
Bide bakarra, partekatzea
Maialen Unanue Irureta
Batzuek nahita, besteek halabeharrez, gazte askorentzat alokairua partekatzea da euren kasa bizitzeko aukera bakarra. Independizatzeko zirrikitu bat da, baina atezuan daude: salmentako etxeekin gertatu zen bezala, alokairuak ere garestitzen ari dira azken urteetan.

«Gure belaunaldiak sortu du galtzen ari den guztia: horregatik gaude kalean»
Maialen Unanue Irureta
Garciak Urrezko Danborra jasoko du gaur zortzi, San Sebastian egunean: Kaleratzeak Stop plataformaren aurpegirik ezagunena da, baina talde osoari egindako aitortzatzat dauka sari hori. Jasoko duen zortzigarren emakumea da.

Elkano, (ez)ezagun hori
Maialen Unanue Irureta
Bostehun urte dira munduari lehen aldiz bira eman zion espedizioa abiatu zela: Magallaesek hasi zuen, eta Elkanok amaitu, hiru urtera. Historialari batzuen ustez, ezaguna da Elkanoren figura; beste batzuen ustez, ez. Ikerketa sakonagoak eskatu dituzte, baita gertatutakoak modu kritikoago batean aztertzea ere.

«Gizonek elkarri aitortu ohi diote boterea»
Maialen Unanue Irureta
Teoria feministen historia irakasten du De Miguelek Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Manifestazioetan elkartzeaz harago, beharrezkotzat du andreak aldaketarako pausoak emateko batzea.

Herriak hauspotutako gailurra
Maialen Unanue Irureta
Euskal Herriko mendigoizaletasunaren hastapenak eta protagonistak jaso dituzte Ramon Olasagastik eta Cesar Llagunok 'Everest, 1980ko euskal espedizioa: herri oso bat gailurrean' komikian, frankismoaren azkenetan eta ondorengo urteetan eragin zuten ilusioa ondorengoei helarazi nahian.

«Gau mahairako» errezeta liburua
Maialen Unanue Irureta
Juan Mari eta Elena Arzak sukaldariek 64 errezeta bildu dituzte 'Arzak + Arzak' liburuan. Euren lanari buruzko azalpenak ere jaso dituzte, baita argazkiak ere, sukalde barruan zein kanpoan atereak

Erraietan sortzen den zera hori
Maialen Unanue Irureta
Non sortzen da irrintzia? Gorputzaren zein ataletan? Zein funtzio dauka? Zein arau ditu? Galdera horiei erantzuten saiatu da Ekain Martinez de Lizardui 'Erraiak: arbasoen oihartzuna' dokumentalean. Argi ikusi dute emozioekin zuzenean lotuta dagoela, barru-barrutik ateratzen dela.

Irrintzien erraien bila
Maialen Unanue Irureta
Ekain Martinez de Lizardui Sturtzek Erraiak dokumentala egin du, irrintzia ardatz hartuta. Horixe izango da biharko Bizigiro gehigarriko gai nagusia.

«Hizkuntza bera hitz egin ez arren, dantzaren bidez elkar uler gaitezke»
Maialen Unanue Irureta
Iruñean, Altsasun, Elgetan, Durangon eta Zarautzen izan da egunotan Escamot Catala: musikari eta dantzariek osatzen dute taldea, inguruan harrapatzen dituztenak ere dantzan jartzeko asmoz.

«Itzultzaile automatiko batek ez du sekula pertsona batek bezala itzuliko»
Maialen Unanue Irureta
1981etik ari da Diaz de Ilarraza EHUn lanean: euskara informatikan txertatzeko lanean dihardu hasieratik, Ixa taldeko lankideekin batera. Lan andana egin dute: Xuxen zuzentzaile ortografikoa da, ziurrenik, haiek sortutako tresnarik ezagunena.