<![CDATA[June Prieto | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 18 Feb 2020 10:46:03 +0100 hourly 1 <![CDATA[June Prieto | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Aharrausi bat festan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1885/025/001/2020-02-15/aharrausi_bat_festan.htm Sat, 15 Feb 2020 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1885/025/001/2020-02-15/aharrausi_bat_festan.htm Aho zabalik erakusketan, jendea da protagonista. Nazioarteko sona dauka 70 urteko emakume horrek, eta munduko hainbat erritual erakusten ditu argazkilaritzaren bidez. Haren lana Bilboko Rekalde aretoan egongo da ikusgai maiatzaren 17ra arte.

Hautaketa bat da Bilbora ekarri dutena. Jatorriz, 138 argazkik osatzen dute erakusketa, eta haietako 63 aukeratu dituzte Rekaldeko erakusketarako. «Jaioberri baten negarrarekin hasi nahi izan dut, eta hiltzen garenean inguratzen gaituzten negarrekin amaitu», azaldu du argazkilariak, aurkezpen prentsaurrekoan. Magnum agentzian bere lekua lortu zuen, Espainiako tradizioak erretratatuz, baina, Ahoa zabalik erakusketan, hainbat herrialdetako argazkiak aukeratu ditu.

Bere lan egiteko moduari buruz ere mintzatu da, argazkien aurrean. «Hamar urtez egon naiz Maria Lionzako gurtzan,Venezuelan, erritu horrek lau egun irauten baitu, eta osotasunean harrapatu nahi bainuen». Atzerrira bakarrik bidaiatu du beti, behintzat gatazka berezirik ez zegoen lekuetara. «Hobeto lan egiten dut bakarrik. Argazkilaritza begiak ondo irekita edukitzea da, oztoporik gabe».

Ordena kronologikoari jarraitu barik, nahasturik daude erakusketan iraganeko argazkiak eta orainaldikoak; zaharrena 1979koa da: El Ofertorio (Ofertorioa). «Argazki hau izan zen beste guztien erruduna», kontatu du Garcia Roderok. Argazkia Pontevedrako Amil herrian dago aterata, Galizian, eta, autorearen argazki gehienetan bezala, emakumeak dira protagonista nagusiak. Irudian, landa eremuko hiru andre agertzen dira, tartean neskatila bat, logura edukiko balu bezala aharrausika, arkume bati eusten. «Emakumeekin errazagoa da harremanak egitea; gaizki-ulertu gutxiago dauzkat haiekin».

Argazkietako pertsonaiek naturaltasuna islatzen dute. Izan ere, Garcia Roderok gutxitan eskatzen du argazkiak ateratzeko baimena. Naturaltasun horren adibide dira erakusketan ageri diren hiru argazki: momentu berean ateratakoak dira, baina hiru gertakari desberdin kontatzen dituzte. «Gertakari nagusiaz harago begiratu behar da. Adibidez; desfile batean denak dotore janzten dira, eta denek bilatzen dute perfekzioa, baina niri interesa pizten didana aurreko eta geroko momentuak dira. Hor ikusten da benetan jendearen izaera». Horregatik ditu gustuko inauteriak eta jaialdiak. «Urteko egun guztietan egiten ez dena egiten da egun berezi hauetan. Pertsonaia zoroak erretratatzea oso dibertigarria da». Hain zuzen, Valentziako falletan ateratako argazki batekin irabazi zuen World Press Photo sari entzutetsua, 1993an.

Zentsurarik gabe

Askotan jo du gorputz biluzietara Aho zabalik erakusketarako, errespetuz, morboa alde batera utziz. «Jaialdi erotikoetan, neska agertokira igo baino lehen, besotik hartzen dut, eta galdetzen diot ea uzten didan argazkia egiten. Gehienetan, baietza ematen didate». Emakumeen sexualitatea inolako zentsurarik gabe aldarrikatu du argazkilariak. «Jaialdi erotikoez 1999. urtean maitemindu nintzen, eta hortik aurrera ez dakit zenbatetan egon naizen. Gustatzen zait emakumeak gertatzen ari denaren jabe direnean eta gizonak alde batera uzten dituztenean».

Bazterretako gaiak jorratzen ditu argazkietan: transexualitatea, homosexualitatea, drogak eta sektak, besteak beste. Baina ikusleak umorea ere topatuko du bere artelanetan. «Bizitzan hain garrantzitsua da umorea... Ahalegina egiten dut neure buruaz barre egiteko; bizitzen laguntzen dit horrek». Horren eredu dira erakusketaren amaieran aurrez aurre jarri dituen bi irudiak; batean, benetako hileta bat ikus daiteke; bestean, inauterietan egindako hileta baten antzezpena.

Garcia Roderok bizitza zuri-beltzean aurkezten dio ikusleari. Kolorerik gabeko kamera analogikoarekin hasi zen argazkiak egiten, eta horrek eragin handia eduki du haren obra osoan. «2006. urtera arte ez nuen kamera digitalik erabili, eta, 2008tik aurrera, dena koloretan egiten dut». Azaldu duenez, jaialdietan kandelen argia eta gaueko irudiak hobeto harrapatzeko pasatu zen digitalera. «Bilboko erakusketa honetan izan daiteke kolorearekin egindako argazkiren bat zuri-beltzera pasatu izana», onartu du.

Argazki guztien xehetasunak gogoratzen ditu egileak, eta irudi guztiek daukate kontatzeko istorio bat. «Bizitzari buruz hitz egin nahi dut argazkilaritzaren bitartez, edozein gertakari aitzakia hartuta». Landa eremuan zein hirian topatzen ditu argazkietan islatzeko gertakariak.

Museo bat haren omenez

Bere ibilbide artistikoa irakaskuntzarekin uztartu du betidanik, eta Arte Ederretako irakaslea da Madrilgo Unibertsitatean. Haren ibilbide profesionala omentzeko asmoz, haren izena jarri zioten Puertollanon (Ciudad Real, Espainia) zabaldutako argazkilaritza museoari, 2018an. «Umila naizela uste dut, baina badakit nor naizen», azaldu du argazkilariak. «Pribilegiatu bat naizela ere badakit, askatasunez lan egin dudalako eta benetan interesgarriak iruditzen zitzaizkidan gaiak ikertu ditudalako».]]>
<![CDATA[Naturaren aldeko artea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/027/001/2020-02-14/naturaren_aldeko_artea.htm Fri, 14 Feb 2020 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1877/027/001/2020-02-14/naturaren_aldeko_artea.htm Bizitza errelean erakusketan. Gaur zabalduko dute, eta ekainaren 21era arte egongo da zabalik.

Bederatzi aretotan banatuta, tamaina, kolore eta material askotako 31 obrak osatzen dute erakusketa, aArgazkilaritza, pintura, eskultura eta egitura handiak erabiltzen baititu artelanak sortzeko. «Oso pozik gaude museo honetan artelanek hartu duten itxurarekin. Frank Gehryren lagun handia naiz, eta ohorea da hemengo erakusketa honetan egindako selfie bat bidaltzea», adierazi zuen Eliassonek atzo emandako prentsaurrekoan.

Azken hogei urteetan egindako lana ikus daiteke museoan. Glaziarren urtzearen seriea-n, 1999ko eta 2019ko glaziarren argazkiak parez pare jarri ditu artistak. «Lan hau esanguratsua da niretzat; izan ere, erakusketan dauden beste artelan guztiak lehenengo argazkiaren eta azkenaren arteko denbora tarte berean egin ditut». Eliassonek bizitzaren esparru askotan eragin nahi du artearekin; horregatik, artelanak egiteaz gain, Little Sun enpresa soziala ere sortu du, Senegaleko argiak proiektuarekin eguzki lanpara eta kargagailuak eramaten dituena argindarrik gabeko herrietara.

