<![CDATA[Julen Gabiria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 15 Aug 2022 20:15:14 +0200 hourly 1 <![CDATA[Julen Gabiria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Michael]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1998/022/002/2022-04-09/michael.htm Sat, 09 Apr 2022 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/1998/022/002/2022-04-09/michael.htm aro modernoan (horrela deitzen dio 1969tik aurrerakoari) ez dela irabazle flandriarrik egon. Nahiko luke lehenengoa izan, baina zail dauka: Verandas Willems-Crelan taldea desagertu zenetik, noraezean dabil, dinbi-danba talde batetik bestera, mailan gorago batzuetan, apalago osterantzean, eta horrela ez dago talde handien arreta erakartzerik. Ez dirudi bera izango denik Itzulia irabaziko duen hurrengo flandriarra.

Disimulatu ezineko inbidiaz begiratzen die Verandaseko taldekide ohiei: hor dago Dries De Bondt, adinean aurrera baina gauza distiratsuak egiten; hor dago Tim Merlier, esprinterren olinpo betean; eta hor dago, nola ez, hor dago batez ere bere lagun handia, Wout van Aert, zer esan hari buruz, aipatze hutsarekin dena esanda badago. Irabaziko ote du inoiz Woutek Euskal Herriko Itzulia, ala errazagoa izango da Michaelek talde on bat lortzea behingoz, eta mundu osoari erakustea nolako talentua duen?

Oraingoz ezin duenez besterik egin, telebistaz ikusiko du gaurko etapa, eta datorren astean ere berdin: Paris-Roubaix, zer erremedio, telebistaz. Horrelakoa da Michael: talde handiagoekin amets egiten jarraituko duen modu berean, ez du berehala onartuko duela bost urte hil zela, atzoko egunez hain justu, Viesly eta Briastre herrien arteko harbideko bihurgune batean, Paris-Roubaix korritzen ari zela, 23 urterekin bihotzekoak emanda. Eta berak ez: beste flandriarren batek irabazi beharko duela Itzulia, beraz.]]>
<![CDATA[Wouter]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2008/027/002/2022-04-07/wouter.htm Thu, 07 Apr 2022 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/2008/027/002/2022-04-07/wouter.htm
Hain zuzen ere, berak eskatu zion Trek-Segafredo taldeari uzteko etortzen, jakinda ere Itzulia ez dela esprinterrentzako lasterketarik egokiena; tira, esprinterra diot, zerbait esatearren, Wouterrek aspaldi utzi baitzion esprinterra izateari, apurka-apurka bihurtu arte denetarako balio duten txirrindulari horietako bat, berdin azken metroetako bideratzailea, ordekako zaldi trostaria, mendatean gora erritmo itogarria jartzen duen lehen gizona, edo haize-babesen eragile beldurgarria; edozer izan daiteke gaur egun, baina ez esprinterra jada: 38 urte ditu, ez dezagun ahaztu.

Bertatik bertara ezagutu nahi zuela hemengo giroa, ez zuela txirrindularitza utzi nahi Euskal Herrian aritu gabe, hori esan zuen. Eta ez zuen esan, baina inplizituki zihoan haren hitzetan, lehen eta azken aldiz jaso nahi zituela euskal zaleen animoak eta aupadak mendateetan: egingo zuela egin beharreko lana mendateen hasieraraino, baina gero poliki igoko zituela, berotasun horretaz gozatuz, bere izena entzunez denen ahotan, maitatua baita, eta ondo daki berak.

Eta ez zuen esan, baina buruan zuen, eta hala egin du: Alizee alaba ekarri du, hamaika urtetzar dagoeneko neskatoak, azken aldiz ikus dezan aita bizikleta-karrera batean, eta goza dezan lehen aldia balitz bezala. Benetan hala baita: lehen aldia, alegia; Wouter 2011ko Giroan hil eta handik lau hilabetera jaio baitzen Alizee, Passo del Boccon behera bata, Ganten gora bestea.]]>
<![CDATA[Bjorg]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1916/029/002/2022-04-05/bjorg.htm Tue, 05 Apr 2022 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/1916/029/002/2022-04-05/bjorg.htm
Zorrotz zaindutako izenetako bat zenez, hobe zuen beste faborito guztiekin batera azken astinduen zain geratu, are gehiago kontuan hartuta ibilbideko mendate guztiak kendu zituztela goiz hartan bertan, elurragatik; baina lehen kilometroan egin zuen ihes, helmugarako 191 falta zirela, eta tropelak, sinesgaitz, esperantzarako tartea oparitu bazion ere, denek zekiten alferrik zebilela. Bere taldeak, Lotto Soudalek, kapritxo horretarako baimena eman zion: mutil jatorra da, irabazle petoa izateko jaioa (tamalez, irabazle gazte gehiegi dituen belaunaldi batean jaioa), oraindik ere galantak eman behar dituen harribitxi horietako bat, eta, beraz, baimena eman zioten urtebetetzea nahi zuen moduan ospa zezan: eta ospa, literalki egin zuen ospa.

