<![CDATA[Maddi Ane Txoperena Iribarren | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 27 Mar 2023 00:55:06 +0200 hourly 1 <![CDATA[Maddi Ane Txoperena Iribarren | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Torturak erabat baldintzatu du ihes egiteko erabakia»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/004/001/2022-08-09/torturak_erabat_baldintzatu_du_ihes_egiteko_erabakia.htm Tue, 09 Aug 2022 00:00:00 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/paperekoa/1855/004/001/2022-08-09/torturak_erabat_baldintzatu_du_ihes_egiteko_erabakia.htm Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak liburuarekin (Txalaparta, 2022). Jaione Dorai Oskotzek (Berriozar, Nafarroa, 1985) eta Ernesto Prat Urzainkik (Berriozar, 1978) 30 iheslari eta iheslari ohi elkarrizketatu dituzte, eta narrazioak eta poesiak tartekatu haien hitzei, iheslari gehienen «bidea» markatu duten «bidegurutzeek» harilkatuta.

Iheslaria, itzal beltz hori... Ahantziak izan dira, nolabait?

JAIONE DORAI: Ez nuke esango. Gaia ez da hainbeste landu, baina ez dira ahantziak izan.

Zer dago itzal horien gibelean?

ERNESTO PRAT: Mugimendu politikoak erabili izan ditu itzalak ihesean daudenei erreferentzia egiteko, eta hamaika arrazoi daude tartean: bistan denez, errepresioaren mehatxuari izkin egiteko, segurtasun afera... Horrek ekarri du bazterreko gai bat izatea, erdi tabua. Pertsona bat ihesean dagoelarik, mamu gisako bat bilakatzen da, eta lagunek eta ingurukoek ez dute galdetzen. Baina silueta izateari esker biziraun dute hainbat hamarkadaz iheslariek.

Hain justu, ezezaguna da iheslarien errealitatea. Horri aurre egiteko modu bat da liburua?

DORAI: Bai. Eta orokorrean aipatzen da euskal gizartea, baina, gure inguruan ere, nahiko gai itzalekoa izan da.

PRAT: 1960ko hamarkadatik hona, denetarik gertatu da erbestean, hamaika errealitate, askotarikoak, konplikatuak, eta helburua zen aniztasun hori islatzea.

Liburua bizipenez osatuta dago nagusiki. Zergatik hautu hori?

DORAI: Bat, ez direlako kontatu. Eta bi, erbestea ezin delako kontatu bizipenak ezagutu gabe.

PRAT: Nolabaiteko bidea da liburuaren ardatza. Ihes egitea erabakitzen duzunean, bide bat hasten da, eta, bide horretan, ate edo bidegurutze batzuk aurkitzen dituzu, erabaki batzuk hartzen dituzu, egunerokoan gai batzuk suertatzen zaizkizu; kasurik hoberenean, sorterrira bueltatzen zaren arte. Iheslari bakoitza errealitate bat da, eta hori islatzeko modurik egokiena beharbada zen bakoitzak bizitakoaren arabera egitea. Horregatik puzzle hori.

DORAI: Euskal Memoriak euskal erbestearen inguruko liburukote bat argitaratu zuen duela urte batzuk, eta horrek jadanik jasotzen du 1936tik hona egindako erbestearen kronika sakona, datuz jositakoa. Kasu honetan, errealitatea modu zuzenago batean hurbiltzea zen helburua.

Bakoitzak du bere historia, baina badituzte antzekotasunak. Zein nabarmenduko zenukete?

PRAT: Ihes egitea erabakitzen duzunean hasten da bide hori, eta ia denetan oso presente dago Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak tortura erabili dutela: horrek erabat baldintzatu du ihes egiteko erabakia.

DORAI: Ematen du torturari ihes egiteagatik egin duzula ihes, baina ez da horrela izaten askotan. Tortura oinarri-oinarrian dago; askotan, torturak eragindako inkulpazio batzuetan atera delako zure izena: beste batzuk torturatu izanaren ondorioz zaude zu egoera horretan.

PRAT: Eta zu torturatuz lortuko dute autoinkulpazioa eta zuk bertze izen batzuk kantatzea, eta, orduan, errepresioaren txirrika bihurri hori mozteko modua da zu ez harrapatzea.

Eta behin bidea hasita?

PRAT: Pertsonaren izaeraren arabera: badira batzuk ihes egitea haustura bat bezala bizi dutenak, bertze batzuek aukera bezala...

DORAI: Kasu guzietan aurkitzen da errepresioa. Eta elkartasuna ere bai: etengabekoa da osagai hori, herrialde eta garai askotan. Iheslariek errepresio neurri askotarikoen pean biziraun badute, elkartasunari esker izan da.

Ziurgabetasuna ere hor da. Ez jakitea noiz arte.

PRAT: Etxe batean gorderik egoten ahal zara, bizitza publikoa egiten Iparraldean, paper faltsuekin atzerrian, baina ez dakizu momentuko egoera horrek zenbat iraunen duen.

DORAI: Hori ere bada errepresioaren ondorioa: dena gurutzatzen du denbora guztian.

Paradoxa bat dirudi: errepresiotik ihesi, eta berriz errepresioa.

PRAT: Askotariko neurri errepresiboak asmatu dituzte iheslarien kontra: entregak, konfinamenduak, asignazioak, deportazioak, atxiloketak, espetxeratzeak, paperak kentzea...

DORAI: Eta gerra zikina.

PRAT: [Joseba] Sarrionandiaren aipu batean aipatzen da inkisidoreak oso irudimentsuak direla.

Emakume iheslariak «bi aldiz ikusezin» direla diozue, baina liburuan entzuten dira haien ahotsak: salatzen dute matxismoa, zaintza lanak ikusezinak direla...

DORAI: Emakumeok ez dugu baldintza eta egoera parekidea bizi alde horretatik ere: azkenean, gizartearen isla da. Emakume iheslariek aipatzen dutenez, errepresioa izan dute bizkar gainean, eta zama hori ere bai.

Zuek biak ere iheslari ohiak zarete. Zertan eragin dizue?

PRAT: Lagundu egin digu lana planteatzeko orduan: nola enfokatu. Eta, gero, gauzak errazten dizkizu barnetik ezagututako errealitate baten inguruan solastatzeak: gaiak elkarrizketatuei planteatzeko garaian... Beste iheslari eta iheslari ohien harrera ere ezberdina izan da, nik uste: konfiantza horrek lagundu du.

DORAI: Guztiz. Segur aski ez zen posible izanen gu ere ez bagina kide izanen. Eta guri ere liburu hau ekarpen gisa atera zaigu, bihotz-bihotzez; errealitate hori ezagutu dugulako, eta bazelako zerbait transmititu beharrekoa.

Batzuek erabaki dute ezizenez agertzea. Gai mina da oraindik?

DORAI: Errepresaliatu batentzat, ez da erraza izaten bizipenez solastatzea. Batzuetan, haiek beharra ikusita ere, agertzen zen halako bertigo bat, agian bazirelako gauzak haien inguru hurbilean ere kontatu gabekoak. Orduan, bat-batean liburu batean agertzea... Ez errepresioagatik bakarrik: orokorrean, jendea izan da anonimoa.

PRAT: Jendeak lotzen du sobera agertzea arazo posibleekin ere, beti badelako arriskua kausa berriak pizteko, edo zaharrak berpizteko... Azkenean, errealitate bat da: kausa zahar pila bat ireki dira azken urteetan.

DORAI: Eta, gero, errepresaliatu guztiei gertatzen zaiena: «Ez, nirea ez da garrantzitsua».

Iheslari anitzek itzultzeko aukera izan dute, baina badira oraindik ezin dutenak. «Noizbait iheslarien egoera konponduko bada» aipatzen duzue: liburuak balioko du horretarako?

PRAT: Liburu honek agerian uzten du gaur egun ere zer gertatzen ari den. Badira 25 iheslari eta zortzi deportatu ez dutenak etxera itzultzerik. Egoera hori konpondu gabe dago: mahai gainera ekartzen du abisu hori.

DORAI: Horrek ez du esan nahi ezagutaraziz bakarrik konponduko denik: EIPK-k bide orri bat plazaratu zuen Miarritzen 2013an, eta hor plazaratu zituzten konponbiderako oinarriak. Baina kontu oso logikoa da: ezagutzen ez den errealitate bat nola landu? Hori da oinarria.]]>
<![CDATA[AHURRETAN SARTU EZINEZKO 48 ORDU]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1981/002/001/2022-06-26/ahurretan_sartu_ezinezko_48_ordu.htm Sun, 26 Jun 2022 00:00:00 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/paperekoa/1981/002/001/2022-06-26/ahurretan_sartu_ezinezko_48_ordu.htm


Ermuko 29 urteko gazte bat zen Blanco, Gipuzkoarekin mugan dagoen Bizkaiko herri horretako PPko zinegotzia, eta ETAk bahitu eta 48 ordura hil zuen, aitzinetik egindako mehatxua beteta: Espainiako Gobernuak euskal preso guziak Euskal Herrira ekarri ezean, hil eginen zuela. Buruan bi tiro zituela agertu zen, Lasarte-Orian (Gipuzkoa), erakunde armatuak agindutako orduan; eta goizaldera hil zen, Donostia ospitalean. 1997ko uztaila zen. Laster duela mende laurden.

Blancoren bahiketa eta heriotza ez ziren izan ETAren atentatu bat gehiago soilik. Bazuen berezitasunik, eta eman zitzaion trataera berezirik ere. Esku ahurretan kabitu ezin diren 48 ordu horiez mintzatzeko elkartu ditu BERRIAk Elixabete Garmendia Lasa (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1953), Pello Urzelai Agirre (Bilbo, 1961) eta Iñaki Iriondo Telleria (Eibar, Gipuzkoa, 1964) kazetariak. Aitzineko urteetan egosten aritu eta ondoko urteetan luzatu ziren 48 orduez solastatzen bukatu dute, halabeharrez.