Zentzumenak ere landu ditu erakusketan. Esaterako, ikusleak lainoz beteriko gela batean sartu edo ispiluz inguratutako hobi batean ibil daitezke. «Museoan ikusten dugun errealitatea handiagoa da; ez gara museoetara joaten errealitatea saihesteko», azaldu zuen artistak. Ikusleak subjektu aktibo bihurtu nahi ditu, munduan eragiteko duten gaitasunaz jabetzeko. Horri lotuta, Eliassonek sortutako piezek publikoaren elkarreragina behar dute arte bihurtzeko. Hain zuzen ere, ikusleen arreta pizten eta haien interakzioa eragiten du Zure zalantzazko itzala artelanak. Gelara sartzerakoan, kolore urdin, berde eta gorriko hiru itzal ageri dira horma zuri batean. «Azkenean onartu dut jendea obra honekin txorakeriak egiten hastea. Antzerki puntu bat ere hartzen diot». Hainbat argi proiektorerekin sortzen du efektua, beste hainbat artelanetan bezala.

Atzo egindako bisita gidatuan, Eliassonek berak eman zituen hainbat azalpen. Bere ibilbide artistikoan egindako lehenengo obrak ere badaude museoan, eta maitasun handiz hitz egin zuen haiei buruz. Hain zuzen, bere aurreneko obra bati erreferentzia eginez, foku baten azpian kokatu, eta «probatu dezakezue, doan da», esan zien bisitariei.

Gertakari naturalak ere museo barruan sartu ditu Eliassonek: ekaitza, lainoa eta euria, besteak beste. Urak eta argiak sortutako efektu optikoaren bidez, ortzadarra sortu du Edertasuna lanean. Era berean, museoaren kanpoaldean 11 metroko ur jauzi bat irudikatu du, aldamioen bitartez. «Iraganeko objektuak modu garaikide batean aurkeztea ahalbidetu dit obra honek. Etorkizunera begiratzeko aukera bat dela uste dut». Artearen eta naturaren arteko harremana definitzen saiatu dela adierazi zuen artistak, «gizateriak egin beharrekoa egiteko itxaropenez».

Berlingo estudioan sortzen ditu bere obrak, eta garrantzi handia ematen die geometriari eta arkitekturari. «Nik ez daukat arkitekto batek dauzkan gaitasunak. Halere, pozik nago soilik artista bat izanda». Artearekin ikertzea eta esperimentatzea du gustuko, eta beste hainbat esparrutako profesionalek askotan lagundu dute proiektu berritzaileak aurrera eramaten. Studio Olafur Eliasson: The Kitchen liburua horren adibide da; gastronomia eta artea uztartu zituen bertan. «Sukaldaritzaren bidez mundu osora ailegatu naiteke, eta, aldi berean, dena dago sukaldaritzarekin harremanetan».]]>
<![CDATA[Olaffur Eliassonek ‘Bizitza errealean’ erakusketa aurkeztu du Guggenheimen]]> https://www.berria.eus/albisteak/177468/olaffur_eliassonek_bizitza_errealean_erakusketa_aurkeztu_du_guggenheimen.htm Thu, 13 Feb 2020 15:15:57 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/albisteak/177468/olaffur_eliassonek_bizitza_errealean_erakusketa_aurkeztu_du_guggenheimen.htm <![CDATA[Abadiñoren ospea Europan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/037/001/2020-02-02/abadioren_ospea_europan.htm Sun, 02 Feb 2020 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1946/037/001/2020-02-02/abadioren_ospea_europan.htm
Ekoizleak Euskal Herriko hainbat lekutatik joango dira. «Lehentasuna ematen diegu herriko ekoizleei, gero eskualdekoei, eta azkenik Bizkaikoei eta Euskal Herrikoei. Aurten, Abadiñokoak hamar inguru izango dira eta eskualdekoak, hamabost».

Abere azoka goizean egongo da ikusgai, baina aurten txapelketa alde batera uztea erabaki dute: «Aurreko urtean txapelketa egin genuen, baina Abadiñoko abeltzainekin bakarrik. Aurten zer edo zer egingo dugu omenaldi moduan, baina ez da saririk egongo, dirutan behintzat». Arraza puruko 156 abelburu egongo dira: montxina, terreina eta blonda arrazako behiak tartean. Abere azokaren helburu nagusia animalien salmenta bultzatzea da; hala ere, Unzuetak onartu du azken urteetan jaisten ari dela. Salmenta librea da.

Emakumeek azokan haien gunea berreskuratzeko asmoz, Beldur Barik gunea jarriko dute aurten ere. «Zazpi urte daramatzagu gunea jartzen, eta udaleko berdintasun sailak koordinatzen du. Azokarako ekoizleak ekartzeko orduan ere kontuan hartzen dugu generoaren gaia».

Aurtengo San Blas eguna astelehenean egitea abantaila dela uste du Unzuetak. «Gusturago etortzen dira ekoizleak eta abeltzainak aste barruan, gainera, zortea dugu kanpoko jendeak ohitura daukalako azoka honetara etortzeko. Aurreko urtean domekan izan zen eta ez zuen espero genuen arrakasta eduki».

Eguerdian ere hainbat ekitaldi antolatu ditu udalak, Txaber Altube, Garikoitz Sarriugarte eta Bittor Altube bertsolariek Ferialeku plazan abestuko dute, eta, aldi berean, probalekuan aizkolariak eta harri jasotzaileak ibiliko dira deman.

Hamar eguneko egitaraua antolatu dute 2020ko San Blas jaietarako, eta horregatik txosnak ere zabalik egongo dira egunez eta gauez. Bisitariek txosnetan erosi ahal izango dituzte jatekoa eta edatekoa, eta, biharko azoka egunean, bost txosna gehigarri egongo dira taloak egiten. Giroa berandu arte egongo da herriko plazan. Lotxo erromeria taldeak soinua jarriko dio arratsaldeari, 17:00etatik aurrera.

«Eguna amaitzeko ekitaldirik gustukoena dira idi probak», nabarmendu du Unzuetak. Izan ere, Abadiñoko probalekuari idi proben «katedrala» deitzen diote. Kintopekoak egingo dituzte bihar, eta otsailaren 10ean izango da sari banaketa.]]>
<![CDATA[«Ikasle bakoitzari aske izateko tresnak eman nahi dizkiogu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1887/032/001/2020-01-29/ikasle_bakoitzari_aske_izateko_tresnak_eman_nahi_dizkiogu.htm Wed, 29 Jan 2020 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1887/032/001/2020-01-29/ikasle_bakoitzari_aske_izateko_tresnak_eman_nahi_dizkiogu.htm queer pedagogia aplikatzeko tresnak proposatzen dituzten hainbat ikerketa liburu argitaratu ditu. Mondragon Unibertsitateak Bilbon antolatutako jardunaldietan izan da, Zer dira queer pedagogiak? Pedagogia eraldatzeko gakoak txostena azaltzen.

Queer hitza gero eta gehiago entzuten da; zer esan nahi du zehazki?

Queer hitzak arraroa esan nahi du. Kale mugimendu bat da, eta 1980ko hamarkadan sortu zuten, gehienbat emakume latino eta txikanoek. Haiek esaten zuten ez zirela LGTBI mugimendu normatiboarekin identifikatzen, ezberdinak zirela. Queer terminoak sexu eta genero joeren gaia biltzen du, baina klase, etnia, arraza eta kapazitismo ezberdintasunak ere biltzen ditu. Terminoa internazionala da. Normaltasunean hezten ez duen pedagogia bat da: ez dut behartuta egon nahi ume guztiak kutxa berean sartzera.

Gaur egun zein da umeek daukaten kutxa normalizatzailea?

Kutxa horrek pribilegioak dakartza zenbaitentzat, eta zapalkuntzak beste batzuentzat. Galdetzen badizut nork dituen pribilegio gehiago, gizena den norbaitek ala argala den batek, zuriek ala arrazializatuek, pobreek ala aberatsek... gure buruan berehalakoan erantzuten dugu. Ezin dugu onartu goitik datorren hegemonia hori, erlijioak, politikak, medikuntzak edo kapitalismoak finkatzen duena. Haiek esaten digute zer den normala izatea eta zer ez. Hezkuntza sisteman ikasle bakoitzari aske izateko tresnak eman nahi dizkiogu.

