<![CDATA[Lander Arretxea | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 22 Mar 2023 11:10:32 +0100 hourly 1 <![CDATA[Lander Arretxea | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Esperimentua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/028/003/2023-03-22/esperimentua.htm Wed, 22 Mar 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1879/028/003/2023-03-22/esperimentua.htm Ikus-entzunezkoa hitzak ez darama alferrik entzun dioen bigarren zatia. Horregatik, Abiapuntua saioaren bigarren denboraldiari begira jarri naizenean, belarriak limurtu nau lehenik: The White Lotus saioari hasiera ematen dion Ahola! kanta hipnotikoarekin ekin dio aro berriari.

Amaitu da abestia, eta gainontzeko elementuetara itzuli da nire arreta. Funtsean, saioaren dinamika bere horretan mantentzen da: binaka, zenbait gazte ikusiko ditugu gizartearen bazterretan dauden pertsonak ezagutzen. Gazteen aurreiritziak zalantzan jartzea da erronka, eta, bide batez, gauza bera eragitea ikusleongan ere. Hori da saioaren alde interesgarriena. Bizipen gogorrak edo ezohikoak kontatzera mugatu beharrean, gizartean horri begiratzeko diogun moduari erreparatzen diola. Baina erritmo bizian eta gazte protagonisten ahotik egin behar du lan hori, eta denek ez dute sakontasun bera.

Bi kontu eraman ditut koadernora. Batetik, saioaren hari nagusia diren gazte kuadrilla (ia) osorik aldatu dute. Eta, hala ere, atalaren hasieran ez diote haiek aurkezteari denbora eskaini. Geroago jakin dut astero seikotea aldatuko dutela. Bestetik, lehen alerako gaia aurreko denboraldian jorratutako beste baten oso antzekoa da: Muga guztien gainetik izena zuenarena, hain zuzen. Gorputz ez-normatiboak izenpean, berriro jo dute euren ezaugarri fisikoek baldintzatuta bizi diren lagunak ezagutzera. Xabier Osa debarraren kasua egin zait bereziki deigarri.

Saioaren erdialdean hartu du protagonismoa seikote gazteak. Aurreiritzien jopuntu bilakatu dituzte horretarako. Beste gazte batzuei eskatu diete, haien argazkiak erakutsita, asmatzen ahalegintzeko kirolariena, sexyena, edo lotsatiena zein den. Parte-hartzaileak hobeto ezagutzeko aitzakia ona da, saioaren dinamikari bigarren itzulia ematen diona. Baina haien artean sortu den tentsioa eta jolasak zenbaiti eragin dien deserosotasuna ez zaizkit atseginak egin. Gizarte gaiek eskatzen duten heldutasuna reality kutsuko formatu batekin uztartzen duen esperimentua da Abiapuntua. Eta esperimentuak horretarako dira, probatzeko, bestelako bideak zabalduz.]]>
<![CDATA[Purrustada]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/002/2023-03-17/purrustada.htm Fri, 17 Mar 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/002/2023-03-17/purrustada.htm
Ez da telebistarena ezegonkorra den lan eremu bakarra. Kazetariek ere, urrutira joan gabe, maiz izaten dute osasun mentala kolokan. Eta zer esanik ez, borrokan ari diren osasun langileek. Baina ezinegon orokorrak ez du norberarena baretzen. Ekoiztetxeek, nola ez, badute erantzukizunik: badira praktika zaintzaile samarrak dituztenak, eta badira behin-behineko langile multzoak konplexurik gabe zukutzen dituztenak.

Baina Euskal Herrian telebista publikorako ekoizten da nagusiki. Eta dirua jartzen duenak, enkarguaren baldintzak zehazten dituenak, ezin dio bizkar eman gertatzen denari. Saioak beti badaude kolokan, astez asteko ikusle datuek ebatziko badute ibilbidea bi astekoa edo bi urtekoa izango den, nekez sortuko da talde egonkorrik. Eta horrela ez bada, langileek jarraituko dute galdera marka batean zintzilik: joan ahal izango naiz bikotekidearekin oporretara? Merezi du astearte arratsaldeko yoga klaseetan izena ematea? Sartu naiteke, aurrezki apur hauekin, hipoteka batean? Bada hau zaintza lanekin uztartzerik? Arduraren bigarren zatia ekoiztetxeen hautaketan dago. Udalak hasiak dira aspaldi euren kontratu deialdietan klausula sozialak txertatzen. Ezaugarri jakin batzuk dituzten enpresak puntuz saritzen dituzte. Zergatik ez saritu ekoiztetxearen jabetza langileen esku egotea? Edo kargu esanguratsuenetan emakumeak izatea? Edo ez izatea soldata arrakalarik? Halako formulek telebistako ekoiztetxeen ekosistema eraldatzeko gaitasuna izango lukete. Ikuspegi kontua da: lehiakortasunaren logikak dio estutzen gaituztenean ematen dugula gure onena. Ez da hala. Urtero dozenaka langile fin galtzen ditu sektoreak. Ez dago kalitatezko telebistarik langileen ongizaterik gabe. ]]>
<![CDATA[Ez-pastelak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/028/002/2023-03-15/ez_pastelak.htm Wed, 15 Mar 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1879/028/002/2023-03-15/ez_pastelak.htm
Horregatik hasi naiz, nire insomnio gauetan, zuekin partekatzeko otordu exotikoagoen bila. Plataformen putzu ilunetan arakatu eta algoritmoak sekula gomendatuko ez lizkidakeen edukiak hautatzen ditut, zer topatuko. Lehenengo aleak Is it cake? du izena. Ez da metafora bat; Netflixek 2022an plazaratu zuen saioaren funtsa izenburuko galdera erantzuten asmatzea da. Sinetsi edo ez, AEBetan pastel itxurarik ez duten pastelak egiten dituen industria oso bat dago, bere txapelketa, bere merkatu eta bere izarrekin. Haien denbora zeregin horri eskaintzen dioten zortzi laguneko kuadrilla da protagonista. Parean jarri dieten objektu multzoaren artean, tarta zein den asmatu behar dute lehenik. Sei baloi, demagun, eta haietako bakarra da jateko modukoa. Azkarren asmatzen duten lehenengo hirurek soilik egiten dute aurrera.

