gizateria ordezkatzeko talentu handiagoko inor aurkitzea zaila izango zela iritzita; bestetik, nire edertasun moldakor miresgarria balioetsita. Ez dira nire hitzak, arduradunenak baizik, proiektuaren eta eskaintzaren berri emateko bildu ginenean esanak.

Azalpenak entzun ondoren, galdetu nien ea Lou Reed ere, nire garaiko beste kantari ospe handiko bat, ni baino lehenago hila, hautatuen artean zegoen, baina ezetz esan zidaten, hura modu naturalean hil zela, proiektua artean ere abian jarri gabe zegoela. Pena eman zidan. Beste kantari ospetsu bat hil zen gero, Leonard Cohen, ni hona etorri eta hamar hilabetera, eta pentsatu nuen hura ere hautatuen eta baiezkoa emandakoen artekoa izan zitekeela, baina ezin izan dut egiaztatu, eta ez naiz arduradunei galdetzen ausartu, Lou Reedi buruz galdetu nienean galdera deserosoa egin zitzaiela iruditu baitzitzaidan.

Proiektu hau isilean gorde beharraren ondorioz, debeku, morrontza eta aje asko nozitu behar izan ditut azken urteotan, kide boluntarioa egin nintzenetik. Berez, orain hasi dudan egunkari hau idaztea ere debekatua dut, eta seguru asko idatzi eta gero suntsitu egingo ditut koadernoko orrialdeak, badaezpada ere.

Zigorrik gogorrena, bakardadea da, erabatekoa ez izan arren giza harremanak oso mugatuak baititut. Zazpi laguneko burbuilatan banatuta bizi gara, oraingoz behintzat, EFP proiektuko aukeratuok, eta ezin gara ezertarako ere irten burbuila bakoitzari dagokion kilometro koadro inguruko esparru itxitik. Munduaren ikuskizuna, eta hondamendiaren aurka egiten ari den borroka etsiarena, egunero ikusten dugu telebistako eta ordenagailuetako pantailetan, baina aurrez aurre ikusten ditugun gizaki bakarrak nork bere burbuilako kideak eta proiektuko zientzialari, mediku eta psikologo bakan batzuk dira, eta azken horiekin dugun harremana nahiko azalekoa da, oso profesionala.

Ez asko, baina kantu batzuk sortu ditut hemen nagoenetik. Beti aldatzen da sormena sortzailearen bizipenen, minen eta esperantzen arabera, eta hemengo egonaldiak inoiz pentsatuko ez nituzkeen eremuetara eraman nau kantuen sorkuntzan. Ezin, ordea, lehen bezala erakutsi egindako lana. Zuzenean jotzeko aukera ere izaten dut batzuetan, hemengo areto txiki batean, baina ikus-entzule bakar burbuilako kideak izan ditzaket. Oso publiko urria, garai batean miresle sutsu izaten nuenaren aldean. Uste dut, hala ere, estimatzen dituztela nire kantuak.

Burbuilan ditudan sei kideetako batek poesiarako zaletasun handia dauka, eta esan dit gogoan ez daukadan lurralde txiki bateko poeta batek idatzi zuela berarentzat historia nik ilea moztu nuenean hasi zela, beste batzuentzat Jesukristo gurutzera igo zenean edo Leninek «botere osoa sovieterako» deiadar egin zuenean hasi zen modu berean. Ez dakit zer egingo dudan hemendik aurrera nire bizitzan, baina inoiz balioa duen zerbait egina banaiz behintzat, bakarren baten, edo batzuen, ustez.

Litekeena omen da aurrerago, proiektua pixkanaka argira ateratzen hasten denean, ezin jakin oraindik ere noiz, jende gehiagorekin harremanak izatea, baita publiko zabalagoen aurrean kantatzeko aukera ere. Mundu osoa gobernatzeko, eta ahal bada hondamenditik salbatzeko, erabateko agintea eman diotenez, AGK Aginte Global Konputerizatuak bere gain hartu du gurearen antzeko proiektu guztien kudeaketa, eta horren ondorioz EFPk eraginkortasun osoz eta askoz bizkorrago garatu ahal izango ditu aurreikusitako urrats guztiak.

Bien bitartean, ez naiz lehen bezain libre eta zoriontsu bizi hemen, hori egia da, baina aitortu behar dut heriotzak izutu egin ninduela, eta beldur hori izan zela hona etortzeko bultzada nagusia.