Uste duzu gaur egun beharrezkoa dela queer pedagogia aplikatzea?

Uste dut beharrezkoa dela egungo hezkuntza politika apur bat queer bihurtzea. Hezkuntza hau guztiz aldentzen da zisgenero, normatibo eta kapazitista den orotik. Erabili ahal dira praktika batzuk, irudimentsuagoak. Prozesu afektibo baten bitartez azaleratu behar dugu zeintzuk diren gure ikasleen zapalkuntzak eta pribilegioak. Alde batetik, emakumea, lodia eta ardi ileduna izan ahal naiz; horiek izango lirateke nire zapalkuntzak. Baina, beste alde batetik, zuria naiz, unibertsitateko irakaslea, eta ondo heltzen naiz hil amaierara: horiek izango lirateke nire pribilegioak. Ezinbestekoa da horrelakoak gure ikasleengan ikustea, konpentsatu ahal izateko.

Hezkuntzaz ari zarenean, zertaz ari zara, hezkuntza formalaz ala ez formalaz?

Zailagoa iruditzen zait pedagogia queer-a hezkuntza formaletan aplikatzea, itxiagoak direlako, eta arau gehiago dituztelako. Baina edozein hezkuntzatan aplikatu daiteke; nik momentu oro egiten dut, nire unibertsitate klaseetan, adibidez. Galdetu diozu noizbait zeure buruari zer epai egiten dituzun kalean zoazenean?

Zer da zure unibertsitate klaseetan egiten duzuna?

Lehenik, ez diot garrantzirik ematen ikasleek jesarrita egon behar izateari; ez dut oholtza erabiltzen hitz egiteko; haien bizitzaz arduratzen naiz; eta ikasgelatik kanpo ekintza gehiago egiten saiatzen naiz. Nire asmoa da ikasleen eraldaketa pertsonala bultzatzea hezkuntzaren bitartez, eta hori ezinezkoa da irakasleak ez baditu zalantzan jartzen bere pribilegioak.

Uste duzu queer pedagogia egingarria dela?

Utopikoa da. Baina horrek ez du esan nahi ezin garela gutxinaka gauza batzuk aldatuz joan. Irakasle moduan, ausartu behar dugu gure zapalkuntzak ikusaraztera eta gure pribilegioak zalantzan jartzera. Zer gertatuko litzateke zehaztutako identitateak zalantzan jarriko bagenitu? Aldaketa txikiak handi bihurtzen dira denborarekin.]]>
<![CDATA[«Kezkagarria da Netflixen nola hautatzen diren aktoreak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1888/032/001/2020-01-07/kezkagarria_da_netflixen_nola_hautatzen_diren_aktoreak.htm Tue, 07 Jan 2020 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1888/032/001/2020-01-07/kezkagarria_da_netflixen_nola_hautatzen_diren_aktoreak.htm Judy Garland y el gigante de Onix. Judy Garland aktorea Ozeko Aztia-ko protagonista izan zen 1939. urtean, eta LGTBI mugimenduaren ikur bihurtu zen. Bere bizitza kontatzen du antzezlanak. Judy Garland Kansasetik at izena eman diote euskarazko bertsioari.

Nola sortu zen antzezlanaren itzulpena egiteko proiektua?

Judy hil zela 50 urte bete dira 2019an, eta, horren harira, Galanek erabaki du sortutako antzerki lana bost hizkuntzatan publikatzea: gazteleraz, galegoz, grekoz, ingelesez eta euskaraz. Antzerki lana beste hizkuntzetara itzuli dutenak profesionalak izan dira, baina, gure kasuan, etorkizunean antzerkia aurrera ateratzeko asmoz proposatu zigun Galanek itzulpenaren erronka. Nire ikaskide batekin egin dut lan, Nagore Andresekin, eta biok argi dugu aukera oso garrantzitsua izango dela guretzat. Arte eskolan arriskuak hartzeko esaten digute beti, eta hori egin dugu.

Judy Garland aktorea zergatik da hain berezia?

Niretzat aurkikuntza bat izan da. Famatua da Ozeko Aztia-ren Dorothy pertsonaia antzezteagatik, eta horregatik ezagutzen nuen nik ere, baina haren bizitza tragedia hutsa izan zen. Haur miragarri gehienak bezala, gizartearen alderik bortitzena ezagutu zuen aktoreak, eta, hiru aldiz saiatu eta gero, bere buruaz beste egitea lortu zuen. Judyren hiletaren egun berean Stonewalleko istiluak gertatu ziren. Ekitaldiek ez zeukaten berez zerikusirik, baina LGTBI mugimenduarentzat ikur bihurtu zen aktorea, Somewhere Over the Rainbow abestiarekin batera.

Galanek hori guztia kontatu du antzezlanean; nola egin du?

Obra gurutze bide baten moduan antolatuta dago; eta amaieran, epifania bat. Gure ustez, gizartearen arau ikusezinei kritika bat da. Judyk ez zituen arau horiek bete nahi izan, eta gogor ordaindu zuen. Aldi berean, bizirik zegoen bitartean haren ingurukoek bere burua engainatzen zuten, aktorea ondo zegoela esanez eta zirudien bezain zoriontsua zela berretsiz. Pertsonaien bidez kontatzen du haren bizitza, Judy bera agertu barik. Martiriaren iruditeriaz baliatu da Galan, eta guri hori asko gustatu zitzaigun. Gazteleraz hainbat aldiz egin dute antzerkia, lan handia edukiko dugu euskarazkoan kalitateari eusten.

Gradu amaierako lana egingo duzue Judy Garland Kansasetik at antzezlanarekin, baina etorkizunean erabiltzeko asmoa duzue?

Oraingoz obraren eszenografia lanak egiten ari gara, eta hurrengo urtean aurkeztuko dugu; ondo ateratzen bada, seguruenik beste leku batzuetara eramateko aukera izango dugu, oraindik ezin dugu jakin. Baina aukera polita eman digu Galanek, hain gazte izanda gure izena antzerki liburu batean egoteagatik, besteak beste. Irakasleek askotan esaten digute badaudela zortzi urte lan egin barik dauden aktoreak, eta hori entzutea gogorra da. Arte eszenikoen munduan lana sortu behar dugu; ezin gara lanari itxaroten egon. Uste dut obra honekin prestatzen ari naizela.

Nola ikusten duzu lan mundua 20 urteko aktore batentzat?

Egun, kezkagarria da Netflixen eta horrelako plataformetan nola aukeratzen dituzten aktoreak. Sare sozialetako jarraitzaileei begiratzen diete aktorearen gaitasunei baino lehenago. Berdin zaie zer-nolako ikasketak egin dituzun; publikoan eragiteko duzun gaitasuna begiratzen dute lehenik. Urduri nago, ez naizelako sare sozialetan aditua, baina uste dut etorkizuna espezializatzean dagoela; batzuk maskara kontuetan adituak dira; beste batzuk, txotxongiloetan. Ikasketak amaitzen ditudanean, nire lekua topatu beharko dut.

Etorkizunean euskarazko antzerkigintza egiteko asmorik bai?

Egia da Judy euskaraz egingo dugula, baina gaur egun zailagoa da euskarazko produktu bat saltzea. Halere, merkatua handitzen ari da, eta gero eta antzerki genero gehiago daude euskaraz.]]>
<![CDATA[Feministek sareak marraztu dituzte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1908/030/001/2020-01-04/feministek_sareak_marraztu_dituzte.htm Sat, 04 Jan 2020 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1908/030/001/2020-01-04/feministek_sareak_marraztu_dituzte.htm
Sastraka proiektuaren burua da eibartarra. Diseinu industrialeko irakaslea da, eta, beraz, ilustrazioa ez da haren ofizioa. Halere, Instagramen ia 7.000 jarraitzaile dauzka, eta hainbat ilustratzailerentzat erreferente bilakatu da. Gabonetan bakarrik irekitzen du denda, eta Sastrakak 3.000 euroren diru sarrerak ematen dizkiola azaldu du: «Proiektuak berak bere gain hartzen ditu gastu guztiak; autogestionatua da. Nire diru iturri bakarra izango balitz, seguruenik zerbait aldatuko litzateke; gehiago produzitu beharko nuke, eta horrek askatasun gutxiago utziko lidake nahi dudana egiteko». Oraingoz, denbora librea eskaintzen dio proiektuari, eta enkargu bat daukalako edo gogoa duelako marrazten du.

