
Hiru euskal preso hurbilduko dituzte, eta bi Euskal Herriratu
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Zigor Orbe Sevillano eta Unai Lopez de Okariz Lopez dira Euskal Herriratuko dituztenak: Zaballara ekarriko dituzte. Julen Atxurra Egurrola eta Raul Fuentes Villota Duesora hurbilduko dituzte, eta Diego Ugarte Lopez de Arkaute, Mansillara.

Zigorgabetasuna zigortuta, berriro
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Estrasburgok hirugarrenez ebatzi du Espainiak ez zituela aski ikertu 2011ko operazio batean atxiloturikoen torturak. 20.000 euro eman beharko dizkio Iñigo Gonzalez Etaiori

Estrasburgok Espainia zigortu du torturak ez ikertzeagatik, berriro
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Polizia operazio berean atxilotu zituzten Patxi Arratibelen eta Xabier Beortegiren kasuetan bezala, Estrasburgoko Auzitegiak ebatzi du Iñigo Gonzalezen kasuan ere Espainiak ez zituela behar bezala ikertu tortura salaketak. Epaiaren inguruko balorazioa egin dute hainbat eragilek, eta tortura kasuak ikertzeko eskatu diote Gonzalezek eta gainerako auzipetuek Nafarroako Gobernuari.

EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu die Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuei
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Inork kontrakorik adierazi ezean, gobernuko indarren babesarekin eginen dute aitzinera. EH Bilduk eta EAJk elkarri leporatu diote negoziatu nahi ez izatea

EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko die Jaurlaritzaren aurrekontuei
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Maddalen Iriarte bozeramaileak salatu du EAJk «uko» egin diola EH Bildurekin hitz egiteari, eta gizarteari bizkarra eman diola, hala: «EAJk euskal gizarteari egiten dio kalte, bere beharrei, eta egoera ezohiko honetako ezohiko beharrei».

Gorrotxategiren ustez, Azpiazu ez zaie «erraz» jartzen ari aurrekontuak babestea
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Jaurlaritzak 94 milioi euroren aldaketa proposamenak egin dizkio Elkarrekin Podemosi, baina Gorrotxategik salatu du 87 baino ez direla aurtengoari dagozkionak, eta ohartarazi du proposamenak ez dakarrela «konpromiso politikorik».

Altsasuko gazteek Estrasburgora jo dute
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Defentsak hainbat helegite ezarri ditu eskubide urraketengatik. Auzitan jarriko dituzte Auzitegi Nazionaleko epaileen inpartzialtasuna, prozesu justu baterako eskubidea eta proportzionaltasuna

Antton Troitiño euskal presoa aske utziko dute, baldintzapean
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Gaixotasun larri eta sendaezin bat dauka, eta Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegiak erabaki du hirugarren gradua ematea. 1987an atxilotu zutenetik, ia bizialdi osoa egin du kartzelan

Posible, posible...
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Bidea ez da etxean bukatzen
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Espetxetik aterata ere, preso ohiek gainean daramatzate maiz kartzelaren arrastoak; bereziki urte anitzez gatibu egon direnek. Karrikako bizitzara egokitzea eguneroko borroka eta ikasketa prozesua da anitzentzat.