<![CDATA[Juanma Gallego | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 24 Mar 2023 04:11:49 +0100 hourly 1 <![CDATA[Juanma Gallego | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Aurrekontuen eztabaida abiatu du Eusko Legebiltzarrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1976/005/002/2021-10-30/aurrekontuen_eztabaida_abiatu_du_eusko_legebiltzarrak.htm Sat, 30 Oct 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1976/005/002/2021-10-30/aurrekontuen_eztabaida_abiatu_du_eusko_legebiltzarrak.htm
Ezustekorik ezean, Jaurlaritza osatzen duten alderdiek ez dute aparteko arazorik izango aurrekontu horiek aurrera eramateko, bien artean gehiengo osoa baitute legebiltzarrean. Halere, joan den asteartean aurrekontu proiektua aurkeztean Azpiazuk aurreratutako eskaintza berretsi zuen atzo Iñigo Urkullu lehendakariak. Haren esanetan, Voxekin izan ezik, gobernua prest dago oposizioarekin aurrekontuak «hobetzeko», betiere negoziazio hori «errealista» baldin bada.

Atzo egin zuten kontrolerako osoko bilkuran oposizioko alderdiek argitu nahi izan zuten Urkulluk negoziaziorako eskainitako «konpromiso irmoa» noraino iritsiko den. EH Bilduko Maddalen Iriartek «akordio zabaletara» iristeko beharra azpimarratu zuen, Euskal Herria «ezohiko garaietan» dagoelako. Hala, Iriartek Urkulluri eskatu zion «akordioetara iristeko gai» izateko.

Gobernu akordioa

Elkarrekin Podemos-IUko Miren Gorrotxategik kezka agertu zuen, aurrekontuak pandemiaren ondorioei eusteko «nahikoak» izango ez direla iritzita, eta gogorarazi zuen osasun arloko 4.000 langile inguru «lanik gabe» geratuko direla.

PP-Ciudadanosek, berriz, EAJren eta EH Bilduren arteko harremanez galdetu zion lehendakariari. Urkulluk ziurtatu zuen harremanak «osasuntsu» daudela, eta gobernu programa betetzeko «konpromisoa» dutela.]]>
<![CDATA[Alokairuen prezioa soilik «tentsio handiko» tokietan mugatuko du Madrilek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1975/005/002/2021-10-27/alokairuen_prezioa_soilik_tentsio_handiko_tokietan_mugatuko_du_madrilek.htm Wed, 27 Oct 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1975/005/002/2021-10-27/alokairuen_prezioa_soilik_tentsio_handiko_tokietan_mugatuko_du_madrilek.htm
Udalerriek eskatuta, erkidegoek tentsio handiko eremuak izendatu ahalko dituzte. Eremu horietan hamar etxebizitza baino gutxiago dituzten jabeei eskatu ahalko zaie alokairuaren prezioa bere hartan mantentzeko, hiru urtez. Alabaina, jabeek etxebizitzetan hobekuntzaren bat egiten badute, %10 igo ahalko dituzte prezioak.

Hamar etxebizitza baino gehiago dituztenei, berriz, zehazteko dauden indize batzuen arabera mugatu ahalko zaizkie alokairuen prezioak, tentsio handiko eremu horietan, betiere. Gainerako jabeentzat, ordea, legeak zerga hobariak baino ez ditu aurreikusten. Etxe hutsak merkaturatzeko ere zergetara joko du lege berriak, udalek OHZ ondasun higiezinen gaineko zergan egindako errekarguen bidez.

Tentsio handiko eremu izendatzeko baldintzak hauek dira: alokairuen prezioa etxe bakoitzeko batez besteko diru sarrerak baino %30 handiagoa izatea, eta azken bost urteetan erkidego horretako KPI kontsumoko prezioen indizea baino %5 gehiago igo izana.

Bide luzea

PSOEko eta Unidas Podemoseko gobernukideak urtebete inguru aritu dira negoziatzen, eta eragile askok espero zuten legeak muga jarriko ziela alokairuen prezioei, baina ez da horrela izan. Halere, legeak bide luzea du aurretik: Espainiako Gobernuak berak onartu du 2022. urtearen erdira arte ez dela onartuko, urgentziazko prozedura baliatuta ere.

PPk gobernatutako zenbait erkidegok, hala nola Madrilek eta Galiziak, aurreratu dute ez dutela aintzat hartuko lege hori, eta epaitegietara joko dutela erkidegoen eskumenak eta «jabetza pribaturako eskubidea» urratzen dituela argudiatuta.]]>
<![CDATA[Oligopolioen alde ez egiteko eskatu diete agintariei]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/015/001/2021-10-24/oligopolioen_alde_ez_egiteko_eskatu_diete_agintariei.htm Sun, 24 Oct 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1933/015/001/2021-10-24/oligopolioen_alde_ez_egiteko_eskatu_diete_agintariei.htm
Atzoko egunean antolatutako ekinbideen puntu zentrala izan zen arratsaldeko manifestazioa. Amaieran irakurritako agiri batean, deitzaileek ohartarazi zuten proiektu horien ondorioz Araba «arriskuan» dagoela. Erakundeei egotzi zieten hobekien kontserbatutako guneak «oligopolioei oparitu» nahi izatea, eta haien interesen alde lerrokatzea. Hori egin beharrean, «lurraldea babesteko» eskatu zieten agintariei.

Gogora ekarri zuten lurraldeak duen «mehatxua» zertan gauzatzen den. Batetik, EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak lau parke eoliko eraiki nahi ditu Arabako mendietan. Bestetik, Solaria enpresa nekazaritza eremuko lurrak erosten ari da, parke fotovoltaiko handiak eraikitzeko. Tuesta herriko lurretan ere, tomate hidroponikoak ekoizteko berotegi handiak eraiki nahi ditu Almeriako (Espainia) Hispalus enpresak. Azkenik, trenbide sarea bikoizten ari da Jaurlaritza, abiadura handiko trenaren «erabilera esklusiborako».

Herri txikien ahotsa

Deitzaileen ustez, proiektu horiek guztiek «atzera-bueltarik gabeko ondorioak» ekarriko dituzte. Erakunde publikoek izandako jokabidea ere kritikatu zuten. Plataformaren esanetan, instituzioek herri txikiei «ahotsa, autonomia eta subiranotasuna» kendu nahi izan dizkiete azpiegituren aurka azaldu direnean.

Besteak beste, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezengana zuzendu ziren, herriak «megaproiektu hauen aurka» daudela esateko; «kontrakoa esatea gezurretan aritzea da», erantsi zuten. Jaurlaritzari ere gogorarazi zioten «etorkizuneko belaunaldiek espazio horietaz gozatzen» jarraitu ahal izatea «erakunde publikoen erantzukizuna» dela. «Morroi izateari» utz diezaiotela galdegin zieten agintariei.]]>
<![CDATA[«Inpaktu handiko proiektuetan ari dira euskal enpresak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/010/001/2021-10-21/inpaktu_handiko_proiektuetan_ari_dira_euskal_enpresak.htm Thu, 21 Oct 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1855/010/001/2021-10-21/inpaktu_handiko_proiektuetan_ari_dira_euskal_enpresak.htm
Zer aztertu duzue txostenetan?

Mexikon eta Kolonbian egiten ari diren eta euskal enpresen parte hartzea duten megaproiektuak aztertu ditugu. Saiatu gara ohiko analisietatik aldentzen. Izan ere, BBVA, Iberdrola eta besteren jardunari aspalditik erreparatu diogu, baina, horiez gain, badira beste hainbat enpresa txikiago. Bigarren mailan daude, baina, halere, garrantzitsuak dira gai honi dagokionez: Sener eta Elecnor, adibidez.

Arreta berezia jarri duzue Jaurlaritzaren jardunean...

Bai. Jaurlaritzak enpresen nazioartekotzeari begira duen politika eta enpresen jarduna bera aztertu ditugu. Horrela, irudi orokor bat izateko moduan egon gara. Ezin izan dugu askorik sakondu Jaurlaritzak nazioartekotze prozesuetarako ematen dituen diru laguntzetan, baina hori ere bada gai garrantzitsu bat.

