<![CDATA[Maddi Iztueta Olano | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 27 Sep 2023 18:12:27 +0200 hourly 1 <![CDATA[Maddi Iztueta Olano | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Macron marra gorriak planteatzekoa da Korsikako Asanblean]]> https://www.berria.eus/albisteak/233290/macron_marra_gorriak_planteatzekoa_da_korsikako_asanblean.htm Wed, 27 Sep 2023 15:53:10 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/albisteak/233290/macron_marra_gorriak_planteatzekoa_da_korsikako_asanblean.htm <![CDATA[Kaledonia Berriko independentistak, estreinakoz Senatuan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1956/003/002/2023-09-26/kaledonia_berriko_independentistak_estreinakoz_senatuan.htm Tue, 26 Sep 2023 00:00:00 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/paperekoa/1956/003/002/2023-09-26/kaledonia_berriko_independentistak_estreinakoz_senatuan.htm
Barruti berean, Senatuan eserlekua lortzeko hautagai zen Sonia Backes Kaledoniako Errepublikanoak (LRC) alderdiko presidentea. Baina lehenengo itzulian hirugarren izanda, goi ganberara iristeko aukerarik gabe gelditu zen —bi hautagai lehiatu ziren bigarren itzulian—. Behin betiko emaitzak jakinarazi eta gutxira, zera idatzi zuen Facebook sare sozialean: «Datozen asteetan ikusiko ditugu alde ez-independentistaren saldukeriaren ondorioak». Georges Naturel Elkarretaratzea alderdi kontserbadore eta loialistako hautagaiari mintzatu zitzaion hala. Hura zen eserlekua lortzeko beste hautagaia, eta lehen itzulian Backesi aurrea hartuta, bigarren itzulira iritsi zen. Bada, hari eta haren boto emaileei «traizioa» eta «hautagai independentistaren alde» egitea leporatu zien.

Ikusteko dago independentisten garaipenak nolako ondorioak izango dituen, baina igandeko bozek argi adierazi zuten Kaledonia Berriko independentismoa indartsu dagoela. Frantziako Gobernuak, eta independentistek eta loialistek, iazko azaro amaieran berrabiarazi zituzten Ozeaniako uhartediaren etorkizunari buruzko negoziazio politikoak. Oraingoz, bien arteko desadostasunak nabarmenak dira. Subiranistentzat, elkarrizketen oinarriak «independentziara iristea» izan behar du; Frantziako Gobernuarentzat, berriz, «proiektu berri bat eraikitzea Frantziaren barnean».

Azken urteotan, deskolonizazio prozesuko hiru independentzia erreferendum egin dituzte Kaledonia Berrian: 2018an, 2020an, eta 2021ean. Galdeketa horietan guztietan, emaitza ez zen subiranisten aldekoa izan, baina azkenak hautsak harrotu zituen. Izan ere, boikota egin zuten independentistek, eta horrek eragin zuen ezezkoak irabaztea.

Eskuinak du gehiengoa

Frantziako goi ganberako eserlekuen erdiak berritu zituzten igandeko bozetan —348 eserleku ditu, eta 172 berritu zituzten—. Berritasunak izan ziren arren, indar orekan ez zen aldaketa nabarmenik izan, oraindik ere eskuindarrek baitute gehiengoa.

Errepublikanoak (LR) alderdiak du ordezkaritzarik handiena, duela hiru urte baino sei senatari gehiagorekin, 151 guztira. «Garaipen eder bat» izan zen haientzat, alderdiko buruzagi Eric Ciottiren arabera. Eskuindarrek goi ganberan duten indarraren adibide da, hain zuzen, Senatuko presidente Gerard Larcher; 2008an, 2014an eta 2017an ere izendatu zuten.

Hala, LRk atzetik ditu Alderdi Sozialista eta Batasun Zentrista talde parlamentarioa. Emmanuel Macron Frantziako presidentearen Errepublika Martxan (LREM) alderdiak, berriz, beherakada nabarmena izan du beste behin. Zazpi senatari soilik lortu zituen, 2020an baino hamahiru gutxiago. Bestalde, eskuin muturreko Batasun Nazionalak (RN) hiru senatari lortu zituen. Alderdiko buru Marine Le Pen pozik agertu zen emaitzarekin: «Honek ahalbidetuko du patriotak Senatuan ordezkatuta egotea».

Hiru urtetik behin egiten dituzte Frantziako Senaturako hauteskundeak, baina goi ganberako senatariak ez dituzte herritarrek aukeratzen, horien ordezkari politikoek baizik; alegia, diputatuek, senatariek, kontseilariek eta hautetsiek. Denera, 89.000 «hautesle handik» eman zuten botoa.]]>
<![CDATA[Kaledonia Berriko independentistek lehenengoz ordezkaritza lortu dute Frantziako Senatuan]]> https://www.berria.eus/albisteak/233181/kaledonia_berriko_independentistek_lehenengoz_ordezkaritza_lortu_dute_frantziako_senatuan.htm Mon, 25 Sep 2023 14:22:52 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/albisteak/233181/kaledonia_berriko_independentistek_lehenengoz_ordezkaritza_lortu_dute_frantziako_senatuan.htm <![CDATA[Poloniako Gobernuak iragarri du ez dituela arma gehiago bidaliko Ukrainara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/012/001/2023-09-22/poloniako_gobernuak_iragarri_du_ez_dituela_arma_gehiago_bidaliko_ukrainara.htm Fri, 22 Sep 2023 00:00:00 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/paperekoa/1872/012/001/2023-09-22/poloniako_gobernuak_iragarri_du_ez_dituela_arma_gehiago_bidaliko_ukrainara.htm
Joan den maiatzetik, Ukrainako zerealak inportatzea debekatuta egon da Europa ekialdeko zenbait herrialdetan; zehazki, Bulgarian, Errumanian, Eslovakian, Hungarian eta Polonian. Horien arabera, tokiko merkatuak «aldrebesten» zituzten Ukrainako zerealen prezioek, eta, batez ere, kalte egiten zieten hango nekazariei. Horregatik adostu zuten bost estatuek debekua EB Europako Batasunarekin, baina iragan ostiralean iraungi zen, eta ez luzatzea erabaki zuen EBk, iritzita zerealen prezioek jada ez zietela kalterik egiten herrialde horietako merkatuei.

Eslovakiak, Hungariak eta Poloniak, ordea, berehala adierazi zuten ez zeudela ados, eta iragarri zuten urte amaierara arte eutsiko diotela debekuari. Kievek berehala erantzun zion erabakiari. Hiru estatu horien aurkako salaketa aurkeztu zuen MME Munduko Merkataritza Erakundean.