Behin hirukotea osatuta, haiei dagokie sukalde lanetan jartzea. Misio berarekin: pastel itxurarik batere ez duen pastela sortzea. Telebistaren magia zer den, hamar minutuan laburtzen dituzten zortzi ordu dituzte horretarako. Amerikarrak dira, eta antzematen zaie: beren iragan gorabeheratsua, beren amets handi eta inspiragarriak...Telesail bateko pertsonaiak dirudite denek. Famatuen txanda da orduan, jakina baita ezin dela sukalde saiorik egin ospetsurik gabe. Lehiakide bakoitzaren pastela —demagun jostailu itxurakoa— haren antza handia duten bost objekturekin batera aurkezten diete hiru pertsona ezaguni. Amarruzko objektua zein den asmatzen ez badute, lehiakideak 10.000 dolar irabaziko ditu.

Zalantzan nago zer ote den harrigarriagoa: inork hainbesteko lana hartzea ez-pastelak egiten; ikuslearen begia hain ondo engainatu ahal izatea; edo jakitea bilera bat izan zela, non saioa ekoiztea ideia bikaina zela ondorioztatu baitzuten. Tira, bi bilera, gutxienez: bigarren denboraldia izango duela erabaki dute.]]>
<![CDATA[Berriketa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/036/002/2023-03-10/berriketa.htm Fri, 10 Mar 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1876/036/002/2023-03-10/berriketa.htm
Fikziozko pertsonaia baten ahotsa da, artisten diskurtsoei, bizipenei eta gaitasun sozialei —obrari baino gehiago— erreparatzeko dugun joeraz purrustaka ari dena. Oker dabilenik ezin esan: bere izaera publikoa eraiki ez duen artistak nekez egingo du bere tokitxoa gaur.

Baina hau ez da artista lotsati eta nekatuen aldarrikapenetarako txokoa. Hemen ikuslearen begiradak agintzen du, hartzailearen jakin-minak —intelektualak edo morbo gosezkoak—. Eta kontraesanak kontraesan, aitortu behar dut ni ere banaizela egilearen protagonismo erabatekora eraman gaituen katearen parte. Elkarrizketa patxadatsuak dira nire ikus-entzunezko genero kutunena. Sueltoan direnak maite ditut gehien, formatu bat direnak bere baitan, eta ez dutenak ia montajerik. Ez daudenak hala moduz integratuta saltokako formatua duen telebista programa zabalago batean, ez jolas eta kolaboratzaile andanaren trikimailuen menpe. Zertan estali jantzi koloretsuz biluzian ere erakargarria dena?

Joerak joera, denboraren azterketa gainditu duen formatua da berriketarena. TVEren A fondo dut gogoan, 1976an hasi zena, eta ikusteko modukoa dena oraindik ere. Baina berdin dira arrakastatsu Twitch eta podcasten garaiotan. Jordi Wild edo El Sentido de la Birra kanaletan bi ordutik gorako iraupena duten elkarrizketak egiten dituzte arrakasta handiz. Euskaraz bideo-podcastgintzari lotuta garatu dira asko: Yoko Ona, Bertikala, Zarramarra... Baina ez soilik. Urko Aristik behin eta berriz erakusten du elkarrizketak egiteko duen sentiberatasuna Hitzokei saioan, eta Paul Beitiak Lugorria izeneko saila abiatu du Gedar telebistan, Andoni Egaña elkarrizketatuta. Ahoz esandakoak ezin dira azpimarratu oraindik, baina kasu, asmatuko dute hori ere.]]>
<![CDATA[Bigarren aldiz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/028/002/2023-03-08/bigarren_aldiz.htm Wed, 08 Mar 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1875/028/002/2023-03-08/bigarren_aldiz.htm
Game Of Thrones den iragan ez horren urrunera bueltatu naiz ni. Ikusi gabe zuenari laguntzeko aitzakiarekin hasi zen kontua, baina honezkero ni naiz bietan «ikusiko dugu beste atal bat?» ahoskatzen lehena. Zortzi urte eta zortzi denboraldi luze iraun zuen telesailak, eta ez dakit zuenak, baina nire buruak behintzat, ezin ditu 6-7 kapitulu baino gehiago xehe gogoratu. Inor gutxi ase zuen amaiera gorabeheratsua da gordea nuen oroitzapen sendo bakarra. Lur berri bat lehen aldiz zapaltzea bezala izan da, horrenbestez, berriro ekitea. Baina abantaila batekin, badakit bidea non eta nola amaituko den.

«Zer gertatuko ote da?» galderak, distira handia egiten duenean, itsutu egiten gaitu. Bigarren mailako pertsonaiek edo dialogo osagarriek interesa galtzen dute; John Snow bizi den edo ez besterik jakin nahi ez duenaren begi-belarrietan, zarata hutsa dira. Spoiler guztien jabe izanda, aldiz, oso bestelakoa da bizipena: gozagarria da lehen kapitulutik bertatik gure begien parean zenbat informazio argigarri —eta oharkabean igaro zitzaiguna— zegoen konprobatzea.

Gidoilari sena duenarentzat derrigorrezko ariketa behar luke. Lehenengo ikustaldian idatzi dutenak baino azkarrago izatera jolasten gara: «Hau edo beste pasatuko da, ikusiko duzu», esanez ondokoari. Baina bigarrenean —eta ondo egindakoa baldin bada, behintzat— konplizitatezko harremana sor daiteke testuarekin. Zerbait sotilki esan nahi digun norbait antzematen da hor nonbait, atrezzo garesti eta aktore entzutetsuen atzean, guk harrapatuko zain. Hori bai, berriro ikusiagatik, 73 ordu luzeko telesaila izaten jarraitzen du. Kostatuko zait, aste batzuetan behintzat, «zer gertatuko da?» galdera pizten didaten edukietara itzultzea.]]>
<![CDATA[Azkenburuko meloia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/036/002/2023-03-03/azkenburuko_meloia.htm Fri, 03 Mar 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1881/036/002/2023-03-03/azkenburuko_meloia.htm
Tiktok bera da globo aerostatiko baten tamainako meloia zabaldu duena. Adingabekoek aplikazioari eskaintzen dioten denbora mugatuko duela iragarri du. Ohi bezala, letra txikiak dioena titulua baino epelagoa da. Ez dute, egiazki, debekurik ezarriko. Eguneko ordubetea igaro dutenean, ohartarazi egingo die aplikazioak. Euren pasahitza berriro sartu beharko dute bideo laburrak ikusten jarraitzeko. Debekua, hortaz, gizon aberats zuri batentzat edozein muga den bezain alegiazkoa izango da. Baina nahikoa izan da balizko doitze horretan lehen urrats lotsatia iragartzea, galdera piloa eragiteko.