Poltsak eta kamisetak saltzen ditu, denak bere sinadurarekin: Sastraka. Harremana Internetetik egiten badu ere, bezeroei esker, egindako lanak kalera ateratzea lortzen du: «Nire presentzia ia osoa sarean dago; kanal garrantzitsua iruditzen zait, adin jakin bateko jendeak mezuak hortik jasotzen dituelako». Azaldu duenez, bere bezeroak neska gazteak izaten dira; halere, gero eta mutil gehiago animatzen direla dio. «Katalunia aldean oso harrera ona eduki du; eskari asko egiten dizkidate handik, eta horregatik mezu batzuk gazteleraz jartzea erabaki nuen. Bestela ere, euskara asko zaintzen dut nire proiektuan».

Normaltasunaren aurka

Joseba Sarrionandiaren Euskararen alde egitea normaltasunaren kontra egitea da esaldia irakur daiteke Iglesiasen ilustrazio batean. Bilbokoa da, eta hiru urte eman ditu Ameriketan bidaiatzen. «Gustatzen zait ilustratzeak ematen didan askatasuna; edozein lekutan egin dezaket». Arkitektura Teknikoko gradua bukatu eta gero, krisi garai betean lanik topatu ezin, eta hirugarren graduondokoa amaitu ostean ireki zuen Marrabila proiektuaren webgunea, 2016an. Orain bere proiektu pertsonala du diru iturri bakarra: «Ilustrazioekin zaila da jakitea zenbat irabaziko duzun hilero; hilabete batean 500 euro izan daitezke, eta hurrengoan 100». Haren helburua ilustrazioan profesionalizatzea da, eta jada egin ditu lan garrantzitsu batzuk, baina horretaz bizitzea gustatuko litzaioke. Sare sozialak ez ditu bereziki gustuko: «Behartuta egiten dudan zerbait da, baina onartzen dut sortu den ilustratzaile feministen sarea gauza positiboa izan daitekeela Instagramen ibiltzen diren neska gazteentzat».

Aluak, ileak, titiak eta gorputz biluziak aldarrikatzen dituzte Bengoa, Iglesias eta Bereziartua ilustratzaileen irudiek. Autodefentsa, hilekoa eta gizentasuna lantzen dituzte, gizartean nagusi diren kanonei aurre egin nahian.

Bereziartuak mezuari ematen dio garrantzia Berexi proiektuan: «Nire gorputzetik egiten dut lanketa; nik jasandako zapalkuntzak azaleratzen ditut ilustrazioetan. Izan ere, niri feminismoak asko lagundu dit emakume gizen eta iletsu gisa». Hernanikoa da, eta 23 urte ditu. Ikus-entzunezko gradua ikasi ondoren, erabaki zuen bizitza beste bide batzuetatik eraman nahi zuela, eta, ordenagailuko programak erabiliz, ilustrazioak egiten hasi zen.

«Hasi nintzenetik oso harrera ona eduki dut; jendeak badaki zer egiten dudan, eta askotan esaten didate gustuko dutela, baina egia da gazteok dugun prekaritate honetan zaila izaten dela jendeak diruz laguntzea», onartu du Bereziartuak. «Negozioa baino gehiago, aktibismoa da egiten dudana. Irudi bat igotzeak ez dizu dirurik ematen; sortzeak ez dizu dirurik ematen».

Elkar aurrez aurre ezagutzen ez badute ere, Instagrametik noizbait hitz egin dutela aitortu dute. Haien arteko harremanak indartu eta elkar babesteari garrantzia eman dio Bengoak: «Instagrameko azkeneko politika aldaketarekin, zailagoa da jendearengana heltzea. Gure artean publizitatea egin behar dugu, hemen inguruan dauden proiektu oso politak ezagutarazteko».

Sastraka, Marrabila eta Berexi proiektuek buelta bat eman diote sare sozialetan gailentzen den eredu patriarkalari, eta ez dira bakarrak izan. Besteak beste, Arramazkak, Hartarak eta EneEmek ere ildo berean egiten dute lan. Sare sozialetan edukia egunero sortzen, da eta emakume horien ilustrazioek bere lekua lortu dute, euskaraz eta feminismotik abiatuta.]]>
<![CDATA[Euskal espedizioa hirugarrenez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/034/001/2019-12-14/euskal_espedizioa_hirugarrenez.htm Sat, 14 Dec 2019 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1872/034/001/2019-12-14/euskal_espedizioa_hirugarrenez.htm
Zabalik dago 2020rako izena emateko epea jadanik. Espedizioan parte hartu nahi duenak bi baldintza bete beharko ditu: euskaraz jakitea eta 2003. edo 2004. urteetan jaioa izatea. Izena ematearekin batera, motibazio gutun bat eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dituzte, martxoaren 15a baino lehen, eta Euskarabenturaren webgunearen bidez egin beharko dute eskaria. Aukeratuek jzioquitar izena hartuko dute espedizioko parte hartzaile gisa.

Irune de la Maza da sustapen arduraduna, eta 2020ko Euskarabenturara gazteak erakartzeko lanetan hasia da: «Motibazio gutunean, azaldu beharko dute zergatik nahi duten parte hartu euskal espedizioan, eta proiektuek haien abileziak ezagutzeko balioko digute». Proiektua egiteko, hiru gai dauzkate aukeran gazteek: Euskal emakume sortzaileak, Natura plastifikatua eta Mugak gaindituz integraziora bidean.

Lana aurkezteko, berriz, sei diziplina edukiko dituzte aukeran: historia, literatura, ikus-entzunezkoa, musika, arte plastikoa eta sormen digitala. Apirilean argitaratuko dute aukeratuen zerrenda, Puntueus fundazioak eta Eusko Ikaskuntzak proiektuak zuzendu eta gero. Hautatutako gazteak, jzioquitarrak, Euskal Herrikoak izan daitezke, baita diasporakoak ere. Euskarazko «oasi» bat bizitzea izango da asmoa.

2020ko Euskarabenturak ez du berrikuntza askorik; izan ere, aurreko urteetako emaitzak oso onak izan dira. Aurreko aldietan helburuak bete dituztela baieztatu du De la Mazak: «Ikus dezakegu lehenengo espediziokoek harremanak euskaraz mantentzen dituztela oraindik. Euskarazko sormen taldeetan edo Euskaraldian ere parte hartzen dute, oso modu aktiboan, gainera: arduradun moduan edo institutuetako euskara aholkularitza-taldeetan».

Aurreratu dutenez, aurreko urteetako dinamikak berriz egingo dituzte, baina ibilbidearen aldaketa txiki batzuk zehazteko daude oraindik. Mauletik Getxora (Bizkaia) ia 800 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta Euskal Herriko zazpi hiriburuetan izango dira. 24 orduz euskaraz biziko dira 16 eta 17 urteko gazteak, eta eremu euskaldunetan euskararen hainbat aldaera ezagutuko dituzte. «Askotan esaten diegu gauden herrian zer euskara egiten den entzuteko, ea komertzioetan erabiltzen den edo kalean erabiltzen den. Eta haiek sumatzen dituzte ezberdintasunak herri batetik bestera. Halere, eremu erdaldunak zeharkatzerakoan ez dira kutsatzen, eta Euskarabenturak euskaraz aurrera jarraitzen du».

Diasporako gazteak erakartzeko, zortzi leku gordetzen dituzte. Aurreko urteetan, Euskal Herritik kanpoko hiru gaztek hartu zuten parte: Washingtongo, Argentinako eta Suediakoak ziren, hain zuzen. «Aurten ere norbait animatuko den esperoan gaude, ez baitakigu nola heltzen zaien informazioa. Askok, euskaraz dakien familiakoren batek-edo erakutsi dielako».

