<![CDATA[Maddi Ane Txoperena Iribarren - Jon Ordoñez Garmendia | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 02 Apr 2023 10:20:07 +0200 hourly 1 <![CDATA[Maddi Ane Txoperena Iribarren - Jon Ordoñez Garmendia | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Gorenaren erabakiari men eginda, kartzelan sartu dute berriz Atristain]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/005/001/2022-06-03/gorenaren_erabakiari_men_eginda_kartzelan_sartu_dute_berriz_atristain.htm Fri, 03 Jun 2022 00:00:00 +0200 Maddi Ane Txoperena Iribarren - Jon Ordoñez Garmendia https://www.berria.eus/paperekoa/1877/005/001/2022-06-03/gorenaren_erabakiari_men_eginda_kartzelan_sartu_dute_berriz_atristain.htm
Donostiako Parte Zaharrean atzeman zuten Atristain atzo, 13:00etan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez. Espainiako Auzitegi Gorenak herenegun eguerdian ebatzi zuen ez zuela Atristainen hamazazpi urteko espetxe zigorra berrikusiko, eta, beraz, arriskua gainean zuen. Izan ere, Atristain otsailaren 17an atera zen Martuteneko espetxetik, baina behin-behinean: Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki zuen haren zigorra etetea, soilik Gorenak Estrasburgoko sententzia Espainiako Estatuan nola aplikatu behar zen erabakitzen zuen arte. Auzitegi Nazionaleko zigor sala berak agindu zuen donostiarra atxilotzeko atzo: hirugarrenak.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilaren 18an eman zuen Atristaini buruzko sententzia: ebatzi zuen Espainiak euskal presoari prozesu «justu eta ekitatezko» bat izateko eskubidea eragotzi ziola, ez ziolako utzi konfiantzazko abokatu bat aukeratzen. Zigor Reizabal abokatuak orduan nabarmendu zuenez, Espainiako inkomunikazio erregimena bera auzitan jarri zuen Estrasburgoko sententziak.

Gorenak ez du hala ikusi, ordea. Izan ere, auzitegiak herenegun ebatzi zuen Atristainek inkomunikazioan egindako deklarazioez gain badirela bertzelako froga gehiago haren aurka, eta, beraz, ondorioztatu zuen deklarazio horiek gabe ere epaileak zigor ondorio berera ailegatu izanen liratekeela.

Kontraerranezko jauzi bat egiten du Gorenaren sententziak. Izan ere, aipatzen du Estrasburgok erraten duela Atristainen zigorra «nagusiki deklarazioen harira lorturiko frogetan oinarritzen» dela: «Deklarazio horiek funtsezkoak izan ziren lehergaiak aurkitzeko». Ez du zalantzan jartzen, ordea, lehergai horiek froga gisa erabili izana, eta gaineratzen du horiek ez ezik «bertze akusatuek erruduntzat jotzea, lekukoen deklarazioak eta akusazioaren galderen aurrean demandatzaileak izandako isiltasuna ere» erabili zituztela.]]>