Badira droga bigun eta gogor guztien legalizazioaren aldekoak; badira uste dutenak estatuak gogorrago egin behar lukeela tabakoaren edo alkoholaren kontsumoaren aurka; edo irizten diotenak komunitate gisa jorratu behar ditugula gai horiek. Lagunarteko zientoka bazkaloste bete dira gai zabal horren bueltan, «askatasun indibiduala» eta «estatuaren gurasokeria» bezalako kontzeptu handiusteak tartekatuz gintonik edo kafearekin. Klasiko bat da, eskola publikoa vs ikastola hit gorenarekin parekatzerik ez bada ere. Bada, hemen duzu asteburuko sagardotegirako eztabaida gai berria, nahi duzun puntu eta neurrian lantzeko. Dopamina txuteak nola eragin badakiten algoritmoekin jantzitako sare sozialak drogatzat jo daitezke? Hala bada, badu zentzurik erakundeek haien erabileran esku hartzeak? Adingabekoena mugatu behar da soilik? Edo gurasoak dira haien seme-alaben gain erabaki behar dutenak? Zer helduko da lehenago? Adostasuna gai honetan edo Tiktok ordezkatuko duen hurrengo aplikazioa?]]>
<![CDATA[Kalera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-03-01/kalera.htm Wed, 01 Mar 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-03-01/kalera.htm scroll egitea. Instagramen, Twitterren, Tiktok-en. Orduak eman galdu ere esan daiteke ditzaket horrela, ohartu gabe, informaziorik barneratu gabe batere. Ezohiko irudi batek nire atentzioa bereganatu eta lozorro egoeratik atera nauen arte. Zientoka lagun dira, manifestazio gisako batean. Ezer berririk ez; ez balitz kolore horiko mozorroak dituztelako jantzita. Haien aldarrikapen leloak ere ematen du atentzioa: «The Simpsons nahi dugu, The Simpsons nahi dugu!». Bolivian dela dio txioak.

Fake news garaiotan, zaila da egia eta memea bereiztea. Sarean arakatu behar izan dut argitzeko baietz, gertatu dela halakorik. Baina aspaldi izan zela, 2015ean, COVIDa zer den susmatu ere ez genuen egiten. Ohiko programaziotik The Simpsons kendu eta Calle 7 izeneko reality-a jartzea erabaki zuen Unitel telebista kateak. Mila lagun baino gehiago atera ziren kalera erabaki horren kontra. Harrigarria da, baina ez harritzekoena; sumin adierazpen jendetsu horrek bere ondorioa izan baitzuen. Eta ez, ohi bezala, borra kolpe eta errepresiozkoa. Telebista kateak bi orduraino luzatu zuen aurrez 45 minutu irauten zuen marrazki bizidun amerikarren tartea. Noiz da zu manifestazio batean izan zinen azken aldia? Gogoratzen duzu eskatzen zuena gertarazi zuen manifestaziorik?

Horiz margotutako boliviarren manifestazioa distopikotzat jo daiteke. Izan zitekeen Black Mirror-eko gertakari lotsagarri bat gehiago. Baina ongi pentsatuta distopiek bezala, bestalde esaten du zerbait gutaz. Mundua aldatzeko bainoago, zerbait (kolpetik) kentzen digutenean mobilizatzen garela gehien; aldarrikapen (ustez) aldrebes eta irudimentsuenek pilatzen dutela atentzio mediatikoa. Eta zehatzak badira pertsona jakin batek har ditzakeen erabakiei lotuak ematen dituztela fruitu emankorragoak. Aspaldi da Twiterreko oldarraldiak ezaxola zaizkiola edozein botereri. Utzi scroll-a eta goazen kalera. Elurteen zuzeneko emankizunen kontra? Son Gokuren itzuleraren alde? Beharbada garaipen txiki bat da behar duguna nagiak gainetik kentzeko.]]>
<![CDATA[Hil edo berpiztu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/036/002/2023-02-24/hil_edo_berpiztu.htm Fri, 24 Feb 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1878/036/002/2023-02-24/hil_edo_berpiztu.htm Mihiluze-ko saioetan gonbidatuak elkarrizketatuz aldiro osatzen duten bideoa. Baina horri meriturik kendu gabe, (jatorriz) irratiko lantaldeetan daudenek merezi dute, egiazki, aitortza. Uhinetatik abiatu baita EITBren transformazio digitala. Edo hitz ez horren potoloekin esanda: irratiak izan dira lehenak sarerako bidea eta bideoak egiten.

Gaztea izan zen aitzindaria. Bistan da ez dela irratia soilik. Dagoeneko egonkortua dago orain hiruzpalau urte hartutako norabidea. YouTube kanal oparoa dute; Tiktok edo Instagramerako eduki natiboak sortzen ari dira; dozenaka formatu labur probatu dituzte —gehienbat, musikarien bueltan—; eta gutxi balitz, propio sarerako sortutako saioak ekoitzi dituzte: Yoko Ona, Zulora, Benetan Zabiz, Gaztea Kabian... Ez da bakarrik edukiak sareetan zabaltzen dituztela. Bertako lengoaiara eta ezaugarrietara egokituta egiten dituzte, beste hizkuntza batzuetan egiten denetik ikasiz, telebistan ohikoa den (auto)zentsurarik eta publiko guztietara iritsi nahirik gabe.

Euskadi Irratia bide berera batu da berriki. Tiktok eta Instagramerako bideo bertikalak egiten hasi da. Irratiko elkarrizketetatik lapurtutako zatiak dira batzuk, baina ez denak. Hainbat kazetarik gertakariak eta bitxikeriak azaltzen jarri dituzte, minutu bakarreko bideo biziak osatuta. Lantalde bat sortu dute berariaz eginkizun horretarako, eta dirudienez, esperimentua da oraingoz. Ondo funtzionatzen badu, EITBren adar gehiagotara hedatuko da. Baita, zergatik ez, telebistara ere. Ez da ekarpen makala: euskarazko informazio eskaintza eramango dute (halakorik apenas duten) sare bertikaletara.

