<![CDATA[Leire Artola Arin | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 05 Aug 2020 15:45:08 +0200 hourly 1 <![CDATA[Leire Artola Arin | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Odolez zikindutako lurrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1998/014/001/2020-01-09/odolez_zikindutako_lurrak.htm Thu, 09 Jan 2020 00:00:00 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1998/014/001/2020-01-09/odolez_zikindutako_lurrak.htm
Urriaren amaiera bereziki odoltsua izan zen Cauca iparraldean. Tacueyoko sarraskia gertatu zen Toribion, non guardia indigenari eraso egin eta gutxienez bost pertsona hil zituzten. Astebetean zazpi indigena hil zituzten, horien artean Cristina Bautista liderra, bai eta beste lau topografo eta polizia bat ere. Guztira, hamasei hildako zazpi egunetan.

Hori ikusita, Ivan Duque Kolonbiako presidenteak 2.500 militar gehiago bidali zituen hara, talde armatuen aurka egiteko. Izan ere, gobernuak dio FARCeko disidentzia, ELN eta narkotrafikatzaile taldeak direla hilketen egileak. Caucako nasa indigenen iritzia, ordea, bestelakoa da. Jhoe Sauca CRICeko buruak azaldu duenez, «narkotrafikatzaileen zerbitzura» dauden taldeak dira erasotzaileak: «Talde horiek ez daude antolatuta, eta ez dute helburu politikorik; soilik tirokatu egiten dute, inolako elkarrizketarik gabe». Lider indigenek Sinaloako kartel mexikarrari ere egozten dizkiote hilketak, baita narkotrafikorako haurrak errekrutatzen jardutea ere. Hala zehaztu du Luis Fernando Ariasek, Kolonbiako Indigenen Erakunde Nazionaleko (ONIC) kontseilari gorenak: «Sinaloako karteleko disidentziak prezioa jarri die lider eta guardia indigenen buruei, eta mehatxuak zabaldu dituzte eskuorrietan».

Ez da kasualitatea hildako gehienak guardia indigenako kideak izatea. Haiek arduratzen dira herritarrak eta haien lurrak babesteaz. Guardia indigenen iritziz, jomugan jarri dituzte, lurrak «inoiz baino sutsuago» defendatzeagatik. Luzea bezain odoltsua da lurren kontrola eskuratzeko borroka; amaiezina. Herri indigenak harrapatuta daude talde armatuen liskarren erdian. Cauca departamendua bereziki arriskutsu bilakatu da lurrak defendatzen dituztenentzat.

Lurralde estrategikoa

Caucak osagai guztiak ditu gatazkatsua izateko. Ez dago estatuaren kontrolik, legez kanpoko meatzaritza eta narkotrafikoa daude, eta gutxienez zortzi talde armatu lurren eta narkotrafikorako bideen kontrola lortu nahian.

Izan ere, Cauca eremu estrategikoa da narkotrafikatzaileentzat. Kokapenagatik, derrigorrezko igarobidea da inguru horietan ekoitzitako droga herrialdetik ateratzeko. Ozeano Pazifikoa eta mendikate zentrala lotzen dituen Naya ibaiaren alboan dago. Halaber, mendebaldea eta ekialdea lotzen ditu Kolonbiako erdigunearekin.

Marihuana eta koka plantazio ugari daude departamenduan, eta bertako familia askoren diru iturri bihurtu dira. Kontuan hartzekoa da Cauca Kolonbiako departamendurik pobreena dela -biztanleen %62 pobreak dira-, NBEren 2015eko ikerketa baten arabera. Aldi berean, desorekarik handiena duen departamendua da, diru sarrerei eta bizi kalitateari dagokionez.

Legez kanpoko negozioek eragin handia dute, Caucan ez ezik, Kolonbiako ekonomian ere. Azken ikerketen arabera, herrialdeko BPGaren %2 narkotrafikoak hartzen du -19,5 mila milioi dolar-.

Gobernuaren erantzuna

Kolonbiako Gobernuak egin izan ditu ahaleginak droga trafikoa desegiteko, baina ez du lortu emaitzarik. Horren adibide da 1999an AEBekin batera hasitako Kolonbia Plana. Batetik, AEBek Latinoamerikan duten esku hartzea handitzeko balio izan du. Bestetik, milaka milioi xahutu dituzte legez kanpoko plantazioak hondatzeko; erabilitako glifatoak kalteak eragin dizkie ingurumenari, nekazariei eta indigenei. Irtenbiderik ez, beraz. Militarizazioa oso handia den arren, nazioarteko erakunde sozialek salatu dute narkotrafikatzaileak «askatasun osoz» mugitzen direla, «indar armatuen begiradapean».

Azken hilketek bultzatuta, Duque presidenteak martxan jarri du Caucako gizarte eraginerako plan bat. 1,3 bilioi peso (390 milioi dolar) inbertituko dituzte «arazoa amaitzeko». Miguel Ceballosek, bakerako goi ordezkari eta planaren koordinatzaileak, adierazi du indigenek mendeetan landu dituztela lurrak, eta «lagundu» egingo dietela, legez kanpoko laborantzak beste uztekin ordezkatzen. Gogoratu du Cauca laugarren departamendua dela kafe ekoizpenean. Planaren asmoa da enpresa eta proiektu berriei laguntza ematea, eta azpiegitura gehiago eraikitzea. Osasun eta hezkuntza sistemak hobetzen ere inbertitu nahi dute.]]>
<![CDATA[AEBek erasoak egin dituzte Iraken]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/021/002/2019-12-31/aebek_erasoak_egin_dituzte_iraken.htm Tue, 31 Dec 2019 00:00:00 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1922/021/002/2019-12-31/aebek_erasoak_egin_dituzte_iraken.htm
Mark Esper AEBetako Defentsa ministroak azaldu zuen «arrakastatsuak» izan zirela bonbardaketak. Mike Pompeo AEBetako idazkari nagusiak gaineratu zuen ez dutela onartuko estatubatuarrak arriskuan jarriko dituen Iranen ekintzarik. Izan ere, Irakeko base militar bati erasotzea leporatu zioten Kataib Hezbolari. Zibil estatubatuar bat hil, eta AEBetako bi militar eta Irakeko beste bi zauritu ziren. Pompeok Teherani ohartarazi zion Washingtonek «irmo» erantzungo diela AEBen edo aliatuen aurkako erasoei. Beraz, Washingtonen esanetan, «defentsako erasoak» izan ziren bonbardaketak.

Bestalde, Abbas Musavi Irango Atzerri ministroak salatu zuen eraso «terroristak» izan zirela AEBek Iraken eta Sirian egindakoak. Washingtoni eskatu zion Iraken subiranotasuna errespetatzeko, eta esku hartzeak amaitzeko. Kataib Hezbola parte den Mobilizazio Popularrak jakinarazi zuen «gogor» erantzungo dietela AEBei. Irakek, halaber, kritikatu egin zituen AEBen bonbardaketak, eta ohartarazi zien «berraztertu» egingo duela Washington buru duen nazioarteko koalizioarekin duen harremana.]]>
<![CDATA[Negu gorrian, adingabe migranteak babesgabe]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1910/014/001/2019-12-28/negu_gorrian_adingabe_migranteak_babesgabe.htm Sat, 28 Dec 2019 00:00:00 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1910/014/001/2019-12-28/negu_gorrian_adingabe_migranteak_babesgabe.htm
Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak kaleratu duen azken txostenaren arabera, 6,9 milioi adingabe desplazatu daude. Europako, Ekialde Hurbileko eta Asiako gatazketatik ihes egin dute, baina ez da hobea izan kanpoan topatu duten egoera. Erakundeak hamabi herrialde zerrendatu ditu, horietan dauden migratzaileak hotzagatik arriskuan daudelako.

