<![CDATA[Julen Aperribai | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 27 Jun 2022 18:52:35 +0200 hourly 1 <![CDATA[Julen Aperribai | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Ernaik «gazte estrategia» berritu du, 'Ehotzen' txostena onartuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/010/001/2022-06-26/ernaik_gazte_estrategia_berritu_du_ehotzen_txostena_onartuta.htm Sun, 26 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/paperekoa/1943/010/001/2022-06-26/ernaik_gazte_estrategia_berritu_du_ehotzen_txostena_onartuta.htm
Ehotzen txostena izango du oinarri gazte antolakundeak datozen lau urteetan. Haren alde egin dute militanteen %93,5ek -%75,5eko parte hartzea izan da-. Bere helburuak berretsi ditu antolakundeak bertan, baina, aldi berean, borroka eraldatzaile berriak mugimendura eramateko konpromisoa hartu du. Honela azaldu zuen zer den Ernai Ainhoa Bueno kideak: «Ezker abertzalearen baitako gazte antolakunde autonomo eta iraultzailea da, eta izaera sozialista, feminista, independentista, euskalduna, ekologista eta internazionalista dauzka».

Helburuak lortzeko, baina, proiektu politiko sendo bat marrazteko beharra azpimarratu zuten. Datorren epealdian, «gazte estrategia» deitu diotena izango da horretarako jorratuko duten bidea. Apustu nagusia «gazte frontearen artikulazioa» izango dela aurreratu zuten; «gazteok bizitza bizigarriak eskuratu ahal izateko eta zapalkuntza oro gainditzeko bokazioak eta borroka horiek eraldaketa sozialaren eta burujabetzaren norabidean kokatzeak ardaztuko duen frontea», Ane Alava Ernaiko bozeramaileak adierazi zuenez. «Aldarrikapen mugimenduak eta proiektu alternatiboen eraikuntza» sustatzen indar berezia egingo dute, helburu horretara bidean.

Hezkuntza eta naziogintza izango dira gazte estrategiaren beste bi ardatzak. Lehenengoari dagokionez, unibertsitateetako lana indartzen jarraituko du gazte antolakundeak, eta, ikastetxe ertainen eremuan, Ikama ikasle antolakundearekin duen aliantza sendotzen. Lanbide heziketan ere lanketak egingo dituztela zehaztu zuen Manu Martinez gazte antolakundeko kideak.

«Pultsu nazionalaren beherakadak» kezkatuta jarri dute arreta naziogintzan, bestalde, Buenok azaldu zuenez. Joera horrek gazte mailan «are dimentsio handiagoa» duela gaineratu zuen. Horregatik, luze gabeko estrategia garatu, eta «Euskal Herriaren eraikuntza proiektu eraldatzaileekin lotzeko ekinbidea indartuko» dute. Beste hainbat borroka eremutan lanean jarraituko dutela ere gaineratu zuten, bost lehenetsita: feminismoa, euskara, gaztetxe eta gazte asanbladak, borroka transmaribibolloa eta bizitza duinen aldekoa.

Gazte estrategia garatzeaz gain, beste bi helburu ere zehaztu ditu Ernaik. Batetik, «belaunaldi berriak ezker abertzalearen proiektura batzea eta kultura militantearen transmisioa bermatzea», eta, bestetik, «gazte independentistak sortzea». Gazte antolakundeak «prozesu independentista eraldatzailea bultzatzeko ardura» duela adierazi zuen Alavak, «haustura momentuak bilatu eta askapen mugimendua azeleratzekoa».

Etxea «feministatzera»

Etxe barrurako lanak ere jarri dizkio gazte antolakundeak bere buruari. Ernai «ezker abertzaleko lehen antolakunde feminista» izan zela gogorarazi zuen Iker Eizagirre kideak, eta duela hamar urte «feminismoa erdigunean jarri eta gazte belaunaldi eta jardun oso bat feministatu» zutela. Alabaina, egungo egoerari erreparatuta, autokritika egin zuen: «Barne mailan gaiarekiko destentsionamendua egon da, arduretan gauden kide gehienok gizonezkoak gara, ahalduntze eta boteretze maila handiegia daukagu, eta ez gara gai izan arazoa identifikatu eta neurriak hartzeko; horrek gure kide feministen lana bikoiztu eta zaildu du».

Horregatik, «urrats feminista berri bat» abiatuko dutela iragarri zuen Itxaso Mimenza Ernaiko kideak, «bi urtez militantzia eraldaketarako subjektu bilakatu, etxe barruak errebisatu eta antolakunde feminista eraikitzeko».

Feminismoak prozesu independentistaren zutabe izan behar duela nabarmendu zuen Mimenzak: «Sinetsita gaude prozesu independentista eraldatzailea feminista izan behar dela eta izango dela. Finean, proiektu politiko feminista erradikal baten alde berresten gara».]]>
<![CDATA[Ernaik «gazte estrategia» berritu du, 'Ehotzen' txostena onartuta]]> https://www.berria.eus/albisteak/215137/ernaik_laquogazte_estrategiaraquo_berritu_du_ehotzen_txostena_onartuta.htm Sat, 25 Jun 2022 20:49:51 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/albisteak/215137/ernaik_laquogazte_estrategiaraquo_berritu_du_ehotzen_txostena_onartuta.htm <![CDATA[Lupa, erabiltzeko baldintzetan ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/006/001/2022-06-23/lupa_erabiltzeko_baldintzetan.htm Thu, 23 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/paperekoa/1876/006/001/2022-06-23/lupa_erabiltzeko_baldintzetan.htm <![CDATA[Kontsumitzaileen legeak ez du aurrerapausorik, Kontseiluaren arabera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2022-06-22/kontsumitzaileen_legeak_ez_du_aurrerapausorik_kontseiluaren_arabera.htm Wed, 22 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2022-06-22/kontsumitzaileen_legeak_ez_du_aurrerapausorik_kontseiluaren_arabera.htm
Kontseiluak gogorarazi du hizkuntza eskubideak sustapenaren menpe uzteak ez betetzeko arriskua dakarrela: «Eskubideen aitortzak eta eskubideen bermeak arau egingarriak behar dituzte; bestela, homilia hutsa izango dira». 33 ekarpen egin dizkio lege proiektuari, eta atzo aurkeztu zituen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, Eusko Legebiltzarreko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Batzordean. Batetik, hizkuntza eskubideen «transbertsaltasuna» aintzat hartu eta gainerako eskubideetan ere txertatu nahi izan dituztela azaldu zuen, eta, bestetik, 2003ko legeak zituen elementuak «berreskuratu» nahi izan dituztela. Lege horri aldaketak egin zizkion Patxi Lopezen gobernuak, eta, besteak beste, hizkuntza eskubideak bermatzen ez zituzten enpresei zehapenak ezartzeko aukera kendu zuen.

