<![CDATA[Maialen Arteaga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 07 Dec 2021 22:35:48 +0100 hourly 1 <![CDATA[Maialen Arteaga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Bilboko Konpartsen eskaintza urriagoa, udalaren debekuengatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/027/001/2021-08-21/bilboko_konpartsen_eskaintza_urriagoa_udalaren_debekuengatik.htm Sat, 21 Aug 2021 00:00:00 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1872/027/001/2021-08-21/bilboko_konpartsen_eskaintza_urriagoa_udalaren_debekuengatik.htm
Konpartsek uste dute udalak ezarritako debekua «erabaki politikoa» dela, eta atzo aurkeztu zuten azken egitaraua. Konpartsakideen arabera, haien eskaintza «oso formatu txikikoa eta segurua zen», eta ikuskapen teknikoen onespena izan dute. Hala ere, jarduera gehienak bertan behera utzi behar izan dituzte. Alkatearen erabakiaren atzean arrazoi argi bat dagoela uste dute: «Antolatzailea nor den, hori da gauza batzuk onartzeko eta beste batzuk galarazteko duten irizpide bakarra», zehaztu du Uxue Elgorriaga Carrasco Bilboko konpartsakideak. «Bezperan balio zuenak ez du balio biharamunean». Bilbon egin diren bestelako ospakizun batzuk jarri dituzte horren adibidetzat:«Milaka lagun bildu izan dira Miribillan eta San Mamesen, eta Bilborocken kontzertuak baimendu dira». Aldiz, salatu dute aire librean egitekoak ziren kontzertu akustikoak galarazi dizkietela.

Konpartsen irudi oker bat eman nahi izana egotzi diote alkateari. «Ez gara arduragabe batzuk. Adibidez, esajeratzeko helburuz, alkateak esan zuen barrak jarri nahi genituela, baina errealitatea da xumeagoak eta seguruagoak ziren terrazak ebatsi dizkigutela, Harro Egunean ez bezala», adierazi du Elgorriagak. Nabarmendu dute egitaraua antolatzeko momentuan, osasun egoeraren bilakaera kontuan hartu dutela eta, ondorioz, haien egitarau proposamena «osasun egoerara egokituz» joan dela. «Segurtasun eta distantzia neurri guztiak betetzen dituen ekitaldi sorta zabal bat antolatu dugu, jende pilaketak saihesteko ekitaldi ez-jendetsuak». Baina, uda honetan ez ezik, beste garai batzuetan ere konpromiso berbera erakutsi dutela gogoratu dute. «Ez dituzue ikusiko konpartsakideak kaleko zurrut jendetsuetan arduragabe jokatzen; bai, ordea, 1983ko uholdeen basatzak garbitzen edo elkartasun sareetan parte hartzen. Badirudi egiten duguna egiten dugula, ez duela balio, soilik guk antolatzen dugulako».

Eskaintza, bost gunetan

Alkateak adierazi zuenez, aurkeztutako hasierako egitarautik, bost jarduera baino ez ziren baimenduko. Bilboko Konpartsek Aburtoren esanak gezurtatu dituzte, alegia, bost gune ezberdinetan gauzatuko dituzte jarduerak abuztuko bost egun horietan zehar. Bertan behera utzi behar izan dituzten ekintzak , ordea, «lapurreta» gisa ikusten dituzte. «Lapurreta» horiek salatu dituzte aste honetan. «Ostu digutena ez da ezer materiala izan. Bilboko Irria kultur jardunaldietarako ezabatuz joan diren ekitaldiez ari ginen, eta azken egunetan ere, hitzordu gehiago ostu dizkigute. Herritik eta herriarentzat segurtasunez antolatutako ekitaldi xumea lapurtu digute», argitu du Elgorriagak. Atzo aurkeztutako egitaraua behin-behinekoa dela azaldu dute, azken orduko aldaketak izan ditzakeelako.

Nabarmendu dute osasun egoera «serioegia» dela, eta Bilboko Irria ez dela ez jai egitaraua, ez «ez-jai» egitaraua. «Ez da jaietarako garaia, oso argi izan dugu ez dugula bultzatuko inor gaixotu dezakeen egoerarik. Bilbotarren animoak jasotzeko ekarpena egin nahi genuen, eta benetan sentitzen dugu egin nahi genuen hori ezin gauzatzea, ez digute utzi».]]>
<![CDATA[Bilboko Konpartsen eskaintza urriagoa, udalaren debekuengatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/202183/bilboko_konpartsen_eskaintza_urriagoa_udalaren_debekuengatik.htm Fri, 20 Aug 2021 18:03:49 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/albisteak/202183/bilboko_konpartsen_eskaintza_urriagoa_udalaren_debekuengatik.htm Alkateari egotzi diote konpartsen irudi oker bat eman nahi izana.«Ez gara arduragabe batzuk. Adibidez, exajeratzeko helburuz, alkateak esan zuen barrak jarri nahi genituela, baina errealitatea da xumeagoak eta seguruagoak ziren terrazak ebatsi dizkigutela, Harro egunean ez bezala», adierazi du Elgorriagak. Nabarmendu dute, egitaraua antolatzeko momentuan osasun egoeraren bilakaera kontuan hartu dutela, eta ondorioz, haien egitarau proposamena «osasun egoerara egokitzen» joan dela. «Segurtasun eta distantzia neurri guztiak betetzen dituen ekitaldi sorta zabal bat antolatu dugu, jende pilaketak saihesteko ekitaldi ez-jendetsuak». Baina, uda honetaz gain, beste garai batzuetan ere konpromiso berdina erakutsi dutela gogoratu dute. «Ez dituzue konpartsakideak kale zurrut jendetsuetan arduragabe jokatzen ikusiko, baina bai, ordea, 1983ko uholdeen basatzak garbitzen, edo elkartasun sareetan parte hartzen. Badirudi egiten duguna egiten dugula, ez duela balio, soilik guk antolatzen dugulako». Eskaintza, bost gunetan Alkateak adierazi zuenez, aurkeztutako hasierako egitarautik, bost jarduera baino ez ziren baimenduko. Bilboko Konpartsek Aburtoren esanak gezurtatu dituzte, alegia, bost gune ezberdinetan gauzatuko dituzte jarduerak abuztuko bost egun horietan zehar. Bertan behera utzi behar izan dituzten ekintzak , ordea, «lapurreta» gisa ikusten dituzte. «Lapurreta» horiek salatu dituzte aste honetan. «Ostu digutena ez da ezer materiala izan. Bilboko Irria kultur jardunaldietarako ezabatzen joan diren ekitaldiez ari ginen, eta azken egunetan ere, hitzordu gehiago ostu dizkigute. Herritik eta herriarentzat segurtasunez antolatutako ekitaldi xumea lapurtu digute», argitu du Elgorriagak. Atzo aurkeztutako egitaraua behin-behinekoa dela azaldu dute, azken momentuko aldaketak izan ditzakeelako.
Nabarmendu dute osasun egoera «serioegia» dela, eta Bilboko Irria ez dela ez jai egitaraua, ez «ez-jai» egitaraua. «Ez da jaietarako garaia, eta konpartsetatik oso argi izan dugu ez dugula bultzatuko inor gaixotu dezakeen egoerarik. Bilbotarren animoak jasotzeko ekarpena egin nahi genuen, eta benetan sentitzen dugu egin nahi genuen hori ezin gauzatzea, ez digute utzi».]]>
<![CDATA[Zarauzko gaztetxean indarrez sartu dira bi aldiz]]> https://www.berria.eus/albisteak/200761/zarauzko_gaztetxean_indarrez_sartu_dira_bi_aldiz.htm Tue, 20 Jul 2021 13:15:37 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/albisteak/200761/zarauzko_gaztetxean_indarrez_sartu_dira_bi_aldiz.htm