Negua latza izan ohi da eremu horietan, eta zero azpiko tenperaturei aurre egin beharko diete errefuxiatu eta migratzaileek. Rachael Cummings Save the Children erakundeko Osasun Publikoko zuzendariak ohartarazi du arriskuan daudela milioika haur: «Negu gordina hilgarria da, eta atzean utzitako gatazkak bezain arriskutsua izan daiteke». Hain zuzen, iazko neguan, desplazatutako hamabost haur hil ziren Sirian aste gutxiren buruan, tenperatura hotzen eta egoera gogorraren ondorioz. Errefuxiatu eta migratzaileen aterpeek ez dute balio eguralditik babesteko, baldintza eskasak baitituzte. Egoera okerrenetan, zeru zabala besterik ez dute aterpe.

Esaterako, Bosnia eta Herzegovinara gutxienez 28.000 migratzaile iritsi dira aurten, eta horietatik 8.000 inguru han daude oraindik. Lehen elur malutak erori dira han, eta eraikin abandonatuak edota kontainerrak dira iheslarien bizitokia. Save the Childrenek azaldu du basoan zegoen Vucjak kanpamentua —lehen zabortegi bat zena— husten lagundu duela, hango egoera «gizagabea» zelako. Izoztuta eta elurrez estalita zegoen.

Siriako egoera ez da hobea. Herrialde barruan 2,6 milioi adingabe daude desplazatuta urteetako gatazka luzearen ondorioz. Familia horietatik %14 bizi dira oinarrizko baliabiderik gabeko kanpalekuetan. Alegia, jende gehiegi dagoen kanpamentuetan eta bestelako aterpeetan; horietako askok ez dute argindarrik, eta, Cummingsen esanetan, ezinezkoa da haurrak seguru eta bero mantentzea han. Areeshako kanpalekua, adibidez, hainbatetan hustu behar izan zuten iaz, uholdeengatik. Kanpaleku horretan bizi da Hamida, zazpi seme-alabaren ama, eta egoera salatu du: «Nire haurrek ez dute arropa egokirik, ez dugu berogailurik, ezta sua egiteko egurrik ere. Datorrenaren beldur gara; uholdeen beldur gara. Iaz haur batzuk hil ziren hemen hotzagatik».

Etxea bai, baina babesik ez

Familia batzuek lortzen dute etxebizitza bat alokatzea, baina ez da nahikoa negua igarotzeko. Ukrainan 330.000 adingabek egin behar izan dute ihes ekialdeko gatazkatik, eta gehienak bizi dira etxe alokatuetan. Arazoa da desplazatutako familien diru sarrerak Ukrainako batezbestekoaren erdia baino ez direla. Beraz, ez dute oinarrizko baliabideak eskuratzeko adina diru. Hotzak jada jo du herrialdea, eta familia horien erdiek diote ezin dutela behar bezala berotu etxea.

Afganistanen, berriz, desplazatutako familia asko lurrezko etxeetan bizi dira, elektrizitaterik gabe. Zero azpitik bost graduko tenperatura izan dute aurten, eta baxuagoak espero dituzte.

Gaixotasun gehiago

Cummingsek dio osasunari zuzenean eragiten diola muturreko tenperaturekin aterpe egokirik ez izateak. Askok hipotermia sufritzen dute, eta, ikerketa batzuen arabera, toki hotzetan bizitzeak pneumonia areagotzen du. Gainera, haur txikienek dute hipotermia izateko arrisku handiena, ezin baitute gorputzeko tenperatura erregulatu helduek bezala.

Bestalde, keroseno berogailuak erabiltzen dituzte eremu itxietan, eta horrek arnas aparatuko gaixotasunak sortu ditzake. Hezetasuna ere kaltegarria da azalarentzat.]]>
<![CDATA['Fanfone' tifoiak 24 lagun hil eta hondamendia eragin du Filipinetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/012/001/2019-12-27/fanfone_tifoiak_24_lagun_hil_eta_hondamendia_eragin_du_filipinetan.htm Fri, 27 Dec 2019 00:00:00 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1873/012/001/2019-12-27/fanfone_tifoiak_24_lagun_hil_eta_hondamendia_eragin_du_filipinetan.htm Fanfone tifoiaren ondorioak sufritzen. Azken datuen arabera, 24 pertsona hil ditu, eta gutxienez beste hamabi desagertuta daude. Haizete eta euri indartsuek suntsitu egin dituzte etxeak eta argindarraren linea elektrikoak; orduko 195 kilometroko haize boladak eragin ditu ekaitzak. Asteazkenean, kalte handiak eragin zituen ekialdeko eta erdiguneko irletan, eta bereziki gogor jo zituen Iloilo, Capiz eta Aklan eskualdeak.

Lurra ukitu eta irletatik igarotzean, indarra galdu du tifoiak, eta atzo Txinako itsasorantz egin zuen, orduko 15 kilometroko abiaduran. Halere, hilabete asko beharko dituzte ordu batzuetan egindako kalteak konpontzeko. Eskualde batzuk argindarrik eta urik gabe geratu dira. Richard Gordon Filipinetako Gurutze Gorriko zuzendariak aitortu du agian asteak beharko dituztela horiek oneratzeko. Eremu batzuetan, lurra mugitu egin da, eta uholdeak ere izan dira.

Fanfone-ren arriskuen ondorioz, gutxienez 58.000 lagunek etxetik alde egin behar izan dute, eta horietatik ia 39.000 aldi baterako aterpeetan babestu dira, Hondamendiak Murrizteko eta Kudeatzeko Kontseilu Nazionalak jakinarazi duenez. Beste 15.800 lagun portuetan harrapatuta geratu dira, ferry zerbitzuak bertan behera utzi dituztelako. Halaber, ezin izan dituzte egin herrialde barruko 115 hegaldi. Gordonek ohartarazi du jende askok jatekoa behar duela.

