<![CDATA[Maider Galardi F. Agirre | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 03 Aug 2021 11:47:26 +0200 hourly 1 <![CDATA[Maider Galardi F. Agirre | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Tratu txarren salaketa bat badago, ezin da eman zaintza partekatua»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/014/001/2021-06-06/tratu_txarren_salaketa_bat_badago_ezin_da_eman_zaintza_partekatua.htm Sun, 06 Jun 2021 00:00:00 +0200 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1878/014/001/2021-06-06/tratu_txarren_salaketa_bat_badago_ezin_da_eman_zaintza_partekatua.htm
Bizkaiko Foru Aldundiaren aurkako epaiketa hasiko da bihar. Zer frogatu nahi duzu?

Frogatuko dugu legez kanpo eta modu oldarkorrean eraman zutela nire umea, eraman behar ez zutenean. Existitzen ez den sindrome bat egotzi zidaten, GASa; hau da, umea nire alde manipulatzea. 2017ko abuztuaren 4an gertatu zen hori.

Epaitegietako ibilbidea, ordea, ez da bihar hasiko. Haurragatik auzibidean egon aurretik zure bikotekide ohia salatu zenuen indarkeria matxistagatik.

Nire historia, eta, batez ere, alabaren historia oso krudela izan da. 23 hilabete zituela aitak eta haren gurasoek bahitu egin zuten. Eta bahiketa hori etorri zen nik aita indarkeria matxistagatik salatu eta epaileak askatu ostean, nahiz eta fiskalak bi urteko espetxe zigorra eta urruntze agindua eskatu zituen. Hor hasi zen amesgaiztoa. Ondoren, beste epaile batek ebatzi zuen zaintza partekatua ematea. Sexu abusuak eta tratu txarrak ezkutatzeko tresna bikaina da zaintza partekatuarena. Aurretik tratu txarren salaketa bat badago, ez litzateke eamn beharko zaintza partekatua, nahiz eta zigortuta ez egon. Kostatu egiten delako askotan indarkeria matxista epaitegietan frogatzea, eta zaintza partekatuaren bidez, biktimari mina egiten segitzen du erasotzaileak.

Osakidetzak hainbatetan abiarazi du tratu txarren protokoloa zure alabaren kasuan, ezta?

Hirutan ireki ditu txostenak, bai. Dokumentuak hor daude, frogak ere bai: haurrak zer esaten duen... Baina Osakidetzak ongi funtzionatu arren, hor daude epaitegiak eta administrazioa, eta hara ailegatzean, gu gara ama txarrak, histerikoak, geure haurrak manipulatzen ditugunak, geure umeei beren burua zauritzera behartzen ditugunak... Eta automatikoki fokua gugan jartzen da. Haurrak ausartak izan arren, beren testigantzak ez du ezertarako balio; hori da aldatu behar dena.

GASa deskribatzen ari zara. Asmatutako sindrome bat da, Osasunaren Mundu Erakundeak onartzen ez duena, baina, halere, erabili egiten da. Zure kasuan, eufemismorik gabe ere haurrak «amaren alienazio sindromea» zuela idatzi zuen Bizkaiko gizarte zerbitzuetako teknikari batek txostenean.

GASa existitzen ez den sindrome bat da, baina epaitegiek eta administrazioek erabiltzen dute. Indarkeria matxistan aditua den Nazio Batuen Erakundeko errelatoreak Espainiari kontuak eskatu dizkio nire kasuagatik. Eufemismoak ere era guztietakoak dira, baina guztiak dira GASa. Garrantzitsua da azaltzea zergatik betikotzen den hau. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Balora deituriko tresna bat dago, umeen babesgabetasuna neurtzeko. Eta hor badago item bat: haurraren instrumentalizazioa. Diagnostiko hori bai ala bai egiten da, adibidez, Osakidetzak tratu txarren protokoloa aktibatzen duenean. Eta, bat-batean, gurpil zoro horretan zaude.

Gurpil horren buelta latzena izango zen orain dela lau urteko abuztukoa, ezta?

Ezinezkoa da une hori burutik kentzea. Bi egun lehenago deitu zidaten diputaziotik, eta inork ez zidan abisatu zertarako. Opor garaia zen, eta abokaturik gabe joan nintzen. Hara ailegatuta, hamar pertsona baino gehiago zeuden gure zain, eta inork ez zidan esan nor ziren. Polizia uniformatuta zegoen 5 urteko umearen aurrean. Eraman egin zuten, eta langileek diote pozik joan zela aita ikustean, baina grabaketek argi adierazten dute «aitarekin ez!» esan zuela alabak negarrez, behin eta berriro.

Mehatxu egin dizutela ere salatu izan duzu.

Bai. Askotan deitu didate esanaz zenbateko kostua eragiten ari naizen. Baina ez hori bakarrik. Umeen zerbitzuetara joateko deitu ninduten beste behin, kontuan hartuta, gainera, hori berriro biktimizatzea dela, bertan kendu zidatelako umea. Han mahai gainera bota zidaten artikulu bat, eta galdetu zidaten zertan ari nintzen hizketan; hitz egiten segitzen banuen, neurriak hartuko zituztela. Eta jasan nituen ondorioak, bai: ordura arte ostiraletan nituen bisita orduak murriztu zizkidaten. Alaba artatzen duen diputazioko psikologoak ere mehatxatu du umea: nirekin egon nahi duela esaten duenean, esaten dio aitarekin ez bada egoten nirekin ere ez dela egongo.

Bada denbora bat aipatutako hori salatzen ari zarela. Babesgabe sentitu zara?

Lotsa eta pena handiz diot Euskal Herriko ateak jotzen egon naizela, eta ez didatela arreta handiegirik eman. Esaten zidaten: «Nola ausartu zara aldundia salatzen? Zer egin duzu?». Bada, haurra kendu eta hamar egunera Madrilen nengoen laguntza bila. Uruguaira ere joan nintzen Nazio Batuen Erakundeko haur eta nerabeen idazkariarekin biltzeko... Gertatzen dena salatu behar dut, eta horretarako indarrak bildu.

Bide luzearen ostean, aldundiko gizarte zerbitzuetako lau teknikari akusatuen aulkian eseriko dira.

Jendeak jakin behar du umeen kontua nola dagoen, eta zer etekin ateratzen dituzten kontu honekin. Erabat pribatizatuta daude zerbitzu guztiak.

Azpimarratu duzu garrantzitsua dela bizitzen ari zaren hori guztia genero ikuspegitik aztertzea.

Genero ikuspegirik ez dago epaitegietan. Begirada hori ez da existitzen, eta guztiz beharrezkoa da, bertan dabiltzan langile guztiek formakuntza jasotzea ez ezik, kontzientzia hartzea ere. Erabili eta praktikan jarri behar dute. Ez soilik epaitegietan, baizik eta gizartean. Gizartea kontzientziatu behar da. Patriarkatua sistematikoki dago denean, eta jendeak jakin behar du hau gertatzen dela eta ikuspegia aldatu behar dela. Ez da posible oraindik entzuten ditugunak entzun behar izatea. Oso krudela da.]]>
<![CDATA[Lege babesa eztabaidagai]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1898/008/001/2021-03-06/lege_babesa_eztabaidagai.htm Sat, 06 Mar 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1898/008/001/2021-03-06/lege_babesa_eztabaidagai.htm
BERRIA FM podcastean jardun ziren gaiaz orain bi aste Kattalin Miner idazlea eta mugimendu feministako kidea eta Aitzole Araneta sexologoa eta trans aktibista, eta podcasta argitaratzear zela sarean beren burua ezagutarazi zuen Euskal Herriko Feminista Erradikalak taldeak. Trans Legearen aurka egin dute azken horiek, besteak beste, salatuz sexu eta genero identitateen kontzeptua nahastu egiten dela testuan, eta legearen zirriborroa osatzeko ez dela eztabaida sustatu. «Lege iruzurraz» ere ohartarazi dute. Horri guztiari buruz aritu dira Miner eta Araneta, batetik, eta Euskal Herriko Feminista Erradikalak, bestetik -idatziz erantzun dituzte galderak-.

«Aspalditik egindako eskaera bati erantzuten dio legeak», oroitarazi du Aranetak. Dioenez, gutxienez hamabost urte egin behar da atzera despatologizazioaren aldeko lehen eskaerak entzuteko: «Ohikoa den gai bat da, aldarrikapen historiko bat».