ðÃ'¾Ã'Â"´ PUTZUZULORI ERASO EGIN DIOTE BART

Gaztetxera indarrez sartu ziren atzo gauean. Ez da lapurreta bat izan; barruan zegoen materiala hankaz gora jarri, hainbat eragileren materiala hondatu eta Gaztetxe kanpora atera dute. pic.twitter.com/o8mZvr5b8k - Putzuzulo Gaztetxia (@PutzuzuloGtx) July 15, 2021

]]>
<![CDATA[Beste eraso homofobo bat eta beste eraso matxista bat gertatu dira Zornotzan]]> https://www.berria.eus/albisteak/200704/beste_eraso_homofobo_bat_eta_beste_eraso_matxista_bat_gertatu_dira_zornotzan.htm Mon, 19 Jul 2021 13:36:46 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/albisteak/200704/beste_eraso_homofobo_bat_eta_beste_eraso_matxista_bat_gertatu_dira_zornotzan.htm beste eraso matxista bat eta beste eraso homofobo bat gertatu ziren Zornotzan. Mugimendu Feministak azaldu duenez, mutil talde gazte batek egin dituzte erasoak. Azaldu dute mutil kuadrillak denbora bat zeramala neska-mutil batzuei jazartzen, eta 15ean kaletik jarraitu, mehatxatu, iraindu eta harriak jaurti zizkietela. Gertaerak salatzeko, elkarretaratzera deitu dute Mugimendu Feministak eta Akelarre aniztasun taldeak gaur arratsaldeko 19:00etarako, Zornotzako Erreferendum plazan. ]]> <![CDATA[«Ahultasuna politikoa da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2021-07-02/ahultasuna_politikoa_da.htm Fri, 02 Jul 2021 00:00:00 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2021-07-02/ahultasuna_politikoa_da.htm Feminismo erradikala bizitza defendatzeko izenburupean. Atzo hasi, eta larunbatera arte iraungo du kongresuak. Hitzaldiak bertatik bertara zein streaming bidez entzun daitezke.

Picchio irakasle eta ekonomialari feministak behin baino gehiagotan eman izan ditu antzeko hitzaldiak bere bizitzan. 80 urte ditu, eta esperientziaz eta ibilbide akademikoz jantzita dago. Ahotsak dardara egiten dio, baina indarrez orro ere bai, ideiak argi dituen seinale. «Egun on, eta eskerrik asko», esan ditu lehenengo hitzak, euskaraz. Hitzaldia gazteleraz eman du, baina hasi baino lehen aitortu du azentu italiarra askoz nabariagoa duela orain, eta espainola ere zaharkitua duela konfinamenduaren eraginez. Publikoari ez dio axola izan, Picchio entzuteko gogo handiz izan baitira, batzuentzat lehenengo aldia ez bada ere; horren erakusgarri, oharrak hartzen ibili dira mintzaldiak iraun bitartean.

Zaurgarritasuna, politiko

Zaintzak, dirua eta zaurgarritasuna. Hiru hitzen bueltan hasi da saioa, ikuspegi feministatik mintzatuz, betiere. «Feminismoa mundua ulertzeko perspektiba berezi eta politiko bat da; beraz, ekonomia feminista ekonomia politiko feminista da». Eserlekuetan dauden emakumeek baietz adierazi dute buruarekin.

Mundua ulertzeko perspektiba berezi hori «ezinbestekoa» dela azaldu du:«Oso beharrezkoa da, garai benetan arriskutsuan gaudelako, ingurumenagatik, instituzioengatik, sozialki, berdintasunagatik... Egungo ekonomia ezin da sostengatu, oso basatia da». Adibide gisa aipatu ditu itsasoan hil diren milaka etorkinen bizitzak. «Horrek erakusten du bizitzak ez direla berdinak, boterearen araberakoak direla; beraz, boterea ere politikoa da». Bizitza oro ikuspuntu politiko horretatik aztertu behar dela pentsatzen du Picchiok.

Haren ustez, zoru eta teilatu ekonomikoa ezinbesteko aldagaia da bizitza ulertzeko, eta egungo gizartea ezagutzeko Karl Marxen teoria ekarri du gogora Sarrikoko areto nagusian; zapalduen eta zapaltzaileen arteko menperatze sistema, alegia. «Merkatu hau zaintza lanek sostengatzen dute: zaintza lanik gabe, ez dago merkaturik, eta ezinbesteko zaintza lan horiek ez dira ordainduak», salatu du. Konparazio argi batekin azaldu du: «Hainbeste dira ordaintzen ez diren zaintza lanak, non soldatapeko lanak baino askoz gehiago diren». Ezinbestekoak eta ordaindu gabekoak diren lan horiek emakumeei egozten zaizkiela adierazi du. Maskarek ikusleen aurpegiak estaltzen dituzte, baina nabari da ados daudela hizlariarekin.