Urtero hogei tifoi

Ozeano Pazifikoan sortzen diren ekaitz tropikalak dira tifoiak, eta Filipinetan ohikoa dute halakoen kalteak jasatea. Urtero izaten dituzte hamabost-hogei tifoi, euriteen denboraldian —maiatzetik abendura arte—. Lurra ukitu zuen azken tifoirik indartsuena Haiyan izan zen, 2013ko azaroan sortu zena. Orduko hura izan zen Filipinetan jende gehien hil zuen ekaitza. Kalkulatu zuten gutxienez 6.300 pertsona hil zirela, eta mila desagertu. 14 miloi pertsonak jasan zituzten kalteak. Orduko 235 kilometroko haize boladak izan ziren, eta, ondorioz, kostaldea hondatu zuen tsunami bat sortu zen. Osasunaren Mundu Erakundeak maila goreneko hondamenditzat jo zuen. Sei urte geroago, Fanfone tifoiak Haiyan-en ibilbide antzekoa egin du, eta berriro eragin ditu kalte handienak eskualde berberetan.]]>
<![CDATA['Fanfone' tifoiak 24 pertsona hil ditu Filipinetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/175508/fanfone_tifoiak_24_pertsona_hil_ditu_filipinetan.htm Thu, 26 Dec 2019 21:19:11 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/albisteak/175508/fanfone_tifoiak_24_pertsona_hil_ditu_filipinetan.htm Fanfone-ren arriskuen ondorioz, gutxienez 58.000 lagunek etxetik alde egin behar izan dute, eta beste 15.000 portuetan harrapatuta geratu dira etxera bidean, ferry zerbitzuak bertan behera utzi dituztelako. Gordonek ohartarazi du jende askok jatekoa behar duela. Beste tifoi bat Ozeano Pazifikoan sortzen diren ekaitz tropikalak dira tifoiak, eta Filipinetan behin baino gehiagotan jasan dituzte halakoen kalteak. Lurra ukitu zuen azken tifoirik indartsuena Haiyan izan zen, 2013ko azaroan sortu zena. Orduko hura izan zen Filipinetan jende gehien hil zuen ekaitza. Kalkulatu zuten gutxienez 6.000 pertsona hil zirela, eta Osasunaren Mundu Erakundeak maila goreneko hondamenditzat jo zuen. Sei urte beranduago, Fanfone tifoiak berriro eragin ditu kalte handienak eskualde berberetan.]]> <![CDATA[Gutxienez 1.500 pertsona hil dira Iranen azaroko manifestazioetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/011/001/2019-12-24/gutxienez_1500_pertsona_hil_dira_iranen_azaroko_manifestazioetan.htm Tue, 24 Dec 2019 00:00:00 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1890/011/001/2019-12-24/gutxienez_1500_pertsona_hil_dira_iranen_azaroko_manifestazioetan.htm
Joan den azaroaren 15ean ekin zieten protestei herritarrek, Irango presidente Hassan Rohanik gasolinaren prezioa hirukoiztu egin zuelako, aurretik iragarri ere egin gabe. Manifestazioen abiapuntua hori izan bazen ere, erregimenaren aurka egiteko izan dira protestak. Ez da berria Irango herritarren haserrea. Krisi ekonomiko latza jasaten ari dira, besteak beste, AEBek auzi nuklearraren harira jarritako zigorren ondorioz. Manifestariek Irango buruzagi gorena den aiatola Ali Jameneiren argazkiak erre zituzten protestetan, eta eskatu zuten iraultza aurreko tsarren erregimena itzultzeko.

Izan ere, 1979ko iraultzan boteretik kendu zuten tsarren monarkia, eta Irango Islamiar Errepublika ezarri; hala, aiatolak herrialdeko buruzagitza hartu zuen. Orain, erregimena arriskuan ikusita, Jameneik agindu zuen «behar zen guztia» egiteko protestak gelditu zitezen, gobernuko iturriek Reuters albiste agentziari filtratu diotenez. Hain zuzen, protesten bigarren egunean bildu zen gobernuko goi kargudunekin eta presidentearekin, eta kritikatu egin zuen gobernuak izandako jarrera. «Berehalako erantzun gogorra» eskatu zien gobernuburuei.

Poliziaren errepresioa

Aiatolaren aginduei jarraituta, Polizia manifestariei jazarri zitzaien. AEBetako Estatu Departamentuak ohartarazi du polizien indarkeria erakusten duten protesten bideoak jaso dituztela. Bertan, poliziak manifestarien aurka tiroka ikusten dira, aurrez jakinarazpenik eman gabe. Halaber, irudietan ageri da herritarrek ihes egiten dutela, eta poliziek ibilgailu armatuekin inguratu eta gutxienez 100 manifestari hiltzen dituztela Mahxahr hiriko protestetan.]]>
<![CDATA[Israelek Palestinan gerra krimenak egin ote dituen ikertuko du Hagak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/016/001/2019-12-21/israelek_palestinan_gerra_krimenak_egin_ote_dituen_ikertuko_du_hagak.htm Sat, 21 Dec 2019 00:00:00 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1857/016/001/2019-12-21/israelek_palestinan_gerra_krimenak_egin_ote_dituen_ikertuko_du_hagak.htm
Gazako 2014ko gerra azken urteetako latzena izan da. Israelek 2.251 palestinar hil zituen, horietatik 1.462 zibilak. Bonbardaketek 49 egun iraun zuten: 2014ko uztailaren 8tik abuztuaren 26ra. Gazan, baina, operazio militar zabalagoak egin ditu Israelek. 2018ko martxoan, Itzuleraren Martxa Handiari ekin zioten palestinarrek. Israelen okupazioaren 70. urteurrenaren atarian, jaioterrira itzultzeko eskubidea aldarrikatzeari ekin zioten, eta ordutik ostiralero egin ohi dituzte protestak. Erresistentziaren sinbolo bilakatu da ekintza hori palestinarrentzat. Israelek, baina, gogor erantzun zuen: gutxienez 273 palestinar hil ditu, eta beste 16.000 zauritu martxak abiatu zituztenetik.

Hagak Israelen okupazio politika bera ere ikertuko du, bereziki, nazioarteko legediaren arabera legez kanpokotzat jotzen diren 140 kokagune.

Palestinarrek txalotu egin dute Nazioarteko Zigor Auzitegiaren erabakia. Palestinako erakundeek hilabeteak zeramatzaten Hagari eskatzen Israelen errepresioa ikertzeko. Saeb Erekat PAE Palestina Askatzeko Erakundeko idazkari nagusiak positibotzat jo du emandako pausoa, eta aldarrikatu du justizia posible dela. Uste du auzitegiaren mezuak itxaropenerako zirrikitua zabaltzen duela: «Ikerketa hau pauso bat gehiago da inpunitatea amaiarazteko». Ikerketari«berehala» ekiteko eskatu du ere: «Justiziaren atzerapenaren biktima nagusia Palestinako herria da, egunero pairatzen ari dena Israelgo okupazioaren krimenak».

Israelek, berriz, aurka egin dio Hagako auzitegiaren erabakiari. Benjamin Netanyahu lehen ministroak «sumingarritzat» jo du erabakia, eta argudiatu du auzitegia lerratuta dagoela eta ez duela eskumenik okupatutako lurraldeetan: «Israeli zilegitasuna kentzeko tresna politiko bihurtu da Haga». Netanyahuk legez kanpokotzat jo du ikerketa: «Egun beltza da justiziarentzat eta egiarentzat».

Urte luzeetako okupazioa

Israelek Palestina historikoaren %80 okupatu zuen 1948an, estatu judua eraikitzeko. 500 herri arabiar suntsitu zituen, eta 750.000 palestinarren exodoa eragin. Gaur egun, Zisjordania, Ekialdeko Jerusalem eta Gaza dira lurralde okupatuak, eta palestinarrek egunero jasaten dute bazterketa.

