<![CDATA[Maialen Akizu | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 03 Dec 2022 06:36:24 +0100 hourly 1 <![CDATA[Maialen Akizu | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Hesiak bota omen dituen belaunalditik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/015/001/2022-08-26/hesiak_bota_omen_dituen_belaunalditik.htm Fri, 26 Aug 2022 00:00:00 +0200 Maialen Akizu https://www.berria.eus/paperekoa/2003/015/001/2022-08-26/hesiak_bota_omen_dituen_belaunalditik.htm Ahomentan sortan, Kattalin Barcena eta Amets Aranguren elkarrizketatu zituzten. Barcena eta Aranguren, biak dira musikariak, eta hori izan zen galderen norabideetako bat, baina susmoa daukat, batik bat, Euskal Herrian bizitzen ari garen konfrontazio politikoaren ordezkari terminotan izan zirela irakurriak. Nik ere hala egin nuen. Ez dakit hori beti/oso interesgarria den.

Bat nator Barcenarekin: artean gabiltzanok ardura kolektiboa dugu. Kulturgintza bitarteko bat da kulturgintza ez den beste guztian eragiteko, «beste guztian» eragin ezin dugula onartuta. Galdetuko nuke nola ulertzen dugun ardura, kolektiboa, edo proiektu politikoa bera. Posizio politikoak ez, ez dira futbol-taldeekin berdindu. Hau ez da Reala-Athletic. Konplexuagoa da dena.

Belaunaldiak jaio garen epealdiak erabakitzen baditu, ni ere Barcena eta Arangurenen belaunaldikidea naiz. Arangurenek dio belaunaldiak ez direla izaten «hau honaino, eta bat-batean, pun!». Horregatik, niretzat, interesgarria da garaiko gatazkak ulertzeko belaunaldi arteko elkarrizketa. Barcena eta Arangurenen aurretik Amagoia Gurrutxaga eta Joxean Muñoz elkarrizketatu zituen Itziar Ugartek sail berean. Gustura jarriko nituzkeen laurak mahaiaren bueltan.

Barcena eta Aranguren damu omen ziren elkarrizketan aipatuak aurrez ez hitz egin izanaz. Nik ere kezka hauez hitz egiteko espazio falta sumatzen dut: emakumeen oholtzako kopuruaz bezain presentziaz edo gorputzaz aritzeko, musikaren autoritateaz, euskal kulturgintzaz, edo kolaborazioez. Kolaborazioei buruzko iritziak eta nire iritziak kolaborazioetan, hemengoak, akabo.]]>
<![CDATA[Bai, gaur amatasunaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/013/001/2022-08-19/bai_gaur_amatasunaz.htm Fri, 19 Aug 2022 00:00:00 +0200 Maialen Akizu https://www.berria.eus/paperekoa/2003/013/001/2022-08-19/bai_gaur_amatasunaz.htm
Duela hilabete eskas —edo duela bederatzi— egin nintzen ama, edo bihurtu ninduten, edo hasi naiz ama izaten. Hilabeteetan bi batean izan ondotik, izaki batekiko harremanak definitzen du orain nire identitatea. Bikotekideak eta biok 26 urte ditugu, guraso izateko egun gaxte, eta albistea eman eta ez erantzutea erabaki genuen lehen galdera hauxe: baina bila joan zarete edo...? «Bila» joan garela esanda, harridura, mesfidantza: oraindik lan finkorik ez, hipotekarik ez, eta hauek hauek! Bigarren aukeraren alde eginda, «sorpresa» izan den haurrari betirako «ez-desiratua» seilua jartzeko arriskua, eta, berriz ere, gazte buru-arinak gu.

Bizitzen ari naizenari oraindik esne usaina dario, baina bularrei ere bizkarrezur batek eusten die: zein zabaldua dagoen haurrak izateko ezintasuna, hain mingarria eta hain pribatua; behin baino gehiagotan ohartarazi didate jaiotza-tasaren erdia «kanpokoena» dela, eta ekartzeko «bertako» haurrak; 2021etik berdinduta daude amaren baimena eta bikotekidearena. Bederatzi hilabetez egundoko aldaketak izan dituen gorputza, sei hilabetez edoskitzeko aholkatu diotena eta gutxi gorabehera hamabi hilabeteko errekuperazioa behar duena, berdindu egiten da bizikletan ibiltzera joan daitekeen bikotekidearenarekin.

Eta halaxe gabiltza, egunkarian eta egunerokoan zutabegintzan narrasean.]]>
<![CDATA[Securitas Direct]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/015/001/2022-08-12/securitas_direct.htm Fri, 12 Aug 2022 00:00:00 +0200 Maialen Akizu https://www.berria.eus/paperekoa/2003/015/001/2022-08-12/securitas_direct.htm
Hondartza edo igerileku zaleak parez pare ipini baino urbanizazio hauek iruditzen zaizkit kuriosoak; hain kolorgeak, hain paper gainean diseinatuak, hain familiarrak. Ez dago bizilagunen lo faltaren aitzakia izan daitekeen tabernarik, haurra ogi bila bidaltzeko okindegirik, eta, hor ere, ez da kontsumorako ez den lokalik existitzen. Horren auzo homogeneoa sortzen da non bestelako gorputzen presentziak automatikoki bihurtzen du bestea beste, eta, horregatik, besteak beste, bertakoentzat segurtasuna oso balio garrantzitsua bihurtzen da.

Segurtasuna balio baino gehiago diskurtso eta gizartea egituratzen duen proiektua da, ordea; gaua, etorkinak, finantza-ekonomia... bakoitza mutur ezberdinetik, baina segurtasuna bada lotzen dituen harietako bat. Kontzeptu eta ideia gisa du arrakasta segurtasunak, eta bere izenean segurtasunik eza sortzen duten estatu penalek gure itolarriari flotagailua eskaintzen diote: mugetatik kanpo gerrak, mugen barruan polizia, norbere etxean Securitas Direct (orain, zenbait banketxek hipoteka merkatzeko baldintza gisa jarri dutena. Hahor mantxunga!).

Baina, amigo, segurtasunaren desira edo beharra edo iruzurra beti izango da bukatzen ez dena eta joan-etorrikoa; itsasoaren modura.]]>
<![CDATA[Magnum]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/015/001/2022-08-05/magnum.htm Fri, 05 Aug 2022 00:00:00 +0200 Maialen Akizu https://www.berria.eus/paperekoa/2003/015/001/2022-08-05/magnum.htm
Magnum izozkiek, gurean, uda zaporea dute. Urlia parranda gogoz zegoen; sandiak prezioen igoerak sortutako egonezina ahots altuz azaltzen zuen; berendiak atsedena eta atsedena, horretarako beharra zuela sinesten zuen. Uda, aurten ere, ekainaren 21ean hasi zen. Bazirudien pandemiatik salbu definituko zela, betiko forma zuela, kurruskaria, kontrolaezina, Magnuma, krask. Jarri digute parean, desiratu dugu eta egin diogu kosk: egarria eta suteak, liztorrak eta ziztadak, sexua eta larrua. Ez diot nostalgiari hauspo eman nahi, ezta egungo gizarte likido eta desilusiodunaren teoriak azpimarratu nahi ere. Udan iritzia ontzea ez da xamurra, baina erantzunik ez izateak ez du desenkusatzen galdera eza. Zer gertatu zaio Magnumaren barrualdeari?]]>