Egun gutxira, asteartean, beste pauso bat eman zuen Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusian; batzar hori igandera arte egingo da, New Yorken. Eslovakiari, Hungariari eta Poloniari mintzatu zitzaien, eta zera esan zien: «Kezkagarria da ikustea gure Europako lagun batzuek elkartasunez jokatzen dutela maila politikoan baina thriller bat egiten dutela zerealaren kontuarekin. Irudi dezake beren antzerki propioaren jabe direla, baina, egiaz, antzezlekua prestatzen ari dira Moskurentzat».

Hitz horiek Poloniako lehen ministroaren haserrea hauspotu zuten: «Gatazka areagotu nahi badute, beste produktu batzuk gehituko dizkiogu inportazioen debekuari. Ukrainako agintariek ez dute ulertzen zerealen inportazioaren ondorioz zenbateraino ezegonkortu den Poloniako nekazaritzaren sektorea. Poloniako nekazariak babesten ari gara orain».

Horixe argudiatuta aurkeztu zuen Poloniak Ukrainako zerealen inportazioaren debekua luzatzeko asmoa. Baina haiek ez dira Morawiecki buru duen gobernuak babestu nahi dituen bakarrak. Urriaren 15ean egingo dituzte parlamenturako bozak han, eta nekazariak dira orain agintean dagoen alderdiaren —Legea eta Justizia eskuindarra— boto emaile asko.

Bi bide konponbiderako

2022ko otsailean gerra hasi zenetik, Ukrainaren aliatu handienetako bat izan da Polonia. Ekipamendu militarrarekin hornitzeaz gain, urte eta erdian milioi bat errefuxiatu ingururi aitortu die asiloa. «Lehenak izan ginen Ukrainari laguntza eskaintzen, eta horregatik espero dugu orain haiek gure interesak zein diren ulertzea», esan zuen atzo Morawieckik. Bataren eta bestearen azken ekintzek, ordea, kolokan jarri dute harremana. Eta Poloniako Atzerri Ministerioaren esanetan, MMEn salaketa aurkeztea ez da bi herrialdeen arteko desadostasunak konpontzeko «metodo egokia».

Gaur-gaurkoz, Poloniak nahiago du afera eztabaidaren bidetik konpondu. Atzo AFP berri agentziak jakinarazi zuenez, auziaren inguruan hitz egin zuten bi estatuetako Nekazaritza ministroek. «Argi utzi diot [Ukrainako Nekazaritza ministroari] MMEn Poloniaren aurka aurkeztutako salaketak kalte besterik ez diola egingo gure harremanari. Salaketa hori bertan behera utzi behar dute, berehala», esan zuen Poloniako Nekazaritza ministro Robert Telusek. Datozen egunetan eztabaidekin jarraituko dute.

Bien bitartean, EBk berretsi zuen atzo erakundearen «babes osoa» duela Ukrainak, eta hala izaten jarraituko duela «baita militarki ere». Zerealen inportazioen debekuaren inguruan, Europako Batzordeak abisua eman zien Eslovakiari, Hungariari eta Poloniari. Ohartarazi zien posible dela klubak hiru estatuen aurkako arau hauste prozedurak abian jartzea.

Edonola ere, baliteke Eslovakia salbu egotea delako zigor horretatik, zerealen inportazioen debekua desblokeatzeko akordio batera iritsi baitziren atzo hango eta Ukrainako Nekazaritza ministroak. Trukean, Kievek MMEn bere aurka jarritako salaketa kendu dezala eskatu du Bratislavak.]]>
<![CDATA[Poloniak iragarri du ez dizkiola arma gehiago bidaliko Ukrainari]]> https://www.berria.eus/albisteak/233042/poloniak_iragarri_du_ez_dizkiola_arma_gehiago_bidaliko_ukrainari.htm Thu, 21 Sep 2023 16:59:24 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/albisteak/233042/poloniak_iragarri_du_ez_dizkiola_arma_gehiago_bidaliko_ukrainari.htm <![CDATA[Karabakh Garaiak men egin die Azerbaijanen eskariei, su etena adostearen truke]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/013/001/2023-09-21/karabakh_garaiak_men_egin_die_azerbaijanen_eskariei_su_etena_adostearen_truke.htm Thu, 21 Sep 2023 00:00:00 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/paperekoa/1877/013/001/2023-09-21/karabakh_garaiak_men_egin_die_azerbaijanen_eskariei_su_etena_adostearen_truke.htm
Bakuk herenegun hala eskatuta, Karabakh Garaiko agintariek onartu dute, batetik, Armeniako armadako militarrak Errusiako bakerako tropak dauden eremutik erretiratzea —2020an su etena sinatu zenetik daude han—, eta, bestetik, Karabakh Garaiko talde armatuak desegitea, baita dituzten arma eta ekipamendu militar guztiak entregatzea ere.

Azerbaijanek, ordea, beste baldintza bat ere jarri zuen erasoaldia behin betiko eteteko; hauxe: Karabakh Garaiak bertan behera uztea independentzia eta errepublika aldarrikapena, eta Azerbaijanen parte dela onartzea. Gaur hartuko dute tartea horren eta Karabakh Garaian bizi diren 120.000 pasatxo armeniarren «eskubideen eta segurtasunaren» inguruan hitz egiteko. Azerbaijango Yevlakh hirian elkartzekoak dira bi aldeetako agintariak.

Akordioaren harira, baina, harrituta agertu zen Armeniako Gobernua. Hango lehen ministro Nikol Paxinianek adierazi zuen Erevanek ez duela parte hartu su etena adosteko baldintzen eztabaidan, eta akordio horren zenbait xehetasun ez dituela ulertzen. «Baldintzen artean aipatzen da Armeniako armadak bere soldaduak Karabakh Garaitik erretiratzea. Hori ez dugu oso ondo ulertzen, birritan esan baitugu Armeniak ez duela soldadurik han 2021eko abuztutik». Halere, itunak «zibilen aurkako erasoak» eteteko balioko duela espero du.

Azerbaijanek herenegun egin zion eraso Karabakh Garaiari. Azerbaijango Defentsa Ministerioak eman zuen operazio militarren berri, eta ziurtatu «jomuga militar legitimoei» soilik egingo ziela eraso, ez, ordea, herritarrei eta azpiegitura zibilei. Baina berehala zabaldu ziren bestelako irudiak X sare sozialean. Karabakh Garaiko arartekoak jakinarazi zuenez, eremu zibilak «masiboki» bonbardatu zituzten. Iturri horren arabera, herenegungo erasoen ondorioz berrehun bat pertsona hil dira —tartean hamar zibil—, eta laurehun baino gehiago dira zaurituak.

Azerbaijango Defentsa Ministerioaren arabera, armadak Karabakh Garaiko 90 borroka leku estrategikoren kontrola hartu du operazio horien bitartez. Atzo jakinarazi zuen armeniarrak bataila eremutik irteten ari direla, «pixkanaka eta talde txikitan».