Espainiako Gobernuak 2007an onartutako Genero Identitatearen Legean dago gakoa. Bertan jaso zen nolakoa izan behar den transen sexu-genero identitatea aldatzeko prozedura. Ebakuntza nahitaez egin beharra baztertu zen orduan, baina patologizazioak segitu zuen: «Psikologo kliniko edo psikiatra batek baieztatu behar izaten du gaixotasun mental bat daukazula, eta beharrezkoa da bi urteko tratamendu bat egitea», azaldu du sexologoak.

OME Osasunaren Mundu Erakundeak 2018an utzi zion transexualitatea eritasun gisa hartzeari, baina Espainian eta Hegoaldean, egun, beharrezkoa da «genero disforia» diagnostikatzea prozedura abiarazteko. Horrek praktikan esan nahi du osasun arloko profesional batek baieztatu behar duela prozedura abiarazten duen pertsonaren ezaugarriak eta bere identitatea ez direla «bateragarriak». Aranetak azaldu du berak bizitakoa: «Mediku batek esan zidan ipurdia era batera edo bestera mugitu, andreagoa nintzela; eta, genitaletan ebakuntza egiten ez banuen, prostituzioan lan egin nahi nuelako zela».

Hego Euskal Herrian malguagoa da araudia. Nafarroan 2017an onartu zen LGTBI Pertsonentzako Berdintasunerako Legea, eta bertan jasotzen da trans pertsonek «modu askean» hautatu ahal dutela beren sexu-genero identitatea. 2012koa da Eusko Legebiltzarrak onartutako Transexualitatearen Lege Integrala, baina 2019an moldaketa egin zioten araudiari, transexualitatea gaixotasuna ez zela zehazteko. Genero autodeterminazioa ere jasotzen da bertan. Ipar Euskal Herrian, berriz, despatologizatuta dago, baina epaile batek ebazten du trantsizioa abiarazi ala ez.

Nahiz eta Hego Euskal Herrian arazorik ez den antzeman neurriok indarrean daudenetik, feminismoaren zenbait sektorek uste dute «erabaki libre» horrek eragina izan dezakeela emakumeen eskubideen defentsan. Euskal Herriko Feminista Erradikalek azpimarratu dute, gainera, erkidegoek ez dutela erregistro zibilean eskumenik. Beraz, «sexua juridikoki aldatu nahi duen edonork» Espainiako 2007ko legera jo behar duela.

Eztabaidaren gakoak

Salatu dute, bestalde, genero autodeterminazioaz aritu arren «sexu autodeterminazioa» dela legean zedarritzen dena: «Norberaren sexua erregistroan aldatu nahi duen edonorentzat eginda dago, edozein izanda ere pertsona horren motibazioa, adierazitako sentimendua nahikoa baita aldaketa egiteko». Horregatik, «gizarte osoan, eta, batez ere, emakumeengan» eragina du legeak, haien ustez: «Emakumeok pairatzen ditugun indarkeriek eta diskriminazioek sexua baitaukate oinarri». Haien esanetan, hain justu, sexuaren gainean eraikitzen den generoa da diskriminazioa eragiten duena, eta, beraz, sexua bera ere eraikia dela esateak kalteak eragin ditzake. Besteak beste, lege iruzurra.

«Ez hori bakarrik», gehitu dute, «legearen onarpenaren unetik aurrera, balizko iruzurra salatzea delitua litzateke, pertsona horren identitatea ukatzea edo zalantzan jartzea litzatekeelako».

Aurka da Miner: «Oso eztabaida krudela da, badirudielako errealitate batzuk ukatzen ari direla». Zabaldutako usteak -gizon erasotzaileak legeaz baliatuko direla legediari izkin egiteko, emakumezkoen kirola arriskuan dagoela...- gezurtatu ditu, eta eskatu du transei entzuteko: «Inguruan ditudanak ados daude legearekin; ez iraultzailea delako, baizik eta aspalditik eskatzen ari ziren eskubide batzuk babesten dituelako». Besteak beste, Araneta aritu da legearen aholkulari lanetan, eta gogorarazi du oraindik ontze prozesuan dagoela.

Horregatik, eztabaida «serio eta zintzoa» eskatu dute Euskal Herriko Feminista Erradikalek: «Gure sistema juridiko osoa aldatzen du». Baina, zuzenbidearen ikuspegitik harago, Minerrek ohar egin du bazterreratutako pertsona batzuen eskubideak babestea dela kontua: «Ez dezatela ikuspegia erratu: eskubideez ari gara. Feminista izatea zapalkuntza guztien kontra egotea da».]]>
<![CDATA[Baimenak: erdibituta ongi, ala erdibidean?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/015/001/2021-01-31/baimenak_erdibituta_ongi_ala_erdibidean.htm Sun, 31 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1942/015/001/2021-01-31/baimenak_erdibituta_ongi_ala_erdibidean.htm
«Larria da esatea oporraldi bat izango dela aitentzat», esanaz hasi du solasaldia Portillok. Sare sozialetan hedatu diren kritikez ari da: zenbait sektorek ohartarazi dute gizonezkoek «borrokatu» gabe jaso dutela baimena, eta egun horiek haurraren zaintzarako edukitzeak ez duela bermatzen horretan jardungo direnik.

Portillok aitortu du gizonezkoek oro har ez dutela beren gain hartu umeen zaintzaren eta etxeko lanen ardura, baina baimen berriarekin gehiago inplikatuko direla uste du. Batetik, orain arte berariazko baimenei dagokienez aukerarik eduki ez dutelako, eta, bestetik, orain zaintzaren «gozamena eta lana» ezagutuko dutelako. PPiiNA plataformako bazkide da Portillo, hain justu, 2005etik gurasotasun baimen besterenezinak eskatzen aritu den guraso eta eragile sarekoa.

Indarrean den lege berriak hautsi egin du aiten eta amen baimen diferenteekin, eta gurasoentzako baimenak arautzen ditu. Hori «pozgarria» dela dio Fernandezek, are gehiago gizonezkoek zaintzan eta etxeko lanetan inplikatzeko balio badu. Baina kezka du besterenezintasunarekin: haren ustez, amek beharko lukete denbora gehiago jaio berriarekin; besteak beste, edoskitzeko.

Besterenezintasuna auzitan

Petra amatasun feministen inguruko elkartearen ikuspegia mahaigaineratu du Fernandezek. Talde horren ustez, garrantzitsua da amek erabakitzea nola kudeatu nahi duten beren haurraren zaintza, eta horregatik kritikatu dute besterenezintasuna.

Izatez, lege berrian jasotzen da lehen sei asteak umea jaio eta berehala hartu behar dituztela gurasoek, eta gainontzeko hamar asteak nahi eta ahal duten moduan, betiere urtebeteko epean. Portillok azpimarratu du edoskitzeko izan ezik gainontzeko zaintza lanetarako gaitasuna badutela gizonek ere, eta, beraz, bere ustez arazoa ez da besterenezintasuna, amek haurrari titia emateko duten epealdi laburra baizik. Horretarako, proposatu du amatasun baimena luzatzea.

Europara begira jarri da Fernandez, eta nabarmendu du hainbat herrialdetan lehentasuna izan dela amatasun baimenak luzatzea eta baldintzak hobetzea. «Espainian, ordea, lehentasuna aiten baimena da. Horrek eredu jakin bat inposatzen du: atxikimenduzko hasiera oztopatzen du. Amak hamasei aste bakarrik baditu, zaila da bularra ematea edota atxikimendu hori izatea». Kontraesan handia dela dio: «Osakidetzan esaten dizute haurrak sei hilabetez hartu behar duela esnea. Ondorioz, ia denok hartu behar dugu eszedentzia, eta, beraz, ez dugu diskriminazioa amaitzen, eta, gainera, geure burua pobretzen dugu».

Ika-mika sortu duen beste kontu bat izan da baliabide sozioekonomikoena. Legeak jasotzen du %100 ordaindua izango dela baimena, bai, baina norbere lanpostuarekin dago lotuta jasoko den diru kopurua. PPiiNaren ala Petraren alde lerratu, auzi horretan feminista guztiek bat egitea nahi luke Fernandezek: «Planteamendua kapitalismoarekin oso lotuta dago. Egoera sozioekonomiko pribilegiatuan daudenek dute baimena». Portillok ere ohartarazi du hutsuneaz: «Kapitalismoan bizi gara, eta heteropatriarkatuan gaude; beraz, dirua eta androzentrismoa dira indarrean. Kritikagarria da».

