<![CDATA[Lide Hernando | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 15 Aug 2022 20:29:05 +0200 hourly 1 <![CDATA[Lide Hernando | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Klik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/041/004/2021-04-25/klik.htm Sun, 25 Apr 2021 00:00:00 +0200 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/041/004/2021-04-25/klik.htm
Askotan alderatu da oholtzan gertatzen dena askatasunarekin, magiarekin, droga batek eragindako emozioen indartze batekin. Termino horiek erabili gabe adierazten saiatuko naiz zer den zehazki bertan sentitzen duguna.

Oholtza gudu-zelai bat da. Guda horrek abestiak exekutatzean eta ikusleei esperientzia paregabea (parekorik gabeko eta on bezala ulertuta) eskaintzean datza; nahiz eta ez abestiak, ez eta ikusleak ez diren, azken finean, likidatu beharreko etsai (ez beti). Esango banu oholtzara igo eta nire kontzientzia backstage-an ehuneko ehunean uzten dudala, gezurra esango nuke; zatitxo bat eramaten dut gora, helburu bat dudalako, beti berbera eta beti, nolabait, ezberdina izan behar duena: esperientzia bakoitza ahaztezina izan dadin ziurtatzea.

Horrek ez du esan nahi dena beti kontrolpean mantendu nahi izaten dudanik. Gogoan dut lehen kontzertuetan kontzienteegi nintzela beti inguruaz eta egiten nuen guztiaz: besapea depilatu gabe banuen, ez ote nuen besoa gehiegi goratuko; gonarekin banindoan, ez ote nuen hanka monitorearen gainean jarriko eta lehen ilarakoei nire kuleroen panoramika eder bat eskaini; beheko horren aurpegiko keinuak zer esan nahi ote zuen?

Denboraren joanarekin, ordea, autoa gidatzen ikastean burmuinak giharrei konfiantzazko botoa eman eta erlaxatzen ikasten duen bezala, halaxe egin zuen nire burmuinak oholtzara igotzen hasi nintzen bakoitzean. Ohartu gabe, egun batez, burmuinak besterik gabe klik egin eta nire gorputzari akzioan sartzen utzi zion, lehenak bigarrenari denborarekin irakatsitakoa bakarrik hegan egiteko nahikoa zela onartu zuenean.

Hortik aurrera gertatzen den guztia ez naiz oraindik gai izan hitz egokiekin deskribatzeko. Beraz, esango nuke askatasunarekin, magiarekin edota drogarekin alderagarria dela. Joan kontzertuetara, behatu itzazue musikariak; ea hor barruan zer gertatzen den deskribatzeko gai zareten.]]>
<![CDATA[Zertaz ari garen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/037/004/2021-04-11/zertaz_ari_garen.htm Sun, 11 Apr 2021 00:00:00 +0200 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/037/004/2021-04-11/zertaz_ari_garen.htm ertaz ari garen maitasunaz ari garenean, egin zuen zeharkako galdera Raymond Carver idazleak Mel izeneko pertsonaiaren bidez izen bereko obran. Hainbat ipuinez osatutako bilduma zen hura, eta guztiek maitasuna zuten ardatz; kontzeptu hori 1980ko hamarkadan, postmodernitatearen ateetan, erdi klaseko estatubatuarren bizitzetan hartzen ari zen esanahia arakatu asmoz.

Carverrek ez zuen ipuin sorta horretan behin betiko erantzunik eman asmorik. Erradiografia bat egitea; hori zen bere asmo bakarra. Nik, guztia nire arlora ekartzeko dudan apetari eutsiz, betidanik jakin nahi izan dut zertaz ari garen, zehazki, euskal musikaz ari garenean. Baina galdera horrek, espero nuen bezala, ez dit inoiz erantzun zehatzik ekarri.

Burura datorkidan lehen erantzuna euskaraz egindako musika litzateke. Baina egia da, batetik, euskal rock erradikala bezalako adibideak hartzen baditugu, gutxik esango luketela hori euskal musika ez zenik, nahiz eta gehienek gazteleraz abestu; eta, bestetik, disko edota abesti berean hainbat hizkuntza nahastearen tendentzia hain dagoela errotuta gaur egungo gizartean, ezen %100ean euskaraz abesten duten horiek soilik hartuko bagenitu, ez baikenuke euskal musikaren panoramaren erradiografia sasi-ortodoxoa besterik egingo.