Hain justu, eraso horien aurka egiteko «ezer gutxi» dutela adierazi zuen atzo Karabakh Garaiko agintaritzak, eta, hein batean, horrexegatik onartu zituen su etena eta Azerbaijango Gobernuak exijitutako baldintzetako bat. «Bi egunez, Karabakh Garaiko indar armatuak kemen handiz defendatu du bere burua etsaiaren aurka. Baina etsaia [Azerbaijan] askoz ere indartsuagoa da, bai soldaduei dagokienez, bai ekipamendu militarrari dagokionez».

Errusiako militarrei eraso

Beste gerra bat pitz zitekeela ikusita, erasoak eteteko eta elkarrizketen bidetik ekiteko eskatu zieten Azerbaijani eta Armeniari nazioarteko zenbait erakundek eta herrialdek, hala nola EB Europako Batasunak, AEB Ameriketako Estatu Batuek eta Errusiak. Azken horrek Karabakh Garaiaren eremuan dituen bakerako tropen bitartekaritzari esker heldu zen su etena. «Espero dut lortuko dugula bide baketsuen bidez gatazka hau konpontzea». Horixe adierazi zuen atzo Errusiako presidente Vladimir Putinek. Hain zuzen, Errusiak Karabakh Garaian duen misioko zenbait militar hil zituzten atzo, eraso batean. Errusiako Defentsa Ministerioak Telegram bidez jakinarazi zuenez, militarrak ibilgailu batean zihoazen, eta «arma arinekin» eraso zieten. Ez zuten zehaztu su etena adostu aurretik edo ondoren gertatu zen hori. Errusia eta Azerbaijan erasoa ikertzen hasi dira.

EBko Kanpo Ekintzarako Zerbitzuaren arabera, ordea, Errusiak «jarrera pasiboa» du gatazkaren harira. «Moskuk 2.000 soldadu inguru ditu han, bakerako tropetan, eta zer egin dute? Ezer ez», esan zuen atzo zerbitzuko Europa ekialderako eta Asia erdialderako zuzendariorde Luc Pierre Devignek. Haren arabera, Azerbaijani aurre egin ez izanak «erakusten du Mosku ez dela fidatzekoa».

2020. urtean gaurko egunez sinatutako su etena urratu zuen atzo Azerbaijanek hasitako erasoaldiak. Orduan ere, Armeniako Gobernuak eta Azerbaijangoak Errusiaren bitartekaritzarekin lortu zuten akordioa. Horrek amaiera eman zion bi urteko gerrari, baina gatazka ez zen konpondu. Besteak beste, abenduan Azerbaijanek Laçin korridorea blokeatzea izan zen harremana gehiago tenkatu zuten eragileetako bat. Bi herrialdeen artean dago pasabide hori, baina Armeniak ez dauka beste biderik Karabakh Garaira iristeko. Zenbait erakundek salatu dutenez, inguru hartako herritarrek oinarrizko produktuen eta elikagaien eskasia izan dute blokeo horren ondorioz.]]>
<![CDATA[Azerbaijanek eta Karabakh Garaiak su etena adostu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/233000/azerbaijanek_eta_karabakh_garaiak_su_etena_adostu_dute.htm Wed, 20 Sep 2023 18:21:11 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/albisteak/233000/azerbaijanek_eta_karabakh_garaiak_su_etena_adostu_dute.htm Azerbaijanek «terrorismoaren aurkako» operazio militar bat hasi du Karabakh Garaian Azerbaijanek atzo egin zion eraso Karabakh Garaiari. Azerbaijango Defentsa Ministerioak eman zuen operazio militarren berri, eta ziurtatu zuen «helmuga militar legitimoei» soilik egingo ziela eraso, ez herritar eta azpiegitura zibilei. Baina berehala zabaldu ziren bestelako irudiak X sare sozialean. Karabakh Garaiko arartekoaren arabera, eremu zibilak «masiboki» bonbardatu zituzten. Lerro hauek idazterakoan, 32 herritar dira hildakoak -horietako bi haurrak-, eta 200etik gora zaurituak. Azerbaijango Defentsa Ministerioaren arabera, armadak Karabakh Garaiko 90 borroka puntu estrategikoren kontrola hartu du atzoko operazioaren bitartez, eta jakinarazi du «pixkanaka eta talde txikietan» bataila eremutik irteten ari direla armeniarrak. Hain justu, eraso horien aurka egiteko «ezer gutxi» dutela adierazi du gaur Karabakh Garaiko agintaritzak. «Bi egunez, Karabakh Garaiko indar armatuak kemen handiz defendatu dira etsaiaren aurka. Baina etsaia [Azerbaijan] askoz ere indartsuagoa da, bai soldaduei dagokienez, bai ekipamendu militarrari dagokionez». Bonbardaketen harira, zenbait hiritan eragindako kalteak aipatu ditu; «konpondu ezin diren kalteak». Errusiako zenbait militar hil dituzte Beste gerra posible baten aurrean, erasoak eteteko eta elkarrizketen bidetik ekiteko eskatu zuten EB Europako Batasunak, AEB Ameriketako Estatu Batuek eta Errusiak. Azken horren bakerako tropen bitartekaritzari esker heldu da su etena: «Bide baketsuen bidez gatazka honi irtenbide bat aurkitzea lortuko dugula espero dut». Horixe adierazi du Errusiako presidente Vladimir Putinek. Gero, jakinarazi du harremanetan dagoela bi aldeetako ordezkariekin. Hain zuzen, Errusiak Karabakh Garaian duen misioko zenbait militar hil dituzte, gaur, eraso batean. Errusiako Defentsa Ministerioak Telegram bidez jakinarazi duenez, militarrak ibilgailu batean zihoazen, eta «arma arinekin» eraso egin diete. Ez dute zehaztu gertatu ote den su etena adostua izan aurretik edo ondoren. Errusia eta Azerbaijan erasoa ikertzen hasi dira. Bestalde, EB Europako Batasuneko Kanpo Ekintzarako Zerbitzuaren arabera, ordea, Errusia «jarrera pasiboa» izaten ari da gatazkaren inguruan. «Moskuk 2.000 soldadu inguru ditu han, bakerako tropetan, eta zer egin dute? Ezer ez», esan zuen atzo zerbitzuko Europa ekialderako eta Asia erdialderako zuzendariorde Luc Pierre Devignek. Haren arabera, Azerbaijani aurre egin ez izanak «erakusten du Mosku ez dela fidatzekoa». Gaur hiru urte, 2020an, sinatutako su etena urratu zuen atzo Azerbaijanek hasitako erasoaldiak. Orduan ere, Errusiako bitartekaritzarekin iritsi ziren akordiora Armeniako Gobernua eta Azerbaijangoa. Horrek amaiera eman zion bi urteko gerrari, baina gatazka ez zen konpondu, eta tentsioak gora baino ez du egin ordutik. Besteak beste, joan den abenduan Azerbaijanek Laçin korridorea blokeatzea izan zen harremana gehiago tenkatu zuten eragileetako bat. Bi herrialdeen artean dago pasabide hori, eta Armeniak ez du beste biderik Karabakh Garaira iristeko. Gobernuz kanpoko zenbait erakundek salatu dutenez, blokeo horren ondorioz oinarrizko produktuen eta elikagaien eskasia izan dute han inguruko herritarrek. ]]> <![CDATA[Azerbaijanek operazio militarra hasi du Karabakh Garaian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/012/001/2023-09-20/azerbaijanek_operazio_militarra_hasi_du_karabakh_garaian.htm Wed, 20 Sep 2023 00:00:00 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/paperekoa/1881/012/001/2023-09-20/azerbaijanek_operazio_militarra_hasi_du_karabakh_garaian.htm
Azerbaijango Defentsa Ministerioak esan zuen «helburu militar legitimoei soilik» egingo diela eraso, ez herritar edo azpiegitura zibilei. Karabakh Garaiko Atzerri Ministerioak, ordea, salatu zuen hiriburua eta beste zenbait herri ere «masiboki» bonbardatu zituztela. Guegam Stepanian hango arartekoak X sare sozialaren bidez jakinarazi zuen 25 direla hildakoak; tartean, bi zibil.

