<![CDATA[Julen Azpitarte | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 06 Jun 2020 13:07:21 +0200 hourly 1 <![CDATA[Julen Azpitarte | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA['Working Class Pop']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/032/003/2020-05-31/working_class_pop.htm Sun, 31 May 2020 00:00:00 +0200 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1933/032/003/2020-05-31/working_class_pop.htm Someday-n, eta nire ustez hortxe dago taldearen balioa. Oraingoan, gainera, euskaraz ere abestu dute, bai eta Humedecidos taldea omendu ere: Una mano para el dinero. Euskal Herriko proposamen interesgarrienetarikoa da, ezbairik gabe.]]> <![CDATA['Dias raros']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/033/001/2020-05-24/diacuteas_raros.htm Sun, 24 May 2020 00:00:00 +0200 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1922/033/001/2020-05-24/diacuteas_raros.htm germaniarragoa izanagatik ere. Ondorioz, lan sakonagoa eta konplexuagoa da. Teklatuen presentzia nabarmen hazi da, eta pasarte lisergikoak loratu dira. Haatik, lehenengo diskoko pop trazak ere antzematen dira grabazio berrian, tartean, No puedo pensar gitarrazalea. AEBetan Trouble in Mind diskoetxeak plazaratu du. Itzela.]]> <![CDATA[Sakona bere hurbiltasunean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/033/005/2020-05-17/sakona_bere_hurbiltasunean.htm Sun, 17 May 2020 00:00:00 +0200 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1949/033/005/2020-05-17/sakona_bere_hurbiltasunean.htm We Got the Neutron Bomb : The Untold Story of L.A. Punk liburuan-. Dangerhouse diskoetxearen presentzia funtsezkoa izan zen historia sekretu hori harilkatzeko, besteak beste, The Avengers, The Dils, The Weirdos eta X taldeen estreinako zazpi hazbetekoak plazaratu baitzituen.

Xren estreinako singlea, Adult Books bikaina, 1977an argitaratu zuen Dangerhousek, zigiluaren zazpigarrena. Harrezkeroztik, iraupen luzeko dozena erdi disko luze argitaratu ditu laukoteak. Lehenengo hirurak, Los Angeles (1980), Wild Gift (1981) eta Under The Big Black Sun (1982) maisulanak dira. Bikaintasun horrek, gainera, punk-rockaren mugak aise gainditzen ditu, eta AEBetako sustraidun rockaren erakusle apartak dira. X taldearen proposamenean, hain justu, Ipar Amerikako herri musikarekiko begirunea eta miresmena nabarmena da, eta Billy Zoom gitarra jotzailearen rockabilly maneratan islatzen da batik bat.

Bada, 35 urte eta gero, jatorrizko laukotea bueltan da, zaleak aho bete hortz utziko dituen Alphabetland hau tarteko. Exen Cervenka eta John Doe abeslari eta kantuen idazleek -Doek baxua ere jotzen du, eta bakarkako ibilbide luzea egin du-, iraganeko esentzia erakusten jakin dute, harrotasunez, bai eta ukabilkaden energia barreiatzen duten doinuen bidez haizatu ere; esaterako, funky kutsuko Cyrano de Berger's Back, zeinetan Doe eta Cervenkaren ahotsak -taldearen marka bereizgarria dira- berez uztartzen diren saxoaren laguntzaz, edo Delta 88 Nightmare, rockabilly kutsuko punk abesti azeleratua. Biak ala biak aurretik grabatutako kantuen bertsio hobetuak dira. Diskoa ixten duen kantuak ere X bandaren ezagutza erakusten du, zeinak jazz giroak eta spoken word-a nahasten dituen. Halaber, Free abestiak X taldearen estandarra dirudi, Wild Gift diskoan entzun zitekeena. Gauza bera gertatzen zaio Water & Wine singleari, rock-and-roll klasikoaren tradiziora gerturatuz, saxo eta piano konponketen eta Zoomen birtuosismo kaletarraren bitartez.

Diskoaz esan daitekeen gauzarik argigarriena da taldearen urrezko garaiko lanen parekoa dela, edo, John Doek azaldu duenez: «Gure musikak beti izan du sakontasuna, baina, azalean, rock-and-rolla da, eta ulerterraza».]]>
<![CDATA[«Fikzioa da egia bakarra»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/030/001/2020-05-10/fikzioa_da_egia_bakarra.htm Sun, 10 May 2020 00:00:00 +0200 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1943/030/001/2020-05-10/fikzioa_da_egia_bakarra.htm trash (zarama) kulturaren zinegile aitzindaria da John Waters (Baltimore, AEB, 1946). William S Burroughs idazleak, hain zuzen, «zaborraren aita santu» izendatu zuen, Watersek bere ibilbidearen hastapenetan filmatutako obrek erakutsitako gustu txarra tarteko, besteak beste, Multiple Maniacs (1970), Pink Flamingos (1972) eta Female Trouble (1974) filmak. Guztiak Divine aktore eta drag queen-ak antzeztuak. AEBetako zinema independentearen gailurretako baten protagonista bihurtu zen Divine, Pink Flamingos filmaren azken eszenan benetako txakur kaka bat jan zuenean. Pelikula horretan bere printzipioen deklarazio gordina ere bota zuen aktore transak: «Hil itzazue guztiak, barka ezazue lehen mailako hilketak, babestu kanibalismoa, kaka jan ezazue. Hori da nire politika eta hori da nire bizitza». Hori guztia Watersek gidatutako kameraren aurrean gertatu zen, eta Watersek idatzitako testutik sortu zen. Egun ezinezkoa litzateke horrelako lan bat filmatzea.

