<![CDATA[Lander Iruin | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 05 Feb 2023 06:18:22 +0100 hourly 1 <![CDATA[Lander Iruin | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Prest daudela erakutsi dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1554/023/001/2014-05-11/prest_daudela_erakutsi_dute.htm Sun, 11 May 2014 00:00:00 +0200 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1554/023/001/2014-05-11/prest_daudela_erakutsi_dute.htm
Irlanda. Badana, O'Gorman, Duggan, Tracy, Mccormack, Graham, Beckett, Hansberry, Rowe, Russell eta Roche. Gero zelairatu ziren: Connolley, Moloney, Gilroy eta Dwyer.

Golak. 2-0. Beristainek (14. min.); 2-0. Beristainek (39. min.).

Epailea. Gorka Sagues.

Bestelakoak. 1. 000 ikusle inguru Azpeitiko Garmendipe zelaian. Minutu bateko isilunea egon zen Badajozen (Espainia) trafiko istripuan hildako bost futbolari gazteen omenez.

Euskal Selekzioak nazioartean jokatzeko prest dagoela erakutsi zuen atzo, Irlandaren aurka jokaturiko partidan maila bikaina eskainiz. Bi urteko geldialdiaren ondoren, jokalariek beti hain berezi izaten den partidaz gozatzeko aukera izan zuten. Etxekoentzat lagunarteko hutsa baino gehiago zen. Aldarrikapenaren aldeko festara gerturatu zirenek partida amaierako emaitza lagun izan zuten Garmendipen.

Irlandako selekzioaren jokoaz, akaso, gehiago espero zen. Sue Ronanen taldeak, ordea, itxura kaskarra eskaini zuen Azpeitian. Irlandarrak Munduko Koparako sailkapen fasea jokatzen ari dira, eta beren multzoan hirugarren postuan daude, Alemania eta Errusiaren atzetik. Eskura dute historia egitea, Irlanda ez baita inoiz Munduko Kopa jokatzeko sailkatu. Sailkapenerako partida horietan egindako horren arrastorik ez zen ikusi, ordea, atzokoan. Neurri handi batean, parean eduki zuten taldeak punta-puntako jokoa egin zuelako.

Euskal Selekzioak lehen minututik hartu zuen partidaren kontrola. Goiko lerroetan Aintzanek eta Elik presio gogorra egiten zuen bitartean, atzealdean Ainhoa Tirapuk apenas eduki zuen ustekaberik. Baloia alde batetik bestera mugitu zuten euskaldunek, batez ere Lizasoren agindupean. Zarauztarra eta Vanessa bere kasa ibili ziren Garmendipeko zelai erdian. Etxekoen lehen abisua seigarren minutuan iritsi zen, Beristainek areaz kanpotik egindako jaurtiketa gogor baten ondoren. Badanak baloia kornerrera bidali zuen. Hurrengo jokaldian, korner horretan bertan, Ane Bergararen errematea zutoinera joan zen.

Jose Alvarezen taldearen gola gertu zegoen, eta Euskal Selekzioak izan zuen hurrengo arriskuko jokaldian, gola egin zuen. Eta nolako gola, gainera. Beristainek bolea ikusgarri batekin bidali zuen baloia ate barrura, areaz kanpotik. Irlanda itota zebilen, eta euskaldunak, berriz, gozatzen. Baloiaren zuela aprobetxatuz, etxekoek bigarren gola nahi zuten. Beristainek, Elik eta Aintzanek jokaldi zoragarria egin zuten ezker hegalean, baina Realeko jokalariak kanpora bidali zuen burukada. Euskal Selekzioaren minuturik onenak ziren.

Orduantxe iritsi zen etxekoen bigarren gola. Lehen zatia amaitzeko bost minutu geratzen zirenean, Beristainek, beste behin, erremate bikaina egin zuen area ertzetik. Euskaldunak lehen zatiko lana borobiltzear egon ziren, Iraiak zelai erditik egindako jaurtiketa batekin. Athleticeko jokalariak ustekabean harrapatu nahi izan zuen irlandarren atezaina, baina baloiak langan jo zuen.

Bigarren zatia, estuagoa

Aldageletatik bueltan, partidak beste itxura bat hartu zuen. Euskal Selekzioak joko onarekin jarraitu bazuen ere, Irlandak, aldaketei esker, bere lerroak zertxobait luzatu eta etxekoen ate ingurura gehiago gerturatu zen.

Minutuek aurrera egin ahala, gainera, Alvarezen jokalariek hirugarren gola egiteko abaguneak ere izan zituzten. Azkenean, lehen zatian Beristainek sarturiko golak nahikoak izan ziren, eta Euskal Selekzioak 2-0eko emaitzarekin biribildu zuen aldarrikapenerako eguna.

Nazioartean lehiatzen ari den talde baten aurka irabazi ondoren, erronka berriak nahi ditu Euskal Selekzioak. Partida amaierako adierazpenetan, jokalari guztiek lehia gehiago nahiko lituzketela nabarmendu zuten.]]>
<![CDATA[Hamiltonek 'pole'a lortu du, eta lehen postutik irtengo da Montmelon]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1521/024/003/2014-05-11/hamiltonek_polea_lortu_du_eta_lehen_postutik_irtengo_da_montmelon.htm Sun, 11 May 2014 00:00:00 +0200 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1521/024/003/2014-05-11/hamiltonek_polea_lortu_du_eta_lehen_postutik_irtengo_da_montmelon.htm
Egungo txapeldun Sebastian Vettel (Red Bull), berriz, burua altxatu ezinik jarraitzen du. Herenegungo emaitza kaskarren ondoren, atzo arazo elektronikoak pilatu zitzaizkion. Sailkatze probako hirugarren txandan, alemaniarraren autoak matxura izan zuen, eta proba bertan behera utzi behar izan zuen. Hamargarren irtengo da. Fernando Alonso (Ferrari), bestalde, zazpigarren postutik irtengo da. Hamiltonek bi segundo atera zizkion.]]>
<![CDATA[Euskal Selekzioa gehiago izan da]]> https://www.berria.eus/albisteak/91834/euskal_selekzioa_gehiago_izan_da.htm Sat, 10 May 2014 20:02:16 +0200 Lander Iruin https://www.berria.eus/albisteak/91834/euskal_selekzioa_gehiago_izan_da.htm <![CDATA[Iparra berreskuratzera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2177/023/002/2013-12-29/iparra_berreskuratzera.htm Sun, 29 Dec 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/2177/023/002/2013-12-29/iparra_berreskuratzera.htm
Laboral Kutxak Santiagon ahaztu egin nahi ditu azken lau jardunaldietako porrotak. Taldeak burua altxatu beharra dauka, iparra berreskuratu. Uneotan hamabigarren postuan dago sailkapenean, eta gaur Rio Naturaren aurka huts eginez gero, beltz izango du Espainiako Koparako sailkatzea. Urtea argi izpi batekin amaitzea litzateke gaur irabaztea, abenduan Valentzia, Juventut, Bilbo Basket eta Teneriferen aurka galdu ondoren. Ez hori bakarrik. Sergio Scarioloren taldeak, gainera, oso itxura kaskarra eman zuen ligako azken lau jardunaldietan.