Oraingoz, irudi du eraso horiei erasoekin erantzutea ez dela Karabakh Garaiaren asmoa. Izan ere, atzo bertan negoziatzera biltzeko deia egin zion Azerbaijani. Karabakh Garaiak 1991n izendatu zuen bere burua errepublika independente. Nazioarteko zuzenbidearen arabera, Azerbaijanen parte da eremu hori. Han bizi diren 120.000 pasatxo armeniarrek, ordea, aldarrikatzen dute lurraldea ez dela Azerbaijanen parte.

Azerbaijanek segidan erantzun zion Karabakh Garaiko agintarien eskariari: hitz egitera biltzeko prest dagoela baldin eta Karabakh Garaiak errepublikaren aldarrikapena bertan behera uzten badu eta dituen arma guztiak ematen baditu. Baldintzak mahai gainean jarri ondoren, mehatxua: «Bestela, bukaerara arte eutsiko diegu terrorismoaren aurkako ekintzei».

Bestelako jarrera izan du Armeniako Gobernuak. Izan ere, han erreakzio kate luzea eragin du Azerbaijanek Karabakh Garaian egindako erasoak. Armeniako lehen ministro Nikol Paxinianek atzo jakinarazi zuen estatu kolpeak antolatzeko saiakeren berri izan zutela bonbardaketak izan eta gutxira. Horien harira «zentzudun» jokatzeko eskatu zien herritarrei. «Oso garrantzitsua da Armenian legeak eta ordenak behar bezala funtzionatzea eta egonkortasunari eustea; izan ere, horiek ezegonkortzea da herrialdearen kontra egiten dutenen asmoa». Bestalde, jakinarazi zuen herrialdeko Segurtasun Kontseiluarekin bilduko zela egoera aztertzeko. Edonola ere, Armeniako Gobernuaren arabera, bere armadak ez dauka soldadurik han.

Iluntzean istiluak izan ziren Erevanen, Armeniako hiriburuan. Hango hedabideen arabera, manifestari talde bat gobernuaren egoitzara sartzen ahalegindu zen, eta Poliziak granada itsutzaileak jaurtiz erantzun zuen, besteak beste.

Karabakh Garaiko erasoa aurrez planifikatuta zegoela salatu zuen Paxinianek, eta, ondoren, laguntza eskatu zion nazioarteari: NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari, batetik; eta Errusiari, bestetik. «Urrats zehatzak egin behar dira Azerbaijanen indarkeria behin betiko gelditzeko». Azerbaijango Defentsa Ministerioak ere egin zion keinu Errusiari. Haren arabera, Karabakh Garaian operazio militar bat hasiko zuten «jakinaren gainean» zegoen.

Dena den, atzo Atzerri Ministerioko bozeramaile Maria Zahharovak ukatu egin zuen hori: «Erasoak hasi baino minutu gutxi lehenago iritsi zen informazio hori». Zirt edo zart egin ordez, Errusiako Gobernuak liskarrak «berehala» eteteko eskatu zien bi aldeei, eta desadostasunak «eztabaidaren, politikaren eta diplomaziaren bidetik» konpontzeko.

Etenik gabeko gatazka

Armeniaren eta Azerbaijanen arteko soka gero eta gehiago tenkatu da azken hilabeteotan, baina zein izan zen atzoko erasoaren aitzakia? Jojavand eskualdean Azerbaijango bi zibil eta lau militar hil ziren herenegun, pertsonen kontrako mina batzuk lehertu ondoren. Azerbaijanek Armeniako armadari leporatu zizkion sei heriotza horiek. Gero, hasiko zuten operazioaren berri eman, eta Laçin pasabidea irekita edukiko zutela esan zuen, giza laguntza alde batetik bestera eraman ahal izateko, eta zibilek «arrisku eremua» utzi ahal izateko.

Hain justu, bi herrialdeen arteko liskarren beste eragileetako bat da Laçingo pasabide hori. Izan ere, horrez gain Armeniak ez du beste biderik Karabakh Garaira iristeko, eta abendutik pasabidea blokeatuta eduki du Azerbaijango Gobernuak.

Bakuk, berriz, Erevani leporatzen dio Armeniako militarrak Karabakh Garaitik erretiratu ez izana, bi aldeen arteko tentsio militarrak areagotzea, eta «ekintza terroristetan» parte hartzea. Azerbaijango Defentsa Ministerioaren arabera, ekintza horiek guztiek «arriskuan jartzen dute eskualdeko egonkortasuna», baita 2020an adostutako su etena ere.

Armeniak eta Azerbaijanek Errusiaren bitartekaritzarekin sinatu zuten akordio hori, eta, denbora baterako, amaiera eman zion Karabakh Garaiko bigarren gerrari, zeinak hilabete eta erdi iraun baitzuen. Orduan, Armeniak lehenengo gerran eskuratutako zenbait eskualde berreskuratu zituen Azerbaijanek. Edonola ere, su etenak ez zuen behin betiko amaitu bi aldeen arteko gatazka.]]>
<![CDATA[Azerbaijanek «terrorismoaren aurkako» operazio militar bat hasi du Karabakh Garaian]]> https://www.berria.eus/albisteak/232969/azerbaijanek_terrorismoaren_aurkako_operazio_militar_bat_hasi_du_karabakh_garaian.htm Tue, 19 Sep 2023 12:33:31 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/albisteak/232969/azerbaijanek_terrorismoaren_aurkako_operazio_militar_bat_hasi_du_karabakh_garaian.htm