Aldaketa garaia da EITBn. Batzuk ikus daitezke kanpotik eta beste asko barrutik begiratzen dutenek bakarrik antzematen dituzte oraindik. Primeran plataforma zer izango den eta beste guztiari nola eragingo dion ikusgai dago oraindik. Baina bien bitartean, irratiak hil du telebista izarra. Edo berpiztu, nondik begiratzen den. ]]>
<![CDATA[90]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/002/2023-02-22/90.htm Wed, 22 Feb 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/002/2023-02-22/90.htm noraezean horregatik. Etorkizunak beldurra ematen badizu, deserosoa bazaizu oraina, ez da harritzekoa arnasa iraganean bilatzea. Edo iraganaren antza duen orain batean, bestela. Beharbada, horregatik ematen diogu orain guztiari 1990eko hamarkadaren edo 2000. goiztiarraren traza. Bueltan dira kanpai formako galtzak, zilborreko piercing-ak, metxak, Nokia sakelakoa eta GameBoy colorra-ren iruditeria erreproduzitzen duten kartel eta grafismoak. «Flow 2000» esan zuen Aitor Bizkarrak. Ikus-entzunezkoetara ere badator olatu horren zipriztinik. Aftersun film zoragarriak, adibidez, 1990eko hamarkadako uda sargorira garamatza. Ekoizleen begietan, ezin hobea da unea gure nerabezaroko edukiak berreskuratu edo berrasmatzeko. Eta zer esanik ez, izenetik bertatik keinua azpimarratzeko aukera baduzu. Hori da, itxura batean, pentsatu dutena Thats 70's Show saioa -Aquellos maravillosos 70 izenarekin ezagutu nuen nik, La2en- oinarri hartuta, Thats 90's Show Spin-off-a sortu dutenek. 1998koa zen lehen telesail hark atzera begiratzen zuen. Orain, jokaldia errepikatuz, lehenengo haren garaiak irudikatzen ahalegintzen da berria, 25 urte geroago.

Galdutako ikusle nostalgikoarentzat, tranpatia izan daiteke emaitza. Kontraesankorra. Leku ezagunetan garatzen da istorioa, non eta betiko sotoan, Ericen gurasoen etxean. Red eta Kittyrenean zehazki. Haiek ere bizi dira oraindik, eta nire harridurarako, ez dira gehiegi aldatu: ez itxuraz, ezta izaeraz ere. Bikote heldu zoragarria osatzen dute oraindik, edozein trama aberasteko gaitasuna duena. Telesail zaharraren eta berriaren arteko zubi nagusia dira. Ez bakarra. Dona, Eric, Fez, Michael eta abar ere agertzen baitira. Ikusle nostalgikoak haien bizitzak zein norabide hartu duen ahal izango du jakin. Baina, kasu: ohartuko da ez dutela amestutako bizitzarik, guraso direla haietako asko, eta, are, orain haien seme-alabak direla sotoa kez, garagardoz eta istorioz beteko dutenak. «Zer gara pantailak itzalita? Nostalgiak galdutako arimak», kantatzen du Merina Grisek.]]>
<![CDATA[Akelarrearen adarrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-02-17/akelarrearen_adarrak.htm Fri, 17 Feb 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-02-17/akelarrearen_adarrak.htm Akelarre aferaz zerbait esan gabe. Ezer baino lehen, gogorarazi nahi nuke testuingururik gabeko bideo tarteak, bata bestearen segidan, ez direla helduleku egokia ondorio sendoegiak ateratzeko. Hala egin nahi duenak, hobe du saioa bere horretan ikusi. Ahal dela, atal bat baino gehiago. Oroitu, bestela, Euskalduna naiz, eta zer? saioarekin zer gertatu zen. Valeria Rosen ezjakintasun (mingarri) hori saioko elkarrizketen berezko ezaugarria da, eta ez da, soilik, euskaldunen kontrakoa. Horrek, dena den, ez dio baliorik kentzen sortu den eztabaidari. Ezta bertan esan diren kontu nagusiei ere.

Xabier Euzkitzek Twitterreko harian esandakoak, adibidez, hitzez hitz sinatuko nituzke: dioenez, ardura ez da aurkezlearena; saioa egitea erabaki dutenena baizik. Zergatik egin da umorezko saio bat euskal munduaren ardatzetik erabat aparte bizi den jendearekin? Gaztelaniazko katea izatea nahikoa ez, eta Espainiari begira ari den katea izan behar ote da? Hori da telebista publikoak eskaintzeko diguna? Telebista ereduaz nazio eztabaida bat behar dela adierazi du, eta bai. Baina kosta behar zaigu ados jartzea.

Juan Kruz Lakasta kazetariak beste gogoeta batzuk haizatu ditu gaiaren aitzakian. Eta horiek ere hona ekartzeko modukoak dira. Izan ere, Akelarre-k euskaldunoi begiratzeko duen modua bezain sumingarria da tono eta ezaugarri bertsuko euskarazko saiorik ez izatea. Dio Espainiako umorea erabat berritu dela azken urteotan; stand-up-a oinarri, eta joera zaharrunoagoak alboratuta. Euskaraz, salbuespenak salbuespen, ez dela izan halako aldaketarik. ETB1ek apustu sendoa egin behar duela lehenbailehen, eredu berriago bat —gaurko gazteekin konektatuko duena— sor dadin. Deserosoa izango da, eztabaidak eragingo ditu, eta bat baino gehiago haserretuko da prozesuan. Baina ez dago beste biderik.

Ez da Akelarre saioa euskal telebistak duen gaitzik handiena. Baina bideo horrek balio badu —sorgin ehizak alboratuta— , behingoagatik, euskal telebistaren norabideaz eztabaida taxuzko bat abiatzeko, ez da alferrik izango. Hori bai: ez nuke nahi, batzuek aldarrikatu duten moduan, saioa kolpetik kentzerik. Egin dezala bere bidea: horrela egingo baitu bidea eragin duen suminak eta eztabaidak ere.]]>
<![CDATA[Satira neurritsua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-02-15/satira_neurritsua.htm Wed, 15 Feb 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-02-15/satira_neurritsua.htm The Silence of the Lambs lehen aldiz? Inoiz ez da berandu(egi).