Datozkidan hurrengoak ez dira erantzunak, galdera gehiago baizik. Adibidez: euskal musikak zein soinu du? Txalaparta eta trikitia tradizio diren herri honetan, zer behar luke euskal musikak, hori ez bada, euskal musika izateko?

Edo beste bat: nork jotzen du euskal musika? Izaera konkretu bat al du, ala guztiz heterogeneoa da? Maila sozial, kultural edota linguistiko berekoak al dira euskal musikariak?

Eta azken bat: zer kontatzen du euskal musikak, zeri kantatzen dio?

Askotan pentsatzen dut norbaitek kanpotik edo gure garaitik at egin beharko lukeela erradiografia hori; soilik errealitatea ezagutzen ez duen batek, bere ezjakintasunaren leihotik, egin lezakeelako objektibotasun batera hurbil litekeen gerturatze hori.

Bitartean, ordea, Galder Izagirrek eta Fokuk Bidegurutzean telebista saioa ondu dute 2020an zehar, euskal musikaren panoramak egun zein ezaugarri dituen analizatzeko. Baliteke hori ikusiz erantzunen bat topatzea.]]>
<![CDATA[Ikerketarik bai?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/039/004/2021-03-21/ikerketarik_bai.htm Sun, 21 Mar 2021 00:00:00 +0100 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/039/004/2021-03-21/ikerketarik_bai.htm
Ez, nik hemen ez dut asmorik euskal musika hilik ote zegoen ala ez eztabaidatzeko, ezta gazte batzuek euskal musikaren berpizkundea sustatu ote duten analizatzeko ere.

Alabaina, espazio honetan bota nahiko nukeen galdera sorta (eta soziologoren batek ikertu dezan dirua emango nuke, benetan) zera da: musika era kontzientean kontsumitzen duen euskal gizarteak, zein etekin lortzeko egiten du? Zer da harengan bilatu eta topatzen duena? Zer da, bilatzen zuen horretatik, azken urteotan topatu ez duena eta, ondorioz, berpizkunde honekin azkenik iritsi zaiona?

Galdera hauen aurrean oraindik eta zehatzagoa izaten saiatuko naiz. Nire gogoetetan eta ingurukoekin izandako eztabaidetan ondorioztatu dut musikaren kontsumo kontzientea, normalean, bi arrazoirengatik egiten dela (entretenimendu soilerako den kontsumo hori albo batera utzita): bata, zure antzeko errealitatea bizi duten horiekin identifikatu ahal izateko, hau da, komunitatea sortzeko; eta, bestea, egoerak eragindako inkonformismoak bultzaturik, gogoeta filosofiko edo existentzialagoetan erantzunak topatzeko. Egongo da, ziurrenik, beste arrazoirik ere musika kontsumitzeko, baina azkenaldian loratzen ari den egitasmo bakoitza bietakoren batean sailkatu dezaket arazorik gabe.

Ni, inongo dudarik gabe, bigarrenetakoa naiz; zerbait sortzen dudan aldiro, motibazio horrek bultzatuta egiten dut, eta zerbait kontsumitzera noanean, hori bilatzen egin ohi dut (ez beti, baina gehienetan bai). Horrek ez du esan nahi lehenengo helburua lortzeko sortzen eta kontsumitzen duen artista/entzulegoa ez dudanik errespetatzen. Euskal Herrian egiten den musika kontsumitzeko edozein arrazoi iruditzen zait arrazoi ona.

Baina, egia esan, kezkatu egiten nau euskal gizarteak soilik errealitatearen isla konstunbrista bat erreproduzitzen duten artistak kontsumitzen amaitzeak; eta zerbaitek esaten dit tendentzia hori dela. Izan ere, denok euskañolak garela onartzea ez al litzateke urteak eta urteak iraun duen goranzko ibai-ibilbidean berriz ere itsasora jaustea bezalakoa?]]>
<![CDATA[Dena da 'hater']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/039/004/2021-03-07/dena_da_hater.htm Sun, 07 Mar 2021 00:00:00 +0100 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/039/004/2021-03-07/dena_da_hater.htm
Horrez gain, sareek ere profil horien antagonistak izango liratekeen espezie baten sorrera ekarri dute; mundu osoan hater deitzen zaienena, alegia. Alta, bada horren inguruan benetan kezkatzen nauen gauza bat: hain zuzen, bat-batean zaku berean sartu ditugula, batetik, malezia puntu batekin eta frustraziotik abiatuta, kaka bota besterik egiten ez duten hater horiek; eta, bestetik, kritikotasuna era zuzen eta eraikitzailean erabili eta transmititzen duten horiek.

