
Iraganeko «espiritua», lurralde osoan barrena
Maite Alustiza
Lasarteko zirkuitua gogoratzeko, San Sebastian Circuit Spirit irteera antolatu dute, ekainaren 24rako. Parte hartzaileek berrehun kilometro egingo dituzte Gipuzkoa osoan, auto klasikoekin eta kirol autoekin.

Historiako istorioak ehizatzen
Maite Alustiza
Gizakia duela 14.000 urte nola bizi zen irudikatu dute Zestoako Ekainberri museoan, Ekainfest jaiaren barruan. Historiaurreko pintxoen ibilbidea, txu-txu trena eta olinpiar jokoak ere izan dituzte.

Itsas herrian, lehorterik ez
Maite Alustiza
Albaolak ikuspegi itsastar batetik ikertu du Euskal Herriko historia. Munduari egindako ekarpenak eta itsasoak herrialdearen garapenean izandako garrantzia jaso du liburu batean.

Zaldikoen erritmoan
Maite Alustiza
Ezpalak jaialdian, sei dantza talde tradizionalen zaldikoak ikusteko aukera egongo da asteburuan; gaur, Iruñean, eta bihar, Eibarren

«Beti gustatu zait gauzak esplikatzea, eta euskarak eman dit erraztasun hori»
Maite Alustiza
Txikitatik argi zuen Agirrek mediku izan nahi zuela. Gaixoei arreta egokia eta gertutasuna emateaz gain, buru-belarri aritu da osasun arloa euskalduntzeko ahaleginean. Kontsulta utzi ondoren, hiztegigintzan eman ditu azkenengo urteak.

Zipriztinek kulturaz blaitu dute
Maite Alustiza
Olatu Talka jaialdiak ekintzaz bete ditu Donostiako txoko ugari. Bisitak, musika saioak, jokoak, tailerrak eta beste egin dituzte. Bihar, beste horrenbeste izango dira kaian, festa amaitzeko.

Altzoan dute 'haundie'
Maite Alustiza
Altzoko Handiaren bizitzako pasarteak ezagut daitezke haren jaioterrian, lau panelek osatzen duten ibilbide baten bidez. Altzora jende ugari erakarri du hari buruz egitekoak diren filmak.

Hormek ez dute marroirik nahi
Maite Alustiza
Ezabatu eta hamar egunera, Mikel Laboaren omenezko murala berriro margotu dute Donostiako Antigua auzoko pareta batean. Zumaian, berrogei horma irudi baino gehiago egin dituzte iazko ekainetik; guztiak ezabatu dituzte. Barakaldon, udalak isuna jarri die hiru gazteri.

Segurtasuna, zintzilik ez dagoen ziurtasuna
Maite Alustiza
Garaierako eta lan bertikaletarako prestakuntza teoriko-praktikoa eskaintzen du Zumarragako Trebikal enpresak. Europako ziurtagiria ematen duen Euskal Herriko bi zentroetako bat da. Jakintza ez ezik, funtsezkotzat dute tresna egokiak izatea ere.

Barraskiloen tripak arakatzen
Maite Alustiza
Caravantur karabana azokan askotariko ibilgailuak aurki daitezke, Irungo Ficoba gunean. Erosteko ala alokatzeko, sukaldedunak edo gabeak, ohe bikoitzekoak... Zabala da eskaintza.