Ez iezadazue kargu hartu, beraz, «aurkeztu berriaren» etiketa dagoeneko erauzia duen telesail bat hizpide hartzeagatik. Badakit The White Lotus-en bigarren denboraldia duela hilabete batzuk jalgi zutela. Badakit Amaia Garciak ekarri zuela hona joan den abenduan. Baina oraintsu ikusi dut nik. Eta zuk egin ez baduzu ere, garaiz zaude oraindik. Spoilerrik gabeko zutabea da hau.

Telesailaren arrakastari erreparatuta, bistan da gustuko zaigula aberaskumeak epaitu ahal izatea: batzuen dorpezia, besteen faltsukeria eta aseezintasuna. Eta oro har —klase-gorrotoa pizteko adina— langileekin duten jarrera aztoragarria. Triangle of Sadness filmean ere baden begirada presente dago: nazkagarriki aberatsak diren horien bizitza amorragarria zaigu; baina satirarako lur ezin emankorragoa da.

Pertsonaia multzoan oinarritutako telesaila da: nola lehen denboraldia, hala garapen independentea duen bigarrena. Eta haien eraikuntzan —eta aurkezpen doituan— dago Mike Whitek sortu duen istorioaren meritu nabarmenena. Umorezko lanetan ohikoa da pertsonaia nagusiari gizajo normal samarraren papera ematea, eta inguratzea ezaugarri muturreko eta estereotipatuak dituzten bigarren mailako pertsonaiekin. The White Lotus-en ez da hala. Pertsonaia guztiak dira lehen begi-kolpean diruditena baino gehiago. Denek dute garapena kapituluetan zehar; denek beranduago agertuko den ezkutuko izaera. Edo barne gatazka bat, gaiztotzen ari zaiena.

Oreka horretan dago ni harrapatu nauena. Pertsonaiarik amorragarriena ulertzeko gai egiten gaitu telesailak. Haien ezaugarriak edo erronkak neurrian dira esajeratuak, barre eginarazteko adina, baina sinesgarri izateari erabat utzi gabe. Hori da satira neurritsuaren artea: giza kondizioaren herrenak agerian jartzea, begirada entrenatu eta ispilu lana egitea, ukatu gabe pertsonaien konplexutasuna.]]>
<![CDATA[Cunken galderak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/002/2023-02-10/cunken_galderak.htm Fri, 10 Feb 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/002/2023-02-10/cunken_galderak.htm Single Ladies? Nola eraiki ziren piramideak? Goitik ala behetik hasita? Beethoven gorra zen hilda zegoenean ere? Saiatu da esploratzailerik inoiz zeruan nabigatzen? Idatzi ahal izango zukeen obrarik Shakespearek hitzik erabili gabe? Galdera horiek irakurrita idazten ari denari iktus batek eman diola sinetsi duzu akaso. Bada, pentsa zein aurpegi geratuko litzaiokeen akademiko jakintsu bati, galdera horietako bat eginez gero. Ez duzu irudikatu beharrik. Cunk on Earth saioan aurkituko duzu erantzuna. Edo aurpegia.

Diane Morgan da aktorea, baina umore britainiarraren zale denak bere pertsonaia ezagunena ikusiko du: Philomena Cunk kazetari, nola esan, aldrebesa. Aurrez eginak ditu beste makina bat abentura, baina oraingoan, munduaren historia —Pimp Up the Jam abestiaren aurretik jazotako dena— azaltzeko ahaleginean murgildu da bere produkzio taldearekin batera. Jakin-min absurdoa muturrera eramaten du Cunkek. Gogoeta zentzugabe iradokitzaileenak egiteko gai da, baita parean duena ikerlari edo aditu entzutetsua denean ere. Ordu erdiko bost saio osatu dituzte gauza bakarra erakusteko: babua ondo izateko, azkarra behar dela izan. Borat, La Resistencia-ko elkarrizketa zentzugabeak eta How to with John Wilson; hiruren oihartzunak antzeman daitezke. Eta ez dago gaizki azpimarratzea: bederatzi gidoilari izan dituzte horretarako.

Eginda dago ia dena. Errealitatea tematu da aldiro gu harritzen —orain pandemia, gero lurrikara—, baina fikzioa eta dokumentalgintza iritsi dira (ia) dena eta denetik kontatzera. Gero eta gauza gutxiagok aztoratu edo mugitzen gaituzte. Ikuspegia aldatzen denean, ordea, begirada originala denean, den-dena konta daiteke berriz. Ezaguna dena, aspertzen gaituena, kolpetik bilakatzen da dibertigarri Cunkek (edo John Wilsonek) kontatuz gero. Badu bere etorriak kalamuak itsututako lagunarteko konbertsazioen traza, badu irakasleari galdera zirikatzaileak egiten dizkion klasekide graziosoaren jarrera boikoteatzailea. Eta zer? Konspirazionistek egiten duten bera egiten du —ikerlari adituen iritzia auzitan jarri, modu ezin absurdoagoan—. Baina haiek egiten dutenean beldurgarria den modu berean, arratsaldea alaitzekoa da Cunken ahotik datorrenean zirika hori. ]]>
<![CDATA[Umoregilearen mugak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/002/2023-02-03/umoregilearen_mugak.htm Fri, 03 Feb 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/002/2023-02-03/umoregilearen_mugak.htm Zona Franca saio kataluniarrarekin jazotakoa hona ekartzeko. Bai, kolaboratzaile bat kaleratu zuen TV3eko zuzendaritzak PSC svastika batekin lotzen zuen txiste bat dela medio. Bai, aurkezleak eta gidoilari batzuek lanpostuari uko egin diote elkartasunez. Ez, azken egunotan ez dute telebistan saioa eskaini. Eta ez, oraintxe bertan, ez dago batere argi late night-ak bizirik emisioan jarraituko duen ala ez.

Umoreaz aspaldi abiatutako eztabaida enegarrenez piztu du gertaerak. Gauza asko esan baita, urteotan, gaiaz: behetik gorakoa izan behar ote den edo ez, ezin dela testuingurutik kanpo ulertu, izan behar lukeela ikuslea deseroso sentiarazteko gaitasuna... Esango nuke ez garela ondorio bateratuegietara iritsi. Zaila izango da zutabe honetan ezer benetan berria eta osagarria esatea.