Azerbaijan is shelling civilian residential areas of #Stepanakert This is a building next to us with no military target in vicinity. pic.twitter.com/EZtJsAEBNg - Siranush Sargsyan (@SiranushSargsy1) September 19, 2023 Hain justu, bi herrialdeen arteko liskarren beste eragileetako bat da Laçingo pasabide hori. Izan ere, horrez gain Armeniak ez du beste biderik Karabakh Garaira iristeko, eta urte hasieratik pasabidea blokeatuta eduki du Azerbaijango Gobernuak. Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak birritan salatu du Karabakh Garaiko ospitaleek eta osasun etxeek ez dituztela nahikoa baliabide, baita herritarrek oinarrizko elikagaiak falta dituztela ere. Erevanen arabera, Azerbaijanek azkenaldian izan dituen «ekintza probokatzaileen eta oldarkorren adibide bat» da pasabidearen blokeoa. Bakuk, berriz, leporatzen dio Azerbaijango lurraldetik Armeniako militarrak erretiratu ez izana, bi aldeen arteko tentsio militarrak areagotzea, eta «ekintza terroristetan» parte hartzea. Azerbaijango Defentsa Ministerioaren arabera, ekintza horiek guztiek «arriskuan jartzen dute eskualdeko egonkortasuna», baita 2020an adostutako su etena ere. Edonola ere, gaurko erasoa baino lehen, tentsioak etengabe egin du gora bi aldeen artean, eta birritan leporatu diote elkarri 2020an sinatutako su etena urratzea. Gaur ia hiru urte, 2020ko azaroaren 10ean, sinatu zuten akordioa. Horrek amaiera eman zion Karabakh Garaiko bigarren gerrari, zeinak ia bi hilabete iraun zuen. Orduan, Armeniak lehenengo gerran eskuratutako zenbait eskualde berreskuratu zituen Azerbaijanek. Karabakh Garaiak, berriz, 1991n izendatu zuen bere burua errepublika independente. Ordutik, Armeniaren eta Azerbaijanen arteko liskarren erdigunean izan da. Nazioarteko Zuzenbidearen arabera, Azerbaijanen parte da lurraldea. Han bizi diren etnia armeniarreko 120.000 lagun baino gehiago, ordea, ez datoz bat horrekin. Nazioarteari laguntza eske Erasoa aurrez planifikatua zegoela argudiatu du Armeniako Gobernuak, eta aho batez ukatu pertsonen kontrako minekin «inolako zerikusirik» izatea. Erantzun posible bati dagokionez, nazioarteari eskatu dio laguntza: NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari, batetik; eta Errusiari, bestetik. «Urrats argiak eta zehatzak eman behar dira Azerbaijanen indarkeria behin betiko gelditzeko». Errusiaren bitartekaritzarekin adostu zuten su etena Azerbaijanek eta Armeniak. Bada, orain, egun hartako deklarazioan onartutakoa bete dezala galdegin dio Armeniako Atzerri Ministerioak Errusiari: «Adierazpenaren arabera, eskualdean dauden Errusiako bakerako tropek neurriak hartu behar dituzte Azerbaijango erasoari amaiera emateko». Azerbaijango Defentsa Ministerioak ere egin dio keinu Errusiari. Haren arabera, Karabakh Garaian operazio militar bat hasiko zuten «jakinaren gainean» zegoen Errusia. Baina halakorik ukatu du Atzerri ministro Maria Zajarovak: «Erasoak hasi baino minutu gutxi lehenago iritsi zen informazio hori». Zirt edo zart egin ordez, Errusiako Gobernuak eskatu die liskarrak «berehala» eteteko, eta dituzten desadostasunak «eztabaidaren, politikaren eta diplomaziaren bidetik» konpontzeko. «Karabakh Garaiko gatazkari irtenbide baketsu bat aurkitzeko eman beharreko pauso guztiak hiru aldeek 2020an sinatutako adierazpenean daude jasota», adierazi dute gobernuaren Telegram aplikazioko kontuaren bidez. Errusiaren ildo bera jarraitu dute beste nazioarteko bitartekari batzuek, hala nola Frantziak eta EB Europako Batasunak. Operazio militarrak eteteko eskatu die Azerbaijani, eta, bi aldeei, hitz egitera esertzeko.]]> <![CDATA[Gatazka amaitu zenetik ia urtebetera, gerra krimenek ez dute etenik Etiopian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/011/001/2023-09-19/gatazka_amaitu_zenetik_ia_urtebetera_gerra_krimenek_ez_dute_etenik_etiopian.htm Tue, 19 Sep 2023 00:00:00 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/paperekoa/1891/011/001/2023-09-19/gatazka_amaitu_zenetik_ia_urtebetera_gerra_krimenek_ez_dute_etenik_etiopian.htm
2020ko azaroaren 3tik honaino egindako krimenak jaso dituzte 21 orriko dokumentuan. Horien artean daude, besteak beste, torturak, bortxaketak, sexu bidezko esklabotza, hilketak eta askatasunaren aurkako beste zigor batzuk. Txostenaren arabera, Eritreako armadako militarrak daude eraso horien atzean. Bai batak, bai besteak, ordea, krimen horiekin zerikusirik izatea ukatu zuten atzo bertan.

Etiopiako Gobernuaren eta TPLFren arteko bi urteko gatazkan, gobernuari borrokan laguntzeko bidali zituen militarrak hara Eritreako Gobernuak. Txostena egin duen batzordearen arabera, orain zibilen aurkako «eraso sistematikoak» egiten ari dira herrialdearen iparraldean —batez ere Tigray eskualdeko mendebaldean eta hegoaldean—. Batzordeko kide Radhika Coomaraswamyren arabera, «komunitate osoak hiltzen ari dira, inolako arrazoirik gabe». Indarkeria are bortitzagoa da herrialdeko emakumeen eta neska gazteen aurka.

Krimen horien aurrean, baina, Etiopiako Gobernuak hartu duen jarrera «konplizea» salatu dute txostenaren egileek. «Gobernuak hasieratik babestu du Eritreako armada, baita haiek egindako krimen guztiak ere». Are, su etena sinatu eta urtebetera «oraindik» Eritreako soldaduek Etiopiako lurretan jarraitzea gaitzetsi du Coomaraswamyk.

Horiek horrela, Etiopian gertatzen ari den guztiaren inguruan ikerketa «sakonagoak eta zehatzagoak» egiteko beharra azpimarratu zuen atzo NBEk. Hori egiteko konpromisoa aspaldi hartu zuen Etiopiako Gobernuak, bi aldeek su etena sinatu zutenean, baina, gaur-gaurkoz, ikerketa gutxi egin dituzte.]]>
<![CDATA[Gatazka amaitu eta urtebetera, gerra krimenek ez dute etenik Etiopian]]> https://www.berria.eus/albisteak/232926/gatazka_amaitu_eta_urtebetera_gerra_krimenek_ez_dute_etenik_etiopian.htm Mon, 18 Sep 2023 09:30:58 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/albisteak/232926/gatazka_amaitu_eta_urtebetera_gerra_krimenek_ez_dute_etenik_etiopian.htm <![CDATA[«Gobernuak ez ditu inoiz bermatu preso maputxeen eskubideak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/015/001/2023-09-17/gobernuak_ez_ditu_inoiz_bermatu_preso_maputxeen_eskubideak.htm Sun, 17 Sep 2023 00:00:00 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/paperekoa/1944/015/001/2023-09-17/gobernuak_ez_ditu_inoiz_bermatu_preso_maputxeen_eskubideak.htm
Zer gertatu zen maiatzaren 7an?