Gazan ikusten da nabarmenen. Bi milioi palestinar bizi dira han, eta horietatik 1,3 milioi sorterritik ihes egindako errefuxiatuak dira. Hamasek bozak irabazi eta boterea bereganatu ostean, 2007an, Israelek blokeoa ezarri du, lehorrez, itsasoz eta airez. Kartzela batean bezala bizi dira han.]]>
<![CDATA[Israelen ustezko gerra krimenak ikertuko ditu Nazioarteko Zigor Auzitegiak]]> https://www.berria.eus/albisteak/175369/israelen_ustezko_gerra_krimenak_ikertuko_ditu_nazioarteko_zigor_auzitegiak.htm Fri, 20 Dec 2019 20:28:53 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/albisteak/175369/israelen_ustezko_gerra_krimenak_ikertuko_ditu_nazioarteko_zigor_auzitegiak.htm
Gazako 2014ko gerran Israelek 2.251 palestinar hil zituen, horietatik 1.462 zibilak. Azken urteetako gerra latzena izan da. 2018ko martxoan, berriz, Itzuleraren Martxa Handiari ekin zioten palestinarrek. Israelen okupazioaren 70. urteurrenaren atarian, jaioterrira itzultzeko eskubidea aldarrikatzen hasi ziren, eta ordutik ostiralero egin ohi dute protesta. Erresistentziaren sinbolo bilakatu da ekintza hori palestinarrentzat.Israelek, baina, gutxienez 273 palestinar hil eta beste 16.000 zauritu ditu martxa hasi zutenetik.

Palestinako erakundeek hilabeteak daramatzate Hagako auzitegiari eskatzen Israelen errepresioa ikertzeko, eta azkenean gaur jakinarazi du hala egingo duela. Saeb Erekat PAE Palestina Askatzeko Erakundeko ordezkari nagusiak positibotzat jo du berria, eta aldarrikatu du justizia posible dela. Gaineratu du auzitegiaren mezuak itxaropenerako zirrikitua zabaltzen duela: «Ikerketa hau pauso bat gehiago da inpunitatea amaiarazteko». Ikerketa «berehala» jarraitu dezaten eskatu du: «Justiziaren atzerapenaren biktima nagusia Palestinako herria da, egunero pairatzen ari dena Israeleko okupazioaren krimenak».

Israelek, berriz, aurka egin dio Hagako auzitegiaren erabakiari. Benjamin Netanyahu lehen ministroak haserre erantzun du, eta argudiatu du auzitegiak ez duela eskumenik okupatutako lurraldeetan: «Israeleko Estatuari zilegitasuna kentzeko tresna politiko bihurtu da Hagako auzitegia». Netanyahuk legez kanpokotzat jo du ikerketa: «Egun beltza da justiziarentzat eta egiarentzat».]]>
<![CDATA[Boliviako Gobernuak ohartarazi du edozein momentutan atxilotuko dutela Morales]]> https://www.berria.eus/albisteak/175314/boliviako_gobernuak_ohartarazi_du_edozein_momentutan_atxilotuko_dutela_morales.htm Thu, 19 Dec 2019 12:56:26 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/albisteak/175314/boliviako_gobernuak_ohartarazi_du_edozein_momentutan_atxilotuko_dutela_morales.htm

Sr. @evoespueblo para su conocimiento pic.twitter.com/1KrAFcevjQ - Arturo Murillo (@ArturoMurilloS) December 18, 2019 Moralesi leporatu diote jarduneko gobernuaren aurkako indarkeria bultzatu izana Mexikon asilo hartuta zegoenean, urriaren 20an haren aurka egin zuten estatu kolpearen ostean. Akusazioaren arabera, ustez Moralesen ahotsa dena entzuten da bideo batean, Faustino Yucra MAS Moralesen alderdiko kidearekin hizketan. Elkarrizketa horretan, ustez eskatzen dio Boliviako «herrien sarrerak blokeatzeko» eta «elikagaien eta erregaien sarrera oztopatzeko». Fiskaltzak onartu du, ordea, ez dagoela frogatuta Morales denik bideokoa. Yucra atxilotzeko ere agindu dute. Bi akusatuak Argentinan daude, eta Moralesen abokatuak jakinarazi du presidenteak babesa eskatu duela han. Horregatik, gogorarazi du «nazioarteko berme guztiak» dituela. Argentinako Barne Ministerioak, ordea, argitu du oraindik ez duela errefuxiatu estatusa, tramitean baitago eskaera. Boliviak «alerta egoera» aktibatu du muga inguruetan, bereziki Argentinan, eta ohartarazi du Interpolekin harremanetan jarriko direla nazioarteko atxilotze agindua emateko. Moralesek Twitter bidez kritikatu du kriminalizatu egin nahi dutela: «Saihetsezina den horren beldur dira: gu bueltatu eta berriro martxan jartzea gure proiektu plurinazionala, eta Boliviako duintasuna berreskuratzea. Ezingo diote irabazi historiaren indarrari. Milioika itzuliko gara».

Gainera, argudiatu du presidente izaeragatik pribilegiozko epaiketa egin behar diotela, eta hori ez duela kontuan hartu Jeanine Añez jarduneko presidentearen gobernuak. Atxilotzeko agindua atzo eman zuten, hain justu, duela hamalau urte Moralesek lehen aldiz hauteskundeak irabazi zituen egun berean. Salatu du atxilotze agindua «injustua, legez kanpokoa eta konstituzioaren aurkakoa» dela, eta hori izan dela jarduneko gobernuak urteurren egun horretan egin dion «oparirik onena» . Datozen hauteskundeei begira Leonilda Zurita MASeko kidearen esanetan, ez da kasualitatea agindua orain igortzea. Salatu du «kikiltzea» eta «beldurtzea» dela Añezen gobernuaren helburua. Izan ere, 2020rako deitu dituzte hauteskundeak, eta Morales izendatu dute MASen kanpainako buru. Behin baino gehiagotan erakutsi du Boliviara itzultzeko asmoa, argudiatuz bertan «politika egiteko eskubidea» duela. Agindu honekin, ordea, zaila izango du herrialdera itzultzea. Añezek, berriz, hauteskundeei buruz hitz egin du: «Gure eginbeharra da gure aberria baketzea eta hauteskundeak antolatzea, herritarrek eskatu diguten moduan». Halere, Diego Pary Boliviako kantziler ohiak salatu du Moralesen gobernukide ohiei eta lider sozialei «jazartzen» ari zaizkiela. Azaldu du kartzelan sartzen ari direla MAS alderdiko buruak, eta egoera horretan ezin dutela egin hauteskunde prozesu «libre eta garden bat». «Diktaduraren garairik gogorrenean ere, ez zen inoiz debekatu igarobaimenik ematea, eta orain batzuei ukatu egin diete; tamalgarria da», kexatu da Pary.]]>
<![CDATA[Erdoganek milioi bat errefuxiatu siriar eraman nahi ditu Rojavara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/016/001/2019-12-18/erdoganek_milioi_bat_errefuxiatu_siriar_eraman_nahi_ditu_rojavara.htm Wed, 18 Dec 2019 00:00:00 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1877/016/001/2019-12-18/erdoganek_milioi_bat_errefuxiatu_siriar_eraman_nahi_ditu_rojavara.htm
Rojava Siriako Kurdistan da, baina urrian Udaberriko bakea operazio militarra abiarazi zuen Erdoganek, eta tropak bidali zituen bertara. Ordura arte AEBetako armada egon zen Rojavan, SDF Siriako Indar Demokratikoekin batera EI Estatu Islamikoaren aurka borrokatzeko. Borroka hori amaituta zegoela argudiatuta, ordea, abendu hasierarako soldadu guztiak kanporatu zituzten, eta Siria osoan zehar banatu, «petrolio erreserbak babesteko». Donald Trump AEBetako presidentearen asmoa zen tropak lehenago erretiratzea —urrian hasi zen azkenean—, baina Kongresuan ohartarazi zioten Turkiako armada Rojavan sartzea ahalbidetuko zuela horrek. Hala izan da, urritik ari dira Erdoganen soldaduak eremua inbaditzen.