Bikote heterosexualentzat

Bat egin dute beste kontu batean ere. Gurasotasun baimenek garrantzia hartu dute batik bat amez eta aitez osatutako familietan, eta horrek indartu egin du familia heterosexualen iruditeria. Askotariko sendiak daude orain, ordea, eta horientzat ere legezko aterpe bat eskatu dute biek. Hala adierazi du Portillok: «Sistema bitarraren ondorio da hori, eta jabetu behar dugu askotariko familiak daudela. Horiek eskubide berak eduki behar dituzte. Hau da, ume baten kargu bi pertsona egiten badira, biek eduki behar dute baimena, beren sexu-generoak aintzat hartu gabe».

Harago jo du Fernandezek: «Frustragarria da ama bakarren diskriminazioa. Umeak bi guraso baditu, 32 asteko zaintza izango du alboan. Ama bakarra izanda, ordea, hamasei asteren buruan amaitu da baimena».

Legeak, beraz, hutsune batzuk badituela aitortu dute biek, nahiz eta gaiari buruz daukaten ikuspegia desberdina izan. Halere, hainbeste urtez borrokan jardun ostean, honela esan du Portillok: «Bidea dago egiteko, baina aitek eta bigarren gurasoek pozik egon behar dute lortutakoarekin».]]>
<![CDATA[Aliatu bai; baina nola, norekin eta zertarako?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/007/001/2021-01-30/aliatu_bai_baina_nola_norekin_eta_zertarako.htm Sat, 30 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1889/007/001/2021-01-30/aliatu_bai_baina_nola_norekin_eta_zertarako.htm Euskalgintzaren indarberritzea solasaldian izan ziren Mikel Aiartzaguena, Andere Ormazabal eta Gotzon Barandiaran, nor bere txokotik ekarpena egiten, euskara beste egitasmo batzuen hari eroale gisa nola txertatu, eta euskalgintzaren elkarlan posibleak zein izan daitezkeen, gai horiei heldu zieten gazteen, herri mugimenduen eta kulturgintzaren ikuspegitik.

«Erakargarritasunean baino gehiago, botere harremanetan gertatzen da hizkuntzen arteko lehia», azaldu du Ernaiko kide Aiartzaguenak. Haren ustez, hizkuntza batek —euskarak, kasurako— lekua eta boterea hartu behar ditu nagusi izan nahi badu. Beraz, euskarari dagokionez, botereguneak hartu behar dira, eta hartu ezin diren eremu horietan talka egongo dela onartu behar da, eta, hortaz, gatazka horretan egon.

Baina gatazkak eta botere harremanak ere badira beste esparru batzuetan ere, eta, Aiartzaguenarentzat, hor dago gakoa: «Proiektu antikapitalista batean oinarrituta dagoen herri gogo bat behar dugu, euskaraz ari dena: euskarak mundu oso bat hitz egin behar du». Proposatu du euskalgintzak mugimendu izaera berreskuratzea, eta «zapalduen arteko aliantza» saretzea: «Euskarak izan behar du hari eroalea».

Ormazabal EHUko irakaslea da, baina Joxemi Zumalabe fundazioan ere ari da. Herri mugimenduekin egiten du lan taldeak, besteak beste eragileen arteko aliantzak ikuskatuz eta horiek dinamizatuz. Harentzat ere elkarlana aberasgarria da, baina ohartarazi du beti ez direla desegiten botere harremanak: «Eragina du talde bakoitzak zer baliabide dituen, zer mehatxu eta aukera dauden une horretan, askotariko militantziak nola gainjartzen diren...». Horretarako, arretaz begiratu behar da, haren ustez, elkarlanean ari diren taldeek zer identitate duten, loturak zer-nolako intentsitatea duen, eta parte hartzaileen osaera nolakoa den.

Ariketa hori euskalgintzan egitea proposatu du, eta instituzioekin izan beharreko hartu-emanaz ere jardun da: «Hain modan dagoen gobernantzaz hausnartu behar dugu. Herri mugimenduen, alderdi politikoen eta instituzioen eremuak bereizi behar ditugu, eta, gainera, ezkerreko alderdiak interpelatu behar ditugu». Erakundeekin jardutean herri mugimenduekin desoreka sortu daitekeela iradoki du Ormazabalek, eta uste du euskalgintzak ere gogoeta egin behar duela ikusteko zer aukera eta zer oztopo suertatzen diren instituzio publikoekin lan lerroak irekiz gero.

Proposamen zehatzak

«Erakunde publikoak herritar denonak dira», egin du azpimarra Barandiaranek. Hori baliatzea interesgarria litzatekeela adierazi du. Eta baita «beharrezkoa» ere, euskal kulturgintzak aurrera segitzea nahi bada. «Euskal kulturgintzaren ekosistemaren osasuna ez da ona izango euskararena ona ez bada», ohartarazi du, eta eskatu du ekosistema hori osatzen dutenen artean zubiak eraikitzeko; baita erakundeekin ere.

Hori nola egin ere buruan du Barandiaranek. Aurrez hainbat kultur elkartek eta egitasmok 2016an gogoeta bat plazaratu baitzuten Jalgi izeneko dinamika batean. Lau lan ildo identifikatu zituzten; sormenerako baldintzak sortzea —eta sortzaileek baldintza onak edukitzea—, kulturgileentzako plazak sortzea, jardueren eta proiektuen berri ongi ematea, eta transmisioa sustatzea. Horretarako, ezinbesteko dira kultur ekosistema horren partaide guztiak: hartzaileak, bitartekariak, sortzaileak, erakundeetako ordezkariak...

Hori guztia gorpuzteko, kultur mahaiak edo bilguneak jarri ditu eredutzat: «Ikuspegia partekatzeko, eragileak identifikatzeko, eta proiektuak abiarazteko».]]>
<![CDATA[Pujanaren hilketa salatu du mugimendu feministak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1973/012/002/2021-01-23/pujanaren_hilketa_salatu_du_mugimendu_feministak.htm Sat, 23 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1973/012/002/2021-01-23/pujanaren_hilketa_salatu_du_mugimendu_feministak.htm
«2021. urtea gogor hasi da emakumeen kontrako biolentziari dagokionez. Beste behin ere, emakume bat hila izan da Euskal Herrian», salatu dute feministek. BERRIAren hilketa matxisten mapan, urteko aurreneko biktima da Pujana, baina, 2003tik -orduan hasi ziren instituzioak hilketa matxisten gaineko informazioa biltzen-, 108 dira hildako emakumeak.

Mugimendu feministak instituzioei eskatu die indarkeria matxista «lehen mailako arazo politiko» gisa hartzeko: «Beste behin salatu nahi dugu biolentzia matxistaren pandemiak mendeak daramatzala gure munduan. Inor ez da arduratzen horretaz, baina gizartearen erdiari eragiten digu, eta ozen salatuko dugu ez gaudela prest gaitz hau gehiago jasateko». Era berean, ohartarazi du pandemiak zailtasunak eragin dituela babes sareak antolatzeko, baina autodefentsa feministaren alde egitera deitu dute.

Beste kasu bat ikerketapean

Zenbait hedabidek zabaldu dute Pujana hiltzea leporatutako biek lehenago ere atxiki zutela beste andre bat -gutxienez- sexu esplotaziorako. Komunikabideen arabera, emakume hori prostituziora behartzen zuten, eta jipoitu, ez bazituen haien aginduak betetzen. Andre horrek lortu zuen senideekin harremanetan jartzea eta Donostia inguruko landetxe batetik ihes egitea.