Azken horiek, ez dezagun ahaztu, behar-beharrezkoak dira artearen panoraman. Nik, musikari naizen aldetik, musikaren inguruan hitz egin dezaket soilik. Kontziente bagara Instagram bezalako sare sozialen eraginez azaleko mezu optimistez soilik beteko garela, eta hori gizarte batek eta bere kulturak aurrera egiteko ez dela tresnarik eraginkorrena, zergatik ari gara denbora guztian kritikoak diren horien mezuei ez entzun egiten, deuseztatzen, hater gisa tratatzen?

Beldurrik gabe esan nahi dut gaur egungo abestirik entzutetsuenek behin eta berriz errepikatutako mezuen inguruan hitz egiten dutela, eta ez dutela aurrerapausorik, hausturarik, gogoetarik proposatzen. Beldurrik gabe esan nahi dut azkenaldian irratian entzuten ari naizen euskal abesti askok ez dutela musikalki inongo esploraziorik egiten, ez nautela harritzen, arrakastaren formulan errotutako bukleak besterik ez direla. Beldurrik gabe esan nahi nuke, baietz, asaldatu egiten nauela irrati publikoetan euskara ez den beste hizkuntzetan horrenbeste musika entzuteak.

Eta gustatuko litzaidake uler dadin hori guztia gizarte baten egoera hobetze aldera egiten dugula, ez gaiztakeriaz.]]>
<![CDATA[Hautsi ezineko tratua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/041/004/2021-02-21/hautsi_ezineko_tratua.htm Sun, 21 Feb 2021 00:00:00 +0100 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/041/004/2021-02-21/hautsi_ezineko_tratua.htm
Ez naiz orain hasiko zuei kontatzen zer prozesu ezkutatzen den hamar abestiz osatutako disko baten atzean, edo bideoklip baten atzean, edo disko baten diseinu baten atzean; uste baitut dagoeneko behin baino gehiagotan azaldu dela. Eta, hain zuzen ere, askotan azaldu den gauza bat delako, jada ez zarete harrituko esaten badut ezaugarri horiek dituen disko batek bi urteko lana suposatzen duela (kontuan hartuta, gainera, musikari gehienok beste ogibide bat izan ohi dugula, eta gure ordu libreak eskaintzen dizkiogula sortu, ekoitzi, grabatu eta disko oso baten inguruan dabilen lantalde osoa kudeatzeari). Disko bat erditzea, beraz, ume bat erditzea baino prozesu luzeagoa da. Hori dena ulergarria bada, uste duzue bi urtez egin den lan bat entzunaldi bakarrarekin analizatu daitekeela? Bidezkoa den ala ez eztabaidatzen hasi gabe... posible dela uste duzue?

Nik argi dut ezetz. Horregatik hartu ditut, gutxienez, bost entzunaldi Foo Fightersen diskoa analizatzeko; eta oraindik, gainera, ez dakit oso ondo gustuko dudan ala ez. Baina turbo-kontsumoaren gizarte honetan, tamalez, hala egitea normal ikusten da: disko bat lehen aldiz entzun eta berehalako sentsazioak inpunitate osoz askatzen dira, espero zenaren ordez jasotzen denak eragindako dezepzioa balitz bezala kritika egiterakoan erabiltzen den neurgailua.

Badakit norbaitek lan bat publiko egiten duen momentutik, gainontzekoen iritziak jasotzeko prest egon behar duela. Horixe omen da sortzaile-hartzailearen arteko hautsi-ezineko tratua. Ez dagoena oso argi da, hartzailea horren azkar kontsumitzera ohitu den sistema honetan, zein paper eduki behar dugun poliki eta tentuz sortzera ohituta gauden sortzaileok.]]>
<![CDATA[Etxean gelditu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/040/004/2021-02-07/etxean_gelditu.htm Sun, 07 Feb 2021 00:00:00 +0100 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/040/004/2021-02-07/etxean_gelditu.htm
Euskaraz sortu nahi baduzu, ahaztu ezazu unibertsaltasuna.

Badakit bistakoegia dela, baina benetan diotsuet badirudiela, egunerokoan, eta batez ere gazteok, ez garela honetaz kontziente.

