<![CDATA[Maria Obelleiro | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 23 Sep 2023 12:55:27 +0200 hourly 1 <![CDATA[Maria Obelleiro | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Itzuli arte!]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/026/001/2023-06-25/itzuli_arte.htm Sun, 25 Jun 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/026/001/2023-06-25/itzuli_arte.htm Galeusca honekin iritsi gara denboraldiaren amaierara. Espero dugu Amagoia Mujikak bat egingo duela iritzi zutabeen truke honekin, eta zerbait asmatuko dugula Galiziako eta Herrialde Katalanetako irakurleek zure berri izan dezaten aurrerantzean ere, Martxelo.

Aste interesgarriak datoz, uztailaren 23an estatuan egingo diren hauteskundeak direla eta. Berez, bi egoera posible daude: batetik, gerta daiteke Pedro Sanchezen PSOEren bueltan gehiengo bat eratzea, indar nazionalisten babesarekin, eta beste aukera da Alberto Nuñez Feijooren —irakurle euskaldunek eta katalanek ondo ezagutzen duzue, urte hauetan gure zutabeak irakurri dituzuenez— PPren bueltan sortzea gehiengo talde bat, Voxen ultraespainolismoaren eskutik. Inkesten arabera, azken hori gertatuko da, baina ezer ez dago erabakita, eta uda hau ez da batere aspergarria izango informazioaren ikuspuntutik.

Izan ere, aste honetan zirku moduko bat ikusi dugu, PP saiatu baita gu konbentzitzen ez duela Voxekin hitzarmenik egingo nola hala. Extremadura da horren adibiderik argiena orain ere, PPko hautagaia ahaleginak egiten ari baita alderdi ultraespainiolistatik urrun dagoela erakusteko, alderdi horren matxismoaren harira, baina ez gaitezen engaina. PPri ez zaio axola bere bazkide naturalak indarkeria matxista ukatzea, ezta arrazista izatea ere. Horra hor, adibidez, Valentziako kasua: tratu txarrak emateagatik zigortutako batekin egin zuen ituna PPk, eta Feijook, modu penagarrian, barkamena eskatu zuen argudiatuta hautagai hark «dibortzio gogorra» izan zuela. Balearrak dira beste adibide bat, hango hautagai nazkagarriak emakumeak gutxiesten baititu. Extremadurako taktikaren helburua zera da, posizio hobea lortzea akordio baterako, eta, aldi berean, gauza askotan bat datozen bi alderdi horien arteko itunak zuritzea.

Uztailaren 23ko hauteskundeen emaitzen mende dago Galiziarekin hartutako konpromiso garrantzitsu batzuk betetzea edo ez, oraingoz ez baitira zehaztu. Esate baterako, AP-9aren transferentzia: Espainiako alderdiek babesa erakusten diote Galizian, baina bertan behera uzten dute, behin eta berriz, parlamentuaren proposamenak Madrilera iristen direnean. Era berean, Galiziako nazionalismoak Kongresuan lortzen duen pisuaren mende egongo da Galiziarentzat mesedegarriak diren neurri horiek ezartzea edo ez, nahiko pisua lortzen badu gai izango baita Espainiako Gobernuaren ekintzei aurre egiteko.

Irailean irakurriko dugu elkar!]]>
<![CDATA[Martxelo, maisu handia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-06-18/martxelo_maisu_handia.htm Sun, 18 Jun 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-06-18/martxelo_maisu_handia.htm
Kosta egiten da BERRIAn pentsatzea Martxelo gidaritzan irudikatu gabe, hogei urtez bete-betean aritu baita, eta beste hamar urtez ere izan baitzen Egunkaria-ren zuzendari. Kazetaritza konprometituaren eredu handia izan da: mozalik gabeko kazetaritza egin du, ausarta, abangoardiakoa, autoestimu handikoa, eta beti Euskal Herrian ardaztua. Kontatu zigunez, jakin zuenean Sermos Galiza papereko egunkari bat sortzeko lanean ari zela, hauxe pentsatu zuen: «Galiziar horiek erotuta daude: gero eta egunkari gehiago ixten ari dira, eta haiek, berriz, bat sortzeko asmotan». Baina segituan jarri zen gurekin harremanetan, eta behar genuen guztian laguntzeko prest azaldu zen. Nós Diario-ren sorrerari buruzko informazio guztia BERRIAn zabaltzeko konpromisoa hartu zuen, eta proposatu zigun Zuzendarien Galeusca atala sortzea eta, hala, guk ere parte hartzea Partalen eta bere arteko gutun trukean.

Zintzotasuna eta eskuzabaltasuna hitzak egokitzen zaizkio ondoen Martxelori: bere larruan jasan behar izan zuen Espainiako Estatuaren jazarpena, prentsa eta adierazpen askatasunaren kontrakoa, eta lezio ederra eman zigun duintasunari eta hobetzeko nahiari dagokienez. Ekintza gizona da, eta aurrerantzean ere emango dizkigu aktualitate politiko eta sozialaren gakoak, baina edizioa itxi beharrak dakarren presiorik gabe. Ondo merezia du, papereko euskal egunkari bakarraren giltzarria izan da eta, euskal jendea harro sentiarazten dituen egunkari batena.

Niretzat, ohore handia da astero bi kazetari erraldoirekin batera aritzea orrialde honetan, Martxelorekin eta Vicentekin: Santiagoko Unibertsitateko Komunikazio Zientzien Fakultatean ikasten ari nintzela izan nuen lehen aldiz haien hedabideen berri, eta orain ere ikasten dut haiengandik. Espero dut ikasten segituko dudala urte askoan, eta eutsiko diogula Whatsappen Martxelok, Vicentek, Assumpciok eta laurok dugun taldeari, orain Amagoia ere sartuta. Hala, hiru komunikabideen arteko sarea ehuntzen segituko dugu, eta, horri esker, galiziarrek zuen nazioetako aktualitatearen berri izango dute, desitxuratzerik gabe.