Euskal enpresetan arreta jarrita, uste al duzue hemendik eragin daitekeela herrialde horietan arazoak arintzeko?

Hor bi plano paralelo daude. Batetik, Jaurlaritzak nazioartekotzeaz egiten duen kontakizuna dago. Horren arabera, enpresek nazioartera jotzea modu bat izan daiteke krisitik ateratzeko, eta hazkundea eta lehiakortasunaren mesedetan da. Helburu hori lortzeko, besteak beste, diplomazia ekonomikoa, eragin politikoa, diru laguntzak, misio komertzialak eta inteligentzia lehiakorreko txostenak baliatzen dira. Bestetik, nazioartekotzen diren enpresak daude. Hor, logikoena da diru laguntza publikoei erreparatzea, baina konturatu gara horiek arazoaren zati txiki bat besterik ez direla. Aintzat hartu behar da, adibidez, zer eragin politiko lortu nahi den. Gainera, badira zuzeneko laguntzak jasotzen ez dituzten enpresak, baina, halere, esparru horretaz guztiaz baliatzen direnak. Hor ere zantzuak aurki ditzakegu, eta horiek lagungarriak dira kontakizun hau guzia desmuntatu ahal izateko.

Zertan datza kontakizun hori?

Nazioartekotzea beti positibotzat hartzen du kontakizunak, eta bide horretan jarraitu behar dela dio. Esaten da euskal enpresak modu etikoagoan ari direla munduan, ardura handiagoz, beste enpresek agertzen ez duten jokabide bat erakutsiz. Bada, oraindik ez dugu horren gaineko daturik, baina, ikusi dugunagatik, errealitatea da euskal enpresa asko parte hartzen ari direla inpaktu handiko megaproiektuetan.

Berez, nazioartekotzearen beraren aurka zaudete, ala etikarik gabe jardutearen aurka?

Momentuz, gaiaren bueltan argi pixka bat egiten saiatu gara. Nazioartekotzea ona den ala ez ebatzi ahal izateko, analisi gehiago egin beharko lirateke; adibidez, jakiteko zer gertatzen ari den deslokalizazioekin, edo enpleguen galerarekin.

Zergatik aukeratu dituzue Mexiko eta Kolonbia?

Euskal enpresen nazioartekotze politikan lehentasunezko herrialdeak direlako. Modu berean, han giza eskubideak sistematikoki urratzen dira, eta enpresa-inpunitate kasu larriak jazo dira. Batez ere Mexikon euskal enpresa asko daude, eta herrialdea lehentasuna da Jaurlaritzarentzat. Kolonbian, euskal enpresen presentzia berriagoa da, baina azken urteetan interes handiagoa egon da herrialdean. Han, euskal instituzioak kooperazioaren alorrean lanean ari dira, eta horrek eman digu aukera politika publikoen koherentzia aztertzeko. Alde batetik, giza garapena lehenesten da; babesa ematen zaie giza eskubideen alde aritzen diren eragile defendatzaileei. Baina, beste aldetik, enpresen nazioartekotzea sustatzen ari da, bi diskurtso horiek gurutzatu gabe. Kolonbiari buruzko txostenean, argi geratzen da ez direla neurriak kontuan hartzen ari euskal enpresak ez daitezen inplikatuta egon halako eskubide urraketetan. Zertarako landu elkartasun politika bat, gero ez bagara gai elkartasun horrekin koherentea izango den politika ekonomiko bat martxan jartzeko?

Gaia landuko duen euskal zentro bat sortzeko eskatzen duzue. Zer egingo luke?

Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroak giza eskubideen urraketen salaketak jaso, ikertu, eta komunitateei laguntza emango lieke. Laguntzeko mekanismoak asmatu behar ditugu, inpaktu horiek izan dituzten komunitateek ezin baitute gehiago itxaron.

Zer sektoretan ari dira euskal enpresak?

Mexikon, sektore energetikoan eta automobilgintzan, batez ere. Arlo energetikoan, gero eta pisu handiagoa dute energia berriztagarriek. Mexikon, euskal enpresak daude Oaxacako megakorridore eolikoan, eta BBVA proiektua finantzatzen ari da. Lur komunalak legez kanpo pribatizatu dituzte han, eta ez da errespetatu herri indigenek aurreko kontsulta informatua izateko duten eskubidea. Oposizio soziala erreprimitu egin dute, batez ere horren aurka azaldu diren emakumeak. Oso esanguratsua da: energia berriztagarria izan arren, aurreko eredu estraktibista bera da. Indigenek pobrezia energetikoan jarraitzen dute, sektore energetikoaren pribatizazioaren ondorioz prezioak igo baitira.

Pribatizazio horri ere euskal kutsu bat antzeman diozue.

Hala da. Euskal ordezkari publikoak Mexikoko agintariekin bildu dira, euskal energia enpresak sartzea errazte aldera. Ez dakigu zer adostu zen bilera horietan, baina Mexikoko agintariek eskertu egin zuten euskal enpresek erreforma energetikoan izandako parte hartzea. Halako praktikek funtzionatzen duten moduaren isla txikiak dira horiek. Funtsean, nazioartean, euskal enpresek tokian-tokian erabiltzen diren praktika berak dituzte.

Nolakoa da egoera Kolonbian?

BBVAk Hidroituangoko proiektu hidroelektrikoa finantzatu du; proiektuak arazo ugari eragin ditu. Adibidez, 2018an, presak gainezka egin zuen. Errepresio handia egon da proiektuaren aurka azaldu diren komunitateen aurka, eta zenbait eragile erail dituzte. Oro har, euskal enpresak errepresioan zuzenean inplikatuta ez badaude ere, halako ondorio larriak dituzten proiektuetan sartuta daude. Hortaz, ezin dituzte besterik gabe eskuak garbitu.

Zer eskatzen diezue euskal instituzioei?

Lehiakortasunaren alde egin beharrean, giza garapenaren eredu jasangarri baten alde egin dezatela. Protokoloak ezar ditzatela, eta enpresen jokabidea azter dezatela. Giza eskubideak errespetatzen ez dituzten enpresei diru laguntzarik ez emateko ere eskatzen dugu. Bestalde, eztabaida publikoa egin behar da gaiaren inguruan. Kasurik larrienetan, urgentziazko neurriak hartu behar dira, eta, hau zailagoa izan arren, zigorrak ezartzeko mekanismoak ere aztertu behar dira.]]>
<![CDATA[Neska nerabeek jasandako indarkeria matxista azaleratzeko eskatu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2021-10-20/neska_nerabeek_jasandako_indarkeria_matxista_azaleratzeko_eskatu_dute.htm Wed, 20 Oct 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2021-10-20/neska_nerabeek_jasandako_indarkeria_matxista_azaleratzeko_eskatu_dute.htm Ez da maitasuna izeneko txostenean, eta atzo emaitzak aurkeztu zituen. Gaiaren bueltan egin diren ikerketak, politikak eta datuak aztertu ditu, eta ondorioztatu du nesken aurkako bortizkeria ezkutuan dagoela, eta azaleratu egin behar dela.

Espainiako Berdintasun Ministerioak 2019an egindako inkesta batetik abiatuta, Save the Childrenek arazoaren tamaina islatzen duten zenbait datu jarri ditu mahai gainean: 16-17 urte bitarteko nesken %24,9k indarkeria psikologikoa edota kontrol indarkeria nozitu dute beren bikotekideen edo bikotekide ohien partetik; %16,7k bortizkeria emozionala jasan dute; %6,5ek sexu indarkeria, eta %6,2k indarkeria fisikoa. Emakundek gaiaren bueltan landutako azken txostenean ere berresten da 14 eta 17 urte bitarteko hiru neskatik batek indarkeria matxista jasan duela.