Azken urteotan bonbardatu gaituzte arrakastaren inguruko diskurtsoekin; gure aberriaren produktu kulturala nazioartekotu daitekeela, euskaraz egiten duten taldeek munduaren beste puntan jarraitzaileak izan ditzaketela. Baina ez da guztiz egia. Eta hori, oro har, ez gertatzeak ez du zertan gauza txarra izan.

Salbuespena arautzat hartzea musikari eta kulturgile asko eta asko norgehiagoka hasi eta, luzera, frustrazio amaigabeetan erortzearen beldur naiz. Ni neu ere askotan erori naizelako joko emozional horretan, eta ez diot inori gehiago opa.

Arrakastaren idealizazioak, bestalde, euskal artista asko beste hizkuntza batzuetan abestera eraman ditzake, eta hori ere gertatzen ari den fenomenoa da. Nire iritziz, sintoma hori ez da txarra bere horretan; baina hizkuntza aldaketa hori arrakastaren izenean egiteak (nahiz eta altuan esango ez duten), horrek bai ematen didala tristura.

Nik euskaraz abestu nahi dut eta, orain arte behintzat, arrakastatsu izatea zen nire helbururik handienetarikoa. Arrakasta zer den azaltzeko ere Mr. Wonderfulen tankerako mila modu daude, baina funtsean denok puntu berera iristen gara: ahalik eta jende gehienak zu eta zure musika ezagutzean datza.

Beraz, horrek, logika matematikoa tarteko, ezin du musika euskara hutsean egitearen eskutik joan kasuen ehuneko altu batean. Baina... eta zer, etxean gelditu eta gurea zaintzen badugu?]]>
<![CDATA[Demagun]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/033/004/2021-01-24/demagun.htm Sun, 24 Jan 2021 00:00:00 +0100 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/033/004/2021-01-24/demagun.htm
Demagun hautsez betetzen ari ziren edalontzi berrerabilgarri horietako bat hartu duzula sukaldeko armairutik, edo zure gelako apalategitik, txorrota azpian garbitu, lehortu, eta poltsan gorde duzula. Demagun azkazalak eta guzti margotu dituzula, egun berezia ospatzeko.

Tabako eta kalimotxo usain itsaskorra, giro hezea. Demagun jendea hara eta hona dabilela aspaldi bisitatu gabeko espazio horretan zehar, bata bestearekin hizketan, eta, aspaldiko partez, irribarreak ikusten eta irakurtzen dizkiozuela elkarri. Irabazlearen irribarre horiek. Lagunak ikusten dituzu barraren ondoan, eta luze besarkatzen duzue elkar, bestearen azala benetakoa dela ziurtatzeko atximur eginez, baina ez fuerteegi.

Demagun musikaria(k) agertokira igo d(ir)ela. Bakarlari, DJ, rock/pop/folk/punk talde edo otxote. Berdin dio. Nahi duzuna imajina dezakezu. Demagun gitarra (*edo aukera ezazu hemen gustuko duzun edozein instrumentu) anplifikadorera entxufatu eta akoplea gaztetxe kanporaino entzun dela. Demagun entzulegoan zaudeten guztiak aurreraino joan zaretela arrapaladan, bata besteari itsatsita, behingoagatik ez dagoela ilararik, denok bat zaretela, masa uniforme eta oihukari bat.

Demagun hasi dela kontzertua, eta lagunok elkarri eusten diozuela eskua dantzan egiteko. Atzekoa sorbaldan bermatu zaizula hobeto ikusteko. Demagun aurreko taldetxo bat pogoa egiten hasi dela. Baina inor mintzen ez duen pogo bat, pogo iraultzaile horietako bat. Demagun listu zipriztinak airera botaz hasi zarela kantuan ondokoarekin batera, elkarri begira, besoak airean, ilea dantzan, gero saltoka hasi zarela, eta berriz ere besarkatu duzuela elkar. Demagun lagunaren oilo ipurdia ukitzeko gai zarela errudun sentitu gabe. Antsietate horrek, gutxien espero duzun momentuan, ihes egin dizula. Jada ez garela efektu katastrofiko bat sortzen dugun domino fitxak.