Horrez gain, azken egunetan gizon bat atxilotu dute Tuteran (Nafarroa), eta beste bat Gasteizen, beren bikotekideei eraso egitea egotzita.]]>
<![CDATA[Ia hamahiru urteko espetxealdia Niebla hiltzea akusatutakoarentzat]]> https://www.berria.eus/albisteak/192650/ia_hamahiru_urteko_espetxealdia_niebla_hiltzea_akusatutakoarentzat.htm Fri, 22 Jan 2021 17:05:51 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/albisteak/192650/ia_hamahiru_urteko_espetxealdia_niebla_hiltzea_akusatutakoarentzat.htm aintzat hartu du genero astungarria. Izan ere, 2018ko urriaren 11n hil zen Niebla, bi hilabetez koman egon ostean. Bi hilabete lehenago, andre batekin hizketan ari zela, gizonezko batek kolpe bat eman zion buruan, eta, erorita, konorterik gabe gelditu zen. Erasotzailearen bikotekide ohia zen emakumea. Akusatuak epaiketan deklaratu zuen bikotekide ohia Nieblarekin ikusi eta «inpotentziagatik» jo zuela. ]]> <![CDATA[Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bere bikotekideari erasotzeagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/192634/gizonezko_bat_atxilotu_dute_gasteizen_bere_bikotekideari_erasotzeagatik.htm Fri, 22 Jan 2021 14:19:56 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/albisteak/192634/gizonezko_bat_atxilotu_dute_gasteizen_bere_bikotekideari_erasotzeagatik.htm <![CDATA[«Jotzeko egingo dugu tiro» ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1930/002/001/2021-01-22/laquojotzeko_egingo_dugu_tiroraquo.htm Fri, 22 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1930/002/001/2021-01-22/laquojotzeko_egingo_dugu_tiroraquo.htm Herenegungoa, ordea, ez zen edonolako eguna. San Sebastian eguna zen, eta agintariek festarik ez egiteko agindu arren, eta danborradak bertan behera gelditu arren, hainbat hiritarrek zuten jai hartua. Are gehiago, Eneko Goia alkateak berak iragarri zuen bezperan berak igo eta jaitsiko zuela hiriko ikurrina Konstituzio plazan. Eta, hain justu, jaitsieraren unean hasi ziren istiluak, erakundeen arabera; 20:15 aldera Goiak bandera jaisteko zeremonia izan aurretik. Udaltzaingoak, egoera ezin kontrolatuta, Ertzaintzari deitu zion, eta orduan sartu zen Polizia auzoan, asteon hirugarren aldiz. Segurtasun Sailaren arabera, bart plazan bildutakoek hainbat objektu jaurti zizkieten udaltzainei, eta, ertzainak etorri ostean, aurrez aurreko liskarrak hasi ziren poliziekin. Bestelakoa da lekukoen eta Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladaren bertsioa. Eguna lagun giroan eman zuen Unaik -ez du benetako izena eman nahi-, eta azaldu du goizetik zegoela Poliziaren presentzia auzoan. Egunez segurtasun neurriak bermatu baziren ere, eta ostalariek beharrezko neurriak bete zituztela ziurtatu badu ere, aitortu du iluntzean jendea bildu zela Ikatz kalean eta ingurumarietan. «Horrek ez du justifikatzen Poliziaren oldarraldi bat. Gehienez ere udaltzainak etor zitezkeen abisua ematera». Eta, hain justu, udaltzainek egin zuten lehen atxiloketa Trinitate plazaren parean -joan den larunbatean bertan izan ziren istiluak, eta ordutik itxita egon da plaza-. Atxiloketaren berri izanda, gertatutakoa ikustera joan zen jendea, eta orduan sartu zen Ertzaintza, udaltzainek eskatuta. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuak babesa adierazi dio Poliziari; bai udaltzainei eta baita ertzainei ere: «Onartu ezin daitekeen jazarpena jasan zuten». Istiluetan «bizikidetza asaldatu» eta kalteak eragin zirela esan du, eta babes osoa adierazi die han izandako poliziei. Babesa ez ezik, «jotzeko tiro egitea» agintzea justifikatu du Josu Zubiaga Jaurlaritzako segurtasun sailburuordeak: «Protokoloaren parte da jotzeko tiro egitea». Foam motako jaurtigailuak izan ditu hizpide: «Materiala halako egoeretarako eginda dago. Aldez aurretik erabili zen, jendearengana iritsi aurretik, abisu gisa, baina, halako batean, pertsonei jaurtitzen zaizkie». Anabasa sortzen duten horiei ematea izaten da xedea, azaldu duenez. Ertzaintzak, bestalde, ohar bat kaleratu du, eta esan du ikerketa abian duela, identifikazio gehiago egiteko. Ostalaritzan eta kaleko altzarietan kalteak eragin zituztela ere esan du. Ikatz kaleko taberna bateko jabeak, ordea, gaitzetsi egin du atzo poliziek izandako jokabidea: «Gertakizun hauek oso kezkagarriak eta salagarriak dira. Liskar guzti hauek gertatzen dira tabernak ixten direnean». Haren ustez, arazoa da tabernak itxi eta etxeratze agindura arte bi ordu daudela, eta jendea kalean gelditzen dela, etxeratu beharrean. Modu «lasaian» azpimarratu du. Polizia, ordea, 20:00etan sartzen da kaleak hustera, eta orduan sortzen da liskarra. Gainera, tabernan batzen den jendea «segurtasun neurri gehiagorekin» biltzen da, kalean baino. Auzoan aisialdirako eskaintzarik ere ez dagoela nabarmendu du, eta, joan den larunbatetik Trinitate plaza itxita egon denez, aukerak murriztu direla ohartarazi du. Hain justu, asteon plaza itxita egon denez, Orixe eskolakoek beren jarduerak egiteko aukerarik ere izan ez dutela oroitarazi du Unai lekukoak. Alegia, izandako istiluak ez direla bakanak, eta arazoa errotikoagoa dela. «Gerra egoera» salatu dute Osasun neurriak bermatzeko operazioa «segurtasuna bermatzeko» lanaldi bihurtu zela esan dute Segurtasun Sailekoek, eta AZGA Alde Zaharreko Gazte Asanbladakoek, berriz, salatu dute osasun irizpideen izenean gazteen aurkako «kriminalizazioa» egiten ari direla. Ostalaria ados da, baita Unai ere -herenegungo istiluen lekukoa-: «Jendea zegoen jai giroan, baina gaur egungo neurriak, inor ez zegoen beste ezertarako, beraiek -Polizia- izan ezik». Sortuk oharra kaleratu du, eta esan du «jotzeko tiro egitea» gisako aginduek Iñigo Cabacasen heriotza oroitarazten dutela, eta ezin dela Poliziaren jokabidea justifikatu. EH Bilduk, berriz, gazteak kriminalizatzeaz gain, Donostiako Parte Zaharrean «gerra giroa» sortzen ari direla ohartarazi du, eta gaitzetsi egin du udalaren jokabidea: «Alkateak erabaki zuen bandera jaitsiko zuela. Pilaketak izatea espero zitekeen». Azalpenak emateko eskatu diote Goiari. Erne eta Esan Ertzaintzako sindikatuek, aldiz, polizien jokabidea babestu dute, baina haiek ere salatu dute Goia alkateak ez zuela ongi egin banderen igoera eta jaitsiera egitearekin. Udaletik diote «gutxi batzuek» ez zituztela errespetatu neurriak, eta osasun arazoa segurtasun arazo bilakatu zela: «Tristea da benetan hiriko egun nagusia horrela amaitu izana». Adierazpen bat hitzartu nahi dute talde guztiekin, baina EH Bilduk eta Podemosek ez dute bat egin. Mobilizaziorako deia Joan den larunbatean izandako atxiloketak salatzeko mobilizaziorako deia eginda zegoen, baina herenegun izandako istiluekin berriz ere egin dute auzoko gazteek deialdia. Protesta egingo dute datorren larunbatean, eguerdian Gazteon aurkako kriminalizazioa gelditu lelopean. ]]> <![CDATA[Zubiagak dio prozeduraren parte dela pertsonei tiro egitea]]> https://www.berria.eus/albisteak/192579/zubiagak_dio_prozeduraren_parte_dela_pertsonei_tiro_egitea.htm Thu, 21 Jan 2021 09:47:06 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/albisteak/192579/zubiagak_dio_prozeduraren_parte_dela_pertsonei_tiro_egitea.htm Jotzeko egingo dugu tiro». Azaldu duenez, punteria sistema bat dute gailuek, eta esan du helburu jakin batzuei botatzeko prestatuta daudela, «anabasa pizten ari diren horiei". Gaineratu du ezin dela «testuingurutik atera» ertzainburu horren esaldia: «Parte Zaharrean gertatzen dena ezin da ulertu ingurukoa kontuan hartu gabe. Talde batzuek muga guztiak gainditzen dituzte». Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ere gaitzetsi ditu atzo iluntzeko istiluak, eta salatu du Ertzaintzari eta Udaltzaingoari egindakoa "onartu ezin daitekeen jazarpena" izan zela. Istiluetan "bizikidetza asaldatu" eta kalteak eragin zirela esan du, eta babes osoa adierazi die poliziei. Ertzainak, goizetik Bestelakoa da Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladaren bertsioa, eta atzo iluntzean bertan zeuden zenbait lekukorena ere bai. Gazte taldeak ohartarazi du Polizia esaten ari dela zenbait kide zauritu zirela beren jardunean, baina salatu du auzotar askok lesioakdituztela. Hala adierazi du bertan zegoen Unaik-gertakarien lekukoa izan zen, baina ez du izena eman nahi izan-: «Poliziaren oldarra hasi zenean, etxera zihoazenei, kalean paseatzen ari zirenei, autoaren bila zihoazenei... haiei ere oldartu zitzaien Ertzaintza». Hainbatek hanketan zauriak dituztela jakinarazi dute, eta bi lagunek, gutxienez, matrailezurra hautsita daukatela. Halaber, gazte taldeak salatu du ez dela «kasu bakana», eta gogora ekarri dituzte joan den larunbateko gertakariak ere: «Hau modu bat da agintari instituzional eta politikoek pandemian izandako arduragabekeria zuritzeko. Auzoa militarizatu egin dute koronabirusaren izenean». Egoera salatzeko, mobilizazioa egingo dute larunbat eguerdian. Poliziaren presentzia goizetik «nabarmena»izan zela azaldu du Unaik: «Poliziaren presentzia goizetik oso-oso handia izan zen. Konstuzio plazara pasatzerakoan, poteoan, denbora osoan Poliziaren presentzia eta markatzea zegoen. Auzotarren artean genioen polizia asko zegoela». Hain justu, goizean pertsona bat ere identifikatu zuten. Unaik aitortu du halako batean pilaketak egon zirela, 19:00akinguruan, baina ostalariek une oro zaindu zituztela beharrezko segurtasun neurriak. Gainera, azaldu du talde pilaketa handirik ez zela egon. Arratsalderako, ordea, gero eta jende gehiago elkartu zen Parte Zaharrean, Unaik azaldu duenez, eta horregatikzegoela Udaltzaingoa. Unaik esplikatu du nola izan zen lehen atxiloketa: «Ez zen Konstituzio plazan izan, Trinitatean baizik. Udaltzaingoakgazte bat atxiki zuen. Eta, hori jakinda, Ikatzen zegoen jendea hara bildu zen. Orduan etorri zen Ertzaintza». Hain justu, Parte Zaharreko Gazte Asanbladako kideek ez dakite oraindik lau lagun ala bost dauden atxilotuta -Ertzaintzaren oharrak dio lau lagun atxilotu dituztela, eta baieztatzeko dago Udaltzaingoak beste norbait atxilo hartu zuen-. Amaiera «tristea" BERRIAk liskarren nondik norakoaz galdetu dio Donostiako Udalari, eta hark erantzun du istilu «tamalgarri eta deitoragarriak»izan direla. Pilatutako jende kopuruari eta segurtasun neurriak ez betetzeari egotzi dizkio: «Zenbait jendek atzoko eguna festatzat hartu zuen, eta halaxe ospatu, eman diren osasun irizpideei muzin eginez. Tarte batzuetan, osasun ikuspuntutik egoera arrikutsuk ikusi genituen Parte Zaharreko zenbait kaletan, jende asko pilatu zelako tabernen kanpoaldean, talde handietan eta maskararik gabe alkohola edanez». Gero, «ordena publikoko arazo»bihurtu zen gertatutakoa, udalaren arabera. «San Sebastian eguna aurten ez zen ospakizun eguna, eta hiriko gehien-gehienek hala ulertu zuen, eta arduratsu jokatu. Gutxi batzuek, berriz, ez zuten errespetatu nahi izan pilaketaren debekua, eta, gainera, osasun arazoa segurtasun arazo bilakatu zuten. Tristea benetan hiriko egun nagusia horrela amaitu izana», zehaztu dute. Hain justu, datorren asterako adierazpen bat sinatu nahi dute, udal taldeek gertatutakoa gaitzesteko. EH Bilduk eta Podemosek, ordea, ez dute babestu egitasmoa. Donostiako EH Bilduk, ordea, gaitzetsi egin du udalaren jokabidea. Salatu dute, esaterako, Eneko Goia alkateak berak erabaki izana bandera jaitsiko zuela, eta erabaki hori «bere kabuz» hartu izana. Ondorioz, pilaketak izatea«espero zitekeen zerbait»dela diote, eta, hortaz, azalpenak emateko eskatu diote Goiari. Gainera, Donostiako Parte Zaharrean azken egunetan ikusten ari diren «gerra irudiak» ere gaitzetsi dituzte.]]> <![CDATA[Jaurlaritza eta Elkarrekin Podemos ez dira ados jarri aurrekontuetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/012/001/2021-01-17/jaurlaritza_eta_elkarrekin_podemos_ez_dira_ados_jarri_aurrekontuetan.htm Sun, 17 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1942/012/001/2021-01-17/jaurlaritza_eta_elkarrekin_podemos_ez_dira_ados_jarri_aurrekontuetan.htm
«Bagenekien ez zela erraza izango, gobernuak gehiengo osoa duelako, eta hori ezinbesteko abiapuntua da gertatutakoa ulertzeko». Modu horretan azaldu du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosen bozeramaileak Jaurlaritzarekin akordio bat lortu ez izana. Azken egunetan hirutan bildu dira, baina ez dute hitzarmenik lortu azkenean. Oraindik, ordea, koalizioak aztertzeko du osoko zuzenketa aurkeztu ala ez.