Hartara, zinema independenteak eskainitako aitorpenaren ondorioz, zinemagile estatubatuarra estudio handietan ere aritu zen; Hairspray (1988) Cry-Baby (1990), Serial Mom (1994), Pecker (1998) eta Cecil B. Demented (2000) dira Hollywooden babesean filmatutako lan batzuk. Film horietan, Baltimoreko zuzendariaren diskurtsoa asko leundu zen, betiko ezaugarri probokatzaileak antzeman izanagatik ere. 2004an filmatu zuen Watersek bere azken lana, A Dirty Shame sexu komedia satirikoa.

Orotara, hamabost film zuzendu ditu, baina dandy itxurako gizon dotore hau, zinema aditua soilik ez, irakurle obsesiboa ere bada. Baltimoreko etxean 8.000 liburu inguru gordetzen ditu, eta zazpi egunkari irakurtzen ditu egunero, «albisteen jonki» bat baita. «Arrakasta, niretzat, liburuak erostea da, prezioari erreparatu gabe», baieztatu du Watersek sarritan, bai eta bere idazkietan ere. Muturreko irakurzaletasun horren emaitza orain arte idatzi dituen dozena erdi liburu dira, azkenak Role Models (2010) eta Carsick (2014). Kritika espezializatuaren arabera, bere lanik azpimarragarrienak dira, batez ere lehenengoa, zeinak bere nortasuna eta obra zizelkatu duten sortzaile eta pertsonaien potretak biltzen dituen; besteak beste, Little Richard rock-and-roll musikariarena. Richard gay da, Waters bezala, eta musikariarengandik hartu zuen marka jakin bateko begietako arkatzarekin aspalditik margotzen duen bibote fin-fina. 66 urte zituela, Baltimoretik San Frantzisko hirira auto-stopean eta isilean burututako bidaia bati buruzko lana da, berriz, Carsick, zeinak sekulako arrakasta izan zuen, AEBetan gehien saldutako liburu en zerrendetan kokatzeraino. Besteak beste, bidaia horretan Here We Go Magic indie taldeak furgonetan jaso zuen zinemagilea, eta, gertaera Twitter bidez zabalduko ondoren, Watersen abentura biral bihurtu zen.

Influentziarik txarrenak

Watersen obran, bai eta haren nortasunean ere, itzal handia izan duten artisten eta bazterreko jendailaren profil biografikoekin osatutako lana da Role Models. Hiltzaile, pornografo, dramaturgo, rock-and-roll izar, moda diseinatzaile eta kolore guztietako ustelek josten dute liburuaren oihal kirastua: Tenesse Williams idazlea; Charles Manson hiltzailearen taldeko kide izandako Leslie Van Houten, zeina oraindik ere espetxean baitago Sharon Tate aktorearen eta Bianca familiaren hilketetan parte hartzeagatik; Bobby Garcia, «felazioen Buñuel», pornografo amateurra, zeina aitzindaria izan zen bideo pornografikoak egiten AEBetako armadako marineekin; Patty Hearst aktore estatubatuarra, 1974an Liberazioko Armada Sinbiotikoak bahitua, eta talde erradikal berarekin bat egiteagatik ezaguna; eta Lady Zorro, Baltimoreko striper lesbiana ezezaguna: «Beldurgarria zen, Johnny Cash beste. (...) Biluzik ateratzen zen oholtzara, eta zaleei purrust egiten zien, 'Zeri arraio begiratzen diozue'. Zorro nire inspirazio iturri da gaur arte. Kuraia ematen dit nire stand-up ikuskizunetan oholtzara osagarririk gabe ateratzeko. Ausart. Makillajerik gabe. Tilda Swinton Oscar sarietan bezala». Hain zuzen, liburuko zatirik mamitsuena Baltimoreko heroiena da, hiriko taberna-zulorik miserableenak eta Watersen bizitzako adiskide higuingarrienak baina bihotzekoenak biltzen dituena. Genero anitz uztartzen ditu Role Models-ek, hala nola egunkaria, kronika, kazetaritza eta kontakizun autobiografikoa. Erreferentziaz metrailatuta, irakurketa azeleratua eta kartsua bilakatzen da; gainezka ere egiten du tarteka.

Abentura bila

Watersi, 2012an, 66 urte zituela, bidaia bat egitea bururatu zitzaion auto-stopean. «Nire bizitzaren erdian nengoen, zerbait arriskutsua nahi nuen. Batzuek kirol-autoak erosten dituzte edo amoranteak izaten dituzte», esan zuen Watersek liburuaren argitalpenaren harira. Editoreari proposatu zion ideia zoro hura, hark onartu, eta Baltimoretik San Frantziskorako bidaia egin zuen auto-stopean. Hasi baino lehen, baina, liburuaren lehen bi atalak idatzi zituen: Gerta zitekeen onena eta Gerta zitekeen txarrena, biak ala biak fikzio.

