<![CDATA[Kattalin Miner | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 21 Aug 2019 13:28:57 +0200 hourly 1 <![CDATA[Kattalin Miner | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Zer da 'ETAM'?]]> https://www.berria.eus/albisteak/151890/zer_da_039etam039.htm Sun, 13 May 2018 09:17:40 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/albisteak/151890/zer_da_039etam039.htm <![CDATA[Zer da ETAM?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2200/035/001/2018-05-13/zer_da_etam.htm Sun, 13 May 2018 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/2200/035/001/2018-05-13/zer_da_etam.htm
-Ama, zer da ETAM?

«Gora ETA (M)» dioen pintaketari begira geratu dira ama-alabak. Amak badu halako beste neke bat ere, beste sukar sozialago baten eraginez urteetan pilatua, baina hala eta guztiz ere, kalean topatu duen bankuan eseri du alaba, oraindik oinak zintzilik geratzen zaizkion adinean. Galdera bideratu bat egin dio:

-Zu euskal herritarra zara, ezta?

Alabak baietz, nola bestela.

Pentsatu liteke, amak berak ere ez duela aldez aurretik halako hizketaldirik prestatu, eta ahal bezala bota dio egiaren gordina sei urteko alabari:

-Bueno, bada, batzuen iritzitan ez, espainola zara.

Ondoren ipuina dator, badirela borrokalari batzuk, gu geu garena izateko herriarengatik gudan dihardutenak, gu geu euskal herritar oso izateko, ez espainol, ez frantses. Herri jakin bateko bankuan ez-ezik, halako zerbait eskatzen duen garai eta testuinguruan daude eserita ziurrenik.

Alabak dena koadratu du bat-batean. Hasia baita Frantzia eta Espainiaren arteko mugan arreta jartzen, poliziaren presentzia desnormalizatzen, manifestazio eta ondorengoak beldur zein ezinegonez begiratzen, hizkuntza handiaren presentzia usaintzen.

Gerora ikasiko du ETAk zer esan nahi duen, zenbat gauza esan nahi dituen aldi berean. Gerora ikasiko du bere herriaren historia hortik (ere) kontatzen eta bizitzen. Ikasiko du obszenitatez ospatzen, gorrotatzen, eta erraietatik maitatzen, min hartzen eta altxatzen.

Mende laurdena pasa da medikuarenetik irten ziren hartatik. Berriro galdetu nahi lioke orain amari «Zer da ETAM?». Izan ere, jakin baitaki, denborak, ekintzek eta jakintzek ez dutela erantzuna bere horretan mantendu. Garaiak aldatu dira, ama-alabak ere bai.

Badu, bestalde, halako sentsazio bat, presazkoa, osatzeari lotua. Otu zaio, ume hark gogoratzen duela medikuaren diagnostikoak sendatzen zuela, baina ziurrenik ahaztuta dituela iluntzearekin bat berriro etorritako kalenturak, hurrengo gau txarrak. Medikuaren hitzak, sententziak, mina baretzen zuela soilik eta une batez, gero, atzetik amaren zaintzek, medizinek, deskantsuak eta patxadak osatzen zutela.

Geu ere horretan ez ote gauden. Garai baten amaierari hitzak jarri dizkiogu, diagnosia egin diogu, eta horrek bat-bateko lasaitua eman digu akaso, baina sendaketak beste bide batzuk izango ditu. Oraindik badakigu gau luzeak izango ditugula, oraindik badugu zer borrokatua, hainbat min, justizia eta erreparazio behar. Eta honetarako ez dago botika magikorik.

Orain, elkar zainduko dugu, deskantsua hartuko dugu, eutsi egingo diogu, egia ezpainetaratuko dugu, memoria jasoko dugu; eta hurrengoek ETAM zer den galdetzen digutenean, kontatu egingo diegu, nork berea, baita «zu euskal herritarra zara?» galderari «osoki, bai» erantzutea posible den garaietan ere.]]>
<![CDATA[Ez da abuztuko gau bat besterik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/032/001/2017-08-20/ez_da_abuztuko_gau_bat_besterik.htm Sun, 20 Aug 2017 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1918/032/001/2017-08-20/ez_da_abuztuko_gau_bat_besterik.htm Nola heldu naiz ni honaino eleberria argitaratu berri du, Igartza sariaren bidez: hori du lehenengo literatur lana. Militante feminista da, eta zutabegintzan eta kazetari aritu da prentsan; BERRIAn, besteak beste.]]>
Idazmahaia lekuz aldatu du lehen egunean, inspiratuko bada, leiho parean askoz hobe. Asierrek ez du erretzen, eta hala eskatu ez badio ere, zigarroak haren gelako balkoitxoan erretzen ditu Marak, kiratsa ez dadin paretetara itsatsi. Hiru egun daramatza Asierren etxean, eta tesiari ezin heldu, Facebook, Twitter eta on line egunkarietako udako jario mantsoa irakurtzea besterik ez du lortu.

Iluntzea heldu dela-eta, balkoitxoan eseri da hamaikagarrenez zigarroari ematera. Kalearen beste aldeko etxeek balkoi zabalagoak dituzte, kasik terraza izan zitezkeenak, eta bertan gauarekin bat, hirugarren egunez, neska berbera ikusi du kulero hutsean, lorak ureztatzen. Gaur ordea, ureztatu ez ezik, tiestoz tiesto birlandatzen ari da landare parea. Inbidiaz begiratu dio Marak, haren patxada, udako gau epelean beste kezkarik ez, eta lorak leku-aldatzen.

Eskuekin hartu du lurra Onintzak, ez bat eta ez bi, iruditu zaiolako duela aste bi erosi zuen labanda estu dagoela lorontzian. Eskuekin hartu du lurra, bat-batean otu zaiolako hori, eta ez duelako sukaldera joan nahi goilara bila. Narrats ari da landarea leku-aldatzen, urduri baitago, antsiak jota, duela hiru egun botatako parrandak sortu dion angustia ito nahian. Agian horregatik ureztatzen ditu landareak ere konpultsiboki, kasik ito arte, ea zerbaitek gainezka egingo duen noizbat.