Elixabete Garmendia Lasa ETBko kazetari ohia, Pello Urzelai Agirre Euskaldunon Egunkaria-koa eta Iñaki Iriondo Telleria Egin-ekoa, joan den astean, Andoainen
Elixabete Garmendia Lasa ETBko kazetari ohia, Pello Urzelai Agirre 'Euskaldunon Egunkaria'-koa eta Iñaki Iriondo Telleria Egin-ekoa, joan den astean, Andoainen. Andoni Canellada / Foku

BI EGUN SENTIMENDU ETA DETAILETAN



Telefono dei bat, 1997ko uztailaren 10eko arratsaldean, Egin irratiko bulegoetan. Erredakzioetan telefonoak jo eta jo ari diren garaia da, baina berezia da ahotsa: etakide batena. PPko zinegotzi bat bahitu dutela jakinarazteko deitu du, eta zehaztu du 48 orduko ultimatuma eman diotela. Baldintza batekin: larunbatean arratsaldeko lauetarako Espainiako Estatuan dauden euskal preso guziak Euskal Herrira ekartzea. Ortzegun arratsaldea da.

Egin egunkariko erredakzio nagusian ez dago jende anitz: kasualitatea. Eta Gasteiza pasatu dute abisua. Han da Iriondo: «Hernanitik deitu zidaten, eta orduan nik deitu nion lehenengo Jon Goikoleari: [Juan Mari] Atutxaren prentsa arduraduna zen orduan». Abisua pasatu zion orduko Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari. «Gero, Cayetano Gonzalezi deitu nion: [Jaime] Mayor Orejaren prentsa arduraduna zen. Barne Ministerioan hartu zidaten telefonoa, eta esan zidaten: 'Deituko dizu'. Nik esan nion: 'Bai, dei nazala, ze PPko zinegotzi bat bahitu dute'. Berehala deitu zidan, komentatu nion, eta, hortik aurrera, jakina dena».

Jakina dena gertaeraz beteriko zurrunbilo handi bat da, eta horren lekuko da idatzizko prentsaren hemeroteka. Iriondok tituluen arabera oroitzen ditu jazotako guziak, gazteleraz, eta galdetu ahala irakurtzen ditu, sakelako telefonoko pantailan Egin egunkariko zatiak dituela. «Lehenengo momentutik, lerroburua zen: 'Gobernuak bere obligazioa beteko du'. Eta, momentu hartan, haren obligazioa zen ezer ez negoziatzea. Bagenekien zer gertatuko zen handik pare bat egunera». Ajuriaeneko Itunak agerraldia egin zuen biharamunean -alegia, Herri Batasuna ez bertze alderdi guziek-, eta hala adierazi zuten: «ETAren ekintza kriminal hau xantaia baino okerragoa da. ETAk badaki bete ezin diren baldintza batzuk ezarri dituela. Mendeku ekintza nazkagarri baten aurrean gaude».

Urzelaik ere uste du «iragarritako heriotza bat» zela Blancorena: «Bagenekien zitekeena zela hilda amaitzea; tamalez horrela gertatuko zela». Sentsazio hori zuten Euskaldunon Egunkaria-ko erredakzioan, nahiz aitortu duen ez dituela egun horiek zehatz oroitzen: «Distantzia pixka bat ezartzen da gertaeren aurrean justu horri buruz idatzi behar baldin baduzu. Nahiz eta oso ondo ulertzen den zer-nolako gertaerak diren, nolako dramatismoa daukaten, esfortzu bat egin behar duzu kontakizuna antolatzeko».

Garmendia oporretan harrapatu zuen ETAren abisuak; ez ETBko kazetari gisa, beraz. Ongi gogoan du, halere: «Sepulvedan gelditu ginen gaua pasatzera [Espainia], 10etik 11rako gau horretan, eta, goizean, irratitik edo dena delakotik jakin genuenean zer ari zen gertatzen, erabaki genuen lehenbailehen honantz etortzea, geldialdi askorik egin gabe, ze SS matrikularekin [Gipuzkoako plaka]...». Egun horiek «agonia» modura oroitzen ditu: «Ez zen ohiko bahiketa bat. Epe labur hori: 48 orduko epe hori. Horrek bihurtzen zuen berezia eta kezkagarria oso». ETAk aitzinetik bi aldiz eginak zituen bahiketak epe bat emanda: Jose Maria Ryan Lemoizko zentraleko (Bizkaia) ingeniaria 1981ean hil zuen, eta Martin Barrios militarra, 1983an. Bahitu eta astebetera biak.

Garmendiak gogoan du Blancori jarritako epeak Kristoren pasioa ekarri ziola akordura: «Nire barruan zerbaitek hori piztu zidan, nahiz eta ez sinestuna izan. Seguru aski ez zitzaion jende askori hori bera etorriko, baina itomen modura bizi izan zen, inpotentzia eta angustia ikaragarriz, epe horregatik».

Manifestazioak hasi ziren berehala Ermuan, bertze herri anitzetan ondotik: bahiketaren kontra eta Blanco askatzearen alde. Larunbat eguerdirako ere deitu zuen mobilizazio batera Ajuriaeneko Itunak, Bilbon, Bakea orain eta betirako leloa hartuta. «Gobernu guztiek fronte bat egin zuten, eta jendea kalera aterarazi. Jendea, gainera, asko atera zen», erran du Iriondok. Baina arratsalde horretarako, hila zuten Blanco.

Ajuriaeneko Itunak eta Jaurlaritzako lehendakariak deitutako manifestazioa, uztailaren 12an,
eguerdian, Bilbon
Ajuriaeneko Itunak eta Jaurlaritzako lehendakariak deitutako manifestazioa, uztailaren 12an, eguerdian, Bilbon Xouse Simal

Euskaldunon Egunkaria-ko erredakzioan zain zegoen Urzelai: «Hori jakin arte, egiaztatu arte edo kontatzeko momentua iritsi arte». Martin Ugalde kultur parkeko erredakzioaren aitzinetik ertzain auto batzuk pasatzen aditu zituen orduan: «Hernani edo Urnieta aldera zihoazen, eta kotxea hartu eta haien atzetik joan nintzen, pentsatu bainuen tokira bertara joango zirela». Eta ez zegoen oker: «Urnietatik Lasarte aldera joan ziren, eta, hara iritsi, eta anbulantziarekin gurutzatu nintzen». Gorpua atzeman zuten lekuraino joan zen: «Gero, bueltatu erredakziora, eta gogoratzen dut kotxearen atea zabalik utzi nuela, zabal-zabalik, presaka atera nintzelako». Webgunerik gabeko garai batean, biharamunerako kronika idaztera.

Egin-eko erredakzioan ez zituzten egun samurrak izan, ezta ezker abertzaleko ingurunean ere, Iriondoren hitzetan: «Lehenengo egunetan, herriko tabernei eraso zieten, erre egin zituzten Ermukoa eta Eibarkoa, jendea jipoitu zuten... Ehizaldi bat izan zen. Guk Egin-en ezin genuen telefonoa ere hartu. Denbora guztian esaten ziguten: 'Hiltzaileak, hiltzaileak'. Poliziak ez zuen ezer egin, eta askotan erasotzaileak defendatu zituen». Urzelairen ustez, «jarrera faxistak berpiztu» ziren kalean, «su bat elikatzeko» asmoz: «Baita estatu aparatu polizialekin edo parapolizialekin lotutako elementuak ere». Ez zaio iruditzen, nolanahi ere, horrek luzaz iraun zuenik: «Beti sinistu izan dut euskal gizartean gehiengo oso nabarmen bat elkarbizitzaren aldekoa dela, edozer gerta. Eta badakiela bideratzen».

Miguel Angel Blancoren hileta, uztailaren 14an,
Ermuan (Bizkaia)
Miguel Angel Blancoren hileta, uztailaren 14an, Ermuan (Bizkaia) Xouse Simal

BAHIKETEN GARAIA



Miguel Angel Blancoren izenak bertze bat ekartzen du burura segituan: Jose Antonio Ortega Lararena. Espetxe funtzionarioa zen Ortega, eta ETAk 532 egunez eduki zuen bahitua, Blanco askatzeko egin zuen eskaera bera eginda: euskal presoak Euskal Herrira ekartzea. «Blanco bahitu baino hamar egun lehenago askatu zuen Guardia Zibilak Ortega Lara», gogoratu du Garmendiak. 1997ko uztailaren 1ean, hain zuzen. Egun berean askatu zuen ETAk Cosme Delclaux enpresari bahitua ere, erakunde armatuak eskatutako dirutza ordainduta. «Bahiketak, normalean, oso luzeak izaten ziren garai hartan», dio Garmendiak. Bat baino gehiago izan baitziren urte haietan.

Urzelaik gibelerago egin du Miguel Angel Blancoren bahiketaren eta hilketaren gertaera kokatzeko. «Aljerko elkarrizketa prozesuaren [1989] saiakeraren ondoren, urteetako konfrontazio fase luze bat hasi zen, bi aldeetatik: ETAren indarkeria, eta bestelakoak, estatuaren partetik». Bi momentu garrantzitsu ikusten ditu garai hartan. Batetik, Fernando Mujika Herzog politikariaren eta Francisco Tomas y Valiente Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko presidentearen hilketak, 1996an. «Horren ondoren -baina ondorioz ere esango nuke-, Herri Batasunaren kontrako prozesua hasi zen martxan jartzen. Planteatu zuten nola erantzun ETAren indarkeriari, eta erabaki zuten alderdi politikoari erantzutea, Herri Batasunari». Bertzetik, «bahiketen garai» bat dago: «Julio Iglesias Zamorarena, 1993an, 116 egunekoa; Jose Maria Aldaia enpresariarena, 1995ean; gero Ortega Lararena, 1996ko urtarrilean hasi zena; eta azaroan, Cosme Delclauxen bahiketa». Kaleko protestak ugaritu zituzten horiek guziek: «Dinamika berri bat hasi zen: xingola urdina, kale protestak bahituak askatzearen alde -gainera, leloak berdinak ziren, eta errepikatu egiten ziren: Julio askatu, Jose Maria askatu-, eta kontrako protestak ere bai -Euskal Herria askatu-... Giro hartan gertatu zen».

Herritar bat zauritua, Iruñeko sanferminetan,
uztailaren 14an.
Herritar bat zauritua, Iruñeko sanferminetan, uztailaren 14an. Jagoba Manterola / Foku



«Espetxe frontea» zeukan martxan ETAk, eta gogorra zen egoera kartzeletan ere. Iriondok Juan Carlos Hernando euskal presoarena gogoratu du, adibidez: «Urkatuta agertu zen Euskal Herritik 700 kilometrora: Peli». Albaceteko kartzelan. Garmendiak ere aipatu du ordura arteko euskal preso kopururik handienetako bat zegoela kartzelan: «Ikaragarrizko karga izan behar zuen senideentzat, eta oro har ETAren inguruarentzat, ezker abertzalearentzat: hainbeste pertsona estatu guztian zabalduta».