Hizkuntza eskubideek badute atal berezitu bat oraingo lege proiektuan, baina Kontseiluak salatu du gainerako ataletan ez dela ikuspegi hori txertatu, ezta «kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hainbat eskubide eta horien bermerako mekanismoak zehaztean» ere. Izan ere, atal horretatik kanpo hizkuntzari buruzko hiru aipamen baino ez daude. Kontseiluak uste du lege proiektuak ez duela kontuan hartzen bi hizkuntza ofizial daudela, eta, beraz, «jasotzen diren elementu guztiak hizkuntza batean zein bestean bermatu beharko liratekeela».

Gainera, salatu du hizkuntza eskubideei buruzko atal berezituak 6/2003 Legearekin alderatuta «atzerako urratsak ekar ditzaketen ezberdintasunak» dituela. Ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioari dagokionez, esaterako, lege proiektuak ez du zehazten informazio hori erabiltzaileek euskaraz jaso ahalko dutela. Hori eragozteko, Kontseiluak hainbat artikulutan ekarpenak egin ditu, informazioa «hizkuntza ofizialetan» jaso ahalko dela esplizitatuz.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan araututako jatorri izeneko edo kalitate zigilupeko produktuak aurkeztean ere euskararen derrigortasuna kendu dutela salatu du Kontseiluak. Hala arautzen zuen artikulua ezabatu egin zuten 2012an, baina «berriz indarrean jartzeko modukoa» da, Kontseiluaren esanetan.

Kontseiluari «kezka» sorrarazi dio, halaber, «euskara ikusezin bihurtzeko aukerak». Izan ere, lege proiektuan hainbatetan aipatzen da dokumentuak-eta euskaraz, gaztelaniaz edo ele bitan jasotzeko aukera, eta beldur da planteamendu horrek soilik gazteleraz idatzitako informazioak zabaltzeko modua emango duen.

Betebeharrak, gutxiagok

Hizkuntza betebeharrak izango dituzten enpresak zehaztean ere sumatu du atzerakada Kontseiluak. «Entitate batzuk» desagertu egin direla azaldu du: «Euskara lan-harremanen eremuan eta jendaurreko arretaren eremuan baliatzeko berariazko diru laguntzak jasotzen badituzte soilik ezarriko die derrigortasuna». 2003ko legeak, berriz, diruz lagundutako edozein entitateri ezartzen zien betebeharra, ez soilik euskararekin lotutako diru laguntzak jasotzen zituztenei.

Zer betebehar izango duten, horretan ez dator bat Kontseilua, gainera, «sustapen politikak» soilik aipatzen baitira.

Arau hausteak zehazten dituen kapituluaz ere kexatu da Kontseilua, hizkuntza eskubideen urraketak horietatik kanpo uzten baititu zirriborroak: «Beste eskubideen urraketekin edo betebeharrekin ez bezala, hizkuntza eskubideak lasai asko urratu ahal izango dituzte enpresek, ez baita inolako neurririk hartuko».

Pribatuan eragin beharra

Bilbao ez ezik, Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria ere izan da Eusko Legebiltzarreko batzordean. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideez aritu da, eta horietan ohikoak izaten diren hainbat urraketa zerrendatu ditu. Eremu pribatuan esku hartu beharra ere defendatu du, eskubideok bermatu ahal izateko: «Sarritan zabaldu da gure gizartean agintariek ez dutela, hizkuntzari dagokionez, eremu pribatua arautzerik. Horixe izan da gurea bezalako hizkuntzen erabilerari oztopoak jartzeko baliatu izan den aitzakietako bat»

Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean oinarrituta, Gaubekak gogorarazi du hizkuntza komunitate orok duela bere hizkuntzan jarduera sozioekonomiko guztietan aritzeko eskubidea. Gainera, hori bermatu ezean, herritarrei hizkuntza eskubideak ez ezik, bestelakoak ere urratzen zaizkiela nabarmendu du. Halaber, adierazi du «zentzurik» ez duela euskara ofizialtzat jotzeak eta herritarrei euskaraz egin dezaten eskatzeak, «horretarako espaziorik eskaintzen ez bazaie».]]>
<![CDATA[Kontsumitzaileen legeak ez du «elementu berritzailerik», Kontseiluaren arabera]]> https://www.berria.eus/albisteak/214942/kontsumitzaileen_legeak_ez_du_laquoelementu_berritzailerikraquo_kontseiluaren_arabera.htm Tue, 21 Jun 2022 16:50:48 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/albisteak/214942/kontsumitzaileen_legeak_ez_du_laquoelementu_berritzailerikraquo_kontseiluaren_arabera.htm Kontseiluak gogorarazi du hizkuntza eskubideak sustapenaren menpe uzteak ez betetzeko arriskua dakarrela: «Eskubideen aitortzak eta eskubideen bermeak arau egingarriak behar dituzte; bestela, homilia hutsa izango dira». 33 ekarpen egin dizkio lege proiektuari, eta gaur aurkeztu ditu Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, Eusko Legebiltzarreko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Batzordean. Bi norabidetan kokatzen dira zuzenketak, Bilbaoren esanetan; batetik, hizkuntza eskubideen «zehar-lerrotasuna» aintzat hartu eta gainerako eskubideetan ere txertatu nahi izan dutela azaldu du, eta, bestetik, 2003ko legeak zituen elementuak «berreskuratu» nahi izan dituztela, iritzita horietako hainbat «aurrerakoiak» zirela. Hizkuntza eskubideek badute atal berezitu bat lege proiektuan, baina Kontseiluak salatu du gainerako ataletan ez dela ikuspegi hori txertatu. Izan ere, atal horretatik kanpo hizkuntzari buruzko hiru aipamen baino ez daude. Horietatik aparte, inon ez da ageri hizkuntzari buruzko aipamenik, ezta «kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hainbat eskubide eta horien bermerako mekanismoak zehaztean» ere. Kontseiluak ondorioztatu du lege proiektuak ez duela kontuan hartzen bi hizkuntza ofizial daudela, eta, beraz, «jasotzen diren elementu guztiak hizkuntza batean zein bestean bermatu beharko liratekeela». Gainera, salatu du hizkuntza eskubideei buruzko atal berezituak 6/2003 Legearekin alderatuta «atzerako urratsak ekar ditzaketen ezberdintasunak» dituela. Ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioari dagokionez, esaterako, lege proiektuak ez du zehazten informazio hori erabiltzaileek euskaraz jaso ahalko dutela. Hori gerta dadin bermatzeko, Kontseiluak hainbat artikulutan ekarpenak egin ditu, informazioa «hizkuntza ofizialetan» jaso ahalko dela zehaztu dadin. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan araututako jatorri izendapeneko edo kalitate izendapeneko produktuak aurkeztean ere euskararen derrigortasuna kendu dutela salatu du Kontseiluak. 2003ko legeak produktu horien «nahitaezko datuak eta borondatezko informazio gehigarriak» gutxienez euskaraz agertu behar zirela zioen, baina hala arautzen zuen artikulua ezabatu egin zuen Patxi Lopezen gobernuak, 2012an. Hala ere, «berriz indarrean jartzeko modukoa» da, Kontseiluaren esanetan.
Kontseiluari «kezka» sorrarazi dio, halaber, «euskara ikusezin bihurtzeko aukerak». Izan ere, lege proiektuan hainbatetan aipatzen da dokumentuak-eta euskaraz, gaztelaniaz edo ele bitan jasotzeko aukera, eta beldur da planteamendu horrek soilik gazteleraz idatzitako informazioak zabaltzeko modua emango duen. Betebeharrak, gutxiagok Hizkuntza betebeharrak izango dituzten enpresak zehaztean ere sumatu du atzerakada Kontseiluak. 6/2003 Legearekin alderatuta «entitate batzuk» desagertu egin direla azaldu du: «Euskara lan-harremanen eremuan eta jendaurreko arretaren eremuan baliatzeko berariazko diru laguntzak jasotzen badituzte soilik ezarriko die derrigortasuna». 2003ko legeak, berriz, diruz lagundutako edozein entitateri ezartzen zien betebeharra, ez soilik euskararekin lotutako diru laguntzak jasotzen zituztenei. Zer betebehar izango duten, horretan ez dator bat Kontseilua, gainera, «sustapen politikak» soilik aipatzen baitira. Arau hausteak zehazten dituen kapituluaz ere kexatu da Kontseilua, hizkuntza eskubideen urraketak horietatik kanpo uzten baititu zirriborroak: «Beste eskubideen urraketekin edo betebeharrekin ez bezala, hizkuntza eskubideak lasai asko urratu ahal izango dituzte enpresek, ez baita inolako neurririk hartuko». Gaubeka, eskubide urraketez Bilbao ez ezik, Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria ere izan da Eusko Legebiltzarreko batzordean. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideez aritu da, eta horietan ohikoak izaten diren hainbat urraketa zerrendatu ditu. Eremu pribatuan esku hartu beharra ere defendatu du, eskubideok bermatu ahal izateko: «Sarritan zabaldu da gure gizartean agintariek ez dutela, hizkuntzari dagokionez, eremu pribatua arautzerik. Horixe izan da gurea bezalako hizkuntzen erabilerari oztopoak jartzeko baliatu izan den aitzakietako bat». Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean oinarrituta, Gaubekak gogorarazi du hizkuntza komunitate orok duela bere hizkuntzan jarduera sozioekonomiko guztietan aritzeko eskubidea. Gainera, hori bermatu ezean, herritarrei hizkuntza eskubideak ez ezik, bestelakoak ere urratzen zaizkiela nabarmendu du. Halaber, adierazi du «zentzurik» ez duela euskara ofizialtzat jotzeak eta herritarrei euskaraz egin dezaten eskatzeak, «horretarako espaziorik eskaintzen ez bazaie».]]>
<![CDATA[Suteek piztuta segitzen dute Galipentzun eta Erreniegan, eta beste bi piztu dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1971/003/001/2022-06-21/suteek_piztuta_segitzen_dute_galipentzun_eta_erreniegan_eta_beste_bi_piztu_dira.htm Tue, 21 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/paperekoa/1971/003/001/2022-06-21/suteek_piztuta_segitzen_dute_galipentzun_eta_erreniegan_eta_beste_bi_piztu_dira.htm
Atzo iluntzean oraindik ere lurrak kiskali eta kiskali ari zen sua Erreniega eta Galipentzu inguruan. Horiek itzaltzen jarri zuten indar gehien suhiltzaileek, eta kezka iturri nagusia zirela baieztatu zuen Nafarroako Gobernuak ere. Bi suteok «bereziki aktibo» zeudela jakinarazi zuen Remirezek goizean, eta, horregatik, egoera «delikatua» zela onartu. Iluntzean Barne Departamenduko zuzendari Amparo Lopezek esan zuen Galipentzukoa zela suterik handiena, eta herria hustu egin zutela badaezpada ere.

Lehendik piztuta zeuden suteekin nahikoa ez, eta arratsaldean gehiago sortu ziren. Leireko monasterioaren eta Esako urtegiaren artean piztu zen bat, lehenik. Suteak Zaragozako (Espainia) lurrei ere eragiten diela jakinarazi zuen Aragoiko Gobernuak. Edonola ere, haizearen noranzkoa zein den aintzat harturik, suak Leirerako bidea hartzeko arriskua dagoela iragarri zuten larrialdi zerbitzuek. Sutearen ondorioz, itxi egin zuten Pirinioetako Autobidea -A-21a-. Lodosan ere piztu zen beste sute bat, baso batean, baina larrialdi zerbitzuek mendean zeukatela zabaldu zuten.

Kontrolpean dituzte, bestalde, Arroitzen, Arguedasen eta Ezkaban izandako suteak, batez ere igandean hedatu zirenak. Herri horietara itzuli ahal izan zuten ebakuatutako herritarrek. Denera, 13 herri hustu dituzte larrialdi zerbitzuek larunbatetik, eta 900 herritar inguru ebakuatu, Remirezek baieztatu zuenez. Atzo goizean egindako agerraldian ez zuen agertu herri gehiagotan neurri berbera hartzeko asmorik, baina ohartarazi zuen aurreikuspenak alda daitezkeela, suaren bilakaeraren arabera.

Kalte pertsonalik ez

Remirezek positibotzat jo zuen suteek oraingoz kalte pertsonalik eragin ez izana, eta erantsi zuen hori dela «lehentasuna» esku hartzeetan. Kalte materialak, baina, egundokoak izaten ari dira. Nafarroako Gobernuak ez du oraingoz horiei buruzko argibiderik eman. Atzo arratsaldean, gobernua Nafarroako talde parlamentario guztietako bozeramaileekin bildu zen. «Krisi egoeraren kudeaketaz» eta «epe motzeko perspektibaz» azalpenak eman zizkien, Remirezek aurreratu zuenez. Atzo ilunabarrean Aragoiko hedabideek (Espainia) jakinarazi zuten Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu zuela Esa inguruko sutearekin lotuta.