Kuleroetan ateratzen da balkoira, «total, nire etxean nago, ez zaio inori inporta biluzik ateratzen banaiz ere!», baina egia dena da, duela hiru eguneko kulero berak daramatzala soinean, ez dela dutxatu ere egin, sofatik balkoira eta balkoitik sofara egiten baitu bidea. Dena, gau hartakoa ahaztu arte, bere burua barkatu arte; «zergatik bidaliko ote nion mezu hura H.ri?», hor hasi baizen dena, H.ri mezua, eta gero damua, eta ondoren mozkorra eta ondoren H. axola ez zaiola erakusteko X.ren ohean esnatzea, eta… konturatu denerako, labanda landarea estutzearen estutzez akabatu du.

Kalean entzun du bozina orduan, eta auto bat geratu da zebrabide alboan. Neska bat korrika inguratu da autoraino, saltotxo txikiak emanez, pozik kotxean sartu den arte. Inbidia eman dio Onintzari, maitalea izango du agian, nobioa zain, eta gaur afaltzeradoaz porai, besterik gabe, maiteminduta ez bada ere, udako subidoian daudelako ziurrenik.

Autoan sartu eta berehala konturatu da Nadia, entusiasmo gehiegirekin joan dela bozinaren atzetik korrika, nabaritu egin diola ziurrenik, eta lotsatu egin da halako enkontruei jartzen dien enfasiagatik. Berak jakin baitaki Maitanek deitzen dion aldi bakoitza ez dela bere mutil-lagunari gezurra esan diolako, edo bakarrik utzi duelako, edo aspertuta dagoelako. Egia da Maitanek argi utzi diola beti Nadiari haien artean ez dagoela ezer, «dibertitzen diren artean soilik» iraungo duela, eta ez daki zehazki noiztik, baina Nadiak susmoa du aspaldian antsietateak jaten duela dibertsioa.

Ez dira inora afaltzera joan, «ezin dut inork ikus gaitzan arriskatu», eta mendiko bidean gora egin dute, lehenago ere egonak diren txokora, kondoi erabiliek atontzen duten bide bazterrera, ordu erdiz edo topeka aritzeko. Gero azkar esan dio Maitanek «joan beharra daukat, etxean zain daukat…», eta baiezkoa egin dio buruaz Nadiak. Leihatilatik lurreko kondoiei begira, inbidia sentitu du une batez, kondoi horiek maitasunaren ondorio lurreratu dituztela imajinatuz.

Hirian sartu eta berehala utzi du etxe alboan berriz. «Badakizu, nigatik izango balitz beste era batera egingo nituzkeela gauzak, baina oraintxe bertan, ezinezkoa da…», berriz egin dio baietz buruaz Nadiak eta musu eman edo ez dudatan geratu da. Azkenean, autoa musurik jaso gabe utzi du. Etxera bidean, ilun dagoela, pausu azkar batzuk entzun ditu korrika harengana inguratuz, bihotzak salto egin dio Nadiari, «Maitane al da?», korrika imajinatu baitu damuak jota, beregana inguratzen, musu luze bat emateko-edo. Atzera begiratu du orduan, eta mutil bat ikusi du korrika beragana zuzen. Nadia, etsituta eta triste, espaloian geratu da izoztuta. Izoztuta eta, nahi gabe, negarrez.

Egoitzek ez du 01:30etako autobusa galdu nahi eta presaka ari da izerditan geltokira iritsi nahian. Taberna itxi berri du eta bestela beste ordu betez egin beharko du esperoa. Bera ez da konturatu baina, bat-batean neska bat ikusi du larri, atzera begira eta izu aurpegiz espaloian tente, eta bat-batean negarrez. «Kaka, izutu egin dut, bortxatzaile bat naizela pentsatuko zuen», eta ez duenez jakin zer egin, aurrera jo du, irribarre eginez, esan nahian bezala «lasai, ni majoa naiz». Gorroto du neskek gizon guztiak bortxatzailetzat hartzeko duten mania hori.

Autobusa hartu du azkenean, eta gurasoen etxerako bidean dituen 40 minutuak mugikorrari so pasako ditu; lanean egon den bitartean jasotako whatsappak erantzuten, Facebooken… azken horretan barrena dabilela Asierren argazkiak ikusi ditu. «Batzuk lana egin beharra dugun artean, zein gustura dabiltzan beste kabroi batzuk Menorcan!» pentsatu du. Eta ondoren, Atsegin dut.

Asierren mugikorrak soinu txiki bat egin dio norbaitek bere argazkia atsegin duela adieraziz. Mojitoa hartzen ari den Menorcako txiringitoan bihotzak salto txiki bat egin dio, «Mara ote da?». Imajinatu egin du bere etxean, eta itzuleran han topatu nahiko luke eta betirako bertan gera dadin eskatu. Baina, Egoitzek zure argazkia atsegin du. Kaka. Neska-lagunari begiratu dio berriz, «zertaz ari ginen, maitia?».]]>
<![CDATA[Bigarren sexua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1816/010/001/2016-08-18/bigarren_sexua.htm Thu, 18 Aug 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1816/010/001/2016-08-18/bigarren_sexua.htm
Kontua da honetan Caster Semenyaren zain nengoela. Ezagutu bainuen Semenya ?ez pertsonalki noski? hiru urte lehenago Berlinen ospatutako Atletismoko Munduko Txapelketan Usain Boltek nola, bere kideak atzean utzi eta markak hautsi zituenean. Gogoan dut nola altxatu zituen besoak giharrak erakutsiz, eta gogoan dut gihar horiek berak erakutsi izanak nola piztu zuen gainontzeko korrikalarien haserrea esanez «hori ezin da emakume bat izan». Gogoratzen ditut hurrengo hilabete umiliagarriak, non publikoki hitz egiten zen haren testosterona maila altuaz, haren genitalitate zalantzagarriaz, haren «hermafroditismoaz»? Gogoratzen dut are umiliagarriago, nola jantzi zuten soineko zuri batez eta aldizkarietako portadak betearazi zizkioten haren emakumetasuna berretsi nahian. Eta, azkenean, hainbat mediku eta zientzialarik azaldu zuten «emakume osoa ez bazen ere ez zuela emakumeen kategorian korrika egiteko arazorik».