Save the Childreneko kide Catalina Perazzok ohartarazi du neska nerabeek oztopoak aurkitzen dituztela arreta integraleko zerbitzuetara jotzeko. Egoera bideratzeko «haurtzaroaren eta generoaren ikuspegia bateratzeko» eskatu du. Izan ere, nerabeen aurkako indarkeriak eta genero indarkeriak bat egiten dute, eta arazoa «ikuspegi integratzaile» batetik landu ezean, proposatzen diren irtenbideak «partzialak» izango dira. «Paradigma hori» aldatu beharra nabarmendu du.

Neska «ikusezinak»

Erakundeak ondorioztatu du neska adingabeak «ikusezin» bihurtzen direla: indarkeria matxistaren aurkako kanpaina eta baliabideetan «fokutik kanpo» geratzen dira, baina baita haur eta nerabeen aurkako indarkeriaren kontrako kanpainetatik kanpo ere. Hortaz, azterketetan neska nerabeak berariaz kontuan hartzeko eskatu dute.]]>
<![CDATA[Pobrezia desagerrarazteko «borondate politikoa» galdegin dute kalean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/009/001/2021-10-16/pobrezia_desagerrarazteko_borondate_politikoa_galdegin_dute_kalean.htm Sat, 16 Oct 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1893/009/001/2021-10-16/pobrezia_desagerrarazteko_borondate_politikoa_galdegin_dute_kalean.htm
Antolatzaileek gogora ekarri zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoan bost lagunetik bat pobrezian eta baztertuta dagoela. 385.560 lagunek 1.020 euro baino gutxiago dituzte hilean bizitzeko, eta 132.173 pertsonak 680 euro baino gutxiagorekin moldatu behar dute hilean. Etxebizitzarik ez duten 2.797 pertsona daude gaur egun. Bestetik, salatu zuten «pobrezia arrisku errealean» dauden biztanleen %29,75ek ez dutela aukerarik diru sarrerak bermatzeko errentaren onuradun izateko. Jaurlaritzaren datuen arabera, 54.127 pertsona daude egoera horretan.

«Etengabeko» igoera

Aurtengo mobilizazioetan, pobrezia energetikoan jarri dute arreta berezia. Lopezek gogora ekarri zuen argindarraren faktura «etengabe» igotzen ari dela: «Hau da jende askoren bizitza zailtzen ari diren elementuetako bat». Gasteizen, elkarretaratzea egin zuten Iberdrolaren aurrean, Araba Bizirik plataformak deituta. Energia enpresak «naturaren espoliazioaren kontura aberasten» direla salatu zuten, eta pobrezia dakartela. Donostian, Zero Pobrezia Plataformak kartelak banatu zituen hirian zehar, pobreziaren ondorioz herrialde askotan txertoak lortzeko dituzten zailtasunen berri emateko.]]>
<![CDATA[Bizkaiko zahar etxeetan grebara deituko dute akordioa lortu ezean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/010/001/2021-10-15/bizkaiko_zahar_etxeetan_grebara_deituko_dute_akordioa_lortu_ezean.htm Fri, 15 Oct 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1891/010/001/2021-10-15/bizkaiko_zahar_etxeetan_grebara_deituko_dute_akordioa_lortu_ezean.htm
Hala salatu zuten atzo Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean egindako elkarretaratze batean. Negoziazio mahaia duela ia urtebete jarri zen martxan, baina agiri batean sindikatuak salatu zuen patronalak «negoziazioa blokeatzen» duela oraindik ere, eta lan murrizketetan «are gehiago sakondu» nahi duela.

ELAren ustez, patronala egoiliarrak eta langileak «bahitu» gisa erabiltzen ari da negoziazioan. Bestetik, salatu zuten Lan Harremanen Kontseiluak eragotzi egin duela langileen ordezkariak negoziazio bileretan parte hartu ahal izatea, «espazio nahikoa ez dagoela argudiatuta».

Modu berean, ELAk «propagandatzat» jo du zahar etxeetan sistema pertsonalizatuagoa lortzeko diputazioak egin duen iragarpena. Izan ere, Diputazioak aurreratu du 2023. urterako egoiliarren %35 «bizikidetza unitateetan» artatu nahi dituela; horietako bakoitzean 25 egoiliar baino gutxiago egongo lirateke. Sindikatuaren ikuspegitik, eredu horren arabera zahar egoitzak egokitu beharko lituzkete, eta patronalak ez du bere gain hartuko gastu hori. Argudiatu zutenez, ezinezkoa da kalitatezko zaintza eskaintzea «ratioak eta langile kopurua handitu gabe». Pertsonen gainetik «negozioa» lehenesten ari dela aipatu zuten. «Langile falta kezkagarria da, eta eskaintzen den zerbitzua ez da ona».

Ikuskapenak, ezbaian

Asteartean, Barakaldoko Aita eta Ama itunpeko zahar etxe pribatua ixtea agindu zuen diputazioak, bertako jardunean hainbat irregulartasun aurkitu zirela eta.

Gai horren inguruan galdetu zioten atzo Batzar Orokorretan Gizarte Ekintzarako diputatu Sergio Murillori, eta erantzun zuen kasu horretan haren departamendua beharrezkoak diren «neurri drastiko» guztiak hartzeko prest dagoela, egoiliarrak lehentasuna direla arrazoituta.

Murillok ukatu egin zuen egoitza horietara egiten diren ikuskapenak aurretik jakinarazten direla, baina EH Bilduk nabarmendu zuen bertako langileek jakinarazi dietela hori dela ohiko prozedura. Bestetik, Elkarrekin Bizkaia taldearen ustez, Diputazioa ez da egiten ari afera honetan bere esku dagoen guztia. PP zahar etxea ixtearen alde azaldu zen. EAJk eta PSEk Murilloren jokabidea babestu zuten, eta erantsi ikuskapenek «funtzionatzen» dutela.