Atal horietan azaltzen da Watersen filmetan jasotako unibertso barregarri eta gehiegizkoa, batez ere bigarrenaren amaieran, Waters estralurtar batek sodomizatzen duenean, eta, ondorioz, bere ipurtzuloa magiko bihurtzen denean. Role Models liburuan esaten duenez, fikzioa da egia bakarra. Hirugarren zatian, Benetan gertatu zena izenpetuan, errepidean bizi izandako benetako gorabeherak jasotzen dira. Eta testigantza horiei erreparatuta, abentura espero zezakeena baino arruntagoa izan zen, bere harridurarako, ez zuelako psikopata batek bortxatu asfalto gainean; ordea, jende atseginak eraman zuen autoan. «Autorik ez gelditzea izan zen arriskurik handiena. (...). Benetan beldurgarriena etxean gelditzea da».]]>
<![CDATA['Goldie Dawn']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/041/003/2020-05-03/goldie_dawn.htm Sun, 03 May 2020 00:00:00 +0200 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1933/041/003/2020-05-03/goldie_dawn.htm hi-energy manerak, Kaliforniako punk taldeen izerdia, Runnawaysen heavy keinuak, eta Johnny Thundersen klasikotasuna antzematen dira. Rambo, halaber, kobra baten gisara altxatzen da sututako oihanean; su-jaurtigailua dirudi.]]> <![CDATA['Hammered Hulls']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/033/003/2020-04-26/hammered_hulls.htm Sun, 26 Apr 2020 00:00:00 +0200 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1933/033/003/2020-04-26/hammered_hulls.htm <![CDATA[Astronauta latinoak Merkurion]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/033/005/2020-04-19/astronauta_latinoak_merkurion.htm Sun, 19 Apr 2020 00:00:00 +0200 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1949/033/005/2020-04-19/astronauta_latinoak_merkurion.htm
Hugok, halaber, Lucia Pochita Rivera emaztea ekarri zuen haren egitasmo berrira kantari aritzeko, zeina bibrafonoa jotzen agertzen den Trompeteros honetan, -jatorrizko edizioaren azal bera mantentzen du berrargitalpenak-. Haatik, Pochitak ez zuen grabazio honetan deus abestu, Pachito Nalmy ahaltsua izan baitzen 11 doinuak abesten zituena. Sonora Casinok hainbat disko grabatu zituen 1960ko hamarkadaren erdialdean Philips diskoetxearekin, eta Trompeteros da MAG diskoetxearekin jasotako bigarrena, zeina Pochita y la Sonora Casino de Hugo Macedo lanaren ondotik merkaturatu zen -horretan ere Pochita agertzen zen, baina bateria jotzen-.

Callaoko Nalmy abeslariaren lana azpimarratzekoa da, kutsu latinoko hamaika erritmotan dotore aritzen baita Trompeteros honetan, tartean, diskoa zabaltzen duen eta boogaloo kutsuko pianorekin hasten den El negro Javier guaracha doinuan, Pasa, pasa boleroan edo Guajira del amor eta El culantro guajira kantuetan. Aipatutako guztiak aldakak lokatzeko modukoak dira, dantzagarriak oso, baina exekuzioa ere bikaina da, banda dotore, dirdiratsu eta basati entzuten baita.

Diskoaren gailurra, baina, zazpi minutu eta erdi irauten duen Astronautas en Mercurio da. Aspaldi entzun dudan kanturik harrigarriena. Azken boladan belarrian jasotako zartakorik beroena. Merkuriora bidaia egingo duen espaziontzi baten aireratzea iragartzen du rrobot ahots batek. Behin aireratzea burututa, haize-atala loratzen da, bortitz. Ahotsek «vamonos a Mercurio, vamos a vacilar» (Goazen Merkuriora, goazen adarra jotzera) haizatzen duten bitartean. Eta bat-batean, bibrafono bihurriarentzat tartea loratzen da. Laster, haizeak datoz berriro ere, bortitzago. Gero wha-wha efektuarekin grabatutako gitarraren solo psikodelikoa nagusitzen da, zeina kantu osoan narrastuko den suge kosmiko baten antzera. Tronpetaren soloari ere lotuko zaio gitarra. Kantu horregatik baino ez bada, iskoa ekuratzea merezi du, kutsu latinoko psikodelia futuristan jantzitako kantu txundigarria baita. Baina Merkurio bisitatu eta berehala, El turron de Pochita dator. Urgentziaz betetako instrumental azeleratu baina gozoa da, hezurdura deslotzeko modukoa. Beste galaxia bateko lan tropikala da. Soinu bidaia kosmikoa.]]>
<![CDATA['Raw Like Sushi' (berrargitalpena)]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/030/001/2020-03-29/raw_like_sushi_berrargitalpena.htm Sun, 29 Mar 2020 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1922/030/001/2020-03-29/raw_like_sushi_berrargitalpena.htm Revenge of the She-Punks: A Feminist Music History from Poly Styrene to Pussy Riot liburua irakurtzen ari nintzela egin nuen topo oraintsu Neneh Cherryren Buffalo Stance kantu urbano eta feministarekin. Pasarte horrek diskora eraman ninduen, zeinak aurten 30 urte bete dituen. Hori dela eta, Virginek berrargitalpen txukuna plazaratu du, birmasterizatuta —zaleenentzat, bertsio hirukoitza merkaturatu du—. Bada, bere sasoian, 1989an, oharkabe pasatu zitzaidan, eta orain erruz gozatzen ari naiz, maisuki eta lotsagabe uztartzen baititu hiriko hamaika musika; tartean, trip hopa, dancea, rapa, Madonnaren ildoa, post punka eta latinoa. Etxeko konfinamendua hankaz gora jarri du. Aitzindaria.]]> <![CDATA['Ok Now What']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/031/002/2020-03-22/ok_now_what.htm Sun, 22 Mar 2020 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1933/031/002/2020-03-22/ok_now_what.htm Ok Now What Australiako Go Get Mum bandaren bigarren EPa da, eta, esandakoari erreparatuta, Zeelanda Berriko pop esparruan kokatzen da, baina Beat Happening estatubatuarren kantu xaloen dirdira ere sumatzen da. Dozena erdi kantu baino ez ditu biltzen, baina konfinamendu itzaltsua argitzeko eta berotzeko ahalmena dute. Meritorioren bandcamp-ean sartzea baino ez duzue. Eutsi goiari! ]]> <![CDATA[Faltsukeriaren benetakotasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/024/004/2020-03-15/faltsukeriaren_benetakotasuna.htm Sun, 15 Mar 2020 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1949/024/004/2020-03-15/faltsukeriaren_benetakotasuna.htm Here's The Mick Trouble LP disko jogailuan jartzerakoan, entzuleak Television Personalities talde britainiarraren disko berri bat entzuten ari dela pentsa baitezake. Areago, zaleak ez du jakingo bozgorailuetatik ateratzen dena Television Personalitieseko buru Dan Treacy ala Mick Trouble den. Dilema hori argitzea gutxi balitz, Mick Trouble deitura bera faltsua dela jakin beharko luke diskoari helduko dionak, Wondering Sound webgunearen proposamen batetik sortutako egitasmoa baita: webguneak existitzen ez diren hamar talderen single serieak argitaratu zituen, diskoen azal eta musikarien biografia faltsuekin osatuak.