Herri maputxeko preso guztiak modulu batean bizi ziren Angolgo espetxean. Egun hartan, liskarrak izan ziren kartzelako zaindarien eta presoen artean. Modulutik atera zituzten presoak, eta Txileko zenbait kartzelara bidali zituzten.

Liskarrak aipatu dituzu. Ba al dakizue, zehazki, zer gertatu zen?

Bi zaindari bahitzea egozten die fiskaltzak zenbait presori. Bai familiek, bai presoek salatu dute azpijokoa izan zela gertatutakoa, eta ez zela, berez, erasorik egon. Dena den, auzia ikertzen ari dira oraindik.

Eta horregatik sakabanatu zituzten?

Bai. Jendarmeriak hartu zuen erabaki hori. Preso maputxe guztiak atera zituzten modulutik. Angolen jarraitu zuten batzuek, baina beste batzuk lurralde maputxetik 600 eta 700 kilometrora dauden kartzeletara bidali zituzten; besteak beste, Rancaguara, Concepcionera edo Temucora.

Abuztuaren 25ean, ordea, Txileko Auzitegi Gorenak agindu zuen preso maputxe guztiak Wallmapu lurraldearen barruan dauden kartzeletara itzultzea. Halere, 11 preso bakarrik daude Angolen, Temucoko espetxera bidali zituzten beste sei.

Neurri horren harira, preso maputxeek joan den astean eten zuten, behin-behinean, gose eta egarri greba. Aldarrikatzen zituzten baldintza guztiak lortu dituzte?

Tamalez, inola ere ez. Maiatzaren 7ko aferak eta ondorengo presoen sakabanatzeak bultzatu zituen gose eta egarri grebak. Baina, berez, preso maputxeen aldarri nagusia zera da: Txileko espetxeetako poliziek herri eta komunitate indigenen eskubideak aitortzen dituen OIT [Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169. ituna] errespetatzea eta bermatzea.

Zer dio itun horrek, eta zergatik da hain garrantzitsua preso maputxeentzat?

Munduko herri indigenen kultur aniztasuna eta eskubideak aitortzen ditu hitzarmenak. Are, herri indigenetako kideek kartzelan dituzten eskubideak ere zehazten ditu. Denera, 24 herrialdek sinatu dute, eta horietako bat da Txile. Hortaz, Txileko Gobernuaren bete beharretako bat da herri maputxearen kultura sustatzea, zaintzea eta bermatzea.

Zer eskubide aitortzen die 169. itunak preso indigenei?

Batetik, eskubidea dute espetxean komunitateko ohitura guztiak mantentzeko. Preso indigenek aukera izan behar lukete zenbait espaziotan zeremonia espiritual batzuk egiteko, baita zenbait elikagai eskura izateko ere. Hau da, komunitate indigenarentzat bereziak eta ezinbestekoak diren elikagaiak. Bestetik, itunak agintzen du kontuan izan behar direla komunitate bakoitzaren ezaugarri ekonomiko, sozial eta kulturalak. Baina, Txilen, preso maputxeen familiek urrunagotik bidaiatu behar izaten dute senideei bisita egiteko, hirian bizi diren familiek baino.

Imajinatzen dut itun hori betetzeko eskatu diezuela Txileko Gobernuari eta Jendarmeriari...

Bai. Hau ez da oraingo kontu bat, aspaldikoak dira Jendarmeriaren eta Justizia Ministerioaren, eta preso maputxeen arteko liskarrak. Orain arte, indarrean egon den gobernu bakar bat ere ez da gai izan herrialdeko kartzeletan 169. ituna betetzen dela bermatuko duen neurri edo tresna bat ezartzeko.

Ez dio axola gobernuan zer alderdi dagoen, eskuindarra edo ezkertiarra den, zer kolore dituen. Gobernu bakar batek ere ez du hori bermatu, auzitara jo behar izan dugu beti. Halere, oraingo gobernua oso jarrera atzerakoia ari da izaten afera honetan. Gobernuak ez ditu inoiz bermatu preso maputxeen eskubideak.

Presoenak bakarrik?

Tira, presoenak, batez ere; baina baita herri maputxeko kide guztionak ere. Azken hilabeteetan gero eta presentzia militar handiagoa dago Wallmapun, maputxeon lurraldean. Joan den astean dozenaka tanke ekarri zituzten, eta mugazain gehiago jarri dituzte hegoaldeko eta iparraldeko mugan.

Zertarako?

Gobernuaren arabera, segurtasuna bermatzeko. Izan ere, Europako eta AEBetako zenbait enpresek Wallmapun eraikiko dituzte beren instalazioak eta fabrikak. Halere, kontrakoa gertatuko da. Militarizazioak kriminalizazioa eta desmobilizazioa baizik ez ditu areagotuko. Ez bakarrik mugazainen eta indigenen artean, baita herriaren alde borrokatzen dutenen artean ere.]]>
<![CDATA[Europako Batasuna handitzeko deia egin du Von der Leyenek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/013/001/2023-09-14/europako_batasuna_handitzeko_deia_egin_du_von_der_leyenek.htm Thu, 14 Sep 2023 00:00:00 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/paperekoa/1872/013/001/2023-09-14/europako_batasuna_handitzeko_deia_egin_du_von_der_leyenek.htm
Presidentearen esanetan, «meritokrazian oinarritutako lorpen bat da» estatu kide izatea. Bide hori errazteko modu bat izan liteke, ordea, EBren oinarrizko ituna erreformatzea. Ez zituen xehetasun handirik eman aldaketa posible horien inguruan, baina, iragarri zuenez, 2024. urtearen hasieran aurkeztuko dituzte. Batzordearen asmoek, baina, talka egiten dute Europako Parlamentuak dituenekin.

Horko presidente Roberta Metsolak eman zion hitza Von der Leyeni. Lehenbizi, hitz goxoak eskaini zizkion: «Lan ezin hobea egin du lau urteotan». Gero, zera esan zuen: «Gaur egun 27 estaturekin funtzionatzen du EBk, baina ez du berdin egingo 32rekin, 33rekin edo 35ekin».

Von der Leyenen ustez, ordea, klubaren parte izan nahi duten herrialdeek aurrerapauso handiak eman dituzte horretarako, eta «esfortzu horiei erantzuteko txanda» da orain. Horien artean aipatu zituen Bulgaria eta Errumania, zeinak urtea amaitu baino lehen Schengen eremuan sartzekoak diren. «Migrazioaren auzian izandako praktika onengatik» zoriondu zituen, eta estatu kideei eskatu zien «ahalik eta lasterren» onar ditzatela Schengen eremuan.

