<![CDATA[Julen Otaegi Leonet | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 30 Jun 2022 15:05:56 +0200 hourly 1 <![CDATA[Julen Otaegi Leonet | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Hilabeteko grebari ekingo diote BetiON telelaguntza zerbitzuko langileek]]> https://www.berria.eus/albisteak/215332/hilabeteko_grebari_ekingo_diote_betion_telelaguntza_zerbitzuko_langileek.htm Thu, 30 Jun 2022 11:17:50 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/215332/hilabeteko_grebari_ekingo_diote_betion_telelaguntza_zerbitzuko_langileek.htm <![CDATA[Alconza lantegiko kaleratzeen aurkako epaiketa hasi dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/215245/alconza_lantegiko_kaleratzeen_aurkako_epaiketa_hasi_dute.htm Tue, 28 Jun 2022 16:04:51 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/215245/alconza_lantegiko_kaleratzeen_aurkako_epaiketa_hasi_dute.htm <![CDATA[Bi greba egun bateratu adostu dituzte Mercedeseko sindikatuek]]> https://www.berria.eus/albisteak/215184/bi_greba_egun_bateratu_adostu_dituzte_mercedeseko_sindikatuek.htm Mon, 27 Jun 2022 16:34:22 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/215184/bi_greba_egun_bateratu_adostu_dituzte_mercedeseko_sindikatuek.htm Arabako metalgintzako sindikatuak ere kalera irtengo dira SEA patronalari lan hitzarmen berri bat eskatzeko. Bi deialdiok 11:30ean abiatuko dira Gasteizko Bilbo plazatik. Arratsaldean berriro bilduko dira Mercedeseko sindikatuak; Probintzia plazan jarraituko dute grebaldia, 18:30ean. Uztailaren 6an, 10:30ean, Mercedesen lantegi inguruan bilduko dira langileak. Arratsaldean, berriz, Bilbo plazan, 18:00etan.]]> <![CDATA[Celsak 550 milioi euro jasoko du, erreskaterako]]> https://www.berria.eus/albisteak/215183/celsak_550_milioi_euro_jasoko_du_erreskaterako.htm Mon, 27 Jun 2022 10:01:01 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/215183/celsak_550_milioi_euro_jasoko_du_erreskaterako.htm <![CDATA[Lanuzteak egin dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako ehungintzan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1937/011/002/2022-06-24/lanuzteak_egin_dituzte_bizkaiko_eta_gipuzkoako_ehungintzan.htm Fri, 24 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/paperekoa/1937/011/002/2022-06-24/lanuzteak_egin_dituzte_bizkaiko_eta_gipuzkoako_ehungintzan.htm
Bizkaiko langileek zazpigarren greba eguna zuten atzokoa Bilboko Kale Nagusian —8.500 langileri eragiten die grebaldiak—. Sindikatuek Cecobi eta Bizkaidendak patronalei eskatu zieten lan hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatzeari uzteko. Herenegun bertan elkartu zen negoziazio mahaia, baina, ELAk adierazi duenez, «ez zen nahikoa aurrerapausorik eman». Gaur ere kalean izango dira langileak: 12:00etan abiatuko dira Bilboko Arriaga plazatik.

Gipuzkoan ere, planto

Gipuzkoan ere greba eguna izan zuten atzo, ELAk eta LABek deituta. «Pikete informatiboak» egin zituzten goiz-eguerdi aldera Donostiako kaleetan, baita Urbil, Txingudi eta Mendibil merkataritza guneetan ere.

Adegi eta Gipuzkoako Merkatariak patronalei eskatu zieten onartzeko Gipuzkoako sektorearen «errealitatea» jasoko duen hitzarmen bat. Izan ere, salatu zuten egoerak «nabarmen» egin duela okerrera. 2.262 langilek dihardute Gipuzkoan ehungintzan, eta lan hitzarmen desberdinetan biltzen dira haien baldintzak: batzuenak, 2006-2009 artekoan —soldatak izoztuak dituzte—; besteenak, 2010-2018 artekoan. Dena dela, egungo egoera larria hobetuko duen hitzarmen kolektibo bat galdegin zuten langileek.]]>
<![CDATA[Haren aurkako auzia artxibatu egin dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1956/011/003/2022-06-24/haren_aurkako_auzia_artxibatu_egin_dute.htm Fri, 24 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/paperekoa/1956/011/003/2022-06-24/haren_aurkako_auzia_artxibatu_egin_dute.htm Villarejo auzitik onik irtetekotan da Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Eta ez da izango frogatu delako ez zituela bere aurkakoak espiatu, baizik eta leporatzen zaizkion delituak ikertzeko epea jada igaro delako. Hala ebatzi du Manuel Garcia Castellon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Sanchez Galanen aurkako auzibidea artxibatu duen epaian. Badago aukera ebazpenari helegitea aurkezteko.