Aberasgarriagoa da umoristen mugez aritzea. Haien lana eta jarduna baldintzatzen duen horretaz guztiaz. Emakumezko umoristak, adibidez, sektorearen botere egitura matxistek edo ikusleen aurreiritziek baldintzatu (izan) dituzte. Beste batzuetan —begiratu bestela Ane Lindaneren Twitter jarioa—, entzule edo irakurleen inteligentzia faltak baldintzatzen ditu. Eta Julen Portillok esango lukeen moduan, autonomoen kuota ordaindu eta kudeatu beharrak ere bai. Edo beldurrak; edonork ez baitu indarrik hater oldeen erasoak bere alde erabiltzeko.

Baina Zona Franca-ren adibidera itzulita, muga nagusia beste bat da: finantzaketa publikoa duten saio eta edukiak behartzen direla alderdien dinamikek baimentzen duten lur eremutik atera gabe jolastera. Politikariek erabaki dezaketela zer den egokia eta zer ez. Katalunian PSCren svastikan jarri dute muga, baina apustu egingo nuke: ETB1en balitz, Zona Franca-ren ibilbideko txisteen ehuneko 50ak ez zukeen iragazkia gaindituko.

Urgentziazkoa da ikusleoi zein umoristei gure muga propioekin esperimentatzea baimenduko diguten eremuak sortzea, tutoretzarik gabe. Oxala ETB —edo beste aldaera publiko bat— izatea hori baimentzeko bezain buruargi eta eskuzabala. Baina badaezpada, ez dago sobera alternatibak arakatzea: badago umorezko eszena, lengoaia eta industria (txo) bat sortzerik, finantzaketa publikoaren babes ezinbestekorik gabe? Zein da formula?]]>
<![CDATA[Agur, jauna (k)]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/003/2023-02-01/agur_jauna_k.htm Wed, 01 Feb 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/003/2023-02-01/agur_jauna_k.htm Zona Franca late night ausartaren aurkezle izan da, erabaki ezusteko eta indartsu hori hartu duen arte. Baina itxaron beharko du, irizpide nazionala, gertutasunezkoa eta kronologikoa —gutxienez— alde dituen beste aurkezle baten agurrak kendu baitio lekua. Zuhaitz Gurrutxagaz ari naiz, noski. Herri txiki, infernu handi utzi(ko) du.

Joan den igandean eman zion itxiera ofiziala zortzi urteko ibilbideari. Non, eta Los Angelesen, Herri txiki, Amerika handi sail bereziaren azkeneko alean. Hori bai, Mikel Pagadirekin agur hunkigarria izan zitekeena, une deseroso bihurtuta. Osatu duten bikote xelebreak gidatu duena ETB1ek azken hamarkadan izan duen saiorik arrakastatsuena izan da. Hain da ibilbide luzea, hain dirudi beti egon dela hor, ezen umorezko saiorik ez dagoela esaten dugunetan ahaztu egiten baitugu. Pagadiren osagarri serioa(goa) izateko rolean hasi zen hasieran, baina (besteak beste) pertsona zaharr(ago)ekin konplizitatea lortzeko duen gaitasunari esker, saioaren momenturik onentsuenetako askoren koprotagonista eta erantzule izan da. Ondokoei luzitzeko bidea uzten jakin du.

Akordatzen naiz Gurrutxaga metxadun futbolari promesa zen garaiaz. Gogoratzen dut ikusi nuela Vanpopel taldearen kontzertu batean, kantatu baina gehiago hitz egiten. Oroitzen dut nola zabaldu ziren lagun artean haren futbol bakarrizketen aitorpen eta balentriak. Nola harritu gintuen Tele Donostin hasi zenean kirol erreportajeak egiten. Zenbat txalotu genuen desertuan oasi bat izan zen Tumatxak saio hura. Bere harro puntuko dorpezian edo harrotasun xumean, sinpatia berezia pizten duen aurkezlea da Gurrutxaga. Beti inpostorearen roletik, beti foko horiek mereziko ez balitu bezala, antzerkiraino (ere) eraman duen dozena bat urteko bide sendoa osatu du. Auskalo zerekin harrituko gaituen hemendik aurrera. Baina apustu egingo nuke, arrakasta izango du. Herri txiki, infernu handi-k, aldiz, bere trabesia luzeari eutsiko dio. Miren Nogales aktore zestoarrak ordeztuko du Gurrutxaga. Saioari, aurpegi berriaz gain, begirada eta umore berritua eranstea izango du erronka.]]>
<![CDATA[AA]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/036/002/2023-01-27/aa.htm Fri, 27 Jan 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1875/036/002/2023-01-27/aa.htm
Behin-behinean, liluratuen taldean nago ni. DALL-E-2rekin jolasean hasi nintzen lehenik. Harrigarria da nola eska diezaiokezun edozein irudi, zuk nahi duzun estilokoa, eta zein emaitza txukunak ematen dituen. Dena esan behar bada, ilustratzaile eta diseinatzaileak haserre daude, oinarria euren lana dela argudiatuta. ChatGPT delakoak gehiago aztoratu nau, hala ere. Konprobatu dut gai dela komunikazio plan baten zirriborro zehatz samarra egiteko, baita gai jakin bat proposatuz gero, umorezko esketxak idazteko gomendioak emateko ere.

Tresnaren gaitasunak proban jarri dituen euskaldunik bada, Beñat Erezuma da hori. Orain hilabete izan zen Hitzokei saioan, baina gaur ikusi dut nik, Youtuben. Urko Aristiri kontatu zion ChatGPT noraino eraman ahal izan duen. Poema liburua idatzi zuen, lehenik, AA lagun; eta orain, podcastgintzari ekin dio: Zero eta bat du izena, eta AAk idatzitako —literatur?— testuen irakurketa du oinarri. Baina kontua ez da hor amaitzen: agindu gutxi batzuk emanda azalpen bideoak hutsetik sortzeko moduekin jolasean ari da dagoeneko.