Jzioquitar gehienak Euskal Herriko gune ezberdinetakoak dira, eta hainbat euskalki erabiltzen dituzte taldean. «Normalean, aukeraketan kontuan izaten dugu nondik datozen eta zenbat hitz egiten duten euskaraz. Eremu euskaldunetako eta ez hain euskaldunetako gazteak aukeratzea izaten da asmoa». Izan ere, helburua ez da badakitenek euskaraz egitea, baizik eta etxean edo beren herrietan euskaraz bizitzeko aukera ez duten gazteei posible dela erakustea. «Hasieran, askori kostatzen zaie, ohitura hartu behar dutelako. Halere, guk espazioa uzten diegu, ez baitugu inor behartu nahi. Haiek ikusi behar dute egin dezaketela, eta, gehienetan, lortzen dute».

Euskararen protokoloa

Erronka handia daukate antolatzaileek. Dinamika eta metodologia bereziak erabiltzen dituzte horretarako. De la Mazak esan duenaren arabera, «konfiantzazko esparruak sortu nahi ditugu: horrela lortzen dugu gazteengan eragitea». Begiraleek ere formakuntza berezia jasotzen dute. Horretarako, protokolo bat gauzatu dute Iñaki Eizmendi Ebete aholkularitza enpresako kidearekin batera. «Begiraleek —urdinak deitzen diegu guk— euskaraz dakite, baina bakoitzak eginkizun bat hartzen du gazteengan euskara sustatzeko». Ez dira, ordea, eragiteko ardura daukaten bakarrak: arnasguneetatik datozen gazteek ere zeregin handia daukate espedizioan. «Barakaldoko neska batek, Gipuzkoako lagun batzuk egin, eta gipuzkeraz hitz egiten amaitu zuen», kontatu du De la Mazak. Euskara batuaren estigmarekin apurtzeko dinamikak ere lantzen dituzte; dudarik gabe, «gazteen artean ere euskalkiek indar handia daukate».

Hirugarren jzioquitar belaunaldia hamasei babesleri esker izango da posible. «Orain arte, aurrera egin dugu jasotako ekarpenekin, baina gure helburua espedizioaren iraunkortasuna bermatzea da», adierazi du arduradunak. Bi espedizioetako 230 gazteek osatzen dute jzioquitar sarea, baina, urteak aurrera joan ahala, euskal gazteen sarea handiagoa eta askotarikoagoa izatea espero dute.]]>
<![CDATA[Zarragak berretsi du isuna poliziei euskaraz egiteko eskatzeagatik jarri diotela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/005/001/2019-12-13/zarragak_berretsi_du_isuna_poliziei_euskaraz_egiteko_eskatzeagatik_jarri_diotela.htm Fri, 13 Dec 2019 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1857/005/001/2019-12-13/zarragak_berretsi_du_isuna_poliziei_euskaraz_egiteko_eskatzeagatik_jarri_diotela.htm mozal legea ezarri zion. Isuna jarri zioten horregatik. Zarragak, ordea, gertakariak salatu, helegitea jarri, eta atzo izan zuen epaiketa Bilbon. Poliziak ez ziren agertu, eta Zarragak uste du horrek haren alde joka dezakeela. «Argi geratu da gezurretan ari direla». Sententziaren zain dago orain. 900 euroko isuna ordaindu beharko du, auzia galduz gero .

Epaitegi aurrean elkarretaratzea deitu zuten Hau Pittu Hau konpartsak eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteak, Euskarari mozalik ez! lelopean. Dozenaka lagun bildu ziren, epaituari babesa emateko asmoz.

Bilboko Udaleko osoko bilkuran ere gertakariak salatu zituen EH Bilduko Alba Fatuartek, 2018ko irailean. Juan Mari Aburto hiriko alkateak ukatu egin zuen isuna euskaraz egiteko eskakizunagatik zela, eta zalantzan jarri zuen Zarragak esandakoa.

Horregatik, udalaren jarrera salatu zuen atzoko elkarretaratzean Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko kideak: «Saiatu dira auzia beste bide batzuetatik eramaten eta hizkuntz eskubideak bigarren mailan utzi dituzte». Koldo Zarate Euskal Herrian Euskaraz-eko bozeramaileak epaituaren jarrera goraipatu zuen. «Udaltzainak ardura du, baina benetako arduradunak erakunde publikoak dira». Haren hitzetan, Bilboko Udalak oraindik ez dauka euskara ordenantzarik eta horrelako beste kasurik ez gertatzeko neurriak har ditzatela eskatu zuen.

«Hau ez da kasu bakan bat Euskal Herrian, segurtasun indarrekin harremanak izatean horrelako ondorioak pairatzen dituzte euskaldunak», azaldu zuen Hizkuntz Eskubideen Behatokiko kideak.

Bilboko Konpartsak elkarteak ere prentsa adierazpena kaleratu zuen, epaiketa «udaltzaingoak markatutako norabide erasokorraren ondorioa» dela salatzeko.

Atzo bertan, beste pertsona bat epaitu zuten mozal legea aplikatuta Bilboko epaitegi berean. Eduardo Rodriguez Sare Antifaxistako kideari elkarretaratze batean «lotsa emango lidake polizia izateak», esan izana leporatzen diote. Mozal legearen aurka ari zen protestan. Hura babesteko epaitegi aurrean bilkura egin zuten Berriotxoak eta Sare Antifaxistak, besteak beste.]]>
<![CDATA[Euskarazko doktorego tesi guztiak bildu dituzte Tesiker atari berrituan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/005/002/2019-12-13/euskarazko_doktorego_tesi_guztiak_bildu_dituzte_tesiker_atari_berrituan.htm Fri, 13 Dec 2019 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1877/005/002/2019-12-13/euskarazko_doktorego_tesi_guztiak_bildu_dituzte_tesiker_atari_berrituan.htm
Tesikerrek euskarazko produkzioa duten unibertsitateen lanak jasotzen ditu, Euskal Herriko Unibertsitatearenak, besteak beste. Datu baseak hiru helburu ditu: euskarazko goi mailako ekoizpena sustatzea, Euskal Komunitate Zientifikoa trinkotzea, eta Internet euskarazko goi mailako edukiekin hornitzea .

Urtero 50-60 tesi berri sartzen dira Tesiker plataforman, eta mota askotarikoak dira. Giza eta Gizarte Zientzien arloko lanak dira tesien erdiak baino gehiago, baina arduradunen arabera, gora egin dute Osasun Zientzietako lanek; hain zuzen, azken hamar urteetan %77.

Atari berriari esker, arlo bakoitzeko ikertzaileek hainbat terminologia erabiltzeko aukera daukate, eta jakintza horiek ikasleen, irakasleen eta adituen eskura jarriko dituzte.]]>
<![CDATA[Euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik epaitu dute gaur Hau Pittu Hauko konpartsakide bat]]> https://www.berria.eus/albisteak/175014/euskaraz_hitz_egiteko_eskatzeagatik_epaitu_dute_gaur_hau_pittu_hauko_konpartsakide_bat.htm Thu, 12 Dec 2019 13:45:46 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/albisteak/175014/euskaraz_hitz_egiteko_eskatzeagatik_epaitu_dute_gaur_hau_pittu_hauko_konpartsakide_bat.htm <![CDATA[Finaletarako prest eta gogoz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1909/019/001/2019-12-11/finaletarako_prest_eta_gogoz.htm Wed, 11 Dec 2019 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1909/019/001/2019-12-11/finaletarako_prest_eta_gogoz.htm <![CDATA[Barakaldon erabakiko da txapeldun berria]]> https://www.berria.eus/albisteak/174911/barakaldon_erabakiko_da_txapeldun_berria.htm Tue, 10 Dec 2019 18:21:23 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/albisteak/174911/barakaldon_erabakiko_da_txapeldun_berria.htm <![CDATA[«Mendira joateko baino urduriago nago Durangorako»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1888/040/001/2019-12-06/mendira_joateko_baino_urduriago_nago_durangorako.htm Fri, 06 Dec 2019 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1888/040/001/2019-12-06/mendira_joateko_baino_urduriago_nago_durangorako.htm Mundu bat motxilan. Alex Txikonen menditazioak liburuan. Everestera neguan egindako espedizioa ekarri du gogora Ormaetxeak, mendizalearen burutazio eta gogoetak azalduz: «Bidea bera izango da ikasketa, ez helmuga». Nerabeei zuzendutako liburu bat da; halere, edozein adinetako pertsonak identifikatu daitezke kontakizunekin. Ez da Txikonen biografia bat, ez eta espedizioaren kronika huts bat ere: biak uztartuta egindako sorkuntza berezi bat izatea nahi dutela azaldu dute egileek.