Iberdrolako presidente Ignacio Sanchez Galanek joan den urtarrilean deklaratu zuen. Jose Manuel Villarejo komisarioarekin lotura zuen Cenyt enpresari ustezko enkargu ilegal batzuk egitea leporatu zioten; Iberdrolak, ordea, Galan «jazarpen kanpaina sistematiko» baten biktima zela ziurtatu zuen, eta gertakariek jada preskribatu zutela.

Epaileak esan du «ez dagoela jarduteko tarterik». 2009ra arte egin zituen enkargu horiek Galanek, eta iaz inputatu zuten. Hortaz, hamar urte baino gehiago igaro dira ordutik, eta preskribaturik daude. Horixe bera argudiatu zuen Iberdrolako presidentearen defentsak.]]>
<![CDATA[Sanchez Galanen aurkako ikerketa artxibatu egin dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/215042/sanchez_galanen_aurkako_ikerketa_artxibatu_egin_dute.htm Thu, 23 Jun 2022 18:37:53 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/215042/sanchez_galanen_aurkako_ikerketa_artxibatu_egin_dute.htm «jazarpen kanpaina sistematiko» baten biktima zela ziurtatu zuen, eta gertakariek jada preskribatu zutela. Epaileak auto judizialean adierazi du «ez dagoela jarduteko tarterik». 2009ra arte egin zituen enkargu horiek Galan presidenteak, eta iaz inputatu zuten. Hortaz, hamar urte baino gehiago igaro dira, eta preskribaturik daude. Horixe bera argudiatu zuen Iberdrolako presidentearen defentsak. Ustelkeriaren aurkako fiskaltzak hiru delitu leporatzen zizkion: eroskeria, intimitatearen aurkako delitua eta agiriak faltsutzea. Florentino eta ekologistak Arcos de la Fronterako (Andaluzia, Espainia) ziklo konbinatuko lantegi bati buruzkoa da garai hartan komisario ohiari agindutako lanen artean ezagunena: udalaren eta ekologisten oposizioa ezabatzea omen zen helburua, haien bizitza pribatuan arakatuz eta auzian zerikusia izan zezaketen epaileekin harremanetan jarriz. Beste lan bat Florentino Perez ACS eraikuntza enpresako eta Real Madrilgo presidenteari lotutakoa izango litzateke. Perezek Iberdrolako buru izateko urratsa egin zuen 2009an, akzioen %20 erosita, eta hori eragozteko kontratatu omen zuten Villarejo Sanchez Galanek edo haren gertukoek. Sanchez Galanen ospeari ez ezik, Iberdrolaren negozioari ere eragin dio ikerketak. Izan ere, iazko abenduan Mexiko Berriko (AEB) merkatuen arautzaileak eragotzi egin zuen Bilboko konpainiak PNM Resources konpainia erostea, eta Sanchez Galanen aurkako ikerketa aipatu zuen arrazoien artean. Oso handia da Villarejo komisario ohiaren itzala Espainiako mundu politiko eta ekonomikoan. Espainiako enpresa boteretsu gehienetara iristen dira komisario ustelaren atzaparrak: hala nola irregulartasunekin nahastu dituzte Francisco Gonzalez BBVAko presidente ohia, Isidre Faine Caixabankekoa eta Antonio Brufau Repsoleko burua.]]> <![CDATA[Bi greba egunetan elkarrekin joatea proposatu diote ELAk, LABek eta ESK-k Mercedeseko langile batzordeari]]> https://www.berria.eus/albisteak/215052/bi_greba_egunetan_elkarrekin_joatea_proposatu_diote_elak_labek_eta_esk_k_mercedeseko_langile_batzordeari.htm Thu, 23 Jun 2022 17:29:25 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/215052/bi_greba_egunetan_elkarrekin_joatea_proposatu_diote_elak_labek_eta_esk_k_mercedeseko_langile_batzordeari.htm agerian geratu zen langile batzordearen zatiketa. Gaur, ordea, ELAk, LABek eta ESK-k proposamena bota diete batzordeko beste sindikatuei: ekainaren 29an eta 30ean besterik ez egitea lanuzteak, sindikatu guztien artean. Hori ez zen hiru sindikatuen hasierako asmoa: geldialdiak deituta zeuzkaten ekainaren 27rako, 28rako, 29rako, 30erako eta uztailaren 1erako. Datorren asteko astelehenetik ostiralera, hain zuzen. Banatuta ekin zien langile batzordeak mobilizazioei, baina iritzia aldatu du alde batek. Orain, ELA, LAB eta ESK prest agertu dira bertan behera uzteko hilaren 27rako eta 28rako eta uztailaren 1erako geldialdiak. Baldintza batzuen pean egingo dute hori: langile batzordearen beste aldeak –UGT, CCOO, Ekintza eta PIM– «konpromiso argi» bat erakustea gaueko seigarren txandaren aurka, eta hilaren 29rako asanblea orokorra antolatzea. Helburua Mercedesen mobilizazioetan «ahalik eta batasun handiena» izatea da. Sindikatuak jada lerratu dira bi greba egunak direla eta: Ekintzak onartu egin du; CCOO prest legoke, «betiere batzorde dena bat baletor»; UGTk eta PIMek «buelta bat» eman nahi diote kontuari ezer erantzun aurretik.]]