Josu Zabala Etxarri-Aranazko (Nafarroa) gaztearen kasua ere gogoan du Urzelaik -Itziarren (Gipuzkoa) agertu zen hilda, 1997ko martxoan-, baita Jose Luis Gerestarena ere -1999an atzeman zuten haren gorpua, Errenterian (Gipuzkoa), buruan tiro bat zuela-. «Bi kasuetan izan dezakete harremana», uste du Urzelaik: «Josu Zabalarenak, Ortega Lararen kasuarekin, eta Gerestarenak, Miguel Angel Blancorenarekin», zehaztu du. «Egia da gauzak gogoratzen hasi eta ikaragarria izan zela», erantzun dio Garmendiak. «Eta gauza batzuek ez dituzte beste batzuk justifikatzen, nire ustez, baina lantzak alde guztietatik zihoazen».

ETA, AZKENEAN, BATUTA



Miguel Angel Blancorena gertatu eta urtebetera, argazki bat, Lizarran (Nafarroa), 1998ko irailaren 12an. Mahai baten gibelean daude EAJko bozeramaile Joseba Egibar, HBko Arnaldo Otegi, LABeko Rafa Diez eta ELAko Joxe Elorrieta; bertze hainbat alderdi, sindikatu eta eragile sozial eta politikotako ordezkariekin batera. «Lizarrako akordioa» jartzen du gibelean, afixa batean, eta Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) berretsiko dute konpromisoa aste batzuk geroago. Irlandako bake prozesua pil-pilean dago, eta, hari jarraituz, elkarrizketa prozesu bati ekiteko proposamena egin dute han bildutakoek. Urtebete lehenago ezinezkoa zirudien argazkiak; gutiago testuak.

Miguel Angel Blancoren hilketaren ondotik Ermuko espiritua izenekoa jarri baitzen martxan. Garmendia: «Oso toki sentiberan gertatu zen [bahiketa eta hilketa], etorkin asko zeuden tokian; horien joera politikoak pentsatzekoa da PP eta PSOE zirela, PSOEko alkatea zegoen Ermuan...». Iriondok nabarmendu duenez, hasieran ezker abertzalearen aurka jo zuten: «Ajuriaeneko Itunak dei bat egin zuen HBri alkatetzak kentzeko. Bilbon, adibidez, ez zieten laga osoko bilkura batean sartzen». Urzelaik berretsi du: «Lehenengo kasua Arrasatekoa izan zen [Gipuzkoa]: alkatetza kendu zioten HBri».

Garmendiak azpimarratu du, ordea, pixkanaka zabaldu egin zela kontrakotasuna. «Ermuko espiritua azkenean zer izan zen? Ikaragarrizko erasoa. Lehenengo, ETAren eta ezker abertzalearen kontra; bigarren, indar abertzale guztien kontra; eta hirugarren, esango nuke, euskal zen horren guztiaren kontra». Ondotik etorri zen Basta Ya mugimendua ere (Aski da), eta Garmendiak kontatu du «beldurra» ere nabaritu izan zuela haien mobilizazioetan: «Eraso egiten zizutela sentitzen zenuen ikuste hutsarekin».

Erreakzio horren aurkako erantzuna antolatu zuten indar abertzaleek, hala. Iriondo: «Nik uste dut EAJk eta EAk ikusi zutela Espainiako nazionalismoa oso oilartuta, eta pentsatu zuten hortik ezin zela jarraitu; beste irtenbide bat behar zela». Garmendiak 1997ko urriaren 18an Gernika-Lumon (Bizkaia) egin zen ekitaldia du «mugarri» gisa: «Indar abertzale guztiak egon ziren: EAJtik hasi, eta EA, HB, Ezker Batua, Zutik... Han egon ziren Elkarri eta Senideak ere, eta hiru sindikatuak: ELA, LAB eta EHNE». Joxe Elorrieta ELAko idazkari nagusiaren hitzak dauzka bereziki gogoan: «Estatutua hilda dago».

Urzelaik azaldu duenez, dena den, lehendik ere baziren elkarrizketak EAJren eta ezker abertzalearen artean, eta, beraz, ez du «mugarri» gisa ikusten Blancorena: «Memorian bai. Politikoki, ez dut uste hainbeste ondorio izan zuenik». Are, ezker abertzalearen aurkako erasoak gerora ere segitu zuela azaldu du, Lizarra-Garazi bukatu zenean: «Izan zen sekuentzia bat, termino handietan begiratuta, estatutik bideratu zena, eta hori zen ez auzi armatua neutralizatzeko bakarrik, baizik eta auzi politikoa neutralizatzeko, formula ezberdinekin. Batzuetan, gertaerak baliatzen dira helburu estrategiko horiei forma emateko».

Iriondok oroitu du espainiar nazionalistek erraten dutela Blancoren hilketarekin hasi zela ETAren bukaera: «Hori ez dakigu hala den, baina dakiguna da Ajuriaeneko Ituna bukatu zela, baita demokraten eta biolentoen arteko kontraesana ere, eta espainiar nazionalisten eta euskal abertzaleen artekoa hasi zen. Ja ez zen Gesto por la Paz, baizik eta Ermuko Foroa-eta... talde espainolistak». Zirudien baino indar gutiago izan zuten, azkenean: «Begiratzen badituzu orduko mobilizazioak, bazirudien espainiar nazionalismoak kristoren indarra zuela hemen ere; leherketa momentu bat izan zen, baina gero aldatu egin ziren gauzak: legebiltzarrean zer kopurutan mugitzen diren ikustea besterik ez dago».]]>
<![CDATA[Zizeken eta Chomskyren abaroa ere badute nafar torturatuek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2022-06-23/zizeken_eta_chomskyren_abaroa_ere_badute_nafar_torturatuek.htm Thu, 23 Jun 2022 00:00:00 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2022-06-23/zizeken_eta_chomskyren_abaroa_ere_badute_nafar_torturatuek.htm
Tortura, demagun epe hori amaitu dela izeneko manifestua izenpetu dute guziek, eta larunbatean Iruñean eginen duten manifestazioan parte hartzera deitu dute. Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunaren bezpera da larunbata, eta horren karietara deitu dute protesta: 18:00etan abiatuko da, Iruñeko autobus geltokitik. Torturatuentzako «aitortza eta ordaina» eskatuko dituzte manifestazioan, eta gaia hasia da instituzioetan bidea egiten, pixkanaka: izan ere, Nafarroako Gobernuak 1979tik gaurdainoko torturak aztertzeko deialdia adjudikatu zuen joan den astean. EHUko Euskal Kriminologiaren institutuak eginen du ikerketa, Paco Etxeberriaren gidaritzapean. Asmoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako antzeko ikerketa bat egitea Nafarroan ere.

Nafarroako Torturatuen Sareak azaldu duenez, tortura jasan duten milatik goiti nafarrentzat «laguntza erreparatzailea» da atxikimendua eman duten sortzaileen zerrenda, baita «Nafarroako kulturaren lagin ikusgarria» ere. Nafarroakoak ez diren 40 bat sortzaileren babesa jaso dute, sarearen hitzetan, «torturatuei babesa eman nahi izan baitiete jasan zutenaren salaketan eta eskatzen duten errekonozimenduaren aldeko borrokan».

«Orain arte Nafarroan inoiz ez du mobilizazio batek garrantzi horretako babesik jaso», sareko kideen arabera. Eskerrak eman dizkiete «beren diziplina artistikotik, ospetik eta kulturaren arloan duten posiziotik» euren aldarrikapenak babestea erabaki duten pertsona guztiei.]]>
<![CDATA[200dik goiti dira jada Nafarroako Torturatuen Sarearekin bat egin duten sortzaile eta pentsalariak]]> https://www.berria.eus/albisteak/215002/200dik_goiti_dira_jada_nafarroako_torturatuen_sarearekin_bat_egin_duten_sortzaile_eta_pentsalariak.htm Wed, 22 Jun 2022 16:53:36 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/albisteak/215002/200dik_goiti_dira_jada_nafarroako_torturatuen_sarearekin_bat_egin_duten_sortzaile_eta_pentsalariak.htm «aitortza eta ordaina» eskatuko dituzte manifestazioan, eta gaia hasia da instituzioetan bidea egiten, pixkanaka: izan ere, Nafarroako Gobernuak 1979tik gaurdainoko torturak aztertzeko deialdia adjudikatu zuen joan den astean. EHUko Euskal Kriminologiaren institutuak eginen du ikerketa, Pako Etxeberriaren gidaritzapean. Asmoa da, hala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako antzeko ikerketa bat egitea Nafarroan ere. Nafarroako Torturatuen Sareak azaldu duenez, tortura jasan duten milatik goiti nafarrentzat «laguntza erreparatzailea» da atxikimendua eman duten sortzaileen zerrenda, baita «Nafarroako kulturaren lagin ikusgarria» ere: «Bertan daude, besteak beste, Juan Gorriti, Jorge Oteizarekin lehen urratsak eman zituena, eta Sarai Robles, 2014an lehen aldiz eszenatokira igo zena bertsotan aritzera; musikari eta musika estilo desberdinetako taldeak, hala nola El Columpio Asesino eta Serafin Zubiri; Floren Aoiz eta Pello Salabururenak bezain urrun dauden jarrera politikoak; Montxo Armendariz eta Aitor eta Amaia Merinorenak bezalako harreman zinematografikoak; Txema Aranaz, Jose Mari Esparza, Mari Jose Ruiz edo Xabier Olarra bezalako editore historikoak, belaunaldi berriekin batera bizi direnak, hala nola Lander Majuelo, Garazi Arrula edo Ane Eslava; Juan Gorriti, Dora Salazar, Xabier Morras edo Xabier Idoate bezalako artista nafarrak, Abel Azcona, Santos Bregaña edo Maite Mutuberria bezalako artistei lekua utzi dietenak; Marino Goñi, El Drogas, Aurora Beltran, Brigi Duque, Tonino Carotone edo Kutxi Romero bezalako musikari nafar historikoak, hainbat belaunalditako musikariekin batera». Nafarroakoak ez diren 40 bat sortzaileren babesa ere jaso dute, sarearen hitzetan, «torturatuei babesa eman nahi izan baitiete jasan zutenaren salaketan eta eskatzen duten errekonozimenduaren aldeko borrokan». Horien artean nabarmendu dituzte nazioarteko hainbat sari lortu dituzten artistak, baita Noam Chomsky eta Slavoj Zizek bezalako pentsalariak ere. «Orain arte Nafarroan inoiz ez du mobilizazio batek garrantzi horretako babesik jaso», torturatuen sareak jakinarazi duenez: «Nafarroako Torturatuen Sarea osatzen dugun gizon-emakumeok eskerrak eman nahi dizkiegu, beren diziplina artistikotik, ospetik eta kulturaren arloan duten posiziotik, gure aldarrikapenak babestea erabaki duten pertsona guztiei». Aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea eskatu dituzte, «inoiz baino gehiago».]]> <![CDATA[«Arreta drogan jarrita, biktima txarrak eta onak sortzen dituzte»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/006/001/2022-06-21/arreta_drogan_jarrita_biktima_txarrak_eta_onak_sortzen_dituzte.htm Tue, 21 Jun 2022 00:00:00 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/paperekoa/1855/006/001/2022-06-21/arreta_drogan_jarrita_biktima_txarrak_eta_onak_sortzen_dituzte.htm baina Teresa Echeverria Vallejok (Bartzelona, 1956). Bartzelonako Ospitale Klinikoko indarkeria batzordeko erizain aholkularia da, eta hiri bereko Erizaintza Elkargoko indarkeria eta osasun programako erizaina. Gertutik ezagutzen ditu indarkeria pairatu duten emakumeen prozesuak.