Erezumaren txioen eskutik heldu naiz Dot CSV Youtubeko dibulgazio kanalera. Bertako bideo batean, aipatutako tresnak garatu dituen enpresako —OpenAI— buru den Sam Altmanen solasaldia jaso dute. Bertan dio berariaz plazaratu dutela akastuna den tresna bat, nahi dutelako gizartea pixkanaka ohitzea AAren erabilerara, eztabaidatzea haren potentzialaz edo gatazka moralez... Baina epe motzean puskaz tresna garatuagoak etor daitezkeela. Eta dio, askok uste zutenaren kontrara, ordenagailu parean egiten diren lanak askoz ordezkagarriagoak izango direla laster, lan fisikoak baino. Telebistarako gidoia, planoen hautaketa, edo zutabe hau, guk baino hobeto egin ahal izango ditu?]]>
<![CDATA[Soka luzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-01-25/soka_luzea.htm Wed, 25 Jan 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-01-25/soka_luzea.htm Reel-en eta algoritmoaren zurrunbilo amaiezinean galdu.

Bada salbuespenik. Gutxi batzuek morboaren eta azalkeriaren eremua gainditzen dute, historia zati baten edo giza kondizioaren zeharkako erretratua egiteko. Hilketa baten aitzakian bada ere. Non dago Mikel? da bazterrotan eginak diren aleetako bat. Eta zerrenda horretara gehitzekoa da Filminen estreinatu berri den The Killing of a Journalist ere. Ikerketa-kazetari gazte baten eta bere bikotekidearen hilketa du abiapuntu, baina gertakari horrek Eslovakiako politikan eragin zuen lurrikara da egiazko aztergaia. Hain da deigarria jazotakoa, non zaila baita sinestea zein oihartzun txikia izan zuen gure tabernako berriketaldietan. 2018an gertatu zen, baina gertakari horren ondorioak bi urte gehiagoz luzatu ziren gutxienez. Ezustekoz jositako ikerketak eta manifestazio jendetsuek gobernuko kargudun nagusiak dimititzera behartu zituzten. Hilketa zehatz batetik sistema politiko baten gainbeheraraino dauden hariak dotoreziaz lantzen ditu dokumentalak, tentsioa eta interesa mantenduz, baina alferrikako baliabide puzturik gabe.

Bi aldiz da harrigarria kazetariaren hilketaren soka luzea. Batetik, filmak erakusten duelako nola gertakari batzuk mugarri izan daitezkeen, aurrez pentsaezinak ziren aldaketak eragiteraino. Eta bestetik, thriller gose aseezina duten ikusleen pantailetara iristeko aitzakia delako hilketa bera. Murgiltzen dituelako Eslovakiako klima politikoan, gehiago jakiteko gogoz, baita, ziur asko, Eslovakia non den jakiteko lanak dituztenak ere.]]>
<![CDATA[Sukaldean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-01-20/sukaldean.htm Fri, 20 Jan 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-01-20/sukaldean.htm random bati. Jateko modukoa-k eta baliokideek lehia eta reality-a su artera eraman daitekeela erakutsi digute, eta Pesadilla en la cocina-k lasaiago bizi garela ekarri diguten platerean dagoen horrek mahairaino egin duen bidea ezagutu gabe. Fikzioan, ez zaio askorik erreparatu sukaldeari. Jatetxeetan kokatutako eszena gogoangarriak ez dira falta, baina begirada bezeroarena da beti, dena delakoa zintzurrean behera sartzen duenarena.

Baina ezer ez da betiko. Azken astean, aurreko lerro horiek erabat gezurtatuz, sukalde kontuak langai edo kokaleku dituzten fikziozko bi lanekin egin dut topo: The Menu filma eta The Bear telesaila. Plater bertsua bikaina edo ezin eskasagoa izan daiteke hala ere; eta batak berehala nekatu ninduen gisan, harrapatu nau besteak. The Menu nahi eta ezinean garatzen den film bat da. Luxu goreneko jatetxe batean kokatzen da. Bezero aberatsen herrenak eta performance bihurtutako menuaren misterioa dira hasierako heldulekuak, baina aparrak bezala egiten du behera lehen ordua betetzerako. Ez naiz gai izan bezeroek bere lanaren maisutasuna ez baloratzeak etsipenez bete duen chefarekin enpatizatzeko.

The Bear-ek, aldiz, pertsonaien psikologian sakontzeko gaitasuna du. Shameless amerikarrean Lip Gallagherren rola egiten zuen Jeremy Allen White aktorea da protagonista. Aktorea ez ezik, pertsonaia ere oso da antzekoa. Pertsona inteligentea eta gaitasunez betea da, baina inguru zail eta gatazkatsu batean bizi da, eta hortik eratorritako arazoen aurrean duen jarrera iheskorrak ezaugarritzen du. Anaiaren suizidioaren ostean, haren hala moduzko jatetxea zenaren ardura hartuko du, eta saiatuko da munduko jatetxe onenetan ikasitakoa bertan aplikatzen, ez erresistentziarik gabe. Tramaren garapena pixkanakakoa da, kolpe birtuosorik gabea, baina kapitulu laburretan zehar, badu nahikoa indar ikusle eskuzabala harrapatzeko.

Eguna eta gaua izan daitezkeen bi lanek badute toki komun bat, hala ere: ostalaritza —Michelin izarduna zein kale izkinakoa— lanbide gogorra, esker txarrekoa eta prekarioa dela erakusten dute.]]>
<![CDATA[Haserre nago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-01-18/haserre_nago.htm Wed, 18 Jan 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-01-18/haserre_nago.htm talk show berri bat hasi direlako ematen, gaztelania batuan. El Terrat etxeak La Resistencia, Late Motiv, Nadie sabe nada... ekoitzi du, gainera, Espainiako telebistetan bigarren planoan ari ziren umoregile euskal herritarrak —euskaldunak direnik ez dakit esaten— lehen lerrora ekarrita. Akelarre du izena, eta ostegun iluntzeetan jarriko dute zuzeneko telebistan.