Azpiazuk, berriz, esan du azken bi egunotan arlo hauetan egin dituela proposamenak: osasuna; zaintza; berdintasuna eta genero indarkeria; gizarte babesa eta inklusioa; hezkuntza; etxebizitza; enplegua; eta ingurumena eta energia. 97 milioi euroko kostua zuten. Hortik «harago» joan direla ere azpimarratu du. Horregatik, gaitzetsi egin du koalizioak akordioa ez onartu izana: «Ez daukat argi nola kokatu ezezkoa; ez dakit bertigo kontua izango ote den».

Koronabirusaren ondorioz sortutako egoerak aurrekontu «berezi» batzuk eskatzen dituela aitortu dute bi aldeek, eta «zintzoki» negoziatu dutela azpimarratu dute denek. Jaurlaritzak egindako azkeneko proposamenean jaso dituzte, haien esanetan, kaltetuen gelditu diren sektoreetako diru sorta gehiago. Osasungintzan, 20 milioi euro gehiagoko proposamena egin du Jaurlaritzak; berdintasunaren arloan, bi milioitik gora; eta hezkuntzan, bost milioi.

Gorrotxategik, ordea, ohartarazi du Azpiazuk esan duela gobernuak «ezin» duela eta ez duela «harago joan behar». Hortaz, eten egin da negoziazioa, nahiz eta koalizioa «azkenera arte» saiatuko den akordioa bilatzen.

Datozen urratsak

«Argi dut Euskadik aurrekontu handiak izango dituela, murrizketarik gabe eta austeritatetik urrun», esan du Azpiazuk bilera ostean. Oroitarazi du aritmetikoki beste taldeen beharra ez badute ere akordio zabala bilatzea zela helburua: «Zintzotasunez saiatu gara. Ausardiaz eta intentsitatez. Benetan uste dugulako ohiz kanpoko egoera bat dela hau, eta egoera horri begira egon beharko genukeela. Uste dut lehen urratsa izan daitekeela beste gai batzuetan babesa lortzeko». Orain, Elkarrekin Podemosek «baloratu» egin behar du osoko zuzenketa aurkeztu ala ez.]]>
<![CDATA[EH Bilduk bigarren kongresuari ekin dio Nazio Batzarrean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1981/012/002/2021-01-17/eh_bilduk_bigarren_kongresuari_ekin_dio_nazio_batzarrean.htm Sun, 17 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1981/012/002/2021-01-17/eh_bilduk_bigarren_kongresuari_ekin_dio_nazio_batzarrean.htm
800 kidetik gora elkartu dira ohiko batzarrean, eta Otegik hitzartzea egin du egungo testuinguruaren gaineko interpretazioa egiteko. Bigarren kongresuan orain arte egindako bidean sakontzea nahi du, eta, horretarako, lau arlotan indartzeko erronka luke taldeak: ikuspuntu nazionala, askatasun nazionala, pandemia eta horren ondorio sozialak, eta EH Bildu tresna politiko eraginkorra bihurtzea».