Faltsukerian oinarritutako ekimen hori The Jeanines bikote zoragarriaren kide eta My Teenage Stride taldeko Jed Smith estatubatuarrarengana iritsi zenean eratu zen Mick Trouble, Smithek Britania Handiko post-punk eta indie pop kutsuko taldeekiko zuen grina haizatzeko, alegia, Television Personalities, Swell Maps edo Vic Godard & Subway Sect taldeen kantuen klonak sortzeko. Brittish kutsuko zaletasun hori, halaber, 1960ko hamarkadako pop zertzeladekin eta 1970eko hamarkadako R&B erritmoekin jantzi zuen. Omenalditik edo talde-tribututik gertu dagoen imitazio ariketa zoragarri hori hain ondo atera zitzaion Smithi, Emotional Responsek single hura argitaratu baitzuen 2017an, It's The Mick Trouble EP izeburupean.

Hartara, istorio dibertigarri eta lauso hori piztu zuen EParen jarraipena da Here's The Mick Trouble LP, eta formula bertsuari jarraiki, Television Personalities taldeak sekula grabatu ez duen lehen garaiko diskoa dirudien lana plazaratu du New Yorkeko musikariak, zeinak hamabi pop kantu biltzen dituen. Hori guztia aintzat hartuta, huskeriatzat edo obra antzutzat har daiteke diskoa, hots, originalaren erreplika edo faltsifikaziotzat. Horren aurrean musikariak imitazioa defendatzen du: «Ez dut uste integritate artistikoa murrizten duenik. Jarraipen bat da, etengabe bere baitan eraikitzen ari den unibertso bat. Gainera, dibertigarria da».

Ondorioz, Mick Trouble Dan Treacyren alter ego bat dela esan daiteke, Jed Smithek Interneteko erronka bati erantzuteko moldatu zuena, baina azkenean benetako bilakatu dena. «Seguru asko, Television Personalitiesen nire kanturik gustukoenak This Angry Silence, Bill Grundy eta Jackanory Stories dira, edo agian guztiak ditut gustukoen». Proiektuaren jatorri eta garapen bitxi eta barregarria gorabehera, grabazioak dozena bat harribitxi erritmiko biltzen ditu, baxu lerro sendoekin osatuak eta punketik, souletik zein popetik edaten duten melodiekin apainduak. Finean, Treacy-Trouble-Smith triunbiratua menderaezina da bere zoramenean eta jenialtasunean.]]>
<![CDATA['Noir' feminista]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/040/001/2020-03-01/noir_feminista.htm Sun, 01 Mar 2020 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1944/040/001/2020-03-01/noir_feminista.htm ard-boiled genero klasikoan, besteak beste Raymond Chandler, Dashiell Hammet eta James M. Cain idazleek 1930eko hamarkadan idatzitako nobeletan, krimena bera baino garrantzitsuago da eszena, eta kontakizuna erritmo frenetikoan garatu ohi da: detektibea kalezulo ilunetan barrena dabil kriminalaren bila, eta bere ahotsak, lehenengo pertsonan adierazita, irakurlea gidatzen du une oro. Jim Thompsonek, baina, eskema hori irauli zuen fokua kriminalean paratuz. Ikuspuntu aldaketa hori ulertzeko, ezinbestekoa da Thompsonek berak 1952an plazaratutako Hiltzailea nire baitan eleberria, gurean Igela argitaletxeak plazaratua. Hori dela eta, noir generoaren funtsezko lan bilakatu da.

Haatik, irakurle askok ez dute ezagutzen 1947an emakume batek idatzitako beste eleberri bat, In A Lonely Place, zeina psikopata misogino baten ikuspuntutik kontatzen den. Areago, idazlea hiltzailearen buruan sartzen da hirugarren pertsona erabiliz, nobela beltzaren ezaugarri klasikoak hankaz gora jarriz, eta thriller generora gerturatuta. Beste ezaugarri berritzaile bat ere gordetzen du nobela horrek: kutsu feminista nabarmena du -Nicholas Rayk pantailara eraman zuen 1950ean, Gloria Grahame eta Humphrey Bogart aktoreek antzezturik-. Dorothy B. Hughes idazle estatubatuarrak sortu zuen eleberri hori, baina beste hainbat kasutan gertatu ohi denez, historia ofizialak lurperatu egin zuen gizonezko idazle zerrenda astunaren azpian.

Dorothy B. Hughes (1904-1993) Kansasen jaio zen, Missourin. Kazetaritza ikasi zuen, eta idazle eta poeta jardun zuen, bai eta literatura kriminaleko kritikari ere. Poema liburu bat eta dozena bat nobela beltz argitaratu zituen. Familiako bizitza tarteko, ezin izan zuen literaturan erabat jardun: 1952tik 1963ra ez zuen ezer idatzi familia kontuengatik. The Expendable Man izan zen bere fikziozko azken lana, 1963an argitaratua.