Demagun hori guztia. Nik sentitutako gauza bera sentitu duzu?]]>
<![CDATA[Zorionekoa zu!]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/039/004/2021-01-10/zorionekoa_zu.htm Sun, 10 Jan 2021 00:00:00 +0100 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/039/004/2021-01-10/zorionekoa_zu.htm
Oroitzapenera itsatsia dut esaldi hori. Itsatsia dut, ordura arte ez nuelako inoiz entzun musikaren deskubrimendua (eta hitz hau diot aurkitu ordez, ez dudalako esanahi berbera duen hitz zehatzik ezagutzen euskaraz) horrenbeste goraipatzen zuen iruzkinik; edo behintzat nire buruak ordura arte ez zuen halakorik gorde. Kultura aisialdirako, burua erlaxatzeko, erabiltzen duen gizarte honetan, beti gabiltza ezaguna zaigun doinuaren bila, beti erremixaren erremixak egindako hamaikagarren berrirakurketa entzun nahian. Jaietan ezagutzen ditugun erritmoen gainean egin nahi dugu dantza; eta gure talde kuttunenen kontzertuetara goazenean ere, ezagutzen ditugun abestiak soilik entzun nahi ditugu, entzulego guztiarekin batera eztarria lehertzeraino abesten ditugun horiek.

Baina talde, bakarlari edota musika estilo bat bizitzan lehenbizikoz entzutea une magikoa da. Urradura xalo batez sartzen den ahotsak espero gabeko plazera ematen dizun momentu hori; erritmo bat zeraman bateriak, bat-batean, bira ulertezin bat eman eta knockeatuta uzten zaituen une hori; eskala aldaketa batek abesti bati haize freskoa ematen dionean; akorde maior bat espero duzunean, menorra sartu eta tripak nahasten dizkizunean.

Ezezagunak nagia ematen du maiz, are gehiago, beldurra, batzuengan errefusa ere bai. Zinemara gehienetan ezagutzen ez dugun pelikula bat ikustera joan ohi gara; baina kontzertu batera joateko, hobe duzu lehenbizi taldearen diskoa etxean entzun, ezer jakin gabe joan ez zaitezen. Zer du, ba, txarra kontzertu batean inoiz entzun ez duzun musika bat entzuteak?

2021 honek musika deskubrimendu asko ekar diezazkizuela espero dut, benetan. Ireki burua eta belarriak; itxi begiak. Eta utz iezaiozu musikari zure gorputzeko organo eta zentzu guztiak likido likatsu baten moduan hartzen. Anderrek esan zidan modura, zorionekoak zuek, oraindik ezagutzeke dituzuen talde eta artista ugariengatik!]]>
<![CDATA[Oroitzapena edo ametsa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/041/004/2020-12-13/oroitzapena_edo_ametsa.htm Sun, 13 Dec 2020 00:00:00 +0100 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/041/004/2020-12-13/oroitzapena_edo_ametsa.htm
Berreskurapena, berrirakurketa, zaharra prisma berritik begiratua. Nik neuk ere entzun ditut halako hainbat disko; nolabait ere, gure tradizioaren aberastasuna zenbaterainokoa den ulertzeko balio didate, eta, zergatik ez, doinu eder horiez gozatzeko, baita ere. Azken finean, euskal musikaren tradizioa ederra da oso, aburuak aburu. Baina hori gizarte oso batek behin eta berriz egiten duenean, momentuan gertatzen ari den horren kontzientzia zeharo galtzen du. Eta momentuko sormen hori gutxietsita geratzen da.

Amnesiatik jaiki berri den herri gaixoa gara, bere iraganeko zauriak bilatu eta miazkatzen, aurrera egin ahal izateko (edo hori uste dugu). Eta horrek bere ondorioak ditu. Horregatik Txoria txori, Sarri Sarri eta Maravillas mila modu ezberdinetan interpretatuak. Horregatik Oreka TX Anariren aurretik historia liburuetan. Horregatik erromeria taldeek 5.000 euro eta rock progresiboa egiten duten taldeek 800 euro herriko txosnaguneetan.

Gaur egungo kontsumismoaren kulturarekin analogia arraro bat bururatu zait. Mugikorra hausten zaigunean, sarritan, gehiago balio du aparatua konpontzeak berri bat erosteak baino. Gauza bera gertatzen da kulturarekin: balio erantsia duela zaharra berreskuratzeak, zerbait guztiz berria egiteak baino. Gertatzen dena da, kontsumismoaren paradigman balio erantsi hori zerbait negatiboa den bitartean, kulturaren paradigman balio hori positiboa dela, ospatzeko eta harro egoteko zerbait, antza. Eta hortxe gabiltza, gure mugikor zaharra behin eta berriz konpontzen, pantailaren zartadurak zeloz itsasten, audio bidezko mezuak bidaltzen teklatuak funtzionatzen ez duelako.