Horregatik begiratzen nion Londresko Jokoetan telebistari hain urduri. Semenyaren itzulera zen. Hasiera eman zioten korrikaldiari, eta Semenya azken postuan zihoan, lasai itxurarekin, askorik nabarmendu nahi ez duenaren gisan, baina azken metroetan barruko pantera atera, eta gainontzekoak aurreratu zituen, nire bihotzaren osasunaren kontra, eta, errusiarra izan ezik, gainontzekoak aurreratzea lortu zuen bigarren postua lortu arte.

Inoiz gutxi balio izan dit bigarren postu batek hainbeste. Korrikalari hegoafrikarraren azaña ez zen zilarrezko domina hori izan. Haren lasterketa beste bat izan zen: hain zuzen, generoaren polizia horiei gain hartu ziona, genero eta sexu bitasuna zalantzan jarri zuena. Eta bigarren postu horrek gutxi du kirolaren epikotasunetik; asko, ordea, genero identitate eta sexu identitate borrokatik; asko bigarren sexutik ?kasu honetan hori ere ez?, eta ezin ahaztuko dut berehala.

ARGAZKIA

Eguna. 2012ko abuztuaren 11.

Ekitaldia. Londresko Olinpiar Jokoak. Emakumezkoen 800 metrokoen finala.

Emaitza. Maria Savinova errusiarra lehenengo (1.56,19), Caster Semenya hegoafrikarra bigarren (1.57,23) eta Ekaterina Poistogova hirugarren (1.57,53). Atzetik aurrera eginda lortu zuen Semenyak zilarra ?argazkian?. Haren kirol ibilbideko azken lorpena izan zen. Behera izan zuen gero nabarmen.]]>
<![CDATA[Joan aurreko oharrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/015/002/2016-07-29/joan_aurreko_oharrak.htm Fri, 29 Jul 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/015/002/2016-07-29/joan_aurreko_oharrak.htm
Gauza asko esan daiteke urtebetean, baina plazer handiena buruan zeuk irakurri nahi zenukeen hori izanda idaztea da. Besteak asko eta askotarikoak garela ohartzea. Akaso ez garela beltzak ohartzea baina Tess Asplunden irudia grabatuta geratzea. Trol matxistez ahaztu eta inoiz feminismotik idaztetik ez uztea. Eraildako emakume bakoitza papereratzea, baina baita plazak hartzen ditugunean ospatzea ere. Oraindik norbait enteratu ez bada, hamaikagarrenez bollera naizela azaleratzea; (sorpresa), eta emakumeok bostekoa ematea aldarrikatu ostean gizonak bi musuz agurtzea kalean.

Ikasi dut futbola ezkertiarron artean ere ukiezina dela herri honetan. Twitterren esaten didatenez, futbol zelaiak sekulako borroka esparru politiko izan daitezke. Esaterako, Otegirekin ikasi nuen «Gaur Errealak, bihar gure herriak» irabaziko duela. Otegiri ez ezik EH Bilduri ere zor dizkiot eskerrak hainbat artikulutarako bazka ematearren, eta gaur bai: eskerrik asko, Larreina. Hala ere, politikan egurra ematen erraz eta gozagarrienak podemita vasco-ak izaten jarraituko dute. Animo. EAJrekin, ordea, amorrua ematen dit tinta apurra ere gastatu izanak; nire mespretxu handiena jasotzen jarraituko dute jendartearen bizkarroi handienak diren artean. Erraustegia. Oinarrizko errenta murrizketa. Kaka.

Azkenik, akorduan dut nola mugitu genituen harriak urtarrilean eta nola borrokatu diren Fresneseko lagunak. Preso mantentzen dituzten guztientzat ez da sekula elkartasunezko tinta nahikorik izango. Agur beroena zuei.

Eta, azkenik, irakurleoi noski: plazera zuek zarete, serio. Laster arte, eta kontuz nire atzetik datorrenarekin, ez zaizkizue ostiralak alferrik pasatuko eta!]]>
<![CDATA[Liderrak eta ekipoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/019/002/2016-07-22/liderrak_eta_ekipoak.htm Fri, 22 Jul 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/019/002/2016-07-22/liderrak_eta_ekipoak.htm
Gauza da lehenengo berriari, hots, Podemos Euskadik Pili Zabala lehendakarigai aurkeztu izanari, futboleko fitxaje berria aurkezten duteneko prentsaurreko itxura hartu diodala. Kasu honetan, fitxajea entrenatzaile berria izango litzateke, alboetarako klubeko presidenteek abala ematen dien artean.

Beste aldean, entrenatzaile eta lider natoak, hots, Arnaldo Otegik aurtengo ligarako fitxatutako ekipoa aurkeztu digu, bakoitza bere arloan onena dela azalduz, hau da, golak sartzeko zein kontrakoenak ekiditeko gai dena.

Eta nire futbol metaforak mugatuak direnez, pentsatu dut ulertu nahi dela Podemos Euskadik proiektua baduela eta diotenez Zabala dela hori bera islatzen duen aurpegia. Lehenengo aldiz, ordea, Podemosek historia politiko apur bat txertatu du bere filetan, eta hori berria da.

Beste aldean, historia politikoa sobera duten alderdia eta liderra ditugu, baina horrekin bakarrik nahikoa ez dela jakinez edo, ezinbestean eraikuntzarako prest dagoen ekipoaren beharra azaleratu digu, proiektua osatzekoa.