Hastapenetan, nazismoaren eta Europaren hondamenaren inguruko ariketa patriotikoak idatzi zituen, baina, 1940ko hamarkadarekin batera, polizia generoan murgildu zen buru-belarri. Noir esparruan urratsak egin ahala, garai hartako emakume bati ez zegokion rola hartu zuen: psikotiko, emakume beltz, jazz musikari, soldadu eta natibo amerikarren ikuspuntutik ondutako nobelak idazten hasi zen. Lanok harrera ona izan zuten zaleen artean, batez ere agertzen zuten beldur eta suspense giroagatik. Halere, ez zuten kritika espezializatuaren laudoriorik jaso; esaterako, The New York Times egunkariak hauxe argitaratu zuen The Fallen Sparrow lanaren (1942) harira: «Polizia eleberriaren eskema gainditzen duten egoeren arteko gatazka sortzen du». Hain justu, horretan datza Hughesen lorpena, noir tradizioko kanonaren suntsipenean. Horretarako, poesiaz eta biziki maite zituen idazle britainiarren itzalaz baliatu zen, hala nola Graham Greenez eta Eric Amblerrez -azken horri The Fallen Sparrow eskaini zion-. Hughesek, izan ere, II. Mundu Gerrako Europa hondatuarekiko sentsibilitate nabarmena erakutsi zuen, bere istorio guztiak AEBetan gertatzen diren arren.

«Leku bakarti batean»

Hughesen In A Lonely Place nobelako gizonezko bi protagonistak, hain zuzen, Europan izandako bi soldadu dira. Gerran parte hartu ostean, Los Angelesen bizi dira. Dix Steele hegazkin pilotu aritu zen gatazkan, eta bere lagun Mel Terris aberaskumearen etxean bizi da, osabak hilero bidaltzen dion dirua dela medio. Dixek, ustez, fizkio kriminalean dihardu, liburu bat idazten. Emakumeak gorrotatzen ditu, eta, bakardadean hondoraturik, ezin du bere sen hiltzailea baretu. Lagun min Brub Nicolai, berriz, polizia da, eta hiriko emakumeen erailketak ikertzen ari da.

Hughes ausart aritu zen nobela idazterakoan, bere irakurleak, gizon eta emakumeak, psikopata misogino baten burmuinean sartu baitzituen hirugarren pertsona baliatuta. Baliabide berritzaile horren bidez, orduko irakurleek hiltzailearen emozioak sentitu zituzten, baina haiekin identifikatu gabe. Oso proposamen aurrerakoia izan zen 1940ko urteetarako. Jake Bird Tacomako hiltzaile aizkoradunaren polizia ikerketaz egunkarietan irakurtzen zuen bitartean idatzi zuen eleberria; aizkolari odoltsuak 40 emakume hil zituela aitortu zuen. Hughesen ausardiaren erakusle ere bada kontakizunari erantsi zion ezohiko kutsu feminista, batez ere emakumezko bi protagonisten bitartez: Sylvia eta Laurel -Rayren filmean joera feminista ez da hain nabaria-. Brub Nicolai poliziaren emaztea da Sylvia. Psikologoa da, eta Dix estreinakoz ikustean ohartzen da bere asalduraz: «Psikologoa naiz eta barruan dagoena deskubritzen dut». Indartsua eta azkarra da, zirt edo zartekoa, baita emakume erakargarria ere, Dixek harekin amestu arte. «Emakume gehiegi ziren batera», dio. Laurel auzokidea, ostera, segurua eta handizalea da, Dixen parekoa. «Dinamita da».

Dix eta Laurel maitemindu egingo dira, eta, kontakizunak aurrera egin ahala, erlazioa tentsio elementu bihurtuko da; harreman horren inguruan ardazten da, hain justu, Rayren lana. Bogart Dixen azalean sartzen da, eta Grahamek Laurelen antzezpen liluragarria egiten du. Filmaren beste ezaugarri bat da Dixen erruduntasuna ez dela liburuan bezain agerikoa, irakurleak lehenengo orrialdetik baitaki Dix hiltzaile eria dela.

Horren guztiaren ondorioz, Hughesek bere literatur ibilbidean jauzi nabarmena egiten du polizia nobelatik thrillerera. Horretarako, askotariko bitartekoak erabili zituen: oso prosa poetikoa, Alemaniako espresionismotik hartutako irudiak, Frantziako errealismo poetikoa eta existentzialismoa. Begirada Europan jarri zuen noir estiloko autore estatubatuar bikain, aurrerakoi eta ezezaguna izan zen Hughes. Gatopardo argitaletxeak argitaratu berri du In A Lonely Place liburuaren gaztelaniazko bertsioa, eta iaz atera zuten frantsesezkoa, Un homme dans la brume izenpean -euskaraz ez dago gaurdaino-. AEBetako Misterio Idazleen Elkarteak Grand Master saria eman zion 1978an Hughesi. Aitorpen txikiegia itzal handiko emakume eta autore batentzat.]]>
<![CDATA['Another Whiff']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/043/003/2020-03-01/another_whiff.htm Sun, 01 Mar 2020 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1933/043/003/2020-03-01/another_whiff.htm <![CDATA['Football Money']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/039/001/2020-02-23/football_money.htm Sun, 23 Feb 2020 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1922/039/001/2020-02-23/football_money.htm <![CDATA[Kaletarra eta parrandazalea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/037/005/2020-02-16/kaletarra_eta_parrandazalea.htm Sun, 16 Feb 2020 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1949/037/005/2020-02-16/kaletarra_eta_parrandazalea.htm
Bada, kopeta-iledun zaleen artean harrera aparta izan zuten lau single argitaratu eta gero - Chelsea Boots (2015), Pinchalo! (2015), Me gusta la calle Hey! Hey! Hey! (2016) eta Sin ti no puedo estar (2018), Donostia inguruko boskoteak iraupen luzeko estreinako Long Play hau plazaratu du, zeina Kaki Arkarazoren gidaritzapean grabatu duen.