Tradizioaren kultura maite dugu, ez garapenarena. Berresten gaituena, ez esploratzen laguntzen diguna. Oroitzapena, eta ez ametsa. Zuk zer nahiago duzu: oroitu ala amestu?]]>
<![CDATA[G puntua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/048/004/2020-11-29/g_puntua.htm Sun, 29 Nov 2020 00:00:00 +0100 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/048/004/2020-11-29/g_puntua.htm
Zer behar da euskararen ohea goxatzeko? Non dago arazoa? Zertarako jarraitu euskal kantuak egiten, euskal himnorik berrienak 30 urte baditu? Zertarako, Euskaraldiarekin gertatzen den bezala, gizartea euskaraz abesten ikusteko abagune bakarra Kilometroak, Nafarroa Oinez, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Herri Urrats bezalako lekuak badira? Leku antolatuak, prefabrikatuak, errealitate antzeztuak. Euskararen erabilera porno filmetako postura ezinezkoekin aldera daiteke? Imitatzen saiatu arren, inoiz egiten amaitzen ez duzun hori, nagiagatik akaso, plazerik ematen ez dizulako agian?

Nik aspaldi egin nuen sortzen nuen guztia euskara hutsean egiteko hautu politikoa. Zeren bai; pertsonala politikoa den bezala, kulturala ere politikoa da, eta askatasun pertsonaletik urruntzen den kontzeptua izan daiteke; azken finean, niri bizitzaren egunerokotasunean ez zait ateratzen %100ean euskaraz hitz egitea, ezta euskara ulertzen eta arnasten den eremuetan ere. Konpromiso politiko gisa hartzen dut euskaraz sortzea eta, beraz, nire askatasunetik atera zitekeen hori ideal handiago baten arauen menpe jartzen dut gauzak musikaren bitartez adierazterakoan.

Koherentea da, orduan, sortzen dudan musika oro euskaraz izatea, egunerokotasunean ez badut erabiltzen? Adarrak jartzen ari natzaizkio euskarari hori egitean? Zintzoa da, sortzen dudanaren %100 euskaraz den bitartean, nik entzule bezala euskaraz kontsumitzen dudana %50era sikiera ez iristea?

Musikaren bitartez gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiten dugu txort... barkatu, euskaraz. Baina euskal kulturaren G puntua aurkitu gabe jarraitzen dugu, duela 50 urte emakume askok bere klitoria aurkitzen ez zuten bezala. Ikusiko duzue ze flipea aurkitzen dugunean!]]>
<![CDATA[Arrakasta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/036/004/2020-11-15/arrakasta.htm Sun, 15 Nov 2020 00:00:00 +0100 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/036/004/2020-11-15/arrakasta.htm
Urtebete eskas iraun zuen nire realzaletasunak. Aitarekin joan nintzen Anoetara Real Madrilen aurkako partidara. Ordura arte ikastolako atarian ere kasurik egin ez nion baloi-joko horren aditu bilakatu nintzen bat-batean: taktika hau, joko hau, beste formazio hori.

Kontua da, besterik gabe, urte hartan Realak ARRAKASTA izan zuelako egin nintzela realzale. Eta, noski, askoz ere beranduago konturatu naiz horretaz. Joera guztiz gizatiarra da, arrakastaren alde egite hori. Gizakiok arrakasta saritu behar dugu, komunitate baten parte sentitzeko.

Musikaren kasuan ere arrakasta saritzekoak gara, noski. Eta futbolean gol kopuruarekin neurtzen den hori, musikaren kasuan sare sozialetako like-etan neurtzen da orain. Okerrena ez da gizakiak hori egitea; berriz diot, guztiz humanoa da hori. Baina arrakastaren irizpideen batuta hedabide publiko batek hartzen duenean, ezin dut muturra okertu besterik egin.