Ezkortasunaren zurrunbilo horretan, entrenatzaileak beste buruhauste bat izango du: Tibor Pleissen hutsunea. Pibot alemaniarra oraindik osatu gabe dago, eta haren postua Milko Bjelicak beteko du. Serbiarraren eskumuturra fin ibili da azken bi hilabeteotan, baina gaurko lehiaren ondoren, kontratua amaituko zaio. Scariolok berak «ezinbestekotzat» jo zuen jokalaria joan den ostegunean, eta urtarrilaren 2a baino lehen akordioa lortzea espero du entrenatzaileak. Halere, atzo Turkiako hedabide batek zabaldu zuenez, jokalariak sasoi bukaera arteko kontratua sinatu du Anadolu Efesekin.

Euroligan etxeko lanak egin ondoren, Laboral Kutxak ligan du orain erronka. Hurrengo bi jardunaldietan, gainera, norgehiagoka zailak jokatuko dituzte gasteiztarrek: Bartzelona, etxean, eta GBC, Donostian. Partida horiek baikortasunarekin prestatzeko, baina, Santiagon irabaztea ezinbestekoa da.

Bilbo Basketek ere etxetik kanpo jokatuko du, Manresaren pistan; Manresa jaitsiera postuetatik urruntzeko asmoz dabil. Murtziaren aurka azken jabetza galdu ondoren bizkarrekoa ahaztu nahi dute bilbotarrek. Dena den, sasoiko daude, ACBko azken bost partidetatik lau irabazi baitituzte.

Pueyoren jokalariek izan dezaketen abantailetako bat astean bitan jokatzeko duten ohitura da. Manresaren entrenatzaile Borja Comengek honela esan zuen atzo: «Ez dakit nire taldeak nola erantzungo duen, orain arte ez ditugulako inoiz bi partida jokatu 48 orduan. Bilbo Basketek badaki zer- nolako ahalegina den hori, eta jokalari askok eskarmentua eskuratu dute Europan zehar jokaturiko partidetan».

Gipuzkoa Basketek, bihar

Gipuzkoa Basketek bihar mugarria jar dezake Kanaria Handiaren aurka. 2013. urtea sailkapeneko laugarren postuan amai dezake; donostiarrek inoiz lortu duten posturik onena. Gaur egun ligako defentsa onenen artean laugarrena da haiena eta hiruko jaurtiketa gehien sartzen duen taldea da.

Kanaria Handiarena, halere, ez da kantxarik aproposena bosgarren partida jarraian irabazteko, baina Gipuzkoa Basket olatuaren aparrean iritsiko da. Kanaria Handiak, aldiz, Valladoliden, ezustekoan, galdu zuen ostegunean. Biharko partida irabaziz gero, Sito Alonsoren taldeak ia ziurtatuta edukiko luke kopako kanporaketetan egotea.]]>
<![CDATA[Atzeko hutsek erabaki dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1554/024/001/2013-12-29/atzeko_hutsek_erabaki_dute.htm Sun, 29 Dec 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1554/024/001/2013-12-29/atzeko_hutsek_erabaki_dute.htm
Pilotakadak. 366.

Saketik. Olaizola II.ak 6, eta Bengoetxea VI.ak 2.

Markagailua. 3-1; 6-2; 7-4; 8-5; 21-6 eta 22-9.

Bestelakoak. Iruñeko Labrit pilotalekuko harmailak ia goraino bete ziren: mila ikusletik gora. Apustuak Olaizola-Aretxabaletaren alde irten ziren. Jaialdiko aurrenekoan, Asier Olaizolak profesional mailako azken partida jokatu zuen. 22-21 irabazi zuen Apraizekin, Saralegi eta Ibai Zabalaren aurka.

Olaizola II.ak eta Aretxabaletak erraz irabazi zuten atzo Labriten Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko partida. Parean Bengoetxea VI.a-Galarza izan zituzten, baina horiek ez ziren fin ibili. Galarzak atzean egindako hutsek eta Olaizola II.aren tantoek erabaki zuten norgehiagoka.

Galarzak urduriegi ekin zion partidari, Olaizola II.aren sakeei erantzuna eman ezinez. Lehen hiru sakeak txapa azpira bidali zituen atzelari nafarrak, eta hasiera kaskar horren zama partida guztian eraman zuen. Lehen pilotakadetan aurrelariek ez zuten aparteko lanik eduki. Atzeko koadroetan egon zen lehia. Aretxabaletari ere kosta egin zitzaion partidan sartzea, eta jarraian egindako bi hutsei esker, Bengoetxea VI.a eta Galarza hiru tantora jarri ziren (6-3).

Partidaren bigarren zatiak, baina, kolore gorria eduki zuen erabat. Irabazleek hamahiru tanto egin zituzten jarraian, eta urdinak jokoz kanpo geratu ziren. Olaizola II.ak tanto ederrak egin zituen aurreko koadroetan, Aretxabaleta, bitartean, haziz joan zen. Lehia polita izan zuten bi gazteek atzean. Badute zer ikasi oraindik, baina pilota jotzeko orduan hustu egiten dira. Pilotakada ikusgarriak tartekatu zituzten Galarzak eta Aretxabaletak. Behin baino gehiagotan iritsi ziren erreboteko paretara.

Baraibarko atzelariak, baina, sei pilota galdu zituen, eta Bengoetxea VI.ak partidaren karga aurreko koadroetara eraman nahi izan arren, Olaizola II.ak eta Aretxabaletak bazekiten non zegoen zuloa. Galarzaren zalantzak ikusita, pilotakada gehienak atzera jo zituzten. Azken txanpan, 21-5eko emaitzarekin, Bengoetxea VI.ak eta Galarzak hiru tanto egin zituzten jarraian. Leitzako aurrelaria beranduegi sartu zen jokoan. Hiru tanto horietatik bi berak egin zituen. Bata zabalera bidalitako bi-pareta eder batekin, eta bestea, saketik. 21-9koa Galarzak egin zuen, pilota erreboteraino astinduz. Partida hasi bezala amaitu zen: Galarzaren huts batekin. Urdinak onenean zeudenean, atzelari nafarrak gora bidali zuen pilota.

Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko hirugarren partida, bestalde, gaur jokatuko dute, Eibarren (17:00), Irujo-Barriolak eta Ezkurdia-Zabaletak. Bi bikoteak garaipenik gabe daude sailkapenean.]]>
<![CDATA[Badu zer zuzendua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1590/017/001/2013-12-08/badu_zer_zuzendua.htm Sun, 08 Dec 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1590/017/001/2013-12-08/badu_zer_zuzendua.htm
Alaves. Goitia, Oscar Rubio, Mora, Jarosik, Manu Garcia, Jaume (Toti, 76. min), E. Sanchez (Lazaro, 43. min), Guzman (Quiroga, 51. min), Oscar Serrano, Borja Viguera eta Ion Velez.

Golak. 1-0. Juan Carlosek (28. min.); 2-0. Borjak (47. min.). 2-1. Viguerak (penaltiz, 67. min.)

Epailea. Gonzalez Fuertes. Txartel horiak: Deportivoko Insuari, Culiori eta Juan Carlosi; eta Alaveseko Jaumeri eta Ion Velezi.

Bestelakoak. 21.000 ikusle A Coruñako Riazor zelaian.

Lan gogorra du aurretik Juan Carlos Mandiak. Nahiz eta azken hogei minutuetan itxura ona eman, Alavesek atzo ezin izan zion Deportivori aurre egin Bigarren Mailako hamazazpigarren jardunaldiko partidan. Ez zen aurkaririk aproposena entrenatzaile postuari ekiteko, liderraren etxean debuta egitea ez baita samurra. Dena den, Gasteizko taldearen ahuleziek, batez ere atzeko lerroan, bere horretan jarraitzen dutela ikusi zen.

Hasieratik geratu zen agerian bi taldeen arteko desoreka. Deportivok alde batera eta beste batera mugitzen zuen baloia, eta bi hegaletatik saiatzen zen erasoan. Batez ere eskuin hegaletik, Juan Carlosen jokaldiekin. Alaves, berriz, kontraerasoak antolatzen saiatu zen, Vigueraren kontura. Lux atezainak, baina, 12. minutuan bakarrik eduki zuen lana, Viguerak berak eginiko jaurtiketa gogor batean. Deportivok, tartean, hegaletatik jarraitu zuen min egiten, eta halaxe etorri zen Juan Carlosen gola (28. min), Luisinhoren erdiraketa bikaina sareetara bidaltzean.

Alavesek lehen zatiko lepotik izan zuen burua bigarrenaren hasieran, eta Deportivok 47. minutuan egin zuen bigarren gola. Kasu horretan, Juan Dominguezek atzelarien artean erditik ikusi zuen zuloa, eta goleko pasea eman zion Borjari. Alaves okerrenean zegoenean, baina epaileak penaltia adierazi zuen gasteiztarren alde (67.min). Viguerak baloia sareetara bidali ondoren, partida zeharo aldatu zen; azken txanpan Mandiaren taldeak estu hartu zuen Deportivo.

Etxekoek azken minutuetan sufritu zuten arren, teknikari berriak ezin izan zuen punturik eskuratu bere estreinakoan. Atzoko emaitzarekin Alavesek azken aurreneko postuan jarraitzen du, hamasei punturekin.]]>
<![CDATA[Athleticek erraz irabazi du (4-0), eta Reala esku hutsik itzuli da (2-0)]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1614/017/002/2013-12-08/athleticek_erraz_irabazi_du_4_0_eta_reala_esku_hutsik_itzuli_da_2_0.htm Sun, 08 Dec 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1614/017/002/2013-12-08/athleticek_erraz_irabazi_du_4_0_eta_reala_esku_hutsik_itzuli_da_2_0.htm
Gol festak Athleticek azken hiru jardunaldietan izandako estropezuak samurtzeko balio izan zuen. Sant Gabriel, sailkapenaren erdialdean dagoen taldea, arazorik gabe hartu zuen mendean Athleticek, Manu, Eunate eta Gimbertek bitan sarturiko golei esker. Atzokoaren moduko partida bat behar zuten zuri-gorriek.

Txanponaren beste aldea Reala izan zen. Partida grisa jokatu zuen Oviedo Modernoren etxean, eta apenas izan zuen hiru puntuekin itzultzeko aukerarik. Bat lortzeko zorian egon zen, baina ez zuen atea hutsean uzterik lortu. Reala, orain, 9. postuan dago, kopan sartzeko postuetatik kanpo.]]>
<![CDATA[Bidasoak eta Anaitasunak alde handiz galdu dituzte euren partidak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1499/018/001/2013-12-08/bidasoak_eta_anaitasunak_alde_handiz_galdu_dituzte_euren_partidak.htm Sun, 08 Dec 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1499/018/001/2013-12-08/bidasoak_eta_anaitasunak_alde_handiz_galdu_dituzte_euren_partidak.htm
Lehia parekatuta hasi zen arren, Bidasoak pott egin zuen atsedenaldira iritsi aurretik. Lehen ordu erdia amaitzeko bost minutu geratzen zirela, Granollersek 1-7ko partziala egin zuen. Ondorioz, 9-14ko emaitzarekin amaitu zen lehen zatia. Partida bigarren zatiko hamabosgarren minutuan hautsi zen. Kataluniarrak 14-23 jarri ziren aurretik, eta lehia kontrolpean eduki zuten une oro. Azken txanpan bi taldeen artean dagoen aldea agerian geratu zen.

«Ondo hasi garen arren, azkenean guztiz hustu gara; ez dugu indar nahikorik eduki», adierazi zuen partida amaieran Fernando Bolea Bidasoako entrenatzaileak. Hala ere, baikor agertu zen hurrengo jardunaldiei begira: «Beheko postuetan jarraitzen dugu, baina gainontzekoekiko aldea ez da hain handia. Hobetzen ari gara».

Erasoan, kamuts

Anaitasunak gogotik sufritu zuen atzo Naturhouse La Riojaren aurka. Taldearen benetako maila neurtzeko parada aproposa zuten nafarrek, Europan sartzea helburu duen aurkari baten kontra. Logroñoko taldea, baina, gehiago izan zen.

Erasoko jokaldietan arazo handiak izan zituen Anaitasunak. Hasierako minutuetan bi taldeak pare-parean ibili ziren arren, lehen zatiaren hondarrean Naturhousek lau golen errenta ezarri zuen (14-10). Bigarren zatian erdi lo irten ziren Aitor Etxabururen jokalariak, eta esnatu zirenerako, 18-10 ziren atzetik. Azken minutuetan taldearen jokoak hobera egin bazuen ere, Anaitasunak ez zuen emaitza iraultzeko aukerarik eduki. ]]>
<![CDATA[Bilbo Basketek Europako arantza atera nahi du Estudiantesi irabazita]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1576/014/002/2013-12-07/bilbo_basketek_europako_arantza_atera_nahi_du_estudiantesi_irabazita.htm Sat, 07 Dec 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1576/014/002/2013-12-07/bilbo_basketek_europako_arantza_atera_nahi_du_estudiantesi_irabazita.htm
Bartzelona eta Valladoliden aurka irabazitako partidek Bilbo Basketen denboraldi hasiera grisa apur bat argitu zuten. Eurokopako azken jardunaldian Charleroiren aurka galdu ondoren, ordea, berriro ere zalantzak nagusitu dira taldearen inguruan. German Gabrielek Bilbo Basketek halako ataketatik ateratzeko duen gaitasuna nabarmendu du gaurko partidaren atarian: «Egoera zailenetan aurrera egiteko gaitasuna duen kluba gara; burua altxa beharra dago».