Grabazio luze honetan, aurreko lau ahaleginetan jasotako energia bera antzematen da: gitarra riff zorrotzak, oinarri erritmiko txikitzailea eta Txemaren ahots bereziak bideratutako lelo itsaskor eta kaletarrak. Halere, badira bi nobedade nagusi: batetik, Alvaro Turrionen teklatuaren ekarpena, zeinak balio erantsi nabarmen bat gehitu dion Lie Detectorsen jarioari; eta bestetik, Kaki Arkarazoren lana, grabazioaren soinua latza baita. Horretaz gainera, boskotearen zurrunbilo heterogeneoari batasuna ematen jakin du teknikariak. Bateratze lan horretan Txemaren ahotsa ere lagungarria izango zitzaion Arkarazori, diskoari beroa ematen dion motorra bultzatzeko koipe egokiena da-eta.

Donapaleu instrumentalarekin hasten da diskoa, eta teklatuak bultzatutako garage-rock estiloko Megaton Ye-Ye doinuarekin jarraitzen du; gitarra boteretsuekin bildutako doinua da. Hirugarren kantua, Hello! Agur!, nire kutuna da; psikodeliak zipriztindutako balada bat da, eta hor ere teklatuen lana nabarmentzen da. Asi si The Stooges taldeari eginiko keinu nabarmen batekin abiatzen da; hain zuzen, 1969 kantuari lapurtutako riffarekin hasten da. Sr. Juez abesti iluna da, eta Nuevo lugar The Whoren itzalpean eraikitako kantutzarra; diskoaren bigarren gailurra da. Azkenik, El regalo garagardoaren omenezko garage-punk ereserkia da.

Hartara, taldea osatzen duten bost kideen nortasunen arteko nahasketa bat da lan hau, eta batuketa horretatik jasotako eztanda bandaren hastapenetako indar eta freskotasunaren parekoa da. Finean, rock-and-rollaren askotariko garroekin moldatutako grabazio bat da, konponketen eta zehaztasunen gainetik aniztasuna eta festa aldarrikatzen duena. The Damned talde britainiarrarekiko azaltzen duen grinarekin lotzen du Eneko Etxeandia gitarra jotzaileak heterogeneotasun hori: «Aniztasuna gustatzen zait, 1979tik 1983ra arteko The Damned taldearen antzera: britainiarrek psikodelia kantu bat egin zezaketen, edo garage-rock doinu bat, edo pop britainiarra, eta punka jo».]]>
<![CDATA['Sing In A World That's Falling Apart']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/029/003/2020-02-02/sing_in_a_world_thats_falling_apart.htm Sun, 02 Feb 2020 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1933/029/003/2020-02-02/sing_in_a_world_thats_falling_apart.htm <![CDATA['All In Good Time']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/031/003/2020-01-26/all_in_good_time.htm Sun, 26 Jan 2020 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1933/031/003/2020-01-26/all_in_good_time.htm Rush To Relax bikaina plazaratu zuten, eta harrezkeroztik mutu egon dira, Mikey Young gitarra jotzailea izan ezik. Young ekoizle prestigiotsua ere bada. Dirudienez, taldekideek jotzen jarraitu dute entsegu lokalean, eta saio horien emaitza da harrigarriki iritsi zaigun disko gordin hau. All In Good Time-k laukotearen ohiko proposamena biltzen du: gitarra riff minimal baina bihurrietan oinarritutako garapen erritmiko luzeak, zeintzuk garage-punketik, punk-rocketik zein post-punketik edaten duten. Ez da aurreko lan liluragarrien parekoa, sendotasun falta nabaritzen baita, baina zale amorratuok erabat horditurik gaude dosi berriarekin.]]> <![CDATA[Literatura rock-and-roll zalea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/032/001/2020-01-19/literatura_rock_and_roll_zalea.htm Sun, 19 Jan 2020 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1942/032/001/2020-01-19/literatura_rock_and_roll_zalea.htm Creem edo Rolling Stones aldizkari mitikoetan plazaratutako lana baliatuta.

Newark hirian jaiotako kazetari estatubatuarrak, baina, musika kritikaren mugak gainditu nahi zituen, William Faulkner nobelagiletik eta Bibliatik edaten zuen prosa liluragarria tarteko. Ahalegin horren erakusgarri da 1982an argitaratutako Jerry Lee Lewis musikariari buruzko Hellfire, zeina «inoiz idatzi den rock-and-roll biografiarik onena» izendatu zuten Rolling Stones argitalpenean. The Guardian egunkariak, halaber, pop libururik onena dela argitaratu zuen. Greil Marcus idazle eta musika kazetari estatubatuar prestigiotsua, bestalde, harago doa: «Lehenago edo geroago, Hellfire literatura iparramerikarraren klasikotzat hartuko da». Tosches, hain zuzen, biografia egile bikaina zen, eta Hellfire lanean jasotako dohain literarioak beste biografia batzuetan ere islatu zituen. Besteak beste, Dean Martin aktoreren ingurukoan nabarmentzen da, Dino: Living High in the Dirty Business of Dreams (1992) izenekoan. Haren estilo biografikoa, hain justu, fikziora hurbiltzen den literatur esfortzu itzela da. Ondorioz, Tosches ez da biografo arrunta, haren biografiek ohiko biografia musikal eta historikoak gainditzen baitituzte. Goi mailako literaturaren lurraldera iristen dira, lan rock-and-roll zale amorratuak izanagatik ere.