Zaintzak, ordainduak

Aitortu gabeko lan horiek ordainduak izan behar direla uste du Picchiok, eta aldez aurretik erantzun die diruaren aldagaiak sor ditzakeen kontraesanei: «Diruak, bere hartan, ez du abusatzen. Diru horren erabilerak eta kudeaketak, ordea, bai». Interes ekonomikoen zerrenda orokorra aztertuta, adineko emakumeen adibidea jarri du: «Beti gara azkenak gastu publikoetan, subjektu politiko oso zaurgarriak garelako. Eta ez zaie interesatzen». Izan ere, «feminista zahar» gisa izendatu du bere burua: «Gustatzen zait subjektu politiko hori». Ikusleek barre egin dute, eta irribarreren batek ere ihes egin du maskararen gainetik.

Uste du aipatutako ahultasun hori ez dela esklusiboa, eta pertsona ororen ezaugarri «naturala» dela: «Denok dugu zainduak izateko beharra, eta, beraz, denok gara zaurgarriak; ahultasun horren izaera politikoa aztertu behar da», esan du. Entzuleek ideia mamitsu horren azalpenak behar dituzte asetzeko. Picchioren arabera, kontua ez da ea gizonek «platerak garbitzen dituzten, umeak zaintzen dituzten edo gurasoak bisitatzera doazen»; hori orain «gehiagotan» egiten dutelakoan, «harago» joan da: «Gizonek espazio intimoetan erakusten dute beren zaurgarritasuna: emakumeekin husten dira, eta ez dute sekula zaintza beharraren ahulezia hori espazio publikoetan erakusten. Ondorioz, emakumeoi egozten zaigu zaurgarritasun horren zaintza eta ardura; eremu pribatuan eta ordaindu gabe. Horregatik da politikoa».

Emakumeei esleitzen zaizkien lan horien nolakotasuna ere jorratu du: «Dagoen lanik maitekorrena eta atseginena da, baina gogorrena eta esplotatuena ere bai». Horregatik, instituzioek ikuspegia alda dezatela eskatu du ekonomialari feministak. «Kontu etikoa da, eta perspektiba feminista bat behar du. Azken urtean inoiz baino argiago geratu da hori. Horregatik, ez da feministon gauza bakarrik. Ahalegin kolektibo bat behar da feminismoa ekonomian txertatzeko».

Zaurgarritasuna hutsune gisa ikusten da askotan, baina horren izaera politiko eta baikorra azpimarratzen du Picchiok: «Giza gorputzaren giltza da, zaurgarritasun fisikoa, emozionala eta harremanen menpekoa». Soldatapeko eta ordaindu gabeko lanen harremana horizontala izan behar dela esan du, bertikala baita haren ustez. Adibide sinple bat eman du: «Emakume eta ama gisa inoiz egin dudan gauzarik zailena graduatzea izan da».]]>
<![CDATA[LGTBI+ Behatokia sortu dute EAEko zenbait elkartek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1902/007/002/2021-06-29/lgtbi_behatokia_sortu_dute_eaeko_zenbait_elkartek.htm Tue, 29 Jun 2021 00:00:00 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1902/007/002/2021-06-29/lgtbi_behatokia_sortu_dute_eaeko_zenbait_elkartek.htm
Eusko Jaurlaritzak gorroto gertakariez landutako txostenaren datu bat azpimarratu dute: LGTBI kolektiboari lotutako gorroto delituak hirukoiztu egin ziren iaz. Erasoak gaitzesteko eta salatzeko ez ezik, behatokiak prebentzio gisa ere balio dezakeela uste dute: «Erasotzaileei, haien motibazioei eta LGTBIfobia eta diskriminazioa jatorritik erauzteko inguruneei erreparatuko diegu; detekzio, prebentzio eta konponketa mekanismo eraginkorrak sortu ahal izateko».

Montesen eta Oriberen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan lege hutsune bat dago, ez baitago «kolektiboaren eskubideak babesteko» lege integralik:«Euskal legerik ez izateak gure oinarrizko eskubideak bermatzen dituzten estatu legeen menpe jartzen gaitu, eta zaurgarri egiten gaitu hainbat eremu garrantzitsutan», adierazi du Oribek. Hartara, gayen, lesbianen, bisexualen, transen eta intersexualen eskubideak bermatuko dituen lege testu bat idazteko prozesua abiatu dute, hainbat erakunde eta elkarterekin batera. «Premiazkoa da lege proposamen honen inguruko eztabaida publikoa eta irekia egotea, legea Eusko Legebiltzarrean onartua izan dadin», argitu du Montesek.]]>
<![CDATA[LGTBI+ behatokia sortu dute Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban]]> https://www.berria.eus/albisteak/199773/lgtbi_behatokia_sortu_dute_bizkaian_gipuzkoan_eta_araban.htm Mon, 28 Jun 2021 10:32:06 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/albisteak/199773/lgtbi_behatokia_sortu_dute_bizkaian_gipuzkoan_eta_araban.htm <![CDATA[Etorkizuna ate joka BECen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1956/036/001/2021-06-18/etorkizuna_ate_joka_becen.htm Fri, 18 Jun 2021 00:00:00 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1956/036/001/2021-06-18/etorkizuna_ate_joka_becen.htm Food 4 Future dio sagar teknologiko bat irudi duen sarrerako kartelak, «etorkizunerako janaria», alegia. Itxuraz, etxeko armairuan edo hozkailuan egoten diren ohiko elikagaiak dirudite azokako denek, baina, sakonki aztertuz gero, ekoizpen prozesuan faktore berritzaileak dituzte. Asteartetik atzora arte izan zen Food 4 Future nazioarteko kongresua Barakaldon (Bizkaia), hainbat hitzaldi, topaketa eta erakusketa izan dira bertan.