Horrez gain, esan zuen behin «larrialdi egoera gainditutakoan» legebiltzarrean agerraldia egingo dutela, «gardentasun osoz» alderdiei eta herritarrei gertatutakoaren berri emateko. Suteen arrazoiez ere aritu zen Nafarroako Gobernukoe eleduna. «Hainbat arrazoi» daudela ziurtatu zuen, eta ez zuen baztertu laborantzarako makineriaren erabilera horietako bat izatea. Itziar Gomez Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak Radio Euskadin azaldu zuen bere departamentua lanean ari dela foru agindu bat argitaratzeko, muturreko baldintza meteorologikoetan halako makineria erabiltzea galarazteko.

Maria Txibite Nafarroako presidenteak, berriz, prozedura hasi du suak erasandako inguruak larrialdi eremu izendatzeko. Hala izan dadin, Espainiako Ministroen Kontseiluak onespena eman behar dio izendapenari.]]>
<![CDATA[Herritarren bizi baldintzak lehenetsiko dituen eredua eskatu dute Donostian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1934/012/001/2022-06-19/herritarren_bizi_baldintzak_lehenetsiko_dituen_eredua_eskatu_dute_donostian.htm Sun, 19 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/paperekoa/1934/012/001/2022-06-19/herritarren_bizi_baldintzak_lehenetsiko_dituen_eredua_eskatu_dute_donostian.htm
Hain justu, azken horren erakusle agerikoenetakoa den eraikinetako baten lekuko izan ziren mobilizazioaren lehen metroetan: Arte Ederren eraikinarena. Eusko Jaurlaritzak kultur ondare izendatutakoa luxuzko hotel bat eraikiko dutela jakin da berriki.

Lelo oihukatuenak, ez alferrik, hiriaren turistifikazioaren eta espekulazioaren kontrakoak izan ziren. Hala iritsi zen manifestazioa Parte Zaharrera, arazo horren ispilu nagusia den eremura, «Hotel gehiago ez» eta «etxeak bizitzeko, ez espekulatzeko» oihu artean.

Larunbat arratsaldea izaki, salatzen ari ziren ereduaren erakusle zen hiriaren erdigunea: turista ugari harriduraz mobilizazioari so, ezohikoa hori balitz bezala.

Hirigintza «erasokorra»

Zerbitzuei eta turismoari emandako hiri eredua eta horren ondorioak ez ezik, hirigintza proiektuak ere salatu zituzten. Olatuak «itsasoan» nahi dituztela aldarrikatu zuten, Martutene auzoko Antondegi parkean ezarri asmo duten olatu artifizialezko surf parkearen harira, eta metroaren kontrako aldarriak ere izan zuen presentzia. Donostiako Udala sustatzen ari den «hirigintza politika erasokorraren» adibide dira horiek, antolatzaileek manifestazioaren azpimarratu zutenez.

Josune Dorronsoro metroaren kontrako Satorralaia mugimenduko kideak eta Andoni Lamarka Ondare-SS Donostiako hirigintza ereduaren aurkako eragilekoak hartu zuten hitza mobilizazioaren amaieran, Alderdi Ederren, eta 46 eragileen artean egindako idatzia irakurri. «Epe motzeko etekinek soilik gidatutako» ereduaren aurrean, «herritarren eta auzoen beharrei begira» jartzeko deia zabaldu zuten, eta, horretarako, antolaketaren beharra nabarmendu. Atzokoan «kezka berdintsuak partekatzen dituzten» eragileek bat egin moduan, aurrerantzean ere elkarlan horrek «segida» izango duela iragarri zuten, eta horretan parte hartzera animatu zituzten bertaratutakoak.

Aldi berean, horren premia ere mahaigaineratu zuten. Izan ere, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berritzeko prozesua abiatu du Donostiako Udalak, eta, orain arteko moduan jarraituz gero, etorkizuna «gehiago baldintzatzeko eta serioski kaltetzeko arriskua» dagoela ohartarazi zuten. Alde horretatik, udalak «indar ekonomiko nagusiekin bat ez datozen» iritziei «entzungor» egiten diela salatu zuten.