Edozein kasutan, politikan liderrak behar-beharrezkoak direla ukaezina da, baina ezin dugu alboratu ekipoak beti izan direla eta daudela. Desberdintasun bakarra gaurkoan: batzuek agerian aurkezten diguten artean, beste batzuen atzean dagoen ekipoak inkognita hutsa izaten jarraituko duela. Batzuek zer egin nahi duten eta horretarako nortzuk lanean ariko diren aurkeztu bitartean, beste batzuen atzean oraindik lausoa den proiektu baten irudipena besterik ez daukagula. Eta nire uste apalean, liderrak ezinbestekoak dira, baina haiek bakarrik ez dute partidarik irabazten; inoiz gutxi behintzat.]]>
<![CDATA[Oporraldiaren zera hori]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/015/002/2016-07-15/oporraldiaren_zera_hori.htm Fri, 15 Jul 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/015/002/2016-07-15/oporraldiaren_zera_hori.htm
Batetik, oporretara joatea erlaxatzearekin lotzen dutenak daude. Zeinak helburu gisa eguraldi ona, hondartza edo erritmoa jaitsiko dien edozein paraje aukeratzen baitute, urtean zehar egin ezin izan duten hori egiteko; hots, ordutegiak ahaztu, lo egin, irakurri, larrua jo, gogotik jan eta edan. Askori, ordea, kosta egiten omen zaio horretara ohitzea, eta zereginak eta planak asmatzen hasten dira denbora bete nahian, «ezer ez egitearen» ideia idealizatu horrek beldur itzela sortzen baitie. Dena den, batzuek behin benetan erlaxatzea lortzen badute, konturatu orduko itzulera ordua izaten dute, eta bi egun lehenago hasten dira etxeratzea madarikatzen, burua laneratzen eta estresatzen.

Bestetik, «mundua ezagutzea» edo «esperientziak bizitzea» oinarri duten bidaiariak daude. Zeren kontuz, ez da gauza bera oporretara joatea edo bidaiatzea. Eta bidaiatzea, lagunok, estresantea da bere horretan. Ezezaguna zaizun lekuetan barrena, ausazko erabakiak hartuz une oro, edota guztiz akigarria den eta inprobisazioari bide uzten ez dion planifikazio zorrotzari jarraituz. Etxeratzean, ordea, mundua sumatuko duzu faltan, bertakoa absurdo bilakatuko da.

Denak itzuliko dira beren egunerokora, eta denek aldarrikatuko dute haien oporraldiaren sublimetasuna lanerako itzulera ahots gora gorrotatzen duten artean, baina, barru-barruan, lasaitua ere hartuko dute, errazagoa delako ezaguna dena gorrotatzea, nahi dugun hori egiteko aukera izan eta porrota onartzea baino.]]>
<![CDATA[Gure garaia da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/016/002/2016-07-08/gure_garaia_da.htm Fri, 08 Jul 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/016/002/2016-07-08/gure_garaia_da.htm
Beste aldea, ordea, hots, erresistentziarena, aldarrikapenena, borrokarena, luzea izan da, eta hala izango da aurrerantzean ere. Ezin ditugu ahaztu ikurrin baten bueltan izandako aldarrikapen eta zigorrak, polizia oldarraldiak Billabesaren entzierroari, eta beste hainbat eta hainbat gatazka.

Aurten, ordea, aldaketaren sanferminetan agian txupinazo lasaia espero zuten batzuek, baina oraindik izan da zer aldarrikatu. Mundu mailako mozkortze kolektiboa irudikatzen duten jaietan, eraso sexistak eguneroko ogia dira jaia eta kalea hartu nahi dituzten milaka emakumerentzat; horregatik, agian, azaldu da txupinazo egunean Autodefentsa feminista aldarrikatzen duen pankarta erraldoia. Aldarrikapen hori ere ez da berria, baina plazaratu den espazioa ez da ohikoa. Izan ere, aldarrikapen feministek apenas izan duten inoiz lehen lerroa bozgorailu.

Eta guk, behingoz lehen lerroan gure aldarria ikusi dugunok ere, halaxe uste dugu: hau beste kontu garrantzitsuagoak zeudenean ez zela gertatzen, edo ez zigutela uzten, edo ez zela gure garaia ziotela. Bada, gaur bai, nazkatu gara, eta ez dugu gure txanda gehiago itxaron nahi; gaur gure garaia da, erasotzaileek aurrean izango gaituzte, eta erresistentzian jarraituko dugu, jai herrikoiak ez ezik, eraso sexistarik gabeak lortu arte.]]>
<![CDATA[Non daude garaileak?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-07-01/non_daude_garaileak.htm Fri, 01 Jul 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-07-01/non_daude_garaileak.htm
Baina egia dena da eskuinaren milioika boto horietako bakoitzak, errepikapenaren errepikapenaz bada ere, sorpresaz hartzen gaituela beti. Non daude eskuin botoa ematen duten horiek guztiak? Zein dira? Ezinbestean langile eskuindarrak existitu behar dute...! Eta halakoak esanez.

Eskuinak ez du kalerik hartzen (ez bada noizean behin familia bat eta bakarra defendatzeko sena piztu zaiolako), eta ezkerrak beti uste du, kalea harena denez, botoak ere harenak izango direla. Eta gero, sustoak.

Espainiaren gaitza izan daiteke eskuinarena, baina etxera itzulita ere, gauza bera gertatzen dela ikus dezakegu. Adibidez, iduri dezake gipuzkoar zentzudun eta bere burua zein hurkoena maite duen inork ez duela errausketarik nahi etxean. Baina gero, botoa eman, eta bai, gipuzkoarrek errauskailua nahi dutela pentsa dezakegu. Non daude, baina, errauskailuaren aldeko horiek guztiak?