Batzordeko presidente gisa egindako azken batasunaren egoerari buruzko hitzaldia zen atzokoa. Karguari eusteko asmorik ez badu, behintzat. Izan ere, bederatzi hilabete barru hautatuko dute hurrengo agintaldiko presidentea. Horren inguruan zerbait esatea espero zen atzo, baina oraingoz Von der Leyenek ez du argitu berriro aurkeztuko den.

Are, 2019an batzordeko presidente izendatu zutenetik egindako ibilbidea laburtzeko baliatu zuen agerraldia. Haren arabera, EBk inoizko asmorik handienak izan ditu lau urte hauetan, nahiz eta «mugimendu handiko» urteak izan diren. Horien artean aipatu zituen COVID-19aren pandemia, Ukrainako gerra, klima aldaketa eta «trantsizio berdea». Orain, asmo horiek guztiak amaitzea baino ez da falta: «2019an aurkeztu genituen neurri guztien %90 bete ditugu. Hasitako lana amaitu behar dugu datozen 300 egunetan».

EBren magalean

Amaitu gabekoen zerrenda horren parte da, adibidez, Ukrainari babesa ematea. EBk gerra hasi zenetik lagundu du Ukraina, eta horretan jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen atzo. Batzordeak 2024ko martxora arte luzatu zuen iaz iheslari ukrainarrak babesteko direktiba. Bada, neurri hori «behar beste» luzatuko dutela iragarri zuen atzo Von der Leyenek. Egun, lau milioi ukrainar inguru daude prozedura horren aterkipean. Bestalde, ekonomikoki laguntzen jarraituko du batzordeak. Aurreikusten dute datozen lau urteetan Ukrainari 50.000 milioi euro ematea, besteak beste, herrialdea berreraiki dezaten.

Edonola ere, presidenteak esan zuen Ukrainari adierazitako elkartasun horixe bera «krisian» dauden beste eremu batzuetara zabaldu behar luketela. Zehazki, Afrikara. Batetik, ostiralean Marokon izan zen lurrikarak eta herenegun Libian izandako uholdeek eragindako hondamendiak aipatu zituen; eta, bestetik, azken bi hilabeteotan Nigerren eta Gabonen izandako estatu kolpeak. Gertakari horiek «are gehiago ezegonkortu» dezakete kontinentea, eta, horrenbestez, «ezinbestekoa da EBren eta Afrikako Batasunaren arteko harremanak estutzea».

Tokian tokiko krisietatik migrazioaren aferara egin zuen salto azkenik. Haren arabera, migraziorako akordio bat lortzeko «inoiz baino gertuago» dago batzordea. Besteak beste, EBren asilo politika erreformatzea da hitzarmen horren helburuetako bat. «Pazientziarekin eta elkarlanarekin kudeatu behar da migrazioa», esan zuen, eta adibidetzat jarri zuen «migrazioaren kontrola indartzeko» Tunisiarekin uztailean adostutako ituna. Atzo iragarri zuenez, gisa horretako itun gehiago adostu nahi dituzte beste herrialde batzuekin.]]>
<![CDATA[Europako Batasuna handitzeko deia egin du Von der Leyenek]]> https://www.berria.eus/albisteak/232734/europako_batasuna_handitzeko_deia_egin_du_von_der_leyenek.htm Wed, 13 Sep 2023 10:17:43 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/albisteak/232734/europako_batasuna_handitzeko_deia_egin_du_von_der_leyenek.htm <![CDATA[Deklarazio komuna onartu eta aurkeztu dute G20ko liderrek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2148/017/002/2023-09-10/deklarazio_komuna_onartu_eta_aurkeztu_dute_g20ko_liderrek.htm Sun, 10 Sep 2023 00:00:00 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/paperekoa/2148/017/002/2023-09-10/deklarazio_komuna_onartu_eta_aurkeztu_dute_g20ko_liderrek.htm
Denera, 83 paragrafo ditu dokumentuak. Amitabh Kant G20rako Indiako ordezkariak esan zuenez, «herrialde guztiak erabat ados» agertu ziren horrekin. Horraino iristeko negoziazioak, ordea, luzeak izan dira. Bai Europako herrialdeek, bai AEB Ameriketako Estatu Batuek, gerra hasi zenetik gaitzetsi dute Errusiaren inbasioa. Hain justu, auzia ildo horretatik jorratu nahi zuten G20ko deklarazioan. Bestelako iritzia adierazi dute, ordea, Errusiak eta Txinak —nahiz eta Xi Jinping Txinako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa ez diren goi bilerara joan—.

Azkenean, bi iritzien arteko erdibideko zerbait idatzi zuten deklarazioan. Xehetasun handirik eman, eta izenik aipatu gabe, zera berretsi zuten: «Estatu guztiek uko egin behar diote lurralde baten subiranotasunaren eta independentzia politikoaren aurka lurralde hori indarraren bidez mendean hartzeari». Are, zehaztu zuten «onartezina» dela arma nuklearren erabilera.

Bestalde, atzotik aurrera eserleku bat gehiago izango da G20ko goi bileretan, AB Afrikako Batasuna taldeko kide izango baita. Han izan zen atzo ABko presidente Azali Assoumani, eta erabakia «historikotzat» jo zuen.]]>
<![CDATA[Deklarazio komuna aurkeztu dute G20ko liderrek]]> https://www.berria.eus/albisteak/232611/deklarazio_komuna_aurkeztu_dute_g20ko_liderrek.htm Sat, 09 Sep 2023 17:14:54 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/albisteak/232611/deklarazio_komuna_aurkeztu_dute_g20ko_liderrek.htm <![CDATA[EBn, Norvegian eta Suitzan asilo eskaerak %28 igo dira urteko lehen seihilekoan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/012/001/2023-09-06/ebn_norvegian_eta_suitzan_asilo_eskaerak_28_igo_dira_urteko_lehen_seihilekoan.htm Wed, 06 Sep 2023 00:00:00 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/paperekoa/1891/012/001/2023-09-06/ebn_norvegian_eta_suitzan_asilo_eskaerak_28_igo_dira_urteko_lehen_seihilekoan.htm
Zehazki, Europako herrialde horiek 519.000 asilo eskaera baino gehiago jaso dituzte lehen seihilekoan, iaz epe berean baino %28 gehiago. Datu horri erreparatuta, txostenaren egileek aurreikusten dute asilo eskaerek milioiaren langa gaindituko dutela urte amaierarako. Aurreikuspen hori beteko balitz, iaz baino asilo eskaera gehiago erregistratuko lirateke aurten. Eta iazko datua ez da txikia: ia milioi bat eskaera jaso zituzten, 2021ean baino %53 gehiago.