Kiko Amat nobelagile eta kazetari katalanaren autore kutunen artean dago Tosches, eta aurretik aipatutako bi biografiak bere «santuen izendegiaren» barruan ditu —Tosches elkarrizketatu zuen, Hellfire liburuaren gaztelaniazko itzulpenaren harira—. Haren aburuz, estatubatuarraren biografo lanak fikzioa ukitzen du. «Idazlearen hurbilketa eleberrigilearena da, mitoz eta grinez betea. Ez zen ohiko kultura kazetari bat. Mitomano ero bat ere bazen, bai eta sinestun sutsua ere. Ondorioz, Jerry Lee Lewis eta Dean Martin pertsonaia bibliko bihurtu zituen. Horrez gainera, Lege Zaharrarekin obsesionatuta zegoen. Hala, bere biografietan mitoa, grina, mina eta hiperbolea nabarmentzen dira».

Bere kontakizun biografikoetan ez zion egiari lekurik egiten, istorioaren mesederako izan ezean. Hori dela eta, kronologia eta xehetasun txikiak baztertu egiten zituen. «Garrantzitsuena espiritua da. Estatubatuarrak obsesionatuta daude egiatasunarekin, baina garrantzitsuena Toschesek harrapatzen dituen oinarrizko egiak ziren, zeintzuk alabastroarekin dauden grabatuak. Mugiezinak dira», azaldu du Amatek.

Eszenografoen zehaztasun horiek alboratu ondoren, Toschesen biografietan ezinbesteko mamia baino ez da biltzen. Hori dela eta, haren liburuek ez dute zerikusirik xehetasun biografikoz loditutako ohiko lan mardulekin —Hellfire-k 250 orrialde inguru ditu—. Horri guztiari, gainera, idazteko estilo doia gehitu behar zaio. «Toschesen idazteko modua liluragarria da. Oso zehatza da. Nik zehaztasun espartarra dut gustuko, eta Tosches horretan maisua da. Deskribapen zurrunak egiten ditu. Lau esaldi baino ez ditu erabiltzen, erantzunezinak», azpimarratu du idazle katalanak.

Egintzen gainetik

Hellfire ongiaren eta gaizkiaren arteko borrokaren inguruko obra da, Jerry Lee Lewisen hesteetan piztutako bataila kartsuari buruzkoa. «Liburu horretan, funtsezkoa kontraesana dagoenean gertatzen da. Barruko guda bat abiatzen denean. Tenkatasuna behar da esparru guztietan, baina bereziki artean», dio Amatek. Piano-jotzaile basatia erruak kiskalitako pertsona baten gisara agertzen da, erru horrekin borrokatuko dena bere ibilbide osoan, eta, norgehiagoka horretan, errautsak bildu eta zabalduko ditu. «Jerry Lee Lewisek uste zuen erre egingo zela, min gordina eta betirako urradura sentitzen zituen bere baitan. Rock-and-rollaren gizon basatia deitzen zioten, bere baitan ez baitzuen induljentziarik. Bere bizitzak borroka moral klasiko eta biblikoaren antza du; bere benetako deabruen aurka borrokatzen den gizon bat da, baina ez nobela txar bateko deabru merkea. Borroka hori oso ondo kontatuta dago». Musikari rock-and-roll eta country zale baten biografia izanagatik ere, literatur lan aparta da Hellfire. Biografia hori idazteko, Jerry Lee Lewisen inguruko dokumentazio lan sakona egin zuen Toschesek, Amati 2016an kontatu zionez: «Ahal izan nuen guztia ikasi nuen, ahalik eta gehiena ulertzen saiatu nintzen, eta, gero, King Jamesen Lege Zaharraren, William Faulknerren eta rock-and-rollaren erritmoekin nahastu nuen».

Dean Martin aktore eta abeslari estatubatuarraren gaineko biografian, berriz, potreta hotza eta argigarria egin zuen Toschesek, ikus-entzuleek zeukaten komikoaren irudia iraultzeko. Frank Sinatra aktore eta abeslariaren parrandakide, Martinen «marmolezko» pertsonaia nagusitzen da Dino: Living High in the Dirty Business of Dreams biografian: «Sinatra Martinen mendekoa zen. Sinatra oso boteretsua zen, baina morroi adeitsu baten gisara jokatzen zuen hala mafiarekin nola Martinekin». Benetako Martinen eta pertsonaiaren arteko muga erabat lausoa zen. «Erdi hutsik zegoen barrutik. Inguruan horma gaindiezin bat zuen. Ez zuen intimitaterik. Ez zen pertsonaia bat, Dean Martin zen une oro, bere min guztiarekin (...) Egun, oso bazterrekoa da, baina bere garaian oso famatua izan zen. Ikonikoa zen».

Izaera humanoa

The Devil and Sonny Liston (2000) eta King of the Jews. New York (2005) Toschesen beste bi biografia azpimarragarri dira. Biak ala biak kirolari lotuak. Lehenengoa Muhammad Ali boxeolari ospetsuarekin borrokatu zen, bai eta galtzaile atera ere. James Brownen musikarekin entrenatzen zen, mafiarekin harremanak zituen eta 40 urterekin hil zen, ustez droga gaindosiak jota. Bigarrena Arnold Rothstein kirol enpresari gaizkilearen ingurukoa da. Toschesen ustez, krimen antolatuaren enpresa egitura sortu zuen. Argi dago Toschesek ez zuela eredu moralik bilatzen bere biografietan, bere xede nagusia liburu bikainak idaztea baitzen.

Toschesek bestelako lanak ere argitaratu zituen. Musikaren esparruan, esaterako, oso ezaguna da 1977an argitaratutako Country: The Biggest Music in America, gero Country: The Twisted Roots of Rock and Roll izenburua hartuko zuena. Country kutsuko musikari aitzindarietan barrena egindako kazetaritza lan aipagarria da, makina bat kondaira eta narraziorekin josia. «Izugarria da. Niri countrya musikalki bost, baina gizon honen eskuetan countrya hazi egiten da: mamuei, hildakoei eta kondenazio eternalari buruzko makina bat istorio biltzen du», azaldu du Amatek.