Abuztuan salatu zuen ELAk zahar etxe horretan «arau urratze larriak» gertatzen ari zirela. Salaketa horren arabera, langile batzuk bidegabeki kaleratuak izan ziren, ratioak ez ziren errespetatzen, eta medikuntzaren alorreko zerbitzuak desagertuak ziren. Atzoko bilkuran, diputatuak xehetasun gehiago eman zituen: senideei horren berri eman gabe, egoiliar batzuk mediku aholkurik gabe lotuta egon dira, eta beharrezko titulaziorik gabeko langileak kontratatu dituzte bertan.]]>
<![CDATA[Izurriak eragin arren, jaiotza tasa ohiko joerara itzuli da berriro ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1959/002/001/2021-10-14/izurriak_eragin_arren_jaiotza_tasa_ohiko_joerara_itzuli_da_berriro.htm Thu, 14 Oct 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1959/002/001/2021-10-14/izurriak_eragin_arren_jaiotza_tasa_ohiko_joerara_itzuli_da_berriro.htm Gelak hustea, aukera ala arazo? Ikusteko dago pandemiak jaiotza tasan izango duen eragina. Oraingoz, eskura dauden azken datuen arabera, badirudi konfinamenduak eragin nabarmena izan duela jaiotza kopuruan. 2021eko lehen hiruhilekoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izandako jaiotzen berri eman du Eustatek, eta jaitsiera nabarmena ikusten da iazko tarte berdinarekin alderatuta. Hiru hilabete horietan, 3.298 haur jaio dira aurten, iaz tarte berean baino %12,5 gutxiago, hain justu. Bereziki nabarmena izan da urtarrilari dagokion jaitsiera: %18 gutxiago izan dira. Halere, ondorengo hilabeteetan jaitsiera mantsotuz joan da: %13 jaitsi zen otsailean, eta %6 martxoan. Unean unekoa Dena dela, eragin hori «faktore koiunturala» izango dela uste du demografia ikertzen dabilen Unai Martin EHUko soziologoak. «Logikoa denez, ziurgabetasun egoera batean dagoenean, jendea ez da animatzen seme-alabak izatera». Haren esanetan, pandemiaren eragina «oso epe laburrera» baino ez da nabarituko: «Historiak erakusten du pandemiei edota gerrei lotutako ziurgabetasun garaietan edukitzen ez diren seme-alabak aurrerago izaten direla. Hau da, unean uneko egoera horretan seme-alabak izatea denboran atzeratzen da». Izan ere, geologoek lurraren historiari perspektiba zabaletik begiratzen dioten modu berean, demografia lantzen dutenek ere luzerako ikuspegia dute. COVID-19ak bultzatutako konfinamenduak eragin koiunturala izan zuela dio Martinek; aldiz, azpimarratu du beste «faktore estrukturalek» gobernatzen dutela demografiaren bilakaera. «Batzuetan esaten da jaiotza tasa behera ari dela azken hiru hamarkadetan, baina ez da horrela», zehaztu du. «1994. eta 1995. urteen inguruan behea jo zuen, baina handik aurrera berriro gora egin zuen, eta 2011n berriro beherako joera hartu zuen». Adituak argitu duenez, bilakaera horren abiapuntua biztanleriaren egituran dago: «Arrazoi nagusia da ugaltze adinean dauden belaunaldien tamaina txikitu egin dela. Hau da, seme-alabak izateko adinean dagoen jende gutxiago dago orain, zaharragoak diren beren anai-arreben belaunaldiarekin alderatuta». Izan ere, Martinek nabarmendu duenez, ugalketa tasa «nahiko egonkor» mantendu da. Adierazle horrek zehazten du zenbat jaiotza izaten diren seme-alabak izateko gai den populazio osoarekin alderatuta. Martinek dio 2000. urtearen inguruan adierazle hori nabarmen igo zela, 0,9tik 1,3ra. Baina, halere, aurrez aipatutako populazioaren egiturak baldintzatuko du datozen urteen bilakaera. «Belaunaldi berriek antzeko seme-alaba kopurua izan arren, gutxi gorabehera aurreko belaunaldien erdiak direnez, jaiotza tasa jaitsi egingo da». Eragin hori gutxienez 2030. urtera arte nabarituko delakoan dago aditua. INE Espainiako Estatistika Institutuak zabaldutako behin-behineko datuak erabilita, badirudi zenbakiek Martinen argudioa berresten dutela. Hala, apirilean %2,8 jaiotza gehiago izan ziren Hegoaldean, iazko apirilarekin alderatuta. Maiatzean eta ekainean zertxobait jaitsi ziren -%2,5 eta 3%, hurrenez hurren-, eta uztailean, berriro %1,2 handitu ziren. Belaunaldien tamaina Ipar Euskal Herrian, oraingoz, ez dago neurtzerik pandemiaren eragina, Insee Frantziako Estatistika Institutuak 2020. urtera arteko datuak baino ez baititu jaso. Urte horretan ez zen aldaketa handirik izan aurreko urtearen aldean: %0,2 handitu zen jaiotza tasa Iparraldean. «COVID-19ari lotutako egoera hau igarotzen bada, espero izatekoa da jaiotza tasek berriro gora egitea, eta hilabete hauetan eduki ez diren seme-alaba horiek edukiko direla», ondorioztatu du Martinek. «Baina, hala eta guztiz ere, orokorrean jaiotza tasak beherantz jarraituko du, belaunaldien tamaina gero eta txikiagoa delako». Kezka bat agertu du, ordea: pandemiaren ondorioz egon litekeen atzerapen horrez gain, aurretik ere gero eta beranduago izaten dute emakumeek lehen haurra, eta, zenbait kasutan, horrek ekar dezake ugaltzeko aukera ere galtzea, adituaren arabera. Nazioartean, gaia aztertu duten lehen ikerketak hasiak dira argia ikusten. Kasurako, irailean PNAS aldizkarian argitaratutako ikerketa batean, 22 herrialde aberatsetako datu demografikoetatik abiatuta, ondorioztatu dute pandemiak eragin nabarmena izan duela bereziki Europa hegoaldeko zenbait herrialdetan. Europa iparraldeko herrialdetan, baina, ez dute aurkitu ezohiko eraginik. Azterlanaren egileek uste dute alde horien azalpena estatu bakoitzak dituen politika sozialetan bilatu daitekeela. Ikertzaileen esanetan, «familiaren alde eta enpleguaren alde bideratutako politikek» ahalbidetu zuten «jaiotzen inguruko inpaktua gutxitzea». Babes politika horien falta sumatu du Noemi Lopez Trujillo kazetariak. El vientre vacío (Sabel hustua) liburua idatzi du, eta hor jaso du, besteak beste, amatasuna atzeratu behar izateak zer dakarkien emakumeei. «Egia da gero eta gehiago direla seme-alabarik izan nahi ez duten emakumeak, eta hori, amatasuna mandatu bat ez izatea, borroka feministaren lorpen bat da», azaldu du. Baina, idazlearen arabera, arazoa beste bat da: andre askok ama izan nahi dute, baina erabaki hori behin eta berriz atzeratu beharrean gertatzen dira, haien egoera sozioekonomikoaren ondorioz. «Freelance kazetaria naiz, soldata txikia dut, eta, 30 urterekin, neure burua ikusten dut ama izan nahian baina hori gauzatzeko aukerarik gabe», argudiatu du. Ez da egoera erraza, eta horren atzean faktore asko daudela nabarmendu du Lopez Trujillok. Esperientzia eta «intuizio pertsonaletik» abiatuta ere, kazetariak berretsi du orain arte egindako ikerketek frogatzen dutela ama izateko desioaren eta hori gauzatzeko aukeren artean arrakala bat badagoela.«Kontua ez da nik diodala baldintza ekonomikoek gure erabakiak baldintzatzen dituztela, baizik eta badirela zientzia literaturan ebidentzia asko hori adierazten dutenak». Ildo horretan, hainbat kezka agertu ditu. «Egoera ekonomikoa oso garrantzitsua da, baina ez da faktore bakarra. Kasurako, hiri handietan bizitzeak ez ditu harremanak errazten. Ez soilik bikote bat izateko, baita adiskidetasunean oinarritutako sareak eratzeko ere, lagun horiek zaintzeko, eta lagun horiek ere lagun diezazuten beste pertsona batzuk zaintzen». Lopez Trujilloren esanetan, baldintza ekonomiko egokiak ez izateagatik, autonomia asko galtzen dute emakumeek. «Baina amatasuna autonomian abiatu behar den erabaki bat da. Oso luzera begirako erabakia da, bizitza osorako». Amatasun atzeratua Pandemiak egoera are gehiago okertuko duen beldur da Lopez Trujillo. «Lehen zantzuen arabera, honek are gehiago atzeratuko du amatasuna. Aurretik ere zaila iruditzen bazitzaigun seme-alabak izatea, pandemia hau azken sastada izan daiteke, berez txarra zen egoera bat are gehiago zaildu duelako». Halere, ezkortasunetik aldentzen saiatzen dela aitortu du. «Bestela, erabateko ezkortasunak ez digu utziko etorkizun posibleak irudikatzen eta bizitza duinagoak lortzeko bideak asmatzen». Unai Martinek ere ardura agertu du guraso izateko desioa gauzatu ezin delako. «Jaiotza tasak ez nau kezkatzen, honako honek baizik: inkestetan galdetzen duzunean zein den seme-alaben kopururik desiragarriena, erantzuna ez da asko aldatu urteekin, eta bi seme-alaben bueltan dago. Hala ere, benetan izaten diren seme-alaba kopurua, batez beste, 1,4 da». Soziologoaren esanetan, errealitate horrek «oinarrizko eskubide bati» eragiten dio: «Jendea ez da izaten ari nahiko lukeen seme-alaba kopurua». Haren aburuz, gizartea «oso antinatalista da», baina uste du fokua «ugaltzeko eskubidean jarri behar» dela: «Gizarte honetan ezin da eskubide hori gauzatu». ]]> <![CDATA[Bilbora iritsi da Martin Ugalderi buruzko erakusketa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2227/008/001/2021-10-08/bilbora_iritsi_da_martin_ugalderi_buruzko_erakusketa.htm Fri, 08 Oct 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/2227/008/001/2021-10-08/bilbora_iritsi_da_martin_ugalderi_buruzko_erakusketa.htm
Ugalderen bizitza eta obra jasotzen dituzten irudi eta testuek osatzen dute erakusketaren zati bat. Horiez gain, Andoaingo Udalak lagatako zenbait elementu ere ikusgai dira, bitrina batean; kasurako, euskaltzaleak eskuratutako sarien diplomak eta elkarrizketak egiteko erabiltzen zuen grabagailua.