Ohorezko Mailan, bestalde, Gipuzkoa EHUk gaur jokatuko du Rivas Ecopolisen kantxan (19:30). Donostiarrak sailkapeneko bosgarren postuan daude, lau garaipenekin. Bizkaia GDKOk, berriz, azken postutik irteteko asmoarekin jokatuko du bihar Zaragozan (17:00), Mann-Filterren aurka. GDKO 12. postuan dago.]]>
<![CDATA[Aulkian zegoen gakoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1779/021/001/2013-11-10/aulkian_zegoen_gakoa.htm Sun, 10 Nov 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1779/021/001/2013-11-10/aulkian_zegoen_gakoa.htm
Partida maldan gora dagoenean, soluzioak bilatzen ditu entrenatzaile batek. Arazoari irtenbidea emango dion neurriak hartzea izaten da bere erronka. Neurriak hartu eta asmatzea. Horixe gertatu zitzaion atzo Ernesto Valverderi. Athletic 0-1eko markagailuarekin joan zen aldageletara, baina bilbotarrek beste itxura bat eman zuten bigarren zatian. Valverdek Mikel Rico eta Aduriz sartu zituen zelaian, eta taldeak lehen zatian eduki ez zuen freskotasuna berreskuratu zuen. Atzoko garaipenari esker, Athletic bosgarren da sailkapenean, hamahiru jardunaldi jokatu eta gero.

Lehenengo 45 minutuek gorabehera handiak izan zituzten. Athletic indartsu atera zen zelaira; gola nahi zuen lehen minutuetan. Nahiz eta joko aldetik ez zen izan dizdira handirik, Athleticeko jokalariak askotan gerturatu ziren Keylor Navasen areara. Batez ere, ezker hegaletik. Ibai Gomezen erdiraketek arriskuan jarri zuten Levanteren atzeko lerroa. Horrela etorri zen lehen aukera, 3. minutuan, Ibairen jaurtiketa batekin.

Joaquin Caparrosen taldea, ordea, eroso zegoen zelaian. Defentsaren eta Diop eta Simaoren artean apenas zegoen tarterik, eta Athleticek ez zuen zirrikiturik aurkitzen. Baloia alde batera eta bestera mugitzen zuten Beñatek eta Iturraspek, baina sakontasuna falta zuen taldeak. Guillermoren lehen jokaldiak esnatu zituen zaleak. Iturraspek bere lasterketa ikusi eta lehenengoan sartu zion sakonean baloia. Lezamako harribitxiak hamahiru minutu bakarrik behar izan zituen lehen txaloak entzuteko.

Athleticen baliabide nagusia Ibai zen. Izan ere, beste aldean, Juanfranek neurria hartu zion Susaetari; azken horren eta Iraolaren arteko konexioa falta izan zuen taldeak lehen zatian. Levanteren gola Athletic unerik onenean zegoenean etorri zen. Xumetrak primeran hartu zion aurre eskuin hegaletik De Marcosi, eta Barralek bi jaurtiketa behar izan zituen Iraizozi gola sartzeko. 33. minutua zen, eta hortik aurrera Athletic txiki egin zen. Valverdek, ordea, partidaren noranzkoa aldatuko zuen erabakia hartu zuen atsedenaldian.

Aldaketekin, hobeto

Haize freskoa ekarri zuten Mikel Ricok eta Adurizek. Athleticek sakontasuna irabazi zuen erdilariaren zelairatzearekin, eta erraztasun handiagoarekin iritsi zen Keylorren ate ingurura. Ricok berak egin zuen lehen jaurtiketa 48. minutuan area kanpotik.

Nabari zen Athleticen itxura aldaketa, eta hurrengo abisua Adurizek eman zuen buruz, 60.ean. Golaren aurrekaria izan zen. Hamar minutu geroago, Mikel Ricok banakoa sartu baitzuen, baloia zetorkion bezala astinduta. Lehen zatian ez bezala, Athleticek zuloa aurkitu zuen eskuin hegalean. Levante ezinean aritu zen bigarren zati ia osoan zehar, eta azken ordu laurdenean Athleticek estu hartu zuen. Estualdiaren seinale, Ibaik sarturiko gola izan zen. Hori bai, marrazainak legez kanpo utzi zuen jokaldia, bilbotarra jokoz kanpo baitzegoen. Azkenean, Adurizen burukada bikainari esker, puntuak etxean geratu ziren.

San Mamesek porrotik ezagutu gabe jarraitzen du denboraldi honetan, eta atzoko garaipena primeran datorkie jokalarie hurrengo asteko atsedenaldia dela eta. Hurrengo jardunaldian, Athleticek Malagaren aurka jokatuko du etxetik kanpo. ]]>
<![CDATA[Beheko postuetatik irten nahi du gaur Alavesek, Real Madril B-ri irabazita]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/021/003/2013-11-10/beheko_postuetatik_irten_nahi_du_gaur_alavesek_real_madril_b_ri_irabazita.htm Sun, 10 Nov 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1877/021/003/2013-11-10/beheko_postuetatik_irten_nahi_du_gaur_alavesek_real_madril_b_ri_irabazita.htm
Eibar, bestalde, egoera samurragoan dago. Sasoi hasiera bikaina egiten ari da Gaizka Garitanoren taldea, eta Tenerifen irabaziz gero, laugarren garaipena litzateke jarraian. Gaurko hiru puntuekin, Eibar Lehen Mailara igotzeko postuetan sartuko litzateke.]]>
<![CDATA[Eibarrek partida gogorra jokatu du, eta 3-2 irabazi dio Zaragozari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1561/022/002/2013-11-03/eibarrek_partida_gogorra_jokatu_du_eta_3_2_irabazi_dio_zaragozari.htm Sun, 03 Nov 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1561/022/002/2013-11-03/eibarrek_partida_gogorra_jokatu_du_eta_3_2_irabazi_dio_zaragozari.htm
Alavesek, bestalde, Tenerife hartuko du gaur Mendizorrotzan (18:00). Nacho Gonzalezen taldeak sailkapeneko azken postuetatik urruntzeko aukera du.]]>
<![CDATA[Ezustekorako aukerarik gabe]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1927/023/002/2013-11-03/ezustekorako_aukerarik_gabe.htm Sun, 03 Nov 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1927/023/002/2013-11-03/ezustekorako_aukerarik_gabe.htm
Bera Bera. Temprano, Ziarsolo (3), Elorza (8), Pinedo (2), Menendez (4), Nuñez (2), Dunay, Arizaga (1), Ederra, Arrojeria, Etxeberria (1).