> <![CDATA[Greban dira gaur Bizkaiko eta Gipuzkoako ehungintza sektoreko langileak]]> https://www.berria.eus/albisteak/215036/greban_dira_gaur_bizkaiko_eta_gipuzkoako_ehungintza_sektoreko_langileak.htm Thu, 23 Jun 2022 15:21:54 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/215036/greban_dira_gaur_bizkaiko_eta_gipuzkoako_ehungintza_sektoreko_langileak.htm <![CDATA[CAFek 250 milioi euroko kontratu bat lortu du Arabiar Emirerri Batuetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/215033/cafek_250_milioi_euroko_kontratu_bat_lortu_du_arabiar_emirerri_batuetan.htm Thu, 23 Jun 2022 12:14:01 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/215033/cafek_250_milioi_euroko_kontratu_bat_lortu_du_arabiar_emirerri_batuetan.htm Tel Aviven eta Saudi Arabian, 525 milioi eta 200 milioi eurokoak, hurrenez hurren. Aste honetan ere 200 milioiko kontratua sinatu du konpainiak Montpellier (Okzitania) inguruko tranbia sarea hornitzeko. CAFen tren bakoitzak 400 bidaiari pasatxorentzako lekua izango du –ez du zehaztu zenbat tren fabrikatuko dituen guztira–. Diesel trenek har dezaketen abiadurarik handienean ibiliko dira: 200 km/h. Horrela, bidaien denbora %30-40 inguru murriztea lortuko da. Arabiar Emirerri Batuko trenbide saren nazionala hobetzeko planaren pean kokatzen da 250 milioi euroko kontratu berri hori. 2030erako tren sareak hamaika hiri lotzea aurreikusi dute, urtean 36,5 milioi bidaiari izateraino.]]> <![CDATA[Gaztenpresak 278 enpresa eta 547 lanpostu sortzen lagundu zuen iaz]]> https://www.berria.eus/albisteak/214993/gaztenpresak_278_enpresa_eta_547_lanpostu_sortzen_lagundu_zuen_iaz.htm Wed, 22 Jun 2022 13:37:18 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/214993/gaztenpresak_278_enpresa_eta_547_lanpostu_sortzen_lagundu_zuen_iaz.htm <![CDATA[IEAk Europari esan dio «prest» egoteko, Errusiak gasa esportatzeari utziko balio ere]]> https://www.berria.eus/albisteak/214991/ieak_europari_esan_dio_prest_egoteko_errusiak_gasa_esportatzeari_utziko_balio_ere.htm Wed, 22 Jun 2022 13:15:45 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/214991/ieak_europari_esan_dio_prest_egoteko_errusiak_gasa_esportatzeari_utziko_balio_ere.htm Alemaniak, Herbehereek eta Austriak ikatz gehiago erreta konpentsatuko dute Errusiako gas hornidura txikitu izana–. «Aldi baterako» neurriak liratekeela defendatu du. Zentral nuklearren itxiera ere atzeratu beharko litzateke haren ustez, «segurtasun baldintzak betetzen diren heinean».]]> <![CDATA[Argindarraren BEZa %5era jaitsiko du Espainiako Gobernuak]]> https://www.berria.eus/albisteak/214984/argindarraren_beza_5era_jaitsiko_du_espainiako_gobernuak.htm Wed, 22 Jun 2022 09:49:22 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/214984/argindarraren_beza_5era_jaitsiko_du_espainiako_gobernuak.htm <![CDATA[Beste urtebetez luzatuko du Jaurlaritzak COVID maileguen gabealdia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/013/001/2022-06-22/beste_urtebetez_luzatuko_du_jaurlaritzak_covid_maileguen_gabealdia.htm Wed, 22 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/paperekoa/1857/013/001/2022-06-22/beste_urtebetez_luzatuko_du_jaurlaritzak_covid_maileguen_gabealdia.htm
Atzo egin zuen Elkargi elkarrekiko berme sozietateak 32. Enpresa Topaketa, Donostiako Kursaalean. Josu Sanchez Elkargiko presidenteak eta Zenon Vazquez zuzendari nagusiak 2021ari eta 2022ko lehen seihilekoari erreparatu zieten, eta sozietatearen balantzea eskaini.