Udaberriko bakea operazio militarraren bidez, Erdoganek lortu du kurduek alde egin dezaten Rojavatik, eta orain eremu hori bete nahi du, Turkian dauden errefuxiatuekin —arabiarrak dira gehienak—.

Kurduak Rojavatik ihesi

Operazio horren inguruan, kurduek salatu dute errefuxiatuak Rojavara bidaltzea Erdoganen «garbiketa etnikorako» plana dela, eta AEBei hori geldiarazteko eskatu die. Mazloum Kobani SDFko komandanteak ohartarazi du ezin dutela onartu kurduak Rojavatik «garbitzea» eta errefuxiatu siriar arabiarrekin «ordezkatzen» uztea: «AEBek ezin dituzte ontzat eman behartutako demografia aldaketak eta garbiketa etnikoak XXI. mendean».

Izan ere, urriaren 9an Turkiako operazio militarra hasi zenetik, milaka herritarrek alde egin behar izan dute Rojavatik. NRC Errefuxiatuentzako Norvegiako Batzordearen arabera, gutxienez 17.900 lagunek ihes egin dute Irakeko Kurdistanera, eta beste 220.000 pertsonak Siriako zenbait eremutara. NRCk Bardarash errefuxiatu kanpamentuan (Irak) egin dituen inkestek erakutsi dute horietako %95 ezin direla Rojavara itzuli, eta bertan bizitzen geratzeko asmoa dutela. Elkarrizketatuen %69k zehaztu dute borrokak eta ziurgabetasun egoera direla ez itzultzeko arrazoiak. Beste %17k, berriz, ez dute nora bueltatu, etxea okupatu edo suntsitu egin baitiete. NRCk ohartarazi du epe luzeko giza laguntza eta babesa beharko dutela kanpamentuko familiek.

Siria barruan desplazatu direnek, berriz, salatu dute Al-Hasaka mendialdean dagoen Washukani kanpamentuan «giza egoera katastrofikoan» daudela. Gutxienez 5.700 pertsona desplazatu dira hara, gehienak Tel Abyadetik (Raqqa iparraldea) eta Ras al-Ainetik (Al-Hasaka iparraldea). Siriako behatokiak eskatu du NBE Nazio Batuen Erakundeak esku hartzeko, oraindik ez baitago inolako nazioarteko erakunderik kanpamentuan. Oraintxe bertan, soilik Kurdistango Ilargi Gorriak ematen die laguntza. Gainera, Hassan Yusef kanpalekuko arduradunak azaldu du eguraldiak egoera zailtzen duela: «Ezin dugu jarraitu kanpamentu gehiago eraikitzen. Datozen egunetan lana biziagotuko dugu, eguraldiak okerrera egin baino lehen».

Yezidi emakumeak, esklabo

Michael Rubin Amerikako Enpresen Institutuko kideak salatu du Rojavako yezidi emakumeak esklabotzan dituztela Turkiarekin zerikusia duten talde matxinoek.

Kurdu etniako gutxiengo erlijioso baten parte dira yezidiak. EI Estatu Islamikoak haien genozidioa eragin zuen 2014an; Sinjarren, yezidi emakumeak hil, eta esklabotzan hartu zituzten. EI handik kanporatu bazuten ere, Rubinek salatu du oraindik ere 3.000 neska eta emakume esklabo daudela hainbat talde matxinoren esku.

Erdoganen hipokrisia ere salatu du Rubinek. Alde batetik, parte hartzen ari delako egun hauetan Genevan (Suitza) egiten ari diren Errefuxiatuen Nazioarteko Foroan; siriar errefuxiatuentzako nazioarteko laguntza handiagoa eskatu du. Bestetik, aldiz, yezidiei laguntza ukatzen ari zaielako.]]>
<![CDATA[Indiako herritartasun lege berriak protestak eragin ditu musulmanak baztertzeagatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/014/001/2019-12-17/indiako_herritartasun_lege_berriak_protestak_eragin_ditu_musulmanak_baztertzeagatik.htm Tue, 17 Dec 2019 00:00:00 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1877/014/001/2019-12-17/indiako_herritartasun_lege_berriak_protestak_eragin_ditu_musulmanak_baztertzeagatik.htm
BJP Indiako eskuin muturreko alderdi hindu nazionalistaren gobernuak argudiatu du «erlijioagatik jazarritako» migratzaileei asiloa eman nahi dietela joan den asteazkenean onartutako legearekin. Halere, NBE Nazio Batuen Erakundeak kezka azaldu du, legeak «oinarri diskriminatzailea» duelako, musulmanen kaltetan. Amit Shah Barne ministroak jakinarazi du herritarren errolda egin nahi duela gobernuak, «infiltratu bakoitza identifikatu eta Indiatik botatzeko». Beraz, bereziki arriskuan egongo dira egoera irregularrean dauden islamistak.

Legearekiko kritikoek esan dute helburua benetan «talde gutxituak babestea» balitz kontuan hartu beharko lituzketela haien herrialdeetan jazarriak diren gutxiengo musulmanak ere: rohingyak Myanmarren eta ahmadiak Pakistanen, esaterako. Kontrara, Indiako Gobernuak rohingya errefuxiatuak babestu ez, baizik deportatu nahi ditu.

Oposizioak ere gogor kritikatu du herritartasun legearen erreforma. Kongresuko Alderdiko liderretako batek, Ghulam Nabi Azadek, esan du «konstituzioari burla» egin diotela, ez duelako laikotasuna errespetatzen: «Ezin ditugu nahastu herritartasuna eta erlijioa».



Zortzi hildako protestetan

Joan den ostegunean herritartasun legearen aurka hasi zituzten protestak India osora zabaldu dira. Orain arte, polizien eta manifestarien arteko istiluek gutxienez zortzi hildako eta ehunka zauritu eragin dituzte. New Delhi hiriburuan piztu dira istilurik bortitzenak, eta zenbait hiritako unibertsitateetan izan dute indar handien.

Jamia Millia Islamia Unibertsitatean manifestazio bat egin zuten igandean, eta Poliziaren eta manifestarien artean liskarrak egon ziren. Poliziak negar gasak eta borrak erabili zituen, eta 35 manifestari atxilotu. Unibertsitateak Poliziaren errepresioa salatu du, eta esan du baimenik gabe sartu zirela unibertsitatean, bertan zeuden ikasle eta langileen aurka oldartzeko. Gutxienez 200 ikasle zauritu zituzten, eta kalte materialak eragin. Najma Akhar errektoreordeak azaldu du Poliziaren jarrera salatuko dutela epaitegian. Indiako Alderdi Komunistako buru den Sitaram Yechuryk ere gaitzetsi egin du Poliziaren «basakeria».

Poliziak esan du manifestari batzuek harriak bota zizkietela eta ibilgailuak erre zituztela, eta argudiatu du protestak gelditzeko «beharrezkoa zena» egin zutela. Eremu batzuetan Internet zerbitzua kendu dute, eta etxeratzeko agindua ezarri.