Donostian ez ezik, Bilboko Alde Zaharrean ere badute gaion gaineko kezka, asteon erakutsi dutenez. Dozenaka lagunek «bizigarriagoa» izango den auzoa aldarrikatu zuten ostegunean.]]>
<![CDATA[Herritarrak lehenetsiko dituen hiri eredua eskatu dute Donostian]]> https://www.berria.eus/albisteak/214834/herritarrak_lehenetsiko_dituen_hiri_eredua_eskatu_dute_donostian.htm Sat, 18 Jun 2022 21:27:32 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/albisteak/214834/herritarrak_lehenetsiko_dituen_hiri_eredua_eskatu_dute_donostian.htm
Larunbat arratsaldea izaki, salatzen ari ziren ereduaren erakusle izan da hiriaren erdigunea: turista ugari harriduraz mobilizazioari so, ezohikoa hori bailitzan. Olatuak «itsasoan» Zerbitzuei eta turismoari emandako hiri eredua eta horren ondorioak ez ezik, hirigintza proiektuak ere salatu dituzte. Olatuak «itsasoan» nahi dituztela aldarrikatu dute, Martutene auzoko Antondegi parkean ezarri asmo duten olatu artifizialezko surf parkearen harira, eta metroaren kontrako aldarriak ere izan du presentzia. Donostiako Udala sustatzen ari den «hirigintza politika erasokorraren» adibide dira horiek, antolatzaileek manifestazioaren azpimarratu zutenez. Baina ez horiek bakarrik: zaku hortan sartu dituzte «auzo guztietan egitasmo urbanistiko polemikoen ugaritzea, hotel eta alojamendu turistikoak mugagabe hedatzea, merkatalgune handi gehiago zabaltzea eta udalerrian gero eta urriagoak diren ingurune naturalen nahiz baserri-lurren txikizioa dakarten proiektuak». Josune Dorronsoro metroaren kontrako Satorralaia mugimenduko kideak eta Andoni Lamarka Ondare-SS Donostiako hirigintza ereduaren aurkako eragilekoak hartu dute hitza mobilizazioaren amaieran, Alderdi Ederren, eta 46 eragileen artean egindako idatzia irakurri. «Epe motzeko etekinek soilik gidatutako» ereduaren aurrean, «herritarren eta auzoen beharrei begira» jartzeko deia zabaldu dute, eta, horretarako, antolaketaren beharra nabarmendu. Gaurkoan «kezka berdintsuak partekatzen dituzten» eragileek bat egin moduan, aurrerantzean ere elkarlan horrek «segida» izango duela iragarri dute, eta horretan parte hartzera animatu zituzten bertaratutakoak. Aldi berean, horren premia ere mahaigaineratu dute. Izan ere, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berritzeko prozesua abiatu du Donostiako Udalak, eta, orain arteko moduan jarraituz gero, etorkizuna «gehiago baldintzatzeko eta serioski kaltetzeko arriskua» dagoela ohartarazi dute. Zentzu horretan, udalak «indar ekonomiko nagusiekin bat ez datozen» iritziei «entzungor» egiten diela salatu dute.]]>
<![CDATA[Zupiriak euskararen alorrean ituna egitea proposatu du, hezkuntzan lortutakoaren «antzekoa»]]> https://www.berria.eus/albisteak/214793/zupiriak_euskararen_alorrean_ituna_egitea_proposatu_du_hezkuntzan_lortutakoaren_antzekoa.htm Fri, 17 Jun 2022 19:59:51 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/albisteak/214793/zupiriak_euskararen_alorrean_ituna_egitea_proposatu_du_hezkuntzan_lortutakoaren_antzekoa.htm <![CDATA[Postu guztietan hizkuntza eskakizuna ezartzeko eskatu dio Behatokiak Jaurlaritzari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2065/007/003/2022-06-14/postu_guztietan_hizkuntza_eskakizuna_ezartzeko_eskatu_dio_behatokiak_jaurlaritzari.htm Tue, 14 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/paperekoa/2065/007/003/2022-06-14/postu_guztietan_hizkuntza_eskakizuna_ezartzeko_eskatu_dio_behatokiak_jaurlaritzari.htm
Behatokiak «kezkaz» hartu ditu orain artekoak, eta eskakizunak ez aintzat hartzeak «herritarren eskubideen bermean izango dituen ondorio kaltegarriez» ohartarazi du. Horren jatorrian derrigortasun datarik ez ezartzea dago, haren ustez: «Administrazio publikoetarako lanpostu guztietan euskararen ezagutza nahitaezkoa izan ezean, herritarren hizkuntza hautua baldintzatzen da, eta, ondorioz, herritarrek ezin dute eremu guztietan euskara eroso, berdintasunean eta inolako albo kalte edo atzerapenik gabe erabili». Horixe eskatu du, hain justu: lanpostu guztiek derrigortasun datak eta profil elebidunak izateko. «Urraketak gainditzeko aurrerapausoak eta neurriak» ezarri behar direla gaineratu du.

Egungo egoera iraunaraztearen ondorioez ere aritu da Behatokia. Osasun etxeetan eta hainbat espezialitatetan osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko dauden zailtasunak jarri ditu adibidetzat. Gaur egun, jada, horretarako «ezintasunak» daudela adierazi du. «Eskubideak bermatzeko neurriak hartu beharrean, egungo urraketak erreproduzitzeko neurriak hartzen dira oraindik», salatu duenez.

Kalitatearen baldintzatzaile

Halaber, Behatokiak azpimarratu du egungo deialdiek hurrengo urteetarako zerbitzu publikoak baldintzatuko dituztela, eta, alde horretatik, kezkagarritzat jo du hizkuntza eskubideak «zerbitzuen kalitatearen eta herritarren aitortzaren muina» ez izatea. Horrez gain, gogorarazi du hizkuntza eskubideak aitortuta edukitzea «erabat lotua» dagoela osasunerako eta informazioa berdintasunean jasotzeko eskubideekin.

Hain justu, egunotan bolo-bolo ibili da Osakidetzako hizkuntza eskakizunen afera, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak egindako adierazpenen ondotik. Mediku guztiei laugarren hizkuntza eskakizuna eskatzen zaiela iradoki zuen. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak argitu zuen 27.000tik hogeiri baino ez zaiela eskatu, euskara teknikariei, hain zuzen; gainerako guztiek B2 maila baino ez dutela behar.]]>
<![CDATA[Behatokiak derrigortasun datak eskatu dizkio Jaurlaritzari lanpostu publiko guztietan]]> https://www.berria.eus/albisteak/214598/behatokiak_derrigortasun_datak_eskatu_dizkio_jaurlaritzari_lanpostu_publiko_guztietan.htm Mon, 13 Jun 2022 11:58:06 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/albisteak/214598/behatokiak_derrigortasun_datak_eskatu_dizkio_jaurlaritzari_lanpostu_publiko_guztietan.htm <![CDATA[Sostengu eraginkorragoa lehentasun]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/010/001/2022-06-05/sostengu_eraginkorragoa_lehentasun.htm Sun, 05 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/paperekoa/1943/010/001/2022-06-05/sostengu_eraginkorragoa_lehentasun.htm
Izan ere, 2022-2024ko aldirako plan estrategikoak parez pare begiratzen die hedabideen arloan gertatzen ari diren joerei: «Kalitatezko informazioa eskaintzeko eta jasotzeko moduak eraldatzen ari dira. Informazioaren mundua gero eta digitalagoa izango da herritarrentzat, eta, ondorioz, hedabideontzat ere bai». Horregatik, eremu digitalean hazi eta hari lotutako sostengu ekonomikoa zabaldu nahi du hedabideak, orekari eutsita eta «paperaren eskaintza behar bezala balioetsiz».

2024ra arteko kudeaketa planak, halaber, iparrorratz izango ditu BERRIAren bost ildo estrategikoak: «Kazetaritza esanguratsua egitea»,«irakurleen esperientzia digitala hobetzea», «BERRIAren komunitatearekin harremana sendotzea», «negozio eredua egokitzea» eta «BERRIA feminista eraiki eta lanerako leku hobea egitea».

Urte zail baina «emankor» baten osteko gogoetak plazaratu zituen Iban Arregi BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak batzarrean. Pandemiaren eraginpeko bigarren urtea izan zen iazkoa, eta horretara moldatu beharrak konplikatu zuen lana: «Etxetik lan egiteko antolatu behar izan dugu, eta neke handia pilatu da. Taldea erdigunean jartzeko eta zaintzeko ahalegin handia egin da». Zaila izan zen, halaber, ikuspuntu ekonomikotik, baina, hala ere, «irabazi txiki batekin» amaitu zuen taldeak iazko urtea.

Publizitate aurreikuspenak bete izanak eta Jaurlaritzarekin eginiko itunak lagundu dute horretan, aitortu zuenez, baina, batez ere, BERRIAlagun kopuruan izan den «jauzia» nabarmendu zuen. Inoizko gehien dira: 15.000tik gora. Salmentetan urteotan izandako beherakadak bere horretan jarraitzen du, baina, aldi berean, BERRIAlagunen komunitatea handitzen ari da.