Etorkizunean ez galtzeko mapa bat dago atarian, txoko bakoitzaren izena, kokalekua eta informazioarekin. Hasi da etorkizunera bidaia. «Elikagaien industriatik abiatuta, gizartearen erronkarik handienari erantzutea da kongresu honen asmoa», azaldu du Irantzu Zubiaur Azti zentro teknologikoko Komunikazio Saileko ordezkariak. Baina zein da erronka handi hori? «Munduko populazioa hazi egingo da, 2050. urtean hamar mila miloi pertsona izango dira, eta horiek guztiak modu jasangarri eta osasuntsu batean elikatu behar dira». Izan ere, Zubiaurren arabera, elikaduraren sektorean egiten diren aurrerapausoek, kate bateko katebegi baten moduan, beste hainbat arlo konponduko dituzte: «Elikadura osasuntsuaren bidez hainbat gaitz saihets daitezke, eta horrek osasun sistemaren gastua murriztea dakar».

Teknologiaren garapenean ikusten du giltza: «Erantzuna teknologiatik etorri behar da, elikagai guztia modu jasangarrira egokitu, eta jendearen beharrizanetara moldatzeko». Erakusketako txoko eta postuak erronka horren gidariak dira.

Insekt Label Bizkaiko enpresa da horietako bat. Intsektuak elikadura katean txertatzeko helburua du, haragiaren gainprodukzioa saihesteko, eta, intsektuekin egindako osagaietatik abiatuta, elikagai osasuntsuagoak ekoizteko. Oraindik merkaturatze bidean daude. «Gizakiak elikatu nahi ditugunez, gure intsektuak ganadu izendatzea behar genuen, baina oraindik ezin ditugu merkaturatu. Hainbat azterketak frogatu dute osasuntsuak direla, eta, aurreikuspenen arabera, datorren urtean izango gara merkatuan». David Avila Insekt Labeleko ekoizpen zuzendariarenak dira azalpenak. Mahaian kilker irinarekin egindako galletak eta patatak ditu: «Osasunaren arloan ere hainbat ikerketa egiten ari gara. Intsektuen propietateak dituzten botikak egitea da asmoa».

Beharrak aukera bihurtu

Neiker Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua ere etorkizunari begira ari da. «Etorkizuneko garagardoa» dio kristal azpian gordetako Boga markako botilak. Garagardo botila bat da, baina bereizgarri handi bat du: «Hemengo lupuluarekin egina dago. Bertako garagardoa egiteko garia badago, baina lupulurik ez. Erreka bazterretan jaiotzen da hemen, baina ez da landatzen, eta kanpotik inportatu behar izaten dute», zehaztu du Olatz Unamunzaga Neikerreko Baliabideen Kontserbazio arduradunak.

Behar hori identifikatuta, aukera gisa ikusi zuten: «Euskal Herrian lupulua landatzen hastea nekazarientzako dibertsifikaziorako aukera bat zen, eta, gainera, balio erantsiko produktu batekin».

2017an egin zuten proba: 1.200 metro koadrotan sei lupulu mota landatu zituzten. Lurrak eta klimak esku onez hartu zuen proposamen berria, eta hortik jaio zen Boga. Gainerako txokoen leloetan ere «jasangarritasuna» eta «bertakoa» irakur daiteke, baina, Unamunzagaren arabera, beti ez doaz lotuta:«Nahastu egiten ditugu. Hemen, neguan tomateak ekoizteko kontsumo energetiko izugarria behar da. Kasu horretan, jasangarriagoak dira Almeriakoak [Espainia]». Ekoizpen eta lehengai ezberdinekin, baina helburu berdinera bidean daude BECeko denak. Elikaduraren etorkizunak atea jo du, eta orainean sartzear dago.]]>
<![CDATA[«Europako Batasuna da patenteak askatzeko oztopo nagusia»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1975/004/002/2021-06-10/europako_batasuna_da_patenteak_askatzeko_oztopo_nagusia.htm Thu, 10 Jun 2021 00:00:00 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1975/004/002/2021-06-10/europako_batasuna_da_patenteak_askatzeko_oztopo_nagusia.htm Noprofitonpandemic.eu gunean.

Iaztik zaudete martxan, eta, ordutik, aldatu egin da egoera pandemikoa. Zein da zuen ikuspegia eta erronka nagusia?

Txerto ofizialik ez zegoenean ere, aurreikus zitekeen patenteen ondorioz banaketarako arazoak egongo zirela. Hori ikusita, Indiak eta Hegoafrikak, eskua altxatu, eta proposamena egin zuten txertoak ekoizteko formula, teknologia eta ikerketa guztien patenteak askatzeko. Europan, Right2Cure plataforma mugitzen hasi zen, eta orain milioi bat sinadura bildu nahi ditugu eskaria Europako Kontseilura iristeko. Laurogei herrialdek baino gehiagok babesten dute egitasmoa.

Proposamena Hegoafrikatik eta Indiatik abiatu zen, baina giltza Europan dagoela diozue. Zergatik?

Ameriketako Estatu Batuen jarrera aldatu zenetik, hainbat herrialde batu dira. Europako Batasuna da patenteak askatzeko oztopo nagusia; munduko potentzia nagusietakoa da, eta prozesua oztopatzen ari da. Europan daude patenteen jabe diren farmazia industria gehienak, eta presio handia egiten die. Farmazia lobbyak urtean 40 miloi euro bideratzen ditu bertara, ahalik eta gehien atzeratu nahi du prozesua, eta erabakia luzatzeko trikimailuak egiten ari dira enpresak.

Eragiteko gaitasun erreala dute herritarren sinadura horiek?

Bai, sinadurak lortuz gero litekeena da txertoen patenteak askatzea, proposamena orduan zuzenean Europako Parlamentuan aztertu beharko litzatekeelako. Parlamentariek ezezkoa bozkatzea ia ezinezkoa da: ezingo lukete ez ihes egin, ez erabakia gehiago atzeratu.

Eta patenteena lortuta pandemia atzean uzten hasteko modua egon daitekeela uste duzue?

Aurrerapauso handia izango litzateke, baina ez azkena. Beste laborategi guztiak modu masiboan txertoa produzitzera bideratzea geratuko litzateke, gripearen txertoarekin egiten den bezala; ikerketa mekanismo libre, masibo eta eskuragarria behar dugu. Baina bai, oztopo nagusia patenteen pribatizazioa da.

Txertoen kontratuetan gardentasun falta dagoela ere salatu zenuten; zergatik?