Azkenik, aurtengo emaitzei so, kalean gutxi ikusi ditugun irabazleak ditugu Euskadin ere. Non daude, beraz, Euskadiko podemitak? Non dago masa hori? Madrilen bai, baina hemen? Kanpainan kalean ere justu xamar egin dute (ez bada lau emakume erail dituzten egunean bertan kanpaina eteteko inongo intentziorik gabe kontzentrazioan ginenoi oldartu zitzaizkigunean. «Ez gara feministak». Sic.). Kalea, beraz, norbaitena bada, ezkerrarena izan da historikoki, eta jarrai beza, baina gauzak ongi neurtzen jarraitu behar dugu; izan ere, ezin dugu gure indar erakustaldiekin gozatu eta ondoren eskuak burura eraman eta «non daude?!» batzuk botatzen segi. Zeren hemen daude, eta asko dira.]]>
<![CDATA[Lesbiana nabarmenak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/021/002/2016-06-24/lesbiana_nabarmenak.htm Fri, 24 Jun 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/021/002/2016-06-24/lesbiana_nabarmenak.htm baina hori da) zergatik adierazi behar dute une oro?». Eta errematea: «Ni ez noa leku guztietara heterosexuala naizela esanez!».

Izan zitekeen txikitero zaharra, edo betiko matxito bat, baina ez, gazte jator ezkertiar iluminatu bat besterik ez zen. Niri zuzendu ez bazitzaidan ere, inguratu egin nintzaion, eta gozo esan nion: «Zuk uste ez arren, bai, zure existentzia hutsarekin berresten duzu une oro zure heterosexualitatea». Lerdo izatea erabaki dutenetakoa zenez, ezbaian geratu zen esaldi horrek bere alde edo aurka zertatik zuen gehiago deliberatzen.

Kontua da, Ekainaren 28a bueltan denez, pedagogia apur bat oparitu nahi niekeela hala pentsatzen dutenei. Izan ere, ez dira konturatzen, haiek, hain heterosexual, hain jator, hain normal eta onbera, beraiek direla heterosexualitateak berak erregimen politiko gisa irauteko ezinbesteko piezak. Inork ez du oihukatzen «heteroa naiz!» (eta eskerrak) ez dagoelako inongo beharrik. Guztia delako heteroa mundu honetan. Kalea, zinema, politika, familia, eskola, musika, lana, taberna. Ingurura begiratuta zaila da heterosexuala ez den beste zerbait topatzea. Eta oraindik batzuei molestatu egiten die besteon nabarmenkeriak, ozen aditzeak. Hara ba, ni neu ere nazkatuta nago; izan ere, nahiko nukeen baino heterosexualitate dezente gehiago ikusten dut goizero munduratzen naizen momentutik.

Beraz, bai, nabarmentzen jarraituko dugu, lesbiana, trans edo maritxuak garela esaten, ez bakarrik harro gaudelako edo borroka egingo dugulako heteropatriarkatuaren kontra, baizik eta gaur egun, kontrakorik esan ezean, denak garelako heterosexualak de facto. Eta kontzesio asko egin daitezke bizitzan, baina hortik bai ez garela pasatuko.]]>
<![CDATA[Identitatearena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-06-17/identitatearena.htm Fri, 17 Jun 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-06-17/identitatearena.htm
Harro dabiltza euskaldunak, beraz, hizkuntza zaharra ahotan, alboko euskaldunekin konplizitate keinuak eraikiz, hizketaldiak asmatuz. Grazia egin dit une batez, pentsatu baitut askok ez dutela egunerokoan euskara erabiliko, eta beste batzuk, egunero erabilita ere, esajerazio puntuaz ari direla ilara zein mantso doan, eta abar, kexaka.

Itxarongelaren beste aldean bikote pakistandarra dago (jatorriz, nazionalitatez espainiarra); horiek ere ez dira gaztelaniaz ari, eta pentsatu dut, ea beste itxarongeletan, haiek ere hain altu eta hainbeste hitz egiten ote duten haien hizkuntzan. Alboan eseri zait krestadun mutil gazte bat, musika belarrietan, eta Eskorbutoren Odio a mi patria entzuten ari dela ohartu naiz. Mutilak ez du euskararen beharrik identitatea berresteko behartuta dagoen agiriaren aurka aritzeko.

Izango da, agian, NAN berritu eta harro txartel berria musukatzen duenik, baina, oro har, ingurura begiratuta, inor gutxi dator bere espainoltasuna berritzera, bere kontrol agiria berrestera.

Identitatea gauza konplexua da, baina esango nuke, oro har, kontrara eraikitzen eta indartzen dela gehienbat. Narda sorrarazten digu espainoltasuna sinatzeak, agiria bera ere ez dugu geure sentitzen, eta bularra puzten zaigu gaurko propio jantzi ditugun kamiseta aldarrikatzaileetan.

Eta halakoak ikusita pentsatu dut bost edo hamar urtetik behin NAN berritu ordez urtero berrituko beharko bagenu, goia joko lukeela independentzia senak; eta hainbesterako ez balitz ere, gutxienekoan, euskara entzungo genukeela suelto, ohi baino gehiago eta ozenago; eta ez da gutxi.]]>
<![CDATA[Espazio publiko okupatuegia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/020/002/2016-06-10/espazio_publiko_okupatuegia.htm Fri, 10 Jun 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/020/002/2016-06-10/espazio_publiko_okupatuegia.htm A priori, oso demokratikoa dirudien baieztapena da Goiarena. Ulertu nahi baita espazio publikoa denona dela, baina ordena logiko baten barnean banatu behar dugula; akaso, arrandegiko ilaran bezala, gure txanda hartu eta tokatzen zaigun arte itxaroten.

Espazio publikoa, ordea, ez da Bulebarra edo Gipuzkoa plaza soilik. Feministok aspaldi egin genuen irakurketa zabalagoa, hain zuzen, ondo dakigulako espazio publikoaren eta pribatuaren arteko banaketa heteropatriarkalean zein toki egokitu izan zaigun emakume izendatutakooi, eta are hobekiago dakigulako arrandegiko txartela hartuta ere gure txanda heltzen denerako saltokia ixten digutela behin eta berriro.