Migratzaileen «beldur»

Assam ipar-ekialdeko estatuan ere izan dira herritartasun legearen aurkako protestak. Hor, ordea, herritarrek salatu dute migratzaile oldeak ekarriko dituela, eta «eraldaketa demografikoa» areagotu. Assam Indiako estaturik konplexuenetakoa da -Bangladesh, Txina eta Myanmarren artean dago-, eta etnia ugari bizi dira han. 1947ko Bangladeshko Independentzia Gerraren ostean milioika bangladeshtar erbesteratu ziren Indiara, Assamen lekua hartuz. Etnien artean liskar ugari izan dira azken urteetan. Orain, «beldur» dira migratzaile gehiago etorri eta tentsioa handituko ote den.]]>
<![CDATA[Costa Ricak arau bat onartu du abortu terapeutikoa betearazteko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/016/001/2019-12-14/costa_ricak_arau_bat_onartu_du_abortu_terapeutikoa_betearazteko.htm Sat, 14 Dec 2019 00:00:00 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1873/016/001/2019-12-14/costa_ricak_arau_bat_onartu_du_abortu_terapeutikoa_betearazteko.htm
Halere, Daniel Salas Osasun ministroak jakinarazi du baldintza batzuk bete beharko dituztela horretarako. Abortatu egingo da «beste irtenbiderik» ez dagoenean, eta hiru medikuk baimena eman ondoren. Arauak, gainera, «arrazoi etiko, moral eta erlijiosoengatik» aborturik ez egiteko «medikuen eskubidea» jasotzen du. Sei hilabeteren buruan jarriko dute indarrean araua.

Azken urteetan salaketa iturri izan da abortu «terapeutikoa» erregulatzeko arau falta. 2007an eta 2012an, bi emakumek arazoak izan zituzten haurdunaldian, umekien malformazioengatik. Kasu horietan haurdunaldia etetea legeztatuta bazegoen ere, biei debekatu zieten abortatzea.

Gainontzeko kasu guztietan abortua debekatuta dago Costa Rican, eta kartzelarekin zigortzen da. Beraz, emakume askok beste bide batzuk erabiltzen dituzte abortatzeko. Datu ofizialak eskasak dira; azken ikerketa 2007 eta 2008 artean egin zuen Costa Ricako Demografia Elkarteak (ADC), eta ondorioztatu zuen urtean 27.000 emakumek abortatzen dutela. Horietatik %20k ospitalera joan behar izaten dute, abortu klandestinoek eragindako osasun arazoengatik.

Costa Ricako Unibertsitateak 2018an argitaratutako ikerketa baten arabera, herritarren %57 ados daude haurdunaldia etetearekin emakumearen bizitza arriskuan egonez gero, eta ia %50 andrearen osasuna arriskuan badago. Abortu librearen kasuan, ordea, soilik %11 daude alde.

Argentinan, protokoloa

Argentinan ere abortua delitua da, kasu batzuk salbuetsita: bortxaketa kasuak eta emakumearentzat arriskua dagoen kasuak. Gobernuak atzo aurkeztu zuen legezko abortuetan egin beharreko protokoloa. Gines Gonzalez Argentinako Osasun ministroak azaldu duenez, Mauricio Macriren gobernuak deuseztatu zuen proiektua «eguneratzea» da helburua. Izan ere, legeak erregulazioa falta zuen, eta mediku batzuk epaitegietara deitu dituzte azken hilabeteetan, abortatzea egotzita, nahiz eta legeztatuta egon. Gonzalezek dio protokolo berriak hori saihestu nahi duela, eta medikuentzako «osasun gida» izan.]]>
<![CDATA[Costa Ricak arau bat onartu du abortu terapeutikoaren legea betearazteko]]> https://www.berria.eus/albisteak/175069/costa_ricak_arau_bat_onartu_du_abortu_terapeutikoaren_legea_betearazteko.htm Fri, 13 Dec 2019 15:47:31 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/albisteak/175069/costa_ricak_arau_bat_onartu_du_abortu_terapeutikoaren_legea_betearazteko.htm <![CDATA[Indian emakume bati su eman diote bost gizonek, auzitegira zihoala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1835/016/001/2019-12-06/indian_emakume_bati_su_eman_diote_bost_gizonek_auzitegira_zihoala.htm Fri, 06 Dec 2019 00:00:00 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1835/016/001/2019-12-06/indian_emakume_bati_su_eman_diote_bost_gizonek_auzitegira_zihoala.htm
Andrea Lucknow hiriburuko ospitalera eraman dute, gorputzaren %70 errea zuela. Supriya Sule Kongresu Nazionalista Alderdiko parlamentariak erasoa gaitzetsi du Twitter bidez, eta esan du eragotz zitekeela: «Ez zen hau pasatuko errudunak babestu ordez garaiz auzipetu izan balituzte. Uttar Pradesh estatuan ez dago inolako legerik».

Manifestazioak neurri eske

Indian bortitzak izan dira azken asteetan emakumeen aurkako erasoak. Horrek herritarrak asaldatu ditu, eta kalera atera dira bortxatzaileen aurkako lege neurriak eta zigor gogorragoak eskatzeko. Azaroaren 27an hasi ziren manifestazioak Indiako hainbat hiritan, emakume baten hilketa latzagatik. Gizon talde batek bortxatu eta ito egin zuen 26 urteko andre bat, eta gero gorputza erre zuen. Egun batzuk geroago, beste neska gazte bat bortxatu eta hil zuten.

Azken erasoek mahai gainean jarri dute Indian emakumeen aurkako indarkeriaren arazoa. Datuak kezkagarriak dira: gobernuko iturrien arabera, gutxienez 32.000 bortxaketa erregistratu ziren 2017an. Datu erreala, ordea, askoz handiagoa dela uste dute. Indiako autoritateek hitzeman dute erasotzaileei zigor gogorragoak jarriko dizkietela, manifestarien eskaerei erantzunez. Yogi Adityanathek, Uttar Pradesheko gobernuburuak esan du bortxaketak ezin direla gizartean egon: «Gobernuaren lana da estatu honen alabak defendatzea. Bortxaketak eragozpen bat dira gizartearentzat. Horrelako ekintzek ezin dute gizartean lekurik eduki. Zigor gogorrak jarri behar zaizkie bortxatzaileei».

Halere, aktibistek «frustrazioa» azaldu dute gobernuaren promesen aurrean. Ohartarazi dute arazoa ez dela horrela konponduko, eta galdegin dute emakumeen aurkako indarkeriaren oinarrizko arrazoietan eragitea. Salatu dute hilketen atzean «jarrera misoginoak» daudela.]]>
<![CDATA[Indian emakume bati su eman diote bost gizonek]]> https://www.berria.eus/albisteak/174729/indian_emakume_bati_su_eman_diote_bost_gizonek.htm Thu, 05 Dec 2019 18:30:08 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/albisteak/174729/indian_emakume_bati_su_eman_diote_bost_gizonek.htm