Urte askoan, Martxelo! Gozatu erretiroaz, baina sentidiño pixka batekin (hau da, aktualitatetik eta gugandik urrundu gabe). Espero dut noizbait gai izango naizela eman diguzun guztia itzultzeko. Eskerrik asko guztiagatik, bihotz-bihotzez!]]>
<![CDATA[Taktikez eta estrategiez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/018/001/2023-06-11/taktikez_eta_estrategiez.htm Sun, 11 Jun 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/018/001/2023-06-11/taktikez_eta_estrategiez.htm Atzeraldi Handi izendatu zuen hartatik; eta konbultsio sozialak pizten ari dira aldirietan, baina baita globalizazio esaten zaion baina berez-berez inperialismo esan beharko litzaiokeen eufemismo horrek azpiratutako herrien eta pertsonen erdiguneetan ere.

Establishment-eko autorerik itzaltsuenek ez daukate batere dudarik, eta beren kontakizuna berrikusten hasita daude, berriz ere ezartze aldera klase menperatzaileen interesak bermatuko dituen esparru analitiko bat. Horren erakusgarri da Martin Wolfek joan den astean Financial Times hedabidean idatzitako kronika bat, non zera esan baitzuen, kezkaturik: «Gaur egun, XX. mendearen hasieran bezala, aldaketa izugarriak gertatzen ari dira munduko boterean; krisi ekonomikoak pizten dira han-hemen, eta demokrazia ahulak higatzen ari dira [...] Merkatu kapitalismoa [...] jada ez da gai oparotasuna handitzeko eta hazkunde hori askoren artean banatzeko». Horregatik, haren ustez, «ongizate estatua funtsezkoa da». Eta kazetari britainiar horren artikulua ez da izan, inondik ere, Financial Times-en azken hilabeteetan bide horretan argitaratutako testu bakarra.

Espainiako Estatuan maiatzaren 28ko hauteskundeetan agerian geratu zen bezala, bataila politikoak irabazteko ezinbestekoa da borondatea izatea kontrarioaren proiektu ideologikoari buru egiteko. Eskuina, alde batetik, eztabaiden jokalekuak eta hizpideak ezarriz, argi erakusten ari da nolako ahalmena duen erasorako; Espainiako ezkerra, bestetik, orain ere maniobra taktiko batzuen mende uzten ari da bere proposamen politikoaren arrakasta, baina halako maniobrei bidea bukatzen zaie bozetako porrotaren biharamunean.]]>
<![CDATA[Nazionalismoa PPren galga]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-06-04/nazionalismoa_ppren_galga.htm Sun, 04 Jun 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-06-04/nazionalismoa_ppren_galga.htm
Alde batera utzirik zer-nolakoa izango den gobernuen argazkia, nazionalismoa eta ezkerra dira nagusi hauteskunde espazio urbanoan. Hiriek bizkarra eman zioten PPri, zeina —Ferrolen izan ezik eta gorakada orokortua gorabehera— babesik batu ezinean baitabil aginte maila eskuratzearren. Compostela izan zen hauteskunde igandeko ezusteko handia, emakumezko batek jardungo baitu lehenengo aldiz alkate, Goretti Sanmartin nazionalistak hain zuzen, bi eserlekutik seira pasatuta. Diputazioei dagokienez, PPk buelta ematea lortu zuen Pontevedran, gehiengo absolutua eskuratuta; Lugon eta Coruñan, ordea, PSdeG eta BNG alderdiek gobernatuko dute aurrerantzean ere. Ikuskizun dago zer gertatuko den Ourenseko Diputazioan, zuzeneko lotura izango baitu hiriko gobernuaren osaerarekin.

Emaitzak estatuko hauteskundeetara eta Galiziakoetara estrapolatuz gero, eta jakinik ere hiru hauteskundeetako dinamikak oso desberdinak direla, estatukoetan BNG eserleku batetik laura pasatuko litzateke, PP hamar eserlekutik 11ra, eta PSOE hamarretik zortzira jaitsiko litzateke. Galiziakoetan, berriz, PPk ez luke lortuko gehiengo absolutua, eta PSOEk eta BNGk bereganatuko lukete herritar gehienen babesa.

Ultraespainolismoari dagokionez, zeinak Galizian ez baitu ordezkaritzarik parlamentuan —estatuan kasu bakarra da—, Voxek Galiziako 313 udalerrietatik 35etan aurkeztu zituen hautagaitzak, eta boto guztien %1,4 lortu zituen, baita, lehenengo aldiz, emakumezko zinegotzi bat ere. Errazago ulertuko duzue non izan den esaten badizuet: Avion-en, O Ribeiro eskualdean; hain justu, udalerri horretan dago aberatsik eta luxuzko autorik gehien biztanleko, eta, udan, galiziar sustraiko mexikar enpresari handiak ibiltzen dira han.]]>
<![CDATA[Tokiko boz hutsak baino gehiago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/018/001/2023-05-28/tokiko_boz_hutsak_baino_gehiago.htm Sun, 28 May 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/018/001/2023-05-28/tokiko_boz_hutsak_baino_gehiago.htm
Galiziako politikaren historian, udal hauteskundeak beti izan dira tokiko boz hutsak baino zerbait gehiago. 1910eko bozetan, adibidez, I. Errestaurazioaren erregimenaren krisiaren erakusgarri izan zen Elkartasun Galegoa alderdiak lortutako arrakasta; 1931ko apirilekoetan, berriz, atea ireki zitzaion errepublika aldarrikatzeari —nazionalistek ez zuten sekula beretzat jo errepublika—; eta 2003ko hauteskundeek, azkenik, fraguismoaren amaiera markatu zuten. Igandeko hauteskundeetara begira, Galiziako iritzi politikoak jomugan du nola moldatuko ote den PP Feijoo gabe, eta zenbaterainoko onespena izango duten oposizioko indarren proposamen politikoek.

Igandeko bozak lehen kapitulua izango dira hauteskunde ziklo luze batean, zeina 2024ko Galiziako hauteskundeetan bukatuko baita; Rueda presidenteak, hain zuzen, ekainaren 9an ezarri nahi ditu boz horiek, Europakoen egun berean. Hor tartean, funtsezko geltokia izango da estatuko prozesua, urte honen bukaerakoa, non eskuin politikoak Moncloa hartu nahiko baitu PPren eta Voxen gehiengo parlamentarioaren bidez. Borroka horri erreparatuta, agerian geratzen da Espainia argi eta garbi lerratua dela eskuinik muturrekoeneko ideologietara, eta bitartean oldarraldi erreakzionario horri buru egiten segitzen dutela estaturik gabeko hiru nazioek.