Golak. 3-2; 4-2; 7-3; 7-5; 11-7; 15-9- atsedenaldia- 17-11; 20-13; 24-15; 26-16; 27-20; 29-21.

Epaileak. Lah eta Sok (Eslovenia).

Bestelakoak. 1.200 ikusle inguru Larvik Arena pabiloian.

Ezin izan zuen ezustekoa eman. Bera Berak Txapeldunen Ligako ligaxkako laugarren jardunaldiko partida jokatu zuen atzo Larvik liderraren aurka, eta Norvegiako taldeak ez zuen estutasun handirik eduki bi puntuak lortzeko. Bera Berak garaipenik eskuratu gabe jarraitzen du Europan, eta dagoeneko matematikoki ezinezkoa du aurrera egitea.

Zerbaitegatik da Larvik Txapeldunen Liga irabazteko hautagai nagusietako bat. Norvegiarrek Txapelketako azken bederatzi edizioak jokatu dituzte, eta joan den denboraldiko arantza ateratzea dute helburu nagusi gisa —Gyoeriren aurka galdu zuten finala—. Atzoko partidan, Bera Bera behin eta berriro saiatu zen Larviken defentsan zirrikituak aurkitzen, baina bi taldeen arteko alde fisiko zein taktikoa nabarmenegia izan zen.

Lehen zatian ongi eutsi zuten donostiarrek, batez ere lehen ordu laurdenean. Eli Pinedo eta Patricia Elorzaren golek 7-5ekoa jarri zuten markagailuan, eta Larvikek arazoak zituen jokaldiak amaitzeko orduan. Pare bat minutuko kontua izan zen, ordea. Etxekoen lehen lerroko jokalariek eskumuturra berotu, eta 5-2ko partziala egin zuten minutu gutxitan. Hazita iritsi ziren etxekoak lehen zatiko azken minutuetara, eta 15-9ko emaitzarekin sartu ziren bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatia, bide beretik

Ezer gutxi egin ahal izan zuten Imanol Alvarezen jokalariek bigarren zatian. Larvikek defentsa sendoarekin jarraitu zuen, eta Bera Beraren jaurtiketa gehienak bigarren lerrotik izan ziren. Urrutiko jaurtiketa horien ondorioz, Larvikek kontraeraso azkarrak antolatzeko erraztasun gehiago izan zituen, eta tartea zabaltzeko baliatu zuen hori —24-15 lehen laurdenean—. Azken minutuetan, jada partida erabakita zegoela, lehiak erritmoa galdu zuen eta 29-21eko emaitzarekin amaitu zen.

Txapeldunen Ligako porrota ahaztu beharra du lehenbailehen Bera Berak. Izan ere, Ohorezko Mailako hurrengo jardunaldian Elx jasoko du Donostian, hurrengo larunbatean. Europari dagokionez, bi aste barru jokatuko du hurrengo partida, etxean, Podravkaren aurka.]]>
<![CDATA[Laboral Kutxa bigun aritu da defentsan, eta 82-62 galdu du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1644/023/001/2013-11-03/laboral_kutxa_bigun_aritu_da_defentsan_eta_82_62_galdu_du.htm Sun, 03 Nov 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1644/023/001/2013-11-03/laboral_kutxa_bigun_aritu_da_defentsan_eta_82_62_galdu_du.htm
Cajasolek partida prestatzeko aste osoa izan zuela nabaritu zen. Laboral Kutxak, aldiz, lesioen pisua nozitu zuen. Etxekoek lehen bi laurdenetan gaina hartu zioten Baskoniari eta 40-25 iritsi ziren aurretik atsedenaldira. Sevillako taldeak partida bikaina egin zuen, eta ez zuen erritmoa jaitsi. Bost jokalarik 11 puntu baino gehiago sartu zituzten. Laboral Kutxak, aldiz, izan zuen oldarraldi bat, baina ez zuen lortu hamar puntu baino gutxiagora gerturatzerik. Nocioni eta Pleiss izan ziren onenak, 13na punturekin.

Bilbo Basketek eta Gipuzkoa Basketek etxetik kanpo jokatuko dituzte gaur ACB ligako 4. jardunaldiko partidak. Bilbotarrek Real Madrilen pistan (12:15, ETB1), eta gipuzkoarrek Bartzelonarenean (12:30, ETBk). Bi aurkariak ligako bi aurrekontu handienak dira askozaz.

Derbia, EHUrentzat

EHU Gipuzkoak 69-51 irabazi zion atzo GDKO Bizkaiari Ohorezko Mailako sasoiko lehen derbian. Donostiako taldeak jokaturiko lau partidetatik bi irabazi ditu, Galdakaokoak, aldiz, bakarra. Atzokoan kanpokoak gehiago izan ziren lehen bi laurdenetan, 20-26, baina EHUk agindu zuen hortik aurrera, hein handi batean Sarr eta Foraste pibotei esker.]]>
<![CDATA[Realak hirugarren garaipena jarraian nahi du etxean, Valentzia mendean hartuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1550/022/002/2013-11-02/realak_hirugarren_garaipena_jarraian_nahi_du_etxean_valentzia_mendean_hartuta.htm Sat, 02 Nov 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1550/022/002/2013-11-02/realak_hirugarren_garaipena_jarraian_nahi_du_etxean_valentzia_mendean_hartuta.htm
Sasoi onean iritsiko da Valentzia Zubietara. Sailkapeneko laugarren postuan dago, eta etxetik kanpo jokaturiko hiru partidetatik bi irabazi ditu. Azken jardunaldiko arantza atera nahiko du, gainera. Levanteren aurka porrot mingarria jasan zuen etxean (2-3), eta gaur galtzeak lehen hiru sailkatuekiko tartea gehiegi zabaltzea ekar lezake. Realak ere bere bolada onari eutsi nahi dio, etxean jokaturiko azken bi partidak irabazi baititu. Deialdian ez dago ezustekorik, eta partidarako prest dituen jokalari guztiak deitu ditu Unai Gazpiok.