Sorpresa gutxi: azkena helmugaratu zen, beste behin ere agerian utziz, ziklismoan zein bizitzan, gauzak nekez izaten direla justuak, zeren, bestela, 25 urte betetzen ari den txirrindulari batek eskubidea izan beharko luke besoak altxatzeko, batez ere jakinda (eta tropel osoak zekien, jakingo ez zuen ba) Bjorg Lambrechtek nolako gogoa zuen Nafarroan irabazteko, duela hiru urte bigarren geratu zenetik Euskal Herriko Itzuliko etapa bat Nafarroan amaitu zen azken aldian, Gorraizen. Batez ere jakinda (eta tropel osoak zekien, jakingo ez zuen ba) Bjorg Lambrecht duela hiru urte hil zela, Euskal Herriko Itzuliko etapa bat Nafarroan amaitu eta lau hilabetera, 22 urterekin, sekula 25 betetzeko esperantza galduta.]]>
<![CDATA[Antzeztokiaren gainean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2040/036/003/2021-07-16/antzeztokiaren_gainean.htm Fri, 16 Jul 2021 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/2040/036/003/2021-07-16/antzeztokiaren_gainean.htm
Gaur, esaterako, Barazar utzi eta Zumeltzako aerodromora iritsita, Saibiko gaina izango dute urmugalariek parez pare, gerra irabazi zutenek altxatutako gurutzea beti bistan. Nahikoa da etapari ekin baino lehen zerbait irakurtzea 1937ko apirilean hamar egunez inguru hauetan izandako batailaz, pauso bakoitzak beste zentzu bat har dezan. Iragan horren berri izan gabe, zapaltzen ari zaren lubakia edo bonba-zuloa ikusi ere ez duzu egingo; horren jakitun zarelarik, aldiz, parean duzun antzeztoki erraldoia bizitasunez zeinen borborka dagoen jabetuko zara. Handitasun sor hori zain dago gau eta egun, baina kontziente den oinezko bat behar du berpizteko, liburuek irakurlea behar duten moduan zentzua hartzeko. Kotxez, errepidetik begiratuta, sekula ez duzu mendiaren iraganeko taupada sentituko; ez dago oinez joatea baino ezer motelagorik, ez errealitatera itsatsiagorik.

Urmugaren gainetik goaz, baina oinpean dugun historiaren izenean isuritako odolmugaren mapa ere diseinatu liteke egunen batean; ibilbide bat marraztea, esan beharrik ez dago, eraikitzear dagoen narrazio bat sortzea baita.]]>
<![CDATA[Ibaien logika]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2040/037/003/2021-07-15/ibaien_logika.htm Thu, 15 Jul 2021 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/2040/037/003/2021-07-15/ibaien_logika.htm
Euskal Herrian, berriz, Baia da gure Nigertxo. 40 kilometro ere ez ditu Kantauri itsasoraino, baina honek ere ez du nahi: hegoalderantz jiratu, eta 60 kilometro egiten ditu Ebroraino.