Baina nork egiten ditu eskaera horiek? Eta nork jasotzen ditu? Bada, txostenaren arabera, aurten ere Alemania da asilo eskaera gehien jasotzen ari den herrialdea; hots, erregistratutako eskaera guztien %30. Zerrenda horretan, Espainia da bigarren (%17), eta Frantzia hirugarren (%16). Eskaeren beste aldean, berriz, Siriako, Afganistango, Venezuelako, Turkiako eta Kolonbiako milaka lagun daude. Bost herrialde horietan jaiotakoak dira asilo eskatzaileen ia erdiak, %44. Halaber, irandarrek eta errusiarrek egindako asilo eskaerak bikoiztu egin dira iaztik.

Orain arte, Europako herrialdeek 2016an jaso zituzten inoizko asilo eskaera gehien. Siriarrek eskatu zituzten horietatik guztietatik erdiak inguru, herrialde horretako gerraren unerik okerrenean. Halere, zazpi urteren ondoren, zerrendaren lehen postuan dago Siria: hango herritarren 67.000 asilo eskaera erregistratu dira aurten, iaz epe berean baino %47 gehiago. Siriaren atzetik, afganiarrek egin dituzte asilo eskaera gehien, 55.000 inguru. Igoera horren atzean ezkutatzen dira, besteak beste, COVID-19aren pandemia eta 2021ean talibanek herrialdeko agintea hartu izana.

Onartutako eskaerak: %41

Dena den, kontu bat da Europako herrialdeetan asiloa eta babesa eskatzea, eta, beste bat, Europako herrialdeek eskaera hori onartzea. Herrialde horiek aurten jasotako eskaera guztien %41 bakarrik onartu dituzte oraingoz. Eta, txostenaren arabera, eskaeraren jatorriak pisu handia izan dezake baietzaren eta ezetzaren arteko balantzan. Adibidez, Turkiatik asiloa eskatzen dutenek dituzte nazioarteko babesa jasotzeko «aukera gutxien».

Bestalde, aintzat hartzekoa da asilo eskatzaileen zerrendan agertzen ez diren milioika errefuxiaturi babesa ematen ari zaiela EB: Ukrainako errefuxiatuei, hain justu. Denera, uste da lau milioi errefuxiatu inguru bizi direla egun Europako herrialderen batean, iazko otsailean Errusiaren eta Ukrainaren artean hasitako gerratik ihesi.]]>
<![CDATA[Lehen seihilekoan asilo eskaerak %28 igo dira EBn, Norvegian eta Suitzan]]> https://www.berria.eus/albisteak/232442/lehen_seihilekoan_asilo_eskaerak_28_igo_dira_ebn_norvegian_eta_suitzan.htm Tue, 05 Sep 2023 09:15:47 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/albisteak/232442/lehen_seihilekoan_asilo_eskaerak_28_igo_dira_ebn_norvegian_eta_suitzan.htm <![CDATA[Gabongo oposizioak elkarrizketak hasteko deia egin dio junta militarrari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2023-09-02/gabongo_oposizioak_elkarrizketak_hasteko_deia_egin_dio_junta_militarrari.htm Sat, 02 Sep 2023 00:00:00 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2023-09-02/gabongo_oposizioak_elkarrizketak_hasteko_deia_egin_dio_junta_militarrari.htm
Militarrek estatu kolpea eman eta bi egunera iritsi zen oposizioaren erantzuna: «Gure herrialdeak batasuna eta kohesioa behar ditu, ez banaketa. Gabongo herritar gehienek Ossa hautatu zuten presidente, eta ezin diegu eskatu hautu horri uko egiteko. Gabongo herriak ez du onartuko». Alternantzia 2023k —sei alderdik osatutako koalizioak— hauteskunde prozesuarekin jarraitu dezatela eskatu zien militarrei, atzo zabaldutako prentsa oharrean.

Oposizioaren arabera, «ezinbestekoa» da militarrek haiekin negoziatzea; «nazioarteko komunitateak ezarritako zigorrak eta bakartzea» saihestu nahi badituzte, behintzat. «Proposatzen dugun bidea arrazoiaren, jakintzaren, zuzenbide estatuaren eta demokraziaren bidea da», berretsi zuten. Bide horren amaieran, bi aldeen arteko gobernu bat egon liteke, «irtenbiderik onena elkarlanean bilatzea» proposatu baitzieten militarrei, eta prest agertu ziren gobernua juntakoekin partekatzeko.

Are, estatu kolpearengatik ere zoriondu zituzten militarrak. Kolpistek asteazkenean hartu zuten boterea, Ali Bongo hirugarren aldiz presidente izendatua izan eta minutu gutxira. Bongok irabazi zituen larunbateko hauteskunde orokorrak, botoen %61 lortuta. Militarren ustez, ordea, bozak ez ziren «gardenak» izan, eta «iruzurra» egitea leporatu zieten Bongori eta haren alderdiari. Iritzi horrekin bat egiten du koalizioak: «Estatu kolpea eman zutenean, Errepublikako Indar Armatuek eragotzi zuten gure herrialdea berriz ere herritarren asmoen aurka gobernatua izatea. Ekintza horrekin, hauteskunde krisi larri batetik salbatu zuten gure herria».

Presidentetzarako lehia

Estatu kolpea eman eta ordu gutxira, juntako burua eta trantsiziorako presidentea hautatzeko bildu ziren junta militarreko kideak. Brice Oligui Nguemaren alde egin zuten guztiek, eta etzi da karguaren zina egitekoa, Gabongo Auzitegi Konstituzionalean. Orain arte, Guardia Errepublikanoko burua izan da Nguema, eta boteretik kendutako Bongo presidente ohiaren lehengusua da. «Pixkanaka trantsizioko erakunde guztiak» berrezarriko dituela eta «atzerriko eta herrialdeko konpromiso guztiak» errespetatuko dituela ziurtatu du.

Halere, oposizioko liderrak ez du begi onez ikusi Nguemaren izendapena. Bongoren lehengusua izanik, Ossak dio «Bongo familiak boterean irauteko estrategia baten» parte dela bai asteazkeneko estatu kolpea, bai Nguema herrialdeko trantsizioko presidente izendatzea. Haren arabera, hautagai bakarra dago presidente kargua eskuratzeko: bera. Hala aldarrikatu zuen ostegunean, TV5 Monde telebista katean egindako elkarrizketa batean.]]>
<![CDATA[Thailandiako erregeak urtebetera murriztu du Thaksinen espetxe zigorra]]> https://www.berria.eus/albisteak/232333/thailandiako_erregeak_urtebetera_murriztu_du_thaksinen_espetxe_zigorra.htm Fri, 01 Sep 2023 16:19:30 +0200 Maddi Iztueta Olano https://www.berria.eus/albisteak/232333/thailandiako_erregeak_urtebetera_murriztu_du_thaksinen_espetxe_zigorra.htm