Iazko jarduera 370 milioi euroko finantzaketarekin itxi zuen Elkargik. Gehienbat, industrian eta zerbitzuetan (%54) jarri zuen dirua, baita merkataritzan (%15), eraikuntzan (%12), kulturan (%9), ostalaritzan (%6), garraioan (%2,5) eta lehen sektorean ere (%1,5).

2022ko lehen seihilekoan, Elkargiren jarduera %20 hazi da iazkoaren aldean; jada 183 milioi finantzatu ditu. Erdia baino gehiago (%55) inbertitzeko izan da, eta hamar hartzailetik lau industria enpresak izan dira.

Pandemia puri-purian zenean, 2020an enpresei likidezia errazteko maileguak eman zituen Elkargik, Eusko Jaurlaritzarekin batera. Orduan, 10.000 enpresa inguruk jo zuten sozietatera, finantzaketa bila. Bost urtean itzultzeko maileguak ziren, urtebeteko gabealdiarekin —dirua itzultzen hasteko epea da gabealdia—. Iaz, ordea, Elkargik eta Jaurlaritzak epeak luzatu zizkieten 5.000 enpresari. Mailegua sei urtean itzultzeko aukera eman zieten, bi urteko gabealdiaren ostean.

Gabealdia uztailean amaituko zaie enpresa horiei. Halere, Vazquez zuzendari nagusiak iragarri du datozen asteetan Jaurlaritzak dekretu bidez urtebetez luzatuko duela gabealdia: «Ez dugu beharrik ikusten, baina badira zailtasunak dituzten enpresak». Ehunka gutxi batzuk eskatu dute hori. Hortaz, amortizazioa ordaintzen hasteko epea 2023ko uztailean hasiko da hala eskatu duten enpresentzat. Mailegua sei urtean itzultzeko epeak bere horretan jarraituko du.

Programa berriak

Elkargik beste hainbat finantzaketa bide ere martxan ditu. Europako Inbertsio Bankuarekin batera, 3.000 langile arteko ETEak ez diren finantzaketa lerroa abiatu du; «akordio historikotzat» jo du Sanchez Elkargiko presidenteak. Dagoeneko, 30 milioi euro banatu ditu 30 proiektu ingurutan; aurki, beste hogei hitzartuko ditu, eta 50 milioi euroraino iritsi.