Positiboagoa da Interneteko eskaintzaren bilakaera. 2021eko datuak 2020koak baino okerragoak izan arren, datuek erakusten dute pandemia aldagai erabakigarria izan zela, eta, erreferentzia gisa 2019ko datuak hartuz gero, gorakada ikusten da. «Irakurketa maiztasuna» ere handitzen ari dela aipatu zuen Arregik, eta horren garrantzia nabarmendu. Azaldu zuen maiztasuna igo ahala «atxikimenduak» ere hala egiten duela.

BERRIA ez dago joera orokorretatik salbu, hala ere, eta horrek ez du hobera egin urte berriarekin. KPI Kontsumo Prezio Indizearen igoerak «lehendik zaila zen egoera areago zaildu» duela adierazi zuen. Gorakada horren islarik ez da izan langileen soldatetan, eta %4 igo dira. Testuinguru horretan, batzarrak aurrekontu defizitarioa onartu zuen atzo, datozen bi urteetan diru sarrerak handitzeko helburuarekin.

Hori lortzeko, komunitatea «handitzea» eta»trinkotzea» datozen urteetarako erronka izango dela esan zuen, eta hala egin beharko dela, «independentzia ekonomikoa» bermatu ahal izateko; informazio «onena eta esanguratsuena» eskainiz egin nahi dute hori, batetik, eta sektoreko etengabeko aldaketetara egokituz, bestetik. Horrek eskatzen dituen «jauzi digitalak» egiteko, ordea, finantzaketa publikoa behar-beharrezkoa izango dela gaineratu zuen.

Beatriz Zabalondo BERRIA Taldeko lehendakariak, berriz, eskerrak eman zizkien BERRIAlagun, euskaltzale, babesle eta irakurleei, eta «euskarazko kazeta bakarra zaintzera» deitu zuen: «Gure aurrekoek egindakoari zor diogun errespetuagatik, ondorengoei transmititzeko dugun obligazioagatik, gure erantzukizuna delako». Eta erantsi zuen: «Munduko dibertsitateari egiten diogun ekarpenarengatik».

Aldaketak

Administrazio Kontseilua ere berritu zuten batzarrean. Bost urte beteta, kargua utzi dute Amagoia Gurrutxaga BERRIAko kazetari eta Lanarteako kideak eta Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoak, eta haien lekua hartu dute Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Jon Olano BERRIAko kazetariak. Horiekin, Arregirekin eta Zabalondorekin batera, hauek osatzen dute kontseilua: Haizpea Abrisketak, Karmele Artetxek, Gabirel Erdoizak, Erika Lagomak, Txema Ramirez de la Piscinak, Mikel Legarrak eta Idoia Torregaraik.]]>
<![CDATA[Sostengu eraginkorragoa lehentasun]]> https://www.berria.eus/albisteak/214275/sostengu_eraginkorragoa_lehentasun.htm Sat, 04 Jun 2022 17:04:12 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/albisteak/214275/sostengu_eraginkorragoa_lehentasun.htm <![CDATA[Letra larriko 'eme'-aren azpikoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2022-06-03/letra_larriko_eme_aren_azpikoak.htm Fri, 03 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2022-06-03/letra_larriko_eme_aren_azpikoak.htm eme-ak laburbiltzen du ondoen esperientzia hori, Erika Lagomak atzo iluntzean Martin Ugalde foroan azaldu zuenez. Letra larriko eme handi horren azpian txikiagoak diren hamaika kabitzen direla azaldu zuen: «Mamuak, damua, mina, maitasuna...». Hain justu, hizki hori eraman dute azalera Estitxu Fernandezek eta biak M ama* eme* ume liburuan, eta ama izatearekin loturiko eme handi horretan arakatu dute bertan, begirada feministaz. Atzo iluntzean egindako lanaren gainean aritu ziren, Alaine Agirre idazleak gidatuta.
Amatasun eredu «estu» eta inposatu hori arrakalatzen lagundu asmo duen liburua ondu dute Lagomak eta Fernandezek, 11 amaren eta bi aitaren bizipenak bilduta. Aniztasuna bilatu dute esperientzietan, baina kortse estuak bere horretan dirauela jakinda, betiere. Fernandez: «Liburuan garbi geratzen da zer zaila den libreki aukeratzea nola bizi amatasuna». Gogora ekarri zuen emakumea sukaldera, etxera «zokoratu» eta ama izate hori ororen gain jarri duen eredu horrekin apurtu beharra zegoela, eta aitortza egin zion feminismoari, horregatik. Aldi berean, ordea, horretatik urrunduta ere ereduak estuak direla nabarmendu zuen: «Ematen du umeen zaintzan ari diren horiek patriarkatuak irentsi dituela. Eta hori ez da horrela: ama dezente ari dira beste modu bat aldarrikatzen». Hain justu, amatasuna itomenez bizitzera eramaten duena zer den hizpide izan zuten, Agirreren galderatik tiraka: «Umeak eramaten gaitu egoera monstruosora, edo sistema honek?». Bigarrenari buruz, zaintza beharrean azpimarra egin zuen Fernandezek: «Izaki sozialak gara; behar ditugu besteak. Itogarria bihurtzen da exijentzia horretatik egiten denean, eta sistemak ez duenean sostengurik ematen». Aldi berean, babes horren falta amarengan edo, are, umearengan zamatzearen arriskuaz ohartarazi zuen. Umearen beharrak «zentroan» jarri behar direla defendatu zuen, gogoratuta menpekoak direla eta munduratzea ez dela haien hautua izan. Alde horretatik, gordin mintzatu zen Lagoma: «Ume bat mundura ekartzea oso erabaki egoista da. Prozesua eta bizipena eskuzabala izan daiteke, baina erabakia bera oso-oso egoista dela uste dut. Baina ume horien beharrak, horiek ezin dira zalantzan jarri». Biologiari ukorik ez «Erromantizatzearen» arriskuez ere aritu ziren, baina, halaber, defendatu zuten ama izateak gorputzarekin baduela lotura. «Ezin da ukatu prozesu batzuk daudela -haurdunaldia, erditzea eta erdiondoa-, eta horiek badutela eragina. Horiek ukatzeak ez digu mesede egiten», ohartarazi zuen Lagomak. Amatasuna esentzialismoarekin lotzeko arriskuak gaia tentuz hartzera eraman izan duela jakinik, bizitzaren garai jakin horretan «prozesu biologiko» hori egon badagoela uste du Fernandezek ere: «Komunitatea behar dugu lehen momentutik, baina prozesu biologiko hori errespetatu behar dugu». Liburuan elkarrizketatutakoek ama hitza «politikoki» aldarrikatzen zutela adierazi zuen Fernandezek, prozesu horri lotuta. Liburuarena ere izan da prozesua, biek esan zutenez, eta oso emozionala gainera, euren bizipenak besteenekin zeharkatzeaz gain, euren burua «ertz eta toki zail batzuetan» jartzera ere eraman baitzituen. «Jakinda gu baino ertzerago dagoela jende pila bat», ohar egin zuen Fernandezek. ]]>
<![CDATA[Amatasuna hizpide izan dute Martin Ugalde foroan]]> https://www.berria.eus/albisteak/214189/amatasuna_hizpide_izan_dute_martin_ugalde_foroan.htm Thu, 02 Jun 2022 09:22:23 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/albisteak/214189/amatasuna_hizpide_izan_dute_martin_ugalde_foroan.htm <![CDATA[Foro Sozialak «memoria inklusiboa» landuko du lau topaketaren bidez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1846/008/001/2022-06-02/foro_sozialak_memoria_inklusiboa_landuko_du_lau_topaketaren_bidez.htm Thu, 02 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/paperekoa/1846/008/001/2022-06-02/foro_sozialak_memoria_inklusiboa_landuko_du_lau_topaketaren_bidez.htm
Agus Hernanek eta Eneko Callek eman zituzten topaketei buruzko xehetasunak, Donostian eginiko agerraldi batean. Nor bere esperientziatik abiatuta, «memoria kritiko inklusiboa nola eraiki» hausnartuko dute, antolatzaileek atzo jakinarazi zutenez. Izan ere, foroak uste du kontakizunaren borroka noria batean dagoela azken urteetan: «Argudio berberak errepikatzen dira, aurrera egin gabe». Are, nabarmendu du beste alor batzuetan urratsak egin diren arren memoria inklusiboaren gaia dela «askatzea gehien kostatzen ari dena». Hala ere, Foro Sozialaren arabera, urrats horien faltak geroz eta gutxiago baldintzatzen ditu oraindik konpontzeke dauden beste bi gaitan egin beharreko aurrerapausoak: biktimen eta presoen eskubideen alorrean egin beharrekoak.