Inoiz mendian kontatu didaten istoriorik liluragarriena da hori, artean umea nintzela: Baiaren iturburura joan, eta aitak esan zidanekoa ikusten ari nintzen ur hura Mediterraneoraino heltzen zela. Esaldi hark, hitzez osatutako horizonte infinitu hark, logikaren mapa guztiak hautsi zizkidan, eta hortxe dago oraindik bizirik: agortzen ez zaidan ibai bat da txundidura.]]>
<![CDATA[Izenen eskala irreala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2040/037/003/2021-07-14/izenen_eskala_irreala.htm Wed, 14 Jul 2021 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/2040/037/003/2021-07-14/izenen_eskala_irreala.htm
Garai hartakoa da, zortzi urte neuzkanekoa, Benito Lertxundiren Altabizkar / Itzaltzuko bardoari disko bikoitza. Lehen abestia Altabizkarko kantua da, 20 minutuko monumentua, Erdi Aroa zer zen ez nekien arren atoan eramaten ninduena oso garai urrun eta ilunetara. Altabizkar zen, niretzat, esanahirik eta edukirik gabeko beste izen bat, baina bazen iltzatuta geratu zitzaidan doinu bat ere, ulertzen ez nuen zerbaiten kutsu bat, irekitzeko zain zegoen ate bat. Gerora jakingo nuen Astobizkar dela kantuan aipatzen den mendi hori, Urmuga honetako 14. etapan zeharkatuko dena.

Baina bigarren etapan gaude, urrun oraindik Errolanen akabuaren lekuko izan ziren bazterretatik: gaur, lehen kilometroetan Nerbioi ibaiaren jauzia igarota, Goiurikora helduko gara, Urkabustaizera. Txundigarria da Araba, beharbada Euskal Herrian ondoen gordetako sekretua. Hango mendietara noan bakoitzean, amorru-puntu batez amaitzen dut eguna, inguruok hain gutxi nola ezagutzen ditudan ezin ulertuta, eta, aldi berean, ikusitako tokiak inori ez kontatzeko erabaki irmoa hartuta. Araba hain zait lotsagarriro ezezaguna, ezen Urkabustaiz bera ere, ez hain aspaldira arte, Altabizkar moduko bat baitzen niretzat: esanahirik eta edukirik gabea, baina, Lertxundiren kantuari esker, emozio arraro batez betetako izena, ausarkeria handiz Zuberoan edo Nafarroa Beherean kokatuko nukeena.

Mendian ibiltzea eskala errealeko mapa batean kokatzea dela esan nuen atzo; baina, mendian ibili gabe ere, emozioen sareetan barrena murgiltzean, zer esperientzia preziatua eskala irrealeko mapa hauetan kokatzea ere.]]>
<![CDATA[Perspektiba, ibilian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2040/035/003/2021-07-13/perspektiba_ibilian.htm Tue, 13 Jul 2021 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/2040/035/003/2021-07-13/perspektiba_ibilian.htm
Mendiak badu zerbait, baina, sorkuntza ortodoxoagoak ematen ez duena: orientatzeko aukera, inguratzen zaituena perspektibaz ikusteko parada. Idazterakoan, unean uneko testuan murgilduta, esaldi bakoitzaren estetikari erreparatzen diozu, sinesgarritasunari, hitz bakoitzaren egokitasunari, kontakizunaren norabideari; baina zailagoa da, hain buru-belarri murgilduta egonik, zehazki non zauden jakitea: perspektibaren zentzua lausotu egiten da sorkuntza betean.

Batzuek bidea goraipatzen dute, askok ez dute bakerik gailurra zapaldu arte, baina bidean zein gailurrean perspektibaz begiratzea eta orientatzen jakitea bezalako pribilegiorik, gutxi. Hortxe lortzen duzu, eta ziurrenik hortxe bakarrik, bizitza osoan nekez lortuko duzun zerbait: zeure burua eskala errealeko mapa batean kokatzea, inguru osoaz jabetzea, eta zure benetako neurria zein den kalibratzea. Ez soilik paisaiari dagokionez: perspektiba eta orientazioa barruranzkoak ere badira; eta horretan bai, ibiltzeak badu antzik sorkuntzarekin.

Urmuga ere sorkuntza da: herrialde baten mapa desegituratua hartu, eta ardaztu urratsez urrats, osotasunaren zentzua eman, herri bat sortu ibilian. Gaur Angulo mendatean hasi eta hiru aste barru Hiru Erregeen Mahaira heldu arte, Euskal Herriaren inguruko perspektibarik onena oinez urratuko da, sorkuntza-prozesu bati esker.]]>
<![CDATA[Bidarte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1932/016/002/2018-07-17/bidarte.htm Tue, 17 Jul 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/1932/016/002/2018-07-17/bidarte.htm
Amaitu da denontzat: plazerez erretzen duzuenontzat eta kea ezinbestean irentsi behar izaten dugunontzat. Betor orain hilabeteko bakea, nazioarteko batailak albo batean utzi eta zuen ligetako hiriarteko gerra barregarrietan murgildu artekoa behintzat. Datozela orain, gehienez ere, hondartzetako partidatxoak, araurik gabeak, arratsaldeko itsasbeheran, beti gure oroimenean geratuko direnak: ez Wembley, ez Luzhniki, ez Maracana, baizik eta, adibidez, Bidarteko hondartza.