Bestalde, urte hasiera aldera ekin zion Elkargik industriako enpresen hazkunderako lerro berriari, Europako Next Generation funtsen ekarpena baliatuz. 1,5 milioi eurorainoko maileguak eskaini ditu, %0ko interesekin, komisiorik gabe eta zortzi urtean amortizatzeko. Egun arte 120 proiekturi lagundu die, 40 milioi euro inguru banatuz. Aurrekontua amaitu arte izango da indarrean programa hori, baina inbertsio funtsa ez dago «agortuta, inolaz ere».]]>
<![CDATA[Beste urtebetez luzatuko du Jaurlaritzak COVID maileguen gabealdia]]> https://www.berria.eus/albisteak/214949/beste_urtebetez_luzatuko_du_jaurlaritzak_covid_maileguen_gabealdia.htm Tue, 21 Jun 2022 09:29:31 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/214949/beste_urtebetez_luzatuko_du_jaurlaritzak_covid_maileguen_gabealdia.htm Programa berriak Elkargik martxan ditu beste zenbait finantzaketa bide ere. Europako Inbertsio Bankuarekin batera, 3.000 langile arteko ETEak ez direnen finantzaketa lerro bat abiatu du; «akordio historikotzat» jo du Sanchez Elkargiko presidenteak. Dagoeneko 30 milioi euro banatu ditu 30 proiektu ingurutan, eta beste hogei hitzartuko ditu aurki, 50 milioi eurora iritsiz. Bestalde, urte hasiera aldera ekin zion Elkargik industriako enpresen hazkunderako lerro berriari, Europako Next Generation funtsen ekarpena baliatuz. 1,5 milioi eurorainoko maileguak eskaini ditu, interesik gabe, komisiorik gabe eta zortzi urtean amortizatzeko. Gaur arte 120 proiekturi lagundu die, 40 milioi euro inguru banatuz. Aurrekontua amaitu arte izango da indarrean programa hori, baina «agortzetik urrun» dago inbertsio funtsa.]]> <![CDATA[Bizkaiko garbitzaileak kalera irten dira, genero arrakala salatzeko]]> https://www.berria.eus/albisteak/214895/bizkaiko_garbitzaileak_kalera_irten_dira_genero_arrakala_salatzeko.htm Mon, 20 Jun 2022 15:51:45 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/214895/bizkaiko_garbitzaileak_kalera_irten_dira_genero_arrakala_salatzeko.htm <![CDATA[Lau greba egun antolatu dituzte Arabako metalgintzako sindikatuek]]> https://www.berria.eus/albisteak/214892/lau_greba_egun_antolatu_dituzte_arabako_metalgintzako_sindikatuek.htm Mon, 20 Jun 2022 15:14:38 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/214892/lau_greba_egun_antolatu_dituzte_arabako_metalgintzako_sindikatuek.htm hiru greba egunen «arrakastaren» ostean, Arabako metalgintzako sindikatuek beste lau deialdi antolatu dituzte. Oraingoan, ekainaren 30ean eta irailaren 21ean, 22an eta 23an egingo dituzte lanuzteak. Horien helburua da SEA patronalarekin egin nahi dituzten negoziazioak desblokeatzea. Lau urte daramatzate sindikatuek lan hitzarmena berritzeko lanetan; ordea, diotenez, patronalak «bere horretan» dihardu. Sindikatuek eskatu dute ekainaren 29rako aurreikusitako bilkura baino lehen beste bat egitea. Patronalari exijitzen diote soldatari dagokionez «benetako proposamenak» egiteko, KPIaren araberako igoerak eta subrogazio zabala bermatzeko, urteko lanaldia murrizteko, eta malgutasuna mugatzeko. Bizkaian ere, kalera Bizkaiko metalgintzako sindikatuek ere grebara deitu dituzte langileak, ekainaren 23rako eta 30erako eta uztailaren 1erako. Bertan ere «bloketatuta» daude negoziazioak –iaz arte egon zen indarrean duela hiru urte adostutako hitzarmena–. Sindikatuek «grebara joateko» ordua dela iritzi diote.]]> <![CDATA[CAFek 200 milioi euroko kontratu bat lortu du Frantzian]]> https://www.berria.eus/albisteak/214883/cafek_200_milioi_euroko_kontratu_bat_lortu_du_frantzian.htm Mon, 20 Jun 2022 13:56:06 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/214883/cafek_200_milioi_euroko_kontratu_bat_lortu_du_frantzian.htm <![CDATA[BEZ iruzurra 2020koa halako bi izan zen iaz Araban]]> https://www.berria.eus/albisteak/214889/bez_iruzurra_2020koa_halako_bi_izan_zen_iaz_araban.htm Mon, 20 Jun 2022 10:20:37 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/albisteak/214889/bez_iruzurra_2020koa_halako_bi_izan_zen_iaz_araban.htm <![CDATA[HEGAZTIAK ZIZTATZEKO MODU BILA]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1948/016/001/2022-06-19/hegaztiak_ziztatzeko_modu_bila.htm Sun, 19 Jun 2022 00:00:00 +0200 Julen Otaegi Leonet https://www.berria.eus/paperekoa/1948/016/001/2022-06-19/hegaztiak_ziztatzeko_modu_bila.htm
Iazko urritik martxo erdialdera arte, 1.400 agerraldi zenbatu dituzte hegazti haztegietan EFSA Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak eta ECDC Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak. Gehienak Frantzian atzeman dituzte (609); atzetik daude Italia (315), Hungaria (113) eta Polonia (91).