Nola helduko da irakurlea munduko mendirik altueneko gailurrera?

UNAI ORMAETXEA: Irakurleak Txikonen eskutik bidaiatuko du Everestera, edo, hobeto esanda, lepotik. Lehenengo pertsonan eginiko bakarrizketan, bere motxilari zuzentzen dizkio hitzak protagonistak, eta, aldi berean, irakurleari. Txikonek, liburuan, irakasle batek ikasle bati hitz egiten dion moduan azaltzen ditu bere esperientziak.

ALEX TXIKON: Unaik esaten duenak garrantzi handia dauka niretzat, eta hark egindako lanarekin identifikatzen naiz.

Erreferentzia asko daude liburuan: askok zerikusia dute filosofiarekin. Liburu filosofikoa al da?

A.T.: Apur bat bai, baina ez da filosofiako liburu astunak bezalakoa. Ez dut uste zaila denik irakurtzeko.

U.O.: Bere ukitua badauka. Ez da ados edo ez egoteko testu bat. Eleberri baten antza dauka, egituran behintzat. Ez da zaila, halere, eta komeni da pausaz eta lasai irakurtzea. Bertsolaritzatik nator ni, eta hitz jokoak ugariak dira liburuan. Menditazioak da bat.

Norentzako modukoa da Mundu bat motxilan liburua?

U.O.: Nerabezaroan dauden gazteei zuzendu nahi izan diegu gehienbat, baina edozein sentitu ahalko da identifikatuta. Egungo gazteen ikuspegiak aldatu egin dira, lana ulertzeko modua, familia ulertzeko modua. Dauzkaten motxilak ezberdinak dira, eta horri aurre egin nahi diogu kontakizun honekin.

A.T.: Informazio asko kontsumitzen dugu, bata bestearen atzetik, baina, liburu honekin, jendeak papera sentitzea, eskuetan hartzea lortu nahi dugu. Gazteek, esaterako, bizitzan lagundu ahal dieten gako batzuk topatuko dituzte liburuan. Gizartean, oro har, gazteen irudi txarra dago, baina kontuan hartu behar da gazteek egoera gogorrak bizi dituztela: atzerrira joan beharra, adibidez.

Zer balio transmititu nahi dizkiezue gazteei?

U.O.: Abenturarekin lotzen dugu mendizaletasuna: abentura hori garaile eta galtzaile bako aurrera jotzea da. Mendiaren eta bizitzaren arteko paralelismoa. Pedagogikoki balio handia eman nahi izan diogu.

Zelan sentitzen zara liburuaren protagonista izanik?

A.T.: Oso urduri sentitzen naiz. Mendira espedizioan joateko baino urduriago nago Durangoko Azokara joateko. Testua ilustrazioekin batera ez dut irakurri oraindik. Prozesuan oso gustura sentitu gara. Ea orain zelan doan ondorengoa, salmentak eta jendearen iritzia.

U.O.: Protagonista izateaz gain, Alexen testu batzuk ere erabili ditugu.

Zer gustatuko litzaizueke pentsatzea liburua irakurtzen dutenek?

A.T.: Ilusio handia egiten dit liburua neraberen bati balio izateak, mendizaletasunarekin batzeko. Euskal Herrian afizio handia dago mendira joateko. Nik gogoan dut bereziki hitzaldi bat, Oiartzabal K2ra igo zenekoa. Horrek arreta piztu zidan, eta mendizale bihurtzeko arrazoi bat izan zen.

U.O.: Niri ere bertsolaritzan hasteko eskolan emandako saio batek eman zidan grina hori. Dir-dir egin zidan zer edo zerk, eta agian liburu hau horren ondorio izango da.

Proiektua liburuan geratuko da edo badago horren inguruan gaia lantzen jarraitzeko asmorik?

U.O.: Buruan daukagu honekin hitzaldi batzuk egitea ikastetxeetan. Alex Txikonen materiala eraman, eta gazteei lehenengo pertsonan hitz egitea.

A.T.: Proiektu moduan planteatzen dugu; interesgarria izan daiteke.]]>
<![CDATA[Erritmoz beteriko aukerak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/029/001/2019-11-28/erritmoz_beteriko_aukerak.htm Thu, 28 Nov 2019 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1879/029/001/2019-11-28/erritmoz_beteriko_aukerak.htm Aukera berriak diskoa egiten. «Krisi moduko bat pasatu nuen azken diskoarekin, beti estilo berbera jorratzen genuelako. Baina orain ez dut beldurrik eduki, adibidez, runba bat sartzeko abestiren batean», azaldu zuen atzo Iñigo Etxezarreta abeslari eta gitarra joleak, Bilboko Kafe Antzokian, diskoaren aurkezpenean. Taldearen seigarren lanean, aurreko diskoetako ska estiloa mantendu dute, baina runba, popa eta elektronika erritmoak ere sartu dituzte.

Bide berri bat aukeratu dutela berretsi du Etxezarretak: «Aldaketa bat egon da hasi ginenetik gaurko garaira arte». Abeslariak bere ohiko lana alde batera utzi, eta musika sortzeari eskaini dio denbora guztia. «Ametsetan diskoa eta dokumentala aurkeztu genituenean, esan genuen denbora bat behar genuela. Ez genekien taldearekin zer egin, eta bizipoza berreskuratzeko zer edo zer egin behar genuela erabaki genuen». Erabaki horietako bat izan zen ekoizpen etxe batekin lan egitea. Erabakia hartu eta bi astera, Pello Reparazek (Vendetta, Zetak) ETSrekiko interesa adierazi zuen, eta lanean hasi ziren. Halere, ez dituzte agertokiak utzi duela gutxira arte, diskoaren grabazioa egiteko, hain zuzen.

2008an hasi ziren musikan, eta gaur arte elkarrekin jarraitzen dute Iñigo Etxezarreta, Ruben Campinun, Floren Diaz, Ruben Terreros eta Javier Lucas taldekideek. Produkzioan eta arlo teknikoan aurrerapauso handiak eman nahi izan dituztela azaldu du Etxezarretak, eta estiloan ere «salto kualitatiboa» egin dutela: «Barrutik taldea profesionalizatu dugu. Estilo patxangero hori alde batera utzi nahi izan dugu, musika serioagoa egiteko. Halere, ezin dugu ahaztu nondik gatozen eta taldearen osotasun eta freskotasun hori mantendu nahi izan dugu». Hain zuzen, diskoaren izenburua beste erritmo batzuei eta musika egiteko moduei atea zabaltzeko aldarri bat da.

Oraingoan, antzokietan eta hainbat aretotan jotzeko asmoarekin azaldu dira taldekideak, aurreko diskoak plazetan soilik aurkeztu baitituzte. Abenduaren 5ean Durangon (Bizkaia) joko dute, Plateruenan, eta hilaren amaieran, Hatortxu Rock jaialdian, Atarrabian (Nafarroa).

Dantzarako prest

Etxezarretak adierazi du Euskal Herriko jaietan jotzeko aproposa dela lantzen duten musika mota: «Gure musika oso dantzagarria da; musika guztiak bezala, sentimenduak adierazteko balio du. Baina hori alde batera utzi gabe, beste leku berri batzuetan gure lana probatzea gustatuko litzaiguke». Euskal Herritik kanpo ere arituko direla aurreratu du.

