<![CDATA[Maite Elizondo | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 26 Sep 2022 12:32:54 +0200 hourly 1 <![CDATA[Maite Elizondo | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Danbor hotsak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1874/007/002/2022-06-21/danbor_hotsak.htm Tue, 21 Jun 2022 00:00:00 +0200 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1874/007/002/2022-06-21/danbor_hotsak.htm
Depresioaz gain, antsietatea, elikadura jokabidearen nahasmendua eta trauma ondoreneko estresa dira nabarmenki emakumeek jasaten ditugun nahasmendu psikologikoak. Gizonezkoek, aldiz, gehiagotan sufritzen dituzte menpekotasunarekin loturiko nahasmenduak.

Badirudi, generoa ardatz duten datu hauen arabera, dikotomia horren eragileetako bat gizartean eraikitako zenbait zutabe izan daitezkeela: zaintzari lotutako ardurak, lan eremuko zailtasunak, genero indarkeria, generoaren arabera eraikitako estereotipo eskuraezinak... Gizartean androzentrismotik kontzienteki eraikitako zaurgarritasun psikosozial hauek ageriko estres elementuak dira emakumeen buru osasunerako, gure ongizaterako.

Karen Horney psikiatra gisako emakume zientzialariei esker, generoaren ikuspegiaren garrantziaz jabetzen joan da gizartea. Benetan gure buru osasunean eragiten duten faktoreak aztertu nahi baditugu, gizartean eraikiak dauden baldintza sozial, politiko eta kulturalak kontuan hartzea ezinbestekoa da lanketa osatu eta eraginkor bat jorratzeko.

Maiz aipatu dugu gure osasun biopsikosozialak, genetikoki dakarzkigun ezaugarriez gain, jaiotzen garenetik xurgatzen goazen eragile askoren ondorioa dela. Heziketak badu zeresan izugarria: etxean ikasitakoak, eskolan bizitakoak, komunikabideetan azaldutakoak, kulturako ereduek helarazitakoak, politikoki erabakitakoak... Faktore horien guztien elkar elikatzeak eragingo du, besteak beste, biziko ditugun esperientzien aurrean azaleratuko ditugun emozioak, norberarekiko eta besteekiko eratuko ditugun harremanak, zailtasunen aurrean garatuko ditugun baliabide psikologikoak, baita egoera atseginen aurrean gozatzeko sentituko dugun askatasuna ere.

Karen Horneyk honako hau zioen: «Kezkak ekintzarantz bideratu behar gaitu, ez depresiorantz».

OMEk genero ikuspegitik osasun mentalari buruz azaldutako datuak kezkagarriak dira oso. Datu horiek ardura sortzeaz gain, emakumeen desira, eskubide eta aniztasuna errespetatzen duten egituren lanketan jarraitzeko indarra eta bultzada eskaintzen digute.

Guztion buru osasuna sendo egon dadin, jarrai dezagun egitura baztertzaileak apurtzen eta merezitakoak eraikitzen heziketan, komunikabideetan, harremanetan, lan baldintzetan, zaintzan, autoestimuan, besteekiko begiradan... Baita festetan ere!

Asteburu honetan hasi dira danbor hotsak Irunen, alardea ospatzeko prestaketetan. Aurten ere herriko plazetan egongo gara gizon eta emakumeak elkarrekin danborra jotzen batetik, eta oraindik ere emakumeoi instrumentuak jotzen uzten ez diguten alardekoak bestetik. Baina kezkatzen gaituen jarrera diskriminatzaile horren aurrean ekintzan jarraituko dugu, emakumeen danbor hotsek tradizioa eta eskubideak transmititzeaz gain herriko jaiak aberasten dituztelako!]]>
<![CDATA[Musika: buru osasunaren babesleku]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2378/005/001/2022-05-24/musika_buru_osasunaren_babesleku.htm Tue, 24 May 2022 00:00:00 +0200 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/2378/005/001/2022-05-24/musika_buru_osasunaren_babesleku.htm
Beethovenek ez zuen egun ezagutzen ditugun musikaren indarraren inguruko ikerketen berri, baina jabetua zen musikak eragin ditzakeen zenbait onuraz; emozioetan sortzen dituen askotariko mugimenduak sentitzeaz gain, sozializatzeko garaian musikak eskaintzen dizkigun bideak bizi zituen.

Gaur egun badakigu musika entzuteak garunaren funtzionamendua fisikoki, kognitiboki eta emozionalki aktibatzen duela, eta gorputzean eta garunean ongizate sentsazio orokor bat sorrarazi.

Garunaren gune aunitz jartzen dira martxan musika entzun, interpretatu edo konposatzean. Modu sinplifikatu batean esan daiteke erritmoak bereziki gune bulbarra aktibatzen duela, eta erreakzio fisiologikoak eragin. Melodia dienzefaloak jasotzen du, eta bertan emozio gazi-gozoak sorrarazten ditu. Harmoniak, berriz, maila kortikala jartzen du dantzan, eta aktibitate intelektuala elikatzen du.

Jaiotzen garenetik —ikerketa batzuek diote haurdunaldian ere baietz—, musikak gure garapenean eragina du ongizate biopsikosozialean. Emozioak identifikatzen eta kanporatzen laguntzen digu, kontzentrazioa areagotzen, estresa kudeatzen, sormena aberasten, memoria lantzen... Pertsona helduongan onura nabarmenak ditu musikak: oroitzapenen kutxa berriz bizitzea, gorputz mugimendua animatzea, aisia aberastea, lasaitasuna barneratzea...

Musikak guregan duen eraginkortasuna kontuan hartuz, azkar uler daiteke musikarekin batera doazen hizki, irudi eta mezuek zer-nolako eragina duten gizartearengan, bereziki norberaren nortasunaren eta baloreen inguruan hausnartzen dauden gazteengan, baita haien portaeran ere. Kasu batzuetan, zenbait musika talderen ereduak onura baino kalte handiagoa egin diezaguke, bai norberarekiko —zailtasunen aurrean ahaldundu gaitzakeen ereduak erakutsi ordez autosuntsiketara garamatzaten mezuak zabalduz—, baita besteekiko ere —indarkeriaz, jazarpenez eta intolerantziaz jositako abestiak bortizki errepikatuz—.

Kultura eta hezkuntza musikalak ezinbestekoak dira, musika askatasunetik eta ikuspuntu kritiko eraikitzaile batetik disfrutatu eta sortu dezagun. Tamalez, hezkuntza sistemak musikari eskaintzen dizkion orduak papur hutsak baino ez dira, musikaren enbor onuragarria ereiteko hazi ttipi bat besterik eskaintzen ez duena. Wolfgang Amadeus Mozartek zioen musika ez zegoela notetan, noten arteko isiluneetan baizik. Ez dut uste Mozart hezkuntza sisteman haur eta gazteek pairatzen duten isiltasun musikalaz ari zenik.

