Egilea

Julen Etxeberria - Jon Eskudero

Julen Etxeberria - Jon Eskudero

Bere artikuluetan bilatu

Mikel Urrutikoetxea eta Julen Martija, finalerdietako ligaxkan jokatutako lehian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Eskuz Binakako Txapelketa

Iritsi da azkenean

Julen Etxeberria - Jon Eskudero

Koronabirusaren pandemiak lehenbizi, eta Baikoko pilotarien lan gatazkak ondoren, inoizko txapelketarik luzeena bilakatu dute binakakoa. Lehia hasi eta urtebete pasatxo geroago jokatuko dute finala Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak eta Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak, gaur, Bilbon, Miribilla pilotalekuan (17:00, ETB1) Mikel Urrutikoetxeari «luze» egin zaio itxaronaldia, eta «pozik» dago eguna iritsi delako. Aitortu duenez, «urte zaila» bizi izan du. Txapela irabazita goxatu nahi du. Profesional mailan estreinako finala jokatuko du gaur Martijak. Ez du «batere» urduritasunik sentitzen. Koronabirusaren ondorioak gaindituta, «sasoi betean» dagoela dio.