Kontsentsutik urrun dagoen gaia izanagatik, «igarobidea ematen hasi denaren zantzuak» sumatzen hasia da Foro Soziala. Besteak beste, azpimarratu du «kontakizun bakarraren tesia agortuta» dagoela, eta, gainera, «konfrontazioa» sortzen duela. Horri lotuta, foroak uste du «akats larria» litzatekeela «gizarteko sektore garrantzitsu bat baztertuko lukeen eztabaida esparru bakar bat eraikitzea», eta sektore horri bere kontakizun propioa egitea eragoztea. Bazterketak «etorkizuneko gatazken haziak» direla argudiatu du. Kontakizun bakar bat inposatzea, gainera, akatsa izateaz gain, «ezinezkoa» izango dela ere gaineratu du Foro Sozialak. Egoeraren diagnostikoa osatzeko, gehitu du Eusko Jaurlaritzak prozesu bat abian jarriko duela, Euskadin memoria sozialki eraikitzeko partekatutako oinarriak izenpean, ETAren eta Espainiako Estatuaren biktimek osatutako lantalde batek gidatua.

Diagnostiko hori oinarri, foroak ondorioztatu du eragile gehienak bat datozela «memoriak, kritikoa izateaz gain, inklusiboa eta ez-baztertzailea izan behar duela esatean, bidean kontakizun kritikorik utzi gabe». Horregatik, gaia «noriatik ateratzera» eta «gertatutakoaren ikuspegi desberdinei modu ordenatuan aurre egitera» dei egin du.

Egia askoren batura

Foroaren iritziz, inork ez dauka «egiaren monopolioa», eta egia osoa «egia ezberdinen batura» izango da. Horrek, baina, enpatia eskatzen duela uste du, lubakitik ateratzea: «Bizikidetza demokratikoaren eraikuntzak gertatu den guztiari buruz hitz egitea eskatzen du; hainbeste urtetan gure eguneroko bizitzaren parte izan diren eta gehiegitan ezagutzen ez ditugun indarkeria horiek nola bizi izan ditugun jakitea, gure lubakiaren erosotasun eremuan babesa bilatu dugulako».]]>
<![CDATA[Presoen euskara ikasketak ofizial egiteko eskatu dute Eusko Legebiltzarrean]]> https://www.berria.eus/albisteak/214144/presoen_euskara_ikasketak_ofizial_egiteko_eskatu_dute_eusko_legebiltzarrean.htm Wed, 01 Jun 2022 17:01:30 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/albisteak/214144/presoen_euskara_ikasketak_ofizial_egiteko_eskatu_dute_eusko_legebiltzarrean.htm hainbatetan eskatua du taldeak, eta, are, horiek gainditzeko proposamen bat ere landua du, espetxe erakundeetako arduradunekin. Horri buruz, taldeak gogora ekarri du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak proposamen teknikoa helarazi ziela Espainiako Espetxe Erakundeari. Hain justu, taldeak HABEri eskatu dio landutako proposamenari balioa eman eta Espainiako Espetxe Erakundearekin akordioa egiteko urratsak eman ditzala, haren eskumeneko kartzeletan dauden presoek euskara ikasteko baldintzak izan ditzaten. Halaber, akordio hori bera Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetako arduradunekin lantzeko eskaera egin dute. Azkenik, HABEri eskatu diote presoen ikasketak ofizial izendatzeko bidea egiteko. Alderdi teknikoa ez da horretarako arazoa, taldeak nabarmendu duenez. Izan ere, presoen irakasle guztiak HABEko irakasleak dira, eta denek dute aukera ikasleen jarraipena egiteko, Q87 programaren bidez. Zehazki, programa horretan presoentzako atal berezitu bat sortzea nahi du taldeak.
Presoen Euskara Irakasle Taldea 2018an hasi zen sakabanatutako hainbat euskal presori euskara eskolak ematen. Ordutik, urtero aritu da lan horretan, boluntario gisa. Aurrez ere izanak dira Eusko Legebiltzarrean. Alderdi politiko gehienek lana eskertu izan diete, baina deitoratu izan dute ez dela urratsik egin. Hain zuzen, egoera bere horretan mantendu izanak «eskolak baldintza penagarrietan» eman behar izatera behartu dituela nabarmendu dute gaur: «Lokutorioetan, boligraforik eta paperik gabe, entzumenak lantzeko inolako baliabiderik gabe, idazlanak eta zuzenketak posta bidez eta senideen bitartez helaraziz eta lagunen bisita zerrendan leku bat guretzat hartuta». «Herri kohesiorako tresna» Euskara jakitea eta erabiltzea herritar ororen eskubidea dela gogorarazteaz gain, taldeak azpimarratu du euskara «herri kohesiorako tresna» dela eta, beraz, gizarteratze prozesuetan laguntzen duela: «Euskara ikasteak erraz dezake presoak gizartean sustraitu eta euren harreman sareak berregitea». ]]>
<![CDATA[Foro Sozialak memoria inklusiboa landuko du, «elkarrizketa gertagaitzen» bidez]]> https://www.berria.eus/albisteak/214141/foro_sozialak_memoria_inklusiboa_landuko_du_laquoelkarrizketa_gertagaitzenraquo_bidez.htm Wed, 01 Jun 2022 10:33:11 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/albisteak/214141/foro_sozialak_memoria_inklusiboa_landuko_du_laquoelkarrizketa_gertagaitzenraquo_bidez.htm <![CDATA[Uemak zuzenketak aurkeztu dizkio kontsumitzaileen legeari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2022-06-01/uemak_zuzenketak_aurkeztu_dizkio_kontsumitzaileen_legeari.htm Wed, 01 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2022-06-01/uemak_zuzenketak_aurkeztu_dizkio_kontsumitzaileen_legeari.htm
Eusko Legebiltzarreko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Batzordean dago lege proiektua —Eusko Jaurlaritzan, izen bereko sailaren burua Javier Hurtado sozialista da—. Legeaz eztabaidatzeko tartea igarota, legebiltzarrean onartu beharko da. Besteak beste, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak zedarritzen ditu lege horrek, eta hizkuntza betekizun batzuk ezartzen dizkie jarduera eta langile kopuru jakin bat duten establezimenduei. 2012ra arte, indarrean zegoen Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legea, baina Patxi Lopez lehendakari ohiaren agintaldian zenbait aldaketa egin zizkioten.