Txertoen ikerketa eta produkziorako, diru publikoa erabili da, eta egia jakiteko eskubidea dugu, kontratu horiek publikoak dira eta. AstraZenecarena, adibidez, lotsagarria izan da: ez zuten adostutako kuota betetzen, eta kontratuak guztiz zentsuratuta zeuden.]]>
<![CDATA[Miloi bat sinadura bildu nahi dituzte Europan COVID-19aren txertoen patenteak askatzeko]]> https://www.berria.eus/albisteak/198787/miloi_bat_sinadura_bildu_nahi_dituzte_europan_covid_19aren_txertoen_patenteak_askatzeko.htm Mon, 07 Jun 2021 07:26:11 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/albisteak/198787/miloi_bat_sinadura_bildu_nahi_dituzte_europan_covid_19aren_txertoen_patenteak_askatzeko.htm <![CDATA[Txakurrak birusa atzematen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2102/008/001/2021-06-03/txakurrak_birusa_atzematen.htm Thu, 03 Jun 2021 00:00:00 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/2102/008/001/2021-06-03/txakurrak_birusa_atzematen.htm
Kiroldegiko atarian zeuden animaliak, jabearen furgonetan sartuta, erakustaldia noiz hasiko zain. Bazekiten lanera zihoazela, hala adierazi zien irakasleak: «Lan egin behar dugula esan diet goizean, kirolari bat lehiaketa bat baino lehenago egoten den moduan daude: adi eta prest». Kiroletako gela laborategi bihurtu zuten; gimnasioko pisuak, sokak eta apalak alde batean; aurrez aurre, berriz, zenbakitutako ontzitxoak. «COVID-19» jartzen zuen botika kutxaren tankerako kaxa batean. Eskularruekin eutsita zeukan Ainhoa Isla ikertzaileak.

Froga hasi aurretik ikerketaren nondik norakoak azaldu zituzten: oraindik hasierako fasean daude. Hau da, azken 48 orduetan COVID-19an positibo eta negatibo eman dutenen izerdi laginak biltzen dabiltza, bakoitzaren usainari «sinadura» bereizgarri bat esleitu, eta horrela txakurrek ezberdindu ahal izateko. 200 boluntario inguru behar dituzte. Bilketa taldea horiei gaitza atzeman eta hurrengo goizean joango da boluntarioen etxera, lagina laborategira eramateko, esterilizatzeko, eta kutsatuta daudenen molekula aromatikoak atzemateko. Positiboen usain molekula hori da txakurrak hezteko erabiliko duten osagaia.

Sarituz, erakutsi

Errusiako Ivan Pavlov fisiologoaren baldintzapen klasikoa da txakurrak hezteko erabiliko duten teknika, hau da: COVID-19 positiboen usaina sumatzen duten aldiro, saritu egingo dituzte. «Positiboen usaina zein den ikasiko dute, eta usain hori aurkitzen duten aldiro sarituko ditugu: janaria, jostailuak, laztanak... Horrela, usain hori jomugan izango dute, ez birusa aurkitu nahi dutelako, baizik eta saria eskuratu nahi dutelako», azaldu zuen Mendezek.

Hala ere, usaina isurtzen duten molekula dosiak apalagoak dira pertsonetan izerdi laginetan baino, eta, ondorioz, atzemate lana ez da beti erraza izango: «Usain hori errazago aurkituko dute gasa batean kolonia, desodorantea edo beste edozer daraman pertsona batean baino; beste usainekin batera nahasten da». Usainaren bilaketa orain ondo egiten bada, gero eragozpenik ez dela egongo uste dute. «Laborategiko lana ondo egiten bada, hori ezin da arazo izan, lana berdin-berdin egin daiteke; drogekin edo lehergailuekin egiten duten bezala», aurreikusi zuen Mendezek. «Laborategiko laginek eta positibo diren pertsonak ez dute usain bera izango, baina usainaren sinadura ondo esleituta, txakurrek ikasiko dute amankomunean duten elementu hori aurkitzen».

Erakutsi ere egin zuten nola jardungo duten txakurrek. Islak lagin bat atera zuen botika kutxa antzekotik, eta 3. zenbakiko ontzian sartu zuen. Barrura sartu zen Mendez bere ikaslearekin. Ur zen txakurra, Border Collie arrazakoa da, eta sei hilabete inguru eman ditu usainaren berezitasunak ikasten. Azken fasean dago txakur hori. Bi buelta eman zituen ontzien artean. Hirugarren ontzian gelditu zen. Asmatu zuen. Beste proba bat egiteko eskatu zuten ikusleek, eta aurrez deus ikusten ez dutela ziurtatzeko, Mendez eta Ur kalera atera ziren. 8 zenbakia duen ontzian sartu zuten lagina bigarrengoan; bi buelta eman zituen berriz. «Badaki non dagoen, baina ezin du huts egin, eta ziurtatu nahi du», azaldu zuen Mendezek. Seguru zegoenean, zortzigarren ontzian gelditu zen.

Txaloak eta irribarreak zabaldu ziren; bazirudien esperantza izpi batek zeharkatu zuela EHUko kiroldegia. Txakurra ere pozik, saria ahoan zuela. Pandemia giroan, agian nabarmendu beharko da aurki txakurren lana ere.]]>
<![CDATA[Zahar etxeetako «gardentasun falta» salatu dute senideen taldeek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/007/001/2021-05-28/zahar_etxeetako_gardentasun_falta_salatu_dute_senideen_taldeek.htm Fri, 28 May 2021 00:00:00 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1879/007/001/2021-05-28/zahar_etxeetako_gardentasun_falta_salatu_dute_senideen_taldeek.htm
Gaur egungo zaintza ereduak «ez du balio», federazioaren ustez. «Hiru herrialdeetan egoera larria zela ikusita, erabaki genuen elkarrekin lan eginda indar handiagoa izango genuela, parlamentura zein beste organo batzuetara jotzeko», azaldu du Bizkaiko Babestuko kide Iraide Urrizek. «Hainbat urte daramatzagu elkarrekin lanean, eta federazioa sortzea beste pauso bat da».

Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek hainbatetan txalotu dute zahar etxeek azken hilabeteetan emandako zerbitzua; atzo bertan, adibidez, Bizkaiko Diputazioak jakinarazi zuen zahar etxeetan hiru arau hauste baino ez zituztela atzeman iazko ikuskaritzetan. Familiak ez datoz bat balorazio horiekin: «Ez dakigu zer eta non galdetu duten, baina haien inkestetako emaitzek diote senideok oso gustura gaudela kudeaketarekin, eta ez da hala». Gogora ekarri dute COVID-19aren izurriak agerian utzi dituela lehendik ere salatutako arazoak. «Pandemia eztanda eragilea izan da, baina kudeaketa aspalditik da eskasa. Ez dituzte pertsonak erdigunean jartzen; kudeaketaren interesa diruaren araberakoa da», deitoratu du Arabako Babestuko kide Marisa Diaz de Arkaiak.

Elkarteek inkestak egin dituzte hainbat egoitzatan: Arabako zahar etxeen ia %70etan, Gipuzkoako %55etan, eta Bizkaiko %65etan. Erakunde publikoek azaldutako balorazioekin alderatuta, bestelako emaitzak jaso dituzte: adinekoek jasotzen duten arreta «kalitate txarrekoa» dela ondorioztatu dute.

Era berean, salatu dute egoiliarren egoeraren inguruko informazioa eta komunikazioa «hutsaren hurrengoa» izan dela eta senideekin ez dela bilerarik egiten. Gainera, pandemiari aurre egiteko neurri murriztaileen ondorioz, bisitak egiteko edo egoiliarrekin pasieran ateratzeko oztopoak izaten dituzte, eta horretarako aukerarik izan dutenetan, denbora mugatua eduki dute edo ezin izan dute ordutegirik hautatu. Senideek ohartarazi dutenez, neurriok «narriadura fisiko eta kognitiboa» eragin diete erabiltzaileei. Egoiliarrek jada txertoak jaso dituztela eta, neurriok arintzeko eskatu du federazioak.

Erabaki ahal izateko

Zaintza lanen inguruko erabaki guneetan egon nahi du federazioak. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun eta Gizarte Politiketako sailburuari adierazi dio Euskadiko Adinekoen Batzordean parte hartu nahi duela. Hain zuzen, gaitzetsi dute batzorde horren berri prentsaren bidez jaso zutela: «Ez gaituzue deitu komisio horretan parte hartzeko, senideak ordezkatzen dituztenak eta zaintzaileen alde lan egiten dugunak bagara ere». Aldiz, sektoreko enpresak presente izan dituztela salatu dute: «Ez dira ahaztu enpresa handiez, irabaziak lortzen ari direnez eta kalitatezko zerbitzurik ematen ez dutenez; agerraldietan haien ondoan agertzen dira. Zergatik ez duzue nahi gu foro horretako kide izatea? Zuen lana gaizki egin duzuela frogatzen duten datu asko dauzkagulako?».]]>
<![CDATA[Euskal eskola publikoaren alde mobilizatuko dira udazkenean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/007/001/2021-05-27/euskal_eskola_publikoaren_alde_mobilizatuko_dira_udazkenean.htm Thu, 27 May 2021 00:00:00 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1857/007/001/2021-05-27/euskal_eskola_publikoaren_alde_mobilizatuko_dira_udazkenean.htm
Topagunearen diagnostikoaren arabera, diru publikoa banatzeko irizpide bakarra «ituntze unibertsala» da. Horren adibide, Esade eta Save the Children elkarteek apirilean argitaratutako Aniztasuna eta Askatasuna txosteneko datuak eta ondorioak eman dituzte: OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko herrialdeen artean, Euskal Autonomia Erkidegoa eskola segregazioaren zerrendan laugarren postuan dago.

Eusko Jaurlaritzaren datuak ere eman dituzte. Plataformaren arabera, PSE-EEk eta EAJk desberdin jokatu dute eskola publikoekin eta itunpekoekin. «2008-2021 bitarteetan %20 igo da sare pribatuko itunen finantzaketa, eta eskola publikoek, aldiz, murrizketak jasan dituzte: azken bi ikasturteetan eskola publikoetan 160 gela gutxiago daude», zehaztu du topaguneko kide Elena Cardenasek.