Zer da sumisio kimikoa?

Gu ez gara sumisio kimikoaz aritzen, termino horren mediatizazioak dena nahasi baitu. Droga kontsumoaren efektuen eraginpeko indarkeria sexualaz hitz egiten dugu guk: ezberdina da.

Zein da ezberdintasuna?

Sumisio kimikoarekin, droga arraro eta ilunen mitoa eta estereotipoa sortu da, edarian botatzen direnena, baina batzuk izan daitezke farmako oso normalizatuak. Eta, aparte, erabat borondatez kontrakoa den indarkeria sexual mota bat sortzen du, kontrolaezina gainontzeko indarkeria sexualen aldean: eragotzi zitezkeenak, bereziki alkoholaren kontsumoaren kasuan, edo izan ez duzun bertzelako erresistentzia batekin. Guri interesatzen zaiguna da indarkeria sexuala artatzea, edozein izanik ere hura eragiteko erabilitako estrategia: droga zure borondatearen kontra ematea, alkohol kontsumo gehiegizkoa sustatzea, edo oportunista bat izatea eta indarkeria sexuala praktikatzea zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen kontra, mozkor daudela baliatuta.

Zer arrisku du droga arraroen estereotipo hori erabiltzeak?

Indarkeria sexualaren perbertsio bat gertatzen da: arreta erasotzailearengandik kendu eta biktimarengan jartzen da, eta erabili den mekanismo horretan. Indarkeria sexualaren transzendentzia deszentralizatzen da hala: hots, badela erasotzaile bat, delituak egiten dituena pertsona baten aurka, eta erantzukizun guztia daukala. Eta pertsona hori oso kaltetua gelditzen dela eta interbentzio eta indarberritze prozesu oso luze eta garrantzitsuak behar dituela. Bistan da drogak erabili egiten direla borondatea murrizteko, baina hori ez da funtsezkoena. Komunikabideek, arreta drogan jarrita, biktima onak eta txarrak sortzen dituzte herritarren inkontzientean. Errealitatetik oso urrun dago, eta antiterapeutikoa da.

Ez dira hainbertze erabiltzen droga horiek?

Orain, sumisio kimikoaren sailkapen irizpidea aldatuko dugu, eta aipatuko dugu drogen kontsumoaren pean egindako indarkeria: asko igoko dira ehunekoak, aisialdi denboran alkoholaren eta drogen borondatezko kontsumoa oso zabaldua baitago, bereziki gazteen artean, eta zaurgarritasun faktore izugarria baita. Sumisio kimikoaren datuak oso egonkorrak dira, eta ez dira garrantzitsuenak indarkeria sexualen metodoen artean: kasuen %25-%30 inguru dira. Ez da gutxi, baina kasuen %75etan bertzelako estrategia batzuk erabili dira.

Ohikoagoa da alkoholaren eraginpekoa, adibidez?

Uste dut gogoeta garrantzitsu bat izanen dela: kontsumoei buruzkoa, zaurgarritasunari buruzkoa. Garrantzitsua da prozesu hauek ulertzea, hobeki barneratzeko errekuperazioaren konplexutasuna: errua maiz kontu hauei lotuta egoten da.

Nolako zailtasunak sortzen dira erasoak drogaren eraginaren pean gertatzen direnean?

Zailtasunak ez dira nabarmenki ezberdinak bertzelako testuinguru batean erasotzen dietenen aldean. Eraso sexual bat pairatu dutenen errekuperazioa konplexua da beti, ez baita soilik landu behar biktimarekin: harekin lotuta dauden bertze elementu oso garrantzitsu batzuk ere landu behar dira.

Zein, adibidez?

Familia, testuinguru soziala, judikatura; eta gizarteak erantzun dezala modu azkar, eraginkor eta sendoan erasotzailearen aurka. Errekuperazioak beti ditu hiru aspektu horiek: poliedrikoa da.

Normalean zailtasunak ingurunetik datoz?

Elkarreraginean daude: segun eta zer ingurune daukazun, segun eta familia eta lagunak nolakoak dituzun... Pertsonei erakutsi behar zaie biktimari ulertzen, biktimaren prozesuak batzuetan oso luzeak baitira, eta oso ezegonkorrak. Gorabeherak daude, kiribilak... Familiak normalean ez daude prest horrelako egoera batean esku hartzeko: osasun publikotik eta gizarte zerbitzuetatik erraztasun guztiak eman behar zaizkie.

Amnesia eragiten duten drogak hartuz gero, zer zailtasun ekar dezake jasandako erasoa ez oroitzeak?

Gai konplikatua da, ez baita izaten ez duzula deus oroitzen, baizik eta ez duzula dena oroitzen, edo ez duzula zati handi bat berehala oroitzen. Ondotik, segur aski, memoria hori berreskuratuz joanen zara. Eta, prozesu horrek, zeina luzea eta mingarria baita —etengabe gertaerara zaramatzaten flashbackak baitira—, denbora behar du. Hori guztia gerta dakizuke droga kontsumitzeagatik edota inpaktu psikologikoa hain handia izan daiteke, ezen pertsona amnesia batean sar baitaiteke, hala nahi izan gabe. Shock horrek eragiten du garun ordenatu bat, geruzatuta dagoena, bat-batean sartzea nahas-mahas batean non dena distortsionatu eta desantolatzen den.

Zer egin behar da halakoetan?

Memoriari denbora eman behar zaio, pertsonak erreakziona dezan, egonkortu dadin, oroitu dezan. Egoera pixkanaka azaleratuz joanen da, eta, hortik aurrera, errazagoa izanen da puzzlea berrosatzea. Sekula egin behar ez dena da oroitzapena presionatzea, ze anitzez estres handiagoa sortuko dute, are gehiago desantolatuko dira, eta gauzak nahasi eginen dituzte. Eta nahaste horretan sortzen da pertsonaren sinesgarritasun falta.

Sistema judiziala prest dago biktimaren prozesurako?

Progresiboki prestatzen ari da, baina oso mantso.

Nola prebenitu daitezke halako erasoak emakumeen askatasuna mugatu gabe?

Debate konplikatua da. Jakitun gaude gizartean arrisku anitz daudela, eta ez gaude hargatik egunero paranoia batean, gure bizitza hankaz gora jartzeraino. Hori ez da gertatu behar aisialdiarekin ere, baina egoera orekatu behar da, norbere babesari eta zaintzari dagokienez: zuk ere ardura daukazu zure segurtasunean.

Zer erran nahi duzu?

Zuk badakizu ongi sentiarazten zaituzten zer mekanismo erabil ditzakezun momentu jakin batean norabait jo ahal izateko. Sistemak bermatu behar digu leku guztietara nahi dugunean eta nahi dugun bezala joateko segurtasuna, baina hori suposizio teoriko bat da, praktikan existitzen ez dena. Beraz, babesten ez gaituen sistema baten biktimak izanen gara sistematikoki. Presio egin behar da bermeak izateko, gure askatasunarekin zorrotzak izan, baina zaintzaile izan, aldi berean.

Nola?