Izan ere, espazio publikoa ez dago hutsik, okupatuta dago jada, okupatuegi agian. Espazio publikoa, izan kalea, udaletxea, akademia, telebista edo dena delakoa, ez dago denontzako prest, ez dago baimen xume bat eskatuta besteok sar gaitezen esperoan. Agian bai, demokraziaren printzipio ustelei begira, lekutxo bat izaten dugu tarteka, baina berez gurea ez dela argi utziz.

Espazio publikoa oro har okupatuegi dute inoiz baimenik eskatu ez duten horiek. Pribilegiodunek, nazkatu arte errepikatuko dugun «gizon, zuri, heterosexual, klase jakin batekoek». Eta hain zuzen, horiei eskatu behar diegu, edukazioz, denona omen den espazio publiko horren pastel zatia.

Espazio publikoa hartzeko (dena delako forma edo esparruari dagokiola ere) ez da baimenik eskatzen, errekuperatu egiten da, hartu. Izan ere, espazio publikoa (batzuen) baimenik gabe hartzeak espazio publiko horren banaketa desorekatua mahaigaineratzen du bere horretan. Eta ez gara ilaretan ustelduko, kalea, gaua, plazak eta bizitzak geureak direlako.]]>
<![CDATA[Politikariak zaborrontzietan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-06-03/politikariak_zaborrontzietan.htm Fri, 03 Jun 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-06-03/politikariak_zaborrontzietan.htm
Hain urrutira joan gabe, Gipuzkoako kapitalean bertan, ustelkeria ez dakit baina ustelak lurpera leloa dabil bolo-bolo. Bizitza omen da handiena, eta hori bera defendatzeko prest dago herritar andana. Horiek, ordea, ez dute errausketaren alde dauden politikari horietako bat bera ere zaborrontzira bota (nahikoa komeria sailkatu nahiz gero). Dakidala, egindako bakarra, alternatibak eraiki, informazioa banatu, hitzaldiak egin, letxugak landatu, herritarrak erraustegiaren kalteez informatu... eta halakoak izan dira. Horri guztiari entzungor egiteaz gain, protestan eta alternatiben eraikuntzan ari direnengana polizia bidali dute gorbatadunek.

Izan ere, ez zaigu askorik gustatzen protesta kapitalean; itsusi geratzen da akaso, zikin agian, eta herritarrek jakin behar lukete ezin dutela nahi dutena egin espazio publikoan, hots, denon lurretan. Paradoxikoki, agintari batek baino gehiagok, erraustegia eraiki nahi duten horiek adibidez, bere buruari errepikatu behar lizkioke baieztapen horiek.

Bada pertsona ankerrik munduan, diru gose hutsez herritarrei lapurtzeko gai dena. Politikaren ustelkeria normalizatua izan daiteke agian, eta ez norbanakoen kontua soilik, baina bada pertsona ankerragorik oraindik: denon diruarekin aberastu ez ezik, hark ordezkatzen dituen herritarrak gaixotzeko inongo beldur eta lotsarik ez duena. Eta horientzat ez dago zaborrontzirik, ez birziklapenik.]]>
<![CDATA[Erraustegiaren izuaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-05-27/erraustegiaren_izuaz.htm Fri, 27 May 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-05-27/erraustegiaren_izuaz.htm
Zigarroari zupada eman diot ibilaldia hasi dudan artean, eta estanpa eskasa iruditu zait batzuek ke beltzez bete nahi duten Zubieta eder horretan bertan zigarroari zupaka aritzea. Itzali egin dut, eta plastikotxo batean gorde. Aurrera egin dut pixka bat gehiago, eta pentsatu dut «non demontre ote da erraustegiarentzat pentsatua duten tokia?». Hobe ikusi ez banu.

Lehenengo kolpean, izutu egin nau halako zuloak. Are gehiago, halako tramankulu bat etxetik hain gertu izateak. Izutu egiten nau minbiziak, gaixotasunek. Baina, mantsoago pentsatzen jarrita, are gehiago izutzen naute hori bera aukera bakar gisa aurkezteko aurpegia duten herritarron ordezkariak (omen) direnek. Izutzen nau erosotasun eta berekoitasun hutsagatik zaborra sailkatzearen aurka altxatzen den herritarrak. Izutzen nau herritarron bizitzaren gainetik dirua, mozkina, aberaskeria oinarri duen politikak. Izutzen nau alternatibak eskaintzen dizkion herria isilarazi nahi duen botereguneak. Erraustegia izutzeko makina bat da dagoeneko. Eta ez da ekologista-antisistema-antikapitalista-hippy sutsu bat izan behar erraustegiaren atzean dagoenak izutzeko. Baina, batez ere, ez da bereziki ezer izan behar erraustegirik nahi ez, eta horren aurrean planto egin eta borrokatzeko.

Horregatik, igandean Onkologikoa eta Aldundia batuko ditu giza kate batek, eta arratsaldetik parada izango dugu bertan, erraustegiaren aurka bainoago, nahi dugun Gipuzkoa eta herriaren alde aritzeko. Eta lasaitua eman dit autoan berriz sartuaz bat; izan ere, beste batzuek izutu behar lukete horrekin.]]>
<![CDATA[Fresnes bihotzean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-05-20/fresnes_bihotzean.htm Fri, 20 May 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-05-20/fresnes_bihotzean.htm politiko deitzen ez diegun beste 40 presoekin batera arrazoi guztiz politikoak aldarrikatzen zituen planto batekin kartzelako bizi baldintzak hobetzeko eskatzen. Baina, ongi dakigun bezala, euskal presoei izaera politikoa ematen ez dieten berberek egotzi zioten plantoaren ardura euskal preso politiko bati, eta, hala, Itziar Moreno bakartze egoera mugagabera kondenatu zuten, eta protestaren bultzatzaile izendatu.