Esaten omen da Euskal Herriko hedabide publikoak ez direla batere publiko; jasotzen duten diru horrekin defizitarioak direla eta, beraz, publizitatetik jan behar dutela. Horrek dakarrena, noski, badakigu zer den: like-etan neurtutako arrakasta duten horiek saritzen dituzte eta, ondorioz, arrakasta duten horiek oraindik ere arrakastatsuagoak bihurtzen dira, eta ordura arte arrakastarik izan ez duten horiek oraindik eta ezkutuago geratzen dira. Artisten arteko arrakala handitzen da, eta gero, gainera, artista txikiek gaizki sentitu behar dute artista handiekiko nahi gabe sentitzen duten erdeinuaren aurrean; ez baita, azken finean, artista handi horien errua.

Komunikazioa ikasi nuen, eta han sartu zidaten hedabideek gizartea hezterako orduan duten garrantziaren harra. Ezin dut burutik kendu haiek gugan duten eragina zenbaterainokoa den. Kultura hitza errespetatu eta hura modu koherentean nola kontsumitu erakutsiko digun hedabide publiko bat merezi du euskal gizarteak; batez ere, Gazteek. Benetako hedabide publiko bat, ez finantzaketa lortzeko euskaraz egindako musika %20ra mugatu behar izan duena.]]>
<![CDATA[Martxan hasteko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/038/004/2020-11-01/martxan_hasteko.htm Sun, 01 Nov 2020 00:00:00 +0100 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/038/004/2020-11-01/martxan_hasteko.htm
2020ko otsailean Gernikako Astran egin zen emakume musikarien topaketa hartatik, hainbat emakumek talde bat sortu genuen gure kezken inguruan mintzatzeko. Eta egunetik egunera handitzen joan zen talde horretatik, etorkizunera begira estrategia eta ekintza berriak egiteko asmoz genbiltzan batzuek beste talde bat osatu genuen. Ekinari heltzeko. Martxan Hasteko: hala izendatu genuen talde hori, eta egun hala izaten jarraitzen du. Zertarako aldatu? Ongi baitakigu luzaroan egongo garela martxan hasten; bidea korapilatsua da, helmuga ortzimuga etengabea. Baina, eta, agian horregatik, pauso bakoitza garaipena da artiston begietan.

Igaro den ostegun goizean aurkeztu zen Musikari Elkartearen zuzendaritza batzorde berria. Bai: konfinamendu egoerak eragindako ezinegonen inguruan hitz egiteko eta elkar lasaitzen laguntzeko helburuarekin elkartzetik, Euskal Herriko Musikarien Elkartearen zuzendaritza hartzen amaitu dugu zazpi emakumek. Jakin, ez dakigu oso ondo non amaituko duen honek; baina baditugu ideia batzuk, badugu (oraingoz) grina, eta, tamalez, beharrezkoa den haserrea.

Gerra lubakietatik egin ohi da; testuetako egia gordinenak parentesi artean jarri ohi dira; eta guk nahi izan gabe sartu gaituzten guda honetan, Musikariren lubakiak, edo parentesiak, sektore guztiarentzako onuragarri izan daitezkeen neurriak diseinatu eta martxan jartzeko balio dezake. Ahaztu gabe (eta hau esan egin behar nuen) euskal musikari guztion onurarako lanean arituko den taldea %100ean emakumez osatua izateak pertsonalki eragiten didan zirrara.

Aipatu gabe doa edozein musikarik eman dezakeela izena Musikari Elkartean, bere ahotsa ere entzuna izan dadin. Hasi gara mugitzen. Hemen kultura eta artea egiten dugun guztiok goaz maldan behera, baina maldan behera erortzeak badu zerbait ona: zailagoa dela gelditzea.]]>
<![CDATA[Borobilak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/041/004/2020-10-18/borobilak.htm Sun, 18 Oct 2020 00:00:00 +0200 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/041/004/2020-10-18/borobilak.htm playlist-a jarri ordez; afalosteko zure telesail gogokoenaren azken kapitulua ikusi ordez; egun batengatik, badituzu 45 minutu disko bat osorik entzuteko?

Egin proba: jarri entzungailuak eta etzan ohean. Disko-jogailua baldin baduzu, jarri plastikotik atera gabe duzun binilo hori orratzetan, eta eseri ondoko besaulkian. Eta entzun ezazu, beste ezer egin gabe, zure bizitzako 45 minutu horiek ezer baino gehiago merezi dituen disko hori.

Singlearen garai frenetiko honetan, izan ere, ahaztu dugu orain arte jakina zen gauza bat: talde edota artista baten disko batek, bere azken bi urteetako lan gogorraz gain, istorio edota testuinguru bat gordetzen duela bere barnean. Ez dela abestiz betetako zaku soil bat. Eta hainbat adibide eman nahi dizkizuet, ea horietako bat entzutera animatzen zareten.