Zorionez, Euskal Herrian musikari eta musika talde zoragarriak dauzkagu, gizarte osasuntsua elikatzeko mezu eta doinuak sortzen dituztenak. Laster herri askotako festetan musika talde askorekin gozatzeko aukera izango dugu, disfrutatu ditzagun festak maitasun, errespetu eta parekidetasun ereduak zabalduz!! Ongi pasa!]]>
<![CDATA[Ze polittak zareten!]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2378/007/001/2022-04-26/ze_polittak_zareten.htm Tue, 26 Apr 2022 00:00:00 +0200 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/2378/007/001/2022-04-26/ze_polittak_zareten.htm
Azken bi urte luze hauetan aldaketa eta neurri berri askotara egokitu behar izan duzu esfortzu handia eginez, eta orain oporretatik bueltan beste aldaketa bat, ezta?! Gela barruan musukoa kentzearen aukera. Seguraski batzuek gustura gordeko duzue poltsikoan maskara; beste batzuei, aldiz, ekintza honek urduritasuna eta lotsa eragingo dizue agian. Sentsazio horri, aurpegia erakustearekin batera beldurra, ezinegona edo lotsa sentitzeari «aurpegi hutsaren sindromea» deitu diote. Ez da gaixotasun bat, zenbait lekutan musukorik gabe egotean sentitu daitezken sintoma batzuk baizik. Saiatuko gara denon artean aldaketa berri honetara egokitu zaitezten, behar duzuen erritmoa errespetatuz eta sentitu ditzakezuen urduritasun eta beldurrei aurre egiteko tresnak eskainiz.

Ea oraingoan helduok, estutu eta epaitu ordez, zuen barruak ulertzeko saiakera egiten dugun, errespetua eta entzute aktiboa bidelagun izanik eta estigmatizazioa bazter batera utziz.

Badakigu osasun biopsikosozial onuragarria izan dezazuen prebentzioa dela tresnarik eraginkorrenetako bat, eta pandemia gogor hau kudeatzeko unean ez dira zuen behar eta ezaugarriak behar bezainbeste zaindu. Ikuspegi helduzentristak ez zaituzte merezi duzuen moduan babestu. Ezinegon ezberdinak sentitu dituzue: eziurtasuna, antsietatea, egunerokotasunean aurrera egiteko gogo falta, galduta egotearen sentsazioa, ez ulertuak sentitzearen mina. Gehiegitan zuen autoestimua urratua izan da. Batzuetan arraro eta nahastuta sentitze hau, min psikoemozionala, modu gordinez komunikatu duzue: autolesioak, elikadura nahasmenduak eta isolamendua topatu dituzue espresio bide, osasun sistema publikoak zuek artatzeko aukerak indartzen ez zituen bitartean, ibilbide pandemiko hau estuagoa eta gogorragoa eginez.

Saiatu gaitezen helduok nerabe zoragarri hauei komunikazio bide aproposak eraikitzen: beraien afizioen inguruan interesa adieraziz, gustuko duten janzkera errespetatuz, sozializatu daitezen herrietan espazio eta ekintzak sortuz. Eskaini diezaiegun beraien barruak espresatzeko askatasuna; maitasun eta errespetu begiradekin beraien bizitza goxatuz.

Ea osasun mental publikoko zerbitzua indartu dezaketen agintariek nerabeek bizitzen dituzuen aldaketa, zalantza eta minen ahotsei belarriak eskaintzen dizkieten, profesional gehiagori lana eskainiz, sentitu ditzakezuen talka psikologikoak bideratzen laguntzeko aukerak zabalduz.

Maite zaituztegu, asko maite zaituztegu. Nahiz eta batzuetan helduok haserretzen garen eta zuek ulertzea kostatzen zaigun, jakin ezazue pozik zaudetenean maite zaituztegula, tristura sentitzen duzuenean maite zaituztegula, nahasmendua azaleratzen duzuenean maite zaituztegula, asko!

Ederrak zarete, benetan polittak!]]>
<![CDATA[Kolore emozionalak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2378/009/001/2022-03-29/kolore_emozionalak.htm Tue, 29 Mar 2022 00:00:00 +0200 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/2378/009/001/2022-03-29/kolore_emozionalak.htm
Pertsona batzuengan, aldiz, kontrako eragina sorraraz dezake: eguzkiaren argiak melatoninaren areagotzea eragiten du, loaren nahia gehituz. Gorputzak energia gehiago kontsumitzen du askotan, neke eta ahuleziaren sentsazioak nabarmenduz, emozionalki baxuago sentitzera eramanez.

Beraz, udaberriaren atari honek aldartean kolore ezberdinak sentitzeko aukerak pitz ditzake. Baina, noski, sentitzen duguna ez da kanpotik jasotzen dugunaren ondorioa soilik.

Bada leihotxo bat, Daniel J. Siegel psikiatrak tolerantziaren leihoa goitizenarekin izendatu zuena. Esparru honen ezagutzak aukera ematen digu norberaren emozioen kudeaketan eragile izateko. Tolerantziaren leihoaren metaforak adierazten du bizi ditugun gertaerak, emozionalki, modu egokian bizitzeko gaitasuna: intentsitate eramangarri batez, emozio atsegin edo desatseginak kudeatzeko baliabide pertsonalak martxan jarriz.

Zenbait bizipenen aurrean emozionalki gaindituta sentitzen gara, ordea, leihoaren ertzak gaindituz, hiperaktibazioagatik batzuetan (nerbio sistema sinpatikoa areagotzearekin batera, areago sentitzen dira haserrea, lotsa, amorrua...) eta hipoaktibazioagatik besteetan (nerbio sistema parasinpatikoa handiagotuz, blokeo emozionala sentitzera eramanez).

Baina gizakiok badugu altxor zoragarri eta eraginkor bat: ikasteko gaitasuna, beharrezko tresna pertsonalak barneratu eta leihoaren dimentsioak zabaltzeko ahalmena.

Azken urteetan, emozio gordin asko bizi izan ditugu, eta, segur aski, konturatu gabe, leihoaren egitura txikitu dugu, denboran luzatu diren ondoezen ondorioz. Balia ditzagun tresna eraginkor horiek gure leihoaren mugak zabaldu eta ongizate biopsikosozial osasuntsuaz gozatzeko.

Entzun dezagun gure barrena, gure pentsamenduak eta gorputzaren ahotsa: zerk izutzen edo kezkatzen gaituen, zerk eragiten digun gozamena eta irribarrea. Erabil dezagun komunikazioa emozio hauei kanpora ateratzeko bidea erraztuz: hitzez, musikaz, dantzaz, margoaz... Poliki-poliki saia gaitezen erresilientziaren leiho hau zabaltzen, norberak dituen kolore emozional guztiekin disfrutatu ahal izateko.]]>
<![CDATA[Apurtuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1895/011/002/2022-03-01/apurtuta.htm Tue, 01 Mar 2022 00:00:00 +0100 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1895/011/002/2022-03-01/apurtuta.htm
Baina badira pertsona batzuk txikien eskuetatik margoak kendu, papera hautsi, eta betirako baldintzatuko dituen beldurrezko ipuina sortuko dutenak. Boteredun protagonistak dira, kontrolaren aulkitik, txiki edo gaztearen garapena apurtzea erabakitzen duten munstroak. Gehiegitan inguruko sistemarengandik babestuak (eskola, familia, erlijioa, lanpostua...).

Gizartean beti egon den zulo ilun kiratsua da sexu abusuena. Jakin badakigu hala dela, baina baliabide eta formakuntza aldetik ez da behar bezainbeste aurreratu. Deskonpentsazio izugarria dago biktimek sufritzen dutenaren eta erasotzaile eta konplizeek ordaindu behar dutenaren artean.

Zuek, erasotzaileak, erabaki duzue zuen boteretik pertsona hauen barrua haustea, izua, lotsa, beldurra, bakardadea, erruduntasuna marraztu dituzue haien bizitzako mapetan. Urte luzeetan zehar ondorio psikologiko latzak sufriaraziz: ondoez emozionalak, funtzionalak, psikosexualak, sozialak. Haien egunerokora egokitzeko barne muga eta oztopo mingarriak.