2011tik hona, Bidarteko hondartzatik igarotzen naizen bakoitzean, beti gogoratzen naiz Soto, Zeberio eta Diego Lazkanok lau bordelesen kontra jokatutako partida harekin. Nola utzi zituen atzean Sotok: lehena, gerri-jokoari esker; bigarrena, irrist eginarazita; hirugarrena, baloia hanka tartetik sartuta; eta laugarrena, autopase batekin. Eta badoa Soto arerioen aterantz, jokaldiaren narrazioa eginez aldi berean, eta geratzen da porteriako marraren gainean, egoeraz gozatzen du, mundua geldiarazten du. «Ez zen estadio jendetsuetako opioa futbola», dio Canok, «baizik eta izpiritua asetzen zuen jolas betea». Tarteka ondo baitago gogoratzea: jolasa baino ez zen.]]>
<![CDATA[Azken lerroa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1961/017/002/2018-07-14/azken_lerroa.htm Sat, 14 Jul 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/1961/017/002/2018-07-14/azken_lerroa.htm
Bai eta futbolaren periferiez ere: esaterako, Gareth Southgate Ingalaterrako hautatzailearen eta Three Lions kantuaren arteko loturaz. Ingalaterran jokatzekoa zen 1996ko Eurokoparako sortu zuen kantu hori The Lightning Seeds talde ingelesak, eta hitzak bi umoristak idatzi zituzten: abesti satirikoa da, selekzioari barre egiten diona.

Bada, Eurokopa hartan, Ingalaterra finalera iritsi zen Alemaniaren aurka. Ametsa ber-bertan zuten, eta abestiaren hitzak ezerezean uzteko gogoa ere bai. Arauzko denboran berdindu ostean, penaltiak: batek sartu, besteak sartu… bosna. Kale egiten zuen lehenengoak galduko zuen finala. Southgateren txanda zen. Jaurti, eta estadioa mutu geratu zen. Southgatek behea jo omen zuen ondorengo egunetan.

Handik bi urtera, The Lightning Seeds taldekoek hitzak aldatu zizkioten kantuari: bertsio berriak leku handiagoa ematen zion esperantzari. Eta 20 urte behar izan dira, baina aurten Ingalaterrak ia zerua ukitu du… penaltia huts egin zuen gizon haren agindupean. No more need for dreaming kantatzen dute zaleek, abestiaren azken lerroan.]]>
<![CDATA[Zapaldu gabeko bideak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2218/018/002/2018-07-12/zapaldu_gabeko_bideak.htm Thu, 12 Jul 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/2218/018/002/2018-07-12/zapaldu_gabeko_bideak.htm
Argentinako selekzioaren jarraitzaile batek, berriz, ingeniaritza-lan ederra egin zuen Munduko Koparen aurretik: gauza jakina zenez Argentina multzoko lehen postuan sailkatuko zela eta finaleraino iritsiko zela, mutikoak selekzioaren partida guztietarako sarrerak erosi zituen: multzoan jokatu beharreko hiruretakoak, final-zortzirenetakoa, final-laurdenetakoa, finalerdietakoa eta finalekoa. Zazpi partida, to dirutza.

Argentina, noski, ez zen lehen postuan sailkatu, ezpada bigarrenean eta totelka. Maradona gutxigatik ez zuten Errusian lurperatu, eta jarraitzaile horrek, ziurrenik, kroaziera ikastea erabakiko zuen, erosi zituen sarrerak Kroazia-Danimarka, Errusia-Kroazia eta atzoko Kroazia-Ingalaterra partidatarako izan baitziren, finalerakoaz gain.

Gauza ziur bakarra, futbol hobea ikusi duela horrela, Argentinarekin ikusiko zuena baino. Eta, amesten hasita, maizegi zapaldutako bideetatik aldentzeak dakartzan ustekabeko guztiak: lige kroaziarren bat, demagun.