Indarrean dagoen legediari jarraituz, gaitzak jo dituen haztegietako hegazti guztiak hil dituzte: urritik martxora arte, 31 milioi. Ikusteko dago orain arte gaitzak zer bilakaera eta eragin izan duen. Herrialdekako datuen arabera, 16 milioi hegazti hil dituzte gutxienez Frantzian joan den azarotik; 18 milioi Italian, urtarriletik hona.

Europako Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza Kontseilua bat etorri zen joan den maiatzaren amaieran: delegazioek iritzi zuten «ekintza kolektiboa» beharrezkoa zela influentzaren aurka. Europako herrialdeek irtenbidea bilatzeari ekin diote aurtengoa ez dadin berriz gertatu. Hizpidera ekarri dituzten aukeretako bat da txertaketarena.

Marta Barral Neiker zentroko Animalien Osasunerako Departamentuko ikertzailea da, eta, haren arabera, betidanik aplikatu diren osasun neurriak eraginkorrak izan dira oraintsu arte: biosegurtasuna bermatzea, behaketa, eskortako hegaztiak eta basatiak bereiztea, eta, azkenik, animaliak hiltzea.

Neurriok arrakasta izan dute kutsatze puntualak izan direnean. Haztegi ugari dituzten eskualdeek eta produkzio industrialeko eskortek, ordea, ez dute zorte bera izan. Hezeguneak gertu izateak ere arriskua dakar, inguru horietako hegazti migratzaileak gaitzaren gordailu naturalak baitira.

Hala, balantzaren bestaldean daude gaitza endemikoa bihurtu den eskualdeak. Horietan, «neurriek ez dute funtzionatu» guztiz, eta «txertaketa zentzuzkoa litzateke», Barralen ustez. Halere, ez da inolaz ere aldebakarreko alternatiba: «Hazleak ezin dira ahaztu gainontzeko prebentzio neurriez. Horiei gehitu beharreko neurri bat da txertaketa», gaineratu du ikerlariak.

Egoera perfektu batean, txertatuta leudeken hegaztiek ez lukete garatuko gripea, ez lirateke kutsatzeko gai izango. Halere, txertaketak ez du ziurtatzen eskortako animalia guztien immunizazioa. «Gaitza atzemanda, jarraipen egoki bat egin eta okerrera ez badoa, baliteke txertatutako hegaztiak hil behar ez izatea. Beste batzuetan, ordea, bai, baliteke premiazkoa izatea. Ez da zuria edo beltza».

Txertoaren eragina

Txertaketaz gain betiko neurriak ere aplikatuko balira, Barralek dio «egokiena» litzatekeela infekzio gehiago ez izatea, edo hain gutxi izatea non jada ez baitira hil behar haztegi edo gune batzuetako hegazti guztiak.

Hegazti gripearen aurkako txertoaren eraginkortasuna hainbat faktoreren menpe dago. «Ez dago influentza azpimota guztientzat guztiz eraginkorra den txertorik». Aldaeraren edo hegazti espeziearen arabera «apur bat desberdina» izan daiteke txertatutakoen erantzun immunologikoa. Horregatik, Barralentzat garrantzitsua da zirkulazioan dauden birusen monitorizazioa egitea, datorren aldian zer zabaldu daitekeen aurreikusteko. Hein handi batean, prest egoteko eta birusari aurrea hartzeko.

Dena dela, hegazti gripearen txerto komertzialak jada badira. «Aztertzen ari direna da oraingo baldintzetan, oraingo aldaerarekin zer efikazia duten», gehitu du Barralek. «Ez dut esango erraza denik, baina laborategiek ezagutzen dute gaitza, eta aise egin diezazkiokete aldaketak txertoari. Ez da hutsetik egin beharreko zerbait».

Europako Batasuneko Kontseiluak ziztadak onartu bitartean, Frantzia, Italia eta Herbehereak hasiak dira jada etxeko lanekin, txertoen eraginkortasuna frogatzearren. Lehena ahateekin ari da esperimentatzen, bi txertorekin; beste biak, oiloekin eta indioilarrekin.]]>