Galiziako hauteskundeak begi bistan daude jada. Oposizioak urtebete dauka bere programako proposamenak zehazteko eta 2024ko ekaineko borrokarako indarrak berritzeko. Itxura guztien arabera, igandeko tokiko bozak abiapuntu egokia izango dira, baina, PP garaituko badute, ezinbestekoa izango da indarra berrestea eta hauteslerik kritikoenak —40 urtetik beherakoak— mobilizatzeko gaitasuna izatea.]]>
<![CDATA[Azeria oiloen zaintzaile]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/026/001/2023-05-21/azeria_oiloen_zaintzaile.htm Sun, 21 May 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/026/001/2023-05-21/azeria_oiloen_zaintzaile.htm desgaliziartu egiten duela, eta ohartarazi du gaztelania hiztunak diren hiru ikasletik batek galizieraz konpetentzia eskasa duela DBH bukatzean.

Galiziako Gobernuak, hizkuntzaren arloko legedi eskasak dioena betez galiziera erabiltzea bultzatu eta defendatu beharrean, haren kontra jarduten du batera zein bestera. Alberto Nuñez Feijoo Xuntan sartu eta gutxira hasi zen PP galizieraren aurkako gurutzadan, eta, horretarako, hezkuntzako eleaniztasunari buruzko 79/2010 dekretua erabili zuen: dekretu horrek debekatu egiten baitu Matematika eta beste ikasgai batzuk galizieraz ematea. Baina Feijoo senatari autonomiko izendatu zuten, diru publikoa erabilita Pedro Sanchezen oposizioaren buru izateko, eta haren ordezkoa, Alfonso Rueda, ez da hobea. Are, Galicia Bilingue talde ultraespainolistak galizieraren aurka antolatutako manifestazio batean parte hartu zuen Ruedak 2009an, gero PPk Voxekin egingo zituen itunen aitzindari.

Eta hori horrela, zoritxarrez, Nós Diario da oraindik ere galizierazko papereko egunkari bakarra; ez eskaririk ez dagoelako, baizik eta Galiziako Xuntak gaztelaniazko komunikabideak erosita dauzkalako diru publikoa erabilita, diru laguntzen, publizitatearen eta, batez ere, hitzarmen ilunen bitartez. Eta, Nós Diario existitzen bada, eta eusten badio, harpidedun eta erosle guztiei esker eusten dio. Herritarren antolaketari esker bizi da, adibidez, Normalizazio Linguistikoaren Aldeko Mahaia elkartea ere, eta Galiziako Gobernuak egin behar lukeen lana egiten du.]]>
<![CDATA[Galizierazko Letrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/027/001/2023-05-14/galizierazko_letrak.htm Sun, 14 May 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/027/001/2023-05-14/galizierazko_letrak.htm
Galizieraren egoera aldatu egin da hirurogei urte hauetan. Aurrerapen formalak egin dira itxuraz, ustezko koofizialtasun baten instituzionalizazioaren bidez. Koofizialtasun horri esker sartu zen pixkanaka galiziera ordu arte debekatuta zeuzkan esparru batzuetan, hala nola irakaskuntzan. Hala ere, azken hamarkadetan, galizierak azkar-azkar galdu ditu hiztunak, eta horren erakusgarri da belaunaldi berrien artean jaitsi egin dela galizieraz hitz egiten dutenen kopurua. Alde horretatik, Espainiako Estatistikako Institutuaren (INE) datuek erakusten dute 15 urtetik beherakoen %23,90 ez direla gai galizieraz hitz egiteko.

Galizieraren eta gaztelaniaren arteko bereizkeria begi bistakoa da gizarteko arlo guztietan. Gainera, bostehun arau inguruk behartzen dute gaztelaniaz egitera bizitza sozialeko esparru askotan, eta, aldiz, ez dago galizieraz egin beharra ezartzen duen lege testurik, Auzitegi Konstituzionalak hainbat epaitan ezarritako doktrinak zehazten duenez. Gainera, gaur egun Galizian ez dago irakaskuntzako lerro publikorik galiziera hutsean, Alberto Nuñez Feijooren lehen gobernuak kendu egin baitzituen.

Francisco Fernandez del Riego idazlea omendu dute aurten Galizierazko Letren Egunean. Hain zuzen ere, hark proposatu eta bultzatu zuen duela hirurogei urte egun hori antolatzea, gizartean galiziera bultzatzeko eta gure kultura balioesteko prozesua sustatzeko. 1963an hasitako bidea egiteko dago, eta denbora helburuen aurka doa; hain justu, neurri handi batean, helburu horiengatik aritzen gara urteko egun guztietan Nòs Diario-n.]]>
<![CDATA[Madrilgo teatroa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-05-07/madrilgo_teatroa.htm Sun, 07 May 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-05-07/madrilgo_teatroa.htm
Show penagarri horietako bat dugu begien bistan. Ikuskizun horretan, iraina, neurrigabekeria eta ernegazioa dira gidoiaren ardatzak. Tradizio cañí okerreneko komedia bat da, eta horko aktore protagonistak estrak baino ezingo lirateke izan antzerki unibertsaleko lan bikainetan. Beste esperpento bat hiribildu eta gorte horretan, zeina ohitua baitago ingurukoei guztia ostu eta haien bizkar bizitzen. Tragikomedia bat metropoli batean, zeina Mohamed I.ak fundatu baitzuen X. mendean, eta orain fundatzailearen erlijio bereko ahizpak zokoratzen baititu.

Maiatzaren 2ko polemikaz ari natzaizue, Madrilgo presidente Isabel Diaz Ayusoren eta Estatuko Gobernuko Presidentetza ministro Felix Bolañosen artean piztutako ika-mikaz. Ayusoren gobernuaren protokolo zerbitzuek ez zioten utzi Bolañosi agintarien tribunan sartzen, eta Bolaños, berriz, behin eta berriz ahalegindu zen handik edo hemendik sartzen: horra nolakoa den Madrilgo politika. Eta eredu horixe zabaldu nahi dute estatu guztira Espainiako hiriburuko komunikabideek, 1978ko erregimenaren bipartidismoan; lehen ere ezarri zuten bipartidismoa Canovasek asmatutako I. Errestaurazio hartan, baita Valle-Inclanek barregarri utzi ere antzezlanetan, bere sisipasa galegoa behin ere ezkutatu gabe.