«Bai, zera», esan dit batek: «berriz salduko zituen, garestiago gainera, eta etxera bueltatu». Kakitzat. Gero eta jasanezinagoa zait irudimen oro zapuzten duen errealitate hau.]]>
<![CDATA[Gaueko partidak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1934/014/001/2018-07-10/gaueko_partidak.htm Tue, 10 Jul 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/1934/014/001/2018-07-10/gaueko_partidak.htm Bild egunkariak bota du amua itsaso zakarrera, eta marrazo guztiak agertu dira bat-batean, tartean neu ere, hortzak zorrotz, zutaberen baterako gai bila. Diotenez, Alemaniako selekzioko jokalariak ordu txikietara arte egoten ziren esna, ez edanean edo beste galbide batzuetan, ezpada bideojokoetan jo eta ke. Hainbestekoa omen zuten pasioa eta emana, ezen selekzioko entrenatzaileak eta kirol-zuzendariak interneterako konexioa ere moztu baitzien, telefono mugikorrak kentzeaz gain. Nonbaiten irakurri dut gerrako bideojokoetan aritzen zirela; beste nonbaiten, berriz, futboleko partida birtualetan zebiltzala buru-belarri murgilduta, logelatik logelara online elkarren aurka, eta beste selekzio batzuetako jokalariekin ere lehian.

Gertatu behar zen inoiz edo behin. Aukeran, berandu samar dator albistea. Edo izango da aspalditik espero nuela horrelako zerbait. Futbol gutxi ikusi izan dut nire bizitzan, eta futboleko bideojoko gutxiago oraindik; baina, adibidez, gazteen lokal baten ondotik pasatu eta telebistan futbola zutela ikusi izan dudanean, une batez begiak ñarrotu behar izan ditut, ziurtatzeko ea benetan futbola zen, ala bideojokoren bat. Hain dira egiantzekoak bideojokoak, eta hain bideojoko itxurakoak futbol-partidak. Nik dagoeneko ez dakit bereizten.

Eta albiste hori egia bada, norberak egin ditzala nahi dituen irakurketak, baina niri, horrela, beste azalpenik gabe, aparteko metaforarik gabe, egoerari inolako esanahi sinbolikorik atera beharrik gabe, ederra iruditzen zait eszena: futbolariak dena ematen gauetako partidetan, bideo-kontsoletan aukeratu dituzten futbolariak beraiek direla ahazteraino. Ezer ederragorik, nekez.]]>
<![CDATA[Neurri estandarra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2098/024/001/2018-07-07/neurri_estandarra.htm Sat, 07 Jul 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/2098/024/001/2018-07-07/neurri_estandarra.htm Jet izeneko txakurtxoa despistatu, eta estolda batetik sartu zen; 24 ordu inguru geroago erreskatatu zuten, hiru futbol-zelairen neurriko azalera zuen hodi-labirintoan galduta ibili ostean. Amazon enpresak Staffordshiren duen banaketa-zentroa 10 futbol-zelairen neurrikoa da.

Eta hau guztia, bakar-bakarrik esateko gaur Tourra hasiko dela, zuek futbola ikusten ari zareten bitartean gertatzen den kirol hori; bai: eserita praktikatzen den hori bera. Hiru aste izango dira, 21 etapa, guztira 3.351 kilometro. Edo, zutabe hau ulergaitzegia gera ez dadin: hiru aste, 21 etapa eta 31.900 futbol-zelai.]]>
<![CDATA[Botak eta eskularruak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2098/023/002/2018-07-05/botak_eta_eskularruak.htm Thu, 05 Jul 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/2098/023/002/2018-07-05/botak_eta_eskularruak.htm Futbol en accion, berariaz sortutakoa 1982ko Munduko Koparako.

Sarrerako irudietan, gizon bibotedun bat agertzen zen izerditan (ai, futbolariak bibotedunak zirenean!), penalti bat jaurtitzeko ardura bere gain hartuta: «Gizon honek 22 urte ditu. Futbolari profesionala da: lehiaketa honetan bere herrialdea defendatzen duen selekzioko aurrelaria. Urduri dago. Normala da. Bere botak erabakiko du txapelketako finala, eta berak badaki hori». Ondoren, gizonak abiada hartzen du, eta baloia jotzen duen une berean izozten da irudia. Ez dakigu zer gertatuko den: irabazi edo galdu, herrialde oso baten poz-eztanda edo etsipena. Dakidana da nik irudi horren bidez ikasi nuela zer den zoria, eta zeinen ondorio diferenteak izan ditzakeen ongi edo gaizki emandako urrats batek, ez soilik norberarentzat, baizik eta beste hainbatentzat ere. Eta ikasi nuen zeinen bidegabeak izan daitezkeen diskurtsoak errealitatearekin, han ez baitzen aipatzen aurrelari haren parean zegoen atezaina, haren ardura eta urduritasuna, haren eskularruen erabakimena.

