
Burdina garraiatzeko bideetatik
Kepa Escudero Herran
Sopuertako Alen auzoa abiapuntu hartu, eta izen bereko mendira igoko gara. Bizkaiko Enkarterrin zeuden meategietatik ateratako burdina Castro Urdialesera eramaten zuten iragan mendearen hasieran.

Hiri bakarreko mugetatik
Kepa Escudero Herran
Arabako eta Burgosko udalerriek inguraturiko Bizkaiko lurraldea da Urduña. Gure urratsak Beratza mendira bideratuko ditugu oraingoan, Gorobel mendilerroa bistan dugula.

Donejakue bidea aitzakia
Kepa Escudero Herran
Agate Deunaren baseliza, Arroletza eta Sasiburu mendiak, Erdi Aroko galtzada... zer ikusi eta zerekin gozatu asko dute Alonsotegi inguruek. Abiapuntu eta helmuga Irauregi dugula hasiko gara oinez.

Ordunteko bazterrera hurbilduz
Kepa Escudero Herran
Balmaseda abiapuntu eta helmuga dugula, Garbea mendira igoko gara. Kolitzaren itzalpean dago, eta jende gutxi doa hara.

Adarraren deia isiltzeko arriskua
Kepa Escudero Herran
Bizkaiko Jaurerriko batzarkideei adarra joz eta sua eginez dei egiten zitzaien Erdi Aroan, besteak beste, Ganekogortatik. Jarri asmo duten parke eolikoak kolokan jarriko du bertako lasaitasuna.

Fraidearen begiradapean
Kepa Escudero Herran
Urduña abiapuntu eta helmuga hartuta, Gorobel mendilerroa osatzen duten hormak izango ditugu bidelagun, Fraileburu harkaitz berezia tartean.

Talaia, balea begiztatzeko
Kepa Escudero Herran
Itsasoari estuki lotuta dago Elantxobe herria, eta berau bistaratzeko, onena Ogoñoko begiralekuetara igotzea da.

Nafarrek defendatu zuten gotorlekua
Kepa Escudero Herran
Bilboko Malmasin mendian daude inguruan aurkitutako aztarnarik zaharrenak. Aztarnok bisitatzeko aitzakiarekin, Bilboko hirigunetik abiatuko gara Nafarroako Erresumako gaztelua zena bisitatzera.

Haranen arteko mendi baztertua
Kepa Escudero Herran
Altuera apaleko mendia izanagatik, Apuko edo Ganeroitz tontorretik Grumerango eta Bilboaldeko tontor eta bazterrak begiztatzeko modua izango dugu, ibilaldi erraz batean.

Infernuaren atarian
Kepa Escudero Herran
Eskalada eskolak egin du ezagun Atxarte. Alluitz mendiko tontorreko ikuspegi bikainak eta Infernuko Zubia deritzona zeharkatzeko proposamena egiten du aste honetako ibilbideak.