Esan didatenez, beste bi mendez eutsi ahal izango diot bizirik, ia 300 urte bete arte edo. Brian Jones, Janis Joplin, Jimi Hendrix, Jim Morrison, Ian Curtis, Kurt Cobain, Amy Winehouse eta beste hainbat rock izar ezagun halako hamar eta are gehiago ere biziko naiz, kantitatez behintzat. Beharbada gehiegi izango da eta lehenago hil nahi izango dut, baina oraingoz dena nahiko ondo doa hemen eta ez dut damurik.]]>
<![CDATA[Hondorik gabeko gaian sakontzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/025/002/2021-07-02/hondorik_gabeko_gaian_sakontzen.htm Fri, 02 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1878/025/002/2021-07-02/hondorik_gabeko_gaian_sakontzen.htm Ur handitan ikusi eta gero, Mugan izenburukoa, Afrikatik Europara migratu eta klandestinoki, Bidasoa zubiz edo urez zeharkatuz, edo, bestela, mendiz, ahal den moduan, Espainia eta Frantzia arteko muga igaro nahi dutenei buruzkoa. Ondo egindako lana izan da Ur handitan-en denboraldiko azkena, aurreko gehienak bezala, aberatsa eta onesta, baina hura ikusi eta gero nekeza da, ezinezkoa, geografikoki hain gertu dugun drama hori gertutik eta ondo ezagutzen dugula eta horri buruzko ideiak argi ditugula sentitzea.

Kontu batzuk nahiko argi gelditzen dira hala ere edonorentzat. Adibidez, egoera gogor horretan heltzen direnei ahal duten laguntza, babesa eta giza beroa ematen saiatzen direnen meritua eta haiei zor zaien esker ona. Oihana Galardi eta Josune Mendigutxia Irungo Harrera Sareko kideak, Paxkal Aprendistegi, Mikel Erkiaga eta Aintzane Lasarte agertu ziren asteartean pantailan, baina beste askoren ordezkaritzat jo daitezke. Bejondeiela! Eskertzekoak dira Ibrahime Diallo eta Ali migrante ohien eta Ginea Konakrytik heldutako gazte anonimoaren lekukotasunak ere. Eta ez da erraz ahaztekoa Tom Dubois polizia ohiak, barrutik ezagutu zuenean oinarrituta, Frantziako Poliziaren jokabideari egiten dion kritika zorrotza.

Politikariek nahi duten arte iraungo du egoera tamalgarri horrek, Aprendistegik, erreportajean Bidasoaren erditik mintzo, dioenez. Erkiagak ere, hainbaten babesleku bilakatu den bere etxeko salatik, dei egiten die agintariei, esanez ezinezkoa dela horrela jarraitzea, alferrik dela migratzaileen mugimendua bortxaz eta gizatasunik gabe geldiarazten saiatzea, aldatu behar direla legeak, jarrerak eta jokabideak. Ez dute arrazoi faltarik hori esateko, baina ez dugu ahaztu behar herritarrok ematen diegula, neurri handi batean bederen —gogoz kontra batzuk eta batzuetan, baina ez denok eta beti—, zilegitasuna eta indarra politikari eta agintari horiei, eta mugan gertatzen ari den horrek gu nolakoak garen eta zertan ari garen ere islatzen duela.]]>
<![CDATA[Desaktibatutako lehergailua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/028/002/2021-07-01/desaktibatutako_lehergailua.htm Thu, 01 Jul 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1879/028/002/2021-07-01/desaktibatutako_lehergailua.htm Élite telesailaren 4. denboraldiaren hasieran (Netflix, 2021), eskola horretako ikasle aberaskume batek (Guzmanek) azaltzen duenez. Hortik sortuko dira denboraldiko gorabehera nagusiak, gai askorekin lotuak: klase sozialen arteko desberdintasunak, pribilegioak, migratzaileen integrazioa, kultur aniztasuna, arrazismoa, konbentzio sozialak, aurreiritziak, drogak, sexua, hiesa... eta baita argitu beharreko krimen bat ere.