Final-zortziren hauetan, hiru partida erabaki dira penaltietan, eta izen-abizenez seinalatzen diren zazpi futbolariren hutsegiteen erruz joan dira etxera hiru selekzio. Huts egindako penaltiez mintzo gara, jaurti duenaren ikuspuntutik beti, marrazki bizidun haietan bezala. Baina, akaso, hiru atezainen abileziari esker egin dute aurrera beste hainbeste selekziok. Igor Akinfeev, Danijel Subasic eta Jordan Pickford, horratx euren izenak.]]>
<![CDATA['Hooligan' deshidratatuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1952/018/002/2018-07-03/hooligan_deshidratatuak.htm Tue, 03 Jul 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/1952/018/002/2018-07-03/hooligan_deshidratatuak.htm
Ingalaterrako selekzioa ere, emaitzetan suma daitekeenagatik, eguzkitsu samar: bi garaipenen ostean, gaur dute final-zortzirenetako partida Kolonbiaren aurka, eta, aurrera eginez gero, ez dirudi finalerako bidea historiako zailena izango litzatekeenik eurentzat.

Eta selekzioko kideen artean, giroa oskarbi: gizonkeria vs gizontasuna neurtzen duen balantzan, bigarrena nagusitzen ari da. Fabian Delph erdilariari etxera bueltatzeko baimena eman diote, emazteak hirugarren umea egin duelako; eta, Amaia Agirrek igandeko zutabean idatzi zuenez, Harry Kane golegileak ere bide bera har dezake laster, aita izateko puntuan delako. Hainbeste istorio pertsonal ezagutarazteko makina den Munduko Kopa honetan, zinez eskertzen da, odisea handiegiak izan gabe ere, benetan inporta duten gauzei lehentasuna ematen dieten gizonen istorioak aurkitzea.

Baina erne, tenpora beltzak iragarri ditu Glastonburyko artzainak: barrileko garagardoa amaitzen ari zaie zaleei. Tira, garagardoa ez: karbono-dioxidoa da falta zaiena, hau da, garagardoa upeletik gora igo eta txorrotaraino heltzea ahalbidetzen duen gasa. Eta ez dakit zerbait tamalgarriagorik imajina daitekeen, zerbezarik gabeko zale ingelesak baino.

Eskerrak merke dituzten Espainiarako hegaldiak eta ferryak: igande arratsaldeko penaltien ostean argi ikusi zen Espainian sobratu egingo direla datozen asteotarako pilatutako garagardo-erreserbak. Pena litzateke alferrik galtzea!]]>
<![CDATA[Mundua ulertzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1906/019/001/2018-06-30/mundua_ulertzen.htm Sat, 30 Jun 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/1906/019/001/2018-06-30/mundua_ulertzen.htm
Hiru dauzkat gogoan: 9, 13 eta 17 urte nituenekoak. Ez da kasualitatea izango: umezaroaren amaierakoa, nerabezarokoa eta gaztarokoa, ez beste edozein. Eta, bereziki, azken biak: 1986koa Mexikon eta 1990ekoa Italian.

1986koak bi izen dauzka niretzat: Queretaro, La Corregidora estadioa. Final-zortzirenak: Danimarka-Espainia. Gauerdi ingurua, ni telebista aurrean, kurtso amaierako lan bat prestatzen. Noren alde nengoen? Espainiako jokalariak ia familiakotzat nituen, ez hainbeste Ligako partidak ikusteagatik, ez bainituen ikusten, ezpada kromoen bilduma egiten nuelako (Antonio Maceda, atzelaria, 1,89 m). Ez dut argi poztu ote nintzen Espainiak 1-5 irabazi ziolako Danimarkari, baina baliteke hala izatea. Urte haren hasieran, dentistarenera joan, eta hark esan zidan harro egon beharko nukeela, 13 urte bete berriak nituela sartu zelako Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan. Dena zen ulergaitza, baina dena hain erraz ulertzekoa.

