
Sanchez Galanen aurkako ikerketa artxibatu egin dute
Julen Otaegi Leonet
Iberdrolako presidenteari egotzi zioten Villarejo komisarioa kontratatu izana aurkariak espiatzeko. Hamar urtetik gora igaro dira ordutik, eta epaileak ebatzi du gertakariek preskribatu dutela.

Bi greba egunetan elkarrekin joatea proposatu diote ELAk, LABek eta ESK-k Mercedeseko langile batzordeari
Julen Otaegi Leonet
Lanuzteak ekainaren 29an eta 30ean egitea aztertzen ari dira, Mercedesen mobilizazioetan «ahalik eta batasun handiena» izateko. Oraingoz, ekainaren 27tik uztailaren 1era bitartean deitu dute grebaldia hiru sindikatuek.

Greban dira gaur Bizkaiko eta Gipuzkoako ehungintza sektoreko langileak
Julen Otaegi Leonet
ELAk merkataritza sektorearen egoera «jasanezina» salatu du. Biharko ere grebara deitu dute Bizkaiko langileek.

CAFek 250 milioi euroko kontratu bat lortu du Arabiar Emirerri Batuetan
Julen Otaegi Leonet
Etihad Rail estatuko tren kudeatzailearekin sinatu du tratua, trenak fabrikatzeko, hornitzeko eta horien mantentze lanak egiteko

Gaztenpresak 278 enpresa eta 547 lanpostu sortzen lagundu zuen iaz
Julen Otaegi Leonet
Laboral Kutxaren fundazioak babestutako proiektu bakoitzak 71.200 euroko inbertsioa jaso zuen, batez beste.

IEAk Europari esan dio «prest» egoteko, Errusiak gasa esportatzeari utziko balio ere
Julen Otaegi Leonet
Fatih Birol Nazioarteko Energia Agentziako zuzendari nagusiak gas eskaria murrizteko neurriak galdegin dizkio Europari. Errusiaren asmoa da «abantaila» izatea negura begira.

Argindarraren BEZa %5era jaitsiko du Espainiako Gobernuak
Julen Otaegi Leonet
Gaur egun %10 da argindarraren BEZa. Larunbat honetan onartuko dute neurria, Ministroen Kontseiluaren ezohiko bilkuran.

Beste urtebetez luzatuko du Jaurlaritzak COVID maileguen gabealdia
Julen Otaegi Leonet
Elkargik, Europako Inbertsio Bankuarekin, finantzaketa lerro bat abiatu du 3.000 langile arteko enpresentzat, eta 30 milioi banatu ditu dagoeneko.

Bizkaiko garbitzaileak kalera irten dira, genero arrakala salatzeko
Julen Otaegi Leonet
Sektoreko lanaldi osoko soldatak ez dira iristen urtean 16.000 eurora. Garbitzaileek 1.200 euroko soldata eskatu dute, hamabost ordainsaritan.

Lau greba egun antolatu dituzte Arabako metalgintzako sindikatuek
Julen Otaegi Leonet
Lanuzteak ekainaren 30erako eta irailaren 21erako, 22rako eta 23rako deitu dituzte ELAk, CCOOek, LABek, USOk, ESK-k eta CGTk.