Espero zitekeen ontzen ari diren lege proiektu berriak 2012ko lege erreforman aldatutako puntuak lehengoratuko zituela, eta, are, berritu ere bai. Uemak ez du behar besteko aldaketarik hauteman, ordea, eta zenbait artikulutan «atzerakadak» ere izan direla ohartarazi du. Besteak beste, kontsumitzaileen eta erabiltzeen informazio eskubideari eragiten dioten puntuetan proposatu ditu aldaketak mankomunitateak. Izan ere, lege proiektuak ez du zehazten zerbitzu hori ematen duten bulegoetan herritarrak hautatutako hizkuntza ofizialean eman beharko denik arreta, eta, bulego publikoak direnez gero, hori zehaztea nahi du.

Ondasun eta zerbitzuen gaineko informazioari buruzko puntuetan ere moldaketak egitea nahi du, produktuak aurkeztean eta etiketatzean, besteak beste, euskara erabiltzea derrigorrezkoa izan dadin.

Behartuta, handiak soilik

Hizkuntza betebeharrak zein enpresak bete beharko lituzketen, horretan ere Uema ez dator bat lege proiektuarekin. 2003ko legeak saltoki handitzat jotakoei soilik ezarri zien betebeharra, eta hala egiten du oraingoak ere. Uemak, ordea, hamabost langile baino gehiagoko establezimenduek betebehar hori izatea proposatu du. Gainera, seinalizazioan euskara lehenestea «sustatuko» dela zehazteko eskatu du.

Betebehar horiek izatetik harago, Uemak gogora ekarri du establezimendu oso gutxik bermatzen dutela kontsumitzaileak eurek hautatutako hizkuntzan artatzeko eskubidea: «Euskararen erabilera indartzeko berariazko diru laguntza jasotzen dutenek». 2003an onartutakoa baino are murritzagoa da artikulu hori. Uemak zehaztu duenez, ordukoak zehazten baitzuen edozein diru laguntza jasotzen zutenek izango zutela betebehar hori. Hain justu, eskatu du 2003ko legeak zioen hori jasotzea lege berriak. Gainera, ohartarazi du hala ez egiteak «hutsune handia» eragingo lukeela, establezimendu gutxik izango luketelako zerbitzua euskaraz emateko obligazioa, batetik, eta betebehar horri buruz «anbiguotasuna» sortzen duelako, bestetik, ez baitu argitzen derrigortasun hori noiz hasten eta amaitzen den.

Horrez gain, «bilakaera soziolinguistikoa» ere aintzat hartu behar dela uste du: «Enpresetan sartzen ari diren langile gehienak gai dira euskaraz hitz egiteko edo, gutxienez, ulertzeko, eta oinarri horri etekina atera behar zaio erabileran. Horretarako tresnak jarri behar dira, eta, sustapenarekin batera, ezinbestekoa da akuilu gisa jokatuko duten arauak ere onartzea, betiere gogoan izanik hizkuntza eskubideak daudela oinarrian, ez inoren apeta hutsak».

Eskubideetan mailaketa

Uemak «atzerakada» ikusi du, halaber, lege proiektuak egiten duen arau hausteen tipifikazioan. Izan ere, lege proposamenaren arabera, hizkuntza eskubideei lotutako artikuluak ez betetzea ez da halakotzat hartuko. Salbuespena berariaz aipatzen du testuak. Uemak salatu du hizkuntza eskubideen ikuspegitik «bidegabea» dela hori, batetik, aditzera ematen duelako hizkuntza eskubideak ez direla gainerako eskubideen parekoak, eta, bestetik, enpresa jabeei ematen dien mezua delako hizkuntzari buruzko betebeharrei entzungor egiteak ez dakarrela ondoriorik.

Gainera, gogorarazi du 2003ko legeak aurreikusten zuela hizkuntza eskubideak ez errespetatzeak arau hausteei dagozkien ondorioak izatea. Horregatik, eskatu du hizkuntza eskubideak arau hausteetatik salbuesten dituen esaldia ezabatzeko.]]>
<![CDATA[Uemak zuzenketak egin dizkio kontsumitzaileen legeari, hizkuntza eskubideak errespeta ditzan]]> https://www.berria.eus/albisteak/214093/uemak_zuzenketak_egin_dizkio_kontsumitzaileen_legeari_hizkuntza_eskubideak_errespeta_ditzan.htm Tue, 31 May 2022 15:55:44 +0200 Julen Aperribai https://www.berria.eus/albisteak/214093/uemak_zuzenketak_egin_dizkio_kontsumitzaileen_legeari_hizkuntza_eskubideak_errespeta_ditzan.htm