Madrilgo politikariek lehendik ere ohikoak zituzten ernegazioa, giro garratza eta argalkeria intelektuala, Diaz Ayuso musatzat hartu duen trumpismo espainola sortu aurretik ere. Giro hori bera salatu zuen Daniel Castelaok, 1936ko uztaila iritsi baino hilabete batzuk lehenago: "Madrilgo politikari eta aberatsek gerra ekarriko digute beren ergelkeriaz". Eta giro horretaz beraz ohartarazi zuten Jose Antonio Agirrek eta Eli Gallastegi izeneko independentista goiztiar hark Euskadin, eta Macia presidenteak Katalunian 20ko hamarkadan. Hortxe daukagu betiko Madril hori.]]>
<![CDATA[Nazkatuta gaude kolonia izateaz?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-04-30/nazkatuta_gaude_kolonia_izateaz.htm Sun, 30 Apr 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-04-30/nazkatuta_gaude_kolonia_izateaz.htm
Handik egun batzuetara, ostegunean, hilaren 26an, Galiziako Gobernuak 75 proiektu eoliko onartu zituen, denera 1.958 megawatteko potentzia sortzeko gai izango direnak. Beste behin ere, prozesu hori onuragarri izan zaien enpresek Madrilen dute egoitza soziala, salbu eta Greenaliak, hori Galiziako konpainia elektriko bat baita, bere administrazio kontseiluko kideen artean dituena Galiziako Xuntan Alderdi Popularreko kontseilari izandako bi; bietako bat, Nuñez Feijooren Ingurumen arduradun izandakoa. Hori gutxi ez, eta proiektu eoliko horiek ingurumen eta ondare balio handiko lekuetan egin nahi dituzte.

Martxelo, Vicent, azalduko dizuet zertan den egiaz kontua: gaur egun, lurreko eolikoen bitartez 4.000 megawatt inguru sortzeko gaitasuna du Galiziak. Are, 2022an, bere lurraldean sortutako energiaren %40,5 esportatu zuen, eta jatorri berriztagarriko produkzio elektrikoa (14.524.646 megawatt-ordu) handiagoa izan zen Galiziako barne kontsumoa baino (13.359.478 megawatt-ordu). Konpainia eolikoek, ekitaldi hartan, 1.989,6 milioi irabazi zituzten Galizian, eta Iberdrola, Acciona, Endesa eta Naturgy dira herrialdeko potentzia eolikoaren ia erdiaren jabeak.

Gaur egun, Galizian 15.918 megawatt baino gehiagoko potentzia eolikoa dago tramitatzeko bidean; horietatik 7.200 sortzeko proiektuak, hain zuzen, 189 udalerritako 275 parketan egitekoak dira. Aldi berean, eskaria egina dago itsas eolikoen bidez 4.695 megawatt sortzeko, Galiziako itsasaldeko zenbait lekutan errotak ipiniz. Baina horrek guztiak ez dakarkie ez aberastasunik ez kalitateko lanik galiziarrei, zeren guztira berrogei langile baitituzte egoitza soziala Galizian jarria duten lehen 44 enpresa eolikoek. Gainera, konpainia horiek dauden udalerriak dira biztanle gehien galtzen ari direnak, eta herriotako herritarren errenta askoz ere txikiagoa da Galiziako batezbestekoa baino.

Argi dago zein den diseinu ekonomikoa, eta ez da diseinu berria. Galizia gero eta espezializatuago dago estatuko beste leku batzuk argindarrez hornitzeko energia elektrikoa sortzen. Jarduera horrek balio erantsi eskasa dauka, eta kostu sozial handia. Ikusteko dago ea, Castelaok zioen bezala, nazkatuta ote gauden kolonia izateaz.]]>
<![CDATA[Etxea luxu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-04-23/etxea_luxu.htm Sun, 23 Apr 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-04-23/etxea_luxu.htm
Etxea eskuratzeko bidean laguntzeko, modu eraginkor bakarra dago: merkatuan jartzea etxe babestu guztiak, dena delako erregimena dagokielarik ere. Baina arazo bat dugu: Galiziako Xuntak ez du inolako konpromisorik etxebizitzei buruzko politika publikoekin. Hona hemen bi datu: 2014 eta 2023 bitartean, 144 etxebizitza babestu bakarrik jarri zituzten alokagai; eta 2022 osoan, 9 baino ez. Eta hara non, Galiziako Etxebizitza eta Lurzoruaren Institutuak erregistraturikoaren arabera, 11.000 diren etxe eskatzaileak.

Galiziako Gobernuaren utzikeria hain da handia —baditu etxebizitza alorrari dagozkion eskumenak—, ezen ez baitu ezertxo ere egiten Galizian dauden etxe hutsak alokairuen merkatuan jartzen laguntzeko; hain zuzen, 330.000tik gora dira, etxebizitza guztien %20,6 —estatuko batezbestekoa %13,7 da—. Tasa motaren bat ezar liteke etxe horiek zergapetzeko... baina ez dute ezertxo ere egiten. Ez eta alokairu turistikoei dagokienez ere, zeinak 2017tik %3.000 ugaritu baitira.

Feijook promesak egiten ditu Madrildik, Galizian inolaz ere bete izan ez dituenak, eta hemen etxebizitza bat eskuratzeko alorrari dagozkion hiru eurotik bi ez dituzte erabiltzen. Feijook okupazioarekin tematuta segitzen du. Gauza bera egiten zuen Xuntako presidente zelarik. Deigarria da zer tema duen okupekin —101 kasu izan ziren 2022an—, eta aipatu ere ez egitea etxegabetzeen arazoa —1.523 izan ziren 2022an—.]]>
<![CDATA[Ezin gaixotu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/020/001/2023-04-16/ezin_gaixotu.htm Sun, 16 Apr 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/020/001/2023-04-16/ezin_gaixotu.htm
Aste honetan bertan, kalera atera dira Santiago-O Barbanzako esparru sanitarioko barne medikuntzako langileak ere, baliabide gehiagoren eskean. Diotenez, gainezka daude lanaren gehiegiagatik. Horrez gainera, Mariñako eskualdean, CIG sindikatu ordezkaritza handikoak salatu du mediku asko eta asko joan direla Galiziatik, lan karga “eramanezinagatik".