«Inflexio puntuaren» garaia

Garaiari erreparatuz, egungoa momentu erabakigarria dela uste du Cardenasek: «Erkidegoko hezkuntza sistema inflexio puntu batean dago. Eusko Jaurlaritzak 2024rako aurreikusi du hezkuntzako lege berria, eta horrek ez du ezertarako balio izango, egungo sistema duala eta baztertzailea sendotzeko izango bada. Eskola publikoaren baldintzak hobetu behar dira». Udazkeneko mobilizaziora begira, argazki bidez babesa ematera animatu dituzte ikastetxeak.]]>
<![CDATA[Euskal eskola publikoaren aldeko mobilizazioa egingo dute udazkenean]]> https://www.berria.eus/albisteak/198267/euskal_eskola_publikoaren_aldeko_mobilizazioa_egingo_dute_udazkenean.htm Wed, 26 May 2021 09:46:01 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/albisteak/198267/euskal_eskola_publikoaren_aldeko_mobilizazioa_egingo_dute_udazkenean.htm Zabaleko eskola publikoaren auzia ere azpimarratu dute. Izan ere, Amurrioko Lehen Hezkuntzako Zabaleko eta Mendiko ikastetxeak bat egiteko proposamena helarazi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, eta horrek Zabaleko eskola desagertzea dakarrela azaldu dute. Uste dute neurri horien atzean arduragabekeria dagoela: «Agerikoa da Jaurlaritzan dauden alderdiei hezkuntzan gertatzen diren giza eskubideen urraketak ez diela axola», gehitu du Cardenasek. Uste dute ikasleen «baztertze» dinamiken aurreanez dagoela neurri eraginkorrik, eta neurri eraginkorrak «premiazkoak» direla. Garaiari erreparatuz, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hezkuntza sistema garaierabakigarrian dagoela diote: «Erkidegoko hezkuntza sistema inflexio puntu batean dago. Jaurlaritzak 2024rako aurreikusi du hezkuntzako lege berria, eta lege berriak ez du ezertarako balio dugun sistema duala eta baztertzailea sendotzeko izango bada», adierazi du Cardenasek. Lege berriaren aurrean hainbat aldaketa aldarrikatu dituzte: «Eskola publikoa indartzeko ordua da: azpiegiturak hobetuz, ratioak jaitsiz, baliabide pertsonal eta materialetan inbertituz, murgiltze eredua unibertsalizatuz...». Atxikimendu kanpaina Udazkeneko mobilizazio nagusiari begira, atxikimendu kanpaina bat abiatu dute, eta ikastetxe guztiei babesa emateko deia luzatu diete. «Hezkuntza publikoaren alde, pribatizazioari ez! Udazkenean kalera aterako gara» lelopean, kartel mutuak banatu dituzte. Bertan ikastetxeetako izena idatzi, eta babes argazki bat bidaltzera animatu dituzte hezkuntza zentroak. ]]> <![CDATA[Mobilizaziora deitu du Gure Eskuk, Bilbon]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1834/013/001/2021-05-15/mobilizaziora_deitu_du_gure_eskuk_bilbon.htm Sat, 15 May 2021 00:00:00 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1834/013/001/2021-05-15/mobilizaziora_deitu_du_gure_eskuk_bilbon.htm
Horrez gain, beste egitasmo batzuen berri eman dute: «hamaika sinaduren erronka» jarri dute martxan, norbanako bakoitza 11 sinadura lortzera bultzatu nahian. Mobilizazio eguneko osasun neurriak egokitzeko eta kanpainako gastuei aurre egiteko, «konpromiso txartela» jarri dute eskura bost euroren truke. Mobilizazio nagusiari begira, herri eta eskualdeetan ekintzak egingo dituzte maiatzaren 22an, iragarri dutenez.]]>
<![CDATA[Gure Eskuk mobilizazioa egingo du uztailaren 3an Bilbon]]> https://www.berria.eus/albisteak/197703/gure_eskuk_mobilizazioa_egingo_du_uztailaren_3an_bilbon.htm Fri, 14 May 2021 16:54:42 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/albisteak/197703/gure_eskuk_mobilizazioa_egingo_du_uztailaren_3an_bilbon.htm <![CDATA[Etxegabetzea eragotzi dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/008/001/2021-05-13/etxegabetzea_eragotzi_dute.htm Thu, 13 May 2021 00:00:00 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1892/008/001/2021-05-13/etxegabetzea_eragotzi_dute.htm
Ehunka lagun agertu ziren goizean goizetik Unamuno plazan, «gosari antifa» deituta, egunaren nondik norakoak antolatzeko. Izan ere, enpresak bezperan jakinarazi zuen atzo 20:00etan agertuko zirela Bilbon. Haien zain egon gabe, aurrea hartzea erabaki zuten auzokideek. Ezjakintasunaren jakitun, taldetxoka txandak antolatu zituzten, auzoa zaintzeko eta bat-bateko ezusteak eragozteko.

Ertzaintza ere goizeko lehen ordutik agertu zen inguruan. AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak azaldu zuenez, 07:30 aldera lau furgoneta agertu ziren Arriaga antzokiaren atzean, eta egun osoan Areatzan eta Zazpikaleetan ibili ziren. Auzokideak mesfidati agertu ziren haien aurrean; izan ere, Desokupak berak adierazi du Ertzaintzarekin elkarlanean aritu izan dela. Apirilaren 15ean enpresak Abadiñon (Bizkaia) egindako etxegabetzearen harira egin zituzten adierazpenak; Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ukatu egin zuen hasieran, «asmakeria» zelakoan, baina atzo onartu egin zuen Abadiñon elkarlanean aritu zirela.

Auzo defentsaren indarra

Auzoaren irudiak berehala hedatu ziren sareetan. Hainbat eragileren pankartak ageri ziren argazkietan: Ez dira pasatuko, Auzodefentsa, Biolentzia zuena. Eguerdi aldera jakinarazi zuen Desokupak ez zirela Bilbora iritsiko: sare sozialetan zabaldutako mezuaren arabera, hustekoak ziren etxearen jabeak deitu zien, «liskarren beldur», eta kaleratzea atzeratzeko eskatu zien. «Laster itzuliko gara», ohartarazi zuten. Desokupa gabe ere, etxegabetze gehiago izango dira Bilbon. Biharko ere protestara deitu du AZET taldeak, Bilboko Gorte kalean andre bat eta haren alaba etxetik bota nahi dituztela eta.]]>
<![CDATA[Etorkinek salatu dute bankuek «baztertu» egiten dituztela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/009/001/2021-04-30/etorkinek_salatu_dute_bankuek_baztertu_egiten_dituztela.htm Fri, 30 Apr 2021 00:00:00 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1879/009/001/2021-04-30/etorkinek_salatu_dute_bankuek_baztertu_egiten_dituztela.htm Konturik gabe, ez duzu kontatzen lelopean. 11:00etan hasi ziren, BBVAren egoitzaren atarian, eta Espainiako Bankuan bukatu zuten. Ongi Etorri Errefuxiatuak, Migratzaileen Eskubideen Plataformak eta SOS Arrazakeria taldeek azaldu zutenez, bertan bizitzeko baimenik ez dutenei kontua irekitzea ukatzen diete bankuek hainbatetan. «Legearen arabera, bankuko kontuak tramitatu eta irekitzea banketxeen betebeharra da. Merkataritzaren arloa arautzen duen azken dekretuak dioenez, oinarrizko ordainketa kontuak eskaini behar dituzte», adierazi dute.

Kolektiboek gaineratu dute txartel bidezko ordainketak geroz eta ohikoagoak direla eguneroko kudeaketak egiteko, eta eskubide hori urratzeak eragina daukala egunerokoan: «Banku konturik gabe ezin dugu ikasketa bekarik jaso; ezin ditugu seme-alabak haurtzaindegira eraman, kiroldegian izena eman, ezta udal bizikletak erabili ere», zehaztu dute. Orokorrean kontu bat izateko eskubidea ukatzen bazaie ere, «arbitrarioki» lortu izan dutela kontatu dute: «Leihatilan dagoen pertsonaren arabera, izaten dugun irmotasunaren arabera, edo lagun zein gizarte mugimenduetako kideekin hurbiltzen bagara». Adibide horiek guztiak «arrazakeria finantzarioarekin» lotu dituzte.