1990ekoak Irlandan harrapatu ninduen: hango selekzioa final-laurdenetarako sailkatu zen, baina ni partida horren hurrengo egunean iritsi nintzen hara, herrialde osoa jai triste baten hondakina baino ez zenean: Irlandak Italiaren aurka galdu eta biharamunean. Ez nuen espero, baina inguruan nituen irlandarrek arin topatu zuten konponbidea: Ingalaterra animatzea, oraindik bizirik segitzen baitzuen. Ordurako dena ulertzen nuen. Eta geroztik ez dut Munduko Kopa bat ere gogoratzen, zertarako.]]>
<![CDATA[Emozioa lapurtu digute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1906/029/003/2018-06-28/emozioa_lapurtu_digute.htm Thu, 28 Jun 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/1906/029/003/2018-06-28/emozioa_lapurtu_digute.htm
Baina badaude, antza, beste faktore batzuk ere, burutik baino gehiago erraietatik sortzen direnak: VAR izeneko tramankuluak aterarazi nau hibernazio sakonetik; zehazki, teknologia horren inguruan gazte batzuei entzundako iritziek. Euretako gehienak kontra zeuden, sistema dontsuak emozioa lapurtzen digula-eta.

Ni baino gutxiago dakienen bat egongo da bazterretan, eta badaezpadan azalduko diot (Nigeria-Argentina partidan ikusi bainuen trastea martxan): jokalariek protesta egiten dute, epaileak eskua belarrira eramaten du, gero lasterka txikian abiatzen da zelai ertzera, eta han, pantaila batean, berriz ere jokaldia ikusi eta azken erabakia hartzen du. Kito.

Nik justizia espero nuen, bai jolasaren aldetik, bai ikuslearengandik. Aldiz, iruditu zaidana da ikusleak nahiago duela emozioa. Iritzi-artikuluak ere irakurri izan ditut: lehen, epailearen akatsek ematen omen zioten emozioa futbolari, eta gatza eta piperra aste osoko tertuliei; orain, teknologia hain da zehatza, hain da inpartziala, hain da… justua?, ezen ez baitugu emoziorik izango, ez eztabaidarik: justizia besterik ez. Hori bai: minutu pare bateko atzerapenarekin etorritako justizia.

Ziurrenik, futbola ez dut sekula ulertuko. Baina zertarako ulertu futbola, futbolzaleek eragiten didaten harridurarekin hain ondo pasatzen badut?]]>
<![CDATA[Kontzeptuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1906/024/003/2018-06-26/kontzeptuak.htm Tue, 26 Jun 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/1906/024/003/2018-06-26/kontzeptuak.htm
Bada, joan den ostiralean, zer eta Suitza-Serbia partida. Barruan zerbait piztuko zitzaien bi mutilei, amorruren bat edo indar bereziren bat, eta esaiezu orain ezetz, futbola futbola baino ez dela, ez dagoela patioko jolas hau politikarekin nahasterik. Kasualitatea balitz, tira; baina kasualitate handiegia ez ote den Serbiak bosgarren minutuan gola sartzea, eta ondoren Suitzak markagailua iraultzea, hain justu bi futbolari horien golei esker. Garaipenaren gola, gainera, azken minutuan sartuta. Hori gutxi ez, eta arranoaren ikurra egin zuten biek, bakoitzak bere gola ospatzeko, arranoa baita Albaniako banderan agertzen den irudia. Eta FIFAk zigor-prozedura jarri die, bi kontzeptuak nahasteagatik.