Beldurrezko ipuin hori kolore argiagoz idazten jarrai dezagun ezinbestekoak dira beste protagonista batzuk: sexu abusuak gertatzen ari diren adierazleak ikus ditzaketen protagonistak. Formakuntza ezinbestekoa da, gizarteko dimentsio guztietara zabaldu behar dugun formakuntza, nola identifikatu, nola gerturatu biktima eta erasotzailearengana, zein urrats egin... Epaitegietan, hezkuntza komunitatean, osasun sisteman eta herritar guztiengan zabaldu beharrekoa. Denon ekintza ezinbestekoa da lehenbailehen kate bortitz honen ondorioak eten ditzagun.

Gertatutakoa ezin da aldatu, baina ekintza haiek eragindako ondorio psikologikoak arindu ditzaketen zenbait osagai ezagunak ditugu: erasotzailearen (edo sistemaren) aitortza, laguntza psikologiko publikoa, erasotzaileek jasoko dituzten ondorioen proportzionaltasuna.

Tamalez sistema herritarren beharren atzetik dabil honetan ere, baina sexu abusuen bizipena sufritu dutenen ahotsari esker, gai honen inguruan hutsune izugarria dagoela azaleratu da (beste behin). Sexu abusuetan aditua den lantalde baten beharra azpimarratuta geratu da.

Herri batzuetan gaur sardinaren erretzea ospatuko da: bota dezagun sutara boterearen lekutik txikiagoa denari min egiteko intentzioa, erre ditzagun abusu hauek gertatzen direla jakin eta beste aldera begiratu dutenen konplizitatea.

Mila esker izugarri kostata ere zuen testigantzaren berri eman duzuen guztioi, talde lanaren zutabe garrantzitsua zarete!]]>
<![CDATA[Koronafobia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2002/006/001/2022-02-01/koronafobia.htm Tue, 01 Feb 2022 00:00:00 +0100 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/2002/006/001/2022-02-01/koronafobia.htm
Gizakiok objetiboki arriskutsua den egoera edo pertsona baten aurrean sortzen dugun emozioa da beldurra. Arriskuari aurre egiteko gure zentzumenak martxan jartzen dira, gaitasunak areagotuz eta gorputzean erreakzio handia eraginez. Beldurra eragiten digun estimulu batek hasten du prozesua, hipotalamoa, hipokanpoa eta amigdalak estimulatzearekin batera adrenalinaren eztanda sortzen da, alerta egoera aktibatuz. Beraz, beldurra testuinguru arriskutsuetara egokitzeko mekanismoa dela esan dezakegu, biziraupenerako beharrezkoa. Gakoa neurrian dago, nahiz eta egoera bat arriskutsua izan, horri ematen diogun dimentsioak eta horren aurrean garatzen ditugun portaerek beldurraren eragina mugagarria bihur dezakete, gure gaitasunak txikituz eta egunerokotasunean oztopoak eraikiz.

Dena dela, testuinguruko arriskuez gain, buruko nahasmendu bat garatzeko faktore anitz batu behar dira: izaera, zaurgarritasuna, bizitzaren ibilbidea... Baina argi geratzen ari da COVID-19aren garai honetan jasaten ari garen ziurgabetasunak, bakartze sozialak eta neurri batzuen inkoherentziak, besteak beste, zaurgarriago bihurtzen gaituztela denok osasun psikosozialean.

Zailtasun berrietako bat koronafobia dugu, COVID-19az kutsatzeko gehiegizko antsietate edo beldurra. Gaixotasunarekin zerikusia duten pentsamendu edo egoerek erreakzio fisiologiko desatseginak eragiten dituzte, beraien eginbeharretan zailtasunak sorraraziz eta ongizate psikologikoa kolpatuz. Sozializatzeko zailtasunak sortu eta leku itxiak ekiditera eraman gaitzake arazo horrek.

Badaramatzagu bi urte COVID-19az ez kutsatzeko neurriak zeintzuk diren entzuten. Neurri horiek gure ongizate integralean ahalik eta kalte gutxien eragin dezaten asmatzea ez da erraza, baina interesgarria izan daiteke hausnartzea ea guk neurriak kontrolatzen ditugun edo neurriek gu, jakinik osasun biopsikosozialeko hiru esparruak elikatzea ezinbestekoa dela ongizatearen oreka mantentzeko, barne askatasuna sentitzeko.]]>
<![CDATA[Haserrea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1953/005/002/2022-01-04/haserrea.htm Tue, 04 Jan 2022 00:00:00 +0100 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1953/005/002/2022-01-04/haserrea.htm
Badakigu norberak sentitu ditzakeen emozioen eragile, gertatzen zaizkigun egoerez gain, norberaren izaera eta baliabide pertsonalak direla, besteak beste. Baina orokorrean pandemiaren atal ezberdinetan zenbait emozio nagusitu dira gizartean. Lehenengo itxialdi bortitzean beldurrak eta antsietateak harrapatu gintuzten ziurgabetasunarekin batera, emozio deseroso horien sortzaile COVIDa bera zelarik. Urtebete ondoren, neke pandemikoa zen gehien entzuten genuen sentsazioa, kokoteraino gauden inpresioa. Bizipen horren arduraduna COVIDa bazen, baina baita horri aurre egiteko kudeaketan hartzen ziren zenbait neurri ere. Azken hilabetean, berriz, zabalduenen sumatzen dudan emozioa haserrea da. Haserrea, osasun publikoko lehen arretaren egoera jasaezina delako, osasun langileak psikologikoki itotasun muturrekora eramanez, osasun sistema indartzeko baliabideen zain. Haserrea, haurrak positibo baten kontaktua izanik etxean egoteko neurria ezartzeagatik gurasoei txikiak zaintzeko baliabiderik eskaini gabe, aitona-amonak osasun fisiko eta osasun emozionalaren artean aukeratzera bultzatuz, txikiak bakarrik gera ez daitezen edo gurasoen lan egoera arriskuan egon ez dadin. Haserrea, ostalariei azken momentuan neurri zorrotzak ezartzeagatik, haien familia eta lanbideak sakonki minduz. Haserrea, zenbait kultur ekitaldi bertan behera uzteagatik.

Badirudi azken hilabeteko emozio sutsu horren eragilea ez dela COVIDa bera, ezarritako neurriak baizik, neurriak jarri bai, baina aurrera eramateko baliabiderik ez!

Haserrea emozio unibertsalenetako bat da, eraso digutela sentitzen garenean gure garunean eta gorputzean sentitzen dugun erreakzioa. Gustuko ez dugun zerbait pertzibitzen dugunean nerbio sistema aktibatzen da, sistema linbikoa martxan jarriz. Era berean, neokortexak haserrearen erantzunari neurria jartzen laguntzen digu, hausnartzeari tartea eskainiz.

Fisiologikoki erreakzioa sutsua da: bihotz taupadak, arnasketa eta tentsioa areagotzen zaizkigu. Sentsazio bortitz horri bidea ematen ikastea garrantzitsua da, modu eraikitzailean kanporatu dezagun, barruak toxifikatu gabe, bereziki norberarentzat garrantzitsuak diren beste esparru batzuk kutsatu ez daitezen. Beraz, sentitzen dugun haserrearen arrazoiak entzutea garrantzitsua da, horren kudeaketan gidari izan gaitezen.