Izan ere, banku kontuak irekitzeko orduan hainbat oztopo jartzen dizkietela salatu dute; horietako bat, «beharrezko dokumentazioa ez edukitzea». Paper horiek gabe ezin dietela konturik ireki esaten diete. Baina «trukeen» bitartez eragozpen hori desagertzen zaiela argitu dute: «Banku produktu bat kontratatzearen truke —osasun aseguru bat edo bizileku finkorik gabeko etxe aseguru bat—, oztopo izateari uzten diote». Bankuak ez ezik, instituzio publikoak ere interpelatu dituzte: «Euskal erakundeei, Eusko Jaurlaritzari, udalei eta aldundiei gogorarazi nahi diegu diskriminazio horren konplize ez izateko aukera dutela». Izan ere, «zeharka bada ere, diskriminazioaren konplize» direla uste dute. Eusko Jaurlaritzak ezin du bankuen funtzionamendua aldatu, baina eragiteko eta negoziatzeko gaitasuna duela adierazi dute, eta «zuzenean esku hartzeko» eskatu diote.

Azken gertakariak gogoan

Bankuetan jasaten duten diskriminazioak eta arrazakeriak egoera «jasangaitza» bilakatzen dutela azaldu dute, eta ezinegon horri lotuta Donostian eta Irunen (Gipuzkoa) hil diren gazte migratzaileak gogoratu dituzte: «Jasaten ditugun oztopoek eta zailtasunek hainbat heriotza eragiten dituzte».]]>
<![CDATA[Bankuen diskriminazioa salatzeko martxa egin dute migratuen kolektiboek]]> https://www.berria.eus/albisteak/196984/bankuen_diskriminazioa_salatzeko_martxa_egin_dute_migratuen_kolektiboek.htm Thu, 29 Apr 2021 17:04:39 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/albisteak/196984/bankuen_diskriminazioa_salatzeko_martxa_egin_dute_migratuen_kolektiboek.htm <![CDATA[Berdintasunerako, ezberdinen saretzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1961/007/001/2021-03-30/berdintasunerako_ezberdinen_saretzea.htm Tue, 30 Mar 2021 00:00:00 +0200 Maialen Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1961/007/001/2021-03-30/berdintasunerako_ezberdinen_saretzea.htm
Enpresen aniztasunak sarea bera aberasten duela uste du Fernandezek: «Oso garrantzitsua da diferenteak diren enpresek parte hartzea; horrek ahalbidetzen digu plan eta erreminta malguak diseinatzea, soilik sektore bakar baterako izan ez daitezen». Hain zuzen, sektore askotako 64 enpresak osatzen dute egun Bai Sarea; tartean da BERRIA ere. Kide horien guztien artean bi organo nagusi dituzte: talde motorea eta asanblada orokorra. Abenduan izan zen azken osoko bilkura. «Batzar orokorrean kide denek hartzen dute parte; espazio hori da erabakigune nagusia, eta bertan identifikatzen dira enpresen beharrizanak», azaldu du Fernandezek.

Bi organo nagusi horiez gain, beste hainbat azpitalde ditu sareak: komunikazio taldea, eragileen taldea, elkartrukeen taldea, antolaketa taldea... Orain, duela bi urte baino parte hartze handiagoa dagoela berretsi du Fernandezek: «Lehen, hamar pertsona inguru zeuden lan taldeetan, eta orain, sarearen ia erdia dago lan taldeetan sartuta; parte hartzea asko hazi da. Momentu honetan sareko enpresek diseinatutako materiala produzitzen ari gara, eta erreminta horiek guztiak ezagutaraztera eramango ditugu».

Saretzearen abantailak

Pandemiaren ondorioz, haiek ere egoerara moldatu behar izan dutela kontatu du; izan ere, sarearen azken topaketak online izan dira: «Lan egiteko modua aldatu dugu, eta zailtasunak izan zitezkeenak aukera bihurtzen saiatu gara. Adibidez, online arituz, parte hartzea areagotu daiteke, edozein pertsona edonondik konekta daitekeelako». Urtean hiruzpalau aldiz elkartzen dira.

Baina zertarako sartu Bai Sarean? Izaskun Rekalde Bizkaiko Zubietxe elkarteko kideak eta Nerea Diez DBUS Donostiako garraio enpresako kideak sarearen abantailak azaldu dituzte. «Esperientziak konpartitzen laguntzen du: taldean lan eginez emaitza hobeak lortzen direla ikusi da», esan du Rekaldek. Diezek erantsi duenez, eman dezake enpresen arteko diferentziak oztopo izan daitezkeela, baina elkarrekin ideiak trukatzeko balio die: «Bai Sareak beste enpresekin zuzenean harremanak izateko aukera ematen digu. Horietako batzuk gure sektore berekoak dira, eta beste batzuk ez, baina berdintasunerako ideiak trukatzeko ez da behar soilik zure sektorekoekin alderatzea; azkenean, auziaren funtsa ez dago sektore batean».

Horren adibide gisa jarri du Diezek DBUSen egindako kanpaina: «Gure sektorea maskulinizatua zegoela ikusita, kanpaina bat abiatu genuen emakume gidariekin. Halako egitasmo batek, garraio sektorekoentzat ez ezik, sektore maskulinizatuetako beste enpresentzat ere balio dezake». Rekalde ere iritzi berekoa da. Hauxe gehitu du: «Azken batean, gure arteko aldeak oso aberasgarriak suerta daitezke: zugandik oso desberdina den enpresa batek arazo baten inguruan perspektiba guztiz desberdin bat eskain diezazuke».

Diferentzia horiek aberastasun bilakatzen jarraitzeko bidean, sarea handitzeko asmoa dute, Emakunderen laguntzaile diren enpresak bertara sartzera animatuz. Pandemia eta oztopoak aurrean izanik ere, berdintasunerako bidean lan egiteko asmoa berretsi du Ane Miren Fernandezek: «Berdintasuna beharrezkoa da, eta pauso horiek ematera bultzatu eta lagundu behar ditugu enpresak. Gai honetan ezin da atzera egin, legeak eta arauak beti gizarte aldaketen ostean iristen dira».]]>