Extremely sad and shocked to hear that that Unnao Rape victim was burnt earlier this morning. If the culprits were not shielded and prosecuted on time this wouldn't have happened. Complete state of Lawlessness in the state of Uttar Pradesh...(1/3 ) - Supriya Sule (@supriya_sule) 2019(e)ko abenduaren 5(a) Manifestazioak neurri eske Indian bortitzak izan dira azken asteetan emakumeen aurkako erasoak. Herritarrak asaldatu ditu horrek, eta kalera atera dira bortxatzaileen aurkako lege neurriak eta zigor gogorragoak eskatzeko. Azaroaren 27an hasi ziren manifestazioak Indiako hainbat hiritan, emakume baten hilketa latzagatik. Gizon talde batek bortxatu eta ito egin zuen 26 urteko andre bat, eta gero gorputza erre zuten. Egun batzuk beranduago, beste neska gazte bat bortxatu eta hil zuten. Azken erasoek mahai gainean jarri dute Indian emakumeen aurkako indarkeriaren arazoa. Datuak kezkagarriak dira: gobernuko iturrien arabera, gutxienez 32.000 bortxaketa erregistratu ziren 2017an. Datu erreala, ordea, askoz handiagoa dela uste dute. Indiako autoritateek hitzeman dute erasotzaileei zigor gogorragoak jarriko dizkietela, manifestarien eskaerei erantzunez. Yogi Adityanathek, Uttar Pradesheko gobernuburuak, Twitter bidez esan du bortxaketak ezin direla gizartean egon: «Gobernuaren lana da estatu honen alabak defendatzea. Bortxaketak eragozpen bat dira gizartearentzat. Ezin dute gizartean lekurik eduki horrelako ekintzek. Zigor gogorrak jarri behar zaizkie bortxatzaileei». Halere, aktibistek «frustrazioa» azaldu dute gobernuaren promesen aurrean. Ohartarazi dute arazoa ez dela horrela konponduko, eta galdegin dute emakumeen aurkako indarkeriaren oinarrizko arrazoietan eragitea. Salatu dute hilketen atzean gizarteko «jarrera misoginoak» daudela. ]]> <![CDATA[168 milioi pertsonak beharko dute giza laguntza datorren urtean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/019/001/2019-12-05/168_milioi_pertsonak_beharko_dute_giza_laguntza_datorren_urtean.htm Thu, 05 Dec 2019 00:00:00 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1890/019/001/2019-12-05/168_milioi_pertsonak_beharko_dute_giza_laguntza_datorren_urtean.htm Giza ikuspegi orokorra txostena, eta aurreikusi dute datorren urtean 29.000 milioi dolar beharko direla 109 milioi pertsona zaurgarrienei laguntza emateko.

Txostenaren arabera, 45 pertsonatik batek behar du janaria, ostatua, osasun laguntza, babesa eta bizirik irauteko oinarrizko bestelako laguntza. Datuak kezkagarriak dira, baina laster okertu daitezkeela ohartarazi du Mark Lowcock NBEko Larrialdiko Laguntzarako koordinatzaileak: «Orain arteko bilakaerarekin jarraituz gero, uste dugu 2022. urterako 200 milioi pertsona baino gehiago egongo direla laguntza beharrean».

Bestalde, salatu du langile humanitarioek gero eta zailtasun handiagoak dituztela larrialdian dauden herrialdeetan lan egiteko. Lowcockek adibide modura aipatu ditu 2019 hasieran langileen eta instalazioen aurka egindako 800 eraso inguru. Herrialde batzuetatik langileak atera behar izan dituzte, egoeraren arriskuagatik.

Zaurgarrienei kalte handien

Gatazkekin arduratuta azaldu da Lowcock: «Inoiz baino haur gehiago hil eta elbarritu dira». Gainera, sexu eta genero indarkeria jasateko arrisku handiagoa izan dute emakume eta neskek gatazka eremuetan, aurreko urteekin alderatuz. Klima aldaketak, bestalde, herririk pobreenei eta zaurgarrienei kalte egin die gehien; lehorte, uholde eta zikloiek gogor jo dituzte. Epidemiei dagokienez, giza laguntza behar dutenen kopurua izugarri hazi da. Lowckokek zehaztu du Afrikan elgorri kasuek %700 egin zutela gora urteko lehen hiru hilabeteetan, iazko hilabete horietako kasuekin konparatuta.

Yemen dago larrien

Lowcockek azaldu du 2020an Yemen izango dela munduko krisirik larriena sufrituko duen herrialdea. Bost urteko gerraren ostean, herritarren %80k beharko dute laguntza.

Denbora luzea gatazkan daramaten herrialde hauek ere beharko dute laguntza: Venezuela, Afganistan, Burundi, Irak, Siria eta Afrika Erdialdeko Errepublika.]]>
<![CDATA[Datorren urtean 168 milioi pertsonak beharko dute giza laguntza]]> https://www.berria.eus/albisteak/174675/datorren_urtean_168_milioi_pertsonak_beharko_dute_giza_laguntza.htm Wed, 04 Dec 2019 13:37:42 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/albisteak/174675/datorren_urtean_168_milioi_pertsonak_beharko_dute_giza_laguntza.htm <![CDATA[Txinak AEBen aurka egin du, Hong Kongeko protestak babesteagatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/022/001/2019-12-03/txinak_aeben_aurka_egin_du_hong_kongeko_protestak_babesteagatik.htm Tue, 03 Dec 2019 00:00:00 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1893/022/001/2019-12-03/txinak_aeben_aurka_egin_du_hong_kongeko_protestak_babesteagatik.htm
Horrez gain, ohartarazi du gobernuz kanpoko erakunde estatubatuarren aurkako zigorrak ere handituko dituztela. Argudiatu du GKE horiek bultzatzen dutela Hong Kongeko kaosa, «Txinaren aurkako mugimendua» babestuz eta «jarrera biolentoak» hartzera animatuz. Ez du zehaztu zer zigor izango diren, baina bai noren aurkakoak: besteak beste, Human Rights Watch, National Endowment for Democracy, Freedom House, National Democratic Institute for International Affairs eta International Republican Institute.

Neurri horiek AEBek azken asteetan azaldu duten jarreraren erantzuna dira. Izan ere, joan den ostegunean, demokraziaren aldeko protestak babestu zituen Donald Trump AEBetako presidenteak, eta berretsi egin zuen «Hong Kongeko giza eskubideei eta demokraziari buruzko legea». Horren arabera, Senatuak urtero egiaztatuko du Txinak Hong Kongen autonomia errespetatzen duela. Hala ez balitz, arduradunak zigortu ahal izango lituzke Washingtonek, baita orain daukan lehentasunezko merkataritza estatusa kendu ere. Estatus horrek aukera ematen dio Hong Kongi Txinak dituen merkataritza murrizketak saihesteko.

Chunyingek salatu du nazioarteko legediaren «urraketa larria» dela lege hori, eta Washingtoni exijitu dio «akatsak konpontzeko eta ez sartzeko» Txinako barne arazoetan. Adierazi du herrialdearen «subiranotasun nazionala» defendatzen jarraituko dutela: «Txinak neurri gehiago hartuko ditu behar izanez gero, eta Hong Kongeko egonkortasuna bermatu». Gainera, AEBei aurpegiratu die haiek izatea giza eskubideen urratzaileak: «Giza eskubideak ez dira eslogan bat; AEBak ez dira inolaz ere giza eskubideen defendatzaileak, baizik eta horiek bortxatzen dituztenak».

Negoziaziorako oztopo

Azken mugimenduen ondorioz, Txina eta AEBen arteko harremanak okerrera egin du. Bi herrialdeak negoziazio baten erdian daude, duela urte eta erdi hasi zuten gerra komertziala amaitzeko. Baina, adituen arabera, egoera honek zaildu egingo du negoziazioa ixtea.