Athleticek, bestalde, lehia estua jokatuko du Valentzian. Rayoren aurkako berdinketa kenduta, denboraldiko partida guztiak irabazi ditu Levantek, eta Bartzelona liderraren atzetik dago sailkapenean, puntu bakarrera. Gaur irabaziz gero, laugarren garaipena jarraian litzateke Athleticentzat, baina ez da erraza izango, Levante aurkari zuzena baita.]]>
<![CDATA[Laboral Kutxak lehen garaipena nahi du etxetik kanpo]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1644/023/002/2013-11-02/laboral_kutxak_lehen_garaipena_nahi_du_etxetik_kanpo.htm Sat, 02 Nov 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1644/023/002/2013-11-02/laboral_kutxak_lehen_garaipena_nahi_du_etxetik_kanpo.htm
Euroligan Lietuvos Rytasen kantxan eroso irabazi ondoren, konfiantzarekin iritsiko da Laboral Kutxa Andaluziara. Lituaniako garaipenarekin gasteiztarren joko hobekuntza baieztatu zen, eta orain ligan hori bera lortu nahiko dute. Apurka-apurka, Laboral Kutxako jokalariak ari dira lesioetatik osatzen, eta gaurko partidarako Fernando San Emeterio eta Thomas Kelati berreskuratuko ditu entrenatzaileak. Azken partidetan ez dira aritu, eta lehia falta hori nabarituko dute akaso. Jokalariak sendatzen ari direla ikusteak, ordea, beti izan ohi da baikortasunerako seinale. Osatu gabe jarraitzen dutenak Hamilton, Heurtel eta Causeur dira. Causeur gastroenteritis batek jota geratu da deialditik kanpo.

Cajasolentzat ere lehia garrantzitsua da gaurkoa. Izan ere, arnasa hartu nahi du Laboral Kutxa mendean hartuta, eta sailkapeneko azken postutik lehenbailehen irten. Orain arte ligan jokaturiko partida guztiak galdu dituzte andaluziarrek, Gipuzkoa Basket, Unicaja eta Valladoliden aurka, hurrenez hurren. Hurrengo hiru jardunaldietan, gainera, etxetik kanpo bi partida jokatuko ditu Sevillako taldeak. Ondorioz, urduritasuna hedatu da San Pablo pabiloiko harmailetan.

Azken urteotako emaitzak ikusita, baikor egoteko arrazoiak ditu Scariolok zuzentzen duen taldeak. Laboral Kutxak Sevillan jokatu dituen 27 partidetatik 15 irabazi ditu. Joan den denboraldian 82-86 gailendu zen.

EHU-GDKO derbia, gaur

Ohorezko Mailako laugarren jardunaldian, bestalde, derbia jokatuko dute gaur EHU Gipuzkoak eta GDKO Bizkaiak Karmelo Balda kiroldegian (Donostia, 18:00). Joan den denboraldian igo ziren Ohorezko Mailara bi taldeak, eta lehen hiru jardunaldietan berdintsu aritu dira: garaipen bat eta bi porrot. Donostiarrek Burgosen irabazi zuten partida bakarra bigarren jardunaldian.

GDKOk, berriz, etxetik kanpo oraindik ez du irabazi, eta jokaturiko azken bi partidak galdu ditu, Kanaria Handiaren pistan eta Burgosen aurka etxean. Derbia etxekoen kanpoko lerroa eta bizkaitarren barneko jokoaren arteko lehia izango da. EHUren aldetik, Novo izango da zaindu beharreko jokalaria, igoera fasean 44 puntu sartu zizkion GDKOri. Bizkaitarren aldetik, berriz, estatubatuar hirukotea: Debbie Ibekwe, Margaret Roundtree eta Shawnice Wilson.]]>
<![CDATA[Kantxarik zailenera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1526/023/001/2013-11-02/kantxarik_zailenera.htm Sat, 02 Nov 2013 00:00:00 +0100 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1526/023/001/2013-11-02/kantxarik_zailenera.htm
Imanol Alvarezen taldea, ordea, konfiantzarekin iritsiko da liderraren etxera Ohorezko Mailan Castelldefelsen etxean lorturiko garaipen garrantzitsuaren ondoren. Partida gogorra jokatu zuten Bera Berako jokalariek, fisikoa oso, eta gaur nekea nabaritu dezakete. Donostiako taldeak hegazkinez egin zuen bidaia atzo, eta Alvarezek ez ditu jokalari guztiak erabili ahal izango Ana Isabel Martinez min hartuta baitago.

Txapeldunen Ligako ligaxkako lehen itzuliko partidan, duela bi aste, Larvikek 17-27 irabazi zuen Gaska kiroldegian, estutasun handirik gabe. Bi taldeen arteko alde fisiko zein taktikoa agerian gelditu zen. Larvik, gainera, are sendoagoa da etxean, aurtengo Txapelketan etxean jokatu duten partida bakarrean, 34-18 irabazi zion Podravkari.

Datu horiek ikusita, eta Larvikek pabiloia betetzen duela jakinda, Bera Berak itxura ona eman eta orekari ahalik eta gehien eustea izango du helburu. Galduz gero, Donostiako taldeak matematikoki galduko luke hurrengo faserako sailkatzeko aukera. Dena den, ez da hondamendia, eskarmentua eskuratzea baitzen Bera Beraren helburu nagusia aurtengo Txapeldunen Ligako partidetan.]]>
<![CDATA[«Benetan gustura nagoen tokia topatu dut Ingalaterran»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1483/028/001/2013-10-22/benetan_gustura_nagoen_tokia_topatu_dut_ingalaterran.htm Tue, 22 Oct 2013 00:00:00 +0200 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1483/028/001/2013-10-22/benetan_gustura_nagoen_tokia_topatu_dut_ingalaterran.htm
Ia hamarkada bat daramazu jada Ingalaterran. Dagoeneko ez duzu sumatuko Hernani eta Donostiaren falta.

Nire ibilbide ia osoa hemen egin dut. Horrek ez du esan nahi, ordea, familia, lagunak edo Donostiaren falta sumatzen ez dudanik. Ingalaterran oso gustura sentitzen naiz, eta esperientzia izugarriak gozatzeko aukera izan dut.

Etxeko janariarekin, behintzat, gogoratuko zara.

Ekarri egiten dugu! Dena oso ongi antolatua dugu, janaria arazorik gabe irits dadin. Txuletak, arraina… eta behar den guztia. Etxeko hozkailuan hango jaki gehiago daude, hemengoak baino.

Zer-nolako harremana duzu zure txikitako lagunekin?

Harreman estua dut oraindik haiekin. Gaur egun ditudan lagun gehienak Antiguokon jokatzen nuen garaikoak dira. Ikastolako pare bat lagunekin ere badut harremana. Donostiara joaten naizen bakoitzean, sagardotegiren batean afaltzeko ohitura izaten dugu. Gastronomiaz gozatzen saiatzen naiz.

Gaztetatik hasi zinen handik hona mugitzen. 15 urterekin, Bartzelonara joan zinen. Nola gogoratzen duzu?

Erabaki zaila izan zen, baina nik hartu nuen, ilusio handia egiten zidan eta. Antiguokon nengoen, eta urtebete neraman Athleticekin entrenatzen. Orduan, Bilbora bizitzera joateko goizegi zela uste nuen. Udan, ordea, Bartzelonak deitu zidan, nire txikitako taldeak. Nire ilusioa zen. Inoiz hartu dudan erabakirik onena izan da, han dagoen prestaketa profesional zein pertsonala Europako onenetarikoa baita.