Musika estilo aldaketarekin bat etorri dira diskoaren beste elementu guztiak. Etxezarretak koloreari garrantzia eman dio: «Metafora bat bilatu nahi izan dut aukeren eta kolorearen artean». Aukera berriak da diskoaren izenburua, baita euren seigarren lana aurkezteko zabaldu duten abestiarena ere. Bertan entzun daiteke koloreen eta aukeren arteko metafora hori: «Margotuko ditugu kolore berriak, orri zuri batetik ipuin ederrenak», dio abestiaren errepikak. Sintetizadorearen erabilera eta Reparazek egindako nahasketak agerian uzten ditu kantu horrek.

Etxezarretak berak idatzi ditu kantak, eta, azaldu duenez, hainbat gai jorratzen dituzte: «Inoiz ez da berandu aukera berriak sortzeko. Hori da transmititu nahi izan dugun mezurik orokorrena. Abesti guztietan daude hausnarketa txiki batzuk: gure itxurak sortzen digun ezinegonaz, lasaitasunaz edo maitasunaz». 1936ko gerrari buruzko pasarte bat ere kontatzen dute Isiltasunaren indarra abestian, Arabako Iekora herrian gertatutakoa. Bi urteko bidean, halere, diskoan laguntzaile asko izan dituztela esan du Etxezarretak: Green Valley taldeko Ander Valverdek kolaborazio bat egin du, eta Beste behin abestiari Jon Maiak jarri dizkio hitzak.]]>
<![CDATA[En Tol Sarmiento taldeak disko berria kaleratu du]]> https://www.berria.eus/albisteak/174350/en_tol_sarmiento_taldeak_disko_berria_kaleratu_du.htm Wed, 27 Nov 2019 22:43:26 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/albisteak/174350/en_tol_sarmiento_taldeak_disko_berria_kaleratu_du.htm <![CDATA[«Aspertuta nago Euskal Herrian entzuten den rockaz eta skaz»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/032/001/2019-11-27/aspertuta_nago_euskal_herrian_entzuten_den_rockaz_eta_skaz.htm Wed, 27 Nov 2019 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1891/032/001/2019-11-27/aspertuta_nago_euskal_herrian_entzuten_den_rockaz_eta_skaz.htm Vmme Sahar izeneko lana, protoeuskararen ikerketa batean oinarrituta. Rap kantaria izateaz gain, NASAko ikertzailea ere bada; horregatik, San Frantziskon bizi da orain (Kalifornia, AEB). Han sortu ditu abesti guztiak, eta, besteak beste, euskal musika tresnak eta Marteko haizeen hotsak nahastu ditu horretarako.

Nondik datorkizu hip-hoparekin daukazun lotura hori?

Nik betidanik egin dut euskarazko rapa: 121 Krew eta Patrol Destroyers taldeetan ibili nintzen. Baina gero kanpoan egon naiz ikasten eta lan egiten, eta azken bi urte hauetan NASAn topatu nuen disko kontzeptual hau sortzeko inspiraziorik handiena. Entzulea gonbidatu nahi dut Euskal Herritik Martera joateko bidaia honetan. Obsesionatu naiz xehetasunekin: asko zaindu ditut.

Euskaraz kantatzeaz gain, euskara hartu duzu gaitzat. Zergatik?

Protoeuskarari buruzko ikerketa bat da Vmme Sahar diskoa; [Jorge] Oteizari eta euskal musika tresnei buruzkoa da. EHUrekin jarri nintzen kontaktuan, eta liburu eta bideo asko aztertu ditut bi urte hauetan. Diskoaren izena ere hortik dator. Euskaraz topaturiko lehenengo hitzak dira, eta anaia nagusi edo ume zahar esan nahi dutela diote.

Zelako soinuak aurkituko ditu entzuleak diskoan?

Alde batetik, euskal kulturari egindako erreferentziak daude: alboka, txalaparta, txistua, irrintzia eta Oteizaren ahotsa; eta, bestetik, trap musika, elektronika eta hip-hop esperimentala daude. Dena nahastuta. Gainera, Marten grabatutako soinu batzuk ere sartu ditut. NASAko robot batekin grabatutako haizeak, hain zuzen.

Kanpoan bizitzeak asko lagundu dizu zure sorkuntza prozesuan? Zer izan da zuretzat esperientzia hori?

Kanpora goazenean, euskaldunok identitate arazo handiak izaten ditugu «where are you from?» galdetzen digutenean. Askok ez dakite zer den Basque Country, eta hitzaldi batekin erantzun behar izan diet askotan. Hala ere, ohiko euskaldunengandik urrun sentitzen naiz ni. Askotan esaten dut ni Marten euskaldun sentituko nintzatekeela baina Euskal Herrian martetar sentitzen naizela.

Lan pertsonala da diskoa?

Ez dut uste lan pertsonala denik. Euskal kulturaren iraultzaile bat izan zen Oteiza, eta euskal kulturaren eboluzioa bilatzen dut nik. Gauza guztiak izan dira hasieran berrizaleak. Aspertuta nago Euskal Herrian entzuten den rock edo ska estiloaz. Zergatik ez hip-hopa? Duela hamar urte zaila izan zen, eta orain ere zaila da.

Nortzuek egiten dute orain euskal musika elektronikoa?

Selektah Kolektiboak eta Nizuri Tazuneri-k lan handia egin dute, baina ez da aintzat hartzen.]]>
<![CDATA[Euskal Zine Bilerak andrazkoen begirada landuko du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/033/001/2019-11-21/euskal_zine_bilerak_andrazkoen_begirada_landuko_du.htm Thu, 21 Nov 2019 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1893/033/001/2019-11-21/euskal_zine_bilerak_andrazkoen_begirada_landuko_du.htm
Antolatzaileek emandako definizioaren arabera, «hautsa kendu eta argirantz hurbildu ditugun iraganeko irudiak» dira Ganbara atala osatzen dutenak. Bi azpi atal ditu sail orokor horrek: Atzo8 eta Begiradak. Eta, hain zuzen ere, aurten Juanmi Gutierrez goraipatuko dute, azken atal horren barruan. Euskal zinemagintzari egin dion ekarpenagatik omenduko dute Errenteriako (Gipuzkoa) dokumentalgilea, eta, horretarako, garai batean Lekeition aurkeztu zituen hiru film labur proiektatuko dituzte. Horrez gain, lehenengo aldiz emango dute artistaren azken pelikula Lekeitioko zinema aretoan, Denbora aldakorra (2018). Azaroaren 27an izango da hori.

Euskal Zine Bileraren lehiaketa nagusia Branka atalean sartu dute. «Gero eta euskarazko ikus-entzunezko gehiago ekoizten dira», esan du Arratek, eta horiek biltzeko beharra azaldu du. Aurten 57 proposamen jaso dituzte lehiaketarako, eta azkenean hogei aukeratu dituzte. Horiek guztiak euskaraz eta Euskal Herrian ekoitziak.

Kepa Errastik, Lara Izagirrek eta Igor Rezolak osatuko dute epaimahaia, eta hiru sari banatuko dituzte: zuzendari onena, gidoi onena eta film onena. 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra jasoko dituzte zuzendaritzarik eta gidoirik onenaren irabazleek, eta film onenaren sortzaileak irabaziko du Urrezko Antzara, 1.900 euroko ordainsariarekin batera. Laugarren saria ere badago, publikoarena, 750 eurokoa.

Hala ere, hori ez da jaialdiko lehiaketa bakarra; Kameratoia ere hartzen du Euskal Zine Bilerak. Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean antolatzen dute sariketa hori, eta, jaialdiaren parte izan arren, urriaren 26tik 27ra egin zuten aurtengoa. Urak dakarrena (2019) filmak irabazi zuen saria.