Alderdi askok egiten dute erakargarri telesaila, eta baita laugarren denboraldia ere: egikera profesional txukuna, aktoreen lana barne; ondo egituratutako trama... eta batez ere sofan eserita, edo etzanda, pantaila aurrean eserita aberatsen mundu luxuzkoan sartzen zarela sentitzeko ematen duen aukera, jakin arren ez zaudela benetan mundu horretan, mundu horren irudikapen artifizial eta neurri batean topiko batean baizik; pasarte batzuetan ez oso sinesgarria, gainera, dena esan behar baldin bada.

Ez da telesail batek ideia hori burura ekarri didan lehen aldia. Garai batean «kritika soziala» izan zitekeen gizarteko elite ekonomikoen bizimodua eta haien azpikeriak erakustea, daukatena edukitzeko eta daukatenari eusteko ohikoak dituzten bidegabekeria aski ezagunak barne, baina susmoa dut gaur egun ustezko kritika horrek ez duela eraginik kritika moduan, eta statu quo deritzonaren —zeritzonaren?— eraldaketa baino gehiago hura bere hartan finkatu eta sendotzea bultzatzen duela, neurri profilaktiko gisa gehiegikeriak saihesteko gutxieneko muga etiko batzuk ezarrita baldin bada ere.

Zuzentasun politikoari eusten dio une oro Élite-k, aurreko denboraldietan bezala laugarrenean ere, heltzen dien gai guztietan —aporofobiarenean, arrazismoarenean, homofobiarenean...—, eta baditu alde horretatik eszena interesgarri eta gogoangarriak ere. Baina, aldi berean, agerian uzten ditu ikus-entzunezko fikzioak gaur egun, zuzentasun politiko horretatik harago, sakoneko eraldaketarako tresna gisa dituen mugak eta ezinak. Desaktibatutako lehergailu baten antzera.]]>
<![CDATA[Adorea ematen duten sei istorio]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1906/027/002/2021-06-30/adorea_ematen_duten_sei_istorio.htm Wed, 30 Jun 2021 00:00:00 +0200 Juan Luis Zabala https://www.berria.eus/paperekoa/1906/027/002/2021-06-30/adorea_ematen_duten_sei_istorio.htm Impact with Gal Gadot dokumental sailak (National Geographicen YouTubeko kanalean). Kasu horretan, zehazki, AEBetakoak eta Brasilgoak dira pertsonaiak eta kontakizunak. Gal Gadot israeldar aktoreak ekoitzi ditu, hainbat kiderekin batera -horien artean Vanessa Roth, Freeheeld dokumental Oscar saridunaren ekoizlea-, eta Gadot da dokumentalen aurkezlea ere.

Sei dokumentalek osatzen dute Impact with Gal Gadot, eta bakoitzean emakume gazte bat da protagonista. Lehenengoan, Ice Breakers, Kameryn, Detroiteko 20 urteko patinaje artistikoko entrenatzailea, emakume beltz gazteak izotz pistan zein pistatik kanpo ahalduntzen ahalegintzen dena. Bigarrengoan, Surf Sisters, Kelsey, ahizpa bikia COVID-19aren ondorioz hil ondoren dolua beste era bateko traumak nozitzen dituzten emakume batzuekin batera surf-terapiako programa baten bidez igarotzen ari dena, Kalifornian. Hirugarrenean, The Ripple Effect, Arianna, ur edangarria eskuratzeko arazoak dituzten bizilagunei lagundu nahian ura iragazteko sistema bat ikertu duen 19 urteko Puerto Ricoko unibertsitate-ikaslea. Laugarrenean, Coming Home, Kayla, etxerik gabe geratutako Memphisko emakume beltz transexualei era askotako laguntza ematen aritutakoa. Bosgarrenean, Killer Red Fox, Shirell, Louisianako bere tribuko lehen emakume buruzagia. Seigarrenean, Nao Ponta dos Pes, Tuany, Rio de Janeiroko favela arriskutsuenetako batean neskentzat dantza konpainia sortu zuen 23 urteko dantzaria.

Amorragarria eta arriskutsua gertatzen da sarritan fedea izanez gero eta saiatuz gero dena lor daitekeela dioen autolaguntzako filosofia, ezin baita ahaztu batzuetan federik sutsuenak eta meritu handieneko ahaleginak ere alferrikakoak izaten direla, baina ezin da ukatu Gal Gadotek dokumental horietan hurreratzen dizkigun istorioak, interesez eta enpatiaz ikusteko modukoak izateaz gain, ikusleari adorea emateko modukoak ere badirela.]]>