Malcolm X-k zioen triste gaudenean ez dugula ezer egiten, negarra besterik; haserretzen garenean, berriz, aldaketak eragiteko gai garela.]]>
<![CDATA[Oniomania, erosketen sareetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1970/003/001/2021-12-07/oniomania_erosketen_sareetan.htm Tue, 07 Dec 2021 00:00:00 +0100 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1970/003/001/2021-12-07/oniomania_erosketen_sareetan.htm
Antsietatea, nekea eta suminkortasuna dira, besteak beste, pandemia garai honetan entzuten ditugun sentsazioak. Gaizkiegon psikologikoa edozein adikzio garatzeko predisposizio faktoreetako bat izan daiteke, baita kanpotik jasotako estimulu bat behin eta berriz jasotzea ere. Erosi, erosi orain, aukera ezin hobea da zuretzat, erosi lehenbailehen, ez galdu azken aukera paregabe hau… erosi, erosi, erosi….

Edozein produktu saltzeko iragarkietan erabiltzen duten karga emozionala handia izan ohi da eta insistentzia izugarria. Gabonak ate joka dauden honetan kontsumitzera bultzatzen gaituzten estimuluak pil-pilean daude eta emozioak polarizatuak (batzuentzat data pozgarriak, besteentzat tristeak). Oniomaniaren sareetan erori ez gaitezen, garrantzitsua da nahasmendu honen eragileak ezagutzea, bere atzaparretatik urrun mantendu gaitezen. Janarien elikaduran badakigu zein elikagai diren gorputzarentzat osasuntsu; elikadura mentalean zerk egin diezagukeen on eta zerk kalte ezagutzea interesgarria izan daiteke, gure osasun mentala zaindu dezagun.

Arreta erakartzen digun produktu bat hautematen dugunean, garunean accumbens nukleoa aktibatzen da, plazeraren muina. Eremu hau sari-zirkuituekin lotuta dago. Adikzio mota ezberdinetan garuneko gune hau martxan jartzen da. Oniomania sindromearen adierazleetako bat erostearen ekintzak bat-bateko satisfazioa eragitean datza, izan ditzakegun hutsune emozionalak une batez estaliz eta egunerokotasunean jasandako zailtasunak mututuz. Baina erosi eta gutxira gaizkiegon izugarria sentitu ohi da, erruduntasuna, frustrazioa, haserrea, antsietatea, lotsa… askotan erositakoa ezkutatzera behartzen gaituena, inor jabetu ez dadin. Dinamika honekin, zurrunbilo itogarrian barneratuta sentitzen gera, ur pozoitsu horietatik nola irten jakin gabe.

Burrunba konplexu honetan erori ez gaitezen, erosi aurretik geure buruari hausnarketarako tarteak eskaintzea garrantzitsua da, inpultsibitateak erabaki ez dezan. Benetan erosketa hau egin nahi dut edo beste gaizkiegonen bat estali nahi dut erosketa honekin?

Nahasmendu psikologiko gehienetan bezala, eraginkorrena prebentzioa da eta honetarako hezkuntza ezinbestekoa. Irakatsi dezagun haurtzarotik zailtasunei aurre egiteko baliabideak barneratzen; estresa, galerak eta ziurgabetasuna modu eraginkorrean jorratuz, erresilientzia garatuz. Era berean, oniomania edo honen sintomaren bat kudeatu ahal izateko marketinak psikologikoki nola eragiten digun ezagutzea ere interesgarria izan daiteke, manipulatuak sentitu ez gaitezen eta ahalik eta askeen erosi dezagun.

Opariak jasotzea eta egitea atsegina da, baina neurrian eta aske egitea izan daiteke oparirik distiratsuena.]]>
<![CDATA[Domino efektua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2371/004/001/2021-11-09/domino_efektua.htm Tue, 09 Nov 2021 00:00:00 +0100 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/2371/004/001/2021-11-09/domino_efektua.htm
Maiz gizakiongan antzeko erreakzioa sortzen da, bai harreman interpertsonaletan baita intrapertsonalean ere.

Batzuetan garai txarra daramagulako sentsazioa izan ohi dugu, gauza gehienak gaizki ateratzen zaizkigula, domino fitxa segida baten antzera, gertakari gogorretako ilara bukaezinak bata bestea bultzatuz erortzen zaizkigula, kontrolik gabe, mina eta nekea metatuz.

Taldeetan ere kate erreakzioak antzeman ditzakegu: aldaketa txiki batek inguruan alboko ondorioak eragiten dituela ohartuz. Erabakiak amankomunean hartzen dituzten taldeetan, adibidez, parte hartzea eta motibazioa sendoagoa izan ohi da; koherentziarik gabe inposatutako neurrien aurrean, frustrazioa eta haserrea eragiteaz gain, neurri horiek betetzeko aukerak gutxitzen dira, zailtasunez kateatutako norabideari bultzada emanez.

Baina pertsonak gara, ez piezak. Hausnartzeko gaitasuna dugu, arrazoitzeko, sentitzeko eta nola harremandu nahi dugun erabakitzeko. Gertaera asko ezin ditugu erabaki, baina haien aurrean sortzen ditugun zenbait ekintza txiki eta pentsamendu eraikitzaile bai. Testuinguru zailetan ere norberaren ongizatearen eragileetako bat garela jakitea lagungarria izan daiteke azken garaian jasaten ari garen zama psikologikoa arintzeko.

COVID-19aren hatz erraldoiak astindu dizkigu gure bizipenen fitxak, gehiegitan pieza mingarrien norabidea azkartuz. Kendu dezagun fitxen ilarako edozein pieza, gaizkiegonaren urratsak eten ditzagun, geldi! Eraiki dezagun domino ilara berri bat non gure pentsamendu, emozio eta ekintzek kate lasai eta arnasgarriago bat mugitzeko aukera duten.

Testuingurua zaila dela badakigu, zenbait eremu psikologikoki zaurituak daudela ikus dezakegu. Baina badakigu pieza txikiek handiago batzuk mugi ditzaketela kate erreakzio bat sortuz. Has gaitezen gaur, oraintxe. Enpatizatu dezagun geure buruarekin eta ondokoarekin, eraiki dezagun bide berri bat, ziurragoa, mantsoagoa, koherenteagoa, askeagoa.

Noski, bidea eraginkorragoa izan dadin, gizartearen beharrei erantzuteko ardura duen osasun sistemak buruko osasunari baliabide pertsonal eta ekonomiko gehiago bideratzea guztiz beharrezkoa da. Domino fitxa horiek mahai gainean egon beharko lukete dagoeneko.

Platonek zioen hasiera izaten dela edozein lanaren atalik zailena. Hala da, nekatuta gaudenean inertzia aldatzea ez da erraza izaten. Baina denok badugu pieza goxo eta erraz bat, aktibatuz gero, domino joko berri bati hasiera eman diezaiokeena. Kink!]]>
<![CDATA[Haurrak 'normaltasunetik' at]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1888/005/001/2021-10-12/haurrak_normaltasunetik_at.htm Tue, 12 Oct 2021 00:00:00 +0200 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1888/005/001/2021-10-12/haurrak_normaltasunetik_at.htm
Ibilaldiarekin jarraitu dut, haizea aurpegian sentituz, zein atsegina den aire zabalean sakon arnastea. Hara! Haurren ahotsak entzun ditut eskola bateko patioan, badirudi jolas garaian daudela. Gerturatu naiz, korrika eta saltoka dabiltza batzuk, solasean besteak. Ez dakit irribarretsu dauden ala ez, nor dabilen hizketan eta nor entzule. Sudur eta ahoak estalita dauzkate. Hala behartuta daude.

Ez dirudi herri bera denik, momentu berberean bi errealitate paralelo hauek eman daitezkeenik. Agintari berberek erabakitako neurri hain ezberdinak osasun arazo berari erantzunez.