F taldean, berriz, Hego Korea. Selekzio horretako izarra, Heung-Min Son, negarrez hasi zen joan den larunbatean, Mexikoren aurka jokatu eta galdu ostean: Hego Korea ez bazen final-zortzirenetarako sailkatzen, eta dagoeneko ez da sailkatuko, bi urteko soldadutza egin beharko du derrigorrez Sonek, eta baliteke bere kirol-ibilbideari ere agur esan behar izatea. Soldadutza, baina, ez da politika. Eta ez diote isunik jarriko negar egiteagatik.]]>
<![CDATA[Gustatzen ez bazaizu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1906/026/003/2018-06-23/gustatzen_ez_bazaizu.htm Sat, 23 Jun 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/1906/026/003/2018-06-23/gustatzen_ez_bazaizu.htm
Esaldi moduan, ez da historiara pasatzeko modukoa: ez du tolesik, ez ironiarik, ez azalaren azpian ezkutatutako mezu ezkuturik. Gainera, ezin ditut jasan mundua bitan zatitzen dituzten esaldi kategorikoak (grazia egiten didan bakarra Full metal jacket filmeko hura da, Hartman sarjentuak Texasi buruz esaten duen astakeria). Baina, era berean, 25 urte daramatzat pentsatzen tipo hark babalore-aurpegi galantarekin botatako esaldi hura dela futbolaren inguruan biltzen den soziologiaren definiziorik onena: lixtoenak eta matxoenak, edo ezaugarri biak batera dituztenak, futbolean elkartzen dira.

Munduko Kopa honetan ere, munduko manada guztietako txakurrak oinutsik: zelaian, jokalari batzuen aurkako oihu homofoboak; eta kanpoan, beste herrialde batzuetako zaleei egindako bideo iraingarriak, ezagutzen ez dituzten hizkuntzetan esaldi nerabeak errepikaraziz. Horra hor, bai: inteligentzia eta testosterona.]]>
<![CDATA[Ez dauden horiek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1906/028/003/2018-06-21/ez_dauden_horiek.htm Thu, 21 Jun 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/1906/028/003/2018-06-21/ez_dauden_horiek.htm Gora España kantuan aipatzen dena, eta beste zutabe baterako gaia ere badena).

Eta hori denez gure patua, dagoeneko horrelako driblin ideologikoetan espezializatu gara, txertatuta dugu gure izaeran. Alde horretatik, guk baino ahalegin handiagoa egin beharko dute lehiatik at geratu diren selekzio handiek, orain inork gogoratzen ez dituen horiek: Italia, Herbehereak, Txile… eta handiak diren ez dakidan arren, beti baloiaren bueltan ikusi izan ditudanak: Hungaria, Txekia, Errumania, Turkia, Eskozia, Grezia… Zein talde animatzen ote dute orain herrialde horietako futbolzaleek? Jarraitzen al dute Munduko Kopa, euren selekzioak jokatzen ez badu ere? Futbola kirol-ikuskizun hutsa al da orain eurentzat, nazioaren paparra puzten duen tresna izan beharrean?

Egunkari honetan igandean irakurri ahal izan genuenez, Italiako zaleen laurdenak Islandiak irabaztea nahi du. Munduko zalerik beroenek Munduko Kopako herrialderik hotzenean hartu dute ostatu. Izotzean urtzen baita pasioa… maitasun huts bihurtzeko.]]>
<![CDATA[Justizia poetikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2732/031/003/2018-06-19/justizia_poetikoa.htm Tue, 19 Jun 2018 00:00:00 +0200 Julen Gabiria https://www.berria.eus/paperekoa/2732/031/003/2018-06-19/justizia_poetikoa.htm
Baina ez dakit futbolaz, ez naiz kapaz taktikak ulertzeko, eta sentitzen naiz, nolabait, Giroa ikustean Dolomitetako paisaiari begira dagoenaren antzera. Nor animatzen duzu, zertan xahutu adrenalina apur bat, baldin eta ezer ez baduzu jokoan, eta zure selekzioak ere Munduko Kopan aritzerik ez badu? Txikiak handiari irabaztea da pizgarrietako bat. Baina gizon konplikatua izatea zer den: Mexikok irabaztea nahi nuen arren, ezin diot ihes egin erabat baldintzatzen nauen faktore bati: Espainiako selekzioak bizirik segitzen duen bitartean, beste faborito handiek ere bizirik segitzea nahi dut, Alemaniak adibidez, etorkizuneko gurutzaketetan lasaiago hartu ahal izateko arnasa.

Holakoa naiz, gizon konplikatu eta doktrinatua, futbolaren atzean futbolarena ez, baizik eta politikaren itzala ikusteko mania duena. Justizia poetikoa izango da, ziurrenik, gehien gustatzen zaidan poesia mota. Eta duintasuna arrakalatzen segitzeko asmoa dudanez… aizue, biharko behar dut: norbaitek badaki non saltzen dituzten Irango banderak?]]>