Branka atalak batzen ditu egitasmo gehien, eta horren barruan kokatu dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak arnasguneak indartzeko aurkeztu duen proiektua ere. Kartzela izeneko telesail digitala emango dute domekan. Euskaltzaindiak ere bere lekua hartuko du Euskaltzaindia. Egunak eta lanak filmarekin. Euskara batua sortzeko bidaian izandako gertakizunik garrantzitsuenak kontatzen ditu lan horrek, eta azaroaren 29an emango dute, Lekeitioko Ikusgarri aretoan, eta, proiekzioaren ostean, Andres Urrutia euskaltzainburuak solasaldi bat emango du.

Urtebeteko beka

Adin guztietako ikusle eta parte hartzaileak bilatu nahi dituzte antolatzaileek. Horregatik ematen du Euskaltzaleen Topaguneak Benito Ansola Beka: gazteek euskarazko ikus-entzunezkoak sor ditzaten. Bi urtean behin ematen dute laguntza hori. Arratek eman du azalpena: «Euskal Zine Bileran egin beharko dituzte sortzaileek haien proiektuen defentsak. Pitching deitzen da hori. Hiru proiektu aurkeztuko dituzte, eta edonor joan ahal izango da defentsak ikustera». Beka jasotzen duenak film bat aurkeztu beharko du Zine Bileraren hurrengo aldian.

«Jaialdiaren izenak ondo azaltzen du zinemagileen bilera bat nahi duela izan, alegia, sortzaileak harremanetan jartzeko gune bat», azaldu du koordinatzaileak. Hori indartzeko, Profesionalen III. Topaketak egingo dituzte. Aurten, (H)EMEN plataformaren bitartez, Ikus-entzunezkoetako emakume musikagileak mahai ingurua antolatu dute; bertan, zinemarako, bideo jokoetarako edo antzerkirako musika egiten duten emakumeen bizipenak eta esperientziak kontatuko dituzte Haizea Huegunek, Alicia Morotek eta Paula Olazek. Lara Izagirre zinemagile zornotzarrak gidatuko du mahai ingurua, eta eztabaida parte hartzailea egiteko asmoa daukate.

Azaroaren 30erako bazkari bat antolatu dute, eta autobusak jarri dituzte beste herrietako jendea errazago joan dadin.]]>
<![CDATA[Aukerak zabalduz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1912/024/001/2019-11-20/aukerak_zabalduz.htm Wed, 20 Nov 2019 00:00:00 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/paperekoa/1912/024/001/2019-11-20/aukerak_zabalduz.htm
Txapelketa atzo aurkeztu zuten Bizkaia frontoian. Guztira zortzi bikote izango dira nor baino nor gehiago. Ostiralean jokatuko dute lehen neurketa, Azkoitian (Gipuzkoa). Bertan, Ezkurdiak eta Martijak Altuna III.aren eta Ladis Galarzaren aurka jokatuko dute. Finala apirilaren 5ean izango da, Bizkaia pilotalekuan. Lau hilabete iraungo du, beraz, txapelketak.

Oraingo honetan ere ligaxka moduan jokatuko da. Baina bada aldaketa bat. Aurreko ligaxkako lehen bi sailkatuak zuzenean izango dira finalerdietako ligaxkan. Beste bi bikoteak kanporaketa bidez sailkatuko dira. Hirugarren eta seigarren postu artean sailkatutako bikoteek jokatuko dituzte kanporaketa horiek. Hirugarren sailkatuak seigarrenaren aurka neurtuko ditu indarrak, eta laugarrenak bosgarrenaren kontra. Kanporaketa horietako irabazleak finalerdietako ligaxkan izango dira. Kanporaketa horiek otsailaren 29an eta martxoaren 1ean jokatuko dira. Hala, txapelketak aurreko urtean baino bi partida gehiago izango ditu.

Kanporaketa horien bidez aukera gehiago eman nahi dizkiete hirugarren postutik seigarrenera sailkatuko diren bikoteei finalerdietan egoteko. Hala azaldu zuen Borja Osez Pilota Enpresen ligako epaile bakarrak, atzoko prentsaurrekoan: «Puntu kopuruetan ez zegoen alde handirik hirugarren postutik behera geratzen ziren bikoteen artean. Kanporaketa hauen bidez berdintasun hori baliatu nahi da».

Baina txapelketa eredutik harago, parte hartzean zegoen atzo ikusmina. Elezkanoren izena aurkezpenera bertaratu ziren guztien ahotan zegoen, ez baita ohikoa txapelduna kanpoan uztea. Iñaxio Errandonea Aspeko zuzendari komertzialak azalpenak eman zituen egindako aukeraketari buruz eta Elezkano kanpoan utzi izanaz: «Txapelketa bat irabazteak ez dio inori lekua ziurtatzen. Txapelketa honetan nork parte hartuko duen erabakitzea erraza izaten da; zailena da kanpoan zein pilotarik geratu behar duten aukeratzea».

Errandoneari erabakien irizpideengatik galdetu zioten, eta azaldu zuen «kirolari lotutakoak» izan direla. Bikoteak osatzeko orduan zalantza asko eduki dituztela ere gaineratu zuen. «Pilotarien maila gero eta handiagoa da. Baina erabakiaren alde positiboa da jokalari berriei aukera emango diegula».

Jokalari horietako bat da Erik Jaka. Jose Jabier Zabaletarekin jokatuko du, eta pozik zegoen. «Egin dudan lanaren poderioz iritsi naiz hona, eta orain berdin jarraitzea tokatzen da. Partida on gehiago egin ditut txarrak baino azkenengo urte hauetan, eta hala segitu nahi dut txapelketa honetan ere».

Aspen nabarmendu beharreko bestea da aurretik txapeldun izandako bikote bat dagoela: Irribarria eta Rezusta. 2017an irabazi zuten txapela, eta berriro ere elkarrekin aritzeko aukera eman diete.

Bengoetxearen zalantzak

Baikon ere bada elkarrekin txapela jantzia duen bikote bat: Olaizola II.a eta Urrutikoetxea. 2016an lortu zuten txapelketa irabaztea. Lehiara bueltatu berri da Zaratamoko pilotaria, min hartuta egon eta gero. Berriro ere atzelari jokatzea egokituko zaio. Itzuli denetik bi partida baino ez ditu jokatu: «Duda horrekin nago, lesio batetik atera berri bainaiz. Orain, garrantzitsuena partidak jokatzea da, sasoia ahalik eta azkarren berreskuratzeko». Gustura zegoen Olaizolarekin jokatzeagatik. «Elkarrekin jokatu genuen txapelketan oso ondo aritu ginen. Finalerdietara heldu ginen galdu barik. Niri beti egin dit ilusioa Aimarrekin jokatzeak, eta uste dut partida politak egingo ditugula».

Oinatz Bengoetxeak beste urtebetez izango du lekua txapelketan, nahiz eta kanpoan geratuko zen ustea zegoen azken egunetan. «Pilotari on asko daude txapelketa honetan. Nik ere ez nuen neure burua barruan ikusi azken unera arte».

Ostiraleko partidan Lau eta Erdiko Txapelketako bi finalistak izango dira elkarren aurka: Ezkurdia eta Altuna III.a. Aspeko bi pilotariek onartu zuten nekea nabari dutela igandeko finala jokatu eta gero, baina txapelketari begira jarri dira.

Altunaren ustez, enpresa biek «bikote oso gogorrak» osatu dituzte txapelketarako. Amezketakoak askotan jokatu du Ladis Galarzarekin, eta uste du ondo konponduko direla. «Gogoz nago jokatzeko»

Ezkurdia ere pozik zegoen bere bikotekidearekin: «Oreka handia dago bikoteen artean, eta txapelketa polit bat egitea espero dugu. Nekea bai nabaritzen dut, lau eta erdian tentsio handia izan baita. Baina espero dut ostiralerako gorputzari buelta ematea».]]>
<![CDATA[Danel Elezkano, Binakako Txapelketatik kanpo]]> https://www.berria.eus/albisteak/173956/danel_elezkano_binakako_txapelketatik_kanpo.htm Tue, 19 Nov 2019 09:20:38 +0100 June Prieto https://www.berria.eus/albisteak/173956/danel_elezkano_binakako_txapelketatik_kanpo.htm