Elkarlana oinarrian

Atzo egindako aurkezpenean, Joanmari Larrarte Martin Ugalde kultur parkeko ordezkariak nabarmendu zuen «Ugaldek nahiko zuen eran» prestatu dutela erakusketa, «eragile asko eta diferenteen artean, elkarlanean». Horrez gain, esker ona agertu zuen «akademiak ere» bat egin duelako egitasmoarekin.

Miren Ibarluzea EHUko Kultura zuzendariak gogora ekarri zuen «kazetari, idazle, politikari eta kultur eragile unibertsala» izan zela Ugalde, eta «egungo euskal kultur sistema osatzen duten egituren oinarri» izan zela.

Hilaren 27ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara.]]>
<![CDATA[Bilbora iritsi da Martin Ugalderi buruzko erakusketa]]> https://www.berria.eus/albisteak/204231/bilbora_iritsi_da_martin_ugalderi_buruzko_erakusketa.htm Thu, 07 Oct 2021 09:42:14 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/albisteak/204231/bilbora_iritsi_da_martin_ugalderi_buruzko_erakusketa.htm Hilaren 27ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara.]]> <![CDATA[Katalisi teknika baten asmatzaileei emango diete Kimikako Nobel saria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/014/001/2021-10-07/katalisi_teknika_baten_asmatzaileei_emango_diete_kimikako_nobel_saria.htm Thu, 07 Oct 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1893/014/001/2021-10-07/katalisi_teknika_baten_asmatzaileei_emango_diete_kimikako_nobel_saria.htm
Bi zientzialariek 2000. urtearen bueltan garatu zuten teknika berria, nork bere aldetik. Saridunen berri ematean, Kimikako Nobel batzordeko presidente Johan Aqvistek nabarmendu du katalisi mota hori«sinplea bezain asmotsua» dela. Horren bitartez, molekula asimetrikoak modu errazagoan eraiki daitezke, eta konposatu kimikoak aiseago eralda eta sor daitezke.

Katalisiaren bitartez, erreakzio kimikoak bideratu eta azkartu egiten dira. Duela bi hamarkadara arte, metalak eta entzimak baliatzen ziren horretarako. Baina katalizatzaile organikoak erabilita, ingurumen inpaktua txikitzen da, elementu organikoetan abiatutako loturak errazten direlako. Dena dela, abantailarik handiena molekula asimetrikoak sortzeko gaitasuna da. Izan ere, laborategian molekulak ekoizten direnean, bi molekula simetriko sortu ohi dira, baina normalean bat bakarrik da erabilgarria. Hortaz, ekoizpen hori modu asimetrikoan egitea komeni da, eta hori da, hain justu, organokatalisi asimetrikoa ahalbidetzen duena.]]>
<![CDATA[Molekulak eratzeko tresna baten garapena aintzatetsi dute Kimikako Nobel sarian]]> https://www.berria.eus/albisteak/204176/molekulak_eratzeko_tresna_baten_garapena_aintzatetsi_dute_kimikako_nobel_sarian.htm Wed, 06 Oct 2021 09:42:34 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/albisteak/204176/molekulak_eratzeko_tresna_baten_garapena_aintzatetsi_dute_kimikako_nobel_sarian.htm <![CDATA[Klima leitzeko gakoei Nobela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/008/001/2021-10-06/klima_leitzeko_gakoei_nobela.htm Wed, 06 Oct 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1960/008/001/2021-10-06/klima_leitzeko_gakoei_nobela.htm
Stockholmeko Karolinska institutuak atzo ezagutarazi zuen Syukuro Manabe, Klaus Hasselmann eta Giorgio Parisi ikertzaileek jasoko dutela saria, «sistema fisiko konplexuen inguruan dugun ezagutzari egin dioten ekarpenagatik».

Hiru zientzialari horietatik bi klimaren bilakaera ulertzen ahalegindu dira, eta saria erdi bana jasoko dute; Manabe japoniarrak eta Hasselmann alemanak klimaren modelizazio fisikoa landu dute, «berotze globala eta aldakortasuna modu fidagarrian aurreikusiz», Karolinska institutuaren hitzetan.

Manabek frogatu zuen atmosferako karbono dioxidoa handitzeak tenperaturen igoera dakarrela. 1960ko hamarkadan klimari buruzko eredu fisikoak garatu zituen, eta, Suediako Zientzien Errege Akademiaren arabera, Eguzkitik jasotzen den erradiazioaren eta aire masen mugimendu bertikalen artean dagoen elkarrekintza ikertu zuen aurrena izan zen. Hasselmannek eguraldia eta klima lotzen zituen eredu bat sortu zuen. Haren ekarpenak Manaberen lana berresten lagundu zuen, karbono dioxidoaren eta tenperaturen igoeraren arteko harremana agerian utziz.

Desordena iragarri

Sariaren beste erdia Parisi italiarrari eman diote; «eskala atomikoetatik eskala planetarioetara, sistema fisikoetan izaten diren desordenaren eta gorabeheren artean dagoen elkarrekintza aurkitzeagatik».

Saridunen berri ematean, Fisikako Nobel sariko batzordeko presidente Thors Hans Hanssonek nabarmendu zuen saridunek erakutsi duela klimaren gaineko ezagutzak «zientzia oinarri sendoa» duela, eta «behaketen analisi zorrotz batetik» abiatzen dela.]]>
<![CDATA[Zabor kamioi batean hiltzeko zorian egon da gazte migratzaile bat]]> https://www.berria.eus/albisteak/204033/zabor_kamioi_batean_hiltzeko_zorian_egon_da_gazte_migratzaile_bat.htm Sat, 02 Oct 2021 21:16:07 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/albisteak/204033/zabor_kamioi_batean_hiltzeko_zorian_egon_da_gazte_migratzaile_bat.htm <![CDATA[Bost lagun atxilotu dituzte Bizkaian kale edanaren harira]]> https://www.berria.eus/albisteak/204030/bost_lagun_atxilotu_dituzte_bizkaian_kale_edanaren_harira.htm Sat, 02 Oct 2021 01:05:57 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/albisteak/204030/bost_lagun_atxilotu_dituzte_bizkaian_kale_edanaren_harira.htm <![CDATA[%16 igo dira emakumeek aurkeztutako babes eskariak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/010/001/2021-10-02/16_igo_dira_emakumeek_aurkeztutako_babes_eskariak.htm Sat, 02 Oct 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1879/010/001/2021-10-02/16_igo_dira_emakumeek_aurkeztutako_babes_eskariak.htm
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren barruko Genero Indarkeriaren Kontrako Behategiak atzo aurkeztutako datuen arabera, tarte horretan indarkeria matxistari loturiko 1.849 salaketa aurkeztu dira, %5 gehiago iazko tarte berarekin alderatuta. Orotara, iazko apiriletik ekainera 1.754 salaketa aurkeztu ziren Hego Euskal Herriko epaitegietan.

Ezkutuko indarkeria

Datu horiek bereziki esanguratsuak dira COVID-19aren ondorioz ezarritako konfinamenduan bizi izandako errealitatea interpretatzeko modua ematen dutelako. Behategiko zuzendari Angeles Carmonaren arabera, pandemia bete-betean zegoenean ez zen indarkeria matxistaren beherakadarik izan; aldiz, indarkeria hori «ezkutuan» geratu zen, bereziki itxialdi garaian biktimek erasotzaileengandik aldentzeko eta salaketak jartzeko eragozpen gehiago zituztelako. Orain ezagutarazitako datuak, berriz, pandemia aurreko zifretara bueltatu dira.