Urteurrena eta bilakaera

Gainera, indar subiranistaren hamargarren urteurrena ospatzen hasia da talde politikoa -aurrena Bildu gisa egin zuten lan; orain, EH Bildu moduan-. Ordutik taldea osatzen zuen Aralar desegin da, esaterako, eta 2017an egin zuten aurreneko kongresua. Hartan, Otegi izendatu zuten taldeko koordinatzaile nagusia.]]>
<![CDATA[Epaileak espetxera bidali ditu Aizarnazabalgo hilketaz akusatutako biak]]> https://www.berria.eus/albisteak/192318/epaileak_espetxera_bidali_ditu_aizarnazabalgo_hilketaz_akusatutako_biak.htm Sat, 16 Jan 2021 18:30:58 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/albisteak/192318/epaileak_espetxera_bidali_ditu_aizarnazabalgo_hilketaz_akusatutako_biak.htm <![CDATA[Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek ez dute akordioa lortu aurrekontuetarako]]> https://www.berria.eus/albisteak/192356/jaurlaritzak_eta_elkarrekin_podemosek_ez_dute_akordioa_lortu_aurrekontuetarako.htm Sat, 16 Jan 2021 15:38:18 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/albisteak/192356/jaurlaritzak_eta_elkarrekin_podemosek_ez_dute_akordioa_lortu_aurrekontuetarako.htm <![CDATA[Espetxean daude Aizarnazabalgo hilketagatik akusatutako biak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/010/001/2021-01-16/espetxean_daude_aizarnazabalgo_hilketagatik_akusatutako_biak.htm Sat, 16 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1879/010/001/2021-01-16/espetxean_daude_aizarnazabalgo_hilketagatik_akusatutako_biak.htm
Bi atxilotuak bikote dira: 24 urte ditu gizonezkoak, eta 23 emakumezkoak; Errenteriakoak dira (Gipuzkoa). Ertzaintzaren arabera, Pujanarekin bizi ziren Aizarnazabalgo landetxeko apartamentu batean. Ikerketak azaleratu duenez, labankadaz hil zuten Pujana, urtarrilaren 2ko goizaldean izandako liskar gogor batean. Kasua aztertzen ari den ikerlari taldeak, berriz, uste du gorpua Urola ibaiaren albora autoz eraman eta bertan utzi ostean Gipuzkoan zehar ibili zirela frogez desegiteko. Etxea ere goitik behera garbitzeko produktuak ere erosi zituzten, delituaren zantzuak ezabatzeko asmoz.

Pujanaren gorpua urtarrilaren 4an agertu zen, Aizarnazabalen. Urola ibaiaren ertzean garbiketa egiten ari ziren langile batzuek topatu zuten, Etxabe Auzoan. Hala ere, biktimaren bikotekideak urtarrilaren 1ean jarri zuen haren desagerpenari buruzko salaketa, eta Polizia biktimaren azken egunak eta orduak ikertzen aritu da orduz geroztik. Gorpuari autopsia egin zioten Donostian, auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan. 32 urte zituen Pujanak, eta Donostiakoa zen; labankadaz hil zuten.

Festarekin loturarik ez

Hortaz, epaileak ondorioztatu du urtarrilaren 1ean hasi eta 2ko goizaldean segitutako haserrealdiaren ondorioz hil zuela bikoteak Pujana, eta Ertzaintzak zehaztu du andrearen hilketak ez duela zerikusirik gau hartan landetxe berean ospatzen ari zen Urtezahar gaueko festarekin.]]>
<![CDATA[LGTBIfobiaren aurkako behatokiak kexu dira babes gutxi dutelako]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/007/001/2021-01-15/lgtbifobiaren_aurkako_behatokiak_kexu_dira_babes_gutxi_dutelako.htm Fri, 15 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1879/007/001/2021-01-15/lgtbifobiaren_aurkako_behatokiak_kexu_dira_babes_gutxi_dutelako.htm
«Gero eta kezkatuago gaude baliabideak gero eta gehiago mugatzen ari direlako, eta murrizketa horiek oztopoak dakartzatelako gure lanerako», azaldu dute prentsa ohar batean. Ohartarazi dute iturri ekonomikorik gabe, lan egiteko oinarrizko baliabiderik gabe —langileak eta lanerako beharrezko materiala— ezin dutela arreta egokirik eman. Horregatik, Espainiako Arartekoari eskatu diote aurkeztutako kexa onartzeko eta ikertzeko ea aurten duten finantzaketa «neurrikoa eta egokia» den eskaintzen duten zerbitzua emateko.

Kataluniako LGTBIfobiaren aurkako behatokiko presidente Eugeni Rodriguezek bere egin du atzo aurkeztutako kexa: «Ez da onargarria beren lurraldeetan lan ukaezina egiten duten eragileek estatuko administrazioen zentimo bakar bat ere ez jasotzea». Haren ustez, egoera zaurgarrienean dauden kolektiboei arreta espezifikoa eta espezializatua eman behar zaie, eta, horretarako, ezinbestekotzat jo du behatokiok baliabide ekonomiko «duinez» hornitzea. Coruñako behatokiko arduradun Carlos Emiliok ere administrazioei eskatu die «jabetzeko» zer lan egiten duten eragileok.

Gasteizen ika-mika

«Onartezina da gorroto delituen eta diskurtsoen goranzko egoera batean, bizi dugun osasun krisi larrian, LGTBIfobiari aurre egin beharreko baliabideak murriztuz joatea», deitoratu du Amets Martinez de Hereditak, Lumagorriko presidente eta Ikusgune LGTBIfobiaren aurkako Gasteizko behatokiaren kudeatzaileak. «Erakundeek behatokietan egiten ari garen lana aitortu eta babestu behar dute», azpimarratu du.

Lumagorrik salatu izan du Gasteizko Udaleko aurrekontuetan diru sorta txikiagoa jaso dutela berdintasunaren eta sexu aniztasunaren aldeko eta LGTBIfobiaren aurkako egitasmoek. Zehazki, behatokiarekin udalak zuen hitzarmena 70.000 eurotik 30.000 eurora jaitsi da, eta berariaz jasotzen zituen 20.000 euroak ere ez dituzte sartu kontuetan.]]>
<![CDATA[Tenerifen hil duten andre trans baten Bilboko senideei laguntzeko kanpaina hasi dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/007/002/2021-01-15/tenerifen_hil_duten_andre_trans_baten_bilboko_senideei_laguntzeko_kanpaina_hasi_dute.htm Fri, 15 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1917/007/002/2021-01-15/tenerifen_hil_duten_andre_trans_baten_bilboko_senideei_laguntzeko_kanpaina_hasi_dute.htm
Poliziak gorpua aurkitu eta egun batera atzeman zuten gizonezko bat, eta atxilo hartu zuten, hilketa leporatuta. Bide judizialak, ordea, aurrera segitzen du, eta andrearen familiari laguntza ekonomikoa emateko egitasmo bat abian da sarean, Kanarietako Transgirl taldeak sustatuta.

Izan ere, Euskal Herriko familia du Oterok. Zehazki, Bilbotik joan dira haren senideak Gabonetan, kasuari jarraipena bertatik bertara emateko. Tenerifera joandako familiakide horiei gastuekin laguntzeko asmoz jarri dute martxan diru bilketa, baita hilketaren osteko gastuei babes ekonomikoa emateko ere.

Eskerrak eman ditu sendiak sare sozialetan: «Ez genuke jakingo egoera honi nola aurre egin Transgirl taldeagatik izango ez balitz. Zinez eskertuta gaude». Bestalde, salatu dute hainbat hedabidek Oterok bere burua andre gisa izendatu aurretik erabiltzen zuen izen «maskulinoarekin» aurkeztu dutela: «Exijitzen dugu Iratxek bere burua aurkezten zuen moduan izendatzea. Emakume trans gisa zen ezaguna, eta hala egiten zuen bizimodua».

Eragileen salaketa

Hain justu, transen eskubideen aldeko taldeek eta eragile feministek salatu dute trataera deitoragarria eman diotela hedabideek Otereroren hilketari: «Albistea ezagutarazi zenetik, Iratxeren eta haren familiaren aurkako indarkeriak ez du etenik izan». Oroitarazi dute ezen, arloko legerik gabe, kolektibo horren aurkako hilketek ez dutela indarkeria matxistaren aurkako legediaren babesik.]]>
<![CDATA[«Gero eta pobrezia handiagoa izango dugu, eta askatasun gutxiago»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/008/001/2021-01-15/gero_eta_pobrezia_handiagoa_izango_dugu_eta_askatasun_gutxiago.htm Fri, 15 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1855/008/001/2021-01-15/gero_eta_pobrezia_handiagoa_izango_dugu_eta_askatasun_gutxiago.htm
Bi urte bete berri dira GKS jendaurrean aurkeztu zenetik. Nolako bilakaera izan du?

UNAI MARTINEZ: Oso balorazio positiboa egiten dugu. Bi frontetan egin dugu lan: batetik, Euskal Herrian sozialismoaren aldeko mugimendua sendotzen, uste dugulako beharrezkoa dela langileriaren independentzia antolatzailea indartzea. Bestetik, gazteen arazoei erantzuteko baliabide eta gaitasunak lortzen saiatu gara. Horretarako egin ditugu mintegiak, lanegunak, topaguneak... Antolakuntzari dagokionez, hedatuz joan gara, eta militante kopurua ere handitu da.