Hori da eztabaida.]]>
<![CDATA[Zentsura mozioa aurkeztuta, EH Bilduk alkatetza lortuko du Esteribarren]]> https://www.berria.eus/albisteak/214794/zentsura_mozioa_aurkeztuta_eh_bilduk_alkatetza_lortuko_du_esteribarren.htm Fri, 17 Jun 2022 19:07:21 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/albisteak/214794/zentsura_mozioa_aurkeztuta_eh_bilduk_alkatetza_lortuko_du_esteribarren.htm <![CDATA[Iruñeko kartzelak presoei jarritako oztopoen berri eman diete Nafarroako ordezkariei]]> https://www.berria.eus/albisteak/214740/iruneko_kartzelak_presoei_jarritako_oztopoen_berri_eman_diete_nafarroako_ordezkariei.htm Thu, 16 Jun 2022 15:26:02 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/albisteak/214740/iruneko_kartzelak_presoei_jarritako_oztopoen_berri_eman_diete_nafarroako_ordezkariei.htm presoentzako «bide itsu» bat dela salatu zuen Foro Sozial Iraunkorrak. Izan ere, eta foroak gaur gogorarazi duenez, jarrera «immobilista» du Nafarroako kartzelako zuzendaritzak, eta ez die presoei ez baimenik, ez hirugarren gradurik ematen: «Espetxeak ez du bigarren graduko baimenen aldeko txostenik egin, ezta hirugarren gradura iristearen aldeko txostenik ere». Solasaldi hartan ateratako ondorioak dokumentu batean bildu ditu foroak, eta Nafarroako ordezkariei eman diete txostena Juanje Soria abokatuak eta Expe Iriarte Foro Sozialeko kideak, gaur. Honako ordezkari hauek jaso dute dokumentua: Jose Luis Arasti Perez Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak -Iruñeko kartzela Espainiako Espetxe Erakundeen menpe dago-, Nafarroako Parlamentuko talde parlamentario guztiek, Eduardo Santos Itoiz Nafarroako Gobernuko Justizia sailburuak, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak, Martin Zabalza Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendariak eta Patxi Vera Donazar Nafarroako Ararteko berriak. Jakinarazi dutenez, gainera, azken hori Foro Sozialarekin bildu zen joan den maiatzaren 18an. Enrique Soto Iruñeko kartzelako zuzendariari ere eman diote dokumentua, baita Iruñeko kartzelan diren motibazio politikoko zazpi presoei eta EPPKri ere.]]> <![CDATA[Bakarrik gelditu da De Prada]]> https://www.berria.eus/albisteak/214741/bakarrik_gelditu_da_de_prada.htm Thu, 16 Jun 2022 15:23:00 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/albisteak/214741/bakarrik_gelditu_da_de_prada.htm Aldaketa haizea zebilen Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen zigor aretoan, baina hankamotz gelditu da. Maria Fernanda Garcia Perez epaileak, azken ebazpenetako batean Jose Ricardo de Prada epailearen irizpide bera baliatu zuenak, gibelera egin du orain, eta euskal preso bati baimen bat emateko «biktimei eragindako mina aitortzea» eta ardura zibila ordaintzea beharrezkoak direla adierazi du. Preso berari dagokio baimena: Gorka Lorani. Azkeneko ebazpenean baimen bat ematearen alde agertu ziren Garcia Perez eta De Prada -aurka egin zuen hirugarren epaileak, Francisco Javier Viera Morantek-, baina oraingoan De Prada epaile progresista bakarrik gelditu da. Bertze egun batzuetako baimenari dagokio ebazpena.]]> <![CDATA[Sarek salatu du larunbateko mobilizazioaren zati bat debekatu dietela]]> https://www.berria.eus/albisteak/214727/sarek_salatu_du_larunbateko_mobilizazioaren_zati_bat_debekatu_dietela.htm Thu, 16 Jun 2022 09:13:22 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/albisteak/214727/sarek_salatu_du_larunbateko_mobilizazioaren_zati_bat_debekatu_dietela.htm larunbaterako Iruñean deitua duten mobilizazioa egiteko. Zehazki, manifestazioaren aitzinetik egitekoak zituzten lau zutabeetatik bi debekatu dizkiete, «bi egun eskas falta direnean»: ekialdeko eta mendebaldeko zutabeak, hain zuzen. Manifestazioaren hasierako lekua ere aldarazi egin diete: «Hasieran lau zutabeetarako eta manifestaziorako jakinarazpenak egin genituen, eta manifestazioaren irteera lekua aldarazi ziguten: Antoniuttin ezin zela». Mobilizazioari eutsiko diote, halere. Intsumiso parketik abiatuko da manifestazioa, eta, aitzinetik, aurreikusiak zituzten bertze bi zutabeetan bilduko dira herritarrak: Decathlondik abiatuko da bata, Cordovilla poligonotik bertzea, biak 17:00etan. Manifestazioa 18:00etan hasiko da. Euskal presoek oraindik ere jasaten dituzten salbuespen neurriak salatuko dituzte manifestazioan, eta, joan den maiatzean manifestazioa iragartzerakoan azaldu zutenez, «elkarbizitzaren eta bakearen alde bat egiten duten herritarrak» bildu nahi dituzte martxan. Etxera bidea, gertu lelopean eginen dute mobilizazioa -lelo bera jarri diote urriaren 8an Donostian eginen duten aldarrikapen egunari-. Sareko kideek maiatzean adierazi zutenez, azken bi urteak «garrantzitsuak» izan dira euskal presoentzat: «Urte luzeetan ezarritako urruntze politikaren amaieraren atarian gaudela esan genezake, eta, horrekin batera, salbuespen legedia atzean utzi eta legedi arruntera salto egiteko unea dela». Salatu zuten, ordea, kontrako jarrerak ere azaleratu dituela aldaketa horrek, eta oraindik ere badirela «oztopoak». Horregatik deitu zituzten herritarrak karrikara ateratzera: «Aldaketa hau egia bihurtzeko, euskal presoen etxeratze bidean ezarritako oztopo bakoitza salatu eta kalera atera behar dugu». Nabarmendu zuten «guztien ardura» dela: «Izan gaitezen aktibo, elkarbizitzarako, bakerako eta etxerako bidean».]]> <![CDATA[36ko gerratik erbestera joandako Gipuzkoako 6.819 ume identifikatu dituzte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2215/005/001/2022-06-16/36ko_gerratik_erbestera_joandako_gipuzkoako_6819_ume_identifikatu_dituzte.htm Thu, 16 Jun 2022 00:00:00 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/paperekoa/2215/005/001/2022-06-16/36ko_gerratik_erbestera_joandako_gipuzkoako_6819_ume_identifikatu_dituzte.htm
«Gero eta zailago» egiten ari zaie lekukotzak biltzea, eta horregatik egin zuten agerraldia atzo Intxorta 1937 elkarteko kideek eta Ion Gambra Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendariak: herritarrei, zerbait jakinez gero, haiengana hurbil daitezela eskatzeko. Orain arteko lanaren berri ere eman zuten: 36ko gerran erbestera joandako gipuzkoar jatorriko 6.819 ume identifikatu dituzte jada, Gipuzkoako 57 herritakoak. 3.468 gizonak dira, eta 3.300 bat emakumeak.

Intxorta 1937 elkarteko kideak azken bi urteotan ibili dira Euskal Herriko zein atzerriko artxiboetan arakatzen, aldundiaren laguntzaz, eta horren emaitza da lortu duten zerrenda, uste zuten baino luzeagoa. Memoria elkarteko boluntarioek «lan mardula» egin dutela nabarmendu zuen Gambrak atzo. Bildu dituzten 6.000tik goiti gerrako umeetatik 3.139 «Frantziara» joan zirela jakinarazi dute, 1.796 Kataluniara, 466 SESBera, 334 Belgikara, eta 180 Erresuma Batura. Baina badira herrialde gehiago ere, tartean Latinoamerikakoak.

Dena den, asmoa ez da zerrenda bat osatzea soilik, eta horregatik egin dute informazio gehiago bilatzeko deialdia. Jakinarazi dutenez, dagoeneko gipuzkoar jatorriko 45 gerrako umeri egin diete elkarrizketa, eta egiteko moduan gehiago egon daitezkeela susmatzen dute: ez dakite zenbat. Horietako aunitz, gainera, ez ziren sekula Euskal Herrira itzuli, eta horrek zailtasun erantsia dakar pertsonak bilatzerako orduan, nabarmendu dutenez.

Gambrak aitzinatu duenez, ikerketarekin segitu ahala asmoa dute gerrako ume horiei aitortza ekitaldi bat egitea: «Otsail aldera edo». Egitasmo gehiago ere badituzte aurreikusiak: erakusketa ibiltari bat egitea, erraterako. Harremanetan jartzeko helbide bat eman dute, eta eskatu dute idazteko, kasuren baten berri izanez gero:intxorta1937@gmail.com.

Gipuzkoaren berezitasuna

Josu Chueca Intxorta 1937 elkarteko kidearen arabera, gerrako umeena da memoria historikoan «gutxien» landu den alorra, eta atzo azaldu zuen, gainera, berezitasun bat duela Gipuzkoak: «Nahiz eta Bizkaiko espedizioak ezagunak diren, erbestea orokorrean eta umeena zehazki Gipuzkoan hasi zen». Horregatik da garrantzitsua probintzia horretako umeen ihesa ikertzea, haren hitzetan. Irun jarri zuen atzo adibide: «1936ko irailean ia hustu egin zen. Bidasoaren bertze aldera igaro ziren herritarrak, eta erbesteko problematika anitzi bide eman zien horrek». Donostia ere astebetera «hustu» zela kontatu zuen, eta Bizkairantz egin zutela anitzek alde, ondotik itsasontziz antolatutako bidaietan ihes egiteko. Bertze leku batzuetan ez bezala, ordea, uste dute Gipuzkoan modu antolatuan ihes egin ez zuten anitz egon daitezkeela: horiek zailagoak dira identifikatzen, elkartekoen hitzetan.