Aurtengo ekainean COVID-19aren adierazle eta eraginei buruz Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza sistemak egindako diagnostikoak emaitza kezkagarriak azaleratu zituen gure haur eta gazteen osasun mentalaren egoeran: ikasleen %72,3 desmotibatuago sentitzen dira ikasteko; %65,4k maila akademikoan okerrera egin dutela dio, eta «antsietate edo estres handiagoa sentitzen dut» pertzepzioan ikasleen %28,8 pixka bat identifikatuta sentitzen dira; %18,5, nahiko identifikatuta, eta %18,5, oso identifikatuta. Jakina da datu hauek haurren autoestimuan, komunikatzeko gaitasunean, loan, elikaduran, osasun biopsikosozialean kaltea eragiten duela. Zer eskaintzen diete haurrei «normaltasunerako» bide berri honetan Hegoaldean hezkuntza mailan hartutako neurri berriek?

Alde nabaria dago gizarteko beste esparruetan erabaki dituzten neurrien malgutzean eta eskoletan (bereziki Lehen Hezkuntzan) ezarritakoen artean. Nola adierazi haur bati jatetxe bateko barrualdean musukorik gabe lasai egon daitekeela baina eskolako jolasgaraian aire zabalean ezin duela kendu? Nolako pedagogia egin daiteke kontraesan hauekin? Jakina da neurriak lasaitasunez barneratzeko arrazoi koherenteak azaltzea ezinbesteko dela, beldurren atea ireki ez dadin.

Beste behin agerian geratzen da COVID-19a berdina dela munduko herrialde guztietan baina horri aurre egiteko hartzen diren erabakietan ezberdintasun handiak daudela, adibidez, haurren osasun integralari ematen zaion garrantzian. Iparraldean haurren ongizatea baloratzeko unean kontuan hartutako irizpideak ez dira Hegoaldean hausnartzen diren berdinak.

Eskerrak eman dizkigute denon artean eraikitako lorpen kolektiboaren ispilu omen delako egungo osasun egoera. Kolektibotasun honetan haurren erantzuna segur aski gardenena eta txukunena izan da. Zein errefortzu eskaintzeko prest gaude haurren esfortzu eta galerei?

Gorputz heziketako klasetik ekarritako izerdiz bustitako musukoak ez dirudi haurrak babesteko ezarritako neurri baten isla denik, umeen ongizatearen zaintzan arreta jartzen ez duen sistemarena baizik.]]>
<![CDATA[Berpiztu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/009/001/2021-06-24/berpiztu.htm Thu, 24 Jun 2021 00:00:00 +0200 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1938/009/001/2021-06-24/berpiztu.htm
Testuinguruaren arabera, indarraren eta baikortasunaren edo minaren eta ezkortasunaren adierazle izan ohi da sua. Halaxe sentitu gara askotan azken urte luze honetan: batzuetan kementsu, besteetan etsituta, gogotsu nahiz lur jota.

Atzoko gauarekin, ordea, sinbolismo berpiztagarriarekin dantzatzen dugu suaren inguruan Euskal Herriko herri eta auzoetan; iluntasunari aurre eginez argiaren garaipenaren esanahiarekin. Suaren gainetik jauzi egitea zailtasunak gainditzearen nahiarekin lotu ohi dugu.

Sinesmenak sinesmen, errituak erritu, interesgarria izan daiteke udari ateak ireki dizkiogun honetan hausnarketari ere tartetxo bat eskaintzea: zer ikasi dudan; zerekin nagoen harro eta zertan ez dudan asmatu. Aurrekoa berreskuratzeko ahaleginean itsutu baino, berreraikuntzaren aukera eskainiz norberaren buruari, aurrerantz begiratuz, haize goxoa sentituz.

Egoera zailei aurre egiteko dugun gaitasuna erakutsi diogu geure buruari; nahiz eta samurra ez izan eta gehiegitan ziurgabetasunak psikologikoki estutu, oztopo asko gainditu ditugula badakigu. Egoera epidemiologikoak arnasa pixka bat ematen digun honetan, garrantzitsua izan daiteke bizi izan ditugun milaka egoerei eta sentimenduei bidea erraztea, pentsamendu zirkular toxikoen sareetan eror ez gaitezen, jasandakoak digestio mental osasuntsua izan dezan, unean unekoari arreta jarriz. Begien aurrean dugun errealitatean aurrera ziurtasunez urratsak egin ditzagun, gertatutakoari eta sentitutakoari oroitzapenen artxibo mentalean lasaitasun karpeta bat eskaintzea ezinbestekoa da. Onuragarria izan daiteke 2020ko martxotik bizi izan ditugun beldur, tristura eta ezinegonei kanporatzeko bidea ematea. Idatziz, margotuz, dantzatuz, izerdituz, komunikatuz. Ekintza horiek COVIDaren ondorioz sor daitezkeen etorkizuneko min psikologikoak gutxitu ditzakete, enkistatu ez daitezen.

Noski, jaso ditugun sorpresa atseginak eta une goxoak gogoratzeak azken hilabeteetako errealitatearen irakurketa osatuagoa egiten lagun gaitzake: egokitzapenerako gaitasuna, komunikatzearen garrantzia, sozializatzearen onurak...

Biopsikosozialki jasan dugun talkak krisi emozional edo pertsonalak sor ditzake, haien aurrean betiere norabidea erabakitzeko aukera eskainiz. Exijentziak eta autoexijentziak zorrotzak izan diren garai honetan, aukera dezagun nola maitatu geure burua, erabaki dezagun nola maitatu elkar, errespetuz, asertibitatez, onartzeko prest ez gaudenari ahotsa emanez.

Piztu dezagun barne sua, barneko garraz balia gaitezen indar pertsonal eta emozionala mantentzeko, areagotzeko eta partekatzeko; lasaitasuna, maitasuna eta ardura kolektiboa elikatuz; eskuragarri ditugun aukerekin gozatuz.

San Joan eguna den honetan, Euskal Herriko txoko askotan esan ohi da: «Ona barnera, gaiztoa kanpora». Aukera ederra izan daiteke halako usadioak erabiltzeko, mina eragiten diguna kanporatzeko eta inguruan eta barnean dugun onaz gozatzeko.]]>
<![CDATA[Muxuak zuri]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1910/004/001/2021-06-10/muxuak_zuri.htm Thu, 10 Jun 2021 00:00:00 +0200 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1910/004/001/2021-06-10/muxuak_zuri.htm
Haurrek egungo egoera latzera egokitu behar izan dituzte beraien garapen osasuntsurako hain beharrezkoak diren errutinak, beraientzat biziki garrantzitsuak diren zenbait esparru desnaturalizatuz: lagunen arteko jolas librea, konpartitzeko joera, amona-aitonekin aurrez aurreko harremana, eskoletako neurriak...

Umeek egokitzeko gaitasun izugarria dute, baina moldatzeko abilidade hau ez da muxu truk izaten, ondorio ezkorrak ekar ditzake, eta baita zenbait alorretan zauri gordinak ere. COVID-19aren transmisioa zabaldu ez dadin eskoletan eta gizartean haurrei bideratutako zenbait neurrik ondorioak eragin dituzte haur askorengan: 6-12 urte bitarteko haurrak musukoa janztera behartu izanak eskoletan arreta eta kontzentrazioan zailtasunak eragin ditu, besteak beste, irakaslearen ahoa eta ahotsa mugatu direlako; aurpegiaren adierazpena begiradara murrizteak harremantzeko zailtasunak sor ditzake, horrek bakardade sentsazioa areagotu dezake, zuzenki txikien autoestimuan eragin ezkorrari ateak zabalduz.