Gogorra izan zen?

Niretzat ez. Batetik, ez nuelako adinik horretaz jabetzeko, eta, bestetik, nire ilusioa zelako. Gurasoentzat, ordea, gogorra izan zen. Niretzat onena izango zen erabakia hartu behar zuten, eta haiengandik urrun egotea eta beste ume batzuekin batera abentura berri horretara bidaltzea arriskutsua ere bazen. Ikasketei uko egin behar nien, eta gurasoak ez ziren horren aldekoak. Horregatik, hitza eman nien ikasketekin jarraituko nuela, baldin eta Bartzelonako esperientziak huts egiten bazuen. Ikasketei eutsi behar nien, badaezpada.

Zer geratzen da orduko Mikel hartatik?

Esperientzia baliagarriak izan ditut eskarmentua lortzeko eta pertsona gisa haziz joateko. Nire ibilbidean, gauza bat argi geratu zait: futbolean ezin duzu ezer planifikatu; futbolak berak eramaten zaitu zu. Zuk dena ematen duzu gauza batzuk gerta daitezen, baina horietako batzuk ez daude zure esku, eta horien inguruan erabakiak hartu behar dituzu. Batzuetan erabaki arriskutsuak hartuko nituen, eta beti sortzen zaizkizu zalantzak: Parisera 17 urterekin [PSGra joan zen utzita 2000-01eko sasoian] joan beharrean Bartzelonan zertxobait itxaron izan banu, zer gertatuko zen? Horrelako galderak sortzen dira. Hala ere, nola edo hala, aukerarik onenak egiten saiatzen gara.

Eskozian arrakasta lortu zenuen, eta azken urteotan Ingalaterran. Zure ezaugarrietara hobekien egokitzen den futbola aurkitu duzu bertan?

Jokalaria izugarri errespetatzen da, eta hemen dagoen futbolaren memoria ia bakarra da Europa osoan. Futbola pasioa da, eta nik horrekin gozatu egiten dut. Asteburua iristen da, eta berdin dio zein zelaitan zauden: giroa beti ikaragarria da. Tratua, kluben egitura, pentsaera… Komunikabideei dagokienez, adibidez, guztiz desberdina da. Hainbat esperientzia izan ondoren, uste dut benetan gustura nagoen lekua aurkitu dudala. Eta ez naiz bakarra. Ingalaterrara etorri diren jokalari gehienek ere iritzi bera dute.

Hirugarren denboraldia duzu Arsenalen. Aurreko bi sasoiak oso onak izan ziren. Londresera iristean, espero zenuen horrelako ibilbidea egitea?

Horrelako pauso bat ematen duzunean, beti duzu zalantza hori. Ez dakizu ongi moldatuko zaren horrelako klub garrantzitsu batean, hirira egokituko zaren… Are gehiago, fitxaketa garaiko azken egunean iristen bazara. Baina niregan konfiantza osoa duen entrenatzaile batekin egoteko zortea izan dut, zelaian erantzukizuna eman didana, gainera. Ilusio handia nuen Arsenalera etortzeko, nire ezaugarriekin bat zetorrelako. Elementu horiei esker, dena ondo ateratzen ari da.

Zelai erdian jokalari garrantzitsuenetako bat zara. Nola daramazu erantzukizun hori Arsenal bezalako talde batean?

Nik gozatu egiten dut. Norbaitek erantzukizun hori ematen badizu, zuregan konfiantza osoa duelako ematen dizu; entrenatzaileak dituen helburuak betetzeko nortasuna duzun seinale da hori. Nik gustuko dut. Gozatu egiten dut, eta natural hartzen dut.

Ezin hobeto hasi zarete. Zein berezitasun du Arsenal honek, Premier Leagueko lider izateko?

Ongi hasteak eta joan den denboraldiko berdinketa batzuk aurten irabazteak konfiantza handia ematen dizu. Horri Mesut Oezil fitxatu izana gehitzen badiozu… Partidetan aldea egiten duen jokalaria da. Gainera, aurreko urteetako talde sendoari eutsi diogu, eta horrek asko laguntzen du. Ilusio handia dugu.

Ezagutu izan duzun jokalaririk bereziena da Oezil?

Berezienetako bat, bai. Ronaldinho eta Anelkarekin jokatu nuen garaia ere, adibidez, hor dago. Oso jokalari bereziak ziren, eta horiek ere asko markatu ninduten. Baina Oezilek zerbait berezia du; desberdina da. Ez da egunero ikusten horrelako ezaugarriak dituen jokalari bat, eta, bere postuan, munduko hiru onenen artean dago.

Goazen Realeko garaira. Xabi Alonsoren ordezko gisa iritsi zinen. Zein asmorekin itzuli zinen Donostiara?

Donostiara familia arrazoiengatik itzuli nintzen. Ilusio berezia egiten zidan etxera itzultzeak, 15 urterekin joan bainintzen, eta, gainera, aurreko denboraldian Txapeldunen Ligan jokatu zuen talde indartsu bat zuen Realak. Jendeak Xabi Alonsoren ordezkoa nintzela esaten zuen, baina nik argi nuen nire egitekoa beste bat zela; ezaugarri desberdinak ditugu. Banekien, gainera, Donostiako ibilaldia zaila izango zela, entrenatzailearengatik. Pieza horiek ez zirela ongi egokituko konturatu orduko hartu nuen joateko erabakia. Ez nuen esperientzia txarrik nahi nire etxean. Oso erabaki zaila eta gogorra izan zen.

Jendeak oraindik ez zaitu ahaztu Donostian.

Oso esperientzia aberasgarria izan zen niretzat. Aurretik ez nintzen inoiz aulkian egon, eta hor ere asko ikasten da. Nik beti esaten dut Realean igarotako bost hilabeteak gehien irakatsi didaten hilabeteak izan zirela, oso zailak izan baitziren. Munduko ilusiorik handienarekin iritsi nintzen Donostiara, eta azken postuetatik irten ezinik zebilen talde bat aurkitu nuen, hamasei jardunaldietan hamasei hamaikako desberdin izan ziren, eta ni ez nintzen bakar batean ere egon… Gogorra izan zen. Nik banekien zein zen egoera, eta ez nuen horren aurka borrokatu nahi. Esker onekoa izan nahi nuen fitxatu nahi izan nindutenekin, eta horregatik erabakiak errespetatu behar nituen. Baina oso argi nuen nire egoera ez zela aldatuko ez epe laburrean eta ez luzean. Ez zen inorentzat bidezkoa gaizki amaituko zen zerbaiten alde borrokatzea.

Zerk eman zizun amorru handiena?