Gauzak horrela, elkartasuna eta duintasuna gorputzetan, taldean erantzuten ari dira protestak erakarritako errepresioaren kontra. Baina protestaren muinera joanda, beste zerbaitek bete dit barrena, hots, lehenengo planto hartan batuta egin zutela protesta askotariko presoek: euskal preso politikoek, sozial deitzen ditugunek, jatorri ezberdinetakoek, arrazoi desberdinengatik kartzelatutakoek, sexu langileek, sistemak bazterretara kondenatutakoek; besteek, finean.

Euskaldun ugarik ezagutzen dugu, tamalez, kartzela; ongi ezagutzen ditugu kartzelak betetzen dituztenen klase, jatorri, arraza eta genero arrazoiak ere. Eta behin baino gehiagotan ikusi izan dut neure burua kartzelako atean, hizkuntza arazoak (edo bestelakoak) direla medio, sozial deitzen diegunen senitarteko migratu eta arrazializatuek babestuta.

Gaur, irakasgai handi bat sentitu dut bueltan: kartzelak ezer baino ageriago uzten duela borrokak gurutzatuak direla, zehar lerrokoak, kartzela biolentzia tresneria bat dela, eta, bertaratzeko arrazoiak desberdinak izanda ere, denak zapaltzen dituela modu batera edo bestera. Eta, beraz, batera borrokatuta ez dela subjektua ahultzen, indartu baizik. Gaur, espetxean duintasunez bizitzea aldarrikatuko dugu zuekin, jakinda bihar kartzelak suntsitzea besterik ez zaigula geratzen.]]>
<![CDATA[Ni naiz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-05-13/ni_naiz.htm Fri, 13 May 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-05-13/ni_naiz.htm De Berta a Teo dokumentala ikusteko. Dokumentalaren izenburuak aditzera ematen duenez, trantsizio baten inguruko istorioa da: hain zuzen, jaiotzean emakume gisa diagnostikatutako Bertak Teo izaterako bidea.

Transexual gehienen gisan, ez da helduaroan iristen den bat-bateko erabaki bat, beti dago atzetik narrazio bat, haurtzaroa gurutzatzen duena. Indarra du dokumentaleko baieztapen batek: «Jendea maskulinoz hitz egiten hasi zitzaidanean nabaritu nuen lehen aldiz ni neu izatearen sentsazioa, ordura arte ni ez nintzen beste bati hitz egiten aritu balira bezala. Ikusten ninduten, izendatzen ninduten, eta, beraz, banintzen».

Dokumentala ederra eta indartsua izateaz gain, ondorengo mahai-inguruak ere ez gintuen hotz utzi. Bertan izan ziren Errespetuz-eko Ares Piñeiro, Medeak-eko kide Josebe Iturrioz eta Chrysallis haur transexualen familien elkarteko Aingeru Mayor.

Ezaguna nuen azken elkarte horrek urteotan egindako lana, baina hunkigarri bezain argigarria da bide honetan ikasten ari diren hori guztia azaltzen entzutea. Transexualitatearen inguruan urteetan gailendu den diskurtsoa, «erratutako gorputz batean» jaio izana hain zuzen, hankaz gora jartzen du guraso horiek kontatzen digutenak. Izan ere, haurrek ez omen dute hainbesteko arazorik erakusten beren identitate edo izanaren eta gorputz edo genitalen artean. Ez dute, hasiera batean behintzat, neska izanda zakila izatea arazo bezala bizi, eta alderantziz.

Horrek sekulako astindua ematen du, ez soilik aurrez aipatutako esaldia dinamitatzen duelako, baizik eta transexualitatearen inguruan dugun ustea apurtzen duelako. Mayorrek argi azaltzen du haurrengandik jasotzen dutena: ni neska naiz; ni mutila naiz. Ez «izan nahi dut». Agertoki berri bat irekitzen digu generoa lausotzeko bidean, eta ez da jada «nahi dugun hori izan gaitezkeela», baizik eta «garela».]]>
<![CDATA[Tess Asplund]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/022/002/2016-05-06/tess_asplund.htm Fri, 06 May 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/022/002/2016-05-06/tess_asplund.htm
Irudia tatuatzeko modukoa da, eta irudi sekuentzia oilo ipurdia jartzeko modukoa. Hain zuzen, neonaziek pausoa firme aurrera egiten duten artean, haietako bati begirada iltzatuta geratzen zaio Asplund, eta, azkenerako, gehiago ezin jasan, eta bultzada ematen dio neonaziak.

Faxistek inpunitate eta legalitate osoz egiten dituzte haien erritual performatiboak; ez Suedian bakarrik, tamalez nik neuk bizi izan baititut urriaren 12 pare bat Bartzelonan zein Madrilen, eta hementxe diotsuet ez dudala inoiz nire erraietan Asplunden adorearen laurdenik sumatu izan.

Argazki horrek, ordea, ez du sinbolismo bat bakarrik adierazten, aukera bat jartzen digu mahai gainean, plazan; hain zuzen, beldurraren eta arrazakeriaren aurrean planto egiteko aukera bat zabaltzen du lau haizeetara. Indar betez aurrean paratu eta ezetz esateko aukera. Aurrean izango gaituztela adierazteko bidea. Bai, beldurra aldez aldatzera doan abisua.

Emakumeok, herri zapalduok, arraza gutxietsiek, besteok, historia sortu eta aldatu behar izan dugu ia beti. Asplund andrea, ordea, ez da atzo jaioa, kazetariek galde egin diotenean zergatik altxatzen ote zuen ukabila (kazetaritzaren gainbehera unibertsala da), Asplundek erantzun du 20 urte daramatzala ukabila jaitsi gabe. Borroka, beraz, ez da ekintza honekin jaio; baina gaur, ordea, badugu izen bat, badugu aurre egite bat eta badugu argazki bat, eta gorde-gordeta geratuko zaigu ukabila jaisteko prest ez gauden guztiongan.]]>
<![CDATA[Langileria krisia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-04-29/langileria_krisia.htm Fri, 29 Apr 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-04-29/langileria_krisia.htm
Nire belaunaldikook krisian autonomizatu gara, krisian enpleguratu gara eta krisian prekarizatu gaituzte are eta gehiago. Krisia normalitatea da gure bizitza laboralean.