Azken urte luze honek haurrengan sor ditzakeen talka biopsikosozialak ahalik eta samurrenak izan daitezen inguruan gauden helduok haurrei arreta eskaintzea ezinbestekoa da, lasaitasunez eta gertutasunez zenbait adierazleri erantzuna eskainiz: portaera erregresiboei (ohea busti, gainditutako beldurren esnatzea...), loan edo elikaduran aldaketa nabarmenei, min psikosomatikoei (tripako mina, buruko mina...), emozioetan oszilazio bortitzei... Oraingoan ere komunikazioaren garrantzia azpimarratzekoa da, jakin dezagun gure ttikiak nola dauden, obserbazioa izanik helduon lupa, eta ez galdeketa. Haurrek pentsamendu hipotetiko-deduktiboa garatzear dutenez, errealitatean gertatzen dena bizipen mailan barneratzen dute. Haurrekin partekatzen ditugun uneak kalitatez jantz ditzagun, gure klima emozionala zuzenki xurgatzen baitute.

Saia gaitezen gure haurrei merezi duten atentzioa eskaintzen, osasun neurri orekatuagoak erabakiz, betiere galera-onura balantza onuraren aldera mugitu dadin. Zenbait sektorek udako bultzada izan dezaten neurri batzuk malgutzeko erabakiak hartu dituzuenoi, eskatu nahi dizuet datorren ikasturterako osasun neurri eraginkorragoak erabakitzearen lanketa egiteko, eta horretarako ratioak, mugimendua, musukoa, aire librea... horiek guztiak berrikusteko. Amaitzear dagoen ikasturtea aurrez aurreko eskolak emanez amaitzera goaz; bada lorpen handi eta garrantzitsua. Tamalez, ez da doakoa izan, psikosozialki zenbait galerarekin ordaindu baitute haurrek. María Montessori zientzialari eta hezitzaileak zioen «eskolak haurraren adierazpen aske eta naturalak» baimendu behar dituela. Eman diezaiogun ikasturte berriari osasun maila aberatsago bat, baliabideak eskainiz, adostasunean oinarrituz.

Muxuak zuri, ttiki politt hori!! Muxuak zuei, gizartearen altxor eredugarri zareten haurrei!!]]>
<![CDATA[Iparra non?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/008/002/2021-05-27/iparra_non.htm Thu, 27 May 2021 00:00:00 +0200 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1907/008/002/2021-05-27/iparra_non.htm
Psikologikoki akituak, iparra non dagoenaren jakin-minez. Hilabeteak daramatzagu neurri aldakorretara egokitzen, askotan haien edukia ulertu gabe. Elkarrizketa gehienetan COVID-19a ezpainetan dugularik eta nekea aurpegian marraztuta daramagularik. Egoera berri honen aurrean gogotsu batzuk; besteak, beldurrez. Irrikan bidaiatzeko, sozializatzeko, lan etekingarria egiteko, musukoa kentzeko... Arduratuta osasun egoeraren garapenaren nondik norakoaz, psikologikoki pairatuko ditugun ondorioez.

Agintariek erabakitako kudeaketan ez dizkigute baliabide psikologikoak eskuragarri jarri; denoi eragiten ari zaigun urte pisutsu honetan osasun mentalari ez diote merezi duen arreta jarri nahi izan. Orain, egoera epidemiologikoan oinarrituta ez dauden neurriak arintzearekin norberak topatu behar du psikologikoki samurkien egokitzeko modua, geure burua emozioen kudeaketan artisau autodidakta bihurtuz.

Osasun egoera larri honen hasieran, murrizketa berrien aurrean gure buru, gorputz eta portaerek nola erantzuten zuten aztertzen hasi ginen; barnerantzazko bidaia korapilatsu batean murgiltzeari ekin genion. Orain beste aldean gaude, gradualki aspaldian egiten ez genituen ekintzen eta emozioen aurrean nola erreakzionatzen dugun ulertu nahian.

Garrantzitsua da norberak bere erritmoa errespetatzea, azken urtean itzalita egon diren zenbait esparru gradualki pizteko bide berri honetan norberaren behar eta nahiak entzunez.

Sozializatzeko ateak irekitzen ari zaizkigu, eta komunikazioa tresna lagungarria izan daiteke datozen urratsak ahalik eta erosoen egin ditzagun, gogoei espazioa eskainiz eta beldurrei ziurtasunez aurre eginez. Egokitzapen pertsonal eta progresiboa izan daiteke gakoa, non enpatia eta asertibotasuna ezinbestekoak baitiren, denok ulertuak senti gaitezen ondokoa emozionalki inbaditu gabe.

Sortzen ditugun espektatibak errealistak izatea ere gomendagarria da. Ez dugu zertan iazko martxoaren aurretik geneukan errealitatea helburutzat hartu behar, segur aski ezingo genuke eta. Esperientzia ugariak izan ditugu azken hilabeteetan. Virginia Woolf-ek A room of one's own saiakeran idatzi zuen aldatzen dihoan Ni-a bizirik jarraitzen duen Ni-a dela.

Hala da: aurrera goaz berriro. Autoezagutza elikatu dugu, ezagunak ez genituen emozio eta sentsazioak bizi ditugu. Saia gaitezen norberaren eskuek norberaren lema hartzen, olatuen gainean dantza automaitagarria eginez, eta haize freskoak emozio anitz islatu dituen aurpegia laztanduz.

Rigoberta Menchúk esan zuen galtzen den borroka bakarra alde batera uzten dugun borroka dela. Gu hementxe gaude, osasun fisiko, mental eta soziala zaintzearen borrokan, iparrerantz, talde lanean, indarberritzen, amore eman gabe!!]]>
<![CDATA[Nerabe malabaristak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/007/001/2021-05-13/nerabe_malabaristak.htm Thu, 13 May 2021 00:00:00 +0200 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1907/007/001/2021-05-13/nerabe_malabaristak.htm
Entrenatzailerik gabeko saio exijente hauek eta gehiegitan errudun sentitzeak ondorioak dakartza gazteengan, non etapa ebolutibo honetan aurrez aurreko harremanak ezinbestekoak diren haien garapen neurobiologiko eta psikoemozionalak osasuntsu osatu daitezen. Hainbat inkestak eta begien aurrean daukagun errealitateak gazteen osasun mentala zauri dezente jasaten ari dela adierazten digute: emozio ezberdinen koktela, harreman sozialen murrizketak, erruduntasuna, apatia, diskomunikazioa, autolesio praktikan datu kezkagarriak...

Pilota pisutsu hauek airean mantentzeko ahaleginean, ez genituzke nerabeak bakarrik utzi behar; helduoi ere zaila eta neketsua egiten ari zaigun garai konplexu honetan, gazteei gune indarberritzaileak eskaintzea ezinbestekoa da gizartearen oinarri garrantzitsu hau hautsi ez dadin. Euskarrietako bat beren buruarengan konfiantza izatearen irakaskuntza izan daiteke; lortutako erronken inguruan gogoeta eginez eta beren gaitasunak azpimarratuz, eta, noski, hobetu beharreko esparruak aztertuz. Betiere komunikazioaren garrantzia baloratuz eta lortzen ez ditugun helburuen aurrean frustrazioa kudeatzen irakatsiz, erresilientzia bidaide dugularik.