Mongek zehaztu zuen atzeman dituzten gerrako ume gipuzkoarretatik 2.773 donostiar jatorrikoak direla: «Badakigu badirela askoz gehiago». Horregatik, lanketa berezia eginen dute Gipuzkoako hiriburuan: ekainaren 27an eta 29an eta uztailaren 11n eta 12an bulego bat irekiko dute aldundiko egoitzan, Gipuzkoa plazaren eta Peñaflorida kalearen artean, kasuak eta testigantzak jasotzeko -10:00etatik 14:00etara egonen dira-. Bertze hainbat lekutan ere jarri dituzte bulegoak: Irunen, Eibarren, Soraluzen, Tolosan eta Andoainen. Herri horietako memoria elkarteei eskerrak eman dizkiete, laguntzeagatik.]]>
<![CDATA[36ko gerratik erbesteraturiko 6.819 ume gipuzkoar identifikatu dituzte]]> https://www.berria.eus/albisteak/214691/36ko_gerratik_erbesteraturiko_6819_ume_gipuzkoar_identifikatu_dituzte.htm Wed, 15 Jun 2022 15:10:05 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/albisteak/214691/36ko_gerratik_erbesteraturiko_6819_ume_gipuzkoar_identifikatu_dituzte.htm intxorta1937@gmail.com. Zailtasun nabarmen bat dute: denbora. «Testigantza berriak biltzea gero eta zailagoa da», azaldu du gaur Donostian Ion Gambra Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendariak -elkarteari ikerketa egiten laguntzen ari zaio diputazioa-. Baina egina dute lana dagoeneko: jakinarazi dutenez, gipuzkoar jatorriko 6.819 ume identifikatu dituzte jada, Gipuzkoako 57 herritakoak: horietako 3.468 gizonak dira, eta 3.300 emakumeak. Intxorta 1937 elkarteko kideak azken bi urteotan ibili dira Euskal Herriko zein atzerriko artxiboetan arakatzen, eta horren emaitza da lortu duten zerrenda, uste zuten baino luzeagoa. Horietatik 3.139 Frantziara joan zirela jakinarazi dute, 1.796 Kataluniara, 466 SESBera, 334 Belgikara, eta 180 Erresuma Batura. Baina badira herrialde gehiago ere, tartean Latinoamerikakoak. Dena den, asmoa ez zen zerrenda bat osatzea soilik. «Bizipenak, testigantzak eta datuak bildu nahi ditugu, gertaturikoa galdu ez dadin, eta hurrengo belaunaldiei helarazteko», Gambrak gaur Donostian erran duenez. Dagoeneko badituzte 45 testigantza bilduak, eta uste dute guti izanen direla lortu duten zerrendatik oraindik bizirik dauden gizon-emakumeak. Horietako aunitz, gainera, ez ziren sekula Euskal Herrira itzuli, eta horrek zailtasun erantsia dakar pertsonak bilatzerako orduan, nabarmendu dutenez. Iosu Chueca Intxorta 1937 elkarteko kideak azaldu du berezitasun bat duela Gipuzkoak, eta horregatik merezi duela ikerketa berezitu bat egitea. Izan ere, 36ko gerra hasi eta berehala ehunka lagunek gurutzatu zuten Bidasoa Irundik, Ipar Euskal Herrira eta ondotik Frantziara joateko, 1936ko irailean. Donostia ere geroago «hustu» egin zela kontatu du, eta, beraz, bertze leku batzuetan ez bezala, modu antolatuan ihes egin ez zuten anitz egon daitezkeela uste dute: horiek zailagoak dira identifikatzen, elkartekoen hitzetan. Julia Monge Intxorta 1937ko kideak zehaztu du atzeman dituzten gerrako ume gipuzkoarretatik 2.773 direla donostiar jatorrikoak: «Eta badakigu badirela askoz gehiago». Horregatik, lanketa berezia eginen dute Gipuzkoako hiriburuan: ekainaren 27an eta 29an eta uztailaren 11n eta 12an bulego bat irekiko dute Gipuzkoako Foru Aldundian, kasuak eta testigantzak jasotzeko: 10:00etatik 14:00etara egonen dira, Gunean. Bertze hainbat lekutan ere jarriko dituzte bulegoak: Irunen, Eibarren, Soraluzen, Tolosan eta Andoainen. Herri horietako memoria elkarteei eskerrak eman dizkiete ematen ari diren laguntzagatik. Aitortza ekitaldia Gambrak aitzinatu duenez, ikerketarekin segitu ahala asmoa dute gerrako umeei aitortza ekitaldi bat egitea: «Otsail aldera edo». Egitasmo gehiago ere badituzte aurreikusiak: erakusketa ibiltari bat egitea, erraterako.]]> <![CDATA[Donostiako Udalak «kezka» agertu du Atristain espetxeratzeagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/214603/donostiako_udalak_kezka_agertu_du_atristain_espetxeratzeagatik.htm Mon, 13 Jun 2022 13:37:16 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/albisteak/214603/donostiako_udalak_kezka_agertu_du_atristain_espetxeratzeagatik.htm orain dela bi aste Xabier Atristain berriro espetxeratu izana salatzeko. EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek adosturiko testuak nabarmentzen du udalak «errespetuz» hartu zuela Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilaren 18an Atristaini buruz emandako epaia. Ordea, salatu dute Espainiako Auzitegi Gorenak hura interpretatzeko moduak, alegia, hura aintzat ez hartzeak, «harridura» sortu diela, Estrasburgokoa «irmoa eta derrigorrez bete beharrekoa» delako. Udalaren arabera, «erabaki arbitrario horrek ziurgabetasun juridiko sakona» sortzen du. Hala bukatu dute adierazpena: «Donostiako Udalak kezka adierazi nahi du, bestelako alternatibak egonda ere, Atristain berehala espetxeratzeko agindua eman izanagatik». Bertzalde, EH Bilduk jakinarazi du, eskaera bat erregistratuko dutela Atristainen abokatu Zigor Reizabalek eta senide batek hitza har dezaten udaleko giza eskubideen batzordean. Helburua da udal taldeei Atristainen egoera «juridiko eta humanoa bertatik bertara» ezagutaraztea.]]> <![CDATA[«Mendekuari» askatasun eske]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/012/001/2022-06-12/mendekuari_askatasun_eske.htm Sun, 12 Jun 2022 00:00:00 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/paperekoa/1918/012/001/2022-06-12/mendekuari_askatasun_eske.htm
Bereziki Frantziako Gobernuari egin zioten deia, Esnal eta Ion Parot aske uztea galdegiteko, Frantzian preso baitira. «Bi gizon hauen askatasunaren aldeko erabakiak hartuko ez balira, egiazko estatu mendeku baten parean aurkituko ginateke», Anaiz Funosas Bake Bideko eta Bakegileen bozeramailearen arabera. Funosas eta Jean Daniel Elixiri eledunek salatu zuten «salbuespen» neurririk ez balego hirurek beharko luketela kalean.

Baldintzapean aske uzteko eskaerak eginak dituzte hala Esnalek nola Ion Parotek, baina bide judizial korapilatsu eta luzeak izan dituzte biek ala biek. Hemendik egun gutira emanen dute Paroten auziaren erabakia: ekainaren 15ean. Esnalena, ordea, gibelatu egin dute berriro, aste honetan: uztailaren 21era arte goaitatu beharko du.

Funosasek atzo salatu zuen zigorrak ezartzeko auzitegiak «terrorismoaren» aurkako fiskaltzaren eta fiskaltza orokorraren «logikan» jokatu duela prozedura hori luzatzeko, CPMS Segurtasun Neurrien Diziplina Anitzeko Batzordeak presoaren «arriskugarritasunari» buruz emanen duen iritziaren zain baitago. Egoerak eskatuko lukeenaren aurka, Funosasen ustez: «Lehen instantzian epaileek kontuan hartzen duten Euskal Herriko testuinguruaren bilakaera baikorra ukatzea onartezina da». Bake Bideko bozeramaileak salatu zuen «deriba hiltzaile» hori «justifikatu» egin beharko dutela epaileek Euskal Herriko gizartearen aitzinean.

Antolatzaileen arabera, 1.100 lagun bildu ziren atzo Baionan eginiko manifestazioan. Lauga gelatik abiatu zuten mobilizazioa, aitzinean Orain presoak zioen bandera handi bat zabalduta. Banderola nagusian «Ion, Jakes, Unai gurekin» mezua zabaldu zuten Bake Bideko kideek eta Bakegileek, eta oihala atxikitzen izan ziren Inaxio Oiartzabal Sareko partaidea eta Gorka Garcia Etxerat euskal presoen senideen elkarteko ordezkaria ere. Gibelerago, hainbat hautetsi: bertzeak bertze Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, Joseba Erremundegi Euskal Elkargoko eta Pirinio Altantikoetako Departamenduko kontseilaria, Frederique Espagnac Frantziako senataria, Filipe Aramendi Urruñako auzapeza (Lapurdi) eta Peio Etxeleku EAJren IBB Ipar Buru Batzarreko lehendakaria.

Emmanuel Macroni deia

Bake Bideak eta Bakegileek Emmanuel Macron Frantziako lehendakariari egin zioten zuzenean deia, euskal presoen arazoa konpon dezan; Funosasen hitzetan,«bake prozesuan ez inplikatzeko hautua» egina baitu presidenteak. «Macron jauna, noiz babestuko duzu lurralde honetako jendarte zibila eta hautetsiak eramaten ari diren dinamika baikorra?», egin zion galde Bake Bidekoak. Funosasen arabera, herritarrengan «umiliazio sentimendua» eragiten du Frantziako presidenteak euskal presoen gaiarekiko duen «isiltasunak eta aintzatespen faltak», eta sentimendu hori «belaunaldiz belaunaldi» transmititzen dela ohartarazi zuen. «Euskal Herriaren geroa eta zure agintaldia markatuko duen bake prozesu honen segidaren edo blokeoaren erantzulea zara», erran zion Macroni.

Jean François Mignard Giza Eskubideen Ligako kidea ere Baionan izan zen, eta hark ere salatu zituen epaileek presoei jarritako «oztopoak». Frantziako Gobernuari zuzendu zitzaion hura ere: «Hau guztia Frantziako Estatuaren axolagabekeriaren begipean gertatzen ari da, zeina itsu eta gor baita blokeatuta dagoen prozesu baten aitzinean».

Orain arteko protestetan iragarri bezala, Funosasek iragarri zuen Esnal eta Parot aske utzi ezean udan Ipar Euskal Herria «blokeatuko» dutela.]]>
<![CDATA[Esnalen eta Paroten libertatea «mendeku» gisa ez erabiltzeko eskatu dute Baionan]]> https://www.berria.eus/albisteak/214558/esnalen_eta_paroten_libertatea_mendeku_gisa_ez_erabiltzeko_eskatu_dute_baionan.htm Sat, 11 Jun 2022 20:26:40 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/albisteak/214558/esnalen_eta_paroten_libertatea_mendeku_gisa_ez_erabiltzeko_eskatu_dute_baionan.htm

Jean Francois Mignard Giza Eskubideen Ligako kideak Frantziako Gobernuaren "ezaxolagabekeria" salatu eta Jakes Esnal eta Ion Parot askatzeko eskatu du @berria pic.twitter.com/YL9jejyOc7 - Maddi Ane (@mtxoperena) June 11, 2022 ]]> <![CDATA[«Litekeena» da Txabi Etxebarrieta «exekuzio estrajudizial» baten biktima izatea]]> https://www.berria.eus/albisteak/214362/laquolitekeenaraquo_da_txabi_etxebarrieta_laquoexekuzio_estrajudizialraquo_baten_biktima_izatea.htm Wed, 08 Jun 2022 10:29:01 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/albisteak/214362/laquolitekeenaraquo_da_txabi_etxebarrieta_laquoexekuzio_estrajudizialraquo_baten_biktima_izatea.htm Etxebarrietak bizkarrean jaso zuen tiroa. Ondorioz, litekeena da Etxebarrieta exekuzio estrajudizial baten biktima izatea». Javier Buces Aranzadiko ikerlari eta Historiako doktoreak azaldu duenez, hainbat iturri erabili dituzte ikerketa egiteko: artxibo militarrean gordetako dokumentazioa, 16/68 auziari dagokiona -tartean da autopsia-, eta baita senideen zein lekukoen testigantzak ere. Bucesek salatu du «zailtasunak» izan dituztela dokumentazioa «askatasunez» kontsultatzeko, nahiz eta 50 urte baino gehiago igaro diren ordutik. Hiru ondorio nagusi atera dituzte ikertutako euskarri dokumentaletatik: Guardia Zibilak berak egin zuela ikerketa -hiltzaileak eta ikerlariak erakunde berekoak izan ziren-, Guardia Zibilaren adierazpenetan «kontraesanak» daudela, eta auzitegi medikuaren txostenak ziurtatzen duela tiroa bizkarretik egin ziotela, Etxebarrieta lurrean zegoela edo lurrera erortzen ari zela. Bucesen hitzetan, senideen eta lekukoen adierazpenak bat datoz auzitegi medikuaren txostenarekin. Etxebarrieta hil zutenean han zeuden Iñaki Sarasketaren eta Eduardo Osaren testigantzak daude, batetik, eta Bucesek nabarmendu du kontuan hartu behar dela Guardia Zibilak torturatu egin zituela. Gorpuaren bila joan ziren senideen lekukotza dago, bertzetik: «Senideek ikusi zuten mediku bat, agian auzitegi medikua, Guardia Zibilarekin eztabaidatzen gertakizunari buruz». Bucesen ustez, horrek zerikusia izan dezake autopsiaren txostenaren ezaugarriekin: «Pardinesenarekin alderatzen badugu, oso laburra da». Bertzeak bertze, ez dira distantziak ageri.