Carmonaren hitzetan, horrek azalduko luke salaketen zein biktimen kopuruan izandako gorakada. Zuzendariak atzoko agerraldia baliatu zuen «gizarte osoaren» inplikazioa eskatzeko; bide beretik, biktimen inguruan bizi direnei eskatu zien tratu txarren berri izan bezain laster salaketa jartzeko. Gogoratu zuen herritar guztien betebeharra dela delituen berri ematea, horien jakitun egonez gero.

Zigorrak, gora

Aurkeztutako salaketa kopuruan ez ezik, datuek isla nabarmena izan dute epaitegiek jarritako zigorretan ere. Indarkeria matxistari lotutako zigorrak %59 handitu dira iazko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. 2020ko tartean, 207 lagun zigortu zituzten; aurtengoan, berriz, 331 izan dira.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 1.403 salaketa izan dira aurtengo udaberrian; iaz 1.286 izan ziren. Nafarroako datuak ez dira hain txarrak: salaketak %4,7 gutxitu dira. Orotara, 446 izan dira apiriletik ekainera, baina iazko bigarren hiruhilekoan 468 izan ziren. Babes eskariei dagokienez, Nafarroan 98 emakumek galdegin dute aurten (iaz baino 28 gutxiago); Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 181 izan dira guztira (iaz baino 68 gehiago).

Indarkeria matxista jasan duten emakumeen tasa bere horretan mantendu da Nafarroan: 10.000 emakumeko 3,4k jasan dute bortizkeria(13,7 ziren iaz). Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, tasa hori txikiagoa da: 12,3 dira aurten, baina iazko apiriletik ekainera 10,9 izan ziren.]]>
<![CDATA[Eusko Legebiltzarrak azken asteotako kale istiluak gaitzetsi ditu]]> https://www.berria.eus/albisteak/203934/eusko_legebiltzarrak_azken_asteotako_kale_istiluak_gaitzetsi_ditu.htm Thu, 30 Sep 2021 09:30:47 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/albisteak/203934/eusko_legebiltzarrak_azken_asteotako_kale_istiluak_gaitzetsi_ditu.htm <![CDATA[Immunizazioa gora doa, baina herrialdeen arteko aldeak nabarmenak dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/004/001/2021-09-29/immunizazioa_gora_doa_baina_herrialdeen_arteko_aldeak_nabarmenak_dira.htm Wed, 29 Sep 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1890/004/001/2021-09-29/immunizazioa_gora_doa_baina_herrialdeen_arteko_aldeak_nabarmenak_dira.htm
Munduan non jaio, horren araberakoa izan ohi da patua, baita txertoei dagokienez ere. OME Osasunaren Mundu Erakundeak behin baino gehiagotan salatu du arrakala hori. Bereziki esanguratsua da Afrikako herrialde gehienen egoera. Kontinentean 1.300 milioi lagun inguru bizi dira, baina horietatik %4k besterik ez dute hartu momentuz pauta osoa. Irailaren amaierarako Afrikako populazioaren %10 txertatua izatea nahi zuen OMEk, baina osasun erakundeak dagoeneko onartua du ez dela mugarri horretara iritsiko.

Joan den astean, NBE Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiari hasiera emateko diskurtsoan, Antonio Guterres idazkari orokorrak salatu zuen «lizuna» dela oraindik Afrikako herritarren %90 lehen dosia hartzeko zain egotea. «Porrot etikotzat» jo zuen egoera hori. Aitortu zuen «zientziaren arrakasta» izan dela txertoak hain azkar garatu izana, baina erantsi zuen lorpen hori alferrik galduta dagoela, «borondate politikoaren faltagatik, norberekoikeriagatik eta konfiantzarik ezagatik».

Mundu mailakoa

OMEk eta aditu askok ere behin baino gehiagotan azpimarratu dute mundu globalizatu batean herrialdeka edo eskualdeka lortutako immunizazioa ez dela nahikoa birusaren zabalpena mugatzeko. Aldiz, mundu mailako immunizazioa lortu ezean, aldaera berriak hedatzea errazagoa izango dela. Afrikaren kasua da. Bartzelonako CIDOB ikerketa zentroko Eduard Soler politologoak azaldu du han hain immunizazio maila baxuak izatearen arrazoia «merkatuetara sartzeko zailtasunei lotuta» dagoela. Adituaren arabera, txertoen prezioak muga bat dira Afrikako herrialdeentzat, baina ez du hor ikusten arazoaren muina. Haren aburuz, trabarik handiena da ez dagoela eskaintzarik. «Herrialde askok espero zuten txertoak iritsiko zitzaizkiela Covax programaren bitartez edota Indian ekoitzi behar ziren txertoen kontratuen bitartez. Dakigunez, duela hainbat hilabete egoera okertu zenean, Indiak erabaki zuen ekoizpenaren zati garrantzitsu bat bere populazioarentzat gordetzea». Ia urte erdiz txertoen esportazioak geldituta eduki ostean, joan den astean Indiako Gobernuak iragarri zuen urritik aurrera berrekingo diola txertoak esportatzeari.

Alabaina, herrialde aberats askotan arazoa bestelakoa da orain: txertaketaren erritmoa dezente moteldu da. OMEk berak «kezka handia» agertu du Europan txertoak onartzeko «geldialdiarekin». Hans Kluge OMEko Europarako zuzendariak bi arrazoi aipatu ditu egoera azaltzeko: batetik, Eurasiako herrialde batzuetan txertoak lortzeko zailtasunak daudela; bestetik, batzuetan txertoekiko mesfidantza dagoela. Ez da Europako arazoa bakarrik. Morning Consult enpresak hamabost herrialdetan egindako inkesta baten arabera, Errusian dago txertoarekiko mesfidantzarik handiena: herritarren %28k ez dute jartzeko asmorik. Ondoren datoz AEB Ameriketako Estatu Batuak (%17), Alemania (%12) eta Frantzia (%10). Kontrako norabidean, Txinan eta Indian, berriz, apenas aurkitu duten txertoen kontrako jarrerarik.

Hala, gero eta gehiago dira derrigorrezko txertaketaren alde egiten duten agintariak. Momentuz, Tajikistan eta Turkmenistan dira heldu guztientzako derrigorrezko txertaketa ezarri duten herrialde bakarrak. Herrialde gehienek pizgarrien alde egin dute; kasurako, jardun askotan COVID-19 ziurtagiria aurkeztera derrigortuz. Baina gero eta gehiago dira populazioaren zenbait taldetarako derrigorrezko txertaketa eskatu duten agintariak.

Ipar Euskal Herrian, ezagunak dira Frantziako presidente Emmanuel Macronek osasun langileak halabeharrez txertatzeko abiatu dituen neurriak. Errusian, Grezian eta Italian ere pausoak eman dituzte norabide horretan. Kasurako, Italiak ebatzi du urriaren 15etik aurrera ezinezkoa izango dela lanpostu batera joatea osasun ziurtagiria aurkeztu gabe. Neurriak 23 milioi langileri eragingo die. Txertoa hartu nahi ez dutenek testak egin eta aurkeztu beharko dituzte.

Antzeko estrategia baliatu dute AEBetan: irailaren erdialdean, gobernu federaleko langile orori txertoa nahitaez jartzea eskatu zuen Joe Biden presidenteak. Bi milioi lagun inguruk lan egiten dute gobernu federalarentzat. Sektore pribatuan ere antzeko bidea jorratu ahal izateko plan bat abiatu zuen. Neurriak ehun langile baino gehiago dituzten enpresetako langileei eragiten die: orotara, 80 milioi bat laguni.

Erabilpen politikoa

Munduan polemika sortu duen beste gai bat hirugarren dosiari dagokio. Izan ere, hainbat herrialde dagoeneko hasi dira txertoaren hirugarren dosi bat jartzen. Ohi bezala, horretan Israel izan da aurrean. Populazio osoari Pfizer etxeko hirugarren dosia eskaintzen hasiak dira Ekialde Hurbileko herrialdean. Beste leku askotan, momentuz bederen, populazio zaurgarrienari besterik ez diote jarriko.