Dena den, ez dira osasun langileak bakarrik ari protestan. SOS Osasun Publikoa kolektiboak eta beste zenbaitek deituta, hainbat erabiltzailek Lehen Arretaren Eguna aprobetxatu zuten murrizketen kontra mobilizatzeko. Izan ere, osasun publikoa desegiteko prozesu hau ez da izurri bibliko bat: PPren pribatizazio politikaren ondorio da. Horren erakusgarri, Galiziako Gobernuak ez du lehen arretarako diru saila handitu nahi osasun gastu osoaren %12,3tik %25era, nahiz eta Osasunaren Mundu Erakundeak hala gomendatu. Era berean, gobernua ez da ezer egiten ari Galizian trebatutako medikuak kanpora joan ez daitezen baldintza duinagoetan lan egitera. Azken hamar urteetan, hain zuzen, 1.500 medikuk baino gehiagok alde egin dute, eta exodo horri erizainena ere gehitu behar zaio, familia medikuntzako erizainen %20k ere alde egin baitute.

Datuak baliagarriak dira egoera zertan den esplikatzeko. Espainiako Estatuko hamazazpi erkidegoetatik, Galizia hamaseigarren dago biztanle bakoitzeko osasun gastuari dagokionez. Madrilek baino ez ditu datu okerragoak. Egunez egun, argi geratzen ari da PPk osasun pribatua lehenesten duela. Hona hemen beste froga bat, oraintsu jakin duguna: aste honetantxe, parlamentuan, Galiziako Gobernuak aitortu behar izan du osasun publikoan ez baizik osasun pribatuan erabiltzen direla Amancio Ortegak dohaintzan emandako goi teknologiako makina ospetsuak. Hobe dugu ez gaixotu!]]>
<![CDATA[Feijoo 'kudeatzailea']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/018/001/2023-04-09/feijoo_kudeatzailea.htm Sun, 09 Apr 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/018/001/2023-04-09/feijoo_kudeatzailea.htm
Asistentzia presioa Arreta Espezializatuaren maila guztietan hazi da, batez ere kirurgian, serie historiko osoko daturik txarrenetan bigarrenekin, 2014an hasita, eta kontsulta mediko baten itxaronaldian, non pazienteak 198.323tik 215.600era igo baitira. Oro har, Galiziako Xuntak ez du informatzen egituraz besteko deitzen dioten itxaron zerrendan dauden pertsonei buruz, zeinean, osasun publikoaren aldeko kolektiboen arabera, 150.000 inguru baitira. Zerrenda horretan daude osasun pribatura bideratuak izateari uko egin zioten pertsonak.

Osasun arloko prekaritatea eta behar besteko giza baliabiderik eza, osasun sistema publikoarekiko aurrekontu konpromisorik ez izatearen ondorio dira. Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak (Airef) jakitera eman berri dituen datuen arabera (azkenak 2021eko ekitaldiari buruzkoak dira), Galizian biztanle bakoitzeko osasun-gastua 1.691 eurokoa da urtean, Estatuan baino 37 euro txikiagoa (biztanleko 1.728 euro). Andaluziak, Madrilek eta Errioxak bakarrik inbertitzen dute osasunean Galiziak baino gutxiago.

Funtsen murrizketa, Alberto Nuñez Feijooren gizarte eta ekonomia ereduaren printzipioen deklarazio bat da, zeina Osasunaren Institutu Nazionalaren (Insalud) buru gisa hasi baitzen osasun arloko kudeatzaile lanetan, Jose Maria Aznarren lehen legegintzaldian. Feijook agindutako murrizketak ez dira ausazkoak: osasun publikoa hondatzera bideratutako agenda politiko bati erantzuten diote, osasunerako eskubidea eragile pribatuen esku uzteko. Galiziako osasungintzaren itxaron zerrendak, kudeatzailearen herentziaren beste zati bat dira.]]>
<![CDATA[Ama izateko 'eskubidea'?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/022/001/2023-04-02/ama_izateko_eskubidea.htm Sun, 02 Apr 2023 00:00:00 +0200 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/022/001/2023-04-02/ama_izateko_eskubidea.htm
Artista madrildar horren kasuaren gisakoek agerian uzten dute dirua edukiz gero dena dela posible, baita praktika hori ere, emakumeen gorputza merkantzia bilakatzen duena eta umeak, berriz, salgai edo kontsumogai halako bat. Dirua ordainduta haur bat norbaiten sabelean hazteko kontratu bat egitea —dela desira bat betetzeko, dela gabeziaren bat arintzeko, dela ama izateko eskubide faltsua baliatzeko— legez zigortu beharko litzateke, baina ez da horrela egiten, nahiz eta abortuaren legeak ezartzen duen alokairuko sabelez baliatzea emakumeen kontrako indarkeria dela, eta nahiz eta praktika hori debekatuta dagoen Espainiako Estatuan.

Edonork eros dezake haurtxo bat «haurdunaldi subrogatua» —eufemismo galanta!— baimenduta dagoen tokietan, baldin eta behar besteko baliabideak baditu —50.000 eta 200.000 euro bitartean behar dira horretarako; kasuaren eta bitartekari jarduten duten agentzien komisioaren araberakoa izango da prezioa—, eta Erregistro Zibilean inskriba dezake. Ez dio ezerk eragotziko.