Kepa Ibaibarriaga senidea, Javier Buces Aranzadiko historialaria, Eneko Etxeberria EHUko irakaslea eta Aitziber Ibaibarriga senidea, gaur, Donostian egindako agerraldian. Gorka Rubio / FOKU
Bertzalde, 2019an lekuko zuzen baten testigantza jaso zuten, hilketa gertatu zen lekutik 200 metrora dagoen lantoki batean zegoen herritar batena: «Testigantzak baieztatzen du Etxebarrieta tirokatua izan zela, eta berak ez zuela tirorik egin». Erran dute, nolanahi ere, balitekeela pertsona horrek gertareraren «sekuentzia osoa» ikusi ez izana. Ikertzeko beharra Etxeberriaren arabera, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren bigarren artikulua hartu dute oinarri ondorioak idazterakoan: bizitza babesteari buruzkoa. «Bi betebehar jartzen dizkio edozein gobernuri: ikertzea eta exekuzioaren debekua». Bada, salatu duenez, lehenengoa urratu egin da, jurisdikzio militarrak hartu baitzuen ikerketa bere gain; eta bigarrena urratzeko «probabilitate handiak» daude, hipotesia baita babesik gabe zegoela egin ziotela tiro. Etxeberriak nabarmendu du oraindik ere posible dela ikerketa ofizial bat martxan jartzea, eta hala egiteko eskatu du. Bertzalde, nahiko lukete gizateriaren aurkako delitu gisa hartzea 1968an Tolosan gertatu zena, 1977ko Amnistia Legeak ez baitu halako krimenak ikertzea eragozten: «Badago aukera». Azkenik, eskatu dute instituzioek giza eskubideen urraketa gisa aitor dezatela Etxebarrietaren hilketa. Gaur aurkezturiko txostena Eusko Jaurlaritzako balorazio batzordera helaraziko dute senideek.]]>
<![CDATA[EHUk eta Aranzadik ondorioztatu dute Etxebarrieta nahita hil zutela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2022-06-08/ehuk_eta_aranzadik_ondorioztatu_dute_etxebarrieta_nahita_hil_zutela.htm Wed, 08 Jun 2022 00:00:00 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2022-06-08/ehuk_eta_aranzadik_ondorioztatu_dute_etxebarrieta_nahita_hil_zutela.htm
Lehendik ere Javier Buces Aranzadiko kide eta Historiako doktoreak eman izan du Etxebarrietak bizkarrean jasotako tiroaren berri, orduko autopsia oinarri hartuta —bi tiro egin zizkioten:bat bularretik sartuta eta bertzea bizkarretik—. Atzo ere azaldu zuen «garrantzi handiko» kasua dela ikertu dutena, aldi berean ETAk hil zuen lehen aldia izan baitzen —Etxebarrietak berak hil zuen Jose Pardines guardia zibila, ordu batzuk lehenago—, eta «ETAko kide bat zuzenean hiltzen zuten» lehen aldia ere bai: «Azken urteotan bizi dugun kontakizunaren gerran zuzenean sartzen den kasu mediatikoa da».

Nolanahi ere, Bucesek nabarmendu zuen «ikerketa serioa» egin dutela, metodologia historikoak erabilita, eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbidean oinarrituta.

Hainbat iturri erabili dituzte ikerketa egiteko: artxibo militarrean gordetako dokumentazioa, 16/68 auziari dagokiona —tartean da autopsia—, eta baita senideen zein lekukoen testigantzak ere. Bucesek salatu du «zailtasunak» izan dituztela dokumentazioa «askatasunez» kontsultatzeko, nahiz eta 50 urte baino gehiago igaro diren ordutik. Hiru ondorio nagusi atera dituzte ikertutako euskarri dokumentaletatik: Guardia Zibilak berak egin zuela ikerketa —hiltzaileak eta ikerlariak erakunde berekoak izan ziren—, Guardia Zibilaren adierazpenetan «kontraesanak» daudela, eta auzitegi medikuaren txostenak ziurtatzen duela tiroa bizkarretik egin ziotela, Etxebarrieta lurrean zegoela edo lurrera erortzen ari zela.

Lekukoak eta autopsia

Bucesen hitzetan, senideen eta lekukoen adierazpenak bat datoz auzitegi medikuaren txostenarekin. Etxebarrieta hil zutenean han zeuden Iñaki Sarasketaren eta Eduardo Osaren testigantzak daude, batetik, eta Bucesek nabarmendu du kontuan hartu behar dela Guardia Zibilak torturatu zituela. Gorpuaren bila joan ziren senideen lekukotza dago, bertzetik: «Senideek ikusi zuten mediku bat, agian auzitegi medikua, Guardia Zibilarekin eztabaidatzen gertakizunari buruz». Historialariaren ustez, horrek zerikusia izan dezake autopsiaren txostenaren ezaugarriekin: «Pardinesenarekin alderatzen badugu, oso laburra da». Bertzeak bertze, ez dira distantziak ageri.

Bertzalde, 2019an lekuko zuzen baten testigantza jaso zuten, hilketa gertatu zen lekutik 200 metrora dagoen lantoki batean zegoen herritar batena: «Testigantzak baieztatzen du Etxebarrieta tirokatua izan zela, eta berak ez zuela tirorik egin». Erran dute, nolanahi ere, balitekeela pertsona horrek gertaeraren «sekuentzia osoa» ikusi ez izana.

Etxeberriak azaldu du Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren bigarren artikulua hartu dutela oinarri: bizitza babestearena. «Bi betebehar jartzen dizkio edozein gobernuri: ikertzea eta exekuzioaren debekua». Bada, salatu duenez, lehenengoa urratu egin da, jurisdikzio militarrak hartu baitzuen ikerketa bere gain; eta bigarrena urratzeko «probabilitate handiak» daude, hipotesia baita babesik gabe zegoela egin ziotela tiro. Etxeberriak nabarmendu du oraindik posible dela ikerketa ofizial bat martxan jartzea, eta hala egiteko eskatu du. Bertzalde, nahiko lukete gizateriaren aurkako delitu gisa hartzea, 1977ko Amnistia Legeak ez baitu eragozten halako krimenak ikertzea: «Badago aukera».]]>
<![CDATA[Presoek prozesu errestauratiboetan izandako zailtasunak salatu dituzte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1928/002/001/2022-06-07/presoek_prozesu_errestauratiboetan_izandako_zailtasunak_salatu_dituzte.htm Tue, 07 Jun 2022 00:00:00 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/paperekoa/1928/002/001/2022-06-07/presoek_prozesu_errestauratiboetan_izandako_zailtasunak_salatu_dituzte.htm
Ikusi gehiago: Aintzane Gamiz, Baketik fundazioko kidea: «Gerra maila makroan egiten den bezala, bakea maila mikroan egiten da»

Euskal presoen abokatuak Donostian egin zituen adierazpenok atzo, Kursaalean, Munduko Biktimologia Erakundearen XVII. Nazioarteko Sinposioko solasaldietako batean. Justizia errestauratiboa ETAren akaberatik 11 urtera jarri zioten izena, eta, Izkorekin batera, Txema Matanzasek ere azaldu zituen azken hilabeteotan martxan izan diren prozesuak.

Euskal presoen abokatu gisa egiten dute lan nola Izkok hala Matanzasek, eta lehen aldiz adierazi dute publikoki motibazio politikoko euskal presoek justizia errestauratiboko programetan parte hartu dutela. Lehenago ere zabaldu izan dira filtrazioak Espainiako hainbat komunikabidetan, eta Angel Luis Ortiz Espainiako Espetxe Erakundeetako idazkari nagusiak elkarrizketa batean erran zuen «hogei bat» euskal presok erakutsi dutela parte hartzeko borondatea. Ezker abertzalearen inguruneak ez zuen oraindaino halakorik baieztatu, halere.

Egitasmoa komunikabideetan zabaldu izana bera salatu zuten atzo bi abokatuek; prozesuaren kaltetan joan baita, haien iritziz. Izko: «Mediatizazioa zailtasun erantsi bat da, prozesuen diskrezioa, segurtasuna eta konfiantza hausten baititu». Horren adibide da programei ekin eta ondotik horiek utzi dituzten euskal presoen kopurua.

Matanzasek datu zehatzak eman zituen atzo joan den urteko uztailetik aurtengo martxora Espainiako hainbat kartzelatan egindako prozesuez: «Lau espetxetan bultzatu zuten hasieran, baina gero horietako batean ez zen hasi, filtrazioengatik. Beste batean, Villabonan, preso bat zegoen prest, eta beste kartzela batera eraman zuten. Azkenean, bi espetxetan gauzatu da: Logroñon eta Burgosen». Preso guztiak ez dira ailegatu prozesuaren bukaerara arte: «Hasieran parte hartu zuten presoak dozena bat izango ziren, eta erdiek baino gehiagok utzi dute biktimarekiko enkontru horretara iritsi gabe. Horietatik guzietatik, bi ez ziren EPPK-koak. Guztira bostek bukatu dute programa osoa». Topaketa horietako bakar bat ere ez da izan delitugilearen eta biktima zuzenaren artekoa, zehaztu dutenez.

Zigorretatik bereizita

Matanzasen hitzetan, Espainiako Espetxe Erakundeek «aldebakartasunez» abiatutako prozesuak izan dira guztiak, eta ez diete euskal preso guztiei eman horietan parte hartzeko aukerarik: «Espetxe Erakundeek aukeratu zituzten prozesu horietan parte har zezaketela iruditu zitzaien pertsonak; eta, beste batzuek, programa martxan zegoela jakin zutenean, euren burua eskaini zuten, baina ezetz esan zieten». Abokatuaren ustez, «pixka bat inprobisatua» izan da guzia. Izkok nabarmendu du, nolanahi ere, funtsezkoena ez dela prozesu horiek bururaino eramatea: «Garrantzia prozesuari eman behar zaio, eta ez helburuari».