OMEk behin baino gehiagotan eskatu du hirugarren dosi hori txertoen beharra duten herrialdeei bideratzeko. Litekeena da horretan ere mugimenduak izatea. Aurretik ere gertatu da horrelakorik, Eduard Solerrek gogora ekarri duenez: «Munduko potentzia nagusiak txerto propioak garatzeko gai izan dira, eta txertoak erabat sartu dituzte beren kanpo politiketarako erreminta kutxan. Errusia eta Txina izan ziren hori egiten aurrenak, oso modu nabarian, potentzia gisa beren estatusa baieztatzeko estrategia baten barruan, eta baita beren eragin eremuak zabaltzeko ere».

Adituak uste du AEBentzat eta EBrentzat «konplikatuagoa» izan zela txertoen erabilpen politiko hori martxan jartzea. «Haien populazioak txertatzeko presio handiagoa zuten. Gainera, populazio zaharragoa dute, eta, ondorioz, zaurgarriagoa. Hala eta guztiz ere, soberakinak dauden heinean, hasiko dira dohaintza gisa ematen nazioarteko kolaborazioko politiketan eta estrategia diplomatikoetan». Momentuz, herrialde txiro askok oraindik ere Txinako eta Errusiako txertoen alde egingo dute. Solerren arabera, arrazoia ez da bloke politiko batean kokatzea, txertoak «erraztasun handiagoz eskuratu ahal izatea» baizik. «Munduko herrialde gehienek nahi dute ahalik eta hornitzaile gehien eduki, baita hegoaldekoek ere».]]>
<![CDATA[GENEEK ESATEKO DUTENA]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1952/006/001/2021-09-12/geneek_esateko_dutena.htm Sun, 12 Sep 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1952/006/001/2021-09-12/geneek_esateko_dutena.htm
COVID-19aren kasuan, egoera normalean, interferonek kutsatzearen lehen fasean birusaren zabalpena mugatzen dute. Baina, zientzialariek oraingoz guztiz ondo ulertzen ez dituzten arrazoiak tarteko, eri batzuek autoantigorputzak garatzen dituzte. Birusaren aurka joan beharrean, autoantigorputzek interferonen aurka egiten dute. Barne sabotaje batekin alderatu liteke egoera. «Hori berez ez litzateke gertatu behar, normalean kanpo agenteen aurka sortzen ditugulako antigorputzak», azaldu du Bartzelonako Vall d'Hebron ospitaleko immunologo Roger Colobranek.

Jean Laurent Casanova zientzialariak gidatzen duen COVID Human Genetic Effort partzuergoko kide da Colobran. COVID-19aren atzean egon daitezkeen oinarri genetikoak argitu nahi ditu partzuergoak. 2020ko urrian Science aldizkarian argitaratutako ikerketa batean aurreratu zuten COVID-19ak jotako gaixo larrien %10 inguruk antigorputz oker hauek garatzen zituztela. Hasierako datu horiei esker, zientzialariek bazuten nondik jo. Orain, abuztuan Science Immunology aldizkarian argitaratutako beste ikerketa batean gaian sakondu dute. Oraingo ikerketan zehaztu dute gaixo larrien %13,6k sortzen dituztela autoantigorputzak. Asintomatiko direnen artean edo gaitza arin pasatzen dutenen artean, berriz, portzentajea ez da %1era iristen. «Hortaz, oso argi agertzen da muturreko bi talde daudela, eta horrek adierazten du autoantigorputzen afera gaitzaren bilakaeran faktore garrantzitsua dela», nabarmendu du Colobranek.

Arrisku handiagoa

Zientzialariek badakite norberaren aurkako antigorputz berezi hauek bazirela pazienteen organismoan SARS-CoV-2 birusarekin kutsatu aurretik ere. Hortaz, horien agerpena ez da gaitzaren ondorioa; alderantziz, adituen ustez, nahiko argi dago gaitz larria izateko arriskua dezente handitzen dutela. Horregatik, populazio orokorrean egoera zertan den argitu nahi izan dute. Horretarako, osasuntsu dauden 34.159 pertsona baino gehiagoren laginak aztertu dituzte, eta alderatu dituzte larri kutsatutako 3.595 lagunen datuekin, eta baita 1.639 asintomatikorenekin ere.

Datu zabal horiek eskuetan, ebatzi dute autoantigorputzen prebalentzia %0,5 inguru dela. «Prebalentzia baxua izatea espero izatekoa zen», argitu du Colobranek. «Baina datuak adinaren arabera aztertu ditugunean, oso ondorio esanguratsuak eskuratu ditugu». 70 urte baino gutxiago dituztenen artean, soilik %0,1ek dituzte autoantigorputzak. 70-80 urte tartean, berriz, portzentajea %1,1 da; eta, 80 urtetik gorakoen artean, berriz, %3,4. Gaixo larrien kasuan, berriz, batezbestekoa lehen aipatutako %13,6 izanda ere, 80 urte gorakoen artean %21 dira. Oro har, COVID-19aren ondorioz hildako pertsonen %20tan aurkitu dituzte autoantigorputzak. Ezaguna da adinarekin sistema immunitarioa ahultzen dela, eta horrek azal dezake zergatia. «Gaur egun badakigu adina dela gaitz larria pasatzeko faktorerik garrantzitsuena. Horrekin batera, gizonezkoa izatea eta aurretik beste hainbat gaitz igaro izana», gogoratu du adituak. «Baina, batzuetan, ZIUetan gazteak aurkitzen ditugu, intubatuta, gaitza hartu aurretik aparteko arazorik ez bazuten ere».

Horrelakoak ulertu eta eragotzi nahian, zientzialariek genetikara jo ohi dute, azalpen bila. Izan ere, pandemian zientzialariek ikusi ahal izan dutenez, gero eta argiago dago genetikak baduela zeresan garrantzitsua. Txertoak lortzeko abiadura handia izan den modu berean, nazioarteko ikerketa talde askok elkarlana abiatu dute, genetikan, partzuergo handien bitartez.

Antigorputz okerren kasuan, oraingoz ez dute jatorri genetikorik egiaztatu, baina datu horiek eskuratu zituztenean berehala jarri zuten hipotesia mahai gainean. Ikertzen jarraitzen dute. «Batez ere gizonezkoen artean kasu larri gehiago izaten direlako. Egia esanda, oraingoz, ez dakigu, baina hipotesi genetikoa irekita dago», adierazi du Colobranek.

Ezagutza eta eskarmentua partekatzeaz gain, datuak trukatzea eta biltzea ere ezinbestekoa da halako ikerketetan. Batez ere garrantzitsuena laginak lortzea dela nabarmendu du Koldo Garcia genetikariak. Gertutik jarraitu ditu ahalegin horiek, eta berak ere ekarpena egin du, iazko ekainean Biodonostia Institutuko kideekin batera New England Journal of Medicine aldizkarian argitaratutako lan baten bitartez. «Lan horretan bi gene eskualde aztertu genituen. Bat AB0 odol taldeari lotuta dago; hor saiatu ginen argitzen gaitzaren larritasunaren eta odol taldearen arteko lotura. Bestetik, ikusi genuen ere hirugarren kromosoman beste eskualde bat zegoela, gene zehatza zein zen argi ez genuen arren. Bada, emaitzek erakutsi ziguten COVID-19 larria izateko gene oinarri bat bazegoela».

Denborarekin, baina, hasierako ahalegin horiek finduz joan dira, datu berriei esker. «Uztailean Nature-n 46 ikerketa aztertu zituzten beste artikulu garrantzitsu bat atera zuten. Ia 50.000 kasutan oinarrituta, gaitzarekin harremana izan dezaketen hamahiru gene eskualde identifikatu zituzten bertan», gogoratu du Garciak. Dioenez, hirugarren kromosomako eskualdea da gehien aztertzen dena. Datu andana dira aztertutakoak, baina, adituaren arabera, laginak eta baliabide egokiak izanda, datu horiek guztiak sekuentziatzea eta analizatzea ez da erronka handia, azken urteetan metodoak asko findu direlako. «Beste kontu bat da ondorioak ateratzea», ohartarazi du. Alde horretatik, gogora ekarri du betidanik egon den arazoa: korrelazioa eta kausalitatea bereizteko beharra. Izan ere, bi aldagairen arteko korrelazioa aurki daiteke, baina horrek ez du esan nahi halabeharrez aldagai bat bigarrenaren zioa denik.