Krisirik gabeko garaiak ere ez ditugu oroitzen, gure gurasoek eman ziguten haurtzaroa burura ez badatorkigu. Eta esango nuke ez zirela garai hain loriotsuak ere, etxean eta langileontzat hilabete amaiera beti izan dela larritasuna. Hortaz, sumatu genezake krisirik gabeko garaiak ez direla krisitik krisirako tarteak besterik; bake garaiak gerra batetik besterako garaiak diren bezalaxe. Eta badakigu gerrarik eza ez dela biolentziarik eza, adibidez, emakumeontzat; eta, beraz, krisirik eza ez da prekarietate eta biolentziarik eza langileriarentzat.

Gure belaunaldiak, ordea, arazo larriak ditu langileriarekin identifikatzeko. Galdetuko dute batzuek: enpleguratzekotan krisian enpleguratu den belaunaldi horrek zergatik ez du langile-borroka senik? Zer dute, memoria putzutu bat? Zergatik ez dira borrokatzen laboralki ezagutu ez duten eta inoiz itzuliko ez dela esaten dieten (ustez) oparotasunez beteriko garai horren alde?

Langileria-identitate krisia ez da gure ardura soilik, krisirik gabeko garaietan ernaldutako herentzia da, besteak beste. Baina gure bizitza duinak erdigunera ekarri nahi baditugu, ezin gara konformatu krisiaren aurretik zegoenaren antza duen heterokapitalismo lasaitu batekin. Horregatik dugu ardura bat, duintasuna, enplegua, zaintza eta langileria klasea bera birkontzeptualizatzeko. Eta, horretarako, kaleak ditugu zain.]]>
<![CDATA[Antsietateaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-04-22/antsietateaz.htm Fri, 22 Apr 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-04-22/antsietateaz.htm
Mugimendu sozialetan, ikasketetan, lantokian edo militantzian hasiko da hitz hori gero eta gehiago azaltzen, denen ahotan dantzan, eta, hala ere, niretzat eta zuretzat, ziurrenik, antsietatea ez da gauza bera. Batzuek antsioso bizi dute eguna, eta beste batzuek erraietako izuari deituko diote antsietate. Batzuek estresa esan ordez, edo kapitalismoak sortzen dizkion prekaritate eta zaurgarritasunaren ordez, esango dute antsietatea dutela.

Beste batek agian, itotzeraino azpiratzen duen botere harremana identifikatu ordez, antsietatez beteriko harremanak dituela esango du. Maitasun erromantikoari begiratu ordez, pertsonal gisa identifikatuko ditu pasatzen zaizkion denak. Lagunak, agian, bere familia nuklearrak egunero sorrarazten dion itolarri normalizanteari deituko dio antsietate.

Gure belaunaldiko ume ikasketadun, autonomo, militante, superbibienteak gara antsietatea gure ahotan darabilkigunak naturaltasun osoz. Eta militantziako kideei entzun diet azkenaldian ardura bat: gure gaizkiegonak, orbainak, minak eta antsietateak pertsonal horretatik politikora jauzi bat behar dutela. Zaintzaz hainbeste teorizatzen dugun artean, denok goazela terapiara, eta jatorria hainbeste indibidualizatuz, antsietatea gauza pertsonala dela sinistu dugula. Eta baliteke sarri hala izatea, baina hementxe diotsuet, ardurak gainetik kentzeko asmorik gabe, antsietateak, asko, izugarri duela politikotik, egituratik, kapitalismo heteropatriarkaletik, eta horren aurrean, arnasten hasteko ardura kolektiboa ezinbestekoa dugula, beraz.]]>
<![CDATA[Erakartze efektua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/021/002/2016-04-15/erakartze_efektua.htm Fri, 15 Apr 2016 00:00:00 +0200 Kattalin Miner https://www.berria.eus/paperekoa/1922/021/002/2016-04-15/erakartze_efektua.htm
Motzean esanda: Gipuzkoa migrante alfer eta bizkarroiz bete aurretik, jada txiro direnak are eta txiroago egitea eta dirua sobera dutenentzat fiskalitate adeitsu bat izatea. Guztion Gipuzkoa omen.

Bada, ezer berririk ez jeltzaleen eguzkipean. Baina susmoak esaten zidan, bestalde, nahikoa progre zebiltzala jeltzaleak errefuxiatuen kontuarekin, eta bilatu dut iazko irailean EAJk errefuxiatuen krisiaren harira egindako adierazpen publikoa, gogoan baitut zerbaitek narda izugarria eman zidala, eta hor topatu dut gako bat: «Jazarpenetik edo bortxakeriatik ihesi, beren herrialdetik alde egin duten errefuxiatuak beren herrialdea arrazoi ekonomiko hutsengatik uzten duten etorkinak baino lehen hartzeko eta arretari emateko lehentasuna», adierazi dute.

Lehentasun kontua da, beraz, EAJren Aldunditik erakutsi nahi digutena. Txiro onak eta txarrak daudela, eta, beraz, «beren herrialdea arrazoi ekonomiko hutsengatik» uzten dutenak ez direla lehentasuna. Beraz, Gipuzkoa ez da apeta ekonomiko hutsengatik bidaiatzen duten horientzako etxea.

Eta, aldi berean, gipuzkoar on gisa, ni ere kezkatuta nauka «erakartze efektuak». Nola ez, gugana lapurtzera etorriko baitira ate-joka. Musu truk hiritar zintzoen zergak xahutuko dituzte. Baina arriskua ez dira izango 1.422 familia horiek edo atzetik etor daitezkeenak; arriskua, gobernu honek aberastasunaren gaineko zerga kentzeaz bat, lau txanponen truke Gipuzkoara gerturatuko diren esplotatzaile, enpresari, Panama-zale eta aberatsak dira. Beraz, ez erratu, hor baitituzue bizkarroiak, hor lapurrak, hor drama, eta ez hurkoan.]]>