Tratu bera ez izateak. Arraro sentitzen nintzen, deseroso. Jokoz kanpo nengoen, eta nire etxean, gainera. Niretzat hori pentsaezina zen, eta horrek lekuz kanpo utzi ninduen guztiz. Ez nuen horrelako egoera bat pasatu nahi, eta berehala pentsatu nuen joatea. Jendaurrean azaltzeko ere, egoera oso zaila zen, urte asko zeramatzaten-eta ni fitxatu nahian. Agurraren arrazoiak azaltzea zaila egin zitzaidan.

Oraindik barruan duzu arantza hori?

Guztiz. Nik Txapeldunen Ligan berriro sartzeko lehian egon nahi nuen, eta barruan geratu zait taldean esperientzia hoberik ez izatea. Baita nire etxean ere, Donostian, beste era batera ez egotea. Baina kontzientzia oso lasai dut, gutxienez ni fitxatzeak ez zuelako kosturik eduki, ez nuelako inor engainatu eta ez nuelako egoera hori nire onura pertsonalerako erabili.

Nola ikusten duzu gaurko Reala?

Ziztu bizian hasi ziren, eta Arsenalen geure artean esaten genuen: «Ea ez zaigun haien aurka egokitzen». Orain apur bat okerrago daude, baina erakartzen duten estiloa eta jokalariak ditu. Realaren partidak ikusten ditudanean, asko gozatzen dut. Futbol alaia, kalitatezkoa, etxekoekin… Urteetan jendea horren bila aritu da, eta, azkenean, aurkitu dute. Talde guztiek bezala, momentu txarrak edukiko dituzte, baina horrelako egoeretatik indartuak aterako dira. Aukera historikoa dute Txapeldunen Ligan zaleekin gozatzeko.

Zer iruditzen zaizu orain arte Jagoba Arrasatek egin duen lana?

Izugarri gustatzen zait. Lau partidarengatik ezin da esan entrenatzailearen errua denik, nola hasi ziren ikusita. Oso ausarta da, eta bere taldearen joko estiloa finkatzeko ideia eta kontzeptu onak eduki ditu. Partida batzuk ikusi ondoren, eta Realak nola jokatu duen ikusita, emaitza batzuk ez dira bidezkoak izan. Nik Ingalaterrako filosofiatik aztertzen dut, eta hilabete txar batengatik ezin da esan entrenatzaileak ez duela balio. Entrenatzailearengan sinesten duzue, bai ala ez? Duela hilabete balio zuen, eta orain ez? Nik hori beste entrenatzaile batzuekin ere bizi izan dut; Arsene Wenger berarekin, adibidez. Hark momentu zailak izan dituenean, zuzendaritzaren konfiantza osoa izan du. Horiek segituan konpontzen dute gaia. Eztabaidarako zirrikituren bat uzten baduzu, orduan sortzen da arazoa. Arrasate oso ausarta iruditzen zait, ideiak oso argi dituen entrenatzaile bat, eta ez du aldatuko bere estiloa. Ni entrenatzaile horiekin edozein tokitara noa, beti ideia zehatza dutelako. Ez du bere nortasuna aldatu irabazi beharreko partida bat berdindu edo galtzeagatik.

Bihar zure aurkari ezagun baten aurka jokatuko du: Manchester United. Nola ikusten duzu partida?

Manchesterren irabaztea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Reala talde deserosoa da aurkarientzat. Baloia lapurtzen duenean, min handia egiten du kontraerasoetan. Realak partida ona egiten badu, emaitza ona lor dezake. Baina horretaz harago, lehiakortasuna dago. Taldeak lehiakorra izan behar du, eta orain arte jokatu dituen bi partidetan oso ondo aritu da. Txapeldunen Ligako bi partidak ikusita, inor gutxik esango du Realak ez duela maila nahikorik bertan egoteko.

Manchester Unitedek ez du oso ongi hasi liga. Alex Fergusonen agurra barneratzea kosta egiten ari zaie?

Ez dakit. Joan den denboraldian liga irabazi zuten, baina ez genuen Manchesterren bertsiorik onena ikusi. Baina erasoko lerroetan dituzten jokalariek aldea egiten dute. Jokalari horiek dira, adibidez, Manchester Cityrekiko aldea egiten dutenak. Van Persie, Rooney, Chicharito eta horrelako jokalariek joan den denboraldian sartu zuten gol kopuru handiak erabakitzen du talde baten bidea.

Old Trafforden 6.000 realzale ibiliko dira taldea animatzen. Zaleek, orain ere, ez dute hutsik egingo.

Merezi dute, benetan. Bertan egoteko gogor borrokatu dira, eta beren ahaleginez eskuratu dute sari hori. Horrelako plaza batera joateko aukera dagoenean, bidaia aprobetxatu eta ezin gehiago gozatu behar da. Horrekin batera Realak partida ona egiten badu, bikain. Baina batez ere uneaz gozatzeko eguna da.]]>
<![CDATA["Euskal txirrindulariak izaera berezi bat du; beti lanerako prest dago"]]> https://www.berria.eus/albisteak/84642/euskal_txirrindulariak_izaera_berezi_bat_du_beti_lanerako_prest_dago.htm Sun, 13 Oct 2013 11:30:10 +0200 Lander Iruin https://www.berria.eus/albisteak/84642/euskal_txirrindulariak_izaera_berezi_bat_du_beti_lanerako_prest_dago.htm <![CDATA[Realak Sevilla hartuko du gaur, azken asteetako bolada ona luzatu nahian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1784/021/002/2013-10-13/realak_sevilla_hartuko_du_gaur_azken_asteetako_bolada_ona_luzatu_nahian.htm Sun, 13 Oct 2013 00:00:00 +0200 Lander Iruin https://www.berria.eus/paperekoa/1784/021/002/2013-10-13/realak_sevilla_hartuko_du_gaur_azken_asteetako_bolada_ona_luzatu_nahian.htm
Unai Gazpioren jokalariek azken partidetako bolada onarekin jarraitu nahi dute Sevillari irabazita. Azken bi jardunaldietan irabazi eta itxura ona eman ondoren, sailkapeneko zortzigarren postua eskura edukiko luke Realak— Sevilla da postu horretan dagoen taldea, puntu bakarrera—. Andaluziako taldea hazita iritsiko da, Valentzia eta Collerenseren aurka garaipen garrantzitsuak lortu ondoren.

Athleticek, berriz, orain bi jardunaldiko huts egitea ahaztu eta bigarren garaipena nahi du jarraian. Ezin du berriro hutsik egin, ez badu lehen sailkatuen erritmoa galdu nahi —Bartzelona eta Pedras—. Transportesek ez du fin hasi denboraldia, eta Levanteren aurka baino ez ditu lortu hiru puntuak. Hala ere, ez dute aurkari erosoena edukiko parean. Aurreko jardunaldian hortzak erakutsi zizkion Pedras bigarren sailkatuari.]]>