Hau jakinda ere, genetikariek gaixo eta osasuntsu dauden lagunen geneetan aurkitutako aldaerak konparatzen dituzte, eta gaixoen artean hainbat aldaera gehiago agertzen badira, hor gakoren bat egon daiteke. «Batzuetan oso agerikoa da hor harreman bat egon daitekeela, baina, beste batzuetan, ez. Horregatik, ondoren korrelazio horietan kausalitatea egon ote daitekeen ikertu behar da.», aipatu du Garciak. «Kasurako, COVID-19aren kasuan, orain aztertu nahi da erretzearekin edo gorputz masaren indizearekin harremanik egon daitekeen».

Berez azterketa genetikoek gaitzen abiapuntuan dauden zioak guztiz argitu ezin badituzte ere, ikertzaileentzako zantzu oso baliotsuak eman ditzakete. Hor dago gakoa. «Prozesu batean parte hartzen duten geneak ezagutzen badituzu, orduan imajinatu ahal dituzu atzean egon daitezkeen mekanismo biologikoak, eta, hari horretatik tiraka, jakin dezakezu, adibidez, erabilgarri izan daitezkeen botikak zeintzuk diren», erantsi du Garciak.

TLR7 genea

Garciak hizpide duena da, hain justu, interferonekin dauden arazoak aztertzeko ikertzaileek jorratu duten bidea. Autoantigorputzei buruzko lanarekin batera, bigarren artikulu batean interferon mota hauen ekoizpenari lotutako hamahiru gene aztertu dituzte zientzialariek. «Ikusi dugu larriki erasandako pazienteen %3,5ek mutazioak dituztela hauetako generen batean», argitu du Colobranek. Ikertzaile taldeak arreta berezia jarri du gene zehatz batean: TLR7 izenekoan. Gene horretan akatsen bat duten lagunek interferonak sortzeko arazoak dituztela aurkitu dute. Ondorioz, pertsona horien erantzun immunitarioa ahuldu egiten da. Gero eta argiago dago hor hasten direla ZIUetan bukatzen duten hainbat gazteren zorigaitza.

Bestetik, TLR7 genea X kromosoman dago, eta jakina da gizonezkoek kromosoma horren kopia bakar bat baino ez dutela. Hortaz, mutazioa izanez gero, gizonezkoek emakumezkoek baino arrisku handiagoa dute. 60 urtetik beherakoen artean COVID-19ak eragindako pneumonia larrien %2 gene horretan abiatzen direla kalkulatu dute ikertzaileek.

Orain arte, ikertzaileek geneetan bildutako akatsak aurkitzera bideratu dituzte ahaleginak, genetikak COVID-19 larria izateko arriskuan duten rola aztertzera. Ez da bide bakarra. Roger Colobranek azaldu duenez, orain arreta berezia jarri nahi dute birusarekiko erresistentzia berezia duten lagunetan, horietan ere irakaspen baliagarriren bat aurkitzeko itxaropenez. Azken bide hori «askoz zailagoa» dela aitortuta, horretan ere lanean ari direla erantsi du. Ehun urtetik gora dituztenen artean ere laginak aztertu nahi dituzte. Herrialde Katalanetan 1918. urteko gripea eta COVID-19a, biak ala biak gainditu zituen andra baten kasua jarri du adibidetzat.

Ohi bezala, erronkarik handiena da eskuratutako informazioa arlo praktikora eramatea. Adituek arlo klinikorako translazioa deitzen dutena lortzea, hain justu. Pandemiak erritmoak azkartu dituen arren, normalean ez da bide erraza izaten.

Colobranek aitortu du epe laburrera TLR7 genearen inguruan egin duten aurkikuntzetatik ondorio praktikoak ateratzea zaila izango dela. Aurreratu du, ordea, hamar edo hogei urte barru «ohikoa» izango dela jaioberrien genoma sekuentziatzea, orain erditzeko geletan odol analisien bidezko behaketak egiten diren modu berean. «Horrek aukera emango du jakiteko zenbait gaitz garatzeko joerak zertan diren, eta, horrela, hobeto prestatu ahal izango dira horietarako».

Autoantigorputzen kasuan, baina, iragarri du horiek atzemateko proba ez dela zaila, eta, hortaz, ospitaleratzeetan testa egitea ez litzatekeela «bereziki konplikatua» izango. «Horrela eginez gero, jakin ahalko genuke zein pazientek izango duten gaitzaren larriagotze bat, eta jarraipen berezia egin ahal izango genieke». Bestetik, zenbait kasutan autoantigorputzak dituztenei tratamendu bat emateko moduan daudela azaldu du. «Aukera bat da autoantigorputz horien erasoren aurrean onik ateratzen diren interferonak txertatzea organismoan. Beste aukera bat plasmaferesia da: zirkuitu baten bitartez, odoleko antigorputz guztiak ateratzen dira, bai onak zein okerrak, eta gero emaile baten antigorputzak sartzen zaizkie pazienteei».]]>
<![CDATA[Beste 371 kasu atzemanda, %5,5 da positibo tasa Hegoaldean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/009/001/2021-09-05/beste_371_kasu_atzemanda_55_da_positibo_tasa_hegoaldean.htm Sun, 05 Sep 2021 00:00:00 +0200 Juanma Gallego https://www.berria.eus/paperekoa/1946/009/001/2021-09-05/beste_371_kasu_atzemanda_55_da_positibo_tasa_hegoaldean.htm
Mugarria gero eta gertuago agertzen ari da azken egunotan, joera errotzen den ala ez denborak esan beharko duen arren. Herenegun Hego Euskal Herriko osasun sistemek emandako datuen arabera, positibo tasa %5,5ean kokatu da. Izan ere, Osasunbideak eta Osakidetzak 6.688 diagnostiko proba egin zituzten. Horien ondorioz, Hegoaldeko osasun sistemek 371 positibo atzeman zituzten.

Lurraldez lurralde, datuak gutxi gorabehera biztanleriaren arabera lerrokatu ziren. Bizkaian atzeman zuten positibo gehien: 161 izan ziren. Gipuzkoan, berriz, 97 kasu aurkitu zituzten. Nafarroan 62 izan ziren, eta, Arabaren kasuan, 41. Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi ez diren lagunen artean beste hamar kasuren berri ere eman zuen.

Kasuen jaitsiera bereziki nabarmena izan da Nafarroan, egindako testen kopurua nahiko antzekoa izanda ere ostegunean baino 49 kasu gutxiago atzeman zituztelako ostiralean. Asteazkeneko datuekin alderatuz, ageriago ikusten da hobekuntza: egun horretan 139 izan ziren jasotako positiboak. Bizkaiko eta Gipuzkoako datuek maila apalagoan egin zuten hobera: 30 eta 15 kasu gutxiago, hurrenez hurren.

Araba izan da, ordea, kasu kopurua handitu duen lurralde bakarra, ostegunean baino lau positibo gehiago zenbatu zituztelako lurralde horretan.

Ospitaleetan ere, hobera

Erietxeetako egoerari dagokionez, datuek ere zertxobait hobera egin dute. Ospitaleratze berrietan beherakada nabarmena izan zen ostiralean: 35 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten COVID-19aren sintomak larriagoturik; bezperan baino hamar lagun gutxiago, hain justu. Orotara, eta ostiraleko datuak abiapuntu hartuta, 372 paziente daude Hego Euskal Herriko ospitaleetan gaitzaren ondorioz. Horietatik, 94k zainketa intentsiboen beharra dute. ZIUetan jaitsiera ez da hain nabarmena izan: ostegunean baino bi eri gutxiago dira.]]>