Beste praktika onuragarri bat errutinen desazelerazioa izan daiteke: eguneko eginbeharren artean exijentziak baretzearen garrantzia, kanpoko zarata isilarazi eta neure buruarekin elkartu, norberaren iritzi, emozio eta hausnarketak entzunez.

Aukera paregabea daukagu osasun mental eta soziala mahai gainean jarri dugun une honetan gure nerabeekin horren garrantziaz hitz egiteko, epaitu gabe, entzumen aktiboa eskainiz eta osasuntsu egoteko beharrezkoak diren baliabideekin heziz.

«Naizen hau, ni neu eta nire egoerak dira; egoerak zaintzen ez baditut, ezingo dut neure burua zaindu». (Ortega y Gasset, 1914)

Arauak arau, osasun alarma egoera egon edo ez, zientzilariek konpartitu diguten ezagutza eskuragarri daukagu. Norberak erabakiko du nola zaindu nahi duen bere ingurua bere burua ere zain dezan; betiere kontuan hartuz garen hori eta egiten dugun hori eginez gure nerabeek jasotzen duten heziketaren adar garrantzitsua garela.]]>
<![CDATA[Irrien onurak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/007/001/2021-04-28/irrien_onurak.htm Wed, 28 Apr 2021 00:00:00 +0200 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1918/007/001/2021-04-28/irrien_onurak.htm
Hala da: barre algarek sistema linbikoa eta hipokanpoa erraz aktibatzen dituzte, neurotransmisore serotoninergikoak, dopaminergikoak eta endorfinikoak deskargatuz. Honetaz gain, irri gogoz egiten dugunean sakonago arnasten dugu oxigeno gehiago barneratuz; mugimendu honekin bihotza, birikak, giharrak eta zirkulazio sistema estimulatzen ditugu. Barne mugimendu honek eragin zuzena dauka gure ongizatean, emozionalki arinago sentitzen gara eta sozializatzeko gogoak pizten zaizkigu. Tarteka barre gogoz egiteak loan onurak eragin ditzazke, baita sistema immunologikoa indartu ere.

Beraz, barre egitea estresak eragiten dizkigun kalteei aurre egiteko baliabide aparta da, analgesiko natural zoragarria. Dena dela, onurak eragin ditzan enpatia garatzea ezinbestekoa da; interakzioan gauden pertsonak kontutan izatea, zein momentutan gauden, nolakoak garen... Denoi ez digute gauza igualek barrea eragiten, ezta uneoro ere. Beste gozamenen moduan (musika, janaria, usainak...) umorea ere norberak berea dauka, baina denek lagun diezaguke pentsamendu ezkorretako zurrunbiloetatik askatzen, erronka gatazkatsuetan indartsuago sentituz.

Sigmund Freudek zioen umorea zailtasunei aurre egiteko tresna aparta dela, giza sufrimendua arintzeko giltza.

Barre algarek norberaren egoera psikosozialean ez dute miraririk eragingo, baina estresa eta gaizkiegona kanalizatzeko kontutan hartzeko aukera da. Filosofo eta matematikaria zen Bertrand Russellek aipatu zuen barre egitea medikuntza unibertsala zela, drogarik merke eta eraginkorrena.

Har ditzagun serio umoreak eskaintzen dizkigun onurak. Askotan aipatu dugu zein garrantzitsua den errutina osasuntsu bat proposatzea ongizatea zaintzeko: elikadura orekatua, aktibitate fisikoa, barne elkarrizketa eraikitzailea, harreman aberatsak... Txertatu ditzagun umore uneak ere, merezi duen garrantzia eman diezaiogun barre egiteari. Kutsatzeko beldurrez bizi garen garai hontan, kutsatu gaitezen irriz eta umorez, hau ere erraz transmititzen omen den erreakzio bat da eta.

Bihurtu ditzagun bateragarriak ardura, koherentzia eta umorea. Aurrera egiteko indarrak berraktibatzeko lagungarria izan daiteke, datozen etapa berrietan ziur eta gogotsu ibiltzeko zapatak eskainiz.]]>
<![CDATA[Burnout sindromea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2002/009/002/2021-04-15/burnout_sindromea.htm Thu, 15 Apr 2021 00:00:00 +0200 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/2002/009/002/2021-04-15/burnout_sindromea.htm
Nahasmendu handia sortzen duten uretan murgilduta daramatzagu hamahiru hilabete, neurri ezegonkor eta datu larriekin, gure izanaren makuluetako dexente ahul sentituz, osasun fisiko, psikologiko eta sozialean eraginak pairatuz. Kanpo faktore hauek kontutan harturik, intentsitate ezberdinetan, baina gehiengo nagusi batek kokoteraino gaudenaren sentsazioa daukagu. Ez pentsa neke emozional zamatsu hau sentitzea inoren ahuleziaren isla denik. Egoera psikoemozional honek badu izena: Burnout sindromea. Izurritearen barnekiak ezagutu aurretik lan eremuetan garatzen zen gehienbat sindrome hau, bereziki erantzukizun handiko lanbideetan eta exijentzia maila handiko perfiletan (osasun langile, irakasle, zahar egoitzetako langile...). COVID-19aren urte luze honetan, berriz, Burnout sindromearekin bateragarriak diren sintoma batzuk herritar askorengan hedatzen ari dira, izurritearen albo ondorio moduan.

Osasunaren Mundu Erakundeak 2000. urtean izendatu zuen Burnout sindromea, nahiz eta lehenengo aldiz Herbert J. Freudenberger psikiatrak aztertu zuen 1974an. Denbora luzean hainbat iturritatik jasandako estresari erantzuteko modu desegokitzat definitzen dute. Sintomatologiak garapen progresiboa izan ohi du, poliki-poliki azaleratzen dena, eta bereziki zailtasunez jositako prozesuetan azaltzen da. Neke psikoemozional handia sortzen du, eta norberaren lorpenen pertzepzioan distorsioak sor ditzake, eguneroko arazoei aurre egiteko zailtasunak sentituz.

Seguraski gutariko askok azken hilabeteetan aipatutako sintometako batzuk zuzenean bizi ditugu, edo ondokoari antzeman dizkiogu. Ondorio psikoemozional hauen nondik norakoa ezagutzea garrantzitsua da psikologikoki eraginkorra den estrategia bat garatu dezagun. Arrazoi objektiboak badaude somatizazio hau ulertzeko: kanpo faktore estresanteak denbora luzean (hamahiru hilabete), maiztasun handian (egunero) eta intentsitate handian (datu larriak) bizi izanak osasun psikologikoan higadura bat ekarri ohi du, gauzatutako esfortzu mentalaren ondorioz.

Gaizkiegon honen atzaparretatik askatzeko baliabideak martxan jartzea interesgarria izan daiteke, beti ere errealismoaren ikuspegitik, testuingurua zein den jakinik eta bertara egokitzeko tresnak aktibatuz: komunikazio asertiboa, barne elkarrizketa osasuntsua, norbanakoaren zaintzan eta zaintza kolektiboan jarrera aktiboa, kulturak eta sormenak eskaintzen dizkigun aisialdi aberatsen oxigenazio mentala.