Ipar Euskal Herrian ere bazaudete. Nazio ikuspegia hor da?

ANE IBARZABAL: Bai, antolakuntza lanetan aritu gara Ipar zein Hego Euskal Herrian, baldintzak sortzen joateko sozialismoaren aldeko mugimendua eraiki ahal izateko, testuinguruaren arabera egokituz. Nazio eraikuntzaren barruan lan hori ere sartzen dugu. Lurralde historiko diferenteetara egokitzea, eta ikuspegi sozialistatik proposamen politikoak egitea bertan gorpuzteko.

Bi urteotan abiarazi dituzue hainbat lanketa. Udazkenean, koronabirusaren ondorioak salatzeko, kalea hartu zenuten.

A.I.: Konfinamendua hasi eta bi astera abiarazi genuen kanpaina bat, eta ordutik ari gara aldarrikatzen kontu bat dela birusa eta beste bat kudeaketa. Hor dago eztabaida. Garrantzia ematen diogu osasun larrialdiari, eta saiatzen gara neurri horiek betetzen, baina nola kudeatu, hori da eztabaida. Osasun larrialdiari eman zaion aterabidea Poliziaren aterabidea da, kalitatezkoa eta unibertsala den osasungintza bat babestu beharrean.

U.M.: Gainera, aurretik zegoen joera bat indartu da: oligarkia finantzarioak indar handia du, salbuespen egoeretan erabakiak hartzeko konpetentziak zentralizatu egiten dira, eta, egun, instituzioetan dauden alderdiek ez dute oligarkia finantzario horri aurre egiteko nahikoa gaitasun. Horregatik, eta ikusita krisi ekonomiko handia datorrela, erabaki genuen dinamika bat martxan jartzea. Jendeak erantzun zuen: astero 2.000 lagun bildu ginen.

Protestetan jendea batu da. Egun, joera dago jendearengana heltzeko kontzeptu sinpleagoak erabiltzeko. Zuek, aldiz, «oligarkia finantzarioa», «ofentsiba kapitalista» eta parekoak darabiltzazue. Deigarria da.

A.I.: Terminoak konplexuak dira, errealitatea bera halakoa delako. Kontzeptuak ez dira neutroak, eta garrantzitsua da horiek zuzen erabiltzea. Bestalde, kapitalaren gizartea krisian dagoenez, erabiltzen dugun terminologiak gaurkotasuna duela uste dugu.

U.M.: Gizartean eragin nahi dugunez, joera garrantzitsuenak aurreikusteko gaitasuna garatu behar dugu. Horregatik hitz egiten dugu proletarizazio prozesuaz edo krisi kapitalistaz.

Zuen analisi eta proposamen asko 2008ko krisi ekonomikoaren ondorioei dagozkie, baina beste krisi bat piztu berri da. Zein analisi egiten duzue?

U.M.: Krisi berri batean sartu gara, eta eragin handia izango du. Faktore global eta konplexuak dira: Europaren gainbehera gertatzen ari da, langileriaren egoera gero eta kaskarragoa da, gazteok emantzipatzeko arazoak ditugu... Eredu ekonomikoen trantsizio bat bizitzen ari gara, lan prozesuetatik jendea kanporatua izango da. Gero eta pobrezia handiagoa izango dugu, eta askatasun gutxiago. Horregatik, baliabide sozialistak ekoiztearen, langileriaren antolakuntzaren eta xede estrategikoen defentsan ari gara.

Hori lortzeko «mugimendu sozialistaren» pean hainbat egitura daude GKSz gain?

A.I.: Mugimendu sozialistan partekatzen ditugu helburu orokor batzuk, baina antolakunde bakoitza —Itaia, Erraki, GKS, Ikasle Abertzaleak, Kontseilu Sozialistak...— independentea da, eta bere tresnak ditu.

Itaiak, esaterako, ikuspegi feminista lantzen du. Horrek esan nahi du GKSk ez duela bere gain hartzen genero aldagaia?

A.I.: Ez. Zehazki, Itaiak genero gaiak lantzen ditu. Guk gure gain hartzen dugu genero aldagaia eta gure antolakundearen barruan genero zapalkuntza ez erreproduzitzeko baldintzak jartzen saiatzen gara. Horretaz gain, Itaia da guretzako genero gaiak lantzen dituen erreferente politiko eta ideologikoa.

Erraki, berriz, hainbat gaztetxe eta gune okupaturen sarea da, baina beren burua «langile kontrolpeko espazioen babes sare» gisa aurkeztu dute, eta polemika piztu du horrek.

U.M.: Ezin dugu Errakiren partez erantzun, baina badakigu, haiek hainbatetan argitu dutelako, kategoria analitiko gisa erabili dutela, errealitatea hobeto ulertzeko. Langile kontrolpeko espazioen kontzeptuaren barruan daude jabetza pribatuan oinarritzen ez diren eta inolako zapalkuntzarik erreproduzitzen ez duten espazioak, besteak beste, gaztetxeak.

A.I.: Horrekin batera, kontrol burgeseko espazioen terminoari kontrajarrita azaldu izan dute.

Polemika piztu zuten, halaber, konfinamenduan Patxi Ruiz euskal presoaren alde abiarazitako mobilizazioek. Baina, era berean, nolabait adierazi zenuten presoekiko kezka duzuela.

A.I.: Patxi Ruizen egoera oso muturrekoa zen. Konfinamenduaren ondorioz espetxean bizi zutena oso gogorra zen, eta Patxik borroka bat abiarazi zuen beren eskubideak defendatzeko. Guk oihartzuna eman genion borroka horri, eta haren egoera salatu, muturrekoa zelako. Presoen auziari dagokionez, ulertzen dugu ahalik eta azkarrena konpondu behar dela, baina estatuek oso modu interesatuan hartzen dituzte erabakiak. Badakigu egoera horrek sufrimendu handia eragiten duela, eta nahi dugu baldintzak hobetzea eta etxeratzea. Baina uste dugu, justizia eta politika terminoetan, modu onena amnistiaren bidez ebaztea dela.

Ezker abertzalearen eremutik «kanpo» badira beste eragile batzuk. Zein harreman duzue?

U.M.: Beste eragile batzuekin bidea egiten dugu, eta aliantza iraunkorrak ditugu mugimendu sozialistako egiturekin: Itaia, Ikasle Abertzaleak, Erraki, eta, orain, sortzen ari dira Kontseilu Sozialistak. Azken horietan beste belaunaldi batzuetako jendea dago. Hortaz, ildo bat bada euskal estatu sozialistarena. Gainontzekoekin ikuspuntua elkarbanatzeko prestutasuna dugu eta borondatea izaten segitzen dugu, bakoitzaren ibilbide eta independentzia errespetatuz.

Eta, orain, zein erronka dituzue? Besteak beste kulturari buruzko lanketan ari zarete...

A.I.: Kulturari eman diogu garrantzia. Saiatzen gara kultura komunistaren hedapenean indarra egiten, baina baita kulturaren bestelako adierazpenei leku egiten ere. Alde horretatik, euskarak badu lehentasuna gurean.

U.M.: Gainontzeko lehentasunak errealitateak jartzen dizkigu parez pare. Ari gara pobreziaren eta askatasun faltaren gainean lanketa egiten. Bi horiek dira oraingo aldagairik esanguratsuenak.]]>
<![CDATA[Gasteizko, Kataluniako eta Galiziako LGTBIfobiaren aurkako behatokiek Espainiako arartekora jo dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/192246/gasteizko_kataluniako_eta_galiziako_lgtbifobiaren_aurkako_behatokiek_espainiako_arartekora_jo_dute.htm Thu, 14 Jan 2021 11:28:01 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/albisteak/192246/gasteizko_kataluniako_eta_galiziako_lgtbifobiaren_aurkako_behatokiek_espainiako_arartekora_jo_dute.htm <![CDATA[Mugaz gaindiko gazte bilgunea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/008/001/2021-01-14/mugaz_gaindiko_gazte_bilgunea.htm Thu, 14 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1879/008/001/2021-01-14/mugaz_gaindiko_gazte_bilgunea.htm
Batzen gaituen norabidean dokumentua da atzo Irunen aurkeztutakoa. Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, hiru saio egin dituzte azken bi urteetan, Iruñean, Donostian eta Baionan, eta, guztira, 60tik gora gaztek parte hartu du dinamikan. Lau ardatzen gainean aritu dira gogoeta egiten: ongizate materiala, hizkuntza politikak, hezkuntza eta gobernantza. Arlo horietan gazteen ikuspegitik dauden arazoak identifikatzen eta horiei aterabidea bilatzeko proposamenak egiten aritu dira, eta txosten batean bildu dituzte ondorioak; bai lurralde bakoitzaren analisia, eta baita hiru administrazioen pean egonagatik ere martxan jar daitezkeen neurriak.