Foo Fighters rock taldearen Echoes, silence, patience and grace disko tzarrean, aurreko urteetan jotako rock kontzertu handien artean egindako antzokietako bira akustikoan sentitutakoa islatu nahi izan zuten. Horrela, rock kutsuko abesti potenteak eta kutsu intimistako folk abestiak tartekatu zituzten maisutasun handiz. Adele artista britainiarrak bere diskografia abestiak sortu zituenean zuen adinarekin izendatu ohi du; eta 21 diskoa (Someone like you abestia ezagutuko duzu ziurrenik) hasi eta buka entzun beharreko pop harribitxia da (eta, bai, 21 urterekin konposatutakoa).

Berri Txarrak taldearen Jaio.Musika.Hil-ek historian afinazio berean konposatu den abestitzar kopururik handiena biltzen du. Alba Reche artista gaztearen Quimera diskoko abestiek greziar mitologiatik hartutako pertsonaien izenak dituzte, eta estatuko musikaren belaunaldi berriaren alde interesgarri bat erakusten du. Silvia Perez Cruz artistak Farsa diskoan arte diziplina ezberdinekin elkarrizketan idatzitako abestiak bildu ditu.

Eta motz geratu naiz: historian disko borobil asko izan eta izango dira. Zergatik ez hartu 45 minutu esperientzia hori %100 bizitzeko? Egin aproba; ez zara damutuko.]]>
<![CDATA[Normaltasuna itzultzean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/036/004/2020-10-04/normaltasuna_itzultzean.htm Sun, 04 Oct 2020 00:00:00 +0200 Lide Hernando https://www.berria.eus/paperekoa/1938/036/004/2020-10-04/normaltasuna_itzultzean.htm Management enpresetako langileak, promotoreak, zuzeneko eta estudioetako teknikariak, argiztatzaileak, kontzertu argazkilariak, catering enpresetako langileak... denak borroka amankomun baten inguruan bildu, eta flightcase-ak (kontzertuetarako materiala gordetzeko erabiltzen diren kaxa gogorrak) arrastaka eramanez, penintsulako hamaika hiritan egin zituzten manifestazioak.

Zerbait sumatu duzue faltan? Suposatzen dut baietz. Bai, artistak bertan ere bazeuden; tira, gehienbat sare sozialetan, egoera salatzeko hondo gorriko argazkiak argitaratzen eta euren egoeraren prekaritatea munduari azaltzen. Eurak direlako kulturaren espektro guztiaren mundurako bozgorailu.

Guk ere argitaratu genuen gure argazki gorri eta testu aldarrikatzailea. Guk ere bat egin genuen borroka horrekin. Baina, egun osoan, buruan zerbaitek ez zidan utzi errealizatuta sentitzen.

Orain, inoiz baino gehiago egin behar dugu bat kultur sektoreko espektro guztiak. Inoiz egin ez dena egiteko momentua da hau. Alta, ezin dut pentsamendu bat saihestui: kulturaren prekaritatearen arazoa ARAZO bihurtu dela, orain arte kobratzen zuten horiek kobratzeari utzi diotenean.

Euskal Herrian, COVID-19 aurreko garai normaletan, artiston ehunekorik handienak ezin izan du ofizioa monetizatu, eta beste lanbide batzuk bilatu beharrean aurkitu dute euren burua. Kexa eta kexa aritu dira urte luzez; borroka amaigabe batean sartuta. Benetako arazoa, ordea, pandemiaren aurrean gobernuak egindako ez ikusiarena eta hartutako neurrien ondorioz artistok ez ezik gainontzeko langileek ere enplegua eta dirua galdu dutenean iritsi da.

Behin bati entzun nion esaten: «Musikaz bizi nahi baduzu, aukera ezazu diziplina horren inguruko edozein ofizio, musikari izan ezik». Arrazoi zuen. Orain, ez musikariek, ez musikaren sektoreko langileek ere ez dute lanik. Soilik gauza bat eskatu nahi nieke artista ez diren kultur langile guztiei: egoerak berriz ere normaltasunera egiten duenean, borrokan jarrai dezazuen gurekin batera, artistok ere gure ofizioaren bitartez bizitza duin bat izan dezagun.]]>