Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
IPCCren urriko txostenak jokaloki zaila marraztu arren, itxaropentsu mintzatu da Sanz; batik bat, hazten ari diren herriei begira. Zientziaren egitekoa aldarrikatu du.
Hiru hilabete bete dira gaur Hondarribiko alarde egunetik. Irailaren 8an Jaizkibel konpainia parekideak jasandako erasoak zeresan handia eman zuen, eta ozendu egin ziren konponbide prozesu bat abiatzeko eskaerak. Baina urrats gutxi egin dira ordutik. «Orain da momentua», nabarmendu dute Jaizkibeleko kideek.
Auzitegiko bost epaileetatik bik boto partikularra eman dute, haien iritziz "sexu erasoa" izan baitzen duela bi urteko sanferminetan gertatutakoa. Epaiaren aurkako helegitea jarriko dute Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak Espainiako Auzitegi Gorenean, baita biktimak ere.
Amaitu da Euskaraldia, baina 11 egunean ariketan parte hartu duten askok 'ahobizi' eta 'belarriprest' jarrerak mantendu nahi dituzte. Hizkuntza ohiturak aldatzea eta gogoeta eragitea lortu dute herritarrek
Arrisku zehatzik ez duten herritarrei ere emango dizkiete. Hiesaren aurkako neurritzat aurkeztu du Agnes Buzyn Frantziako Osasun ministroak. Gazteengan jarri du arreta
Bortizkeria sexualaren inguruko eztabaida lehen lerrora ekarri du mugimendu feministak azken hilabeteetan. Datuetan ere agerikoa da: salaketa kopurua etengabe handitzen ari da. Aktibisten arabera, emakumeen aurkako zigorrak dira sexu erasoak eta bortxaketak: ohartarazten diete zer egin dezaketen eta zer ez.