Tosches, finean, bere lan esparrua hankaz gora jartzen saiatu zen; alegia, rock-and-rolla literaturara gerturatzen, kritika espezializatuaren kateetatik askatzen. Amatek bete-betean asmatu du: «Rocka eta rock kritikariak barru-barruan oso txikia den zerbaitez ari dira, izaera humanoarena den zerbait handiagoarekin lotu ezean. Rocka instrumentu anplifikatuak jotzen dituzten lau tipo baino ez dira; egia esan, ez du batere graziarik».]]>
<![CDATA[Iraupen laburreko bikaintasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/035/005/2020-01-19/iraupen_laburreko_bikaintasuna.htm Sun, 19 Jan 2020 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1949/035/005/2020-01-19/iraupen_laburreko_bikaintasuna.htm celebrity-en diskoak plazaratu ditu-.

Jeanines taldearen proposamena sinplea eta erraz deskribatzekoa da: energiaz betetako aparteko pilula super-motzak sortzen ditu, indie-pop tradiziotik abiatuta. Taldearen ibilbidea ere hiruzpalau zertzeladatan azal daiteke: Jeaninek, zeinak biolin klasikoa jotzen duen eta koruetan abesten hazi den, gitarra hartu eta lau akorde ikasi zituen, bai eta bere lehendabiziko abestiak sortu ere. Abestiok Smithi eraman zizkion, eta hark baxu eta bateriak sartu zituen. Slumberlandeko kideek, halaber, kantu horietako batzuk entzun zituzten Bandcamp webgunean, eta diskoa fabrikatzea deliberatu zuten ziztuan. Abiadura handiko berezkotasun horretatik bideratu du taldeak bere jardun guztia, iazko indie-pop estiloko lanik onenen zerrendetan kokatu arte.

Diskoak bi minutu gainditzen ez duten hamasei kantu biltzen ditu; di-da igarotzen da albuma, baina geriza sakona uzten du entzulearengan. Presaz tirokatutako pop ereserki goxo eta biziak dira, ahots eta gai malenkoniatsuekin jantzita -denboraren igarotzea eta heriotza dira Jeaninen kontu kutunak-, bai eta soul eta rhythm & blues tankerako baxu lerro bikainekin eta bateria erritmo kiriotsuekin apainduak ere. Jed Smithen arabera, «Motown eta Stax asko dago nire baxu eta baterietan».

Bikoteak, hain zuzen, ez ditu bere eraginak ezkutatzen, hala nola Television Persolities, Marine Girls eta Pastels, edo post-punk izpi ilunak, lantzean behin agertu izanagatik ere; influentzia horiek, baina, bere galbahetik igaro eta nortasun handiko kantutxoak egiteko gaitasuna dauka bikoteak, motz-motzak baina ahaltsuak, tartean, 1980ko hamarkadako The Siddeleys indie bandaren Falling Off Of My Feet Again. Indie planetaren itzal luze hori 1960ko hamarkadako melodiekin uztartzen daki bikoteak, garai guztietako pop musikaren ezagutza handia dutela erakusteko. «1960ko hamarkadako musikaren zaleak gara, eta zalantzarik gabe gure material guztian azaltzen da, hain justu, indie musikan oro har agertzen dena baino gehiago, Aliciarengandik baino nigandik dator hori guztia, hark gitarra akustikoarekin idazten baititu kantuak, eta ni, ostera, beti nago disko eta estiloetan pentsatzen», dio Smithek.

Laburbilduz, kontrajarriak diruditen kontzeptuetatik loratutako lana da Jeanines: gazte eta heldu, biluztasun eta ornamentazio, akustiko eta elektriko. Aurten hamar urte beteko dituen Madrilgo Popfest jaialdian joko du Jeaninesek; ea gurean ere ikusteko aukerarik dugun.]]>
<![CDATA['Caballo Psicodelico / So So Caballo']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/029/003/2019-12-22/caballo_psicodeacutelico_so_so_caballo.htm Sun, 22 Dec 2019 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1933/029/003/2019-12-22/caballo_psicodeacutelico_so_so_caballo.htm zaldi-singlea argitaratu berri du urtea ixteko, zeinak Caballo Psicodelico eta So So Caballo jasotzen dituen, hurrenez hurren. Soto musikari kubatarra Mexikon erbesteratu zen 1960ko urteetan, eta han egin zuen bere ibilbidea. Hamarkada horren amaieran Caballo Psicodelico grabatu zuen: latin eta R&B erritmoak uztartzen dituen doinu dantzagarri eta trostaria da, eta hitzak txikle itsaskorra dira. Brutala. Pepe Luiz, ostera, Louis Auguste Jean Delacour musikariaren goitizena da, eta bere proposamena, So So Caballo, 1950eko hamarkadako latin gutizia kurruskaria da, big band formatuan jasoa. Binilo zaporetsua da, dozena bat Michelin izar merezi dituena.]]> <![CDATA['The Word']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/032/001/2019-12-15/the_word.htm Sun, 15 Dec 2019 00:00:00 +0100 Julen Azpitarte https://www.berria.eus/paperekoa/1922/032/001/2019-12-15/the_word.htm American Love Call diskoarekin aldera daiteke The Word, baina jario beltza gordinagoa da, ryhthm and blues zaleagoa; halere, musikariok badakite beren alde sofistikatuena ere agertzen, flautarekin jantzitako American Love Call balada ederra horren erakusgarri. Nire kopia etxera bidean da.]]>