Olabek aurkeztu du arlo sozioekonomikoarekin lotura duen atala: «Euroeskualdeko gazteek zailtasun handiak dituzte bizi proiektuak garatu ahal izateko». Zehazki, etxebizitzaren eta lan prekarioen auziari egin dio erreferentzia, eta nabarmendu du zazpi lurraldeetako gazteek identifikatzen dituztela bi faktore horiek ongizatea bermatzeko aldagai gisa. Horregatik, Gazte Agorak proposatu du mugaz gaindiko jarduera sozioekonomikoak bultzatzea, eta etxebizitzaren eta enpleguaren arazoari gazteen ikuspegi batetik heltzeko proposamenak lantzea. Besteak beste, gazteentzako etxebizitzak aipatu dituzte dokumentuan.

Alzugaraik, berriz, euskarari egin dio erreferentzia. Ohartarazi du euskararen egoera ez dela bera Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Euskal Hirigune Elkargoan, baina Euskal Herri osoan hartu beharko litzatekeela euskara «aberastasun» gisa. Horregatik, eskatu dute euskarari ikusgaitasuna emateko, eta ez ideologizatzeko hizkuntza. Neurri zehatzak ere proposatu dituzte: administrazio publikoan euskara sustatzea, euskarazko jarduerentzako diru laguntzak handitzea, eta hiru lurralde administrazioak barnebiltzen dituen erakundeak ere indartzea, euskara ardatz izango dutenak.

Olabek euskararen auziari hezkuntzarena gehitu dio. Lurralde administratibo bakoitzak bere hezkuntza sistema propioak eta berezitasunak ditu, baina zeinbait proposamen jarri ditu mahai gainean: «Erronka da aniztasuna eta hezkidetza hezkuntzan txertatzea. Horretarako, beharrezkoa da ikasleen parte hartzea eta, oro har, hezkuntzan ari diren eragileen elkarlana sustatzea».

Eta, ikasleen parte hartzeaz gain, gazteen parte hartzea eta erabakitzeko ahalmena indartu behar dela ondorioztatu dute gobernantzaz aritzerakoan, Gutierrezek azaldu duenez, eta erakundeei eskatu diete horretarako baliabideak ipintzeko.

Topaketa udaberrian

Gazteei dei egin diete Gazte Agoran parte hartu eta udaberrian egin nahi duten mugaz gaindiko foroan parte hartzeko, «elkarrekin eraikitzen segitzeko».]]>
<![CDATA[Airea behar du zauriak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/014/001/2021-01-08/airea_behar_du_zauriak.htm Fri, 08 Jan 2021 00:00:00 +0100 Maider Galardi F. Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1877/014/001/2021-01-08/airea_behar_du_zauriak.htm
Resistencia socialista en fememenino (Erresistentzia sozialista femeninoan, Ramon Rubial fundazioa 2020) liburua argitaratu berri du Hidalgok Angel Comte historialariarekin batera. Aldez aurretik argitu nahi izan du obra ez dela «lan feminista bat», baina kezka batetik abiatzen dela prozesua: «Ikusarazi eta aldarrikatu nahi dugu emakume hauen bizitza historia». Guztira, 70 bat elkarrizketa egin ditu historialariak, eta azaldu du andre bakoitzak baduela bere bizipen indibiduala, baina badagoela kontakizun kolektibo bat ere: «Antifrankismoan eta terrorismoaren aurrean borrokatu diren andre sozialistena».

Beste kolektibo baten parte izandako emakumeen testigantzekin ari da ontzen Ikasketa Feministen eta Generokoen doktoretza tesia Dañobeitia. Zehazki, 1990eko hamarkadan ezker abertzaleko hainbat mugimendutan aritu ziren emakumeen kontakizunak jasotzen ari da, besteak beste, ikusteko zein diren emakume horiek egindako ekarpenak, bizi izandako gatazkak, eztabaidak, borrokak... «Euskal gatazka eta generoa harremanetan ipintzea da asmoa, baita feminismoa ere», nabarmendu du soziologoak. Garrantzitsua iruditzen zaio emakumeen bizipenei tokia egitea memoriaren eraikuntzan: «Gure gizartearen begirada oso androzentrikoa da. Edozein fenomeno aztertzen dugu gizonen esperientzia ardatz hartuta. Horrek homogeneizatzen du gertatutakoa, eta baztertu beste batzuk».

Hain justu, El Salvadorko gatazkaren ondorioak bere azalean bizi izan ditu Guzmanek. Hangoa da, eta gogoratzen du hamabi urteko gerraren ostean nola hasi ziren emakumeak haiek bizitako indarkeriak izendatzen: «Kolektiboki landu genuen, hausnartzeko iragan hurbil horretan nola egon ginen. Garrantzitsua izan zen antolatzea, eraiki ahal izateko gerra egoeratik bake prozesu bateranzko bidea, modu ahaldunduan». Orain ez lioke bake egoera deituko: «Bakea konfrontazio armatuaz harago doan zerbait da». Horregatik uste du ezinbestekoa dela kontzeptuak begirada feminista batetik aztertzea: zer den gatazka, zer indarkeria, zer parte hartze soziopolitikoa...

Dañobeitiak oroitarazi du euskal gatazkak iraun duen bitartean indarkeria sexuala erabili izan dela andreen aurka: «Biolentzia sexuala arma gisa erabiltzen da gure gorputzen aurka -tortura bidez, esaterako-, herri eta ideologia zehatz bat txikitzeko». Baina harago ere jo du: «Indarkeria politikoak indarkeria matxistarekin gurutzatzen dira, eta beharrezkoa da memoriaren gaiek ardatz hori kontuan hartzea». Hidalgok egindako elkarrizketa sortan, berriz, andreek ez dute identifikatu andre izate hutsagatik indarkeria mota berezitu bat.

Hori kontu bat da, ordea, eta beste bat zein den orain arte gatazkaren ondorioak jasan dituztenen iruditeria nola eraiki den: «Politikoez, sozialistez... ari garenean, badirudi gizonezkoez ari garela, baina kargu publikoetan zeuden emakumeek ondorio berak zituzten: bizkartzaina eraman behar zuten, mehatxuak jasaten zituzten...». Oroitarazi du 1980ko hamarkadatik aurrera instituzioetan hainbat hautetsi emakume egon direla, eta horien bizipenak ez direla ezagunak.

Lehen lerroa auzitan

Baina politikagintza instituzionalean aritu diren emakumeen bizipenak jasotzeaz gain, beste era batera alderdi sozialistari ekarpena egin dioten andreekin ere bildu da Hidalgo, eta nabarmendu du ezinbestekoa dela parte hartze soziopolitikoaren bestelako interpretazio bat ere egitea. Dañobeitiarentzat ere funtsezkoa da: «Feminismotik ezinbestekoa da emakumea subjektu politiko gisa aldarrikatzea. Subjektu gisa ukatzea errepresio matxista mota bat da. Isilduak badira ahaztu egin daitezkeelako, eta horrek ez du ahalbidetzen memoria egitea.

Horretarako, ordea, gatazkak iraun bitartean gizartearen sektore diferenteetan kokatuta egon diren andreei ere leku egin behar zaie memoriaren eraikuntzan, eta ez soilik eremu publikoan aritu diren horiei. Mendebaldeko Saharan, esaterako, ari dira emakumeak beraien ekarpenen eta ondoezen dokumentazio lana egiten. Hala azaldu du Guzmanek: «Eszena publikoan gerrarik ez zegoenean ere errepresioa bizi izan dute andreek, eta guk ez genekien ezer. Egiten ari diren dokumentazio lana oso garrantzitsua da: historia idazten ari dira, memoria bizia».

Eta Euskal Herrian? Guzmanek uste du mugimendu feministan ez dela kontsentsurik egon oraindik historia hurbilean gertatutakoari gatazka izaera emateko, eta horregatik ez dela genero ikuspegia «lehentasunezko» bihurtu gatazkaren konponbideei eta bake bideari heltzeko. Edonola ere, Dañobeitiak ohartarazi du ezinbestekoa dela gaiari albait azkarren heltzea: «Bakegintza prozesuak, pazifikazio gisa bainoago, aukera gisa ikusi behar ditugu, andreek gatazkan sartu aurretik baino baldintza hobeak eduki ditzaten gatazka egoeretatik ateratzean».

Bihar: Ikus-entzuneko fikzioa.]]>