Badira, bestalde, eredu «altruista» baten alde egiten dutenak ere: alokairuko sabelak defendatzeko tranpa emotibo bat da. Aukera hori legezkoa den estatuetan ere, hala nola Kanadan, Australian, Grezian eta Erresuma Batuan, dirua dago tartean; izan ere, «eragindako gastuak» ordaintzen dira, edota haurdunaldia burura eramateko «baldintza egokiak» ziurtatzeko gastuak, eta, azkenean, gehien-gehienetan, herrialde horietan ere emakume pobretuak erabiltzen dituzte. Eta zeinek bermatzen du ez dela ezkutuan pagatzen? Niri kosta egiten zait pentsatzea inor bere sabela alokatzeko prest egongo denik trukean ezer jaso gabe.]]>
<![CDATA[Mozioak eta 78ko erregimena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/026/001/2023-03-26/mozioak_eta_78ko_erregimena.htm Sun, 26 Mar 2023 00:00:00 +0100 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/026/001/2023-03-26/mozioak_eta_78ko_erregimena.htm
Espainiako Kongresuan ikusi duguna 78ko erregimenaren ispilu izan da. Batetik, erregimena modurik sutsuenean defendatzen duen alderdiak aurkeztu duelako mozioa, eta, bestetik, Sanchezen kontra aurkeztutako hautagaia Tamames izan delako, PCEko kide historiko bat; hain zuzen, alderdi hori izan zen 78ko erregimena eraikitzeko oinarrietako bat. Espainiako zenbait hedabidek ia santutzat jo dute Tamames azken egunetan; aurrena, PCEko erreferentziazko kide bat izan zen, eta IU sortzeko prozesuan parte hartu zuen, baina CDSra joan zen gero, eta brunete mediatikoko tertulietan parte hartzen hasi zen.

Koalizio gobernuak etorkizuna irudikatu du: gobernuak bultzatutako «ezkutu soziala» defendatzen aritu da Sanchez, eta Yolanda Diaz panorama politikoaren lehen lerrora itzuli da, bere plataforma aurkezteko egun gutxi falta diren honetan. Ustezko alternatiba, berriz, iraganaren isla izan da, eta ez hautagaiaren adinagatik bakarrik: jarrera antidemokratiko eta erreakzionarioak izateagatik ere bai, falaziaz eta manipulazioz josiak.

Sanchezi eta Diazi ez zaie gaizki atera. Batasun itxura eman dute, eta orduak izan dituzte gobernuak egindakoez aritzeko, mitin batean baleude bezala. Voxi ere ondo atera zaio. Agenda baldintzatzea lortu du, eta PP mugiaraztea. PPri, ordea, ez zaio ondo atera: Casado buru zutela, Alderdi Popularrekoek kontrako botoa eman zioten Voxek aurkeztutako mozioetako lehenbizikoari, baina Feijooren PPk, alderdi ultrari Gaztela eta Leonen agintzeko alfonbra gorria jarri zion horrek berak, orain bidea erraztu dio Voxi abstentzioaren bidez, ondo baitaki eskuin muturrari eskutik helduta joan beharko duela Sanchezen ordez beste norbait jartzea lortzeko. Moderatu itxurak egitea garai bateko kontua da!]]>
<![CDATA[Banku (pribatuak) erreskatatzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-03-19/banku_pribatuak_erreskatatzen.htm Sun, 19 Mar 2023 00:00:00 +0100 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-03-19/banku_pribatuak_erreskatatzen.htm
Berriz ere, agerian geratu da ez dagoela erregulazio eta kontrol mekanismorik, eta auditoretza taldeak ez direla fidatzekoak. Silicon Valley Bank erori baino bi aste lehenago, big four esaten zaien auditoretza enpresetako batek, KPMGk, ontzat eman zituen hankak guztiz lotuak zituen erraldoi horren kontuak. Enpresa horrek berak «bideragarritasun diagnostiko azeleratu bat» sinatu zuen Galiziako bi aurrezki kutxen bat egiteaz ebazteko, Galiziako Xuntak enkargatuta, eta bat egiteko prozesu hark porrot egin zuen azkenean. Txikizioa izan zen Galiziako finantza sistemarentzat.

Bat egite hartatik urte batzuetara, bankuen erreskatea ikertzeko batzorde bat sortu zuten Espainiako Kongresuan, eta KPMGk irmo esan zuen Alberto Nuñez Feijooren gobernuak ez ziola enkargatu bat egitearen «auditoria bat», ezta «kaudimen abal bat» ere. Era berean, ohartarazi zuen Espainiako gaur egungo oposizioburua presidente zeukan gobernu hark alderdi nagusi batzuk nabarmendu zituela eta horiek ez zetozela bat errealitatearekin; are, erantsi zuen milioi bat euro kostatu zen txosten hartan ez zegoela jasoa «bat egitea komeni zen edo ez zehazteko aholkurik».

Jakina da nola bukatu zen Feijook gidaturiko bat egite hura: 8.000 milioi euro baino gehiagoko laguntza publikoa eman behar izan zioten bi kutxek bat eginda sortutako entitateari, eta, gerora, gainera, merke-zurrean saldu zioten banku hura Juan Carlos Escotet-i. 2008ko krisian hasitako bankuen erreskateen beste erakusgarri bat izan zen hura, gehiengo sozialei murrizketa larriak ekarri zizkiena. Eta PPk erreskate horren alde hitz egiten du oraindik ere, laguntzak banku publikoetarako izan zirelako falaziaz baliatuz. Erreskate hori mamu bat da oraintxe, inoiz baino presenteago dagoena.]]>
<![CDATA[Korridoreez eta trenez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/022/001/2023-03-12/korridoreez_eta_trenez.htm Sun, 12 Mar 2023 00:00:00 +0100 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/022/001/2023-03-12/korridoreez_eta_trenez.htm
Oraingo honetan, lehenik, iragarri zuten Atlantikoko korridorea egingo zutela, eta trenbide nagusia Irundik Madrilera iritsiko zela, Atlantikoa Espainiako hiribururaino helduko balitz bezala. Aurrena pentsatutako lehen ibilbide horretan, Galizia aparte geratu zen, eta ez zaigu harritzekoa iruditzen, kontuan hartuta zenbat bidegabekeria jasan ditugun trenbide azpiegiturei dagokienez. Lehenago ere, abiadura handiko trenen zerbitzua diseinatzeko planetik kanpo utzi zuten Galizia, Arias-Salgado Sustapen ministro zela.