Haserre nago, euskarazko kateari nabarmen falta zaizkion bi elementu uztartuta egin dutelako saioa: umorea eta zurikeriatik ateratzeko askatasuna. ETB1eko saioek baino arrisku gehiago hartzen ditu, eta antzematen da ez dagoela publiko guztiei gustatzeko asmoz egina. La Sexta etxeko Zapeando saioan aritu izan den Valeria Ros da aurkezle nagusia. Hori da —nire suminetik— saioari barka diezaiokedan bakarra. Molde klasikotik jotzen du aurkezleak, iruzkin lizunak eta autofikzio esajeratua uztartuz, baina oraindik ezohikoa da telebistan emakumezkoei rol horiek baimentzea. Ez da gauza bera gizon heldu hetero batek gonbidatuekin nolabaiteko tonteoa antzeztea, edo hori bera egitea Valeria Rosek. La Resistencia-ko ohiko kolaboratzailea den Pablo Ibarburu eta Late Motiv-eko musikaria izan den Pirata dira kide osagarri. Protagonismo mugatua dute, baina aurpegi identifikagarri gehiago gehitzen dizkiote formatu berriari. Herrenak bezainbeste, baditu elementu interesgarriak: Ana Goitiaren kolaborazioa, egitura malgua... Baina haserreak beste galdera ilunagoetara eramaten dit gogoa: badu zentzurik ETBk jada gaztelaniazko umorearen eskaintza zabala are gehiago zabaltzeko lanak hartzeak? Zergatik ez da egin, Autentikoak geroztik, euskaraz antzeko zerbait egiteko ahaleginik? Nahikoa da pilotari bat gonbidatzea eta izen euskalduna jartzea Espainian egiten dena hona ekartzeko? Ez ote du, gaztelaniazko umorea nahi duen ikusleak, originala nahiago izango?]]>
<![CDATA[Sofako mikropolitika]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/028/002/2023-01-13/sofako_mikropolitika.htm Fri, 13 Jan 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1878/028/002/2023-01-13/sofako_mikropolitika.htm a posteriori ikusterik. Frantziako Tourra ikusteko The Simpson-en azken atalari egin behar zitzaion uko. Edo alderantziz. Etxe batzuetan sosak izanez gero, eta ez eztabaida etikorik gabe gela bakoitzean pantaila bat kokatuta konpondu zuten afera.

Orain denok daramagu pantaila bat poltsikoan, ordainpeko plataformak eta eskaintza agorrezina ditugu, eta ikus ditzakegu edukiak nahi dugun leku eta orduan. Edo eten, komunera joateko. Baina gatazka iturria ez da agortu: sofak besarkatzen gaituenean, pisukidea, ahizpak edo bikotekidea alboan, bertsua da galdera: zer ikusiko dugu orain? Horri erantzuteko moduak gizarte antolaketa eredu oso bat ordezka dezake. Autoritarismo hierarkikoa da aukera bat (ez beti adin hurrenkeran, baina nagusiki). Banaketa edo errazionamendua, bestea; egun bakoitietan honek, bikoitietan hark... Hirugarren bide bat ere badago, aldian aldiko negoziazioarena: baina gauza jakina da ez dela neutrala, inolaz ere. Adostasun oro dagoela baldintzatua batak bestearengan eragiteko duen gaitasunarekin: dela mehatxu inplizituen bidez, dela limurtuz, dela amore emanaraziz...

Baina okerrena ez da formula egokirik eza. Okerrena da galderari nork erantzungo dion ebatzita ere dema ez dela amaitzen. Badira batzuk, behin haiek ikusi nahi dutena inposatzea lortu dutenean, ez direnak horrekin konformatzen: besteen onespena lortu nahi izaten dute, haien erabakia ezin hobea izan dela berretsi. Ez dira gai garaipen txikiaz gozatzeko, denen onerako izan dela sinetsita ez bada.

Eta bagaude are okerragoak: zerbait hautatzea lortu dugunean, eta nahiz eta bosgarren minuturako ohartu gure akatsaz, azken segundoraino eusten diogunak, nolabaiteko atsegina antzeztuz, arretazko jarrerari. Jakitun, sofako mikropolitikan, oposizioak garesti ordainarazten duela irristaldi oro.]]>
<![CDATA['Ta bihar, zer?']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/003/2023-01-11/ta_bihar_zer.htm Wed, 11 Jan 2023 00:00:00 +0100 Lander Arretxea https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/003/2023-01-11/ta_bihar_zer.htm Album du izena, eta Formol taldearen antzezlana du oinarri. Hori bai, ez dira obraren gidoia papereratzera mugatu: belaunaldikide zenbaiten testuak eta material osagarria ere pilatu dituzte. Hala nola, manifetarako aldarri zalantzatien zerrenda zoragarria: «Zerbait esateko esan digute» «Bai, ez, a-gi-an!» edo «nire bizitza(re)kin, ez dakit zer egin». Hitzaurrean bertan, azpimarratzekoa den beste esaldi bat ere badago, denoi aplikagarria dena; «Asko hitz egiten da gazteez, baina gazteek gutxi hitz egiten dute».

Lelo horien oihartzuna kaskoan dudala atera dut ordenagailua, ETB1en saio berria den Ta bihar zer? saioa ikusi nahian. Leire Palaciosek aurkezten du, eta aurrez Munduko Plazan saioa ondutako lantalde bertsua du atzean. Begira Produkzioak ekoiztetxea eta Ane Rotaetxe zuzendaria. Antzematen da jarraipen hori: grafismo eta kolore hautaketa zainduak zein ondo orekatutako erritmo narratiboa ditu. Itxuran eta mamian, bi zentzuetan da ETBk egindako saio txalogarrien zakuan sartzeko modukoa. Lehen bi herenetan sexuari leku oso desberdinetatik begiratzen dioten hiru lagunen kontakizunak tartekatu dituzte: adineko emakume batena, zakila duen emakume batena eta helduaroan harreman homosexualak izaten hasi den gizonezkoarena. Adituak alboratuta, beren bizipenak autentikotasunez kontatzeko prest dauden lagunengana jo dute. Haien aitorpen naturalek gidatzen dute saioa.

Azken laurdenean, banan-banako solasaldiak lau gazterekin osatutako mahai-inguruak ordezkatzen ditu. Ligatzeko aplikazioekin edo sexu jostailuekin duten eskarmentuaz jarri ditu hizketan Palaciosek, dozena bat gai ukitzeko bidea zabalduz: monogamia, harreman irekiak, pornografiaren papera sexu heziketan... Gai jakingarriak eta sakontzeko modukoak dira denak, baina azaletik landu dituztenak, lau gazteetako bakoitzaren barrenak ezagutzeko aukerarik eman gabe. Esateko gehiago dutela antzematen zaie. Konparazio baterako, lehen hiru elkarrizketatuek berrogei bat minutu dituzte; eta lau laguneko mahai-inguruak hamabost minutu hartzen ditu soilik. Hor dago, beharbada, saioaren herren bakarra: «Gazteek gutxi(egi) hitz egiten dute».]]>