Ez badute abenduaren 15a baino lehen akordiorik lortzen, AEBek esan dute Txinako produktuei %15eko muga zerga gehigarria ezarriko dietela.]]>
<![CDATA[Txinak AEBen kontrako neurriak hartu ditu Hong Kongeko protestak babesteagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/174584/txinak_aeben_kontrako_neurriak_hartu_ditu_hong_kongeko_protestak_babesteagatik.htm Mon, 02 Dec 2019 22:26:40 +0100 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/albisteak/174584/txinak_aeben_kontrako_neurriak_hartu_ditu_hong_kongeko_protestak_babesteagatik.htm <![CDATA[«Orain ezin dugu etorkizuna aurreikusi lehen bezala»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/010/001/2018-10-06/orain_ezin_dugu_etorkizuna_aurreikusi_lehen_bezala.htm Sat, 06 Oct 2018 00:00:00 +0200 Leire Artola Arin https://www.berria.eus/paperekoa/1857/010/001/2018-10-06/orain_ezin_dugu_etorkizuna_aurreikusi_lehen_bezala.htm Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak EHUko udako ikastaroan hitzaldia eman zuen.

Mundua lauagoa baina aldi berean puntazorrotzagoa bihurtu dela diozu...

Lehen, aukerak oso desberdinak ziren hirian edo herrian bizi zirenentzat. Hirietan biltzen ziren aukera guztiak, eta herriak bereiz geratzen ziren. Aldiz, orain, globalizazioarengatik, distantziak ez du garrantzirik, eta edonondik egin daitezke jarduera berberak. Badirudi mundua lauagoa dela. Baina, aldi berean, mundu lau horrek puntak ditu: hiri globalak deritzotenak dira. Pertsonen arteko eraginak gune horietan inon baino aukera gehiago egotea sortzen du. Gertutasunak balio erantsia sortzen du.

Hari horretatik tiraka, gizartea heterogeneoagoa da. Nola eragiten du espazio publikoak indibidualizazioan?

Espazio publikoa segmentatzen ari da. Bartzelonaren kasuan, mugikortasunerako egitura indibidualizatuen pizte bat egon da: patinete elektrikoak, bizikletak, motorrak... Eta, lehen, horren ordez autoa edo garraio publikoa erabiltzen zen. Horregatik, garraio mota bakoitzak bere lekua du espazioan. Indibidualizazioaren beste adibide bat da. Plaza publikoetan horixe gertatu da. Lehen, umeak plazan jolasten ziren; orain, plazak segmentatuta daude, bereziki umeentzat diren lekuak baitaude. Uste dut espazioak era heterogeneoagoan erabiltzen ditugula, eta, ondorioz, segmentatu egin direla.

Sozializaziorako espazioak ere aldatu egin dira?

Bai, berriro ere indibidualizaziora jo dugulako. Orain ezin dugu etorkizuna aurreikusi lehen bezala. Hau da, lehen, modu naturalago eta bateratuago batean gertatzen zen balioen eraikuntza. Egun, egoerak heterogeneoak dira, eta, beraz, zure bizi ibilbidea eta zure bizilagunarena oso desberdinak dira. Ezegonkortasuna da nagusi gure bizitzetan; ezjakintasuna. Halere, pertsona batzuek zortea izaten dute, eta ingurumen eta familia egonkor batean bizi dira. Aukera hori dutenek, nolabait, bizitzarako motxila beteago bat dute besteen aldean.

Hezkuntzak zer paper du ezegonkortasun horren aurka?

Hezkuntza maila altua duten pertsonek hobeto egiten dute igeri konplexutasunen itsaso horretan; euren flotagailua da hezkuntza maila. Horren bitartez lortzen dute aldaketetara hobeto moldatzea. Aldiz, hezkuntza mugatuagoa dutenek moldatzeko gaitasun txikiagoa dute. Nik uste dut hezkuntza dela oraindik ere pertsonen egokitzapena errazteko tresna nagusia.

Nola aldatu beharko luke hezkuntza sistemak gaurko mundura egokitzeko?

Esan bezala, aurreikusi ezin diren aldaketen aurrean moldaerrazagoak izaten erakutsiko digun hezkuntza bat behar dugu. Aurrean dugun etorkizuna ez da ziurra, eta, beraz, heziketa horrek aurreikusi beharko luke etorkizunean biziko dugun egoera ezegonkorra izango dela. Sortzaileak izaten lagundu behar digu, taldean lan egiten, erakutsi behar digu egoera zailetan irtenbideak bilatzen... Ezin dugu abiatu analisirako eskema zurrunetatik, oraindik egiten dugun bezala.

Bestalde, Bartzelonakoa izanda, eta areago orain udal gobernuan egonda, gertutik bizi duzu hiriaren turistifikazio prozesua. Zertan da egoera gaur egun?

Bartzelona oso hiri erakargarria da, eta horrek abantaila batzuk ditu ekonomikoki. Arazoa da turismoa hiriko gune batzuetan biltzen dela. Batzuek turismoaren onurak jasotzen dituzte, baina beste batzuek soilik kostuak; ez da simetrikoa kostu eta irabazien arteko banaketa.

Zer arazo daude turismo handiko guneetan?

Bereziki, bi dira: alokairuen prezio garestiak eta denda motak. Parketematizazio deitzen dioten prozesu bat dago: eremu horietan, turistentzat pentsatutako objektuak soilik saltzen dira, eta ez esne botilak eta patata poltsak, adibidez.

Nola konpon daiteke hori?

Udala aztertzen ari da turismoaren kalteak nola murriztu. Bi helburu ditu. Batetik, tasa turistiko bat erabiltzea, arazo horiek sortzen dituzten kalteak orekatzeko, eta, bestetik, Airbnb eta halako etxebizitza sareek sortzen dituzten inpaktuak murriztea: etxebizitza ilegalen jarraipena eginez, hotelen kopurua kontrolatuz... Alegia, prozesu horren ondorio negatiboak saihestuko dituen politiketan ari gara lanean, eta nik uste dut benetako ahalegina egiten ari garela.

Nola aldatu da Bartzelona marka bat bihurtu zenetik?

Nik esango nuke hiriak nahiko ondo eutsi diela bere bizi konstanteei. Halere, gaia bereziki sentikorra da hiriko eremu batzuetan; auzo gotikoan, adibidez, turismoaren ondorioak askoz gehiago jasaten ari dira. Jakina da Bartzelonan aldaketa handi bat egon dela; batez ere, plataforma digitalen eraginez [Uber, Airbnb, Cabify...]. Horregatik, garrantzitsua da instituzioen esku hartzea, eta argi dago hiriek ez dutela lege baliabide nahikorik turistifikazio horri erantzuteko, baliabideak estatuaren edo autonomia erkidegoaren esku baitaude.

Zenbat eragin du turismoaren gailentze horrek etxebizitzen prezioan?

Asko. Pentsa, beste hiri turistiko batzuetan, besteak beste Amsterdamen, Parisen eta Berlinen, etxebizitzen %15-30 publikoak dira. Bartzelonan, aldiz, soilik %1,5. Horregatik, askoz handiagoak dira Bartzelonan higiezinen merkatuak izandako ondorioak eta alokairuen prezio igoera beste hirietan baino. Hori orekatzea lortu behar dugu da orain, etxebizitza publikoen eraikuntza bultzatuz.]]>