Gure historia urraketaz eta mespretxuz betea dago azpiegiturei dagokienez. Ez dituzte inoiz lehenetsi, ezta arlo horretako ministroak Jose Blanco sozialista eta Ana Pastor PPkoa izan zirenean ere, nahiz eta biak Galiziako barrutietan hautatu zituzten diputatu izateko. Zoritxarrez, ez ziren ospetsu egin Galiziak trenbideen arloan dituen gabeziak arintzeagatik edo haiek gutxitzen saiatzeagatik: Alvia tren batek Angroisen izandako istripuaren erantzukizun politikoak izan dira haien jardunaren emaitzarik nabarmenena.

Denak Madrildik pasatu behar zuela zioen eredu erradiala aireportuekin ere jasaten dugu hemen negargarria izan zen, eta gaur egungo ibilbideek duela ehun urtekoak dirudite oraindik. Adibide bat: Santiago de Compostelatik Lugora ez dago tren konexio zuzenik. Are, Galiziako hiriburutik harresiaren hirira trenez joateko, hiru ordu inguru behar dira. Beste adibide bat: Ferroldik Coruñara doan trenak ordubete eta hogei minutu behar ditu bidea egiteko, eta autoz, berriz, berrogei minutu baino gehixeago behar dira.

Espainiako Estatuan aldiriko trenen sarerik ez duten autonomia gutxietako bat da Galizia, Vigoren eta Coruñaren metropoli barrutiek eduki arren zerbitzu hori duten Espainiako beste hiri askok beste biztanle edo gehiago.]]>
<![CDATA[Galiziak ekoitzi, Madrilek baliatu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/018/001/2023-03-05/galiziak_ekoitzi_madrilek_baliatu.htm Sun, 05 Mar 2023 00:00:00 +0100 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/018/001/2023-03-05/galiziak_ekoitzi_madrilek_baliatu.htm
Joan den astean aipatu nizuen itsas arrantzaren sektorean zer-nolako kezka piztu den Bruselak onartutako murrizketen harira. Galiziako ekonomian, puntako sektoreetako bat da itsas arrantzarena, eta, nekazaritzak eta abeltzaintzak ez bezala, Galizian egiten du transformazio prozesua. Bada, sektore horretako adituen erranetan, energiaren arloko lobbyaren interesak daude Europako Batasunaren politiken gibelean. Hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak itsas ingurunea antolatzeko zehaztu dituen planek hauspoturik, presio talde horrek aberasten segituko du, hala Galiziako natur baliabideen nola itsas arrantzaren sektorearen bizkar horiek hala, itsas arrantzaren sektoreak iragarria du mobilizazioak eginen dituela.

Iberdrola, Capital Energy, Ferrovial, Grupo Cobra, Bluefloat eta Abei Energy enpresak, hots, Galizian itsasoko parke eolikoak egiteko aurkeztu diren bederatzi proiektuen bultzatzaileak, kanpokoak dira, eta Galiziatik kanpo pagatzen dute sozietate zerga. Zenbait kexu dira Ferrovialek Herbehereetara alde eginen duelako, baina ulergaitza zaie egoitza Galizian daukaten eta, beraz, hemengo baliabideez baliatzen diren enpresei eskatzea zergak hemen ordaindu ditzatela. Preseski, 2022an, Galiziako 158 konpainiak aldatu zuten egoitza soziala bertze lurralde batera; horietatik 70ek Madrilera jo zuten. Eta, Madril hizpide hartuta... Energia enpresa handien zergak biltzen ditu, eta ez du haize energiako megawatt bakar bat ere ekoizten: dirudienez, Madrilgo mendietan ez dabil haizerik. Nestor Rego BNGko diputatuak arrunt argi adierazi zuen Kongresuan, batzuei haserre bizia eragiteraino: «Madrilek energia nahi baldin badu, paratu ditzala haize errotak Castellana pasealekuan».

Jakin nahi nuke argindar konpainiek zenbat ordainduko duten itsasoko haize errotentzako eremuak alokatzearen truke, eta administrazio publikoek eskuratuko ote duten irabazien parte bat. Norvegian, bai eta AEBetan, argindar konpainiek ekarpen handia egiten diete diru kutxa publikoei, diru zama handiak ordaintzen baitituzte energia berriztagarriak sortzeko prozesuan natur baliabideak ustiatzeagatik. Mendiak haize errotaz josiak dituenez gero, bidezkoa litzateke Galiziak ere etekinen bat lortzea.]]>
<![CDATA[Arrantza ito]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/022/001/2023-02-26/arrantza_ito.htm Sun, 26 Feb 2023 00:00:00 +0100 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/022/001/2023-02-26/arrantza_ito.htm
Oraingo murrizketa horren aurretik beste bi izan dira. Bata, Europako uretako 87 arrantzategitan hondoko arrantzari jarritako betoa, 2022ko urrian ezarria. Bestea, txitxarro arrantza murriztu zuena —txitxarroa da inguraketa ontzien espezie nagusietako bat—: 77.000 tona arrantzatu ziren 2022an, eta 3.000 tona 2023an. Hain zuzen, egonkortasun erlatiboaren printzipioan oinarritzen da Arrantza Politika Bateratuaren banaketa sistema, eta etengabe diskriminatu izan du Galiziako ontzidia, zeinak 2004az geroztik 1.400 itsasontzi inguru galdu baititu: 2004an, 5.600 zituen; 2022an, 4.200.

Santiago de Compostela Unibertsitateko irakasle Gonzalo Rodriguezek eta Maria do Carme Garcia Negrok zuzenduriko taldeak egina da Galiziako Arrantza-Kontserba industrien Input-output Taula, eta, horren arabera, BPGaren %4,8 dagokie itsasoari eta itsas industriei: 12.000 milioi euro inguruko fakturazioa dute; hau da, zuzeneko 64.000 lanpostu inguru biltzen dituzte. Hala ere, Bruselak planifikaturiko politikak ez du aintzat hartzen Galiziako errealitatea, eta ez Espainiako Gobernuak —badakigu Madrildik oso urrun dagoela itsasoa— eta ez Galiziako Gobernuak ez dituzte irmo babesten Galiziako ontzidiaren interesak.