Har dezagun, beraz, ongizate psikoemozionala ere helburutzat. Osasuna ez baita bakarrik gaixotasunik eza, ongizate fisiko, psikologiko eta soziala uztartzen dituen egoera integrala baizik.]]>
<![CDATA[Adimen egokitzailea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1992/003/002/2021-04-01/adimen_egokitzailea.htm Thu, 01 Apr 2021 00:00:00 +0200 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1992/003/002/2021-04-01/adimen_egokitzailea.htm
Azken urte honetan entrenamendu izugarria daramagu egoera eta neurri berriei ahalik eta hoberen egokitzeko saiakeran: beharrezkoak diren baliabiderik gabe gaixoen bizitza zainduz, ezin agurtutako senideen doluaren mina sentituz, eskoletan adostu gabeko neurriak irakatsi eta betez, ospakizunak sareen bidez modu deskafeinatuan konpartituz... Azelerazio mental izugarria bizitzen ari gara, batzuetan koherentzia urriarekin ezarritako neurri aldakorretara egokitzeko esfortzua eginez, estresa, ziurgabetasuna eta etsipena gehiegitan sentituz.

Inguruan, nekea da gehien entzuten ari naizen sentsazioa: nekatuta gaudela. Ulerkorra da, une oro bi errealitate paralelo kudeatzen ari baikara: aurrez aurre bizitzen ari garena (ondorio psikologikoak, harremanen urruntasuna, laneko ziurgabetasuna, heriotzaren itzala...) eta mentalki nahi gabe astintzen dugun hori (noiz arte?; nazkatuta nago; berriz ere...). Osasun egoera honek eta haren kudeaketak aldiro neurri aldakorretara egokitu gaitezen behartzen gaitu. Kanpo mugimendu aldakor hau hausnarketarako eta autozaintzarako oztopo izan daiteke, autoerregulazio emozionala garatzeko bidetik urruntzen baikaitu, zer egin behar dudan horretan arreta fokalizatuz eta nola eragiten didanaren eremua mututuz.

Charles Darwinek aipatu zuen inguruneko aldaketetara egokitzeko gaitasunak garatu zituzten espezieek biziraupen luzeagoa eta hobea lortu zutela. Psikologikoki tresna eraginkorrak garatzeak adimen egokitzailea elikatzeko aukera eskaintzen digu. Honetarako euskarrietako bat geure burua subjektu parte-hartzaile bilakatzea izan daiteke, gure zaintzaren gidari, gertatzen ari zaigun eta sentitzen ari garen gertaeren aurrean norberaren iritzia entzunez, txotxongilo harietatik aske sentituz, barne elkarrizketa esna mantenduz.

Distopia bat irudikatu ordez, saia gaitezen mentalki jarrera proaktibo bat pizten, hausnartu dezagun zerk eragiten didan onura eta zerk murgiltzen nauen barne zurrunbilo kutsatuetan; unean unekoan arreta jarriaz eta garatzen ari garen adimen egokitzailearen laguntzaz gainditutako zailtasunengatik norberaren burua zorionduz!]]>
<![CDATA[Asertibitatea ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2122/005/002/2021-03-18/asertibitatea.htm Thu, 18 Mar 2021 00:00:00 +0100 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/2122/005/002/2021-03-18/asertibitatea.htm Atrezzo berri honetan, maite eta nahi ditugun guztiekin harremana izateko alternatibak topatzen jakin dugu, aurrez aurreko kontaktuak konexio birtual bilakatuz maiz. Lehenengoek pantailetakoek ordezkatu ezin ditzaketen estimulu asko eskaintzen dizkigute: usaimena, ukimena, dastamena... Baina, nahiz eta intentsitate txikiagoan, mugimendu onuragarria sortzen dute gure garunetan bigarrenek ere. Garai konplexu honetan zenbait gauza aukera ditzakegula jakiteak arnasten lagun diezaguke; giza interakzioen edukia, norekin eta nola, gure esku dago, beraz, aukera ditzagun ongizatean gehigarri zaizkigun erlazioak non nire nahiak eta bestearen beharrak elkarrekin dantzatzen duten. Beraz, eutsi diezaiogun izaki sozialok garenaren horri: harremanak zainduz, haiekin aberastuz eta haiek sortutako onurarekin gozatuz. ]]> <![CDATA[Bidaideak ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/005/002/2021-03-04/bidaideak.htm Thu, 04 Mar 2021 00:00:00 +0100 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1879/005/002/2021-03-04/bidaideak.htm <![CDATA[Analgesiko psikoemozionalak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1894/005/002/2021-02-18/analgesiko_psikoemozionalak.htm Thu, 18 Feb 2021 00:00:00 +0100 Maite Elizondo https://www.berria.eus/paperekoa/1894/005/002/2021-02-18/analgesiko_psikoemozionalak.htm
Segur aski, ikus-entzule hauek ordu eta erdiz kanpotik jasotako estimulu atseginez elikatu dute beren garuna. Jakina da erakargarriak egiten zaizkigun estimuluek garuneko plazeraren zirkuitua (mesokortikolimbikoa) aktibatzen dutela, dopamina eta endorfina mailak areagotuz, besteak beste. Plazeraren zirkuitua martxan jartzeak onurak eragiten dizkigu bai emozionalki baita fisiologikoki ere. Era berean, garunaren gune eraginkor hau aktibatzeak mina eta ezinegon emozionala gutxitzen laguntzen digu, ongizate maila osasuntsu bat izateko ezinbestekoa den osagaia bihurtuz.

Beraz, interesgarria izan daiteke, bizitzen ari garen garai zail eta konplexu honetan, gure garunak eskaintzen dizkigun baliabide horiek ezagutzea, psikologikoki eta emozionalki ahalik eta eramangarriagoa izan dadin eta autokontrol sentsazioa, neurri batean bada ere, senti dezagun.

Kanpotik jasotako estimulu atseginek azkar eta erraz jartzen dituzte endorfinak dantzan; abesti xarmagarriek, janari goxoek, begirada esanguratsu batek... Baina gizakiok badugu gaitasun bat asko aberasten gaituena: irudimena. Neure buruan imajinatzen dudan horrek sortzen duen eragina. Irudikatzen dugunaren arabera, plazeraren gunea aktibatu dezakegu edo sufrimendua eta minarena piztu.

Une batez begiak ixten baditugu eta limoi frexko bat irudikatzen badugu, erditik moztuz eta honen zukua ahoan sentituz, segur aski erreakzioren bat sumatuko dugu ahoan eta gorputzean. Armiarmak ez baditut askorik maite, eta zortzi hankadun araknido iletsu bat nire sudur inguruan dabilela irudikatzen badut, segur aski gorputzean tentsio punttu bat sumatuko dut.

Sentsazio horiek guztiek garunean eta gorputzean erreakzio bat eragiten dute, nahiz eta ziurtasunez jakin une hortan nire ondoan ez dagoela ez limoi ezta armiarmarik ere. Erne, beraz, tresna interesgarri eta eraginkor honekin.

Pentsa dezagun COVID-19a gure artean dagoenetik zenbatetan irudikatu dugun geure burua ezintasunez egoera zail honetan, zenbatetan errepikatu dugun ez garela gai sentitzen beste urtebetez modu honetan egoteko...

Garrantzitsua da barne elkarrizketa hori aztertzea, egunerokotasunean gertatzen zaigunez gain aurreikusten dudan horrek ere eragina baitauka gure emozioetan, nekean, etsipenean... Beraz, entrena gaitezen analgesiko psikoemozionalak garatzearen aukeran, kanpo estimulu atseginak jasoz eta barne estimulu eraginkorrak eskainiz geure buruari.

Urte gatazkatsu hau eragiten ari zaigun gaizki egona ezin dugu guztiz desagerrarazi, baina plazeraren zirkuituak aktibatzearen onura ezagutzeak emozioen kudeaketan lagun diezaguke, ongizana elikatuz, indartsuago sentiaraziz, eta garai konplexu hau eramangarriagoa eginez.]]>