Prozesuek eurek zailtasunak izan dituzte, ordea. Izkoren hitzetan, batetik, programa errestauratiboek biktimak izan beharko lituzkete «erdigunean», baina ez da hala gertatu: «Ez dira hasi biktimarengandik. Espetxe Erakundeek bilatu dituzte presoak prozesuak abiatzeko». Hala, biktimei «leku instrumentala» eman dietela ohartarazi du.

Indarrean den justizia errestauratiboko ereduak ohiko prozedura judizialekin eta espetxe tratamenduarekin duen lotura salatu du Izkok, bertzetik. Izan ere, prozesuak «egia» bilatzera bideratuta daude, haren hitzetan, baina horrek arriskua ekar dezake, datu horietatik abiatuta auzipetze gehiago etor daitezkeelako. Antzekoa gertatzen da presoen tratamenduarekin ere, «salbuespenezko» legediak baldintzatuta: «Gradu progresiorako espresuki eskatzen zaizkie presoei damua eta barkamena, eta horrek prozesu errestauratiboak distortsionatzen ditu». Abokatuak salatu du errestaurazioa ezin dela «tratamendu tresna» gisa erabili: «Horrek saritu egingo lituzke enkontruak egiten dituztenak, eta, besteak, aldiz, zigortu». Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak eginak dituzte idatziak norabide horretan: «Auto batzuetan literalki esan dute presoei baimenak emateko justizia errestauratiboan parte hartu behar dutela». Horrek «zintzotasun falta» ekar dezake, Izkoren erranetan: «Behartuta egoteak prozesua baldintzatzen du. Atera egin behar da arlo judizialetik».]]>
<![CDATA[Ahalduntzearen eta feministen «tranpez»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2034/013/001/2022-06-05/ahalduntzearen_eta_feministen_tranpez.htm Sun, 05 Jun 2022 00:00:00 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/paperekoa/2034/013/001/2022-06-05/ahalduntzearen_eta_feministen_tranpez.htm
Hernanin (Gipuzkoa) egin zituen adierazpenok, atzo, Itaia emakume taldeak antolaturiko jardunaldietako eguerdiko mahai inguruan. Emakume langileen egoera egun: joera ekonomiko, politiko eta kulturala jarri zioten izenburua solasaldiari, eta, izenak berak erran bezala, emakumeen zapalkuntzaren alderdi ekonomikoa, kulturala eta politikoa jorratu zituzten, guziak lotuta daudela nabarmenduta: «Oinarri ekonomikoak baldintzatzen ditu beste esferak». Feminismoa eta ahalduntzearen «tranpa» kritikatu zituzten, eta Fuentesek aldarrikatu zuen «opresio forma guztiak» bukatzeko bidea «sozialismoa» dela. Txalo zaparrada ozena jaso zuen.

Antolatzaileen arabera, Euskal Herri osotik etorritako milatik goiti lagun elkartu ziren atzo Hernanin egin zituzten jardunaldietan. Latsunbe Berri kiroletako pistetan ezarri zuten karpa baten azpian bildu ziren gehienak, eta bertze batzuek streaming bidez ikusi zituzten hitzaldiak, hara joandako gizon-emakume gazte guzientzat lekurik ez zegoelako.]]>
<![CDATA[Gorenak ebatzi du Atristainen zigorra ez dela berrikusi behar]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/009/001/2022-06-02/gorenak_ebatzi_du_atristainen_zigorra_ez_dela_berrikusi_behar.htm Thu, 02 Jun 2022 00:00:00 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/paperekoa/1879/009/001/2022-06-02/gorenak_ebatzi_du_atristainen_zigorra_ez_dela_berrikusi_behar.htm
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilaren 18an emandako sententzia Espainian betearazteko modua da Auzitegi Gorenean berrikuspen helegitea jartzea, baina auzitegiko zigor salako hiru epaileek ez dute baimenik eman defentsak berrikuspen helegitea jartzeko ere.

Andres Martinez, Andres Palomo eta Carmen Lamela epaileek osaturiko epaimahaiak argudiatu duenez, «ohiz kanpoko» neurri bat da berrikuspena, «bertze erremediorik ez dagoenean» baino onar ez daitekeena. Epaileek azpimarratu dute, halaber, Estrasburgok ez duela espresuki eskatu Atristainen zigorra berrikusteko. Honela dio epaiak, zehazki: «Berrikuspena ez da [eskubide] urraketaren adierazpenaren derrigorrezko ondorioa».

Jauzi kontraerrankorra egiten du sententziak. Izan ere, aipatzen du Estrasburgok erraten duela Atristainen zigorra «nagusiki deklarazioen harira lorturiko frogetan oinarritzen» dela: «Deklarazio horiek funtsezkoak izan ziren material esplosiboa aurkitzeko». Lehergai horiek froga gisa erabili izana ez du zalantzan jartzen, ordea, eta gaineratzen du horiek ez ezik «bertze akusatuen inkulpazioak, lekukoen deklarazioak eta akusazioaren galderen aurrean demandatzaileak izandako isiltasuna ere» erabili zituztela.

Sorturentzat, «astakeria»

Gorenaren hitzetan, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du «zalantzan» jartzen Espainiako gaur egungo legedia, «ezta delinkuentzia terroristagatik atxiloturikoen inkomunikazio erregimena ere, epaile baten zaintzapean egiten bada, betiere». Auzitegiak gogoratu du Atristainen kasuan ez zela ebazpen indibidualizaturik egon, baina ebatzi du «bazirela atxilotuarengan talde terrorista bateko kide izatearen eta lehergaiak izatearen zantzuak, zeinak ekarri baitzuten instrukzio epaileak inkomunikazioa ezartzea».

Sortuk salatu du «aurrekaririk gabeko astakeria» bat dela Gorenaren sententzia: «Erabateko inpunitatea ematen die eskubideen urraketei».]]>
<![CDATA[Gorenak ez du onartu Atristainen zigorra berrikustea]]> https://www.berria.eus/albisteak/214142/gorenak_ez_du_onartu_atristainen_zigorra_berrikustea.htm Wed, 01 Jun 2022 18:55:25 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren https://www.berria.eus/albisteak/214142/gorenak_ez_du_onartu_atristainen_zigorra_berrikustea.htm Estrasburgok urtarrilaren 18an emandako sententzia betearaztea, baina epaileek ebatzi dute ez dutela onartzen Xabier Atristaini 2013an ezarritako hamazazpi urteko zigorra berrikustea. Epaileek argudiatu dutenez, inkomunikazio garaian egindako deklarazioez gain badira deklarazio horiekin lotuta ez dauden bertze froga batzuk, eta, haien hitzetan, horiekin ondorio berera iritsi izanen lirateke «zigorraren oinarrian dauden gertaerei buruzko» epaia ematerakoan. Epaiak zehazten du froga horiek inkomunikazio aldiko deklarazioen harira lortu zituztela, baina, hala ere, hori ondorioztatzen du. Men egin dio fiskaltzaren tesiari, beraz. Gorenak azpimarratu duenez, Estrasburgoko sententziak dio Atristainen zigorra «nagusiki deklarazioen harira lorturiko frogetan oinarritzen» dela: «Deklarazio horiek funtsezkoak izan ziren material esplosiboa aurkitzeko. Deklarazio horien ondorioz, Poliziak datu eta froga sendoak atzeman zituen zeinak frogatzen baitute eskatzaileak delitu horiek egin zituela». Bada, hori hala izanik ere, hala segitzen du: «Lehergaiak eta demandatzaileari atzemandako material informatikoa izan ziren zigorra ezartzeko oinarriak, baina baita beste akusatuen autoinkulpazio deklarazioak, lekukoen deklarazioak eta akusazioaren galderen aurrean demandatzaileak izandako isiltasuna ere». Gorenaren arabera, Estrasburgok ondorioztatu du zigorra ez dela berrikusi behar, zeren eta froga oinarria, atzemandako armena, zigortuaren deklarazioa ez zen bertze froga batean oinarritu baitzen. Gorenaren hitzetan, gainera, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du «zalantzan» jartzen Espainiako gaur egungo legedia, «ezta delinkuentzia terroristagatik atxiloturikoen inkomunikazio erregimena ere, epaile baten zaintzapean egiten bada, betiere». Auzitegiaren arabera, «justifikatuta egon daiteke, testuinguru horretan, ofiziozko abokatu batek artatzea atxilotua, eta inkomunikaturiko atxilotuaren eskubide batzuk murriztea, baldin eta arrazoiak justifikatzen badira». Gorenak nabarmentzen du Estrasburgok dioela ez zela egon ebazpen indibidualizatu bat justifikatzen zuena zergatik ez zitzaion utzi atxilotuari berak hautaturiko abokatu bat izaten, baina ohartarazten du adierazi zela «bazirela atxilotuarengan talde terrorista bateko kide izatearen eta lehergaiak izatearen zantzuak, zeinak ekarri baitzuten instrukzio epaileak inkomunikazioa ezartzea». «Astakeria» Sortuko Nazio Kontseiluko kide den Haimar Altunaren hitzetan, «aurrekaririk gabeko astakeria» da «Estrasburgoko auzitegiaren aginduari muzin egin eta Xabier Atristainen zigorra ez indargabetzeko erabakia». Sorturen ustez, izan ere, erabaki horrek «erabateko inpunitatea» ematen die «Espainiako Estatuak euskal independentismoaren aurka erabilitako giza eskubideen urraketei». Erabakia «ozen» salatu dute, eta «bidegabekeriaren» aurrean «ahotsa altxatzeko» deia egin diete gainerako eragile politiko, sindikal eta sozialei. Altunaren arabera, Gorenaren epaiak oztopatu egiten du «herri honetan askatasun, bake eta elkarbizitza demokratiko agertoki bat eraikitzea». Sortuk gogoratu du Atristaini ez ezik bertze euskal presoei ere eragin ziezaiokeela sententziak. Ordea, salatu du «sakoneko estatuak» erabaki duela «aurrera ihes egitea, gai honi justizian oinarritutako arrazoizko aterabide bat eman beharrean; Atristainen eskubide urraketan sakonduz eta Estrasburgok presoen auziari aterabide justu eta logiko bat emateko ireki zuen aukera leihoa itxi nahian». Altunaren hitzetan, horrek agerian utzi du Espainia ez dela «zuzenbide estatu bat».]]>