Badirudi energia lobbyaren interes ekonomikoak daudela arrantza itotzen duten murrizketa horien atzean, hari ez baitzaio aski mendiak haize errotaz betetzea urteroko mozkinen kontua puzteko. Galizian, itsasoko haize energiaren inguruko bederatzi proiektu ere daude oraintxe —zergak Madrilen ordaintzen dituzten enpresa batzuek bultzatuak—, eta arriskutsuak dira kostarentzat; horiek aurrera aterako diren edo ez, berriz, estatuko gobernuaren mende dago, aurki onartuko baitu itsasoko haize energia antolatzeko plana (POEM). Egun gutxi barru jakingo dugu zer gertatuko den.]]>
<![CDATA[Suari su]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-02-19/suari_su.htm Sun, 19 Feb 2023 00:00:00 +0100 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/024/001/2023-02-19/suari_su.htm soilik baietz da baietz legearen aurkako protestak antolatuz —ez dute arrakastarik izan—. Badaki lege horren interpretazioa bihurritzeak Espainiako Gobernua higatzeko balio duela, eta, halaber, badaki osasungintza publikoaren kolapsoak min egiten diola, min handia, Galiziako Gobernuari. Hala eta guztiz ere, aitortu ordez esparru hori ezin okerrago kudeatu duela, eta murrizketak indargabetu ordez, Galiziako Xuntak errezeta hau ezarri berri du, osasun arloa gehiago suntsituko duena: are pribatizazio handiagoa.

Joan den igandean, mobilizazio jendetsu batek Santiago de Compostelako kaleak bete zituen —Galizian osasungintza publikoaren alde sekula egin den manifestaziorik handiena izan zen—, eta, handik hiru egun eskasera, Galiziako Gobernuak iragarri zuen akordio bat egin zuela hiru mediku elkargorekin, hots, Coruñakoarekin, Ourensekoarekin eta Lugokoarekin —Pontevedrakoarekin ez, hango elkargoak harremana hautsi baitzuen kontseilaritzarekin, osasun sistemaren larrialdiaren erantzulea delakoan—, eta adierazi zuen sektore publikoko bateraezintasun erregimena malgutzeko zela akordioa, publikoko profesionalak aldi berean zentro pribatuetan ere aritu ahal izan daitezen, baita Galiziako administrazioak finantzatutako osasun hitzarmenak dituztenetan ere. Gaur egun, Sergas Galiziako osasun zerbitzuko 630 medikuk jarduten dute osasun arlo pribatuan ere.

Kontseilaritza hiru mediku elkargo horiekin bildu zen —zeinen zuzendaritza organoak profesionalen %10ek baino gutxiagok hautatu dituzten, sindikatuen iturrien arabera—, baina sindikatu nagusiei eta SOS Osasun Publikoa plataformari, aldiz, ez zien aditu nahi izan; hain justu plataforma horrek antolatu zuen igandeko manifestazioa, Galiziako hiriburuan 50.000 lagun baino gehiago bildu zituena. Kolektibo horrek herri ekinaldi legegile bat aurkeztu zuen, parlamentuan eztabaidatu zedin, lehen arretaren kolapsoa konpontzeko asmoz. Haren ustez, Xuntak mediku elkargo horiekin egin duen akordioa osasungintza pribatuko patronalari emandako erantzun bat da; izan ere, arlo pribatuak jakinarazia du beste 120 mediku behar dituela Galiziako administrazioarekin sinatuak dituen hitzarmenak beteko baditu.]]>
<![CDATA[«Bai astuna eta bai kirasduna!»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1982/020/001/2023-02-12/bai_astuna_eta_bai_kirasduna.htm Sun, 12 Feb 2023 00:00:00 +0100 Maria Obelleiro https://www.berria.eus/paperekoa/1982/020/001/2023-02-12/bai_astuna_eta_bai_kirasduna.htm lex hitza agerian, eta haren azpian esaldi bat, justiziari buruzkoa: «Bai astuna eta bai kirastuna». Eta Auzitegi Gorenak hartu berri duen erabakia dela-eta ekarri dut esaldia, men egin baitie patronalaren eta Espainiako CCOO eta UGT sindikatuen presioei, Ence zelulosa fabrika Pontevedrako itsasadarrean iraunarazteko, Auzitegi Nazionalak aurrez emandako beste bi sententziari kontra eginik.

Sortzez Pontevedra ingurukoak garenok ondotxo dakigu nolako kiratsa darion fabrika horri; 1958az geroztik dago hango itsasadarrean, Francok —epe jakinik ezarri gabe— emandako kontzesio bati esker. Epe jakinik ez zuenez, 30 urterako emandakotzat jo zuten, 1988ko Kosta Legea indarrean sartu zenez geroztik; 2018an zegokion, beraz, itsasadarretik beste norabait aldatzea. Rajoyren jarduneko gobernuak enpresaren alde egin nahi izan zuen, eta 2073ra arte luzatu zion han egoteko baimena. Luzapen hori iruzur erabatekoa izan zen: enpresa hori pribatitzatzeko prozesua bururatzeko, Caixa Galiciak, Banco Zaragozanok eta Bankinterrek 230 milioi ordaindu zizkioten estatuari 2001ean, baina kalkulaturik kontzesioa 2018an bukatuko zela, eta ez 2073an. Alegia, gaur-gaurkoz, Encek doan darabil itsas- lehorretako eremu bat.

Auzitegi Gorenak porrokatu egin zituen Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentzia eta Estatuaren Abokatutzaren irizpidea: haien arabera —Kosta Legean jasota dagoenez—, itsas-lehorretako eremu bat okupatzeko, nahitaezkoa da dena delako jarduera hori halako inguru batean egitekoa izatea ezinbestean. Encek, ordea, modua izango luke beste kokalekuren batean gauzatzeko bere jarduera.

Hori guztiori hobeto ulertzeko, esan dezagun PPk baduela loturarik Encerekin, enpresa horretako Administrazio Kontseiluan jardundakoak baitira, besteak beste, Isabel Tocino, Aznarren garaian Ingurumen ministro izandakoa, eta Carlos del Alamo, Fragaren garaian Ingurumen kontseilari izandakoa. Halaber, gogora ekar dezagun harako irudi hura: Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak Feijoo sutsuki besarkatu zuenekoa, 2009an Feijook Xuntako presidente kargua hartu zuenean. Feijoo gizon irribarretsu bati begira zegoen: Arregiri begira, Enceko presidente ohoragarri eta lehenbiziko akzioduna bera, eta Iberdrolako presidenteordea izandakoa.]]>